2. ppt lana unibertsoa

Post on 12-Aug-2015

3.217 Views

Category:

Sports

4 Downloads

Preview:

Click to see full reader

TRANSCRIPT

ONGI ETORRI UNIBERTSORA!!!

Egun on lagunok!!

MARLEM dut izena

eta eguzkian bizi naizen neska nauzue!

Oso gustuko dut bidaiatzea eta loteria tokatu zaidanez nire

inguruan dauden planetak bisitatzera

animatu naiz!

- Nahi duzue nirekin etorri???

Planetaz – planeta ezagutuko ditugun pertsonaiek unibertsoari buruzko gauza berriak irakatsiko digute!!

Prest al zaudete?

MERKURIO

Merkurio da gure lehenengo bisita!! Zer topatuko dugu

hemen?

- Ene!Merkurioren erregeak aurkitu

gaitu!!Jenio txarrekoa dela entzunda daukat!

Goazen hurrengo planetara

badaezpada!! (Glup!)

AIOOOOO!!!!!

- Geldi!!Nortzuk zarete??

ARTIZARRA

Ene!! Merkurion egonak gara eta

oraindik ez dakigu Unibertsoa zer den.

Ea Artizarran, horretaz zehozer

dakien norbait topatzen dugun!

- Egun on! Lorni nauzue! Zer zabiltzate hemen?- Unibertsoa ezagutzen ari gara! Badakizu zer den?

-Bai, espazioko materia eta energia guztia puntu batean batzen zen eta

leherketa (Big Bang) gertatutakoan, materia hori noranzko guztietarantz zabaldu zen eta

milioika gorputz zerutar sortu ziren.

Unibertsoa, orain dela 14 mila milioi urte inguru sortu zen eta mugitzen eta hedatzen dabil gelditu barik.

LURRA Planeta hau ezaguna egiten zaizue, ezta??

Hala ere, hurrengora joan baino lehen begira nolako informazio interesgarria topatu dudan interneten “Lurra” -ri buruz!!

Lurrak, 5 mila milioi urte inguru duela uste da. 5 aro bereiz ditzakegu:

- Aro arkaikoa. - 1.go Aroa edo paleozoikoa.- 2. Aroa edo Mesozoikoa.- 3. Aroa edo Zenozoikoa.- 4. Aroa edo Neozoikoa.

Lurrak esfera forma dauka, baina ez da esfera perfektua, lurraren buruetan apur bat zapalduta baitago.

Hainbat geruza zentrokidez osatuta dago: (kanpotik barrura)

- Atmosferea- Hidrosfera eta litosfera- Lurrazala- Mantua- Nukleoa

MARTITZ

Buahhhhh!!! A zer nolako abiaduran

etorri garen Lurretik

Martitzera! Bidetik gindoazela Esne

– Bidea -rekin topatu gara. Jakingo dute

Martitzen zer ote den?

- Ongi etorriak!! Ni izango naiz zuen gidaria. - Badakizu zer den “Esne Bidea”?

- Baina, zer da galaxia bat?- Galaxia bat izarrez eta izarrarteko ahuts eta gasez osatutako multzoa da.

- Esne Bidea, kirikil forma daukan galaxia da. 200 mila milioi izar baino gehiago dauzka eta gure

galaxiako atal hau, Eguzki Sistemak hartzen du.

JUPITER

Martitzen egon gara eta Eguzki – Sistemaz hitz

egin digute. Baina zer ote

da?

- Iepa planeten bisitariak! Malinbu nauzue!!- Kaixo Malinbu!!- Nahi duzue nire bola magikoari esker galderaren bat

erantzutea?- Bai, Zer da “Eguzki Sistema”?

Unibertsoan milioika galaxia daude, horretako batean, Esne Bidean, Eguzki Sistema dago.

Eguzki Sistema argizari argitsu batek, Eguzkiak eta berezko argia ez daukaten hainbat argizarik osatzen dute: Planetak

(Merkurio, Artizarra, Lurra, Martitz, Jupiter, Saturno, Urano eta Neptuno. Kontuz! Eta “Pluton” ?) eta horren sateliteak,

asteroideak, kometak eta meteoritoak.

PLUTON, planeta al da?

Orain dela bi urte astrologoek beste hiru planeta aurkitu zituzten baina hain txikiak ziren non ez zizkioten planeta izena eman

nahi.

Pluton, planeta berri horiek zeukaten tamaina bera zuenez, azkenean, 12 planeta jarri ordez, Pluton gixajoa kentzea erabaki

zuten.OOOooohh!!

SATURNO

Pluton ez da planeta izango baina Saturno

bai! Ea zer informazio berri topatzen dugun

hemen!!

- Kaixo lagunak!! Malinburekin hitz egiten egon naiz eta “Eguzkiari eta Lurrari buruzko teoriak” kontatzea ahaztu zaizkiola esan dit. Nahi duzue ezagutzea?- Bai!!!

Teoria geozentrikoa (Ptolomeok): Lurra Unibertsoaren erdia dago eta argizari guztiak Lurraren

inguruan bira egiten dute.

Teoria heliozentrikoa (Kopernikok): Eguzkia Unibertsoaren erdian dago eta beste argizariak inguruan bira diraute. Lurrak egunean

behin ardatzaren inguruan bira egiten du eta urtero eguzkiaren inguruan bira bat ematen du.

Galileok, teleskopio ahaltsu bat egin zuen eta Kopernikoren teoria berregin eta planeten

mugimenduak aztertu zituen.

URANOSaturnotik Uranora ailegatu

gara!!Begira hantxe… pinpilipausa bat dirudi…

Sssshh… ez dugu izutzea nahi, ezta? Hain ederra da… goazen

ba, hurrengo planetara!!

NEPTUNO

Uranotik Neptunora heldu

gara!! Eta bitartean

konturatu gara planetak mugitu

egiten direla, nola bada?

- Sirena bat naiz eta oso lotsatia ere! Baina zintzoak iruditzen zaretenez gero, nahi duzue nirekin paseo bat ematea?

- Bai, baina lehendabizi badakizu zer diren “ Lur planetako errotazioa eta translazio mugimenduak”?

- Goazen ba zer diren ikustera!

Lurra, beste argizarien moduan mugitzen dabil gelditu barik.

Errotazioa: Lurrakbere ardatzaren inguruan mendebaldetik ekialdera

biratzean. Bira osoa egiteko 24h behar ditu. Mugimendu

horren ondorioa, eguna

eta gaua dira.

Translazioa: Lurrak Eguzkiaren inguruan bira egiten

duenean. 365 egun eta 6h behar ditu. Soberan dagoen 6h horiek, 4 urterik behin, egun bat gehiago gehitzen zaio

urteari. Translazio mugimenduak Lurrarenardatzaren inklinazoiarekin batera

Eguzki izpiak urtean zehar puntu baterainklinazio ezberdinak heltzen direlako,

urtaroak sortzen dituztelarik.

Eta azkenik, PLUTON –era ere joango al gara?

BAI EZ

PLUTON planeta dela esan al dugu,ala??

SAIATUBERRIRO!!!

“Laguntza!!”

PRIMERAN!!!

Beraz, gure bidaia hemen bukatzen da…

Ooooohh..!

Gustatu zaizue bidaia??

Hala izan dadila espero dut eta hurrengoan,

nork daki… beharbada, ilargia

ezagutzera hurbilduko gara, ezta?

HURRENGO

BIDAIRA ARTE LAGUNAK!!!

- Marlem -

top related