amodio zintzoen gida - egk · lehen gustukoak zenituen gauzak egiteko gogorik ez izan. zeure...

26

Upload: others

Post on 28-Jun-2020

11 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Amodio zintzoen gida - EGK · Lehen gustukoak zenituen gauzak egiteko gogorik ez izan. Zeure buruan, zeure ideietan, zeure iritzi eta ... traba baino ez duela egiten, duen pentsatzeko
Page 2: Amodio zintzoen gida - EGK · Lehen gustukoak zenituen gauzak egiteko gogorik ez izan. Zeure buruan, zeure ideietan, zeure iritzi eta ... traba baino ez duela egiten, duen pentsatzeko

Amodio zintzoen gida Gazteen ezkongai-harremanetangenero-indarkeriari aurre hartzekoeta tratu onak sustatzeko.

DiseinuaJavier García Torralbawww.letorren.es / [email protected]

MarrazkiakDavid Guiraowww.davidguirao.com / [email protected]

Nafarroako Gazte KontseiluaConsejo de la Juventud de Navarra

Zangotza kalea 3031005 IruñeaTel.: 948 234 819 - 680 666 [email protected] - www.cjn-ngk.org

Page 3: Amodio zintzoen gida - EGK · Lehen gustukoak zenituen gauzak egiteko gogorik ez izan. Zeure buruan, zeure ideietan, zeure iritzi eta ... traba baino ez duela egiten, duen pentsatzeko

03

1. sarrera.................................................................................................................05

2. amodio osasuntsua eta amodio kaltegarria ......................06-09

Amodio erromantikoa......................................................................................................06Zein mito daude amodio erromantikoaren inguruan?.........................................................08Bikote-harreman txar batek zein eragin eduki dezake zugan?............................................09

3. genero-indarkeria....................................................................................10-16

Amodio kaltegarriaren zantzuak......................................................................................10Genero-indarkeriaren motak............................................................................................13Baina, errealitateak zer dio?..............................................................................................16Nola garatzen da genero-indarkeria?...............................................................................16

4. amodio osasuntsua..................................................................................17-24

Nola dakit harreman osasuntsua bizi dudala?...................................................................18Amodio osasuntsuaren errezeta........................................................................................19Gaztea naiz eta niri ezin zait hau gertatu, ala bai?...........................................................20Nola prebeni dezakezu genero-indarkeria?......................................................................22Gizarte-gaitasunak...........................................................................................................23Eta gainerako pertsonek zer egin dezakegu?...................................................................23

5. Zeure eskura dauden baliabideak............................................................25

6. kontzeptuak argitu, ideiak argitu......................................................26

Page 4: Amodio zintzoen gida - EGK · Lehen gustukoak zenituen gauzak egiteko gogorik ez izan. Zeure buruan, zeure ideietan, zeure iritzi eta ... traba baino ez duela egiten, duen pentsatzeko

05

1. sarrera“MAITASUNari buruz hitz egin aurretik”

Gure gizartearen izaera kulturaleko arazoetakobat genero-indarkeria da. Mundu osoko milakaemakumek jasaten dute (hainbat arraza, gi-zarte-maila, adin,…).

Genero-indarkeria jasan dezakeenaren soslaizehatzik ez dago, ez eta indarkeria hau sor deza-keenarena ere. Hortaz, maila guztietara iritsibehar du aurrebabesak. Are gehiago, indarkeriahau maitasun-seinale bezala agertzen denean,honek zailago egiten baitu indarkeria edo tratutxarrak ikustea. “Ongi maite zaituenak negarrarazieginen zaitu” bezalako esaldiek nahasmenasortzen duten mezuak dira. Geure proposamenada “ongi maite zaituena, barre eginaraziko zaitu”.

Gida hau ondoko helburuarekin sortu dugu:indarkeria identifikatzen eta benetako amodioazer den ikasi eta irakatsi nahi dugu. Ongi desber-dintzen baditugu, amodioa eta indarkeria, tratutxarren aurreko babesa hartzen ikasiko dugu eta,era berean, bikote-harreman hobeak izaten etabikotearen bi kideek harreman osasuntsuagoaketa hobeak bizitzen.

Gida hau neska batek eta mutil batek osatutakobikoteei, hots, bikote-harreman heterosexualeibegira eginda dago.

Page 5: Amodio zintzoen gida - EGK · Lehen gustukoak zenituen gauzak egiteko gogorik ez izan. Zeure buruan, zeure ideietan, zeure iritzi eta ... traba baino ez duela egiten, duen pentsatzeko

05

2. amodio osasuntsua eta amodio kaltegarria

“Geure AMODIO-eredua ezagutzen”

Pentsa genezakeen daukagun amodio-ereduapertsonengan jaiotzetikoa dela, hau da, pertsonakmaite dugun bezala jakiten jaiotzen garela bainaez da horrela. Pertsonak ez gara jaiotzen maitatzenjakiten, ikasi egiten dugu.

Zergatik diogu hau? Bizi garen kulturak markatzenduelako daukagun maitasun-eredua. Honen frogalitzateke maitasun unibertsala ez egotea, izanere, kultura monogamoak eta kultura poligamoakdaude, besteak beste. Kulturak eta moralak markatzen dute eredua.

Amodio erromantikoa

Geure kulturan zentratuko gara. Nola ikastendugu maitatzen? Sozializatzen dugun bitarteanikusten dugunaren bidez: nagusien jarduera,zineman, telebistan, geure lagunekin, ipuin etajokoen bitartez, institutuan, e.a. Ikasten dugumaitatzen era batean eta eredu bati jarraituz,geure kulturaren barruan dagoen eredu bati,hain zuzen ere. Ez da berdin maitatzen mundukoleku guztietan.

Page 6: Amodio zintzoen gida - EGK · Lehen gustukoak zenituen gauzak egiteko gogorik ez izan. Zeure buruan, zeure ideietan, zeure iritzi eta ... traba baino ez duela egiten, duen pentsatzeko

07

Geure kasuan daukagun eta errepikatzendugun maitasun-eredua da amodio erro-mantikoarena. Ipuin klasikoetan ikusi ditugunneska eta mutilen arteko harremanek balio duteamodio-eredu honen adibide izateko.

Errauskine, Neska Ederra eta Basapiztia, Edurnezuri,Txano Gorritxo eta antzeko ipuinetan zereginberberak dituzte neskek eta mutilek? Argi dagoezetz. Neskei dagozkien ezaugarrien arteandaude, hauskortasuna, menpekotasuna, babes-gabetasuna, sentikortasuna, pasibotasuna,otzantasuna, e.a.; aldiz, mutilak agertzen dituzteausart, borrokalari, indartsu, kementsu, iniziati-barekin, e.a. Gogoratu baino ez dugu inguratzenduten gaiztakerietatik babesik gabeko neska gaixoasalbatzen duen printze urdina. Guztiok hazi garairudi horiek ikusten eta jaso ditugu generoakmarkatutako mezuak.

Mutilentzako zein neskentzako zeregin desberdinakikusten ditugu ere zineman, herri-kantutegian,esaera zaharren bilduman, telesailetan, publizi-tatean, e.a. Gainera, ekoizpen artistikoetakoaskok errepikatzen dute eredu hau. Horrela bagoaz,amodio-eredu nagusia, hau da, erromantikoa,barneratzen.

Eta, ez litzateke hobe izanen neskak berenburuak defendatzeko autonomoak izateainolako beharrik egon gabe fikziozko printzeurdinaren menpe egoteko?, ez litzateke hobe

izanen neskek inoren beharrean ez egotea eurenburua segurua sentitzeko? Pertsona bakoitzakgaratu ahal izanen beharko lituzke norberarentrebetasunak eta ahalmenak, kontuan izan gabeneska ala mutila ote den, soil-soilik kontuanhartuta pertsona dela. Zergatik ezin dira egonneska ausart zein indartsuak eta mutil hunkiberak?Zergatik ez du inoiz printzesak printzea salbatzen?Rolak eta estereotipoak banatzen direlako neskakala mutilak izatearen arabera. Geure sexuarenarabera, espero da guk portaera bat edo izaerabat izatea (hauskorra ala indartsua, otzana alainiziatibaduna, e.a.).

Alda al daiteke bikote-harremanetan neskek etamutilek harremanak izateko daukagun eredua?Bai, noski. Izan ere, geure haurtzaroan ikasi badugusexismoa, zergatik ez ikasi berdintasuna?Hau da guk plazaratzen dugun erronka eta hauda une honetan eskuen artean daukazun gidahonen arrazoia.

Genero indarkeriaren sustraiak daude neska etamutilen arteko harreman ezberdinetan, alegia,harreman ez horizontaletan, bertan batek besteakbaino botere handiagoa baitauka. Menderatze/otzantasunean oinarritutako harremanak dira,mutila menperatzailearen rola jokatzen du etaneskak otzanarena. Harreman-mota hauetatiksortzen da genero-indarkeria.

Page 7: Amodio zintzoen gida - EGK · Lehen gustukoak zenituen gauzak egiteko gogorik ez izan. Zeure buruan, zeure ideietan, zeure iritzi eta ... traba baino ez duela egiten, duen pentsatzeko

Zein mito daude amodioerromantikoareninguruan?

Amodio unibertsala:mito honen araberapertsona guztiak bizieta maite dute eraberean, berdin da nondauden, nor izan. Horrelaulertzen da pertsonaguztientzako den amodiounibertsal hau.

Arima bikia: mito honen ustez,neskak eta mutilak beti gogo etabehar berberak dituzte. “Zu gabe eznaiz ezer” tankerako esaldiek indartu eta elikatzen dute mito hau.

Laranja erdia: mito honen arabera, pertsonakizaki osagabeak gara eta, beraz, beste pertsonabat, bikotekidea, behar dugu osoak izateko etahorrela zoriontsuak izan. Honek menpeko pertsonakegiten gaitu, izan ere, bikotekiderik gabe, ezingara izaki osoak, independenteak eta autonomoakizatera iritsi.

“Apoa etap r i n t z e a ” :

neska baldintzagabekoa izanda eta

duen maitatzeko ahalmenhandiari esker, mutila bere maitalea

bihur dezake mito honen arabera, mutil itsusia(apoa) mutil ederra bihurtuz (printzea).

“Maiteago izanen zaituenak negarrarazikozaitu”: oinazea amodio-lotura indartzeko ulertzendu mito honek. Mito hau oso ohikoa da literaturaneta zineman. Adibide on bat “Romeo eta Julieta”izanen litzateke.

08

Page 8: Amodio zintzoen gida - EGK · Lehen gustukoak zenituen gauzak egiteko gogorik ez izan. Zeure buruan, zeure ideietan, zeure iritzi eta ... traba baino ez duela egiten, duen pentsatzeko

09

Bikote-harreman txar batek zeineragin eduki dezake zugan?

Kalte egiten ari zaizun harreman batek, besteakbeste, ondoko arazoak sortu ahal dizkizu:

Behar bezala lorik ez egitea ala ez deskantsatzea.

Buruko minak eta beste ondoez batzuk.

Lantokian edo ikasketetan arazoak, arretaedo kontzentrazio faltagatik.

Klasera edo lanera huts egitea.

Familiarengandik, lagunengandik aldendu,bakarrik sentitzea.

Inguratzen zaituen jendearekiko mesfidatiizan eta etengabe urduri egotea.

Lehen gustukoak zenituen gauzak egitekogogorik ez izan.

Zeure buruan, zeure ideietan, zeure iritzi etairadokizunetan konfiantzarik ez izatea.

Zeuretzat garrantzitsua zer den argi ez jakitea.

Lehen gogokoak zenituen proiektuengatikilusioa galtzea.

Etengabeko tristura edo motibazioa galtzea.

Page 9: Amodio zintzoen gida - EGK · Lehen gustukoak zenituen gauzak egiteko gogorik ez izan. Zeure buruan, zeure ideietan, zeure iritzi eta ... traba baino ez duela egiten, duen pentsatzeko

3. genero-indarkeria“AMODIOA AMODIO izateari uzten dionean”

Genero-indarkeria horrela definitzen da:“sexu femeninokoa izateagatik emakumeeieragindako indarkeria oro eta ondorio gisa minedo oinaze fisiko, sexual, psikologiko sortzenduena edo sor dezakeena, indarkeria horrenmehatxuak, behartzeak edo askatasun-gabetzearbitrarioa barne”1.

Amodio kaltegarriaren zantzuak

JelosiakAmodioaren sintomekin nahastu edo ezkutatuohi dira. Oraindik orain “jeloskorra da maitenauelako” uste da. Aldiz, “askatasuna ematendit nik aukera dezadan, maite nauelako”izan beharko litzateke. Ezin dugu jelosiakzuritzen segitu amodioaren izenean.

KontrolaKontrolak eraso egiten dio zuzenean pertso-naren independentzia eta autonomiari.Baina, zeren gaineko kontrola?• Neskak egiten duenaren gainean: “sakela-kora bidaltzen dizkizut mezuak ordurozutaz arduratzen naizelako”.

10

1. 1993ko Nazio Batuen Erakundearen Adierazpena.

Page 10: Amodio zintzoen gida - EGK · Lehen gustukoak zenituen gauzak egiteko gogorik ez izan. Zeure buruan, zeure ideietan, zeure iritzi eta ... traba baino ez duela egiten, duen pentsatzeko

11

• Norekin dituen harremanak: “norekin egonzara? Facebook, Tuenti, Messenger…etagainerakoetan zein lagun dituzu?”.• Nola janzten den: “nora zoaz minigonahorrekin?”. • Nola makillatzen den: “puta bat dirudizuhorrela makillatuta”.• Sakelakoaren gainean: “norekin hitz eginduzu?”.• Poltsa, motxila, diru-zorro eta antzekoenedukierari buruz: “zergatik daramazu argazkihori diru-zorroan?”.

BakartzeaMutila saiatzen denean neska berarekinbaino ez inolako harremanik ez izaten arigara bakartzeari buruz hitz egiten. Mutilaondoko hauetatik saiatzen da isolatzen:• Lagunak orokorrean. • Familia.• Ikaskide eta lankideak.• …eta orokorrean bizitza soziala suposatzenduen orotik.

JazarpenaJazarpena detektatzeko zailtasun handiadago zerbait positiboarekin nahastu ohidelako, interes eta arreta-zantzua balitz bezala.Jazarpena ondoko ekintzetan nabaritzen da:• Jarraitzea. • Zelatatzea.

• Segika ibiltzea. • Ikastetxe edo lantokiaren irteeran itxarotea.• Telefono, posta elektroniko, Messenger,gizarte-sare eta antzekoen bidez jazartzea.

Izen ona galarazteaOspea kendutako pertsonaren autoestimuariegindako erasoa da hau. Gutxiesteasuposatzen du, ez duela ezertarako erebalio, traba baino ez duela egiten, duenpentsatzeko erak ez duela ezertarako balio,bere itxura txarra dela, portaera gaitzesgarriaduela, berari iseka egitea, jendaurreanlotsatzea, bere buruaz barre egitea, e.a.

ApalkuntzaUmiliatutako pertsonari begirunea galtzeada, autoestimuari eta pertsonen duintasunariegiten die eraso zuzenean. Era askotaragerta daiteke: • Mespretxuak.• Isekak.• Gaitzespenak.• Berari barre egitea.• Orokorrean, gaizki sentiarazten duenedozein jokaera.

Page 11: Amodio zintzoen gida - EGK · Lehen gustukoak zenituen gauzak egiteko gogorik ez izan. Zeure buruan, zeure ideietan, zeure iritzi eta ... traba baino ez duela egiten, duen pentsatzeko

MehatxuakMehatxu batek beti adierazi nahi du minegin nahi dela. Aurretik esaten zaio neskariez baduela egiten mutilak nahi duena,ondorioak izango dituela. Mehatxuak ondo-koekin egin daitezke:• Neskari zerbait kentzearekin. • Indarkeria erabiltzearekin.• Nor bere burua hiltzearekin.• Bakarrik uztearekin.

Emozio-xantaiaBeldurrarazte eta presio-modu bat da etaerru-sentimendua sor dezake neskarenganez egiteagatik mutilak nahi duena.

Ezaxolakeria afektiboaModurik leunena da, eta horregatik zailenadetektatzeko. Honen arabera mutila soraio etaadei urrikoa agertzen da mutila neskarekikoedo honen egoeraren aurrean. Errakuntzenaurrean barkamenik ez eskatzea edo ezonartzea, egiten dituen ekintzen ardurarikez hartzea, hoztasuna, ezaxolakeria, arretarikez jartzea, eta horrelakoen bidez gertatzenda. Isiltasuna bera ere ezaxolakeriarenadierazpena izan daiteke.

Presioa eta zabarkeria sexualaNahi gabe sexu-harremanak onartzea supo-satzen duten jokaera gutxituak hartzen ditu.Mutilaren haserre modura, presioen bidez,biktimismoa, beldurra eraginez, e.a. gertadaiteke. Adibide bat litzateke zure mutilakzuk gogorik ez duzunean sexu-harremanakeskatzen badizkizu eta esaten badizu ezbaduzuela egiten maizago egiteko prestegonen den neska bat bilatuko duela esatenbadizu.

Page 12: Amodio zintzoen gida - EGK · Lehen gustukoak zenituen gauzak egiteko gogorik ez izan. Zeure buruan, zeure ideietan, zeure iritzi eta ... traba baino ez duela egiten, duen pentsatzeko

Genero-indarkeriaren motak

Neska gazteek eta nerabeek gehien pairatzenduten genero-indarkeriaren motak ondokoak dira2:

Indarkeria fisikoa: gorputzean min sor dezakeenedozein jarduera, esaterako, belarrondokoak,kolpeak, ostikoak, bultzadak,…Detektatzekoerrazena da.

Sexu-indarkeria: zeure gorputzarekin zerbaitegitea inposatzen dizutenean zuk edozeinarrazoirengatik nahi ez duzunean. Jarduera batsexu-eraso ote den erraz jakiteko, ondokoadierazleetan arreta jarri:

• Norbaitek zeure gorputza ukitzen dueneanzu ados egon gabe.• Norbaitek hasieran zuzena zen harremanaerasoa bihurtzen duenean asmoagatik,tonua, boterea edo indarra. • Limurtu nahian iblitzen direnean edosaiatzen direnean zurekin harremanetanjartzeko zuk gogoko ez dituzun keinuenbidez. Adibide bat izanen litzateke ukitze-keinubat egiten dizutenean. • Norbaitek uste duenean limurtze-joko batzeuk nahi gabe zeure gorputzera iristekozuribidea dela.

2. María José Urruzola, Ez zaitez liatu mutil gaiztoekin Gida.

Page 13: Amodio zintzoen gida - EGK · Lehen gustukoak zenituen gauzak egiteko gogorik ez izan. Zeure buruan, zeure ideietan, zeure iritzi eta ... traba baino ez duela egiten, duen pentsatzeko

14

Indarkeria psikikoa: zeure autoestimua apurtzeraedo inguratzen zaituzten pertsonengandikaldentzera zuzendutako jarduerak. Tratu txarfisikoak etor daitezkeenaren lehenengo zantzuakizan ohi dira baina ez beti. Ondokoak nabarmenduditzakegu:

• Hitzezko tratu txarrak3. Iruzkin iraingarriak,irainak, oihuak, erakargarritasun fisikoaren ezareninguruko iruzkin umiliagarriak, gutxiagotasunaedo gaitasunik ezaren ingurukoak, indarkeriafisikoaren mehatxuak.

Denboraren poderioz, beheramendu jarraituakautoestimuarekin amaitzen du eta gogor eragitendio duintasunari. Tratu txarrak jasandako emakumeakhasten du kritikak onartzeko prozesu bat etaazkenean indarkeria ulertu eta onartu egiten du“gaizki” egiten dituenengatik.

• Emoziozko tratu txarrak. Oso lotuta ahozkotratu txarrekin eta biktima autoestimurik gabeuztera zuzenduta dago. Eragina pilatu egiten da etaerrepikaketak denborarekin ondorio suntsitzaileakdauzka biktimaren pertsonalitatean. Honen barneanhauek daude:

Sentimenduzko balioa duten objektuenapurtzea.

Biktima eroa, ergel edo gauzaez bezalahartzeari ekitea.

Gertatzen den guztiaren errua bere gain jartzea.

Honen presentziaz ez ikusiarena egin.

Mespretxuz begiratu.

Jelosiak eta etengabeko susmoak azaldu.

Ez agertu.

Inoiz azalpenik ez eman.

Gezurrak esan.

Bere burua hiltzera bultzatu edo mutilakberak hilko duela bere burua mehatxatu.

Neska txiki bat bezala hartu.

Txandaka goraipatu eta umildu.

Opariak eman eta gero kendu.

Bere pentsamenduak, gogoak edo beharrakasmatzea exijitu.

Bere tiraderak eta ondasunak miatu.

Gutun pertsonalak zabaldu eta telefono-hizketaldiak entzun.

Posta elektronikoko mezuak, Messenger,gizarte-sareak eta antzekoak irakurri.

3. Ángeles Álvarez Álvarez, Tratu txarrak jasandako emakumeentzako gida.

Page 14: Amodio zintzoen gida - EGK · Lehen gustukoak zenituen gauzak egiteko gogorik ez izan. Zeure buruan, zeure ideietan, zeure iritzi eta ... traba baino ez duela egiten, duen pentsatzeko

• Tratu txar sozialak: Hauen ondoriozbiktimaren jendaurreko beheramendua etaauto-isolamendua gertatzen dira. Ondokoak dira:

Beste batzuen aurrean emandako ahozkotratu txarrak eta kanpo harremanen kontrola(senideak, lagunak, telefono-deiak).

Familiaren elkartzeak saboteatzen ditu.

Ez dizu hainbat jardueretara joaten uztenala indarrez agertzen da bera.

Jendaurrean biktimarena egiten du neskaktratu txarrak ematen dizkiola esanez.

Jardueren etengabeko kontrola egiten dueta biktima auto-isolamendura eramaten dutratu txarren emailea ez haserretzeko etahorrela lagunen edo senideen aurrean“agerian” ez geratu.

Biktima egiten duen guztiaren kontuakematera iristen da.

Aurretik azaldutako guztia genero-indarkeriada eta ekiditeko garrantzitsua da amodioarenzantzuekin ez nahastea.

Page 15: Amodio zintzoen gida - EGK · Lehen gustukoak zenituen gauzak egiteko gogorik ez izan. Zeure buruan, zeure ideietan, zeure iritzi eta ... traba baino ez duela egiten, duen pentsatzeko

16

Baina, errealitateak zer dio4?

• 2003 eta 2008 urteen artean, 30 urtetikbeherako 121 emakumek bizia galdu dute bikotearenedo bikote-ohiaren eskuetan.

• Gizon oldarkorra erakargarriago dela ustedu 30 urtetik beherako gizonen % 17,7 batek.Aldiz, adin bereko emakumeen % 4,5ak soilikpentsatzen du berdin.

• 2010 urtearen lehenengo hiruhilekoan,Nafarroa da tratu txarren salaketa gehien erretiratudiren erkidegoa (egindako 357tik 94).

Nola garatzen da genero-indarkeria?

“indarkeriaren zikloak”5 biktima erasotzailea-rengana itzultzea ulertzen laguntzen du, zerbaitingurukoek ulertu ezin dutena

Leonor Walkerrek hiru fasetan azaldu zuen:

4. Berdintasun Ministerioa, 2009ko azaroan. 5. Leonor Walker, 1979.

Page 16: Amodio zintzoen gida - EGK · Lehen gustukoak zenituen gauzak egiteko gogorik ez izan. Zeure buruan, zeure ideietan, zeure iritzi eta ... traba baino ez duela egiten, duen pentsatzeko

4. amodio osasuntsua“Geure MAITASUN proposamena”

Aurretik aztertutako amodio erromantikoarenereduaren aurrean, Nafarroako Gazte Kontseiluakamodio osasuntsuaren aukera eskaini nahi du.Amodio-mota honen ezaugarriak ondokoak dira:

Maite izateko ikuspegi desberdinak: maitasun-eredu bakarra ez egotea planteatzendugu eta norberak harremanak hobekien iruditukozaion eran egitea proposatzen dugu. Pertsonabakoitzak ezarri behar ditu bere harremanen oinarriak.

Elkarri begirunea: bikote-harremanak berdin-tasunezkoak izan daitezen eta otzantasun/menperatzeereduak ez daitezen gertatu, elkarri begiruneaeduki behar diote.

Askatasuna: geuretzat nahi dugun askatasunaeman behar diogu besteari ere. Une oro nahi dutenaaukeratzeko libre izan behar dute pertsona guztiek.

Independentzia: geure bikotearekin elkarrekindena ez dugu zertan egin beharrik. Bakoitzadesberdina da eta gustu desberdinak ditu. Batzuetanelkarrekin egiten dira ekimenak eta beste batzuetan,beste batzuekin edo bakarrik egiten dira.

Page 17: Amodio zintzoen gida - EGK · Lehen gustukoak zenituen gauzak egiteko gogorik ez izan. Zeure buruan, zeure ideietan, zeure iritzi eta ... traba baino ez duela egiten, duen pentsatzeko

18

Autonomia: bikotearen kide bakoitzak auto-nomia izan behar du zer nahi duen nola nahiduen eta noiz nahi duen erabakitzeko.

Erantzukidetasuna: eguneroko etxekolanen banaketa. Zeure bikotearekin bizi bazara,erantzukidetasunak esan nahi du zuk bezalabesteak ere egiten duela, alegia, biek har dezatelaetxeko lanen ardura.

Enpatia: bestearen tokian jartzeko ahalmenabere iritziak edo ekintzak ulertu ahal izateko.Enpatiak begirunea izateko ahalmena areagotzendigu, laguntzen digu horizonteak zabaltzen etaguztiok berdinak ez garela ulertzen.

Berdintasuna: bikote-harremanak berdin-tasunean oinarritzeak esan nahi du bata besteabaino gehiago ez dela, bion iritzi eta gustuakhartzen direla kontuan, eta banatzen direla etxekolanak eta betebeharrak.

Ekitatea: etika edo justiziaren oinarria gehitzendio berdintasunari. Berdintasuna gizarte-justiziarekinlotutako gai bat bezala planteatzen du.

Asertzio-komunikazioa: adierazteko erakontziente, kongruente, argia, zuzena eta orekatuada eta duen helburua da geure ideiak eta senti-menduak adieraztea edo geure eskubide zilegiakdefendatzea inor mindu edo kaltetu gabe.

Nola dakit harreman osasuntsua bizi dudala?

Jakin ahal izateko, ondorengo galderei buruzhausnarketa egin behar duzu:

• Esaten dizunagatik edo egiten dizunagatikgaizki sentiarazten zaitu? • Hitz egiten duzunean moztu egiten dizu edoentzungorrarena egiten du?• Zeure gauzekin paso egiten du? • Zeurekin ez da fidatzen?• Beste pertsona batzuekin (lagunak, senideak)zu biltzeak molestatzen dio?• Batzuetan beldur zara nolako erreakzioak izanendituenaren aurrean?• Zu molestatzen zaituzten gauzak egiten ditunahi duena lortzeko?• Mutilaren gustua egiteagatik, gustukoak ezdituzun gauzak egitera behartuta sentitzen zara?• Errudun sentitzen zara berak gaizki egindakoenerrua leporatzen dizulako zuri min eginez?• Urduri sentitzen zara berari gustatzen zaizkionbezala gauzak ez egiteagatik?• Berak umiliatuta sentitzen zara?• Berak kontrolatuta sentitzen zara eta egitenduzun guztiaren azalpenak eman beharrean?• Kostatzen zaizu pentsatzen duzuna esateaberak isiltzeko esan dizunaren beldur edo berakpentsa dezakeelako lelokeriak esaten dituzula?• Berari gustatzen zaizkion gauzak egiten badituzuutziko zaituenaren mehatxua egiten dizu?

Page 18: Amodio zintzoen gida - EGK · Lehen gustukoak zenituen gauzak egiteko gogorik ez izan. Zeure buruan, zeure ideietan, zeure iritzi eta ... traba baino ez duela egiten, duen pentsatzeko

19

Galdera hauetako batzuen erantzuna baietzbada, segi irakurtzen, gida honek lagundu ahalzaitu eta!

Amodio osasuntsuaren errezeta

Kozina dezagun, beraz, maitasunari buruzkoerrezeta on bat6:

Osagarriak:• Begirunearen laurden eta erdia.• Konfiantza kilo erdia.• Komunikazio litro luze bat.• Erakargarritasun zopa-koilarakadak.• Irudipen-hodei bat.• Maite-gar, estimu eta ulermen etengabeak.

Elaborazioa:• Osagarri guztiak nahastu egiten diraimajinazioa eta maite-garra albo bateangordeta. Nahastu ore fluitu baina egituratualortu arte. • Imajinazioa gehitzen zaio zertxobait aire-ratzeko eta labean sartzen da lehenengouneetako 200º C-etara. Orea igotzen hastenda, hamar minututan behin begiratu eadena ongi doan eta dagoeneko geure gusturadagoenean labetik ateratzen da.• Inguruko tenperaturan uzten da jalkitzeneta maite-garrarekin hautseztatzen da.

6. Emakune Gazteen Elkartearen Genero-Indarke-riari Aurre Hartzeko Kanpainaren "Amor" ipuina.

Ikaragarri gozo dago!Eta bukatzen denean edoosagarriak ez direneanegokiak izan hoberenada errezeta ez delaatera onartzea. Badakizu?Badago esaten duenajelosia-koilarakada batgehitu behar zaiola, bainaahoan sartu bezain lastergarraztu egiten du zaporea.Batzuetan tematzen gara jaten, nahiz eta jakinkonfiantzak epea gaindituta zeukala edokomunikazioa alean zela eta hautsean behargenuela, edo maite-garraren ontzian ez zela ezeta tanta bakar bat ere geratzen. Kasu hauetanbazkariak min egin ahal digu eta urdaila izorratu.Gaizki erortzen den janari bat ez dugu jatensegitu behar.

Page 19: Amodio zintzoen gida - EGK · Lehen gustukoak zenituen gauzak egiteko gogorik ez izan. Zeure buruan, zeure ideietan, zeure iritzi eta ... traba baino ez duela egiten, duen pentsatzeko

20

Gaztea naiz eta niri ezin zait hau gertatu, ala bai?

Gazteen bikote-harremanetan genero-indarkeriafisiko edo psikologikoa ez dagoela pentsatzekojoera daukagu baina, hau egia al da? EZ. Erabatokerra da.

Edozeinek jasan dezake genero-indarkeria,neskek, emakume zaharrek, hirietan bizi direnek,herrietan bizi direnek, diru-sarrera handiak

dauzkatenek, txikiak dauzkatenek, ikasten dutenek,lan egiten dutenek,… GUZTIEK.

Gazte banaiz… niri ere gerta dakidake. Izan ere,gidaren beste atal batean adierazten dugunbezala, gazteen arteko genero-indarkeriarenzifrak izugarriak dira.

Zein desberdintasun daude emakume gazte etanagusien artean?

Neska nerabe eta gazteen ezaugarriak

Dauzkan edo izan ditzakeen zailtasunak

Adina

Bikotekideekin elkarrekin ez bizitzea

Neska gazteak jendaurrean genero-indarkeriagaitzezten duen gizarte batean bizi dira. Emakume nagusiak genero-indarkeria

norberarenak diren arlo pribatuarekin lotzenziren mezuekin sozializatu ziren eta ez

gizarte-arazotzat hartzen duen jokaerarekin.

Bikote-harremanetan eta hauetan portaera zuzena ala okerra zein den jakiteko

esperientzia eza.

Indarkeria-gertaerak ez dira jarraian ematen,gertaera bat eta hurrengoaren artean

denbora luzatzen baita.

Neska gazteek gaur egun presioa sentitzen dute pentsatu ohi baitute beraiei ezin zaielagertatu, hortaz, gertatzen zaienean, gertaerahauek salatzen dituen gizartearen aurrean

zuritzeko beharrean aurkitzen dira.

Page 20: Amodio zintzoen gida - EGK · Lehen gustukoak zenituen gauzak egiteko gogorik ez izan. Zeure buruan, zeure ideietan, zeure iritzi eta ... traba baino ez duela egiten, duen pentsatzeko

21

Ezaugarri guzti hauek eta sor ditzaketen arazoak,neska eta mutilen arteko arrisku-faktoreakbihurtzen dira. Horregatik, desberdintasuneanoinarritutako harremanak bihur daitezke.

Beste arrisku-faktore garrantzitsu bat, neskakamodio eta tratu txarrak batera eramateko erabatgai direnean datza. Zer esan nahi du honek? Ustedutela eraso daitekeela maite den pertsona.

Indarkeria fisikoa errazago detektatzen badute ere,ez da horrela izaten indarkeria psikologikoarekin.

Bikote-harremanetan esperientziarik ez.

Ipuin, zinema, esaera-zaharren bilduma, literatura, musika eta abarren

ondare kulturala.

Lotsa eta lotsaria.

Neskek berdinen artean, zu eta zu artean, dituzte lagunekin harremanak.

Bikote-harremanak ikasteko prozesuaren barruan

amodioaren idealizazioa.

Maitasuna erromantizismoak ematen dion zentzuan ulertu.

Isiltasuna eta isilik egon/ezkutatzearen bidez adierazten da.

Neskak aholku bila doazenean beraiek bainoerreferentzia, informazio edo eskarmentu

gehiago ez daukaten beste neska batzuengana jotzen dute.

Neska nerabe eta gazteen ezaugarriak

Dauzkan edo izan ditzakeen zailtasunak

Page 21: Amodio zintzoen gida - EGK · Lehen gustukoak zenituen gauzak egiteko gogorik ez izan. Zeure buruan, zeure ideietan, zeure iritzi eta ... traba baino ez duela egiten, duen pentsatzeko

22

Nola prebeni dezakezu genero-indarkeria? Zeure burua zainduz eta boterea hartuz!

Aurrea hartzeko eman behar den lehenengourratsetako bat, nork bere burua zaintzea da.Horrela geure autoestimua indartzen dugu,indarrak hartzen ditugu eta norbanako gisa zeintalde mailan daukagun botereaz jabetzeraeramaten gaitu. Beraz, neskek eta emakumeeksoilik emakumezkoak izateagatik jasan dezaketenindarkeriari aurrea hartzera eramaten gaitu.

Zer egin dezakezu?

• Zeure buruarentzako denbora hartu: zeureproiektuak, helburuak, planak, e.a.• Zeure buruari opariak egin eta beraiekingozatu.• Aukeratu norekin izan nahi dituzun harre-manak eta zein harreman-mota nahi duzun.

• Utzi egiteari besteek nahi dutena.• Onartu dena ez dela zertan ongi aterabehar eta ez duela zure erruz zertan izanbehar. • Onartu bakardadea, eta ikasi bakarrikegoten komeni ez zaizun norbaitekin egonaurretik.• Besteekin mugak ezarri.• Ez zaitez saiatu perfektoa izaten, ez duzuzertan izan behar.• Erratzen zarenean barkatu zeure burua.• Min egiten dizuten harremanetatik ihes egin.

Page 22: Amodio zintzoen gida - EGK · Lehen gustukoak zenituen gauzak egiteko gogorik ez izan. Zeure buruan, zeure ideietan, zeure iritzi eta ... traba baino ez duela egiten, duen pentsatzeko

23

Gizarte-gaitasunak

Pertsonek elkarrekin harreman osasuntsuago etaberdintasunezkoak izateko hainbat trebetasunproposatzen dugu ondoren:

• Pertsonak baldintzarik gabe eta aldatzekoasmorik gabe onartzen jakitea.• Laguntza eskatzen jakitea. Guztiok unerenbatean behar dugu laguntza, gauza daonartzea. • Besteekin enpatizatzen, beren tokian jartzenjakitea.• Barkamena eskatzen jakiteak zabaldutakohaustura bat ixtea dakar.• Negoziatzen jakitea, ez zeure irizpideainposatzea, negoziatzea baizik. • Kexak azaltzen eta jasotzen jakitea. • EZETZ esaten jakitea eta ez uztea geureburuei geure pentsamenduaren aurkakoiritziek geu eramaten.

Eta gainerako pertsonek zer egin dezakegu?

Gizarteko kideak garen heinean, zer egin dezakegu?

Ez onartu Genero-indarkeria gizarte osoaren arazo bat da.Guztiok inplikatu behar gara indarkeria errefusatzen,gaitzesten eta salatzen. Urtetan zehar, gizarteakbeste alde batera begiratu du “genero-indarkeriazerbait pribatua zela eta atetik barrura konpontzenzela” uste zelako. Orain den bezala hartzera pasatugara: arazo publikoa, soziala da.

Ez zurituUrtetan zehar, eta oraindik gaur egun, indarkeriaedo erasotzailea justifikatuak izan dira tratutxarren errua egotzi baitzaie alkoholismoari,droga-menpekotasunari, lan-arazoei, familiakoei,e.a. Hauek guztiek erasokortasuna indartu dezaketebaina ez dira indarkeriaren jatorria.

Page 23: Amodio zintzoen gida - EGK · Lehen gustukoak zenituen gauzak egiteko gogorik ez izan. Zeure buruan, zeure ideietan, zeure iritzi eta ... traba baino ez duela egiten, duen pentsatzeko

Biktimari sostengua emanGizarte-gaitasunak eta norbanakoarenak (auto-estimua, duintasuna, autokonfiantza, segurtasuna,autonomia, independentzia,…) gutxituta ikustenditu genero-indarkeria jasaten duen pertsonak,beraz, berriro “bera izaten” lagundu eta sustatukoduten sostenguak behar ditu. Hori da sustatzerikhandiena behar duen garaia.

Biktima eta borreroa desberdindu Kontuz ibili behar dugu biktima errudun ezbihurtzen. Indarkeria jasaten duen pertsonak ezdu inolako errurik, ez du merezi eta ez dira ondokoesaldiak eta antzekoak onartu behar: “zerbaiteginen zuen”, “berak horrenbeste maite duela”,“zaplazteko bat garaiz”, e.a. Erasotzailea da errudunbakarra eta ezin dugu biktima bihurtu.

Page 24: Amodio zintzoen gida - EGK · Lehen gustukoak zenituen gauzak egiteko gogorik ez izan. Zeure buruan, zeure ideietan, zeure iritzi eta ... traba baino ez duela egiten, duen pentsatzeko

25

5. zeure eskura dauden baliabideak

Ikasten eta geure MAITASUNA hobetzen segitzeko

• Nafarroako Gazte Kontseilua (NGK)[email protected] | 948 23 48 19.

• Nafarroako Gazteriaren Institutua (NGI)[email protected] | 848 42 39 00

• Nafarroako Berdintasunaren Institutua (NBI)[email protected] | 848421588.

• Emakumeen Osasun Arretarako Zentroak (CAM)http://bit.ly/cAsdCN

Emakumeen aurkako indarkeria-egoereiaurre hartzeko eta kasu egiteko

•Nafarroako Berdintasunaren Institutua: 848-421588.

• 012 Infolokal telefonoa (010 Iruñean eta Tuteran)

• 016 telefonoa. Informazio orokorra (900 116 016 entzumenaren gaigabezientzat)

• Emakumeei Lege-Arreta emateko Zerbitzuak(SAM); Iruñean: 948221475, Tuteran: 948825671,Lizarran: 948550612 eta Tafallan: 948704719.

• Delituen biktimei Arretarako Atala 848423376, 848427671, 848421387.

• Emakumeen Arretarako Eskualdeko edo UdalekoZerbitzuak.

• Oinarrizko Zerbitzu Sozialak.http://bit.ly/hwKtKd

• Osasun Zentroak. http://bit.ly/g04srB

• 112 SOS NAFARROA telefonoa. Larrialdikoegoeretarako (650738005 ohiko komunikazioaezin dutenentzat, gorrak edo mutuak)..

• Polizia Nazionala 091; Foru Polizia 948202920eta 948221802; Guardia Zibila 948296850.

Page 25: Amodio zintzoen gida - EGK · Lehen gustukoak zenituen gauzak egiteko gogorik ez izan. Zeure buruan, zeure ideietan, zeure iritzi eta ... traba baino ez duela egiten, duen pentsatzeko

26

6. kontzeptuak argitu,ideiak argitu.● Sexu-jazarpena: eguneroko bizitzan gertatutakoeta erasoak nahi gabeko ahozko zein fisikoa denjarduera sexual guztiak hartzen ditu bere baitan.Erasotzaileak nagusitasun-egoera edo adiski-dantza-egoera batez baliatzen da ingurua kontra-koa, beldurgarria eta umiliagarria bihurtzeko.

● Androzentrismoa: gizonak zentroa eta neurriadiren teoria eta ezagutzaren ikuspuntutik ematenden munduaren eta gauzen ikuspegia, gainerakoguztia ezkutatuz eta ikusiezina bihurtuz, gizarteariemakumeek egiten dizkieten ekarpenak eta emariakbarne.

● Boterearen hartzea: prozesu honen bidezpertsonek euren ahalmenak, konfiantza, ikuspegiaeta protagonismoa indartzen dituzte gizarte-taldebezala bizi dituzten egoeren aldaketa positiboakbultzatzeko.

● Estereotipoa: emakumeak karakterizatu etagizonengandik bereizten dituzten jarduera, rol,bereizgarri, ezaugarri edo atribuzioak.

● Generoa: sexuan oinarritutako desberdintasunenezaugarri soziokultural eta sinbolikoa. Hitz hauerabiltzen da sexuaren kontzeptutik bereizteko,azken hau ezaugarri biologikoa baita.

●Matxismoa: emakumeak baliogabetzeko jokaera.Generoen artean harremanak antolatzeko eraberezi bati dagokio. Gizontasuna zein indarrarenaldeko jarrera eta gizonek etxeko gaiei inguruaneduki dezaketen interes eza daude ezaugarrienartean.

● Genero-rola: talde edo gizarte-sistema batekojokaera maskulino edo femeninotzat hartutakoarau-multzoa.

● Sexismoa: gizonen eta emakumeen arteandauden desberdintasun biologikoetan oinarritutakosexu femeninoaren gutxiagotasunaren teoria.

● Genero-indarkeria: sexu femeninokoa izatea-gatik emakumeei eragindako indarkeria oro etaondorio gisa oinaze fisiko, sexual, psikologikosortzen duena edo sor dezakeena, indarkeria horrenmehatxuak, behartzeak edo askatasun-gabetzearbitrarioa barne, bizitza publikoan zein pribatuangertatuta.

Page 26: Amodio zintzoen gida - EGK · Lehen gustukoak zenituen gauzak egiteko gogorik ez izan. Zeure buruan, zeure ideietan, zeure iritzi eta ... traba baino ez duela egiten, duen pentsatzeko

Nafarroako Gazte Kontseilua Consejo de la Juventud de NavarraZangotza kalea 30, 31005 Iruñea, Tel.: 948 234 819 - 680 666 877

[email protected] - www.cjn-ngk.org