tsa { asteari zeharka begira } mikel zubimendi ez da ezer ... · eta lasai, leninek as - paldi esan...

9
2016 | abendua | 10 GAUR8 10 / 11 hutsa herria L ankideari joan natzaio larri antzean asteko ger- takari baten eske, letrok juntatu behar nituela eta puntua behar nuela azterketa osatzen has- teko. «Hemen ez duk ezer gertatzen, motel!» erantzun dit, desesperazio kutsu batekin, dena dagoela geldi, urak bere bidean joateari uko izan balio bezala. Pentsakor utzi nau, neure buruari ezer ez bada gertatzen zeozer gertatzen ari ote den galdetuz. Euskal Herriko politikan ez omen da nabarmentzekoa den deus berririk gertatzen. Omen, dena datza zegoen to- kian, Evaristo handiak kantatuko lukeen bezala, dena doa joan behar den bezala. Dena? Ezer ez denean gerta- tzen, zer gertatzen da? Politikaren aurrean, euskaldunek, itxuraz ezer gertatzen ez den fartsa formal bat harri eginda ikustera mugatu behar al dute? Ez. Clint Eastwoodek jokatzen zuen Harry Zikina ins- pektoreak esaten zuenarekin akordatu naiz: iritzia ipur- tzuloa bezalakoa da, denek daukate bat eta berea. Igual- tsu gertatzen da estrategiare- kin. Badira bizpahiru dituz- tenak ere, hainbeste aukerekin galtzen direnak. Guztien artean estrategia ba- ti lotuko natzaio, “hemen ezer ez da gertatzen” estrate- giarekin, hain zuzen. Estrategia hori darabilte- nek Euskal Herria oasi bat dela diote, hegoaldeko auzo- lagunekin alderatuz gero, he- men gloria betean bizi gare- la. Gero, Europatik etorritako PISA txostenak erakutsi legez, irakaskuntzan adibidez “gutxiegi” kalifikazioa dugu. Ez gaude, ez, etxafuegoak botatzeko egoeran. Igual du, baina, zerbitzuek, ekono- miak, egonkortasun politikoak… denak duelako hemen kalitate ziurtagiria. Oasiaren ekosistema horretan, iraga- naren funtzioa orainean errepikatzea omen da: Ardanza- ren eskola, Sancristobal eta Elgorriaga gobernadore zibi- lak euskal militanteak ehizatzen GAL taldean leporaino sartuta zeudenean haien nagusi Ramon Jauregi lehenda- kariorde egin zuen eskola, doktrina politikoa da egun. Patxi Lopezen gobernuan zeuden batzuk Urkulluren go- bernuan daude orain. Espainiako medioek txalotu egiten dute “pintto, pintto, ekarzu pilota txikia” maskota otza- naren jokabidea, Kataluniako “deribaren” aurrean bide bakarra dela goraipatuz. Eta, jakina, hainbeste txalo arte- an, PPrekin harremanak desizozten dira, aurrekontuak negoziatu eta negozioarentzat milioi batzuetako kutxa egiteko aukera dago. Inora ez doan eta inorekin lotuko ez gaituen abiadura handiko tren mamutzar horrentzat, za- borrak industrialki erretzeko edo Auzitegi Konstituzio- nalean den errekurtsoren bat edo beste erretiratzeko. Horretan dabiltza. Hori da maila. Eta lankidearen «he- men ez duk ezer gertatzen» horren harian, aberkide as- kok berea duten arrangura naturala da oso: hori bada he- mengo “oasiaren” maila politikoa, arazoa, sentzilloki, maila politikorik ez dagoela da. Eta, bitartean, nahiko lu- kete euskal gizartean honako sentipena hedatzea: deter- minismo politiko (eta teknologiko) betean bizi gara eta horren aurrean ezin da ezer egin, babestea besterik ez da gelditzen, salba dadila ahal duena. Oasiaren teorema politiko horri aurre egin behar zaio, pertsonalki eta kolektiboki. Nola? Lehenik iritzia sortuz, aldaketak proiektatuz, aukerak landuz. Euskal politika- ren praxian ez dago, jarrera mailan eta psikologia kolek- tiboan ez luke egon beharko, teorian posible izan eta pra- xian ezinezko den ezer. Zergatik izango da saihestezina «Euskal Herrian ezer ez da gertatzen» dioen normalta- sun hori? Nork erabaki du? Zeinen izenean? Gauza bat baita baldintzapen latzak eta erresistentzia indartsuak egotea, eta, beste bat, determinismo konformista eta otzana. Bai, badirudi oasiaren oraingo ordena oso ongi antolaturiko desordena dela, eta, batez ere, sozialki oso barneratuta dagoela. Baina ez du zertan hala izan behar. Dialektika positibo bat behar dugu. Adierazten duen, eta ez ezkutatzen duen, hizkuntza politikoa. Soluzioek Eus- kal Herrian segitzen dute, euskal herritarren esku. Baina nork esan du politika erraza dela? Eta lasai, Leninek as- paldi esan legez, badira ezer gertatzen ez den hamarka- dak eta badira hamarkadak gertatzen diren asteak. { asteari zeharka begira } Ez da ezer gertatzen; bihar garai oso bat gertatuko da «Euskal Herrian ezer ez da gertatzen». Normaltasun hori nork erabaki du? Gauza bat da baldintzapen latz eta erresistentzia indartsuak egotea, eta, beste bat, determinismo konformista eta otzana hutsa hutsa hutsa Mikel Zubimendi

Upload: others

Post on 31-Dec-2020

4 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: tsa { asteari zeharka begira } Mikel Zubimendi Ez da ezer ... · Eta lasai, Leninek as - paldi esan legez, badira ezer gertatzen ez den hamarka - ... Islandian ere ez, ez zuten itsasoa

2016 | abendua | 10

GAUR8• 10 / 11hutsa

her

ria

Lankideari joan natzaio larri antzean asteko ger-takari baten eske, letrok juntatu behar nituelaeta puntua behar nuela azterketa osatzen has-teko. «Hemen ez duk ezer gertatzen, motel!»erantzun dit, desesperazio kutsu batekin, denadagoela geldi, urak bere bidean joateari uko

izan balio bezala. Pentsakor utzi nau, neure buruari ezerez bada gertatzen zeozer gertatzen ari ote den galdetuz.

Euskal Herriko politikan ez omen da nabarmentzekoaden deus berririk gertatzen. Omen, dena datza zegoen to-kian, Evaristo handiak kantatuko lukeen bezala, denadoa joan behar den bezala. Dena? Ezer ez denean gerta-tzen, zer gertatzen da? Politikaren aurrean, euskaldunek,itxuraz ezer gertatzen ez den fartsa formal bat harrieginda ikustera mugatu behar al dute?

Ez. Clint Eastwoodek jokatzen zuen Harry Zikina ins-pektoreak esaten zuenarekin akordatu naiz: iritzia ipur-tzuloa bezalakoa da, denekdaukate bat eta berea. Igual-tsu gertatzen da estrategiare-kin. Badira bizpahiru dituz-tenak ere, hainbesteaukerekin galtzen direnak.Guztien artean estrategia ba-ti lotuko natzaio, “hemenezer ez da gertatzen” estrate-giarekin, hain zuzen.

Estrategia hori darabilte-nek Euskal Herria oasi batdela diote, hegoaldeko auzo-lagunekin alderatuz gero, he-men gloria betean bizi gare-la. Gero, Europatik etorritakoPISA txostenak erakutsi legez, irakaskuntzan adibidez“gutxiegi” kalifikazioa dugu. Ez gaude, ez, etxafuegoakbotatzeko egoeran. Igual du, baina, zerbitzuek, ekono-miak, egonkortasun politikoak… denak duelako hemenkalitate ziurtagiria. Oasiaren ekosistema horretan, iraga-naren funtzioa orainean errepikatzea omen da: Ardanza-ren eskola, Sancristobal eta Elgorriaga gobernadore zibi-lak euskal militanteak ehizatzen GAL taldean leporainosartuta zeudenean haien nagusi Ramon Jauregi lehenda-kariorde egin zuen eskola, doktrina politikoa da egun.Patxi Lopezen gobernuan zeuden batzuk Urkulluren go-bernuan daude orain. Espainiako medioek txalotu egitendute “pintto, pintto, ekarzu pilota txikia” maskota otza-naren jokabidea, Kataluniako “deribaren” aurrean bidebakarra dela goraipatuz. Eta, jakina, hainbeste txalo arte-an, PPrekin harremanak desizozten dira, aurrekontuak

negoziatu eta negozioarentzat milioi batzuetako kutxaegiteko aukera dago. Inora ez doan eta inorekin lotuko ezgaituen abiadura handiko tren mamutzar horrentzat, za-borrak industrialki erretzeko edo Auzitegi Konstituzio-nalean den errekurtsoren bat edo beste erretiratzeko.

Horretan dabiltza. Hori da maila. Eta lankidearen «he-men ez duk ezer gertatzen» horren harian, aberkide as-kok berea duten arrangura naturala da oso: hori bada he-mengo “oasiaren” maila politikoa, arazoa, sentzilloki,maila politikorik ez dagoela da. Eta, bitartean, nahiko lu-kete euskal gizartean honako sentipena hedatzea: deter-minismo politiko (eta teknologiko) betean bizi gara etahorren aurrean ezin da ezer egin, babestea besterik ez dagelditzen, salba dadila ahal duena.

Oasiaren teorema politiko horri aurre egin behar zaio,pertsonalki eta kolektiboki. Nola? Lehenik iritzia sortuz,aldaketak proiektatuz, aukerak landuz. Euskal politika-

ren praxian ez dago, jarrera mailan eta psikologia kolek-tiboan ez luke egon beharko, teorian posible izan eta pra-xian ezinezko den ezer. Zergatik izango da saihestezina«Euskal Herrian ezer ez da gertatzen» dioen normalta-sun hori? Nork erabaki du? Zeinen izenean? Gauza batbaita baldintzapen latzak eta erresistentzia indartsuakegotea, eta, beste bat, determinismo konformista etaotzana. Bai, badirudi oasiaren oraingo ordena oso ongiantolaturiko desordena dela, eta, batez ere, sozialki osobarneratuta dagoela. Baina ez du zertan hala izan behar.Dialektika positibo bat behar dugu. Adierazten duen, etaez ezkutatzen duen, hizkuntza politikoa. Soluzioek Eus-kal Herrian segitzen dute, euskal herritarren esku. Bainanork esan du politika erraza dela? Eta lasai, Leninek as-paldi esan legez, badira ezer gertatzen ez den hamarka-dak eta badira hamarkadak gertatzen diren asteak. •

{ asteari zeharka begira }

Ez da ezer gertatzen; bihargarai oso bat gertatuko da

«Euskal Herrian ezer ez da gertatzen».Normaltasun hori nork erabaki du? Gauzabat da baldintzapen latz eta erresistentziaindartsuak egotea, eta, beste bat, determinismo konformista eta otzana

hutsa

hutsahutsa

Mikel Zubimendi

Page 2: tsa { asteari zeharka begira } Mikel Zubimendi Ez da ezer ... · Eta lasai, Leninek as - paldi esan legez, badira ezer gertatzen ez den hamarka - ... Islandian ere ez, ez zuten itsasoa

herria

tan lan egin. Ontzi onak eta es-karmentudun marinelak zituz-ten. Beraiek arrantzatutako ba-kailaoa Europa osoan zabaltzenzuten, eta balea olioa Frantziansaltzen zuten, bertatik Ingalate-rrara bidaltzeko.

BELDURRIK EZ

Arrantzaleek bazekiten zer-no-lako arriskuak igaro beharko zi-tuzten. Euskal Herritik ateratze-an askok testamentua egitenzuten. Historialariak kontatubezala, XVII. mendeko poesie-tan biltzen da Larrun mendiaikusten zutenean, Euskal Herri-tik ikusten zuten azken puntua,agur egiten ziotela. «Ez zirenabenturazale eroak. Bazekitennon sartzen ziren, Atlantikoazeharkatzeak zer arrisku zituenbazekiten». Horregatik aldezaurretik egiten zuten testamen-tua. Bertan zorrak ere jasotzenzituzten, kapitainak olio kupe-len bat zor bazieten, adibidez. Finean, denbora luzea ema-

ten zuten etxetik kanpo. Bi-daian hilabete baino gehiagoematen zuten joaterakoan etabeste hainbeste itzultzerakoan,eta han beste lau hilabete ema-ten zituzten. Guztira, sei edozazpi hilabete egiten zituztenitsasoan. Batzuetan gertatzenzen, 1576ko neguan bezala, por-tua izozten zela eta ezin zutelabarkua atera. Orduan neguabertan igaro behar izaten zuten.Batzuetan, gainera, intentzio

horrekin abiatzen ziren Ternua-ra. Neguak oso gogorrak zirelajakin arren (30 gradu zero azpi-tik), ez zitzaien inporta neguabertan pasatzea baldin eta bale-ak berandu iristen baziren. Euren bidaietarako sagardoa

eramaten zuten, arrazoi prakti-koengatik: ura kupeletan ustel-du egiten zen eta ardoa garestiazen. Gerora jakin dugu hori zelaeuskaldunen sekretua gainon-tzeko marinelak baino gutxiagogaixotzeko. Dirudienez sagarrakduen C bitamina mesedegarriazen eskorbutoaren kontra. Gai-nontzekoek jakin izan balute!Astigarraga inguruan sagasti

pila bat zeuden eta horietatiksagardo pila bat lortzen zuten.Kontsumo propiorako, noski,baina asko eta asko marinelek

Albaolan zaharbe-rritzen ari diren“San Joan” bale-ontzia euskalhistoria berpizte-ko pauso bat da.

Ondo daki hori Jose Antonio Az-piazu historialariak. Legazpiarrada jaiotzez, baina Oñatira joanzen txikitan. Bertan hitz egingenuen beretzat «droga bat be-zalakoa» den gaiari buruz: eus-kal baleazaleak. Julio Caro Barojak zuzendu

zion tesia eta ordutik ez du bu-rua «paper zaharretatik» altxa-tu. Bere bizitza osoa dokumen-tuei begira eman du, marinelhaien historiaren puzzlea osa-tuz. “Hielos y oceanos. Vascospor el mundo” liburua argitara-tu berri du marinel haiek egin-dako bidaia arriskutsuen ingu-ruan, baina aurretik ere gaiberbera jorratu zuen “Y los vas-cos se echaron al mar” liburuan.Oraingoan urrutiko lurraldeeta-ra jarri da begira. Lehenengoozeanoak aipatzen ditu, marine-lek egindako bidaiei erreferen-tzia eginez. Ondoren izotzak di-tu hizpide, Ternuan, Islandianedo Norvegian bizitako abentu-ren berri ematerakoan. Liburua-ren azken partean, ordea, duela70 urte bakailao bila joan zirenoñatiarrak ekartzen ditu gogora,haietako baten semearekin hitzeginez. Egun, Azpiazu euskal arran-

tzaleei buruz gehien dakien per-tsonetako bat dela esan dezake-gu, baina gaiarekin hasi zeneanez zebilen itsaso bila. Itsasoakbera aurkitu zuen. «Dokumen-tazioa beti agertzen zitzaidanitsasora begira, nahiz eta barne-aldeko herrietakoa izan. He-mengo bizimodua baserria zen,baina baserriak ez zuen gehiegiematen. Mehatzeetatik burdinaateratzen zuten eta hori Zu-maiara eramaten zuten, etahandik Sevillara eta gero Ameri-ketara. Itsasoa beti agertzen zen.Eta itsas bazterrean bizi zirenenkasuan, are gehiago. Normaleanarrantza, garraioa, kortsarioak,piratak… hor ibiltzen ziren. Itsa-soa zen bizimodu normala», na-barmentzen du. Legazpin burdinolen inguru-

ko ikerketa bat egin zuen “Eus-

Nagore Belastegi Martin

EUSKAL BALEAZALEAKBizitza arriskatuz, Euskal Herriraaberastasuna ekarri zuten marinelek

Arrantza ez zen kostaldeko biztanleen kontua soilik.Euskal Herri osoarentzat zen garrantzitsua itsasoko lana.Batzuek burdina edo baserriko produktuak lortzenzituzten, ostean arrainengatik trukatzeko. Baina, horrezgain, diru usainari jarraituz urruneko uretan murgilduziren barnealdeko herrietako marinel ugari ere izan ziren.

1583. urteko Bizkaikogolkoko karta nautikoa. UNTZI MUSEOAREN BILDUMA

HISTORIA / b

kal burdinoletako bizimodua–La vida en las ferrerias vascas”liburua idazteko, eta orduankonturatu zen burdina trukera-ko material bezala erabiltzenzutela. Herri aberatsetan saltzenzuten –Frantziara, Sevillara edoGaztelara– eta ardoa, garia etabestelakoak ekartzen zituzten.Batzuetan arraina ere lortzenzuten. Horregatik dio adituakEuskal Herriko historia itsasoralotuta egon dela beti. Etekin handiena, noski, itsaso

ondoan bizi zirenek ateratzenzuten. «Hondartza asmakizunmoderno bat da –dio historiala-riak–. Lehen hondartza harea-tzak ziren, itsasontziak egiteko

tokia, emakumeek arropa garbi-tzeko tokia, bakailaoa, bale olioaeta arrantzaleen tresneria gor-detzeko txabolak zeuden tokia.Baina guk ezagutzen dugunhondartza XIX. mendeko biga-rren zatian asmatutako zerbaitda. Lehen hondartza lantokiazen, ez aisialdirako tokia». Itsasoarekin hain harreman

estua izanik, negozioa azkar iku-si zuten. Dirua egiteko aukeraaparta zen leku arrotzetara joa-tea eta bertan baleak arrantza-tzea, itzultzean lortutakoa sal-tzeko. Hala, aitzindariak izanziren Ternua aldera joaten. Eus-kaldunak oso ausartak ziren,nahiz eta baldintza oso eskase-

Page 3: tsa { asteari zeharka begira } Mikel Zubimendi Ez da ezer ... · Eta lasai, Leninek as - paldi esan legez, badira ezer gertatzen ez den hamarka - ... Islandian ere ez, ez zuten itsasoa

2016 | abendua | 3

GAUR8• 12 / 13

eraman zezaten. «Pentsa, ehunlagunek sei hilabeterako zenbatedari behar zuten?», nabarmen-tzen du Azpiazuk. Horrez gain,ahal bazuten fruitu freskoakeramaten zituzten, lehenengoasteetarako. Arrainak bidean ha-rrapatzen zituzten eta bertanbakailaoa jaten zuten.Euren bizimodua ez zen bate-

re erraza. Ia egun guztia laneanematen zuten, zenbat eta lehe-nago amaitu etxera lehenagoitzultzen zirelako. Balea harra-patzen zutenean itsas bazterre-ra eramaten zuten, edo batzue-tan itsasontzira gerturatzenzuten. Olioa ontzian bertan edoitsasertzeko txaboletan urtzenzuten. Joanes Etxaniz Oriokoeuskal arrantzalearen testamen-tuan (Ipar Amerikako testu ida-tzirik zaharrena) kontatzen danola 24 orduz egiten zuten lan.Lantokian bertan hartzen zutenatseden, kideek lanarekin jarrai-tzen zuten bitartean. Lan gogorra zenez sasoiko

jendea joaten zen Ternuara.«Medikuek diote XX. mendekoarrantzaleek baldintza txarrakjasaten zituztela: hankak eta es-kuak izoztuta aritzen ziren, es-kumuturretako mina izaten zu-ten eta arrainen hezurrekinzauriak egiten zituzten. Imaji-natu XVII. mendean nolako bal-dintzak izango zituzten!», na-barmentzen du adituak.

INUITEN LAGUN ETA ETSAI

Bertako biztanleekin harremanaizaten zuten halabeharrez,nahiz eta beti ez ziren ondo era-maten. Lurrotan inuitak bizi zi-ren, indigenak. Dokumentuetangertakizun xelebreak biltzen di-ra. Adibidez, Azpiazuk kontatuzigun euskaldunek “zer mo-duz?” galdetzen zutenean haiek“apaizak hobeto” erantzuten zu-tela, esanahia ezagutzen ez zu-ten arren. Harreman horri esker ingele-

sek XIX. mendean lortu ez zute-na lortu zuten: baldintza gogorhaietara moldatzea. Euskaldu-nek XVII. mende hasieran itsas txakur azalak ekartzen zituzten,inuitei ikusi ondoren ikasita.Haiekin Ternuara joateko botakegiteko eskatzen zizkieten zapa-tariei. Ingelesek, ordea, ez zieten

kasurik egin, eta, Azpiazuren us-tez, horregatik hil ziren hain-beste. Liskarrak ere izaten ziren

haien artean, noski. Euskaldu-nek egurra behar zuten olio ku-pelak egiteko, eta horretarakozuhaitzak mozten zituzten. Gai-nera, ehizan ateratzen ziren.Inuitak ere ehiztariak ziren, eta,lehia bazuten, haientzako ani-malia gutxiago gelditzen ziren.Giroa baretzeko euskaldunekbale haragia ematen zieten inui-tei. «Bertakoek ez zituzten bale-ak harrapatzen, munstro bezalaikusten zituzten. Islandian ereez, ez zuten itsasoa menpera-tzen. Baleak zertarako baliozuen ere ez zekiten. Euskaldu-nek harrapatzen zituzten baleenzati batzuk ematen zizkieten,haragia jateko. Eta beraiek po-zik, balea jateko zutelako etagainera hemengo burdina ere eramaten zutelako», Aspiazurenarabera. Egun, kanadarren eta euskal-

dunen arteko harremana onada. Are gehiago, bien historia lo-tuta dagoela jakinik, elkarlane-an aritzen dira; hemen doku-mentuak ditugu eta hanaztarnak. «Indusketetan aurkituizan dira kupelen eraztunak etakupel osoak, gantza urtzeko era-biltzen zituzten teilak, galdaraketa tresneria. 400 urtetan man-tendu dira, nola da posible?«Bertako itsasoa oso hotza dela-ko. Hemen usteldu egingo ziren.Albaola elkartea berritzen ariden baleontzia ia osorik aurkituzuten, hezurdura guztia ur ho-tzetan zegoelako. Oñatiko Uni-bertsitateko dokumentazioanaurkitu zuten itsasontzia halakotokian hondoratu zela, eta hanaurkitu zuten», azaldu du. Baldintza horiek tarteko, Az-

piazuk uste du ontzi gehiagoizango direla itsasoan, baita egi-ten ari diren indusketei eskeraztarna gehiago aurkituko di-tuztela ere. Euskal kulturaren-tzako aberastasun izugarria daeta bertako museoekin akordio-ak lantzen ari dira. Baina duelaez hainbeste Kanadak ez zekiengauza handirik euskaldunei bu-ruz. «1992an Sevillako Erakuske-ta Unibertsala egin zenean oroi-tzen naiz Kanadako pabiloianEuskal baleazaleen ondarea ondo baino hobeto ezagutzen du Jose Antonio Azpiazu historialariak. Gorka RUBIO | ARGAZKI PRESS

Guztira sei edo zazpi hilabete ematen zituztenEuskal Herritik kanpo arrantzan. Batzuetangertatzen zen, 1576ko neguan bezala, portuaizozten zela eta ezin zutela barkua atera

Lehen hondartza lantokia zen, ez aisialdirakotokia. Guk gaur egun ezagutzen dugunhondartza XIX. mendeko bigarren zatianasmatutako zerbait da

Page 4: tsa { asteari zeharka begira } Mikel Zubimendi Ez da ezer ... · Eta lasai, Leninek as - paldi esan legez, badira ezer gertatzen ez den hamarka - ... Islandian ere ez, ez zuten itsasoa

herria

bazeudela euskaldunekin zeri-kusia zuten gauzak, baina ez ze-kiten ezer euskaldunei buruz.Gero Selma Barkham bezalakoadituen bidez euskaldunen in-darra piztu da han. Honek Ter-nuako historia azalarazi zuen;Ternuako histori ofizialak 200urte ditu asko jota, baina eus-kaldunek Kanadan egindakohistoria orain dela 500 urtekoada eta aztarnak han daude. Gauregun euskaldunekiko ikuspegiaaldatu da, positiboki. Hangomuseoan indusketa pila bategin dituzte, baita dokumenta-zio lana ere gure ekarpenean oi-narrituta. Kanadako lehenengodokumentuak euskaldunenakdira», azaldu du Azpiazuk.

Ternuarekiko harremana etenegin zen 200 urtez, gutxi gora-behera, baleazaleen gainbeheraetorri zenean. Baina XX. mende-an euskal arrantzaleak bakailaobila abiatu ziren berriro ur hotzhaietara. «Nik ezagutu ditut hi-ru oñatiar Ternuara eta Groen-landiara joaten, eta bi bizi dira

oraindik», kontatu du adituak,barnealdeko herrietan ere mari-nelak izan direla azpimarratze-ko. Izan ere, euskal marinel os-petsuenetariko bat oñatiarrazen. «Lope Agirreren inguruangezur asko daude. Erregearenkontra oldartu zen eta hori ezzioten barkatu: garaiko idazleguztiak bere kontra jarri ziren.Erregearen kontra egiteak garaihartako bekaturik handienazen. Bera baino askoz maltzu-rragoak izan ziren ospetsu eginziren konkistatzaile asko: Zuma-rragako Miguel Lopez de Legaz-pi, Filipinetan ibili zena, adibi-dez. Urdaneta, behar bada garaihartako marinelik famatuena,Ordiziakoa zen. Elgoibarrek on-doan Altzola dauka, ibaiko por-tua, eta, horregatik, Elgoibarkokapitainak ere oso famatuakizan ziren garai batean. Arran-tzan, merkataritzan, garraiogin-tzan, borrokan... bizi ziren. Orohar, marinel euskaldunak osoezagunak ziren», nabarmentzendu Aspiazuk.

Esan bezala, euskaldunak ai-tzindariak izan ziren Ternua be-zalako lurraldeetan, inor bainolehenago iritsi zirelako bertaraarrantzan aritzera. XV. mendeanoso indartsuak izan ziren lurro-tan, baina XVI. mendean gain-behera etortzen hasi zen. Ingala-terrak inperio izugarria osatuzuen eta euskaldunek Ipar Ame-rikako euren lurrak konkistatu-ko ote zituzten beldur ziren, be-raz, euren indarraz baliatuziren. Pasaiara joaten ziren etabertan zeuden ontziak bahitzenzituzten eta marinelak euren-tzat lan egitera behartzen zituz-ten. Erregeak esaten zien or-dainduko ziela, baina «erregeaordaintzaile txarra zen». Horiikusirik, ontzigintzan aritzen zi-renek nahiago zuten ontzi txi-kiagoak egitea, erregeak eramanez zitzan.

Ontzi handiak 500 eta 700 to-na artekoak izan ohi ziren, eta, txikiak, aldiz, 100 eta 150 tonaartekoak. Ingalaterrako erregea-rekin bat egiten zutenek ontzihandiak eramaten zituzten, etatxikiek ez zuten ezer egiterikhorien aurka.

Baina euskaldunek lanean ja-rraitu zuten, eragozpenak egonarren. Orduan hasi ziren besteleku batzuk esploratzen: Norve-gia, Groenlandia, Danimarka, Is-landia... Azken herrialde horre-tan, hain zuzen ere, euskalduntalde bat sarraskitu zuten XVII.mendean. Martin de Villafrancaeta bere tripulazio osoa hil eginzituzten 1615ean, bertakoekinliskarrak izan ondoren. Martinde Villafranca bera marinel

Baleazaleak izotz artean,Duhamel du Monceau itsas

ingeniari frantziarraren«Traité Général des

Pesches» lanarenilustrazioan. Alboan, euskal

marinelak baleaharrapatzen, GuillermoGonzalez de Aledoren

1992ko akuarela batean.UNTZI MUSEOAREN BILDUMA

haiek zeramaten bizimoduareneredu izan zen. 15-16 urterekinjada Ternuan izandakoa zen eta26-27 urterekin kapitaina zen.Mutikoak 12 urterekin has zitez-keen barkuan lanean itsasmutilbezala. Ondoren paje eta mari-nel izaten ziren, eta, azkenik, ba-tzuek kargua hartzen zuten.«Horrela gogortzen ziren, derri-gorrez», nabarmendu du Azpia-zuk.

BALEA, TXERRIA BEZALA

Baletik, txerritik bezala, denaaprobetxatzen zuten. Gehienagrasa zen eta horrekin olioa egi-ten zuten. Mingainetik ere olioaateratzen zuten, baina bestemota batekoa. Hezurdura erai-kuntzetan erabiltzen zuten.Ahoko bizarrak luxuzko laba-nen kirtenak egiteko, emakumearropak egiteko (azpikogona etakortseak) edota aberatsen guar-dasolak egiteko balio zuen. «Ga-rai hartako plastikoa zen; malgueta iraunkorra», azaldu du his-torialariak. Frantsesek batez erebizarrak eskatzen zizkieten eus-kaldunei, eta horregatik denbo-ra ematen zuten bizarrak ken-tzen –hortzak kentzea bezalakoazen–. Horri esker etekin handiakatera zituzten, baina olioa zendiru gehien ematen ziena.

Kupel bakoitza 6-12 dukatetansaltzen zuten. Langile baten hi-ru hilabeteko soldata 12 dukatizan ohi zen, beraz, arrantzalebakoitzak bost kupel lortzen ba-zituen, dirutza handia lortzenzuen. «Kapitainak are portzen-taje handiagoa eramaten zuen.Itsasontzi batean 200.000 litro

Kupel bakoitzak langile baten hiruhilabetekosoldata balio zezakeen (6-12 dukat artean).Horrenbestez, arrantzale bakoitzak bost kupellortzen bazituen, dirutza handia irabazten zuen

Dokumentuetan gertakizun xelebreak biltzendira. Euskaldunek «zer moduz?» galdetzenzutenean, adibidez, inuitek «apaizak hobeto»erantzuten zuten, esanahia jakin ez arren

Page 5: tsa { asteari zeharka begira } Mikel Zubimendi Ez da ezer ... · Eta lasai, Leninek as - paldi esan legez, badira ezer gertatzen ez den hamarka - ... Islandian ere ez, ez zuten itsasoa

2016 | abendua | 3

GAUR8• 14 / 15

olio ekartzen zituzten. Urtero800-1.000 bale artean hiltzenzituzten, urte onetan. Baina ge-ro baleak urritu egin ziren».

PAPER-SORTEN ARTEAN GALDUTA

Informazio hau guztia lortzeaez da erraza izan. Urte luzeetakolanaren emaitza da, eta oraindikpaper artean jarraitzen du Az-piazuk. «Oñatiko artxiboan do-kumentu asko daude: ontziaknola egiten zituzten, barruanzer sartu behar zen, marinelenkontratuak… Tolosan ere badagoinformazioa, baina itsaso bazte-rretako ia negozio guztien agi-riak Oñatin daude. 16.000 pa-per-sorta inguru daude, larruzjosiak, eta bakoitzean 300 kon-tratu. Irakurtzen duzu batek as-toa saldu zuela, besteak ez zuelaordaindu... Agiri batean oñatiarbatek Ternuako negozioan sar-tuta Debako batekin egindakohitzarmena aurkitu nuen. Do-kumentazio pila bat dago», dioliluraturik. Valladolidera ere jo izan du

informazio eske: «Lehen maila-

ko epaileak alkateak ziren. Bereepaiarekin ados zeudenak ko-rrejidorearengana joaten ziren.Eta korrejidorearekin ere adosez bazeuden, Valladolidera jo-tzen zuten. Aurreko batean do-kumentazio baten bila nenbileneta bost paper-sorta atera zizki-daten. Zer nahi duzun eskatzendiozu eta disko batean bidaltzendizute, formatu digitalean. Due-la gutxi 400 fotokopia inguruiritsi zitzaizkidan», azaldu du.Bere pasioa ezaguna da eta,

horregatik, ingurukoek ere la-gundu egiten diote. Bere suhia-ren aita argentinarra da eta ber-tatik l iburu batzuk bidalizizkion Irizar almiranteari bu-ruzkoak. «Bitxia da, 1850eanbertara joandako oñatiar batensemea itsas munduan sartu etateniente bihurtu zen; bada, hangalduta zeuden norvegiarrakerreskatatu zituen izotza haus-teko itsasontzi batekin. 1903anmunduko prentsak hori islatuzuen. Orain duten izotz-hauslea“Almirante Irizar” deitzen da,haren omenez», amaitu zuen. Gorka RUBIO | ARGAZKI PRESS

hutsa

Ez da behar hainbeste urte, egunhauxe dago bizitzeko», dio Gose-ren “Eguna” kantuak. Joseba Sarrio-nandiak idatzitako hitzek eta Ines

Osinagaren ahotsak gogorarazi didateabenduan urteak betetzen ditudala. 30 ur-te aurten, eta ez, ez dut zahartzen ari nai-zelako inolako lotsarik edo konplexurik. Anariren “Agur Jesusen Ama” abestia-

ren bertsio instrumentala entzuteak go-gorarazi dit bizirik nagoela. Elizako abes-ti ezaguna, azken zortzi urteetan bi aldizentzun dut eta hirugarrenez entzuteakgogorarazi dit ze min sentitu nuen bi le-hengusuen hiletetan. 30 urte egin bainolehenago hil ziren, eta, nik, eurak ez be-zala, bizitzeko zortea dudala pentsatzendut maiz. Horrelako kolpeetan ikasten

dugu egunean egunekoa bizi behar dugu-la, baina errutinak ahaztarazi egiten di-gu. Dena biharko, dena etziko eta, asko-tan, dena beranduegi denerako uztendugu.30 urte bete ditut eta oraindik jakina-

razpenik jaso ez dudan arren, badakit gaz-te txartela kenduko didatela. Baina niganbada haur bat, Mirari txiki handi bat, gai-xo dagoenean amaren magala eta mimo-ak eskatzen dituena, eta, sendatzen hasita-koan, manta lepoan lotu eta superheroiarena egiten ibili berri dena etxekopasilloan. Inolako lotsarik sentitu gabe, za-hartuz goazen heinean ahazten dugunhaurrari lekua egin diot eta aske sentitunaiz. Iraultza txiki bat egin dut nire ba-rruan: niraultza.

Oiartzungo elizako kanpaiak jotzenikasten ari naiz (ez da txantxa). Erritmobatek “hor konpon” esaten du, eta, kan-paien bidez jotzen ikasi dudan arren, “horkonpon” hori barneratu nahian nabil. Bar-neratu, sentitu eta egunerokoan garrantzi-tsuak ez diren gauzei argi esan. Umetanegingo nukeen bezala.

“Oroitu, itzartzean eguna bakarra delaeta ez dela halakorik sekula errepikatuko”jarraitu du Goseren abestiak. Déjàvu-ak izango ditugu, baina egunak

errepikaezinak dira eta gure esku dago lo-tan dugun haurra itzartu eta niraultza txi-kiak egitea. Ez al litzateke polita urtean behin beha-

rrean, egunero bizi eta “zorionak guri”abestea? •

0hutsa

NiraultzaMirari Martiarena

Page 6: tsa { asteari zeharka begira } Mikel Zubimendi Ez da ezer ... · Eta lasai, Leninek as - paldi esan legez, badira ezer gertatzen ez den hamarka - ... Islandian ere ez, ez zuten itsasoa

herria

Hamabi mugarri, errepidea barik, bidegabekeriak

dirauen denbora zedarritzen dutenak. Gehiegike-

ria handitu baino egiten ez duten hamabi urteo-

tako mugarriak. Eta Karmele Solagurenek, behin-

goz, zor zaion aitorpena jasoko duen esperantza.

Hamabi urte asko baitira. Baina ez da iraganeko

kontua, bidegabekeriak ez baitu iraungitze data-

rik. Ez da iraganeko kontua oraindik ere, astero,

Karmele hil zuen politika zital berak mugarri ho-

riek zedarritzen duten errepide beretik igarotzera

behartzen baititu milaka euskal herritar. Ez da iraganeko kontua, horregatik deitu dute aste ho-

netan hainbat mobilizaziotara. Horregatik deitu dute, berriro ere, Bilbora, datorren urtarrilaren

14an, besteak beste, Karmele Solaguren hil zuen sakabanaketa euskal presoen senide eta lagu-

nentzat bezain eutsiezina egiteko, zenbat eta gehiagoren konpromisoak orduan eta eutsiezina-

goa egingo baitu. Orduan eta handiagoa bihurtuko baitu mugarriok euskal preso politikoen bisi-

tarien hilarri bihur ez daitezen itxaropena. Xabier Izaga Gonzalez

MUGARRIAKHILARRI BIHUREZ DAITEZEN

Jagoba MANTEROLA eta Luis JAUREGIALTZO | ARGAZKI PRESS

C IKUSMIRA

Page 7: tsa { asteari zeharka begira } Mikel Zubimendi Ez da ezer ... · Eta lasai, Leninek as - paldi esan legez, badira ezer gertatzen ez den hamarka - ... Islandian ere ez, ez zuten itsasoa

2016 | abendua | 10

GAUR8• 16 / 17hutsa

iRRITZIA:

{

}

Ainara AzpiazuAXPI

Page 8: tsa { asteari zeharka begira } Mikel Zubimendi Ez da ezer ... · Eta lasai, Leninek as - paldi esan legez, badira ezer gertatzen ez den hamarka - ... Islandian ere ez, ez zuten itsasoa

herria

Fash Tech Conferenceizan zuen izenburueta Bilbon ospatuzen aurreko astean.Jardunaldi bereziaizan zen, industria-

ko, bereziki moda arloko, tekno-logia berrien azken tendentziak,ekonomia digitala eta Internetbidezko erosketak jorratu zitue-na. Gaiok hizpide, mundu mai-lako adituak gonbidatu zituztenAzkuna Zentrora, besteak besteMicol Costi Bilbon bertan egoi-tza duen Material Connexionnazioarteko enpresako kidea.Adigital elkarteak antolatuta-

ko hitzorduan, industriaren arloguztietan dauden transforma-zio beharrak aztertu zituzten,bereziki moda munduan iraul-tza teknologikoak izandako in-paktua aztertuz. Arlo horretan,materialek eskaintzen dituztenaukera anitzak jarri zituen ma-hai gainean Costi italiarrak. Izanere, Material Connexionen ma-terial berritzaile eta jasanga-rrien bilaketan aritzen da adi-tua. Enpresak materialak bilatueta identifikatzen ditu eta ho-rien erabileraren gaineko ahol-kularitza lanak ere eskaintzenditu.Bilbon bertan, 500 material

ezberdin biltzen dituen «mate-rioteka» bat dauka enpresak.«Material guztiak artxibatutaeta sailkatuta daude. Biltegia online ere badago, baina Bilbon ehunka material horiek ikusieta ukitu egin daitezke, Unai

Etxebarria Material Connexio-neko Bilboko bulegoaren zuzen-dariak argitu zuenez. Laguntzaeskaintzen dute ez bakarrik en-presa munduan, unibertsitatee-kin ere lan egiten baitute. Etxe-barriak nabarmendu zuenez,«alde akademikoa» funtsezkoada, jakintza hurbiltzea helburubaitute, «eta unibertsitateakhartzaile onak izaten dira».«Materioteken sare batean

gaude. Gurekin zazpi dira mun-du osoan: Tokio, Bangkok, Mi-lan, Suedia, Daewo eta New

York», aipatu zuen. Zehaztu zue-nez, ez dira fabrikatzaileak, bai-zik eta «radar moduko bat».«Adi gaude sortzen den guztiari,egiten duguna da sailkatu, orde-natu eta gure erabiltzaileei es-kaini», esan zuen.

KONTSULTA ASKO ETA OSO ANITZAK

Diseinatzaileak, arkitektoak, in-geniariak, berrikuntza eta gara-pen departamentuak... dira Ma-terial Connexion enpresakobezero nagusiak. Adibide prakti-ko bat jarrita, aipatu zuen edo-zein fabrikazio motarako egindaitezkeela kontsultak. Beraiekbaldintza zehatz batzuk bete be-har dituen material bat edo ba-tzuk jartzen dituzte bezeroenesku. Aipatutako prozesu horie-tan, Micol Costi adituari bilake-tan parte hartu eta bezeroari es-kaintzen zaizkion materialakzergatik aukeratu diren azaltzeadagokio.Micol Costik (Milan, 1977) ma-

terialen teknologiara bideratu-tako produktuen gaineko zeinmoda diseinuko ikasketak ditu.«Materialen ikertzailea naiz etaaholkularitzan lan egiten dut»,azaldu zion GAUR8ri. Oso ani-tzak diren profesionalekin etaenpresekin egiten du lan eta be-tebehar nagusi bat dauka: «be-

MATERIALBERRIEN BILBOMicol Costi, materialberritzaileak bilatzeko«radar» baten buruan

Nerea Goti

Bilbon egoitza duen Material Connexion enpresako kideaden Micol Costik munduan dauden material berritzaile etajasangarrien kutxa zabaldu du orain gutxi hiriburubizkaitarrean. «Radar» moduko bat da, zer material motaeta zer ezaugarrirekin esan, eta bilaketa martxan jartzen du.Artxiboan, 7.000 material baino gehiago dituzte.

JENDARTEA / b

Page 9: tsa { asteari zeharka begira } Mikel Zubimendi Ez da ezer ... · Eta lasai, Leninek as - paldi esan legez, badira ezer gertatzen ez den hamarka - ... Islandian ere ez, ez zuten itsasoa

2016 | abendua | 10

GAUR8• 18 / 19

zeroak zehaztutako proiektuagauzatzeko egokien den mate-riala identifikatzea».Bilbon egin zuen agerraldian

material jasangarri eta berritzai-leez hitz egin zuen Costik, bere-ziki modaren industrian arretajarrita. Azaldu zuenez, jantzi ze-hatz bat erabiltzera eramatengaituen bultzada identifikatubehar da. «Ez da dirudien bezainazalekoa, askoz ere konplexua-goa da. Izan ere, janzten dugunhorrek zelakoak garen adieraz-ten du eta erabiltzen ditugunjantziek eroso sentiarazten gai-tuzte», adierazi zuen.

GAITASUN BEREZIDUNMATERIALAK

Modan izaten ari den garapene-an paper izugarri garrantzitsuajokatzen dute materialek, gaita-sun bereziak dituztelako. Costiksentitu baina ikusi ezin ditugunnanomaterialak aipatu zituenjardunaldian, horiek «poten-tzialtasun ugariko soluzioak»eskaintzen dituztelako. «Soluziohoriek material zehatzak sortze-ko erabiltzen dira, adibidez se-gurtasunaren inguruko disei-nuak egiteko, edota lortu nahiden ukimen berezi bat lortzeko.Nanomaterialek badituzte ma-terial arruntek ez dituzten pro-

pietateak», aipatu zuen adituitaliarrak. Nola diseinatzen dira materia-

lok? «Ikerketa proiektuaren etagarapenaren araberakoa» da di-seinu zehatz bat, azaldu zuenez,eta adibide bat jarri zuen: «Unehonetan enpresa pilo batekinditugu proiektuak barruko solu-zioei begira, gainazaletan ari di-ra lanean, eta badaude enpresazehatz batzuk isolamendu bere-zia duten ehunekin lan egitenari direnak». Ospitaletan segur-tasun arloan ikerketa ugari egi-ten ari dira nanomaterialekin,eta eraikuntzan, autogintzanedota garraioan ere azterketa as-ko daude egunmartxan.Zazpi mila material baino

gehiago pilatu ditu MateralConnexionek. «Mundu osoanzehar jasotzen ditugu materialezberdinak eta irizpide ezberdi-nen arabera sailkatzen ditugu».Materialon konposizio kimikoaere erabiltzen duten irizpideeta-ko bat da eta polimeroak kate-gori horietako beste atal bat di-ra. Costik zehazten duenez,badituzte material naturalak,kristalak, metalak, zeramika edoikatza oinarri dutenak... Material Connexioneko ardu-

radunek azaldutakoaren arabe-

ra, jasangarritasunarekin lotu-tako alderdi asko daude mate-rialen munduan. «Ezinezkoa damaterial jasangarriena zein denzehaztea, baina era inteligenteeta jasangarri asko daude mate-rialak erabiltzeko. Batzuetan to-kian tokiko materialak erabil di-tzakegu, baita birziklatutakoakere», nabarmendu zuen. Kasu batzuetan birziklapen

prozesuak ur edota energia kon-tsumo handia suposatzen badu,prozesu horrek ez du balio ber-dina. Beste hausnarketa bat ere plazaratu zuen: egun ezin damaterial berriak sortzen dituenzentro bakar bat nabarmendu.Agerikoa da Europan eta AEBe-tan aurreratuago izan daitezkee-la ikerketak, baina «nanosoluziougari daudemunduan».Kostu ekonomikoa da beste

aldagai garrantzitsu bat. «Ezi-nezkoa da erantzun orokor batematea, kasu bakoitzean erabili-ko den material zehatzaren etahorren kantitatearen arabera-koa da prezioa», esan zuen Cos-tik, baina aipatu zuen enpresaasko material berriak garatzenhasi direla. «Lehenengo pausuagrafenoa da, eta, bigarrena, pro-zesuak hobetzea eta merkatzea,kosteak txikitzea», esan zuen.

Micol Costi adituitaliarrak Fash TechConference jardunaldianparte hartu aurretik hitzegin zuen GAUR8rekin.Marisol RAMIREZ | ARGAZKI

PRESS

MODARENARGAZKIAN,BERRIKUNTZALEHENPLANOAN Modaren industriarenargazkian lehen planoandago teknologia, eta gero etaikusgarriagoa da hartzen ariden garrantzia. Horregatik,moda markak,diseinatzaileak etateknologia firmetakoordezkariak bildu etaentzule izan zituen Bilbokohitzorduak, errealitate horibaieztatu eta daudenerronkak aztertzeko asmoz.Hala, hiru dimentsioko inprimagailuen erabilera,«omnikanalitatea» edohazteari uzten ez diotenInternet bidezko erosketakaztertu ziren jardunaldian.Horrez gain, baina, MicolCostiren agerraldiakmaterial berritzaileenerabileraren garrantziansakondu zuen, propietatemorfologiko oso txikiakdituzten nanomaterialekeskaintzen dituzten aukerakjorratuz. Goi teknologiak kirol

arroparen diseinuan geroeta paper handiagoa jokatzen du, eta, eredu horijarraituz, italiarraknabarmendu zuen ikerketaprozesu ugari daudelamundu osoan abian jantzienerrendimendua hobetzeko.Arlo horretan lantzen ariden ataletako bat lanberezietarako erabilibeharreko jantziak garatzendatza. Esan zuenez, arropenisolamendua bermatzenduten ehunak ikertzen aridira bereziki, eta horrekerabilgarritasun handiaizango omen du osasuna etasegurtasuna bermatzeko.Jasangarritasuna bermatzeaetorkizuneko besteerronketako bat da modamunduarentzat, oro harindustria guztientzat denbezala. Bada, horretan ere ikerketa arloan «urratshandiak» egiten ari direlabaieztatu zuen italiarrak.