ortzadar - diario de noticias de...

8
ortzadar euskal kulturaren kolore guztiak larunbata, 2018ko martxoaren 17a. 538. zenbakia noticiasdenavarra.com KOMIKIGINTZA Euskarazko komikien osasuna eta merkatuaren erronkak aztergai, aditu eta sortzaileen talaiatik -- 4-5. orrialdeak --

Upload: others

Post on 07-Feb-2020

14 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

ortzadar euskal kulturaren kolore guztiak

larunbata, 2018ko martxoaren 17a. 538. zenbakia noticiasdenavarra.com

KOMIKIGINTZA

Euskarazko komikien osasuna eta merkatuaren erronkak aztergai, aditu eta sortzaileen talaiatik

-- 4-5. orrialdeak --

Zuzendaria: Joseba Santamaria Koordinazioa: Julene Larrañaga Azala: Janire Neches

Disenua: Jesus Santamaria Maketazioa: Janire Neches Lege Gordailua: BI 1720-06

Zeroa Multimedia SA

02 // Ortzadar Larunbata, 2018ko martxoaren 17a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·dantza

Oteizari keinu txiki batKukai Dantzak eta Tanttaka Teatroak ‘Oteiza 110’ ikuskizuna sortu dute Loraldia jaialdirako. 2005eko ‘Otehitzari biraka’ obran oinarritu dira bihar eguerdian Euskaldunan eskainiko duten emanaldia ontzeko

BBERE izaeragatik, bere obra-gatik, bere ile grisarengatik, bere museoaren kolore gorrixkagatik, bere begira-

dagatik, bere kexuengatik, bere poe-siagatik, argiagatik, itzalagatik, oku-pazio ezean egindako okupazioaga-tik, bere ahotsagatik, bere eskuenga-tik, bere formengatik, eskultoreaga-tik, filosofoarengatik…”. Guzti horrengatik erabaki zuten Kukai Dantzak eta Tanttaka Teatroak Jor-ge Oteizari buruzko ikuskizun berezi bat sortzea: Otehitzari biraka. Duela hamahiru urte izan zen hori, ordu-bete inguru irauten zuen obra izan zen eta, orain, Loraldia jaialdirako propio berreskuratu nahi izan dute. Ideia bera, elementu berdintsuak, baina ikuskizun desberdin bat, labu-rragoa eta bost dantzarirekin baka-rrik prestatu dute bi konpainiek elkarlanean. Bihar taularatuko dute Oteiza 110, Euskalduna Jauregian, 12:00etan. Kukaik eta Tanttakak Oteizaren bizi-tzari errepaso bat egiteko asmoz eta batez ere bere poesian oinarrituta sortu zuten Otehitzari biraka. “Otei-za bere eskulturengatik ezagutzen dugu denok, baina bere poesia nahi-ko ezezaguna da”, dio Mireia Gabi-londo ikuskizunaren zuzendariak. Gabilondo betidanik ibili da Orioko eskultorearen gaineko ikuskizun bat egiteko gogoekin. Horrela sortu zen hasierako obra hura. “Sasoi hartan emaitzarekin gustura geratu ginen, denbora nahikoa pasatu da eta berri-ro oholtzara ekartzea polita izan zitekeela pentsatu genuen; gainera, une hartan ikusi ez zuenak orain ikusteko aukera izango du, jende asko ikusi gabe geratu zelako”, kon-tatu du zuzendari bergararrak. DANTZA ETA IKUS-ENTZUNEZKOA Loraldia jaialdirako prestatu duten ikuskizunean, Jorge Oteiza bera hizketan ikusteko aukera egongo da, bideoen bitartez. 2005eko piezan artista agertzeak, eta bai arteaz eta bai eskulturaz nola hitz egiten zuen ikusteak “pisu polita” izan zuela dio Gabilondok. Itziar Elegía y otros poe-mas liburuxka idatzi zuen Orioko artistak bere emaztea hil zenean eta hortik hartutako poema batzuk dira dantzaren bitartez irudikatuko dituz-tenak. Sei koreografia prestatu ditu horretarako Jon Maya Kukai konpai-niako dantzariak. “Ikus-entzu-nezkoak eta dantza dira ikuskizuna-ren ardatza, eta Oteizarenak berare-nak hitz eta poemak. Hitz horiek izan dira koreografiei abiapuntua eman diotenak, Oteizak aipagai dituen hutsa, zirkuluak, heriotza…”, azaldu du Oreretako dantzariak. Eszenogra-fiari dagokionez, oso soila izango

Agertoki ezohikoa aukeratu dute Kukai eta Tanttakakoek ikuskizun berezi honetarako, Euskalduna jau-regiko kristalezko gunea, hain zuzen. “Otehitzari biraka obrak ere antzo-kietan izan zuen bere ibilbidea”, jaki-narazi du Mayak. “Urteak pasatu dira, baina bertako lehengaia oso gaurkoa dela iruditzen zaigu, eta Oteizaren jaiotzaren 110. urteurre-nak materiala berrikusi eta berriro ere kokatzeko oso aproposa iruditu zaigu. Gainera, formatu gisa ere nahiago genuen antzokitik atera eta espazio zabal batean kokatu, non Oteizak, jendeak eta guk topo egin-go dugun. Euskaldunak harreman zuzen hori baliatuko du”, kontatu du Kukaiko dantzariak.

Bi konpainien eta Loraldia-

ren arteko hartu-ema-na duela lau urte hasi

zen, jaialdiaren lehenengo edizio-tik dator eta h a r r e m a n a “bikaina” dela dio Jon Maya dantza-riak. “Batzuetan

gustuz jaso ditugu egin dizkiguten pro-

posamenak, eta horiek aurkezteko ere konfian-

tza osoa jaso dugu betidanik, oso garrantzitsua da hori”. Mayak dioenez, Bilboko festibala “truke sano honetarako testuinguru bikai-na” ezartzen ari da. Iazko edizioan, Adiskideak izeneko saio berezia egin zuen Kukai konpaniak bere 15. urte-muga ospatzeko, eta egun horretan Jorge Oteizaren urtemugaren gaia atera zen. “Uste dut denok genuela gogoa saio hau aurrera ateratzeko eta gure Oteiza hori berriro jende artera ekartzeko. Gogo horretatik sortu da Oteizari berriz ere keinu txi-kitxo bat egiteko asmoa”.

‘Hiru Emakume’, Arriagan

Oteiza 110’ ez da Mireia Gabilon-

dok Loraldiarako beren beregi

zuzenduko duen ikuskizun bakarra,

‘Hiru emakume’ antzezlana ere estrei-

natu baitu Bilboko Arriagan. Obra hau

Sylvia Plath idazle eta poeta estatuba-

tuarrak ozen irakurria izateko sortu

zuen gerraren aurkako olerki feminis-

ta batean oinarrituta dago. Ylenia

Baglietto, Ainhoa Etxebarria eta Ane

Pikaza aktoreek amatasuna bizitzeko

modu desberdin bat irudikatuko dute

taula gainean. Euskarazko emanaldi

bakarra dagoeneko eskaini den arren,

gaur (20:00) eta bihar (19:00) gaztele-

razko saioak izango dira.

dela aurreratu du, “Oteiza oso ongi identifikatzen duen pizarra izango da hor, baina gauza gutxi gehiago. Artistaren irudia eta dantza izango dira protagonista nagusiak”.

Bestalde, Otehitzari biraka-rako Rafa Rueda, Mikel Urdangarin, Bingen Mendizabal eta Mikel F. Krutzaga arduratu ziren musika konposa-tzeaz, eta oso prozesu polita izan zela

kontatu du Gabilondok, “azkenean, denok jarri ginen Oteizari bueltaka”. Oteiza 110 ikuskizunean ere berriro ikusiko ditugu musikari hauek oholtza gainean.

AINHOA LORES

Oteizaren irudia eta dantza izango dira obraren protagonistak. LORALDIA

BILBO

Nafarroako Gobernuak lagundua

Ortzadar // 03Larunbata, 2018ko martxoaren 17a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·saski-naski

M

IRITZIA

Lobbyak euskal literaturan

PAKO ARISTI

MAIZ galdetu izan diot neure buruari, ba ote dagoen lobbyrik euskal literaturan. Maiz jaur-

titzen dizkit oroimenak halako iru-di batzuk, idazle bat kalean aurkitu nuenekoa, lagun taldeaz inguratu-rik, haren talentuaren edota ongi kokatua dagoenak bana ditzakeen onurak desio lituzkeen gorte bat osa-tuz bezala, edo halako argitaletxe-ren publizitate kanpainak, bere zerrendako idazleen argazkiak heda-bideetan argitaratuz, halako egun-karitan dagoen elkarrizketa sorta, unibertsitate batzuetako literatura ikerketa sailak, edo web orri batek ezartzen duen galbahe estetikoa, zeintzuk laudatu eta zeintzuk jipoi-tu erabakitzeko orduan. Aitortzen dut nebulosa baten gisan agertzen zaidala gaia, ez dudala inon ezer irakurri honetaz, baina susmo batek esaten dit badirela lanaren, propagandaren eta irudiaren bana-keta burutzen den botere gune ba-tzuk, idazle batzuen goraipamene-ra zuzendutako aldizkariak, idazle profil mugatu bat erakusten duten gehigarriak, urtez urte errepikatzen diren hitzaldi eta kultur programa-zio susmagarriak, ia beti idazle ber-tsuak deituz hitz egiteko, elkarrizke-

tatuak izateko, kobratzeko, eta horrek dakarren ifrentzua: ia inon agertzen ez direnen izenak, haiei buruz ia ezer ez jakiteraino, zer mania dituzten, zer iritzi politiko, zer konpromiso maila lanarekiko, irudia eta hitza ukatzen zaienak, eta okerrago dena, diru laguntzak, sariak edo kontratu apetatsuak. Eta zalantza sortzen zait, mundu hori menperatzeko zer egin behar ote den, adiskidantza zehatz batzuk zain-du, botere-gune batzuk ez kritikatu, talde baten babesean sartu, aho bateko adostasun baten alde gauza batzuk isildu (adierazgarria Xabier Leteren inguruko isiltasuna), alder-di politikoren baten iritziekin lerro-katu, begi bistakoak diren hainbat ankerkeriei ez-ikusiarena egin, hau bezalako artikulurik ez idatzi, agian… Murriztu litezke filia eta fobien arteko bikoiztasunera giza harre-man guztiak? Edo posible da talde bateko norbait miretsi, baina beste bateko hura ere bai, edo genero lite-ratura purua idazten duenari aldizkari azal bat eskaini, beste barik? Ikaragarria izan gabe ere, negozioa bai-baitago euskal literaturan, eta

bere inguruko bitartekari anitzetan, Gutun Zuria dela, Literaktum, Durangoko azoka, Ahotsenea, kola-borazio unibertsitarioetan, epai-mahaiak banketxeen anparoan… Barka ene inozotasuna, zer egin behar da horietan guztietan ager-tzeko? Talentua eduki? Hala talen-tua eta lagun on boteretsuak, hor daudenak eta zuri lekua egingo dizutenak? Zeren truke? Zuk mese-dea itzul diezaiezun, eta kritikatik salbatu?Canona deitzen den horre-tan ez ote da norabide ideologiko bakar bat hobesten, eta baztertzen egoera politiko gotor markatutik aldentzen den pentsaerarik? Inor oso argi mintzatzen ausartzen ez den gai bat izanik, batzuek izan-go dira sekretua badakitelako, bes-teak ez diotelako antzik ematen, ez daukat ohiko heldulekurik ideia garatzeko, hala nola beste idazle batzuen esanak, iritziak, halakok edo honelakok adierazitakorik, sala-tutakorik, eta nire peskizak labur geratu beharra dauka derrigorrez. Neure buruari ere maiz galdetu izan baitiot, euskal literaturan lobbyrik baldin badago, neu ba ote naizen-lobbyre bateko partaide, jakin gabe ere.

ZALDI EROAERAKUSLEIHOA

SALDUENAK

ITURRIA: Katakrak Liburuak.

1. Hilabete bat Montalbanorekin Andrea Camilleri. Igela.

2. Neska bat leku inposiblean Xabier Amuriza. Elkar.

3. Bihotz handiegia Eider Rodriguez. Susa.

4. Honetara ezkero Arantxa Iturbe. Susa.

5. Zaldi mamarroa Ekaitz Goienetxea. Elkar.

Fikzioa

Ez Fikzioa

1. Soldataren patriarka... Silvia Federici. Katakrak Liburuak.

2. Beltzak, juduak eta beste euskaldun batzuk Joxe Azurmendi. Elkar.

3. Indar bat gara gu. Bil-gune Feministak 15 urte Hainbat egile. Bilgune Feminista.

4. Ez duzu abusatuko Hainbat egile. Elkar.

5. King Kong teoria Virginie Despentes. Eskafranda.

Neure buruari ere maiz galdetu izan

baitiot, euskal literaturan lobbyrik

baldin badago, neu ba ote naizen lobbyren bateko partaide, jakin

gabe ere

LITERATURA

‘Neska bat leku inposiblean’

Xabier Amuriza. Elkar. 300 orr. 22,50 euro.

Kartzelako ihesaldi magikoa

Xabier Amuriza idazle eta bertsolariak

frankismo garaian Zamorako apaiz kartze-

lan emandako egunak fikzionatu ditu bere

zortzigarren eleberrian. Errealismo magiko

moduko bat egin du Amurizak nobela

honetan: errealismo osoz kontatzen du ora-

in dela 50 urte (1968an) Zamorako apaiz-

kartzelan preso zeudenek ihes egiteko

asmoz eraiki zuten tunelaren historia; baina,

aldi berean, elementu fantastiko bat erans-

ten dio egileak: neska bat sartzen da ezku-

tuan, kanpotik kartzela barrura, zulogileei

beren ihes ahaleginean laguntzera. Guztia,

hizkuntza bizi, malgu eta adierazkor batez

idatzia.

LITERATURA

‘6012’

Karlos Linazasoro. Erein. 96 orr. 13 euro.

Bonba atomiko txiki bat

Karlos Linazasorok (Tolosa, 1962) ‘6012’ ele-

berri laburra plazaratu du, duela zenbait

urte gertutik bizi izan zuen tren istripu bat

abiapuntutzat hartu eta fikziora eraman-

da. Kontakizuna T. deituriko fikziozko lurral-

de batean kokaten da, 1978. urtean. Gau

erdian T.-tik igarotzen den 6012 zenbakidun

merkantzia trena errailetatik irteten da

egoera oso arriskutsua sortuz. 55 tona

zianhidriko daramatzan zisterna bat bide

erdian gelditzen da. Probintzia osoa desa-

gertarazteko indarra duen bonba atomiko

bat. Horrelako egoera baten aurrean

gizarte eta instituzioen jarrera erakutsi nahi

izan du egileak.

04 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·komikia

Larunbata, 2018ko martxoaren 17a

KKomikizaleak sortzea eta zabaltzea da erronka, baina komikigintzak bizi duen loraldia ez da oharkabean igaro. Bai kuantitatiboki eta baita

kualitatiboki ere azken bi urteetako komiki uztak oparoak izan dira. Egileak osasuntsu daude eta proposamen interesgarriak aurkez-ten dituzte urtero. Era berean, argitaletxeek gero eta arreta handiagoa jartzen diete nobe-la grafikoei, eta horrekin batera, prestigioa irabazi du komikiak. Horiexek dira Dani Fano eta Mikel Begoña komikigileen ondorio nagusiak euskal komi-kigintzari buruz galdetuta. Fano Xabiroi aldizkariko koordinatzailea da eta komikien gorakadaren joera heldu den urteetan man-tenduko dela uste du. Xabiroi gazteentzako komiki aldizkaria 2005ean kaleratu zuen Ikas-tolen Elkarteak aurreneko aldiz, eta, orduz geroztik, hiru hilean behin argitaratzen da; ez du etenik izan. Bertan bat egiten dute euskal komikigile askok. Argitalpena “muga-rria” izan dela dio, eta “egonkortasun mini-moa” ematen diola sektoreari. 2006. urtean Ipurbeltz desagertu zenetik maiztasun han-diena duen komikia da eta Euskal Herriko egi-le askok parte hartzen dute. “Nahiko indar-tsu dabil aldizkaria eta egileok saretu egin gara, osasuntsu gaude eta hori oso garran-tzitsua da aurrera egi-teko”, azaldu du. Mikel Begoña komikigi-leak bere Komikeri blo-gean zenbatzen ditu urte-ro Euskal Herrian argita-ratzen diren komikiak. Azken urteetan gorakada handia egon dela baieztatu du: “2011n 8 komiki inguru argitaratu ziren. 2017an, berriz, 30. Garai onak dira komikiarentzat”, ziurtatu du. Hainbat faktoreri egotzi dio hazkundea Begoñak, bai-na oraindik ere merkatua eratzea falta dela uste du: “Ez da negozio errentagarria argi-taletxeentzat, kostu handia duelako eta komi-kiak ez direlako egun batetik bestera saltzen”. Hala ere, jakinarazi du urtero-urtero “fide-lak” diren argitaletxeak daudela eta horiei

esker “egonkortasuna” manten-tzen dela. 2015ean Harriet argi-taletxea sortzea mugarritzat jo du, bai eta Astiberri editorialak egiten duen lana, Xabiroi eta Elkar argitaletxeak bi urtean behin argitaratzen duen De Rerum Natura komiki-zinta. Azkenik, Gureberriak estreina-ko komiki argitaletxea ere aipa-tu nahi izan du Begoñak. ASKOTARIKO GAIAK Argitalpenen artean guztiak oso desberdinak direla ziurta-tu du Begoñak. “Bakoitzak bere estiloa du eta gai zeha-tzak jorratzen ditu; askotarikoak eta kalitatezkoak dira euskal komikiak”. Bide horretan, komikiak edozein gai lantzeko balio duela dio Begoñak. “Komikiak ez dira baka-rrik komikizaleentzat. Edozein gai egokia da komikian jorratzeko. Adibidez, autismoaren inguruan Astiberri argitaletxeak Maria eta biok argitaratu zuen”. Irria aldizkaria aipatu du Begoñak. Besteak beste, haurrentzako komikiak biltzen ditu argi-talpenak. “Egun, helduentzako komikigintza haur eta gazteena baino indartuagoa dago, eta azken honetan indarrak jartzea ere garran-

tzitsua da”. Izan ere, haiek izan-go dira komikiak irakurriko dituzten belaunaldi berriak, eta txikitatik komikiekin ohi-tzea da helburua. Frantzia du jomugan Begoñak: “Gure ipa-rra Frantzia da, bertan gerta-tzen da Europako beste herrialdetan gertatzen ez dena: txikiak direnetik ira-kurtzen dituzte komikiak”. Fanok ere uste du garai onak direla euskal komiki-gintzarentzat. Haren esane-tan, kalitatea eta eskaintza, bai gaiei bai estiloei dago-kienez, asko zabaldu da. Bi egileen aburuz, ona da

euskal komikigintzaren egoera, eta goranzko joerari eusteko tresnen beharra aldarrikatu dute. Horien artean, argi dute Eusko Jaurla-ritzak sortu berri dituen komikien sorkuntza-rako laguntzak “oso positiboak” direla.

Euskal komikiaren his-toriari errepaso bat egin-da, Mikel Begoñak aipa-tu du 60ko hamarkada-ra arte komikiak umeent-zako “balio gutxiko” pro-duktu bezala saltzen zire-la. Hurrengo hamarkadan hasi ziren helduentzako komikiak sortzen. “Baina, batez ere, 80ko hamarka-dan jazo zen nobela grafi-koaren aldaketa nagusia. Gaur egun, komikigintza

pasa da heroien kontu bat izatetik egileen hau-tu bat izatera, edozein gairen inguruan idatzi daitekeelako”. Ez-fikzioak hartu duen garrant-zia ere nabarmendu du Begoñak. ETORKIZUN ONA Euskal komikigintzaren etorkizuna emankorra izango dela uste du Fanok, baina argi du falta dena merkatua sor-tzea dela. “Oinarrizkoena da argitaletxeak ola-tura igotzea, eta horretarako egileok komiki onak atera behar ditugu. Ongi daude erakun-deen laguntzak baina irakurle, argitaletxe eta egileen arteko lotura sustatu behar dugu”. Bide honetan, euskal komunikabideen kola-borazioa eskatu du Begoñak: “Kritikak ego-tea, jarraipena egotea... Garrantzitsua da”. Komikigileen baldintzak ere aipatu nahi izan ditu Fanok, onenak ez direla salatzeko. “Sorkuntzara dedikatzea suizidio kolektiboa da; komikigintzan inor ez da bakarrik honeta-ra egoten, bakoitzak hainbat zutabe ditu”. Era berean, egungo erronka “komikizaleak sor-tzea” dela dio. Halere, badute komikien irakur-leek ezaugarri “preziatu” bat: militanteak eta parte hartzaileak direla. “Komikizale ohikoa-ren profila oso pertsona leial eta aktiboa da; orain, zabaldu beharko dugu beste profil bat-zuetara, baina euskarazko komikiak irakur-tzeko gosea nabaritzen dugu komikigileok”. Komikiak saltzen direla eta jendeak eskatzen dituela diote biek. Argi dute zein den orain ardura: “Proposamen onak eta interesgarriak egitea eta jendeari ematea”. Oinarri sendoak ditu beraz euskal komikigin-tzak, eta, urtez urte, pixkanaka bada ere, goranzko bidea hartu du, euskal komikigin-tzaren sasoi onaren erakusgarri.

Euskarazko komikiak gero eta leku gehiago hartu du. Azken urteak onak izan dira eta hurrengoak ere oparoak izatea aurreikusten dute komikigileek. Komikiaren mundua haziz doan bezala, komikigintza bera zabaltzen ari da, bai estiloei, gaiei zein proposamen artistikoei dagokienez

Uzta gero eta emankorragoa

KATTALIN BARBER

Lerroon gainean, azken urteotan euskaraz ka

aldizkariaren azken aleko bineta bat, ‘Maria e

Rerum Natura 7’ (Elkar). Azkena, klasiko ba

Ortzadar // 05Larunbata, 2018ko martxoaren 17a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·komikia

IRATXE RETOLAZAEHU-KO IRAKASLEA

“Kultur kritikaren esparruetan komikiari lekua egitea funtsezkoa da”Komikigile, komikizale eta komikiaren inguruko irakurketak edo azterketak egin nahi dituztenen artean sareak asko indartu direla dio Retolazak

EEGUNGO euskal komikiaren historia izeneko lana argitaratu du EHUk, euskal komikiaren historia litera-rioa osatzeko bidean lehen urratsa.

Iratxe Retolaza EHUko irakaslea izan da koordinatzailea. Bere esanetan, euskal komi-kigintzan gertatu den aldaketarik handiena “sarea” sortu izana da. XX. mendearen hasieratik gaur eguneraino

euskal literaturak izan duen bilakaera azter-

gai izan duzue bilduman. ‘Egungo euskal komi-

kiaren historia’ izenburukoa izan da zortziga-

rren eta azken liburukia. Zeintzuk dira ondo-

rio nagusiak? Gure asmoa izan da euskal komikiaren ibil-bidearen inguruko mugarri zenbait ikusga-rri egitea, katebegi batzuetan arreta jartzea. Gertakari artistiko bat kate historiko batean kokatzeko ariketa egiten denean, hainbat gal-dera sortzen dira. Euskal komikiaren kasuan, ibilbide historikoaren berri emateko zailta-sun hauek topatu ditut: batetik, komiki ekar-pen asko ez dira argitalpen-gune errotuetan hedatu, eta, beraz, zail izaten da argitalpen alternatibo horiek eskuratzea. Bestetik, kul-tur kritikak oso gutxi jorratu du komikigin-tzaren esparrua, eta askotan kultur kritika dugu gertakari artistikoak une jakin batean kokatzeko bitartekoa, edo harreraren berri izateko neurri bat. Euskal literaturatik heldu diozue komikiari eta

bi esparruen arteko hartu-emanak izan dituzue

hizpide. Zer nolako hartu-emana izan da urte

hauetan guztietan? Askotarikoak izan dira literaturaren eta komikiaren arteko harremanak. Kasu ba-tzuetan, literatur eragileak izan dira komiki-sorkuntza eta komiki-argitalpenak sustatu dituztenak. Komiki-argitalpenak sustatzeaz gain, literaturgile askok komiki-sorkuntzan jardun dute. Gidoigintzan, bestalde, idazle askotxo aritu dira aldizkarietan, albumetan zein liburuetan: besteak beste, Harkaitz Cano, Edorta Jimenez, Anjel Lertxundi, Eider Rodri-guez, Yurre Ugarte, Iban Zaldua. Beste kasu gutxi batzuetan, idazleak edo bertsolariak ilustrazio-egile izan dira, eta bi eremu horie-tan jardun duten horiek komikigintzara ere hurbildu dira: esaterako, Bitoriano Iraola XX. mendearen bukaeran, edo XXI. mendean Unai Iturriaga eta Unai Gaztelumendi. Gainera, askotan literatur testuak egokitu egin dira eta komiki-aldaerak egin dira. Adi-bidez, Asisko Urmenetak hartu izan du bide hori askotan: batzuetan, euskal literaturako

klasikoen komiki-bertsioak egin ditu, testuen berrirakurketak eginez, satiraren bidetik; eta beste batzuetan, Arturo Campionen legen-dak bihurtu ditu komiki (Erraondo, Pedro Mari, Gartxot). Gaur egun, beste bide bat ere zabaldu da, komikigintzaren esparruan asko jorratu dena, baina, euskal kulturan gutxia-go landu dena: komiki-biografiak. Adur Larreak Aresti BioGrafikoa (Erroa, 2015) komikia argitaratu zuen. Zeintzuk dira komikigintzaren inguruko ildo

berriak? Bi ildo berri gailentzen direla iruditzen zait, betiere literatur eragile baten ikuspegitik. Batetik, liburu formatuan argitaraturiko komikiek gora egin dute, eta horrek ikusga-rritasunean lagundu du, baina, batez ere, eta garrantzitsuagoa dena, komiki-egitasmo garatuagoak aurkezteko aukera eman du. Bestetik, diziplinartekotasunaren ikuspegi-tik, azken urteotan euskal komikiak joera berri zenbait garatu ditu. Musikarekin harre-man estua izan du euskal komikiak 70eko hamarkadatik, eta asko izan dira komikira eraman diren kantuak. 80ko hamarkadan ere, fanzineetan musikari eta komikiari egi-ten zitzaion lekua, kontrakulturaren bi adie-razpide izanda, elkarren ondoan, eta elkarri eraginda garatu zirelako. Azken urteotan, diziplinarteko bideek beste urrats batzuk egin

dituzte. Adibidez, asko sendotu da bertsola-ritzaren eta komikiaren arteko zubi-lana. Bertsolari aldizkariak 2009. urtetik aurrera komiki-zintak argitaratzeari ekin zion, eta, harrezkero, bide horretan urrats sendoak egin dira. Halako urratsak, euskal kulturako esparru artistiko ezberdinen arteko zubiak eraikitzeko lagungarriak izan dira, elkar eli-katzeko eta sareak egiteko. Esan daiteke euskal komikigintza gorakada

izaten ari dela gaur egun? Nire ustez, euskal komikigintzan gertatu den aldaketarik handiena da sarea sortu dela. Xabiroi aldizkariko kideek egindako lanari esker, sareak asko indartu dira: komikigileen artean, belaunaldiek elkarren berri izan dute; komikizaleen artean, ekimen asko sustatu dira; komikiaren inguruko irakurketak egin nahi dituztenen artean Komikigunea Doku-mentazio eta Ikerketa Zentroak egindako lana ere garrantzitsua izan da, topagune ere bihur-tu delako, etab. Komiki irakurleak sortzea eta komikizaleta-

suna hedatzea da orain erronka? Bai, hori dugu erronka nagusi. Horretarako, komikiak ikusgarri egiteaz gain, kultur kriti-karen esparruetan komikiari lekua egitea funtsezkoa da, eta baita hezkuntza arautu zein ez-arautuan ere.

kaleratu diren komiki batzuk: Behetik gora, ‘Xabiroi’

, ‘Maria eta biok’ (Astiberri), ‘Alaia’ (ZAS sarea) eta ‘De

zkena, klasiko bat: Egin egunkariko ‘Zakilixut’ komiki zinta ezaguna.

Iratxe Retolaza EHUko irakasle eta literatur kritikaria. RUBEN PLAZA

06 // Ortzadar Larunbata, 2018ko martxoaren 17a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·bideo-jokoak

HHILABETE honetan bete-tzen da urtebete Ninten-dok bere azken kontsola, Switch izenekoa, argita-

ratu zuenetik. Azken urte honetan horren inguruan izan diren zalan-tzak (WiiU-aren porrotak eraginda) guztiz ezabatuak izan dira. Kontso-lak harrera bikaina izan du eta arra-kasta handia ari da izaten. Baina zerbait argi baldin badago, hori da Nintendo ez dela daukana-rekin konformatzen. Beti ahalegint-zen da berrikuntzak ekartzen, bai hardware, baita software mailan ere. Berea izan zen Wiimote-aren ideia eta horrekin batera etorri zen Wii-aren garaia. Berea da 3D-aren erabilpena Nintendo 3DS-an, bi pan-tailak WiiU-an eta kontsola hibri-doa Nintendo Switch-en, beste hain-

bat ideia eta proposamen eralda-tzaileren artean. Oraingoan beste berrikuntza polit eta harrigarri batekin datorkigu. Eta kasu honetan kartoia du ardatz. Bai, ondo irakurri duzue: kartoia. Hori-xe izango da datozen hilabeteetan bideo-joko dendetan aurkituko dugun nobedade berriena. Ninten-do Labo da bere izena. Eskulanen kit antzeko bat da finean, eta jokalariak bere gailuak sortu beharko ditu, gero horiek Switch kontsolarekin konbi-natzeko. Adibidez, pianoa, motorra edo robota daude gailu horien artean eta kontsolarekin hartu ema-na zuzena izango da horien bidez. Pianoaren kasuan, Switch-ak musi-ka joko du edota robota Switch kontsolaren bidez kontrolatuko da, urrutiko agintea balitz bezala. Bi kit ezberdinetan salduko da Nin-tendo Labo; batean 5 gailu sortzeko kartoia izango dugu eta, bestean,

XABIER CALVO

Kartoizko bideo-jokoaren iraultza‘Nintendo Labo’, bideo-jokoen mundu astinduko duen joko berria, kartoiz eginda dago. Produktu sinple baina erakargarri honekin, etxeko txikienek sormena landuz gozatzeko aukera izango dute

ipiniz arrantzan egin ahal izango dugu Switcharen pantailan. Etxea: Kartoizko etxearen zulo ezberdinetan bloke batzuk sartuz, Switch-ak horiek detektatu eta iza-ki maitagarri batekin jokatu, jaten eman eta beste hainbat ekintza egin ahal izango dira. Pianoa: 13 tekladun pianoa kartoiz sortuko da eta Switch eta Joy Conak bertan sartuz sakatutako teklak Switchak erreproduzituko ditu. Bigarren Kit-a Toy-Con 02 izango da eta horretan robot baten jantzia sor-tuko dugu. Motxilaren alde bakoi-tzean Joy Con aginteak sartuko zaizkio eta, ondoren, Switchean edo telebistan honekin jokatzeko auke-ra egongo da. BERRIKUNTZA Hasieran kri-tika zorrotzak jaso zituen Nintendoren produktu berriak. Askoren ustetan, kartoia soilik zen produktu bat prezio horretan saltzea garestia zen. Baina ezin da ukatu harrera ona ere izan duela beste askoren aldetik. Umeentzat (eta ez hain umeentzat) jostailu ezin hobetzat jo dute kritiko eta komunikabideek, helburua joka-

Nobedadeak:

‘TT Isle of Man’

(www.gamerauntsia.eu)

Gidatze-joko honetan kontu han-diarekin landu dute simulazioa, motorrak gidatzerakoan esperientzia benetako moto-rretatik ahalik eta gertuko eta antzekoena izan dadin. Emaitzak oso itxura ona dauka. Martxoan egongo da salgai PC, PS4 eta Xbox One-rako.

‘Devil May Cry HD’

‘Devil May Cry’, ‘Devil May Cry 2’ eta ‘Devil May Cry 3: Dante’s Awa-kening’ batuko dituen jokoa. PS3 eta Xbox 360-rako argi-taratu zen duela 6 urte, eta orain grafiko hobe eta are definituagoekin datorkigu. Martxoa bukatu aurretik izan-go da gurean. (PS4, Xbox One, PC).

‘Earthlock’

90eko hamarkadako klasikoen estilodun RPG jokoa. Fantasia eta magia mundu batean oinarritutako joko honetan txan-dakako borrokak izango ditugu. Itxura polita dauka, dudarik gabe. Rol joko zalea bazara, ez galdu aukera. (Switch, PC, PS4, Xbox One).

‘Kirby Star Allies’

Kirbyren lehen jokoa izango da Switch-erako. Ohikoa den bezala, plataforma jokoa izango da eta 2Dtan oinarritutako jokagarritasuna izango du. Generoa gustatzen bazaizu, galdu beharko ez zenukeen jokoa. Hau ere martxoan merkaturatuko da. (Nintendo Switch).

robot jantzi bat sortu ahal izango dugu. Biek edukiko dute Switch-era-ko jokoa barne. Kit hauek 69,99€ eta 79,99€ko balioa izango dute hurre-nez hurren, eta apirilaren 27an jarri-ko dira salgai ohiko dendetan. Lehenengo kit-ak Toy-Con 01 izena izango du. Horren bidez, 5 gailu sor-tu ahalko ditugu: Motorra: Kartoiaz motorraren esku-lekua egingo da eta erdian Switch-a jarriko zaio. Horrela, eskulekuaren mugimenduaz kontsolan jokoan ageri den bidean motorra ezker eskuin mugituko da. Antenauta: Urrutiko aginte bidez kontrolaturiko kotxea izango da. Kartoizko kotxeari Joy Con-ak ipini eta Switcharen bidez urrunetik hori kontrolatzeko aukera egongo da. Kanabera: Kartoiaz arrantzarako kanabera egin eta horri Joy-Con-ak

larien sormena lantzea dela azpima-rratuz. Beste behin, argi geratu da Nintendo dela bideo-jokoen mun-duan zerbait ezberdina egitera arriskatzen den bakarra. Horrelako erabakiak hartuz, batzuetan asmatu eta beste batzuetan huts egin dute, baina ezin zaie leporatu ez direnik ahalegintzen berrikuntzak sartzen, urteroko futbol jokoez kopaturik dagoen industria honetan. Nintendo Switch bat dutenentzat esperientzia ezberdinak edukitzeko aukera ezin hobea izango da Ninten-do Labo, eta bere kabuz kontsola asko salduko dituen produktua ere izango da, seguruenik. Beste askori, ordea, bideo-jokoei buruz duten iru-dia aldatzeko balioko die, eta, agian, industria honek dituen topiko ugari isiltzeko ere balioko du.

Ortzadar // 07Larunbata, 2018ko martxoaren 17a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·literatura

EKAITZ GOIENETXEAIDAZLEA

“Pertsonaien sentimenduak errealitatetik jasota daude”‘Zaldi Mamarroa’ bere lehen eleberria aurkeztu berri du Goienetxeak, duela urtebete Igartza Beka irabazi ostean argitaratua. 80ko hamarkadako heroinaren eragina du ardatz fikziozko istorioak

UURTE betez buruan jira eta bueltaka ibili ostean, ora-intsu aurkeztu du Ekaitz Goienetxeak (Miarritze,

1982) Zaldi Mamarroa bere lehen ele-berria. Pozik dago emaitzarekin, pro-tagonistei egindako elkarrizketak eta jasotako bizipenak ondo islatu ditue-la uste baitu Goienetxeak. Kostaldeko herri batean 80ko hamarkadan heroinak eragindakoa kontatzen du liburuak, hori bai, gaur eguneko ahotsarekin. Belaunaldi baten aldarrikapena al da

‘Zaldi Mamarroak’? Nire asmoa ez da belaunaldi baten argazkia edo dokumental historiko bat egitea, ezta ezelako aldarrikape-nik egitea ere. Fikziozko nobela bat baino ez dut idatzi. Niri interesgarria egiten zitzaidan gai honi buruz gal-detzea, ikastea eta idaztea. Gero, libu-ruak, irakurtzearen gozamenaz apar-te, beste zerbaitetarako balioko ote duen, hori irakurle bakoitzak eraba-ki beharko du. Zer kontatzen du eleberriak? 80ko hamarkadan heroinak izan zuen eragina kostaldeko herri batean, baina gaur egunetik begira-tuta. Gaia aspalditik nuen buruan. Garai hartan txikia nintzen eta, horregatik, hasieratik hainbat pertso-na elkarrizketatzea erabaki nuen, gaia aipatzen zen bakoitzean ingu-ruko bakoitzak bere erara kontatzen baitzituen ordukoak. Igartza Literatur Bekaren 19. edizioa-

ren irabazlea izan zinen. Nola hartu

zenuen berria? Pozez, baina beldurrez ere bai. Ez nekien gai izango ote nintzen nobe-la bat idazteko. Ez zitzaidan erraza egin arrankatzea eta idazteko jarioa hartzea. Horrez gain, bekak lagun-tza ekonomikoa ematen dizu, baina ezin diozu lan egiteari utzi. Eta bes-te gorabehera pertsonal batzuk ere izan ziren hor tartean. Finean, ingu-ruan gertatzen zaizun guztiak dauka eragina zugan eta, ondorioz, idazke-ta prozesuan. Hasiera batean, eleberria idazteko

zailtasunak izan omen zenituen… Sariak sorpresaz harrapatu ninduen, erdi ahaztuta-edo. Nobela nahiko berde neukan eta egin nahi nituen elkarrizketak oraindik egin gabe. Kontzientziak hasieran esaten zidan kontatu zidatenarekiko fidela izan behar nuela. Baina, era berean, fidel izateak ez zidan lasai idazten uzten. Distantzia egokia aurkitu arte ezin izan nuen martxa onik hartu liburua osatzeko. Behin martxa hartuta, zelakoa izan da

sorkuntza prozesua? Testigantzak grabatu eta transkriba-tu, horietan desordenatuta kontatu dizuten guztia ordenatzen ahalegin-du, liburuak eta artikuluak kontsul-tatu, material grafikoa eta musika bildu... Dena ez da kabitzen liburuan,

eta beti daude erabaki mingarri ba-tzuk bidean: baztertu egin behar dituzu hainbat gauza, nahiz eta zuri pertsonalki asko gustatu, nobelaren kontakizuna larregi desbideratzen dizutelako. Korapilo askokoak. Horrela gogoratzen ditut hasierako momentuak. Urtebeteko epea izan duzu eleberria

idazteko. Denbora nahikoa da ezereze-

tik errealitate bat sortzeko?

Nobela osoa gobernatzea zaila izan da. Errealitatea fikziora zelan era-man, pertsonaiak gurutzatu, datak koadratu, dena orraztu behin eta berriro, irakurleak ez igartzeko auto-reak zein pasartetan sufritu duen... Nik esango nuke, nobelaren eta idazlearen arteko sokatiran, azke-nean enpate gertatu dela. Pertsonaiak fikziozkoak izan arren,

errealak izan zitezkeen?

Horretan ahalegindu nahi izan dut, errealitatetik urrun ez dagoen kon-takizun bat eraikitzen. Pertsonaiei denetik gertatzen zaie: drogarekiko adikzioa, lapurretak, istripuak, lagu-nen heriotzak, abortuak... Liburuan gertatzen direnak erreali-tatean ere gertatu ahal ziren jakiteko modu bakarra bizi izan zuenari gal-detzea izan da. Bestela, zerbait irrea-la asmatzeko arriskua zegoen. Hor-

taz, liburuko pertsonaiek sentitzen dutena errealitatetik jasota dago. Askatasunaren inguruko gogoeta

planteatzen da liburuan. Askatasuna

ezinbestekoa da gizakiarentzat, auke-

raketa txarrak egin arren? Zer da aske izatea? Askatasuna hitz handiegia da, agian, bere osotasu-nean praktikatzeko. Denok ditugu gure menpekotasunak, bai sozialki eta bai pertsonalki. Droga deitzen ez ditugun droga asko kontsumitzen dugu egunero. ‘Zaldi Mamarroa’ izenburuak gako

batzuk eskaintzen ditu… Hor dago mamarroa: zomorroa, intsektua edota bitxoa. Eta zaldia, heroinari deitzeko moduetako bat. Ohikoak dira ezizenak bai droga ile-galaz, bai gaixotasunez eta baita bes-te hainbat eremuz ere hitz egitean. Irakurlea gonbidatzen dut izenbu-ruarekin bere ondorioak ateratzera. Egun, taberna bateko barran egiten

duzu lan. Idazteaz bizitzea gustatuko

litzaizuke? Oso gustura nago ni tabernari, oso proiektu polita ari gara eraikitzen. Azkenaldian hori aldarrikatu behar dudala sentitzen dut. Ostalaritza mespretxatuegi dago, eta idazle iza-tearena mitifikatuegi. Ez dut uste posible denik euskaraz idaztetik bizitzea. Baina, gainera, ezetz eran-tzuten dut norbaitek ea nire ametsa idazle izatea ote den galdetzen dida-nean. Aurrera begira zer asmo dituzu? Liburua bukatu eta gero, hustuta sentitu naiz, soinetik pisu galanta kendu dudala, eta denboraldi bate-rako deskantsua emango diot nire buruari. Duela gutxi, oporretatik bueltan, narrazio bat idazteko ideia ekarri nuen eta agian egingo dut, baina presarik ez daukat.

MARTA MORALES

Bermeon bizi da txikitatik Ekaitz Goienetxea. JUAN LAZKANO

BERMEO

08 // Ortzadar Larunbata, 2018ko martxoaren 17a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

Begirada

Ikus: www.elexpephotoart.com

Sitio, añoBego Elexpe

Datorren astean...

Unai Endemaño

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

Begirada

Ikus: www.distiraargazkielkartea.com/jorge-murgiondo

Jorge Murgiondo Bergara, 1973

Datorren astean...

Natxo Santos