amara berri telebista

2
AMARABERRI TELEBISTA Zeintzuk dira testu edo bideoaren aspektu aipagarrienak (ideia nagusiak)? Zerk deitu dit arreta? Zerekin lotu dezaket? Zer ekarpen egiten dit nire ezagutzetara? Amaraberri ikastetxeko komunikabideen tailerrean telebista saioak grabatzen dituzte ikasleek. Hasteko fitxa teknikoa betetzen dute, bertan, pertsona kopurua, partaideak, ordua eta ekintza apuntatzen dituzte. Saioa grabatu ondoren, ordenagailuetara pasatzen dira bertan grabatutako bideoak editatzeko eta txukuntzeko. Editatzen amaitzerakoan eskolako web orrian zintzilikatzen dituzte. Grabatuko dituzten saioak planifikatzen eta grabatzen dituzte irakasle baten laguntzarekin. Albistegi saio bat emititzen dute eskolarentzat irakasle batek koordinatua, bertan ikasleek beren lanak, urtebetetzeak, lehiaketak edota notizi internazional, nazional, eta herrikoiak kontatzen dituztela; albistegia ematean hizkuntza gormutuan ere kontatzen du ikasle batek informatzaileak dioena. Erreportaje hau ikustean arreta gehien deitu diguna, ikasleek “telebistan” egiten dituzten informatiboak irakasle batek bideratzen dituela izan da; bideratzea baino

Upload: irakasletaldea

Post on 28-Jul-2015

330 views

Category:

Documents


4 download

TRANSCRIPT

Page 1: Amara Berri telebista

AMARABERRI TELEBISTA

Zeintzuk dira testu edo bideoaren aspektu aipagarrienak (ideia

nagusiak)?

Zerk deitu dit arreta?

Zerekin lotu dezaket?

Zer ekarpen egiten dit nire ezagutzetara?

Amaraberri ikastetxeko komunikabideen tailerrean telebista saioak

grabatzen dituzte ikasleek. Hasteko fitxa teknikoa betetzen dute, bertan,

pertsona kopurua, partaideak, ordua eta ekintza apuntatzen dituzte. Saioa

grabatu ondoren, ordenagailuetara pasatzen dira bertan grabatutako bideoak

editatzeko eta txukuntzeko. Editatzen amaitzerakoan eskolako web orrian

zintzilikatzen dituzte. Grabatuko dituzten saioak planifikatzen eta grabatzen

dituzte irakasle baten laguntzarekin. Albistegi saio bat emititzen dute

eskolarentzat irakasle batek koordinatua, bertan ikasleek beren lanak,

urtebetetzeak, lehiaketak edota notizi internazional, nazional, eta herrikoiak

kontatzen dituztela; albistegia ematean hizkuntza gormutuan ere kontatzen du

ikasle batek informatzaileak dioena.

Erreportaje hau ikustean arreta gehien deitu diguna, ikasleek “telebistan”

egiten dituzten informatiboak irakasle batek bideratzen dituela izan da;

bideratzea baino gehiago, informatiboaren protagonismo guztia irakasle honek

jasotzen duelako. Gure ustetan, informatiboaren protagonista bakarrak ikasleak

izan beharko lirateke eta hauek egin beharko lukete informatiboaren

aurkezpena eta zuzentzea, irakasle baten laguntzarekin, noski, baina irakasle

hau kameretatik at geratzen delarik.

Horrelako tailerrek ikasleen ahozko adierazpena eta komunikazioa

lantzea dute helburu kamerek sortzen duten urduritasuna alde batera utzita,

nahiz eta ikasle gehienek aurrez idatzi duten artikulua irakurri, noizbehinka

begirada paperetik altxatzen dutela.

Page 2: Amara Berri telebista

Hala eta guztiz ere, ikasleentzako oso esperientzia positiboa dela iruditzen

zaigu, baita beharrezkoa ere gaur egungo gizartean. Espero dugu

etorkizunean, horrelako proiektu berritzaileetan parte hartzea.