telebista - 2011

8
RISI EKONOMIKOA DELA MEDIO, Katalu- niako hedabide publikoetan, Corporació Catalana de Mitjans Audiovisuals dela- koan, murrizketa gogorrak pairatzen ari dira. Diru laguntza publikoak txikitu eta publizitate sarrerek behera egin dute dezente azken urteotan. Aurrekontuak murriztu eta, horrekin batera, eskain- tzen duten zerbitzuaren inguruko eztabaida ireki da. Testuinguru horretan, 2011ko urrian, Monica Terri- bas, TV3ko zuzendariak, artikulu bat kaleratu zuen hango egunkarietan egoera bere gordintasunean azal- duz eta, guztiaren gainetik, salatuz zerbitzu publi- koa dela arriskuan dagoena. EAEko ikus-entzunezko hedabide publikoek ere krisi ekonomikoa nagusi den garaiko aurrekontua izango dute aurten eta baita, dirudienez, ondoko ur- teetan ere. Bi herrialdeen arteko antzekotasunak baina, horraino heltzen direla ematen du. Katalunia- ren kasuan krisiak mahai gainean jarri du zenbate- raino den garrantzitsua CCMA eta proiektu horre- kiko norainoko konpromisoa daukaten Terribas bezalako agintariek. Bere esanetan, zerbitzu publi- koa dago zalantzan gaur egun eta talde mediatiko es- painiarrek hori dela-eta egiten diote aurka hain gogor, “herriaren erakusleiho indartsuena, kohesio sozialerako eta territorialerako tresna oinarrizkoa eta gure errealitate nazionalaren adierazpidea delako...”. Audientziari dagokionez, Kataluniako liderra den TV3k lortu duena agerian uzteko gainera, Terribasek azpimarratu du beraiek direla ikus-entzunezko in- dustriaren bihotza eta hori egiten dutela hango lege- biltzarraren aginduz eta beraien kultura eta hizkun- tza sustatzeko asmoarekin. Kinka honetan, herriarekin, hizkuntzarekin eta aniztasunarekin kon- promisoa izan duen zerbitzu publikoa ahultzea seku- lako akatsa izango litzatekeela. EiTBren kudeaketa ez da erraza izango krisiak irau- ten duen bitartean –eta sistemikoa bada, horrekin bi- zitzen ikasi beharko dugu, gizarte eta ekonomia eredu osoa aldatzen den bitartean– baina gero eta garbiago dago ez dela hori bakarrik zalantzan dago- ena. Hemengo hedabide publikoen inguruko haus- narketa sakona eta zabala behar da. Agintean daude- nen kritika egiteaz haratagokoa. Etorkizunerako zer nahi dugun, hedabideek bete behar duten paperaren ingurukoa eta hori lortzeko epe labur eta ertainera emango diren pausuak zeintzuk izan daitezkeen era- bakitzeko. EiTBren aginte postuetan daudenen iraungitze dataz haratago, hedabide publikoen gaineko eztabaida hasi beharra dago berandu baino lehen. telebista-irratia Edorta Arana EHUko Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Saileko irakaslea telebista-irratia JUDIT FERNANDEZ Gorriak ikusi K

Upload: argia-astekaria

Post on 17-Mar-2016

233 views

Category:

Documents


3 download

DESCRIPTION

Telebista 2011ko urtekarian, ARGIAn

TRANSCRIPT

Page 1: Telebista - 2011

RISI EKONOMIKOA DELA MEDIO, Katalu-niako hedabide publikoetan, CorporacióCatalana de Mitjans Audiovisuals dela-koan, murrizketa gogorrak pairatzen ari

dira. Diru laguntza publikoak txikitu eta publizitatesarrerek behera egin dute dezente azken urteotan.Aurrekontuak murriztu eta, horrekin batera, eskain-tzen duten zerbitzuaren inguruko eztabaida ireki da.Testuinguru horretan, 2011ko urrian, Monica Terri-bas, TV3ko zuzendariak, artikulu bat kaleratu zuenhango egunkarietan egoera bere gordintasunean azal-duz eta, guztiaren gainetik, salatuz zerbitzu publi-koa dela arriskuan dagoena.

EAEko ikus-entzunezko hedabide publikoek erekrisi ekonomikoa nagusi den garaiko aurrekontuaizango dute aurten eta baita, dirudienez, ondoko ur-teetan ere. Bi herrialdeen arteko antzekotasunakbaina, horraino heltzen direla ematen du. Katalunia-ren kasuan krisiak mahai gainean jarri du zenbate-raino den garrantzitsua CCMA eta proiektu horre-kiko norainoko konpromisoa daukaten Terribasbezalako agintariek. Bere esanetan, zerbitzu publi-koa dago zalantzan gaur egun eta talde mediatiko es-painiarrek hori dela-eta egiten diote aurka haingogor, “herriaren erakusleiho indartsuena, kohesiosozialerako eta territorialerako tresna oinarrizkoa eta

gure errealitate nazionalaren adierazpidea delako...”.

Audientziari dagokionez, Kataluniako liderra denTV3k lortu duena agerian uzteko gainera, Terribasekazpimarratu du beraiek direla ikus-entzunezko in-dustriaren bihotza eta hori egiten dutela hango lege-biltzarraren aginduz eta beraien kultura eta hizkun-tza sustatzeko asmoarekin. Kinka honetan,herriarekin, hizkuntzarekin eta aniztasunarekin kon-promisoa izan duen zerbitzu publikoa ahultzea seku-lako akatsa izango litzatekeela.

EiTBren kudeaketa ez da erraza izango krisiak irau-ten duen bitartean –eta sistemikoa bada, horrekin bi-zitzen ikasi beharko dugu, gizarte eta ekonomiaeredu osoa aldatzen den bitartean– baina gero etagarbiago dago ez dela hori bakarrik zalantzan dago-ena. Hemengo hedabide publikoen inguruko haus-narketa sakona eta zabala behar da. Agintean daude-nen kritika egiteaz haratagokoa. Etorkizunerako zernahi dugun, hedabideek bete behar duten paperareningurukoa eta hori lortzeko epe labur eta ertaineraemango diren pausuak zeintzuk izan daitezkeen era-bakitzeko.

EiTBren aginte postuetan daudenen iraungitze datazharatago, hedabide publikoen gaineko eztabaida hasibeharra dago berandu baino lehen.

telebista-irratia

Edorta AranaEHUko Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Saileko irakaslea

tele

bist

a-irr

atia

JUDITFE

RNAN

DEZ

Gorriak ikusi

K

Page 2: Telebista - 2011

telebista-irratia K R O N O L O G I A

154

Eu

sk

al

Ku

ltu

ra

re

n U

rte

ka

ria

20

11-

20

12

Oilategia ez da baretu. Oraingoan EiTBk partekatu egin beharko du urtero, eta ez beren-beregi gauzakondo egiteagatik, txoko honetan hartzen duen protagonismoa. Baiki, 2011k haserrerako arrazoi gehiagoekarri zigun euskaldunoi. Hegoaldeko irrati lizentzien banaketa-irizpideetan euskara zokoratu izana –Nafarroak lehengo lepotik burua– aipatu genezake adibide modura. Ez da bakarra.

ʻBeranduegiʼ saioaemititzen hasi zen ARGIA

2011-01-18. ARGIAk estraineko aldizeman zuen, www.argia.com-en bitar-tez, Beranduegi telebista saioa. Beran-duegi-k albistegi eta lehiaketa umore-tsuak eta elkarrizketa, erreportaje etabestelako eduki serioak uztartzen ditu,ordu laurden inguruko iraupena daukaeta asteartero sareratzen da. ARGIArenwebgunean ez ezik, Hamaika etaGoiena tokiko telebistetan ere ikus dai-teke.

ETBko albistegietakozuzendariordea kenduzuten bere postutik

2011-01-18. Esther Udaondo ETB1eta ETB2-ko albistegietako zuzenda-riorde postutik kendu zuten. Informa-zio politikoko koordinatzaile izendatuzuten Udaondo eta, beraren ordez, Be-goña Atin jarri albistegietako zuzenda-riorde. Aldaketen helburua albistegiekgaldutako ikusle kopurua berreskura-tzea zen, Alberto Surio EiTBko zuzen-dari nagusiak aditzera eman zuenez.

Europako IrratiKomunitarioen I. Foroa

2011-02-03. Antxeta Irratiak, Pau-sumediarekin batera, Europako IrratiKomunitarioen I. Foroa antolatu zuen.Hendaian (Lapurdi), Irunen, Donos-tian eta Hernanin (Gipuzkoa) eginziren topaketak, hiru egunez. Informa-zioaren gizartean, komunikazioarenhirugarren sektoreak komunikazio es-kubidearen garapenean eta bermeanegiten duen ekarpena jaso eta gizarte-

ratzeko asmoak gidaturik antolatuzuen Antxetak ekimena, hamargarrenurteurrena bete zuten hil berean.

FMko irrati lizentzietarakoeuskara meritu, baina ezderrigorrezkoa

2011-02-23. Jakinarazi zutenez,EAEko FMko irrati lizentzien hu-rrengo lehiaketan Jaurlaritzak ez zueneuskara betebehar gisa hartuko, meri-tutzat baizik, hala jasota zeukan-etaikus-entzunezko komunikazioko de-kretu proiektuak. Kultura Sailak ezzuen derrigortuko programazioaren%20 euskaraz emititzera, EAJk etaEAk aurreko legegintzaldian propo-satu bezala. PPk nahi zuen bezala, hiz-kuntz portzentajeak desagertu egingoziren, tokiko telebisten lizentzien ka-suan gertatzen den moduan.

Arrosa Irrati sareak kezka azalduzuen erabaki horren aurrean. Salatu

zuten, gainera, Eusko Jaurlaritzakoinor ez zela irrati komunitarioekin ha-rremanean jarri, eta banatu beharreko34 lizentzietatik bakar bat ere ez zu-tela gorde emisora horientzat.

Ezker abertzaleari betoaEiTBn

2011-02-28. EiTBren KontrolerakoBatzordeak onartu zuen “legez kan-poko erakundeei edo haiek ordezkatunahi dituztenei” espaziorik ez ematea,UPyDk legez babesteko egindako pro-posamen baten harira. Hala, PP, PSEeta UPyDko legebiltzarkideen botoeiesker onartutako erdibideko zuzenke-tari men eginez, ezker abertzaleko ki-deei EiTBko tertulia eta eztabaidetanparte hartzea galarazi zitzaien. EAJketa EBk aurkako botoa eman zuten.2011ko apirilean, Espainiako Esta-tuko Kazetari Elkarteen Federazioa(FAPE) neurriaren aurka agertu zen.

Irrati lizentzien banaketan euskara lehen mailako irizpidea ez izatea erabaki zuen

Eusko Jaurlaritzak otsailean. / IÑIGO AZKONA

2011-01-27. Info 7 irratiak bost urte bete zituen. Otsailaren19an egin zuten urteurren jaia, Hernanin (Gipuzkoa).

2011-03-16. 11.bit saioa Hamaika Telebistan. Azkue Funda-zioarekin sinatutako hitzarmena medio, Hamaika Telebistateknologiari buruzko 11.bit saioa eskaintzen hasi zen, aste-roko maiztasunez.

2011-05-10. Saria Teknopolis-entzat. Elhuyar Fundazioak

ekoiztutako Teknopolis saioak Bioteknologiaren komunika-zioaren eta dibulgazioaren Asebio/Genoma España saria jasozuen, Bizitza laborategian ernaltzen denean izeneko erreporta-jearengatik.

2011-05-13. Oñati Irratiak hogei urte bete zituen.

2011-05-14. Zarauzko (Gipuzkoa) Arraio irrati librearen bos-garren urteurreneko ospakizunak hasi ziren.

labur-labur

Page 3: Telebista - 2011

K R O N O L O G I A telebista-irratia

155

Eu

sk

al

Ku

ltu

ra

re

n U

rte

ka

ria

20

11-

20

12Hala Bediren kanpaina

bazkideak lortzeko

2011-03-16. Gasteizko Hala Bediirrati libreak Izan zaitez halabelarri!No es que me sienta, lo soy kanpaina jarrizuen abian, bazkide gehiago lortzekohelburuarekin.

Euskalerria Irratia hizpideIruñeko Legebiltzarrean

2011-03-24. NaBaik eta NafarroakoEzker Batuak Legebiltzarrean salatuzuten UPNk urtetan Euskalerria Irra-tiarekiko izandako jarrera. PSNk ereUPNren jarrera kritikatu zuen.

EiTB Iparralden

2011-03-30. Martxoaren 30az geroz-tik EiTBko irrati eta telebista kateguztiak ikus-entzuteko aukera dagoLapurdin, Nafarroa Beherean eta Zu-beroan, LTDaren bidez. Ordura arteETB1 besterik ezin zitekeen ikusi,seinale analogikoarekin.

EiTBren albistegiak,diskriminatzaileak

2011-05-18. EiTBko albistegietanemakumeak ikusezinak eta gizonez-koak protagonista zirela ondorioztatuzuen Aztiker ikerketa soziologikoen

zentroak, LABen Ipar Hegoa funda-zioak eskatutako ikerketaren barruan.Esan zutenez, albistegietan agertzenziren subjektu guztien %75 gizonez-koak dira, eta emakumeak kasu guztien%16an besterik ez ziren protagonistabakarrak. Gizonezkoak nagusi izatendira kirol informazioetan (%92), poli-tika gaietan (%74) eta ekonomiakoetan(%69). Horiek dira albistegietan pisueta espazio gehien zuten gaiak. Emaku-mezkoak gai sozialetara atxikita ager-tzen ziren gehienetan.

Era berean, EiTBn generoen irudika-tzea estereotipatua eta diskriminatzai-lea zela ondorioztatu zuen Aztikerrek.

Langileen protestak EiTBn

2011-02-23. EiTBko erredakzio kontseiluetako ordez-kariek zentsurak eta manipulazioak ez zitzatela albiste-giak markatu eskatu zioten Alberto Surio EiTBko zuzen-dari nagusiari. Suriori bidalitako gutunean ziotenez,Sorturen legalizazioaren inguruan sor zitezkeen gertaeraeta iritziak isilarazten eta gutxiesten saiatzea, zentsura etamanipulazio gisa besterik ezin zen hartu.

2011-11-9/18. EiTBko Langile Batzordeak deituta el-karretaratzeak egin zituzten Miramongo (hilaren 9an) etaBilboko (hilaren 16, 17 eta 18an) egoitzen aurrean. Do-

nostiako mobilizazioa aprobetxatu zuten alderdi politi-koetako hautagaiei –hauteskunde-eztabaida egin zenegun horreran ETBn– idatzi bat emateko, zeineanEiTBko zuzendaritza noraezean zebilela salatu baitzuten.“Urte bi agintean eta ez dakite zer egin EiTB aurrera ate-ratzeko. Lantaldea 900 lagunera murriztu nahi dute,kontuan hartu gabe telebista hau egiteko zenbat langilebehar diren”, adierazi zuten. Bilbon egindako kontzen-trazioetan “komunikabide publikoak bizi duen egoera la-rria” azpimarratu zuten.

EiTBko langileen protesta Bilboko egoitzaren aurrean. MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS

Page 4: Telebista - 2011

Aldaketa gehiago EiTBkoorganigraman

2011-05-25. Rosa Diez Urrestarazukazetariak ETB1-eko edukien ardura-dun postua utzi eta Eusko Jaurlari-tzako Kultura Saileko kabineteko zu-zendari eta komunikabideen zuzendarilana hartu zuen. Aurrez, 2009an, Eus-kadi Irratiko zuzendari izendatuzuten. Hutsunea betetzeko ez zuteninor izendatu; Alberto Suriok berakhartuko zuen bere gain ETB1-ekoedukien ardura. Diez Urrestarazuk,berriz, 2011ko irailean utzi zuenkargu berria, dimisioa aurkeztuta.

Etxez etxe dirua biltzekokanpaina Xiberoko Botzak

2011-06-14. Xiberoko Botza irratiaketxez etxe dirua biltzeko kanpainaabiatu zuen. 2010eko kanpainan24.000 euro eskuratu zituzten, lan-postu baten gastu ekonomikoei aurreegiteko beste. Zuberoan gehien entzu-ten den hirugarren irratia da XiberokoBotza; hori dela-eta, kexu agertu zirenirratiko arduradunak, Ipar Euskal He-rriko euskarazko irratiak batzen di-tuen Euskal Irratiak federazioak zube-reraz dauden ordutegi zatiak gero etagehiago murrizteko joera zuelako. Ho-rrela jarraituz gero Xiberoko Botzakentzuleak galtzen jarrai zezakeela ustezuten irratiko langileek.

ʻEiTB Nahieranʼ aurkeztuzuten

2011-06-14. EiTB Nahieran proiek-tua aurkeztu zuen komunikazio taldepublikoak, irrati zein telebistako edu-kiak sarera eramateko egitasmoa. In-terneteko atariak azken egunetakoemanaldiak –eskubideak EiTBrenakdiren kasuetan–, zuzeneko emisioaketa artxibo historikoko edukiak es-kaintzen ditu.

ETB4-rik ez, oraingoz

2011-06-15. Blanca Urgell Kulturasailburuak jakinarazi zuen Eusko Jaur-laritzak bertan behera utzi zuela ETB4katea sortzeko proiektua, ez zegoelakoprest 7,2 milioi euroko kostuari aurreegiteko. Lehentasuna telebista eta irra-tiaren zerbitzu publikoa birdiseina-tzeak zuela gaineratu zuen Urgellek.Hasierako proeiktuaren arabera, ETB42009an zen abian jartzekoa.

Mugarik Gabeko Telebistaherri ekimena

2011-09-18. PSOE, CiU, EAJ, ERC,IU-ICV, CC, BNG eta NaBai alderdipolitikoek Mugarik Gabeko Telebistaherri ekimena Espainiako Kongresuanbabestearen alde agertu ziren. Hizkun-tza partekatzen duten erkidegoetan te-lebista autonomikoak ikus daitezenahalbidetzea zuen helburu ekimenak,

hala EiTB Nafarroan nola TV3 Valen-tziako Komunitatean eta Balear Uhar-teetan. Aipatutako alderdiek iragar-pena egiteko unean, Mugarik GabekoTelebistak 670.000 sinadura zituenbilduta.

EiTBren lau urteroko kontratu-programa, bertan behera

2011-10-06. Blanca Urgell Jaurlari-tzako Kultura sailburuak eta AlbertoSurio EiTBko zuzendariak, GasteizkoLegebiltzarrean egindako agerraldian,esan zuten aurreko urteetan erabili-tako kontratu-programaren formulabertan behera geratuko zela. Orduraarte lau urteko eperako diru kudeaketaaurreikus zitekeen, baina aurreran-tzean urterokoa egongo zela iragarrizuten. Bestalde, krisi ekonomikoareneraginez 2013an EiTBk 121 langilegutxiago izango zituela esan zuten.Hogei egun geroago jakin zen 2013koerakundearen aurrekontua 11,9 milioieuro gutxiagokoa izango zela. Ondo-rioetako bat behin-behineko kontratu-dun langileak kaleratzea izango zen.

L´Autre TV.fr telebista hasiziren emititzen

2011-11-18. L´Autre TV.fr, Internetbidezko telebista parte-hartzailearenemisioak hasi ziren Baiona iparral-dean. Herritarrek sortutako edukiekbetetzen dute batez ere programazioa.Sortzaileek adierazi zuten asmoa zu-tela pixkana eremu zabalagoetara he-datzeko.

Hizkuntza gutxituetakotelebisten bilera Bilbon

2011-11-30. Hizkuntza GutxituenTelebisten Jardunaldia egin zenEiTBk Bilbon daukan egoitzan, Mino-riTB izenarekin. Ekitaldiaren helbu-

telebista-irratia K R O N O L O G I A

156

Eu

sk

al

Ku

ltu

ra

re

n U

rte

ka

ria

20

11-

20

12

Rosa Diez Urrestarazu. / DANI BLANCO

2011-11-11. Iruñeko Euskalerria Irratiak alegazioak aurkeztuzizkion irrati-lizentzia banaketarako foru dekretuari. Irratikokideen ustez, dekretuak ez dio heltzen muinari, alegia, gizartekomunikazioa sustatzeari.

2011-11-14. Txalaparta argitaletxeak Telezailak. Nork esanzuen telebistak tontotu egiten duela? argitaratu zuen DurangokoAzokari begira, kalitatezko telesail anglosaxoi ezagunen gai-

nean Katixa Agirrek, Koldo Almandozek, Harkaitz Canok,Irati Jimenezek, Goizalde Landabasok eta Xabier MendigurenElizegik idatzitako liburua.

2011-11-20. Irulegi Irratiak 30 urte. Nafarroa Behereko Iru-legi Irratiaren 30. urteurreneko ospakizunak hasi ziren. Dan-tza eta antzerkia izan ziren astebete iraun zuten ekitaldien ar-datz nagusia.

labur-labur

Page 5: Telebista - 2011

rua hizkuntza gutxituak lantzen di-tuzten telebistek etorkizuna izatekoinflexio-puntu bat ezartzea zen.

Justuri irratia sortzekoegitasmoa aurkeztu zuten

2011-12-01. Uribe Kosta eta Eran-dioko euskalgintzaren zazpi elkartekJusturi irratia sortzeko egitasmoa aur-keztu zuten Getxon (Bizkaia). Eskual-deko euskaran “tximista” esan gura du

“justuri” hitzak. Adierazi zutenez,2012 amaieran zabaltzekoa zen FMkoirratien lizentzietatik lau zegozkionUribe Kostari, baina bakarra euskaraz.Banaketa hori salatu zuten, eskualdeania 100.000 euskaldun aktibo eta pa-sibo bizi direlako, eta ordura arteirrati-emisioen %13 baizik ezin izanzutelako euskaraz jaso. Egitasmoarenparte-hartzaileetako bat desagertutakoKoska Irratia zen; Justuriren esku utzizuen hark bere ondare guztia.

Gipuzkoa Telebistakatearen azken emisioa

2011-12-13. Gipuzkoa Telebista itxizuten, arazo ekonomikoek itota.LTDko kanal horretan emisioek ja-rraitu zuten, baina ez Gipuzkoa Tele-bistak ekoitzitakoak, jakina. Enpresa-talde bereko Txingudi Telebistarenedukiak emango dituzte batez ere, etaCanal Bizkaia eta Canal Gasteizko ba-tzuk ere bai.

K R O N O L O G I A telebista-irratia

157

Eu

sk

al

Ku

ltu

ra

re

n U

rte

ka

ria

20

11-

20

12

ETB Nafarroan

43.000 sinadura ʻNavarra Directoʼ saioamantentzearen eta ETB Nafarroan LTDzikustearen alde2011-12-14. Navarra Directo programako langileek43.000 sinadura baino gehiago aurkeztu zituzten, ETBNafarroan LTD bidez ikusi eta beraien saioak aurrera ja-rraitzeko eskariarekin bat eginez.

Urrian, ETBko zuzendaritzak Navarra Directo ekoiz-ten zuten hogei langileei adierazi zien saioa desagertuegingo zela. Orduan hasi ziren sinadura bilketa egiten,saioak aurrera egitea eta ETB Nafarroan LTD bidez ikusiahal izatea eskatzeko. Besteak beste, Iruñeko Artzapez-pikutzak, SOS Arrazakeriak, CCOO eta LAB sindika-tuek, Nafarroako RTVEko UGTk eta Ikastolen Elkar-teak bat egin zuten langileen aldarrikapenekin.

Abenduaren 14ko agerraldian esan zutenez, jakin ba-zekiten uztailera arte behintzat segituko zuela Navarra

Directo-k, baina ez zein baldintzatan, aurrekontuak bi-ziki murriztuak baitziren. 43.000 sinadurak Nafarroakoeta EAEko gobernuei helarazteko asmoa agertu zuten,biei ere 2009an izenpetutako akordioa bete zezaten es-katzeko; hots, ETBren seinale digitala Nafarrora ere iris-tea. Abenduaren 16an Nafar Gobernuaren egoitzarenaurrean elkarrataratzea egiteko deia ere egin zuten.

2011-12-27. Nafar Parlamentuko Bozeramaileen Ma-haiak onartu egin zuen NaBaik, Bilduk eta Izquierda-Ezkerrak aurkeztutako mozioa Parlamentuan eztabaida-tua izatea. Mozio horretan, aipatutako alderdiekGobernuari eskatu zioten herrialdean ETB ikusi ahalizateko aukera berriak bilatzeko. UPNk eta PPk adierazizuten ETB hartzea ez zela inola ere diru publikoarenkontura egin behar; gainerako alderdiek, berriz, EuskalTelebista LTD bidez ikusi ahal izatea eskatu zuten.

Navarra Directo-ko langileak, abenduaren 14an Iruñean emandako prentsaurrekoan. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS

Page 6: Telebista - 2011

telebista-irratia D A T U A K

158

Eu

sk

al

Ku

ltu

ra

re

n U

rte

ka

ria

20

11-

20

12

Page 7: Telebista - 2011

I R I T Z I A K telebista-irratia

159

Eu

sk

al

Ku

ltu

ra

re

n U

rte

ka

ria

20

11-

20

12

Carlos VazquezZinema Ikusezinajaialdiaren burua

Asier BasurtoSoziologoa

Afrikakogosetea

ikuskizun

ergatik da TV3 jaun eta jabebere auzoan eta ETB ez, ostera,

geurean? Zergatik lortzen duTV3ek ikus-entzule guztien erdiakbaino ondotxo gehiagok bere infor-matiboak aukeratzea? Zergatik daTV3 hegemoniko informazio-kon-tuetan bere auzoan? Auzotik begira-tzen diolako informazioari; auzotikabiatuta irekitzen dizkiolako ateaketa leihoak munduari.

Eta zergatik utzi dio ETBk azkenia bi urte hauetan bere auzoan lehenizateari? PPk eta PSOE-PSEk sinatuzuten ‘Euskal Gizartearen Zerbitzu-rako Aldaketa Demokratikoaren Oi-narriak’ dokumentuan aurkitukodugu erantzuna.

Deia, 2011-05-10

Auzotikbegiratzea

uskarazko musika-irratiarenkasuan, hartzaile posibleen tal-

dea nahiko txikia da eta horrek era-gina du eskaintzan. Euskaldunei zu-zendutako irrati-formula komertzialgehiago egongo balira eta elkarrekinlehian bakoitzak nortasun bat lan-duko balu, entzuleok aukera gehiagoizanda irabaziko genuke. Baina ho-rrelako proiektu bat ekonomikoki bi-deragarri egiteak oso zaila dirudi, ad-ministrazio publikoaren gerizpean ezbada. Beraz, irrati bakarrarekin taldeoso zabal bat asetzeko ahalegina daGaztea. (...) Bada alternatibarik ho-netan ere. Merkatuek ezarritakomugez jabeturik, aspaldidanik daudemartxan Euskal Herrian bestelakoirrati-proiektuak. Irrati libre eta pi-raten bidez, euskarazko hainbat ahotsheltzen dira gure belarrietara.

Aisia.net, 2011-04-20

Irrati-formulak

edabide komertzialek Afri-kako gosetea reality show baten

moduan erabiltzen dute. Afrikakoadarra albiste da, bat-batean, lehorteeta gosete batengatik, baina gerraeta gosea izan dute han azken 25 ur-teotan. Film hauek errealitatea era-kusteko beste modu bat dute: ezdute ikuskizuna bilatzen, baizik etakonponbidea proposatzea edo sala-keta egitea.

Berria, 2011-11-13

Miren AzkarateEuskaltzain osoa

H

E

Z

Edurne OrmazabalEitb.com-eko arduraduna

Ilaski SerranoETB1eko ‘Mihiluze’ saioarenaurkezlea

Eredu publikoarenetorkizuna

redu publikoa salbatu behardugu, egitura apalago eta era-

ginkorragoetara joaz. (...) Egiturapublikoa birplanteatzeko, ordea,egun ikusten ez ditudan konplizi-tate politikoak behar dira. (...) Lege-gintzaldiaren hasieratik, Gobernuaerasotzeko arma gisa erabili dute ba-tzuek EITB. Kritika batzuk uler di-tzaket, baina urrunegi joanez gero,etxeari eta langileei min ematenzaie. (...) Ez dut uste EITBren au-dientziak egunkarietako titularretanorain bezainbeste sekula azaldu dire-nik.

El Correo, 2011-09-10

Konplizitaterik ez

gun batean bat hasten da saioaaurkezten eta hurrengoan bes-

tea, Kike Amonarrizek eta biok osopentsatuta daukagu hori. Bi gizonbadaude, normalean adinekoa has-ten da aurrena, errespetuagatik. Ha-lako batean konturatu ginen Kikehasten zela beti, logika horri ja-rraiki, errespetuagatik, nortasunaga-tik, izenagatik... Orduan erabaki ge-nuen txandaka egitea, erakusteaposible dela saioa neskak hastea,nahiz eta gizonezkoa zaharragoa etajantziagoa izan.

Aizu!, 2011-01-05

Txandaka

esteak sarean badaude gu erebai. Zergatik ez dira gure pro-

duktuak gure erabiltzaileen eskuegongo? Gaur egun, Interneterakoestrategiarik ez daukan komunika-bideak ez dauka etorkizunik.

Orain dela urte batzuk inork ez zuenzalantzan jartzen EITBren beharra,baina orain bai. Egunero eskaintzendugunarekin gure izana justifikatubehar dugu. Ez pentsa EITB beti-rako denik! (...) EITBk, RTVEk,edo BBCk ez daukate etorkizun ziu-rrik. Kulturari lotuta dagoen eredupublikoa hankaz gora doa, eta zergertatuko da diru publikorikegongo ez denean?

ARGIA, 2011-09-18

Alberto SurioEITBko zuzendari nagusia

B

E

E

DA

NIB

LAN

CO

DA

NIB

LAN

CO

DA

NIB

LAN

CO

DA

NIB

LAN

CO

Page 8: Telebista - 2011