aldaketa. - tecnalia...aldaketa-olatu geldiezin honetan, enpresen ondoan gaude. erne gaude, eta...
TRANSCRIPT
Aldatzea onuragarria da. Baina ez hori bakarrik. Ezinbestekoa
da. Gauza guztiak aldatzen dira, denbora guztian. Eta pertsonak
ere aldatzen dira, eta enpresak. Eta hala behar du. Iraultza
digitalak azkartu egin du aldaketa-prozesu hori, ia imajinatu ezin
den neurriraino. Egunero ikusten dugu. Teknologiak gure jokaera
baldintzatzen du, eta gure gizartea. Dena aldatzen du. Posible
al da hortik kanpo geratzea? TECNALIAn uste dugu ezetz, eta
aldaketa horrek egunero eskaintzen dizkigun aukeren aldeko
apustua egiten dugu. Horregatik gaude zurea bezalako
enpresen ondoan. Enpresa horiei entzun egiten diegu, eta
haiekin buruz buru egiten dugu lan, lehenbailehen
egin dezaten bat aldaketaren olatuarekin.
Etorkizunerako bidea teknologia da.
ALDAKETA DA BIDE BAKARRA.
Ikerketa eta garapen teknologikoko
erreferentziazko zentroa gara Europa
osoan. Enpresekin elkarlanean aritzen
gara, lehiakorragoak izan daitezen eta
aberastasuna eta lana sor dezaten.
Horretarako, lantalde konprometitua
dugu, teknologiarekiko pasioa duena
eta, horretaz gain, ahalmen handia
I+G+Ban eta zerbitzu aurreratuetan.
Gure xedeak elkartzen gaitu: teknologia
BPG bihurtzea. Eta gure ikuspegiak
egiten gaitu berezi: industria eraldatzeko
eragile izatea.
ASKO DUGU ELKARREKIN EGITEKO.
Egiten duguna bat dator gure izatearekin. Eta zer da, bada, TECNALIA?
Esperientzia handiko eta askotariko diziplinetako profesionalen talde
bat, teknologia pasioz bizi duena eta konpromisoa duena ezagutza
enpresentzako negozio-aukera eta gure gizartearentzako BPG
bihurtzeko. Baina ezin dugu ezer egin zu gabe, zure laguntza gabe,
aldaketa teknologikoarekin bat egiteko nahirik gabe, zure konfiantza gabe.
Horregatik, zure ondoan egin nahi dugu lan, zure proiektua ezagutu, eta
teknologiaren bidez, zugandik hurbil, elkarlanean eta modu pertsonalizatuan
enpresa lehiakorragoa eta baliotsuagoa izaten lagundu. Elkarrekin, mundua
nolakoa izango den imajinatu dezakegu, eta elkarrekin sortu.
Bide luzea dugu aurretik zurekin egiteko.
LABORATEGI-ZERBITZUAK
60 urte baino gehiagoko esperientzia dugu, aditu-talde oso bat zure
eskura, eta azkar merkaturatu nahi dituzun prozesuak, sistemak
eta produktuak garatzen, ziurtatzen eta baliozkotzen dituzten
laborategiak. Sentitu gure teknikariek ematen duten segurtasuna,
konfiantza eta gertutasuna.
Zure negozioa lehiakorragoa izan dadin
irtenbide egokiak eskainiko dizkizugu.
I+G+B-KO PROIEKTUAK
Zure enpresaren bazkide estrategiko izanik, I+G+Bko proiektu pertsonalizatuak garatzen
ditugu zuretzat, teknologiaren bidez zure negozioari balio erantsia emateko.
Elkarrekin, oraina eraldatzeko gai den teknologia garatzen dugu. Pasioz lan egiten duten,
jarduten duten sektoreak gertutik ezagutzen dituzten eta enpresei haien estrategia
teknologikoan eraginkortasunez laguntzen dieten profesionalak ditugu.
Hauxe da Ikerketa, Garapena eta zurekin Elkarlana.
NEGOZIO-AUKERAK
TECNALIA Venturesen bidez, zure I+Gri balioa ematen
lagunduko dizugu, eta zure negozioari hazten lagundu.
Horretarako, teknologia merkaturatzeko prozesuaren
oinarrizko hiru zutabeekin konektatuko zaitugu: ideia eta
aktibo teknologikoak, zure enpresaren emaitzak hobetzera
bideratuak; negozio-profila duten pertsonak, ideia horiek
soluzio bihurtzeko gai direnak; eta haien aldeko apustua
egiteko prest dauden inbertitzaileak, gertu daudenak,
gihar ekonomikoa jartzeaz gain, garapenarekin
konpromisoa hartzeko.
“TECNALIArekin elkarlanean aritzea oso aberasgarria izan da KEREONentzat, oinarri teknologikoko negozio-aukera berriak identifikatzeko aukera eman baitigu”.–
Jose Tesán KEREONeko bazkidea eta inbertsioetako zuzendaria
“TECNALIArekiko lankidetzari esker, bizkor gainditu ditugu oztopoak, eta asko estimatu dugu IKUSIn haren adituak prest egon izana gure bezeroen benetako arazoetara hurbiltzeko”.–
Marco Domínguez Bonini IKUSIko Estrategia Teknologikoko zuzendaria
“Mundua gero eta zorrotzagoa da teknologiari dagokionez, eta etengabe berritzea eskatzen du; horregatik, gure negozio-ereduan, funtsezkoa da TECNALIArekin lankidetzan aritzea”.–
Susana Lasa LANIKeko zuzendari nagusia
“Hauek dira gure gakoak: gogor lan egitea, ilusio eta pasio handiz, eta berrikuntzan eta teknologian oinarritzea, TECNALIAren eskutik”.–
Mª Asun Ruiz de Gauna QUIDEko gerentea
“TECNALIAk gure produktuak digitalizatzen laguntzen digu, 4.0 Industria bihur gaitezen”.–
Mikel Arriola YagüeZAYEReko Ekoizpeneko zuzendaria
Istorio hauei eta beste batzuei buruz gehiago jakiteko: https://www.tecnalia.com/inspiringstories
BATZUK HASI DIRA GUREKIN BIDEA EGITEN.HASI NAHI DUZU ZUK?
ERRONKA BERRIEI AURRE EGITEKO PRESTATUTA GAUDE. ZUREKIN.
Aldaketa-olatu geldiezin
honetan, enpresen ondoan gaude.
Erne gaude, eta oraingo eta
etorkizuneko desafio eta aukerei
erantzuteko prest. Etorkizunera
eramaten gaituzten bide
guztietan.
OSASUNA ETA ZAHARTZEA
HIRI- HABITATA
FABRIKAZIO AURRERATUA
MUNDU DIGITAL ETA HIPERKONEKTATUA
KARBONO-EMISIO GUTXIKO ENERGIA
KLIMA-ALDAKETA ETA BALIABIDE-ESKASIA
GARAPEN JASANGARRIA
GIZA GARAPENA
GARAPEN ADIMENTSUA
05
06
01
02
03
04
Hemen da 4.0 Industria. Zuzen-zuzenean bizitzen ari gara industria-iraultza berria, jakintzaren energia
mugagabea oinarri duena, jakintza delarik aldaketaren motorra. Honelakoa da enpresa-eredu berria:
konektatua, adimenduna, malgua, automatizatua, jasangarria, soziala, zerbitizatua eta hedatua.
ZERTAN LAGUNDU DIEZAZUKEGU?
Fabrikazio aditiboa.
Ekoizpen-makina eta-sistema malgu eta adimendunak.
Robotika aurreratua.
Fabrikazio adimendunerako sistema ziberfisikoak (CPS).
Material eta ekoizpen-prozesu berriak.
Pertsona-makina interfaze berriak.
Ibilgailuak eta osagaiak kontrolatzeko sistema elektronikoak.
Fabrikazio ekoeraginkorra eta lehiakorra.
FABRIKAZIO AURRERATUA
/01
OSASUNA ETA ZAHARTZEA
HIRI- HABITATA
FABRIKAZIO AURRERATUA
MUNDU DIGITAL ETA HIPERKONEKTATUA
KARBONO-EMISIO GUTXIKO ENERGIA
KLIMA-ALDAKETA ETA BALIABIDE-ESKASIA
GARAPEN JASANGARRIA
GIZA GARAPENA
GARAPEN ADIMENTSUA
05
06
01
02
03
04
KARBONO-EMISIO GUTXIKO ENERGIA
/02
OSASUNA ETA ZAHARTZEA
HIRI- HABITATA
FABRIKAZIO AURRERATUA
MUNDU DIGITAL ETA HIPERKONEKTATUA
KARBONO-EMISIO GUTXIKO ENERGIA
KLIMA-ALDAKETA ETA BALIABIDE-ESKASIA
GARAPEN JASANGARRIA
GIZA GARAPENA
GARAPEN ADIMENTSUA
05
06
01
02
03
04
Klima-aldaketarekin eta energiarekin lotuta Europako Batzordeak 2007an bere egindako konpromisoen arabera,
2020rako berotegi-efektuko gasen emisioak gutxienez % 20 gutxitu behar dira, 1990eko emisio-mailarekiko.
Gainera, 2020rako, energia berriztagarrien kontsumoak kontsumo osoaren % 20 osatu behar du.
Ingurune globalizatu batean garapen sozioekonomiko jasangarri bat bermatzeko, funtsezkoa da energia
berriztagarrien ehunekoa handitzea.
ZERTAN LAGUNDU DIEZAZUKEGU?
Energia jasangarriaren sorkuntza.
Energia elektrikoaren garraio eta banaketa eraginkorra eta
sorkuntzako eta metaketako baliabide banatuen integrazioa.
Efizientzia energetikoa energiaren azken erabileran.
Petrolioaren eta gas naturalaren efizientzia
eta jasangarritasuna, eta baliabide
berriztagarrietatik lortutako erregaiak.
KLIMA-ALDAKETA ETA BALIABIDE-ESKASIA
/03
ZERTAN LAGUNDU DIEZAZUKEGU?
Klima-aldaketa leuntzeko eta klima-aldaketara
egokitzeko estrategiak.
Ekonomia zirkularra eta ekonomia berdea.
Bioekonomia eta kimika jasangarria.
Hondakinen eta material kritikoen balorizazioa.
Ingurumenerako eta azpiegituretarako
eragiketa-meteorologia.
Munduko populazioa hazten ari da, urtean 83 milioi pertsona gehiago gara, eta, zenbatespenen
arabera, 2050ean 9.800 milioi pertsona biziko gara Lurrean. Ikerketa eta garapena egunetik egunera
beharrezkoagoak dira baliabideak modu arduratsuan kudeatzeko.
OSASUNA ETA ZAHARTZEA
HIRI- HABITATA
FABRIKAZIO AURRERATUA
MUNDU DIGITAL ETA HIPERKONEKTATUA
KARBONO-EMISIO GUTXIKO ENERGIA
KLIMA-ALDAKETA ETA BALIABIDE-ESKASIA
GARAPEN JASANGARRIA
GIZA GARAPENA
GARAPEN ADIMENTSUA
05
06
01
02
03
04
HIRI- HABITATA
/04
ZERTAN LAGUNDU DIEZAZUKEGU?
Nanomaterial eta biomaterial ekoeraginkorrak.
Eraikuntza birtuala eta industrializatua.
Eraikin, hiri eta lurralde jasangarriak.
Hiri osasuntsuak eta erosoak.
Birgaitze eta hiri-berroneratze integrala.
Azpiegitura jasangarriak eta erresilienteak.
Gure hiriak eta lurraldeak etengabe aldatuz doaz biztanleriaren migrazioaren,
hiritartzearen eta kontzentrazioaren ondorioz. Testuinguru honetan, honela
ulertzen dugu hiri-habitata: gune bat gizarte teknologiko eta adimendun batek
-zeinak nahi baitu ingurune osasuntsu, eroso, ekonomikoki jasangarri,
ekoeranginkor eta klima-aldaketara egokitutako batean bizi-, garapenean
eta ongizate sozialean aurrera egiteko dituen aukerez betea.
OSASUNA ETA ZAHARTZEA
HIRI- HABITATA
FABRIKAZIO AURRERATUA
MUNDU DIGITAL ETA HIPERKONEKTATUA
KARBONO-EMISIO GUTXIKO ENERGIA
KLIMA-ALDAKETA ETA BALIABIDE-ESKASIA
GARAPEN JASANGARRIA
GIZA GARAPENA
GARAPEN ADIMENTSUA
05
06
01
02
03
04
OSASUNA ETA ZAHARTZEA
/05
OSASUNA ETA ZAHARTZEA
HIRI- HABITATA
FABRIKAZIO AURRERATUA
MUNDU DIGITAL ETA HIPERKONEKTATUA
KARBONO-EMISIO GUTXIKO ENERGIA
KLIMA-ALDAKETA ETA BALIABIDE-ESKASIA
GARAPEN JASANGARRIA
GIZA GARAPENA
GARAPEN ADIMENTSUA
05
06
01
02
03
04
ZERTAN LAGUNDU DIEZAZUKEGU?
Neuroerrehabilitazioa eta neuroteknologia.
Biomaterialak.
Elikagai-osagaiak eta elikagai funtzionalak.
Robotika medikoa.
Botikak askatzeko sistema berriak.
Terapia pertsonalizatuak edo doitasunezkoak.
Osasun-industria berritzailea sortzearen aldeko apustua egiten dugu
-proiekzio globalekoa, pertsonen eta merkatuaren eskakizunekin bat datorrena-
gure enpresa-sarearen lehiakortasunerako bultzada gisa. Hala, aukera izango dugu
sektore sofistikatua eta balio erantsi handikoa izateko.
MUNDU DIGITAL ETA HIPERKONEKTATUA
/06
OSASUNA ETA ZAHARTZEA
HIRI- HABITATA
FABRIKAZIO AURRERATUA
MUNDU DIGITAL ETA HIPERKONEKTATUA
KARBONO-EMISIO GUTXIKO ENERGIA
KLIMA-ALDAKETA ETA BALIABIDE-ESKASIA
GARAPEN JASANGARRIA
GIZA GARAPENA
GARAPEN ADIMENTSUA
05
06
01
02
03
04
ZERTAN LAGUNDU DIEZAZUKEGU?
Zerbitizazioa; negozioak eta ekonomia digitala.
Big Data eta negozio-adimena.
Zibersegurtasun industriala eta
sistemen segurtatzea.
Aldaketak aukerak sortzen ditu. Zirrara eragiten digu imajinatzeak nolakoak izango diren zerbitzu digitalak
mundu are interkonektatuago eta interaktiboago batean; nolakoak izango diren produktu adimendunak
gure eguneroko bizitzan, eta hori lortzeko zer software-teknologia berri izango ditugun eskura.
T 902 760 000* T +34 946 430 850 (nazioarteko deiak)
www.tecnalia.com
HONELAKO ENPRESEN BILA GABILTZA: Teknologia-arloko harreman iraunkorrak nahi
dituzten enpresak. Enpresa inkonformistak, ulertu
dutenak aldatzea ez dela aukerakoa, eta beren
I+G+Ba garatzen jarraitu nahi dutenak, beren bideari
jarraitzeko.
Zer erronka ditu zure negozioak?
Zer behar nagusi du?
Zatoz. Hitz egin gurekin.
Elkarrekin, zure enpresa lehiakorragoa izateko
eta bere gaitasun osoa erabiltzeko modua aurkituko
dugu. Aldaketarako behin betiko bidean
jartzeko.
blogs.tecnalia.com