aikor aldizkaria: hakima velez, txorierriko izarren distira lehiaketako finalista

1
AIKOR! 103 l 2011ko apirila www.aikor.com GAZTEA ETA 15 t: Itxaso Marina / a: Indra Murugarren Hakima Lezamakoa da eta 14 urte baino ez ditu. Hala ere, taula betetzen du bere mugimendu zorabiagarriekin. Dan- tzatzen orain dela urte bi hasi zen, “gusta- tzen zaidalako eta dantza egiten dudane- an libre sentitzen naizelako”. Joan den urtean funky klaseak hartu zituen, baina aurten akademiara joateari utzi egin dio. “Autodidakta naiz eta nire kabuz ikasi nahiago dut: telebistan agertzen diren dantzariak ikusten, ispilu aurrean entsea- tzen... Fama saioa ikusten dut normale- an”. Ez da erreza izan behar, batez ere dantzetan hainbat estilo uztartzen ditue- la kontuan hartzen badugu. “Funky, hip- hop, reggaeton... Balleta izan ezik beste dantza mota guztiak gustatzen zaizkit. Eta dantzatzeko, erritmo handiko abes- tiak nahiago ditut: Black Eyed Peas talde- arenak, Rihanna abeslariarenak...”. Lagunekin edo bakarka; berdin dio Hakimari nola dantzatzeak. Mireslerik amorratuenak etxean eta lagunen artean ditu. “Oso ondo egiten dudala esaten di- date eta dantza zaletasuntzat izatera ani- matzen naute. Baina nik uste dut oso maila baxua dudala”. Gure ustez, oso nes- ka apala dela esan diogu guk. Txorierritik Famara Hakima izenak “jakintsua” esan nahi du, eta erro arabiarrek nolabaiteko eragi- na izango dute gazteak dantzatzeko duen erraztasunean, beharbada. “Sabele- ko dantzarekin ere saiatu naiz, oso diber- tigarria da”. Eskolak, hipikak eta bestelako ekintzek astia uzten baliote, dantza aka- demia batera joatea gustatuko litzaiokee- la esan digu, eta inoiz dantzari profesio- nala izatea. “Baina dantzarena bigarren mailakoa da niretzat. Nik zaldizkoa izan nahi dut eta hipika eskolara noa horreta- rako. Aurreko egunean zalditik erori nin- tzen eta ospitalera eraman ninduen. Zal- diak salto eman zuen eta ustekabean harrapatu ninduen... Zorionez, sustoa mina baino handiagoa izan zen”. Dena dela, ziurtatu digu dantzari moduan au- kera ailegatuko balitzaio, ez lukeela gal- duko. Izarren Distira galan bere gaitasunen- gatik nabarmendu egin zen eta merezita- ko bigarren postua lortu zuen. Gala biga- rren aldiz antolatzen bada, bertan eman- go du izena berriro. Eta 18 urte betetzen dituenean, Fama saioan edo hura bezala- ko beste saioren batean saiatzea baliteke. Adi egongo gara, Hakima etorkizun haundiko dantzari gaztea delako. Zuhur ibili, Shakira! “Dantza egiten dudanean libre sentitzen naiz” Hakima, Hakima

Upload: kultur-kabia

Post on 06-Mar-2016

225 views

Category:

Documents


3 download

DESCRIPTION

AIKOR aldizkaria: Hakima Velez, Txorierriko Izarren Distira lehiaketako finalista

TRANSCRIPT

Page 1: AIKOR aldizkaria: Hakima Velez, Txorierriko Izarren Distira lehiaketako finalista

AIKOR! 103 l 2011ko apirilawww.aikor.com GAZTEA ETA 15

t: Itxaso Marina / a: Indra Murugarren

Hakima Lezamakoa da eta 14 urte

baino ez ditu. Hala ere, taula betetzen du

bere mugimendu zorabiagarriekin. Dan-

tzatzen orain dela urte bi hasi zen, “gusta-

tzen zaidalako eta dantza egiten dudane-

an libre sentitzen naizelako”. Joan den

urtean funky klaseak hartu zituen, baina

aurten akademiara joateari utzi egin dio.

“Autodidakta naiz eta nire kabuz ikasi

nahiago dut: telebistan agertzen diren

dantzariak ikusten, ispilu aurrean entsea-

tzen... Fama saioa ikusten dut normale-

an”. Ez da erreza izan behar, batez ere

dantzetan hainbat estilo uztartzen ditue-

la kontuan hartzen badugu. “Funky, hip-

hop, reggaeton... Balleta izan ezik beste

dantza mota guztiak gustatzen zaizkit.

Eta dantzatzeko, erritmo handiko abes-

tiak nahiago ditut: Black Eyed Peas talde-

arenak, Rihanna abeslariarenak...”.

Lagunekin edo bakarka; berdin dio

Hakimari nola dantzatzeak. Mireslerik

amorratuenak etxean eta lagunen artean

ditu. “Oso ondo egiten dudala esaten di-

date eta dantza zaletasuntzat izatera ani-

matzen naute. Baina nik uste dut oso

maila baxua dudala”. Gure ustez, oso nes-

ka apala dela esan diogu guk.

Txorierritik Famara

Hakima izenak “jakintsua” esan nahi

du, eta erro arabiarrek nolabaiteko eragi-

na izango dute gazteak dantzatzeko

duen erraztasunean, beharbada. “Sabele-

ko dantzarekin ere saiatu naiz, oso diber-

tigarria da”. Eskolak, hipikak eta bestelako

ekintzek astia uzten baliote, dantza aka-

demia batera joatea gustatuko litzaiokee-

la esan digu, eta inoiz dantzari profesio-

nala izatea. “Baina dantzarena bigarren

mailakoa da niretzat. Nik zaldizkoa izan

nahi dut eta hipika eskolara noa horreta-

rako. Aurreko egunean zalditik erori nin-

tzen eta ospitalera eraman ninduen. Zal-

diak salto eman zuen eta ustekabean

harrapatu ninduen... Zorionez, sustoa

mina baino handiagoa izan zen”. Dena

dela, ziurtatu digu dantzari moduan au-

kera ailegatuko balitzaio, ez lukeela gal-

duko.

Izarren Distira galan bere gaitasunen-

gatik nabarmendu egin zen eta merezita-

ko bigarren postua lortu zuen. Gala biga-

rren aldiz antolatzen bada, bertan eman-

go du izena berriro. Eta 18 urte betetzen

dituenean, Fama saioan edo hura bezala-

ko beste saioren batean saiatzea baliteke.

Adi egongo gara, Hakima etorkizun

haundiko dantzari gaztea delako. Zuhur

ibili, Shakira!

“Dantza egiten

dudanean libre

sentitzen naiz”

Hakima,

Hakima

Aldakak mugitzen pareko-rik ez duen abeslari kolon-biar baten abesti bateanbere izena esaten zutenbatera. Baina gu etxekodantzariarekin gelditukogara oraingo honetan. Ha-kima Vélezek odolean da-rama erritmoa, eta aho be-te hortz uzten ditu beradantzatzen ikusten dutenguztiak.