965 azala:maquetación 1 01/10/15 13:50 página 1 0 2 0 1 5 ... · netan, emakumeen mundu martxa...

24
ELGOIBAR - 965. zenb. XXIII urtea - 2015-10-02 Sasoiak ez du adinik

Upload: others

Post on 20-Oct-2019

2 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: 965 azala:Maquetación 1 01/10/15 13:50 Página 1 0 2 0 1 5 ... · netan, Emakumeen Mundu Martxa iritsi da Euskal Herrira. Martxoaren 8an hasi zen Kurdistanen, eta duela egun batzuk

ELG

OIB

AR

- 965

. zen

b. X

XIII

urte

a - 2

015-

10-0

2

Sasoiak ez du adinik

965 azala:Maquetación 1 01/10/15 13:50 Página 1

Page 2: 965 azala:Maquetación 1 01/10/15 13:50 Página 1 0 2 0 1 5 ... · netan, Emakumeen Mundu Martxa iritsi da Euskal Herrira. Martxoaren 8an hasi zen Kurdistanen, eta duela egun batzuk

965 azala:Maquetación 1 01/10/15 13:50 Página 2

Page 3: 965 azala:Maquetación 1 01/10/15 13:50 Página 1 0 2 0 1 5 ... · netan, Emakumeen Mundu Martxa iritsi da Euskal Herrira. Martxoaren 8an hasi zen Kurdistanen, eta duela egun batzuk

ZOZOAK BELEARI 3

NEREA GURRUTXAGA

NORA KORTABARRIA

“Emakume talde ugari dabiltza feminismorako bidea zabaltzen herri latinoamerikarretan”

Aupa, Nerea! Egia esan kurtso hasiera ezin hobeaizaten ari naiz; beharbada hasi besterik egin ez de-lako, baina oraingoz oso gustura. Zuk ere hasieraona izango zenuela espero dut. Baina tira, joan

nadin harira. Ikusten dudanez Emakumeen Mundu Martxarabatu zara jadanik, eta ez hori bakarrik, Origen del Abya yala-Una crítica al Heteropatriarcado hitzaldiak asko erakutsi dizuladirudi. Horrez gain, Txileko egonaldian ere izugarri ikasiko ze-nuela iruditzen zait, eta hango egoera Euskal Herrian duguna-rekin behin eta berriz alderatu duzula.

Nire kasuan, oraindik martxara fisikoki batu ez naizen arren,inguratuta bizi garen eredu patriarkalaren eraginaz gero etagehiago jabetzen ari naiz. Aurten goi mailako kirol munduagertutik bizitzea egokitu zait, eta errealitateaz ohartu nadin be-

giak ongi irekitzen ditudan bakoitzean, bihotzean ziztada txikibat igartzen dut. Badakit ez naizela ari ezer berririk idazten etaagian asko emakumeak eta kirola gaiaz aspertu zaretela jada-nik. Hala ere, ezin naiteke isildu.

Ohartu, guztiok ohartzen gara kirolean (beste gai askorenartean) gizonek eta emakumeek dituzten paper ezberdinez, etaez naiz kirol ezberdinez hitz egiten ari.

Arazoa, horren aurrean normaltasunez jokatzen dugula da,eta bien artean dagoen jauziaz, benetan, gertutik bizi dugu-nean ohartzen garela. Horregatik, zuk luzatutako gonbidapenaluzatzen dizuet nik beste guztiori. Ea Bilbon zuk, nik eta bestezozo zein beleek elkar ikusten dugun. Batu gaitezen poliki-polikiGeure Mundu Martxara, errealitate feminista batez gozatu de-zagun!

Kaixo, Nora! Zer moduz hasi duzu ikasturtea? Lasai, ezdizut ikasketen inguruan hitz egingo oraingoan. Aste ho-netan, Emakumeen Mundu Martxa iritsi da Euskal Herrira.Martxoaren 8an hasi zen Kurdistanen, eta duela egun

batzuk iritsi zitzaigun Euskal Herrira karabana feminista. Astebu-ruan Bilbon izango den arren, asteartean, girotzen joateko,Norma Mogrovejoren Origen del Abya yala-Una crítica al Hete-ropatriarcado hitzaldian egon nintzen. Kolonizazio aurreko lur la-tinoamerikarrari deritzo Abya yala. Konkistatzaileek eredupatriarkal eta heterozentristaren eraketan izan zuten garrantziazhitz egin zigun Normak.

Teoria ezberdinak daude. Batzuek esaten dute pueblos origi-narios deituak direnak, parekideak zirela genero eta klase sozia-lari dagokionez, eta kolonizazioak sortu zituela arraza eta genero

banaketak. Beste batzuek diote bazegoela jada banaketa bat se-xuen artean, baina ez zela agian horren hierarkikoa.

Dena dela, argi dago kolonoen pentsaerak eragin nabariaizan zuela herri horien kulturan. Horregatik esaten da, despatriar-kalizatzeko, aurretik deskolonizatu beharra dagoela. Emakumetalde ugari dabiltza feminismorako bidea zabaltzen herri latinoa-merikarretan.

Nik errealitate hori ezagutzeko zortea izan nuen Txilen, etaorain Euskal Herrian dugu eurengandik ikasteko parada. Emaku-meen Mundu Martxa aukera ezin hobea iruditzen zait beste he-rrialde batzuetako egoeraren eta mugimenduen berri izateko.Horregatik animatu nahi zaitut ekitaldi hauetan parte hartzera,igandean izango baita egun nagusia Bilbon. Hartu ditzagun ka-leak, erakus dezagun munduko emakumeon indarra!

“Guztiok ohartzen gara kirolean gizonek eta emakumeek dituzten paper ezberdinez”

965 alea:Maquetación 1 01/10/15 13:51 Página 3

Page 4: 965 azala:Maquetación 1 01/10/15 13:50 Página 1 0 2 0 1 5 ... · netan, Emakumeen Mundu Martxa iritsi da Euskal Herrira. Martxoaren 8an hasi zen Kurdistanen, eta duela egun batzuk

IRITZIA

Kalebarren plaza, 2 - 20870 ELGOIBAR - 943 744 112 - [email protected] www.barren.eus

Publizitatea: 943 743 704 - [email protected]

BARRENek bere gain hartzen du espazio arazoengatik iragarkiak lekuz aldatzeko eskubidea. BARRENek ez du bere gain hartzenIritzia, Zozoak Beleari eta eskutitzak ataletan adierazitakoen erantzukizunik. KOORDINATZAILEA Ainara Argoitia KAZETARIAK Ainhoa An-donegi, Asier Orbea, Ainara Argoitia, Irati Agirreazaldegi HIZKUNTZA ARDURADUNA Ainara Argoitia PUBLIZITATEA Leire Rubio, Leire AlberdiMAKETATZAILEA Zaloa Arnaiz ATARI DIGITALEKO ARLO TEKNIKOAREN ARDURADUNA Aitor Lauzirika ADMINISTRARIAK Amaia Arrizabalaga, NereaOsoro KOLABORATZAILEAK Garazi Ayesta, Nora Hadi, Ibon Serrano, Arkaitz Irureta, Nora Kortaberria, Nerea Gurrutxaga, AndoitzAgirregomezkorta, Abel Arriaga, Inma Mugertza, Ander Izagirre, Ana Alberdi, Eneko Iturbe, Javi Muñoz, Rafa Furnier, Eire Vila, MikelOlaizola, Manu Sanchez, Unai Villena, Iosu Juaristi, Ainhoa Lendinez, Iñigo Lamelas, Jose Luis Azpillaga, Julen Ansola, Eider Iriondo,Edurne Izagirre, Alain Ulazia, Enetz Ezenarro, Jesus Jimenez, Mikel Artola, Iñaki Odriozola, Ander Mujika, Ander Soraluze. INPRIMATEGIAGertu Koop.E. TIRADA 4.860 ale LEGE GORDAILUA SS-1.038/92 ISSN 1138-1855

ARGITARATZAILEA: LAGUNTZAILEAK:

4

Hamazazpigarren mendean He-behereak etengabeko haz-kunde ekonomikoan murgildua

zeuden, eta oparotasunean, gorengoklaseek aberastasun ikur berri bat aur-kitu zuten: tulipanak. Garaiko lorategielitista eta eleganteenetan zeuden, etaoso produktu desiratua bihurtu zen. Es-kariaren hazkunde izugarria ikusita etaudako lorea denez, merkatariek gauregungo eperako merkatuen antzerakobat asmatu zuten, erosleek tulipanak lo-

ratze garaiaren aurre-tik erosteko eskubide-aren jabe egitekoaukera izan zezaten. Poliki-poliki, mer-

katu berri honek inber-tsiogile txikiei ere ateak

zabaldu zizkien, eta noski,hauek ere etekinak atera

nahian, tulipanak loratu baino le-henago etekin mamitsu baten truke

eskubideak salduta, loreen prezioa go-renera iritsi zen. Garaiko liburuek diote

1635. urtean berrogei tulipanen truke100.000 florin ordaindu zituela nor-baitek, artisau baten urteko soldata200 florin ingurukoa zenean. Baina1637. urtean, prezioen zentzugabeke-riaz ohartuta, inbertsiogile gehienak tu-lipanak saltzen hasi ziren eta prezioahondoratu egin zen, historiako lehe-nengo burbuila espekulatiboa sortuz,milaka aurreztaile txiki harrapatuz.

Gizakiok diru erraz eta azkarrarengosea DNAn txertatuta izango bagenubezala, tulipanekin gertatutakoa asko-tan errepikatu da historian zehar, 28kocrack delakoa, puntu com enpresa tek-nologikoen burbuila, edo gertuen dau-kaguna, higiezinen edo etxebizitzena,adibidez. 400 urte ez dira nahikoaizan Herbehereetako noble eta arti-sauek erakutsi nahi ziguten ikasgaiabarneratzeko eta jokabide berdinakerrepikatzen jarraitu dugu. Agian,ohartu gabe, jadanik hurrengo burbui-lari putz egiten hasiak gara.

Tulipanen ikasgaia

JESUS JIMENEZ

“Gizakiok diru erraz eta

azkarraren gosea DNAn

txertatuta izango bagenu

bezala, tulipanekin

gertatutakoa askotan

errepikatu da historian zehar”

Ekonomialaria

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak (Hezkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

965 alea:Maquetación 1 01/10/15 13:51 Página 4

Page 5: 965 azala:Maquetación 1 01/10/15 13:50 Página 1 0 2 0 1 5 ... · netan, Emakumeen Mundu Martxa iritsi da Euskal Herrira. Martxoaren 8an hasi zen Kurdistanen, eta duela egun batzuk

GUTUNAK 5

u OHARRAUrriaren 16an ez da BARRENik

egongo. Beraz, gogoratu aste horreta-rako informazioa astebetez aurrera-tzea. Zorion-agurrak, agenda-kontuaketa bestelako informazioa bidaltzekoazken eguna: urriaren 7a.

u AMUARRAINAK HILDA Joan zen asteartean, 11:00ak al-

dera, amuarrain ugari agertu zirenhilda San Lorentzo errekan, Ikastola on-doan. Auzokoek esaten dutenez,erreka ondoko enpresak isuritako likidopozoitsuak hil ditu, eta ez da hau ger-tatzen den lehenengo aldia. Kostataberreskuratu zituzten amuarrainak SanLorentzo errekan, orain ezerk axola ezdion enpresa baten erruz ordubeteanerreka berriz husteko. Uste dut jendeakjakin behar duela gertatzen ari denaeta Udalak eta gai hauetan eskuduntzadutenek isuna edo dena delakoa jarribeharko lioketela errudunari. Eskerrikasko.

I.C.

u DEBABARRENAKO I. RAID-AMorkaiko Mendizale Elkarteko Raid

taldearen izenean, eskerrik asko Deba-barrenako I. Raid-a antolatzen lagundudiguzuen guztioi:

Elgoibarko Udala, Kirol Patronatua,Udaltzaingoa, Udaleko brigadako lan-gileak, Debegesa, Debemen, Dano-

bat, Alcorta eta bertako langileak,Mara-Mara, Iriondo Kirolak, Astiga-rraga, GoBike, Bizkor, Pitxintxu, Txarri-duna, Beristain, Mauxitxa gaztak,Ainhoa Fisioterapia, Itxaspe pitxiak, Ja-sone inprenta, Eroski, Kaiku eta DYA.

Eskerrak ematen hasita, ezin ahaztuSaturixoko erreka jaitsiera posible egindutenak eta batez ere, Debako espele-ologia taldekoak. Proba berezia egi-teko, zakuak utzi dizkiguten Kimetzelkarteko kideak. Sallobente eta SanRokeko bolatokietan hiru txirlo antolatuduten auzotarrak eta bolondresak, be-reziki Aitzol Arriola, Aitor Olasolo, IbaiGurrutxaga eta Jesus Arrieta. Atxolingotransiziora traste guztiak igotzen etajaisten lagundu diguten Iñigo Loiola,Asier Lizarralde eta Ion Urbieta. Eten-gabe argazkiak ateratzen ibili denJulen Ansola. Proba ezberdinetan,parte hartzaileek igarotako lur saileneta baserrien jabeak. Maalako ater-pean mahai eta aulkiak jarri eta baz-karia zerbitzen aritu diren Ibana Loiola,Jone Olaizola eta Maite Landaburu.Une oro lagundu diguten Anex Retana,Unai Garate, Aritz Larrañaga, Iñaki Las-kurain, Eider Iriondo eta aipatu gabegeratu diren beste hainbat bolondres.

Bukatzeko, eskerrak parte hartzaileguztiei eta batez ere, Elgoibar etaMendaroko bikoteei.

Datorren urtean ere saiatuko garaantzerako beste raid bat antolatzen eta

hobetu beharrekoak kontuan izaten.Hurrengo urtera arte!

Debabarrenako I Raid-eko antolatzaileak

BARRENek ez du bere gain hartzen IRITZIA eta ESKUTITZAK ataletan adierazitakoen erantzukizunik. Eskutitzak ondo identifikatuta egonbehar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara: [email protected]

ESKUTITZEI BURUZKO ARAUDIA

BARRENen edozein gutun argitaratu ahal izateko, honako baldintzahauek bete beharko ditu nahitaez:

1. Eskutitz guztiek identifikatuak egon behar dute: izen-abizenak,telefono zenbakia eta NAN zenbakia derrigorrezkoak dira.2. 1.500 karaktere izan behar ditu gehienez eskutitzak.3.Eskutitzak izen-abizenen inizialekin edota izen-abizenekinargitaratuko dira. Ezizenarekin ezingo dira sinatu gutunak. Onartuegingo ditugu identifikagarriak diren taldeak: “Ikastolakoirakasleak”, esaterako. Bestalde, sinatzailearekin batera bestelagun batzuk ere daudenean, hauek ere identifikatuta egon behardute.4. Pertsona eta erakundeek gutun-egilearen izen-abizenak jakitekoeskubidea izango dute gutun horretan euren izena aipatu edoerreferentziaren bat egiten bada eta gutuna inizialekin sinatutabadago.5. Ez dira onartuko: biraoak, gutun iraingarriak eta errespetu faltazidatzitakoak, buzoneatzeko edo kale banaketa egiteko idatzitakoidazkiak, pertsona eta erakundeei zuzenduriko mehatxuak…6. Ez dugu gazteleraz datorren eskutitzik argitaratuko.

965 alea:Maquetación 1 01/10/15 13:51 Página 5

Page 6: 965 azala:Maquetación 1 01/10/15 13:50 Página 1 0 2 0 1 5 ... · netan, Emakumeen Mundu Martxa iritsi da Euskal Herrira. Martxoaren 8an hasi zen Kurdistanen, eta duela egun batzuk

MOTZIAN6

Elgoibar etxe kaleratzerik gabeko herriizendatzeko Kaleratzeak Stop taldekoekaurkeztu mozioak ez du aurrera egin

Errefuxiatuak hartzeko hiri sareanparte hartuko du Elgoibarrek

Azkeneko bozeramaileen batzordean Udaleanordezkaritza duten hiru alderdiek adostutakoa daosoko bilkuran bozkatu eta aho batez onartu zutenmozioa, PSE-EEk atzera bota baitzuen hasieranaurkeztu asmo zuena. Errefuxiatuek bizi duten ego-era salatu eta egoera horri gizalegezko irtenbideabilatzeko exijitzen zioten EBko herrialdeei. Era be-rean, Siria, Irak eta inguruko herrialdeetatik gerratikihesi datozenak hartzeko prest agertu zen Udala.

Nafarroa Oinez jaira joateko autobusa Elgoibartik

Urriaren 18an ospatuko da Nafarroako ikasto-len aldeko jaia, Elizondon, eta egun horretarakoautobusa antolatu du Elgoibarko Izarrak, Udalarenlaguntzarekin. Autobusa 9:30ean irtengo da Elgoi-bartik (Sigmako autobus-geltokia) eta 19:30eanitzuliko da Elizondotik. Interesatuek Elgoibarko Iza-rrako bulegoan eman behar dute izena, urriaren15erako. Autobuseko txartelak 10 euro balio ditu(Elgoibarko Izarrako bazkideentzat, 8 euro).

Stock feria egingo du bihar Txankakuak,herriko merkataritza sustatzeko azoka

Pintura eta eskulan ikastaroakmartxan dira Mendaron

Pintura eta eskulan tailerrak antolatu ditu Men-daroko Udalak. Urrian hasiko dira bi ikastarook etaekainera arte iraungo dute. Pintura ikastaroak aste-lehenetan izango dira, 18:30etik 20:00etara, etaeskulan tailerrak, berriz, martitzenetan, ordu be-rean. Urteko kuota 163 eurokoa izango da batazein besterako (Ordainketa bi zatitan egingo da).

Kaleratzeak Stop-en mozioa eguenean heldu zen Elgoibarko Udalekoosoko bilkurara, EHBilduren eskutik. Elgoibar etxe kaleratzerik gabekoherri izendatzea eskatzen zuen Kaleratzeak Stop mugimenduak. Hamar

puntuko testua zen funtsean. Besteak beste, kaleratze guztiak gelditzeko “ahalduen guztia” egiteko eskatzen zion Udalari eta kaleratzeak egon diren kasuetanirtenbide bat bilatzeko etxerik gabe gelditu diren familientzat. Hasteko, kaleratzeprozesu bat hasten denean finantza erakundeen eta kaltetuen artean bitartekarilanak egiteko esan zioten Udalari, eta baita kaleratze arriskuan daudenen berriemateko exijitzeko epaitegiei, kaleratze horiek saihesteko eta kolektibo ahulenakzein diren identifikatzeko. Era berean, herrian hutsik dauden etxebizitzen inben-tarioa egiteko ere eskatu zioten Udalari, hutsik dauden etxe horiek, izan Udala-renak zein jabe pribatuenak, “fede oneko zordunen” erabilerarako gordetzeko.Mozioak, baina, ez du aurrera egin. EHBildukoek eta PSE-EEko zinegotziakbozkatu zuten alde. EAJk, berriz, mozio horren “ordezkoa” aurkeztu zuen, etahorrexek egin zuen aurrera. EHBilduko eta PSE-EEko zinegotziak abstenituegin ziren bozketan.

Stock feria antolatu du biharko Txankakuak, Elgoibarko Merkatarien El-karteak. 10:00etatik 14:30ak bitartean egingo da, Lekueder parkean. He-rriko 19 saltokik parte hartuko dute guztira azokan, eta 14:00etan 600euroko saria zozketatuko dute Txankakuaren saltokietan erosketaren bat egindutenen artean. Saria eskuratzeko, hori bai, txartel sarituaren jabeak Lekue-derren egon beharko du zozketako unean.

Eskulanen erakustaldirako izenaemateko epea, zabalik

Urriaren 31n egingo da Elgoibarren eskulanenerakustaldia, Leku Eder plazan,10:30etik 14:00akbitartean, eta Udaletik jakinarazi dute zabalik da-goela izena emateko epea. Izena emateko nahizinformazio gehiagorako: 943 742 158 edo [email protected] (Elgoibarko Kultura Saila).

965 alea:Maquetación 1 01/10/15 13:51 Página 6

Page 7: 965 azala:Maquetación 1 01/10/15 13:50 Página 1 0 2 0 1 5 ... · netan, Emakumeen Mundu Martxa iritsi da Euskal Herrira. Martxoaren 8an hasi zen Kurdistanen, eta duela egun batzuk

MOTZIAN 7

Mixel Etxekoparren kontzertua izango da gaur Sotoan, eta Xan Airek‘Euskara Iparraldean’ izeneko hitzaldia eskainiko du hilaren 7an

Urriaren 16ra arteko epea dagoElgoibarko Udalaren egutegirako

argazkiak aurkezteko

Elgoibarko kultura, artea eta ondarea izangoda Elgoibarko Udalaren 2016ko egutegirakogaia, eta interesatuek urriaren 16a arteko epeadute lanak aurkezteko. Herritar bakoitzak gehienezsei argazki aurkeztu ahal izango ditu CD bateanedo emailez. Elgoibarren jaio, bizi, ikasi edo lanegiten dutenek parte hartu ahal izango dute. Ar-gazkiak ezinbestean Elgoibarkoak izan beharkodira. Informazio gehiagorako: 943 744 366 /[email protected].

Aiastiako jaiak, giro ezin hobean

Mixel Etxekopar (Gotaine-Iribarne, 1963) txirulari, kantari eta bertsolari zuberoarrak kontzertuaeskainiko du gaur, hilak 2, Elgoibarko Kultur Etxeko Sotoan. Elgoibarko Izarrak, ElgoibarkoUdalaren laguntzarekin, Sinuose elkartearekin eta herriko beste hainbat eragilerekin elkarla-

nean antolatu duen Haizea dator Iparraldetik! zikloaren barruan izango da kontzertua. 23:00etanhasiko da kontzertua eta sarrerak Sotoan bertan jarriko dituzte salgai, hiru euroan.

’Euskara Iparraldean: egiak eta susmoak’Eguaztenean, berriz, Euskara Iparraldean: egiak eta susmoak izeneko hitzaldia eskainiko du Xan Airek,Euskal Herriko Kazetan eta Berrian kazetari izandakoak. Gaur egun, Seaskako Euskaraz Bizi egitasmokokoordinatzailea da. Iparraldean euskarak eta euskaldunek bizi duten egoeraren berri emango du Airek,eta ondorengo galderei erantzungo die, besteak beste: Euskararen egoera benetan da kaxkarra Ipa-rraldean? Zein dira datuak, eta dinamikak? Zertan, nola dabiltza bertako euskaltzaleak? Nolako jarreradiogu gaiari Elgoibartik begiratuta?. Hitzaldia Kultur Etxeko hitzaldi-gelan izango da, 19:00etan.

San Migel eguna ospatu zuten martitzenean Aiastia auzoan. Murkaikupefrontoiko zorua bustiegi zegoela-eta bertan behera laga behar izan zutenesku-pilotako finala, baina bestela, giro onean igaro zuten eguna. Auzotarrekelkarrekin bazkaldu zuten elkartean eta Elustondo anai-arreben trikiti-hotsek girotuzuten bazkalostea. Ospakizunak, hala ere, barixakuan hasi zituzten. Arraza li-breko artzain txakurren Euskadiko Txapelketa jokatu zen zapatuan, eta ManuelGorriti aizarnazabaldarraren Nere txakurra izan zen onena, 261 punturekin.Jose Antonio Arrillaga elgoibartarrak egin zuen bigarren Txiki txakurrarekin (256puntu lortu zituzten) eta Matxinbentako (Azpeitia) Pello Segurolak hirugarren, Argitxakurarrekin . Domeka goizaldean jokatu zen auzoko bolo txapelketan, berriz,Migel Mugertzak lortu zuen lehen saria (100 euro), lau txirlorekin. Angel Loiolaeta Almorza sailkatu ziren bigarren eta hirugarren postuetan. Aiastiako igoeran,berriz, Igon Manzisidor izan zen azkarrena, 19 minutu eta 48 segundukodenborarekin. Guztira, 26 lagun lehiatu ziren.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final zortzirenak,

ElgoibarrenBihar jokatuko da Elgoibarren Gipuzkoako Ber-

tsolari Txapelketako final zortzirenetako saioa. He-rriko Antzokian izango da saioa, 17:30ean, etasei bertsolari lehiatuko dira: Manu Goiogana, UnaiMuñoa, Oihana Iguaran, Iñigo Gorostarzu, IbanUrdangarin eta Manex Mujika. Sarrerak salgaidaude www.bertsosarrerak.eus helbidean (gaur12:00ak arte). Hala ere, egunean bertan ere sal-duko dira Antzokian bertan.

Xan Aire

965 alea:Maquetación 1 01/10/15 13:51 Página 7

Page 8: 965 azala:Maquetación 1 01/10/15 13:50 Página 1 0 2 0 1 5 ... · netan, Emakumeen Mundu Martxa iritsi da Euskal Herrira. Martxoaren 8an hasi zen Kurdistanen, eta duela egun batzuk

ERREPORTAJEA8

Aubixa, alzheimerdunen aterpeAlzheimerra eta beste zenbait dementzia dituztenentzat eta haien senideentzat erreferentziazko gune bihurtuko daAubixa aurrerantzean. 1990. urtean Eusko Jaurlaritzak Kultur Ondare izendatu zuenetik, barnetegia da Aubixa,euskal girotze barnetegia. Baina hori baino gehiago ere bada. Euren maila eta adinerako proposatutako eskolahelburuak lortzen ez dituzten ikasleek nahiz gaitasun intelektual handikoek, afektibitate arazoak dituztenek, ka-leko umeek... ere badutelako lekua Aubixan. Zentro irekia da, eta orain alzheimerdun gaixoak, haien senideaketa gaitza ikertzen eta sozializatzen burubelarri lanean ari diren elkarte eta eragileak ere hartuko ditu. MaritxuLoiola Aubixako jabeak eta Koldo Aulestia AFAGIko presidenteak eman dizkigute azalpenak.

Etxean ikusi zuen Maritxu Loiolak alzheimerdun batekin bizi-tzea zein lotua eta gogorra den. Amama, ama eta sasoi ba-tean Aubia baserrian (Aubixa) morroi izan zuten lagunak ere

izan zuten, eta ondo gogoan dauka zein “gogorra eta tristea”den burua galdu duenaren ondoan egotea, lagundu nahi etanola asmatu ezin hori. Ezagutzen zuen AFAGI alzheimerdunenGipuzkoako elkarteko presidente Koldo Aulestia ere, eta ha-laxe, Aubixa etxea elkartearen eta gaitzarekin bizi zirenen beha-rretarako erabiltzea proposatu zion, etxeak berak horretarakoaukera ematen zuen heinean. Izan ere, Aubixa Jaurlaritzari lotuadago joan deneko 28 urtean hitzarmen baten bidez, eta astele-henetik ostegunera, euskal girotze barnetegia da. Euskal Herriosoko taldeak etortzen dira, eta haiengan euskararekiko senti-mendu positiboa sortzea da aterpetxeko arduradunen eginkizunnagusia. Urteak 365 egun ditu, baina, eta gainerako egunetanetxe horrek gizarteari beste zerbait eskaini ziezaiokeela sinetsitazegoen Maritxu, eta sinatu zuen elkarlanerako hitzarmena AFA-GIrekin. Duela urtebete inguru izan zen hori, eta geroztik, egin di-

tuzte saio batzuk probarako. Elkarlana “oso emankorra” dela na-barmendu du Maritxuk, eta gustura dira bi aldeak. Aubixak gaurarte zituen eginkizunei eusten die, baina alzheimerra eta adimen-gaitasunen moteltze edo galera itzulezina duten beste hainbat gai-xoren eta haien senitartekoen kolektiboari ere zabalik egongo da2016tik aurrera. Joan den asteburuan bertan etxea ezagutzekoaukera izan zuten AFAGIren bueltako lagunek. AlzheimerrarenNazioarteko Egunaren bueltan (irailak 21) urtero antolatzen du El-kartasun Eguna AFAGIk, eta aurten Debabarrenean egitea toka-tzen zitzaienez, “aukera polita” iruditu zaie Elgoibarrera etorri etaetxea ezagutzeko. Bertan elkartu ziren dozenaka gaixo eta se-nitarteko bazkaltzeko, eta “egun zoragarria” igaro zutela na-barmendu dute bai Koldo Aulestia AFAGIko presidenteak etabaita Maritxu Loiola Aubixako jabeak ere. Itxaropentsu diraetorkizunari begira, eta ilusioz eta lanerako gogoz. “Ahaleginakmerezi du. Gizarte sentsibleagoa, bihotz-zabalagoa, apalagoaeta humanoagoa lortzeko ahalegina beti delako interesgarria”,dio Maritxuk.

Koldo Aulestia AFAGIko presidentea asteburuan Aubixan bildutako gaixo eta senitartekoei azalpenak ematen.

- AINARA ARGOITIA -

965 alea:Maquetación 1 01/10/15 13:52 Página 8

Page 9: 965 azala:Maquetación 1 01/10/15 13:50 Página 1 0 2 0 1 5 ... · netan, Emakumeen Mundu Martxa iritsi da Euskal Herrira. Martxoaren 8an hasi zen Kurdistanen, eta duela egun batzuk

ERREPORTAJEA 9

“Alzheimerra sozializatu eta normalizatunahi dugu; sentsibilizaziotik harago joan”

AFAGI alzheimerdunen Gipuzkoako el-karteko eta CEAFA alzheimerra eta bestedementzia batzuek dituztenen senitarte-koen Espainiako konfederazioko presi-dentea da Koldo Aulestia. AsteburuanAubixan izan da AFAGI elkartearen buel-tako beste dozenaka lagunekin batera,etxea eta inguruak erakusten. Alzheime-rraren Nazioarteko Egunaren harira ur-tero egin ohi dute bazkari bat, eta aurtenElgoibarren batu dira, elkarrekin Aubixanhasiko duten ibilbide berria aitzaki har-tuta. Ilusioa nabari zaio.

w Noiz eta nola sortu zen Aubixa zen-troa eratzeko proiektua?

Gutxi gorabehera urtebete izangoda lanean hasi ginela. Maritxuren ekime-nez hasi zen dena. Aubixa baserriarigaur egun ematen zaion erabileratikaparte, gizarte alorrean zer beste erabi-lera eman ziezaiokeen aztertzen hasizen eta gurekin jarri zen harremanetan,alzheimerraren gaitza gertutik bizi izanduelako berak etxean, amarekin etaamonarekin, eta oso sentsibilizatua ze-goelako gure gaiarekin –gure gaiarekinere–. Luze aritu ginen hitz egiten gure el-kartearen zereginaz, alzheimerdunen fa-miliei laguntzeaz, eta Aubixak eskainizezakeenaz. Nolabait esatearren, Au-bixa alzheimerrarekin bizi diren guztienetxea ere izatea nahi genuen. Horrek ezdu esan nahi, jakina, Aubixak gaur duenaktibitatea bazter lagako duenik. Jaurla-ritzarekin hitzarmena sinatuta daukaduela 28 bat urtetik, astelehenetik oste-gunera bitartean aterpetxe modura fun-tzionatzeko, baina jai-egun askotan etaoporraldian libre dago, eta tarte horre-tan erabiliko dugu guk etxea gaixoei etahaien senitartekoei laguntzeko.

u KOLDO AULESTIA AFAGI-KO ETA CEAFA-KO PRESIDENTEA

Arg.: Jabi Leon

965 alea:Maquetación 1 01/10/15 13:52 Página 9

Page 10: 965 azala:Maquetación 1 01/10/15 13:50 Página 1 0 2 0 1 5 ... · netan, Emakumeen Mundu Martxa iritsi da Euskal Herrira. Martxoaren 8an hasi zen Kurdistanen, eta duela egun batzuk

ERREPORTAJEA10

w Zer da zehazki egin asmo duzuena?Lau ataletan egingo genuke lan guk:

senitarteko laguntzaileekin, gaixotasuna-ren lehen fasean dauden gaixoekin, bo-luntarioekin eta beste elkarte edoerakunde batzuekin, haien arteko elkarre-kintza sustatzeko. Familiartekoentzako bi-hiru eguneko egonaldiak antolatukoditugu, kanpo ekintzak gaixoentzat, pres-takuntza saioak, eta aldi berean, senitar-tekoen ospakizunetarako ere erabilikodugu Aubixa. w Badago inguruan Aubixakoaren an-tzerako esperientziarik?

Ez, ez dago. CEAFA alzheimerra etabeste dementzia batzuek dituztenen seni-tartekoen Espainiako konfederazioko pre-sidentea ere banaiz, eta nik neuk ez dutbeste halako esperientziarik ezagutzen.303 elkarte gara Espainian, eta orain arteez dugu burua halakoetarako izan. Bai gueta baita instituzioetakoak ere gaixoen-tzako eguneko zentroak sortzen eta bul-tzatzen aritu gara bereziki. Gure gaixoakzaintzen dituztenez ere kezkatu gara, ja-kina, baina Aubixa moduko zentroa erre-ferentea izango da Espainian. Hori bai,argi utzi nahiko nuke honekin ez dugulaghetto bat sortu nahi Aubixan; ez dugulaalzheimerdunen egoitza bihurtuko alegia.Aubixa zentroa zabalik dago; denon-tzako dago lekua, eta hala behar du, gai-nera, Aubixaren premia askok dutelako.Hori bai, aurrera begira, Aubixa bueltahorretan beste espazio batzuk sortzeadago gure buruan, beti ere etxea eta in-gurua zainduz eta zementorik erabiligabe. w Ikerketarako ere erabiliko duzue

beraz zentro hau.Bai, baina ikerketa klinikoa barik gi-

zarte ikerketa izango da guk egingo du-guna. Gaixoaren inguruan familiak etagizarteak zer bizi duen aztertuko dugu,zuzendu edo hobetu beharrekoak identi-fikatzeko. Menpekotasun Legearen bidezzer laguntza jasotzen duten, gaixoa ba-tetik bestera erabiltzeko etxekoek zeintzukaukera dituzten, bizi diren lekuko irisga-rritasuna ona ote den... aztertzen dugu,eta zaintzaile profesionalak ere presta-

tzen ditugu, ondoren senitartekoei lagun-tzeko. Era berean, belaunaldien artekotopaketak ere antolatzen ditugu AFAGItik.Ikastolekin oraintsu hasi gara lanean. Do-nostian egin dugu saiotxo bat SantoTomas lizeoko haurrekin. Elkartea ezagu-tzen egin dituzte bi-hiru egun eskola-umeek, eta tailerretan ditugun gaixoekinere izan dira. Eta sinistuta gaude zereginguzti horretarako aukera asko eskaintzendizkigula Aubixak. Lekua bera zoragarriada. Naturarekin hartueman zuzen horre-tan hiri batean egin ezin daitezkeengauza asko egin daitezke, behar dugunatseden giroan. Begira, psikosimula-zioko tailerrak ditugu guk bai Donostian,Eibarren eta Irunen, eta urtero egitendugu bazkari bat. Bada, bazkari hori Au-bixan egin dugu aurten, ikusteko gurejendea nola sentitzen zen inguru hartan,eta garbi ikusi dugu haientzat bestemundu bat dela hori eta kalean egiten ezdutena egiteko aukera eskaintzen dielaetxeak eta inguruak.

w Zein da zuen erronka nagusia?Alzheimerra sozializatzea eta nor-

malizatzea. Gure asmoa Aubixan inda-rra hartzea da, gero 25 urte hauetanikasi duguna kaleratzen asmatzeko,denon artean elkarbizitza sustatzekoeta gizarte lagunkoiago bat lortzeko.Alzheimerraz ari garela, batzuetanematen du denok gaudela sentsibiliza-tuta, baina sarritan sentsibilizazioa pe-narekin eta errukiarekin lotzen dugu,eta guk harago joan nahi dugu. Guknormalizatu nahi dugu gaitza; ez die-

zagula jendeak errukiz begiratu. Egindezala jendeak beste ariketa, gizarteaaldatzeko. w Urtebete daramazue elkarlanean,baina noiz hasiko zarete lanean?

Bai, mantso joan da kontua orainarte, ondo lotu beharra zegoelakodena: zer nahi genuen eta zer egin ge-nezakeen. Orain, urte amaieran,egingo dugu AFAGIn 2016rako plan-gintza eta orduan egingo ditugu gurelehen erretserbak Aubixan, adostutakoplangintza hori garatzeko. w ‘Stop Alzheimerra 2020’ egitas-moa jarri duzue martxan Deban. Zer-tan datza?

Ekainean aurkeztu genuen pro-grama. CITA Alzheimer fundazioarekinelkarlanean ari gara. Debako 60 urtezgorako biztanleak hartuko ditugu iker-ketarako, 1.500 bat pertsona guztira,eta dementzia zenbatetan eta zein gra-dutan ematen den aztertuko dugu. Iker-keta kliniko hori CITA Alzheimerrekegingo du, eta gurea gehiago izangoda gizarte ikerketa, ikustea lagun ho-riek zeintzuk gabezia dituzten, zerbehar... Uste dugu Debako emaitzakestrapolagarriak izango direla gutxie-nez Euskal Herrira. Gerta daitekeelakoAndaluzian, esate baterako, egoerabeste bat izatea, laguntzetan-eta gureatzetik dabiltzalako han, baina gureerrealitatearen irudia egiteko behintzatbalioko digu Debako honek.w Batez bestekoa baino dementziakasu gehiago daude Deban, ala?

Batek baino gehiagok galdetu dithori, baina ez da hori, ez. Ezaugarrijakin batzutako herria behar genuen.60 urtez gorakoekin lan egin nahi ge-nuen, baina kopurua kontrolatzeko mo-dukoa izan behar zen. Ezin genuenhau Donostian egin, esaterako, laginbat aukeratu beharko genukeelako la-nerako. Udalarekin ere harremana ba-genuen eta beste eragile aktibo batzukere gertukoak genituen, eta horek erelagundu du Deban izatea. Proiektu ho-netan Mendaroko Ospitala ere zuzen-zuzenean ari da parte hartzen.

“Gure asmoa Aubixan indarra hartzea da, gero

25 urte hauetan ikasiduguna kaleratzen

asmatzeko”

965 alea:Maquetación 1 01/10/15 13:52 Página 10

Page 11: 965 azala:Maquetación 1 01/10/15 13:50 Página 1 0 2 0 1 5 ... · netan, Emakumeen Mundu Martxa iritsi da Euskal Herrira. Martxoaren 8an hasi zen Kurdistanen, eta duela egun batzuk

KULTURA 11

“Beldurrak eta lotsak lotu ezean, betierantzuten du gorputzak dantzarako”

Ginea Konakrikoa da, eta oso ezaguna dadantza munduan. Munduko jaialdi garrantzi-tsuenetan egin du dantzan eta dantza afri-karren enbaxadoretzat dute askok. Zumaianbizi da, baina hara eta hona dabil, dantzarakoeskakizunei erantzunez. Euskal Herrian nahizatzerrian ematen ditu eskolak, eta orainMendaron ere bai (Eguenetan, 18:30ean,Azpilgoetako Kultur Etxean). Probatu nahiduenak hara agertu besterik ez du.

w Noiz ekin zenion dantza irakasteari?Euskal Herrian 2008an ekin nion

dantza eskolak emateari, Donostian etaAdunan. Jarraitzen dut bietan, baina orainbeste herri askotan ere badihardut. Gi-nean ere ematen ditut eskolak, atzerritikjende asko joaten delako hara nire bila.Gure herrian dantzari onak gehienak dira,baina jendeari dantzan erakusteko pa-zientzia dutenak gutxi. Balio egin beharda. Han nagoen denboran neuk ere har-tzen ditut eskolak, dantza uneoro aldatzendelako. Gauza bat esango dizut: nik ezdaukat herririk, ni mundukoa naiz eta dei-tzen didaten lekura joaten naiz dantzara.w Bigarren eskola eguna izan duzu as-teon Mendaron? Zer topatu duzu?

Sekula egon gabea nintzen hemen,eta etorri nintzenean eta taldekideak eza-gutu nituenean, sekulako sorpresa atse-gina hartu nuen. Dantzara datozen askobeldurrez etortzen dira, baina Mendaronez dut halakorik ikusi. Nire herrialdekoenantz handia dute hemengo ikasleek. Bizidute dantza, lotsarik ez dute, eta beharere ez, eta gozatzera datoz. Nik beti esa-ten dut dantzarako lurrarekin dugun har-tueman hori sentitu behar dela eta hemen

sentitzen dute. Denok daukagu gorputzbat, eta beldurrak eta lotsak lotu ezean,eta osasunak baimenduz gero, gorputzakbeti erantzuten du. Oinarrizkoa irakastekonago ni, baina eurek askatu behar dutegorputza, zuhaitzek hostoak bezala. Las-ter irtengo gara kalera erakustaldiren batematera.w Zer ezaugarri ditu zure dantzak?

Gorputz mugimendua lantzen dagehien, gorputza sentitzea ezinbestekoadelako. Haserreak, pozak... denak askatubehar dira dantza afrikarrean, sentimen-duen dantza delako. Fisikoa asko lantzenda, perkusioaren erritmora beti. Dundu-nak, yenbeak, tinbalak... zuzeneko mu-sika gustatzen zait dantzarako. w Afrikan ematen du denek dakiteladantzan. Beste kontu bat da hemen.

Kalean dago dantza han. Kaleanbeti dago musika. Garai batean dantzaikastea derrigorrezkoa ere izan zen,baina gaur egun ez. Hala ere, zaila dadantza sentitu gabe bizitzea. Nik hirualaba izan ditut, eta haurdunaldietan ere

beti egin dut dantzan. Musika jarri etabat, hasten zitzaidan sabel barrukoa eredantzan. Ginean, entsegatzen ari garelaere, beti ditugu adinekoak eta gazteakbegira. Hango bizimoduaren parte da.Nik neuk beti ikusi dut hori. 10 bat urtenituela hasi nintzen herrian nabarmen-tzen, kalean dantza egiteagatik diruairabazten, eta aitak dantza eskolara era-man ninduten. w Zer eman dizu dantzak?

Pertsona gisa hazteko aukera. Ez dutbeste ikasketarik, baina mundu osoanbarrena ibili naiz. Ofa Susu dauka izenagure Gineako taldeak eta mundu osotiketortzen zaizkigu jaialdi handietan partehartzeko eskaintzak. w Zer diozu gure kulturaz?

Zuena eta gurea oso-oso ezberdinakdirela, baina zuena ere ari dela zabal-tzen, aberasten. Mundu txiki bat bizi dahemen ere gaur, mila herrialdetako jen-dea, eta hori aberasgarria da, besteen-gana zabaltzeko ezinbestekoa denneurri berean.

u MARIE TOURE DANTZARIA

- AINARA ARGOITIA -

965 alea:Maquetación 1 01/10/15 13:52 Página 11

Page 12: 965 azala:Maquetación 1 01/10/15 13:50 Página 1 0 2 0 1 5 ... · netan, Emakumeen Mundu Martxa iritsi da Euskal Herrira. Martxoaren 8an hasi zen Kurdistanen, eta duela egun batzuk

JAIAK12

Mekanosa

d idazmakinen salmenta

eta konponketa

d multikopistak

d fotokopiadorak

d erloju industrialak

d marrazketa

materiala

d informatika

d fax

Errosario, 27Tel: 943 74 02 84 Elgoibar

2, BARIXAKUA13:00 Lore eskaintza amabirjinaren aurrean eta txu-pinazoa. 17:00 Kiribil, Kalebarren plazan.18:00-19:00 Ludoteka.19:30 Igel-jokoa, txaranga eta buruhandiak.21:00 Afaria, Gabi jatetxean.

3, ZAPATUA11:30 Meza.Jarraian, Errosarioko amaren ezpata-dantza.13:00 Herri kirolak. Mutrikuko herri-kirol taldea. Ka-lebarren plazan.

5, ASTELEHENA17:30 Txokolatada. Baltasar elkartean.

6, MARTITZENA17:30 Zezentxoak eta pottokak.

7, EGUAZTENAAmabirjinaren Eguna19:00 Meza Errosario kaleko hildakoen omenez.Ondoren, salbea. Jarraian, mokadua Errosario kalean.

ERROSARIO KALEKO JAIAK

Urriaren 7an, eguaztenean, Errosarioko amabirjinareneguna da, eta izen bereko kalean goiz hasiko dituzte ospaki-zunak. Barixakuan amabirjinari lore eskaintza egin, asteburuanjai giroan murgildu eta amabirjinaren egunera bitartean horrelaibiliko dira kaleko bizilagunak eta gerturatzen direnak.

Jolas, jatorduez –afaria, txokolatada eta mokadua– gain,musika –Mauxitxa txaranga–, dantza eta kirolik ere ez da fal-tako Errosario kalean. Orain dela urte batzuk berreskuratuzuten Errosarioko amabirjinaren Ezpata-dantza eskainiko duteHaritzeko dantzariek zapatuan. Egun berean herri-kirol era-kustaldian, Mugertza anaiak aizkoran arituko dira eta KarmeleGisasola txingak eramaten eta ingudea altxatzen. Errosariokobizilagunek, beraz, gainerako elgoibartarrak ere gonbidatu nahidituzte beren kaleko jaietan ondo pasatzera.

965 alea:Maquetación 1 01/10/15 13:52 Página 12

Page 13: 965 azala:Maquetación 1 01/10/15 13:50 Página 1 0 2 0 1 5 ... · netan, Emakumeen Mundu Martxa iritsi da Euskal Herrira. Martxoaren 8an hasi zen Kurdistanen, eta duela egun batzuk

965 alea:Maquetación 1 01/10/15 13:52 Página 13

Page 14: 965 azala:Maquetación 1 01/10/15 13:50 Página 1 0 2 0 1 5 ... · netan, Emakumeen Mundu Martxa iritsi da Euskal Herrira. Martxoaren 8an hasi zen Kurdistanen, eta duela egun batzuk

ERREPORTAJEA14

‘60+’: Urte askoan eta ondo bizitzeko beste pauso bat

60 urtetik gorako herritarren artean jarduera fisikoa sustatzeko asmoz, egitasmo bat jarri zuen martxan Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak2011n. Ongizate Sailarekin batera apirilean pauso berriak eman zituen, eta irailean eta urrian, Mintxeta inguruan jarraituko du 60+ pro-gramak martitzen eta eguen goizetan. Bizimodu aktibo eta osasungarria eraikitzen erakusteaz gain, aurten izan da berrikuntzarik, alderdifisikoa lantzeaz gain, alderdi mentala eta soziala ere landu baitute. Horretarako Unai Arrieta psikologo eta orain dela gutxira arte eskubaloijokalari profesional izan den elgoibartarra dute gidari.

Adinean aurrera joan ahala moteldu egiten dela uste dugehiengoak, baina iritzi hori hutsean utzi dezakeenegitasmo bat bada Elgoibarren: 60+. Badira urte ba-

tzuk 60 urtetik gorako elgoibartarrak martxan jarri zirena, etagaur egun, astean birritan batez beste 40 lagun elkartzen diraMintxetan ariketa fisikoa egiteko, baita alderdi intelektual etaemozionala lantzeko ere. Gehiengoa 70 urtetik beherakoada, baina bada 80korik ere. Elgoibarko Udaleko Gizarte On-gizate Sailak eta Udal Kirol Patronatuak hasi zuen egitasmoa,eta orain, Unai Arrieta psikologo eta kirolaria da arduraduna.“Mintxetara datorrenari oinez ibiltzea gustatzen zaio, herrikoekintzetan hartzen du parte, jende aktiboa eta autonomoa da,osasunez ondo dagoena eta topera bizitzen segi nahi duena”,dio Arrietak.

Mintxeta kanpoaldean 60 urtetik gorakoentzat jarri zituztenkirola egiteko makinak. Haiek nola erabili ikasten hasi eta tal-

dea indartu egin zen. Beraz, Unai Arrietarengana jo zuten. Ka-rrera bukaerako lana eta beste hainbat ikasketa zahartze akti-boari buruz eginak ditu. “Karreran ezagutu nuen gai hau.Gerontologia ikasgaiko irakaslea oso ona zen, eta zahartzeariburuzko ikuspegi oso positiboa eman zigun. Azaldu zigun za-hartzea bizitzako prozesu eta adin batetik aurrerako gauza soilbezala, eta hor denok sartzen gara”. Arrietaren ustez, zahartzeaktiboarena azken 10-15 urteko kontua da. “Paradigma batda aztertzen duena zer egin dezakegun gure bizitzan urte as-koan eta ondo bizitzeko”.

ARIKETA FISIKOA ETA INTELEKTUALAMaila profesionalean aritu da Unai Arrieta eskubaloian eta

lehiaketa kirola egin arren, ariketa fisikoaz asko ikasi duela esandigu eta hori dela zahartze aktiboaren oinarrizko zutabe bat.Parte-hartzaileentzat propio prestatzen ditu ariketak Unaik. “Adi-

- IRATI AGIRREAZALDEGI -

Unai Arrieta psikologo eta kirolariarekin egiten dituzte ibilaldiak eta ariketa fisikoak 60 urtez gorakoek, eta hark ematen dizkie hitzaldiak ere.

965 alea:Maquetación 1 01/10/15 13:52 Página 14

Page 15: 965 azala:Maquetación 1 01/10/15 13:50 Página 1 0 2 0 1 5 ... · netan, Emakumeen Mundu Martxa iritsi da Euskal Herrira. Martxoaren 8an hasi zen Kurdistanen, eta duela egun batzuk

ERREPORTAJEA 15

Aurrejubilatu zenean, Argiñe Ga-bilondorekin hasi zen egitasmoan etahasieran gizonezko bakarra bazenere, animatu eta urtero jarraitu du.“Orain koadrila polita gaude, giroaere halakoa da eta gauza berriakikasten ditugu”. Hiru arlo lantzen di-tuzte: oreka, psikomotrizitatea eta in-

darra, eta horretarako egiten dituzten ariketetatik gimnasiada gehien gustatzen zaiona, “ibiltzen denok baitakigu”.

Jubilatu arren beti hartu du parte hainbat ekintzatan EliasLarrañagak. “KZgunean aritu nintzen, Esperientzia Eskolanizena emateko asmoa ere izan nuen, baina koadrilakoekinirtetea ere gustatzen zait eta hori ere ez nuen utzi nahi. Bainahonako hau beste irtenbide bat da, eta oso gustura nago”.

60+-en ikasitakoak etxean ere egiten ditu Eliasek. “Inda-rra eta beste hainbat arlo lantzeko eta ariketa interesgarriakproposatzen dizkigu irakasleak, eta nire kabuz, eginarenbidez, sumatu dut hobekuntza”.

Kalean izan zuen egitasmoarenberri eta Unai Arrietarekin hasi zenopor aurretik. “Gutxi batzuk hasiginen, eta pixkanaka handituz joanzen taldea. Oso pozik gabiltza, izanere, Unai oso alaia eta jatorra da”.

Egiten dituzten gauza guztiak ditugogoko. “Gimnasia egiten dugu,

oreka eta indarra land,u eta batzuetan bilerak izaten ditugu.Unaik azaltzen dizkigu gure adineko jendearekin zerikusiaduten gaiak, beti modu positiboan”.

60+ saioetan egindako ariketak beren kabuz ere egiteada asmoa, baina Maitek dio ez dela erraza. “Saioetara jo-anez gero, ezinbestean egin behar dira, baina etxean ez.Hala ere, ibili, asko ibiltzen naiz mendian”.

Arituan, besteak beste, orekan asko irabazi duela ustedu Maite Unzuetak. Horrez gain, lagun giroa ere eman dio60+ egitasmoak. Ariketa hitzaldiak ez ezik, elkarrekin ibi-laldi bat eta bazkaria ere egin baitzuten sari modura.

nean aurrera goazela egon daitezkeen galerakorekatzeko eta indartzeko ariketa fisikoak egiteazgain, asko ibiltzen gara oinez. Bultzatzen dut be-raiek egunerokoan, modu autonomoan bizitza es-tilo aktiboa izatea, mugitzea, oinez ibiltzea,etxetik irtetea. Ariketak sinpleak izanik, berenkabuz egiteko gai izatea”.

Egitasmoak helburu hezitzailea ere badu. Bes-teak beste alderdi intelektuala edo kognitiboamantentzeko egin dezaketenaz aritzen dira. “Me-moria dela-eta, beti egoten da kezka adin batetikaurrera gauzak ahaztuko ote zaizkigun-edo.Beraz, hitzaldi partehartzaileak egiten ditugu”. Adinean aurrerajoan arren ondo sentitzeko, topera bizitzeko, egin daitekeenaikustea da sistema. Osasuna sustatzeari eta ariketa fisikoa bul-tzatzeari ongizate psikikoa gehitzea ona dela uste du Arrietak.“Ondo sentitzen badira, gehiago ibili eta jokabide osasuntsua-goak izango dituzte”.

HELBURUAK MANTENDUOrain taldean ari den jendea kontzientziatuta dago, baina

askotan, arazoa, denboran mantentzea da Unai Arrietarenustez, eta dio psikologoak, hein batean, horregatik sartu direlagaian, jendea motibatzeko.”Urtarrilaren 1ean denok izaten di-tugu helburu handiak: erretzeari uztea, ondo jaten hastea, ki-roldegira joatea... Eta hilabetera utzi egiten dugu hasitakoa.Helburuak mantentzea da benetan zaila, eta nire ekarpenak al-derdi hortatik egiten ditut”.

Jendea denboran aurrera doa eta baitaprograma ere. “Populazioan gero eta gehiagodira 60-65 urtetik gorakoak eta hemendik urtebatzutara heren bat izango dira. Gazte eta hel-duentzako badaude ekintzak, baina adin ho-netako jendearentzat apenas eskaintzen dazerbitzurik. Nik uste dut programa hau bidehortatik sortu zela eta asmatu dela”, esan diguUnai Arrietak. Berak egitasmoan transmititzenduen ideiahau da: ”Gu zahartzen gara etagure osasuna aldatzea gure esku dago. Gurebizitza estiloaren araberakoa da. Hortaz kon-

turatzen den pertsonak kontrola hartzen du, eta gero jokabidehoriek aurrera eramatea ez da erraza, baina posible bada”.

Hori da ariketa eta hitzaldien bidez erakusten diena eta par-taideen artean aldaketa sumatu duela esan digu. “Inoiz ez daberandu” da azpimarratzen dien beste ideia bat. “Pertsonokgaitasuna daukagu ikasteko eta jokabideak aldatzeko hiltzengaren arte. Hori esango nioke edozein pertsonari horrelako pro-grama batean parte hartzera animatzeko”.

Berriak animatuko lituzke, bai, baina orain ari direnak erejarraitzeko gogoz sumatu ditu. Gainera, Unaik nabarmendu duasko ikasi duela ikasleengandik. “Izugarria da ikustea adineanaurrera egin arren, ariketa fisikoak edo ekintza sozialak egineta hobeto sentitzen direla. Horrek ni ere bete nau”.

Urteek baino atsekabeek zahartzen dute gehiago. Beraz,60+ atsekabe horiek ahaztu eta urtetan aurrera pozik eta go-gotsu joateko bidea izaten jarraitzea litzateke asmoa eta nahia.

“Gu zahartzen

gara eta gure

osasuna aldatzea

gure esku dago.

Gure bizitza

estiloaren

araberakoa da”

Elias Larrañaga, 66 urte Maite Unzueta, 63 urte

965 alea:Maquetación 1 01/10/15 13:52 Página 15

Page 16: 965 azala:Maquetación 1 01/10/15 13:50 Página 1 0 2 0 1 5 ... · netan, Emakumeen Mundu Martxa iritsi da Euskal Herrira. Martxoaren 8an hasi zen Kurdistanen, eta duela egun batzuk

KIROLA16

Iñigo Lariz da Mendiko Eskiko Euskal Selekzioaren hautatzaile berria

Mendiko Eskiko Euskal Selek-zioak badu hautatzaile berria2015-2016 denboraldirako:

Iñigo Lariz. Azken lau urteotan Euskal Se-lekzioko kide izanik, ezagutzen du au-rreko hautatzaile Aitor Muruak egindakolana eta ildo beretik jarraitzea da bereasmoa. Taldelanean arituko da, eta horre-tarako Aitor Igerategi eskiatzailea izangodu ondoan laguntzen. Lekukoa hartzeak“errespetua” eman diola dio Larizek, halaere, ardurak ardura, lehiatzen ere jarrai-tuko du Euskal Selekzioarekin.

Kadete, jubenil eta senior mailako es-kiatzaileekin Euskadiko zein EspainiakoKopetako lasterketa nagusienetan lehia-tzea da selekzioaren helburu nagusia. La-rizen ardura izango da probetara joatekologistika. Bidaiak, izen-emateak... antolatueta koordinatzea. Lehian ere aritukodenez eta selekzioko gainerakoen probaberetan parte hartuko duenez, taldelanakgauzak erraztuko dituela uste du.

Eskiatzaileen hautaketan ez da gora-beherarik egongo eta guztira zazpi kidekosatuko dute Mendiko Eskiko Euskal Se-lekzioa. Iñigo Larizen esanetan, EuskalHerrian dauden mugak kontuan hartuta es-kiatzaileetan oso maila ona dago. “Eskia-tzeko ezinbestean beste nonbaitera joanbehar izaten gara, hemen oso gutxitanegoten baita eskiatzeko adina elur, etahori kontuan izanda, oso maila ona dau-kagula esango nuke, batez ere gazte etakadeteetan. Seniorretan, berriz, ezin garaahaztu Nahia Quincoces lekeitiarrarenmailaz. Euskal Herrian lehiatzen ari gare-non emaitzek erakusten dute hori”.

Gazteak prestatuLogistikaz ez ezik gazteen teknifika-

zioaz ere arduratuko da Lariz. “Etorkizunaberaiek dira eta pixkanaka komeni zaiekirol honek dauzkan zehaztasunak eta al-derdi teknikoak lantzea, mailaz maila au-rrera joateko”.

Besteez arduratu bai, baina Larizekberetzat ere baditu asmoak denboraldihonetarako. “Euskadiko txapelketan lehia-tuko naiz eta Espainiako txapelketan igo-eretan ahalik eta emaitza onenak lortzeada nire asmoa. Baina oso-oso zaila dapostu on bat lortzea, gero eta maila altua-goa dago-eta”.

Jokin Muñozek bigarren egin du bere mailan distantzia luzeko Madrid KM O triatloian

Distantzia luzeko triatloia jokatu zenjoan den asteburuan Madrilen; MadridKm 0. Proba hori zuen aurtengo denbo-raldiko helburua Jokin Muñoz triatletamendaroarrak, eta gainditu ez ezik, po-diumera ere igo da. 25 eta 29 urte ar-tekoetan bigarren postua eskuratu du.

3,8 kilometroko igeriketa proba Rio-sequilloko urtegian (Buitrago de Lozoya)egin zuen ordubete, 20 minutu eta 14segunduan. Bizikletaz 180 kilometroegin zituen Madrilgo mendilerroan ba-rrena eta Canencia, Morcuera, Cotoseta Navacerrada mendateak igo zituen.Horretarako 6 ordu, 19 minutu eta 49segundu behar izan zituen. Azkenik, ko-rrika, maratoiko distantzia (42 km) 3

ordu, 14 minutu eta 41 segunduko den-boran egin eta helmuga, Madrilgo 0 ki-lometroa, 10 ordu 57minutu eta 45segunduan zapaldu zuen.

GogorraMadrilgo triatloian parte hartzea es-

perientzia polita izan da Jokin Muñozen-tzat. Iaz Bartzelonan egin zuendistantzia bereko triatloia eta Madrilenbizikletako proba “gogorra” irudituzaion arren, egindakoarekin “gustura”dagoela esan du. Madrilgoaz gain, Bil-bon, Zarautzen eta Valladoliden eginditu denboraldi honetan beste triatloiaketa bere helburua beteta, aurtengozatseden hartuko duela jakinarazi du.

965 alea:Maquetación 1 01/10/15 13:52 Página 16

Page 17: 965 azala:Maquetación 1 01/10/15 13:50 Página 1 0 2 0 1 5 ... · netan, Emakumeen Mundu Martxa iritsi da Euskal Herrira. Martxoaren 8an hasi zen Kurdistanen, eta duela egun batzuk

KIROLA 17

EmaitzakFUTBOLAHaundi 1 – Tolosa 3Mutriku 2 – Elgoibar 0 (Erregionala)Amaikak bat 1 – Elgoibar o (Jubenilak)Elgoibar 2 – Amaikak bat 1 (A Kadeteak)Elgoibar 5 - Anaitasuna 0 (B Kadeteak)

ARETO FUTBOLAConcepto Egile 2 - A. D. San Juan 6 (Naz. B)

ESKUBALOIALauko Elgoibar 24 – San Adrian 20 (Sen. nes.)Alcorta 21 – Beti Onak 27 (Sen. mutilak)Tecnifuelle Elg 19 - Kukullaga 25 (Jub. nes.)Pneumax Elg 17 - Kukullaga 19 (Kad. nes.)

PALAIrailak 24Bitxori-Ion 13 - Nerea-Buru 22 Ana-Xabi 14 - Ainhoa-Ioritz 22Enara-Asier 22 - Inma-Ion 17 Ana-Ibai 22 - Sonia-Iñigo 18

Irailak 28Patricia-Imanol 20 – Amaia-Josu 22Kasta-Marta 7 - Olatz-Igor 22 Ana-Xabi 22 - Sonia-Iñigo 18 Ibai-Ana 12 - Lara-Julen 22

Irailak 30Ainhoa-Ion 13 – Enara-Asier 22 Sonia-Iñigo 22– Nahia-Javi 17Bitxori-Ion 9 - Patricia-Imanol 22

AgendaFUTBOLA (Mintxetan)Zapatua, 312:00 Elgoibar – Arrasate (Infantil txikiak)16:30 Elgoibar – Burumendi (Oho. Jubenilak)Domekia, 416:30 Elgoibar- Zarautz (Erregionala)

ESKUBALOIA (Kiroldegian)Zapatua, 310:00 Bankoa - Bergara (Kadete Mutilak)11:30 Deca - Bidasoa B (Kadete Mutilak)16:30 Beristain - Amenabar Zarautz (Jub. Mut.)18:00 Gabaz - Eibarko Haritza (Sen. Mut.)

PALAAstelehena, 5Olatz-Igor - Ibai-AnaBitxori-Ion - Jone-AitorAmets-Hasier - Nahia-JaviEnara-Asier - Inma-Ion

Eguaztena, 7Kasta-Marta - Ibai-AnaJone-Aitor – Patricia-ImanolAinhoa-Ioritz - Sonia-IñigoInma-Ion – Amaia-Josu

Eguena, 8Lara-Julen - Ainhoa-IoritzAmets-Hasier – Kasta-MartaNerea-Buru – Ainhoa-IonInma-Ion – Idoia-Joseba

Arkaitz Irureta eta Joseba Elustondohirugarren Debabarreneko raidean

Debabarreneko lehen raida jo-katu zuten Elgoibarren joanzen asteburuan 37 bikotek.

Parte-hartzaileen artean zeuden El-goibarko Arkaitz Irureta, Joseba Elus-tondo, Ander Zabala, Josu Idiakez,Anton Mendizabal, Gorka Garaiza-bal, Iñaki Ansola, Beñat Bollar etaJose Antonio Ruiz eta Mendaroko Ja-vier Fernandez eta Jurdan Ezenarro.

Sailkapen nagusian Aitor Ota-mendi oñatiarrak eta Gaizka Agirreartearrak irabazi zuten eta hirugarrenizan ziren Arkaitz Irureta eta JosebaElustondo elgoibartarrak. Emakumez-koetan Ainhoa del Campo eta SilviaIrastorza sopelarrak gailendu ziren,eta mistoetan, Beñat Doyharzabaleta Maitane Garmendia.

Partaideek hainbat kirol-probaegin zituzten. Nagusiki oinez edomendiko bizikletaz. Antolatzaileenesanetan, mendi bizikleta proba go-gorra izan zen, eta are gogorragoagalduta ibili eta beste bide batzueta-tik ibili zirenentzat. Proba berezietan,besteak beste, Saturixo errekanarroila-jaitsiera egin zuten eta elgoi-bartar batzuk harrituta utzi zituen ho-rrelako erreka hain gertu dagoelajakiteak. Bolo jaurtiketan ere aritu

ziren Sallobenten gehienak. Antola-tzaileak gustura daude lehen espe-rientzia honekin, eta lan handia izanden arren, bigarrena antolatzekogogoz daude.

Umeen areto futbol partidak zapatuan

CD Elgoibarrek areto futbol partidakantolatu ditu zapaturako, urriaren 3rako.2004, 2005, 2006 eta 2007 urteetanjaiotakoentzat izango dira partidak etaparte hartzeko ez dago CD Elgoibarrenizena emanda egon beharrik. 10:00etanhasiko dira partidak, Aita Agirre plazan,eta antolatzaileek jokatzera eta ikusteraanimatzen dituzte elgoibartarrak.

Eskalada ikastaroetan izena emateko epea zabalik

Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak, uda-berrian eta udan egindako eskalada ikas-taroekin jarraituz, berriz eskainiko ditu haureta helduentzako ikastaroak urritik aurrera.Taldeak osatuko dituzte hainbat mailataneta astean bi saio izango dira: astelehene-tan eta asteazkenetan, arratsaldez. Partehartu nahi dutenek Olaizaga kiroldegikoharreran eman behar dute izena.

965 alea:Maquetación 1 01/10/15 13:52 Página 17

Page 18: 965 azala:Maquetación 1 01/10/15 13:50 Página 1 0 2 0 1 5 ... · netan, Emakumeen Mundu Martxa iritsi da Euskal Herrira. Martxoaren 8an hasi zen Kurdistanen, eta duela egun batzuk

MERKATU TXIKIA18

LANA................................

Eskaerak

Etxeak, tabernak nahiz elkarteak garbi-tzen egingo nuke lan. Esperientzia dau-kat, eta autoa ere bai. ( 635 354 776-----------------------------------------------------------------------------------Etxeak zein portalak garbitzen edo per-tsona nagusiak zaintzen lan egingonuke. Interna moduan jarduteko prest. ( 632 175 172-----------------------------------------------------------------------------------Umeak edo behar bereziak dituzten per-tsonak zaintzeko prest. Eskolako etxeko-lanak egiten laguntzeko prest.Euskalduna naiz. ( 688 639 371-----------------------------------------------------------------------------------Sukaldari laguntzaile izateko edo garbi-keta lanetarako prest. (636 882 838-----------------------------------------------------------------------------------Sukaldari edo zaintza lanetarako prestnago.( 688 682 398-----------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko edo margotze etamuntaia lanetarako prest. ( 640 209 948-----------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko edo garbiketalanak egiteko prest.( 632 564 679-----------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko edo margotzenzein parketa jartzen lan egiteko prest.( 632 687 874-----------------------------------------------------------------------------------Garbiketa lanetan edo adinekoak zain-tzen orduka lan egiteko prest. Internaedo asteburuetan ez..( 690 134 485/943 740 672---------------------------------------------------------------------------------Garbitasun lanak egiteko edo umeakzaintzeko prest. Esperientziarekin.( 631 834 632 (Ana Maria)

Adineko pertsonak zaintzen lan egingonuke. Etxean bizita, kanpoan edogauez. Esperientzia eta erreferentziakditut. ( 631 506 763-----------------------------------------------------------------------------------Ospitalean zaintza lanak egingo nituzkeasteburuetan edo astean zehar, gauez. ( 642 636 525-----------------------------------------------------------------------------------Etxean bizita edo orduka etxeko garbi-keta lanak egingo nituzke. Nagusiakzein umeak zaintzen esperientzia dau-kat. Ospitalean zaintza lanak ereegingo nituzke.( 642 381 844-----------------------------------------------------------------------------------Pertsona arduratsua umeak zaintzekoprest. Erreferentziak dauzkat.( 630 410 294-----------------------------------------------------------------------------------Gauez, zaintza lanak egingo nituzke,etxean zein ospitalean. Gidabaimenadaukat. ( 631 343 232-----------------------------------------------------------------------------------Baserriko lanak egiteko prest. Esperien-tzia daukat. ( 632 687 874

Eskaintzak

Pertsona euskalduna behar dugu Men-daroko baserri baterako. Autoduna( 688 649 596----------------------------------------------------------------------------------Hoteleko harreran lan egiteko pertsonabehar da. Beharrezko da: euskara etaingelesa jakitea. Kontuan hartuko dahoteleko harreran esperientzia izateaeta frantsesa jakitea.Bidali curriculuma:[email protected] helbidera.-----------------------------------------------------------------------------------Enpresa mailako ingeles irakaslea behardut. ( 688 639 371-----------------------------------------------------------------------------------Pertsona bat behar dugu LH3ko 3 umerifrantses eskolak emateko.( 620 578 702

LH5 eta DBH4rako klase partikularraketxean emateko pertsona behar da. ( 617 386 198

ETXEBIZITZAK...................

Alokairua

Alokairuan bizitzeko bi logelako etxebila Elgoibarren. Gehienez 400 euroordaintzeko prest. ( 632 198 561 ----------------------------------------------------------------------------------Etxea hartuko nuke alokairuan Elgoiba-rren. Hilean 450-500 euroraino ordain-tzeko prest. ( 661 064 027-----------------------------------------------------------------------------------Elgoibarko bikote nagusi batek etxeahartuko luke alokairuan Elgoibarren ber-tan, erdigunean. Igogailudun etxea izanbehar da. ( 669 339 529-----------------------------------------------------------------------------------Etxe txikia hartuko nuke alokairuan. ( 632 175 172-----------------------------------------------------------------------------------Familia batek bi logelako etxea hartukoluke alokairuan Elgoibarren. Gehienez400 euro ordain ditzakegu. ( 637 207 806

GARAJEAK.........................

Alokairua

Garaje itxi bat emango nuke alokairuanElgoibarren, Leku-Ederren. ( 688 687 820-----------------------------------------------------------------------------------Garaje itxia hartuko nuke Bernardo Eze-narron, Pedro Migel Urruzunon edoMaala inguruan. ( 636 275 639

Salmenta

Garaje itxia salgai Santa Klara kalean.22 metro koadro dauzka.( 943 742 895

OSPAKIZUNAK .................

1975. urtean jaiotakoen bazkariaegingo dugu urriaren 17an Belauste-gin. Joan nahi dutenek 60 euro sartubeharko dituzte urriaren 13a bainolehen Euskadiko kutxako (Caja Labo-ral) kontu korronte zenbaki honetan:ES89 3035 0007 270070031823. Egunean bertan auto-busa izango da 14:30ean Txanka-kua zubian Belaustegira joateko.-----------------------------------------------------------------------------------Mendaron 1955. urtean jaiotakoenkinto bazkaria egingo dute urriaren18an Landa jatetxean. Interesatuek55 euro sartu beharko dituzte urriaren14a baino lehen Kutxabankeko kontuhonetan: 2095 5054 00 911 5361255. 13:00ean Mendarozabalplazan bilduko dira eta bazkaria14:30ean izango da. Oharra: dirusarrera egiteko orduan eraman kontuzenbakia banketxera.

BESTELAKOAK...................

Lokal bat hartuko nuke alokairuan Elgoi-barren biltegi modura erabiltzeko. Hi-lean 100 euro inguru ordaintzeko prest.( 629 425 632----------------------------------------------------------------------------------Entrenatzailea behar dugu Mendarokopilota eskolarako. Astearte eta ostegune-tan izaten dira eskolak, 17:00etatik18:00etara. ( 688 649 596----------------------------------------------------------------------------------Trama markako sehaska salgai.( 665 717 098

P. M. Urruzuno kalea, 6 behea - Elgoibar943 743 140 - [email protected](

Gure bizilagunen elkartean igogailuaren mantentze-lanetarako kontratua sinatutadaukagu eta hainbat urtean automatikoki luzatu da kontratua. Bizilagunen bileran pre-sidenteek esan dutenez, mantenu lanetarako enpresak sekula ez die aurrez jakinarazikontratuaren epemuga. Bertan behera utzi dezakegu oraingo mantenu kontratua?

Hainbat kontratutan badira klausulak legeari dagokionez zalantzazkoak edo gehiegizkoak di-renak. Zenbait mantenu-enpresak, bizilagunen elkarteei, 10 edo 15 urteko epemugadun kontratuak inposatzendizkiete. Urte horietan konpetentziako enpresek eskaintzen dituztenak baino askoz ere prezio altuagoak ko-bratzen dituzte.

Kontratuaren edukia negoziatu beharrean, alde batek idatzi eta inolako baldintzarik gabe bizilagunen elkar-teari inposatzen badio, iraupenari dagokion klausula baliogabetu daiteke kontsumitzaileen eta erabiltzaileen es-kubideak urratzen dituelako.

Askotan, bizilagunen elkarteek kontratua konpondu nahi badu, enpresek derrigortzen dituzte, kontratua al-dez aurretik bertan behera uzteagatik, kaldeak ordaintzera. Beraz, auzitegian erabaki beharko da klausulakgehiegizkoak diren ala ez eta bizilagunen elkarteak kalte-ordaina eman beharko duen.

AHOLKUA: Bizilagunen elkartearen eta igogailuaren mantentze-lanak egiten dituen enpresa batez datozenean, arazoaz arduratuko den epaitegia etxea dagoen tokiko epaitegia izango da.

ROSA Mª PINTADO: Etxaldeen Administraziorako-Gradu ikasketen arduraduna Al-

cala de Henareseko Unibertsitatean, eta Gipuzkoa, Bizkai eta Arabako, Errioxako eta

Kantabriako ikastetxeetan. Zuzenbidean lizentziatua. Kolegiatu zenbakia: 749

965 alea:Maquetación 1 01/10/15 13:52 Página 18

Page 19: 965 azala:Maquetación 1 01/10/15 13:50 Página 1 0 2 0 1 5 ... · netan, Emakumeen Mundu Martxa iritsi da Euskal Herrira. Martxoaren 8an hasi zen Kurdistanen, eta duela egun batzuk

ZORIONAK ZURI 19

Argazkiak eguazten eguerdia (12:00ak) baino lehen ekarri behar dira BARRENeko bulegora, edo [email protected] e-postara bidali.

Z o r i o n a k ,Maddi, atzo 10urte! Ondo-ondopasatu ospakizu-nez betetako egu-nak. Maittezaittugun guztionpartez.

Zorionak, Irati,5 urte beteko ditu-zulako. Familia-koen partetik.

Zorionak, Paul!Igandean 4 urte.Muxu handi batguztion partez.

Zorionak, Jon,asteartean 9 urtebeteko dituzulako.Patxo potoloak fa-miliakoen eta be-reziki Maialenenpartez.

Zorionak etxekomutil handiari! Izu-garri maite zaitu-gunon partez.

Zorionak, Mikel,bihar urtebete! Fa-miliakoen etabatez ere Maiale-nen partez.

Zorionak, Mikel,gaur 4 urte. 4muxu potolo, aita,ama eta Josurenpartez. Zoragarripasatuko duguzure eguna ospa-tzen.

Zorionak, Ga-razi, urriaren8an, 11 urte.Maitasunez, fami-liakoen eta bere-ziki gurasoen etaIruneren partez.Egun polita pasa!

Zorionak, aita.Urriaren 6xan be-larrixak gorri-gorrilagako dizkizugu.Egun ona pasatu!Manex eta Xabat.

Zorionak, Leire,astelehenean 5urte beteko dituzu-lako. Patxo handibat, familiakoeneta bereziki Ibai-ren partez.

Zorionak, poli-ttori, astelehe-nean 6 urte betekodituzulako. Muxuerraldoi bat pila-pila maite zaitugunguztion partetik.

Ongi etorri fami-liara txikitina.Musu handi-handiugari, Jakesenpartetik.

.

Zorionak Unai,bigarren urtebete-tzean, etxeko guz-tien, batez ereSare eta Jarerenpartez. Mila kilozorion gure etxekoerregeari.

Zorionak, Ga-razi, 15. urtebe-t e t z e a n ,familiakoen parte-tik. Musu handibat!

Zorionak, June,zure zazpigarrenu r t ebe t e t zean .Ondo pasa, etxe-koen partez. Muxuhandi bat.

Zorionak, bikote, koadrilakoen etafamiliakoen partez. Desiratzen gaudebiharko eguna heltzeko. Gaurtik hasikogara ospatzen.

Bihar izango da zuen egun handia.Oso ondo pasa dezazuela. Muxu askofamiliakoen eta lagunen partez.

Ilusio handiz, elkarrekin ospatuko duguzuen ezkontza. Familia eta lagunen par-tez zorionak, Agurtzane eta Denis.

Zorionak bikote, familiko guztiko par-tez, eta bereziki Ihintz eta Noaren par-tez.

965 alea:Maquetación 1 01/10/15 13:52 Página 19

Page 20: 965 azala:Maquetación 1 01/10/15 13:50 Página 1 0 2 0 1 5 ... · netan, Emakumeen Mundu Martxa iritsi da Euskal Herrira. Martxoaren 8an hasi zen Kurdistanen, eta duela egun batzuk

AGENDA

2 BARIXAKUA23:00 Mixel Etxekoparren musika kon-tzertua. Kultur Etxeko Sotoan.

3 ZAPATUA10:30-14:00 Stock feria eta zozketa.Antolatzailea: Txankakua Merkatarien El-kartea. Lekueder parkean.16:15 ‘Bakea erabakia’ lelopean Do-nostian egingo den manifestaziorako(17:00) autobusa, King Kongetik.17:30Gipuzkoako bertsolari txapelketa.Bertsolariak: Manu Goiogana, UnaiMuñoa, Oihana Iguaran, Iñigo Goros-tarzu, Iban Urdangarik eta Manex Mujika.Aurkezlea: Ion Zaldua. Herriko Antzokian.

4 DOMEKIA10:00-14:00 Irratia plazara ekimena.Irrati ekipo eta antenekin transmisio auke-ren erakusketa. Antolatzaileak: Gare irratiklubak UREko Debarroko saila. Irratizaleentopaketa. Kontakturako irrati frekuentzia:145.475 FM. Udaletxe azpian.

7 EGUAZTENA8:45-14:00 30+10 mintegia: Hizkun-tza kudeaketa enpresan. Antolatzaileak:Makina Erremintaren Institutua, Ahize-AEKeta Laneki. IMHn.– Mahaingurua: 10 urteren ondoren, zerdugu aurrean? Eragileen ahotan: Euskaraenpresetan, zer uzta jaso dugu orain au-rrera egiteko? Gidaria: Nerea Azur-mendi.Parte-hartzaileak: Hizkuntza Politika Sail-buruordetza, Danobat Group, Kontseilua,Laneki, Gaindegia eta IMH (Berrikuntza-rako TKgune Fabrikazio sarea).– Lanbide Heziketa eta enpresa: euska-raren eragina. Lanbide Heziketako lanto-kiko prestakuntzan euskararen erabilerasustatzeko bi ekimen: Lanpres eta Gipuz-koako Foru Aldundiko laguntzak.– Enpresa praktika onak: Aldahitz ikerke-taren Eusle metodologian oinarritutaFagor Arrasatek eta JMAk garatutako es-perientziak. Kokapen geografikoaren era-bilerak eta abantailak organizazioentzat.Gislan. Nazioarteko negozioetako komu-nikazioa aztertzen. Bi kasu praktiko. Elhu-

yar. Enpresarean foroa: Enpresentzakoformazioa. Bai Euskarari ziurtagiriaren El-kartea. Egin salto! hizkuntza portaeraneragiteko interbentzioa. Emun. Langileplus langile eta lana bilatzen ari diren per-tsonen euskarazko komunikazio gaitasu-nak hobetzeko proiektua. Banaiz Bagaraelkartea.18:00 Hitzaldia: Euskararen egoeraIparraldean: egiak eta susmoak. Hizla-ria: Xan Aire. Kultur Etxeko hitzaldigelan. Iparraldatik dator haizea ziklo-aren baitan.

8 EGUENA18:00 Hitzaldia: Erretinosi pigmenta-rioa, ikusmen murriztua. Antolatzailea:Begisare elkartea. Kultur Etxean.19:30 Beitxu, beitxu! kantaren aurkez-pena. Musika Eskolako auditorioan. An-tolatzailea: Elgoibarko Euskarak 365Egun taldea. Musika: Aitor Nova. Hi-tzak: Uxue Alberdi. Kantaren grabazio-lanetan Elgoibarko hainbat musikarikhartu dute parte. Azaroaren 28an kantahorren lipdub-a egingo dute.

‘Ma ma’2, Barixakua, 21:303, Zapatua, 22:15 4, Domeka, 19:005, Astelehena, 21:30

Zinea (Herriko Antzokian)

Eta Kitto! euskara elkarteak antolatuta, Sagardo Eguna izango da urria-ren 3an, zapatuan, Eibarko Untzaga plazan. 12:00etatik 14:30era

eta 19:00etatik aurrera, sagardoa agortu bitartean. 6 euroko txartelarentruke edalontzia, zapia, pintxoa eta txotx-a izango dira. Jan-edanez gain,matxaka eta dolarea ipiniko dituzte jendeak prozesua bertatik bertaraezagutzeko eta muztioa edateko. Hainbat sagar mota ere egongo diraikusgai. Hori guztia txalaparta eta soinuz lagunduta.

‘Asterix, jainkoen egoitza’

(Euskaraz)4, Domeka, 16:30

Nabarmenduak Sagardo Eguna Eibarren

20

965 alea:Maquetación 1 01/10/15 13:52 Página 20

Page 21: 965 azala:Maquetación 1 01/10/15 13:50 Página 1 0 2 0 1 5 ... · netan, Emakumeen Mundu Martxa iritsi da Euskal Herrira. Martxoaren 8an hasi zen Kurdistanen, eta duela egun batzuk

AGENDA 21

Botika ordutegiak 09:00 - 13:00 / 16:00 - 20:00

Telefono interesgarriak Elgoibarko Izarra......................943 741 626Udaltzaingoa.............................943 741 394Udalaren arreta bulegoa..............943 741 050Udaleko idazkaritza....................943 743 700Bake epaitegia...........................943 741 630Gizarte Ongizate saila................943 741 008 Hirigintza..................................943 744 384Mankomunitatea........................943 700 799Debemen..................................943 744 067 Artekaritza (Hazienda).................943 744 414Berdintasun saila ........................943 741 050 Euskara saila..............................943 744 366Kultura saila...............................943 742 158 Udal liburutegia..........................943 743 525Gazteria saila............................943 531 319Gazte informazio gunea.............943 257 986

Ludoteka...................................943 748 883 Gaztelekua................................943 743 228Enplegua-Merkataritza.................943 741 050Emugi.......................................943 747 371Kiroldegia.................................943 744 415Mintxeta....................................943 747 356Musika eskola............................943 742 145Udal euskaltegia.........................943 742 731AEK euskaltegia.........................607 601 423KZgunea...................................943 023 640Jubilatuen biltokia.......................943 740 526San Lazaro egoitza.....................943 740 296Eguneko zentroa.........................943 744 565 Kontsumo bulegoa......................943 743 088Taxi geltokia...............................943 740 898Larrialdiak...............................................112

Gurutze gorria............................943 743 864Eusko tren..................................902 543 210Pesa.........................................902 101 210Correos - Posta...........................943 741 547Jokalari anonimoak ...................657 710 156Alkoholiko anonimoak................629 141 874

Mendaroko Udala....................943 033 282Liburutegia.................................943 033 291 Bake Epaitegia..........................943 033 289Eguneko Zentroa........................943 031 746 Mendaro Ikastola.......................943 756 141 Haurtzaindegia..........................943 755 219Musika Eskola............................943 244 275Taxi ...................................... 607 57 57 28 Ospitalea.................................943 032 800

GUARDIAK

09:00 - 22:00

2, Barixakua BARRENETXEA

3, Zapatua IBAÑEZ

4, Domeka IBAÑEZ

5, Astelehena GARITAONANDIA

6, Martitzena ETXEBERRIA

7, Eguaztena FERNANDEZ

8, Eguena YUDEGO

9, Barixakua FERNANDEZ

22:00 - 24:00

Astelehenetik domekara

GARITAONANDIA

24:00 - 09:00

ELORZA (Eibar)

Juan Gisasola, 18

943 206 100

* Fernandez: Herriko enparantza 4,

Garagartza (Mendaro)

Tel.: 943 756 142

* Ibañez: Rekalde, 1 (Soraluze)

Tel.: 943 751 638

* Oruesagasti: Kalebarren, 9

(Soraluze) Tel.: 943 751 384

Segunda Ansola Zigorraga2015eko irailaren 28an hil zen, 89 urte zituela.

Sendiak bihotzez eskertzen ditu jasotako doluminak, bai eta hileta elizkizunetara agertu izana ere.

Albokoei lagundu nahian,zu beti irribarretsu,

bizitzagatik borrokalariaritu zara jo ta su.

Orain bakean ta oso lasaiberriz izango zera zu.

Sanmigelekin utzi gaituzu.Fidelekin elkartzera.

Ez dira egon inondik ereez kezka ta ez galdera;maite zaitugu, Segunda, beti gurekin izango zera.

965 alea:Maquetación 1 01/10/15 13:52 Página 21

Page 22: 965 azala:Maquetación 1 01/10/15 13:50 Página 1 0 2 0 1 5 ... · netan, Emakumeen Mundu Martxa iritsi da Euskal Herrira. Martxoaren 8an hasi zen Kurdistanen, eta duela egun batzuk

HITZ ETA KLIK2222

“Zer-nolako gozamena uraren borborra entzutea”

Jose Luis Azpillaga

Iñigo Lamelas

Ba ote dago ezer tristeagorik ur-ema-ririk gabeko iturri bat baino? Inguruguztia lehor eta, askotan, zikin ikus-

tean, ur-zurrustaren hotsik ez nabari-tzean... bihotza lurrera jausten zait.Zoritxarrez, aspaldi honetan horrelako

asko ikusi ditut Elgoibarren bertan eta ni bizi naizen herrian, Eiba-rren. Batzuetan, iturri ederrak izandakoak, bat-batean, itxita, urikgabe agertu izan zaizkit begien aurrean; beste batzuetan, “Eda-teko ur txarra” oharra aldamenean dutela, edota, ur-sareari lotuta,ura edateko kanilari sakatu behar zaiola. Ruper Ordorikak kantabatean dioen moduan, aurrerabidean hainbat gauza bazterrerabota ditugu: kaltzadak, zuhaitzak, etxeak… eta iturriak, erantsikonuke nik.

Ordea, Iñigok bidalitako Arostegiko iturriaren argazkia ikus-tean, begiak piztu egin zaizkit. Zein ederra den iturri bat ur-txorrooparoa dariola! Zer-nolako gozamena uraren borborra entzuteaeta inguruko giro freskoa arnastea! Nolako plazera iturriaren in-

guruko hortentsiak, larrosak eta bestelako lore eta belarrak ikusteaeta usaintzea! Benetan, zoragarria! Gogoa ematen du bertarajoan, iturritik zurrutada on bat egin eta eskuak eta aurpegia fres-katzeko! Pena dut, baina, oraindik ez dudala iturria ezagutzen!

Nire lankide Idoiak esan didanez, jende asko joaten da ber-tara, iturria markotzat hartuta argazkiak ateratzera, jaunartze, ez-kontza eta abarretarako. Ez naiz batere harritzen: nekez topadaiteke hori baino marko txukun eta politagorik!

Seguru nago denbora asko pasatu baino lehen Sallobente al-dera joango naizela Arostegiko iturria ikustera Ruperren besteabesti bat buruan dudala. Nirekin etorri nahi?

Gerritik heldu etagoazen ikusteraiturrian zer dagoenGoazen lehenbailehen,heldu eta goazen ikusteraiturrian zer dagoen.

965 alea:Maquetación 1 01/10/15 13:52 Página 22

Page 23: 965 azala:Maquetación 1 01/10/15 13:50 Página 1 0 2 0 1 5 ... · netan, Emakumeen Mundu Martxa iritsi da Euskal Herrira. Martxoaren 8an hasi zen Kurdistanen, eta duela egun batzuk

965 azala:Maquetación 1 01/10/15 13:50 Página 3

Page 24: 965 azala:Maquetación 1 01/10/15 13:50 Página 1 0 2 0 1 5 ... · netan, Emakumeen Mundu Martxa iritsi da Euskal Herrira. Martxoaren 8an hasi zen Kurdistanen, eta duela egun batzuk

965 azala:Maquetación 1 01/10/15 13:50 Página 4