7.hitzberri

16
JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA 7. ALEA 1 Iruñeko Jaso Ikastola LH 6. B 7. alea 13-01-28 Jaso albistea 2 Iritzia 8 Horrela esan… 13 Jaso albistea 3 Eskul/Jolasa/Errez 9 Gomendioa 14 Jaso albistea 4 Komikia 10-11 Erreportajea 5-6 Bitxikeria 15 Elkarrizketa 7 Ba al zenekien? 12 Lehiaketa 16 ASIER RIESGO Lehen gizakiak Badyg probak Lapurretak Jason Osasuna fundazioa

Upload: jaso-ikastola

Post on 09-Mar-2016

226 views

Category:

Documents


3 download

DESCRIPTION

iruñeko Jaso Ikastolako LH 6. B-ko ikasleek egindako astekaria.

TRANSCRIPT

Page 1: 7.HITZBERRI

JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA

7. ALEA 1

Iruñeko Jaso Ikastola LH 6. B 7. alea 13-01-28

Jaso albistea 2 Iritzia 8 Horrela esan… 13 Jaso albistea 3 Eskul/Jolasa/Errez 9 Gomendioa 14 Jaso albistea 4 Komikia 10-11 Erreportajea 5-6 Bitxikeria 15 Elkarrizketa 7 Ba al zenekien? 12 Lehiaketa 16

ASIER RIESGO Lehen gizakiak

Badyg probak

Lapurretak Jason

Osasuna fundazioa

Page 2: 7.HITZBERRI

JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA

7. ALEA 2

Lehen Gizakiak Jason

LH 1.B-ko ikasleek lehen gizakiei buruzko antzerki bat egin zuten bere gelan. Lehen esan dizuedan bezala, LH 1.B-ko ikasleek, antzerki bat egin zuten bere gelan otsailaren 5ean lehen gizakiei buruz. Antzerkia, beren irakasleak, hau da, Kontxi Atxak, prestatu zuen mutiko eta neskekin. Txanelan orain, lehen gizakien gaia ikasten ari direnez prestatu zuten antzerkia. Ikasleek esan digutenez, gidoia, jantziak, antzezlekua … guzti guztia, gelan egin dute eta nire ustez, oso ongi egin dituzte lan guztiak. Protagonistek hau da ikasleek, esan digute lan hau gustura eta alai egin dutela. Antzerkian, ehiztariak, oreinak, dantzariak eta presentatzaileak egon ziren. Ni, han egon nintzen eta ziurtatzen dizuet oso ongi egin zutela guztiek. Horretarako, gela horretako ikaskide bati, elkarrizketa motz bat egin genion: A: Ni ( Ander ) I: Iratxe ( elkarrizketat ua ) A: Nola deitzen da egin duzuen antzerkia? I: Urki-urki deitzen da. A: Zeri buruzkoa da egin duzuen antzerkia? I: Lehen gizakien antzerkikoa. A: Bukatzeko, ze pertsonaia antzeztu duzu zuk? I: Lehen gizakiaren pertsonaia.

Kobazulo Bat Jason

LH 1.B-ko ikasleek berriro ere, lehen gizakien kobazulo bat egin dute. LH 1.B-ko ikasleek, 1. Zikloko pasilloan, Lehen gizakien kobazulo bat egin eta jarri dute. Lan honetan ikusten den bezala, lehen gizakiak lantzen ari dira. Kobazuloa, duela aste bat gutxi gorabehera jarri zuten pasilloan. Barrutik, kartoiez egina dago baina kanporik, “paper” mota batez estalia dago. Kobazuloaren barruan beraiek margotutako lehen gizakiak daude. Lan guztiaren emaitza oso polita geratzen da eta pasilloa alaitzen du, nire ustez.

JASO ALBISTEA

Page 3: 7.HITZBERRI

JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA

7. ALEA 3

JASO ALBISTEA

Badyg probak: Lehengo asteartean eta aste honetako asteartean Badyg izeneko proba batzuk egiten ari zaizkigu 6.mailakooi. Eta hauek dira galdetu dizkiguten probak; ·(Analogías Verbales) ·(Series Numéricas) ·(Matrices de Figuras) ·(Completar Oraciones) ·(Problemas Numericos) ·(Encajar figuras) Galdera hauekin nahi dute gure adimena neurtu. Jantokian egin genuen, mahai bakoitzean bi esertzen ziren baina bakoitza izkin batean ez kopiatzeko, Badyg probak bakarka egiteko dira. Egiterakoan proba bakoitzak denbora bat dauka, luzeek 7 min eta motzek 5 min irauten dute. Irakaslea joaten da esaten zenbat denbora falta zaigun, proba guztiak 32 galdera ditu eta 6 edo 7 proba daude. Proba horiek bukatu ondoren 15 min inguru uzten digute patioan jolasteko urduritasun hori kentzeko.

Odola: Ostegunean Evaren ama etorri zen 6. mailakoei erakustera odolaren funtzionamendua, ze motatako odola dugun... Hainbat odol mota daude: A, B, AB eta 0, 0 negatiboak balio du odol mota guztietarako, A negatibo, A positibo, B negatibo, B positibo, AB positibo, AB negatibo eta 0 positiborako eta 0 negatibo izatearen ordez beste odol mota guztiek bakarrik bere odol mota sartzen uzten dute baina beste odol mota bat sartzen baduzu zure gorputzean bi odol motak borrokatzen hasiko dira. Gure irakasleek esan zuten izen batzuk eta tokatu zitzaionari berak nahi bazuen Evaren amak pintxazo bat egiten zion atzamarrean. Evaren amak zekienean ze odol motatakoak ginen guri esaten zigun baina hau ez zion ikasle guztiei egin, 4 pertsonari bakarrik. Ziztada horrek zainetan (benak) egiten da, guri hatzetan egin zigun baina ere gorputzeko beste atal batzuetan egin daiteke adibidez (ukondoan, buruan, oinean...) Areto nagusian egin zen eta 10:00-tik 11:00-taraino gutxi gorabehera iraun zuen.

JASO ALBISTEA

Page 4: 7.HITZBERRI

JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA

7. ALEA 4

Lehengo larunbat gauean ikastolan lapurtu zuten. Beheko liburutegian kristal bat apurtu zuten eta haur Hezkuntzako atea apurtu egin zuten. Beheko liburutegiko kristala harri handi batekin apurtu zuten, indar asko hartu zuten eta botatzean zati askotan apurtu zen eta lurrean hau da mahien ondoan hiru zatitan banatuta zeuden harriak. Haur Hezkuntzako atea, estolda batekin apurtu zuten. Ez daukate susmagarririk baina hori ikusi zutenean poliziari azkar-azkar deitu zioten. Elenari elkarrizketa bat egitea lortu dugu eta telebistan agertuko da. Baina hau ez da hemen bakarrik gertatu, Alaitz institutuan gauza bera gertatu zen Osasunako jokalariak, (Eki, Asier Riesgo eta Oier), ostegun 21-ean Jaso Ikastolara etorri ziren. Osasuna fundazioak antolatutako proiektua da. Miguel Artxanko Jasoko lehendakaria izan zen eta horregatik etorri dira. Ekartzen bazenuen Lakturaleko sei kaxako pakete bat, Osasuna- Athleti Bilbao partidurako bi sarrera ematen zizuten, bat infantila eta beste bat helduentzat. Gela gorritxoaren proiektuarekin Osasuna fundazioaren kamiseta bat oparitu egiten zuten.

JASO ALBISTEA

Page 5: 7.HITZBERRI

JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA

7. ALEA 5

Iruñ eko Sanferminak Iruñeko jai nagusiak dira, mundu osoan zehar ospetsuak. Uztailaren 6tik 14ra ospatzen dira gaur egun Iruñeko Sanferminak. Duela 400 urte baino gehiagotik hona egiten da horrela, 1591an, eguraldi kaskarra zela eta, hasierako data, urrikoa alegia, uztailera aldatzea erabaki zutenetik. Sanferminak Uztailaren 6an, eguerdiko 12etan, hasten dira urtero, Iruñeko udaletxeko balkoitik txupinazoa jaurtitzearekin batera. Ekitaldi hau oso jendetsua izaten da. Entzierroak festen muina eta ekitaldirik ezagunena dira. Goizeko 8etan abiatzen dira eta hauxe da ohiko ibilbidea: Santo Domingoko aldapa, Udaletxe plaza, Mercaderes kalea, Estafeta kalea, Telefonicako tartea eta zezen plaza. Jaiak Uztailaren 14an amaitzen dira, "Gaixoa ni" edo "Pobre de mí" tradizionala abestuz. Ernest Hemingway idazle ezagunak, The Sun Also Rises eleberriaren bitartez, mundu osoan ezagutarazi zituen Sanferminak, herrialde anglosaxoietan batez ere. Fermin Santua Kristau tradizioaren arabera Fermin Amienskoa, batez ere San Fermin santu izenaz ezaguna, (Iruñea, 272 - Amiens, 303ko irailaren 25a) misiolari kristaua izan zen. Amiensko lehen gotzaina. 31 urte zituela burua moztu zioten.

Ezaugarriak

Entzierroa

Sakontzeko, irakurri: Iruñeko entzierroa Entzierroa goizero ospatzen den ekitaldia da. Bertan arratsaldean zezenketan parte hartuko duten zezenak euren lo-lekutik zezen plazara eramaten dira. Goizero 8:00etan hasten da zuziri batekin. Santo Domingo aldapa igo ondoren Udaletxeko plazatik pasa eta Merkatari kalea zeharkatzen dute. Honen bukaerara heldu aurretik Estafeta kalea hartzen dute bihurgune bat egiten. Kale hau bukatuta Telefonica-ko zatia egiten dute ahalik eta zezen plazara sartu arte. Guztira 825 metroko ibilbidea da.

Gizakien entzierroa 2002 urteaz geroztik uztailaren 5ean urtero-urtero, PETA (People for the Ethical Treatment of Animals, Animalienganako Tratu Etikoaren Aldekoak) erakundeak lasterraldi ezin orijinalagoa antolatzen du betiko entzierroaren ibilbidean barrena, uztailaren 7tik 14a bitarte goizeko zortzietan egiten den horren ibilbide berean.

Page 6: 7.HITZBERRI

JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA

7. ALEA 6

Entzierroaren aurkako entzierroa da, zeina giza gozamen hutserako animalien erabilpenaren kontrako errebindikazio bilakatzen baita. Entzierro honetan parte-hartzaileak biluzik joaten direla da deigarriena, edo ia biluzik. Larru gorritan edo kasik. Gauza dibertigarria, jai girokoa eta baketsua denez gero, ospakizunak Gobernuaren Ordezkaritzaren baimen eta guzti izaten du. Telebista eta egunkarietako azaletan agertzea lortu dute maiz, Iruñean ez baita askotan ikusten gizon eta emakume biluziz osaturiko saldoa karriketan gora eta behera korrika. Gutxika-gutxika zaleak batu dituzte, 2002an 20 lagun ziren eta egun ehunka dira parte-hartzaileak, izan ere. Ekintza honek Iruñean tradizio bitxi bihurtzeko bidea darama eta batek daki ez ote den agertuko, egunen batean, hiriko festen egitarau ofizialean.

Uztailaren 15eko entzierroa Festak ofizialki uztailaren 14an bukatzen dira, baina 15ean ere bada festa, eta bada festa ahal den guztia, entzierro eta guzti, luza dadin ahal duen guztia egiten duena. Uztailaren 15eko entzierroak Billabesaren Entzierro gogoangarrian du jatorria, 1985ean egiten hasi zena. Iruñean hiri-autobusei deitzen zaie billabesa (Villavesa), eta uztailaren 15ean, horrezkero festa ofiziala akiturik zegoela, Santo Domingo aldapan gora zihoan autobusak ohiko zezen saldoa ordezkatzen zueneko lasterraldia zen billabesaren entzierroa. Entzierro hau bestearen pareko zeremoniarekin egiten zen. Santuari abesten zitzaion (botila batez ordezkatuta), piztia zirikatzea debekaturik zegoen, e.a. Ezarririko ordenari egiten zitzaion txantxa zen. Eta ezarririko ordenari, jakina, ez zitzaion halakorik gustatzen eta, beraz, bere eskuan zegoen guztia egin zuen "billabesaren entzierroa" pikutara joan zedin. Denbora dezente joana da zortzietako billabesa kendu zutenetik, baina berdin zion; azokara igotzen zen banaketarako furgoneta bat erabili ohi zen, edota Santo Domingo karrikan gora egiten zuen edozein ibilgailu. 2012an bizikleta baten aurrean egin zen delako entzierroa, polizien presentziarekin. Hauek eragozteari ekin, istiluak gertatu eta are bost lagun atxilotu zituen poliziak, ibilgailuen trafikoa oztopatzen ari omen zirela-eta. Ordu gutxira libre utzi zituzten.

Page 7: 7.HITZBERRI

JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA

7. ALEA 7

I: Itziar J:Javi A: Asier Riesgo I: Kaixo, Asier! Eskerrik asko galderak erantzun nahi izateagatik. Orain zure futbol karrerari buruz hiru galdera egingo dizkizugu. I: Lehenengoa: Zenbat urte daramatzazu futbolean jokatzen lehenengo eta bigarren mailan? A: Bigarren mailan 18 urterekin hasi nintzen eta orain arte 11 urte. J: Badakigu Errealan eta Osasunan jokatu duzula, beste ekiporen batean jokatu duzu? A: 11 urtekin hasi nintzen “Errealean” 18 urteetaraino eta 2 urte egon nintzen “Eibarren” zeditua. Errealean beste 4 eta urte bete “Recreatibo de Huelvan”. Hortik aurrera “Errealean eta Osasunan”. J: Ze oroitzapen dituzu zure debutetik? A: Hori zen nire ilusio handiena momentu horretan, ilusio handia, baina aldi berean nerbio handiak. J: Atezaina zarela dakigunez, atezainen gaineko galdera batzuk. I: Zure ustez, nor da atezainik hoberena historian zehar? A: Arkonada uste dut izan dela erreferentzia handia delako niretzat. J: Zure entrenamenduari buruz galdera bat egingo dizugu. Modu laburrean azaldu, nolakoak dira zure entrenamenduak? A: Lehenengo gosaldu egiten dugu, geroago entrenamendua hasten dugu atezainen entrenatzailearekin. Eta gero talde osoarekin sartzen gara eta norbaitek masajea baldin behar du eman egiten diote. J: Orain galdera pertsonal bat egingo dizugu. I: Nola moldatzen zara Osasunako jokalariekin? A: Oso ondo, anbiente ona eta harreman ona daukagu gure artean. J: Orain zure iraganari buruzko galdera bat. Zer asmo duzu jokalaria izaten bukatzen duzunean? A: Ez dakit zer egingo dudan, baina zerbait egingo dudala seguru nago. J: Errealean jokatu zenuenez galdera bat egin behar dizugu. Telebista eta egunkarietan agertu da, Errealeko jokalari batzuk dopatu egiten zirela. Zein da zure iritzia? A: Nik uste dut ez zela inor dopatu, azkenean rumore batzuk atera dira eta espero dugu ez gertatzea ezer txarrik. I: Bukatzeko, ze aholku emango zenioke atezain jokatzen dutenei? A: Disfrutatzea egiten dutenarekin eta ondo pasatzea. Lana asko egitea eta asko entrenatu eta ez aspertzea egiten dutenarekin. I: Eskerrik asko galderak erantzuteagatik. Agur! A: Agur! (Elkarrizketa pixka bat moztu egin dugu. Osoa, TB saioan duzue.)

Elkarrizketa

Page 8: 7.HITZBERRI

JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA

7. ALEA 8

Hitzberri seigarren alean iritzi artikuluan esan genuen gure jantokiko arduradunak ez gintuela

errespetatzen ezta kasurik egiten. Bueno eta azkenean gatazkak hainbeste zirenez, arduraduns aldatu

digute. Pauso handi bat da guretzat, orain jarri digutenarekin ondo moldatzen gara eta ez dugu

gatazka txikiena ere. Beraz gure telebista saioaren eta aldizkariaren bidez gure iritzia eman genuen eta

nola konpondu genezakeen arazoa. Ikastolak gure iritzia entzun ondoren gauzak hobeto joateko

jantokiko irakaslea aldatu egin zuen. Orain daukagun monitorearekin askoz hobeto moldatzen gara eta

ez dugu arazorik.

Eskerrak ematen dizkiogu ikastolari gure iritzia entzuteagatik eta entzuteagatik eta batez ere gauzak

aldatzeagatik. Jantokiko gure irakasleari ere eskerrak ematen dizkiogu gurekin egon nahi izateagatik.

Orain askoz ere hobeto gaude!

Beste alean gaizki tratatzen gintuztela ere aipatzen genuen. Orain daukagunarekin askoz hobeto

gaude errespetuz tratatzen gaituenez guk bera ere bai eta bide batez aprobetxatu nahi dugu berari

eskerrak emateko eta jantokiko arduradunari ere bai.

Irutzia

Page 9: 7.HITZBERRI

JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA

7. ALEA 9

JOLASA :

KOLOREEN LAPURRAK JOKALARIAK: Hirutik gora jolastu behar dira, baina nire ustez bederatzi edo hamar daude ongi. NON: Edozein gela, hori bai, gela horretan koloreak egon behar dira. NOLA JOLASTU: Lehenengo norbait aukeratu lapurren ‘‘errege’’ izateko. Aukeratu eta gero, ‘‘erregeak’’ kolore bat esango du. Beste guztiek kolore horretako edozein gauza bilatu behar dute eta azkarren aurkitzen duen lehenengoak puntu bat lortzen du. Bost puntu lortzen duena ‘‘erregea’’ izango da eta berriz hasi.

PLATANOZKO BIZKOTXOA OSAGAIAK: 1. LAU ARRAUTZA 2. YOGUR BAT 3. 250gr IRIN 4. 200gr AZUKRE 5. OLIOZKO EDALONTZI ERDIA 6. LEGAMIA (LEVADURA) 7. BI PLATANO (EDO BI ETA ERDI) MATERIALA: 1. IRABIAGAILUA 2. ONTZI BI 3. MOLDEA 4. BALANTZA 5. LABEA NOLA EGIN : Lehenengo, yogurra eta platanoak ontzi batean irabiatu eta bota ontzian. Arrautzak eta azukrea nahastu. Gero, irina, legamia eta olioa gehitu eta nahastu oso ongi. Ondoren dena berriz nahastu eta moldera bota kontu handiz. Azkenik labean sartu 180º-tan 25 minutu.

Mikel Huarte

Errezeta/Eskulana/Jolasa

Page 10: 7.HITZBERRI

JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA

7. ALEA 10

KOMIKIA

Page 11: 7.HITZBERRI

JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA

7. ALEA 11

Page 12: 7.HITZBERRI

JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA

7. ALEA 12

1- Ba al zenekien bronkioloen puntetan adar txiki batzuk daudela albeolo izenekoak???? 2- Ba al zenekien odolaren osagaiak globuxka gorriak, globuxka zuriak, plaketak eta plasma direla???? 3- Ba al zenekien gibela mantenugaiak biltzen dituela eta gordetzen dituela???? 4- Ba al zenekien Charles Osborne 69 urte egon zela zotinarekin???

BA AL ZENEKIEN?

Page 13: 7.HITZBERRI

JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA

7. ALEA 13

HORRELA ESAN BEHARREAN

Ni Iker dut izena.

Nik Iker dut izena.

Joan al naiz komunera?

Komunera joan al naiteke?

Komunera joan ahal naiz?

Euria ari da.

Euria ari du.

Bihar goizeko 22:00-tan ikusiko dut.

Bihar goizeko 10:00-etan ikusiko dut.

Bihar goizeko hamarretan ikusiko dut.

Zergatik atera didazu horia?

Zergatik horia atera didazu?

Page 14: 7.HITZBERRI

JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA

7. ALEA 14

1. Liburua IZENBURUA: Nur eta dortoken uhartea IDAZLEA: Toti martinez de lezea ILUSTRATZAILEA: Erein da. SINOPSIA: Oraingo emanaldi honetan Nur eta lagunak, YI-YI, Yidan, Hideihro eta Ander Txin hegoaldeko Hina uhartera goango zaizkigu. Nahi baduzue jakin zer gertatuko den, irakurri. ITZULTZAILEA: Ez dago ISBN: 978-84-9746-775-9 IRITZ PERSONAL: Nire ustez liburu oso polita eta dibertigarria da, abentura asko ditu.

1. Filma: IZENBURUA: Grease ZUZENDARIA: Randal Kleiser INTERPRETATZAILE NAGUSIAK: John Travolta eta Olivia Newton GIDOIA: Bronte Woodar IRAUPENA: 110 min. URTEA: 1978 IRITZI PERSONALA: Niri oso polita iruditu zait pelikula ha, eta abestiak asko gustatu zaizkit baita. Animatzen zaituztet ikustera. 1950 urtean dago oinarrituta. SINOPSIA: Danny Zuko (John Travolta) eta Sandy Olsson (Olivia Newton) maite matxino bat mantentzen dute. Elkar ezagutzen dute udan, eta agurtzerakoan, biek pentsatzen dute ez direla berriro elkartuko. Baina oker zeuden: Sandy aukeratzen duenean matrikulatzea bere laguna Frenchy (Didi Conn), espero ez zuena gertatu zen, Dannyren kide bihurtzen da.

ANIMATU ZAITEZTE!

GOMENDIOAK

Page 15: 7.HITZBERRI

JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA

7. ALEA 15

DENBORAPASAK

ZEHARKA BEHERA

Page 16: 7.HITZBERRI

JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA

7. ALEA 16

Lehengo asteko galderak eta erantzunak: 1.zikloa: Non bizi ziren lehen gizakiak? Erantzuna:Kobazuloetan. 2.zikloa: Txinatarrek zer egiten zuten parkeetan? Erantzuna:Taichi. 3.zikloa: XX.mendearen hasieran zenbat

biztanle zeuden munduan? Erantzuna: 1.600 milioi biztanle

zeuden. Orain aste honetako galderak: 1.zikloa: Elikagai piramidean zein dago

beheko pisuan? 2.zikloa: Zein da Txinako mendirik altuena? 3.zikloa: Zer da latitudea? Nola egin? *Gure gelaren ondoan, Hitzberri aldizkariaren kaxa dago. Kaxaren ondoan beste kaxa txiki bat dago.Eta hor parte hartzeko papertxoak

daude. Parte hartzeko paper horietan zuen izen-abizenak, guk egindako

aldizkariaren zenbakia, zuen gela eta guk aukeratutako galderen erantzuna jarri

behar dituzue. *Behin bakarrik eman dezakezue erantzuna, bi alditan ematen baduzue,

lehiaketatik kanpo egongo zarete. *Mesedez ez jarri tontakeriarik eta ez margotu gure kaxa.

LEHIAKETA

GOGORATU GURE BLOGAREN HELBIDEA! http://jasolh5b11-12.blogspot.com.es/