2. hitzberri

20
JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA 0. ALEA 1 Iruñeko Jaso Ikastola LH 6. B 2. alea 12-12-07 Munduko albistea 2 Iritzia 8 Horrela esan… 16 Euskal H albistea 3 Eskul/Jolasa/Errez 9 Gomendioak 17 Jaso albistea 4 Komikia 10-11 Narrazioa 18 Erreportajea 5-6 OKE 12-14 Denborapasak 19 Elkarrizketa 7 Ba al zenekien? 15 Lehiaketa 20 TREN ISTRIPUA EGIPTON TXIMELETA AZALA DENBORAREN MAKINA

Upload: jaso-ikastola

Post on 20-Mar-2016

232 views

Category:

Documents


8 download

DESCRIPTION

Iruñeko Jaso Ikastolako LH 6. B-ko ikasleek egindako astekaria.

TRANSCRIPT

Page 1: 2. HITZBERRI

JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA

0. ALEA 1

Iruñeko Jaso Ikastola LH 6. B 2. alea 12-12-07

Munduko albistea 2 Iritzia 8 Horrela esan… 16 Euskal H albistea 3 Eskul/Jolasa/Errez 9 Gomendioak 17 Jaso albistea 4 Komikia 10-11 Narrazioa 18 Erreportajea 5-6 OKE 12-14 Denborapasak 19 Elkarrizketa 7 Ba al zenekien? 15 Lehiaketa 20

TREN ISTRIPUA EGIPTON TXIMELETA AZALA DENBORAREN MAKINA

Page 2: 2. HITZBERRI

JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA

0. ALEA 2

Gutxienez 47 ikasle hil dira

tren istripu batean Egipton

Dirudienez, ikasleak zeramatzan autobusak trenbide-pasagunea igaro

du eta tren batek aurka egin du talka. Egiptoko garraio ministerioak

dimisioa aurkeztu du. Gutxienez 47 ikasle hil dira eta 13 oso larri geratu dira autobusak tren baten aurka talka

egin ostean, Kairoko

hegoaldean, Egipton,

MENA Estatuko

albiste-agentziak

jakitera eman duenez.

Adingabeekin batera,

ibilgailuaren gidaria

eta umeen zaindariak

hil dira. Garraio ministerioak

azaldu duenez,

gidariak ez zuen

trenbide pasagunean

gelditu eta hortik

igarotako tren baten

aurka egin zuen talka.

Trafiko eta tren istripuak ohikoak dira Egipton, ibilgailuak eta errepideak zaharrak

direlako edo gidarien gidatzeko moduarengatik. Egipton inoiz izandako istripu larriena 2002an izan zen, Kairoko-Luxor ibilbidea egiten

zebilen trenean sute bat piztu zenean. Ezbeharra honetan 376 lagun hil ziren.

MUNDUKO ALBISTEA

Page 3: 2. HITZBERRI

JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA

0. ALEA 3

Gabonetako lansaria ordainduko die Eusko

Jaurlaritzak funtzionarioei 'Eitb.com'-ek jakinarazi duenez, gaur eguerdian iragarriko du erabakia Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako jarduneko bozeramaileak, gobernuaren astearteroko bilkuraren ostean. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 70.000 funtzionario inguruk jaso egingo dute Gabonetako aparteko lansaria. Eusko Jaurlaritzak gaur egingo du, asteartero legez, gobernu bilkura, baina eitb.com atariak iragarri du dagoeneko erabaki dutela lansaria ordaintzea.

Eusko Jaurlaritzaren txosten juridiko baten arabera, Espainiako Gobernuak gastu publikoa murrizteko onartutako dekretuak urratu egiten ditu Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenak.

Hedabide publikoak jakinarazi duenez, Jaurlaritzan interpretazio ezberdinak izan dira txosten hori aztertzeko orduan, baina, azkenean, aparteko soldata ordaintzea erabaki dute.

EUSKAL HERRIKO ALBISTEA

Page 4: 2. HITZBERRI

JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA

0. ALEA 4

DENBORAREN MAKINA

Lehen hezkuntzako 1. mailako ikasleek 2 denbora makina egin dituzte, klase bakoitzak bat. Denboraren makina egin zuten txanelaren proiektu bat zelako, denboraren makina egiteko ideia liburutik atera zuten, baina diseinua beraiek asmatu zuten. 2 edo 3 aste kostatu zitzaien egitea, ikasleak oso pozik jarri ziren ideia atera zenean. Horrela egin zuten tresna hau: lehenik eta behin, etxetik ekarri zuten behar ez zuten materiala, ondoren, taldeka banatu ziren eta talde bakoitzak bere kaxa margotu zuen. Azkenik parte guztiak itsatsi zituzten. Denboraren makina, lau garaitan banatuta dago: dinosauroen garaia, greziarren garaia, erromatarren garaia eta erdi aroa.

TXIMELETA AZALA GAIXOTASUNA Arantxi ere tapoiak biltzen ari da aspalditik. Arantxiren herriko 11 urteko mutil batek, tximeleta azala gaixotasuna du. Tximeleta azala ez da gaixotasun arrunt bat, baina gaur egun, jende askok dauka. Gaixotasun hau, azal sentikorra izatea probokatzen dizun gaixotasuna da, baba batzuk ateratzen dira eta edozein kontaktarekin, haragi bizian geratzen dira, horregatik, beti egon behar dira ongi babestuak. Tximeleta azala, gaixotasun genetikoa da, momentuan ez da azaltzen, poliki-poliki ateratzen da. Orain dela bi urte hasi zen Arantxi tapoiak biltzen, bere oraingo ikasleek eta bere ikasleak izan direnek ekartzen dizkiote tapoiak. ANIMATU ZUEK ERE TAPOIAK EKARTZERA ETA GAIXOTASUN HAU DUTEN PERTSONEI LAGUNTZERA!

JASO ALBISTEAK

Page 5: 2. HITZBERRI

JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA

0. ALEA 5

Kaixo, irakurleok. Astekari honetan, erreportajeari dagokion atalean, izenburuan ikusten duzuenez, sare sozialei buruz hitz egingo dizuegu. Gehienetan, gaur egun mundu guztia sartzen da bere etxeko ordenagailura, mugikorrean edo liburutegian zertxobait ikustera edo ikastera eta baita jolastera ere. Hori, nire ikuspuntutik oso ongi dago baina batzuetan arazoak egoten ohi dira. Batzuetan, “Haker” izeneko pertsonek, birusak bidali egiten dituzte modu ezberdinetan. Horren ondorioz badago jendea bere ordenagailuan zuen guztia borratu zaiona. Baina lasai! Horrek ez du esan nahi ordenagailuan sartu ezin garenik. Badaudelako antibirusak izeneko programa batzuk birus horiek sartzen uzten ez dituztenak. Gero ere segur aski entzun duzue Tuenti edo Facebook-en konturen bat. Horiek, ordenagailuaren bidez komunikatzeko edo oraingo jendeak esaten duen bezala, txateatxeko erabiltzen den modu azkar bat da. Kontu hauetan, beste jenderekin hitz egin, bideoak bidali edo kontura argazkiak igotzeko erabiltzen da gehienetan. Baina kontu batzuk, txateatzeko bate zere, 14 urtetik gorakoentzat izaten dira. Hemen ikastolan, badago gizon bat honi buruz asko dakiena eta Iñigo du izena. Horregatik elkarrizketa bat egin diogu: Ni: Kaiso, Iñigo. Galdera batzuk egin ahalko genizkizuke? Iñigo: Bai, noski. Ni: Noiz hasi zinen informatika munduan? Zergatik? Iñigo: Orain dela 20 urte inguru. Pixkanaka pixkanaka sartu nintzen batez ere lanagatik. Ni: Birus bat adibidez ordenagailuan sartzen bazaizu, zer ondorio izan dezake? Iñigo: Ordenagailuan duzun guztia borra lezake. Ni: Zuri noizbait birusen bat sartu zaizu ordenagailuan? Iñigo: Bai, gaur goizean adibidez birus bat sartu zait eta pintxoan neukan guztia ia ia ezabatuta daukat. Ni: Konturik duzu sare sozialen batean?

ERREPORTAJEA

Page 6: 2. HITZBERRI

JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA

0. ALEA 6

Iñigo: Ez, oraindik ez dut ireki Ni: Ze iritzi duzu 14 urtetik gorakoek izan dezaketela soilik Tuenti edo Facebook … Iñigo: Printzipioz, ongi iruditzen zait. Baina gazteek jakin behar dute ze arazo dauden. Arazo haiek zentzuk diren jakinda, ongi iruditzen zait. Ikastoletan nire ustez, erakutsi behar diete nola erabili. NI: Ze arrisku izan dezakete sare sozialek? Iñigo: Ba, asko. Adibidez, zure lagunek edo “lagunek” han dituzunak, batzuk ez dituzunez ezagutzen, mina egin dezakete. Eta zuk benetan ezagutzen dituzun lagunek ez dizute minik egingo. Kontuz ibili behar da ere ze argazki igotzen dituzun. Ni: Gaur egun ze aholku emango zenieke ordenagailuan ibiltzen diren mutiko eta neskei arazorik ez izateko? Iñigo: Prekauzio onak izateko, adibidez antibirus on bat izatea eta irakasle bati galdetzeko nola egin daitekeen hobeto lana. Horregatik beti hor daude irakasleak aholkuak emateko. NIr: Mila esker. Iñigo: Ez horregatik.

Page 7: 2. HITZBERRI

JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA

0. ALEA 7

ELKARRIZKETA: Gure gelako Edurneren ahizpa dantzaria da eta elkarrizketa bat, egitea lortu dugu E: Edurne I: Itsaso E: Kaixo, Itxaso I: Kaixo E: galdera batzuk egin ahal dizkizut mesedez ? I: Bai noski E: Nola deitzen da zure dantza taldea ? I: “ Urban dols” du izena nire taldeak. E: Non? I: Elizondo” akademian . E: Non dago akademia hori ? I: Mendebaldean dago. E: Zenbat urte daramazu dantzaren munduan ? I: 7 urte daramatzat. E: Zenbat ordu egiten dituzu astean ? I: 7 ordu inguru egiten ditu. E: Ze dantza estilo lantzen dituzue ? I: Baleta eta hip hop baina hip hoparen barruan dantza asko daude. E: Egiten al dituzu aktuaziok ? I: Bai asko egiten ditut E: Non ? I: “Ana Podrenen”, Tarragonan, Asturiasen, Tuteran, eta kurtso bukaeran “Baluarten” dantzatzen dut. E: Non egin zenuen hip hop-ko azkenengo aktuazioa ? I: Tuteran egin genuen. E: Berriro egin behar al duzu aktuazio hori ? I: Bai hilabete gutxi batzuk barru joan behar gara dantza berri batekin, oraintxe bertan prestatzen ari gara. E: Nola gelditu zineten Nafarroa mailan ? I: 2. Gelditu gara nire taldea eta ni. E: Eta Espainia mailan ? I: 2. Ere gelditu ginen. E: Jarraitzea pentsatzen al duzu ? I: Bai saiatuko naiz ahalik eta denbora gehien jarraitzen baina ikasketekin ez dakit ba nik… E: Eskerrik asko, hau izan da den,a Itxaso. I: Ez horregatik, agur. Itxasoren aktuazioren bat ikusi nahi baldin baduzue Youtuben daukazue:” Urban dolls.”

ELKARRIZKETA

Page 8: 2. HITZBERRI

JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA

0. ALEA 8

IRITZIA: Kaixo, aste honetan porterietan zergatik ez duten sarerik jartzen komentatuko dugu. Batzuek jartzea nahi dute eta beste pertsona batzuek ez dute nahi. Zergatia ez dakigu baina dakiguna da batzuetan sarerik ez egoteagatik borrokak sortzen direla. Nire ustez sareak jarri beharko lituzkete. Bestela, atzeko aldera edo beste leku batera baloia joan daiteke. Hau gertatzen denean, eta frontoira joaten denean, DBH-koak Gorputz Hezkuntza egiten dutenean molestatzen ditugu. Jendearen iritzia ezagutzeko bi elkarrizketa egin ditugu.

Ikasle bati egindako elkarrizketa: -Kaixo, Leire B. -Kaixo, Leire. -Zer iruditzen zaizu porterietan sareak ez egotea? -Ba alde batetik ongi eta beste batetik gaizki. -Zer uste duzu hobetuko duela ikastola porterietan sareak jartzen? -Ba jendea gehiago disfrutatuko duela jolasten. -Zergatik uste duzu sareak ez dituztela jartzen porterietan? -Nire ustez apurtuko ditugulako. -Ba al dago pertsonaren bat zuk bezala pentsatzen duena? -Nire ustez nire gelako batzuek, adibidez Idoia, Aritz ... -Eskerrik asko, Leire, agur. -Agur, Leire. Ikastolako konponketen arduraduna den Ekaitzi egindako elkarrizketa: (Erantzunak TB saioan dituzue). Kaixo, Ekaitz. Kaixo. Zer iruditzen zaizu porterietan sareak ez egotea? Zer uste duzu egin beharko litzatekeela arazo hori konpontzeko? Noizbait egon al dira sareak porterietan ? Noiz jarri ziren azkeneko aldiz sareak ? Zenbat uste duzu balioko dutela sareek ?¿? Eskerrik asko galdera hauek erantzuteagatik. Agur. Agur.

IRITZIA

Page 9: 2. HITZBERRI

JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA

0. ALEA 9

Txokolatea ia mundu guztiari gustatzen zaion zerbait da. Gainera, osasunerako propietate interesgarriak omen ditu. Hemen daukazue txokolate tarta eder bat egiteko errezeta. Zorte on baina, kontuz, ez jan gehiegi! OSAGAIAK:

• 95 g txokolate beltz • 90 g gurin, biguna, pomada baten antzera • 45 g irin • 150 g azukre • 3 arrautza oso

TRESNAK:

• Zali bat. • Ontzi bat. • Egurrezko goilara.

PROZEDURA: Maria bainuan urtuko ditugu lehenik gurina eta txokolatea, zurezko zali batez lan eginez. Azukrea, irina eta arrautzak nahasiko ditugu beste ontzi batean, eta erantsi egingo dugu txokolate eta gurinez eginiko orea. Ondoren, landu egingo dugu guztia, 10 bat minutuan, eragiteari utzi gabe. Tartak egiteko molde batean irauliko dugu orea, gurina igurtzi eta irin pixar batez gainetik hautseztatu ondoan, moldetik erraz atera ahal izateko. Tarta labean erreko dugu ondoren, 180º-ko tenperaturan, 20 bat minutuan. Horren ostean, labetik aterako dugu tarta. Moldetik atera eta sareta batean gainean ipiniko dugu ondoren hozten. Txokolate beltz tableta bat mikrouhin labean urtuko dugu gero, eta erantsi egingo ditugu gurin xorta bat eta esnegain urtu pixar bat. Tarta plater batean ipini, eta estaliko dugu txokolatezko nahastura horrekin. Benetan erraza da egiten eta oso hezea gelditzen da tarta, ore hautsia edo hostorea erabiltzeko beharrik gabe.

(Euskal errezetak web orritik kopiatua)

ERREZETA

Page 10: 2. HITZBERRI

JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA

0. ALEA 10

Page 11: 2. HITZBERRI

JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA

0. ALEA 11

Page 12: 2. HITZBERRI

JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA

0. ALEA 12

KIROLAK

- Futbola: Mikel E. eta Ander ( Donibane) Donibane 4 – 5 Pamplona

- Futbola: Xiker (Mutilvera) Lagunak B 4 – 8 Mutilvera

- Futbola: Javier eta Aritz S. (Lagunak A)

Lagunak A 2 – 0 San Adrian

- Asier (Osasuna)

Osasuna 4 – 0 Oberena

- Gaizka (Lagunak B)

Lagunak B 4 – 8 Mutilvera

- Igeriketa: Laida (Anaitasuna) Datorren azaroaren 10eko txapelketarako entrenamenduak egiten ari dira.

- Soinketa Artistikoa: Maite eta Itziar (Navarro Villoslada)

Oraintxe ez dute txapelketarik, baina entrenamenduak egiten jarraitzen dute.

- Tenis: Nerea (Club de Tenis) Partidurik ez duenez, entrenamendu arruntak egiten ari dira.

- Tenis Mikel K. (Donibane) Partidurik ez duenez, entrenamendu arruntak egiten ari dira.

- Taekwondo: Nerea Club de Tenisen borrokak egiten ari dira.

- Atletismo: Izar, Leire B. eta Ainhoa (Barañaingo atletismo pistan)

Entrenamendu arruntak egiten ari dira.

- Judo: Leire G. (Leon Gimnasioa) Txapelketarik ez duenez, entrenamendu arruntak egiten ari dira.

- Eskubaloia: Aitor eta Alvaro (Lagunak B) Itxako 32 – 25 Lagunak B

- Boleibol: Idoia (Iruña) Ibararte 1 – 3 Iruña

- Soinketa Erritmikoa: Arianne (Barañaingo Kirol Club)

Gabonetako erakustaldia prestatzen ari dira.

- Kun-Fu: Aritz Sa. (Anaitasuna)

Muletetan dagoenez ezin du entrenatu.

- Esku pilota: Javier (Retegi Pilotalekua) (Lagunak)

Lagunak 18 – 13 Esteribar Partidua irabazi dutenez finalean daude.

KIROL EMAITZAK:

Page 13: 2. HITZBERRI

JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA

0. ALEA 13

-Euskal Dantzak: Iratxe eta Ehkiñe (Jaso Ikasto)

Dantzari guztiak entrenatzen ari dira.

-Akordeoia: Iratxe (Barañaingo Musika Eskola)

Hurrengo lehiaketetarako entsaiatzen ari da.

-Euskal Dantza: Edurne (Alai Gaztea)

Dantza berriak entsaiatzen ari da eta hurrengo aktuazioan aurkeztuko ditu.

-Pianoa: Iratxe (Barañaingo Musika Eskola)

Azaroan ospatu behar den kontzerturako prestatzen ari da.

-Pianoa: Ainhoa (Barañaingo Musika Eskola)

Azaroan ospatu behar den kontzerturako prestatzen ari da.

-Biolina: Leire B. (Barañaingo Musika Eskola)

Leirek, konserbatorioan sartu nahi duenez, azterketa bat egin behar diote eta prestatzen ari da.

-Zeharkako txirula: Leire G.

Gabonetarako kontzertua prestatzen jarraitzen du.

- Biolontxeloa: Mikel K (Pablo Sarasate – Eguesibar)

Azaroaren 22an izan zen kontzerturako praktikatu zuen.

-Margoketa: Maite eta Ekhiñe (Barañaingo Margoketa Akademia)

Paisajeak margotzen hasi dira.

- Kitarra: Idoia S. (Asa Akademia)

Gabonetako kontzerturako kantak prestatzen ari dira.

- Kitarra: Xiker A. ( Mutiloako Akademia)

Gabonetan izango duen kontzertua prestatzen ari da.

ARTEAK

Page 14: 2. HITZBERRI

JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA

0. ALEA 14

Asteko kirolaria

A:Alvaro J:Javi J: Kaixo, Alvaro! A: Kaixo, Javi! J: Noiz hasi zinen eskubaloian jolasten, ze arrazoirengatik? A: Duela bi urte hasi nintzen. Telebistan eskubaloian ikusten nuen eta asko gustatzen zitzaidanez jolastea erabaki nuen. J: Ze ekipotan jokatzen duzu? A: Lagunak-en jolasten dut. J: Zein zenbaki duzu? A: Nik hamabosta daukat. J: Daramazun zenbakia aukeratu zenuen ala tokatu zitzaizun? A: Nik hamarra nahi nuen, baina Aitorrek ere nahi zuen eta azkenean berari tokatu zitzaion. J: Ze posiziotan jokatzen duzu? A: Pibote jokatzen dut. J: Eskerrik asko, Alvaro, agur! A: Agur!

Asteko artista E: Edurne J: Javi J: Kaixo, Edurne! E: Kaixo, Javi! J: Non dantzatzen duzu? E: Duguna dantza taldean dantzatzen dut. Dantza taldean bi talde daude eta ni txikienean nago. J: Non egiten dituzu aktuazioak? E: Udaletxe plazan egin nuen aurreko astean eta hurrengoan Mendillorrin dantzatuko dut. J: Badakigu ikastolan dantzatzen egon zinela, zenbat urte? E: Bost urte egon nintzen ikastolan. J: Nola deitzen dira zure irakasleak? E: Nire irakasleak Bea, Julen eta Asier dira. J: Zenbat urte jarraitzea espero duzu? E: Urte asko jarraitzea espero dut. J: Mila esker, Edurne, Agur. E: Agur, Javi!

Page 15: 2. HITZBERRI

JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA

0. ALEA 15

BA AL ZENEKIEN?

Orain, Europari buruzko atala ikasten ari gara eta horregatik galdera hauek prestatu dizkizuegu. -Lehenik eta behin: Ba al zenekien Europaren izenaren jatorria Grezia mitologikoa dela? Europa izeneko printzesa bat Zeus jainkoak bahitua egon zen Certan eta horregatik deitzen da Europa kontinentea.

-Eta ba al zenekien Eiffel dorrea tamainaz aldatzen dela? Hotzaren ondorioz, 6 cm gutxiago neurtzen du. Eta beroa egiten duenean dilatatu egiten da eta altuagoa egiten da.

-Eta ba al zenekien Europan sumendi gehien dituen estatua Italia dela?

-Ba al zenekien pailazo arrainek erabakitzen dutela garrasika nork agintzen duen?

BA AL ZENEKIEN?

Page 16: 2. HITZBERRI

JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA

0. ALEA 16

Horrela esan beharrean

Ba al dakizu Xabik urrezko baloia irabaz dezakela?

Ba al dakizu Xabik urrezko baloia irabaz dezakeela?

Zeri buruz doa liburu hau?

Zeri buruzkoa da liburu hau?

Ondo ikasi!!!

Marrazki hau balio du?

Marrazki honek balio al du?

HORRELA ESAN BEHARREAN

Page 17: 2. HITZBERRI

JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA

0. ALEA 17

IZENBURUA: La isla del tesoro.

IDAZLEA: Geronimo Stilton.

ILUSTRATZAILEA: Sergio Algozzino, Maximo Asaro, Ricardo Bogani, Francesko D'ipolito,

Claudia Forcelloni.

DISEINU GRAFIKOA: Merenguita Gingermouse y Super Pau

ARIGITALETXEA: Planeta S.A.

ISBN: 978-84-08-08561-4

Liburu hau abenturaz, pirataz, mapetaz eta altxorrei buruzkoa

delako gustatzen zait.

Eta zuei ere gustatzen bazaizkizue gauza hauek liburu hau

gomendatzen dizuet.

Hemen dago bere istorioaren parte bat.

Liburua Jim izeneko mutiko bati buruzkoa da, bere amarekin

posada batean bizi zena. Gizon misteriotsu bat posadara iritsi

zenean hasi zen guztia. Ordaina asko zituen, kapitaina zen,

Jimi esan zion, dirua lortu nahi bazuen bera abisatzeko hanka

bakarreko gizon bat ikusiz gero.

Behin piratak etorri ziren, kapitaina izutu egin zen, bere sekretua kendu nahi ziotelako, piratek

altxorraren mapa nahi zuten, baina soldaduak etorri ziten eta piratek alde egin zuten.

Orduan hasi zen Jimen abentura handia. Grumete moduan sartu zen itsasontzi batean, "La

hispaniola" izenekoa, altxor irlara joateko. Hanka bakarreko sukaldaria ezagutu zuen, Silver

zuen izena. Beti bere loroarekin sorbaldan joaten zen, eta istorio interesgarriak kontatzen

zituen.

.

GOMENDIOA

Ibai Mateo

Page 18: 2. HITZBERRI

JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA

0. ALEA 18

HIRU LAGUNAK ETA BEREN ALTXORRA

Basoaren erdian zegoen herri txiki-txiki batean, hiru lagun bizi ziren: Iker, Itsaso eta

Mikel. Bakoitzak obsesio bat zuen: Iker futbolarekin obsesionatuta zegoen, baina oso

txarra zen jolasten; Itsaso itxura fisikoarekin, makillajearekin eta modazko arropekin

obsesionatuta zegoen eta Mikel animaliekin hitz egiteaz aparte, animaliak

zaintzearekin obsesionatuta zegoen.

Egun batean basotik jolasten zeudela, papertxo bat aurkitu zuten, bertan altxor bat

aurkitzeko jarraipenak zeuden, horretarako hiru froga egin behar zuten. Orduan Iker,

Itsaso eta Mikel altxorra aurkitzera joan ziren. Bakoitzak objektu bat zeraman:

Ikerrek futboleko baloia zeraman, Itsasok makillajea eta aldatzeko modazko arropa

zeraman eta Mikelek animaliekin hitz egiteko hiztegi bat.

Lehenengo froga, agure zahar eta harroputz bati barre egitea zen. Hiru lagunak

pailazoa egiten, tontakeriak egiten... hasi ziren, baina ez zitzaion barregura sartzen,

orduan Iker futbolean jolasten hasi zen eta oso txarra zenez agureari barregura sartu

eta barrezka hasi zen.

Bigarren froga, neska triste eta itsusi-itsusi bat pozik jartzea zen. Itsasok makillajea

eta modazko arropa hartu eta neska erabat aldatu zuen, makillajea leku guztietatik

zeraman eta Itsasoren aldatzeko arropa jantzita zeraman. Neska ispiluan begiratu

zenean, hain desberdina ikusterakoan pozik jarri zen eta azkeneko frogara eraman

zituen.

Hirugarren froga, hartz erraldoi eta indartsu batekin borrokatzea zen eta hori egin

beharrean, Mikelek berarekin hitz egin eta tratu batera ailegatu ziren: hartzari jateko

haragia ematen bazion, irabazten utziko zien. Hartzak tratua onartu zuen eta horrela

egin zuen. Azkenean altxorrera ailegatu ziren eta desio bat eskatu zuten: Ikerrek

futbolean jolasten ona izatea eskatu zuen, Itsasok munduko makillaje kaxarik

handiena eta Mikelek txakur bat. Orduan, altxorra ireki, eta bakoitzak eskatutako

desioa egia bihurtu zen.

AMAIERA

NARRAZIOA

Page 19: 2. HITZBERRI

JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA

0. ALEA 19

ZEHARKA GOITIK-BEHERA

DENBORAPASAK

TXISTEAK 1.-Nola du izena Txinako gizonik zikinena? -Sin Cham Pu. 2.-Nola duzu Japoniako Itsaso-ministroak? -Popoco Mahogo.

Page 20: 2. HITZBERRI

JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA

0. ALEA 20

Lehengo asteko galderak eta erantzunak: 1. zikloa: Bi ahizpa daude, bat nire izeba da eta bestea nor da? Erantzuna: Nire ama. 2. zikloa: Zenbat probintzia daude Euskal Herrian? Erantzuna: 7 probintzia daude. 3. zikloa: Argi-urtea zertarako erabiltzen da? Erantzuna: Espazioa neurtzeko. Aste honetako galderak: 1. zikloa: Nola jaiotzen ziren dinosauroak? 2. zikloa: Egipton noiz gertatzen dira uholdeak? (hilabeteak jarri) 3. zikloa: Zenbat urtegi daude Nafarroan?

Nola egin: * Gure gela ondoan, pasabidean kaxa bat dago. Ondoan dauden papertxoetan izen-abizena, gela, aldizkariaren zenbakia eta erantzuna jarri beharko dituzue. * Kaxan hiru zirrikitu daude, eta paper bakoitza bere zirrikituan sartu beharko duzue. * Hurrengo aldizkaria ateratzen dugunean, ondo dauden papertxo guztiak poltsa batean sartuko ditugu, eta 5.alean zozketa egingo dugu erantzun guztiekin. Zuen gelara joango gara saria banatzera. * Mesedez ez jarri tontakeriarik ezta irainik ere, bestela pertsona hori lehiaketatik kanpo geldituko da. Aldi bat bakarrik parte hartu ahal da.

LASTER LEHENENGO SARIAK !! GOGORATU GURE BLOGAREN HELBIDEA!!

www.jasolh6b.blogspot.com