521

15
LESAKA uztailaren 2tik 11ra

Upload: ttipi-ttapa

Post on 15-Mar-2016

220 views

Category:

Documents


3 download

DESCRIPTION

LESAKA uztailaren2tik11ra Ezpatadantzarienkapitaina 12 | ttipi-ttapa|521zbk. 2010.06.24 | 13 2010.06.24 ttipi-ttapa|521zbk. Goizez IbilaldineurtuaBortzirietako Gorriakantolatuta Izen-ematea:09:00akarte. Irteera09:30eanPlazazaharretik. 17:30 TrikitixatxapelketaPlazaZaharrean uztailak 3 LARUNBATA uztailak 2 ORTZIRALA uztailak 4 IGANDEA 14 | ttipi-ttapa|521zbk. 2010.06.24

TRANSCRIPT

Page 1: 521

LESAKAuztailaren 2tik 11ra

Page 2: 521

12 | ttipi-ttapa | 521 zbk.

2010.06.24

Pello EtxebesteEzpatadantzarien kapitaina

“Sanfermin Egunahagitz berezia dadantzariontzat,

baina aldi bereanluzea eta gogorra

ere izaten da”

Pello Etxebestek 23 urte ditu etaSanferminetanzortzigarrenurteabetekoduezpatadantzari: “Gaiz-kaSarasolakapitainzenekoazkenurteanhasinintzen,Mikel Irigoienkapitain zeneko lau urteak eginnituen eta berari erreleboa har-tu eta azkeneko hiruetan ni iza-nen naiz kapitain” dio. Ttikitatikaritudadantzan. “Haurranintze-nean bi dantza talde izaten ziren,etaniIrainenaritzennintzen.Gero,elkartu zirenean ere segitu nu-en, 18-19 urte egin nituen arte,gauza sobera nuen eta utzi eginnuen dantza taldea. BainaLesakakoaizanik,ezpatadantzariizateko ilusioa nuen eta hori eznuen utzi, egun hori hagitz poli-ta da”.Pello beti dantza munduanmurgilduaegonbadaere,Lesakanezpatadantzari aritzen direngehienak ez omen dute halakoformakuntzarik: “Azkenurteetansartzen diren gehienak ez duteinoiz ere dantzatu, ez dakite jotaxinple bat dantzatzen, eta horinabari da, lan handia egin beharizaten da”.Sanferminetarako prestakuntzaezpatadantzari taldearen osa-ketaren araberakoa izaten da.“Joan denurtetik, izatekotan, al-daketabatedobi izanenduguaur-ten, eta jende bera izanik, ez dahainbertze entsaiatu beharrik.Maiatz erdialdera edo bukaeraaldera hasten gara entsaiatzen

Page 3: 521

| 13ttipi-ttapa | 521 zbk.

2010.06.24

eta berriren bat sartzen bada,dantzakerakutsiegitendizkiogu.Batzuekin bertzeekin bainopazientzia gehixeago behar iza-ten da, baina denek nahiko abu-do hartzen dute”. 10-15 bat en-tsaio egitea gustatzen zaioEtxebesteri, “lehenbiziko asteanparebatetagero,asteanhiruen-tsaio…”. Sanfermin egunean,kapitainak ardura berezia dauka15ezpatadantzarienartean:“De-nak zuri egiten dizute kaso,pausuaeramanbeharduzu,arra-tsaldeko aurreskua ere zeronekdantzatu behar duzu eta lehen-bizikourteanurdurinintzen.Azke-nean tonteria bat da, baina ardu-ra berezia da, dudarik gabe. Mi-laka aurresku dantzatu ditut,ezkontzatan-eta, baina Sanfer-minetakoa berezia da, aitzinetikpixko bat estiratu eta pentsatzenhastenzara‘hankaaltxatzerakoaneznaizgibeleraeroriko,ez?’,kez-ka gehiago izaten da”. Ez-patadantzarientzako Sanfermineguna hagitz polita eta bereziaizaten da, baina aldi berean,gogorra eta luzea. “Azkeneanluzea egiten da, bai ” dio kapi-tainak, “prestakuntza pixko batkomeni da, kirola egiten baduzuhobe, lasterka edo futbolean ari-tzen garenak errazago pasatzendugu eguna. Desberdina da, ezzara lasterka ibili behar, oinezpausu luze batean baizik, bainaazkenean nabari da. Ez gaude es-partzinekinibiltzeraohituaketahan-ka zolean nabari da. Gero badiradantzak biz iagoak direnak,‘Ziarkakoa’adibidez,esplosiboada”.Horregatik, bezperan zaintzeakomenigarria dela uste du Pello

Etxebestek,“nahizetabatzuentzathori betetzea zaila den, egun ho-rrek merezi du. Ni ez naiz inoizateriaitzinekoeguneanbestaegi-tera, lasai ederrean egoten naizetxean”.Hori bai, Incansables txaranganere aritzen denez, noizbaitgoizaldera arte lanean aritzeasuertatu zaio eta, “bizpahiru or-du lo egin eta gero, ezpatadan-tzarizateratzea,horigogorraeginzitzaidan”. Azken urteetan, SanFermin egunaz aparte, Pello ezda herrian izaten bestetan,Iruñeanaritzenbaita txarangare-kin. “Ez dut batere bizitzen, uz-tailaren6aeta7abakarrik.Peñenegunean izatea ere gustatukolitzaidake, baina lanarengatik ezda posible”.Incansablestxarangarekinharat-honatean ibiltzen da uda osoan,baina txarangarekindantzanari-tzeko gero eta ohitura guttiagodagoela onartu du Pellok. “Orainnonahi izaten damusika eta jen-deak gero eta kasu guttiago egi-ten dizu. Halere, Hernaniko San-juanetan aunitz dantzatzen duteeta txarangarekin ibiltzen dira;Elizondoko koadrillen eguneanere…Lesakanerepeñenbajadanbakarrik egiten dute kaso,bertzela gutti”. Azkenean, nahizetabestagiroanbizituudaosoan,Pellorentzat lanada.“Joatenzaraherri bateko txupinazora eta he-rri horretakoak denak kontentdaude, besta egiteko irrikitan,baina guretzat ‘bertze bat’ da,ohitzen zaraeta zure lanada.Nikez dut bestarekin disfrutatzen,musika jotzearekinbaizik” aipatudigu lesakarrak.

Page 4: 521

uztailak 2 ORTZIRALA

22:20 Musika bandaren emanaldia Oninerrekaren gainean

uztailak 3 LARUNBATA

15:30 Plater tiro lehiaketaIllasmendiko tiro-eremuan,Pagolleta ehiza elkarteak antolatuta

uztailak 4 IGANDEA

Goizez Ibilaldi neurtuaBortzirietakoGorriak antolatutaIzen-ematea: 09:00ak arte.Irteera 09:30ean Plaza zaharretik.

17:30 Trikitixa txapelketaPlaza Zaharrean

14 | ttipi-ttapa | 521 zbk.

2010.06.24

Page 5: 521

uztailak 6 ASTEARTEA

12:00 Suziriak bestei hasiera emanen die

12:00 Txistulariak, soinulariak, Musikañatxarangak, trikitilariak eta haur ttikiendanborradak herriko karrikakgirotuko dituzte

17:30 Tantirumairu Euskal Folklore taldearenerakustaldia frontoian

20:00 Peña guztien ordezkariak altxaferoabota ondotik, danborrada nagusiaabiatuko da. Erraldoi, buruhaundi,danbor-jole, soinulari eta Lesakakobandaren laguntzarekin karrikazkarrika ibiliko dira

00:00 Dantzaldia Triki ta ke taldearekinTxaranga karriketan ibiliko da

| 15ttipi-ttapa | 521 zbk.

2010.06.24

Page 6: 521

08:30 Ezpatadantzarienmeza ixilaJoan-etorria Txistulari bandarenlaguntzaz eginen da

10:30 Udalbatza bertze agintariekin,Ezpatadantzari eta Musika Bandarekinbatera, abiatuko dira Herriko Etxetikelizara,MezaNagusira. Han, LesakakoAbesbatzak abestuko du

Ondotik Fermin Zaindariaren irudiarekinprozesioa

Ondotik Onin errekaren bi aldeetan egiten denZubigainekoa dantza

Ondotik Agur edo dantza bera Plaza Zaharrean,ikurra Herriko Etxera igan aitzinean

18:00 Bezperak; Elizako joan-etorriaMeza Nagusira bezala eginen da.

Ondotik Ezpatadantzari taldeakMutil-dantza,Neska-dantza, Aurresku eta jotakdantzatuko ditu Plaza Zaharrean

19:30 Bertso jaialdia Plaza Zaharrean ArranoElkarteak antolatua. Andoni Egaña,Maialen Lujanbio , Amets Arzallus,Julio Soto eta Estitxu ArozenaGGaaii--jjaarrttzzaaiilleeaa:: Iban Garro

Gauean Dantzaldia Gaubela taldearekinEgun osoan Musikaña Txaranga karriketan

16 | ttipi-ttapa | 521 zbk.

2010.06.24

uztailak 7 ASTEAZKENASanfermin eguna

Page 7: 521

| 17ttipi-ttapa | 521 zbk.

2010.06.24

09:00 Peñen gosaria10:00 Peñen danborrada, Musikaña

txarangarekin12:00 Betizuak, Plaza Zaharrean Musikaña

txarangarekin

17:00 Plaza zaharrean Poxpolo ta konpainia haur ikuskizuna

18:00 Peñen kontzentrazioaMusikañatxarangarekin, Peñen jautsiera egiteko

ArratsaldezGauez Dantzaldia ImanolDJarekin

uztailak 8 OSTEGUNAPeñen eguna

LESAKAuztailaren 2tik 11ra

Page 8: 521

18 | ttipi-ttapa | 521 zbk.

2010.06.24

Juan Fermin MitxelenaLesakako alkatea

“Iazko aurrekontuberarekin egun bat

gehiago izanendute Sanfermineketa garbiketa lanakhobe eginen dira”

Juan Fermin Mitxelena Lesakakoalkateak aipatu digunez, iazko au-rrekontu berbera izanen dute aur -ten Sanferminek: “63.000 eurokoaurrekontua izanen dugu, iazkoberbera, baina egun bat gehiagosartu dugu, larunbatean bukatubeharrean igandean bukatuko di-ra bestak. Diru berarekin luzatuegin dugu. Peñen egunean goizeta arratsaldez izaten ziren be -tizuak eta orain goizez bakarrikparatu dugu eta arratsaldekoaigande eguerdi pasatu dugu”. Gar-biketari dagokionez, joan denurtean arazoak izan ziren eta ho -rreri garrantzia eman diote Herri -ko Etxean. Alkateak aipatu di-gunez, “garbiketa berriz ere kan-poko enpresa baten esku utzikodugu, joan den urtean hutsegitehandia izan zelako, bestak akau-tu eta ondotikan egunak eta egu-nak jendea kexaka. Larunbat etaigandean, egunik fuertenetan gar-biketa sakonak eginen dira etaastelehenean garbiketa oroko rraeginen da, karrika guzietan sar-tuta, orain dela bi urte arte etor -tzen zen enpresarekin. Musikataldeei fuerte estutu diegu aurre -kontuetan horretarako”.Gainerakoan aldaketa handirik ezda programan. Txupinazoa bainolehen badira taldeak zerbait an-tolatu nahi izaten dutenak, platertiroketa dela, musika bandak erre -ka gainean eskainiko duenkontzertua, trikitixa lehiaketa,

Bortzirietako Gorriak taldeak an-tolatutako ibilaldi neurtua… Txu -pi nazotik aitzinera berdintsu joa-nen dira bestak, iaz bezala gerri -koa estututa, baina besta giroakhorretarako bideratzen den diru-arekin zerikusirik ez duela ustedu alkateak. “Hondarrean bestagiroa besta egiten duenak antola -tzen du, plazan izaten diren taldeeidagokienez, batzuei bat gustatukozaie, bertzeei bertzea, baina saia -tu gara ahalik eta eskaintzarik za-balena ekartzen. Peñen egunera -ko, gazteen gustukoa den DJaekarri dugu, baina joan den urteanbaino %40 guttiago kobratuko du.Baina leku guzietan hori gertatzenari zaiola onartu digu, egoera ho -rre la dago eta hala onartu be-harra dago”. Bazkari eta otorduofizialetan ere, prezio jakin batparatu eta horri eutsiko diote. “Ezda bertze urteetan hainakobazkaririk izanen, baina bazkariabai izanen da. Gainerakoan ezdugu elkarrekin egoteko moduriketa hori mantenduko dugu. Kul-tur taldeek izaten dituzten luntx-ak ere berdin eginen dira, bainapixko bat gastua neurtuta”adiera -zi digu alkateak. Etorkizunera begira, murrizketaegoera hau mantendu beharkodela uste du Mitxelenak, bainapixkanaka buelta emanen zaiolaere uste du. “Urrian berriz erealkatetza hartu nuenean, e rrannuen herrikoiak ez diren neurri-

Page 9: 521

| 19ttipi-ttapa | 521 zbk.

2010.06.24

ak hartu beharko zirela. Diru sa -rrerak handitzen saiatzen gara,orain bertan Irain gain horre tanbabes ofizialeko 54 etxebizitzaegiteko promozioa bada, horimartxan paratzean lizentzia rekineta udalari ordaindu behar zaion%10 horrekin, izanen dira sa -rrerak. Horrekin diru mordoxkasartuko da, ez lehen izaten zirenkopuruak, denak babes ofiziale -koak direlako. Pixkanaka-pixka -naka gastuari eskapatu gabe kon-tuz eta sarrerak ahal den neu -rrian handituz ateratzen joanengara, baina hurrengo bizpahiruurtetan ez zaio aisa buelta ema-nen. Toki guzietako egoera dahori, ez da gure kasua bakarrik.Ez dago konfindatzarik eta kostaeginen da” dio alkateak. Juan Fer-min Mitxelenari San Fermin egu-na da gehien gustatzen zaiona,“egun guziko ekitaldiekin boro-biltzen baita egun handia, egunkonpletuena da. Peñen eguna erehagitz polita da gazteentzat; 9anhaurrentzako egun polita izatenda eta instituzionalki inguruko

udaleko ordezkariekin biltzengara, aperitiboa hartu, arazorikgabe solas egiteko giro polita iza-ten da, batzuk pilota partidarajoaten dira bazkalondoan…” Azkenhiru urtetako bestetan oposizioanizan ondotik, aurten berriz erealkatearen aginte-makilarekinizanen da Mitxelena, eta ardurakez direla berdinak onartu du:“Gauaz berdin berdin ibili naizbestetan alkate izan edo ez izan,baina erresponsabilitatea ez daberdina. Alkate zarenean, badiraegunean zehar momentu batzukbehar den bezala eta behar dentokian egon behar duzuna”.Kezkarik handiena ortziral etalarunbat arratseko jendetzarekinizaten du Mitxelenak. “Betipentsatzen duzu, ‘hemen zerbaitgertatuko balitz, zer?’ Beti izandugu protokolo bat, fabrikarekinkontatuz, hortik atera ahal iza-teko, baina gertatzen ahal da fabri -ka eta Tomasenekoborda arteannorbaitek kotxea traban utziizana… Kezka horiek handiagoakdira alkate zarenean”.

Page 10: 521

10:30 Haur eta gurasoen danborradaMusikaña txarangak lagunduta

11:00 Haur animazioa, “Gorriti”, Eltzeta plazan12:00 Betizuak, Plaza Zaharrean Musikaña

txarangarekinArratsaldez Plazan haurrentzako tailerrak,

puzgarriak, ludoteka…18:00 Frontoian, esku pilota partidak

profesionalen artekoakArratsaldez

Gauez Dantzaldia Egan taldearekinMusikaña Txaranga karriketan

uztailak 9 OSTIRALAHaurren eguna

20 | ttipi-ttapa | 521 zbk.

2010.06.24

Page 11: 521

11:30 Andra Mari Zahar Etxeko lorategian,Nafarroako Jotak, Voces del Ebro taldearekin. San Fermin Jubilatu eta Pentsionisten Elkarteak antolatua

12:00 Betizuak, Plaza Zaharrean Musikaña txarangarekin

16:30 Frontoian, Arkupe Elkarteak antolatua,haurren pilota erakustaldia

18:00 Nafarroako Jotak Voces del Ebro taldearekin Plaza Zaharrean

18:00 Eskolttikitik Txakainera kalejira, Musika Bandarekin

20:00 Txakaindik jautsiera, zortziko doinuarekinArratsaldez

Gauez Dantzaldia Gabezin taldearekinOndoren Musikaña Txaranga karriketan

03:30 Jai-hilakMusikaña txarangarekin

uztailak 10 LARUNBATABikoteen eguna

12:00 Betizuak, Plaza Zaharrean Musikaña txarangarekin

Arratsaldez Dantzaldia Gaubela taldearekin

uztailak 11 IGANDEA

| 21ttipi-ttapa | 521 zbk.

2010.06.24

LESAKAuztailaren 2tik 11ra

Page 12: 521

22 | ttipi-ttapa | 521 zbk.

2010.06.24

Iraia EtxabideKartelaren eta programaren azalaren egilea

“Ezpatadantzariaren irudirik gabe zailada Sanferminetako kartela osatzea,

alde horretatik segurura jo dut”

Lesakako Sanferminetako karte-laren eta bestetako programarenazalaren egilea da Iraia EtxabideEtxeberria, 22 urteko gazte le sa -karra. Arrasateko Mondra gonUnibertsitatean egin duen Inge-nieritza teknikoa, industriala etadiseinu karrera bukaerako proiek-tua egiten ari da, Donostiako es-tudio batean. “Hiru urteko ka rre -ra da eta laugarrena proiektuaegiteko”, dio. Kartel lehiaketaralehen aldiz aurkeztu du lana, bainaportada lehiaketara iaz bertze lanbat aurkeztu zuen, “ez nuen inoizegina eta animatu nintzen, bainaazterketetan nintzen eta ez nuendenbora sobera hartu. Aur ten la-saiago nintzen, proiektuarekin,bertze martxa batean, azterke-

tarik gabe, biek egitera saiatu naizeta ongi, hagitz ongi”.Izugarrizko sorpresa izan da bere -tzat bi sariak eskuratzea.“Deitunindutenean erran nuen, ‘ez daposible biak irabaztea!’. Lehenen-go aldia da aurkezten nuena etaLesakakora bakarrik aurkeztudut. Orain bai, mundu guziak erra -ten dit, ‘badaukazu ez dakit nonhalako lehiaketa bat’, baina ez dutinon aurkeztu” erran digu Iraiak.Bere ustez, ikasketak lagun izanditu sariak irabazi ahal izateko,“oinarri tekniko batzuk ematendizkidatelako, diseinuko asigna -turak baditu, diseinu grafikoa gus-tatzen zait eta azkenean sal -tseatzea da. Nik argazki bat har-tu dut oinarri eta argazki ona

Page 13: 521

| 23ttipi-ttapa | 521 zbk.

2010.06.24

baldin baduzu, argazkiak berakaunitz erraten du, errazagoa da.Photoshop programarekintratatzen dut argazkia eta zerbaitidazteko edo gauza gehiagosartzeko marrazketa bektorialekoprogramak erabiltzen ditut, Free-Hand edo Ilustrator, bien artekokonbinazioa ongi gelditzen da”.Ezpatadantzariak ageri dira berelanean eta, orokorrean, horixeizaten da lehiaketara aurkeztendiren lan gehienen gaia. “Pen tsa -tzen dut erabat aldatuko bagenugaia ez lukeela inork kontuan har-tuko, horregatik kartelean ezpata -dantzariak sartu ditut, beti beza-la, baina portadan neska dantzari-ak ere sartu nahi nituen. Nerealdetik ‘segurola’ xamar jokatzeaizan daiteke, baina alde horre-tatik Lesakan nahiko tra di zionalakgarela iruditzen zait. Portadangauza ezberdinak egiteko aukeragehiago dago”. Diseinua rekin ez ezik, musika -rekin eta dantzarekin ere harre-man handia du Iraiak. Zeharkakotxirula jotzen du musika bandaneta aunitz gustatzen zaio San Fer-min egunean jotzea. Dantzaridagokionez, Tantirumairu euskalfolklore taldeko kidea da 5 urtezituenetik eta bezperako jaialdiandantzatu du orain arte. Aurten,Sanfermin arratsaldean dantza -tzeko deia jaso du lehen aldiz,“etabaiezkoa eman dut, probatzea-gatik eta egun hori bertze modubatean bizitzeagatik, baina gus-tatuko litzaidake goizean ban-darekin ere ateratzea. Gehienezlau urtez egiten ahal dute neskekdantza San Fermin egunean etaadina ailegatzen denean HerrikoEtxetik deitzen dute”. Iraiari ku-

riosoa iruditzen zaio dantzarekingertatzen dena Lesakan. “Mutilekadin batetik goiti uzten joaten di-ra Tantirumairu dantza taldea,baina gero denak sartu nahi iza-ten dute ezpatadantzari taldean.Tantirumairun 20 bat neska iza-nen gara eta hiru mutil, nahiz etaorain bi mutil sartu diren. Guk da-goeneko ez dugu mutildantza edoneskadantzarik egiten, denokdenetik egiten dugu. Orain AritzSalamancarekin ikasten dugu, biastetik ortziraletan biltzen garaeta gero asteazkenetan ere ari -tzen gara”. Sanferminetako egunguziek zerbait berezia daukateIraiarentzat, “bezperan kristongogoekin hasten zara, txupina-zoa, dantza saioa, tanborrada,afari on bat dantza taldekoekineta gero besta… biharamoneanetxera joan, txirula hartu eta ban-darekin jotzera, egun polita da etapeñen eguna izugarria izaten da,aunitz gustatzen zait. Azkenekoeguna lasaiagoak dira, baina on-gi daude”. Bestetako programan sartzekoez zaio deus berezirik gogoratzen,“programa hor dago, baina geronorberak egiten du bere planabere neurrira. Betizuak ez zaiz -kit sobera gustatzen, baina ikustendut zenbat jende izaten den etapentsatzen dut jendeari gustatzenzaizkiola”.Mila euroko saria ere ongi eto -rriko zaio Sanferminetan goza -tzeko: “Sari polita da, mila eurobada zerbait, baina lagun guziakari zaizkit trago batera gon -bidatzeko erraten. Sanfermin onbatzuk botatzeko ongi etorriko di-ra eta gero oporralditxo bate rakoailegatzen bada…”.

Page 14: 521

24 | ttipi-ttapa | 521 zbk.

2010.06.24

Page 15: 521

| 25ttipi-ttapa | 521 zbk.

2010.06.24

Ioar TaintaLesakako bertsolaria

“Kristona izanenlitzateke noizbait

San Fermin egunean kioskotikbertsotan arituahal izatea”

Sanferminzale porrokatua da Ioar Tainta, berriki 14 eta 18 urte artekoNafarroako Eskolarteko bertsolari txapelketan txapeldun suertatuden lesakarra. “Edozein gaztek bezala bizitzen ditut, nere herrikobestak sakratuak dira eta ahalik eta hobekien pasatzen saiatzen naiz”,dio. Taintarentzat egunik politena Peñen Eguna da. Azken urteetan,gazteek peña berriak sortu badituzte ere, bera Kilkerrak talde his-torikokoa da, gurasoak bezala. “Gure koadrila nahiko berezia da,bakoitza peña batekoa baita, baina denak elkartzen garenean denenpeña osatzen dugu, polita da”.Bertsolaria eta bertsozalea izaki, peñen egunaz gain ez du inoiz hu -tsegiten San Fermin eguneko bertso saiora. Oraindik gaztea bada ere,noizbait gustura igoko litzateke oholtzara egun horretan ere:“Niribertsotan ari tzea pila bat gustatzen zait, igual-igual zait Sanfermi-nak izatea edo bertze edozein egun, kristona izanen litzateke egunhorretan kioskotik kantatzea” erran digu Ioarrek. Aurten, Eskolartekobertsolari txapelketan Nafarroako txapeldun suertatu da 14 eta 18urte artekoan, Beran jokatutako finalean eta 2006an, ttikienen kate -gorian ere txapeldun izan zen. “Bietan azkeneko urtean atera naiztxapeldun –dio–, ez da kit zergatik den, dena eman beharra edo”.Aurten, Nafarroako txapelketa nagusian ere aritu da, baina “hagitzurduri” aritu zela onartu du.“Estitxu eta hauen ondoan oholtza gaineanizatea hagitz handia izan da. Lehenbiziko aldiaren nobatada ordain-du dut eta hemendik aitzinera beldurrik gabe aterako naiz” adierazidigu gogotsu Ioarrek. Asteburu honetan, Euskal Herriko Eskolartekotxapelketaren finalean aritzekoa zen Agurainen. “Ez dut deus espero,ongi pasatu nahi dut, batez ere lasai kantatu eta ahalik eta hobekienegin. Nere tzat Nafarroan txapeldun izatea ezustekoa izan zen eta saribat da” erran digu. Oholtza gaineko urduritasunik gabe, lasai ede -rrean Sanferminei buruzko pare bat bertso eskatu dizkiogu. Horratxgaiari emandako erantzuna:

Sanferminekin amesten gaudedenak denbora guzianSan Fermin sena azaltzen zaigunahiko modu biluzianBertso saioa, musika, dantzagure aste nagusianHainbeste gauza bizi behar dirahainen denbora gutxian.

Egun hauetan kanpora gureherri pozak, herri minakTxuri eta gorriz gorde behar diraFestetako imajinakTxupinazora azaldu eta hasierako ahaleginak:"Gora Lesaka ta lesakarraketa gora San ferminak!!!".