4. ikasgaia - nazioarteko arauen aplikazioa ziurtatzeko prozedurak (i)
TRANSCRIPT
-
7/28/2019 4. Ikasgaia - Nazioarteko Arauen Aplikazioa Ziurtatzeko Prozedurak (I)
1/6
Nazioarteko Arauen Aplikazioa (I)
2012-2013
Nazioarteko Zuzenbide Publikoa II
31
Laugarren Ikasgaia
Laugarren ikasgai
honetan, Nazioarteko
arauen aplikazioa
ziurtatzeko prozedurak
aztertuko ditugu.
Beraz, babes
diplomatikoa eta hura
egikaritzeko bete
beharreko baldintzak
aztertuko ditugu.
-
7/28/2019 4. Ikasgaia - Nazioarteko Arauen Aplikazioa Ziurtatzeko Prozedurak (I)
2/6
4. Ikasgaia
Zuzenbide Fakultatea, Donostia
azioarteko Zuzenbide Publikoa II
32
-
7/28/2019 4. Ikasgaia - Nazioarteko Arauen Aplikazioa Ziurtatzeko Prozedurak (I)
3/6
Nazioarteko Arauen Aplikazioa (I)
2012-2013
Nazioarteko Zuzenbide Publikoa II
33
4. Ikasgaia: Nazioarteko Arauen aplikazioaziurtatzeko prozedurak (I)
Ikasgai honetan babes diplomatikoa aztertuko dugu. Horretarako Nazioarteko Zuzenbide
Komisioaren Proyecto de artculos sobre la proteccin diplomticaerabiliko dugu. Hau ere,
proiektu bat besterik ez da, beraz, ez dago inolako nazioarteko trataturik gaiaren inguruan.
Babes diplomatikoa definitu dezakegu estatuaren akzio bat bezala, estatuko nazional edo
ondasunak babestea nazioarteko ordenamenduan helburu duelarik. Hau da, hirugarren
estatuetako ez-zilegietatik babestea bere nazional eta ondasunak.
Nazioarteko ordenamenduak babes diplomatikoaren bitartez konpontzen ditu bere nazionalakkanpoan izaten dituzten arazoak. Hau da, estatuak gure interesak babesteko duen akzioa
izango litzateke, zeinaren bitartez, estatuak gure izenean arituko den hirugarren estatuen
kontra.
Honen adibide bat, Argentinan Repsolekin gertatutakoa izango genuke. Honakoak dira bere
ezaugarriak:
Estatuaren akzioa da eta ez partikularren eskubidea nahiz eta horiek izan kaltetutakoak. Akzioa
aurrera eramateko titular bakarra estatua izango da eta beraz, askatasun osoz erabakiko du
martxan jartzea edo ez jartzea. Gainera ahalmen hau erabat diskrezionala da eta beraz,
partikular batek eskatzeak ez du Estatua obligatzen; hau da, behin martxan jarrita, edozein
momentutan bertan behera utz dezake. Eta gogorragoa dena, egikaritzaren ondorioz estatuak
kalte-ordain bat jasoko balu, ez du partikularrei pasatzeko obligaziorik, baizik eta
estatuarentzat izango da. Hau logikoa da kontutan izanda akzioa estatuarena dela eta beraz,
bertatik eratortzen diren onurak estatuarentzat izango da. Hala ere, sistema demokratikoetan
hiritarrari ematen zaio bertatik gastuak kenduta, presio zibila dela eta.
Egikaritzeko, zenbait baldintza daude:
Erreklamatzailearen eta erreklamazioaren artean nolabaiteko harremana egotea. Hauda, kaltetua eta estatuaren artean harremana egon behar du. Harreman hori
naziokotasuna izango da. Izan ere, soilik estatuko nazionalak aukera izango dute babes
diplomatikoa izateko.
Estatu kaltetzailearen barne ordenamenduak ematen dituen aukerak agortu behardira. Hau da, estatu batek ez du babes diplomatikoa egikarituko partikularrak estatu
kaltetzailearen auzitegietatik pasa ez badira. Beraz, babes diplomatikoa subsidiarioa
izango da. Honen logika izango da, ez dugula martxan jarriko nazioarteko
ordenamendua, barne ordenamenduan emaitza topatzeko aukera badago.
Esku garbien teoria (clean hands). Honen arabera, ezin dugu babes diplomatikoaerabili sortutako kaltean zerikusirik badaukagu. Baldintza honen atzean dagoen
borondatea ez dago garbi. Zenbait autoreek defendatzen dute teoria hau aplikatu
-
7/28/2019 4. Ikasgaia - Nazioarteko Arauen Aplikazioa Ziurtatzeko Prozedurak (I)
4/6
4. Ikasgaia
Zuzenbide Fakultatea, Donostia
azioarteko Zuzenbide Publikoa II
34
behar dela, baina ez dago garbi non jarri behar den muga. Beste zenbait autoreek eta
jurisprudentziak diote, soilik ez zilegi den ekintza baten aurrean soilik erabili daitekeela
babes diplomatikoa, eta beraz, ezin dela hain beste garrantzi eman arriskuari, baizik
eta ez-zilegiari eman behar zaio. Honen bi adibide izango lirateke Couso eta Juantxu
Rodriguez kazetariak.
Goazen lehenengo bi baldintzak sakonago aztertzera orain:
Babes diplomatikoaren eskema sinplea da: Estatu kalte-eragile bat daukagu eta pertsona bat,
fisiko edo juridikoa, bertakoa ez dena. Estatuak ez-zilegi edo kalte bat eragiten du pertsonaren
gainean. Pertsona hori, estatuko auzitegietara jo dezake. Baina zaila da bertako auzitegiak
estatuaren erantzukizuna onartzea. Cousoren adibidea, garbi zegoen estatubatuarrek tiro egin
ziotela eta beraz, bere familia Estatu Batuetara joan ziren erantzukizun eske. Bertan esan
zuten, ekintza zilegi zela, lege-bidezko defentsaren egikaritzan ari baitzen. Beraz, kasu
horretan, Pertsona hori nazionala den estatuari eska diezaioke babes diplomatikoa. Pertsona
hori eta estatuaren artean egongo den harremana naziokotasuna izango litzateke. Baina orain,
arazoak hasten dira.
Arazoetako lehena izango da, frogatu behar dela kaltea nazioarteko ez-zilegi bat dela. Horrekin
batera frogatu beharko da naziokotasun harremana. Harreman hori ez da edonolakoa. Izan
ere, naziokotasun hori bi momentuetan izan behar da: kaltea sortzen denean eta babes
diplomatikoa egikaritu nahi denean. Gerta daiteke estatua desagertzea eta beraz,
naziokotasuna horren ondorioz galtzea edo aldatzea eta beraz, babes diplomatikoa egikaritu
ahal den edo ez zalantzan jartzea. Gerta daiteke ere, naziokotasuna aldatzea ezkontza bidez
zenbait estatuetan, edo naziokotasun bikoitza izatea.
Egoera horretan, desberdintasunak topatzen ditugu ohitura eta proiektuaren artean. Izan ere
ohiturak dio denboran zehar naziokotasun bera mantendu behar dela eta, gainera, gure
borondatez egindako ekintza baten ondorioz naziokotasuna aldatu egiten badugu, babes
diplomatikoa egikaritzeko aukera galdu egiten da. Aldiz, gure borondatez kontra galtzekotan;
adibidez, estatua desagertzen denean eta beraz, estatu berriari dagokio babes diplomatikoa
egikaritzea. Proiektuak berriz dio nazionalitatea aldatu daitekeela zuzenbidearen arabera
berdin diolarik borondatez edo borondatez kontrakoa den.
Ezin izango da naziokotasuna aldatu jatorriko estatuak eragindako kalteen aurrean babes
diplomatikoa egikaritzeko. Izan ere, ezin izango da egikaritu aurreko estatuaren aurka, kalteaeragin denean estatu horretako nazionalak direnei.
Naziokotasun bikoitza dagoen kasuan, ohiturari jarraituta, bi modutako naziokotasun bikoitza
izan daiteke: estatu kalte-eragilearen naziokotasuna izatea eta beste naziokotasun bat
edukitzea. Adibidez, frantziar eta espainiar naziokotasuna izanda, Frantzia edo Espainiak kalte
bat eragitea. Ohiturak ez du babes diplomatikoa onartzen kasu horietan, ulertzen baita
pertsonaren barne ordenamenduak babestuko duela bere estatuak egindako kalteagatik.
Bigarren hipotesia izango litzateke, bi naziokotasun izatea eta naziokotasun hori ez izatea
estatu kalte-eragilearena. Ohiturak kasu horretan dio soilik naziokotasun bat erabili ahal izango
dela, naziokotasun efektiboa hain zuzen. Hau da, eguneroko bizitzan erabiltzen dena. Hori
-
7/28/2019 4. Ikasgaia - Nazioarteko Arauen Aplikazioa Ziurtatzeko Prozedurak (I)
5/6
Nazioarteko Arauen Aplikazioa (I)
2012-2013
Nazioarteko Zuzenbide Publikoa II
35
irizpide desberdinei jarraiki erabakiko da: egoitza non daukagun, non egiten dugun lan etab.
Proiektuaren 6. artikuluari jarraiki, bi naziokotasunetatik edozein kasutan erabili daitezkeela
dio aldi berean, naziokotasun horietako bat estatu kalte-eragilearena ez bada.
Naziokotasun bikoitza dutenek eta horietatik bat estatu kalte-eragilearena bada, proiektuaren7.artikuluari jarraiki ezin izango da babes diplomatikoa erabili salbu, naziokotasun efektiboa
estatu kalte-eragilearena ez bada.
Apatrida eta errefuxiatuen kasuan, apatridak erresidentzia legala duen estatuari eskatuko dio
babes diplomatikoa eta errefuxiatuak, printzipio bera jarraituko dute, baina ezin izango dute
eskatu beren jatorrizko estatua egindako ez-zilegien aurka (gaur egun, apatridak egotea ia
ezinezkoa da, izan ere, giza eskubideen hitzarmenetan debekatu egiten da eta gainera,
pertsona izateagatik soilik eskubideak dauzkagu).
Guzti hori pertsona fisikoei dagokionez izango da. Aldiz, pertsona juridikoekin zenbait
berezitasun daude. Izan ere, pertsona juridiko baten barnean, naziokotasun desberdinetako
pertsona ugari egon daitezke. Beraz, bi babes diplomatiko desberdin egongo dira: enpresarena
eta akzionistena.
Ohiturari jarraiki, pertsona juridiko baten naziokotasuna definituko da bi irizpideren arabera:
sorkuntza legearen naziokotasuna zein den eta egoitza zein den. Baina egoitza nagusia non
dagoen zehazteak ez du esan nahi ezer.
Akzionistei dagokionez, ohiturak dio ez dela babes diplomatikoa egikarituko, akzionisten
naziokotasuna erabiliz, kasu hauek salbu: akzionisten eskubide pribatiboak kaltetu direnean;
hau da, enpresaren izenean ez dauden ondasunak baina bere onurarako erabiltzen direnean,eta elkarteak edo enpresak legalki existitzeari utzi dionean.
Proiektuak dio, bere 9. artikuluan, enpresa desagertzekotan, eta desagertze hori jasandako
kaltearen ondorioz baldin bada babes diplomatikoa, oraindik enpresaren naziokotasuna
hartuko da kontutan. Beraz, akzionisten naziokotasuna parte hartuko du, 11. artikuluaren
arabera, sozietatea desagertzen bada kaltearekin zerikusirik ez daukan arrazoi batengatik, edo
sozietateak baldin badauka estatu kalte-eragilearen naziokotasuna estatu horrek behartuta
(estatu askok bere etorkizuna babesten dute eta horretarako, enpresa batek bere lurraldean
aurrera eraman nahi baditu negozioak, enpresa hori estatuaren legediaren arabera sortzera
behartzen dute; hau egiten dute, bere langileei bertako zuzenbidea aplikatu ahal izateko eta
enpresa alde egin nahiko balu, estatuan ondasunak edukitzeko kalteak medeatzeko).
Naziokotasunaren ukanbeharrarekin amaituta, goazen orain, barne ordenamenduaren
zeharkapenaren baldintza aztertzera.
Honen atzetik dagoen errealitatea, ez da bat eta ez da batere garbia. Izan ere, zenbait
autoreek defendatzen dute baldintza logiko bat dela estatu kalte-eragile bati bere kalteak
medeatzeko aukera ematea. Baina errealitatean horrek denbora izugarria behar da eta diru
gastu ugariak. Gainera, bere efektua ez da estatu horiek kalte horiek medeatzen dutela, baizik
eta hiritarrek uko egiten diotela babes diplomatikoari. Ondorioz,praktikan honek dakarrenondorio bakarra, babes diplomatikoa baztertzeko bide bat dela da. Izan ere, hiritarrak ezin
-
7/28/2019 4. Ikasgaia - Nazioarteko Arauen Aplikazioa Ziurtatzeko Prozedurak (I)
6/6
4. Ikasgaia
Zuzenbide Fakultatea, Donostia
azioarteko Zuzenbide Publikoa II
36
diote aurre egin estatu bateko ordenamendu oso baten zeharkatzeari.
Ohiturari begira, baldintza honen nondik norakoa honakoa izango da: ohiturak onartzen du
zenbait kasutan baldintza hau ez betetzea. Lehenengoa, jasan duen kaltea hiritar baten gain
erortze ordez, estatuko organo baten gain eroriko balitz, eta bigarrena, estatu kalte-eragilea
uko egitea izango da. Azken hori soilik gertatzen da oso harreman hona duten estatuen artean.
Partikularrek, bere ekimenez zeharkatu beharko du ematen zaizkion bide guztiak,
administratibo zein judizialak direlarik. Muga bakarra dago: bide horiek efektiboak izatea. Hau
da, garbi eta garbi, bide horiek inora eramaten ez badute, baldintza hau bertan behera
gelditzen da. Baina zer da efektiboa?
Proiektuan berriz, benetako salbuespena ematen da 14. artikuluan, zeinak dioen 16.artikuluko
supostuak salbuetsita egongo direla. Azken artikulu horrek dio:
a) Barne errekurtsoak medeatze efikaz bat eskaintzen ez dutenean.b) Errekurtsoaren tramitazioan ez-zilegiren bat egongo balitz estatu kalte-eragilearen
eskutik.
c) Ez balitz egongo erlaziorik kaltetua eta estatu kalte-eragilearen arteko. Konexiopertinente bat egon beharko da.
d) Estatuak bere barne ordenamenduko errekurtsoak agortzera uko egiten dionean.Zenbait kasuetan, enpresak beste estatuetan ezartzen direnean, klausulak ezartzeko aukera
bat dago, zeinen bitartez, enpresak zin egiten dute ez direla beraien jatorrizko estatuaren
babes diplomatikoa erabiliko. Baina horrek ezin ditu ondoriorik izan. Izan ere, estatuak bere
kabuz egin dezake, beraz uko egiten zaionari, eskatzeari da.
Gaur egun, klausula hori (calvo) existitzen jarraitzen da, baina ez zaio uko egiten babes
diplomatikoari, bizik eta beste baldintza bat ezarri du babesa eskatu ahal izateko: nazioarteko
arbitraia.
Cousoren egoera Espainian gaur egun: behin esanda babes diplomatikoa Estatuaren ardura
dela eta erabat diskrezionala dela, zer gertatzen da egikaritzen ez badu? Arazo berri bat
sortzen da hemen. Izan ere, babes diplomatikoa nazioarteko ordenamenduan dago eta beraz,
ezin zaio eskatu nazioarteko ordenamendutik inolako obligaziorik. Baina barne
ordenamendutik, hiritarrek estatuaren kontra jo daitezke.