vitoria-gasteizko udala€¦ · noetan kendu egin da uholde-lerroen irudikapena. horrez gain,...

5
2020ko abuztuaren 19a, asteazkena 93 zk. 1/5 2020-02265 L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432 www.araba.eus II - ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN TOKI ADMINISTRAZIOA VITORIA-GASTEIZKO UDALA LURRALDEA ETA KLIMAREN ALDEKO EKINTZA Plangintza eta Hirigintza Antolamendua Gauzatzea HAPO uholde-arriskuen arauetara egokitzeko xedapen-aldaketari behin betiko onespena ematea Hau erabaki zuen udalbatzak 2020ko uztailaren 24an egindako ohiko bilkuran: Gaia: HAPO uholde-arriskuen arauetara egokitzeko xedapen- aldaketari behin betiko onespena ematea Erabaki-proposamena Indarrean dagoen HAPOak 4.05.19. artikulutik 4.05.22 artikulura xedatzen ditu Uholde Arris- kua duten Babes Bereziko Eremuetako arauak (EP-IN) eta horiek kalifikazio orokorreko planoe- tan, kalifikazio xehatutakoetan eta gainezarritako baldintzakoetan jasotzen dira. Aipatutako planoetan jasotako uholde-eremuen kartografia zaharkitua geratu da, ez baititu jasotzen uholde-arriskuari buruzko azterlan berrienak, nahiz eta, Euskal Autonomia Erkidegoko ibaiak eta errekak antolatzeko lurralde-plan sektorialak zehazten duenez, Administrazio Hidrau- likoak baliozkotutako berariazko azterlanik izan ezean, uholde-eremuei buruzko erreferentziazko kartografia Uholde-arriskua duten eremuen Kartografiaren Sistema Nazionalak eskainitakoa den, uztailaren 9ko 903/2010 EDaren 10. artikuluan xedatutakoaren ildotik, edo, bestela, Uraren Euskal Agentziaren webgunean jasotakoa. Era berean, babes bereziko uholde-eremuetako arauek lurzoru urbanizaezinei bakarrik egiten die erreferentzia, eta, aitzitik, lurralde-plan sektorialak lur guztiei eragiten die, edozein delarik horien sailkapena. Horrenbestez, eguneratu egin behar dira udalerri guztiko uholdeen arloko araudiak, aipatu- tako araudira bidaliz, lurzoru mota guztietan aplika daitekeela adieraziz, kartografia eguneratuz, informaziorako baino ez dela adieraziz, eta plangintza-aldaketarik egin gabe eguneratzeko aukera emanez. Aurreko paragrafoan adierazitakoa ahalbidetzeko, gainezarritako baldintzen plano berri bat gehitu zaio (8.4, uholde-arriskuen informazio-planoa) indarrean dagoen gainezarritako baldintzen planoen bildumari, eta kalifikazio globaleko planoetan eta kalifikazio xehatuko pla- noetan kendu egin da uholde-lerroen irudikapena. Horrez gain, aldatu egin da babes bereziko uholde-eremuetako arauen idazketa, mota guztietako arauen indarraldia berariaz aipatuz. Orobat aldatu dira Plan Orokorraren 4.05.19 artikulutik 4.05.22 artikulura bitartekoak, eta horrela geratu dira: 4.05.19 artikulua. Definizioa Uholde-eremuak dira bostehun urteko errepikatze-denborako uraldietan urek izango lituzke- ten maila teorikoek mugatutakoak, azterketa geomorfologiko, hidrologiko eta hidraulikoak, uraldi historikoen serieak eta horien dokumentu edo ebidentzia historikoak kontuan hartuta. Administrazio hidraulikoak baliozkotutako berariazko azterlanik ezean, uholde-arriskuko eremuei buruzko erreferentziazko kartografia Uholde-arriskua duten eremuen Kartografiaren Sistema Nazionalak eskainitakoa da, uztailaren 9ko 903/2010 EDaren 10. artikuluan xedatu- takoaren ildotik, edo, bestela, Uraren Euskal Agentziaren webgunean jasotakoa.

Upload: others

Post on 08-Oct-2020

4 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: VITORIA-GASTEIZKO UDALA€¦ · noetan kendu egin da uholde-lerroen irudikapena. Horrez gain, aldatu egin da babes bereziko uholde-eremuetako arauen idazketa, mota guztietako arauen

2020ko abuztuaren 19a, asteazkena • 93 zk.

1/5

2020-02265

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

II - ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN TOKI ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO UDALALURRALDEA ETA KLIMAREN ALDEKO EKINTZA

Plangintza eta Hirigintza Antolamendua Gauzatzea

HAPO uholde-arriskuen arauetara egokitzeko xedapen-aldaketari behin betiko onespena ematea

Hau erabaki zuen udalbatzak 2020ko uztailaren 24an egindako ohiko bilkuran:

Gaia: HAPO uholde-arriskuen arauetara egokitzeko xedapen-aldaketari behin betiko onespena ematea

Erabaki-proposamena

Indarrean dagoen HAPOak 4.05.19. artikulutik 4.05.22 artikulura xedatzen ditu Uholde Arris-kua duten Babes Bereziko Eremuetako arauak (EP-IN) eta horiek kalifikazio orokorreko planoe-tan, kalifikazio xehatutakoetan eta gainezarritako baldintzakoetan jasotzen dira.

Aipatutako planoetan jasotako uholde-eremuen kartografia zaharkitua geratu da, ez baititu jasotzen uholde-arriskuari buruzko azterlan berrienak, nahiz eta, Euskal Autonomia Erkidegoko ibaiak eta errekak antolatzeko lurralde-plan sektorialak zehazten duenez, Administrazio Hidrau-likoak baliozkotutako berariazko azterlanik izan ezean, uholde-eremuei buruzko erreferentziazko kartografia Uholde-arriskua duten eremuen Kartografiaren Sistema Nazionalak eskainitakoa den, uztailaren 9ko 903/2010 EDaren 10. artikuluan xedatutakoaren ildotik, edo, bestela, Uraren Euskal Agentziaren webgunean jasotakoa.

Era berean, babes bereziko uholde-eremuetako arauek lurzoru urbanizaezinei bakarrik egiten die erreferentzia, eta, aitzitik, lurralde-plan sektorialak lur guztiei eragiten die, edozein delarik horien sailkapena.

Horrenbestez, eguneratu egin behar dira udalerri guztiko uholdeen arloko araudiak, aipatu-tako araudira bidaliz, lurzoru mota guztietan aplika daitekeela adieraziz, kartografia eguneratuz, informaziorako baino ez dela adieraziz, eta plangintza-aldaketarik egin gabe eguneratzeko aukera emanez.

Aurreko paragrafoan adierazitakoa ahalbidetzeko, gainezarritako baldintzen plano berri bat gehitu zaio (8.4, uholde-arriskuen informazio-planoa) indarrean dagoen gainezarritako baldintzen planoen bildumari, eta kalifikazio globaleko planoetan eta kalifikazio xehatuko pla-noetan kendu egin da uholde-lerroen irudikapena. Horrez gain, aldatu egin da babes bereziko uholde-eremuetako arauen idazketa, mota guztietako arauen indarraldia berariaz aipatuz.

Orobat aldatu dira Plan Orokorraren 4.05.19 artikulutik 4.05.22 artikulura bitartekoak, eta horrela geratu dira:

4.05.19 artikulua. Definizioa

Uholde-eremuak dira bostehun urteko errepikatze-denborako uraldietan urek izango lituzke-ten maila teorikoek mugatutakoak, azterketa geomorfologiko, hidrologiko eta hidraulikoak, uraldi historikoen serieak eta horien dokumentu edo ebidentzia historikoak kontuan hartuta.

Administrazio hidraulikoak baliozkotutako berariazko azterlanik ezean, uholde-arriskuko eremuei buruzko erreferentziazko kartografia Uholde-arriskua duten eremuen Kartografiaren Sistema Nazionalak eskainitakoa da, uztailaren 9ko 903/2010 EDaren 10. artikuluan xedatu-takoaren ildotik, edo, bestela, Uraren Euskal Agentziaren webgunean jasotakoa.

Page 2: VITORIA-GASTEIZKO UDALA€¦ · noetan kendu egin da uholde-lerroen irudikapena. Horrez gain, aldatu egin da babes bereziko uholde-eremuetako arauen idazketa, mota guztietako arauen

2020ko abuztuaren 19a, asteazkena • 93 zk.

2/5

2020-02265

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

Agiri honetan jasotako gainezarritako baldintzen 8.4 planoek ez dute arau-izaerarik, infor-maziokoa baizik. Baliozkoak izateko, erreferentziazko kartografiara egokitu behar dira, eta haien aldaketetara egokitu daitezke, horrek plangintza aldatu gabe.

4.05.20 artikulua. Arauaren eremua

Uholde-eremu guztiei aplikatuko zaie arau hau, edozein delarik duten hirigintza-sailkapena.

4.05.21. artikulua. Aplikatu beharreko araudia

Aplikagarriak dira Jabari Publiko Hidraulikoaren Araudia —Urari buruzko abuztuaren 2ko 29/1985 Legearen atarikoa eta IV., V., VI. eta VII. tituluak garatzen dituena—, eta Euskal Auto-nomia Erkidegoko Ibaiak eta Errekak Antolatzeko Lurralde plan sektorialak —une bakoitzean indarrean dagoen idazketari jarraiki—, edo araudi horiek osatu edo ordezten dituzten araudiak.

4.05.22. artikulua. Jarduteko baldintzak

Urari buruzko legeriak zehaztutako zaintza-eremutik kanpo dauden uholde-arriskudun ere-muetan, obrak edo jarduerak egiteko baimena emateko, Administrazio hidraulikoaren nahi-taezko txostena beharko da; uren zaintza-eremuan, berriz, obrak edo jarduerak egiteko Adminis-trazio Hidraulikoaren berariazko baimena beharko da, eremuaren uholde-arriskua gorabehera.

Proposatutako aldaketak ez ditu lurzoruaren sailkapena eta kalifikazioa aldatzen, ezta bai-mendutako erabilerak edo eraikigarritasuna ere; plana sektore horretan loteslea den araudira egokitzera mugatzen da, eta horrenbestez, izaera xehea du.

Onesteko proposatzen den agiri honen memorian jasotzen denez, uste da aldaketa honek ez duela ingurumen-ebaluaziorik behar, indarrean dagoen legedia sartzeko aldatzen baita plana, eta horrenbestez, ez da plan edo programa bat, ingurumenari dagokionez.

Aldaketa hau idazteko ekimena Vitoria-Gasteizko Udalari dagokio, eta Lurraldearen eta Kli-maren aldeko Ekintzaren udal saileko teknikariek idatzi dute, 2019ko irailean.

Nahitaezko txostena eskatu zitzaion Abiazio Zibileko Zuzendaritza Nagusiari, eta aldeko txos-tena egin zuen, 2020ko urtarrilaren 20an.

Onesteko aurkezten den proiektuaren memorian honakoak jaso dira: xedea, eragindako eremua, aurrekariak, aldaketaren justifikazioa eta beharra, proposamenaren deskribapena, hirigintza estandarrak betetzearen justifikazioa, bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioa, iraunkortasun ekonomiko eta energetikoa, inpaktu akustikoa, zortasun-aeronautikoak, komu-nikazio elektronikoko sare publikoetako inpaktua, genero-ikuspegia, inpaktu soziolinguistikoa, indarrean dagoen planeamendua eta aldatua, eta dagokion dokumentazio grafikoa.

Tokiko Gobernu Batzarrak 2020ko martxoaren 13an egindako bilkuran eman zitzaion hasie-rako onespena Plan Orokorraren xedapen-aldaketa horri, idatzitako proiektuarekin —dosierrean jasoa— bat etorriz.

2020ko martxoaren 27an argitaratu zen erabakia ALHAOn (36. zk.), baita El Correo Español-El Pueblo Vasco egunkariaren 2020ko martxoaren 18ko Arabako edizioan ere, eta hogei egunez egon da jendaurrean jarrita aldaketari buruzko dokumentazioa. Denbora horretan entitate edo pertsona interesdunek ez dutenez inolako alegaziorik aurkeztu, izapidearekin aurrera jarrai daiteke.

Aplikagarri den legediari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 61. eta 62. artikuluek zehazten dituzte plan orokorraren eduki substantiboa eta eduki hori gauzatzeko beharrezko den gutxieneko dokumentazioa. Beraz, plan orokorraren aldaketak antzeko dokumentuetan formalizatuko dira, edukia aldaketaren xedera egokituta.

Premiazko neurriei buruzko ekainaren 3ko 105/2008 Dekretuan —2/2006 Legea garatzen du— 30. artikuluan xedatzen denaren arabera, plangintza orokorrean integraturiko antolakuntza xehatua aldatu egin ahalko da Plan Orokorraren aldaketaren figura baliatuz, besteak beste, eta horretarako 2/2006 Legearen 95., 96. eta 97. artikuluetan araututako prozedura ezartzen du.

Page 3: VITORIA-GASTEIZKO UDALA€¦ · noetan kendu egin da uholde-lerroen irudikapena. Horrez gain, aldatu egin da babes bereziko uholde-eremuetako arauen idazketa, mota guztietako arauen

2020ko abuztuaren 19a, asteazkena • 93 zk.

3/5

2020-02265

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

Udalbatzaren eskumena da Vitoria-Gasteizko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren egi-tura-aldaketari behin betiko onespena ematea, Toki Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituen 771985 Legeak —Tokiko Gobernua berritzeko neurriei buruzko 57/2003 Legeak osatua— 123.1. i) artikuluan dioenaren arabera.

Proposatzen den antolamendu aldakuntzarekin bat etorriz, dosierraren parte diren hirigintzako agiriek haren beharra eta egiteko egokiera justifikatzen baitute, Toki Jaurbidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen 122.4.a) artikuluan —abenduaren 16ko Tokiko Gobernua Eraberritzeko Neurriei buruzko 57/2003 Legeak gehitua— aitortzen dion aginpidea baliaturik, Lurralde Batzordeak erabaki hau aurkezten dio Udalbatzari:

Erabakia

1. Behin betiko onespena ematea Vitoria-Gasteizko udalerriko HAPOaren xedapen-aldaketari, uholde-arriskuen arauetara egokitzeko.

2. Erabaki hau ALHAOn argitaratzea, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 89.5. artikuluan xedatutakoaren ildotik.

3. Erabaki honen kontra, administrazio-bidea agortzen baitu, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Herriko Auzitegi Nagusiaren aurrean, bi hilabe-teko epean, argitaratzen den egunaren biharamunetik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 46.1 artikuluaren ildotik.

Dosierreko dokumentazio teknikoa esteka honetan dago eskuragarri: www.vitoria-gasteiz.org/mpgou-inundabilidad.

Page 4: VITORIA-GASTEIZKO UDALA€¦ · noetan kendu egin da uholde-lerroen irudikapena. Horrez gain, aldatu egin da babes bereziko uholde-eremuetako arauen idazketa, mota guztietako arauen

2020ko abuztuaren 19a, asteazkena • 93 zk.

4/5

2020-02265

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

Aldatutako arauak

II. LIBURUKIA. HIRIGINTZA-ARAUAK

XEDAPEN OROKORRAK ETA LURRAREN ERREGIMENA

IV. TITULUA: LURZORUAREN SAILKAPENA ETA ERREGIMENA

5. KAPITULUA: LURZORU URBANIZAEZINAREN ERREGIMENA

2. atala: Lurzoru urbanizaezinen kategoria bakoitzerako araudia.

4. atala: Uholde Arriskua duten Babes Bereziko Eremuetako arauak (EP-IN).

4.05.19 artikulua. Definizioa

Uholde-eremuak dira bostehun urteko errepikatze-denborako uraldietan urek izango lituzke-ten maila teorikoek mugatutakoak, azterketa geomorfologiko, hidrologiko eta hidraulikoak, uraldi historikoen serieak eta horien dokumentu edo ebidentzia historikoak kontuan hartuta.

Administrazio hidraulikoak baliozkotutako berariazko azterlanik ezean, uholde-arriskuko eremuei buruzko erreferentziazko kartografia Uholde-arriskua duten eremuen Kartografiaren Sistema Nazionalak eskainitakoa da, uztailaren 9ko 903/2010 EDaren 10. artikuluan xedatu-takoaren ildotik, edo, bestela, Uraren Euskal Agentziaren webgunean jasotakoa.

Agiri honetan jasotako gainezarritako baldintzen 8.4 planoek ez dute arau-izaerarik, infor-maziokoa baizik. Baliozkoak izateko, erreferentziazko kartografiara egokitu behar dira, eta haien aldaketetara egokitu daitezke, horrek plangintza aldatu gabe.

4.05.20 artikulua. Arauaren eremua

Uholde-eremu guztiei aplikatuko zaie arau hau, edozein delarik duten hirigintza-sailkapena.

4.05.21. artikulua. Aplikatu beharreko araudia

Aplikagarriak dira Jabari Publiko Hidraulikoaren Araudia —Urari buruzko abuztuaren 2ko 29/1985 Legearen atarikoa eta IV., V., VI. eta VII. tituluak garatzen dituena—, eta Euskal Auto-nomia Erkidegoko Ibaiak eta Errekak Antolatzeko Lurralde plan sektorialak —une bakoitzean indarrean dagoen idazketari jarraiki—, edo araudi horiek osatu edo ordezten dituzten araudiak.

4.05.22. artikulua. Jarduteko baldintzak

Urari buruzko legeriak zehaztutako zaintza-eremutik kanpo dauden uholde-arriskudun ere-muetan, obrak edo jarduerak egiteko baimena emateko, Administrazio hidraulikoaren nahi-taezko txostena beharko da; uren zaintza-eremuan, berriz, obrak edo jarduerak egiteko Adminis-trazio Hidraulikoaren berariazko baimena beharko da, eremuaren uholde-arriskua gorabehera.

Vitoria-Gasteizen, 2020ko uztailaren 29an

Alkate-lehendakariaGORKA URTARAN AGIRRE

Page 5: VITORIA-GASTEIZKO UDALA€¦ · noetan kendu egin da uholde-lerroen irudikapena. Horrez gain, aldatu egin da babes bereziko uholde-eremuetako arauen idazketa, mota guztietako arauen

2020ko abuztuaren 19a, asteazkena • 93 zk.

5/5

2020-02265

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

8.4.

8

8.4.

4

8.4.

49

8.4.

208.

4.21

8.4.

22

8.4.

36

8.4.

23

8.4.

37

8.4.

10

8.4.

24

8.4.

38

8.4.

48

8.4.

268.

4.25

8.4.

32

8.4.

45

8.4.

13

8.4.

27

8.4.

14

8.4.

28

8.4.

158.

4.16

8.4.

30

8.4.

43

8.4.

17

8.4.

31

8.4.

44

8.4.

39

8.4.

33

Fech

a/D

ata:

27/0

9/20

19

8.4.

CO

ND

ICIO

NA

NTE

S S

UP

ERP

UES

TOS

. PLA

NO

IN

FOR

MA

TIV

O D

EL R

IESG

O D

E IN

UN

DA

BIL

IDA

DB

ALD

INTZ

ATZ

AIL

E G

AIN

JAR

RIA

K. U

HO

LDE-

AR

RIS

KU

AR

EN I

NFO

RM

AZI

O-P

LAN

OA