3 2 3 0 8 1 0 2 txinaraino - barren.eus · 2. 1.500 karaktere izan behar ditu gehienez eskutitzak....

24
ELGOIBAR - 1070. zenb. XXV urtea - 2018-03-23 Sokari tiraka, Txinaraino

Upload: others

Post on 30-May-2020

0 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: 3 2 3 0 8 1 0 2 Txinaraino - barren.eus · 2. 1.500 karaktere izan behar ditu gehienez eskutitzak. 3.Eskutitzak izen-abizenen inizialekin edota izen-abizenekin ... Saria Pello Rodriguezek

ELGOIBAR- 1

070. zen

b. XXV

urtea

- 20

18-03-23 Sokari tiraka,

Txinaraino

1070 azala:Maquetación 1 22/03/18 11:17 Página 1

Page 2: 3 2 3 0 8 1 0 2 Txinaraino - barren.eus · 2. 1.500 karaktere izan behar ditu gehienez eskutitzak. 3.Eskutitzak izen-abizenen inizialekin edota izen-abizenekin ... Saria Pello Rodriguezek

1070 azala:Maquetación 1 22/03/18 11:17 Página 2

Page 3: 3 2 3 0 8 1 0 2 Txinaraino - barren.eus · 2. 1.500 karaktere izan behar ditu gehienez eskutitzak. 3.Eskutitzak izen-abizenen inizialekin edota izen-abizenekin ... Saria Pello Rodriguezek

3

Iragan hurbilaBARRENen hemerotekan arakatzen ibiltzeko astia hartzen duenak mila bitxikeria topa ditzake, eta urteurren hau horretarako baliatu nahi dugugeuk ere. Bila hasi gara, eta BARRENen sorrerarekin batera notizia izan ziren beste bi albiste ekarri ditugu hona.

Nork esango luke, baina gure bueltan ditugun azpiegituranagusienetako bik BARRENek beste urte dituzte: Mintxetakirol-guneak eta Mendaroko Ospitalak. BARRENek zazpi-

garren alean aurreratu zituen Mintxetaren inguruko jakingarri na-gusiak, 1993ko urtarrilaren 22ko zenbakian, BARRENen historiakobigarrenean. Mintxeta, kirolarien esperantza izenburupean argi-taratu genuen erreportajea, Juan Mugertza Nazioarteko Krosa jo-katu zen aste berean.

Proiektu handia zen ordurako, eta izenburuak zioen moduan,esperantza bat herriko kirolari askorentzat, bereziki futbolarientzateta atletismoan aritzen zirenentzako. Batetik, ordura arte Lerungofutbol zelaian jokatzen zuten elgoibartarrak futbol zelai barik gel-ditu zirelako, Lerunen industrialdea eraikitzeko proiektua idatziazegoelako, eta bestetik, entrenamenduetarako azpiegitura egokirikgabe, San Rokeko pista beltzean entrenatzen zirelako herriko atle-tak, prekarioan. Albiste nagusia izan zen, jakina, Mintxetari bu-ruzkoa, eta ez alferrik, esan bezala JuanMugertza Nazioarteko Krosa ere estreinakozMintxetan jokatzekoa zelako aste hartan. He-merotekara jo dugu haren bila eta han topatudugu hiru elgoibartar lehiatu zirela kros har-tan: Alberto Revuelta eta Javi Santamaria ju-niorretan, eta Santi Maiztegi, seniorretan.Hain zuzen ere, Alberto Revuelta, gerora ho-rrenbeste lorpen bildu dituen mutila, izan zenMugertza Memorialeko podiumera igo zenlehenengo elgoibartarra. Bigarren egin zuenbere kategorian Revueltak. Guztira, 179 ko-rrikalari lehiatu ziren krosean, eta 4.000-5.000 ikusle inguru izan ziren, antolatzaileekemandako datuen arabera. Sarreretatik 1,5milioi pezeta bildu zituzten antolatzaileek,500 ogitarteko saldu zituzten Club Deporti-boren tabernan, eta hamahiru milioi peze-tako aurrekontua izan zuen guztira Mintxetanjokatu zuten estreinako krosak.

Horiek BARRENen zazpigarren zenbakikokontuak. Bada, zortzigarrena azken urteotanDebabarrenean eraiki den azpiegitura nagu-siari eskaini genion: Mendaroko Ospitalari.Osasuna gertuago zioen azaleko titular na-

gusiak. Ordura arte osasun zerbitzu espezializatu guztiak Donos-tiako Arantzazuko Amaren Ospitalean jasotzen genituen debaba-rrendarrok, eta pentsa zer nolako aurrerapena izan zen zerbitzuhoriek guztiak Mendarora ekartzea. 102 oherekin zabaldu zutenospitala eta 291 langileri eman zien lana. Langile haien batezbesteko adinak ere atentzioa eman digu. 30 urte zituzten batezbeste. Zenbaki hartan umeaz erditu berri zen elgoibartar batenhitzak ere jaso genituen. Ana Zabaleta elgoibartarra izan zenMendaroko Ospitalean ama izan zen aurreneko elgoibartarretakobat. Urtarrilaren 20an jaio zen Adrian Nijs Zabaleta, Anarensemea, ospitala ireki eta hiru bat hilabetera. Erreportajean, ama-semeak ageri dira, ospitaleko gelan. Gaur, 25 urte geroago,saiatu gara ama-semeak berriz gure orrialde honetara ekartzen,baina nahiago izan dute gordean mantendu. Hala ere, ondo go-goan du argazki hura Anak, eta ez da harritzekoa, ama bateksekula ahaztuko ez duen eguneko argazkia izanda.

1070 alea:Maquetación 1 22/03/18 11:18 Página 3

Page 4: 3 2 3 0 8 1 0 2 Txinaraino - barren.eus · 2. 1.500 karaktere izan behar ditu gehienez eskutitzak. 3.Eskutitzak izen-abizenen inizialekin edota izen-abizenekin ... Saria Pello Rodriguezek

IRITZIA

Kalebarren plaza, 2 - 20870 ELGOIBAR943 744 112

Publizitatea: 943 743 704 [email protected]

[email protected]

BARRENek bere gain hartzen du espazio arazoengatik iragar-kiak lekuz aldatzeko eskubidea. BARRENek ez du bere gainhartzen Iritzia, Hitz eta klik eta eskutitzak ataletan adierazita-koen erantzukizunik. KOORDINATZAILEA Ainhoa Andonegi KAZE-TARIAK Ainhoa Andonegi, Asier Orbea, Ainara Argoitia, IratiAgirreazaldegi HIZKUNTZA ARDURADUNA Ainara Argoitia PUBLI-ZITATEA Leire Rubio MAKETATZAILEA Zaloa Arnaiz ATARI DIGITALEKOARLO TEKNIKOAREN ARDURADUNA Aitor Lauzirika ADMINISTRARIAKAmaia Arrizabalaga, Nerea Osoro KOLABORATZAILEAK IbonSerrano, Ana Alberdi, Eire Vila, Manu Sanchez, Unai Villena,Iosu Juaristi, Ainhoa Lendinez, Iñigo Lamelas, Jose Luis Azpi-llaga, Julen Ansola, Edurne Izagirre, Alain Ulazia, PaulaHeras, Enetz Ezenarro, Jesus Jimenez, Mikel Artola, IñakiOdriozola, Ander Soraluze, Arantza Etxeberria, Irati Agirrea-zaldegi, Jone Olaizola INPRIMATEGIA Gertu Koop.E. TIRADA4.885 ale LEGE GORDAILUA SS-1.038/92 ISSN 1138-1855

ARGITARATZAILEA:

LAGUNTZAILEAK:

(Hezkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

BABESLEA:

4

Ikastetxeetako patioko gertaerak seme-alaben ahotan entzuten ditugunok kez-katuta bizi gara. Ikastetxean gatazkak

nola lantzen diren galdetzen dugu, etanoizbehinka, gerturatuko gara hitzaldiedo solasaldiren batera.

Baina dugun ikuspegi indibidualistatikezin dugu ulertu benetan gertatzen dena.Egunero patioan gertatzen denak baduimitazio kutsu bat kontuan hartu behar du-

guna. Patioan gure seme-ala-bak gizarteratzen ari dira, etahorretarako, gugan eta gizar-tean baliozkotzat ulertu dituztenestrategiak jarriko dituzte mar-

txan. Gure zirkulu sozialetik kanpodaudela ulertzen dugunekin dugun

jarrera errezelozkoa bada, eta gure jo-kaerak haiek gure mundutik “kanpo” dau-dela azpimarratzen badu, gureseme-alabek patioan horixe bera errepi-katuko dute, modu zuzenagoan (ez dituz-telako helduok ditugun disimulurakoestrategiak). Gakoa da geure irudikape-nean haiek eta gu gaudela, bereizita.

Inor asaldatu eta bere burua defen-datu nahian hasi aurretik, gauza bat argitunahi nuke; prozesu hauek inkontzienteakdira, automatizatuak ditugu (matxismoare-nak bezala), nahigabe ateratzen dira.

Madrilen gertatzen ari direnak albiste-

gian ikustean berezko inpultsoa izango dagure gizartean ordena mantendu nahiandabiltzan zuriak defendatzeko argumen-tuak bilatzearena; ilegalak direnak, etxe-bizitzetan pilatuak bizi direnak, gurezaborretatik bizi direnak, ez ditugu gurepareko gizaki modura identifikatzen; ezditugu gure talde sozialean barneratzengizarte berdineko kide modura.

Horrela, ezberdina bezala identifika-tzen dugunarekiko jarrera bat islatzendugu; pertsona izate hutsarekin gizata-suna eman ordez. Hau egingo bagenu,enpatia piztuko litzateke gugan eta geurelagunarteko batek hanka-sartze bat egitenduenean bezala testuinguruan bere akzionegatiboaren kausak bilatzen hasiko gina-teke, bere ontasuna auzitan jarri gabe.

Beraz, ondorengoak gizatasunez jo-katzea nahi badugu, hasi gaitezen geuregizatasuna berrikusten.

Gizatasuna

EDURNE IZAGIRRE

“Ondorengoek gizatasunez jokatzea nahi badugu,

hasi gaitezen geure gizatasuna berrikusten”

Psikologoa

1070 alea:Maquetación 1 22/03/18 11:19 Página 4

Page 5: 3 2 3 0 8 1 0 2 Txinaraino - barren.eus · 2. 1.500 karaktere izan behar ditu gehienez eskutitzak. 3.Eskutitzak izen-abizenen inizialekin edota izen-abizenekin ... Saria Pello Rodriguezek

GUTUNAK 5

u ESKERRIK ASKOMendaroko odol emaileen ize-

nean, eskerrak eman nahi dizkieguMendaroko herritarrei, joan zen ostira-leko deialdiak izan zuen erantzuna mi-restekoa izan zelako. Azkeneko odolateratzera 90 lagun hurbildu ziren guz-tira, eta horietatik 73k eman zutenodola. Arazo ezberdinak tarteko, bestebost lagun odolik eman gabe geratuziren, eta beste hamahiru bat lagunodola ateratzeko aukerarik gabe joanbehar izan ziren etxera. Esan beharradaukagu, esanguratsua baita oso, he-meretzi odol emaile berri etorri zitzaiz-kigula eta horrek egoera korapilatuzuela. Lehenengo aldiz ematen dutenekmedikuarekin izaten duten elkarrizketaosoagoa izaten da, eta ondorioz, den-bora gehiago behar izaten du medi-kuak haietako bakoitzarekin. Eta horrekluzatu egin zuen prozesua, eta azkenordura etorri ziren hamahiru bat laguniezin izan zitzaien odolik atera. Aurrei-kuspen onenak ere bete egin ziren, etagain hartu zigun egoerak, baina herri-tarrek emandako erantzuna azpimarra-

garria izan zen. Gertatutakoak ikusita,agindu digute uztailean egingo denodol ateratzerako baliabide gehiagojarriko dituztela eta beste mediku bateta beste oheren bat gehiago ekarrikodutela. Beraz, lerro hauen bidez, uztai-lean berriro odola ematera gertura-tzeko animatu nahi zaituztegu, eta eraberean, barkamena eskatu joan zen os-tiraleko nahasmenduarengatik. Milaesker, Mendaro. Aupa gu! Emanodola, eman bizia!

Mendaroko Odol Emaileen Elkartea

u OHARRADatorren astean, martxoaren 31n,

ez da BARRENik izango, Aste Santukojai zubia dela-eta. Hurrengo zenbakiaapirilaren 6an jasoko duzue. Apirilaren6ko ale horretan zorion-agurren bat ar-gitaratu nahi duzuenok, beraz, gogo-ratu apirilaren 4ko eguerdira artekoepea izango duzuela horretarako.

BARREN

BARRENek ez du bere gain hartzen IRITZIA eta ESKUTITZAK ataletan adierazitakoen erantzukizunik. Eskutitzak ondo identifikatuta egonbehar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara: [email protected]

ESKUTITZEI BURUZKO ARAUDIA

BARRENen edozein gutun argitaratu ahal izateko, honako baldintzahauek bete beharko ditu nahitaez:

1. Eskutitz guztiek identifikatuak egon behar dute: izen-abizenak,telefono zenbakia eta NAN zenbakia derrigorrezkoak dira.2. 1.500 karaktere izan behar ditu gehienez eskutitzak.3.Eskutitzak izen-abizenen inizialekin edota izen-abizenekinargitaratuko dira. Ezizenarekin ezingo dira sinatu gutunak. Onartuegingo ditugu identifikagarriak diren taldeak: “Ikastolakoirakasleak”, esaterako. Bestalde, sinatzailearekin batera bestelagun batzuk ere daudenean, hauek ere identifikatuta egon behardute.4. Pertsona eta erakundeek gutun-egilearen izen-abizenak jakitekoeskubidea izango dute gutun horretan euren izena aipatu edoerreferentziaren bat egiten bada eta gutuna inizialekin sinatutabadago.5. Ez dira onartuko: biraoak, gutun iraingarriak eta errespetu faltazidatzitakoak, buzoneatzeko edo kale banaketa egiteko idatzitakoidazkiak, pertsona eta erakundeei zuzenduriko mehatxuak…6. Ez dugu gazteleraz datorren eskutitzik argitaratuko.

1070 alea:Maquetación 1 22/03/18 11:19 Página 5

Page 6: 3 2 3 0 8 1 0 2 Txinaraino - barren.eus · 2. 1.500 karaktere izan behar ditu gehienez eskutitzak. 3.Eskutitzak izen-abizenen inizialekin edota izen-abizenekin ... Saria Pello Rodriguezek

Gipuzkoako Bazkun-deak aberastasuna-ren eta enpleguaren

sortzaile gisa enpresek egitenduten lana saritzen du urtero,eta aurten, DanobatGroupieman diote sari nagusia.“DNA berritzaileagatik eta in-dustriari aplikatutako digitaliza-zioaren alde egindakoapustuagatik” saritu dute Elgoi-barko kooperatiba. Era be-rean, erronkak soluziotaneraldatzeko izan duen gaitasu-nagatik eta 4.0 industriarenkontzeptuak euren produktuengarapenean sartu izanagatikere nabarmendu dute Dano-batGroup. Informazio eta komunikazioko teknologiak fabrikazio inguruneetan txerta-tzeko egindako prozesuagatik ere goratu dute, horrek makina-erremintei egotzitakotraba fisikoak amaitzea ekarri duelako. Saria Pello Rodriguezek jaso zuen, Danobat-Groupeko zuzendari nagusiak. Rodriguezen esanetan sari hau aitortza bat da Dano-batGroupek egindako ibilbideari: “Berrikuntzan eta DanobatGroup osatzen dutenkooperatiben arteko lankidetza sustatzen egindako urteetako lanari egindako aitortzada”.

DanobatGroupek 1.300 laguni ematen die lana egun, eta inguru hurbilean abe-rastasuna eta enplegua sortzeaz gainera, kulturako, gizarteko, kiroleko eta ingurume-neko ekimenetan ere laguntzen du. Negozioari dagokionean, fakturazioaren %90kanpoko merkatutik dator, eta lantegi propioak ere baditu hainbat herrialdetan: Ale-manian, Erresuma Batuan eta Estatu Batuetan. Horrez gain, ordezkaritzak ditu Indian,Errusian, Australian, Txinan eta Italian.

MOTZEAN6

DanobatGroup kooperatibak eskuratu duGipuzkoako Enpresaren Saria

Aisialdiko begiraletitulua euskaraz lortzeko

diru-laguntzak

Bideojokoak sortzeko tailerrak, Mendaron

Altsasuko gazteei elkartasuna agertu zieten barixakuan Elgoibarren

Altsasuko gazteei etahaien senide eta lagunei el-kartasuna agertzeko eta epai-ketaren bidegabea salatzekoelkarretaratzea egin zuten joanzen barixakuan Elgoibarren,Kultur Etxe aurrean. Apirileandute hastekoa gazteen kon-trako epaiketa Espainiako Au-zitegi Nazionalean.

Aisialdiko begirale titulua ateratzeko ikas-taroa euskaraz egiten duten mendaroarreimatrikularen erdia ordainduko die Menda-roko Udalak (gehienez 250 eurokoa izangoda laguntza). Diru-laguntza eskatzeko hain-bat baldintza bete behar ditu eskatzaileak,tartean hauek: 21 urte beteak izatea edo 21urtez gora izatea, Bigarren Heziketaldia edohorren baliokide den beste mailaren batgaindituta izatea eta Mendaron erroldatutaegotea. (www.mendaro.eus).

8 eta 15 urte bitarteko Debabarrenako70 gazte baino gehiagok eman dute izenaAste Santuko oporraldian Deban, Eibarren,Mendaron, Mutrikun eta Soraluzen egingodiren bideojokoak sortzeko tailerretarako,eta horietatik %22 neskak izan dira. Men-daron martxoaren 26tik 28ra egingo diratailerrak, eta izena emateko epea zabalikdago oraindik. 8 eta 15 urte bitarteko men-daroarrek www.gazterobotika.eus ataria-ren bidez eman behar dute izean. Prezioa:18 eurokoa da. Debegesak eta udalek sus-tatu dituzte tailerrok.

1070 alea:Maquetación 1 22/03/18 11:19 Página 6

Page 7: 3 2 3 0 8 1 0 2 Txinaraino - barren.eus · 2. 1.500 karaktere izan behar ditu gehienez eskutitzak. 3.Eskutitzak izen-abizenen inizialekin edota izen-abizenekin ... Saria Pello Rodriguezek

MOTZEAN 7

Anbolo Eguna antolatu dute Elgoibarko Udalak eta herriko hainbat gaztek apirilaren 21erako

Apirilaren 7an lagako dute Santa Klarako komentua moja klaratarrek, etahaiei agur esateko, ekitaldi berezia antolatu du Elgoibarko kristau elkarteakbiharko. San Bartolome parrokian izango da ekitaldia, 19:00etako mezan.Ospakizunean, Elgoibarko Udal Musika Bandak, Parrokiako abesbatzak etaHaritz Euskal Dantzari Taldeak hartuko dute parte. Moja klaratarrak 484 urtezegon dira Elgoibarren.

1533ko irailaren 8an Oñatiko Bidaurreta monastegitik etorri ziren mojekosatu zuten klaratarren lehenengo komunitatea. Mojek bi aldiz ihes egin beharizan zuten gerora Elgoibartik, gerren ondorioz: 1794an eta 1937an. 1957anneskentzako eskola ireki zuten, eta 1973ra arte egon zen zabalik. 1976. ur-teko abenduaren 18an komentu berria estreinatu zuten, gaur egungoa. Lehen-goaren ondoan eraikitako eraikin modernoa da egungoa.

Elgoibarko gazte kuadrillak elkarren artean harremantzeko etagazteen “benetako parte-hartzea” sustatzeko, Anbolo Egunaantolatu dute Elgoibarko Udaleko Haur, Nerabe eta Gazte-

ria Sustapenerako Sailak eta 18-31 urte bitarteko dozena batgaztek apirilaren 21erako. Gazteentzako eguna izango da, etaegitarau oparoa osatu dute, herriko beste hainbat eragileren la-guntzarekin, tartean Morkaiko Mendizale Elkartearen eta InazioBereziartua Musika eta Dantza Eskolaren laguntzarekin. Anboloizena jarri diote egunari, Elgoibarren horren ospetsu egin zen izenbereko loroarekin gogoratuta.

Kalegoen plazan hasiko dute eguna gazteek, han kokatukoduten abentura parkean. Morkaikokoen laguntzaz, tirolina ja-rriko dute San Bartolome elizatik plaza erdira, eta eskalada egi-teko eta futbolin erraldoian jokatzeko aukera ere izango dute.Txupinazoa botako dute gero, eta Anbolo jaitsiko da Elizakobalkoitik behera. Ondoren, kalejiran irtengo dira, eta15:00etan, elkarrekin bazkalduko dute Maalako parkean. Baz-karitarako txartelak Internetez eskuratu beharko dira,

www.labur.eus/anboloeguna webgunean, 17 euroan. Ba-karka nahiz taldeka eman ahal izango da izena, apirilaren 8aaurretik, eta bi menu izango dira aukeran, tartean barazki-jale-entzakoa. Bazkariko txartelarekin batera, ondoren egingo dutenbingo solidarioan parte hartzeko txartel bat ere banatuko dute.Izan ere, bingoa izango da bazkalosterako lehen plana. Bin-goan bildutako diruaren erdia saritan banatuko dute han ber-tan, eta gainerako dirua Nuala elkarteari emango diote [Nualaelkartea 2017an sortu zuten Elgoibarren aniztasun funtzionaladuten pertsonen inklusioaren alde egiteko].

Arratsalde-iluntze partea dantza ikuskizunek eta musikak be-teko dute. DJ IonSan-ek dantza-saioa eskainiko du, eta ondoren,kalejiran abiatuko dira berriro kalean gora, Kalegoen plazaraino.Inazio Bereziartua Musika Eskolako BetiSUA txarangak jarriko dumusika, eta Lorituaneko aldapan, geldialdia egingo dute, talde-argazkia egiteko. Iluntzean, Maalan batuko dira berriro. Kontzer-tuen gunea izango da. Nerabe taldeak hasiko du gaua, eta LittleSelekta DJak eta DJ Jotatxok jarraituko diote gero.

Herriko merkataritza biziberritzeko planaabiatu du Elgoibarko Udalak Eusko Jaurlari-tza, Txankakua merkatari elkartea eta Barrenazoka elkartearekin elkarlanean. Ostalaritzaeta zerbitzuen sektorea “lehiakorragoa etaprofesionalagoa” egin nahi dute, eta horre-tarako diagnosi bat egingo du aurrena Iker-talde Talde Aholkulariak. 350 inkesta egingoditu horretarako, telefono bidez eta kalean,eta herriko dendari, tabernari eta zerbitzue-tako profesionalekin aurrez aurreko elkarriz-ketak egingo dituzte. Mahai inguruak ereegingo dituzte profesional horiekin eta bil-dutako informazio guztia proiektu honetarakosortutako webgune berezian eskegiko dute(Elgoibarko Udalaren webgunetik sartu ahalizango da). Norbaitek beste argibideren batbeharko balu, telefono zenbaki bat ere jarridu Udalak herritarren eskura: 943 423261.

Merkataritza biziberritzekoplana abiatu du Elgoibarko Udalak

Moja klaratarrei agur esateko ekitaldia antolatu duElgoibarko kristau elkarteak biharko

1070 alea:Maquetación 1 22/03/18 11:19 Página 7

Page 8: 3 2 3 0 8 1 0 2 Txinaraino - barren.eus · 2. 1.500 karaktere izan behar ditu gehienez eskutitzak. 3.Eskutitzak izen-abizenen inizialekin edota izen-abizenekin ... Saria Pello Rodriguezek

MOTZIAN8

Osasun gida Osasun gida Osasun gida Osasun gida Osasun gida Osasun gida

Osa

sun

gida

Osa

sun

gida

Osa

sun

gida

Osa

sun

gida

Osa

sun

gida

Osa

sun

gida

Osa

sun

gida

Osa

sun

gida

Osa

sun

gida

Elgoibarren jarri dute abian ‘Etxean bizi’ programa, Gipuzkoan estreinakoz

Bizikidetzari buruzko hiru jardunaldi apirilean

Mendekotasun egoeran dauden adineko pertsonei zuzendutako Foru AldundikoEtxean bizi programa pilotua Elgoibarren jarri dute abian, Gipuzkoan estrei-nakoz. Adinekoen bizi-kalitatea ondu eta adinekoek euren etxeetan bizitzen

jarrai dezaten bilatzen du programak. Horretarako, erabiltzaileen nahiz haien zaintzazarduratzen direnen behar eta lehentasunen araberako osasun eta gizarte arloko arretaintegratua bermatu diete. Ikerketa-ekintza bat diseinatu dute hainbat ereduren eraginkor-tasunari buruzko informazioarekin eta esperientzia Elgoibarren abiarazi dute. Programarenharira administrazioek eta gizarteak duen papera eta erantzukizuna azpimarratu ditu AneBeitia alkateak: “Gure nagusien ongizatea, guztion ardura da”.

Gaur, martxoak 23, 19:00etan, Musika Eskolako auditoriumean, programaren aurkez-pen publikoa egingo dute. Ane Beitia Elgoibarko alkateak, Maite Peña Gizarte Politika Di-putatuak, Mayte Sancho Matia Fundazioko Planifikazio zuzendariak eta Udaleko OngizateZerbitzuko saileko teknikariek azalduko dituzte programaren nondik norakoak eta herritarguztiak gonbidatu dituzte aurkezpen-ekitaldira.

Gaur egun, Elgoibarko biztanleen %22k 65 urtetik gora dituzte, eta 80 urtetik gora,biztanleria osoaren %8ak. Eustaten arabera, 80 urtetik gorakoak 50.000 baino gehiagodira Gipuzkoan, 2000. urteko kopuruaren bikoitza, eta aurreikusi dute 2031n 68.000izango direla. Horietatik guztietatik, 25.800 mendekotasuna duten adinekoak izango dirabizi-itxaropena handitzen ari delako. Datuok kontuan hartuta, Elgoibarko Udalak eta Gipuz-koako Foru Aldundiak, beharrezkotzat jo dute adineko pertsonei beren etxeetan kalitatezkoarreta emateko aukera ematen duten zerbitzuak sustatzea eta indartzea, han ahalik eta den-bora luzeagoan jarrai dezaten.

Bizikidetza ereiten izenburu pean hainbat mahai inguru antolatu ditu Udalak apirilerako.Hiru ekitaldi egingo dituzte Musika Eskolako auditoriumean, denak 19:00etan. Apirilaren10ean gatazkak emakumeengan dituen ondorioak izango dituzte hizpide Maria GonzalezGorosarrik eta Bertha Gaztelumendik Emakumeak bakearen eraikuntzan mahainguruan. PaulRios eta Jon Mirena Landa izango dira apirilaren 17ko hizlariak. Bizikidetzaren alde lanean:gaur egungo erronkak izenburupean. Nola landu biktimen aitortza da Laura Pego eta GemaVaronaren gaia, eta memoria eta erreparazioan aurrera nola egin azalduko dute apirilaren24an.

1070 alea:Maquetación 1 22/03/18 11:19 Página 8

Page 9: 3 2 3 0 8 1 0 2 Txinaraino - barren.eus · 2. 1.500 karaktere izan behar ditu gehienez eskutitzak. 3.Eskutitzak izen-abizenen inizialekin edota izen-abizenekin ... Saria Pello Rodriguezek

SEMAFOROA 9

Zuen kexak, galderak edo txaloak bidaltzeko: [email protected] - 943 744 112

Urazandiko pasealekua: “Urazandi auzoan guneberde bat jarri zuten, baina gerora autoentzako aparka-

leku bihurtu zuten. Gainera, badira urte batzuk oinezkoentzakogelditu zen tarte apurrak paseatzeko ez duela balio. Izan ere,bat baino gehiago trabatu dira lurreko lauzetan eta min hartu,ere bai, pare bat zentimetro irteten direlako”. Udaleko Hiri-gintza Sailetik jakinarazi dute pista hori konpontzeko asmoadutela, baina hori egin aurretik urak nora bideratu ikusten aridirela dena batera egiteko, eta besteak beste, ura eskailereta-tik joatea saihesteko.

Arrapala Urazandin: “Eskerrak eman nahi dizkioguElgoibarko Udalari eta bereziki Iosu Arraiz hirigintza zi-

negotziari gure arazoa konpontzeko azaldu duen interesaren-gatik. Izan ere, Urazandi kaleko 8. zenbakirako irisgarritasunarazoak konpontzeko, arrapala bat eraiki dute berriki eta gurietxerako bidea erraztu digutenez, erosoagoa zaigu iristea. Es-kerrik asko”.

Kaleak, labainak: “Elgoibarko toki askotan espaloiakoso gastatuta daude, eta euria egiten duenean irrist egi-

teko arrisku handia izaten da. Nik neuk, esaterako, laban eginizan dut Urazandin, Ermuaranbiden, autopista azpian, PedroMuguruzan... Arrisku horiek saihesteko konponketaren bat be-harrezkoa da”. Udaleko Hirigintza Sailaren arabera, espaloie-tan poroak koipez betetzen dira, baina gehienetan erdiaterpean dauden guneetan pasatzen da. “Espaloiak garbitzendira, noizbehinka tratatu ere bai eta azken denboraldian de-sugertzeko makina ere pasatzen dugu herriko gune labainko-rrenetatik. Inork espaloi zehatzen bati buruz zerbait esatekobadauka etor dadila guregana”.

Zaborrak kexarako arrazoi: Herritar bat baino gehiago etorri da BARRENeko bulegora zaborren inguruko kexak azaltzera.Zabor-biltze sistema berria ipini dutenetik hainbat gunetan poltsak pilatzen direla dio batek baino gehiagok (anbulategi inguruan,

esaterako) eta Udaletik esan arren jasotzen dituztela, oraindik ere kexan ari dira elgoibartarrak. Herriko gune batzuetan edukiontzimarroiek ez dutela funtzionatu ere jakinarazi digute, baina beharbada martxa hartu artekoa izan daitekeela. Bestalde, txakur jabebatek esan digu kaleko zabor ontzi txikiak kentzen ari direla eta gero eta gutxiago egonik ez dela jakiten nora bota txakur kakak.Gainera, kalea kakaz beteta egoten dela esaten du jende askok, beraz, jabe honek eskatu du hori ez gertatzeko, zabor ontzi be-reziak jartzeko txakur kakentzat.

Sigmako zabor ontziak: “Auzoan zabor ontziak leku batetik bestera eraman zituztelako kexatu ginen Sigma auzoko bizi-lagunok. Orain, berriz, lehengo tokira aldatu dituzte, frontoiaren sarreratik frontoiaren azpiko aldera. Beraz, eskerrak eman nahi

dizkiogu hori egin duenari guretzat erosoagoa eta txukunagoa delako”.

1070 alea:Maquetación 1 22/03/18 11:19 Página 9

Page 10: 3 2 3 0 8 1 0 2 Txinaraino - barren.eus · 2. 1.500 karaktere izan behar ditu gehienez eskutitzak. 3.Eskutitzak izen-abizenen inizialekin edota izen-abizenekin ... Saria Pello Rodriguezek

ELKARRIZKETA10

w Noiz eta zerk eraman zintuen sokatirara?Lankide baten bitartez gerturatu nintzen. Sokatira zer zen ba-

nekien aurrez, jakina, baina lankide horren bidez jakin nuen,esate baterako, Munduko Txapelketak ere bazirela, jokatu ziteke-ela lur gainean nahiz goma gainean, eta kategoria ezberdinakzeudela, talde bakoitzeko partaideen pisuen batura kontuan har-tuta. Berak animatu ninduen probatzera ere. Hiru neska berri ha-siko zirela esan zidan, eta aukera ona nuela probatzeko, taldeeginetan sartzea askoz delako zailagoa. Eta halaxe joan nintzen,probatu nuen, eta gaur, neu naiz lauko talde hartatik jarraitzenduen bakarra. Lehenengo saio hura negargarria izan zen. Bizitzaosoa neraman kirola egiten, indarra banuen, eta ez nintzen gaiizan minutu erdiz sokari katigatuta mantentzeko. Sokatira oso kirolteknikoa da, eta adituek esaten dute gutxienez hiru bat urtez en-trenatu behar dela soka gerrira ondo lotzen ikasteko. Askok ustedute besoekin egiten dela lan sokatiran eta besoetan behar delaindarra, baina ez, gerriarekin eta hankekin egiten da hemen in-darra. Eskuak sokari eusteko baino ez dira berez. Gure taldeanbadira 52 kilo eskas direnak, baina ni baino gehiago direnak. w Hasiera zaila izan zenuen beraz, baina gaur erabat harra-patuta zaitu sokatirak. Zerk eragin du aldaketa hori?

Taldekideen arteko giroak. Izugarria da. Sokari lotuta gau-

denean, tentsioa izaten dugu, eta zer esanik ez munduko txa-pelketa baterako prestatzen ari garenean, baina soka aska-tzen dugunean, giroa sekulakoa da. Familia bat gara. Lau ezbeste taldekide guztiok ama ere bagara eta gure seme-alabakere sarri etortzen dira entrenamenduetara, eta bazkariak-etaere egiten ditugu familiok elkarrekin, azkenean gure senidee-nak ere badirelako gure garaipenak, guk besteko sakrifizioaegiten dutelako gu honetan jardun gaitezen. Gizarte lagun-tzailea naiz ni lanbidez eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren-tzako egiten dut lan, Harrera familia profesionalen alorrean.Lanak aukera ematen dit lan-ordutegia neuk moldatzeko,baina hala ere, bikotekidearen eta gurasoen laguntzarik gabeezingo nioke nik erritmo honi eutsi. w Gogoan duzu txapelketa batera aurkeztu zinen aurrenekoeguna?

Bai, aurten izan da, Zazpi Herrialdeetako herri-kirol txapelke-tan. Aurten arte, gizonezkoak bakarrik lehiatu dira hor, baina Ara-ban gurea beste sokatira talderik ez dagoenez, ArabakoFederazioak baimena eskatu zion Euskal Herriko herri-hirol fede-razioari geuk parte hartzeko Araba ordezkatzen. Guri, jakina,oso interesgarria iruditu zitzaigun. Batetik, irailean bertan lehiatzenhasi gintezkeelako, beti ere jakinda gizonen kontra ezer gutxi ge-neukala egiteko, pisuan daukagun aldeagatik bakarrik askorik tiraegin beharrik gabe irabazten digutelako [tiratzaile bat gutxiago-rekin aritu ziren gainerako taldeak, baina hala ere, pisuan, ehunkilo inguru goitik ziren guztiak]. Eta bestetik, iruditu zitzaigulakoaukera ederra zela herri-kirolen munduan emakumea bistaratzeko.Esperientzia izugarria izan zen, baina nik saihets bat apurtu nueneta ia bi hilabete egin behar izan nituen gero geldi. Eta horreknire prestaketa atzeratu du, jakina. Gogor entrenatu behar izandut taldekideen “pare” jartzeko. Eta komatxo artean diot, ez na-

u SONIA ARCHELIBADAIOTZ SOKATIRA TALDEKO TIRATZAILEA

Duela urtebete inguru hasi zen sokatiran Sonia Archeli (Eibar,1975), eta Munduko Txapelketan lehiatu berri da Txinan, ArabakoBadaiotz taldearekin. Aitortu du ez dutela euren onena ematerikizan han, baina hala ere, hiru dominarekin itzuli da Mendarora,pozik. “Esperientzia izugarria izan da”. Kirol ezberdinak probatu-takoa da, baina sokak erabat lotu duela dio. “Talde hau izugarriada”. Nesken taldea da Badaiotz, eta Euskal Herriko txapeldunakdira 550 eta 500 kiloko kategorietan eta 4x4koan; munduko txa-pelketetan urrezko sei domina irabazitakoak ere badira.

- AINARA ARGOITIA -

“Txinatarrek dituztenbaliabideen

hamarretik bat izanarren, gai izan garalehia estuan aritzeko”

1070 alea:Maquetación 1 22/03/18 11:19 Página 10

Page 11: 3 2 3 0 8 1 0 2 Txinaraino - barren.eus · 2. 1.500 karaktere izan behar ditu gehienez eskutitzak. 3.Eskutitzak izen-abizenen inizialekin edota izen-abizenekin ... Saria Pello Rodriguezek

ELKARRIZKETA 11

goelako inorekin konparatzeko moduan, entrenatzen denbora gu-txien daraman taldekideak ere sei bat urte badaramatzalako. w Zenbat orduz entrenatzen zara?

Denboraldi barruan, astean hiru lan-saio izaten ditugu, binaordukoak. Gasteizen entrenatzen gara, Abetxukoko frontoi estalibateko kontrakantxan. Tristea da, baina bai, Munduko Txapelke-tara Euskal Herria ordezkatzera doan gure talde honek frontoi ba-teko kontrakantxa dauka hartuta entrenamenduetarako. Baina gureentrenamenduak ez dira lan-saioetara mugatzen. Fisikoa geurekasa entrenatzen dugu. Nik crosfit egiten dut horretarako.w Hasi eta urtebetera, Txinaraino eraman zaitu sokatirak. Entrenatzaileak [Jon Lapazaran, Euskal Herriko txapelduna ingu-dea altxatzen] zeinek nahi eta ahal zuen galdetu zigun, eta zo-rionez, oraingoan denok ahal izan dugu. Sokatirako taldeak zortzilagunekoak izaten dira, eta gu hamabi joan gara Txinara. Txa-pelketako lehenengo bi egunetan klubeka lehiatu gara, eta hu-rrengo bietan, Euskal Herria ordezkatzen. Han bertan zehaztu dituentrenatzaileak taldeak, gutako bakoitzaren pisua eta sasoi puntuakontuan hartuta. Taldekide guztiok agindutako pisuaren barruansartu behar izan dugu lehiatzeko, eta han ibili da Jon, kabalakegiten, tiraldi bakoitzeko aldaketa bakarra egin daitekeelako.w Hiru dominarekin itzuli zarete, baina arantzatxoarekin

Brontzezko bi domina eta zilarrezko bat lortu ditugu, bainabai, ez dugu gure onena ematerik izan. Zilarra taldekakoan lortugenuen, 500 kiloko kategorian. Egun horretan hiru euskal taldekosatu genuen podiuma [Gaztedi, Badaiotz eta Ibarra]. Klubekalehiatu ginen bi egun horietan, baina, nahi eta ezin ibili ginen, ur-duri oso. Euskadiko txapeldunak izanda, gu ginen irabazteko fa-borito nagusiak, baina urduri jardun ginen, bereziki lehenengoegunean. Bigarren egunean beste indar batekin jardun ginen, etaguretzat urrearen balorea duen zilarrezko domina eskuratu ge-nuen. Euskadiko selekzioarekin brontzezko bi domina eskuratu ge-nituen, finaletan Txina eta Taiwan garaituta. Eta izugarrizkolorpena izan da, kontuan hartuta Txina eta Taiwangoak sokatira

talde profesionalak direla. Egunean sei bat orduz entrenatzen diraeta gu baino mila aldiz baliabide gehiago dituzte. Diziplina han-dikoak dira, eta izugarria da haiek tiraka ikustea. Milimetroarenbarruan ematen dute pausoa ere. w Antolakuntzaz zer duzu esateko?

Ikusgarria izan dela. Inaugurazio-ekitaldian, desfilea egin ge-nuen, Joko Olinpikoetan moduan, eta operako abeslarien kantal-dia eta beste hainbat ikuskizun ere izan ziren. Su artifizialakbakarrik falta izan ziren estadio barruan. Bi gauza egin zaizkitbereziki deigarri: batetik, herrialde horietako taldeen eta gureenartean dagoen aldea, eta bestetik, Euskal Herriak duen potentzial-tasuna, gai izan garelako haiek dituzten baliabideen hamarretikbat izan arren haiekin lehia estuan aritzeko. w Zer du sokatirak probatu dituzun beste kirolek ez dutena?

Kirol askotan ibili naiz, gehienak banakakoak, baina sokatiraezberdina da. Sokak lotzen gaitu lehenengo tiratzailetik azkene-korako guztiak eta horrek harreman berezia sortzen du taldeki-deon artean. Frustrazioa eta konstantzia lantzeko oso lagungarriaari zait izaten, adibidez. Ezinaren ezinez eta minaren minez,negar ere egin dut nik sokari helduta, baina sokak gerrialdea errearren, jarraitu egin dut, talde-giroa apartekoa delako. Autokontrolalantzeko ere balio dit kirol honek. Hemen, aurrekoek ez dituzteatzekoak ikusten eta entrenatzaileari adi egon behar dugu, mu-gimendu txar batekin min egin diezaiokegulako lagunari. Adiegon behar da, era berean, aurkariak ze asmo duen igarrikobada. Asko ari naiz ikasten. Bi ideia dira bereziki gustatzen zaiz-kidanak: gure taldean debekatuta dago ‘ezin dut’ esatea. Esanzenezake ‘nekatuta nago’, baina ‘ezin dut’ ez, denok ahal dugu-lako gehiago, eta bestea da, Badaiotzek galtzen duenean erruaez dela sekula bakarrarena izaten. Galtzen badugu denok gaizkiegin dugulako da, bakarrak gaizki eginda ez dagoelako galtze-rik, taldean beste zazpi gaudelako. Kirol ederra da, eta pena ba-karra daukat: Eskola Kirolean ez dela eskaintzen. Ez dakit zenbatgazte animatuko liratekeen, baina eskaini ezean, inor ez.

Badaiotz taldekoak pozarren, Txinan, domina paparrean dutela. Ezkerretik bigarrena da Sonia Archeli mendaroarra.

1070 alea:Maquetación 1 22/03/18 11:19 Página 11

Page 12: 3 2 3 0 8 1 0 2 Txinaraino - barren.eus · 2. 1.500 karaktere izan behar ditu gehienez eskutitzak. 3.Eskutitzak izen-abizenen inizialekin edota izen-abizenekin ... Saria Pello Rodriguezek

ERREPORTAJEA12

Frontoietan, larruzko pilotekin eta erraketa bereziekin jokatzen zuten emakumeak ziren erraketistak. Espainian, eta zenbait adituren esa-netan, munduan, lehen emakume kirolari profesionalak izan ziren. XX. mendeko 20ko hamarkadatik 70ekora aritu ziren, eta haien joka-moldeak eta izenek garai batean izandako sona galdu zutenez, elkarte bat hasi da orain orduko erraketisten berri jasotzen. Elgoibarrenere izan zen erraketistarik, eta onak gainera.

Erraketisten argazkiei hautsa kendu eta ikusgai ipini dituzteRaketistak lehen eta Orain elkartekoek Olaizaga kiroldegikotabernan eta han izango dira astelehenera bitartean. Askok,

ordea, ez daki erraketistak zein ziren ere. Hauen argazkiak ezezik beren historia ere jasotzen ari dira, baita jokamoldea berres-kuratzeko ahaleginetan ere. Elgoibarren ere izan ziren erraketistakAizbizkar behekoa baserriko Maria eta Salome Agirregomez-korta, Arane baserriko Maria eta Juanita Arrillaga, Sabiñe Juaristi,Artazoko Angela Juaristi eta Berdungo Felisa Muguruza. Hauetakozenbaiten senideek kontatu dizkigute beren ahotik jasotako kon-tuak.

1917an hasi ziren erraketistak jokoan eta 1943ko boomarenostean, 1980ra arte iraun zuen pixkanaka beherantz eginez.Arrakastaren adierazgarri izan zen, esaterako, 1943an 740emakume profesionalek izan zutela lizentzia eta urte hartan gizo-nezkoak baino gehiago izan zirela.

Profesional izan ziren hainbat emakume elgoibartar ere etaEuskal Herriko, Espainiako zein Ameriketako pilotalekuetan ibiliziren. Aizbizkar behekoa baserriko Maria eta Salome Agirrego-

mezkorta izan ziren horietako bi. Bere iloba Pedro Andonegik ja-kinarazi digunez, Maria, Arrate bailarako baserri batera joan zenneskame eta inguruko beste baserri batzuetako neskak pilotan hasizirenean nagusiak animatuta hasi zen bera ere. Elgoibarko Kami-ñerokuaneko frontoian ikasi zuten pilotan, Juanito Etxanizekin, eta1938 inguruan bere eta gerora hasitako ahizparen bila etorri zenDonostiako enpresari bat Elgoibarko erraketista Felisa MuguruzaBerdunekin eta Groseko frontoira eraman zituen. Aizbizkar behekoahizpak Bartzelonara joan ziren gero, eta ezkondu artean hanjokatu zuten. Orraindi baserriko Maria Txurrukaren iloba ArantzaBollarrek ez daki nola hasi zen izeba, baina uste du hura ere Ka-miñerokuan entrenatzen zela eta han ekin ziola Mexikoraino era-man zuen ibilbideari.

IKUSKIZUNAKJokalari gehienak Euskal Herrikoak izan arren, hemen ez zuten

hainbesteko arrakastarik, gizonezkoen esku pilotak itzal egiten zio-lako. Baina Espainiako eta Hego Amerikako zenbait frontoi go-raino betetzen zituzten lehia eta joko handiko partida

- IRATI AGIRREAZALDEGI -

Eskumatik hasita bigarrena, Maria Agirregomezkorta, eta laugarrena, Salome Agirregomezkorta. Aizbizkar behekoa baserrikoak biak.

Erraketekin pilota mundurazabaldu zuten emakumeak

Kutxa Fototeka - Marin

1070 alea:Maquetación 1 22/03/18 11:19 Página 12

Page 13: 3 2 3 0 8 1 0 2 Txinaraino - barren.eus · 2. 1.500 karaktere izan behar ditu gehienez eskutitzak. 3.Eskutitzak izen-abizenen inizialekin edota izen-abizenekin ... Saria Pello Rodriguezek

ERREPORTAJEA 13

profesionalek. Partidak ia egunero jokatzen zitzuten, 30 tan-tora. Binakako partida batekin hasten ziren jaialdiak eta ki-niela izeneko lehia jokatzen zuten gero, banaka, elkarrenaurka, zazpi pilotari hasi eta kanporaketetan batek irabaziarte. “Apustuak egiten ziren kinieletan, baina nahiko asper-garria zen frontoi handietan bi erraketistak tantu gutxira jo-katzea. Partidak jokatzea gehiago gustatzen zitzaien”, dioArantza Bollarrek. Gizonezkoak joaten ziren erraketisten par-tidak ikustera, batik bat militarrak eta politikariak, horiek zu-telako apustuak egiteko dirua; baita boxeolariak,abokatuak, toreroak eta aktoreak ere.

Soldatarekin eta kinieletatik irabazitako diruarekin bazu-ten bizitzeko aukera. Diruaren zati bat familiakoei bidaltzenzieten eta arropak eta erraketak erosteko ere baliatzenzuten. Arantza Bollarrek esan digu bere izeba 36ko Gerra pasatueta handik urte gutxira egon zela Bartzelonan, Madrilen, Caste-llonen eta Tenerifen eta partida amaitzen zutenean jende famatuaezagutzen zutenez batzutan afaltzera gonbidatzen zituztela. “Me-xikon soldata hobea zeukaten eta bizimodu merkeagoa, beraz,gustura bizi ziren”. Oroitzapen oso onak zituzten. “Beraien ardurabakarra zen kontratua berrituko zieten ala ez. Bisatua berritzekoere, Mexikotik irten Kubara joan eta bueltatu egin behar izatenziren”. Beren garaiko hippieak zirela esaten omen zuen, abentu-rara atera baitziren Mexikora erraketista kontratuarekin. Baina hanfamilia bat osatu zuten guztiek. “Gure izebak, gainera, denak in-guratzeko dohaia zuen. Bere etxea denen elkartoki izaten zen:karta jokoan, erretzen, eta berriketan aritzen ziren. Lanera joanziren, baina ez zanpatuta bizitzera; ahalik ondoen bizitzera bai-zik, eta bidaia asko egin zituzten”.

Partidak iluntzean berandu bukatzen zituzten, eta emakumeakjokatzera oso gazte joaten zirenez, ez zegoen ondo ikusita haiekgau giroan ibiltzea. Erraketista batzuek beren lana goiz uztekoarrazoietako bat hori izan zela uste dute adituek. Pilotalekuetakogizon girotik etxera erretiratzera derrigortzen zituzten neska gaz-

teak hainbat gurasok. “Topikoek diote ez zegoela ondo ikusitaemakumeak kirolean aritzea, baina nire izebak ondo hartzen zi-tuzten hemen Bartzelonatik etortzen zirenean eta beraiek ere ondohartzen zituzten Elgoibartik ezkonbidaian Bartzelonara joaten zi-renak. Bestalde, baserritarrak kategoria apalagokoak zirela ustezuen batek baino gehiagok, baina beraiek ez zuten inolako kon-plexurik izan. Oso ondo moldatu ziren hango gizartera. Hala ere,ez zuten Elgoibar sekula ahaztu, eta bizi guztian euskaraz eginzuten beraien artean, eta senarrekin, katalaneraz”.

Mexikon gustura bizi bazen ere, sarri egiten zuen Elgoibarrerabisita Maria Txurrukak. Bere bilobak esan digu irudi berezia ema-ten zuela hemen: “Emakume bat erretzen eta autoa gidatzen ikus-tea ez zen ohikoa eta gu pribilegiatuak ginen haren ondoan,hondartzara autoan joaten ginelako berarekin”.

Erretzaile amorratua zen, bai, eta kantxara sartu aurretik ema-ten zion zigarroari azken zupada, hala ere erretiratu zenean erre-tzeari utzi zion. Zigarroek ez zioten jokorako kalte egin, eta kirolariaskok ez bezala ez zuen inoiz hezurretako arazorik izan. “Ez zuensekula bere burua lurrera bota pilota bat jasotzeko, edo hala esa-ten zigun behintzat”, dio ilobak.

Gaizki ikusia zen batzuentzat, baina garai har-tan bazuen sona kirol honek, emakumeek jokatuarren. Prentsan ere egiten zioten tartea. Maria Txu-rrukari, esaterako, urrezko sakearen erregina deituzioten eta erraketista gehiago ere elkarrizketatu zi-tuzten. Bestalde, hainbat erraketisten kromoak ereatera zituzten.

Pedro Andonegik izeben jokorako indarra azpi-marratu du, eta kontatu digu jokatzeari utzi arren,70eko hamarkadan urbanizazio batean etxe batzutela eta han tenisean aritzen ziren gazteei iraba-zita torneoko txapeldun izan zela.

Indarra galdu zuena erraketisten sona izan zeneta historia berreskuratzen ari diren honetan bizirikdauden erraketistek nostalgiaz gogoratu dituztegarai hartako jokoak. Ea orduan jokalari zirenekbaduten erraketistak pilotalekuan berriz ikusteko au-kera, berreskuratzeko ahaleginetan dabiltza-eta.Maria Txurruka goian, eskumatik bigarrena.

Eskumako lehenengoa Juanita Arrillaga, eta bere ondoan, Maria Txurruka.

Kutxa Fototeka - Marin

1070 alea:Maquetación 1 22/03/18 11:19 Página 13

Page 14: 3 2 3 0 8 1 0 2 Txinaraino - barren.eus · 2. 1.500 karaktere izan behar ditu gehienez eskutitzak. 3.Eskutitzak izen-abizenen inizialekin edota izen-abizenekin ... Saria Pello Rodriguezek

KULTURA14

Elgoibarko Udalak 197.000 euroko diru-laguntzaemango dio Elgoibarko Izarra elkarteari

Elgoibarko Udalak 197.000 euroko diru-laguntza emangodio aurten Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneari,2018an euskararen erabilera sustatzeko egingo dituen ekin-

tzak eta haurrentzako aisia hezitzaileko egitasmoa finantzatzeko.Joan zen ostiralean sinatu zuten lankidetza-hitzarmena Ane BeitiaElgoibarko alkateak eta Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagu-neko presidente Iñaki Kondek. Ekitaldian, Maialen GurrutxagaEuskara eta Gazteria sailetako zinegotziak, Kristina ZuatzubizkarEuskara teknikariak, Mikel Etxaniz Gazteria saileko teknikariak etaElgoibarko Izarrako hiru ordezkarik ere parte hartu zuten: ImanolLarrañaga (dinamizatzailea) eta Naiara Martin (aisialdia) eta Ai-nara Argoitia (BARREN).

Diru-laguntza hori bi sailetatik bideratuko da. Udalaren EuskaraSailetik 124.000 euro jasoko ditu Elgoibarko Izarrak, eta Haur,Nerabe eta Gazteen Sustapenerako Sailetik, berriz, 73.000euro. Hitzarmena sinatu ostean, Elgoibarko Izarrak eskerrak emanzizkion Udalari emandako bultzadagatik. Elgoibarko Izarratik az-

pimarratu zuten administrazioaren eta herri ekimenaren arteko el-karlana ezinbestekoa dela, haurrentzako aisia hezitzaileko eskain-tza osatu eta Elgoibarren euskara eta euskal kultura sustatzeko.

‘Gure zuhaitzak landatzen’ egitasmokoekaurkeztu dituzte euren proiektuak

Hogei lagunek parte hartu dute Elgoibarko Izarra Euskaltza-leon Topaguneak antolatu duen Gure zuhaitzak landatzen egitas-moan, eta joan zen eguenean eman zioten azkena, Kultur Etxekohitzaldi gelan. Parte hartzaileetako batzuk euren proiektuak aur-keztu zituzten eta ondoren elkarrekin afaldu zuten taldekideek.Ibon Serrano izan dute gidari egitasmoan parte hartu dutenek etahark eman dizkie genealogi kontuetan abiatzeko oinarrizko azal-penak. Serranok azpimarratu du proiektu askotarikoak landu di-tuztela eta bitxikeria bat baino gehiago azaldu direla lan horietan.Izan da, adibidez, Borboiko Kristinarekin lotura genealogikoaduela topatu duenik ere taldean.

Nerea eta Maddi Arriola ahizpak saridun,Euskadiko Musikari Gazteen lehiaketan

Mendaroko Ameikutz musika eskolako bi ikasle saritu di-tuzte Euskadiko Musikari Gazteen Lehiaketan: Nerea etaMaddi Arriola ahizpak. Harizko instrumentuen A mailan partehartu zuen Nerea biolin joleak, 16 eta 20 urte bitartekoetan,eta lehen saria eskuratu zuen. Maddi, Nerearen ahizpa gaz-tea, berriz, B mailan lehiatu zen, eta bigarren saria eskuratuzuen, ex-aequo, Issey Martinez irundarrarekin batera.

Era berean, Winter International Arts Festival musikajaialdi entzutetsuan ere parte hartu zuen otsailean Nereak.www.barren.eus webgunean daukazue ikusgai Errusian gra-batutako bideoa.

Iñaki Konde, Ane Beitia eta Maialen Gurrutxaga.

1070 alea:Maquetación 1 22/03/18 11:19 Página 14

Page 15: 3 2 3 0 8 1 0 2 Txinaraino - barren.eus · 2. 1.500 karaktere izan behar ditu gehienez eskutitzak. 3.Eskutitzak izen-abizenen inizialekin edota izen-abizenekin ... Saria Pello Rodriguezek

KULTURA 15

Hasier Etxeberria idazle euskaltzalearen pentsamendua bistaratzekolehen ahalegina izan da Elgoibarren ‘Biba Hasier!’ ekimena

Hasierren urrats kide izan ginenoi haren azken urratsen oina-tzak erakustea dagokigu. Oinatzak behintzat erakutsi behardizkiegu ondorengoei oinatz horietatik kontu atera dezaten

zer nolakoak izan ziren Hasierrek egindako urratsak”. Joxerra Gar-tzia idazle, kazetari eta unibertsitate irakasle izandakoaren berbakdira, asteazkenean Elgoibarko Izarrak eskatuta Biba Hasier ekital-dirako prestatu zuen solasa amaitzeko aukeratutakoak. Horixe zuenhelburua, hain justu, ekitaldiak berak ere: Hasier Etxeberriaren pen-tsamendua eta hark euskaratik, euskaraz eta euskararen alde egin-dako guztia bistaratzea. Mikel Hernandez Abaitua idazlearenhitzekin hasi zen ekitaldia, eta ekitaldian Etxeberriaren testuak ira-kurri zituzten Jon Eugi, Iñigo Otaño, Jasone Osoro eta Uxue Alberdiherriko literaturzaleek. Iban Urizarrek eta Aitor Novak jantzi zutenekitaldia zuzeneko musikarekin, Joxerra Gartziak eta Urko UrangaZuzeuko gerentearen arteko solasaldiak osatu zuen ekitaldiarenmuina [Oier Arantzabal kazetariaren partez aritu zen Uranga] etaZuhaitz Gurrutxagak ekarri zuen azken umore-kolpea. Bukaeran,Iñaki Konde Elgoibarko Izarrako presidenteak aurreratu zuen eguaz-tenekoa hasiera baino ez zela izan, Etxeberriaren izana zabaltzenjarraitzeko nahia agertu dutelako antolatzaileek.

Etxeberriaren obran sakondu nahi duenak, baina, badu orain-dik horretarako aukera. Hilaren 28a arte zabalik dagoelako Begiazulotik erakusketa, Elgoibarko Kultur Etxean. Aitor Etxeberria, EduArrillaga eta Joxe Ramon Elortzaren lanak daude ikusgai, HasierEtxeberriaren testuek lagunduta.

Debabarrenako 90 ikaslek hartu dute parte Gipuzkoako Eskolarteko Bertso Idatzien lehiaketako bosgarren saioan, eta Elgoibar Ikastolako bost ikasle saritu dituzte

Elgoibar Ikastolan jokatu zuten martxoaren 15ean Gipuz-koako Eskolarteko Bertso Idatzien Lehiaketako bosgarren saioa,eta guztira, Debabarrenako 90 neska-mutil lehiatu ziren. Hain-bat gelatan banatu zituzten ikasleak, bertakoak eta eskualdekobeste ikastoletatik etorritakoak, eta lehiaketarako bertsoak idatzizituzten. Idatzizko proba amaitu ondoren, Unai Mendizabaleta Unai Gaztelumendi bertsolariek eskainitako bertso-saio di-daktikoa entzun ahal izan zuten denek, Ikastolako areto nagu-sian. Itziarko ikasleek ere eskaini zuten aurrez prestatuta ekarrizuten emanaldia, eta ekitaldiari sari-banaketarekin eman ziotenazkena.

Maila bakoitzeko bi saridun izendatu zituzten. Hauetxek:LH3-4 mailetan: Maialen Arriola Arakistain eta Marina Zubiau-rre Ortueta (Elgoibar Ikastolako ikasleak biak). LH5-6 mailetan:Eneko Etxaniz Irureta eta Leire Eguren Arregi (Elgoibar Ikastola-

koak biak). DB1 eta DB2 mailetan: Jone Aranberri Mendata(Deba) eta Maddi Arriola (Elgoibar Ikastola), eta DBH3-4 etaBatxilergoan: Peru Alberdi San Martin eta Eneko Osoro Agi-rregabiria (Eibarko Mogel Isasi BHI ikastetxeko ikasleak biak).

Urko Uranga eta Joxerra Gartzia ‘Biba Hasier’ ekitaldian.

‘Begia zulotik’ erakusketaren inaugurazioko argazkia.

1070 alea:Maquetación 1 22/03/18 11:19 Página 15

Page 16: 3 2 3 0 8 1 0 2 Txinaraino - barren.eus · 2. 1.500 karaktere izan behar ditu gehienez eskutitzak. 3.Eskutitzak izen-abizenen inizialekin edota izen-abizenekin ... Saria Pello Rodriguezek

KIROLA16

Gipuzkoako Futbol Federazioaren Lehiaketa Batzordearen arabera, ez dago "zantzu nahi-korik" Manuel Sarrion epailea zigortzeko, eta artxibatu egin dute C.D. Elgoibarrek eta Idiazabalekeginiko salaketa. Idiazabalek eta Haundik joan zen otsailaren 17an jokatu zuten partidaren os-tean bi taldeek salatu zuten epaileak ez ziela euskaraz berba egiten laga jokalariei eta entrena-tzaileei, eta hala hitz egiten bazuten kanporatu egingo zituela mehatxu egin ziela. LehiaketaBatzordeak aste hauetan egin du ikerketa, eta salaketa artxibatzea erabaki du epailearen akta,bi aldeen arrazoibideak eta lekukoen adierazpenak aztertu eta gero. Gipuzkoako Futbol Fede-razioko Epaileen Batzorde Teknikoko presidente Emilio Navasen babesa izan du Sarrion epai-leak, eta ikerketa egin bitartean ere epaile lanetan jarraitu du Sarrionek. Aste honetan jakinarazidu, baina, badoala Gipuzkoatik, lan kontuengatik. Alabaina, bere aurkako salaketan esaten di-renak gezurra direla berretsi du.

Tecnifuelle eta Deca eskubaloi taldeek Euskadiko TxapelketakoLauko Finalak jokatuko dituzte asteburuan

Sanloko jubenilen bi taldek, Tecnifuellek eta Decak, Euskadiko Lauko Finalak jokatzeko sailkatu dira. Nesken taldea, Tecnifuelle,Zarautzen jokatuko den Lauko Finalean lehiatuko da, barixakutik domekara bitartean. Pulpo Zumaiako taldea, DonostiakoBera Bera eta Zarautzko Aiala taldeen aurka jokatuko dute Igor Lizarraldek entrenatutako jokalariek. Mutilen taldeak, Deca

Elgoibarrek, Urdulizen jokatuko den Lauko Finalean hartuko du parte. Elgoibartarrek Bidasoa Irun, Zarautz Z.K.E eta B.M. Urduliztaldeen aurka jokatuko dute. Lauko Finaletako lehen hiru sailkatuak Espainiako Eskubaloi Txapelketa jokatzeko sailkatuko dira.

Maila igoera ospatzeko festaGipuzkoako Txapelketako Lehen Mailara igotzea lortu du Pizzeria Salentok, Sanloko senior gizonezkoen bigarren taldeak. Mai-

laz igo izana ospatzeko festa antolatu du taldearen babeslea den Salento pizzeriak. Zapatu honetan, martxoaren 24an, izangoda festa jatetxean, 19:00etatik aurrera. Besteak beste DJak eta photocalla izango ditu.

Iñaki Konde 2017ko Euskadiko duatletarik onena, beteranoetan

2017ko triatletarik eta duatletarik onenak saritu zituen Euskadiko Triatloi Federazioak, joan denotsailean Irunen egin zuen jaialdian, eta Iñaki Konde (Elgoibar, 1951) izan da onena duatloietaneta hirugarrena triatloietan, 60 eta 70 urtekoen artean. Duatloi zirkuituko lau proba irabazi zituenKondek iaz (Sopelana, Mungia, Basauri, Oñati, Ermua eta Durango) eta triatloi zirkuituko bat, Gor-lizen. Kondek distantzia luzeko (4-130-30) Europako Triatloi Txapelketan parte hartzeko asmoa du,udan, Ibizan, eta ironman proba bat egitea ere badago bere helburuen artean.

Artxibatu egin dute Idiazabalen eta Elgoibarren arteko partidako epailearen aurkako salaketa

Manuel Sarrion futbol epailea. Arg.: Michelena

1070 alea:Maquetación 1 22/03/18 11:19 Página 16

Page 17: 3 2 3 0 8 1 0 2 Txinaraino - barren.eus · 2. 1.500 karaktere izan behar ditu gehienez eskutitzak. 3.Eskutitzak izen-abizenen inizialekin edota izen-abizenekin ... Saria Pello Rodriguezek

KIROLA 17

Jubenilen txirrindulari lasterketa jokatuko dute

apirilaren 8an

Elgoibarko Lagun Taldea txirrindulari es-kolak antolatuta, jubenil mailako txirrindula-rientzako 38. Elgoibarko Hiria Sariatxirrindulari lasterketa jokatuko dute apirila-ren 8an. Kalegoen plazatik irtengo dira txi-rrindulariak eta 86 kilometroko ibilbideaosatu eta gero, Mintxetan egongo den hel-mugara ailegatu beharko dute.

.

Martxan da Gipuzkoako hirutxirlo bola-joku txapelketa

Joan den martxoaren 17an hasi zen Gi-puzkoako hiru txirlo bola joko txapelketaren49. ekitaldia Soraluzen, Ezoziko bola to-kian. Bederatzi jardunaldi izango ditu txa-pelketak eta horietako bi Elgoibarko bolatokietan jokatuko dira. Lehena Idotorben,apirilaren 21ean, eta Aiastiako bola tokianbigarrena, maiatzaren 12an. Maiatzaren26an amaituko da txapelketa, AzkootikoFloreagan jokatuko den jardunaldiarekin.Gero, ekainaren 2an, Lehendakari Saria jo-katuko dute lehen sailkatuek Elgetan. Baz-kari baten bueltan batuko dira bolariak, etaohi duten moduan, sariak banatzeaz gai-nera, jokalariren bat omenduko dute. Azkenhiru urteetan Jabier Osoro elgoibartarrak ira-bazi du Lehendakari Saria.

Kepa Arrizabalagak Udaberri Saria irabazi du Xabi Garalderekin bikotea osatuta

Bi ibilbide izango ditu Kilimon Trail mendiko lasterketak, motza eta luzea

Zabalik dago Mendaroko Kilimon Trail mendi lasterketarako izenematea. Api-rilaren 16an izango da aurtengoa, estreinakoz zapatuan, domekan jokatu baitiraorain arteko zazpi lasterketak. Bada beste berrikuntza bat ere, bi ibilbide izangodituelako probak: 23 kilometroko ohiko ibilbidea bata, eta, 11 kilometroko ibilbidemotzagoa bestea, aurrenekoz. Kirolprobak.com webgunean eman daiteke izenabaterako zein besterako. Mendaroko Txirrindulari Elkarteak (MTT) antolatzen duKilimon Trail mendiko lasterketa, Lizarpe Mendi Klubaren babesarekin. Iaz, MaiteMaiora (Mendaro, 1982) eta Julen Larruzea (Larrabetzu, 1982) gailendu zirenzazpigarren Kilimon Trail mendi lasterketan, eta errekorrak ondu zituzten gainera.

Kepa Arrizabalaga elgoibartarrak eta Xabi Garalde berritxuarrak osatutako bikoteakirabazi du Udaberri Saria, gomazko paleta modalitatean. Mutrikuko Danok Battaldea ordezkatu dute Lehen Mailan, eta joan den barixakuan, martxoaren 16an,

jokatu zuten finala Mutrikuko Miruaitz frontoian. Zarauzko pilota taldeko Aizpuru eta Da-guerre izan zituzten aurkari eta 25-17 irabazi zuten finala Arrizabalagak eta Garaldek.Esperientzia handiagoko bikoteen aurka jokatu duten arren, txapelketa oso ona osatudute elgoibartarrak eta berritxuarrak, eta pastelari ginda jarri zioten finala irabazita.

1070 alea:Maquetación 1 22/03/18 11:19 Página 17

Page 18: 3 2 3 0 8 1 0 2 Txinaraino - barren.eus · 2. 1.500 karaktere izan behar ditu gehienez eskutitzak. 3.Eskutitzak izen-abizenen inizialekin edota izen-abizenekin ... Saria Pello Rodriguezek

MERKATU TXIKIA

LANA...................................Eskaerak

Adinekoak zaintzeko prest barne-langilemoduan. ( 631 406 177------------------------------------------------------------------------------------------Umeak edo nagusiak zainduko nituzkeedota garbiketa lanak egin. Orduka,nahiz asteburuetan. Ospitaletan gauakzaintzan pasatzeko ere prest nago. ( 632 449 742------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzen edo garbiketa lane-tan aritzeko prest. Orduka. Asteburuetanbarne. ( 629 872 270------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzen edo garbiketanegingo nuke lan. Berehala lanean has-teko moduan. Etxeko langile nahiz or-duka. Prestakuntza eta ziurtagiriadauzkat. ( 638 857 100------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzen edo garbiketanegingo nuke lan. Orduka. ( 651 473 142------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak edo umeak zaintzen edogarbiketan egingo nuke lan. ( 943 74 88 99 / 685 724 861------------------------------------------------------------------------------------------Umeak eta adinekoak zaintzeko eta gar-biketa lanak egiteko prest. Esperientziadaukat. ( 603 694 244------------------------------------------------------------------------------------------Atariak eta etxeak garbitzen eta adinekopertsonak zaintzen lan egiteko prest. ( 631 790 555------------------------------------------------------------------------------------------

Adinekoak zaintzen lan egingo nuke.Egun osoz, orduka eta baita barne-lan-gile ere. ( 631 414 947------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak eta umeak zaintzen edo gar-biketan lan egingo nuke. Esperientziaeta erreferentziak ditut.( 631 376 202------------------------------------------------------------------------------------------Umeak zaintzeko eta etxe, elkarte edotabernetan garbiketa lanak egitekoprest. Orduka edo lan jardun osoan.( 675 965 130 ------------------------------------------------------------------------------------------Umeak eta nagusiak zaintzeko zein su-kalde laguntzaile aritzeko prest. Orduka.( 602 047 812------------------------------------------------------------------------------------------Pertsona nagusiak edo umeak zaintzekogertu. Etxeko langile moduan jardutekoprestutasuna. ( 688 829 738------------------------------------------------------------------------------------------Umeak zaintzeko eta etxe, elkarte zeintabernetan garbiketa lanak egitekoprest. Orduka edo lan jardun osoan. ( 605 598 999------------------------------------------------------------------------------------------Pertsona nagusiak zaintzen, garbiketalanetan edota baserriko lanetan aritzekoprest. ( 631 272 116------------------------------------------------------------------------------------------Garbiketa lanak egiteko edo pertsonanagusiak zaintzeko prest. Esperientzihandia daukat. ( 699 535 728------------------------------------------------------------------------------------------Garbiketa lanetan edo pertsona nagu-siak zaintzen jarduteko prest. Esperien-tzia daukat. ( 663 470 706------------------------------------------------------------------------------------------

Adinekoak zaintzen edo baserriko lane-tan aritzeko prest. Etxeko langile mo-duan nahiz bestela. Berehala laneanhasteko moduan naiz. ( 674 579 736 / 688 735 551------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko lanetan aritzekoprest. Etxeko langile moduan nahiz or-duka. ( 626 292 587------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko lanetan aritzekoprest. Etxeko langile moduan nahiz or-duka. ( 681 013 032------------------------------------------------------------------------------------------Umeak edo nagusiak zaintzeko prest.Etxeko langile moduan nahiz orduka. ( 691 891 709------------------------------------------------------------------------------------------Umeak edo nagusiak zaintzeko prest.Etxeko langile moduan nahiz orduka. ( 632 748 877------------------------------------------------------------------------------------------Garbiketan edo zaintza lanetan aritzekoprest. Esperientzia handia daukat enpre-setako harrera lanetan. ( 682 319 739------------------------------------------------------------------------------------------Edozein lanetan aritzeko prest nago. Au-rrez esperientzia daukat fruta-dendan la-nean. ( 631 394 345------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko eta garbiketalanak egiteko prest. Titulua daukat. ( 636 517 025------------------------------------------------------------------------------------------Lan bila nabil. Garbiketa lanetan kon-tserbagintzan esperientzia daukat. ( 642 847 091------------------------------------------------------------------------------------------

Lan bila nabil. Garbiketa lanetan eta en-presetako harreran esperientzia. ( 631 222 440------------------------------------------------------------------------------------------Sukalde laguntzaile eta etxez etxeko la-guntzaile bezela lan egiteko prest. ( 666 008 974------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzen lan egiteko prest. ( 620 467 274

ETXEBIZITZAK.....................Etxebizitza hartuko nuke alokairuan El-goibarren. ( 677 529 560

GARAJEAK..........................Salgai

Garaje itxia salgai Mendaron, HerrikoEnparantzan. Ate automatizatua daukaeta 14 metro koadroko azalera. ( 648 012 181

OSPAKIZUNAK....................1943an jaio eta aurten 75 urte bete-tzen dituzten elgoibartarrek edo elgoiba-rren bizi direnek, bazkaria egingo duteapirilaren 28an Sigma jatetxean. Interes-dunek 50 euro sartu beharko dituzte api-rilaren 24a baino lehen Laboral Kutxakokontu zenbaki honetan: ES72 30350007 2900 711 35212. 12:30eanospakizun erlijiosoa egingo dugu SanBartolome parrokian, gero argazkia ate-rako dugu eta 13:00etan lunchaegingo dugu. 14:30ean bazkariaSigma jatetxean izango da.

Etxaldeen Administraziorako-Gradu ikasketen ardu-raduna Alcala de Henareseko Unibertsitatean, eta Gi-puzkoa, Bizkai eta Arabako, Errioxako etaKantabriako ikastetxeetan. Zuzenbidean lizentzia-tua. Kolegiatu zenbakia: 749

660 969 679 [email protected]

Nire jabekideen komunitatean berogailu zentrala dago eta solairu

arteko gune bat ere badago merkataritzarako erabiltzen dena. Hor se-

kula ez dute berogailurik izan hasieran eraikina horrela itxuratu zute-

lako. Eraikinaren dokumentazioak dio etorkizunean zerbitzu hori jaso

nahi izanez gero, eskubidea dutela horretarako eta nola ordaindu ere

adierazten du. Azken bileran solairu artekoak esan zuen berogailu zen-

trala jarri nahi duela. Jakin nahi nuke solairu arteko jabeak urteotan gal-

dararen mantenuan sortutako gastuak zein orain dela hiru urte jarritako

galdara berria ordaindu beharko dituen.

Nire ustez, energia horniduraren instalazio berriei buruz legeak diona hartu

beharko litzateke kontuan. Legearen arabera, gerora telekomunikazio edo ener-

gia horniduretan sartzea eskatuz gero eta horretarako azpiegitura berriak edo

aurrez jarritakoetan egindako egokitzapenak baliatu behar badira, baimena eman

ahal izango zaie, beti ere dagokien kopurua ordainduz gero eta modu egokian

eguneratuta legezko interesak gehituz. Legeak ez du aurrekoen mantenu eta

zaintza gastuei buruzko ezer jasotzen zerbitzu hortaz baliatzen ari direnen be-

harrerako baitira. Beraz, gastuok ez dute eraginik izango instalazio honen erabi-

lerarekin bat egin berri duen jabearengan.

Aholkua: Nire iritziz, solairu arteko jabeak legeak ezarritako estatutu

baimena erabili ahal izango du. Baina galdara berriaren kostua ordaindu

beharko du dagokion proportzioa kontutan hartuz eta azken hiru urtee-

tako (jarri zutenetik) urteroko legezko interesa gehituz. Baina ez ditu

aurreko urteetako mantenu eta zaintza gastuak ordaindu beharko.

ROSA Mª PINTADO

Enpresa kolaboratzailea: P. M. Urruzuno kalea, 6 - Elgoibar

18

1070 alea:Maquetación 1 22/03/18 11:19 Página 18

Page 19: 3 2 3 0 8 1 0 2 Txinaraino - barren.eus · 2. 1.500 karaktere izan behar ditu gehienez eskutitzak. 3.Eskutitzak izen-abizenen inizialekin edota izen-abizenekin ... Saria Pello Rodriguezek

ZORIONAK

Argazkiak eguazten eguerdia (12:00ak) baino lehen ekarri behar dira BARRENeko bulegora, edo [email protected] e-postara bidali.

19

Erretratu bakarreko agurra: 4’50€. Argazki bikoitza: 7€ Hirukoitza: 9€. Hiru lagunetik gorako taldeak:15€

ELGOIBARKO IZARRAKO BAZKIDEENTZAKO PREZIOAK Erretratu bakarreko agurra: 3’50€. Argazki bikoitza: 6€ Hirukoitza: 8€. Hiru lagunetik gorako taldeak: 12€

Argazkiak eguazten eguerdia (12:00etarako) baino lehen ekarri behar dira BARRENeko bulegora,

edo [email protected] bidali.

Zorionak, Intza,lehenengo urtebe-tzean! Patxohandi bat familiaosoaren eta batezere ahizpa Aine-ren partetik.

Gure udaberrikolarrosak bihar 6urte. Zorionak,June, etxekoenpartetik.

Zorionak, prin-tzesa! Jarraitu hainneska alaia iza-ten. Ondo pasaeta muxu handibat guztion parte-tik.

Zorionak, Mar-tin, bihar 6 urtebeteko dituzulako.Ondo pasa etamuxu handi batetxekoen partetik.

Zorionak etxekodeabrutxoari! 4urte handi! Muxuhandi bat denoneta bereziki Mar-kelen eta Endika-ren partetik. .

Igandean 11 urte!Zorionak etaondo pasa, Jon!Muxu handi batetxeko guztienpartetik.

Zorionak, Maia,zure hamabiga-rren urtebete-tzean. Muxu batfamiliakoen etabereziki Gorkarenpartetik.

Z o r i o n a k ,amama, gaur 60urte eder. Familiaosoaren eta bere-ziki Naroa, Alain,Julen eta Enaienpartetik.

Zorionak, Enai.Martxoaren 29an2 urte. Familiaosoaren, etabatez ere, Naroa,Alain eta Julenenpartez.

Zorionak, Julen.2 urte bete zeni-tuen martxoaren19an. Familiaaren eta berezikiNaroa, Alain etaEnaien partetik.

Zorionak, Elsa.Aste Santuan os-patuko dugu zureu r t e b e t e t z eeguna. Muxu batdenon partetik.

Z o r i o n a k ,Koldo! Bihar 5urte handi. Muxuhandi bat anaiaJulenen eta etxe-koen partetik.

Zorionak, Na-gore. Gaur 7urte bete dituzu.Patxo handi batetxekoen eta bere-ziki Eneritzen par-tetik.

Zorionak, Mar-tin! Urtebete!Patxo potolo batetxekoen partetik.

Martin, zure le-hengusinak seiga-rren urtebetetze onbat opa dizu. Zo-rionak!

Z o r i o n a k ,Danel! 6 urtehandi! Muxuhandi bat familia-koen eta berezikiEstanisen partetik.

1070 alea:Maquetación 1 22/03/18 11:19 Página 19

Page 20: 3 2 3 0 8 1 0 2 Txinaraino - barren.eus · 2. 1.500 karaktere izan behar ditu gehienez eskutitzak. 3.Eskutitzak izen-abizenen inizialekin edota izen-abizenekin ... Saria Pello Rodriguezek

AGENDA

23 BARIXAKUA09:00-19:30 Erakusketa: Raketistak.Olaizaga Kiroldegiko kafetegian. Mar-txoaren 26ra arte.16:30-20:30 Odol ateratzea. Elgoi-barko Odol-Emaileen Elkartean (Anbula-tegi ondoan). 18:30-20:30 Erakusketa: Begia zulo-tik. Hasier Etxeberriaren oroimenez. AitorEtxeberria, Edu Arrillaga eta Joxe RamonElortza. Erretratuak, koadroak, eskulturaketa Hasier Etxeberriaren testuak. Antola-tzailea: Elgoibarko Izarra. Astelehenetikzapatura. Kultur Etxeko erakusketagelan. Azken eguna: martxoak 28. 19:00 Etxean bizi programaren aurkez-pena. Musika Eskolako auditoriumean.19:30 Xamurtasun tailerra (ez mixtoa).Antolatzailea: Narrutsik Elgoibarko Femi-nistak. Sutegixa gaztetxean.20:30 Opera emanaldia (aurrez gra-batuta): Tosca. Elgoibarko Herriko Antzo-kian.

24 ZAPATUA11:00 Ingeniaritza dualeko unibertsi-tate eskolaren informazioa. IMHn.12:00 Udaberri festa. Antolatzailea: El-goibarko Izarra. Kalegoen Plazan.

25 DOMEKA8:30 Erramuen bedeinkazioa eta meza.Maalan.10:00 Erramuen bedeinkazioa etameza. Santa Klaran. 10:30 Erramuen bedeinkazioa eta hi-tzaren ospakizuna. Idotorben eta Sallo-benten.11:30 Erramuen bedeinkazioa eta hi-tzaren ospakizuna. Arriagan eta Aiastian.10:30 Erramuen bedeinkazioa, proze-sioa eta familiako meza. San Bartolomeparrokian.

26 ASTELEHENA18:00-20:00 Emakumeentzako haus-narketarako saioa. Elgoibarren emakumeasko gara, anitzak eta baliagarriak, etaelkarrekin… boteretsuagoak”. Dinamiza-tzailea: Loredi Salegi. Elgoibarko KulturEtxeko hitzaldi gelan.19:00 Epeletan euskal literatur tailerra.Arantza Iturberen Koadernoa zuri. Antola-tzailea: Haizea. Gotzon Garate Udal Li-burutegian. 19:00 Adiskidetze ospakizuna (Euska-raz). San Bartolome parrokian.

27 MARTITZENA18:00 Ikuskizuna: Etxean otso, kaleanuso. Antolatzailea: Elgoibarko Izarra. El-goibarko kaleetan.19:00 Adiskidetze ospakizuna (Gaztela-niaz). San Bartolome parrokian.

28 EGUAZTENA20:00 Adiskidetze ospakizuna. Arria-gan.

29 EGUENA10:00-12:00 Ostegun santuko bana-kako penitentzia. San Bartolome parro-kian.17:00 Azken afariko ospakizuna.Santa Klaran.19:00 Azken afariko ospakizuna.Santa Bartolome parrokian.21:30 Jaunaren aurreko otoitza. SantaKlaran.22:00 Jaunaren aurreko otoitza. SanBartolome parrokian.

30 BARIXAKUA9:00 Barixaku santuko irakurgaienordua. Santa Klaran.10:30 Gurutze bidea. Maalan.11:30 Gurutze bidea. Santa Klaran.17:00 Jesusen heriotzaren ospakizuna.Santa Klaran.18:00 Jesusen heriotzaren ospakizuna.San Bartolome parrokian.

31 ZAPATUA20:30 Pazko-bijilia. Santa Klaran.21:00 Pazko-bijilia. SanBartolome pa-rrokian.

1 DOMEKA8:30 Meza. Maalako elizan.10:00 Meza. Santa Klaran.10:30 Hitzaren ospakizuna. Idotorbeneta Sallobenten. 11:30 Hitzaren ospakizuna. Arriaganeta Aiastian11:30 Meza eta prozesioa. San Barto-lome parrokian.

20

1070 alea:Maquetación 1 22/03/18 11:19 Página 20

Page 21: 3 2 3 0 8 1 0 2 Txinaraino - barren.eus · 2. 1.500 karaktere izan behar ditu gehienez eskutitzak. 3.Eskutitzak izen-abizenen inizialekin edota izen-abizenekin ... Saria Pello Rodriguezek

AGENDA 21

23 BARIXAKUA 24 ZAPATUA 25 DOMEKA

Egunez

* FernandezEgunez Yudego

Egunez Yudego

Egunez Garitaonandia

Egunez Yudego

Egunez Yudego

26 ASTELEHENA 27 MARTITZENA 28 EGUAZTENA

Egunez

* OruesagastiEgunez

BarrenetxeaEgunez

* IbañezEgunez

GaritaonandiaEgunez

BarrenetxeaEgunez

Garitaonandia

29 EGUENA 30 BARIXAKUA 31 ZAPATUA

Egunez Barrenetxea

Egunez Barrenetxea

Egunez

* Fernandez* Barrenetxea

Egunez Barrenetxea

Egunez Barrenetxea

Egunez

* Fernandez1 DOMEKA 2 ASTELEHENA 3 MARTITZENA

Egunez

* FernandezEgunez

* FernandezEgunez

* OruesagastiEgunez

* FernandezEgunez

* FernandezEgunez

Etxeberria

4 EGUAZTENA 5 EGUENA 6 BARIXAKUA

Egunez Barrenetxea

Egunez

* IbañezEgunez

Garitaonandia

Egunez Barrenetxea

Egunez Yudego

Egunez Garitaonandia

Botika ordutegiak 09:00 - 13:00 / 16:00 - 20:00GUARDIAK Egunez: 09:00-20:00

Iluntzean: 20:00-22:00 Larunbatak: 9:00-14:00 (*)

Urte guztian, gauez: 22:00-09:00La Fuente - Sostoa kalea,10 (Eibar) - 943 254 410

* Fernandez: Herriko enparantza 4, Garagartza (Mendaro)

943 756 142

* Ibañez:Rekalde, 1 (Soraluze)

943 751 638

* Oruesagasti: Kalebarren, 9 (Soraluze)

943 751 384

Zinea (Herriko antzokian)

‘El hilo invisible’24 Zapatua, 19:00 / 22:15 (VOS)

25 Domeka, 19:0026 Astelehena, 21:30

‘El hijo de Bigfoot’25 Domeka, 16:30

‘Garabandal: solo diós lo sabe’29 Eguena, 19:00 30 Barixakua 21:30

‘C’est la vie’31 Zapatua, 19:00 / 22:15 (VOS)

1 Domeka, 19:002 Astelehena, 21:30

Asteburu honetan udakoordutegian sartuko gara,eta ordua aldatu beharkoda. Hor taz, domekan,martxoaren 25ean,2:00etan, ordubetezaurreratu beharkoda ordularia.

ORDU ALDAKETA, DOMEKAN

1070 alea:Maquetación 1 22/03/18 11:19 Página 21

Page 22: 3 2 3 0 8 1 0 2 Txinaraino - barren.eus · 2. 1.500 karaktere izan behar ditu gehienez eskutitzak. 3.Eskutitzak izen-abizenen inizialekin edota izen-abizenekin ... Saria Pello Rodriguezek

GARAI BATEAN22

1942-1945

Jose Ignacio Jauregik eta Agustina Uriak lagatako argazki hau 1942 eta 1945. urteen artean ateratakoa da. Argazkian daudenenizenak Imanol Mendikutek (1927) eta Sabino Lizarraldek (1921) (=) eman zituzten 2011ko martxoan. Inauterietako domekanImanol Vallejoren alde dirua batzen ari zirela Kalebarren plazan ateratako argazkia da. Goiko aldean, San Frantzisko iturria,

Txarridunaren kamioneta eta Barrutia eta Etxe-Haundia eraikinen beheko aldeak.

Ezkerretik hasita, ilaraka biribilean, abesbatzakoak: Isaac Azpiazu (zuzendaria). Lehenengo ilaran: Felix Canuto Gabilondo, Jose Gurrutxaga Urkiri, Faustino Santiestebanekua, Arturo Pepein Zubiaurre, Silbi-

no, Antonio Azpiazu, Jose Mari Igartua, Miguel Sanchez, Ramon Ecenarro Kuku eta Pakorro Ansola.Bigarren ilaran: German Uriguen Etxegiña, Rafael Mugerza Fafia, Rafael Areitiourtena Peron, Roke Gabilondo Alma, Enrike

Gil Mañua, Luis Mari Zubiaurre, Jose Mari Mugerza Ruso, Urban Konde, Pepe Suarez, Agustin Zubiaurre, Jose Jauregi, ezezaguna(pajaritarik gabekoa), Andres Juaristi (taldetik atzerago besoko zapiarekin), Jose Juaristi Txitxarrua, Mugerza Blas Rusuaren semea,ezezaguna, Manuel Unzueta Patxika (paparra zabalik alkandora zuriarekin), Jose Azkarate eta Imanol Solupe.

Ezkerrean, hostoekin apaindutako Sigmako gurdi gainean:Aurrean, Mateo Uria Olaso. Jarrita, ezkerretik hasita: Pepito Goyarzun, Patxi Etxeberria, Sabin Beristain Kubillo gitarrarekin,

Jose Gabilondo, erdian Julian Iriondo, Roke Arregi, Antonio Arrillaga, Florentino Etxeberria, Jose Zubiaurre Valle, Juanito Etxanizbiolinarekin eta erdian Kontxa Mugerza.

Ikusleen artean ezagututakoak: Ramon Alberdi iturri aurrean, Juanito Canales (lehenengo auto aurrean), Gillermo Regil etaSanti Kortaberria (bigarren auto aurrean dagoen hirukotean), Ignacio Regil eta Imanol Osoro (Barrutianeko atearen pareko hiruko-tean, eskuak poltsikoan dituztela). Jose Zabalo gaztea eta Karmelito Patri (abesbatzaren eskuman, atzeko aldean). Eskumako jendemultzoan, aurreko aldean Ignacio Iriondo, eta besoko zapi zuriarekin dirua batzen Imanol Mendikute.

1070 alea:Maquetación 1 22/03/18 11:19 Página 22

Page 23: 3 2 3 0 8 1 0 2 Txinaraino - barren.eus · 2. 1.500 karaktere izan behar ditu gehienez eskutitzak. 3.Eskutitzak izen-abizenen inizialekin edota izen-abizenekin ... Saria Pello Rodriguezek

I. URTEURRENA

Hasier Etxeberria Canales2017ko martxoaren 29an hil zen, 59 urte zituela.

Etxekoak

HAIN DU GOZOA

UDAK ITZALA

HAIN GOZO

NEGUAK EGUZKIA

BEUDE BIAK BETIKOZ GUGAN

ZU ZAUDEN BEZALA, HASIER

I. URTEURRENA

Mariano Leyaristi San Martin2017ko martxoaren 23an hil zen, 91 urte zituela.

Haren oroimenez I. urteurreneko meza izango da, zapatuan,martxoaren 24an, 19:00etan Elgoibarko Bartolome Deunaren eliz-parrokian. Joango zaretenoi aldez aurretik eskerrak.

Zure falta sumatzen dugu, baina gure bihotzetan zaude.

Pablo Gala Merino2018ko martxoaren 14an hil zen, 87 urte zituela.

Haren oroimenez meza izango da, zapatuan, martxoaren 24an,19:00etan Elgoibarko Bartolome Deunaren eliz-parrokian.

Sendiak bihotzez eskertzen ditu jasotako doluminak.

Zure irribarre goxoa eta maitasunabetirako izango dira gure artean.

Emaztea, seme-alabak eta bilobak

1070 azala:Maquetación 1 22/03/18 11:17 Página 3

Page 24: 3 2 3 0 8 1 0 2 Txinaraino - barren.eus · 2. 1.500 karaktere izan behar ditu gehienez eskutitzak. 3.Eskutitzak izen-abizenen inizialekin edota izen-abizenekin ... Saria Pello Rodriguezek

1070 azala:Maquetación 1 22/03/18 11:17 Página 4