2007ko abenduaren 23a, igandea::: 2.416 zka. ::: … · 2019. 10. 17. · 6gutuna argitaratzeko...

8
2007ko abenduaren 23a, igandea::: 2.416 zka. ::: www.kronika.net ERREPOR T AJEA: 1934ko Antziolako hilketa /4-5 Y KONTZERTUA Txistulari bandaren Gabonetako kontzertua gaur Hernaniko Txistulari Bandak Gabonetako kontzertua eskainiko du gaur. Bertan 8 pieza joko dituzte, horietako 4 Gabonekin lotutakoak. Laguntzaile moduan akordei- jole bat izango dute. Bukatzean, ohitura duten bezala, cava eta turroia jango dituzte. Gaur eguerdiko 13:00etan, Milagrosan. \\ Y KIROLDEGIA Kiroldegia itxita izango da bihar Bihar kiroldegia itxita izango dela jakinarazi du Kirol Patronatuak. Etzi eta abenduaren 31n ere itxita izango da, baita urtarrilaren 1ean eta 6ean ere. Bestalde, abenduaren 26an, asteazke- nean, ur festa izango da goizeko 10:00etatik 13:00etara eta igerilekuak itxita izango dira. \\ ‘Frutadendetan euskaraz’ kanpainako zozketa /2 Bizikleta festa/3 ERREPORTAJEA: 1934ko Antziolako hilketa /4-5 Zinearen txokoa: Gabonetako filmak /6 Denbora pasak, agenda /7 ESKELAK/7 Belkara auzo elkartea/8 GAUR KRONIKAN Adin txikiko etorkinen egoera kalera atera zuen atzo AMHER elkarteak ADIN Txikiko etorkinen egoera jendeari ezagutarazteko asmoz jaialdia antolatu zuen AMHER-SOS Arrazakeria elkarteak atzo. Giro atsegine- an ospatu zuten jaialdia, baina gazte hauek bizi duten egoera latza ahaz- tu gabe. Gazte hauek Marokotik bakardadean hasten dute bidaia, ilega- litatean, eta oso bizi baldintza gogorrak bizi behar izaten dituzte. AMHERek gazte hauei zuzendutako bitarteko egokiak jartzea beha- rrezkoa ikusten du. Jaialdiaz gain, aste honetan ere izan dira ikaste- txeetan herriko gazteak gai honen inguruan sentsibilizatzeko asmoz. \\ Bizikleta festa izango da datorren igandean, aurten aurreneko aldiz BIZIKLETA garraiobide bezala bultzatzea hori da datorren igande- an, hilaren 30ean, antolatu den aurreneko bizikleta festaren helbu- rua. Hori dela eta, goiz partean herria zeharkatzen duen zirkuitoa antolatu dute, 4, 5 kilometrokoa, eta herritarrak animatu nahi dituz- te bizikleta hartu eta parte hartzera. Horrez gain, bide heziketa zir- kuitoa izango da Tilosetan eta parte hartzaile guztientzat hamaiketa- koa ere bai. /3 Goiz partean herrian barrena bikletan ibiltzeko zirkuitoa antolatu dute. Herritarrak parte hartzera gonbidatu dituzte, bizikleta eta kaskoa hartuta.

Upload: others

Post on 28-Jan-2021

1 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

  • 2007ko abenduaren 23a, igandea::: 2.416 zka. ::: www.kronika.net

    ERREPORTAJEA:

    1934ko Antziolakohilketa /4-5

    K O N T Z E R T U A

    Txistulari bandarenGabonetako kontzertua gaur

    Hernaniko Txistulari BandakGabonetako kontzertuaeskainiko du gaur. Bertan 8pieza joko dituzte, horietako4 Gabonekin lotutakoak.Laguntzaile moduan akordei-jole bat izango dute.Bukatzean, ohitura dutenbezala, cava eta turroia jangodituzte. Gaur eguerdiko13:00etan, Milagrosan.

    K I R O L D E G I A

    Kiroldegia itxitaizango da bihar

    Bihar kiroldegia itxita izangodela jakinarazi du KirolPatronatuak. Etzi eta abenduaren 31n ere itxitaizango da, baita urtarrilaren1ean eta 6ean ere. Bestalde,abenduaren 26an, asteazke-nean, ur festa izango da goizeko 10:00etatik13:00etara eta igerilekuakitxita izango dira.

    ‘Frutadendetan euskaraz’kanpainako zozketa /2

    Bizikleta festa/3

    ERREPORTAJEA:1934ko Antziolako hilketa /4-5Zinearen txokoa:Gabonetako filmak /6

    Denbora pasak, agenda /7

    ESKELAK/7

    Belkara auzo elkartea/8

    GGAAUURR KKRROONNIIKKAANN

    Adin txikiko etorkinen egoera kalera atera zuenatzo AMHER elkarteak

    ADIN Txikiko etorkinen egoera jendeari ezagutarazteko asmoz jaialdiaantolatu zuen AMHER-SOS Arrazakeria elkarteak atzo. Giro atsegine-an ospatu zuten jaialdia, baina gazte hauek bizi duten egoera latza ahaz-tu gabe. Gazte hauek Marokotik bakardadean hasten dute bidaia, ilega-litatean, eta oso bizi baldintza gogorrak bizi behar izaten dituzte.AMHERek gazte hauei zuzendutako bitarteko egokiak jartzea beha-rrezkoa ikusten du. Jaialdiaz gain, aste honetan ere izan dira ikaste-txeetan herriko gazteak gai honen inguruan sentsibilizatzeko asmoz.

    Bizikleta festa izango da datorrenigandean, aurten aurreneko aldiz

    BIZIKLETA garraiobide bezala bultzatzea hori da datorren igande-an, hilaren 30ean, antolatu den aurreneko bizikleta festaren helbu-rua. Hori dela eta, goiz partean herria zeharkatzen duen zirkuitoaantolatu dute, 4, 5 kilometrokoa, eta herritarrak animatu nahi dituz-te bizikleta hartu eta parte hartzera. Horrez gain, bide heziketa zir-kuitoa izango da Tilosetan eta parte hartzaile guztientzat hamaiketa-koa ere bai. /3

    Goiz partean herrian barrena bikletan

    ibiltzeko zirkuitoa antolatu dute.

    Herritarrak parte hartzera gonbidatu

    dituzte, bizikleta eta kaskoa hartuta.

  • 22007-XII-23 igandea

    Fruta dendetako zozketak baditu sarituak

    FRUTADENDETAN euskerarenerabilera sustatzeko kanpaina egi-ten ari dira Hernanin eta gainerakoBuruntzaldeko herrietan. Kanpai-naren barruan hizki zopa bat bete-tzeko aukera izan dute parte hartuduten dendetako bezeroek. 12 den-datan jarri dituzte kutxak, beraz, 24lagunek jasoko dute erosketak egi-teko 50 €ko bono bana. Dendarienustez “bezero batek baino gehia-gok ondo merezia du”.

    Honakoak dira irabazleak: Fru-tas Elven: Peluquería Gaspar, Ma-ruja Peláez; Ansa janaridenda:Maialen Harto, Mari Ruiz Sánchez;

    Aliprox: Iraia Perez, Begoña Yarza;Iñigo Díez: Mikeli Goikoetxea,Custodia Casco; Ezkerro: PeioGonzalez, Eider Altuna; Arregijanaridenda: Mª Antonia Astea-suinzarra, Maite Peñagarikano;Lardizabal janaridenda: TomasHuici, Josune Errazkin; Senpere-na: Josune Etxarri, Montse Iz-quierdo; Eusebio Lizarza: SoniaAlberdi, Pedro Mª Agirre; Oajanaridenda: Mª Jose Arrue, Ga-briela Cherciu; Peña janaridenda:Isabel Haba, Oihane Fernández;Mª Angeles Gurrutxaga: LidiaAlonso, Maria Fajardo. Hernaniko dendariak sarien zozketan.

    Asteazkenean zozketatu ziren sariak. Frutadendetan euskara erabiltzea sustatzekokanpainaren barruan izan da zozketa.

    Z A H A R R E N E G O I T Z A

    Gabonetako Bingo Berezia, gaurZaharren Egoitzan Gabonetako egitarauan murgildutadaude. Gaur bingo berezia izango dute, arratsaldeko17:00etan.

    O S I Ñ A G A A U Z O E L K A R T E A

    Mus txapelketa, gaurOsiñaga auzo elkarteak antolatuta mus txapelketa izangoda gaur, aurten hamaseigarrena. Txapelketa Otsua-eneasagardotegian izango da, arratsaldeko 16:00etan hasita,eta izen ematea momentuan egin behar da. Aurrenekolau bikoteek sari baikainak eskuratuko dituzte.

    E L K A N O K A L E K O E M A K U M E Z E N T R O A

    Gabonetan prestatzeko modukomenu goxo-goxoa

    Elkano kaleko emakume zentroan aurten ereGabonetan prestatzeko moduko menu goxo-goxoa nolasukaldatzen den ikasi dute, Luis Irizar eskolako ikasle-en eskutik. Xalaparta elkartean egin zuten ikastaroa,eta asistentzia haundia izan zen.

    E R R E A L A

    ‘Erreala primeran’ kandidatura aurkeztuko du gaur Iñaki Badiolak

    Gaur Errelaren direktibarako Erreala primeran hauta-gaitza aurkeztuko du Iñaki Badiolak, Santa Barbaraelkartean. Errealeko bazkide eta interesatu guztiakdaude gonbidatuta, zalantzak eta dudak argitzeko.Eguerdiko 13:00etan.

    J U D O AAlebinek emaitza onak, Gipuzkoako txapelketan

    Hernaniko alebin mailako judokek emaitza onak lortudituzte aurtengo Gipuzkoako Txapelketan. XabierJauregik (Elizatxo) aurrenekoa izan da 47 kilo azpikokategorian; Beñat Lazaro (Urumea) 2garrena izan dakategoria berean; Beñat Maiz (Elizatxo) aurreneko izanda 42 kilo azpiko kategorian; Daniel Salamancak(Langile) 3garren postua lortu du kategoria berean;Maider Lazkano (Langile) aurrenekoa izan da 38 kiloazpiko kategorian; Mireia Rivasek (Langile) 2garren pos-tua eskuratu du 34 kilo baino gutxiagoko kategorian; etaUxue Rekondok (Elizatxo) 2garren postua lortu du 47 kiloazpiko kategorian.

    Z O Z K E T A K

    Tripontzi tarbernako zozketakTripontzi tabernak Gabonetako zozketak egin ditu etazenbaki saridunen berri eman du. Santo Tomasetakotxerrikumearen zozketan, 884 izan da zenbaki saritua.Arkumearen zozketa 381 zenbakiak irabazi du.

    I P U I K O N T A L A R I A

    Lupe Lekuona ipuin kontalaria ostegunean liburutegian

    Hileroko moduan abenduan ere izango da ipuin konta-laria Hernaniko Udal Liburutegian. Saioa osteguneanizango da, abenduaren 27an, Lupe Lekuona ipuin kon-talariaren eskutik. Bi saio izango dira, goizeko 11:00-etan 3-4 urteko haurrentzat, eta goizeko 11:30etan 5-7urte bitarteko haurrentzat. Saioa Hernaniko Udalakantolatzen du, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.

    Erasotutako baserritarraren defentsan, eta abenduaren 20an publikatutako kartaren osagarriMuñoa jauna: abenduaren 20an publikatutako karta, pre-sidente bezala sinatu zenuena tono grabea erabiliz, nereiritziz osatu gabea da eta gertaeren alderdi bakarra azal-tzen du, jendea nahastu nahian. Hori dela eta honakoazalpenak eman nahi nituzke:

    1.-Zuen delegatuak joan den udaberrian joan zirenLepatxikira, inork deitu gabe. Terreno batzuk adminis-tratzea proposatzen zen, non aspalditik ehizatzen zenzozketen beharrik gabe.

    2.-Zuen proposamena entzun eta onartzen ez zute-nez, eta akordio batera iritsi ez zinetenez, haien terrenoe-tan postuak jartzeari uko egin zioten.

    3.-Zozketak antolatzeko zuen interesa alderdi eko-nomikoarekin zer ikusi haundia du. Soziedadeak, zoz-keten bidez, urtero diru asko biltzen duela esatea nahi-koa da. Diru hori ez da baserritarren ez lur jabeeneskuetara iristen.

    4.-Laugarren puntuan, Maurik lapurretak estaltzendituenean eta erasoari garrantzia kentzen dionean,zuzendaritzak hartutako erabakiaren ondorioa al da?

    5.-Uste dut, Lepatxikiko ehizari dagokionean, mutu-rrak behar baino gehiago sartu dituztenak Txantxan-gorriko zuzendaritzako kideak izan direla, Hernaniko ehi-zarako terrenoak monopolizatu nahian, zalantzan jarriezin den helburu ekonomikoarekin.

    6.-Ados nago, diozunean, karta gerrak ez zuela sekulahasi behar. Karta gerra ez litzateke hasiko erasoa gertatu ezbalitz, eta soziedadean esan diren komentario tendentzio-soak ixilarazi balira. Erasoa zuen elkarteko jendeak eragindu, hala ere, argi dago zuzendaritzak ez duela erasoarekinbat egiten, baina beste alde batetik erasoaren egileak babes-ten ditu. Zertan gara orduan?

    7.-Zuzendaritzak ez du gertatutakoa ezeztatzen,horren ondorioz, Txantxangorrik ematen duen irudiaematen du.

    8.-Prentsa bidezko komunikazioak bukatutzat ematenditut adierazita, presidenteak gauza bat esan eta besteaegiten duela. Baserritarrekin hitz egin nahi izan badu, zergertatu den eta erasotutako baserritarra nola dagoen jaki-teko, jakingo du negoziazioa proposatzera joan zinetenleku berean jarraitzen dutela. Gai hau Txantxangorrirenbeste bidegabekeria batekin bukatu da eta kasu honetanbaserritar batek jasan ditu ondorioak.

    9.-Presindente jauna: ez saiatu kontrakoa froga-tzen, zerorrek eta neuk badakigu Txantxangorrikkalte-ordainak ordaintzen bukatuko duela baserrita-rrei eragindakoagatik.

    Ion Azpiazu, (Erredakzioan euskeratua)

    6 Gutuna argitaratzeko ezinbestekoak dira: izen-abizenak, NAN edo EHNAzenbakia eta telefonoa 6 Gehienez 1.800 karaktere onartuko dira 6Kronikak ez ditu bere gain hartzen sail honetan esaten direnak.

    Jasota Bezala

  • 2007-XII-23 igandea

    3 B I Z I K L E T A E G U N A

    HERRI mailako aurreneko bi-zikleta eguna antolatu dutedatorren iganderako, aben-duaren 30erako. Egun horre-tarako 4,5 kilometroko ibil-bidea prestatu dute: Plaza,Atzieta, Balantxa, Landare,Sagastialde, Latsunbe eta Ur-bieta eta Izpizua kaleetan ba-rrena. Asmoa da herritarrak,haur, gazte, eta heldu, bi-zikleta eta kaskoa hartzeragonbidatzea, egun horretanibilbide hau egitera anima-tzea eta, batez ere, goiz pasaederra egitea.

    Ekimena goizeko 09:30etanhasiko da Plazan eta eguer-diko 12:00ak arte iraungo du.

    Ekimen honen antolaketaeta prestakuntza lanetan da-biltza, JOCC-Zikuñako Amazikloturista taldea, Herna-niko Udal Kirol Patronatuaeta herriko ikastetxe guztiak.Gipuzkoako Foru Aldundiakere lagundu du.

    Seguritate neurriak Antolatzaileen asmoa da bizi-kleta egunean adin guztie-tako txirrindulariak anima-tzea parte hartzera, baita laugurpiletan dabiltzan txirrin-dulari hasi berriak ere. Horidela eta bidegurutzeetan etabidean zehar seguritate neu-rriak asko zaindu dituzte.Ikastetxe bakoitzetik zenbaitguraso izango dira ibilbideanzehar trafikoa kontrolatzeneta baita udaltzainak ere.Zenbait kale ere kotxeentza-ko itxi egingo dituzte eta bes-te kale batzuk norabide ba-karrera mugatuko dituzte.DYAko kideak ere izangodira eta parte hartzaile guz-tiek izango dute Udalaren etaDiputazioaren asegurua.

    Horrez gain, Tilosetan bideheziketa zirkuitoa jarriko dute(euria egingo balu Atsegin-degin) eta bertan udaltzainakizango dira bide heziketari

    buruzko azalpenak ematen:bizikletan nola ibili behar den,preferentziak, seinaleak... etaabar.

    Ibilbide hasieran ere, Pla-zan, zenbait azalpen emango

    dituzte: norberaren neurrirabizikleta nola moldatu, kas-koa jartzea derrigorrezkoadela eta abar.

    Bizikletarik ez duenak ereez du parte hartzeko aitza-

    kiarik, Udaltzaingoak zenbaitbizikleta eta kasko jarriko bai-titu behar dituenaren eskura.

    Parte hartzaile guztientzathamaiketakoa izango da, de-balde.

    Bizikletan ibiltzea eta bidegorri sarea egitea sustatuAntolatzaileen hitzetan eki-men honen helburua da egu-neroko bizitzan bizikletanibiltzea sustatzea. “Orain he-rrian ez dago bide gorri sarebat, baina ona izango litzatekeauzo guztietatik erdigunerabizikletan joateko bideak jar-tzea, eta jendeak bizikleta egu-neroko bizitzan erabiltzea, ho-rrek asko murriztuko luke ko-txeekin eta aparkamenduekindagoen arazoa” diote.

    Marrazki lehiaketaBestalde, Bizikleta Egunairagartzeko kartela osatzekoeta pegatinak egiteko ma-rrazki lehiaketa antolatu zu-ten. Irabazleak, Irantzu etaLoinaz Etxaniz ahizpak izandira.

    Herrian barrena bizikletan, datorren igandeanizango den aurreneko bizikleta festan

    Herrian barrena 4,5 kilometroko ibilbidea txukundu dute egun horretarako, parte hartu nahi duten haur,gazte eta helduek herrian barrena bizikletaz ibili eta gozatu ahal izateko.

    Ekimenaren antolatzailak eta laguntzaileak, aste honetan izan den aurkezpenean. Behean, ibilbidearen mapa.

    Hamaiketakoa debalde eta behar

    izanez gero bizikleta eskura

    Egitasmoaren antolatzaileekerraztasunak jarri nahi izan di-tuzte ahalik eta jende gehienaekimenean parte hartzera ani-matzeko. Besteak beste, ho-nakoak izango dira:-Bizikleta eta kaskoa eskurabehar duenarentzat.-Ibilbide hasieran, bizikletaegokitzen lagunduko duteeta oinarrizko zenbait azal-pen emango dituzte.-Boluntarioak eta udaltzainakbide guztian barrena.-Bide hezkuntza zirkuitoa Ti-losetan, karreteran nola ibilibehar den ikasteko.-DYAren zerbitzua eta Udala-ren eta Diputazioaren asegu-rua denentzat.-Hamaiketakoa debalde.

  • 2007-XII-23 igandea

    E R R E P O R T A J E A : 1 9 3 4 K O A N T Z I O L A K O H I L K E T A 4

    TRANBIAREN soinua Hernanin barre-na galdu zenean, bi tiro entzun zirenAntziolako apeadero txikian eta iluna-barra txorien hegaldi bizkorrez margo-tu zen istant batean. FernandoBerenguer lurrean ageri zen, harenondoan arreba Dolores, negar zotinka.

    Bi tirok zulatu zuten señoraren bihotzaAntziolako hilketa hark zeresan handiaeman zuen eta notizia Espainiako egun-kari gehienetako portadan agertu zen.Berenguer familia ez zen edonor, ejer-tzitoan eta politikan erroturiko leinuazen. Dámaso Berenguer EspainiakoKontseiluko presidente bihurtu zeneanjo zuen goia berenguertarren karrerak.Ondoren, II. Errepublikaren etorrerare-kin, itzalean geratu zen eta 1932 ingu-ruan Hernaniko “Villa Albernia” erreti-ro-etxea erosi zuen Fernandok, sei anai-arrebetako batek. Familiako kide ugaribildu ziren etxe hartara, Dámaso buru-zagia bertan konfinatu zuten baita ere,agintean izan zeneko demasak ordain-du zitzan.

    1934ko ekainaren 6ean DoloresBerenguer Donostiara joan zen lagunbati bisita egitera, arratsalde pasan. Ohibezala, tranbia elektrikoan itzuli zen,garraio seguru eta modernoena ordukohartan. Villa Albernia Antziolako apea-derotik metro eskas batzuetara zegoen,Galarretarako errepidea zeharkatzenduen zubitik gertu. Horrela, asteazkenburuzuri hartan, etxerako paseotxoaegiteko asmoz arrebaren bila joan zenFernando. Ibilbidea amildegi bihurtuzen ordea. Itzalak luze zeuden eta gel-tokiko bonbillaren argi dardartia ez zengauari aurre egiteko gai. Anai-arrebekharrizko eskaileran gora egin zuten.Bapatean, sasi batzuen iluntasunetikirudi batzuk atera ziren, Berenguerjeneralak buelta eman orduko bi balakzulatu zioten jantzi dotorea. Hiltzaileektximist gurdia baino azkarrago eginzuten alde, atzean 7,6 milimetroko bala-zorro parea eta garrasi batzuen ohiar-tzuna besterik ez utzirik.

    Valentzia, egun batzuk lehenago Encina herriko geltokiko erlojuari begi-ratu zion urduri gazteak. Bizitza labu-

    rra izan arren, Emiliano Huertasekbazekien lan egitea zer zen. Eskua inda-rrez eman zien bi konpaineroei, lanekotorloju astunak estutzen zituen bezala.Konpartimentuan sartu eta hitz erdirikegin gabe hasi zuten bidaia hirurek,norbere pentsamenduetan, trenaren

    astinduen menpean. Itxaronaldi luzehartan, plana buruan errepasatu zuenlibertarioak: Madrilera iristeanKonfederazioak emandako dirua etaarmak jaso eta taxia hartu behar zuten.Handik Donostiara, turista burges etaerreakzionarioen hirira. Ez zekienHernani non zegoen, baina horrek ezzion ardura, aurkituko zuten nolabaitpizti haren kobazuloa.

    Egun osoa pasa zuten etxe inguruaaztertzen. Auzoa villa neo-euskaldunezbeterik zegoen, “señoritoen etxeak”

    esango luke Huertasek. Arratsean,paper lantegietako lurrinak miste-rioz bete zituen kaleak, grisez jan-tzi baratzak eta soroak. Hiltzaileakoinak lokarturik zituen itzalakikusi zituenean. Presarik gabe egi-ten zuten aurrera, orain pauso ba-tzuk, orain geldialdi luze bat.Minutu amaigabe batzuen ondo-ren ordua iritsi zela somatu zuen:gordelekutik atera eta pistola auto-

    matikoaren bultzadak eskua eraginzion. Danbatekoaren oihartzuna buru-tik libratu zitzaionean entzun ahal izanzuen garrasia: “Fernando! Fernando!”,orduan konturatu zen anarkista berehutsegiteaz.

    Gobernadorea hiltzailearen atzetikMuga jaunaren ahotsa ozen entzunzuten kazetariek Donostiako GobernuZibilean: “Fernando Berenguer jeneralahil dute Hernanin, hara nijoa oraintxe”.Emeterio Muga gobernadoreak ezzekiena zera zen, hilketa hura anekdotahutsa izango zela hortik aurrera jasoziren liskarrekin konparatuta.Gobernadorearen kotxe ofiziala VillaAlberniara iritsi zenean bizilagun etaherritar ugari zegoen lorategian bildu-ta. Paraje hartatik zebilen gazte batekentzun zituen tiroak eta bihozkadabatek eraman zuen krimenaren lekura.Bertako panorama ikusi bezain prontojo zion abisua Zapiain epaileari. Honekjeneralaren heriotza ziurtatu besterik ez

    zuen egin. Antza, anai-arrebek etxekologelara eraman zuten herioz zaurituaeta bertan eman zuen azken hatsa.

    Kazetari eta goardia zibilen joanetorriak etengabeak izan ziren hurren-go egunetan. Hilketa politikoaren hipo-tesia bazterrean utzi zuten ikertzaileek;Fernando Berenguer militarra zen,Marokon ibilia eta Bartzelonako gober-nu militarreko buru izandakoa, bainabatere konfliktiboa. Jose SanchezGuerra politiko anti-primoriveristarenkontrako epaian esku hartzea lepora-tzen zitzaion, hori omen zen bere bizi-tzako orbain bakarra. Biktimaren espe-diente horri jarraiki, polizia arrastozehatzen bila hasi zen: ezezagun batengaldera tematiak etxeko lorazainari,oinatz markak lokatzetan, motorrarensoinua gauaren iluntasunean... Lapu-rreta? Mendekua?

    Bitartean, familiak dolumin ugarijaso zituen Espainia osoko alderdi etaerakundeetatik. Anai-arreba eta ilobaguztiak bildu ziren Antziolako etxean,hildakoa beilatu eta herritarrei harreraegiteko. Ostiralean, gorputza hilerriraeraman zuten bizkarrean hartuta, segi-zio ikaragarri batek lagundurik. Bainahiltzailearen berririk ez zen, eta ekainaherriko festetan galdu zen.

    Hiltzailea harrapatuaSan Joanetako ajea ustekabean pasa zi-tzaien hernaniarrei ekainaren 27kobiharamunean. La Voz de Guipúzcoaegunkari errepublikarrean irakurri zite-keen notizia: En Huarte-Araquil detuvo laGuardia Civil a un anarquista que dijo seruno de los autores del crimen de ‘villaAlbernia’.

    Albistea bolo-bolo zabaldu zen etahiltzailearen inguruko esamesak lasterhasi ziren Estatuko prentsan: “El citadoindividuo se llama Emiliano HuertasRojas, natural de Valencia, de 27 años,mecánico de oficio y de filiación anar-quista” (La Cruz egunkaria, Tarragona).“Varios caballeros le entregaron unainportante cantidad de dinero” (ElNoroeste, Gijón).

    Kalabozoko izkina batean, anarkis-tak aurpegi zurbilez hitz egin zion pare-ko poliziari: “...gero konturatu nintzen,nahi gabe izan zen”. Komisarioarenbegiak guztiz ireki ziren, zur eta lur.Parece comprovarse que el atentado iba con-tra su hermano Dámaso, irakurri zitekeenhurrengo eguneko titularretan.

    Urko Apaolaza

    .

    Auzoa villa neo-euskaldunez beterikzegoen, “señoritoen etxeak” esango

    luke Huertas iraultzaileak.

    Berenguer jeneralak lurrean odol-hustutzenari zela “zergatik?” galdetzen zuen begiekin.Erantzuna Emiliano Huertas anarkistak eman zuenatxilotu zutenean: Dámaso Berenguer diktadore-ohiahil beharrean haren anaia hil zuen deskuidoz.

    7,6mm-ko Star pistola, Eibarren egina. Gerra urreko anarkosindikalistek erabilia.

    Hilketa iraultzailetik hutsegite tragikora

    Anarkista eta jenerala

    .

    Kalabozoko izkina batean, anarkistakaurpegi zurbilez aitortu zion

    komisarioari: “Nahi gabe izan zen”.

    *Gertakizun hau benetazko datuetanfikzionatua izan da

  • 2007-XII-23 igandea

    5 E R R E P O R T A J E A : 1 9 3 4 K O A N T Z I O L A K O H I L K E T A

    EMILIANO HUERTAS-ek no-la amaitu zuen ezin izan dajakin. 1936an Frente Popula-rrak hauteskundeak irabazi zi-tuenean preso politiko ugariamnistiatu zituzten, horien ar-tean 34ko urriko iraultzan atxi-loturiko hainbat hernaniar.Egongo al zen Huertas askeutzitakoen artean? Atera al zenbizirik Gerra Zibiletik? Ez dahorrelakorik ezagutzen.

    Hernaniko hilketa ez litzate-ke berezia izango anarkistarenhutsegiteak sortutako morboa-gatik ez balitz. Izan ere, gerra-urreko urteetan ohikoak zirenhorrelako hilketa politikoak.Katalunian, adibidez, ehunda-ka atentatu izan ziren urte hai-etan, alde batetik eta bestetik.

    Aldi berean, anarkistak hutsegin ez balu, Angiolillo, Cano-vasen hiltzailearen fama bera

    edukiko luke gaur egun,Dámaso Berenguer ez baitzenedonor.

    Kubatik Estatu-buru izateraDámaso Berenguer y Fuste1873an jaio zen San Joan de losRemedios izeneko herrian,Kuba kolonialean. Gainerakoanaiek bezala, laster ekin zionkarrera militarrari eta 1909tikMarokoko gerran parte hartuzuen. Rif-eko lurraldean eza-guna egin zen estratega militarabila izan zelako.

    1929an, Primo de Riverarendiktadura erori zenean, Alfon-so XIII erregeak Kontseilukozuzendari izateko izendatuzuen eta horrela bihurtu zenEstatu-buru. Baina giro petralazegoen ordurako, Berengue-rrek dictablanda deituriko agin-tea ezarri zuen eta gaizki atera

    zitzaion jokaldia. Liskarrakgero eta ugariago kalean,Ortega y Gasset-en El errorBerenguer artikulu batek hon-doratu zuen militarraren os-pea, horrela zioen filosofoak ElSol egunkari madrildarrean:“Ez, ez da errata bat. Balitekeetorkizunean Espainiako histo-riaren liburuetan artikuluhonen izen bereko kapitulu batazaltzea. (...) Espresio honetanBerenguer ez da subjektua,objektua baizik. Ez da esatenerrorea Berenguerrena denik,alderantziz, Berenguer errorea-rena dela, Berenguer errore batdela”.

    Errorea HernaniraEz luke inor harritu behar Es-painiako agintari nagusietakobat XXgarren mende hasierakoHernanin bizi izan zela jakite-ak. Mateo Sagastak ere Herna-nin pasa zituen hainbat uda etaMaria Cristina erreginak bisitaasko egin zituen garai haietan.

    Hernaniko “Villas” auzoanhartzen zuten ostatu gizartekogoi-mailako aberatsek. Lehe-nengo villak Carrero lantegikoingeniari alemanek eraiki zi-tuzten. Laster bete zen inguruabaserri itxurako etxe neoeus-kaldunez eta Schroeder bezala-ko lantegi arrazionalistez. Au-

    zoa burgesentzako atseden-le-ku paregabea zen, Donostiakoturismo eta ohituren eraginajaso zuen guztiz; horrelaxe biziziren Dámaso, bere alaba Anitaeta gainerako osaba-izebak.

    Baina Hernani herri indus-trializatua zen eta ezkertiarnahiz abertzaleen artean tira-bira ugari izan ziren II. Erre-publikako urteetan. Esaterako,Berenguer hil baino egun ba-tzuk lehenago, Adarrara irteeraegin zuten ezkertiarrek, ekaina-ren 2ko festa zela-eta: “Adarramendian gorri-jendea” zioenArgia astekariak; “Milaka ka-marada Hernaniko Errepublikaplazan”, Trabajadores boletinsozialistak. Hernanin ez zegoenatsedenerako lekurik, etaBerenguer familiak ondo bainohobeto ikasi zuen hori ekaina-ren 6ko ilunabarrean.

    Ezkerrean: Antziola auzoko bi ikuspegi. Goiko argazkian XXgarren mende hasierako etxe “neoeuskalduna” ikus daiteke eta atzean tranbiaren geltokia. Beheko argazkian, Antziolanorain gutxi arte zeuden lantegietako batzuk. Erdian: Dámaso Berenguer. Eskuinean: Berenguerren alaba Anita, osaba hil zuten egunean Villa Albernian zegoen.

    Dámaso Berenguer, Espainiako buruzagia:‘Errore’ bat Hernanin bizitzen

    Ortega y Gasset-ek “kondenatutako” diktadore-ohiak Antziolako Albernia etxean bizitza oparoa izan zuen.

    .

    ‘Villas’ auzoa burgesentzako atseden-leku paregabea zen, Donostiako turismo eta ohituren eragina jaso zuenguztiz; horrela

    bizi ziren Dámaso, alaba anita eta gainerako osaba-izebak.

  • 2007-XII-23 igandea

    6

    Z i n e a r e n T x o k o a

    XABIER ERDOZIA ‘LOU’

    Hemen dira ba Eguberriak. Eta garaihonetan, turroia eta polboroiak jateazgain, haur eta gazteen oporraldiadugu. Horregatik, ekoizpen etxe ge-hienek beraiei zuzendutako film ugariikusgai jarri dituzte. Proposamen askodaude, bai, baina aurten ez daukagufilm bikain bat azpimarratzeko zorio-na. Hala eta guztiz ere, badago zer iku-sirik haurrekin zineman .

    "LA BRÚJULA DORADA" (Antiguo Berri, Oskar La Bretxa)Philip Pullman idazlearen Dark materialsizeneko trilogiaren lehenengo liburuanoinarritutako film honek ikusgai dagoengarestienetarikoa da. Halere, horrek ezdu esan nahi interesgarriena denik. Pro-duktoreek eta Chris Weitz zuzendariakEl señor de los anillos, Harry Potterren fil-mak, baina batez ere, Narnia bezalakofilmeek izandako arrakasta lortzekoasmoz osatu dute . Eta helburu hori lor-tzeko xedez, Nicole Kidman eta DanielCraig aktore ospetsuak kontratatu dituz-te, eta efektu berezi ikusgarriz josi dutefilma. Ondorioa: film erraldoia eratudute, bai, baino originaltasun eza naba-ria da. Azaltzen den guztia ikusgarriada, bai, baina ez du sorpresarik sortzen,lehen beste pelikuletan ikusitakoarekinharrituta geratu baginen ere. Dena dela,film entretenigarria da La brújula dorada.Handia, ez oso originala, baina ikusga-rria.

    "BEE MOVIE" (Antiguo Berri, Oskar La Bretxa, Urbil)Bichos, Ant... eta orain Bee movie?.Badirudi intsektuak ezin hobeto doa-zela marrazki bizidunetan (gogoratuesate baterako La hormiga atómica, bestehorien jatorria). Izan ere, oraingoanerleen mundua daukagu ikusgai Beemovie filmari esker. Baliabide teknikoguztiak erabiliz egina, Bee movie StevenSpielbergen Dreamworks ekoizpenetxearen azken filma da, eta Simon J.Smith (Shrek) eta Steve Hicknerrek (Elpríncipe de Egipto) batera zuzendudutela azpimarratzekoa da. Proposa-mena ez zaie gaizki atera, baina ez duShrek-ek adierazten duen sendotasuna.Halere, proposamen interesgarria da.

    "Mr. MAGORIUM Y SU TIENDAMÁGICA" (Oskar La Bretxa, Trueba, Urbil)Hau da seguruenik ikusgai dagoenproposamenik interesgarriena. Fanta-siaz beteriko film hau, ikusgarria etaoriginala izateaz gain, Dustin Hoffmaneta Natalie Portman ezagunak dituerrepartoan. Gainera, bai istorioa, baifilmaren irudiak Roal Dahl idazle esta-tubatuarrak sortutako unibertsoetatikez dabiltza urruti. Istorio originalari

    eta bi aktore izugarri horien lan bikai-nari efektu berezi izugarriak gehitubehar zaizkio. Azukre pixka bat sobe-ran badu ere, filma arratsalde on batpasatzeko modukoa da.

    "PICCOLO, SAXO" (Printzipe Aretoan euskeraz)Marco Villamizarek zuzendutako filmfrantses hau karteleran euskeraz dau-kagun bakarra da, eta txikientzat bere-ziki zuzendutako aukera hoberena da,dudarik gabe. Imaginazioz beterikoproposamen honi dinamismo pixkabat falta zaio animazioan, eta marraz-kiak ez dira goraipatzeko modukoak,baina istorioa nahiko originala da etapertsonaiak ondo bereizita daude.Beraz, tranparik gabeko film batenaurrean gaude. Gomendagarria.

    HAUR ETA GAZTETXOENTZAKO DVDakFilmak oparitzerako orduan, kontuanizango nukeen lehena Brad BirdenenRatatouille da. Pixar-en filma aurtenhaurrentzat zuzendutako film aipaga-rriena da. Horrekin batera Los mejorescortometrajes de Pixar (1) jarri dute sal-mentan Disneykoek, eta bigarren DVDhorrek ere ikustea merezi du, bertanurre bitxi ugari baitago. Estreinuhoriez gain, eta prezio ederrean,Aarman Productionsen laburmetraiakbi DVDtan jarri dituzte salgai. Benetanizugarriak dira eta 8,95 eta 9,95 euro-tan lortu daitezke. Horrez gain, HappyFeet eta Ice Age maisu lanak ere salgaidituzue prezio ederrean.

    Euskaratu dituztenen artean ezdago gauza askorik, egia esan.Azpimarratzekoak dira Frank MillerrenBabe, txerritxo ausarta eta Babe txerritxoahirian. Baita Juan Pablo Buscariniren Pe-

    rez, gure sagutxo hori. Eta Bukatzeko,Irusoin eta Dibulitoon Studioko CristóbalMolon eta Glup filmak beste mundukogauza ez izan arren, kontuan hartzekoproduktuak dira.

    Eguberritako zinemaren gida txikiaAurten haur eta gaztetxoentzat zuzendutako filmeen artean

    ez dago nabarmentzen den proposamenik.

    ‘ La brujula dorada’ f i lmeko b i pertsonaje.

    Interes gutxiko film ugarien artean,badaude merezi duten film batzuk,butakan eseri eta goxo-goxo goza-tzeko modukoak.

    "DESEO, PELIGRO"(Printzipe, Trueba)

    Makina bat gauza idatzi dituzte AngLeeren film izugarri honi buruz: luze-egia dela, irregularra, lehenengo zatia-ri erritmoa eta interesa falta zaiola...Nekagarria omen da zinemaldi batekofilme guztiak ikustea (gauza guztihoriek komunikabide ezberdinetakokritikariek aipatu baitituzte). Ezinomen da, ezta ere, egunero lau edobost film behar bezala dastatu. BainaDeseo, peligro maisu lanari buruz fun-damentu gabeko hainbeste gauza esa-teagatik, bat baino gehiagok zigorgogorra mereziko luke.

    Bere azken Brokeback Mountainizugarriarekin askok adierazi dutenabaino zerikusi zuzenagoa du Deseo,peligro filmak. Kasu honetan, AngLee maisuak espioi generoaren ezau-garriak erabiliz, desioaz eta arriskuazmintzatzen da. Nahiz eta film txina-tar baten itxura izan, filmak James

    Schamusen ekoizpena, RodrigoPrietoren argazki lan bikaina (Amoresperros, 21 gramos, Babel) eta EstatuBatuetako eta Txinako talde sendoa-ren lanaren ondorio da. Ang Leerekmaisutasuna kamararen mugimendulasai eta originaletan, informazioamomentu juxtuan emateko eran, etaTony Leung eta Chiu Weiren lanbikainak lortzeko moduan adieraztendu, besteak beste. Maitasunaren gai-ari ikuspegi berria eman dio AngLeek Deseo, peligro erraldoi honenbidez. Primerakoa.

    "PERSÉPOLIS" (Antiguo Berri)Marjane Satrapi zuzendari iraniarra-ren filma karteleran dagoen beste al-txor bat da. Berak idatzi eta marraztu-tako komikian oinarritua, Persépolis-ek,neskatxa baten begiradaren bitartez,Iran herriko historiaren zati bat azal-tzen du. Baina hori baino askoz gehia-go ere bada filma: poesiaz beterikofilm hau bizitzaren gogortasunak etasamurtasunaz mintzatzen da, haurtza-roa eta heldutasunaren harteko pasar-te gogorra aztertzeaz gain. Delikatua,ederra eta ikusi beharrekoa.

    Helduentzako filmak

  • 7 D E N B O R A P A S A K2007-XII-23 igandea

    Asteko agendaD e n b o r a p a s a k

    F l a s h b a t e a n . . .

    Hutsik dagoen kasila bakoitzean zen-baki bat jarri behar duzu, 1etik 9ra.Lerro, zutabe eta lauki (9 kasilekinosatutakoa) guztietan, 1etik 9ra zen-baki guztiak osatu behar dira. Baina,lerro, zutabe eta lauki bakoitzean ezinduzu zenbaki bera errepikatu.

    Zailtasuna: erdikoa

    AURREKO IGANDEKO ERANTZUNA

    S U D O K U - a

    EskelakEskelak ilunabarreko 20:30ak arte jasoko dira. Izen abizenak, eskela jartzen duenak eskatu bezalaerrespetatuko dira eta funeraria bidez jasotzen den kasuetan, jaso bezala.

    ESKERTZAJose Mari Arrozpide Izagirre

    JAUNA(DORI Kafetegia)

    Orain egun gutxi hil zen 82 urte zituela- Goian bego -

    Joseren emazteak, seme-alabek, bilobek eta gainera-ko ahaideek eskerrak eman nahi dizkizuegu egunhauetan modu batera edo bestera gure ondoan izanzareten guztioi eta baita elizkizunetara etorri zinetenguztioi ere.

    ESKERRIK ASKO GUZTIAGATIK

    Hernanin 2007ko abenduaren 23an.Zuen argazkiak hemen argitaratuko ditugu. Ekarri Larramendi 11ra edo bidali e-mailez [email protected] helbidera. Argazkiak Hernani edo hernaniarrekin zerikusia izan behar dute. Au-keraketa Kronikak egingo du.

    ‘Olentzero’Jose Luis Gomez

    A B E N D U A K 2 4 , a s t e l e h e n a :GA B O N G A U A:

    Ereñotzu: Gabonetako taldea 13:30etan hasiko da,Ereñotzuko plazatik abiatuta, auzoko etxe eta baserrie-tan barrena Gabon eskean.

    Olentzero baserriz-baserri: Plazatik irten eta baserrizbaserri ibiliko da Olentzero. 15:00etan, Plazan hasita.

    Parrokiko abesbatza: Gabon kantekin girotuko dituherriko kaleak Parrokiko abesbatzak. 17:30etan hasita.

    Olentzero kaleetan barrena: Ttarla taldeak antolatu-ta, Olentzero herrira jaitsiko da eta bertako kaleetanbarrena ibiliko da. Arratsaldeko 18:00etan.

    Gabon Gaueko erronda: Hernaniko Musika Banda,Plazatik, ilunabarreko 20:00etan.

    A B E N D U A K 2 6 , a s t e a z k e n a :Erakusketa: 30 urte ekologismoa. Eguzkik antolatutako

    erakusketa. Urtarrilaren 9ra arte. Biterin, 18:00etatik20:00etara.

    A B E N D U A K 2 7 , o s t e g u n a :Ipuin kontaketa: Lupe Lekuona ipuin kontalaria. 3-4

    urtekoentzat goizeko 11:00etan, eta 5-7 urtekoentzatarratsaldeko 11:30etan. Biterin.

    A B E N D U A K 2 8 , o s t i r a l a :Bertso Lata: Gu ta gutarrak. Gaueko 22:30etan, Biterin.

    A B E N D U A K 2 9 , l a r u n b a t a :Gabonetako kontzertua: Kantuz abesbatzaren

    Gabonetako emanaldia, Milagrosan, 20:00etan.

    A B E N D U A K 3 0 , i g a n d e a :Bertso Lata: BERTSO JAIALDIA. A. Mendiluze, J. Maia, A.

    Sarriegi, J. M. Irazu, B. Gaztelumendi eta U. Agirre.Arratsaldeko 18:00etan, Kiroldegiko frontoian.

  • Argitaratzailea: Dobera Euskara Elkartea. Erredakzioa, argazkiak eta publizitatea: U. Agirre, N. Legarreta,I. Lekuona, E. Agirre, A. Oiartzabal eta A. Zerain. Egoitza: Larramendi 11. 943-330899. Faxa: 943-336306.Eposta: [email protected] eta [email protected] Lege gordailua: SS-679/2000. ISSN 1576-8422.

    2007ko abenduaren 23a, igandea ::: 2.416 zka. ::: www.kronika.net

    Etxelore lora-denda. Enkarguak hatzen ditugu. Karmelo Labaka, 2. Telefonoa: 600 39 02 86Sukaldari baten bila gabiltza, karta eta eguneko menuak egin ditzazkeena. Deitu: 943 33 37 58Euskera eta ingelesa hitzegiten dituen langile bat behar da, telefono harreta zerbitzurako, Hernanin.

    Deitu: 943 31 86 00 (Arantxa)Emakume bat behar da adineko emakume bat zaintzeko. Astelehenetik ostiralera, goizez:

    09:00etatik 13:30etara. Deitu: 665 71 72 14Umeak zainduko nituzte, arratsaldeetan. Deitu: 699 58 51 98Etxebizitza salgai Oblatosetan. 100 m2, 4 gela, altua eta argitsua. Garajea aukeran.

    Deitu 661 18 91 95Etxebizitza salgai Oblatosetan. 100 m2, 4 gela, altua eta argitsua. Garajea aukeran.

    Deitu 661 18 91 95Xanti Masajista. Kirol masajea, TP de Cyriax, kiropraxia, osteopatia xamurra, bioaktibadore neuro-

    logikoa, kinesiologia, reflexologia. Deitu: 943 33 07 35 (Lizeaga, 2 P- 1 B).Argia zentroa. Masajea, akupuntura, diafreoterapia, kiropraxia, erreflejo ajustea eta bertebrala, kro-

    moterapia, drainaje linfatikoa… Antziola 39 (Mendi mendian, 2). 943 55 76 76Argia zentroa. Balneoterapia-spa, gorputz eta aurpegi tratamenduak, oinen eta eskuen estetika.

    Eskatu ezazu programa informatiboa. Antziola 39 (Mendi mendian, 2). 943 55 76 76Yolanda estetika zentrua. Argi zapaldu bidezko depilazioa (azken berrikuntza), mantxa eta

    Kuperros. Haserako eskaintza. Froga dohainik. Atzieta 2, behea. Tel. 943 55 32 78.Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, akupuntura, ajuste neurologiko eta bertebrala,

    reflexologia, auriculoterapia,...: 943 33 28 94 - 626 80 76 33 (Agustindarren plaza, 4)

    IRAGARKI MERKEAK

    GAUR

    EGUR

    ALDI

    A BIHAR Egun eguzkitsua espero da,giro atsegina: hego haizea ibi-liko da. Tenperatura maximoekgora egingo dute eta minimo-ek behera. (e

    uska

    lmet

    )Ez da euririk espero, bainatarteka zerua lainotuta izangodugu. Tenperaturak beheraegingo du, gradu pare batgutxi gorabehera.

    TELEFONOAK l Taxiak: 943 550093 l Udaltzaingoa: 943 248900 l DYA: 943 464622 Autobusak: Herribarrukoa: 943 550548 – 625 700769, Garayar: 943 556658, Areizaga: 943 452708, Korreoa Goizueta-Hernani: 948 514037l Anbulatorioa: 943 006666 l Jokalari anonimoak: 943 331103 l Alkoholiko anonimoak: 943 331103

    FARMAZIAK l Egunez: Bilbao-Sagastiberri Urbieta 7 - 943 552941 l Gauez: Etxebeste Elkano 2 - 943 552087

    Gabonetako Jaiotza zeharo berritu dute aurten Karabelen

    KARABEL auzoan GabonetakoJaiotza jartzen dute urtero kale-an, auzokideen artean. Aurtenere halaxe egin dute; dagoenekojarria dago, trenbide azpiko pasa-dizoaren ondoan, eta hortxeegongo da Gabonak pasa arte.

    Auzokideak pozikBelkara Auzo Elkarteko kideekjakinarazi dutenez, aurten berezi-ki pozik daude Karabel auzokobizilagunak, izan ere, Jaiotzazeharo berritu dute. Udalarenlaguntzari esker irudi berriakegin dituzte eta auzoko emaku-meak arduratu dira irudiak mar-gotzeaz. Jarri, berriz, auzokideenartean jarri dute Jaiotza. Ilusio haundiz jarri dute auzokideek Jaiotza berria.

    Isidro Tobar eta Antonio Cano mus txapeldunak eta Agustin Merideño eta Jesús López tute txapeldunak

    Karabel auzoko mus eta tute txapelketak bukatu dituzte dagoeneko eta joan den igandean sariak bana-tu zituzten: Isidro Tobar eta Antonio Canok irabazi zuten Mus Txapelketa; Tute Txapelketa, berriz,Agustin Merideño eta Jesús Lópezek irabazi zuten. Bestalde, etxeko andreentzako egidako zozketanCrescente Sánchez izan zen saritua.

    Z I N E A B I T E R I N

    ‘Lassie’ eta ‘Leones por corderos’ filmakikusteko aukera gaur

    Gaur bi pelikula ikusteko aukera izango da Biteri kultur etxean.Haurrentzako Lassie filma jarriko dute, gaur arratsaldeko17:00etan. Helduentzat Leones por corderos jarriko dute, arratsaldeko 19:30etan.