`izen + predikatuak euskaraz · 2011-07-19 · `izen + egin predikatuak euskaraz turen...

20
`IZEN + EGIN' PREDIKATUAK EUSKARAZ" S. Rodríguez E García Murga 1. SARRERA Euskaraz ugariak dira izen eta aditz batekin eratutako predikatuak', aditz hauen edukin semantikoa oso eskasa delarik. Hartu, jo eta eman predikatu hauen adibide ditugu: (1) a. Arnasa hartu b. Adarra jo c. Amore eman Artikulu honen xedea Izen + egin' egitura aurkezten duten euskal predi- katuak aztertzea da 2 . Bi `Izen + egin' egitura ezberdin bereizi behar dira: (2) a. Nik lana egin dut b. Nik lan egin dut " Eskerrak eman nahiko genizkieke Beatriz Fernandez, Javier Ormazabal, Myriam Uribe- Etxebarria, Xabier Artiagoitia eta Ricardo Etxepareri curen ohar erabilgarrienengatik. Errakuntzak, noski, gureak dira. Artikulu honek Sonia Rodríguezen beka predoktoralaren eta Eusko Jaurlaritzaren PI 98/127 proiektuaren dirulaguntza jasan du, baita EHUko 9/UPV 00033.130-13888/2001 proiektuarena ere. ' Egitura honetako predikatuak euskal tradizioan zehar xehetasunez deskribatuak izan dira. Zamarriparen (1915) gramatika deskribapen hauetako adibidea dugu. 2 Lokatibo edo adberbio bat erakusten duten kasu batzuk ezaugarri semantiko zein sintak- tiko berberak erakusten dituzte. Kasu hauek ere `Izen + egin-arina' egituratzat hartuak izan- go dira, terminologia arazoak ekiditzearren. (Ikus bigarren atala). 417

Upload: others

Post on 04-Feb-2020

3 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: `IZEN + PREDIKATUAK EUSKARAZ · 2011-07-19 · `IZEN + EGIN PREDIKATUAK EUSKARAZ turen determinatzaile eza izango dateke. Izan ere, determinatzailea agertuz gero, esanahian aurkaritza

`IZEN + EGIN' PREDIKATUAK EUSKARAZ"

S. RodríguezE García Murga

1. SARRERA

Euskaraz ugariak dira izen eta aditz batekin eratutako predikatuak', aditzhauen edukin semantikoa oso eskasa delarik. Hartu, jo eta eman predikatuhauen adibide ditugu:

(1)a. Arnasa hartub. Adarra joc. Amore eman

Artikulu honen xedea Izen + egin' egitura aurkezten duten euskal predi-katuak aztertzea da2. Bi `Izen + egin' egitura ezberdin bereizi behar dira:

(2)a. Nik lana egin dutb. Nik lan egin dut

" Eskerrak eman nahiko genizkieke Beatriz Fernandez, Javier Ormazabal, Myriam Uribe-Etxebarria, Xabier Artiagoitia eta Ricardo Etxepareri curen ohar erabilgarrienengatik.Errakuntzak, noski, gureak dira. Artikulu honek Sonia Rodríguezen beka predoktoralareneta Eusko Jaurlaritzaren PI 98/127 proiektuaren dirulaguntza jasan du, baita EHUko9/UPV 00033.130-13888/2001 proiektuarena ere.' Egitura honetako predikatuak euskal tradizioan zehar xehetasunez deskribatuak izan dira.Zamarriparen (1915) gramatika deskribapen hauetako adibidea dugu.2 Lokatibo edo adberbio bat erakusten duten kasu batzuk ezaugarri semantiko zein sintak-tiko berberak erakusten dituzte. Kasu hauek ere `Izen + egin-arina' egituratzat hartuak izan-go dira, terminologia arazoak ekiditzearren. (Ikus bigarren atala).

417

Page 2: `IZEN + PREDIKATUAK EUSKARAZ · 2011-07-19 · `IZEN + EGIN PREDIKATUAK EUSKARAZ turen determinatzaile eza izango dateke. Izan ere, determinatzailea agertuz gero, esanahian aurkaritza

S. RODRÍGUEZ ETA E. GARCÍA MURGA

Izen + egin' egitura bi mota hauek bereizteko erabili izan den berezita-suna izenaren determinatzailearen agerrera / egoneza izan da. (2a) adibideanizenak determinatzailea aurkezten du. Honelako kasuetan, `Izen + egin' egi-turak aditz iragankorren ezaugarri arruntak erakutsiko lituzke.Determinatzailea falta duten (2b) bezalako Izen + egin' egiturak, ordea, osomugatuak dira kopuruari dagokionez eta euskararen gramatikaren barruanezaugarri semantiko zein sintaktiko bereziak aurkezten dituzte. Predikatumota honek sintaxilarien arreta deitu izan du eta bereziki ergatibitatearekinerlazionaturiko eztabaida asko sortarazi ditu. (Ortiz de Urbina, 1989; Uribe-Etxebarria, 1989; Laka, 1993; Fernández, 1997).

(2a) eta (2b) adibideen arteko beste ezberdintasun garrantzitsu batzukegin aditzaren semantikan datzate. Egitura hauetan bi egin aditz motak partehartzen dute: egin astunak eta egin arinak, hain zuzen ere. Orokorrean, aditzarinek edukin semantiko gutxi izango dukete. (2b)-ren kasuan, egin aditzamarkatzaile kausatibo bat dugu. (2a)-n agertzen den egin aditza, bestalde, sor-men aditza dugu'.

Lan honen zehar (2b) adibidean agertzen den adierazpenaren azterketasemantiko bat jorratu nahi da. Egitura mota honi Izen + egin-arina' izena jarridiogu. Bestaldetik, hemendik aurrera (2a) bezalako egiturak Izen +egin-astu-na' izenpean tratatuko dira.

Hurrengo atalean, bigarrenean hain zuzen, Izen + egin-arina' egituranparte hartzen duten berezitasun semantiko eta sintaktikoen berri emango da.Ondoren, hirugarren atalean, egitura hauek adierazpen idiomatikoak direlaproposatuko da eta predikatu hauen menpean gauzatzen diren prozesusemantikoak aztertuko dira. Azkenik, azterketa honen bidez atera daitezkeenondorioak jakinaraziko dira.

2. EZAUGARRI SEMANTIKOAK ETA `IZEN + EGIN-ARINA' PRE-DIKATUEN EREDU SINTAKTIKOAK EUSKARAZ

Euskaraz izen sintagmak determinatzaile batez lagundurik agertu behardira. Hau kontuan hartzen badugu, euskarazko determinatzaileen jokaeraarruntaren kontra azaltzen den ezaugarri nabarmen bat Izen + egin-arina' egi-

Egin astuna sormen aditz bat izateaz gain, bestelako esanahiak ere baditu, hauen arteanhurrengoak aipagarriak direlarik: prestatu, konpondu, ordaindu, etabar. Artikuluan zeharegin astunaren analisi semantiko sakonago bat aurkezten da.

418

Page 3: `IZEN + PREDIKATUAK EUSKARAZ · 2011-07-19 · `IZEN + EGIN PREDIKATUAK EUSKARAZ turen determinatzaile eza izango dateke. Izan ere, determinatzailea agertuz gero, esanahian aurkaritza

`IZEN + EGIN' PREDIKATUAK EUSKARAZ

turen determinatzaile eza izango dateke'. Izan ere, determinatzailea agertuzgero, esanahian aurkaritza argi bat gertatzen da, (2a) eta (2b) adibideek era-kusten duten bezalaxe. (2a) adibidean, `Izen + egin-astuna' egituraren barruanagertzen den izenak irakurketa espezifiko bat jasotzen du, hau da, ezagunaden lan jakin bati egiten dio erreferentzia, nahiz eta euskaraz determinatzai-leak hainbat zalantzagarritasun sortara ditzakeen. Hurrengo adibidean ikusdaitekeenez, subjektuak irakurketa espezifiko edo ez-espezifiko bat izandezake, objektuak bezala. Beraz, (3) adibideak lau interpretapen ezberdin eukiditzake:

(3)Umeek ipuinak irakurri dituzte

(2b) adibidean agertzen den izenaren interpretapena, berriz, (hau da,`Izen + egin-arina' egiturarena) ezin da espezifikoa izan. Izan ere, geroagoerakutsiko den moduan, `Izen + egin-arina' adierazpenen esanahia ezin dazuzenean bere osagaietatik osatu. Hirugarren atalean ikusiko dugunez, egitu-ra hauetan parte hartzen duten izenek ezaugarriak denotatzen dituzte.McNally eta Van Geenhoven (1998) lanean erabilitako terminologiari jarraiki,izen hauek nominal ahulak diras.

Hala eta guztiz ere, badira zenbait kasu non `Izen + egin-arina' egiturakoizenak determinatzailea eraman behar duen, hots, bizarra egin, erroak egin:

(4)°'Peruk bizar egin du

Espero genezakeen bezala, determinatzailea beharrezkoa izanez gero, biirakurketa ezberdin sortuko lirateke:

(5)a. Peruk bilerara dotore joateko bizarra egin dub. Anek panpinaren hankak egin ditu eta Peruk bizarra (egin du)

(5a) adibideak erakusten duenez, `Izen + egin-arina' adierazpenaren ize-nak aparteko zenbait kasutan determinatzailea behar du. Horrexegatik, izenakinterpretapen espezifikoa jasoko balu, (5b)-n bezala, `Izen + egin' egitura`Izen + egin-astuna' motakoa izango litzateke.

' Salbuespenak oso mugatuta daude: predikatu konplexu batzuk ((1)-eko adibideak ikusi),zenbatzaile mugagabeak (zenbait neska) eta egitura predikatibo batzuk (irakasle bihurtu),(Laka, 1993; Zabala, 1993; Artiagoitia, 1997).5 Espinal (2000:19) lanean aipatzen den McNally eta Van Geenhoven (1998)-ko definizioa:"A nominal a is WEAKLY INTERPRETED (or WEAK, for short) in a context C iff adenotes a property in C".

419

Page 4: `IZEN + PREDIKATUAK EUSKARAZ · 2011-07-19 · `IZEN + EGIN PREDIKATUAK EUSKARAZ turen determinatzaile eza izango dateke. Izan ere, determinatzailea agertuz gero, esanahian aurkaritza

S. RODRÍGUEZ ETA F. GARCÍA MURGA

`Izen + egin-arina' egituran aditzarekin batera agertzen den objektuaktalde mugatu bat osatzen du (ikus 1. taula), hots, edozein izenek ez du egitu-ra honetan parte hartzerik. Hau horrela bada ere, egitura honetan aurki ditza-kegun izenak ezin dira era uniboko batean sailkatu, hau da, ez dago ezaugarrisemantiko bat izen hauek guztiak biltzen dituenik. Horrela, egitura hauetanparte hartzen duten izen guztiak ez dira abstraktuak izan behar. (6)-ko zerren-dan ikus daitekeen bezala, izenek objektu konkretuei erreferentzia egin die-zaiekete. Are gehiago, [+/- zenbakarri] ezaugarri semantikoa ez litzaieke egi-tura hauei ezarriko, (7) adibideak erakusten duen legez:

(6)buru, bizarra, erroak, hanka, harrikoa, hatz, ...

(7)Izen + zenbakarriak: hitz, dantza, oihu, otoitz, ...Izen - zenbakarriak: arrantza, aurre, min, ...

Honetaz guztiaz gain, ez izen abstraktu guztiek ezta konkretu guztiek ereez dute egitura honetan parte hartzen:

(8)a. Nik * poz / * anaitasun / *beldur egin dutb. Nik * erloju / * liburu / * etxe egin dut

Aipagarria izan daitekeen `Izen + egin-arina' egituran azaltzen diren ize-nen beste sailkapen semantiko bat izen ebentiboak versus izen erresultatibo-ak bereizketari legokiokeena izango litzateke. (Grimshaw, 1990)6.Grimshawren arabera, izen ebentiboek, aditzak bezalakoak direnek, argu-mentu egitura izan dezakete, izen erresultatiboek ez duten bitartean. Hala ere,egitura honetan ez dira izen ebentiboak soilik agertzen:

(9)a. arrantzab. laprast

(izen ebentiboa' [event nominal])(izen erresultatiboa [result nominal])

Honen ondorioz, badira izenak argumentu egiturarik ez dutenak eta`Izen + egin-arina' adierazpideetan ager daitezkeenak. Izan ere, hanka eta elu-rra bezalako izenek ez dute argumentu egitura ezta egitura aspektualik ere

° Euskarazko egin aditz arina japonierazko suru aditzarekin erkatua izan da (Fernández,1997). Grimshaw eta Mester (1998) lanaren arabera, suru bere argumentuei errol tematiko-rik atxikitzen ez dien aditz arin bat da. Objektu lekuan agertzen den izena bera da erroltematikoak ezartzen dituena. Honen ondorioz, argumentu egitura duten izenak soilik agerdaitezke suru aditzarekin batera.

Hitz hauek irakurketa ebentibo eta erresultatiboen artean anbiguoak dira.

420

Page 5: `IZEN + PREDIKATUAK EUSKARAZ · 2011-07-19 · `IZEN + EGIN PREDIKATUAK EUSKARAZ turen determinatzaile eza izango dateke. Izan ere, determinatzailea agertuz gero, esanahian aurkaritza

'IZEN + EGIN PREDIKATUAK EUSKARAZ

erakusten. Adibide hauek erakusten dute ez dagoela ezaugarri semantikorikizen hauek guztiak bil ditzakeenik.

Ondoren, `Izen + egin-arina' egituren jokabide sintaktikoa aztertukodugu. Egitura hauetariko batzuk sintaktikoki modifikaturik ager daitezke.Lehenengo modifikazio motak zenbatzaileekin zerikusia du. Indar kuantifi-katzailea duen adberbio baten gehiketak izena aditzetik banatuko balu, per-paus ezgramatikalak sortzea lekarke:

(10)Mikelek lo gutxi / * alde gutxi egin du

Egitura hauen adberbioaren hedadura zabala izan behar da nahitaez; hauda, (10) adibideak Mikel lotan egon den denbora espero zena baino laburragoaizan dela adierazten du 8 . Beste era batean esanda, gutxi-k ez du lo modifika-tzen, ebento osoa baino. (11)-n, aldiz, gutxi-k diru hartzen du bere hedadurapean, egin, kasu honetan, aditz astuna delarik:

(11)Mikelek diru gutxi egin du

Gertaera berbera ikus daiteke adjektiboekin. (12) adibideak erakustenduen bezala, `Izen + egin-arina' egitura guztiek ez dute adjektibo baten modi-fikazioa onartzen:

(12)Mikelek lan handia / *hots handia egin du

Antzera, indar kuantifikatzailea duten partitiboek ere ez dituzte beti per-paus gramatikalak sortarazten:

(13)a. Mikelek ez du lorik / *?lo eginb. Mikelek ez du * alderik / alde egin

`Izen + egin-arina' egiturak modifikatzeko aukera mugatuak dituela era-kusten duen bigarren fenomeno sintaktikoa mugimendu mota ezberdinekinlotuta dago. Beraz, (14) eta (15)-eko nz-mugimenduak eta (16) eta (17)-kotopikalizazioak antzeko asimetriak erakusten dituzte:

a Gauza bera proposatuko genuke Mikelek hitz bi egin d(it)u bezalako adibideetarako, haue-tan bi kuantifikatzaileak gutxi adberbioaren hedadura berbera izango bailuke, hots, zabala.(Mikelek hitz bi egin d(it)u adibidea Baionan, 2001.eko irailaren 21ean EuskaltzaindiarenNazioarteko XV. Biltzarrean parte hartzen zuen entzule batek proposatutakoa da).

421

Page 6: `IZEN + PREDIKATUAK EUSKARAZ · 2011-07-19 · `IZEN + EGIN PREDIKATUAK EUSKARAZ turen determinatzaile eza izango dateke. Izan ere, determinatzailea agertuz gero, esanahian aurkaritza

S. RODRÍGUEZ ETA E GARCÍA MURGA

(14)a. Nork egin du lo?b. *Nork lo egin du?

(15)a. *Nork egin du alde?b. Nork alde egin du?

(16)a. Lo, nork egin du lo?b. *Lo, nork lo egin du?

(17)a. *Alde, nork egin du alde?b. *Alde, nork alde egin du?

Nabaria da nz-galderetan eta topikalizazioetan lo izena egin aditzetikbanatuta agertu behar dela. Horren kontrara, hots izena aditzaren ondoanagertu behar da. Beraz, aurreko adibideek erakusten duten bezala, predikatuhauen artean aurkaritza nabarmen bat dago. Tamalez, modifikazio sintaktikohauek guztiak ez daude modu uniforme batean banaturik, hau da, Izen +egin-arina' egitura bakoitzak ez ditu arestian aipatutako aldaketa sintaktikoguztiak onartzen.

Azkenik, erlatibozko esaldiek hirugarren modifikazio sintaktiko motaosatzen dute. Hurrengo adibideak erakusten digu erlatibozko esaldiek ezindutela Izen + egin-arina' egituretan parte hartu9:

(18)*Mikelek egin duen min handia izan da

(18) adibidea arrazoi ezberdinengatik bazter daiteke. Bereziki, (18) adibi-dearen ezgramatikaltasuna erlatiboaren aintzindariaren determinatzailerikezak sor lezake, (Longobardi, 1994). Bestaldetik, badira Izen + egin-arina'predikatuak izenean determinatzailea daramatenak. Gure ustez, honelakokasuetan bakarrik egin astunaren irakurketa izango litzateke aproposa. Hauda, hain zuzen ere, hurrengo adibideen kasua:

(19)a. Mikelek egin duen hanka luzea izan da (egin-astunaren irakurketa)b. *Mikelek egin duen hanka azkarra izan da (egin-arinaren irakurketa)

' Euskaldun guzti guztiek ez dute hemen azaltzen diren juizioekin bat egiten. Hala ere, oro-har onartzen da gramatikaltasunari dagokionez aurkaritza argi bat dagoela.

422

Page 7: `IZEN + PREDIKATUAK EUSKARAZ · 2011-07-19 · `IZEN + EGIN PREDIKATUAK EUSKARAZ turen determinatzaile eza izango dateke. Izan ere, determinatzailea agertuz gero, esanahian aurkaritza

`IZEN + EGIN' PREDIKATUAK EUSKARAZ

Lan honetan aipagarritzat jotzen dugun azken ezaugarria `Izen + egin-arina' egituraren jokabide semantikoa da. Hirugarren atalean eztabaidatukoden bezala, egitura hauen esanahia ezin da beti euren zatien esanahietatikmodu zuzen batean eratorri. Erkatu datozen adibideen hitz bakoitzaren etakonplexu osoaren esanahiak:

(20)a. Kale eginb. Hitz egin

`Izen + egin-arina' predikatuen esanahiari dagokionez, lau arlo semanti-ko ezberdin bereiztu beharko lirateke. Hurrengo taulan arlo hauek eta haueidagozkien predikatuak ikus daitezke'°:

SOINU-EKOIZPEN a) Komunikazio linguistikoa: berba egin, deiADITZAK egin, ele egin, hitz egin, hots egin, oihu

egin, solas egin, ...

b) Eragiketa linguistikoak sortara ditzaketenekintzak: agira egin, agur egin, bakeakegin, burla egin, deihadar egin, desafio(a)egin, duda egin, gogoetak egin, iseka egin,otoitz egin, ...

c) Soinuen ekoizpena: barre egin, zurrungaegin, ...

MUGIMENDUZKO Alde egin, atzera egin, bultz egin, dantza(n)ADITZAK egin, hanka egin, hegan egin, igeri egin, ihes

egin, irrist egin, labain egin, laprast egin, las-ter egin, ospa egin, salto egin, ...

GORPUTZAREN BEHAR Aharrausi egin, dar-dar egin, eztul egin, has-FISIKOEN ADITZAK ETA peren egin, irri egin, kaka egin, lo egin, negarKONTROLATUGABEKO egin, ok(a) egin, pixa egin, taupadak egin,MUGIMENDUAK usin egin, zintz egin, zurrunga egin, ...

EGURALDIAREN Elur(ra) egin, euria egin, txingorra egin, ...DESKRIBAPENAK

Taula 1.

10 Ikus (Etxepare, 2000) adierazpen hauen arlo semantikoen araberako beste sailkapen ezber-din baterako.

423

Page 8: `IZEN + PREDIKATUAK EUSKARAZ · 2011-07-19 · `IZEN + EGIN PREDIKATUAK EUSKARAZ turen determinatzaile eza izango dateke. Izan ere, determinatzailea agertuz gero, esanahian aurkaritza

S. RODRÍGUEZ ETA E GARCÍA MURGA

Zenbait kasutan, badira hitz bakarreko aditzak `Izen + egin-arina' predi-katuekin identifika daitezkeenak (Etxepare, 2000). Kasu hauetan, hitz baka-rreko aditzak izenari -tu atzizkia gehiketaren bitartez lortzen dira:

(21)a. Dei _ Deitu

Zenbait adibidetan bada, esanahiari dagokionez, `Izen + egin-arina' pre-dikatu eta beraien hitz bakarreko aditzen arteko ezberdintasun bat. Edozeinkasutan ere, ezberdintasuna mehea izaten da (Etxepare, 2000): dei egin etadeitu predikatuen arteko ezberdintasuna selekziozko murriztapenetan datza.Beraz, (22)-k erakusten duen bezala, deitu-k telefonoa aukeratzen du bitarte-ko gisa, dei egin predikatutik bereiztuz".

(22)

Jonek amari telefonoz deitu / *dei egin zion

Laburbilduz, egitura semantiko eta sintaktiko berezi bat deskribatu da.Hau izen batez eta egin aditz arinez osatuta dago. Izenari dagokionez, gehie-netan determinatzailerik gabe azaltzen da. Euskal izen guztiek ezin dute egi-tura honetan parte hartu, baina bai, ordea, adberbio eta lokatibo batzuk.Honek adierazten du egitura honen kopurua finitua dela' Z. Modifikazio sin-taktikoei, topikalizazioari eta nz-mugimenduari dagokienez, egitura hauekoso jokabide irregularra erakusten dute. Semantikoki, `Izen + egin-arina' egi-turen esanahia ezin da zuzenean euren parteen esanahietatik eratorria izan.Hauexek dira `Izen + egin-arina' eta `Izen + egin-astuna' egituren artekoezberdintasunik nabarmenenak.

Ezaugarri hauek guztiak kontuan izanik, hiru egitura mota bereiz daitez-ke: (A) izen hutsak (baita adberbio edota lokatiboak ere) + egin-arina, (B) izendeterminatzaileduna + egin, (A) eta (C) irakurketen arteko anbiguotasunakerakusten dituztela, eta azkenik, (C) izen determinatzaileduna + egin-astuna.

A B CIzen + egin-arina Kasu anbiguoak Izen + egin -astuna

Lan egin, min egin,amets egin, dei egin, ...

Bizarra egin, erroak egin,bakeak egin, ...

Lana egin, etxea egin,ogia egin, ohea egin, ...

Taula 2.

" Deitu aditzak euskaraz beste esanahiak ere baditu: jendeari izena jarri, arreta deitu, etabar.' 2 Ohartu zentzu honetan Izen + egin -astuna' egiturak ez daudela mugatuta, hau da, infini-tuak direla.

424

Page 9: `IZEN + PREDIKATUAK EUSKARAZ · 2011-07-19 · `IZEN + EGIN PREDIKATUAK EUSKARAZ turen determinatzaile eza izango dateke. Izan ere, determinatzailea agertuz gero, esanahian aurkaritza

'IZEN + EG[N' PREDIKATUAK E.U.S'KARAZ

3. `IZEN + EGIN-ARINA' PREDIKATUAK ADIERAZPEN IDIOMATI-KO BEZALA

Atal honetan Izen + egin-arina' predikatuen analisi semantikorako bideaeskaintzen da. Lehenengo urratsean (3.1) puntuan predikatu idiomatiko hauenezaugarri garrantzitsuenak azalduko dira. Honen ondoren, adierazpen idio-matiko eta `Izen + egin-arina' egituren arteko konparaketa bat egingo da (3.2).Azkenik, idiomatikotasunaren azterketa sakonago bat eginen da eta aldi bere-an, honekin zerikusi handia duten adierazpen konplexuen konposizionaltasu-na eta esanahien literaltasuna aztergai izango dira (3.3) azpiatalean.

3.1. Adierazpen idiomatikoak

Adierazpen idiomatikoen ezaugarriak hurrengoak dira: adierazpen idio-matikoak sintaktikoki zurrunak dira eta semantikoki ezin aurresangarriak.

Zurruntasun sintaktikoak erakusten du X° mailatik gorako adierazpenbatzuk ez dituztela semantiko eta sintaktikoki parekoak izan daitezkeen adie-razpenek onesten dituzten modifikazio sintaktikoak onartzen. Esate baterako,(23a) ez da adierazpen idiomatiko bat, eta give aditzak pasibizazio prozesuaonartzen duenez, (23b) gramatikala da. Bestaldetik, (24a) adibidean give adi-tza adierazpen idiomatiko baten hitz bat da eta idiom honetan, behintzat,dagokion pasiboa (24b) ez da posible:

(23)a. Mary has given John a present

Miren-NOM lag. eman Jon-DAT bat opari-AKUSMirenek Joni opari bat eman dio

b. John has been given a present by MaryJon-NOM lag. izan eman bat opari-AKUS Miren-(AGENT)Jon Mirenek opari bat emana izan da

(24)a. Miren has given Jon a hand

Miren-NOM lag. eman Jon-DAT bat esku-AKUSMirenek Joni esku bat eman dio (lit.)Mirenek Joni lagundu dio

b. ??John has been given a hand by Miren

425

Page 10: `IZEN + PREDIKATUAK EUSKARAZ · 2011-07-19 · `IZEN + EGIN PREDIKATUAK EUSKARAZ turen determinatzaile eza izango dateke. Izan ere, determinatzailea agertuz gero, esanahian aurkaritza

S. RODRÍGUEZ ETA E GARCÍA MURGA

Jon-NOM lag. izan eman bat esku-AKUS Miren-AGENTJon Mirenek esku bat emana izan da"

Adierazpen batzuen esanahia beraien osagaien esanahietatik ezin erator-tzea lotuta legoke adierazpen hauen esanahia semantikoki ezin aurresateare-kin. Dirudienez, adierazpen bat ezin aurresateak esanahia ezartzeko moduarbitrario eta ez-konposizional bat dakar, bere osagaien esanahi lexikoa kon-tuan izan gabe. Alde batetik, (25a) perpausaren esanahia osatzen duten hitzguztien esanahi lexikoan datza eta bere oinarrizko egitura sintaktikoa ezagu-na da. Bestetik, (25b) perpausaren esanahi idiomatikoa ezin daiteke bere osa-gaien esanahietatik eratorri:

(25)a. John has gone to the airport

Jon-NOM aux joan det aireportu-ADLATJon aireportura joan da

b. John has gone with the tideJon-NOM aux joan det itsas korronte-SOZIAT`Jon itsas korrontearekin joan da' (lit.)Jonek azken tendentziei jarraitzen die

Bi ezaugarri hauek idiomatikotasuna graduzko arazo bat bihurtzen dute.Zentzu honetan, badira adierazpen konplexu batzuk beste batzuk bainomodifikazio sintaktiko handiagoa onartzen dutenak. Era berean, badira egitu-ra batzuk besteak baino opakoagoak direnak, esanahiari dagokionean".Hemen aurkezten den idiomatikotasunaren ezaugarriztatzea gehiago zehazdaitekeen arren, nahikoa da adierazpen idiomatiko eta `Izen + egin-arina' egi-turen arteko konparaketa bat egin ahal izateko.

3.2. Izen + egin-arina' predikatuak eta idiomak

`Izen + egin-arina' predikatuek erakusten dituzten hainbat ezaugarrisemantiko nahiz sintaktiko adierazpen idiomatikoetan ere ikus daitezke.Antzekotasun hauek predikatu hauek idiomtzat hartzera garamatzate.

Jatorrizko ingeles hiztunen artean iritzi ezberdinak aurkitu izan ditugu 24b perpausainterpretatzerakoan. Horrela, hiztun batzuk ez lukete perpaus hori esango, baina aitortuegiten dute arazorik gabe ulertuko luketela entzungo balute; beste batzuentzat pasibizaturi-ko perpaus honek edukin idiomatikoa gordeko luke.

Blow your stack idiomaren esanahia chew the fat baino gardenagoa da. (Fillmore et al.,1988) lanean bi motako idiomak bereizten dira: encoding eta decoding idiomak. Encodingmotako idiomak lehenengo entzumenean ulergarriak direnak izango lirateke.

426

Page 11: `IZEN + PREDIKATUAK EUSKARAZ · 2011-07-19 · `IZEN + EGIN PREDIKATUAK EUSKARAZ turen determinatzaile eza izango dateke. Izan ere, determinatzailea agertuz gero, esanahian aurkaritza

`IZEN + EGIN' PREDIKATUAK EUSKARAZ

Lehenengo eta behin, adierazpen idiomatikoak anbiguoak dira.Zalantzagarritasun hori aztertzen ari garen predikatuetan ere ager daiteke.Esate baterako, (26) adibidean agertzen den perpaus idiomatikoak bi interpre-tapen ezberdin ditu: Jon hil zen edota Jonek kubo bat bultzatu zuen hanke-kin. Gauza bera aplika lekieke bestelako idiom batzuei, hots, ilargian egonedota goseak hil idiomei. Euskarazko hanka egin bezalako prekikatua anbi-guoa izan liteke (27) adibidean agertzen diren bi irakurketen artean:

(26)John kicked the bucketJon-NOM bultzatu det kubo-AKUSJon hil zen / Jonek kuboa bultzatu zuen

(27)Jonek hanka egin du`Jonek ihes egin du' / `Jonek hanka (espezifiko bat) egin du'

(26) adibidearen berehalako interpretapena idiomatikoa da eta moduberean lehenengoa da (27)-ren interpretapen naturalena. Zalantzagarritasuna,beraz, agerian dago, baina zehar estiloan agertzen denarekin, hau da, Gatzapasatu ahal didazu? bezalako perpaus batean agertzen den zalantzagarritasu-narekin konpara daitekeelarik.

Bigarren arrazoia Izen + egin-arina' predikatuak idiomak direla esatekoegin aditzarekin agertzen diren hainbat izen beren kategoria sintaktikokoak ezizateak egiaztatzen du. Argumentu hau hurrengo adibideetan froga daiteke:

(28)Mary is in the knowMiren-NOM izan det jakinMiren jakinaren gainean dago

(29)Mirenek hegaz egin du

(28) adibidean know aditza izenei legokiekeen lekuan agertzen da. (29)-an hegaz adberbioak subjektuaren ergatibo markak agintzen duenez, eginaditzaren argumentu posizioan dago, hain zuzen, izenak espero daitezkeenlekuan.

Ondoren hirugarren antzekotasun aipagarri bat aztertuko da. Badirahainbat hitz bakarrik honelako egitura linguistikoetan ager daitezkeenak,hots, ezin dira eurak bakarrik agertu. Adibidez, ingelesezko amok hitza idiom

427

Page 12: `IZEN + PREDIKATUAK EUSKARAZ · 2011-07-19 · `IZEN + EGIN PREDIKATUAK EUSKARAZ turen determinatzaile eza izango dateke. Izan ere, determinatzailea agertuz gero, esanahian aurkaritza

S. RODRÍGUEZ ETA E GARCÍA MURGA

baten zati bat bezala esistitzen da, (30)-ean erakusten den bezalaxe.Euskararen kasuan, turrut izenak ez du aldaketarik jaso Izen + egin-arina'predikatuan, baina bai bestelako erabileretan, hauetan turuta nahiago delarik.

(30)John was running amokJon-NOM izan korrika-gerund amokJonek koleratsurik egiten zuen korrika

(31)Mirenek Jonez turrut egin du

Azkenik, adierazpen idiomatikoetan modifikazio sintaktikoak onartuegiten dira. Hala eta guztiz ere, modifikazio sintaktikoek ez dute beti perpausgramatikalik sortzen. Era berean, `Izen + egin-arina' predikatuak batzutanmodifikatuak izan daitezke, arestiko (10)-(17) adibideetan erakusten zen beza-la. Hala ere, bigarren atalean ikusi dugun legez, modifikazioa ez da beti onar-garria izaten.

Antzekotasunekin bukatzeko esan daiteke badirela modu ezberdin askoegoera berberari idiomatikoki erreferentzia egiteko, (32) eta (33) adibideekerakusten dutenez15:

(32)a. Throw someone to the dogs / the lions / the wolves ...

Bota norbait-AKUS det txakur-pl-ADLAT / det lehoi-pl / det otso-plNorbait txakurretara / lehoietara / otsoetara bota

b. Blow your stack / Hit the ceiling / Bite your head offPutz egin zure pila / Jo det teilatu / Kosk egin zure buruaBiziki haserratu

(33)a. Ospa / alde / hanka eginb. Kale / huts egin

Adierazpen idiomatikoak ekintza arruntei erreferentzia egiteko erabiltzen dira. Idiomakezaugarriztatzerakoan, (Nunberg et al., 1994) lanean adierazpen hauen "proberbialitatea"kontuan hartzen da, hurrengo definizioa erabiltzen delarik: "Idioms are typically used todescribe -and implicitly- to explain- a recurrent situation of particular social interest (beco-ming restless, talking informally, divulging a secret or whatever) in virtue of its resemblan-ce or relation to a scenario involving homey, concrete things and relations -climbing walls,chewing fat, spilling beans." (Nunberg et al., 1994: 493). Definizio honek azal lezake zerga-tik izen guztiak ez diren onargarriak egitura hauetan.

428

Page 13: `IZEN + PREDIKATUAK EUSKARAZ · 2011-07-19 · `IZEN + EGIN PREDIKATUAK EUSKARAZ turen determinatzaile eza izango dateke. Izan ere, determinatzailea agertuz gero, esanahian aurkaritza

`IZEN + EGIN' PREDIKATUAK EUSKARAZ

Antzekotasun hauek guztiek `Izen + egin-arina' predikatuak adierazpenidiomatikoak direla sostengatzen dute16.

Hipotesi honek, berriz, `Izen + egin-arina' predikatuen jokaera semanti-ko eta sintaktikoari argitasun gutxi ematen dio, hain zuzen ere adierazpenidiomatikoen jokaera semantiko eta sintaktikoa bera ere ez baitago argi.Honengatik, idiomatikotasunaren analisi sakonago bat egiteke legoke.

3.3. Idiomatikotasuna, konposizionalitatea eta esanahiaren literaltasuna

Idiomen esanahia ezin da aurresan hauetan agertzen diren hitzen esanahiaezagutu arren. Horrek egitura konplexu hauen esanahia konposizionala ezdela edo, behitzat, esanahia eraikitzeko modua oso gardena ez dela esan nahidu. Adierazpide konplexuen konposizionalitatea egitura hauetan agertzendiren unitate lexikoen esanahai literala kokatu nahi den lekuan eta curen egi-tura sintaktikoan datza. Horrela, idiomatikotasuna, konposizionalitatea, esa-nahiaren literaltasuna eta egitura sintaktikoa erlazionaturiko lau hitz ditugu.

Hizkuntza naturalen semantikan ez dago konposizionalitatea negozia-tzerik. Ideia hau semantikari ezartzen zaion `sormen' argumentutik datorkigu.Gizakiak baliabide mental finitoak dituenez, nahiz eta perpaus ezberdinenmultzo infinito bat ulertzeko gai den, esanahia eraikitzeko trebetasuna sarre-ra lexikoen eta errekurtsiboak diren erregela semantikoen multzo finito bate-an oinarritu behar da. Hots, egitura konplexuen esanahia ezin da zerrenda batbezala ikasi, baizik eta curen oinarrizko osagaien esanahitik eta egitura sin-taktikotik eratorri behar dugu.

Esanahiaren konposizionalitaterako hainbat argumentu sendo emanondoren, Xº baino altuagoa den edozein adierazpenen esanahia era konposi-zional batean mugatu beharko da. Hala ere, bada lekurik Lexikoian konple-xuak diren adierazpen berezi batzuk onartzeko, baina bakarrik baldin etahauek talde finito bat osatzen badute. Izan ere, idiomak salbuespentzat har-tuak izan dira.

Hau horrela izanik, `Izen + egin-arina' aztertzeko modu posible bat egi-tura hauek guztiak Lexikoian zuzenean zerrendatzea izango litzateke. Honenarabera, adierazpen hauen itxura eta esanahiaren arteko erlazioa guztiz arbi-trarioki ezarriko litzateke. Jackendoffen sistema errepresentazionalari jarrai-

Gainera, Artiagoitiak elkarrizketa pertsonalean komentatu bezala, `Izen + egin-arina' pre-dikatuek oso jokaera morfologiko berezia aurkezten dute. Hauek ez dute ondorengo era-torpen prozesuetan parte hartzen: irakurri irakurle versus lo egin -lo egile.

429

Page 14: `IZEN + PREDIKATUAK EUSKARAZ · 2011-07-19 · `IZEN + EGIN PREDIKATUAK EUSKARAZ turen determinatzaile eza izango dateke. Izan ere, determinatzailea agertuz gero, esanahian aurkaritza

S. RODRÍGUEZ ETA E GARCIA MURGA

tuz, (Jackendoff, 1997), kale egin predikatuaren sarrera lexikoa hurrengoaizango dateke:

(34)

/k'alea ey`inb/ A'X

bA

[EGOERA KAUSA ([GAUZA [EGOERA HUTS

EGIN ([GAUZA ZI)]x )]

,I

Haatik, adierazpen idiomatikoen multzoa hain handia da, ezen ezinlekiokeen Lexikoiari gehitu, erabilerazko arazorik sortu gabe. Ezintasunhonek `Izen + egin-arina'" predikatuetarako bestelako proposamen bat egite-ra eramaten gaitu. Bigarren aukera honetan konposizionalitate ahula, hau da,esanahi literalak 'input'-tzat hartzen ez dituen konposizionalitate mota hau,esanahia eraikitzeko beste modu bat bezala proposatzen da.

Konposizionalitatearen argudioak ez du esanahiaren eraikuntza gauza-tzen den mailari buruz ezer esaten. Hau da, konposizionalitatea propietatesemantiko desiragarri bat bada ere, ez dago ezer konposizioak osagaien esa-nahi literalak input bezala hartzen dituela esatera behartzen gaituenik. Izanere, esanahi literalek konposiziorako prozesua ahulduko balu, kasu proble-matiko asko sortuko lirateke18:

(35)a. John buys the book

Jon-NOM erosi det liburu-ACUSJonek liburua erosten du

b. John begins the bookJon-NOM hasi det liburu-ACUSJonek liburua hasten du

Arestian esan bezala, adierazpen idiomatikoen esanahia opakoetatik gardenagoetarahedatzen da. `Izen + egin -arina' predikatuek jokaera berbera erakusten dute. `Izen + egin-arina' predikatu batzuk opakoagoak dira (kale egin), beste batzuk gardentasun handiagoaerakusten duten bitartean (ihes egin, lan egin).

Ikusi Pustejovsky (1995), Jackendoff (1997), besteren artean.

430

Page 15: `IZEN + PREDIKATUAK EUSKARAZ · 2011-07-19 · `IZEN + EGIN PREDIKATUAK EUSKARAZ turen determinatzaile eza izango dateke. Izan ere, determinatzailea agertuz gero, esanahian aurkaritza

`/ZEN + EGIN' PRED/KATUAK EUSKARAZ

(35a) adibideak liburu bat lortzeko egiten den diru trukeari erreferentziaegiten dio. Hala eta guztiz ere, (35b) ulertezina da, liburua biltzen duen ekin-tza bati erreferentzia egiten ez bazaio: liburua irakurtzen hasi, liburua idaztenhasi, liburua argitaratzen hasi, etabar.

(35) adibideetako ereduak jarraitzen dituzten adierazpenak printzipioz ezdira finitoak. Ondorioz, ez dago konposizionalitate hertsia mugatutako adieraz-pen konplexuen multzo batera murrizterik. Honek esan nahi du konposizionali-tate hertsia ez dela adierazpen hauen esanahaia biltzeko modu bakarra izango.

Zenbait mekanismoren bidez, konposizionalitate ahularen gauzatzeezberdinak lor daitezke. Idazle batzuk (Gibbs, 1995; Nunberg et al., 1994)zenbait idiomen esanahia interpretaziozko prozesu metaforiko batzuen bidezeratortzen saiatu izan dira 19 . Bestelako prozesu batzuetan adierazpen linguisti-koen zentzu markatuak ezabatzen saiatzen dira. Bide semantiko batean,Pustejovskyren `tipo koertzioa' [type coercion] eta `ko-konposizioa' egiturakonplexuen zentzu anizkunak curen osagaien sarrera lexiko mugatu batzuetatiksortzeko erabiltzen dira. Hurrengo adibidean mekanismo semantiko hau (35b)bezalako adibide bati aplikatuz gero lortzen den emaitza erakusten da20:

(36) ^\

[gizakia] AS

A [ebentoa] (liburua irakurtzen / liburua idazten ...)

Tipo koertzioa

[obj ektua]

John begins the book

Bada, beraz, arrazoi on bat `tipo koertzio' erregela semantikoa esistitze-ko: erregela semantiko bat ezinbestekoa da (35b) adierazpenaren esanahiaren

19 Esate baterako, (Gibbs, 1995: 104) `spill the beans' idiomen azpian bi metafora kontzep-tual aurkitzen direla proposatu izan da: Gogoa edukinontzi bat da eta ideiak entitate fisiko-ak. Beraz, `revea! a secret' (sekretu bat ezagutarazi) adierazpenaren esanahia konplexuarenesanahi literalarekin erlazionatuta dago era metaforiko batean.30 Tipo koertzioa: "a semantic operation that converts an argument to the type which isexpected by a function, where it would otherwise result in a type error" (Pustejovsky, 1995:59). Bestaldetik, konposizioa gertatzen da sintagma baten barruko anitz elementuk hitzhauentzako lexikalizatugabeko zentzuak sortzen dituztenean. (Pustejovsky 1995: 61).

431

Page 16: `IZEN + PREDIKATUAK EUSKARAZ · 2011-07-19 · `IZEN + EGIN PREDIKATUAK EUSKARAZ turen determinatzaile eza izango dateke. Izan ere, determinatzailea agertuz gero, esanahian aurkaritza

S. RODRÍGUEZ ETA E. GARCÍA MURGA

konposiziorako. Hemen diogunez, ` tipo koertzio' bezalako erregela bat `Izen+ egin-arina' egituren interpretapenean letzake. Artikulu honen tesi nagusie-netako batek `Izen + egin-arina' predikatuek curen esanahia interpretapenez-ko prozesu semantiko batzuen bidez eratortzen dutela erakusten du. `Izen +egin-arina' predikatuen esanahia ia beti konposizionala da, baina konposizio-nalitatea predikatuaren izenari prozesu semantiko batzuk aplikatu ostean gau-zatzen da. Ikuspuntu honetatik, `Izen + egin-arina' egituraren esanahia ez li-tzateke soilki konposizionala izango ezta arbitrarioa ere.

Mekanismo honek nola funtzionatzen duen ikusteko, azter dezagun`Izen + egin-arina' predikaturen bat. Lan honetan egin aditz arina bailitzanhartua izan da. Honela, bere esanahiak agente eta ebento baten artean erlaziobat ezartzen du. Hau (37)-n erakusten da21:

(37)

[EGOERA CS+ (LGAUZA X], [EGOERA Y])]

Errepresentazio honi kasu eginez, subjektua CS+ funtzio kontzeptuala-ren lehenengo argumentuan txertatzen da Uackendoff, 1990). Objektu posi-zioan agertzen den izenak (37)-ko CS+ funtzio kontzeptualaren bigarrenlekua beteko luke. Halabaina, `Izen + egin-arina' predikatuen objektu posi-zioan agertzen den izenak propietate bati egiten dio erreferentzia, ez ebentobati, hain zuzen, izen hauek nominal ahulak baitira. Honek adierazten diguperpaus bat onargarria izateko azterketa bikoitz bat egin behar dela.Lehenengo urratsean, objektu posizioan dagoen izena nominal ahul batekinidentifikatuko litzateke. Arestian esan bezala, objektu posizioan dagoen ize-nak propietate bati erreferentzia egingo balio bezala interpretatuko litzateke.Beraz, analisiaren bigarren urratsa propietate hau egoera bihurtzean letzake.Beraz, proposa dezagun prozesu semantiko hau erakusten duen adibide bat:

(38)Mirenek barre egin du

Jackendoffen (1990) lanaren arabera, perpaus baten errepresentaziosemantikoa aditz nagusiaren errepresentaziotik eratorriko Iitzateke.Horregatik, (38) adibidearen hasierako egitura semantikoa (37)-koa da.Ondoren, (38)-ko izen biak (37) adibidean agertzen den errepresentazio

11 Erabiltzen dugun itxuraketa sistemak ez du gure argudioetan eraginik. Hemen,Jackendoffen semantika kontzeptuala erabili izan da (Jackendoff, 1990). CS+ funtzio kon-tzeptualak emaitza positiboa duen erlazio kausatibo bat ezartzen du, hati da, CS+ funtzioa-ren bigarren argumentu bezala agertzen den ebentoa gertatuko da. Gauza bera errepresentaliteke semantika davidsoniarrean: egin (e, x, y).

432

Page 17: `IZEN + PREDIKATUAK EUSKARAZ · 2011-07-19 · `IZEN + EGIN PREDIKATUAK EUSKARAZ turen determinatzaile eza izango dateke. Izan ere, determinatzailea agertuz gero, esanahian aurkaritza

7ZEN + EGIN' PREDIKATUAK EUSKARAZ

semantikoan txertatuak izan behar dira. Batuketa teoriari [linking theory]jarraiki, Miren subjektuak (37)-ko X-ren posizioa beteko du. Batuketa proze-su honek hurrengo emaitza emango luke:

(39) [EGOERA CS+ ([GAUZA MIREN], [EGOERA Y])]

Orain barre izenak (39)-ko Y-aren lekua hartu beharko luke. Baina barregauza bati egiten dio erreferentzia, ez egoera bati. Horrexegatik, gorago aipa-tutako azterketa bikoitza gertatu behar da. Lehenik, barre izena barrezka ego-erako propietate bihurtzen da. Ondoren, barrezka egoerako propietate hauMiren barre egiten ari den egoera batean txertatu behar da. Egoera hau izangoda (39)-ko Y-aren lekua beteko duena. Hurrengo eskeman prozesu honenfuntzionamendua erakusten da:

(40)

egin-arinarensarrera lexikoa

uztardura erregela3. [GAUZA BARRE] ` barre '-ren

sarrera lexikoa4 [GAUZA BARRE] ŕ [PROPIETATEA BARREZKA] nominal

ahulen identifikazioa, 35. [PROPIETATEA BARREZKA] [EGOERA IZAN ([GAUZA MIREN],

[PROPIETATEA BARREZKA])] tipo koertzioa, 4

6. [EGOERA CS+ ([GAUZA MIREN], [EGOERA IZAN ([GAUZA MIREN], [PRO-PIETATEA BARREZKA])])] batuketa erregela, 5, 2

Nabarmendu behar da gauzei erreferentzia egitetik egoerei erreferentziaegitera pasatzearen izenen prozesu hau maila kontzeptual batean gertatzendela22 . Beraz, prozesu honek ez du nahitaez islada sintaktikorik2 i . Kontuan

21 `Izen + egin-arina' adierazpenetarako hemen proposatzen den ordezkatze prozesua beste-lako adibidetarako ere beharrezkoa da:(i) Peruk leloarena egin du=' Egitura hauen izena aditzean inkorporatzen denentz sintaktikoki kezka nagusia da (Baker,1988). Demagun inkorporazioa dagoela. Hale eta Keyser (1993) lanari jarraiki, predikatuhauek denominaltzat hartu litezke, honela, (i)-n agertzen den bezala, lehenengo proiekzio-an aditz eta izen osagarri bat agertuko liratekeelarik. Inkorporazioa egotekotan, egin aditzakizena erakarriko luke aditz konplexu bat osatzeko, beraz, `Izen + egin' predikatuak aditzezergatiboen azpitalde bat direlarik:

1. [EGOERA CS+ ([GAUZA X], [EGOERA Y])]

2. [EGOERA CS+ ([GAUZA MIREN], subjektuaren[EGOERA Y])]

433

Page 18: `IZEN + PREDIKATUAK EUSKARAZ · 2011-07-19 · `IZEN + EGIN PREDIKATUAK EUSKARAZ turen determinatzaile eza izango dateke. Izan ere, determinatzailea agertuz gero, esanahian aurkaritza

S. RODRÍGUEZ ETA E. GARCÍA MURGA

hartu, (39)-ko prozesu semantikoa bestelako kategoria sintaktikoei ere aplikalekiekeela, adibidez, adberbioei (korrika egin, hegaz egin, dantzan egin). Kasuhauetan guztietan, ez dateke partitiborik onartuko, hitzak semantikoki ez bai-luke argumentu gisa funtzionatuko.

4. ONDORIOAK

Artikulu honetan ezaugarri semantiko eta sintaktiko bereziak erakustendituzten Izen + egin' predikatuen analisi semantiko bat egiten da. Ezaugarriberezi hauek predikatu hauek egin-astuna duten egitura iragankor arruntetikbereizten dituzte. Semantikoki, Izen + egin-arina' predikatuen esanahaia ezda euren osagaien esanahitik zuzenean eratortzen. Sintaktikoki, predikatuhauek ez diote euskararen gramatikaren barruan eredu arruntari jarraitzen.Hausnarketa hauek artikuluan zehar agertzen diren beste hainbatekin batera`Izen + egin-arina' predikatuak adierazpen idiomatikotzat proposatzera era-man gaituzte.

Artikulu honetan eskeintzen den Izen + egin-arina' predikatuen anali-siak, berriz, ez du bigarren atalean aipatzen diren ezaugarri semantiko eta sin-taktiko guztietan sakontzen. Kontua da ez dagoela arrazoirik modifikazio sin-

(i ) [As IS [A' A [1 Al is [ I 711L—t —^Proposamen honekin ados agertzen diren beste egile batzuk, (Uribe-Etxebarria, 1989;Martinez, 1996; Fernandez, 1997), izenaren inkorporazioak ezergatiboak aditz iragankorre-tatik bereiziko dituela esango dute. Egile hauen inkorporazioaren aldeko argudio bat `Izen+ egin-arina' predikatuen izena determinatzailerik gabe agertzea izango da. Ikuspuntuhonetatik, determinatzailea agertzen den adibideak ((5a) kasurako) ezin izango liratekeezergatibo bezala aztertu, aditz iragankor arruntak bezala baizik, determinatzaileak objek-tuaren inkorporazioa eragotziko bailuke. Tamalez, hau ez da emaitza desiragarria. Izan ere,izena aditzetik bana daitekeela frogatzen duten adibideek (adberbioak, partitiboak (10),(12), (13)) inkorporazioaren kontrako argudio bat osatuko lukete.Bigarren aukera bat `Izen + egin-arina' predikatuak sintaktikoki iragankorren parekoakdirela proposatzean letzake. (Levin, 1983; Ortiz de Urbina, 1989). Honen arabera, predika-tu hauen egitura sintaktikoa hurrengoa izango dateke:(ii) [AS is [A' A [1s [ I ]]]Proposamen hau onartzeko arrazoi nagusiena izena eta aditza banagarriak izatea da, (10, 12,13, 14 eta 16) adibideetan erakusten zen bezala. Jakina denez, inkorporazioa buruz burukomugimendu bat da eta ez du mugituriko buruaren modifikaziorik onartzen. Hala ere, inkor-porazioaren kontrako teoriak baditu bere arazoak. Garrantzitsuenetakoak izenaren deter-minatzailerik eza eta esanahia eraikitzeko modu berezia izango lirateke.

434

Page 19: `IZEN + PREDIKATUAK EUSKARAZ · 2011-07-19 · `IZEN + EGIN PREDIKATUAK EUSKARAZ turen determinatzaile eza izango dateke. Izan ere, determinatzailea agertuz gero, esanahian aurkaritza

`IZEN + EGIN' PREDIKATUAK EUSKARAZ

taktikoa onartu edo eragozteko. Jakina, analisi sakonago bat beharrezkoaizango litzateke.

5. BIBLIOGRAFÍA

ARTIAGOITIA, X. 1997. "DP predicates in Basque". Working Papers inLinguistics, 15, 161-198 orr. University of Washington.

BAKER, M. 1988. Incorporation. A theory of grammatical function chan-ging. University of Chicago Press, Chicago.

ESPINAL, M. T. 2000. "Property-denoting objects and incorporation inidiomatic constructions". Eskuizkribua, Universitat Autonoma de Barcelona.

ETXEPARE, R. 2000. "Valency and Argument Structure in the BasqueVerb". Eskuizkribua.

FERNÁNDEZ, B. 1997. Egiturazko kasuaren erkaketa euskaraz. Ph. D.Dissertation.

Euskal Herriko Unibertsitatea.

FILLMORE, C. KAY, P. & O'CONNOR, M. C. 1988. "Regularity and idio-maticity in grammatical constructions: The case of Let Alone", Language, 64,501-538 orr.

GIBBS, R. W. 1995. "Idiomaticity and Human Cognition", in M. Everaertet al. (eds.), Idioms: Structural and Psychological Perspectives, Erlbaum, Hoye,U.K., 97-116 orr.

GRIMSHAW, J. 1990. Argument Structure. MIT Press, Cambridge, Mass.

GRIMSHAW, J. & MESTER, A. 1988. "Light verbs and theta-marking",Linguistic Inquiry, 19, 205-232 orr.

HALE, K. & KEYSER, S. J. 1993. "On argument structure and the lexicalexpression of syntactic relations", in K. Hale & S. J. Keyser (eds.) The viewfrom Building 20. Essays in Linguistics in honor of Sylvain Bromberger. MITPress, Cambridge, Mass, 53-109 orr.

JACKENDOFF, R. 1990. Semantics Structures. MIT Press, Cambridge,Mass.

JACKENDOFF, R. 1997. The architecture of the language faculty. MITPress, Cambridge, Mass.

435

Page 20: `IZEN + PREDIKATUAK EUSKARAZ · 2011-07-19 · `IZEN + EGIN PREDIKATUAK EUSKARAZ turen determinatzaile eza izango dateke. Izan ere, determinatzailea agertuz gero, esanahian aurkaritza

S. RODRÍGUEZ ETA E GARCÍA MURGA

LAKA, I. 1993. "Unergatives that assign ergative, unaccusatives that assignaccusative", in MIT Working Papers in Linguistics: Papers on case and agree-ment I, 18, 149-172 orr.

LEVIN, B. 1983. On the nature of ergativity. MIT Press, Cambridge,Mass.

LONGOBARDI, G. 1994. "Reference and Proper Names: A Theory of N-Movement in Syntax and Logical Form", Linguistic Inquiry, 25, 4, 609-665orr.

MARTÍNEZ, A. 1996. "Syntactic evidence in favor of degrees of incorpora-tion in [N + egin] constructions". Deustuko mintegia (Eskuizkribua).

MCNALLY, L. & VAN GEENHOVEN, V. 1998. "Redefining the weak/strongdistinction". Universitat Pompeu Fabra & Max Planck Institut fürPsycholinguistik (Eskuizkribua).

NUNBERG, G., SAG, I. A. & WASOw, T. 1994. "Idioms". Language, 70,491-538 orr.

ORTIZ DE URBINA, J. 1989. Parameters in the grammar of Basque. Foris,Dordrecht.

PUSTEJOVSKY, J. 1995. The Generative Lexicon. MIT Press, Cambridge,Mass.

URIBE- ETXEBARRIA, M. 1989. "On noun incorporation in Basque andsome of its consequences in the phrase structure". University of Connecticut,Eskuizkribua.

ZABALA, I. 1993. Predikazioaren teoriak gramatika sortzailean(Euskararen kasua). Ph. D. Dissertation. Euskal Herriko Unibertsitatea.

ZAMARRIPA, P. 1913. Manual del vascófilo. Bilbo. Wilsen, 1987.

1915. Gramática Vascongada. Bilbo. José A. de Lerchundi.

436