2._unitatea.perpausak

9
12/13 IKASTURTEA 1. MAILA. MINIMOAK LANDUZ 2. UNITATEA 1 PERPAUSAK Zer da perpausa? Testuan, puntu bat eta bestearen artean dagoen hitz multzoari deitzen diogu perpausa. Zer eduki behar du BETI perpausak? Perpausak ADITZA behar du. Aditzik gabe, hitz multzo hau ez da perpausa izango. Adibidez: Gaur goizean zinemara joan gara Zer da aditza? Aditzak ekintza bat adierazten du eta ekintza honen egileak nortzuk diren. Adibidez: Zuk nire liburua irakurri duzu. Ekintza: irakurri (zer egin duzun). Nork egiten du ekintza: duzu (zuk).

Upload: urgazu

Post on 25-Dec-2015

12 views

Category:

Documents


1 download

DESCRIPTION

frases en euskera

TRANSCRIPT

Page 1: 2._unitatea.perpausak

12/13 IKASTURTEA 1. MAILA. MINIMOAK LANDUZ

2. UNITATEA

1

PERPAUSAK

Zer da perpausa? Testuan, puntu bat eta bestearen artean dagoen hitz

multzoari deitzen diogu perpausa. Zer eduki behar du BETI perpausak? Perpausak ADITZA behar du. Aditzik gabe, hitz multzo hau ez da perpausa izango. Adibidez: Gaur goizean zinemara joan gara Zer da aditza? Aditzak ekintza bat adierazten du eta ekintza honen egileak nortzuk diren. Adibidez: Zuk nire liburua irakurri duzu. Ekintza: irakurri (zer egin duzun). Nork egiten du ekintza: duzu (zuk).

Page 2: 2._unitatea.perpausak

12/13 IKASTURTEA 1. MAILA. MINIMOAK LANDUZ

2. UNITATEA

2

Ariketa: azpimarra itzazu testu honetan azaltzen diren aditzak.

Putzuzulo batean bi ahate eta dortoka bat bizi ziren. Toki berean zeudenez,

oso lagunak ziren.

Garai batean putzua lehortu egin zen eta urik gabe geratu ziren. Ahateek

orduan lekuz aldatzea erabaki zuten. Ura behar zuten.

Eta dortoka agurtzera joan ziren:

- Gu bagoaz hemendik, bestela ur falta ikaragarria izango dugu.

Dortokak, berriz:

- Zuek ez duzue inoiz ur faltarik izan. Leku batean ez bada bestean aurkitzen

duzue. Ni naiz hemen zorigaitzekoa. Aizue, zuekin joan nahi dut nik ere,

bestela hil egingo naiz eta.

Orduan ahateek esan zioten:

- Eramango zaitugu geurekin, baina bidean ez duzula inorekin hitzik egingo

agindu behar diguzu.

- Konforme, baina nola eramango nauzue?

- Egur-zati bat hartuko dugu. Nik mutur batetik helduko diot eta honek

bestetik; zu erdian eramango zaitugu.

Oso pozik jarri zen dortoka. Airean zeramaten, gizon batzuk ikusi

zituztenean. Gizonak ezin sinetsirik zeuden.

- Begira, begira, dortoka hegaka!

Hau entzutean, dortoka harro-harro jarri zen eta erantzun zien:

- Zuek baino gehiago naiz.

Eta ahoa irekitzean, lurrera erori zen eta bertan hil.

Page 3: 2._unitatea.perpausak

12/13 IKASTURTEA 1. MAILA. MINIMOAK LANDUZ

2. UNITATEA

3

PERPAUS MOTAK

1. Lokabeak eta mendekoak

a) Lokabeak: esanahi osoa duten perpausak dira. Perpaus

hauek irakurri nahiz entzutean, zentzu osoa dutela nabaritzen dugu.

Adibidez: Zu amarekin kalera joan zara.

b) Mendekoak: Perpaus ha bakarrik badoa, bere esanahia osoa ez dela nabarituko dugu, hau da, beste esaldi baten beharra du bere zentzua osatzeko.

Adibidez: Ikastolara etorri zarenean...

Ariketa. Adieraz ezazu zeintzuk diren perpaus lokabeak eta zeintzuk mendekoak:

PERPAUSA LOKABEA MENDEKOA

1. Bihar goizean mendira joango gara.

2. Amak ekarri duen ogia.

3. Lana egiten duzun bitartean.

4. Nik zuri opariak eman dizkizut.

5. Min eman didazulako.

6. Kanta berri hori ikasi behar dut.

7. Ordenagailua puskatu denean.

8. Mirenek bere liburu guztiak eman dizkit.

9. Goizean goiz kalera atera naiz.

10. Denda irekiko dutela.

Page 4: 2._unitatea.perpausak

12/13 IKASTURTEA 1. MAILA. MINIMOAK LANDUZ

2. UNITATEA

4

2. Jokatuak eta jokatugabeak

a) Jokatuak: kasu honetan, aditzak esango digu ekintza nork egiten duen.

Adibidez: Bihar zinemara zurekin joango naiz. Joango naiz (aditza): Nor joango da zinemara? NI ->

Badakigu ekintza nork egiten duen, beraz, joaktua da.

b) Jokatugabeak: Oraingoan, aditzak ez digu informazio hau emango.

Adibidez: Kalera joateko. Joateko (aditza): Nor joateko? X -> Ezingo dugu jakin ekintza hau nork egiten duen, aditzak ez digulako esaten. Ariketa. Adieraz ezazu zeintzuk diren aditz jokatuak eta jokatugabeak:

PERPAUSA JOKATUA JOKATUGABEA

1. Oparia zurekin egiteko / eskatu didazu.

2. Langileek greba egin dute.

3. Nire osabak zakurra ekarri dit.

4. Igeri egitea / gustuko dut.

5. Hondartzara joan nahi dugu.

6. Kanta berri hori ikasteko laguntza behar dut.

7. Eskailerak igotzea arriskutsua da.

8. Zuhaitzen hostoak erortzen ari dira.

9. Elkarrekin jokatzeko baloia ekarri dut.

10. Denda irekiko dute bihar goizean.

Page 5: 2._unitatea.perpausak

12/13 IKASTURTEA 1. MAILA. MINIMOAK LANDUZ

2. UNITATEA

5

3. Bakunak eta elkartuak Kasu honetan zera ikusi beharko dugu: zenbat aditz ditugu perpausean.

Aditz bakarra badugu, PERPAUS BAKUNA izango da.

Adibidez: Zure panpinarekin JOLASTUKO DUT -> Aditz bakarra.

Bi aditz edo gehiago baditugu, PERPAUS ELKARTUA izango da.

Adibidez: Mendira JOAN GARENEAN perretxikoak HARTU

DITUGU. -> Bi aditz. Ariketa. Adieraz ezazu zeintzuk diren perpaus bakunak eta zeintzuk elkartuak :

PERPAUSA BAKUNAK ELKARTUAK

1. Oparia zurekin egiteko / eskatu didazu.

2. Langileek greba egin dute.

3. Nire osabak zakurra ekarri dit.

4. Igeri egitea / gustuko dut.

5. Hondartzara joan nahi dugu.

6. Kanta berri hori ikasteko laguntza behar dut.

7. Eskailerak igotzea arriskutsua da.

8. Zuhaitzen hostoak erortzen ari dira.

9. Elkarrekin jokatzeko baloia ekarri dut.

10. Denda irekiko dute bihar goizean.

Page 6: 2._unitatea.perpausak

12/13 IKASTURTEA 1. MAILA. MINIMOAK LANDUZ

2. UNITATEA

6

4. Hiztunaren jarrera

a) Adierazpen perpausak : besterik gabe zerbait adierazten denean.

Adibidez: Hamaiketakoaetxean ahaztu dut.

b) Galde perpausak: galdera bat egiten dugunean. Bukaeran galdera ikurra izan ohi dute.

Adibidez: Noiz etorriko zara nirekin?

c) Aginte perpausak: Agindu edo erregu bat adierazten denean.

Adibidez: Lanean has zaitez, arren.

d) Harridura perpausak: ustekabea edo harridura adierazten denean (harridura ikurra eraman ohi dute amaieran).

Adibidez: Nolatan zu hemen!

Page 7: 2._unitatea.perpausak

12/13 IKASTURTEA 1. MAILA. MINIMOAK LANDUZ

2. UNITATEA

7

Ariketa. Adieraz ezazu zein motatakoa diren perpaus hauek:

PERPAUSA ADIERAZPEN P. GALDE P. AGINTE P.

HARRIDURA P.

1. Gaur euria ari du.

2. Eman iezadazu hori!

3. Zakurra galdu zait.

4. Noiz etorriko zara?

5. Ez duzu lanik egin behar.

6. Trena galduko al dugu?

7. Anima zaitez!

8. Zer ekarri duzu, gozokia ala ogitartekoa?

9. Elkarrekin jokatzeko baloia ekarri dut.

10. Ez esan hori!

5. Baiezkoak/Ezezkoak

a) Baiezkoa: ez da partícula berezirik azaltzen.

Adibidez: Nik egunero telebista ikusten dut.

b) Ezezkoa: “ez” edo “ezin” partícula azalduko da.

Adibidez: Ez dut amarekin atera nahi. Ezin dut lorik egin.

Page 8: 2._unitatea.perpausak

12/13 IKASTURTEA 1. MAILA. MINIMOAK LANDUZ

2. UNITATEA

8

ERANSKINA: LIBURUKO ARIKETAK

1. Ordenatu hitz hauek perpausak osatzeko:

a) ez/arazoak/gustatzen/batere/zaizkit

b) atzo/egiten/hegan/elefantea/nuen/ikusi

c) zera/ere/baita!

d) mutil/zein/horretatik?/dator/bide/azkar/hain

2. Adierazi zein motatakoak diren esaldi hauek, sailkapen guztien arabera:

a) Nork etorri nahi du nirekin Izaroraino? b) Anima zaitez, motel ! Laster haziko zaizu-eta. c) Gu Gernikan bizi gara. d) Nik ez dut ezer esan.

Page 9: 2._unitatea.perpausak

12/13 IKASTURTEA 1. MAILA. MINIMOAK LANDUZ

2. UNITATEA

9

LEXIKOA HITZ ERATORRIAK

GOGORATU!!! Hizkuntzaren elementuak:

HOTSAK BAKUNAK

HITZAK ERATORRIAK*

ELKARTUAK

PERPAUSAK

HITZ ERATORRIAK* Hitz bakunetatik abiatuz hitz eratorriak sortzeko hiru modu daude:

AURRIZKIDUNAK ARTIZKIDUNAK ATZIZKIDUNAK

Aurrizkia + hitza Hitza + artizkia Hitza + atzizkia

BIR- + sortu: BIRsortu Egin + -RA-: eRAgin Egun + -KARI: egunKARI

Ariketa: asma itzazu aurrizki, artizki eta atzizki hauekin sor daitezkeen hitz berriak.

Des-: Ber-:

-ra-: -ki:

-gailu: -kari:

TESTUAK