11. dastamena
DESCRIPTION
OsasunTRANSCRIPT
32. Taldea Giza Anatomia IV 2015-02-19
103
11. Gaia: Dastamena
Dastamena dastamen-botoietan hartzen da. Hauek ahoan, eztarriko zenbait eremutan eta
batez ere mihi bizkarraldetik sakabanatuta daude.
1. Dastamen-botoien distribuzioa
Dastamen poroak mihian, bakar-bakarrik mukosaren erliebeak diren mukosa papiletan
kokatzen dira. Lau mukosa papila mota daude:
Filiformea edo hari itxurakoa: oso finak dira eta hari itxurako erliebeak osatuz mihiaren
aurreko 2/3etan daude. Arruntenak eta asko dira, baina ez dute dastamen-botoirik.
Hauek keratinizatu egiten dira eta horrela, mihia ateratzean ikusten dugun zuria
osatzen dute.
Onddo itxurako papila edo fungiformea: hauek berriz ere mihiaren aurreko 2/3etan
daude, hari itxurakoen artean sakabanatuta. Dastamen-botoiak dituzte, arrosa
kolorekoak dira eta goiko aldetik lauak dira.
Orri itxurakoak edo foliatuak: mihiaren bi alboetan daude, batez ere erroaldean.
Hauek, dastamen-botoi ugari dauzkate.
Kaliziformeak (kaliz itxurakoak): handienak eta zabalenak izan arren, zenbaki aldetik
gutxiengoa osatzen dute, 8-12 soilik agertzen direlako. Mihiaren bukaera ildoaren
aurrealdean kokatzen dira honen itxura jarraituz (mihiaren V-a).
Dastamen botoiak eztarri hasieran, zintzurrean (epiglotisean), aho sabaian eta aho sabai
zutabeetan etab ere agertzen dira, baina ez daude papilatan antolatuta, askeak dira.
2. Dastamen-botoiaren egitura
Dastamen botoiak laranja baten egitura du, borobiltxoa da eta zelula bertikalez osatuta
dago. Bertan bi zelula mota daude:
Eusleak: albokoenak direnak
Hartzaileak: erdialdean daudenak
32. Taldea Giza Anatomia IV 2015-02-19
104
Dastamen botoiaren goiko poroa, dastamen-poroa,
irekita dago kanpoko egiturekin kontaktuan jartzeko. Poro
honen bidez elikagaien substantzia kimikoak sartu eta
hartzaile zelulek goiko aldean erakusten dituzten
mikrobiloxkekin ukitzen dira.
Hauek estimulatzean, kinada zuntz hartzaileetara igaro
eta dastamen-botoiaren beheko polotik sartuko dira,
informazioa sinapsi bidez gongoil neuronaren inguruko
zuntzetara bidaliz.
3. Dastamen bideak
Dastamenaz arduratzen diren nerbioak (dastamen bideak) ezberdinak dira mingainaren
eremu edota dastamen-botoien distribuzioaren arabera:
Eztarria eta zintzurra (zintzurraren
epiglotis ingurua): hemen kokatzen diren
botoien inerbazioa bagoak hartzen du,
goiko zintzur nerbio eta eztarri plexuaren
bitartez. Gongoil hartzailea bagoaren
beheko gongoila da.
Mihiaren bukaera ildoaren atzealdea:
eremu honetako papilen inerbazioa
glosofaringeo nerbioak hartzen du.
Mihiaren bukaera ildoaren aurrealdea:
bertako dastamen papilen inerbazioa,
aurpegi nerbioak hartzen du.
Hasiera batean, dastamen-botoietatik ateratzen diren zuntz hartzaileak mihi nerbioarekin
ateratzen dira. Geroago aldendu egiten dira tinpano soka nerbiora igarotzeko. Beraz,
dastamena hartzen duten zuntzak Wrisberg nerbio edo bitartekari nerbioaren (50. orrialdean
azalduta) osagai dira. Tinpano soka nerbioaren bitartez, harkaitz barruko gongoil genikulatura
(aurpegi nerbioaren gongoil hartzailea) iritsiko dira.
Aho sabaian eta aho sabai zutabeetan dauden botoien inerbazioa aurpegi nerbioak
hartuko du berriro ere. Hasieran ahosabai nerbioarekin eta geroxeago, harkaitz nerbio
nagusiaren bitartez.
4. Zaporeen distribuzioa
Liburuetan lau zapore desberdintzeko gaitasuna dugula esaten da. Orain arte, papila mota
bakoitzari zapore bana esleitu zaio, horregatik liburuetan mihia zapore-ataletan bereizten
duten irudiak agertzen dira maiz. Gaur egun ordea, ez da teoria hori onartzen, frogatu
dutelako papila guztiek zapore guztiak hartzen dituztela nahiz eta mihiaren gune batzuetan
papilek sentikortasun handiagoa izan zapore jakin baten aurrean.