107.6 fm  · zagun garena / euskara gara gu / ta kantuz dakargu / ez zedin kon-daira hartan galdu /...

8
KIROLA EUSKAL HERRIKO 4X4 TXAPELKETAN NESKAK AURRERA // 7 Auzolanean Euskararen Egunean euskaltzaletasunaren sua indartuz, eskualdeko 28 herriek hizki hizki ‘Tolosaldean 365 egun!!’ leloa osatu dute, Galtzaundiren proposamenarekin bat eginez. Hizkuntza ohiturak aldatuz, datozen 365 egunetan erabileran eragitea dute helburu // 5 Tolosaldeko herri bakoitzak bere hizkia, zenbakia edota ikurra egin zuen, eta guztiek artean euskararen aldeko leloa osatu zuten. ATARIA BECeko oholtzara igoko da Mendiluze bosgarrenez Irurarra hilaren 17an finalean ariko da; Oihana Iguaran amasarra bidean geratu da txapelketa bikaina egin da // 3 XI. Txuleta Festa Zerkausiko ateak zabaltzeko prest Ostiraletik igandera hainbat ekitaldi izango dira, eta besteak beste, Bittor Arguinzoniz omenduko dute // 2 ASTEARTEA 2017/12/05 5. urtea, 780. zenbakia 107.6 fm www.ataria.eus URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 € Aitor Mendiluze eta Oihana Iguaran, Iruñeko saioan. A. ELOSEGI

Upload: others

Post on 18-Jul-2020

3 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: 107.6 fm  · zagun garena / Euskara gara gu / ta kantuz dakargu / ez zedin kon-daira hartan galdu / bardoen le-kuan, bertsoa lehertua / festa hau da gure mendekua. / Irautea ez da

KIROLA EUSKAL HERRIKO 4X4 TXAPELKETAN NESKAK AURRERA //7

Auzolanean Euskararen Egunean euskaltzaletasunaren sua indartuz, eskualdeko 28 herriek hizki hizki‘Tolosaldean 365 egun!!’ leloa osatu dute, Galtzaundiren proposamenarekin bat eginez.Hizkuntza ohiturak aldatuz, datozen 365 egunetan erabileran eragitea dute helburu //5

Tolosaldeko herri bakoitzak bere hizkia, zenbakia edota ikurra egin zuen, eta guztiek artean euskararen aldeko leloa osatu zuten. ATARIA

BECeko oholtzaraigoko da Mendiluzebosgarrenez Irurarra hilaren 17an finalean ariko da;Oihana Iguaran amasarra bidean geratuda txapelketa bikaina egin da //3

XI. Txuleta FestaZerkausiko ateakzabaltzeko prestOstiraletik igandera hainbat ekitaldiizango dira, eta besteak beste, Bittor Arguinzoniz omenduko dute //2

ASTEARTEA2017/12/05

5. urtea, 780. zenbakia107.6 fm

www.ataria.eusURTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 €

Aitor Mendiluze eta Oihana Iguaran, Iruñeko saioan. A. ELOSEGI

Page 2: 107.6 fm  · zagun garena / Euskara gara gu / ta kantuz dakargu / ez zedin kon-daira hartan galdu / bardoen le-kuan, bertsoa lehertua / festa hau da gure mendekua. / Irautea ez da

EGITARAUA

Abenduak 8, ostirala

09:00-14:00.AVIA Xixtera Zirkui-toa-IV Elola Memoriala, Beotibar pi-lotalekuan.11:30–13:30. Topic: bisita gidatu dra-matizatuak. 12:00. Andre Maria parrokianEduardo Mocoroaren abestia kan-tatuko dute , bere jaiotzaren 150 ur-teurrena dela eta.12:00–16:00. Musika zuzenean Ziz-ka Mizka gunean. 13:30. Udal Txistulari bandaren kon-tzertua udaletxeko arkupean. 14.00. Txuletaren Festako bazkariaZerkausian. 17:00.Profesionalen arteko pilotapartida, Beotibar pilotalekuan. 19:30. Bittor Arguinzoniz sukalda-riari Urrezko Parrila saria emangodiote. Ondoren. Bittor Arguinzonizeta Mikel Zeberioren arteko solasal-dia eta txuleta dastaketa.21:00–22:30. Musika zuzeneanZizka Mizka gunean.

Abenduak 9, larunbata

09:00-14:00. Tolosako larunbatekoazoka.11:30–13:30. Topic: bisita gidatu dra-matizatuak. 12:00–16:00. Musika zuzenean Ziz-ka Mizka gunean. 14.00–15:00. Txuletaren Festakobazkaria Zerkausian. 18:00–22:30. Txuletaren Festakoafaria Zerkausian.

Abenduak 10, igandea

12:00.Tolosako Alde Zaharreko bisi-ta gidatua. 12:00–16:00. Musika zuzeneanZizka Mizka gunean. 14.00–15:00. Txuletaren Festakobazkaria Zerkausian.

Jangela handi bilakatukoda hamaikagarrenez XI. Txuleta Festa egingo dute Zerkausian; Bittor Arguinzoni omenaldiaegingo diote eta Zizka Mizka guneak amerikar ukitua izango du.

Ane Urkola

Tolosako Botarri jatetxeko janto-kiak ezohiko itxura izan du. Ne-rea Letamendia Merkataritza,Feriak eta Turismo Zinegotzia,Leire Etxezarreta Botarri jatetxe-ko langilea eta Imanol ZubelzuZizka Mizka Koxka guneko kide-ak elkartu dira aurtengo TxuletaFestako xehetasunak emateko. Letamendiak nabarmendu du

erretegiek erreferente bihurtzendutela Tolosa: «Zerkausia jange-la eta parrila handi bilakatzendugu egunero. Oso garrantzitsuada; parrilek asko ematen dioteTolosari. Gipuzkoan eta EuskalHerrian kokatzen gaitu, eta areurrutiago ere esango nuke nik».Turismoa eta sozializazioa ere

azpimarratu ditu zinegotziak:«Azken finean, turismoa gara-pen ekonomikoa da eta hori ga-rrantzitsua da Tolosarentzat».Turismo zinegotziak orain arte-ko salmenten berri eman du:«Abenduaren 8ko bazkarikotxartel guztiak salduta daude, la-runbateko eta igandeko bazkari-ko txartelak ere erritmo oneansaltzen ari dira. Larunbat gauekoafarikoak dira gehien kostatzen

ari direnak, baina ziur azken as-tean salduko ditugula», adierazidu. Jatorriei dagokienez, berriz,Frantziako Estatuko, Venezuela-ko, Italiako eta Espainiako Esta-tuko eta Kataluniako herritarrekere erosi dituzte txartelak. 700

kilogramo haragi prestatuko di-tuzte.

BERTAKO PRODUKTUENGARRANTZIALetamendiak azaldu duenez,Euskal Herriko produktuen al-deko «apustua» egiten dute.«Zerkausiko jangelan, parrila etaharagia dira platera nagusiak,baina horiekin batera prestatu-tako produktuak goraipatu be-har ditugu».Haragiari dagokionez, bertako

haragia izango da aurtengo pro-tagonista, Hazi fundazioaren bi-dez. Letamendiak azaldu due-nez, bertako ekoizleek (Alejan-dro Goya eta Carnicas Goya)egindako idi eta behi txuleta es-kainiko dute. Txuletaz gain, ur-daiazpikoa, Nafarroako zainzu-riak, Kantauriko antxoak, Lodo-sako piperrak, Idiazabal gaztaeta Tolosako gozogintzako «iku-rrak» diren teilak eta zigarrotxo-ak izango dituzte. 45 euroko pre-zioa du txartelak eta haurrentza-ko menua ere eskainiko dute 12eurotan.Zerkausiko jangelan lau parri-

la jarriko dituzte eta Leire Etxe-zarreta Botarri jatetxeko kideaizango da horietako bat. «Txule-ta Mahaiak erabaki du Tolosako

norbaitek egon behar zuela, etaeta zer hobe, Leire izatea baino.Belaunaldi berriak sartzen aridira eta horrek ere beste puntubat ematen dio Txuleta Festari».Etxezarretak, bere aldetik, adie-razi du «ohorea» dela beraiekingogoratu izana.

BITTOR ARGUINZONIZSUKALDARIARI OMENALDIAAurten, Txuleta Festaren arda-tza parrila izango da. «Tolosanparrilaren maisuak dauzkagu,baina beti ikasi behar da beste-engandik». Gaur egun parrila etasukaldea oso maila «onean» jarridituen Bittor Arguinzoniz izan-go da Tolosan: «Ohorea da gure-tzat Tolosara etortzea eta oso ga-rrantzitsua da tolosarrentzakozein sektorearentzako. Parrilabereziak erabiltzen ditu, tresnabereziak, etab. Matias Gorrrotxa-tegi tolosarraren ikaslea izan zenhastapenetan», azpimarratu du. Tolosako Udalak eta errete-

giek omenaldia egingo diote;abenduaren 8an izango da,19:30ean, Zerkausian. Ondoren,bere historiaren ibilbidea izangodute hizpide Mikel Zeberio Bas-que Culinary Centerreko irakas-learekin, eta txuleta dastaketaizango dute gero.

Txuleta Festa aurkezteko agerraldiaren ostean, irudian, antolatzaile guztiak. ANE URKOLA

ZIZKA MIZKA KOXKA GUNEA,AMERIKAR ERARAZizka Mizka Koxka guneak pin-txo eta razioak eskaintzen ditueta aurten amerikar estiloa izan-go du: «Hango teknikak eta ber-tako parrilak ekarriko ditugu he-mengo produktuekin jolastuz.Bertan dauden jatetxe eta sukal-dari guztiok plater bereziak egin-go ditugu», azaldu du Zubelzuk.Musika zuzenean eskainiko

du Dixy Band taldeak. 19-90 gas-trotekak edariak eskainiko ditu.Jakiak, berriz, jatetxe hauekprestatuko dituzte: Solana 4,Fronton jatetxea, Txomin Parri-la, Barriola harategia. ImanolZubelzu eta Mexikoko Oaxacataldeko Laura Tamayo eta Ale-jandro Schumann sukaldariakere ariko dira. Kultura eta gastro-nomiak bat egingo dute, beraz,Tolosako Zerkausian. Parrilakpizteko garaia iristear da.

02 TOLOSA GASTRONOMIA 107.6 fm • www.ataria.eus ASTEARTEA, 2017ko abenduaren 5a

Lan eskaintza

Komertziala. Logikaline enpresak 4lanpostu eskaintzen ditu salmentapuntuko komertzial lanerako. Eus-kara eta gaztelera menperatzea es-katzen da. Formazio sendoa eta lan-talde egonkorra. Interesatuek [email protected] helbidera.

Lan bila

Gidaria.Kamioi lanak edo biltegi la-nak egiteko prest. C1 karneta, CAP,Takografo digitalaren txartela, ka-rretillero titulua eta banaketan es-perientzie duena. Kotxea eta lanera-ko prestutasun osoa. Tolosaldea. In-teresatuek deitu: 618254960 .

IRAGARKI LABURRAK

Page 3: 107.6 fm  · zagun garena / Euskara gara gu / ta kantuz dakargu / ez zedin kon-daira hartan galdu / bardoen le-kuan, bertsoa lehertua / festa hau da gure mendekua. / Irautea ez da

Bosgarren finala izango du Aitor Mendiluzek Oihana Iguaran seigarren geratu zen larunbateantxapelketako azken finalaurrekoan eta honenbestez,ez du abenduaren 17ko finalera sailkatzea lortu

Jon Miranda

3.000 bertsozale inguru elkartuziren larunbatean Iruñeko Anai-tasunan azken finalaurrekoa ja-rraitzeko. Kanpokoarekin kon-trastean, giro beroa sortu zen ki-roldegi barrualdean eta zaleenanimo eta txalo artean sei bertso-lariek lan ederra egin zuten. Ia erorialdirik gabeko saioa

izan zen eta saio dotorea egin zu-ten elkarrekin, hasieran, zortzi-ko handian eskualdeko bi ber-tsolariek. Gaixo kronikoen pape-retik kantatu zuten, Mendiluzemedikuntza alternatiboa proba-tzeko prest eta Iguaran betikoansegitzearen alde.Irurako bertsolariak duen

maila erakutsi zuen Iruñean etahorri eskerrak ariko da finalean.Beharbada ez zuen gozatu Du-rangoko finalaurrekoan bezain-beste, baino ale politak utzi zi-tuen, batez ere, zortziko txikianMiren Amuriza magoaren triki-mailuak deskubritzen dituenikuslearen paperetik eta baita

kartzelan ere. Ezkutatu egin zaraikus ez zaitzatengaia jarrita bull-ying-a jasaten duen gaztearenahotik bota zituen hiru bertso.Bigarrena adibidetzat: «Lehen-dabiziko burlak aditu / ixildu etamasail gorritu / hortaz ez nin-tzen / asko harritu / geroratzeakberriz larritu / hamalau urte taezin dira / euren barruan kabitu /edozer eta edozeinekin / libredela iruditu / ta beste inork iku-siz gero / begiak itxi ohi ditu /nire bizitzan ez nintzan inoiz /horren bakarrik sentitu». Hain zuzen, kartzelakoan egin

zuen laprast Iguaranek. Bertso-zale Elkartearen lehendakarigisa kantatu zuen baino ez zi-tuen bere bertsoak ikusgarribihurtzea lortu. Ordura arte ongiaritu zen amasarra, ofiziotanbere maila emanaz. Bertsoaldibat nabarmentzekotan Amuri-zarekin batera hamarreko txi-kian egin zuen. Elkarrizketa do-torea osatu zuten: bikotea ziren,eta hamar urte zeramatzatenatzerrian lanera joanda. Euskal

Herrira itzuli nahi zuten bainasemeak ez. Iguaranek, «Gure se-meak hemen / baitauzka sus-traiak» bota zuen lehen bertso-an, «Berak gustokoa du / oraindaukan lurra» bigarrengoan etaederki itxi zuen elkarrizketa hi-rugarrengoan «lehenengo opo-rrekin / probatu dezagun / ta be-rak esango du / bertan segi nahidun» botaz. Zortziko txikian ere Unai Agi-

rre izan zuen Iguaranek kantuki-de eta umorez osatu zuten ofi-zioa.Agirre izan zen, dudarik gabe,

publikoarengana gehien iritsizen bertsolarietako bat. Bertso-zalearen estimua du hernania-rrak eta larunbatean ere sumatuzen hori Iruñean. Duela lau urtefinalaren atari-atarian geratu etagero, aurten bai, sailkatzea l ortudu. Hirugarren egin zuen 696punturekin, Aitor Sarriegi(698,5) eta Aitor Mendiluzeren(696,5) atzetik.Sarriegirekin hamarreko txi-

kian hernaniarrak egin zuen

Oihana Iguaran eta Aitor Mendiluze elkarrekin bertsotan, zortziko nagusian. J.M.

saioa izan zen arratsaldeko txa-lotuena. Nerabezaroan anorexiapasa zuten bi pertsonen lekuankantatu zuten eta umoretik hel-du zioten gaiari. Publikoak es-kertu zuen. Baita saioko irabazleizan zen Sarriegik kartzelakoanondutako hiru bertsoak ere: es-tresagatik gaixoaldian egon etatabernan zurrutean zebilela na-gusiarekin topo egin ondorenaritu zen. Larunbateko saioan atzetik

sailkatu ziren Miren Amuriza(62), Alaia Martin (649,5) etaOihana Iguaran (646). Amasakobertsolariak txapelketa ona egindu: Leitzako final-laurdenekosaioa irabazi zuen eta Durango-ko eta Iruñeko finalaurrekoetandotore aritu da. Bere pasoa boro-biltzeko agurreko bertso gogoan-garria utzi nahi izan zuen Iguara-nek Itzaltzuko Bardoaren doi-nuan: « Irautea ez da dena / ospazagun garena / Euskara gara gu /ta kantuz dakargu / ez zedin kon-daira hartan galdu / bardoen le-kuan, bertsoa lehertua / festa

hau da gure mendekua. / Irauteaez da dena / ospa zagun garena».

BEC-EN BOSGARRENEZAurretik jakina zen bezala,2013ko txapelduna, Amets Arza-llus, zuzenean sailkatuta dagoBECen abenduaren 17an jokatu-ko den finalera. Duela lau urtekosei finalistak –Aitor Mendiluze,Maialen Arzallus, Sustrai Colina,Beñat Gaztelumendi, Igor Elor-tza eta Aitor Sarriegi– finalaurre-koetan sartu dira txapelketan etaberen lanak ederki bete ondorenaurtengo finalean ere errepika-tuko dute. Duela lau urteko finalistetako

batek, Unai Iturriagak, sei finaljokatu eta gero uko egin dio aur-tengo txapelketan parte hartzea-ri eta beraz, berak utzitako tokiabeteko du BECen Unai Agirrehernaniarrak. Aitor Mendiluzek abenduaren

17koa bosgarren finala izango dusegidan 2001, 2005, 2009 eta2013an aritu baitzen. Duela lauurtekoan laugarren sailkatu zen.

Helburuak beteta

B akoitzak bere bertso-kera izaten duen mo-duan, helburuak erebakoitzak bereak iza-ten ditu. Aurtengo

Txapelketa Nagusian, OihanaIguaranek eta Aitor Mendiluzek,behintzat, beraienak bete dituz-

tela esateko moduan gara. Batak,bere lehendabiziko parte hartze-an maila bikaina erakutsidu –batez ere Leitzako saioan–.Besteak, berriz, bosgarren aldizlortu du Txapelketa Nagusiko fi-nalerako txartela. Ea hemendikaurrera jarritako helburu berriakbetetzeko gai den. Larunbatean, Iruñeko Anaita-

suna kiroldegian izan zen 2017koEuskal Herriko Bertsolari Txa-pelketa Nagusiko azken finalau-rrekoa. Ia 3000 lagun kantxaneta harmailetan. Gai-jartzaile bateta sei bertsolari oholtzan. Be-giak eta belarriak erne. Buruaketa mingainak lanerako. Eta me-rezi izan zuen. Ikusteke zegoen nortzuk osa-

tuko zuten BECen abenduaren17an abestuko duen zortzikotea.Miren Amuriza, Oihana Iguaraneta Unai Agirre ziren ikusminhandiena sortzen zuten bertso-lariak, beraiek baitziren JonMaiari finaleko zortzigarren pos-tu hori kentzeko hautagai nagu-siak. Azkenean, Unai Agirre izanda BECeko zortzikotea osatukoduen bertsolaria, baina saioakeman zuen gehiagorako ere. Larunbatekoa bertso saio bi-

kaina izan zen. Hiru bertsolaribesteen gainetik jardunagatik–Sarriegi, Mendiluze eta Agirre–Amuriza, Martin eta Iguaranekere gogor lan egin zuten, zenbaitbertsoalditan zertarako gai direnerakutsiz. Amurizak, esaterako,

bikain osatu zuen zortziko txiki-ko ariketa Mendiluzerekin bate-ra. Martinek, ostera, bakarkakoariketan erakutsi zuen zertarakogai den. Eta Iguaranek puntuka-ko saio bikaina egin zuen Sarrie-giren laguntzaz. Arratsaldekobertsoaldirik onenak, ordea,Mendiluzek eta Agirrek puntukaeta azken honek Sarriegirekinhamarreko txikian egindakoakizan ziren –Mendiluzek bakarkaegin zuena ahaztu gabe–. Azkenean, Aitor Sarriegi, Aitor

Mendiluze eta Unai Agirre fina-lera. Besteek hurrengo txapelke-taren zain geratu beharko dute,baina ez daitezela horregatiktristatu. Egindakoarekin harroegoteko moduan dira eta!

OholtzapetikHaritz Mujika

BTN17 TOLOSALDEA 03www.ataria.eus •107.6 fm ASTEARTEA, 2017ko abenduaren 5a

SAILKAPEN OROKORRA

1. Maialen Lujanbio 1.457,52. Aitor Mendiluze 1.4373. Igor Elortza 1.4134. Sustrai Colina 1.4065. Aitor Sarriegi 1.4036. Beñat Gaztelumendi 1.3897. Unai Agirre 1.3638. Jon Maia 1.356,59. Jon Martin 1.339,510. Julio Soto 1.339,511. Nerea Ibarzabal 1.338,512. Jone Uria 1.337,513. Miren Amuriza 1.330,514. Agin Laburu 1.324,515. Oihana Iguaran 1.31716. Alaia Martin 1.300,517. Iñaki Apalategi 1.281,518. Etxahun Lekue 1.271,5

*Lehen zazpi sailkatuak ariko diraBECen duela lau urteko txapeldun

Amets Arzallusekin batera

Page 4: 107.6 fm  · zagun garena / Euskara gara gu / ta kantuz dakargu / ez zedin kon-daira hartan galdu / bardoen le-kuan, bertsoa lehertua / festa hau da gure mendekua. / Irautea ez da

147 bulkadaeuskarazkosormenariGaltzakomik lehiaketako saribanaketak jende ugari bildu zuen;ediziorik arrakastatsuena izandela nabarmendu dute

Rebeka Calvo Ibarra

Galtzakomik lehiaketako sari ba-naketa izan zen ostiral iluntzeaneta Ibarrako aretoa jendez lepobete zen. Lehiaketa Galtzaundiketa udalak antolatzen dute urte-ro, elkarlanean, eta aurten 147lan jaso dituzte, ia guztiak es-kualdekoak. Aurtengoa hamar-garren edizioa izan denez, databereziago egiteko lan guztiekegin diote keinu Juanba Berasa-tegiren Kalabaza Tripontziaanimaziozko film luzeari.

SARIAKSari nagusia, 16 urtetik gorakoe-na, Ondarroako Aitor Urkiola Ba-diolak jaso du Bisitaria lanari es-ker eta bigarren saria ez emateaerabaki du Ibai Luque diseina-tzaileak, Idoia Olano euskarateknikariak, Joseba Antxustegie-txarte komikilariak eta IñigoMartiarena Mattin marrazkila-riak osatutako epaimahaiak. On-darroarrak 700 euro eta Ibarrako

Eluska jatetxean bi lagunentza-ko afaria irabazi ditu.

Saioa Imanol Artola felixek gi-datu zuen. Aurtengo edizioaarrakastatsuenetakoa izan delanabarmendu zuen eta data bo-robila dela eta, Juanba Berasate-gi zenaren Kalabaza Trinpon-tziari keinu egin nahi izan dio-tela gogoratu zuen. «Kalabazaasko jaso ditugu eta oso konten-tu gaude», esan zuen.

Giro hotza ederki berotu zu-ten sari banaketan. Aretoa jen-dez lepo zegoen eta sari banake-ta girotze aldera antolatutakosaioek ere ederki berotu zutenekitaldia. Batetik, Mireia Garai-bururen bakarrizketarekin go-zatu ahal izan zuten bertaratuzirenek, ez zen bakarrik egongainera, Unai Gaztelumendimarrazkilaria izan baitzuen la-gun.

Bestetik, bertsoek ere izan zu-ten tarterik. Amasako OihanaIguaran bertsolaria aritu zenmarrazkilariarekin batera.

Saridunek eta ekitaldian parte hartutakoek mokadutxoa hartzeko aukera izan zuten, sari banaketa bukatuta. R. CALVO

04 TOLOSALDEA EUSKARA 107.6 fm • www.ataria.eus ASTEARTEA, 2017ko abenduaren 5a

Unai Gaztelumendi marrazkilaria Oihana Iguaranekin eta MIreia Garaibururekin aritu zen sari banaketan. R. CALVO

SARIDUNAK16 urtetik gora

1. saria.Aitor Urkiola, Bisitaria.

12-16 urte artekoak

1. saria.Maitane Dorronsoro, Hitzak.2. saria.Luzia Echart, Super kalaba-za.Aipamen berezia.Diego Encinas,Kalabaza hegalaria.Aipamen berezia.Garazi Ormaza-bal, Kalabaza sukaldaria.

Aipamen berezia.Leire MontoyaGalindo, Euskal mitologia + gauregun.Ibarrako lanik onena.Maite Gibelal-de, Kalabaza abeslaria.

12 urtetik behera

1. saria.Paula Ansorena Irizar, Espe-rantza gorria.2. saria.Nahia Ansorena Irizar, Mar-go kaxa.

Aipamen berezia.Nahia Beain,Nahia Jerez eta Irati Pagola, Argitze-ko misterioaAipamen berezia.Unax GutierrezGarmendia, Kalabaza tripontzia.Aipamen berezia.Maitane Ezkerroeta Irati Jauregi, Juanbaren koadroa.Aipamen berezia.Nora AndorenaIrizar, Barraskilo kokoloa.Ibarrako lanik onena.Alaitz AgirreArtolas, Arditxoa.

Page 5: 107.6 fm  · zagun garena / Euskara gara gu / ta kantuz dakargu / ez zedin kon-daira hartan galdu / bardoen le-kuan, bertsoa lehertua / festa hau da gure mendekua. / Irautea ez da

Erraldoiak ere atera ziren kalera, Anoetan. J.A.

Batera, erabileran eragitekoEuskararen Egunaren harira, eskualdeko 28 herriek bat egin dute Galtzaundirekin; herri bakoitzak bere aletxoa jarri du ‘Tolosaldean euskarak 365 egun!!’ leloa osatzeko

Erredakzioa

Euskararen Nazioarteko Eguna-ren harira, eskualdeko 28 herriekegitasmo bateratua egin zutenherenegun, Galtzaundi EuskaraTaldeak proposatuta. Eguerdianazken asteetan entzun den leloahizkiz hizki osatu zuten herri ba-koitzeko plazetan.

Aldarria argi zegoen: Tolosal-dean euskarak 365 egun!!. Ondo-rioz, hitzetatik ekintzetara igaroziren herritar guztiak, helburunagusia, erabileran eragitea iza-ki. Herri bakoitzak leloaren letrabana irudikatu zuen, eskualdeatalde eginez. Izan ere, urte osoanbarrena, euskara hutsean bizi-tzeko gogo horretara bidea elka-rrekin egin nahi izan zuten, nor-banako, talde antolatu, gizarteeragile nahiz udalek. Herri ba-koitzak bere hizkia edota pun-tuazio marka osatuta gorpuztuzuten leloa.

EUSKARALDIAEskualdeko egitasmoak naziomailako Euskaraldiari egin nahiizan dio keinu. Izan ere, 2018aneuskalgintzak Euskaraldia beza-la batailatu duen egitasmoa izan-go da nagusi. Herritarren hizkun-tza ohiturak aldatzea hartu dutejomuga, eta orain arte sekula sor-tu gabeko babes eta batasunaizango ditu Euskaraldiak, EuskalHerri osoko erakunde ofizial etaeragileek babestu baitute.

Azaroaren 23tik abenduaren3a bitarte, 11 egunez euskaraz bi-zitzea sustatuko dute eta, horre-tarako, euskaldun Aho-biziak etaBelarri-prestak elkartuko dituz-te, Euskal Herri euskaldun batosatzeko sarean. Egitasmoareninformazio xehetua eskuratudaiteke www.euskaraldia.eusatarian.

Anoetan jai giroan elkartu ziren euskararen aldeko aldarria egiteko. J. ARTUTXA

Lizartzan talo jatea egin zuten hitzorduaren harira. ATARIA

Bidania-Goiatzen ere elkartu ziren leloa osatzen laguntzeko. ATARIA

Altzon plazan elkartu ziren ‘A’ hizkia gorpuzteko. ATARIA

Musika izan zuten lagun Amezketan, giroa berotzeko. ATARIA

EUSKARAREN EGUNA TOLOSALDEA 05www.ataria.eus •107.6 fm ASTEARTEA, 2017ko abenduaren 5a

Page 6: 107.6 fm  · zagun garena / Euskara gara gu / ta kantuz dakargu / ez zedin kon-daira hartan galdu / bardoen le-kuan, bertsoa lehertua / festa hau da gure mendekua. / Irautea ez da

06 TOLOSALDEA GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus ASTEARTEA, 2017ko abenduaren 5a

ETXOLA BERE SENTITU DEZATENBerrobiko San Andres jaien barruan haurrak protagonista izan diren eki-mena burutu zuten. Etxolako horma bat margotu zuten beraiek egindakomarrazkien zatiekin. «Herri hezitzailearen pedagogia erabiltzen saiatzenari gara aspalditik herrian, udala, guraso, haur, erertirodun... adin tarte ez-berdineko kideen artean. Egitasmoarekin haurrek Etxola bere sentitu de-zaten lagunduko du», azaldu dute ekimenaren bultzatzaileek. I.G.L.

ETORKIZUNAREN IZARRAOriamendi auzoak 60 urte bete dituela-eta festa egin zuten maiatzaren 1ean,eta larunbatean plaka bat jarri zuten auzoko iturrian, urteurrena gogoan.Oroigarria erakutsi zuten auzoko zaharrenak, Jesusa Mendizabal, eta se-nar-emazte zaharrenek, Teodoro Mujika eta Teresa Goya. Hitz batzuk esanzituen Juan Ignazio Sarasola auzokideak ekitaldian, tartean, «oroigarri horiizan dadila iraganeko lekuko eta etorkizunaren izarra». I.G.L.

HAMAHIRU BIKOTE MUSEANLarraulgo kultur astearen barruan, ohiko mus txapelketa jokatu zuten la-runbat arratsaldean. Hamahiru bikote elkartu ziren Katillu-Txulo elkarte-an musean jolasteko eta sari nagusia arkumea izan zen. Larunbatean ere Ru-per Ordorikaren kontzertua izan zen elizan, eta igandean eman ziotenamaiera kultur asteari talo eta gaztaina jatearekin. I.G.L.

ELKAR EZAGUTZEKO PARADAIzaera soziala duten elkarteen topaketa egin zuten ostiralean Zerkausian,Tolosako Udalaren laguntzarekin. Unai Lizaso EIBEko kidearen hitzak en-tzun ondoren, luntxa egin eta gero zenbait elkarteren aurkezpenak entzute-ko aukera izan zen. Beste elkarte batzuk mahai informatiboa jarri zuten.Guztira 25 elkarte inguruko ordezkariak izan ziren topaketan. I.G.L.

Page 7: 107.6 fm  · zagun garena / Euskara gara gu / ta kantuz dakargu / ez zedin kon-daira hartan galdu / bardoen le-kuan, bertsoa lehertua / festa hau da gure mendekua. / Irautea ez da

Ia ehun patinatzaile aritudira Usabal kiroldegian III. Irristaka Indoorproba eta GipuzkoakoI. Gaztemailako Indoor Txapelketaizan ziren jokoan

Erredakzioa Tolosa

Maila handiko jarduna izan zenigandean Tolosako Usabal kirol-degian. III. Irristaka Indoor pro-ba eta Gipuzkoako I. Gaztemaila-ko Indoor Txapelketa izan zirenjokoan eta guztira ia ehun pati-natzailek parte hartu zuten. Ki-roldegiko kantxan itzulia 40km/h abiadurak gaindituz eginziren. Oviedo, Araba, Bizkaia, Gi-puzkoa eta Nafarroatik etorrita-ko patinatzaileak izan ziren par-te hartzailean artean.III. Irristaka Indoor probari da-

gokionez, gizonezkoetan Alejan-dro Parra (Amaya Sport San An-tonio), Enrique Leiva (Marianis-tas) eta Asier Amiliano izan zirenlehen hirurak. Emakumezkoe-tan Saioa Mikelarena (AmayaSport San Antonio), Amaia Faber(Amaya Sport San Antonio), etaIrene Oquiñena (Amaya Sport

San Antonio) izan ziren lehensailkatuak. Gazteen mailan, mu-tiletan Egoitz Sanchez (AmayaSport San Antonio), Manex Civi-co (Irristaka Taldea) eta XimonVillalobos (Irristaka taldea), etanesketan Anne Lapuente (Saka-na), Sara Artieda (Cantolagua)eta Rita Correia de Fernandes(Sakana) izan ziren aurrenak be-raien probetan. Erreleboetan,helduetan Marias Flipis, AmayaSport San Antonio B eta BasrollerIT izan ziren lehen hirurak, etagazteetan Sakana A, Amaya

Sport San Antonio A eta Irristxi-kik B. Gipuzkoako gazte mailako

txapelketari dagokionez, alebinnesketan Irristaka taldeko MartaGarcia eta Naiara Vadillo izan zi-ren aurrenak, eta mutiletanIrristaka taldeko Julen Urkizar,Manex Civico, eta Ximon Villalo-bos. Infantil nesketan lehenen-goa Irristaka Taldeko Laura Gar-cia izan zen eta mutiletan BittorUrkizar. Eta jubenil nesketanIrristaka Taldeko Leire Estangaizan zen lehen sailkatua.

Usabal kiroldegia patinatzaileen elkargune bihurtu da beste behin. JOSU ARTUTXA

MIKEL LANDA, OMENDUAUrteroko ohiturari jarraituz, Zizurkilgo Urkamendi elkarte-ak Tourrean lehen euskalduna izan denari omenaldia eginzion. Aurten Mikel Landa omendu zuten, laugarren egin bai-tzuen. Landa ez zen bakarrik egon omenaldian, hainbat txi-rrindulari eta txirrindulari ohi ere izan baitziren: AbrahamOlano, Txomin Perurena, Mikel Nieve, Irene Caminos, MikelAstarloza, Haimar Zubeldia eta Pello Goikoetxea. ATARIA

KIROLAK 07www.ataria.eus •107.6 fm ASTEARTEA, 2017ko abenduaren 5a @TOLOSALDEAKIROL

Emakumeen bi taldeek egindute aurrera sokatiran Euskal Herriko 4x4txapelketan ezin izandute finalean sartumutilen bi taldeek

Imanol Garcia Landa Ibarra

Ibarran jokatu da Euskal Herriko4x4 Sokatira Txapelketaren li-gaxkako bigarren eta laugarrensaioa, eta etxekoek emaitza gazi-gozoak lortu dituzte. Emaku-mezkoen bi taldeek, Ibarra A etaBk, aurrera egin dute eta aben-duaren 17an finala jokatuko duteKortezubin (Bizkaia). Gizonez-koen txapelketan, Ibarra Bk sail-kapen onarekin bukatu zuen le-hen jardunaldia, eta zenbait al-daketa egin zituzten bi taldeekfinalerako sailkatzeko. Azkene-an, ez ziren ez bat ez bestea sail-katu.Emakumezkoetan, Ibarra Ak

eta Bk ondorengo aurkariakizango dituzte finalean: Ba-daiotz, Beti Gazte A, Txantrea Aeta Berriozar. Gizonezkoei dago-kionez, orain urtarrilean hasikoden 8x8 txapelketari begira jarri

beharko dira. Kortezubiko 4x4finalean ondorengo taldeakizango dira lehian gizonezkoe-tan: Baigorri, Beti Gazte, Sokarri,Ñapurrak, Berriozar B eta Txan-trea B.

Igandean Ibarrako kiroldegian egindako sokatira saio bat. JOSU ARTUTXA

PARETARI HELDUZTolosako Oargi elkarteak antolatutako VIII. Boulder Txapel-keta izan zen jokoan larunbatean. Lehenengo hiru sailkatuakondorengoak izan ziren: Eneko Kantero azpeitiarra, BeñatAzpe arrasatearra eta Julen Arriola aretxabaldarra. R. CALVO

Page 8: 107.6 fm  · zagun garena / Euskara gara gu / ta kantuz dakargu / ez zedin kon-daira hartan galdu / bardoen le-kuan, bertsoa lehertua / festa hau da gure mendekua. / Irautea ez da

Prekarizazioariaurre egitekoAsuncioneko langileek batetik, eta TOPAk bestetik,kalitatezko zerbitzua eskatu dute, beste behin, eskualderako

Rebeka Calvo

Asuncion klinikako langileek el-karretaratzea egin zuten larun-batean, azken urteetan jasatenari diren prekarizazioa salatze-ko. Ez ziren bakarrik egon, TOPAk batzarra egin zuen kulturetxean eta behin bukatuta, elka-rretaratzera gehitu ziren han bil-dutakoak. Herritar ugari ere ger-turatu zen babesa ematera.ELA eta LAB sindikatuek osa-

tutako langile batzordeak hainbatprotesta iragarrita, lehenengoalarunbatean burutu zuten; elka-rretaratzea, Trianguloan. Aben-duaren 13an izango dute hurren-go hitzordua, lau orduko lanuzteaegitea adostu baitute. Asuncionklinikako langileek ez dute hitzar-mena berritu 2010. urtetik.ELA sindikatuko idazkaritzako

arduradunak Oria-Goierrin, Alaz-ne Mantxolak, esan zuen langile-en eta zuzendaritzaren azken bile-ra azaroan egin zutela, eta ez zute-la aurrera pausorik eman.«Soldatak %1 igotzea erabakizuen, aldebakarrez, eta ez beste-rik. Gure eskaerak gehiago dira»,esan zuen.

Sindikatuek gogoratu zuten2010etik soldata berdinak dituz-tela eta beraz, zazpi urte hauetan3.000 eta 5.000 euroko galerakizan dituztela oinarrizko solda-tetan. Bestalde, lanaldia murriz-tu beharraz ere hitz egin zuten.«Asuncion klinikako langileokurtean 1.670 ordu egiten ditugulan, eta Osakidetza eta alor ho-rretako hainbat enpresa pribatu-

tan 1.592 ordu egiten dituzte».Hau da, Asuncioneko langileekOsakidetzan baino 78 lanordugehiago egiten dituzte.Klinikako medikuak joaten ari

direla ere aipatu zuten. «Lan bal-dintza txarrak dituzte, prekari-zazioaren adibide argia da», esanzuen Mantxolak. Zehazki trau-matologiako lau mediku joandira Asuncionetik.

«Bermeak eta edukiak izango dituen hitzarmen bat negoziatzea» eskatzen dute langileek. R. CALVO

ASTEARTEA 05AGENDA

Deialdiak

Berastegi.Energia gastua murriz-teko tailerra. Gipuzkoako Foru Al-dundiko Ingurumeneko eta Obra Hi-draulikoetarako departamentuak,Berastegiko Udalarekin elkarlanean,Gipuzkoa Argitu programaren ba-rruan, elektrizitate-kontsumoariburuzko datua ezagutzeko eskubi-dea praktikan jarri eta hortik abiatuzerabaki egokiak hartzeko balio duendoako tailerra antolatu du. Udale-txean, 18:00etan.

ATARIA IRRATIA09:00-11:00. Pasahitza.Eskualde-ko berriak, Iker Ibarluzearekin egu-raldiaren iragarpena, Durangon lanbana aurkeztuko duten Maite Gu-rurtxaga eta Arantxa Iturberi elka-rrizketak, Echesako langileen pro-testak, Jon Ander Galarragaren es-kutik Ekokultura, eta teknologiarentartean Beñat eta Sergi Android etaIphone plataformen inguruan. 12:00-13:00. Entzuteko Jaioak.16:00-18:00. Zebrabidea.18:00-20:00.Goizeko saioen onena.20:00. Kokondo. Oskar Tena musi-kaz.

28 KANALA12:30.Kulturrizketak.13:30. Gaurkoan Tolosaldetik.17:30. Gaurkoan Tolosaldetik.21:30. Gaurkoan Tolosaldetik.22:00. Adi Iskanbila! DJ Bull.23:30. Gaurkoan Tolosaldetik.

FARMAZIAK

Gaur

TOLOSA.Egunekoa.OlarreagaAranburu, I. Korreo kalea, 2. Telefonoa: 943 670128.Gauekoa.Morant Barber, R. Zabala-rreta lorategiak, 1. Tel.: 943 673849.

EGURALDIA

IKER IBARLUZEA

Gaur.Goiz hotza, izotz pun-tu batekin, behelainoa sorliteke, itxi samarra. Ondo-

rioz, izotza ez luke toki batzuetanbotako, behelainoa sortzen ez dentokietan bai. Ondoren, kostako ba-zaio ere altxako du, gainontzeko or-duetan, batez ere eguerditik aurrera,giro eguzkitsua. Ekialdeko haizea ibi-liko da eta tenperaturak zertxobaitirabaziko du, 11 gradu. Hala ere, orain-dik hotza egiten jarraituko du. Gaue-an zerua oskarbi geratuko denez,berriz ere tenperatura asko jaitsikoda. Izotza egiteko arriskua. ,00

Bihar.Hego haizea sartukoda indar pixka batekin, ten-peraturak beste koska bat

gora, 11-12. Egunaren lehen ordue-tan behe laino itxi samarra, behe lai-norik ez dagoen puntuetan izotza.Segituan altxako du eta eguneanzehar zerua oskarbi mantenduko da.Azken orduan hegoaldetik etamendebaldetik goi hodei batzukbaina giro eguzkitsua.

TOLOSALDEKOATARIA-k ez du bere gainhartzen egunkarian adierazitakoesanen eta iritzien erantzukizunik.

www.ataria.eusASTEARTEA, 2017KO ABENDUAK 5Argitaratzailea: Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMLege Gordailua: SS-1323-2013Koordinatzailea: Naiara Roldan de AranguizKudeatzailea: Iban Urdapilleta AlkizaleteEgoitza: San Esteban, 20, Tolosa.Telefonoa:943 65 56 95. E-posta:[email protected]: 661 678 818. [email protected]

Tolosa: 687 410 082. [email protected] Villabona-Aiztondo:687 410 022. [email protected]:687 410 [email protected]:687 410 118. [email protected] Alegialdea: 687 410 [email protected] Kirolak:673 06 11 32. [email protected] arreta zerbitzua: 902 82 02 01

Tolosaldeko Ataria diruz laguntzen duten erakundeak:Udalak: Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain,

Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu-Txarama, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Amasa-Villabona eta Zizurkil

Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMko kideak:

Tolosaldekogizarte

eragileak

ATARIA IRRATIA107.6FM

AGERRALDI JENDETSUATOPAk agerraldi jendetsua egin zuen Tolosako kultur etxe-an, larunbatean. Areto nagusia bete eta azken albisteen berrieman zuten. Asuncion klinikan traumatologiako 4 medikujoan direla esan dute, itxaron zerrendak luzatzen ari dira. R. C.