1. panela · 2012. 11. 8. · lurrikarak, tsunamiak eta urakanak albo batera ut-zita, gaur egun...

7

Upload: others

Post on 18-Jan-2021

4 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: 1. PANELA · 2012. 11. 8. · Lurrikarak, tsunamiak eta urakanak albo batera ut-zita, gaur egun munduko biztanleriaren % 11k gutxienez –783 milioi pertsonak– ez du edateko ura
Page 2: 1. PANELA · 2012. 11. 8. · Lurrikarak, tsunamiak eta urakanak albo batera ut-zita, gaur egun munduko biztanleriaren % 11k gutxienez –783 milioi pertsonak– ez du edateko ura

1. PANELA

Zer da osasuna? Ba al da osasuntsu egoteko eskubiderik?Osasuna gaixotasunik ez izatea edo arreta medikoa jasotzekoaukera izatea baino gehiago da; bizitzako alderdi guztiak ukit-zen dituen oinarrizko eskubidea da eta horregatik da hain ga-rrantzitsua osasuna modurik zabalenean ulertzea.

Erakusketa honek ezagutzera eman nahi du osasunerakogiza eskubidearen edukia eta gure bizitza baldintzatzenduten eta desberdintasunak sortzen dituzten faktore (osa-sunaren baldintzatzaile sozialak) guztien gainean jokatzekobeharra. Horretarako, istorio honetako protagonistak, Alli-kay-k, bidaian lagunduko digu. Osasunaren sustatzailea dabere komunitatean eta pertsonen osasuna hobetu nahi ba-dugu, giza eskubideen aitorpenerako lan egitera gonbidat-zen gaitu. Hainbat pertsonairen bitartez benetako kasuakazalduko zaizkigu erakusketan eta osasuna eskubidea delaulertzeko argitu, eztabaidatu eta iruzkindu nahi ditugun gal-derak planteatuko dizkigu.

Bidaia egin nahi duzu?

Osasunerako eskubidea ahalik eta osasun mailarik altuenalortzeko beharrezkoak diren erraztasun, ondasun, zerbitzueta baldintza sorta guztiaz gozatzeko eskubidetzat hartubehar da.

Argitaratzailea eta banatzailea: Prosalus eta Espainiako Gurutze GorriaDiseinua eta maketazioa: estudio blgInprimatzea: AdvantiaLege-gordailua: M-34174-2012

Liburuxka hau Prosalus eta Espainiako GurutzeGorria erakundeek, Garapenerako LankidetzarenEspainiako Agentziarekin batera finantzatutako"Comprendiendo el derecho humano a la salud:la importancia de los determinantes sociales dela salud" proiektuarekin batera argitaratutakomaterialaren parte da.

Argitalpen horretako edukia Prosalus etaEspainiako Gurutze Gorriaren erantzukizuna daeta ez du zertan AECID (GarapenerakoNazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentzia)erakundearen iritzia jaso.

Page 3: 1. PANELA · 2012. 11. 8. · Lurrikarak, tsunamiak eta urakanak albo batera ut-zita, gaur egun munduko biztanleriaren % 11k gutxienez –783 milioi pertsonak– ez du edateko ura

1986an, Osasunaren Sustapenari buruzko Nazioarteko LehenKonferentzia antolatu zen. Konferentzia horretan sortu zen“Guztientzako osasuna 2000. urtean” helburua lortzeko eginbeharreko ekintzak zehazten zituen Ottawako gutuna. Dokumentu hark osasun ona izateko beharrezkoak diren bal-dintzak edo aurrebaldintzak finkatzen zituen: bakea, hez-kuntza, etxebizitza, elikadura, errenta, ekosistema egonkorra,justizia soziala eta ekitatea.

Jakina da hori ez dela horrela eta denok ez garela baldintzaberetatik abiatzen: zazpi lagunetik batek gosea pasatzen ja-rraitzen du; 69 milioi haur eskolatu gabe daude oraindik eta759 milioi helduk ez dute oinarrizko ikasketarik; milioika la-gunek ez dute etxebizitza egokirik, gatazka armatuek milioikahildako eta lekualdatu sortzen dituzte; klima-aldaketa mi-grazioak eta behartutako lekualdaketak eragiten ari da etabaita elikaduraren segurtasuna kaltetzen ere…

Horrek guztiak osasun mailako desberdintasunak ekartzenditu, esate baterako:

• Alderantzizko arreta: gaixotasun-kargaren % 93 garapen bi-dean dauden herrialdeetan gertatzen da, baina mundukoosasun-gastuaren % 11 soilik kontsumitzen dute.

• Japoniako bizi itxaropena 83 urtekoa da eta Sierra Leona-koa, berriz, 47,8koa, 2011ko PNUD txostenaren arabera.

• 2010eko azaroan argitaratutako LANEren Gizarte Segurant-zari buruzko Mundu mailako Txostenaren arabera, munduanbost lagunetik batek ez du gizarte-segurantzak ematenduen oinarrizko babesik.

3. PANELA2. PANELA

Osasun mailako desberdintasunak aipatzen ditugunean, sozialki,ekonomikoki, demografikoki edo geografikoki definitutako biz-tanleria taldeetan gertatzen diren bidegabeko alde sistematikoeta eragozgarriez ari gara. Diru-sarrera handiagoa, hezkuntzamaila handiagoa edo lanbide-egoera hobea dutenek gehiago bi-zitzeko eta osasun-arazo gutxiago izateko joera dute.

Osasun arloko desberdintasuna duela urte batzuk baino han-diagoa da gaur egun eta areagotzen jarraitzen du. Hori ez dapobretutako herrialdeetan soilik gertatzen, gure herrialdeaneta garatutako edozein herrialdetan ere desberdintasun han-diak topatuko ditugu.

Hazkunde ekonomikoak aberastasuna areagotzen du he-rrialde askotan, baina horrek bere horretan ez du besterikgabe osasun-egoera nazionala hobetzen. Etekinak zuzen ba-natzen ez badira, hazkunde ekonomikoak bidegabekeriak la-rriagotu ere egin ditzake (eta hala gertatzen ari da).

Osasun-arazo gehienak eta heriotza goiztiarraren arrazoi na-gusiak sozialki baldintzatutako faktoreek eragiten dituzte, halanola hezkuntzak, lan-egoerak, errentak, inguruneak, lurral-deak edo gizarte-bazterketak eta horiek modu desberdineaneragiten dute biztanleriarengan eta osasun-sektorea gaindituegiten dute. Ospitale oso onak izanagatik ere, osasunaren ho-bekuntzak desberdintasunen murrizketa ere ekarri behar du.

Page 4: 1. PANELA · 2012. 11. 8. · Lurrikarak, tsunamiak eta urakanak albo batera ut-zita, gaur egun munduko biztanleriaren % 11k gutxienez –783 milioi pertsonak– ez du edateko ura

5. PANELA4. PANELA

Gizon-emakumeen osasuna desberdina eta bestelakoa da1.Desberdina osasunean eta gaixotasun-arriskuetan modu des-berdinean adierazten diren faktore biologikoak daudelako(genetikoak, herentziazkoak, fisiologikoak eta abar). Desber-dina da, hein batean generoak azaltzen dituen beste faktorebatzuk daudelako eta emakumeen osasunean modu bidega-bean eragiten dutelako. Emakumezkoen erikortasunaren etaheriotza-tasaren arrazoi nagusi askok, bai herrialde aberatse-tan, bai garapen bidean dauden herrialdeetan, gizarteak haie-kiko duen jarreran eta politiketan dute jatorria.

Generoa ez da emakumearen sinonimoa, ez da sexua be-zala kategoria biologikoa, ezta biztanleria zatitu eta gizon-emakumeen ezaugarriak ezagutzeko aldagai demografikoaere. Generoak gizonezkoa edo emakumezkoa izateari egot-zitako rolei, erantzukizunei eta aukerei egiten die errefe-rentzia eta baita gizon-emakumeen eta haurren harremansoziokulturalei eta boterezko harremanei ere. Ezaugarri, au-kera eta harreman horiek sozialki eraikita daude eta soziali-zazio-prozesuaren bidez ikasten dira. Kultura bakoitzeanespezifikoak dira eta denborarekin aldatu egiten dira; ho-rregatik, emakumeek eskubideei eta aukerei dagokienez su-fritzen dituzten desberdintasunak aldatu egin daitezke etaaldatu egin behar dira.

1. Rohlfs, Borrell eta Fonseca, 2000

Pertsona baten osasun-egoera bere egoera sozio-ekonomi-koak baldintzatzen du hein handian. Diru-sarrera gutxiko he-rrialdeetan, bizi itxaropena 57 urte ingurukoa da batez besteeta diru-sarrera handiko herrialdeetan, berriz, 80 urtekoa.

Osasunaren baldintzatzaileez ari garenean, pertsonak zein bal-dintzetan jaio, hezi, lan egin eta bizitzen diren aipatzen dugu;osasunez bizitzea ahalbidetzen duten baldintzak, besteakbeste, ura eskuratzeko aukera segurua, etxebizitza-baldintzaegokiak eta elikadura eta lan segurua eta osasungarria dira.

Askotan osasun txarraren arrazoitzat norberaren jarrera pert-sonalak ezartzen ditugu eta, beraz, pertsonei egozten dieguberen osasuna babesteko karga edo erantzukizuna. Osasu-narekin edo “bizimoduarekin” zerikusia duten jarrerak ez dirabeti norberak egindako aukera pertsonal eta askeak izaten.Gizadiaren hiru laurdenak ez du osasunerako oinarrizkoakdiren faktoreak libreki hautatzeko aukerarik, hau da, elikaduraegokia jarraitzeko, giro osasungarrian bizitzeko edo osasune-rako kaltegarria ez den lan atsegina izateko aukerarik ez du.

Badira gure osasunean eragiten duten, baina hain gertukoakez diren beste elementu batzuk ere: generozko desberdinta-sunak, hezkuntza eta informazioa jasotzeko aukera eta abar.Faktore horiek desberdintasun handiak eragiten ari dira pert-sonen osasunean.

Page 5: 1. PANELA · 2012. 11. 8. · Lurrikarak, tsunamiak eta urakanak albo batera ut-zita, gaur egun munduko biztanleriaren % 11k gutxienez –783 milioi pertsonak– ez du edateko ura

7. PANELA6. PANELA

Erakusketako panelean 2010eko lurrikararen ondorengo Hai-tiko datuak azaltzen dira, baina herrialdearen egoera honda-mendiaren aurretik ere oso txarra zen. 2009. urtean, Haitikoekonomia kontinente amerikarreko txiroena zen eta mun-duko ahulenen artean zegoen; biztanleriaren % 58k ez zuenedateko ura eskuragarri; etxebizitzen % 40k ez zuen elika-gaietarako eskuragarritasun egokirik eta lurrikararen aurretikgaixotutako edo zauritutako pertsonen % 44k ez zuen osa-sun-zerbitzua eskura, horren kostu ekonomikoak zirela eta.

Nazio Batuen Batzar Nagusiak, 2010eko uztailaren 28an, eda-teko ura eta oinarrizko saneamendua bizitzaz eta giza esku-bide guztiez gozatzeko funtsezko giza eskubidetzat aitortzenzuen ebazpena onartu zuen. Oraindik ezinezkoa da asko-rentzat, ordea.

2012ko martxoan edateko ura eskuratzeko aukerarik gabekopertsonen proportzioa erdira murrizteko Milurteko GarapenHelburua lortu zen. Hori albiste ona da, baina ez da erabatekoarrakasta. Lurrikarak, tsunamiak eta urakanak albo batera ut-zita, gaur egun munduko biztanleriaren % 11k gutxienez –783milioi pertsonak– ez du edateko ura eskuratzeko aukerarik eta2.500 milioi pertsonek ez dute saneamendu egokirik. Egungojoerak horrela jarraitzen badu, 2015. urtean 2.700 milioi lagunizango dira oinarrizko saneamendurik izango ez dutenak.

Inguratzen gaituzten ingurumen-baldintzek zuzenean eragitendute gure osasunean. Zenbait faktore beste batzuk baino na-barmenagoak dira; esate baterako, badakigu kutsadurak gureosasuna kaltetzen duela, baina ba al dakigu nolakoa izan beharduen etxebizitza osasuntsu batek? Etxebizitzaren ezegonkor-tasun-egoerak milioika pertsonaren osasunari eragiten dio, be-reziki, biztanleria pobreenei eta talde zaurgarrienei, hala nola 5urtetik beherako haurrei, gaixotasun kroniko larriak sufritzendituzten pertsonei, nolabaiteko minusbaliotasuna dutenei etaadinekoei, denbora gehiena etxean igarotzen baitute.

Etxebizitza egokiak babesteko teilatua izatea baino gehiagoesan nahi du. Leku pribatua, behar adinako lekua, segurtasuna,argiztapena, behar adinako berokuntza eta aireztapena eta ur-hornidurako zerbitzuak, saneamendua, hondakinen ezabapenaeta abar izango dituen oinarrizko azpiegitura egokia izatea esannahi du. Gaur egun jende askok pairatzen du pobrezia energe-tikoa, hau da, ezin dute etxeko oinarrizko beharrak asetzekobehar adina energia ordaindu edo diru-sarreren kopuru handiahoriek asetzera bideratzen dute.

Page 6: 1. PANELA · 2012. 11. 8. · Lurrikarak, tsunamiak eta urakanak albo batera ut-zita, gaur egun munduko biztanleriaren % 11k gutxienez –783 milioi pertsonak– ez du edateko ura

9. PANELA8. PANELA

Hezkuntza osasunaren baldintzatzaileetako bat da, pobreziaerauzteko eta herritarrei aukera-berdintasuna eskaintzekotresna pribilegiatua delako.

Hezkuntzak –formalak, nahiz ez formalak– pertsonei eza-gutza emateaz gain, garapen pertsonala bultzatzen du, he-rritartasunerako gaitasunak eskaintzen dizkigu etalan-munduarekiko lotura egiten du. Hezkuntzak garrantzi be-rezia du eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalen babeseanaurrera egiteko.

Haurren heriotza-tasa ere izugarri murrizten da emakumeekhezkuntza jaso duten biztanlerietan. Bolivian, esaterako, hez-kuntzarik gabeko amengandik bizirik jaiotako haurren he-riotza-tasa 1.000tik 100ekoa da eta gutxienez bigarrenhezkuntza egin duten amengandik jaiotako haurrena, berriz,1.000tik 40koa.

2000. urtean, Milurteko Adierazpena sinatuta, 189 herrialdekpobreziaren aurka borrokatzeko eta mundu bidezkoagoarenalde aurrera egiteko konpromisoa hartu zuten. Horretarako,zortzi helburu finkatu ziren, Milurteko Garapenerako Helburu(MGH) delakoak.Definitutako helburuek eta adierazleek osasunaren sektoreakherrien garapenean duen garrantzia erakusten dute. Helbu-ruetako hiru zuzenean osasunera bideratuta daude:

- Haurren heriotza-tasa murriztea- Amaren osasuna hobetzea- GIB/HIESa, paludismoa eta beste gaixotasun batzuei aurre

egitea

Hala eta guztiz ere, helburu guztiek eragiten dute moduesanguratsuan biztanleen osasunean eta ongizatean. Hain-bat dira osasunean eragiten duten baldintzatzaile sozialak etaosasunarekin zuzenean lotutako MGHen eta osasunarekinhain argi lotuta ez daudenen artean sinergia sortzen dutenak.

Esate baterako, 1. MGH lortzea (muturreko pobrezia eta go-setea murriztea) funtsezkoa da pertsonen bizi-baldintzak ho-betzeko; gizon-emakumeen arteko berdintasuna bultzatzea(3. MGH) ezinbestekoa da emakumeei eta haurrei izugarri era-giten dieten osasun mailako desberdintasun handienak eza-batzeko; eta ingurumenaren iraunkortasuna bermatzeak (7.MGH) uraren, oinarrizko saneamenduaren eta abarren horni-dura eta eskuragarritasuna jasotzen ditu helburuen artean.

MGH bakoitzean egindako lana ezinbesteko pieza da puzzleaosatu eta osasunerako eskubidea bermatzeko.

Page 7: 1. PANELA · 2012. 11. 8. · Lurrikarak, tsunamiak eta urakanak albo batera ut-zita, gaur egun munduko biztanleriaren % 11k gutxienez –783 milioi pertsonak– ez du edateko ura