1 1. dispertsioaren datuak1 1. dispertsioaren datuak 1. 1 azaro-abenduko datuak iaz bezala, euskal...

37

Upload: others

Post on 26-Feb-2021

4 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: 1 1. DISPERTSIOAREN DATUAK1 1. DISPERTSIOAREN DATUAK 1. 1 Azaro-abenduko datuak Iaz bezala, euskal preso politikoen kopurua apaldu bada ere, (2015 bukaeran 403 euskal preso politiko
Page 2: 1 1. DISPERTSIOAREN DATUAK1 1. DISPERTSIOAREN DATUAK 1. 1 Azaro-abenduko datuak Iaz bezala, euskal preso politikoen kopurua apaldu bada ere, (2015 bukaeran 403 euskal preso politiko

1

1. DISPERTSIOAREN DATUAK

1. 1 Azaro-abenduko datuak

Iaz bezala, euskal preso politikoen kopurua apaldu bada ere,(2015 bukaeran 403 euskal preso politiko baziren 74 espetxeetandispertsatuak) azpimarratu behar dugu askatasun horien gehiengozabala kondena amaierengatik gertatu dela eta kasu gehienetankondena luzeak. Nabarmendu behar da hala ere espetxeen zenbakiaez dela txikitu, ezta ere bisitak egiteko batez beste egin behar denkilometroen kopurua.

348 EUSKAL PRESO POLITIKO 345 EUSKAL PRESO POLITIKO 69 ESPETXEETAN

DISPERTSATUAK 2 euskal preso politiko Euskal Herriko 2 espetxetan 266 euskal preso politiko Espainiar estatuko 42

espetxetan 75 euskal preso politiko Frantziar estatuko 23

espetxetan Euskal preso politiko 1 Portugalen Euskal preso politiko 1 Suitzan 4 adingabeko euren amekin dispertsatuak 3 euskal preso politiko gaixo larri espetxe arinduan

1.2 Trasladoak

2016 urtean, 51 traslado izan ziren :

23 estatu espainiarrean 19 estatu frantsesean 5 estatu frantsesetik estatu espainolera 2 estatu espainoletik estatu frantsesera 2 beste herrietan

Urte bukaeran, 2 euskal preso bakarrik daude Euskal Herrikopresondegitan, biak larriki eri eta kideengandik isolatuak. Horraazaro-abenduko lekualdaketak:

Azaroaren 3an Oroz Mikel Liancourt-etik Muret-era Azaroaren 3an Etxeberria Jon Liancourt-etik Uzerche-

ra Azaroaren 8an Txapartegi Nekane Zurich-eko

Gefängnis espetxera (Suitzan)

Etxerat

Page 3: 1 1. DISPERTSIOAREN DATUAK1 1. DISPERTSIOAREN DATUAK 1. 1 Azaro-abenduko datuak Iaz bezala, euskal preso politikoen kopurua apaldu bada ere, (2015 bukaeran 403 euskal preso politiko

2

Azaroaren 10ean Zengotitabengoa Andoni Monsanto-tik Vale de Judeus espetxera (Portagulen)

Azaroaren 15ean Aranalde Maite Poitiers-etik Rennes-era

Abenduaren 14an Txibite Mertxe Fleury-tik Soto delReal-era

Abenduaren 14an, Olabarrieta Iker Huelva-tik Sevilla II-ra

Abenduaren 19an Lasa Sebas Huelva-tik Villena-ra Abenduaren 28an Labeaga Urko Murtzia-tik Villabona-

ra

1.3 Azaro-abenduko askatasunak

Azaroaren 19an, Lete Alberdi Jose Ramon, Azkoitia –A-Lama-tik – 21 urtez ihesan, 15 urtez preso

Azaroaren 24an, Oiartzabal Anartz, Donostia – OcañaI-etik – 14 urte

Azaroaren 26an, Curto Saul, Bilbo – Fresnes-etik etaBarajasera eraman izan ondoren – 4 urte

Abenduaren 4an Madina Tomas, Galdakao –Foncalent-etik – 2 urte

Abenduaren 13an Etxaniz Julen, Donostia – CastelloII-tik – 8 urte

Abenduaren 13an Landaberea Arkaitz, Donostia –Mansilla-tik – 8 urte

Abenduaren 13an, Gurrutxaga Oroitz, Orereta – Irun-en utzi ondotik – 4 urte t’erdi

Abenduaren 15ean, Agirre Oihana, Donostia – Brieva-tik – 5 urte

Abenduaren 21ean, Balerdi Xabier, Donostia –Herrera de la Mancha-tik – 24 urte

Abenduaren 25ean, Trenor Carlos, Donostia – OcañaIItik – 9 urte

2. OSASUN ESKUBIDEA

Espetxeetako baldintzek, etengabeko tensioak eta kondenenluzapenak osasun arazo asko sortzen dizkiete presoei. Jadanik erizirenak erabat sendatzea ezinezkoa dute, eta osasun ona zutenekpatologia ezberdinak garatzen dituzte. Garbiketa eta janari arazoak,segipen eskasa, konfiantzazko medikuak ikusteko debekua,

Etxerat

Page 4: 1 1. DISPERTSIOAREN DATUAK1 1. DISPERTSIOAREN DATUAK 1. 1 Azaro-abenduko datuak Iaz bezala, euskal preso politikoen kopurua apaldu bada ere, (2015 bukaeran 403 euskal preso politiko

3

etengabeko trasladoak, oztopo izugarri handiak dira eremu honetansenide, abokatu eta presoak jarraitzen dituzten profesionalentzat.

Horrez gain, euskal presoei aplikatzen zaizkien segurtasunneurri bereziek segipena eta tratamendua are gehiago zailtzendituzte, kanpoko kontsultak atzeratuz edota galaraziz. Salatzenditugun eskubideen urraketa guztiak oso larriak dira, baina eremuhonetan muturreko egoetara eramaten gaituzte, oinaze handiasortuz. Balantze honetan 2016eko urtean aipagarriak izan ziren etakezka handiena sortu zuten kasuak laburbiltzen ditugu.

Urte bukarean, espetxe arinduan ziren 3 presoen gain, 11 zirenlarriki eri diren presoen zerrenda osatzen zutenak (ikus zerrendakapitulu honen bukaeran), jakinez beste hainbat presok, egoeraberean, anonimotasunean mantentzea nahiago dutela.

Lorentxa GuimonBere osasun egoera dela-eta eta Bagoaz-en eskutik mobilizazio

sendo baten ondotik baldintzapeko askatasuna onartu ziotenLorentxaGuimon euskal preso politikoari otsailaren 25ean :Crohngaixotasuna du 1991az geroztik, eta azken hilabetean asko okertuzen bere egoera.

Bestelakoa ezin zitekeen izan erabaki honekin poztu ginen.Haatik, bere egoeragatik onartu zen askapen hau, hiru hilabetezatzeratu zuen prokuradoreak, bitartean Lorentxaren egoerak okerreraegin zuelarik: hiru aldiz izan zen ospitaleratua.

Gorka FraileBadajozeko kartzelan (750 km) den Gorka Fraile larriki gaixo

dagoen presoetako bat da. Apirilaren 29an, bertako ospitaleraeraman zuen poliziak OBTA (Ordenadore Bidezko Tomografia Axiala)bat egin ziezaioten, 2015eko martxoan diagnostikatu ziotenmingaineko minbiziaren jarraipena egiteko beharrezkoa.Eskuburdinak jarrita egin zuen bidai osoa presoak, baina makinansartu aurretik kendu egin zizkioten; tomografía bat egiteko uneanjokabide logikoena. Horren aurka, OBTA hori egiteko arduradunakFraileri berriro eskuburdinak jarri ziezaioten exijitu zien poliziei. EzFraileren azalpenek, ez gelan polizia zaintza egoteak, eztatomografoan metalezko objektu bat sartzeko irregulartasunak ezzuten lortu medikuak exijentzia horretan etsi zezan. Azkenean,eskuburdinak jarri zizkioten berriz Gorka Fraileri. Kontrasterakobeharrezkoa den bidea jartzea asko zaildu zuen horrek, presoarimina eta urduritasuna sorraraziz.

Urtebete inguru lehenago, interbentzio kirurgiko bat eginziotenean, lesioaren erresekzioa burutuz, ospitale berean arazoak

Etxerat

Page 5: 1 1. DISPERTSIOAREN DATUAK1 1. DISPERTSIOAREN DATUAK 1. 1 Azaro-abenduko datuak Iaz bezala, euskal preso politikoen kopurua apaldu bada ere, (2015 bukaeran 403 euskal preso politiko

4

sufritu zituela gogorarazi behar da. Arazoak ospitalean ingresatubezain laster suertatu ziren, zaintza poliziaren aldetik. Ospitaleratubezain laster eskuburdinez lotua izan zuten une oro, ebakuntzaburutu arte. Gauez behin eta berriz trabatu zitzaion zaintza poliziarenaldetik bere atseden eta loaldia: mehatxuak, ahotsak, oihuak, kolpeakparetan... Polizia ebakuntza-gela bertan sartu zen, ebakuntza burutuarte han egonda.

Elkarteak, OBTA arduradunaren etika profesional izpirik gabekojarrera salatu zuen. Etxeratek ezagutzen zuen kontsulta edoazterketa egoki bat egiteko eskuburdinak kentzea eskatzen dutenmedikuen jarrera, baina lehen aldia zen, kontrako egoera ematenzela.

Ekainan, Audientzia Nazionalak bere bizitokitik hurbil denkartzela baterako lekualdaketa ukatu zion presoari. KartzelaErakundeek zein Kartzela Zaintzako Auzitegi Zentralak jadanik ukatuzuten eskaera. Ekainan, presoaren abokatuek aurkeztutako apelazio-errekurtsoa atzera bota zuen Audientzia Nazionalak. Beste euskalpreso politikoen aurreko eskaerak ukatzeko auto eredu berberaerabili zuen auzitegiak, erresoluzio indibidualizatua erakusten duenaldaketa nabarmenik gabe.

Aitzol GogorzaEkainaren 13, 14 eta 15ean, Aitzol Gogorza, larriki eri den eta

Basauriko espetxean preso dagoen euskal preso politikoa 3 egunezingresatua izan zen Basurtoko ospitalean antsietate krisi batengatik.Oreretako presoak eboluzio kronikoa eta ezgaitasunezko ObsesioKonpultsio Desoreka du, eta Desoreka Depresiboa autolisiarriskuarekin (bere buruaz beste egiteko ideia, arrisku handia duzentzu honetan). Gaixotasun hau ideia zehatz baten buruzko obsesiopatologikoa, irrazionala, adierazten du. Ezin du gainetik kenduobsesio hori, nahiz eta konturatu obsesioa dela. Obsesio horizalantzan jartzen duena susmagarri bilakatzen da anitzetan. Askotan,oso gogor egiten zaie egun osoan ideia bat burutik ezin kentzea, etaedozein “irtenbide” nahiago dute horrela jarraitzea baino.

Bere egoera biziki larria da. Sufrimendu handia pairatzen dutemota honetako gaixoek. Gainera, bere inguruak ere oso gaizki pasaohi du, ez dakielako nola egin aurre gisa honetako kasu bati.Espetxea gisako toki hertsibatean are larriagoa bilakatzen du arazoa.Krisialdiak bata bestearen ondotik suertatzen ari dira, bere buruazbeste egiteko saioekin tartekatua, eta aldiro ingresatu behar izatendute Basurtuko Ospitalean.

Eboluzio luze honen ondorioz, krisialdien arteko tarteak geroeta gehiago murrizten dira eta suspertze maila gero eta apalagoa da.Auzitegi-Medikuntzako Euskal Erakundeko txostenaren arabera(2014ko apirilaren 11koa, Aitzolekin egon ondoren egindakoa),diagnostikoa honako hau da: Obsesio-konpulsio Desoreka. Depresio

Etxerat

Page 6: 1 1. DISPERTSIOAREN DATUAK1 1. DISPERTSIOAREN DATUAK 1. 1 Azaro-abenduko datuak Iaz bezala, euskal preso politikoen kopurua apaldu bada ere, (2015 bukaeran 403 euskal preso politiko

5

Desoreka. Suizidioaren arrisku handia. Ondorioz, espetxetik kanpoegotea tratamenduarentzako lagungarri litzatekeela dio. Egoera osolarria izan arren, Aitzolen abokatuek egungo legediaren araberaegindako askatasun eskaerak bata bestearen jarraian ukatuak izandira.

Abuztuaren 6tik 12ra, gose greba bat burutu zuen. Protestaneurri hori bere askapena exijitzeko egin zuen, gaixotasun larri etasendaezinak dituzten presoen kasuan egungo legediaren baitanjasotzen baita askatasun eskubide hori, bere kasuan bezala.

Abenduaren 20an, Aitzol Gogorza Basurtuko ospitalean berrizingresatua izan zen. Aurretik, oso gaizki sentitzen zela komunikatu zionpresoak bere sendiari. Egun batzuk zeramatzan egoera horretan eta egunhartan okerrera egin zuen, horregatik, Aitzolek berak ospitaleratua izateaeskatu zuen. Bertan medikatua izan zen eta Basauriko espetxera eramanzuten berriz. Azken honekin, 24 dira espetxetik larritasunez ospitaleratuaizan ziren aldiak.

Josetxo ArizkurenEkainaren 24an, Josetxo Arizkuren, larriki eri den Iruñako

euskal preso politikoa, Pontevedrako A Lama espetxetik Murtziakoespetxera lekualdatua izan zen. Presoen trasladoetan izaten direnbaldintza txarrak zein Murtzian dauden beste euskal presoek pairatudituzten asistentzia desegokien aurrekariak direla-eta, kezka handiasortu zen senide eta gertukoengan, bere osasun egoeran izanditzakeen ondorioengatik.

Josetxo Arizkurenek Kardiopatia Iskemiko larria dauka eta stentbat ezarria. Lekualdaketa honen aurretik, Iruñeako presoa bi aldizingresatu zuten espetxeko erizaindegian oxigenoa behar zuelako.Galiziako espetxean Josetxo Arizkuren mediku asistentzia egokiajasotzen ari zen, baina Murtziako espetxean beste preso eri batzuekjasaten dituzten egoerek ez dute gaixotasunaren tratamendu egokiajasoko duenik iradokitzen. Gogorarazi nahi dugu bere garaianMurtzian preso zegoen eta minbizia diagnostikatuta zeukan besteeuskal preso politiko batek pairatutako tratu eta asistentzia ezegokiasalatu zuela: azterketa mediko batean aurkitutako metastasia 6hilabete beranduago jakinarazi zioten. Ospitaleko egonaldia etatratamendua bereziki gogorrak izan ziren preso harentzat,aurreikusitako 18 kimioterapia saio bakoitzean eskuburdinekin lotutaegon behar izan baitzuen. Horrez gain, ebakuntza egin zioteneanbere senideek berarekin bisita egin ahal izateko zailtasun handiakpairatu zituzten.

Bestalde, bidaiari-leku oso txikietan egin behar izaten dutebidaia presoek furgoneta barruan, denbora luzez mugitzeko edojarreraz aldatzeko ia espaziorik gabe, horrek suposatzen duen nekeeta ezinegon fisikoarekin, egun hauetako beroarengatik areagotua.

Etxerat

Page 7: 1 1. DISPERTSIOAREN DATUAK1 1. DISPERTSIOAREN DATUAK 1. 1 Azaro-abenduko datuak Iaz bezala, euskal preso politikoen kopurua apaldu bada ere, (2015 bukaeran 403 euskal preso politiko

6

Astebete iraun dezakeen bidaian espetxe ezberdinetan sartzendituzte, eta ohikoa izaten da helmugako espetxera heldu eta medikutxostena aztertu arte medikazioa bertan behera geratzea.

Josetxo Arizkurenen bikotea ere A Lamako espetxean zegoen.Lekualdatze honen ondorioz, eskubidez dagozkien bisitak bertanbehera geratuko dira eta euren senideek bisitak egin ahal izatekoEuskal Herritik 800 kilometrotara dauden espetxe ezberdinetarabidaiatzera behartuak ikusiko dira.

Ibon Fernandez Iradi Ekainaren 29an, Frantziako Kasazio Auzitegiak atzera bota

zuen Ibon Fernandez Iradi kartzelan gaixo mantentzeko epaia.2015ean, Iradiren espetxealdia eta gaixotasun larria bateragarriakzirela ebatzi zuen Zigor Ezartze Auzitegiak. Fernandez Iradirenabokatuak hedabideetan salatu zuenez, erabakia onartezina zen:eztabaida ez baita presondegi barruan artatua izan daitekeen ala ez;presondegiko tratamendua kanpoan eskura lezakeen bera den ala ezbaizik.

Ekaina bukaeran beraz, Frantziako Kasazio Auzitegiak atzerabota egin zuen auzitegi horren argudiaketa, eta Fernandez Iradirenaskatasun eskaera berriz aztertzeko agindu zion. Horrez gain, kasuaberriz aztertzeko epaitegiaren osaketa ezberdina izango da, hots,beste epaile batzuek aztertuko dute.

2011ko hasieran gaixotasunaren lehen sintomak pairatzen hasizen Fernandez Iradi. 2012ko udazkenean oinaze sintomen agerraldilarri batzuen ondoren, Toulouseko Purpan Ospitalean hainbat froganeurologiko egin zioten eta Esklerosi anizkoitza diagnostikatu zioten(Nerbio-Sistema zentralaren endekapenezko gaitz larria, sendaezin,kroniko eta progresiboa). Lannemezaneko espetxean aurkitzen da.

Abenduaren 15ean, aldiz, Pariseko zigorrak ezartzekoepaitegiak, Ibon Fernandez Iradiren kaleratzea errefusatu zuen.Epaimahai frantsesaren arabera, Ibon Fernandez Iradik pairatzenduen esklerosi anikoitza bere espetxe egonaldiarekin guztizbateragarria da.

Etxerat Elkarteak Frantses estatuak berriz ere argi eta garbi etamodu gordinean adierazi zuela oinarrizko giza eskubideei ematendion balio eza, hartutako erabakia, Fernandez Iradiren osasuneskubidea ezabatzea suposatzen duelako gogor salatu zuen.Etxeratek ez dio inongo zilegitasunik ematen, esklerosi anikoitza, etaholako gaitzak eskatzen dituen arreta medikoa eta zaintza, espetxekobizibaldintzekin bateragarria dela dioen txosten bateri. Esklerosianikoitza pairatzen duten zenbatek babestuko lukete halakoerabakia?

Etxerat

Page 8: 1 1. DISPERTSIOAREN DATUAK1 1. DISPERTSIOAREN DATUAK 1. 1 Azaro-abenduko datuak Iaz bezala, euskal preso politikoen kopurua apaldu bada ere, (2015 bukaeran 403 euskal preso politiko

7

Ibon IparragirreUrrian, Ibon Iparragirreren egoerak okerrera egin zuela jakin

izan genuen, osasun defentsetan beherakada bat jasanez. Horiadierazten zuten azkenekoz egin zituen analitikek, zeinetan benetakoarriskua suposatzen zuten baloreak erregistratu ziren. Jende orokdaki ze suposatzen duen horrek Hiesa C estadioan, larriena, duenpertsona batentzat. Espetxeak, gainera, kontu handia ezartzen duIbon gainontzeko kideengatik isolatuta mantentzeko, bere oinazeaareagotuz. Eta berea bezalako gaixotasun larri eta sendaezinenkasuan legeak ezartzen duen askatasuna ukatzen jarraitzen diote.Kartzelatzeak sekula bermatuko ez dion tratamendua, arreta etamediku zaintza ukatzen diote. Osasun eskubiderako sarbideaukatzen diote.

Abenduaren 7an, Ibon Iparragirreren senideek Etxeratijakinarazi zioten presoak erasoa jaso zuela Alcalá Meco kartzelakofuntzionarioengandik. Espetxeko zuzendari ordeak presoarierizaintzara joan behar zela esan eta gero gertatu zen. Ondoren,bertako funtzionario batek gela txiki batera eraman zuen Iparragirreeta eskua altxatu zuen bere aurrean jotzeko imintzioa eginez. Horrekfuntzionarioaren eskua geldiaraztera eraman zuen presoa. “Eskuakgeldirik” izateko ohartu zion funtzionarioak presoari eta jarraianhainbat aldiz kolpatu zuen Iparragirre, kasu batzuetan aurpegian ere.

Ibon Iparragirreren egoera oso larria zela salatu zuenEtxeratek. Ez zen lehen aldia Alcalá Mecoko funtzionarioengandikabusuak eta erasoak jasotzen zituela. Gertatutakoaren larritasunaripresoa larriki gaixorik dagoela gehitu behar zaio. HIESA du, C-3estadioan, eta gainontzeko preso gaixo larriekin gertatzen denbezala, salbuespeneko espetxe politikek blokeatuta dituzte egungolegediak barne hartzen dituen askatasun aukerak.

Ibai AginagaUrriaren 19an, hilabete batzuk aurrerago eskatutako mediku

bisita bat izateko Sevillako ospitalera eraman behar zuten Aginaga.Espetxetik ateratzeko unean, ordea, trasladoa burutu behar zuenGuardia Zibilak biluzte integrala exijitu zion Aginagari, eta hau ukatuegin zen. Egoerak tentsio handiko uneak sorrarazi zizkion presoari;Guardia Zibil bat presoa erasotzen saiatu zen ere. Geroago, presoakbere borondatez kontsultari uko egiten zion dokumentu bat sinatzekoaurkeztu zioten Aginagari, eta hau sinatzera ukatu zen ere. Izan ere,bera, arauditik kanpo zegoen katxeo batera ukatu zen, baina ezkontsulta medikoa egiteari. Haatik, Guardia Zibilak ez zuen ospitaleraeraman.

Ibai Aginagak gaitz kardiakoa pairatzen du, eta horregatik eginzuen eskaera aurreko astean burutu behar zuen kontsulta egiteko.

Etxerat

Page 9: 1 1. DISPERTSIOAREN DATUAK1 1. DISPERTSIOAREN DATUAK 1. 1 Azaro-abenduko datuak Iaz bezala, euskal preso politikoen kopurua apaldu bada ere, (2015 bukaeran 403 euskal preso politiko

8

Sevillan diren euskal preso politikoek txapeo bat burutu zutenAginagak pairatu zuen egoera salatzeko. Azpimarratu beharra dago,horrelako trasladoetan Guardia Zibilak ez dituela gisa horretakokatxeoak exijitzen, eta gainera, biluzte integralak egin behar direnbermeak ez direla betetzen horrelako kasuetan. Halere, trasladoaukatu zioten.

Horrez gain, Ibai Aginagak bezperan amaitu zuen lau egunlehenago larriki gaixo diren presoen alde hasitako gose greba:Aginagak konortea galdu zuen bere ziegan. Gose greba amaituta,Aginaga txapeoa burutzen ari zen (bere ziegan 24 orduz egon).

Joseba BordeAzaroaren 16an, Jaiki Hadi elkarteak Joseba Borde

Gaztelumendi preso politiko ugaotarrari koloneko minbiziadiagnostikatu ondotik, larrikin eri diren presoen zerrendan sartu zelajakinarazi zuen. Jaiki Hadik adierazi zuenez, «urte honetan zerrendalaburtu beharrean luzatu behar izateak zera adierazten digu: presoenosasun egoerak okerrera egiten jarraitzen duela eta ez dela inolakoneurririk hartzen errealitate honen aurrean». Hortaz, azpimarratuzuten «gaitz larriak sendatzeko edo kontrolatzeko guztiz desegokiaden espetxealdia ez dela kasu bakar batean ere eten urte osoan».

Kasu berri horrekin, 11ko zerrenda batekin bukatu genuen2016eko urtea.

1. Josetxo ARIZKUREN RUIZ (Iruñea, 1958) : Kardiopatiaiskemiko larria. Kateterismoa: Stent hodi batean.

2. Garikoitz ARRUARTE SANTA CRUZ (Hernani, 1980):Espondilitis Ankilosante, Artralgiak, Aldebiko ErrotulaKondropatia, Aldebiko sakroilitisa.

3. Jagoba CODO CALLEJO (Donostia, 1964):Espondilitis Ankilosante B 27negatiboa, pluripatologia koadroa.

4. Iñaki ETXEBERRIA MARTIN (Iruñea, 1964): MiopiaMagnoa koriorretinitis miopikoarekin, Eskuineko Begiko ErretinaHemorragia, Ikusmenaren zorroztasunaren galera, bi aldekoGlaukoma.

5. Ibon FERNANDEZ IRADI (Lasarte, 1971): EsklerosiAnizkoitza.

6. Gorka FRAILE ITURRALDE (Durango, 1970):Mingainaren kartzinoma epidermoideoa.

7. Aitzol GOGORZA OTAEGI (Orereta, 1975): eboluziokronikoa eta ezgaitasunezkoa duen Obsesio KonpultsioDesoreka, Desoreka Depresiboa autolisi arriskuarekin.

Etxerat

Page 10: 1 1. DISPERTSIOAREN DATUAK1 1. DISPERTSIOAREN DATUAK 1. 1 Azaro-abenduko datuak Iaz bezala, euskal preso politikoen kopurua apaldu bada ere, (2015 bukaeran 403 euskal preso politiko

9

8. Ibon IPARRAGIRRE BURGOA (Ondarroa, 1973): VIHC-3 estadioko infekzioa, lesio neurologiko garrantzitsuarekin,Enzefalopatia subakutua, laguntza psikologikoa behar izatendu.

9. Jose Ramon LOPEZ DE ABETXUKO LIKINIANO(Gasteiz, 1949): Bradikardia sintomatikoa, Kateterismoa,2014ko irailaren 19an taupada markagailu bat ezarri zioten,Prostatako adenoma. Zerbikoartrosia: Zerbikalgia. Bialdekokoxartrosia (Ezker aldakako artrosia 2002tik). Koxalgia.

10. Jesus Mª MARTIN HERNANDO (Basauri, 1962):Eskizofrenia paranoidea eta Antsietate Nahasmendu orokortua,Hasiera faseko Nahasmendu Kognitiboa, 2010/09/23an,bakartze erregimena eta egoera oso bortitzak urte luzez pairatuondoren, zainak mozten saiatu zen. Hori dela eta, Laguntzaprotokoloa (bere buruaz beste egiteko arriskua duteneiezartzen zaiena, eguneko 24 orduak lagun baten zaintzapeanegon behar direlarik) ezarria du. aranoia larriak izanditu,ahotsak entzuten aldiro eta zentzurik gabeko solasaldiak egitenditu maiz.

11. Joseba BORDE GAZTELUMENDI (Ugao, 1959): 5zentimetroko adenokartzinoma, IIa estadiokoa.

Etxerat

Page 11: 1 1. DISPERTSIOAREN DATUAK1 1. DISPERTSIOAREN DATUAK 1. 1 Azaro-abenduko datuak Iaz bezala, euskal preso politikoen kopurua apaldu bada ere, (2015 bukaeran 403 euskal preso politiko

10

3. DISPERTSIOAREN BESTEONDORIOAK

3.1 Istripuak

2014ko urtean, 10 auto istripu izan ziren, 2015ean 5,haietatik 4 apirilan. 2016eko urtean, 8 istripu jasan ditugu,haietako 3 ekainan, beste 2 azaroko asteburu berean.

2016an, dispertsio politikak eragindako lehen istripua jasozen urtarrilaren 24ko goizaldera. Olga Comes euskal presopolitikoaren lagun batek istripua izan zuen Mansillako (Leon)kartzelara bisitatzera zihoala, 05:20ak aldera “ziztu bizian”zihoan beste kotxe batek atzetik jo zuenean. Istripua Nafarroaeta Errioxa arteko mugan gertatu zen, eta biktimak azalduzuenez, “sekulako behelainoa” zegoen ordu horietan, bestekotxearen abiadura eta egin zituen maniobrengatik Comesenlagunaren kotxea errepidetik ateratzea eragin zutenak.Senidearen kotxea ezker atzekaldean jo zuen beste kotxeak.Aurrekaldea ezkerrera begira geratu zen eta atzeko parteaeskuinera: inertziarengatik alde bateko mediana zein besteakolpatu zituen. Polizia eta suhiltzaileei deitu ondoren, Lizarrakoospitalera izan zen ebakuatua senidea. Erradiografia etahainbat froga egin ondoren kontusio eta zauri ezberdinakzituela ikusi zen. Kotxea Logroñora eraman zuen garabiak,baina 09:00etako bisita egiteko aukera galdu zuen, ordu erdilehenago izatea derrigorrezkoa baita.

Otsailan 20eko asteburuan, Iñaki Bilbao presopolitikoaren bi senidek Castello II-tik bueltan zetozela izanzuten urteko 2garren istripua, gaua zela, Arkauten (Araba).Errepidean basurde bat agertu zitzaien eta ezin izan zutenkolpea ekidin. Kotxeko bidaiariek ez zuten larritasunezkokalterik jaso, errepideak abiadura txiki batera derrigortzenzuelako baina baita ere ordu horietan egiten zueneguraldiarengatik.

Maiatzaren 14an, Arkaitz Goikoetxearen bi lagunekurteko hirugarren istripua izan zuten Burgos inguruan,Valdemorotik bueltan zetozela, Madriletik, Goikoetxeabisitatzetik. Momentu zehatz batean, gidariak kotxearenkontrola galdu zuen, zeinak behin baino gehiagotan errepidekoerdibitzailea jo zuen, lehendabizi aurreko gurpil bat leherraraziz,eta ondoren atzekoa. Bi bidaiariek taxian jarraitu behar izan

Etxerat

Page 12: 1 1. DISPERTSIOAREN DATUAK1 1. DISPERTSIOAREN DATUAK 1. 1 Azaro-abenduko datuak Iaz bezala, euskal preso politikoen kopurua apaldu bada ere, (2015 bukaeran 403 euskal preso politiko

11

zuten ibilbidea, eta hasiera batean zauri larriak ez zituztelazirudien arren, hurrengo egunean bietako batek arreta medikoabehar izan zuen, zuen mina zela-eta.

Ekainaren 4an, Brievan 470 kilometrotara preso denOihane Agirreren bi senidek, auto istripua izan zuten bisitatikbueltan. 11 ordu eta ia 1000 kilometroren ondoren, Kanpetzuinguruan zirela, errepidean bapatean azaldu zen basurde batekgidaria abiadura murriztera eraman zuen, eta atzean zihoanfurgonetak kolpatu egin zuen senideen kotxea.

Ekainaren 12an, Puerto de Santa Marian, 1000 kilometrobaino gehiagora preso den Aitor Agirrebarrenaren lau senidekistripua izan zuten Salamanca inguruan bisita egitetik zetozela.Haien aurretik zihoan kotxeak bortizki balaztatu zuen etasenideek ezin izan zuten kolpea ekidin.

Ekainaren 26an, Topasen (Salamanka, 440 Km) presoden Gorka Lupiañezen bi lagunek –tartean adin txikiko bat –auto istripua izan zuten kartzelara bidean. Ondorioz, kaltematerial larriak izan zituzten eta bisitara berandu iritsi ziren.Hori dela-eta Lupiañez 15 minutu besterik ezin izan zuten ikusi.

Azaroaren 19an, urteko 7 eta 8. istripuak gertatu ziren gaueko21:30etan, Burgos-Gasteiz errepideko 34. kilometro inguruan.Basurde talde handi bat Huelvatik bisita egitetik zetorren furgonetarenbidean gurutzatu zen. Bertan, 6 senide eta bi gidari boluntariokbidaiatzen zuten. Animalia talde berdinarekin talka egin zuenfurgonetaren atzetik zetorren autoak, eta kasualitatez, kasu horretanMansilla, Leonetik, bisita egitetik bueltatzen zen senide bat zetorrenere.

Furgonetaren kasuan, 1750 kilometro eta 27 orduko ibilbideaeginda zeramatzan; kotxearen kasuan, 1000 kilometro inguru.Talkaren ondorioz, bederatzi pertsona hauek larrialdietan artatuakizan ziren; horietatik seik, lepokoa daramate, eta medikuaren aginduzatsedena behar dute. Horrez gain, Guardia Zibilaren beldurtzekojarrerari aurre egin behar izan zioten, zeinak azkenean, pertsona bati100 euroko isuna jartzeko modua topatu zuen. Bi ibilgailuek ezin izanzuten bidaiarekin jarraitu; kotxeak erabateko hondamena jasan zuen.

Etxerat

Page 13: 1 1. DISPERTSIOAREN DATUAK1 1. DISPERTSIOAREN DATUAK 1. 1 Azaro-abenduko datuak Iaz bezala, euskal preso politikoen kopurua apaldu bada ere, (2015 bukaeran 403 euskal preso politiko

12

3.2 Bisita eskubidearen urraketak

Bere aitaikusteko eskatu zuen baimena ukatu zioten AnaBelen Egues euskal preso politikoari

Otsailaren 17an, bere aitaikusteko eskatu zuen baimenaukatu zioten AnaBelen Egues euskal preso politikoari.Cordobandago preso Egues (810 km) eta duela hamarurteikusten ez duen bere aita bisitatzeko baimenaukatu zionEspetxe Zuzendaritzatik. Baimen berezihori ez da kartzelatikateratzeko, baizik etaEuskal Herriko espetxeetara behin-behineko lekualdaketabat izateko baimena (familiaegoeralarriak ematen direnean eskatzen dituzte presoek).Kasuhonetan, Ana Belen Eguesek baimenabereziaeskatu zuen bereamaren bat-batekoheriotzaren ondorioz, 1620 kilometrokobidaiaburutu ezin zuen bere aita adindua ikusteko.

2015eko abenduaren hasieran Unai Bilbao euskal presopolitikoaren kasuan bezala, urrunketak familia bizitza eskubideaurratzen ez duela mantentzeko Audientza Nazionalakesandakoa zalantzan jartzen da horrelako kasuekin. HorraAudientzia Nazionalaren hitzak: Espetxeradesplazatzekobalizko eragozpen baten (adinkontuagatik,osasun egoeragatik edo arazoekonomikoengatik)aurrean familiartekoek duten egoeraespetxeratuakeska ditzakeen ez-ohiko baimenenbidezkonpontzen da, haiek espetxe tratamenduhori bazterbadezakete ere; kasu horretan, eskubidehori gauzatzekoeragozpenak eta oztopoakespetxeratuaren berarenborondatearenondorio izango lirateke.

Rufino Arriaga euskal preso politikoak ezin izan zion bereaitari azken agurra eman

Martxoaren 12an zendu zen presoaren aita, eta bereamak ezgaitasun osoa du aspalditik; 2015eko irailean eskatuzuen Rufino Arriaga euskal preso politikoak (Sevilla, 910 km)bere sendia ikusteko lekualdatze baimen berezia, haren

Etxerat

Page 14: 1 1. DISPERTSIOAREN DATUAK1 1. DISPERTSIOAREN DATUAK 1. 1 Azaro-abenduko datuak Iaz bezala, euskal preso politikoen kopurua apaldu bada ere, (2015 bukaeran 403 euskal preso politiko

13

senideek hura ikusteko ezintasuna dela-eta: urteakzeramatzaten kartzelara bidaiatu ezinik adinekoak izanik.

Duela 3 urte ama ikusteko baimena eman bazioten ere –ezgaitasun osoa du aspalditik -, kartzela zuzendaritza iraileaneskatutako bigarren baimen hau ukatzen egon zen ordutik, etaaita zendu arte.

Igor Suberbiola euskal preso politikoaren senideek bisitagaldu zuten presoaren bapateko lekualdaketa baten ondorioz

Igor Suberbiola euskal preso politikoa Lyongo (900 km)presondegitik Arlesekora (750 km) lekualdatu zuten martxoaren21ean. Presoak berak salatu zuenez, oso denbora gutxi emanzioten prestatzeko, ondorioz, oso gauza gutxi eraman ahal izanzituen berarekin eta gainontzekoak beste kartzelara bidaltzekoprestatzeko ez zuen astirik izan. Bestalde, bere senideekasteburu honetako bisitak eta hauek gauzatzeko hegazkinbilleteak zein hoteleko erreserbak galdu zituzten.

Senide eta lagunen bisita bidaietan oztopo eta presioak

Otsailaren bukaeran, Algezirasen den Karlos Kristobaleuskal preso politikoaren lagunek bisita egiteko oztopatuak izanziren, aurretik alokatu zuten kotxea entregatzera ukatu zirenibilgailuen alokairuko enpresa horretako langileak. Presoarenlagunak Malagaraino joan ziren hegazkinez, hortik Algeziraseraalokatutako kotxe batean bidaiatzeko. Record.go agentziarabertaratu zirenean, ordea, langileak kotxea uztera ukatu ziren.Jarrera horren zergatia, poliziak alokairu hori egindakopertsonaren inguruan egin zituen hainbat galdera eta ikerketakdira, langileek adierazi zutenez.

Malaga-Algeziras bidaia horren margen txikiarekininprobisatu behar izateak, 1100 kilometroko bidai bat eginostean (itzultzeko ere beste hainbeste izanik), bisitaren galerasuposa zezakeen, baina horrez gain, jazarpena bezala izendatudaitekeen egoera batek sorrarazitako urduritasun eta tentsioune arrazoizkoei egin behar izan zieten aurre. Uste dena bainoegoera ohikoagoa da: kartzelarako bidaietan euskal presopolitikoen senide eta lagunek jazarpen, hertsapen, mehatxu etasegizioak jasan behar izaten dituzte.

Etxerat

Page 15: 1 1. DISPERTSIOAREN DATUAK1 1. DISPERTSIOAREN DATUAK 1. 1 Azaro-abenduko datuak Iaz bezala, euskal preso politikoen kopurua apaldu bada ere, (2015 bukaeran 403 euskal preso politiko

14

0

Fermin Vila bere senideen aurrean lekualdatu zuten etafamiliak bisita galdu zuen Bisita onartu zieten baina espetxeanaurkeztu zirenean presoa beste kartzela batera lekualdatu zutenhaiek bertan zirela.

Apirilaren 8an, Fermin Vila euskal preso politikoariespetxez aldatuko zutela jakinarazi zioten. Transitoan aurkitzenzen Valdemoroko (490 km) espetxean, Villenatik (Alacant).Egun berean, ordura arte lekualdaketaz ez zekiten senideekbisita eske hots egin zuten eta horretaz informatu zituenkartzelak. Halere, Valdemoroko espetxeak bisita onartu zien;larunbatean 16:00etan, baina ordubete lehenago agertzekoohartarazi zituzten, ohi den bezala. Bertara iritsi zireneanordubete itxaroteko esan zieten, lauak arte, baina kartzelaktarte hori presoa lekualdatzeko baliatu zuen. Senideakespetxean berriz azaldu zirenean Fermin beste Alcala Mecokopresondegira bidean zela erantzun zieten funtzionarioek.Sendiak “adar jotzea” salatu zuen. Ia 1.000 kilometro egindituzte joan-etorrian.

Horrez gain, hil honetan zehar epaitua izan zen Vila, etabere hizkuntz eskubidea ere urratua izan zen; bere alegatuaegiteko unean euskaraz egitea debekatu zion bertakoConcepción Espejel epaileak, eta bere hitz hartzea moztu zuen,«Argi dago ez dagokion adierazpen bat egiten ari zarela, berazegon isilik mesedez eta ez oztopatu», esan zion.

Joseba Iturbide eta Izaskun Lesaka euskal preso politikoakgose greban eta mitarrean hurrenez

Presondegi ezberdinetan kartzelatuak izanik, bikotebezala izateko eskubidea duten bisitak galaraziak ziren. Ekintzahauekin, euren elkarbizitza eskubidea aldarrikatzen zuten. Bipresoen senideek Etxerati jakinarazi ziotenez, Fleuryn, berebizitokitik 950 kilometrotara preso zen Joseba IturbideOtxotekok gose greba hasi zuen ekainak 28an. Poitiersen, 550kilometrotara zen bere bikotekidea, Izaskun Lesaka Arguelles,bere borondatez sartu zen mitard-ean (zigor ziegan) ekainaren15ean. Bi presondegi ezberdinetan preso egonda, eskubidezdagozkien bisitak galarazten zaizkien, eta euren komunikazioagutunen bidalketara murrizten zen.

Abiatu zituzten protesta neurrien bitartez, senar-emazteekkartzela berean egotea aldarrikatzen zuten. Lesakak zein

Etxerat

Page 16: 1 1. DISPERTSIOAREN DATUAK1 1. DISPERTSIOAREN DATUAK 1. 1 Azaro-abenduko datuak Iaz bezala, euskal preso politikoen kopurua apaldu bada ere, (2015 bukaeran 403 euskal preso politiko

15

Iturbidek, behin baino gehiagotan azaldu zieten euren egoeraFrantziako kartzela agintariei. Irtenbiderik gabe bi urte igaroostean, bi presoek beste pauso bat ematea erabaki zuten eureneskubideak aldarrikatzeko. Joseba Iturbidek gose greba hasizuen ekainaren 28an, eta uztailaren 8an amaitu. Bere aldetik,Izaskun Lesaka bere borondatez sartu zen Mitardera (zigorziega), eta horren ondotik bere kidearen gose grebara batu zenuztailaren 4ean, eta 14ean amaitu zuen.

Zaballako zuzendaritzak prozedura irregularra erabili zuenAgurtzane Delgadoren vis a visak eragozteko

Agurtzane Delgado, Granadan, bere bizilekutik 780kilometrotara zegoen euskal preso politikoa Zaballakokartzelara izan zen lekualdatua maiatzaren 23an. Lekualdaketaeskaera presoak berak egin zuen duela hilabete batzuk bereama ikusteko, adinekoa izanik ezinezkoa zaiolako Granadarajoan eta bueltatzeko beharrezkoak diren 1500 kilometroakegitea. Behin Zaballan, Delgadok bere ama bisitatu zuenzainduta, ordubetez, Eibarren. Presoak maiatzeko vis a viskomunikazioa eta ondoren ekainekoa eskatu zituen Arabakokartzelan. Kartzela araudiak jasotzen duenez, gutxienez hileanbehin gisa honetako bisita bat egiteko eskubidea dauka. Haatik,kartzelako zuzendaritzak ez zituen zegozkien hilabeteetarakobaimendu, eta uztailaren 2 eta 5erako onartu zizkion.

Ekainaren 29an, lekualdatu zuten berriz AgurtzaneDelgado Granadara, eta horrek bistan uzten zuen bi hilabetehorietako visak atzeratzeak hauek ez gauzatzea zuela helburu.Etxeratek Zaballako kartzela zuzendaritzaren jarrera salatuzuen. Behingoagatik Agurtzane Delgadoren senideek 1500 kmbaino gehiagoko bidaia ez egiteko aukera zutenean prozedurairregular bat erabili zuen presondegi horrek.

Unai Bilbaoren senideek presoak bere aitaren heriotza zela-eta, haren gurasoen etxera egindako bisitan zehar jasotakotratua salatu zuten

Alboloteko (Granada, 860 Km) kartzelan den UnaiBilbaoren senideek Etxerati jakinarazi zioten presoakErtzaintzaren aldetik jasan zuen tratua. Uztail bukaeranPortugaleteko bere jaioterrira trasladatua izan zen bere aitarenheriotzaren ondoren. Bisita osoan zehar eskuburdinak estukijarrita izan zituen, nahiz eta ohi den bezala zaintza agenteen

Etxerat

Page 17: 1 1. DISPERTSIOAREN DATUAK1 1. DISPERTSIOAREN DATUAK 1. 1 Azaro-abenduko datuak Iaz bezala, euskal preso politikoen kopurua apaldu bada ere, (2015 bukaeran 403 euskal preso politiko

16

presentzian egiten dira beti, eta tratu oldarkorra jasan zuen, baihitzez zein fisikoki ere. Agenteak presoa bultzatzera iritsi zirenere familiaren etxeko portaleko eskilarak jeisten ari zela.Sendiak gertaera salatzeko asmoa iragarri zuen, eta Bilbaoksalaketa jarri zuen Kartzela Erakundeen aurrean.

Ez zen lehen aldia presoa eta sendiaren bizitza eskubideaurratzen zela. Granadako kartzelak bi hilabetez atzeratu zuenBilbaok bere adineko ama ikusteko eskatu zuen ez-ohikobaimena; andreak ezinezkoa baitzuen semea ikustekobeharrezkoak diren 1700 kilometro baino gehiagoko distantziabidaiatzea. 2015eko abenduan zendu zen Bilbaoren ama,presoa ikusteko aukerarik gabe.

Bost egun beranduago zendu zen bere ama bisitatzekolekualdaketa ukatu zioten Josune Arriagari

Josune Arriaga, Salamankan dagoen euskal presopolitikoa, irailaren 9an Iruñera trasladatua izan zen irailaren 7anzendutako bere amaren hiletara joateko; gaixotasun luze batenondorioz hil zen. Bost egun lehenago soilik, Topasekoespetxeak bere ama bisitatzeko baimena ukatu zion.

Eskaera egindakoan entregatu ziren mediku txostenekamaren egoeraren larritasunaz ohartzen zuten arren, eskaeraukatua izan zen. “Zuk diozu hiltzen ari dela”, izan zenespetxeak egin zion aipua trasladoa ukatzen zion dokumentuaentregatu ziotenean. Momentu horretan, Josune Arriagarenamaren egoera kritikoa zen, eta bere heriotza une batetikbestera gerta zitekeela adierazi zuten medikuek. JosuneArriaga 2010eko maiatzean izan zen atxilotua, eta handikhilabete gutxira Topaseko (Salamanka) espetxera aldatua, berebizitokitik 440 kilometrora.

Denbora guzti honetan zehar, euskal preso politikoarenama asteko bisitak eta hileko vis a visak egin gabe izan zen,bere gaixotasun larriak egin beharreko 900 kilometroak egiteagalarazten zizkiolako. 2014ean, Iruñea bere jaioterriratrasladatua izan zen Josune Arriaga, ordubeteko bisitabaterako, poliziaren zaintzapean. Hileta baino egun batzukgeroago, arratsalde hartarako baimendua zuten vis a visa eginizan gabe eta bere sendia ikusi gabe, Topaseko kartzelaratrasladatua izan zen Josune Arriaga. Bere senideek Etxeratijakinarazi ziotenez, ezin izan zuten bere ama nola hil zeninguruan hitz egin berarekin.

Etxerat

Page 18: 1 1. DISPERTSIOAREN DATUAK1 1. DISPERTSIOAREN DATUAK 1. 1 Azaro-abenduko datuak Iaz bezala, euskal preso politikoen kopurua apaldu bada ere, (2015 bukaeran 403 euskal preso politiko

17

Preso politikoaren ilobentzat, 900 kilometrokodesplazamendua egin gabe bere izeba ikusteko aukera bakarrazen ere. Etxeraten irudiko, egungo espetxe politikaren mendekuxedea horrelako egoeretan bereziki geratu izan zen agerian.Oraindik bizirik zegoenean bere ama ikusteko debekua,errausketan egoteko baimena ukatzea eta familiarekin egonbaino ordu batzuk lehenago lekualdatzea, oinazea areagotzekoborondate garbia bezala baino ezin da ulertu.

Fleuryko resondegiko funtzionarioen akats batek, OierGomezen senide batek Euskal Herrirako bueltako bidaia galtzeaeta bisitari gastu gehiago gehitzea eragin zuen

Oier Gomez euskal preso politikoa Osnytik Fleurikoespetxera lekualdatua izan zen irailaren 7an, Paris inguruanepaiketa batera joateko. Lekualdaketaren jakinean izanik, beresenideek legezkoak diren bisitak eskatzeko tramiteak eginzituzten, irailaren 14ko goizeko zortzietan konfirmatuak izanzirenak.

Oier Gomezen aita Fleuryko kartzelara iritsi zenean bisitaegiteko, bertako funtzionarioek bisita paperetan erregistratua ezzegoela esan zioten. Egin zituen kudeaketak alferrikakoak izanziren, eta presoaren aitak bisita egin gabe bueltatu behar izanzuen. Ordu batzuk geroago, Gomezen senideek dei bat jasozuten kartzelatik, gertatutakoa akats bat izan zela esanez, etabisita baimenduz. Ordurako aita tren geltokian zegoen. Taxi bathartu behar izan zuen kartzelara bueltatu eta ordu eta erdikobisita egiteko. Oier Gomezen aitak bisita horren gastuenkopurua helarazi zion Etxerati. Ohiko gastuei taxiaren eta trentiket berri baten kostua gehitu behar izan zizkion, goizekobueltarako bidaia galdu ostean.

Iker Olabarrietaren arreba ezin izan zen bisitara sartuHuelvako espetxean

Irailaren 17an, Iker Olabarrieta presoaren arreba, honenbere bi seme-alaba eta lagun bat, Huelvako espetxera joanziren asteko bisita egitera. Ondoren, vis a vis familiarra zutenere. Euskal presoaren arrebak ezin izan zuen bisitarik egin.Funtzionarioek bisitarik ez zegoela erregistraturik esan zuten,dei batean lau pertsonentzako eskatu zela. Bisita eskaeraktelefonoz egiten direnean gertatzen den bezala, ez dagosarritan errepikatzen diren egoera hauek konpontzea

Etxerat

Page 19: 1 1. DISPERTSIOAREN DATUAK1 1. DISPERTSIOAREN DATUAK 1. 1 Azaro-abenduko datuak Iaz bezala, euskal preso politikoen kopurua apaldu bada ere, (2015 bukaeran 403 euskal preso politiko

18

ahalbidetu dezakeen inolako frogagiririk. Iker Olabarrietarenarreba ezin izan zen bisitara sartu.

Bestalde, presoaren bi ilobak duela gutxi Huelvarabidaiatutakoak ziren. Hauen senideek bidai hauen arteandenbora bat ezartzen saiatzen dira, horren nekezak ez izatekoeta 2000 kilometroko bidai batek sortzen duen nekeasaihesteko. Alabaina, Olabarrietak vis a vis-ean argazkiakateratzeko baimena zuela jakinda, berarekin argazki batateratzeko ilusioarekin bidaiatu zuten. Baina haiek ere ez zutenkartzelara sartzea lortu; beharrezkoa zen baimena izan arren,ez zieten utzi. Kartzeletako funtzionarioen jarrerak, ohikoakdiren arbitrariotasunengatik edota horren arraroak ere izaten ezdiren akatsengatik, tentsioa gehitzen diote senideen bidaiei etabisita espero duenari.

Aurretiko beharrezko kudeaketa eta gestioak egin ondoreneta baimenak ziurtatu arren, ordu eta gastu asko suposatzenduten ehundaka kilometroko bidai hauek, ziurgabetasunarekinegiten dira, azkenean bisitatu nahi duten senidea ikustekoaukera izango duten zalantzarekin

3.3 Presoen aurkako urraketa larriak

Arantza Zuleta euskal preso politiko eta euskal presopolitikoen abokatua: MUTURREKO ISOLAMENDUA

Arantza Zulueta, euskal preso politikoen abokatua,kolektibo horrekiko elkartasun eta asistentziaren aurkakooperatiboaren markoan izan zen atxilotua, 2014ko urtarrilean.2014eko apirilean, Puerto IIIko espetxera lekualdatu zuten,Puerto de Santa Marian. Ordutik, erabat isolaturik dago.Arantza Zulueta egoera prebentiboan dago, 2016ekoabenduan, 30 hilabete igaro ditu egoera honetan. Puerto III-ndagoen euskal preso politiko bakarra da, baita espetxe horretanisolamendu egoeran dagoen preso bakarra.

Modulo batean isolatua dago, eta horretara soilik aldizkaeramaten dituzte egun batzuetako zigor edo prebentziozkoisolamendua igaro behar dituzten emakumezko preso sozialak.Betiere tirabira handikoak diren funtzionarioekin dituenelkartzeak salbuetsita, eta asteko 40 minutuko bisitak izan ezik,euskal presoak egunak, asteak edota hilabeteak eman ditzakebeste pertsonarik ikusi gabe. Patioko lau ordu ditu eguneko,

Etxerat

Page 20: 1 1. DISPERTSIOAREN DATUAK1 1. DISPERTSIOAREN DATUAK 1. 1 Azaro-abenduko datuak Iaz bezala, euskal preso politikoen kopurua apaldu bada ere, (2015 bukaeran 403 euskal preso politiko

19

baina horietan ere isolatuta jarraitzen du, 15x3 metroko espaziobatean, goitik sare metaliko baten bidez itxia den toki batean.Polikiroldegirako, eskulan edota gainontzeko instalazioetarakosarbidea debekatua du, beraz ezin du ez jarduerarik, eztakurtsorik egin, eta egin dezakeen kirol bakarra, patioko espaziomugatuak uzten diona da, eta beste ziega batean dagoenbizikleta estatikoa.

Arantza Zuluetak, gainera, hilabeteak daramatzabegietako minarekin, hasiera batean alergia bati lotua izanzena. Baina, edo diagnostikoa okerra da, edo medikazioakefektu egiteari utzi dio, begietako arazoa okertzen ari baitzaio.Euskal presoak ez du baimenik erizaindegira edo medikukontsultara joateko ezta ere. Korridorean artatzen du medikuak,funtzionario batzuen aurrean. Ziegako atean dagoen leihatilatikartatzera ere iritsi da medikua. Katxeoak etengabeak dira etaoso oldarkorrak. Nahiz eta isolamendu gogorrean egon, ohikoaizaten da presoari biluzte integrala exijitzea eta bere ondasunaklurretik botatzea.

Irailan, ziega erregistratua izan zen bera bisita bateanzegoen bitartean. Aktiboan dagoen abokatu bezala, beredefentsaren gidalerroak jasotzen zituzten idazkiak zituen,konfiskatu zizkiotenak. Horren bidez sekretu profesionala,konfidentzialtasuna, eta defentsarako eskubidea urratu zioten.Bere abokatuek azaltzen duten bezala, Arantza Zuluetakpairatzen ari duen erregimenaren aplikazioa honela justifikatzendu espetxeak: “Oraindik disolbatua ez den erakunde terroristabaten jarduerarekin duen loturagatik, eta zantzu guztienarabera, espetxean ere horri binkulatuta jarraitzen duelako”.

Euskal preso politikoa oraindik ez da epaitua izan, horrek,argi erakusten du kartzela erakundeei errugabetasuna bezalakozein beste eskubideei dioten errespetua. Gogorarazi beharradago halaber, legedi europarrak zein espainiarrak, denboranluzatu ezin den ez-ohiko neurritzat hartzen dutela isolamendua.Zehazki, isolamenduak hainbat zigorri erantzuten dionean ere,araudiak 24-48 ordu bitarteko ohiko erregimena ezartzen duisolamendu batetik bestera, eta ezin du inoiz ere 14 egunekoepea igaro.

Etxerat

Page 21: 1 1. DISPERTSIOAREN DATUAK1 1. DISPERTSIOAREN DATUAK 1. 1 Azaro-abenduko datuak Iaz bezala, euskal preso politikoen kopurua apaldu bada ere, (2015 bukaeran 403 euskal preso politiko

20

3.4 Senideekiko jazarpena

Mikel Karreraren bikotea hiru hilabeteko kartzela zigorrerakondenatua bisita bateko gertakari batengatik

Meluneko epaitegiak 3 hilabeteko kartzela zigorrerakondenatu du Mikel Karrera euskal preso politikoaren bikotea,zigorraren exekuzioaren etenarekin. Orduan 14 hilabete zituenbere alabarekin atxilotu zuten bisitara sartzerakoan sortutakogertakari batengatik. Lehendabiziko bista 2015ko azarorakodeitua zegoen, baina Meluneko epaileek ekainera arte atzeratuzuten, eta 2016eko ekainaren 1ean epaimahaiak errudutzat jozuen, atxilotu bati objektu debekatuak pasatzeko delituaz, kasuhonetan mugikor bat.

Sententziak 3 hilabeteko kartzela zigorrera kondenatzendu, eta halaber, zigorraren exekuzioaren etenaldira bost urtez.Hots, datorren bost urte horietan zehar antzeko egoera bateanatxilotua balitz hiru hilabeteko zigor hori kartzelan bete beharkoluke, gehi beste kondena berri bat. Reau Sud Francilien (estatufrantsesa, 930 Km) espetxean aurkitzen den preso politikoarenbikotea joan den urteko martxoan atxilotu zuten berehaurtxoarekin batera mugikorra umearen motxilan ahaztuzuelako bisitara sartzera zihoala. Behin baino gehiagotannahaste bat izan zela errepikatu arren, 12 orduz atxilotua etainkomunikatua izan zen, eta horietatik 8 bere alabatxoa gabeigaro zituen, zerbitzu sozialek eraman baitzuten nahiz etahaurra edoskitze garaian zegoela errepikatu zien.

Egoera hau emakumeari presioa egiteko erabili zuenpolizia frantsesak, zeinak ordu luzez ezin izan zuen inorekinkontaktuan jarri izan, ezta bere abokatuarekin ere. Azken honiziria sartu zioten komisaldegira deitu zuenean, bere defendatuabertan ez zela esan baitzioten. Atxilotuaren senideei eregezurra esan zieten, haurra bere amarekin zela esan baitzieten,atxilotuak umea non eta nola zen ez zekien bitartean.Atxiloketan zehar poliziak aitortu egin zion gertatutakoa “MikelKarreraren bikotea” izategatik gertatu zitzaiola. Honek azaldukoluke ez atxiloketan zehar ezta epaiketan ere, mugikorraahaztea nahaste bat bezala ez hartu izana, edozein bisitarirenobjektuak xeheki eta sistematikoki erregistratuak direnean.

Etxerat

Page 22: 1 1. DISPERTSIOAREN DATUAK1 1. DISPERTSIOAREN DATUAK 1. 1 Azaro-abenduko datuak Iaz bezala, euskal preso politikoen kopurua apaldu bada ere, (2015 bukaeran 403 euskal preso politiko

21

Kordobara zihoazten senide eta gidariak pistolazgeldiaraziak eta autobia erdian jaistera derrigortuak GuardiaZibilarengatik

Irailaren 10eko goizeko lauretan, Guardia Zibilarenkamuflatutako bi kotxek, armak leihatilatik aterata, Kordobarabisitak egitera zihoan euskal preso politikoen senideenfurgoneta geldiaraztera derrigortu zuen autopista erdian.Furgonetan zeuden sei pertsonek ikusi zuten nola armakeskuan zituzten lau agente korrika hurbiltzen zitzaizkien. Antzaoso urduri zeuden agenteak. Ibilgailuko ateak ireki, gidariaripistola buruan jarri eta kanpora atera eta lurrean etzateraderrigortu zuten. Gauza bera egin zuten bere kidearekin,eskuburdinak jarrita eskuak bizkar atzean jarri zizkioten, etaagente bat bere gainean jarri zen, asfaltoaren kontramantenduz.

Operatibo antiterrorista bat zela oihukatuz, MirentxinElkartasun Kolektiboko bi gidariak lurrean geldiarazirikmantendu zituzten, eta pistolekin ere apuntatuz, errepideraateratzera derrigortu zituzten bidaiatzen zuten lau senideak.Une oso gogorrak izan ziren: oldarkotasunak eta agenteenurduritasun eta asaldurak, edozein momentutan eurenbizitzarekin bukatzera eraman zitzaketela pentsatzera eramanzituen senide eta gidariak. Jarraian, lehen pertsonan gertaerahau sufritu zutenek kontatuko diguten bezala.

Geroago, Guardia Zibilek akats bat izan zela esan etaerretiratu egin ziren. Halere, furgoneta ia ez zuten erregistratu,ezta bidaiariak identifikatu ere. Aurretik, Kordobakoespetxerako bi ordutik gorako bidaia geratzen zen, bi ordubolantearen aurrean urduritasunak jota, ezarria den arrisku bathandituz. Horrez gain, bueltako 10 orduko bidaia geratzen zen,nekea, arriskua eta tentsioa gehituz.

3.5 Kriminalizazioa

Espainiako AN-ak presoen elkartasun alorreko 47 pertsonaauzipetu ditu Auzitegi Nazionalak

2016eko apirilaren 22an, Espainiako Auzitegi Nazionalakpresoen elkartasun alorreko 47 pertsona auziperatu ditu EloyVelasco epailearen aginduz. Azken urteetan egindako polizioperaziotan atxilotu zituzten pertsonak dira, Herrira, Jaiki Hadieta Etxerat elkarteetakoak (bi pertsona). Presoen abokatuakere zerrendan sartu dituzte. Akusazioen artean “ETAren

Etxerat

Page 23: 1 1. DISPERTSIOAREN DATUAK1 1. DISPERTSIOAREN DATUAK 1. 1 Azaro-abenduko datuak Iaz bezala, euskal preso politikoen kopurua apaldu bada ere, (2015 bukaeran 403 euskal preso politiko

22

espetxe frontekoak” izatea leporatzen die. Maiatzaren 9 eta10ean deitu dituzte deklaratzera.

Jone Artolaren betoa eta elkartearen aurkako kriminalizaziosaiakera salatu ditu Etxeratek

Bilboko Aste Nagusiko Txupinera izendatu zuten JoneArtola 2013an, baina Espainiar Gobernuko delegatu KarlosUrkijok salaketa jarri zuen horregatik. 2016eko maiatzan,Bilboko Administrazio Auzitegi batek debekua berretsi zuen.Beste gauzen artean, Joneren Etxerateko bozeramale lanakaipatzen dira helegitean salaketa jartzeko unean. Hori dela-eta,Etxeratek prentsaurrekoa eskaini zuen Bilbon, Joneren etaEtxeraten kontrako kriminalizazio saiakera salatzeko.

4. KARTZELETAKO BIZI BALDINTZENOKERTZE OROKORRA

2016eko urtean zehar, hainbat borroka piztu ziren espetxeezberdinetan, gehien-gehiena baldintzen gogortze berrienondotik. Urraketa ezberdinen aurrean, espetxe horietan daudeneuskal preso politkoek beti gogorrak diren borroketan sartzeaerabaki zuten, oinarrizko eskubideak defenditzeko.

Komunikazioetan jasan behar ditugun traba guztiengatik,oso zaila da urraketen zerrenda osoa egitea. Hona 2016ekourtean ezagutu genituen adibide batzuk.

Itziar Moreno euskal preso politikoaren isolamenduakprotesta ezberdinak eragin ditu presondegi eta kaleetan

Apirilaren bukarean, Fresnesko bizi baldintzen gogortzeakprotesta bat abiatzera eraman zituen bertako emakumeenmoduluko presoak. Preso sozialek hasi zuten blokeoari bertandauden hiru euskal preso politikoak batu ziren elkartasunean.Handik gutxira, maiatzaren 2an, protesta horren bultzatzailenagusia izatea leporatuta isolamenduan sartu zuten ItziarMoreno euskal preso politikoa zehaztu gabeko iraupenarekin.Bi hilabetez luzatu zitekeen egoerak elkartasun eta protestaekimen ugari eragin zituen kartzela berean zein bestebatzuetan.

Entzutetsuena, Fresnes bertan gizonen moduloko bosteuskal preso politikoek 20 egunez mantendu zuten gose greba.

Etxerat

Page 24: 1 1. DISPERTSIOAREN DATUAK1 1. DISPERTSIOAREN DATUAK 1. 1 Azaro-abenduko datuak Iaz bezala, euskal preso politikoen kopurua apaldu bada ere, (2015 bukaeran 403 euskal preso politiko

23

Beste protesta batzuk burutu ostean, gose grebara batu zirenhiru presoetako bi maiatzaren 23an, besteak kartzelakeskaintzen dituen otorduak baztertzen hasi zelarik. Meauxkokartzelan (970 Km) euskal presoek 24 orduko txandakakobaraualdiak egin zituzten, eta Osnykoan (970 Km) txandakakobaraualdiez gain, enkarteladak egin zituzten eta gutunak bidalikartzela horretako zuzendaritzari.

St. Martin de Re-n gutun bat bidali zioten Fresneskozuzendariari, Justizia ministroari eta beste erakunde batzuei.Kalean ekimen asko izan ziren ere bai, horien artean, gutunbidalketak, kontzentrazioak Bilbon Frantziako enbaxadaaurrean eta gutun bidezko interpelazioa enbaxadoreari,manifestazioak herri ezberdinetan, LAB sindikatuak deiturikolanuztea… Parisko Elkartasun Komiteak, bestalde, manifestubat egin zuen publiko emakumezko presoen protestekin bateginez eta elkartasuna adieraziz.

Mugimendu hori maiatzaren 31n bukatu zen, Itziar Morenoisolamendutik atera eta Fleury-ra berehala trasladatu zutenean.

Fleuryko emakume presoen aldeko elkartasun protesta

Maiatzan, Fleury Merogiseko emakumeen presondegian(930 km) dauden euskal preso politikoen bizi baldintzakokerrera joan ziren hilaren 4tik. Patioko orduak murriztudizkiete: egunean zehar 2 ordu baino gutxiagoko patio bakarradute ordutegi alternatuarekin, horrek kiroldegira joatekoaukerarik ez duten egunetan goizeko 11:00etatik ziegetanegotea suposatzen die, eta asteburuetan 26 ordu jarraianziegetan itxita egotea dakarkie. Hori dela-eta, Euskal Herritikgutun bidalketa eta sinadura bilketa masiboa jarri da abian,euren egoera kartzela zuzendaritzaren aurrean salatzeko.

Protesta ekintzak Fleury-Merogis-en bertako presoakmodulo berean batu ditzaten

Hilabete berean, Fleury-Merogis-eko gizonen moduluanzeuden euskal preso politikoek elkartuak izateko dinamika batabiatu zuten. Dibisio berean egotea eskatzen zuten, eta ez biezberdinetan, orduarte bezala. Lehen urratsa zuzendaritzari etabeste hainbat eragileri zuzendutako gutun bidalketa bat izanzen, kartzelatik astelehen eta asteazkenetan, eta kaletik modumasibo batez. Ekainaren 6an, 10 minutuko patio blokeosinboliko bat egin zuten. Zuzendaritzak gauzak ez zirela

Etxerat

Page 25: 1 1. DISPERTSIOAREN DATUAK1 1. DISPERTSIOAREN DATUAK 1. 1 Azaro-abenduko datuak Iaz bezala, euskal preso politikoen kopurua apaldu bada ere, (2015 bukaeran 403 euskal preso politiko

24

aldatuko esan zienez, beste urrats bat ematea erabaki zuteneta blokeo luzeago bat egin zuten.

Ondorioz, mitarreko zigorrak ezarri zizkien espetxeak, 8eta 12 egun arteko iraupen ezberdinekin. Mitarretik atera zirenlehendabiziko presoek euren azken kideak mitarra utzi artepatiora ez ateratzea erabaki zuten. Abuztuaren 31n, ekintzezberdinen ondotik, dibisio berean batuak izatea lortu zuteneuskal presoek.

Tentsioak gora egin du Huelvako espetxean

Irailean, Sebas Lasa euskal preso politikoa, jipoi batjasotzearekin mehatxatua izan da. Euren senideek Etxeratijakinarazi diotenez, gimnasioko esterilla bat patiora ateratzekoegintza hutsalak, jipoi batekin behin eta berriz mehatxatuaizatea ekarri dio Sebas Lasa euskal preso politikoari.

Egoera honen aurrean, moduloko burua edo besteedozein funtzionario arduradunen presentzia eskatu zuenLasak, ohikoa bilakatu baita bere jarrerak arazoak sortzeagainontzeko euskal preso politkoei. Eskaera, ordea, ez zeinaintzat hartua izan. Hori dela-eta, ziegak ixteko unean bereziega propiora sartzera ukatu zen Lasa, ez bazuenarduradunen batekin jasotako mehatxuen inguruan hitz egitealortzen. Bere eskaera gainontzeko kideengatik babestua izanzen. Azkenik, arestian aipaturiko funtzionarioaren jarreraksortzen duen tentsioaren inguruan hitz egitea lortu zutenpresoek kartzelako buru batekin.

Hurrengo egunean, Sebas Lasaren patio orduan esterillabat atera zuten bertako euskal preso politiko guztiek. Istiluhoriek gertatu ziren espetxe honetako euskal presoek larrikigaixorik direnen elkartasunez txandaka egindako gosegrebaren testuinguruan.

Ibon Goieaskoetxea eta Alex Zobaran euskal presopolitikoak borrokan Valence-ko espetxean

Abuztuko hilaren hasieran, Ibon Goieaskoetxea eta AlexZobaran euskal preso politikoak euren borondatez sartu zirenmitard-era (estatu frantsesean zigor ziegek jasotzen dutenizena). Neurri honekin, Euskal Herritik gertu den beste espetxebaterako trasladoa eskatu zuten, eta Valenceko espetxearen

Etxerat

Page 26: 1 1. DISPERTSIOAREN DATUAK1 1. DISPERTSIOAREN DATUAK 1. 1 Azaro-abenduko datuak Iaz bezala, euskal preso politikoen kopurua apaldu bada ere, (2015 bukaeran 403 euskal preso politiko

25

baldintzak salatuz. Bi euskal presoek euren senideekinadostuta, asteroko bisitak bertan behera utzi zituztenabuztuaren 6tik, nahiz eta eskutitz eta telefono dei bidezkokomunikazioak mantentzen zituzten. Horren bidez, dispertsioakeuskal preso politikoei eta haien senideei eskaintzen zizkien biaukera bakarrak salatzen zituzten: dispertsioak ezartzen duenarrisku ezarria eta higadura ekonomiko eta fisikoa jasan, edoeskubidez dagozkien bisitei uko egin.

Bestalde, kartzela horretako presoen artean tentsioaareagotu zen espetxe horrek duen izaera diziplinarioa dela-eta.Irailaren 25ean, matxinada bat antolatu zen, eta iraun zuenbitartean zenbait presok ziegetako giltzak eskuratu eta irekiondoren, su eman zieten. Egoera horrek ez zien bi euskalpreso politikoei fisikoki eragin, arestian aipatu bezala,mitardean aurkitzen baitziren. Haatik, zigor ziegan sartzendirenean euren objektu pertsonal guztiak ohiko ziegetangeratzen dira, horregatik, Alex Zobaranen ondasunak kiskalitaamaitu zuten.

Bi hilabetez mitard-ean egon ostean, Ibon Goieaskoetxeaeta Alex Zobaran euskal preso politikoak, Valencetik Arles etaSaint Martin de Ré espetxeetara lekualdatuak izan zirenhurrenez-hurren urriaren 19an.

5. IKASKETA ESKUBIDEARENURRAKETA

Irailaren 12an, astelehena, Etxeraten ikasketa batzordeakkontzentrazioa deitu zuen Bilbon EHUko ikasturte hasierakoekitaldiaren harira. Senide, sindikatu, irakaslego, PAS etaEHUko ikasleek Euskal Herriko Unibertsitate publikoan etaeuskaraz ikasteko euskal presoek duten eskubidea aldarrikatuzuten, legedian jasota dagoen eskubide hori EAEko agintarieibermatzeko eskatuz.

80. hamarkadatik, euskal preso politikoek EHUn egitenzituzten euren ikasketak. 2003. urtean, bertatik kaleratuak izanziren, haien aurka jazarri zen aurretiko kanpaina mediatikogogorrak bilatzen zuen bezala. Etxeraten ikasketa batzordearenaburuz, EHU eta EAEko agintariek eskubide hori bermatzekoegin dituzten gestioak ez dira nahikoak izan, eta EAEkoerakundeen ezintasun politiko, akademiko eta legislatiboaagerian utzi dute bidegabeko egoera honekin bukatzeko.

Etxerat

Page 27: 1 1. DISPERTSIOAREN DATUAK1 1. DISPERTSIOAREN DATUAK 1. 1 Azaro-abenduko datuak Iaz bezala, euskal preso politikoen kopurua apaldu bada ere, (2015 bukaeran 403 euskal preso politiko

26

2004an onartu eta Euskal Unibertsitateko Lege Sistemanjasotzen den pertsona guztien (bereizketarik gabe) ikasketaeskubidea ziurtatzeko eskatu zion batzordeak ekitaldianpresente zen EHUko errektoretzari. Halaber, lege hori betegabe igarotako hamabi urteak salatu zituen, bere ariketabermatu gabe. Horrez gain, ikasketa batzordeak EHUkoerrektoretzari dei egin zion, bere oinarrizko funtzioa bete dezan.

Batzordearentzat, EHUk espainiako kartzeletan direneuskal presoei irakasteko debekua betetzen ari da, ezin izanbaitu lortu Madrilgo Gobernuak exijitzen duen hitzarmena,presoak matrikulatu ahal izateko. Espainiar zein frantziarespetxe politikek euskal preso politikoak zigortzeko xedeadutela nabarmendu zuten: urruntze eta bakartze politikak,zigorren luzapena eta oinarrizko eskubideen urraketa …Hezkuntzaren debekua testuinguru honetan kokatzen duikasketa batzordeak. Eta presoak zigortzeaz gain, senideak erezigortzen dituela nabarmendu zuen. Ikasketa batzordeak berealdarrikapenak politika anker horiek gainditu eta kartzeletanikasketa eskubidea bermatzeko erabakia adierazi zuen,urratuak diren beste hainbat eskubideetako bat.

Zentzu horretan eta xede hori lortzeko beharrezkoak direnneurri politikoak eta akademikoak hartzeko eskatu ziotenEHUri, Hezkuntza Sailari eta Gasteizko Gobernuari. Orobat,hezkuntza eskubidearen bi arlo nagusiri heltzeko eskaera eginzioten:

-Espainiako espetxeetan dauden euskal presoek EHUnikasteko behar den hitzarmena sinatzea.

-Gaurko bazterkeria eta disfuntzioak gaindituz, Frantziakoespetxeetan dauden presoei EHUn ikasteko baldintza egokiakeskaintzea, kalitateko hezkuntza eta doakotasuna bermatuz.

6. HERIOTZAK

Gaizka Sopelana euskal iheslari politikoa zendu da

Gaizka Sopelana euskal iheslari politikoa Azaroaren 2anzendu zen, 35 urte deserrian egon eta gero, Bilbo berejaioterrira itzuli zen 2016ko abuztuan Kruzes ospitalean artatuaizateko, larriki gaixorik baitzegoen.

Etxerat

Page 28: 1 1. DISPERTSIOAREN DATUAK1 1. DISPERTSIOAREN DATUAK 1. 1 Azaro-abenduko datuak Iaz bezala, euskal preso politikoen kopurua apaldu bada ere, (2015 bukaeran 403 euskal preso politiko

27

7. ERAGILEAK – INSTITUZIOAK

Akordioa Nafar Parlamentuan

Urt 24eko istripuaren ondotik, Etxeratek bere istripuenaurreko protokoloa abian jarri zuen; gertakaria salatzekoprentsaurrekoa, mobilizazioak deitu eta Kartzela Zuzendaritzarabidaltzeko gutun eredua erredaktatu zuen, senideen eskurajartzeko. Bere aldetik, Nafar Parlamentuak akordioa erdietsizuen EH Bildu, Geroa Bai, Podemos eta Ezkerra alderdieiesker, salbuespeneko kartzela politikak -urruntzea barne-arbuiatuz. Era berean, Nafar Gobernuko bake, bizikidetza etaGiza Eskubideen Idazkaritzak zauritutako pertsonari zein OlgaComesen sendiari elkartasuna helarazi zion.

Bake prozesua indartzeko 3. Foro Sozialean izan zenEtxerat

Armagabetze ordenatu baten oinarriak finkatzea helburu,bake prozesua indartzeko hirugarren Foro Soziala ospatu zenurtarrilaren 30ean Gernikan (Bizkaia). Etxerat ere bertan izanzen. Bake Bidea, Uharan eta Gernika-Lumoko Batzordeaelkarteek antolatuta, nazioarteko hainbat hizlari bildu zirenLizeo antzokian. Bi gai landu ziren: ETAren armagabetzeariburuzko baldintzak, batetik, eta Kolonbiako bake negoziazioak,bestetik. Euskal Herriko kasuaz aritu zen Brian Currin, etaarmagabetze prozesuetan gizarte zibilak izan ezakeenegitekoaz Veronique Dudouet Berghof Foundationeko kideaketa Kristian Herbolzheimer Conciliation ResourcesenKolonbiarako ekintzen arduradunak.

Etxeratek gutuna helarazi zion Frantziako Enbaxadoreari

2016eko otsailan, Eusko Legebiltzarra bisitatu zuen IvesSaint-Geours Frantziako Enbaxadoreari gutuna helarazi zionEtxerat Elkarteak. Bertan, Ibon Fernandez Iradi eta LorentxaGuimon larriki eri diren euskal preso politikoen berehalakoaskapena eskatu diogu, biek bizi duten hil ala biziko egoeradela-eta.

Etxerat

Page 29: 1 1. DISPERTSIOAREN DATUAK1 1. DISPERTSIOAREN DATUAK 1. 1 Azaro-abenduko datuak Iaz bezala, euskal preso politikoen kopurua apaldu bada ere, (2015 bukaeran 403 euskal preso politiko

28

Etxeratek itxaropenez hartu du Gipuzkoako BatzarNagusiek dispertsio politikei adierazitako gaitzespena

Hilabete berean, Podemos eta EH Bilduk proposamenaegin zuten Gipuzkoako Batzar Nagusiek oraindik eratu gabeden Espainiar Gobernuari dispertsioa politikak baztertu ditzaneskatzeko. Akordioak, EAJren babesa jaso zuen azkenean.Konpromiso eran gauzatu den lorpen berri hau, NafarParlamentuan erdietsitako akordioa, eta Nafar Gobernuko Bakeeta Bizikidetza idazkariak dispertsioak eragindako urteko lehenistripuaren harira helarazitako elkartasunaren katera batzen da.Horrek itxaropena ematen digu.

Europarlamentarien delegazioa kezkatuta euskal presopolitikoen eta haien senide eta lagunen egoerarekin

2016eko otsailan, hiru alderdi ezberdinetako zazpieuroparlamentarik Euskal Herria bisitatu zuten estatufrantsesak eta espainiarrak ezartzen duten dispertsio politikarenurraketek senide eta lagunengan sortzen dituzten ondorioakaztertzeko. Hainbat eragile politiko eta sozialez gain,Etxeratekin ere bildu dira. Bisita hori Etxeratek 2015ekomartxoan Bruselara egindako bidaian zuen jatorria.

Egun horietan bildutako informazioarekin egindakotxostena aurkeztu zuten Bruselasen apirila hasieran egindakoprentsaurrekoan, gomendioak eta ondorioak jasoz. Bestegauzen artean, izaera politikoa duten euskal presoen gizaeskubideekiko errespetua ez doala ETAren biktimen gizaeskubideen errespetuaren aurka dion, eta gobernu espainol etafrantsesari salbuespeneko politika diskriminatzaileakaplikatzeari uzteko eskatzen die.

Gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoen osasuneskubidea arriskuan dago, eta hauen tratamendurako aukeraketa kontrol medikoak bereziki kezkatzen ditu txostenaerredaktatu duten europarlamentariak. 7/2014 LegeOrganikoak, 2008ko uztailaren 24ko 2008/675/JAI MarkoErabakiaren helburuak eta irismena mugatzen ditu. Legehorretan aurreikusitako salbuespenek, kondenen luzapenabaimentzen dute, eta beraz, askatasun eskubidea urratu.

2015ean estatu frantsesean aurkeztu diren baldintzapekoaskatasun eskaerak sistematikoki bota dira atzera arrazoipolitikoak argudiatuz. Harrigarriki, su etenaren aurretikaurkeztutakoak ordea, errazago izan dira onartuak.

Etxerat

Page 30: 1 1. DISPERTSIOAREN DATUAK1 1. DISPERTSIOAREN DATUAK 1. 1 Azaro-abenduko datuak Iaz bezala, euskal preso politikoen kopurua apaldu bada ere, (2015 bukaeran 403 euskal preso politiko

29

Etxerat elkarteari oso deigarria egin zitzaion txostenhorren inguruan sortu zen isiltasun mediatikoa. Estatuespainiarrean ematen diren giza eskubide urraketen inguruanhitz egiten duen txosten batek komunikabideetan tarterik ezizatea, bi euskal hedabidek informatutakoa kenduta, eta bestekomunikabideren baten aipamen partzialen bat salbuetsita.

Txosten hau aurkezterakoan, europarlamentariek aditzeraeman zuten kartzela politikaren mendeku izaera, eta torturabezala izendatu zuten gaixotasun larri eta sendaezinekinkartzelan mantentzen dituen presoenegoera.Beregomendioetan, bake prozesua bermatzekosaiakera zintzo batek gidatuak direla aitortzen dueuroparlamentarien taldeak.

Dispertsioaren aurkako udal akordio berria Gasteizen

2016eko maiatzaren, Gasteizko Udal Batzarrak dispertsiopolitikaren eta bere ondorio zuzenen –kasu honetan haurraketa adingabekoen gainekoak- aurkako mozioa atera zuenaurrera. EH Bildu, EAJ, Podemos eta Irabazi alderdien botoeiesker atera zen aurrera, PPk eta PSEk aurka bozkatu dutelarik.Beste udalerrietan bezala, egungo kartzela politikarenondorioen inguruko mozio bat batzarrean aurkeztea proposatuzien Etxeratek Gasteizko udal alderdiei.

Proposamen horrek, zehazki, dispertsioak adingabekoengain dituen ondorioak jasotzen zituen, baita haurren eskubideeilarriki eragiten diela. Proposamena EH Bilduk jaso eta mozioaaurkeztu zuen. Bertan, dispertsio politikaren desaktibazioaeskatzen da, senideentzako kondena eta zigor gehitua baita.Horrez gain, udalaren konpromisoa jasotzen da Gasteizkopresoei jarraipena egiteko, bereziki eta arreta handiagoarekinadin txikiko seme-alabak dituztenei. Hirugarren puntuakakordioa Espainiako zein Frantziako gobernuei jakinarazikozaiela jasotzen du.

Herritarren txandan, Felipe Bravo, Zigor Bravoren aitak,hartu du hitza, zeinak dispertsioa eta horrek haurrengan dituenondorioak azaldu ditu, baita Jon Ligüerzanak ere, EtxeratenArabako koordinatzaileak.

Iruñako Udal Batzarrak dispertsio politikaren aurkakomozioa onartu du

Dispertsio politikaren eta bere ondorio larrien aurkakoadierazpena eskatu zuen Etxeraten indar politiko ezberdinekin

Etxerat

Page 31: 1 1. DISPERTSIOAREN DATUAK1 1. DISPERTSIOAREN DATUAK 1. 1 Azaro-abenduko datuak Iaz bezala, euskal preso politikoen kopurua apaldu bada ere, (2015 bukaeran 403 euskal preso politiko

30

izandako bileretan. Azkenean, EH Bildu alderdia izan zenelkartearen proposamena jaso zuena eta mozio bat aurkeztuzuen ekainaren 2an. Testuaren lehen puntuan batzarrarenelkartasuna adierazten zen istripua jasandako sendiarekin,baita dispertsioaren biktima guztiekin ere. Jarraian,salbuespeneko kartzela politikak baztertu eta eta EspainiakoGobernuari hauen indargabetzea eskatu zuen. Azkenik, nafarhiriburuko udalak, hiri horrekin errotuta dauden presoak Iruñakokartzelara lekualdatuak izan daitezen gestioak egiterakonprometitu zen.

EH Bildu, Geroa Bai, Aranzadi eta IE alderdien botueiesker atera zen aurrera mozioa. UPN eta PSNk aurka bozkatuzuten. Saioan Ana Fernandezek parte hartu zuen. Bere ahizpadispertsio politikak eragiten dituen hainbat istripuetako bateanzendu zen 2003an. Bere egoera eta sahiestu zitekeen istripubatek sortutako sufrimendua azaldu zituen. Etorkizunariheltzeko edozein sufrimendu baztertzeko beharrean oinarrituzuen bere hitz hartzea. Nork parte hartuko zuen jakin zuenean,UPNk Libertad Ya taldearen parte hartzea eskatu zuen. Berebozeramaleak Ana Fernandezen ostean parte hartu zuen.Hizkera baketsua erabili zuen arren, dispertsio politikadefendatu eta bere ondorioak justifikatu zituen.

Eusko Legebiltzarrean azaldu da Etxerat

Euskal Autonomia Erkidegoan 1978 eta 1999 bitarteanizandako legez kontrako errepresio-egoeretan Giza Eskubideenurraketak jasan dituzten biktimei errekonozimendua eta ordainaemateko legearen proiektuan parte hartu zuen elkarteakekainairen hasieran. Izan ere, zio politikoa duen salbuespenekopolitika batek sortutako biktimen aitortzaren alde lan egiten du,eta bere ondorio zuzenak euskal presoen senide eta lagunengain erortzen dira, dagoeneko 16 hildako sortuz. 16 biktimahorien errekonozimendua bilatu zuen elkarteak bere partehartzearekin.

Etxerateko bozeramale batek eta Rafa Isasik parte hartuzuten, azken honek senide bat galdu zuen Ourensekokartzelara bidaiatzen ari zela. Helburua, dispertsio politikaksufrimendua sorrarazten duela azaltzea izan zen, eta hortazbiktimak sortzen dituela, eta horiek aitortuak izan behar direla.Dispertsio politikak senideei suposatzen diena azaldu etahainbat datu eskaini zituen. Zentzu honetan, aditzera eman zen

Etxerat

Page 32: 1 1. DISPERTSIOAREN DATUAK1 1. DISPERTSIOAREN DATUAK 1. 1 Azaro-abenduko datuak Iaz bezala, euskal preso politikoen kopurua apaldu bada ere, (2015 bukaeran 403 euskal preso politiko

31

iaz Loiolan Urkullu Lehendakariari entregatutako txostena kostuekonomikoen inguruan.

Ondoren, Rafa Isasik hartu zuen hitza. Isasik bereanaiaren bizia eta euskal preso politiko baten amaren biziaeraman zuen istripua ekarri zuen gogora: “Fontso 26 urteko batzen, zeinak ama bat haren alaba ikustera eramatea erabakizuen”. Bere heriotza nola gertatu azaldu ostean, horretan“istripu arrunt” bat ezin duela ikusi aitortu zuen. 27 urtekooinazea ekarri zuen gogora Isasik, eta dispertsio politikarenamaiera eskatu zuen. Etxeratek biktima izaeraz Nazio BatuenErakundeak Batzar Orokorrean, 1985ean, 40/34 ebazpeneanesandakoa nabarmendu zuen: “Biktimatzat, kalteak, lesio fisikozein psikologikoak barne, sufrimendu emozionala, finantza-galera, edo bere oinarrizko eskubideen urritze funtsezko batizan duten pertsonak hartzen dira, estatu kideetan egungolegedi penala urratzen duen ekimenean edo beraien omisioarenondorioz, boterearen gehiegikeria gaitzesten duena barne”.Orobat, motibazio politikoko euskal presoen Giza Eskubideeninguruko Europarlamentarien txostena ekarri zen gogora, hainzuzen, dispertsio politika eskubideak urratzen dituelaondorioztatzen duena. Amaitzeko, dispertsio politikak sortutako16 biktimak lege horren baitan sartu behar direla adierazi zuenelkarteak.

Dispertsioaren haurrek txostena ezin izan zion eskuraeman Etxerat elkarteak Urkullu Lehendakariari

Euskal preso politikoen senide eta lagunen elkarteak ezinizan zion “Dispertsioaren Haurrak” txostena Iñigo UrkulluLehendakariari eskura eman abuztuaren 1ean, Loiolako(Azpeitia) San Inazio ospakizunean. Duela urte batzuetatikhona, Etxeratek kontzentrazioa burutzen du basilika parean, etaondoren, dispertsio politika eta haren ondorioen ingurukotxosten ezberdinak entregatu izan dizkio Lehendakariari.

Oraingoan, dispertsio politikaren ondorioak bizitzeraderrigortuak diren haurren egoeraz diharduen txostena emannahi zion Etxeratek Urkulluri. Haatik, Urkullu agertu bainominutu batzuk lehenago protokoloko arduradunek elkartearijakinarazi zioten aurten Lehendakariak ez zuela Etxerat hartukotxostena jasotzeko, bere ordez, idazkari batek jaso zuendossiera. Uko hau Etxeratek salatua izan zen komunikabideenaurrean. Elkarteak “oso larritzat“ jo zuen Lehendakari bezala

Etxerat

Page 33: 1 1. DISPERTSIOAREN DATUAK1 1. DISPERTSIOAREN DATUAK 1. 1 Azaro-abenduko datuak Iaz bezala, euskal preso politikoen kopurua apaldu bada ere, (2015 bukaeran 403 euskal preso politiko

32

Urkulluren jarrera, horrelako ezohiko keinu batekin dispertsioapairatzen duten adingabekoen eskubide urraketei bizkarraeman ziola ulertuz.

Ordea, Etxeratekin egon zen Eneko Etxeberria AzpeitikoAlkatea, zeinak harridura eta kezka azaldu zuengertatutakoagatik. Lehendakaritzako langileek azken uneanjakinarazi zioten Etxerati Urkulluk elkartearen ordezkarieneskuetatik txostena hartzeko ukoa; idazkari batek hartu zuenbere ordez.

Etxeraten konzentrazioa Eusko Jaurlaritzako ordezkarienaurrean

Urtero legez, elkarretaratzea egin zuen EtxeratekArantzazun irailaren 9ean, Gipuzkoako patroiaren egunean,eskualde horretako aldundiko eta Eusko Jaurlaritzakoordezkarien presentzia baliatuz. “Dispertsioaren haurrak”txostena entregatu zion elkarteak Urkullu Lehendakariari,zeinak Loiolan abuztuaren 1ean ez bezala, oraingoanEtxerateko bozeramaleen eskuetatik hartu zuen. Horrez gain,komunikabideak aurrean zirela, egungo kartzela politikareninguruko solasaldi labur bat mantendu zuten ordezkariek etaUrkulluk. Lehendakariaren aburuz, Etxeratek badaki “presoenaferan haiek egiten duten lan guztia”. Elkarteko bozeramaleaklan hori eskasa dela erantzun zion, dispertsioa oraindik eremantentzen delako, senideei presioa eragiteko funtzioarekin.

EH Bildu eta Etxerat zein preso gaixoen senideen artekobilera

Irailaren 5ean, larriki eri diren 10 preso gaixoen senideaketa Etxerat, EH Bilduko ordezkariekin bildu ziren, alderdi honekeskatuta. Positiboki baloratu zuen elkarteak bilera. Bertan,senideek presoen egoera azaldu zuten, eta legeak aintzathartzen dituen askatasun neurriak gobernu espainiar zeinfrantziarraren aldetik blokeatuak izatea dakarkien laztasunatransmititu zioten EH Bilduri. Elkarteak, une honetan egiten ariden lanaren inguruan informatu zuen EH Bildu, eta egungoespetxe politikaren salbuespeneko neurrien desaktibaziorakokonpromezu aktiboa eskatu zion. Neurri horien artean,gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten euskal preso

Etxerat

Page 34: 1 1. DISPERTSIOAREN DATUAK1 1. DISPERTSIOAREN DATUAK 1. 1 Azaro-abenduko datuak Iaz bezala, euskal preso politikoen kopurua apaldu bada ere, (2015 bukaeran 403 euskal preso politiko

33

politikoak espetxean mantentzea dago. Gainera, gehiengoa,euren senideen bizitokietatik urrunduak daude.

Eragile politiko, sozial eta sindikalekin kontaktu erronda

GUE/NGL europako talde parlamentarioak dispertsioa etabere ondorioen inguruko txostena aurkeztu ondoren, Etxeratekbilkura erronda bat jarri zuen abian txostenaren erredakzioarenaurretik europarlamentari talde honekin bildu ziren indarpolitiko, sozial eta sindikalekin. Izan ere, Etxeratek iragarriazuen txostenaren inguruko ondorioen iritziak jasotzeko kontaktuezberdinekin bilduko zela. Helburua, EAE eta Nafarroakoparlamentari eta eragile sozial zein sindikalekin, jasotakoinformazioa erkatzea zen, joan den apirilean aurkeztu zentxosten bat garatzeko. EAEn, UPyD eta PP alderdiakeuroparlamentariekin biltzera ukatu ziren. Nafarroan, PPz gain,UPN, PSN eta Nafarroako Gobernuko presidente ohi Juan CruzAlli ere haiekin biltzera ukatu ziren. Bilera horietan parte hartuzuten eragileez gain, beste batzuekin ere biltzea eskatu duEtxeratek, elkarrekin dispertsio politikaren desaktibazioaahalbidetu dezaketen hasiera puntuak topatzeko helburuarekin.

Bizkaiko Batzar Nagusietan izan da Etxerat

Euskal preso politikoen senideak diren 185 adingabekokpairatzen dituzte Bizkaian dispertsio politikaren ondorioak.Irailaren 28an, Herritarren Hartu Emaneko Batzordean,Bizkaiko Batzar Nagusietan azaldu zen Etxerat 185 haur etanerabeen egoeraz berri emateko: euren kartzelatutakosenideak ikusteko ehundaka kilometro bidaiatzeko inposizioaeta horren ondorioak haien garapen pertsonal, sozial etaafektiboan; osasunean eta eskola errendimenduan. AgertzeanEtxerateko bozeramaleak eta bi senidek hartu zuten parte: 21urteko Olatz Iglesias, hilabete gutxi zituenetik dispertsioapairatzen, eta Maider Viso, dagoeneko 13 urte dituen eta jaiozenetik dispertsioa pairatu duen neskato baten ama.

Minutu gutxi batzuentzat horren bidai luzeak egitearenkrudelkeria (bere kasuan Paris, Madril, Alacant) nabarmenduzuen Olatz Iglesiasek bere lekukotzan, eta nola bidai luzehauek bere bizitzako alor guztietan eragina duten, baina batezere, urruntzeak haurtzaro eta nerabezaroan horrenbeharrezkoak diren lotura afektiboak zenbat kaltetzen dituenazpimarratu zuen; bere kasuan, bere gurasoekin. Horrez gain,bere baino gazteagoa den ahizpa txikiak egun gauza berapairatzen ari dela gogorarazi zuen.

Etxerat

Page 35: 1 1. DISPERTSIOAREN DATUAK1 1. DISPERTSIOAREN DATUAK 1. 1 Azaro-abenduko datuak Iaz bezala, euskal preso politikoen kopurua apaldu bada ere, (2015 bukaeran 403 euskal preso politiko

34

Bere aldetik, Maider Visok, desplazamendu hauek umetxiki batekin egin behar izateak suposatzen duena azaldu zuen(bere kasuan Cordoba eta Castelló), muturreko bero edo hotzapairatzea, txikienetan ohikoak diren zorabioak edogaixotasunak, etxetik urruti egoteak nola areagotzen dituenzailtasun hauek. Klasera erregularki huts egiteak zer dakarrenazpimarratu zuen, maiz gertatzen den egoera, kartzelak vis avisak astegunetan jartzen dituenean. Etxerateko bozeramaleakdispertsio eta urruntzearen datu orokorrak azaldu zituen,helduek bezala, dispertsioaren ondorioak pairatzen dituztenhaurren egoera nabarmenduz. Haur hauek erakundeen aldetikjasaten duten utzikeria salatu zuen ere bozeramaleak,gainontzeko senideak bezala.

Etxeraten lekukotzen ostean, alderdi ezberdinek hitzahartu zuten. Alderdi Popularrak soilik eskatu zituen baldintzakhaurren eskubideak urratu eta adin txikikoak oinazera zeindispertsioaren ondorioak jasatera kondenatzen dituen egoerabati amaiera jartzeko. Haatik, EAJ, EH Bildu, Podemos etaPSEk dispertsioa arbuiatu zuten, eta adin txikikoen gaialantzeko borondatea erakutsi – nahiz eta erakunde horrenmugak aitortu zituzten -. PPk, ordea, haurren senideekbarkamena eskatu, damutu eta justiziarekin kolaboratu behardutela adierazi zuen. EH Bilduk dispertsioaren zigor izaeranabarmendu zuen, eta egungo kartzela politikak ez duelabirgizarteratze funtzioa betetzen adierazi. Podemosek, berealdetik, delitu indibidual batek zigor kolektiboa jasotzeaonartezina eta demokraziaren aurkakoa dela aitortu zuen.

Foro Sozial Iraunkorra

2016eko urrian, Aieteko 5. Nazioarteko Konferentziarekinkointzidituz, Foro Sozial Iraunkorra aurkeztu zuen BakeProzesua indartzeko Foro Sozialak. Gizarte zibilean jarri zuenatentzioa lehenengoak. Izan ere, Foro Iraunkorrarentzat,alderdiak ez dira bake prozesuak beharrezko dituenakordioetara heltzeko gai izan, hortaz, gizartea izan behar daprozesu honen motorra. Horrez gain, estatu espainiar etafrantsesaren jarrera oztopatzailea aipatu zen, erakundeeielkarrizketa eskatuz lehenbailehen.

Nazio Batzarrean hartutako konpromisoari erantzunezbere sorreratik hartu du parte Etxeratek foroan. Honek,presoak, iheslariak, bizikidetza eta armagabetzea ditu bere bigidalerro nagusitzat, lehenengo biek Etxeratekin zerikusizuzena edukiz. Euskal gizarteko alor ezberdinetako hamalau

Etxerat

Page 36: 1 1. DISPERTSIOAREN DATUAK1 1. DISPERTSIOAREN DATUAK 1. 1 Azaro-abenduko datuak Iaz bezala, euskal preso politikoen kopurua apaldu bada ere, (2015 bukaeran 403 euskal preso politiko

35

organismok eta hamalau norbanakok osatzen dute Foro SozialIraunkorra gaurkoz, nahiz eta parte hartze gehiagora zabalikdago: ELA, LAB, CCOO ETA Steilas sindikatuak; Bake Bidean,Egiari Zor, Sare, Etxerat, Ahotsak, Uharan, Paz con Dignidadeta Antxeta Irratia organismoak: Juanje Soria, IñakiLasagabaster , Nazario de Oleaga, Aitzpea Leizaola, IñakiGonzález Murua, Iñaki Olalde, José Luis Úriz, Andoni Serrano,Begoña Ugarte, Carlos Aitor Yuste, Roberto Oiz, FernandoVaquerizo, Txemi Pérez eta Fernando Armendariz. Gonbidatubezala, Nazioarteko Kontaktu Taldeko kideak, EH Bildukoordezkariak, Elkarrekin Podemos, PNV eta UGT izan ziren.

Etxerat

Page 37: 1 1. DISPERTSIOAREN DATUAK1 1. DISPERTSIOAREN DATUAK 1. 1 Azaro-abenduko datuak Iaz bezala, euskal preso politikoen kopurua apaldu bada ere, (2015 bukaeran 403 euskal preso politiko

36

Dispertsioaren aurkako mozioak onartu dira Berriz, Gasteizeta Etxarri-Aranatzeko udaletan

Azaroaren 19an aldibereko bi istripu izan ziren; Huelva etaMansillako espetxeetatik bisita egitetik zetozen 7 senide eta bigidari kaltetuak izan ziren bi ezbeharretan. Horren ondorioz,dispertsioaren aurkako mozioak aurkeztea eskatu zuenEtxeratek kaltetuak izan ziren senide eta presoen udalerrietan.Berrizen aurkeztu zen lehenik, eta onartua izan da asteazkenhonetan, hilak 21, EAJ eta EH Bilduren aldeko botoekin etaPSEren abstentzioarekin.

Abenduaren 22an, Etxarri Aranatzen aurkeztu eta onartuaizan zen PPko zinegotziaren kontrako boto bakarrarekin: “Bostaxola dit batak zein besteak” – istripua izan zuen pertsonari(Etxarri Aranatzeko bizilaguna) eta honek bisitatzen zuenpresoari erreferentzia eginez –“Esan diezaiotela eurenkartzelatutako senideari egin dezala egin behar duenahurbildua izan dadin”, adierazi zuen Alderdi Popularrekozinegotziak.

23an, mozio bera Gasteizko udalean izan zen aurkeztua.Kasu honetan, testuak Natividad Junkoren oroimena etaomenaldia hartzen zuen bere baitan, 2007ko abenduaren25ean zendutako dispertsioaren biktimetako bat. Mozioarenalde bozkatu dute EAJ, EH Bildu, Podemos eta Irabazik. PPketa PSEk aurka egin dute, “Nanclares bidea” ezagututakoarenalde eginez, dispertsioak sorturiko egoeraren irtenbide bezala.Erantzunen txandan, Etxerateko ordezkaria hauenganazuzendu da, eta dispertsioak haien eskubideak urratzen dituelauste duten galdegin die, eta kasu horretan, hori gainditzeko zerpentsatzen duten egitea, baina ez du erantzunik jaso.

Etxerat