ortzadarstatic.deia.eus/docs/2014/10/03/ortzadar041014_16377.pdf · prota-gonistentzat topaketa...

8
ortzadar deia.com euskal kulturaren kolore guztiak larunbata, 2014ko urriaren 4a. 371 zenbakia GONZALO ETXEBARRIA “Estiloa ez da kriterioa nire- tzat”, dio Zuberoan “liberta- tea” topatu duen artistak -- 4-5. orrialdeak -- MAIALEN ERROTABEHERE Bizi-ziklo baten bukaerari eta beste baten hasierari abesten dio ‘Biluzik’ diskoan -- 6. orrialdea -- 18. urteurrena

Upload: lydang

Post on 07-Mar-2019

224 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

ortzadardeia.com

euskal kulturaren kolore guztiaklarunbata, 2014ko urriaren 4a. 371 zenbakia

GONZALO ETXEBARRIA

“Estiloa ez da kriterioa nire-tzat”, dio Zuberoan “liberta-tea” topatu duen artistak

-- 4-5. orrialdeak --

MAIALEN ERROTABEHERE

Bizi-ziklo baten bukaerari eta beste baten hasierari

abesten dio ‘Biluzik’ diskoan -- 6. orrialdea --

18. urte

urrena

02 // Ortzadar Larunbata, 2014ko urriaren 4a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

antzerkia

Editorial Iparraguirre S.A. Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso duZuzendaria: Bingen Zupiria

Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi ([email protected]) Koordinazio lana: Amaia Santana ([email protected]) Diseinua: Jesús Santamaría

Maketazioa: Naroa Etxebarria Zuzenketak: Iratxe Gaztañaga Portada: Javier Colmenero Lege Gordailua: BI 1720-06

IILUNPEAN ez da ezer ikusten, baina bai hotsak entzuten. Ahotsen berbaroa, eta ateen ireki-ixtea, zarata handia...”. Horrelaxe deskribatu zuen Xabier

Mendiguren Elizegik bis a bis baten hasie-ra, duela hamar urte Amodioaren ziega an-tzerki obra idazten hasi zenean. Errealis-moa eta gaurkotasuna biltzen dituen lan baten lehen hitzak dira horiek. Sortu zire-netik hamarkada batera taularatuak izango zirenaren ezjakintasunean. Joana Ocañak, Nazaret Frurek, Urki Mugu-ruzak eta Eneko Sagardoyk aipatu obra bere-ganatu dute, oholtza gainean biziki aurkez-teko asmoz. Lauka Teatroa osatzen dute aktore gazte hauek eta Mendigurenen lana espresuki jendaurrean aurkezteko xedea-rekin sortu zuten antzerki konpainia, pasa den urtean. Durangoko Karrika Antzerki Tal-deko kideak ziren denak, Muguruza izan ezik. Artedramak Aulestin antolatzen duen Euskal Antzerki Laborategian ezagutu zuten azken hau, iaz. “Beharrizan zehatz bati erantzuna emateko asmoarekin –Amodioaren ziega taularatzea, alegia– jaio zen Lauka teatroa”, dio Sagardo-yk, taldeko kide gazteena denak. “Artedraman geundela, lau kideok batera egin genituen probak testu honekin eta asko gustatu zitzaigun. Irakasleak obra taulara-tzearen aukera proposatu zigun, baina ez genuen denbora handirik hartu asmoa ekin-tza bihurtzeko”, azaldu du Sagardoyk. Nahiz eta estreinatu arte ia bi urte pasatuko diren, “konpainia bat sortzeak eta ikuskizun bat ekoizteak ilunpeko lan zikin asko du”. Laukak Zubi lehiaketara aurkeztu zuen proiektua eta lehen saria irabazi zuen. Sari-keta honekin laguntza ekonomikoa, aholku-laritza, egonaldi artistikoak eta lehiaketaren kide diren antzokietan emanaldiak eskain-

tzeko aukera izango du taldeak. “Poz handia eta satisfazioa ekarri digu. Egindako lana ondo –edo ez horren gaizki– egin dugunaren seinale eta lasaitasun bat ere badakar, nahi duzun lana egitea ahalbidetzen duelako. Horrelako laguntzarik gabe zaila da gu beza-lako talde gazteentzat aurrerapausoak ema-tea eta Zubi da konpainia abiatu berriak era horretan laguntzen duen bakarrenetarikoa”, nabarmendu du aktore durangarrak. ERREALITATE EZKUTUA Errealismoa islatu nahi izan du laukoteak obra honekin. “Ez dugu drama tonuan lan egingo, tristezia eta negar malkoz beterik, ezta komedia tonuan aurkeztuko ere. Drama presente egongo da, komedia ere bai, zergatik ez. Baina, funtsean, bi pertsona aurkeztu nahi ditugu. Bata pre-so dagoena eta bestea kanpoan. Bikotea dira. Bizipenari eman nahi diogu garrantzia”. Preso bat eta bere bikotekidearen arteko nahiak, desioak, beldurrak eta esperantzak

aurkituko ditu ikusleak oholtzan. Maitasun istorio bat ere bai. Eszena intimo bat. Prota-gonistentzat topaketa ohiko bat den arren, ikusle gehienentzat, ez. “Lau horma horien artean gertatzen dena, zirrikitu batetik begi-ratzeko parada eskainiko dugu, publikoa lekuko zuzen bihurtuz. Guzti horrekin egin-go du topo obra ikustera doanak. Gero bakoitzak zer eramango duen, ez dago gure esku”. Ez dute mezurik helarazi nahi obra honekin, “argazki” bat baizik, “eta norberak jasoko du horretatik nahi duena”. Errealitate ezkutu bat erakutsi nahi dutela dio Sagardoyk, “egunkarietan edo telebistan ikusten ez dena eta gure herrian askorentzat egunerokotasu-naren parte dena. Erantzun edo mezu zeha-tzik sortu ez arren, galderak sortzen baditu-gu, pozik”, gaineratu du aktoreak. Taldea hasierako momentutik Mendigure-nekin dago harremanetan. “Obra eszenara

Lauka Teatroaren ‘Amodioaren ziega’ antzezlanak irabazi du aurten Zubi lehiaketa. Proiektua gauzatzeko diru-laguntza eta aholkularitza artistikoa izango ditu eskura, besteak beste, antzerki konpainia gazte honek. Estreinaldia datorren urtean izango da, Leioako Kultur Maratila jaialdian

Ilunpeko ‘lan zikinak’ txukunduz

AINHOA LORES

eramateko asmoa azaldu genuenean pozez eta ilusioz hartu zuen berria”. Lehenengo entsegura ere etorri zen. “Testua ez dugu ia-ia ukitu. Eszena berri batzuk gehitu dizkio-gu, inprobisaketetan oinarrituta eta Mendi-gurenen Chambre d’Amour laneko olerkiak eta Trip istorioa ere erabili ditugu dramatur-gia osatzeko”. Zubi lehiaketa irabazita, entseguen unea da orain. Lehenengoak Durangon egin dituzte; eta hurrengo hiletan Leioan, Zumaian eta Luhuson emango diote forma antzezkizuna-ri. Tarte horretan, ikuskizuna eraikitzen bukatzeaz gainera, elkarrizketak egingo dituzte bis a bis egoerak bizi izan dituzten edo bizitzen ari diren pertsonekin. Estreinaldia 2015eko otsailaren bukaeran izango da Leioako Kultur Maratila jaialdia-ren baitan. Horren ostean, Euskal Herriko antzoki ahalik eta gehienetan egoteko saia-kera egingo du laukoteak.

Xabier Mendiguren Elizegik idatzita-ko istorio honek bikote baten ‘bis a bis’a du oinarri. “Egunkarietan edo telebistan ikusten ez dena” agertu nahi du konpainiak. ITZIAR BASTARRIKA

DURANGO

Ortzadar //03Larunbata, 2014ko urriaren 4a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

B

KRITIKA

Autoko leihotikIBON EGAÑA

BI poema liburu argitaratu ostean, narratibari heldu dio Hasier Larretxeak libu-ru berrian. Azken urteeta-

ko literaturan (euskal zein ez) joera diren bi ezaugarrik markatua da baztandarraren lana: niaren litera-turaren esparruan erro-errotik kokatzen den lana da, batetik, Larre-motzetik, autobiografiatik oso hur-bil dagoena (autobiografia petoa ez bada), eta bestetik, egitura fragmen-tarioduna. Beste joera eta gai zen-baitek, aldiz, bereizten dute Larretxearena beste antzeko laneta-tik: geografiari eta paisaiari eman-dako lekuak, prosaren lirikotasunak edo subjektu homosexualaren zen-traltasunak, besteren artean. Lan autobiografiko bati espero zaion gisan, subjektu baten sorreraz min-tzo da Larretxea liburuan. Subjektua-ren sorreran senideekiko zein ingu-ru hurbilarekiko loturek, identifika-zioek eta era berean gatazkek eta hausturek duten lekuaz. Niaren sorrera eta garapena markatzen duten bi tasun funtsezkoenetakoak homosexualitatea eta idazkuntza dira Larremotzetik honetan. Espero den

TITULUA: ‘LARREMOTZETIK’ EGILEA: HASIER LARRETXEA ARGITALETXEA: EREIN

semea ez izateak, umetatik genero-espektatibak ez betetzeak eta homo-sexualitateak dakarren gatazka, batez ere aitarekikoa, interesatu zait berezi-ki liburuan. Aita hil beharra eta aldi berean hura maitatzen ikasi beharra hartu du gai Larretxeak eta sarri age-ri da anbibalentzia hori liburuan, nahiz eta akaso atera zaiona baino zuku gehiago atera zekiokeen. Era berean, idazkuntza, literatura eta, oro har, artea bestelako komunitateeki-ko identifikaziorako bidea dira auto-biografiagilearentzat. Subjektuaren sorreraz, niaz, dihardu Larretxeak, baina baita gutasunaz ere. Izan ere, autobiografiak eite kolektiboagoa hartzen du maiz, haurtzaroaz edo gaztaroaz mintza-tzeaz batera bere senideez, adiski-deez, herrikideez mintzo denean idazlea. Amatxi Leonitak, Osaba Mar-celinok, gurasoek, anaiak osatzen duten sarea apurka ematen du argi-tara egileak, pertsonaien bizi-atalak agertuz eta desagertuz doazen hei-nean. Giza paisaia askotariko horrekin batera Baztango paisaiak ere pisu handia du liburuan, Larretxearen aurreko poema-libu-

ruan bezala. Madrildik autoan dato-rren egilearen begirada eskaintzen da, sorterri izandakoa paisaia gisa ikusten duen soako hein batean erro-mantikoa. Komunitatea arrotz zaion artistaren posiziotik mintzo da Larretxea, batzuetan harekiko mai-tasunez, bestetan murriztailea egiten den nagusitasun tonu batez. Aizkoran jardutearekin alderatzen du maiz egileak idazketaren artea. Aizkorarekin egurrean irudiak era-tzen diren bezala eratu nahi dituela hitzekin formak. Bada horretatik asko liburuan, nabarmena baita Larre-txeak estiloari, hitzen hautapenari (Baztango lexiko eta egiturak barne) emandako garrantzia. Aitzitik, alda-rrikatzen den aizkoraren zorroztasu-na bota du irakurle honek faltan; esti-loa hanpatua, puztua egin zait sarri, kasu batzuetan kontatzen denaren arruntasuna hitzez goratu nahi balitz bezala. Inpresioa ematen du sub-jektuak bere burua idazle gisa afir-matzeko jotzen duela estilo horreta-ra; susmoa dut, haatik, ilundu, lauso-tu egiten dela horrela irakurketa, inoizka hitzen hondoan dagoena ikustea galerazteraino.

Aizkoran jardutea-rekin alderatzen du

maiz egileak idazke-taren artea. Aizkora-

rekin egurrean irudiak eratzen diren

legez eratu nahi ditue-la hitzekin formak

SALDUENAK

ITURRIA: Elkar.

1. Hutsaren itzala Jon Arretxe. Erein.

2. Lasai, ez da ezer... (ebook) Ana Malagon. Elkar.

3. Nevadako egunak Bernardo Atxaga. Pamiela.

Fikzioa

Ez Fikzioa

SANTIAGO YANIZEN BEGIRADA

ELEBERRIA (+CD-A)

‘50’ Patxi Zubizarreta. Joserra Senperena (musika). Mintxo Cemillán (irudiak). Txalaparta. 216 orr. 19,90 euro.

Bizitza eta beste ‘road movie’ batzuk

Nikolas idazle patetikoak eta Rafael pintore apatikoak bainuetxe batean eskainiko duten errezitaldi baterako gonbita egin diote Joseba pianista desafinatuari, ezusteko oparia izango delakoan. ‘Road movie’ gisako batean aurrena eta ur termalen inguruan gero, nork bere bizitzari begiratuko dio eta bere sekretua kontatuko du, aho-pean: heriotzak, gatazka sozial eta intimoak, gaixotasunak, amodioak...

HAUR LITERATURA

‘Marimotots. Pozik’ Uxue Alberdi. Julen Tokero (ilus.). Elkar. 16 orr. 8 euro.

Zorion-betaurrekoak janzten dituen neskaz “Egunsentian esnatu, eta alaitasu-naren betaurrekoak janzten ditu Marimototsek. Bihotza berotzen diote txorien kantak...”. Marimotots neskatilak txabolak egiten ditu zuhaitz gainean eta errekako ur hotzetan biluzik bainatzea atsegin du. Horixe dugu Elkarrek eta Katxiporreta kooperatibak elkar-lanean argitaratzen duten ‘Nor gara?’ bildumako ale honen abia-puntua. Ipuin sorta hau 2 urtetik gorako ‘irakurle’ koskorrentzako aproposak dira.

1. Tunelak, izarak,... Josu Martinez. Elkar.

2. Gorbeialdeko senda... Gorka Menendez. Beta.

3. Euskalkiak Koldo Zuazo. Elkar.

(Bilbo, 1957) Ikus: http://santiyaniz.blogspot.com.es/

ERAKUSLEIHOA

04 // Ortzadar Larunbata, 2014ko urriaren 4a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

artea

GONZALO ETXEBARRIAARTISTA

“Estiloa ez da kriterioa niretzat”Hiru hamarkada baino gehiago daramatza Zuberoan Gonzalo Etxebarriak. Halabeharrez muga zeharkatu ondotik, bertan ondu du bere ibilbide artistikoa, lur honek “sorkuntzarako libertatea” eman baitio. Geroztik, Zuberoa inspirazio iturri du bere obretan

obra erakutsi nuen formatu desberdinetan eta oso harrera ona izan zuen. Etengabe jaialdi eta erakusketetan parte har-tzeak lan berriak egin beharra dakar. Presio bat sortzen du horrek? Ez derrigor. Nik uste gauzak era fluido batean pasatzen direla eta inprobisazioa ere kontutan hartu behar dela. Hala ere, ez da pentsatu behar sorkuntza egin daitekeela beti. Jaialdietan ideien hartu-emana presente da beti. Aldiz, erakuske-tetan, denbora behar da ontsa prestatzeko. Eta bai, presioa sortzen da, noski. Baina erakuske-ta beti da motibazioa obra lantzeko. Euskal Herriko artista esanguratsuenetako bat zara gaur egun. Ez dira asko izango zurea bezalako ibilbide oparoa egiten dutenak. Ez nuke erranen artista esanguratsuenetariko bat naizenik, hitz handiak dira horiek. Tinta-tzen jarraitzea da niretzat garrantzitsuena. Egiazko lana sorkuntza da. Horrek gero izan ditzake ondorio mediatikoak baina niretzat ez da hain garrantzitsua. Harro eta pozik nago

GG ONZALO Etxebarria (Bilbo, 1954) ez da edonolako artista. Sortzez bilbotarra, sortzaile zuberotar gisa definitu genezake, bere margola-

ri, marrazkilari eta eskulturgile ibilbide opa-roa lurralde honi lotuta baitago erabat. 1983an sorterritik ihes egin behar izan zuen arrazoi politikoak tarteko. Aldi batez Parisen egon ostean, Zuberoako Mendikota herrix-kan kokatu zen eta geroztik huraxe du bizi-toki eta inspirazio iturri. Baionako Black and Basque jaialdian topatu dugu azken urteo-tan euskal artean nabarmentzea lortu duen artista emankorra. Black and Basque jaialdian parte hartu duzu beste behin. Zer moduz joan da? Oso ondo. Hirugarren aldiz parte hartzen nuen festibal honetan. Beste urteetan bezala, Iker Valle, Peio Goello, Neuvième concept tal-deko grafistak eta beste margolari batzuekin batera obra kolektibo bat osatu dugu. Horre-taz aparte, Topaketak izeneko erakusketa anto-latu dugu Euskal Museoan, elbarritu talde batekin eta Patxi Laskarai argazkilariarekin. Esperientzia aberatsa eta emankorra izan da. Deban ere izan duzu erakusketa uda hone-

Polisemia baliatzea. Horixe da Gonzalo Etxebarriaren lana, artista honen esanetan. “Ikusleari irakurketa anitz eskaintzea da ene gogoa”, adierazi du. JAVIER COLMENERO

JULENE LARRAÑAGA

tan. Hain justu, bertako Arte Eskolan egin zenituen ikasketak gaztetan. Bai, eta polita izan da Debara bueltatzea. Lehen eguna benetan hunkigarria izan zen, eskolako lagunak hor zirelako. Gainera, San-ta Maria Elizaren klaustroaren inguruan jarri nuen erakusketa, inguru paregabean. Iazko

gaur egun nire lana egiten jarraitu ahal duda-lako, besterik ez. Zuberoan finkatu zinen orain dela 30 urte baino gehiago eta denborarekin zure bizito-kia bilakatu da. Zer ematen dizu leku horrek? Gauza ainitz. Serenitatea, isiltasunarekin harre-man berezi baten ukaitea eta gauza sinpleei beraien balorea ematea. Zuberoak ematen dit gaur daukadan sorkuntzarako libertatea. Ber-tan, askatasun handia sentitzen dut sortzeko. Zuberotar sentitzen zara honezkero? Badakit ez naizela sekula zuberotar osoa iza-nen, nahiz eta ene biziaren eta arimaren erdia Zuberokoak diren. Ene bi semeak Joanes eta Pette hemengoak dira, Zuberoako kulturan barnatuak dira eta hemen bizi nahi dute. Zube-rotarra sentitzen naiz, gero eta gehiago. Zube-rotartzen ari izango naiz beti, amaitu gabeko bide luze batean. 1983an sorterritik joan behar izan zenuen eta geroztik errefuxiatu izan zara. Gertaera horrek

Ortzadar //05Larunbata, 2014ko urriaren 4a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

artea

Ez nuke erranen artista esanguratsuenetako bat naizenik. Tintatzen jarraitzea da niretzat garrantzitsuena”

“Sortzailearentzat ihesa emankorra ei da. Ene sorkuntzan eragina izan du, anekdotismo gabe agertu bada ere”

“Erreakzioa bilatzen dut publikoarengan, edo-zein dela ere. Ikusleak zerbait sentitzea nahi dut, hunkitzea”

izan du eraginik zure sorkuntzan? Uste dut baietz. Esaten da sortzailearentzat ihe-sa emankorra dela. Errefuxiatuaren egoera hauskorra da, aldakorra. Nortasunarentzat pisu handia du eta hori hala izan da beti, izan Pla-ton Kortsikan zelarik edo gaurko afrikarren-tzat. Seguruenik gertakari horrek garrantzia handia ukan zuen nigan ere. Ene sorkuntzan eragina izan du, nahiz eta ene margoetan anekdotismo gabe agertu. Baina aurten herri-ra itzuli naiz eta nire egoera osoki aldatu da. Zuberoara iritsi eta denbora gutxira Uztaro tailerra montatu zenuen. Erronka polita, ezta? Uztaro kolektiboaren esperientzia oso ederra izan da. Ofizio eta mundu desberdinetatik eto-rritako jende askok parte hartu zuen proiektu horretan, ideiak eta laguntza partekatzen. Hori esperientzia handia izan zen formula aldetik. Duela 28 urte izan zen hori. Garai har-tan elkarte eta kolektibo desberdin ainitz bazi-ren eta leku handia zuten gizartean. Gaur egun aldiz, arte mailan, talde gutxiago badi-ra ene irudiko, gauzak aldatu egin dira.

Zure lanak egin eta saltzeaz gain, klaseak ere ematen dituzu tailer eta eskoletan. Zer apor-tatzen dizu horrek? Zorte handia daukat hori egin ahal dudalako, ez baitut saldu behar bizitzeko. Artista asko angustian bizi dira, saldu ahal izateko zer egin behar duten pentsatuz. Nik libertate hori dut. Diru iturri garrantzitsua ere bada niretzako, baina ez da hori soilik. Politikoki, sozialki eta kulturalki ere garrantzitsua da niretzat. Gai-nera, jakintza eta motibazio iturri bat da ikas-leekin harreman hori ukatea. Ez duzu zure margolanen gaineko esplika-zio gehiegi eman nahi izaten. Zergatik? Erreakzioa bilatzen dut publikoarengan, erreakzio hori edozein dela ere. Ikusleak zer-bait sentitzea nahi dut, hunkitzea. Maite dut ene margoetan ere aztarnak ematea, baina giltza osoki eman gabe. Gainera, konplikatua egiten zait obra esplikatzea, irudiaren polise-mian sinesten dut, horrela bakoitzak bere ira-kurketa egiten du irudi eta ikonoak deskodifi-katzeko. Hori da, azkenean, ene lana, polise-

mia baliatzea. Ikusleari irakurketa anitz eskaintzea da ene gogoa, irudiari zentzu eta interpretazio ezberdinak eman ahal izateko berak. Ez dut erranen hori aski dela obra eza-gutzeko, zeren badira Artearen Historia, Kul-tura, Filosofia eta beste hainbat alor sorkun-tza batera hurbiltzeko, baina lehen ikuspegia propioa izan behar da ene ustez. Zure obretan maiz jarraitzen duzun ildo edo gai nagusiren bat? Naturak asko inspiratzen nau, batez ere Zube-roako paisaiak. Gaiak beti nahiko errepika-korrak izaten dira: zerua, lurra, mendiak eta espektroak. Lurraren eta zeruaren arteko lotura horrek asko inspiratu nau. Badira hala-ber gauza kaotikoak eta organikoak eta, ondoan, linealak eta ordenatuak. Bilatzen ari naiz hizkuntza plastiko bat figurazioaren eta abstrakzioaren artean. Margolaritza korronte jakin batean sartuko zenuke zure estiloa? Espresionismo abstraktua zen iturria hasieran,

baina gero garapena izan da ene lanean. Garai desberdinetako artista ainitzengandik hurbil sentitzen naiz: Eva Hesse, Greco, Caravaggio, Thomas Helbig, Baselitz, Kippenberger, Albert Ohelen, Sarah Lucas... Denetarik maite dut, bai-na gehien maite dudana sorpresa bat ukatea da. Estiloa ez da kriterioa niretzat. “Margolari batek behar du lan egin eta so egin, ainitz behar du bietarik”, esana duzu. Hala da. Nik arte asko ikusten dut erakuske-ten bidez eta asko mugitzen naiz. Asko gusta-tzen zaizkit erakusketak eta niretzat inspira-zio iturri garrantzitsua dira. Artista anitzek markatu naute, klasikoek gehienbat, arte barro-koak edo Caravaggio bezalako artistek. Artis-ta alemanak eta iparraldekoak ere gustatzen zaizkit, espresionistak esaterako. Gaur egungo mundu globalizatu honetan euskal arte bat badela uste duzu? Zaila da esatea zeren Artean gauzak asko nahas-ten dira, globalizatua dago erabat. Ez dakit euskal artea edo arte euskaldun bat definitzen ahal den, baina euskal artistak badira, asko eta onak. Artean interesgarriena da konexioak badirela. Munduaren beste puntan eginiko obra bat ikus dezakezu eta hurbileko artista batek egindako obra batekin konexio anitz ikus di-tzakezu, nahiz eta biek elkar sekula ez ikusi.

BAIONA

06 // Ortzadar Larunbata, 2014ko urriaren 4a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

AA SKATASUNEN ibaia kale-ratu eta zazpi urtera, argia ikustear da Maialen Erro-tabehereren (Arrosa, Nafa-

rroa Beherea, 1983) disko berria, Biluzik (Agorila, 2014), pop-rocka, bluesaren eta musika beltzen era-gin nabarmenez. Akustikotik elektrikorako jauzia egin du gaine-ra, eta “kemenarekin, lehen ez zuen botere batekin” entzuten da Erro-tabehereren ahotsa. Duela urte batzuk hasi zen jada kantu bihurtuko ziren hitz batzuk idazten. MMX taldean ezagututa-ko Pat Têtevuide gitarra-jotzailea-rekin elkartu eta bien artean hasi ziren konposaketak lantzen. “Tes-tuek eta melodiek zentzu bat har-tu zutenean” hasi zen talde-lana. Estraineko taldea, gainera, 2013 hasieran abeslariak berak bat eta bestea gonbidatuz osatua. Têtevui-dez gain, Briganthya folk taldean ezagututako Iban Larrebour bate-ria-jotzaileak eta entzutez ezagu-tzen zituen Raphael Ferreira baxu-jotzaileak eta Txus Aranburu teklis-tak osatu zuten boskotea. Ernatzen hasia zen Biluzik izeneko lorea. Paxkal Etxepareren estudioan gra-batutako 12 kantuko diskoa izango da, “letra aski intimoz” osatua. Izan ere, “bizitzaren garai baten bukae-ra eta beste baten hasiera” konta-tu du Errotabeherek hitz horietan, “testu horiekin bukatzen dut zer-bait, geroa prestatzeko”. Bizitza bera, sentitzen edo ikusten dituen gauzak, ingurukoen egoera “hun-kigarriak” dira bere hitzetarako inspirazio. Itxaro Borda eta Jean-Louis Errotabehereren hitzak ere aurkitzen dira diskoan, eta baita Errotabehererenak ez diren ahotsak ere, Petti musikari berata-rrarena eta Eñaut Elorrietarena (Ken7), hain zuzen. “Petti duela urte batzuk ezagutu nuen eta aski-usu elkartzen gara elkarrekin abesteko. Badut harenganako admirazio han-di bat eta niretzat garrantzitsua zen inoiz abestu izan genuen abesti bat bere ahotsarekin grabatzea, uste baitut horrela behar dela gero en-tzun”, azaltzen du abeslariak. Elo-rrietarena ere “oso kolaborazio polita” izan da beretzat; “egina genuen kantu bati zerbait falta zi-tzaiola nabaritzen genuen, eta ahotsak bikote bat behar zuela ohartzearekin bat Eñauten ahotsa entzuten nuen neure baitan. Hala, gonbidatu egin nuen eta hark onar-tu”, kontatzen du. KURIOSITATEZ ERAIKIA Ahots berezia du oso Maialen Errotabehe-rek, erregistro aberatsak, orain goian, orain behean, xuxurlaz ba-tzuetan, indarrez besteetan. Baina, talentua berezkoa duen arren, ez da lanik gabe eraikitako ahotsa. 7-8 urterekin hasi zen abesten herri-ko abesbatzan eta 15 urtez aritu zen

han. “Irakasle desberdinekin ahots lanketa eskola ugari jaso izan dugu, eta gauza desberdin asko landu dugu. Aukera izan dugu, besteak beste, errusieraz, afrikarrez, inge-lesez, espainolez eta euskaraz abes-teko, eta gauza anitz probatze horretatik sortu zait kuriositatea”, azaltzen du abeslariak. Hortik aurrera bere instrumentu horrek eman zezakeen guztia deskubritzea bilakatu zen ametsa. “Ahotsaren lana biziki interesgarria eta muga-rik gabea zela ohartu nintzen”, dio. FOLKETIK ELEKTRO-SKARA Azken urteotan hainbat proiektutan har-tu du parte Errotabeherek, Mixu eta Xabaltx-ekin osatutako MMX tal-dean, hirukotan estilo desberdinak nahasteko eraturiko Kokua kolekti-boan, Briganthya folk taldean edo-ta DJ Balpore’s-ekin abesti herri-koiak eta elektro-ska nahasten. Mila saltsatan sartua, astia du artean Baionako Haiz’egoa gizonen abes-batza gidatzeko. “Maite dut kanta-tzea, eta badut interesa nire ahotsa estilo desberdinetan entzutekoa, ikusteko zer ekarpen egiten diodan neure buruari, lehenik, eta zer ekar-pen egiten diodan musikari, ondo-ren”. Bateria edo gitarra-jotzaile batek estilo desberdinak jorratu di-tzakeen bezala, berak ere frogatu nahi ditu horiek, “jakinda dena ez dudala ongi kantatuko, zeren nire baitan baditut beste batzuk baina afinatuagoak dauden estiloak”.

Biluzik baina jantzirik“Bizitzaren garai baten bukaera eta beste baten hasiera” agertu ditu Maialen Errotabeherek bere lan berrian, ‘Biluzik’ izenburupean. ‘Bizi-ibilbide’ honetan lagun izan ditu Petti, Itxaro Borda eta Eñaut Elorrieta, besteak beste

OLATZ PRAT

Errotabeherek Baionako Haiz’egoa gizonen abesbatza ere gidatzen du. NICOLAS LAISNÉ

Udazkenean oholtzetara

G itarra elektriko baten ‘riff’ indar-

tsua, baxuaren eta hammonda-

ren soinua gero eta arrapaladan dato-

rren bateriaren hotsa. Eta bat-batean,

ahots leun baina gartsu bat. Horiek

guztiak eta gehiago bilduko dira tal-

deak datorren hiletik aurrera eskaini-

ko dituen kontzertuetan. “Nahi dut nire

musika eta testuak publikoari erakutsi

eta nola hartzen duten ikustea”. Akus-

tikotik elektrikora aldatuta eta oholtzan

boskotea izanik, gainera, kontzertuen

izaera ere guztiz aldatuko da, “modu

batera, berriz jaiotzen naiz”, dio Maia-

len Errotabeherek. Donostiako Bu-

kowskin ariko dira hilaren 26an, eta

Fnac-en azaroaren 8an.

Ortzadar //07Larunbata, 2014ko urriaren 4a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

poesia

Gizakiaren izateari dagozkion arazoak zein gai sozialak eta politikoak biltzen ditu Pako Aristik Susa argitaletxearekin plazaratu berri duen ‘Urari ostutako poemak’ liburuan

Kresalaren usaina dator sahats artetik

UU RARI ostutako poemak ez da azkar idatzitako libu-ru bat, patxadan mamitu-tako gaiak daude bertan,

neure baitan egon diren gaiak. Gai horiek forma poetiko bat hartu dute, eta ni saiatu naiz forma poetiko hori samur egiten irakurlearentzat, nik edertasuna ulertzeko dudan eran eskaintzen. Gainera, sakontasun asmoa dauka liburuak, ez da liburu populista bat, ez da sinplistentzako liburu bat; hau da, ez da amodiozko poesia tradizionala, gauez irakur-tzeko horietakoa, musika leuna en-tzuten ari zarela. Poesia existentzia-

la da, narratiboa, filosofikoa, eta, batez ere, bizitzaren erdira iritsi den pertsona baten gogoetak biltzen dituzten poesiez osatutako liburua da”. Ez gehiago, ez gutxiago; horixe aurki daiteke Pako Aristiren (Urres-tilla, 1963) laugarren poesia liburuan.

Urari ostutako poemak liburuan denborak pisu nabaria du. Idazlea-ren iritziz, gizakiok munduan ego-teko dugun moduak denbora baitu bizkarrezur. “Denboraren gaia oso erabilia izan da literaturan, ikuspun-tu asko onartzen dituen gaia da”. Gainera, “urteak betetzen zoazen

bizi izan naiz, ala gizarteak ondo iku-sita dagoen era horretan bizi izan naiz, benetan egin nahi nituen gau-za batzuei uko eginez?”. Plantea-mendu horiei bide ematen die, esa-te baterako, Udatzena olerkiak. Halaber, gai sozial eta politikoak ere landu ditu Aristik, bere letrak idazleak bizi duen testuinguruaren oihartzun zuzenen adierazle izanik. Besteak beste, Emile Griffith-en bi oinazeak eta Hamarkada baten kro-nika dira horren testigu. Idazleak ez du uste poesia mundutik aparte dagoenik, eta ba omen dago estereo-tipo hori poesiaren inguruan: “Jen-deak uste du poesia idaztea ero ba-tzuen gauza dela, gizartean ongi integratua ez den jende arraroak idazten duela poesia, eta nik mun-du honetako eta gizarte honetako poesia aldarrikatu nahi dut: gizar-tea ulertzeko, interpretatzeko eta kri-tikatzeko tresna gisa ere balio du poesiak. Ez gaude mundu honetatik kanpo. Poesia ez da mundutik apar-te dagoen paradisu bat, mundu honetan egoteko modu bat baizik, bizitzeko eta harremanak izateko modu bat”. IRAKURLEARENGANA HELDU Gai sakonetan sartzeko beldurrik ez du izan Urrestillako idazleak, baina sakontasun horren eta irakurlearen arteko harresia haustea izan du hel-

buru. Horretarako, batzuetan, zuze-nean kontatu ditu kontatu beha-rrekoak, eta, beste batzuetan, isto-rioak eta pertsonaiak sortu ditu. Bai-na, edozelan ere, onartu du beti bal-dintza bat edukitzen duela buruan: “Ez dut irakurlea aspertu nahi iza-ten, gauza sakonak esan behar dire-nean ere saiatzen naiz forma ez dadila izan oso lehorra, oso zaila; ira-kurlearentzat zubi bat jartzen aha-legintzen naiz, erraz etor dadin nik esan nahi ditudan gauza horiek ulertzera”. Eta ulerterraztasun hori lortzeko ahaleginean asko laguntzen du idazleak darabilen idazkera narra-tiboak. “Egunkari irakurle amorra-tua naiz, egunero hiruzpalau ira-kurtzen ditut, eta askotan egunka-rietan etortzen diren gaiak istorio harrigarriak izaten dira. Eta egun-karietan estilo narratiboa erabiltzen denez, poemek eurek estilo narrati-boa eskatzen didate askotan”. Beldurrik gabe irakurtzeko liburua da Urari ostutako poemak, lapur-tuak izanik ere, merezi du busti-tzeko arriskua hartzea, trukean idazleak berak ere ez duelako asko-rik eskatzen: “Oso gustura idatzi dut liburua, eta irakurleak nik idatzi dudan bezain gustura irakurriko balu, niretzat sari handi bat izango litzateke”.

JON ANDER URKIAGA EGIDAZU neurrian, gero eta gehiago ohartzen zara denbora igarotzen ari dela, edo, hobe esanda, ez dela denbora iga-rotzen, baizik eta gu garela igaro-tzen direnak”. Denbora bere aldaera guztietan age-ri da poemarik poema: damua, nos-talgia, egindakoen eta egin gabekoen oroimena… Aristik dio denak osa-tzen duela gure bizitza, egin ditugun gauzek beste osatzen dutela egin gabe utzi ditugunek, “jende askoren-gan ikusten da, esaterako, egin gabeko gauzekiko damua. Nik bizi dudan bizitza hau da nik bizi nahi nuena? Edo eragina izan dute gura-soek, irakasleek, kulturak, tra-dizioak…? Nahi izan dudan bezala

Autorearen oharra: “Ez da sinplistentzako libu-ru bat”. IKER AZURMENDI

DONOSTIA

Larunbata, 2014ko urriaren 4aazkena08 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

UURTEAK pilatzen diren heinean zai-la bihurtzen da urte zehatz bate-tan zertan genbilen gogoratzea. Norbaitek 1994 urtean –esate bate-

rako– zer egiten nuen galdetzekotan, egia esan, ezer gutxi izango nuke erantzuteko. Baina nerabezaroko urteak argi eta garbi buruan finkatuak geratzeko ohitura dute. Bizirik eta sasoian nagoen bitartean 1977. urteak ahaztezin jarraituko du nire baitan. Hamazazpi bete nituen urte hartako martxoan inguratzen ninduen guztia itxu-raz aldatzeko lasterketa zoroan zebilela zirudien. Aurreko urteak nahiko potrosoak izan ziren, egia esan. Haurtzaroaren amaierarekin bate-ra, Egiptoko izurriteak izango bailiran, ezbeharrak pilatu ziren kupidagabe: lehe-nengo porrotak Batxillergoan, uda ziztrinak akademiaz-akademia, ziurtasunik-eza, aspertzea… Baina astroak ilaran jarriko ziren inoiz ahaztuko ez dudan urte kuttun hartan, bizitza merezi duen zerbait dela iragartzeko. 1977. urtean kazetaritza ikasten hasi nintzen. Izan ere, klaseak, salbuespenak salbuespen, erabat etsigarriak suertatu ziren, baina egu-neroko bidaiak, garai hartan horren urrun zegoen fakultateraino, ezkerraldeko koadri-la aparta koskortzea lortu zuen. Lagun-tal-

de horren inguruan beraien artean zerikusi handirik ez zuten ekimenak sortuko ziren: mus-partidak, mota guztietako dastatzeak, militantziak, jaialdi antolatzeak, ikasteko bilerak (zeinetan batzutan ikasten genuen eta guzti), fanzine baten elaborazioa… Urte magiko hura punk mugimenduarena izan-go zen. Ordurarte rock musika zen egunero-ko bizitzaren miseriak gainditzeko lagun-tzen ninduena, baina do it yourself lelopean sortu zen mugimendu horrek gure talde pro-pioa egiteko ateak zabaldu zizkigun. 1977. urtean nire atzerrirako lehen bidaia egin nuen, Britainia Handira, hain zuzen. Ikasleentzako lan-zoroetara joan nintzen, Imanol Martin, nire orduko lagun mina-rekin. Ez genituen aski begi aurpegietan horrenbeste nobedadekin gozatzeko. Aste-buruetan London aldera zuzentzen ginen eta hor Zero Urtea deitzen zutenaren bitxi-keria guztiak dastatzeko aukera izan genuen… Nabaria zen belaunaldi oso bat kalea hartzeko irrikitan zegoela, hippien garaia behin-betiko gainditzeko asmoz. San-turtzira bueltatu ostean, berehala sortu zen geure taldea osatzeko ideia, erdi txantxetan hasi zena, urteak pasa ahala nire bizitzaren ardatz bihurtuko zen egitasmoa. Baina urte horretako gertakarien zerrenda

Urte magiko hura punkarena izan zen, ‘do it yourself’ lelopeko mugimenduak gure taldea egiteko ateak zabaldu zizkigun”

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

Kazetaria

1977 URTEgrafiak

Guztia lehertu zen urteaRoberto Moso

“Abuztuan Portugaleteko jaitsieran hartu nuen parte lehenengo aldiz. Txikitatik mitifikatuta nuen jai hori, nolabait heldutasunera heltzea suposatzen baitzuen...”

Datorren astean...

ez da amaitu. Abuztuan Portugaleteko jaitsie-ran hartu nuen parte lehenengo aldiz. Txi-kitatik mitifikatuta nuen jai hori, nolabait heldutasunera heltzea suposatzen baitzuen. Baina zer edo zer falta zitzaidan 1977koa urte biribiltzat hartzeko. Uda ostean udazkena heldu zen eta, bera-rekin, neguko arropen garaia, gorputzak berriro goitik behera guztiz estalita ikusi genituela. Joandako udarako baneukan sina-turik ezkutuko paktu bat nire buruarekin: 1977 izango zen nire lehen musuaren urtea, bestela, ezinbestean, argi gorriren bat piz-tuko zen nire gogoan. Eta irailean gertatu zen. Urte osoan zehar nire ametsik ederrenetan agertzen zen neskak, “nire herriko neskatxa maite”, Beni-tok esango lukeen moduan, baietz esan zidan (edo, hobeto esanda, ez zidan ezetz esan), eta kaia barrenean, Karmengo Ama Birgina lekuko, nire lehen musua (egiazko musua) eman zidan, eman nion, gau hotz eta eder (ezin ederrago) batean. Musu bal-darra, urduri xamarra eta apur bat mozkor-tia, baina, bitxia bada ere, betirako hobere-na izango dena. Ezbairik ez.Mari Jose

Olaziregi