zurriola ikastola guraso bilera lh 6 2017- 2018 6... · 2017/18 ikasturtea lh 6. maila 6b...
TRANSCRIPT
ZURRIOLA IKASTOLA
GURASO BILERA
LH 6
2017- 2018
2017/18 ikasturtea LH 6. maila
AURKIBIDEA
1. Arloak, irakasleak eta ordutegia
2. Metodologia eta arloen inguruko oharrak
3. Etxetik lagunduz
4. Irteerak eta jarduera osagarriak
5. Zenbait barne-arau
6. Osasun arreta
7. Testu liburuak
8. Gurasoekin harremana
9. Euskaraz Bizi proiektua
10. Gelako guraso ordezkariak
11. Gurasoen partaidetza Ikastolan
2017/18 ikasturtea LH 6. maila
1. ARLOAK, IRAKASLEAK ETA ORDUTEGIA
Ikasgaia Irakasleak
A B C
Tutoretza Joxean Labaien Mikel Soroa Uxoa Irigoien
Ingurunea Joxean Labaien Mikel Soroa Uxoa Irigoien
Euskara Joxean Labaien Mikel Soroa Uxoa Irigoien
Euskal kultura Joxean Labaien Miren Acero Uxoa Irigoien
Herritartasuna Joxean Labaien Uxoa Irigoien Uxoa Irigoien
Gaztelania Miren Acero Miren Acero Miren Acero
Matematika Joxean Labaien Mikel Soroa Joxean Labaien
Ingelera Gurutze Agirre Gurutze Agirre Uxoa Irigoien
Gorputz
Hezkuntza Mikel Soroa Mikel Soroa Mikel Soroa
Arte Hezkuntza Miren Acero Miren Acero Miren Acero
Musika Igor Bilbao Igor Bilbao Igor Bilbao
6A
ASTELEHENA ASTEARTEA ASTEAZKENA OSTEGUNA OSTIRALA
9:00-10:00 EUSKARA INGURUNEA MATEMATIKA GAZTELANIA MATEMATIKA
10:00-11:00 INGURUNEA HERRITARTASUNA EUSKARA EUSKARA GAZTELANIA
11:00-11:30 JOLAS GARAIA
11:30-12:30 MATEMATIKA GAZTELANIA INGELESA INGURUNEA INGURUNEA
15:00-16:00 INGELESA EUSKARA MUSIKA INGELESA
EUSKAL
KULTURA
16:00-17:00
ARTE
HEZKUNTZA
MATEMATIKA
GORPUTZ
HEZKUNTZA MATEMATIKA TUTORETZA
2017/18 ikasturtea LH 6. maila
6B
ASTELEHENA ASTEARTEA ASTEAZKENA OSTEGUNA OSTIRALA
9:00-10:00 EUSKARA INGURUNEA GAZTELANIA INGELESA MATEMATIKA
10:00-11:00 INGELESA MATEMATIKA MATEMATIKA MATEMATIKA INGURUNEA
11:00-11:30 JOLAS GARAIA
11:30-12:30 MATEMATIKA INGELESA EUSKARA GAZTELANIA EUSKARA
15:00-16:00 HERRITARTASUNA GAZTELANIA
ARTE HEZKUNTZA
EUSKARA EUSKAL
KULTURA
16:00-17:00 INGURUNEA
GORPUTZ
HEZKUNTZA MUSIKA INGURUNEA TUTORETZA
6C
ASTELEHENA ASTEARTEA ASTEAZKENA OSTEGUNA OSTIRALA
9:00-10:00 INGURUNEA GAZTELANIA INGURUNEA EUSKARA GAZTELANIA
10:00-11:00 INGELESA INGURUNEA EUSKARA HERRITARTASUNA MATEMATIKA
11:00-11:30 JOLAS GARAIA
11:30-12:30 EUSKARA MATEMATIKA MATEMATIKA INGELESA INGURUNEA
15:00-16:00 MATEMATIKA EUSKARA
GORPUTZ
HEZKUNTZA MATEMATIKA
EUSKAL
KULTURA
16:00-17:00 MUSIKA
INGELESA
ARTE HEZKUNTZA
GAZTELANIA TUTORETZA
2017/18 ikasturtea LH 6. maila
EKI PROIEKTUA
Ikasturte honetan EKI proiektua jarriko dugu abian.
EHko ikastolen hezkuntza proiektu propioa da.
Euskal Curriculuma barneratzen du, honakoak sustatuz: Pertsonaren garapen osoa landu. Euskal kulturaren oinarriak eskuratzea.
Konpetentzien lanketan oinarritzen da:
Edukiak ikasi eta metatzea ez da azken helburua. Edukiak baliabidetzat hartzen dira.
Integrazioaren pedagogia da aukera metodologikoa: Ikasleari benetako egoera esanguratsuak planteatuko zaizkio,
irtenbidea aurki dezan. Helburua da ikaslea unitate bakoitzaren amaieran zeregin batzuetan
konpetentea izatea. Horretarako proposatutako egoera bati irtenbidea eman beharko dio,
ikasitako edukiak erabiliz.
Unitate didaktikoaren garapena
Hiru unitate ditu ikasturteko. Unitate bakoitza hiru fasetan banatzen da:
1-Diziplinarteko hasiera fasea
2-Arlokako sekuentzia fasea: Euskara Ingurunea
Matematika Gaztelania
Ingelesa 3-Diziplina arteko amaiera fasea
Arlokako sekuentzia fasea, era berean, beste hiru fasetan banatzen da.
1-Hasierako fasea: Zer, nola eta zertarako? Egoeraren aurkezpena egiten da. 2-Garapen-fasea: Edukiak eskuratzen dira eta hasierako egoerari aurre
egiten zaio. 3-Amaierako fasea: Egoera berriei aurre egiten zaie.
2. METODOLOGIA ETA ARLOEN INGURUKO OHARRAK
2017/18 ikasturtea LH 6. maila
Jarduera motak
Ahozko jarduerak Idatzizkoak: arloko liburuak + jarduera fitxak
IKT jarduerak: o www.ekilh.ikasgune.eus: Bertan IKT- jarduera fitxak, audioak,
bideoak … aurki ditzakezue. Ikasle bakoitzak bere erabiltzaile eta
pasahitza izango du. o GOOGLE DRIVE KONTUA: ikaslearen kontua
Eskatutako ariketak irakasleekin konpartituko dituzte. Irakasleak bertan egin dezake zuzenketa.
Informazioa parteka dezakete irakasle eta ikasleek.
Ikasleek talde lanak bertan partekatzen dituzte. Historiala du; hau da, irakasleak uneoro jakin dezake ikasleak
zer egin duen. Ikasle guztiek karpeta sistema berdina erabiliko dute DRIVEn.
Materiala
Arlo bakoitzean karpeta bat izango dute (kolore bat arlo bakoitzeko). Karpeta bakoitzean honakoa izango dute:
o Unitateko liburua o Jarduera- koadernoa (Ingelesean ez)
o Fitxak
Mailegu- sistemako liburuetan ez dugunez ezer idatziko, hiru
koaderno erabiliko ditugu ondorengo ikasgaietarako: o Ingurunea eta euskara
o Matematika eta euskal kultura o Gaztelania eta herritartasuna
Gelan ordenagailu kaxa daukagu eta ikasle bakoitzak zerrendako zenbakiaren arabera, berea erabiliko du.
Matematikan erregela, eskuaira edo kartaboia, garraiagailua, konpasa
eta kalkulagailua erabiliko dituzte.
2017/18 ikasturtea LH 6. maila
Ebaluazioa
Unitate bakoitzean arlo ezberdinek bere helburu didaktikoak dituzte. Ondoren, unitatearen bukaeran, landutakoa zerbait gauzatzeko erabiliko
dugu, eta arloko konpetentzia izango da hori. Azkenik, arlo ezberdinetan landutakoa integratzeko diziplinarteko konpetentzia orokorra izango dugu.
Adibidez:
Arlokako fasean
Arlokako garapen faseko jarduera batzuk erabiliko ditugu
ebaluatzeko. Arlokako amaiera faseko jarduerak ere oso garrantzitsuak izango
dira ebaluaziorako, arloan landutakoa aplikatuko dutelako.
Auto erregulazio jardueren garrantzia
Jarduera horien bitartez ikasleak bere burua ebaluatu behar du.
Alderdiren batetan zailtasunak baldin baditu jarduera osagarriak egin beharko ditu edukiak eskuratu arte.
Garapen eta Amaierako faseen azken aldera planteatzen dira auto
erregulazio jarduerak.
Diziplinarteko amaiera fasean
Egoera erreal batean arlo ezberdinetan landutako edukiak nola aplikatu dituen ebaluatuko dugu.
Laburbilduz: zer eskaintzen digu EKI proiektuak?
Konpetentziak lantzen ditu. Proiektuak baliatzen ditu ikasitakoa erabiltzeko. Metodologia
horrek ikasleen motibazioa areagotzen du. Autonomia bultzatzen du, ikaslea da protagonista.
Bost ikasgaien arteko koordinazioa bermatzen du. IKT-ak proiektu eta jardueretan integratuta daude.
2017/18 ikasturtea LH 6. maila
EUSKAL KULTURA
Euskara arloaren jarduera osagarria da. Lan materiala: plastikodun karpeta bat. Hiru ardatzen inguruan lan egingo dugu: bertsolaritza, kantagintza
eta euskal jai eta ohiturak.
HEZIKETA FISIKOA
Kiroletarako arropa erosoa ekartzea ezinbestekoa da. Arrazoi batengatik egin behar ez badu (horretarako arrazoirik
balego) aste egitarauaren bidez justifikatu. Eremu honetan norberaren gorputzaren ezagutza eta kontrola
landuko ditugu. Jarduera fisikoetan aktibo izatea bilatzen dugu eta norbere
osasunean duen onura ezagutzea. Aurkariekiko errespetua eta taldekideekin duten lankidetza
baloratuko dira.
2017/18 ikasturtea LH 6. maila
MUSIKA
Beharrezko materiala: zapatilak, karpeta eta txirula.
Kurtsoan zehar gure kultura eta folklorean oinarritutako adierazpen artistiko mota desberdinak landuko dituzte. Ikastolak antolatu ohi dituen ospakizun horietan parte hartzea OSO
GARRANTZITSUA da ikasgaiaren curriculumaren barne dauden jarduerak baitira. Antolakuntza orokorrari eragiten dio eta
ikaskideei eragiten die zuzenean.
ARTE HEZKUNTZA
Materiala: Marrazketa blok bat. Beste hainbat material eta teknika landuko dituzte:
o Buztina, kartulinak, papera, errotulagailuak... o Marrazketa, eskultura, gabon txartelak, komikia...
HERRITARTASUNA
Helburuak: o Auto-estimua eta auto-ezagutzatik abiatuta norbanakoaren
garapena.
o Emozioen lanketa egitea. o Herritarron betebehar eta eskubideak ezagutzea.
o Gizalegezko ohitura eta jarrerak sustatzea. o Gizartea ulertzea bertan integratu ahal izateko.
Lanerako materiala: Liburua eta fitxa osagarriak.
Proiektuak: o Giza eskubideen inguruko hainbat ekimenetan parte
hartzea.
ERREFORTZU SAIOAK
Ikas-prozesuan zailtasunak agertzen dituzten hainbat ikasleri errefortzu saioak eskainiko zaizkio talde txikitan (irakurketa eta
matematika). Astean bi eguerditan (astelehen eta asteartea) 30 minutuko
saioak izango dira, 12:30etik 13:00etara.
Kurtsoan zehar errefortzuko taldea alda daiteke, ikasleen zailtasun eta aurrerapenen arabera.
IKASKUNTZA KOOPERATIBOA
Asko dira “Ikasteko kooperatu/kooperatzen ikasi” proiektuari ikusi dizkiogun
onurak, izan ere, metodologia honekin ikasle guztien parte hartzea, ikasle
bakoitza ikasketa prozesuaren protagonista bihurtzea, ikasle bakoitzaren
beharretara egokitu ahal izatea, ikastola inklusiboa ahalbidetzea, elkarrekin
2017/18 ikasturtea LH 6. maila
lan egiten ikastea, “bestea” onartzea eta harremanak eta giroa hobetzeko
bidea ikusten dugu.
Taldean aritzeak suposatzen duen interakzioa ikasle guztien ikaskuntza
prozesurako da ona, aukera ematen baitu komunikazioa, iritzi kritikoa,
lanarekiko konpromisoa, erabakitzeko gaitasuna, sormena, … garatzeko eta
bizikidetzarako hain garrantzizkoak diren beste jarrera batzuk lantzeko,
adibidez, solidaritatea, enpatia, errespetua … Era honetara nahi genuke
gure gazteak autonomoagoak, kritikoagoak eta solidarioagoak izatea; eta,
era berean, ikasitako edukiak erabiltzeko ere konpetenteagoak izatea.
Ikasleen taldekatze heterogeneoa eginez, gelako jardunaren egitura malgua
edo kooperatiboa ezartzen joango gara. Horretarako, ikasgelako dinamikan
ikasleak talde txikitan jartzen ditugu lanean, bi helbururekin:
o batetik, elkarri lagunduz, ikasketetan denek aurrera egin
dezaten (berdintasunezko parte hartzea ahalik eta gehien
ziurtatuz eta aldibereko elkarreragina indartuz),
o bestetik, taldean lan egiten ikasteko, talde-lana edukitzat
hartuta, antolamendurako urratsak ezagutuz eta haietan
trebatuz.
3. ETXETIK LAGUNDUZ
Gurasoen laguntza ezinbestekoa dugu ikasleen hezkuntzan eta, ziklo
honi dagokionez, lan-aztura egokiak eta jarrera baikorrak garatzen
jarraitzea oinarrizkoa da. Horregatik, honako puntu hauetan arreta berezia jartzea eskatzen dizuegu:
Kalitatea zaindu. Lanak ongi egitearen garrantzia azpimarratu.
Kurtsoa ongi hastearen garrantzia azpimarratu nahi dugu.
Etxerako lanak: o Aste-egitarauaren jarraipena ezinbestekoa da. o Ez utzi azken unerako edo bezperarako.
o Ahal dela, toki eta ordu berean egin. o Gelan egindako lanaren arabera, etxerako lan gehiago ala
gutxiago izango dituzte. o Gurasoek etxerako lanen kalitatearen jarraipenean inplikatzea
garrantzitsua da.
Materialaren antolaketa : Koadernoak, liburuak, zorrotxoa, motxila...
Irakurketa. Motxilan liburu bat beti:
o Euskara eta gaztelania txandakatu.
o Irakurketara animatu etxetik ere.
2017/18 ikasturtea LH 6. maila
Motibazioa:
o Gelan lantzen diren gaiekiko interesa erakutsi. o Eki proiektua beraientzat ere guztiz berria denez, abentura
honetan beraien bidelagun izan. o Ikasturtean zehar izandako aurrerapenak baloratu eta
goraipatu.
Euskal komunikabideak kontsumitzera eta aisialdian euskarazko
jarduerak egitera animatu.
Zalantza , proposamen... baten aurrean, tutorearengana jo.
Eskolaz kanpoko jarduerak:
o Banakako beharrak desberdinak dira. o Kopuruaz hausnartu eta baloratu. o Lehentasunak markatu.
Autonomia: bai ikastolako jardueretan bai eguneroko bizitzan
beraien ardurak hartzea: o Sortzen diren arazoei aurre egin.
o Zailtasunen aurrean jarrera baikorra eta aktiboa, beraiek bila ditzatela soluzioak betiere gure laguntza eskainiz behar dutenean.
o Autonomiarantz eman beharreko prozesua progresiboa eta pertsonala da.
4. IRTEERAK ETA JARDUERA OSAGARRIAK
Irteerak eskola-jarduerak dira eta ikasle guztiek hartuko dute parte. Norbaitek etortzerik izango ez balu, edozein asistentzia hutsa bezala justifikatu beharko lukete gurasoek, eta jakin bezain laster adierazi,
taldearen antolaketa oztopa ez dezan.
Egingo diren irteeretan ikastolako eremutik atera ahal izateko bidali dizuegun baimen idatzia bete eta ematea eskatzen dizuegu.
Ikasturte honetan egingo ditugun jarduera osagarriak eta irteerak hauek izango dira :
Bide Hezkuntza.
Koldo Mitxelena lehiaketan partaidetza. IKASTURTEKO IRTEERAK:
Zumaiako Flysch-a (azaroak 9, egun osoa).
Txuri-urdin izotz jauregira (martxoaren 22a, goizez). ZUHATZA (Araba). Ekainak 4tik 6ra.
JAIAK Euskararen eguna: abenduaren 1ean.
San Tomas: abenduaren 20an.
2017/18 ikasturtea LH 6. maila
Olentzero: abenduaren 24a.
Danborrada: urtarrilaren 19an. Kaldereroak: otsailaren 2an.
Santa Ageda: otsailaren 5ean. Inauteriak: otsailaren 9an. Ikastolaren eguna: maiatzean.
5 . ZENBAIT BARNE-ARAU
Ondoren aipatuko ditugun arauak ikastolaren eguneroko funtzionamendurako ipinitakoak dira. Arau horiek elkarbizitza eta ikastolako
helburuen lorpenera bideratuta daude. Ondorioz, guztiok errespetatu eta errespetarazi behar ditugu.
EUSKARA Ikastolan eta ikastolako jarduera guztietan euskaraz hitz egingo dugu,
eta gure ingurukoek ere euskaraz hitz egin dezaten eskatuko dugu. ASISTENTZIA
Ikasleak, ikastolako saio edo edozein irteeratara ezin badu etorri edo lehenago atera behar duenean, gurasoen justifikazioa aldez aurretik
ekarriko dio tutoreari. Justifikazio guztiak idatziz ekarriko dira eskola agendan. Asistentzia hutsegiteak ebaluazio txostenean agertuko dira.
PUNTUALITATEA Gelara garaiz iritsi behar da, saioa bere orduan hasteko.
JOLAS GARAIAK, EGUERDIAK eta ARRATSALDEAK
Atsedenaldietan ezin da baimenik gabe ikasgelan edo eraikuntzaren barruan egon. Gelan lanen bat egiten geldituz gero, irakaslearen ardurapean egon beharko du.
Jolas-garaian gelak itxiko dira eta ikasleak kanpora aterako dira. Jolaslekuan eta ikastolako barne eremuetan errespetuzko jolasak eta
jarrerak gordeko dira, ikastola komunitateko beste partaideak molestatzea saihestuz eta ondasunak zuzen erabiliz.
Aterpean ezin da baloiarekin jolastu. Atzealdeko eremua ezin da erabili. Ikastola eremutik atera ahal izateko gurasoen baimena ekarri behar da.
Eskola ordutegia hasi aurretik (9:00ak baino lehen) eta amaitzean (17:00ak) ikasleak ikastolako eremuan gelditzen badira, gurasoen
ardurapean izango da. Eskolaz kanpoko jardueretan bertako monitoreek izango dute zaintzaren ardura.
2017/18 ikasturtea LH 6. maila
SAKELEKOA ETA JOKO ELEKTRONIKOAK
Ziklo honetako ikasleek ezingo dituzte mugikorrak/sakelakoak, musika tresnak etab. ikastolan erabili (irakasle baten baimenarekin ez bada behintzat, eta salbuespen gisa).
Hauetakoren bat ikastolan piztuta izanez gero: lehenengo aldian bi egunez eta hortik aurrerakoetan aste-betez kenduko zaie tresna,
ikastolako barne araudia jarraituz. PATINETEAK, BIZIKLETAK ETA BESTELAKOAK
Hauetako edozein ibilgailu ikastola barnean erabiltzea debekatua dago.
Hauetakoren bat ikastolan erabiliz gero: lehenengo aldian bi egunez eta hortik aurrerakoetan aste-betez kenduko zaie tresna.
BIZIKLETAK ETA BESTELAKO IBILGAILUAK UZTEKO LEKUA
Bizikletak, Ikastolaren atzealdean utziko dira. Atea irekita izango den ordutegia eskuragarri izango duzue behar izanez
gero.
JANGELA ZERBITZUA ERABILTZEN DUTEN IKASLEEK BETE
BEHARREKO ARAUAK
Ikasleek jangelan bazkaldu behar ez duten egunetan, gurasoek aurrez adierazi beharko dute.
Ikasleren batek alergiarik edo janariren batekiko arazoren bat baldin
badu, sendagilearen ziurtagiria ekarri beharko du. Jangelako erabiltzaileek ikastolako araudia errespetatu beharko dute.
6. OSASUN ARRETA
Aurten LH6. mailako ikasleei Osakidetzako espezialistek Giza papilomaren birusaren aurkako txertoa jarriko diete zehazteko dauden datetan. Ikasle guztiei berriz, Meningokoko C-aren aurkakoa. Beharrezkoak
diren baimen eskaerak eta informazioa helaraziko zaizue dagokion unean.
Aurretik osasun-fitxaren bitartez adierazi zenigutena aplikatuko dugu aurten ere ikasleei botika ematerako orduan. Orduz geroztik aldaketaren
bat eman bada (ikaslearen osasun egoera, har ditzakeen botikak…) guraso bileran sinatzeko emango zaizuen orrian adierazi beharko duzue. Bilerara etorri ezean, aldaketak lehenbailehen idatziz adierazi tutoreari gure datuak
egunera ditzagun eta ikasleari behar bezalako arreta eskaini diezaiogun.
2017/18 ikasturtea LH 6. maila
7. TESTU LIBURUAK
Mailegu sistemarekin jarraitzen dugu. Honek liburuen kostua laurden batera murrizten du.
Liburuen zaintza ezinbestekoa da eta ikaslearen ardura da, erabili ondoren ikastolan geratuko baitira hurrengo ikasturteetarako.
Ikastolak maileguan utzitakoak:
o EKI proiektuan: Ingurunea, Euskara, Matematika eta Lengua Castellana.
o Herritartasuna. o Irakurketa liburuak.
Norberak erositakoak: o EKI proiektuan: Ingelesa eta ikasgai guztietako jarduera fitxak.
8. GURASOEKIN HARREMANA
Bi bilera orokor egingo ditugu, bat ikasturte hasieran eta bestea bukaeran.
Banakako bilerak bi egingo ditugu, oro har: 1. hiruhilekoan edo 2.
hiruhilekoaren hasieran bat, eta kurtso bukaeran bestea.
Beste bilerarik behar izanez gero, aste-egitaraua edo e-posta erabiliko dugu hitzorduak adosteko.
Presazkoak ez diren oharretarako irakasleen e-posta erabili dezakezue:
Joxean Labaien: [email protected] Mikel Soroa: [email protected]
Uxoa Irigoien: [email protected]
Bestalde, gurasoek zuzendu nahi dizkiozuen kontsultak egiteko,
aholkularitza zerbitzua erabil dezakezuela gogorarazten dizuegu. Horretarako Hurrako orientatzailearekin harremanetan jar zaitezkete:
Jone Usabiaga
9. EUSKARAZ BIZI PROIEKTUA Proiektu honen helburu nagusia ikastolako partaide guztiengan, ikasle,
langile eta gurasoengan, euskararen erabilera sustatu eta eragitea da. Helburua partaide guztien artean euskara normaltasunez erabiltzea da. Horretarako plangintza zehatzak bultzatzen ditu proiektu honek.
Irakasle eta langile guztiok konpromiso argia hartzen dugu proiektu
honen alde eragiteko, baita dagozkigun arloetan formazioa hobetzen jarraitzeko ere.
2017/18 ikasturtea LH 6. maila
Gurasoen kasuan, ikasleen hizkuntza erabileran familiak duen garrantzia
bereziki azpimarratu nahi dugu. Horren harira, Ikastolako Gurasoen Euskara Batzordeak prestatutako dekalogoa ikastolako webgunean duzuela
gogorarazten dizuegu (Olarrizu atalean). [email protected]. Guraso euskaldunek beren artean euskara erabiliz modurik
eraginkorrena dute seme-alabengan ahalik eta hizkuntza erabilera eta gaitasun onena ziurtatzeko. Guraso erdaldunek ere, euskararekiko interesa
erakutsiz eta seme-alaben arteko euskarazko erabilerak, oro har, sustatuz (euskarazko komunikabideak adibidez), seme-alaben euskararen erabileran modu positibo eta erabakigarri batean eragin dezakete. Horrez gain, zer
esanik ez euskara ikastera animatzen badira .
10. GELAKO GURASO ORDEZKARIAK
Gela bakoitzean guraso ordezkari bana eta ordezko bat izango dira.
Ordezkari horiek bitartekari lanak egingo dituzte ikastola eta gurasoen
artean ikasturteko harremanak ahalik eta egokienak izan daitezen. Modu honetara, gelako gurasoek eduki ditzateken iradokizun, proposamen edo
zalantzak gelako tutorearen bidez edo etapako koordinatzailearen bidez bideratuko dituzte lehendabizi, dagokion eremuan landuak izan daitezen. Hori dela eta, ikastolarekin eta ikastolarentzat lan egiteko prest dauden
guraso dinamikoak eta boluntarioak behar dira.
Aurten, iazko ordezkoa ordezkari bihurtuko da. Guraso boluntariorik ez balego, aurtengo ordezkoa izateko, ikasturte hasierako guraso bileran zozketaz aukeratuko dira guraso ordezkariak eta ordezkoak. Zozketatik
salbuetsita izateko aukera izango dute lehendik ordezkari izandakoak.
11. GURASOEN PARTAIDETZA IKASTOLAN
Gurasoak Zurriola IKE kooperatibako partaide nagusiak izanik,
Ikastolaren norabide estrategikoaren ardatza dira, besteak beste, Batzarra edota Artezkaritza Kontseiluaren bidez. Aldi berean, gurasoek partaidetza hori areagotzeko aukera dute Olarrizuren bidez. Olarrrizu IGE, Zurriola
Ikastolako ikasleen guraso-elkartea da. Ikastolaren kooperatiba-izaera bultzatu nahian, bazkide guztion partaidetza sustatu nahi du, bi
helbururekin: ikastola osatzen dugun kolektibo guztien arteko harremana sendotzea eta, auzolana bultzatuz, gure seme-alabentzat eredu izatea.
Horretarako, ikasturtean zehar, hainbat lan banatzen dira maila
ezberdinetako gurasoen artean: labirintoaren muntaia, Santo Tomaseko txosna ipintzea, maiatzeko festa antolatzea.. Bestalde, gurasoek seme-
alabekin gozatzeko beste hainbat jarduera ere antolatzen dira: Zurrimendi, danborrada…
2017/18 ikasturtea LH 6. maila
Lan horiek guztiak koordinatzeko, batzordeak osatu dira. Batzorde
horietan gurasoak dabiltza, jo eta su, ahal den neurrian jarduera hauek antolatu eta hobetu nahian. Batzordeak proposamenak egin eta lantzeko
prest dauden guraso guztientzat daude irekita, ikastola GUZTIOK, GUZTIONA, GUZTIONTZAT baita.
Bestalde, aurtengo ikasturtean ere gurasoentzat hainbat ikastaro
eskaintzeko asmoa dugu. Gaiak eta datak jakin bezain laster haien berri emango dizuegu.
Urtero bezala, aurten ere Gurasoentzat euskara ikastaroa eskainiko da.