zurekin gipuzkoan ekinez

6
EAJ-PNVren herri-ordezkariak: Joseba Egibar, Markel Olano, Eneko Goia eta Arantza Tapia Ekintza Plana: Tolosa, Eibar eta Elgoibarko mintegiak. En tiempos de crisis...Eskuzabaltasuna eta bakea. Gipuzkoako EAJ-PNVk ekintza plan bat jarri du martxan. Egitasmo honek hiru helburu ditu: alderdiko barne bizitza aberastea, gizartearekiko harremanak sendotzea eta gure alderdiaren irudia indartzea iritzi publikoaren aurrean. Udal eta Foru Hauteskundeak pasa ondoren Gipuzko Buru Batzarrak hausnarketa bat egin zuen legealdiberriarinolaekinaztertzeko.Hausnarketaren ondorioz Gipuzkoako Erki Batzarrari ekintza plan bat aurkeztu zitzaion. Ekintza plana bi modutara landu eta garatuko da: alde batetik, Gipuzkoa osorako antolatuko diren ekintzak, Gipuzko Buru Batzarraren eskutik, eta bestetik, herri bakoitzak burutuko dituen ekintza planak. Herriz herri landuko diren egitasmoak garatzeko laguntza eskeiniko du GBBk. Ekintza plana martxan da dagoeneko: Hitzaldiak, mintegiak, ibilaldiak, formakuntza, talde ezberdinekiko harremanak lantzeko ekimenak eta hainbat eta hainbat ekintza garatuko ditugu datozen hilabeteetan. Ekintza hauetan parte hartzera gonbidatuta zaude; Eusko Alderdi Jeltzalea guztion artean egiten dugu eta geroz eta tresna eraginkorragoa izatea lortu behar dugu gure herriaren zerbitzura. Eguberri zoriontsuak eta Urteberri on!!! zurekin gipuzkoan ekinez

Upload: gipuzko-buru-batzar

Post on 02-Oct-2014

1.549 views

Category:

Documents


7 download

TRANSCRIPT

Page 1: zurekin gipuzkoan ekinez

EAJ-PNVren herri-ordezkariak: Joseba Egibar, Markel Olano, Eneko Goia eta Arantza Tapia

Ekintza Plana: Tolosa, Eibar eta Elgoibarko mintegiak.

En tiempos de crisis...Eskuzabaltasuna eta bakea.

Gipuzkoako EAJ-PNVk ekintza plan bat jarri du martxan. Egitasmo honek hiru helburu ditu: alderdiko barne bizitza aberastea, gizartearekiko harremanak sendotzea eta gure alderdiaren irudia indartzea iritzi publikoaren aurrean.

Udal eta Foru Hauteskundeak pasa ondoren Gipuzko Buru Batzarrak hausnarketa bat egin zuen legealdi berriari nola ekin aztertzeko. Hausnarketaren ondorioz Gipuzkoako Erki Batzarrari ekintza plan bat aurkeztu zitzaion.

Ekintza plana bi modutara landu eta garatuko da: alde batetik, Gipuzkoa osorako antolatuko diren ekintzak, Gipuzko Buru Batzarraren eskutik, eta bestetik, herri bakoitzak burutuko dituen ekintza

planak. Herriz herri landuko diren egitasmoak garatzeko laguntza eskeiniko du GBBk.

Ekintza plana martxan da dagoeneko: Hitzaldiak, mintegiak, ibilaldiak, formakuntza, talde ezberdinekiko harremanak lantzeko ekimenak eta hainbat eta hainbat ekintza garatuko ditugu datozen hilabeteetan.

Ekintza hauetan parte hartzera gonbidatuta zaude; Eusko Alderdi Jeltzalea guztion artean egiten dugu eta geroz eta tresna eraginkorragoa izatea lortu behar dugu gure herriaren zerbitzura.

Eguberri zoriontsuak eta Urteberri on!!!

zurekin gipuzkoan

ekinez

Page 2: zurekin gipuzkoan ekinez

En Gipuzkoa podemos trabajar 333.000 hombres y mujeres. La población que tiene un empleo remunerado es de 308.000 personas y 25.000 personas se hallan en paro, según Eustat. Tras los números, o en el fondo de ellos, vemos a personas, trabajadores y trabajadoras, empresarios y familias que sufren por la ruptura laboral y por la angustia de la incertidumbre.

¿Qué podemos hacer? No está en nuestras manos solucionar la crisis económica. Pero sí lo está actuar de manera responsable. Es una cuestión de justicia y sensibilidad humana, de querer que todos tengamos lo necesario para vivir dignamente y de ayudar a quien más lo necesite. Nos jugamos la paz social, además de la personal. Es también una cuestión política en clave abertzale, de quienes estamos comprometidos con la suerte de los vascos, la de todos nosotros. Nuestra pertenencia y arraigo a Euskadi cobra sentido con actitudes y actuaciones solidarias y responsables.

EN TIEMPOS DE CRISIS...

...ESKUZABALTASUNA ETA BAKEA

Zailtasunean ezagutzen da pertsona. Orobat herriak. Erantzuna bakoitzarena da, baina badu herri dimentsioa ere. Pertsona duinak herri duina eraikitzeko eta herri duina pertsona duinak hezteko. Gizalegez bizitzeko hezi behar dugu elkar eta elkarrekin. Pertsona zuzenak eta herri zuzena izateko. Eskuzabala eta sentibera.

Politika eta aberrigintza sentibera egin behar dugu, ez hotza eta inola ere ez axolagabea. Gutako bakoitzaren esku dago, hein batean, lan ezagatik eta krisiagatik larri daudenak duintasunez bizitzeko laguntza ematea. Gauza bera gizartegintzan lanean ari diren elkarteak laguntzea ere. Ahal dugun neurrian eta aukeratzen dugun bidetik.

Bakealdi berezi-berezia bizi dugun honetan, pertsonaren eta herriaren bakeak justizia sozialaren dimentsioa ere badu. Lana galtzeak eta baztertuta geratzeak bakea kentzen du. Sufritzen ari direnen bakea eta guztiona, gizartearen bakea ere jokatzen dugu krisialdi honetan. Begiak argi eta bihotza zabalik ibili behar dugu.

Sare ikusezin bezain sendoa bilbatzen du elkartasunak eta elkar hartzeak. Pertsonak

pertsonekin elkartzen eta lotzen dira, eta hauek herri batekin. Euskadikoa izateko sena eta sentipena piztu dakioke bati, eta errotu eta indartu. Pozgarri gertatuko zaigu Euskadikoak garela esatea, euskaldun izatea.

Egun hauek egoki-egokiak ditugu elkar hartzeko eta elkartzeko. Eguberri eta Urteberrian bizi-itxaropena pizten zaigu. Egin dezagun guztion artean 2012 hobea guztiontzat. Inor ez dadila bide-bazterrean geratu gutako inoren zabarkeriagatik. Denok dezagun bizitzeko beharrezkoa. Izan Urteberri On!

EKINTZA PLANAREN AGENDAUrtarrilan:

OÑATI: Egoera ekonomikoa Euskadin eta Europan.

URNIETA: Udal esperientziak: oposizio ariketa udalgintzan.

PASAIA: Parte-hartze politikoaren krisia.

Otsailan:

DONOSTIA: Kutxa-Bank

ZARAUTZ: Formazioa (3 egun): Gizarte Sareak eta Politika

ERRENTERIA: Euskal Gizartearen zahartzea

UBBen AGENDA

ELGOIBAR: Otsailak 2, 19:30ean, Musika Eskolan: Karlos Ormazabal-en hitzaldia: “La gestión de los residuos”.

ANTIGUA: Otsailak 4: Santa Agedako koroa.

GROS: Otsailak 4: Santa Agedako koroa, Gros, Egia eta Intxaurrondoko zahar egoitzetan. Irteera 9:00tan Grosetik.

GROS: Otsailak 20-26: Groseko Batzokiaren 3.Urteurrena.

Harremanerako: [email protected] GBB: 943 118888

Page 3: zurekin gipuzkoan ekinez

“NECESITAMOS UNA NUEVA CULTURA DEMOCRÁTICA BASADA EN EL RESPETO A LAS

PERSONAS Y A LOS PUEBLOS”

2011 ha sido el año en el que ETA ha decretado el cese definitivo de la actividad armada, ¿qué balance hace?

Es una gran noticia porque ETA pone fin a la estrategia violenta que ha mantenido durante 52 años y se abren las puertas a un nuevo tiempo político para nuestro Pueblo. Nos obliga a abordar definitivamente las soluciones a las consecuencias de una estrategia que además de equivocada, le ha conferido al conflicto vasco un componente violento y destructivo inaceptable desde la perspectiva de la condición humana.

¿Qué retos se plantea para asentar la paz en 2012?

Entre nuestras prioridades está rescatar el principio y el concepto mismo del respeto a los derechos humanos de todas las personas para, entre otras cosas, poder afrontar las graves consecuencias de la estrategia violenta -las víctimas y sus familias, presos y familiares-. Los responsables políticos, desde las distintas instituciones, tenemos la obligación de asentar las bases de esa nueva cultura democrática basada en el respeto: respeto a la persona, al diálogo y a las decisiones mayoritarias.

Y en el ámbito de la normalización política, ¿qué objetivos se plantea el PNV?

El Pueblo Vasco existe y, como tal, tiene derecho a decidir libremente su futuro. La raíz de la existencia del denominado conflicto político está precisamente en la negación de la existencia de esa realidad. El Estado español niega la existencia de ninguna realidad nacional que no sea la suya.

Para poder caminar hacia escenarios de normalización política resulta imprescindible compartir entre las formaciones políticas, que el principio democrático más básico exige dotar a la voluntad mayoritaria de la ciudadanía vasca de un valor normativo relevante, que obligaría a ajustar el marco jurídico-político a esa voluntad y no al revés.

JOSEBA EGIBAR

“GURE EGUNEROKO LANA EZINBESTEKOA IZANGO DA, GIPUZKOA GELDI EZ DADIN”

Orain arte eta hemendik aurrera, ze bide darama EAJ-PNVk Gipuzkoaren aldeko lanean?

EAJ-PNVren jarduna edo papera gure gizartean bi esparrutan gauzatu da eta bietan sendotasuna ekarri dio gure Lurraldeari: lehenengoa, sendotasuna balioetan. EAJ-PNVk giza eskubide guztien aldeko konpromisoa izan du eta, era berean, euskal gizartearekin bat egin du. Hau izan da ETAren amaieraren giltzarria. Eta bigarrena, sendotasuna arlo ekonomikoan. EAJ-PNVk bat egin du gure enpresen lehiakortasunaren aldeko jarrerarekin eta horrek gauzatu du egun daukagun ekonomia-egitura sendoa.

Zure desio eta eginkizun nagusiak, talde jeltzalearen buru gisa, urte berrirako?

Gipuzkoa geldi ez dadin lan zorrotza eta arduratsua egitea izango da EAJ-PNV batzarkide taldearen eginkizun nagusiena. Gu ez gara Bilduren lehentasunezko bidelagun behinena eta foru gobernuari jarraipen zorrotza egingo diogu, kontuan izanda ekonomia eta gizarte egoera zein den. Gure esku dagoena egingo dugu Gipuzkoa gelditu ez dadin Bilduren kudeaketa kaskarraren ondorioz. Bestalde, bakegintzaren arloan gure taldeak ekarpen garrantzitsua egingo du, Gipuzkoak elkarbizitza egoki bat eraiki dezan, behin betiko bake biderako.

MARKEL OLANO

Page 4: zurekin gipuzkoan ekinez

“EUSKADIREN ERAIKUNTZAREN LANGILEAK GARA”

Estreinatu zara Kongresuan. Zer diozu hasiera honetan?

Niretzat hau berri-berria da. Hasiera honetan lehen irudipena ona izan da, hurbiltasuna eta lanerako giroa sumatu ditut. Bestalde, jabetzen naiz gogotik lan egin beharko dugula krisialdiari aurre egiteko eta bakea sendotzeko bideak eta baliabideak defendituz. Eta hasi gara lanean. 43 ekimen aurkeztu ditugu Kongresuan. Besteak beste, “indar politiko guztiekiko elkarrizketa zabalenaren bidez, espetxe politikaren norabidetze berri adostu,dinamiko eta malgua egin dezala” eskatu diogu Mariano Rajoyri. Ezin dugu besteen ekimenen zain egon eta denbora pasatzen utzi. Gure eginkizuna horixe da: aukeratu gaituzten herritarren eta Euskadiren alde lan egitea.

Berdin al dio egunero lanera joateak edo noiz behinka azaltzeak Parlamentuan?

Ez noski. Edozein lanetan bezala, Kongresuan egunerokoak balio du. Lana ez da keinukaria, kotxeko intermitentea: orain bai, orain ez. EAJk ez du horrela jokatu ez jokatuko ere. Etxean eta enpresan, baita batek boluntario-lana egiten badu ere, serio hartzen du bere eginkizuna. Bada, serio hartu behar dugu politika eta serio ari behar dugu politikan, sinesgarria eta eraginkorra izango bada. Parlamentuan lanerako diziplina behar da, eguneroko martxa ez galtzea. Eta gainera, eguneroko lanean, gauza txikiak aurrera ateratzen saiatzeak laguntzen du gero gauza handien alde egiten. Izan ere, eguneroko beharretan jorratzen eta sendotzen dira parlamentarioen eta alderdien arteko harremanak eta gauzatzen akordioak. Egunerokoari hor konpon esanda, alferrik joango zara zuri komeni zaizunean besteengana.Nik uste, eguneroko lanik gabe, bide motza duela politikak eta politikoak.

EAJn uste dugu, abertzale garenez, diputatuon lana etengabeko saioa dela, Euskadiko Herria eraikitzea hala delako. Eta jeltzaleok gure Herriaren langileak gara. Ez genuke huts egin nahi horretan, lan ona egin nahi dugu 4 urte barru euskaldunei esateko: Euskadi bere buruaren jabe izateko lan egin dugu, egun bat huts egin gabe, eta zailtasunean etsi gabe, egunero. Eta harro gaude.

ARANTZA TAPIA

“BILDU AÚN NO HA ASUMIDO QUE GOBIERNA EN MINORÍA”

¿Cómo encaran la nueva Legislatura?

Con ilusión, muchas de ganas de trabajar y un vivo sentido de la responsabilidad. La situación política ha cambiado notablemente. Los resultados de mayo depararon un fortalecimiento claro de nuestra opción política, con un incremento cercano al 25% en los votos para EAJ-PNV y un concejal más, hasta completar un grupo compuesto por 6 ediles. La nuestra es una oposición firme y leal hacia el Ayuntamiento y los intereses generales de Donostia.

Y por primera vez, un gobierno de Bildu…

Que más bien se está mostrando como un gobierno de la izquierda abertzale de siempre. Está pasando el tiempo pero continúan sin definir el modelo de ciudad que quieren y su gestión está resultando muy cuestionable, especialmente en lo relativo a la transparencia y al respeto a las decisiones del Pleno municipal. Bildu aún no ha asumido que gobierna en minoría y que su acción de gobierno debe ir dirigida al conjunto de los donostiarras, y no sólo a los bildutarras.

¿Sus prioridades de cara a la Legislatura?

Los cerca de 10.000 donostiarras que están en paro deben ser la prioridad de la acción política. Es el problema más grave de Donostia, del que sólo podemos salir potenciando la actividad económica. Por otro lado, la gestión municipal debe estar presidida por el rigor presupuestario, la transparencia y la participación ciudadana. Además, debemos aprovechar la gran oportunidad que supone la Capitalidad Cultural Europea 2016 para situar a Donostia como referente internacional de la cultura vasca y el euskera, nuestro hecho diferenciador que debemos aprovechar. Por último, tenemos que hacer un gran esfuerzo para regenerar el Urumea y reintegrarlo en la vida de la ciudad. Es urgente que lo hagamos: las recientes inundaciones son un nuevo aviso de que no se puede seguir postergando este problema.

ENEKO GOIA

Page 5: zurekin gipuzkoan ekinez

Gipuzko Buru Batzarrak ekintza plana martxan jarri du, alderdiaren gizarte-jarduera eta presentzia indartzeko. Planak EAJ-PNVren gizarte-komunikazioa Gipuzkoako udal, bailara eta lurraldean bultzatzen lagunduko du.

Dagoeneko, hiru mintegi nagusi egin dira. Lehenengoa, Tolosako batzokian egin zen. Bertan, Javier Font komunikazio adituak komunikazio planak egiteko ikastaroa eman zuen azaroaren 30ean, abenduaren 1ean eta 2an. Orohar komunikazio estrategiak egiteko gakoak aztertu zituzten bailara guztietatik Tolosara joan zirenek. Era berean, bertaratu zirenek honakoa ere aztertzeko aukera izan zuten: Tokian tokiko, hots, herrietan gobernuan zein oposizioan komunikazio planak nola egin, eta udal batek komunikatzeko orduan egin beharreko urratsak.

Bigarren mintegia, Eibarren egin zen. Abenduaren 3an Bakegintzari buruzko lan-saioa izan zen. Eusko Legebiltzarkide Maria Eugenia Arrizabalagak, Batzar Nagusietako EAJ-PNV taldearen bozeramaile Markel Olanok, Baketik zentroaren zuzendariak, Jonan Fernandezek, eta Deustuko Unibertsitateko irakasle Ion Muñoak, bizi dugun egoera berri honetan, bakegintzak eta ETAren arma-uzteak zabaltzen dituen elkarbizitzarako aukerei buruz hausnarketa egin zuten.

Eta hirugarrena, Elgoibarren izan zen abenduaren 17an. Bertan, Elgoibargo alkate Alfredo Etxeberriak eta Karlos Ormazabal foru diputatu ohiak, gobernu ariketa egin zuten eta, beraz, legealdi planei buruz, udalerrietako aisialdiari buruz edota teknologia berrien garrantziari buruz hitz egin zuten.

EKINTZA PLANA: TOLOSA, EIBAR ETA ELGOIBARKO JARDUNALDIAK

Jardunaldietako taldea Tolosan

Markel Olano, EAJ-PNV

batzarkide taldearen

bozeramailea

Alfredo Etxeberria, Elgoibarko Alkatea

Jardunaldietako taldea Elgoibarren

Ion Muñoa, Deustuko Unibertsitateko irakaslea

Page 6: zurekin gipuzkoan ekinez

El Gipuzko Buru Batzar ha puesto en marcha un plan de acción para fortalecer las relaciones y la presencia del partido en la sociedad. El plan contribuirá a apoyar la comunicación social de EAJ-PNV tanto en los municipios, como en las bailaras y en todo el territorio.

Hasta el momento, se ha llevado a cabo tres seminarios. El primero tuvo lugar en el batzoki de Tolosa. El experto en comunicación, Javier Font, impartió un seminario los días 30 de noviembre, 1 y 2 de diciembre. Quienes asistieron - lo hicieron alderdikides de todas las bailaras - conocieron las claves de las estrategias de comunicación. Asimismo, estudiaron cómo hacer planes de comunicación municipales, bien en el gobierno o en la oposición, o los pasos a tener en cuenta a la hora de confeccionar un plan de comuniación de un ayuntamiento.

El segundo seminario, se realizó en el nuevo batzoki de Eibar. Fue el 3 de diciembre y se trató el tema de la Pacificación. La parlamentaria Maria Eugenia Arrizabalaga, el portavoz del grupo juntero EAJ-PNV Markel Olano, el director del centro Baketik Jonan Fernández, y el profesor de la Universidad de Deusto Ion Muñoa, reflexionaron sobre las oportunidades que ofrece el nuevo tiempo que se nos abre en relación a la pacificación y a la renuncia de ETA a las armas.

El tercero de los seminarios tuvo lugar en el Batzoki de Elgoibar el pasado 17 de diciembre. El acalde de Elgoibar, Alfredo Etxeberria y el ex diputado foral Carlos Ormazabal realizaron un ejercicio de gobierno, en el que analizaron los planes de legislatura a presentar o la importancia de los lugares de ocio de los pueblos y las nuevas tecnologías.

EKINTZA PLANA: TOLOSA, EIBAR ETA ELGOIBARKO JARDUNALDIAK

Jonan Fernandez, Baketik zentroaren zuzendaria

Javier Font, komunikazio aditua

Jardunaldietako taldea Eibarren

Maria Eugenia Arrizabalaga,

legebiltzarkidea

Karlos Ormazabal, foru diputatu ohia