zotz egiteko kantak
DESCRIPTION
ZOTZ EGITEKO KANTAK. DONA-DONA Dona-dona katona sutondoan amona lepotik behera kutuna atera kanpora neska-mutila. HARRIOLA MARRIOLA Harriola-marriola orratza zorrotza, zizta gaitza, hari txarra, tirabira, zirrin-zarran eta zast!. PON PONATE PUTE PE Pon ponate pute pe pon ponate pote - PowerPoint PPT PresentationTRANSCRIPT
ZOTZ EGITEKO KANTAK
DONA-DONADona-dona katonasutondoan amona
lepotik behera kutunaatera kanpora neska-mutila
HARRIOLA MARRIOLA
Harriola-marriola
orratza zorrotza,
zizta gaitza, hari txarra,
tirabira,
zirrin-zarran eta zast!
PON PONATE PUTE PE
Pon ponate pute pe
pon ponate pote
pon ponate pute pe
pon ponate pute
PITA PITA MARGARITAPita pita margarita
Zuria eta politaiji-aja laranja
Horixka eta pertxentaGuri-guri marrubiMaiatzean etorri
GOMArekin JOLASTEKO KANTAK
TWISTA DANTZATZEKO
Goma gurutzaturik jarriko dute bi pertsonek,eta
beste bat, abesten duten bitartean, alde batetik bestera igaroko da erritmoa jarraituz.
Twuista dantzatzeko behar da
Fraka labur batzuk eta kamiseta bat,
Ilea moztuta bere (dagokion) neurrira,
Ta horrela izango zara twuist dantzaria.
KILOMETRO BAT OINEZHiru pertsona jarriko dira goma eusten hiruki bat osatuz. Goma orkatiletan
dutelarik, alboetan dauden partaideak ( alde bakoitzean bat baino gehiago ) abestiari erritmoa jarraituz goma zapalduko dute oin bakoitzarekin.”Zapatak puskatuz” esatean, alde batetik bestera pasatu beharko dira abestia bukatu
aurretik. Goman daudenak abestiaren erritmoa marka dezakete, astiroago edo azkarrago eginez eta jokalariak buelta osoa eman dutenean, belaunetaraino igoko dute goma. Horrela ahal den goraino, eta erratzen dena goma eustera
pasatuko da.
Kilometro bat oinez ibiltzen ibiltzen , Kilometro bat oinez zapatak puskatzen (puskatuz).
SOKA SALTOAN EGITEKO KANTAK
ALTUERAK
Bi pertsona geratuko dira soka
eusten;orkatiletatik hasi, belaunak,aldakak,
gerria, bularra eta leporaino. Alde batetik
bestera igaro beharko dira besteak, goma
ukitu gabe.
SALTOKA SALTOKAPertsona bat saltoka dago eta ilaran dagoen beste baten
izena esaten denean, hau barrura sartuko da. Biak saltoka egongo dira, lehenago saltoka egon denak buelta eman arte eta irten arte. Gero beste bat sartuko da eta horrela jarraian denak egin arte.
Saltoka saltoka nabil ni gustura,Salto eta salto bat sartu arte,
Sartu dadila X eta biok elkarrekinIbiliko gara (salto eta salto) bat irten arte,
Eman ezazu buelta ta irten zaitez.
MARI ANDRESAN
Mari Andresan, Mari Andresan korotza,
Zazpi libra ta, zazpi libra ta bost ontza,
Harek eiten deu, harek eiten deu demasa
Epel epel, lodi lodi, punta motza (bis). (Gogor sokarekin)
LAPIKORASalto egin behar dutenak ilaran jarri eta sokara sartuko dira
abestiak esaten duenean, banan-banan, eta 4 edo 5 sartzen direnean irteten hasiko dira sartu diren ordenean. Bestela, sokari ematen diotenek, ordena alda dezakete eta horrela salto egiten duen bakoitzak sartzerakoan, izan duen zenbakia gogoratu beharko du, hau aipatzerakoan atera beharko baita sokatik.
Lapikora sartu lehena, Lapikora bigarrena sartu,
Lapikora hirugarrena sartu....Lapikotik irten lehena,
Lapikotik bigarrena irten,Lapikotik hirugarrena irten....
ZALDI LASTERKETA
Pausu geldoa…
Trotean
Kurba ezkerrera/ eskumara/ bikoitza
Salto /salto bikoitza / salto eta ura
Grabilla
Publikoa
Publiko pijoa
Palkoa
Photofinish