zientia dibertigarria...

16
2015ko otsailaren 13, Ostirala Número: 365 Zientzia dibertigarria denean Zientzia hurbiletik eta era erakargarri eta dibertigarrian ika- si nahi duzula? Donostiako eta Biarritzeko zientzia museoen proposamena aurkezten dizugu. 2. ORRIALDEA LAN ARLOAREN AUKERAK Joan zen astean Baluarten ospatu zen lanbideen ferian gazteek etorkizunaz hausnartzeko parada izan zuten. JAVIER BERGASA ETORKIZUNARI BEGIRA Bilkura Nafarroako ikasleek euren interesei egokitzen zaien irteera profesionalak zeintzuk diren hausnartzeko aukera izan zuten joan zen astean, Baluarten. 4-5. ORRIALDEA HISTORIAREN TXOKOA ERNEST HEMINGWAY, LETRA ETA PAPEREN ARTEKO ABENTURA 8. ORRIALDEA NAFARROAN BARRENA ERLIJIOA ETA HISTORIA LEYREKO MONASTERIOAN 6. ORRIALDEA

Upload: others

Post on 18-Nov-2019

4 views

Category:

Documents

0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Zientia dibertigarria deneanstatic.noticiasdenavarra.com/docs/2015/02/18/ikasberri-entero-13-de... · BITXIKERIAK Hart kume bat etxeko atarian, elurra dela eta Oscar Montero Prioroko

2015ko otsailaren 13, OstiralaNúmero: 365

Zientzia dibertigarria deneanZientzia hurbiletik eta era erakargarri eta dibertigarrian ika-si nahi duzula? Donostiako eta Biarritzeko zientzia museoen proposamena aurkezten dizugu. 2. ORRIALDEA

LAN ARLOAREN AUKERAK

Joan zen astean Baluarten ospatu zen lanbideen ferian gazteek etorkizunaz hausnartzeko parada izan zuten. JAVIER BERGASA

ETORKIZUNARI

BEGIRABilkura Nafarroako ikasleek euren interesei egokitzen zaien irteera profesionalak zeintzuk diren hausnartzeko aukera izan zuten joan zen astean, Baluarten. 4-5. ORRIALDEA

HISTORIAREN TXOKOA

ERNEST HEMINGWAY, LETRA ETA PAPEREN ARTEKO ABENTURA

8. ORRIALDEA

NAFARROAN BARRENA

ERLIJIOA ETA HISTORIA LEYREKO MONASTERIOAN

6. ORRIALDEA

Page 2: Zientia dibertigarria deneanstatic.noticiasdenavarra.com/docs/2015/02/18/ikasberri-entero-13-de... · BITXIKERIAK Hart kume bat etxeko atarian, elurra dela eta Oscar Montero Prioroko

22015ko otsailaren 13, Ostirala

AISIA Zientzia

NAHASTE-BORRASTE

BITXIKERIAK

Hartz kume bat etxeko atarian, elurra dela eta

Oscar Montero Prioroko (Leon) bizilagunak bere bizitzako ezustekorik handiena hartu zuen larun-batean. Hartzkume bat atariko eskaileretatik igo-tzen ikusi zuen bere etxeko leihotik. “Hasiera batean, ez nekien zer zen, zakur handi bat zela ematen zuen, baina hartzkume bat zela kontura-tu nintzen, eskaileretatik lasai asko igotzen ari zen”, azaldu dio 26 urteko gizonezkoak EFE albis-te-agentziari. “Etxetik atera eta hura ukitzea izan zen nire lehen burutazioa, baina arriskutsua izan zitekeen, kume bat izanda, ama gertu ibiliko zela-ko”, gaineratu du Monterok. Animalia 14:00ak aldera ikusi zuela esan du gazteak.

MUSIKA

Wilhem talde nafarra banatu egiten da

Wilhelm talde nafarrak banatzeko erabakia har-tu du, sare sozialen bidez goizean zabaldu duten agirian iragarri dutenez. Duela hilabete argitara-tu zuten How High Lily? estudioko bigarren diskoa, Origami zigiluaren eskutik. Halere, azken lan hori agertoki gainera eraman gabe agurtuko dira. Iruñean jaiotako taldeak aldaketak izan zituen duela gutxi. Helenek eta Guillek osatzen zuten azkenaldian Wilhelm, eta, haien hitzetan, egune-roko lana obsesioa eta zorigaitza baino ez zen. Horregatik, musikarekin adiskidetuko direla eta, kantuak eginez, berriro gozatzeko eta zoriontsu izateko apustua egingo dutela nabarmendu dute.

BERTSOLARITZA

Barberena eta Soto, irabazle NBTko lehen final laurdenetan

Bi saiorekin hasi zen asteburuan Nafarroako Bertsolari Txapelketaren 42.edizioa; larunbatean Iruñean eta igandean Irurtzunen. Lehen final-laur-denean Jon Barberena baztandarrak eskuratu zuen finalaurrekoetarako txartela eta igandeko bigarren final-laurdenean berriz, Julio Soto gorri-tiarrak. Bi bertsolari hauek datorren martxoaren 7an Berriozarren jokatuko den finalaurrekoan kantatuko dute. Nafarroako Bertsolari Txapelke-tak hurrengo asteburuan izango du segida, Zubi-rin egingo den hirugarren final-laurdenarekin. Txapelketaren gaineko informazio guztia www.bertsozale.eus atarian aurkituko duzue.

ZIENTZIAN MURGILTZEKO

AUKERA ZIRRARAGARRIAZientzia ludikoa Donostiako Eureka! Zientzia Museoak eta Biarri-tzeko Citè de l’Ocèanek eskaintza bereziak dituzte ikasleentzat

Ikasle talde bat, Biarritzeko zientzia museo honek eskaintzen dituen tailerretako batean. DN

Diario de Noticias

Eureka! Zientzia Museoak (Donostia) eta Cité de l’Océanek (Biarritz) mugaz gaineko espe-

rientzia didaktiko paregabe batetaz gozatzeko aukera eskeintzen dizu: bi museo esanguratsuetara bisita egun berean. Osagarri diren bi ikus-puntutatik hurbilduko dira ikasleak zientziara, nahiago duzun hizkun-tzan (euskara, frantsesa, ingelesa edo gaztelania).

Eureka! bisitatzen duten taldeek bi jarduera egingo dituzte: batetik, bisi-ta gidatu orokor bat eskeiniko diegu museoan barrena eta bestetik, tailer edo planetarioko saio bat egingo dute, Cité de l’Océanen landutako gai didaktikoekin koordinatuz. Aukera-tu daitezkeen tailer eta saioak hauek

dira, mailetan sailkatuta: Uraren hamaika aurpegiak (LH2), Presio atmosferikoa (LH3), Lurra Uni-bertsoan (DBH1), Kimikaren magia (DBH1), Energia alternatiboak (DBH2) eta Akzioa, erreakzioa!

(Batxilergoa). Planetarioko saioei dagokienez,

Lurra eta Ilargia, lagun espazialak (LH1), Zeruko mugimenduak (LH2/ LH3) eta Eboluzioa (DBH1-2 /Batxi-lergoa) tailerrek osatzen dute

eskaintza.

Cité De l’Ocèan (Biarritz) Citéra egingo duten bisitan, ikas-

leek unibertso eta gai ezberdinak lantzeko aukera izango dute. Berta-

JAKIN BEHARREKOAK

NONDIK-NORAKOAK

3 Bisita gidatuak. Bisita batera-

tuaren ordutegia honakoa da:

10etatik-12eara: Jarduera

(Eureka!-n edo Citén),

Bazkaltzeko atsedenaldia eta

bidaia.14etarik-16 etara: Jar-

duera (Eureka!-n edo Citén)

3 Prezioa. 11,50 euro ikasleko.

3 Weguneak. www.eurekamu-

seoa.es eta www.citedelo-

cean.com/eu.

3 Xehetasunak. Bisitak euskaraz,

gaztelaniaz, frantsesez zein

ingelesez egin daitezke. Erre-

serba egiterakoan, taldeak zein

museotatik hasiko den aukeratu

beharko du eta zenbat ikasle

diren ere esan beharko du.

Eskaintza hau, LH1etik hasi eta

Batxilergoko edota Formakun-

tza Zikloetako ikasleei dago

zuzenduta.

ko pedagogi taldeak, Eureka!ko hezitzaileekin batera, egitarau bat landu du, talde bakoitzaren mailara egokituko den gaiak proposatu ahal izateko.

Citéra egingo duten bisitan, ikas-leek unibertso eta gai ezberdinak lantzeko aukera izango dute: Lurra planeta, itsaspeko erliebeak, mareak, ozeanoen jaiotza (LH1), Uraren papera ozeanoetan, ozeanoetako glaziarrak (LH2), Ekaitzen eraketa, ekaitzak nabigazioan,haizea eta ola-tuen jatorria, urpeko presioa (LH2, DBH1-2), Nodulu metalanitzak, Lurraren eraketa eta uraren sorre-ra, turbinak (DBH2), eta Lurraren eraketa eta uraren sorrera, ozeanoak eboluzio sorleku gisa, animalien egokitzea toki berezietara (DBH2 eta Batxilergoa).

Page 3: Zientia dibertigarria deneanstatic.noticiasdenavarra.com/docs/2015/02/18/ikasberri-entero-13-de... · BITXIKERIAK Hart kume bat etxeko atarian, elurra dela eta Oscar Montero Prioroko

2015ko otsailaren 13, Ostirala 3

IKASTETXEAK Gurutze Plazako Institutua

ANTZERKI TAILERRAREN 35.

URTEMUGA OSPATZENEstreinaldia Gurutzeko Plazako Institutuko DBH 4ko eta Batxilergoko Lehenengo mailako 27 ikaslek ‘El Rey León’ musikala prestatu dute Antzerki Tailerraren baitan

AÉl Rey León’ ikuskizunean parte hartzen duten ikasle taldea. UTZITAKOA

Diario de Noticias

Ikasturte hasieratik ostiral eta larunbatero entseatzen aritu ondoren, Iruñeko Gurutzeko Pla-

zako Institutuko Antzerki Taile-rrean dauden DBHko 4 mailako eta Batxilergoko lehenengo mailako hogeita zazpi aktorek euren ikuskizuna eskaini zuten joan zen urtarrilaren 30ean. Emanaldi honek, El Rey León izenburuan, hamahiru ikuskizun barneratzen ditu bere baitan, musikalen gene-roan.

Tailerrak iraun duen denbora guzti honetan, ikasleak eszenato-kien sorkuntza, jantzien prestake-

FITXA TEKNIKOA

3 Aktoreak: Paula Sánchez, María

Urra, Idoia Zubieta, Jaime

Armendáriz, Saskia Villanueva,

Lucía Burdon, Didier Jiménez,

Julio Montañana, Oskar Fernán-

dez, Paula Honrubia, Elidia

Alonso, Gabriela Riofrio, Danna

López, Irune Iriarte, Nicol Maza,

Yamilex Maza, Lilibeth Jaramillo,

Haizea Escudero, Marta Gabi-

londo, Javier Armendáriz, Aitor

Lamberto, Axel Cárdenas. June

Ly, Sandra Gil, Larissa Miranda,

Amaia Alba eta Paula Chapa. 3 Zuzendaria: Enrique Alba.

ta eta makillajearen aferak landu dituzte, abestu eta dantzatzeaz gain. Halaber, euren ideiak ere eskaini dituzte ikuskizunaren prestaketan. Eta hori guztia, noski, ohiko geleta-ra hutsik egin gabe, irakasgaiak eta azterketak gainerako ikasleek beza-la prestatu bitartean.

El Rey León emanaldiaren helbu-ru nagusia publikoa afrikar ingu-runean sentiaraztea zen. Hala, musika, jantziak, makillajea eta eszenatoki desberdinak horretara bideratuak izan dira. Estreinaldia urtarrilaren 30an ospatu zen Gurutzeko Plazako Institutuko are-to nagusian eta, joan zen ostiralean, 19:30ean, aurreikusitako lau ema-

naldietatik bigarrena eskaini zen. Gaur eta otsailaren 20an eskainiko dira beste biak, ordu eta lekube-rean. Sarrera, bestalde, doakoa da eta ez da aurretik inolako gonbida-penik jaso behar.

El Rey León musikalaren bertsio honetan abesti eta pertsonaia berriak aurkituko ditu ikasleak, nahiz eta Disneyren jatorrizko bertsioaren funtsa mantentzen den.

Jatorria

El Rey León ikusleri zabalaren-tzat pentsatutako iksukizuna da eta honen bitartez Gurutzeko Plazako Institutuaren Antzerki Tailerrak bere 35 urtemuga ospatzen du.

1980an hasi ziren tailer honekin, Maria Jose Goyache irakaslearen eskutik, eta ordutik asko izan dira eskaini dituzten antzezlanak, bes-teak beste, Bodas de sangre, La casa de Bernarda Alba eta Hoy es fiesta. 2010-2011 ikasturtean, Antzerki Tai-lerraren zuzendaritza Enrique Albaren eskuetara igaro zen eta ikasleek Enriqueta sí, Enriqueta no aurkeztu zuten; baita Chicago musi-kala eta La Comunidad ere. Aurten, ikasleak El Rey León-ekin ausartu dira eta horretarako gurasoen laguntza izan dute. Alejandro Les eta Maria Jose Goyachek, beti beza-la, bere laguntza eskaini diete, hala-ber. ■

Page 4: Zientia dibertigarria deneanstatic.noticiasdenavarra.com/docs/2015/02/18/ikasberri-entero-13-de... · BITXIKERIAK Hart kume bat etxeko atarian, elurra dela eta Oscar Montero Prioroko

42015ko otsailaren 13, Ostirala

GAUR EGUN Heziketa

ETORKIZUNEAN

PENTSATZEKO GARAIAAlternatibak Joan zen astean Baluarten ospatu zen lanbide eta heziketa feria, etorkizunean zertan lan egin edota zer ikasi nahi duten pentsatzeko aukera eman zien ikasleei.

Ile-apaindegien eta estetikaren arloak bere lekua izan zuen Baluarten ospatutako ferian.JAVIER BERGASA

Leticia de Las Heras

Nafarroako ikasleek gero eta argiago ikusten dute euren etorkizuna gure lurraldeko

mugetatik kanpo, izan ere, egungo enplegu merkatuaren egoerak ez ditu aukera askorik eskaintzen. Hala jaki-narazi zuten joan zen astean Ikaslea-ren eta Enpleguaren Europar Bilku-ran parte hartu zuten ikasleek. Baluar-ten ospatutako feria honetan uni-bertsitate, LH zentro, lanbide eskola, hizkuntza zentro, erakunde publiko eta enpresa desberdinek parte hartu zuten, etorkizuna erabakitzear dau-den gazteei laguntza eta informazioa

Lana aurkitzeko aukeraz

gain, bestelako kulturak

ezagutzeko parada

eskaintzen du

eskaintzeko helburuarekin. Herrialdeko gazteriaren langabezi

maila altua dela eta, Estatistika Insti-tutu Nazionalaren arabera Nafarroa-ko langile aktiboen zenbatekoa %39,2an kokatzen baita (Espainia mailan %51,8), ikasleek gure mugeta-tik at ikusten dute euren etorkizuna eta eszeptiko agertzen dira herrial-dean bertan enplegu bat aurkitzeko aukeraren aurrean, are gehiago kali-tatea onekoa eta lan baldintza egokiak dituenaz ari bagara. Nafarroan, lan-gabezi portzentaia maila nazionala-rena baino 10 puntu gorago kokatzen da, bertako gazteentzat lasaigarria suertatzen ez den datua.

“Atzerrian unibertsitate karrera bat ikasteko aukerak begiratzen ari naiz. Izan ere, kanpoan bertan baino auke-ra gehiago daude lan arloari begira, beraz, gero eta lehenago alde egin, hobe”, azaltzen zuen Nawel Bemkhe-lila, Burlatako Institutuko Batxilergo-ko 2 mailako ikasleak. “Hemen, zorte handia edo lana lortzen lagundu deza-kezun norbait izanez gero soilik lor-tu dezakezu enplegua –gehitzen zuen Maria Calahorra, ikaskideak-. Ez da eszeptikoa izatea, errealitate bat da”.

Balio gehigarria Aukera eskasia da gazteak kanpora

joatera bultzatzen dituen arrazoi

nagusietako bat, nahiz eta hizkuntza berriak ikastea ere baden gehigarria. “Beste herrialde batean lan egin nahi-ko nuke hizkuntza berri bat ikasteko. Bertan ez dago ingeles mailarik, alder-di hau indartu beharko litzateke”, onartzen zuen Eduardo Beroizek, Ekoizpen Mekanikoko Diseinua ikasketak burutzen ari den ikasleak.

Atzerrira bidaiatzea berebiziko espe-rientzia bat da, aberasgarria benetan. Alderdi positibo hau asko baloratzen dute ikasleek, baita pentsamoldean dakarren aldaketa hori kontutan har-tzen hasi diren enpresa batzuk ere. “Kanpoan lau urtez ikasten ibili ondo-ren, gazte hauek eleanitzak izaten

Nafarroako ikasleek

gero eta argiago ikusten

dute euren etorkizuna

sorterritik kanpo

Page 5: Zientia dibertigarria deneanstatic.noticiasdenavarra.com/docs/2015/02/18/ikasberri-entero-13-de... · BITXIKERIAK Hart kume bat etxeko atarian, elurra dela eta Oscar Montero Prioroko

2015ko otsailaren 13, Ostirala5

itzultzen dira euren herrialdera, eta ez hori bakarrik: oso bestelakoak diren kulturak ezagutzen dituzte eta pentsamolde irekiago batekin itzultzen dira. Lan merkatuak kontu-tan hartzen diren faktoreak dira”, azaltzen zuen AGM Sports enpresa-ko zuzendariak, Alvaro Carralesek.

Erabakia ezin hartu Askotan, atzerrira bidaiatzearen

aukera ez da desio batetik sortzen, izan ere, beharrak bultzatuta atera-tzen dira aunitz. Sorterrirako lotura, senide eta lagunengatik banatzea, herrialde berriaren hizkuntza ez menperatzea edota arrotza suerta-tzen zaigun horrekiko beldurra dira Foru Erkidegoan gelditzea erabaki-tzen duten horiek arrazoiak.

Hala ere, beharrak edota etorkizun ilunak atzerrira abiatzeko aukerari atea guztiz ez ixtera eramaten ditu asko. “Hemen lana aurkitzeko espe-rantza daukat baina, ez badut kontra-turik lortzen eta beste herrialde bate-ra joatera behartuta sentitzen banaiz, hala egingo dut”, azaltzen zuen David Muñoz Goi Mailako ikasleak.

Zenbakitan Nafarroako Gaztediaren Behatokiak

berriki azaleratutako txosten batek aditzera ematen duenez, kanporatze joera hau gero eta nabarmenagoa da. 14 eta 30 urte bitarteko 500 gazteren iritziak biltzen zituen ikerketaren ara-bera, hiru gaztetatik bat atzerrira lan egitera joateko prest dago. Zehazkia-go, inkestatuen %28k aukera oso kon-tutan hartzen dute, eta %25ak posible ikusten du. Herrialdeko beste erkide-go batera joateaz galdetzerakoan, %60ak baiezkoa eman zuen.

Gaztediaren mugikortasun ikuspe-giari dagokionez, txostenak zera dio, 2013an 4.483 pertsonek (2.217 gizo-nezko eta 2.226 emakumezko) alde egin zutela Nafarroatik. Horietatik 2.506 Espainiako erkidego batera joan ziren eta gainerako 1.977 atzerriko herrialderen batera.

Langabezia eta baldintzak Gazteen langabezi tasa altua dela

eta, gazte gehienen apustua gure lurraldetik kanpo ateratzen da eta atzerrian lan egiteko aukera askoz ere gehiago ikusten dituzte.

Bertan eskaintzen diren lan baldin-tzei dagokionez, beste herrialde asko-rekin alderatuz, kalitatearen aldetik askoz okerragoak dira, batez ere lehe-nengo enpleguez eta bekadun edo praktika lanez ari bagara. Azken kasu hauetan, enpresa askok ez dute sol-datarik eskaintzen gazteek egiten duten lanaren trukean, gainera. Are gehiago, gazte askok ordaindu ere egi-ten dute lan esperientzia hori lortu ahal izateko.

Ikasleek bakarrik ez eta aditu askok iritzi diotenez, gure herrialdeko inge-les maila irakaskuntzaren arloan ez da sobera altua. Hartara, euren etorkizuna hizkuntza gehiago barne-ratzera bideratu nahi dute.

Iruñean ospatu zen feriara hurbildu ziren ikasle taldeetako bat. J. BERGASA

Ikaslearen eta Lanaren Europako Bilkurak Talentuaren II. Sariketa eskaini zuen bestelako ekitaldien artean. Sariketa honen helburua ikasle gazteen lana errekonozitu eta esfortzua saritzea da. Erdi Mailako Heziketako saria, lehenengo izen-datuak saria ukatu ondoren, Cristi-

Ikasle hoberenak sarituak izan ziren lanbideen ferian

na Martinez Arauzok eraman zuen, Burlatako Institutuko Ile-apaintze graduan 9,75eko nota lortzeagatik. Goi Mailako Lanbide Heziketaren kategorian, Ainara Oteiza Fernan-dezek eraman zuen, 9,73 nota lor-tzeagatik, Burlatako eskola berdi-nean, Ostalaritza eta Turismo arlo-

ko Sukaldaritza Zuzendaritzako gra-duan. Batxilergo espediente hobe-renaren saria Clara Maeztu Redinek eskuratu zuen. Selektibitate froga-ko sariei dagokionez, Benjamin de Tutera ikastetxeko Victor Anton Modrego ikasleak eskuratu zuen, 14 puntuetatik 13,37ko nota lortu bai-

tzuen. Unibertsitate ikasketei dago-kionez, UNEDeko karrera bukaera-ko espediente onenaren saria Olga Carrasco Palaciosek eraman zuen, Gizarte Heziketan 8,1eko nota lortu ondoren. NUPeko espediente one-naren saria Carlos Bravo Perezen-tzat izan zen.

Saritauk izan ziren ikasle taldea, joan zen astean, Baluarten. JAVIER BERGASA

Page 6: Zientia dibertigarria deneanstatic.noticiasdenavarra.com/docs/2015/02/18/ikasberri-entero-13-de... · BITXIKERIAK Hart kume bat etxeko atarian, elurra dela eta Oscar Montero Prioroko

62015ko otsailaren 13, Ostirala

NAFARROAN BARRENA Leyreko monasterioa

Leyren, Jainkoarenganako laudo-rioak eta hizketaldiak kantu grego-rianoa sortzen dute. Ez galdu auke-ra eta entzun fraideei laudamen-otoitzean, goizeko 7,30ean (igande eta jaiegunetan, 8:00etan); komen-tu-mezan, 9:00etan (igande eta jaie-gunetan 12:00etan); bezperetan, 19:00etan eta, azkenik, arratseko otoitzean, 21:00etan.

Lekuaz lasaitasunez gozatu nahi baduzu, eraikinaren ondoan bada-go 33 logelako ostatua. Gainera, monasterioak banako 10 logela ditu bere barnean. Gizonentzako loge-

Monasterioa, barrutik hasita eta inguruetarainolak dira eta otorduak monjeekin beraiekin egiten dira monasterio-ko jangelan.

Beharbada entzuna izanen duzu Leyreko patarra, hau da, zapore gozoa duen edari digestiboa, mon-jeek abadiaren inguruan biltzen dituzten 35 landarerekin egina. Oroigarri bitxi hori erosteko auke-ra izanen duzu monasterioaren dendan eta, beste gauza batzuk ere bai: almendra garrapiñatuak, tru-fak, gazta, patea eta eztia.

Behin barrutitik aterata, ingurue-tako naturan barneratzeko parada

izanen duzu. Alde horretatik, badi-ra monasteriotik bertatik abiatzen diren bi ibilbide. Lehenbizikoak 250 metro ditu eta Ama Birjinen Iturrietaraino eramanen zaitu. Han bada askaldegi bat. Bigarrenak 30 bat minutuko iraupena du eta San Birilaren iturriraino gidatuko zai-tu. Bide luzeagoa egin nahi duten mendigoizaleek badute Escalar kaskora igotzeko aukera (1.302 metro) eta handik badago ikuspe-gi ederra Esako urtegiaren eta Piri-nioen gainean.

Eta, parapentea maite dutenen-tzako, Arangoiti tontor ezin hobea da hegan abiatzeko. Halaber, hur-bil dituzu Xabierko gaztelua eta Zangoza.

ERLIJIOA ETA

HISTORIAREN

ARTEANHistoria Yesako zingira magalean duela, eremu garaiago batean kokatu-rik, monasterioa Nafa-rroako Erreinuaren sin-boloetako bat da, ederta-sun handikoa.

Monasterioa, Yesako zingira parean duela. J. BERGASA

Diario de Noticias

Izena eman dion mendiaren oinean kokaturik, Iruñetik kilo-metrora eta Zangozatik 16ra,

Leyreko monasterioak altxor prezia-tuak gordetzen ditu bere altzoan, konparazio batera, XI. mendeko kripta, ganga gotikoa edo “Porta Speciosa” esaten zaion XII. mendeko atari erromaniko ikusgarria.

Sosegu eta baretasun giro ezin hobea da gogoaren atsedenerako, gogoetarako eta barne bakerako; arkitektura soil horren hormetan zizelkatua dago historiaren, kultu-raren, artearen eta pentsamendua-ren zati eder-ederra; paseorako eta hausnarketarako gonbit egiten digun natura harrigarria; kantu gre-goriano hunkigarriak; eta monje beneditarrekin hitz egitea. Horra, besteak beste, zure gogoan iraunen duten oroitzapenak Leyreko San Salbatore monasterioa bisitatu ondoren, hots, Nafarroako monu-

mentu-multzorik ikusgarrieneta-koa, maiteenetakoa eta nafar erre-ge-erreginen hilobia.

Leyreko monasterioaren inguru-neari darion edertasunari errepara-tuta, aise ulertzen dugu zergatik izan den mendez mende errege-erreginen eta apezpikuen aterpea, Nafarroako ikurra eta ekitaldi ofizia-lak egiteko lekua. Mendiaren babe-saren arrimuan, izen bereko men-di-hegalean eraikitako monasterioa da -leku apartatuan-, hurbileko ton-torrak eta urruneko mendiak ikus-teko behatoki ezin hobea, hurbil dagoen Esako urtegiaren ur berde-urdinxkak edertutako naturaren erdian.

Mendizabalen desamortizazioak Leyre ere harrapatu zuen. Ondorioz, ez zen inor bizi izan 1836tik 1954e-ra. Urte horretan Silosko Santo Domingoko fraide beneditarrak joan ziren bizitzera, eta haiekin hitz egiteko parada izanen duzu monas-terioa bisitatzerakoan.

XI. mendeko kripta zoragarria. G. NAVARRA

Leyreko monasterioko barruko aldea. MONASTERIODELEYRE.COM

LEYRE

Page 7: Zientia dibertigarria deneanstatic.noticiasdenavarra.com/docs/2015/02/18/ikasberri-entero-13-de... · BITXIKERIAK Hart kume bat etxeko atarian, elurra dela eta Oscar Montero Prioroko

2015ko otsailaren 13, Ostirala 7

KLASK!

ELUR EGUNAK. Alejandro Alonso, Víctor Alonso,

Aimar Estabolite, Pedro Estabolite eta Eduardo Alonsok

elurraz gozatzeko parada izan zuten joan zen igandean.

Eta beraiek bezala, asko izan ziren trineoak ateratzeko

aprobetxatu zutenak, izan ere, elurrak gogoz estali du hiri-

buruko zorua azken bi aste hauetan. Askorentzat traba

izan arren, etxeko txikienentzat gozamenaren sinonimo

izan ohi da urteko lehenengo elurtea. PATXI CASCANTE

SAN BLAS AZKOIENEN.Txikiak eta ez hain txikiak, erroskoak lepoan

zintzilik edo eskuan hartuta, Peraltako elizarantz abiatu ziren, urtero bezala,

San Blasen irudiaren desfilea ikusteko. Aurten ere, herritarrek euren balkoi

eta lehioak zapi gorriak zintzilikatzeko maindire zuriz estali zituzten, tradizioa-

rekin jarraiuz eta noski, erroskoak ahaztu gabe. MARÍA SAN GIL

SANTA AGEDA TUTERAN. Makila eta musika

tresnak eskuan, ehun pertsona inguruk hotzari aurre

egin ahal izan zioten Santa Ageda bezpera ospatzeko.

Denak elkarrekin eta Tutera Kantuz eta Argia Ikastolako

haurrek, trikitixa eta txistulari talde batk lagunduta, Tute-

rako kaleak zeharkatu zituzten, Santa Agedari koplak

eskainiz. Gogoz abestu ondoren, Beterri peñakoek

merendu goxo bat eskaini zizkieten parte hartzaile guz-

tiei. Argazkia Foruen Plazan egina dago, kalejira hasi

aurretik. J.A. MARTÍNEZ

NAFARROAKO KIROL JOLASAK. Otsailaren 1ean, larunbata,

Cascanten Nafarroako Kirol Jolasen finala ospatu zen. Haur kategoriatik

gazteen kategoriaraino, bai emakumezko bai gizonezkoek euren ibilbideari

aurre egin zioten, erraza izan ez zen arren. Izan ere, haizeak eta euriak ere

bere lana egin zuten. FERMÍN PÉREZ-NIEVAS

SANTA AGEDA, BAZTANEN ERE. Baztanen ere Santa Ageda

bezpera eguna ospatu zuten, makilei gogor eraginez. Belaunaldiz belaunaldi

igarotzen joan den tradizioak bizi-bizirik dirau Nafarroako iparraldean koka-

tzen den bailaran. Haurren ez zuten bertso eta koplen erritmoa galdu, ez

horixe. ONDIKOL

Page 8: Zientia dibertigarria deneanstatic.noticiasdenavarra.com/docs/2015/02/18/ikasberri-entero-13-de... · BITXIKERIAK Hart kume bat etxeko atarian, elurra dela eta Oscar Montero Prioroko

82015ko otsailaren 13, Ostirala

HISTORIAREN TXOKOA Ernest Hemingway

IDATZI GAITZAZU...

HARREMANETARAKO Zuen iruzkin, argazki eta iruzkinak helbide hone-

tara bidali ditzakezue AAula de Noticias. Muro Kalea, 19 31.500 Tutera

Tf: 948 847 415 Fax: 948 847 093 [email protected]

DIARIO DE NOTICIASEK EKOIZTUTAKO GEHIGARRIA: 3 Koordinazioa: NNieves Arigita 3 Erredakzioa: NN. Arigita, F. Pérez-Nievas,

J.A. Martínez, M. Mindegia.

BIZIMODU

ABENTURAZALEAEgile saritua San Fermin bestak mundu osoan ezagu-nak bilakatu zituen idazle hau, XX. mendeko eleberri-gile garrantzitsuenetako bat izan zen.

1950eko hamarkada inguruko argazkia. DN

Diario de Noticias

Ernest Miller Hemingway (Illinois, 1899 – Idaho, 1961) Ameriketako Estatu Batuetako idazle eta kaze-

taria izan zen, XX. mendeko eleberri-gileri onenetako bat. Bere estilo gar-bi eta minimalistak eragin handia izan zuen mende honetako idazleengan eta bere bizimoduak, bere abentura eta irudi publikoak ondoko belaunal-diarengan arrastoa utzi du. Hemingwayek 1920 eta 1950 urteen artean idatzi zituen bere lan gehienak. Pulitzer saria irabazi zuen 1953an Agurea eta itsasoa lanagatik, eta hurrengo urtean Literaturaren Nobel Saria eskuratu zuen bere obra osoa-rengatik. Zazpi eleberri, sei ipuin bil-duma eta bi saiakera argitaratu zituen. Besta lanarekin San Ferminak mun-du osoan ospetsu bilakatu zituen, egun den besta unibertsalean bilaka-tuz.

Bigarren Hezkuntzako ikasketak bukatu ondoren, Kansas City Star egunkarian hilabete batzuk lanean egon ondoren, Italiako frontera abia-tu zen, Lehenengo Mundu Gerran anbulantzia gidari bezala ibiltzeko. 1918an larriki zaurituta itzuli zen etxera. Gerran bizitako esperientzia guztiak Armei agur izeneko elebe-rrian islatu zituen. 1921ean Hadley Richardsonekin ezkondu zen, bere lau emazteetan lehenengoa izan zena, eta Parisera joan zen bizitze-ra, atzerriko kazetari bezala lan egi-nez. Besta lehenengo eleberria 1926an argitaratu zen.

Hadley Richardsonengatik 1927an dibortziatu ondoren, Hemingway Pauline Pfeifferrekin ezkondu zen. Bikotea Hemingway Espainiako Gerra Zibiletik itzuli ostean banatu zen. Gerra Zibilean kazetari bezala

LABURREAN

3 Bizitzari lotutako kontakizunak:

Hemingwayk bere bizipenetan

girotu zituen bere eleberriak.

Zezenketa, ehiza eta gerra gait-

zat dituzten eleberriak ere idatzi

zituen, ildo tragiko batetik eta

heriotzarekin loturik betiere.

Agurea eta itsasoa horrenbeste

maite zuen itsasoan dago giro-

tuta eta agure batek arrain

eskerga batekin duen borroka

kontatzen du; irudian,

Hemingway arrain horietako

batzuekin.

3 Gerraren eragina: Gerrak eragin

handia izan zuen haren bizitzan

eta lanbidean : zauritu egin

zuten, eta aurrerantzean, herio-

tzaren gordintasuna topatzeak

eraginda beharbada, biolentzia-

ren eta arriskuaren aurrez aurre

egotea bilatu zuen modu ia

obsesiboan, heriotzari aurre egi-

teko.

aritu zen lanean eta ondoren idatzi zuen Norengatik jotzen du ezkilak. Martha Gellhorn izan zen bere hiru-garren emaztea, 1940ean ezkondu zen berarekin; baina Londresen, Bigarren Mundu Gerra garaian Maria Welsh ezagutu zuenean bana-tu ziren. Normandiako lehorrera-tzean eta Parisen askapenean egon zen. Agurea eta itsasoa 1952an argi-taratu zuten eta horren ondoren Afrikara abiatu zen, non bi hegazkin istripu larri bizi izan zituen, arazo larriak utziko zizkiotenak. 1959an Ketchumen (Idaho) etxe bat erosi zuen. Bertan kenduko egin zuen bere buruaz beste 1961ean. ■

Hemingway, zezenketak eta Iruñea Zezenketaren mitoak erakarrita, AmeriketakoEstatu Batuetako bikote

baten Paristik Iruñerako bidaia kontatzen duen The Sun Also Rises (1926,

Eguzkia irten ere egiten da) eleberria idatzi zuen. Eleberri horretan finka-

tu zen “belaunaldi galdua” esaldia, handik aurrera Estatu Batuetako 1920

ondoko intelektualak izendatzeko erabili zena. Eleberri horrek bazituen

Hemingwayren kontakizunen bi ezaugarri nagusiak: bere estilo arina,

zehatza eta aldi berean lirikoa, batetik; eta bizitzari buruz zuen ikuspe-

gia, bestetik; izan ere, Hemingwayk etengabeko arriskutzat hartzen bai-

tzuen bizitza. Geure artean famatua da San Fermin jaiak mundu mailan

ezagutarazteagatik; 1923an etorri zen lehen aldiz eta 1924, 1925, 1926,

1927, 1929 eta 1931n errepikatu zuen. Espainiako Gerra Zibilean ere

ibili zen, kazetari; errepublikaren aldekoa zenez 1953 arte ezin izan zen

Iruñeara itzuli; azken bisitaldia 1959koa da.

Page 9: Zientia dibertigarria deneanstatic.noticiasdenavarra.com/docs/2015/02/18/ikasberri-entero-13-de... · BITXIKERIAK Hart kume bat etxeko atarian, elurra dela eta Oscar Montero Prioroko

2015ko otsailaren 13, OstiralaNúmero: 365

Zientzia dibertigarria deneanZientzia hurbiletik eta era erakargarri eta dibertigarrian ika-si nahi duzula? Donostiako eta Biarritzeko zientzia museoen proposamena aurkezten dizugu. 2. ORRIALDEA

LAN ARLOAREN AUKERAK

Joan zen astean Baluarten ospatu zen lanbideen ferian gazteek etorkizunaz hausnartzeko parada izan zuten. JAVIER BERGASA

ETORKIZUNARI

BEGIRABilkura Nafarroako ikasleek euren interesei egokitzen zaien irteera profesionalak zeintzuk diren hausnartzeko aukera izan zuten joan zen astean, Baluarten. 4-5. ORRIALDEA

HISTORIAREN TXOKOA

ERNEST HEMINGWAY, LETRA ETA PAPEREN ARTEKO ABENTURA

8. ORRIALDEA

NAFARROAN BARRENA

ERLIJIOA ETA HISTORIA LEYREKO MONASTERIOAN

6. ORRIALDEA

Page 10: Zientia dibertigarria deneanstatic.noticiasdenavarra.com/docs/2015/02/18/ikasberri-entero-13-de... · BITXIKERIAK Hart kume bat etxeko atarian, elurra dela eta Oscar Montero Prioroko

22015ko otsailaren 13, Ostirala

AISIA Zientzia

NAHASTE-BORRASTE

BITXIKERIAK

Hartz kume bat etxeko atarian, elurra dela eta

Oscar Montero Prioroko (Leon) bizilagunak bere bizitzako ezustekorik handiena hartu zuen larun-batean. Hartzkume bat atariko eskaileretatik igo-tzen ikusi zuen bere etxeko leihotik. “Hasiera batean, ez nekien zer zen, zakur handi bat zela ematen zuen, baina hartzkume bat zela kontura-tu nintzen, eskaileretatik lasai asko igotzen ari zen”, azaldu dio 26 urteko gizonezkoak EFE albis-te-agentziari. “Etxetik atera eta hura ukitzea izan zen nire lehen burutazioa, baina arriskutsua izan zitekeen, kume bat izanda, ama gertu ibiliko zela-ko”, gaineratu du Monterok. Animalia 14:00ak aldera ikusi zuela esan du gazteak.

MUSIKA

Wilhem talde nafarra banatu egiten da

Wilhelm talde nafarrak banatzeko erabakia har-tu du, sare sozialen bidez goizean zabaldu duten agirian iragarri dutenez. Duela hilabete argitara-tu zuten How High Lily? estudioko bigarren diskoa, Origami zigiluaren eskutik. Halere, azken lan hori agertoki gainera eraman gabe agurtuko dira. Iruñean jaiotako taldeak aldaketak izan zituen duela gutxi. Helenek eta Guillek osatzen zuten azkenaldian Wilhelm, eta, haien hitzetan, egune-roko lana obsesioa eta zorigaitza baino ez zen. Horregatik, musikarekin adiskidetuko direla eta, kantuak eginez, berriro gozatzeko eta zoriontsu izateko apustua egingo dutela nabarmendu dute.

BERTSOLARITZA

Barberena eta Soto, irabazle NBTko lehen final laurdenetan

Bi saiorekin hasi zen asteburuan Nafarroako Bertsolari Txapelketaren 42.edizioa; larunbatean Iruñean eta igandean Irurtzunen. Lehen final-laur-denean Jon Barberena baztandarrak eskuratu zuen finalaurrekoetarako txartela eta igandeko bigarren final-laurdenean berriz, Julio Soto gorri-tiarrak. Bi bertsolari hauek datorren martxoaren 7an Berriozarren jokatuko den finalaurrekoan kantatuko dute. Nafarroako Bertsolari Txapelke-tak hurrengo asteburuan izango du segida, Zubi-rin egingo den hirugarren final-laurdenarekin. Txapelketaren gaineko informazio guztia www.bertsozale.eus atarian aurkituko duzue.

ZIENTZIAN MURGILTZEKO

AUKERA ZIRRARAGARRIAZientzia ludikoa Donostiako Eureka! Zientzia Museoak eta Biarri-tzeko Citè de l’Ocèanek eskaintza bereziak dituzte ikasleentzat

Ikasle talde bat, Biarritzeko zientzia museo honek eskaintzen dituen tailerretako batean. DN

Diario de Noticias

Eureka! Zientzia Museoak (Donostia) eta Cité de l’Océanek (Biarritz) mugaz gaineko espe-

rientzia didaktiko paregabe batetaz gozatzeko aukera eskeintzen dizu: bi museo esanguratsuetara bisita egun berean. Osagarri diren bi ikus-puntutatik hurbilduko dira ikasleak zientziara, nahiago duzun hizkun-tzan (euskara, frantsesa, ingelesa edo gaztelania).

Eureka! bisitatzen duten taldeek bi jarduera egingo dituzte: batetik, bisi-ta gidatu orokor bat eskeiniko diegu museoan barrena eta bestetik, tailer edo planetarioko saio bat egingo dute, Cité de l’Océanen landutako gai didaktikoekin koordinatuz. Aukera-tu daitezkeen tailer eta saioak hauek

dira, mailetan sailkatuta: Uraren hamaika aurpegiak (LH2), Presio atmosferikoa (LH3), Lurra Uni-bertsoan (DBH1), Kimikaren magia (DBH1), Energia alternatiboak (DBH2) eta Akzioa, erreakzioa!

(Batxilergoa). Planetarioko saioei dagokienez,

Lurra eta Ilargia, lagun espazialak (LH1), Zeruko mugimenduak (LH2/ LH3) eta Eboluzioa (DBH1-2 /Batxi-lergoa) tailerrek osatzen dute

eskaintza.

Cité De l’Ocèan (Biarritz) Citéra egingo duten bisitan, ikas-

leek unibertso eta gai ezberdinak lantzeko aukera izango dute. Berta-

JAKIN BEHARREKOAK

NONDIK-NORAKOAK

3 Bisita gidatuak. Bisita batera-

tuaren ordutegia honakoa da:

10etatik-12eara: Jarduera

(Eureka!-n edo Citén),

Bazkaltzeko atsedenaldia eta

bidaia.14etarik-16 etara: Jar-

duera (Eureka!-n edo Citén)

3 Prezioa. 11,50 euro ikasleko.

3 Weguneak. www.eurekamu-

seoa.es eta www.citedelo-

cean.com/eu.

3 Xehetasunak. Bisitak euskaraz,

gaztelaniaz, frantsesez zein

ingelesez egin daitezke. Erre-

serba egiterakoan, taldeak zein

museotatik hasiko den aukeratu

beharko du eta zenbat ikasle

diren ere esan beharko du.

Eskaintza hau, LH1etik hasi eta

Batxilergoko edota Formakun-

tza Zikloetako ikasleei dago

zuzenduta.

ko pedagogi taldeak, Eureka!ko hezitzaileekin batera, egitarau bat landu du, talde bakoitzaren mailara egokituko den gaiak proposatu ahal izateko.

Citéra egingo duten bisitan, ikas-leek unibertso eta gai ezberdinak lantzeko aukera izango dute: Lurra planeta, itsaspeko erliebeak, mareak, ozeanoen jaiotza (LH1), Uraren papera ozeanoetan, ozeanoetako glaziarrak (LH2), Ekaitzen eraketa, ekaitzak nabigazioan,haizea eta ola-tuen jatorria, urpeko presioa (LH2, DBH1-2), Nodulu metalanitzak, Lurraren eraketa eta uraren sorre-ra, turbinak (DBH2), eta Lurraren eraketa eta uraren sorrera, ozeanoak eboluzio sorleku gisa, animalien egokitzea toki berezietara (DBH2 eta Batxilergoa).

Page 11: Zientia dibertigarria deneanstatic.noticiasdenavarra.com/docs/2015/02/18/ikasberri-entero-13-de... · BITXIKERIAK Hart kume bat etxeko atarian, elurra dela eta Oscar Montero Prioroko

2015ko otsailaren 13, Ostirala 3

IKASTETXEAK Gurutze Plazako Institutua

ANTZERKI TAILERRAREN 35.

URTEMUGA OSPATZENEstreinaldia Gurutzeko Plazako Institutuko DBH 4ko eta Batxilergoko Lehenengo mailako 27 ikaslek ‘El Rey León’ musikala prestatu dute Antzerki Tailerraren baitan

AÉl Rey León’ ikuskizunean parte hartzen duten ikasle taldea. UTZITAKOA

Diario de Noticias

Ikasturte hasieratik ostiral eta larunbatero entseatzen aritu ondoren, Iruñeko Gurutzeko Pla-

zako Institutuko Antzerki Taile-rrean dauden DBHko 4 mailako eta Batxilergoko lehenengo mailako hogeita zazpi aktorek euren ikuskizuna eskaini zuten joan zen urtarrilaren 30ean. Emanaldi honek, El Rey León izenburuan, hamahiru ikuskizun barneratzen ditu bere baitan, musikalen gene-roan.

Tailerrak iraun duen denbora guzti honetan, ikasleak eszenato-kien sorkuntza, jantzien prestake-

FITXA TEKNIKOA

3 Aktoreak: Paula Sánchez, María

Urra, Idoia Zubieta, Jaime

Armendáriz, Saskia Villanueva,

Lucía Burdon, Didier Jiménez,

Julio Montañana, Oskar Fernán-

dez, Paula Honrubia, Elidia

Alonso, Gabriela Riofrio, Danna

López, Irune Iriarte, Nicol Maza,

Yamilex Maza, Lilibeth Jaramillo,

Haizea Escudero, Marta Gabi-

londo, Javier Armendáriz, Aitor

Lamberto, Axel Cárdenas. June

Ly, Sandra Gil, Larissa Miranda,

Amaia Alba eta Paula Chapa. 3 Zuzendaria: Enrique Alba.

ta eta makillajearen aferak landu dituzte, abestu eta dantzatzeaz gain. Halaber, euren ideiak ere eskaini dituzte ikuskizunaren prestaketan. Eta hori guztia, noski, ohiko geleta-ra hutsik egin gabe, irakasgaiak eta azterketak gainerako ikasleek beza-la prestatu bitartean.

El Rey León emanaldiaren helbu-ru nagusia publikoa afrikar ingu-runean sentiaraztea zen. Hala, musika, jantziak, makillajea eta eszenatoki desberdinak horretara bideratuak izan dira. Estreinaldia urtarrilaren 30an ospatu zen Gurutzeko Plazako Institutuko are-to nagusian eta, joan zen ostiralean, 19:30ean, aurreikusitako lau ema-

naldietatik bigarrena eskaini zen. Gaur eta otsailaren 20an eskainiko dira beste biak, ordu eta lekube-rean. Sarrera, bestalde, doakoa da eta ez da aurretik inolako gonbida-penik jaso behar.

El Rey León musikalaren bertsio honetan abesti eta pertsonaia berriak aurkituko ditu ikasleak, nahiz eta Disneyren jatorrizko bertsioaren funtsa mantentzen den.

Jatorria

El Rey León ikusleri zabalaren-tzat pentsatutako iksukizuna da eta honen bitartez Gurutzeko Plazako Institutuaren Antzerki Tailerrak bere 35 urtemuga ospatzen du.

1980an hasi ziren tailer honekin, Maria Jose Goyache irakaslearen eskutik, eta ordutik asko izan dira eskaini dituzten antzezlanak, bes-teak beste, Bodas de sangre, La casa de Bernarda Alba eta Hoy es fiesta. 2010-2011 ikasturtean, Antzerki Tai-lerraren zuzendaritza Enrique Albaren eskuetara igaro zen eta ikasleek Enriqueta sí, Enriqueta no aurkeztu zuten; baita Chicago musi-kala eta La Comunidad ere. Aurten, ikasleak El Rey León-ekin ausartu dira eta horretarako gurasoen laguntza izan dute. Alejandro Les eta Maria Jose Goyachek, beti beza-la, bere laguntza eskaini diete, hala-ber. ■

Page 12: Zientia dibertigarria deneanstatic.noticiasdenavarra.com/docs/2015/02/18/ikasberri-entero-13-de... · BITXIKERIAK Hart kume bat etxeko atarian, elurra dela eta Oscar Montero Prioroko

42015ko otsailaren 13, Ostirala

GAUR EGUN Heziketa

ETORKIZUNEAN

PENTSATZEKO GARAIAAlternatibak Joan zen astean Baluarten ospatu zen lanbide eta heziketa feria, etorkizunean zertan lan egin edota zer ikasi nahi duten pentsatzeko aukera eman zien ikasleei.

Ile-apaindegien eta estetikaren arloak bere lekua izan zuen Baluarten ospatutako ferian.JAVIER BERGASA

Leticia de Las Heras

Nafarroako ikasleek gero eta argiago ikusten dute euren etorkizuna gure lurraldeko

mugetatik kanpo, izan ere, egungo enplegu merkatuaren egoerak ez ditu aukera askorik eskaintzen. Hala jaki-narazi zuten joan zen astean Ikaslea-ren eta Enpleguaren Europar Bilku-ran parte hartu zuten ikasleek. Baluar-ten ospatutako feria honetan uni-bertsitate, LH zentro, lanbide eskola, hizkuntza zentro, erakunde publiko eta enpresa desberdinek parte hartu zuten, etorkizuna erabakitzear dau-den gazteei laguntza eta informazioa

Lana aurkitzeko aukeraz

gain, bestelako kulturak

ezagutzeko parada

eskaintzen du

eskaintzeko helburuarekin. Herrialdeko gazteriaren langabezi

maila altua dela eta, Estatistika Insti-tutu Nazionalaren arabera Nafarroa-ko langile aktiboen zenbatekoa %39,2an kokatzen baita (Espainia mailan %51,8), ikasleek gure mugeta-tik at ikusten dute euren etorkizuna eta eszeptiko agertzen dira herrial-dean bertan enplegu bat aurkitzeko aukeraren aurrean, are gehiago kali-tatea onekoa eta lan baldintza egokiak dituenaz ari bagara. Nafarroan, lan-gabezi portzentaia maila nazionala-rena baino 10 puntu gorago kokatzen da, bertako gazteentzat lasaigarria suertatzen ez den datua.

“Atzerrian unibertsitate karrera bat ikasteko aukerak begiratzen ari naiz. Izan ere, kanpoan bertan baino auke-ra gehiago daude lan arloari begira, beraz, gero eta lehenago alde egin, hobe”, azaltzen zuen Nawel Bemkhe-lila, Burlatako Institutuko Batxilergo-ko 2 mailako ikasleak. “Hemen, zorte handia edo lana lortzen lagundu deza-kezun norbait izanez gero soilik lor-tu dezakezu enplegua –gehitzen zuen Maria Calahorra, ikaskideak-. Ez da eszeptikoa izatea, errealitate bat da”.

Balio gehigarria Aukera eskasia da gazteak kanpora

joatera bultzatzen dituen arrazoi

nagusietako bat, nahiz eta hizkuntza berriak ikastea ere baden gehigarria. “Beste herrialde batean lan egin nahi-ko nuke hizkuntza berri bat ikasteko. Bertan ez dago ingeles mailarik, alder-di hau indartu beharko litzateke”, onartzen zuen Eduardo Beroizek, Ekoizpen Mekanikoko Diseinua ikasketak burutzen ari den ikasleak.

Atzerrira bidaiatzea berebiziko espe-rientzia bat da, aberasgarria benetan. Alderdi positibo hau asko baloratzen dute ikasleek, baita pentsamoldean dakarren aldaketa hori kontutan har-tzen hasi diren enpresa batzuk ere. “Kanpoan lau urtez ikasten ibili ondo-ren, gazte hauek eleanitzak izaten

Nafarroako ikasleek

gero eta argiago ikusten

dute euren etorkizuna

sorterritik kanpo

Page 13: Zientia dibertigarria deneanstatic.noticiasdenavarra.com/docs/2015/02/18/ikasberri-entero-13-de... · BITXIKERIAK Hart kume bat etxeko atarian, elurra dela eta Oscar Montero Prioroko

2015ko otsailaren 13, Ostirala5

itzultzen dira euren herrialdera, eta ez hori bakarrik: oso bestelakoak diren kulturak ezagutzen dituzte eta pentsamolde irekiago batekin itzultzen dira. Lan merkatuak kontu-tan hartzen diren faktoreak dira”, azaltzen zuen AGM Sports enpresa-ko zuzendariak, Alvaro Carralesek.

Erabakia ezin hartu Askotan, atzerrira bidaiatzearen

aukera ez da desio batetik sortzen, izan ere, beharrak bultzatuta atera-tzen dira aunitz. Sorterrirako lotura, senide eta lagunengatik banatzea, herrialde berriaren hizkuntza ez menperatzea edota arrotza suerta-tzen zaigun horrekiko beldurra dira Foru Erkidegoan gelditzea erabaki-tzen duten horiek arrazoiak.

Hala ere, beharrak edota etorkizun ilunak atzerrira abiatzeko aukerari atea guztiz ez ixtera eramaten ditu asko. “Hemen lana aurkitzeko espe-rantza daukat baina, ez badut kontra-turik lortzen eta beste herrialde bate-ra joatera behartuta sentitzen banaiz, hala egingo dut”, azaltzen zuen David Muñoz Goi Mailako ikasleak.

Zenbakitan Nafarroako Gaztediaren Behatokiak

berriki azaleratutako txosten batek aditzera ematen duenez, kanporatze joera hau gero eta nabarmenagoa da. 14 eta 30 urte bitarteko 500 gazteren iritziak biltzen zituen ikerketaren ara-bera, hiru gaztetatik bat atzerrira lan egitera joateko prest dago. Zehazkia-go, inkestatuen %28k aukera oso kon-tutan hartzen dute, eta %25ak posible ikusten du. Herrialdeko beste erkide-go batera joateaz galdetzerakoan, %60ak baiezkoa eman zuen.

Gaztediaren mugikortasun ikuspe-giari dagokionez, txostenak zera dio, 2013an 4.483 pertsonek (2.217 gizo-nezko eta 2.226 emakumezko) alde egin zutela Nafarroatik. Horietatik 2.506 Espainiako erkidego batera joan ziren eta gainerako 1.977 atzerriko herrialderen batera.

Langabezia eta baldintzak Gazteen langabezi tasa altua dela

eta, gazte gehienen apustua gure lurraldetik kanpo ateratzen da eta atzerrian lan egiteko aukera askoz ere gehiago ikusten dituzte.

Bertan eskaintzen diren lan baldin-tzei dagokionez, beste herrialde asko-rekin alderatuz, kalitatearen aldetik askoz okerragoak dira, batez ere lehe-nengo enpleguez eta bekadun edo praktika lanez ari bagara. Azken kasu hauetan, enpresa askok ez dute sol-datarik eskaintzen gazteek egiten duten lanaren trukean, gainera. Are gehiago, gazte askok ordaindu ere egi-ten dute lan esperientzia hori lortu ahal izateko.

Ikasleek bakarrik ez eta aditu askok iritzi diotenez, gure herrialdeko inge-les maila irakaskuntzaren arloan ez da sobera altua. Hartara, euren etorkizuna hizkuntza gehiago barne-ratzera bideratu nahi dute.

Iruñean ospatu zen feriara hurbildu ziren ikasle taldeetako bat. J. BERGASA

Ikaslearen eta Lanaren Europako Bilkurak Talentuaren II. Sariketa eskaini zuen bestelako ekitaldien artean. Sariketa honen helburua ikasle gazteen lana errekonozitu eta esfortzua saritzea da. Erdi Mailako Heziketako saria, lehenengo izen-datuak saria ukatu ondoren, Cristi-

Ikasle hoberenak sarituak izan ziren lanbideen ferian

na Martinez Arauzok eraman zuen, Burlatako Institutuko Ile-apaintze graduan 9,75eko nota lortzeagatik. Goi Mailako Lanbide Heziketaren kategorian, Ainara Oteiza Fernan-dezek eraman zuen, 9,73 nota lor-tzeagatik, Burlatako eskola berdi-nean, Ostalaritza eta Turismo arlo-

ko Sukaldaritza Zuzendaritzako gra-duan. Batxilergo espediente hobe-renaren saria Clara Maeztu Redinek eskuratu zuen. Selektibitate froga-ko sariei dagokionez, Benjamin de Tutera ikastetxeko Victor Anton Modrego ikasleak eskuratu zuen, 14 puntuetatik 13,37ko nota lortu bai-

tzuen. Unibertsitate ikasketei dago-kionez, UNEDeko karrera bukaera-ko espediente onenaren saria Olga Carrasco Palaciosek eraman zuen, Gizarte Heziketan 8,1eko nota lortu ondoren. NUPeko espediente one-naren saria Carlos Bravo Perezen-tzat izan zen.

Saritauk izan ziren ikasle taldea, joan zen astean, Baluarten. JAVIER BERGASA

Page 14: Zientia dibertigarria deneanstatic.noticiasdenavarra.com/docs/2015/02/18/ikasberri-entero-13-de... · BITXIKERIAK Hart kume bat etxeko atarian, elurra dela eta Oscar Montero Prioroko

62015ko otsailaren 13, Ostirala

NAFARROAN BARRENA Leyreko monasterioa

Leyren, Jainkoarenganako laudo-rioak eta hizketaldiak kantu grego-rianoa sortzen dute. Ez galdu auke-ra eta entzun fraideei laudamen-otoitzean, goizeko 7,30ean (igande eta jaiegunetan, 8:00etan); komen-tu-mezan, 9:00etan (igande eta jaie-gunetan 12:00etan); bezperetan, 19:00etan eta, azkenik, arratseko otoitzean, 21:00etan.

Lekuaz lasaitasunez gozatu nahi baduzu, eraikinaren ondoan bada-go 33 logelako ostatua. Gainera, monasterioak banako 10 logela ditu bere barnean. Gizonentzako loge-

Monasterioa, barrutik hasita eta inguruetarainolak dira eta otorduak monjeekin beraiekin egiten dira monasterio-ko jangelan.

Beharbada entzuna izanen duzu Leyreko patarra, hau da, zapore gozoa duen edari digestiboa, mon-jeek abadiaren inguruan biltzen dituzten 35 landarerekin egina. Oroigarri bitxi hori erosteko auke-ra izanen duzu monasterioaren dendan eta, beste gauza batzuk ere bai: almendra garrapiñatuak, tru-fak, gazta, patea eta eztia.

Behin barrutitik aterata, ingurue-tako naturan barneratzeko parada

izanen duzu. Alde horretatik, badi-ra monasteriotik bertatik abiatzen diren bi ibilbide. Lehenbizikoak 250 metro ditu eta Ama Birjinen Iturrietaraino eramanen zaitu. Han bada askaldegi bat. Bigarrenak 30 bat minutuko iraupena du eta San Birilaren iturriraino gidatuko zai-tu. Bide luzeagoa egin nahi duten mendigoizaleek badute Escalar kaskora igotzeko aukera (1.302 metro) eta handik badago ikuspe-gi ederra Esako urtegiaren eta Piri-nioen gainean.

Eta, parapentea maite dutenen-tzako, Arangoiti tontor ezin hobea da hegan abiatzeko. Halaber, hur-bil dituzu Xabierko gaztelua eta Zangoza.

ERLIJIOA ETA

HISTORIAREN

ARTEANHistoria Yesako zingira magalean duela, eremu garaiago batean kokatu-rik, monasterioa Nafa-rroako Erreinuaren sin-boloetako bat da, ederta-sun handikoa.

Monasterioa, Yesako zingira parean duela. J. BERGASA

Diario de Noticias

Izena eman dion mendiaren oinean kokaturik, Iruñetik kilo-metrora eta Zangozatik 16ra,

Leyreko monasterioak altxor prezia-tuak gordetzen ditu bere altzoan, konparazio batera, XI. mendeko kripta, ganga gotikoa edo “Porta Speciosa” esaten zaion XII. mendeko atari erromaniko ikusgarria.

Sosegu eta baretasun giro ezin hobea da gogoaren atsedenerako, gogoetarako eta barne bakerako; arkitektura soil horren hormetan zizelkatua dago historiaren, kultu-raren, artearen eta pentsamendua-ren zati eder-ederra; paseorako eta hausnarketarako gonbit egiten digun natura harrigarria; kantu gre-goriano hunkigarriak; eta monje beneditarrekin hitz egitea. Horra, besteak beste, zure gogoan iraunen duten oroitzapenak Leyreko San Salbatore monasterioa bisitatu ondoren, hots, Nafarroako monu-

mentu-multzorik ikusgarrieneta-koa, maiteenetakoa eta nafar erre-ge-erreginen hilobia.

Leyreko monasterioaren inguru-neari darion edertasunari errepara-tuta, aise ulertzen dugu zergatik izan den mendez mende errege-erreginen eta apezpikuen aterpea, Nafarroako ikurra eta ekitaldi ofizia-lak egiteko lekua. Mendiaren babe-saren arrimuan, izen bereko men-di-hegalean eraikitako monasterioa da -leku apartatuan-, hurbileko ton-torrak eta urruneko mendiak ikus-teko behatoki ezin hobea, hurbil dagoen Esako urtegiaren ur berde-urdinxkak edertutako naturaren erdian.

Mendizabalen desamortizazioak Leyre ere harrapatu zuen. Ondorioz, ez zen inor bizi izan 1836tik 1954e-ra. Urte horretan Silosko Santo Domingoko fraide beneditarrak joan ziren bizitzera, eta haiekin hitz egiteko parada izanen duzu monas-terioa bisitatzerakoan.

XI. mendeko kripta zoragarria. G. NAVARRA

Leyreko monasterioko barruko aldea. MONASTERIODELEYRE.COM

LEYRE

Page 15: Zientia dibertigarria deneanstatic.noticiasdenavarra.com/docs/2015/02/18/ikasberri-entero-13-de... · BITXIKERIAK Hart kume bat etxeko atarian, elurra dela eta Oscar Montero Prioroko

2015ko otsailaren 13, Ostirala 7

KLASK!

ELUR EGUNAK. Alejandro Alonso, Víctor Alonso,

Aimar Estabolite, Pedro Estabolite eta Eduardo Alonsok

elurraz gozatzeko parada izan zuten joan zen igandean.

Eta beraiek bezala, asko izan ziren trineoak ateratzeko

aprobetxatu zutenak, izan ere, elurrak gogoz estali du hiri-

buruko zorua azken bi aste hauetan. Askorentzat traba

izan arren, etxeko txikienentzat gozamenaren sinonimo

izan ohi da urteko lehenengo elurtea. PATXI CASCANTE

SAN BLAS AZKOIENEN.Txikiak eta ez hain txikiak, erroskoak lepoan

zintzilik edo eskuan hartuta, Peraltako elizarantz abiatu ziren, urtero bezala,

San Blasen irudiaren desfilea ikusteko. Aurten ere, herritarrek euren balkoi

eta lehioak zapi gorriak zintzilikatzeko maindire zuriz estali zituzten, tradizioa-

rekin jarraiuz eta noski, erroskoak ahaztu gabe. MARÍA SAN GIL

SANTA AGEDA TUTERAN. Makila eta musika

tresnak eskuan, ehun pertsona inguruk hotzari aurre

egin ahal izan zioten Santa Ageda bezpera ospatzeko.

Denak elkarrekin eta Tutera Kantuz eta Argia Ikastolako

haurrek, trikitixa eta txistulari talde batk lagunduta, Tute-

rako kaleak zeharkatu zituzten, Santa Agedari koplak

eskainiz. Gogoz abestu ondoren, Beterri peñakoek

merendu goxo bat eskaini zizkieten parte hartzaile guz-

tiei. Argazkia Foruen Plazan egina dago, kalejira hasi

aurretik. J.A. MARTÍNEZ

NAFARROAKO KIROL JOLASAK. Otsailaren 1ean, larunbata,

Cascanten Nafarroako Kirol Jolasen finala ospatu zen. Haur kategoriatik

gazteen kategoriaraino, bai emakumezko bai gizonezkoek euren ibilbideari

aurre egin zioten, erraza izan ez zen arren. Izan ere, haizeak eta euriak ere

bere lana egin zuten. FERMÍN PÉREZ-NIEVAS

SANTA AGEDA, BAZTANEN ERE. Baztanen ere Santa Ageda

bezpera eguna ospatu zuten, makilei gogor eraginez. Belaunaldiz belaunaldi

igarotzen joan den tradizioak bizi-bizirik dirau Nafarroako iparraldean koka-

tzen den bailaran. Haurren ez zuten bertso eta koplen erritmoa galdu, ez

horixe. ONDIKOL

Page 16: Zientia dibertigarria deneanstatic.noticiasdenavarra.com/docs/2015/02/18/ikasberri-entero-13-de... · BITXIKERIAK Hart kume bat etxeko atarian, elurra dela eta Oscar Montero Prioroko