zentroa: gaztedi berriaren ametsa · zentroa eraiki ahal izateko gotzaitegiko baimena eskuratu...

4
ZENTROA: GAZTEDI BERRIAREN AMETSA 60. hamarkada oso berezia izan zen Euskal Herrian eta, nola ez, Zizurkilen. Frankismoa gainbehera zetorren eta gizarte gaztea bidea ireki nahian zebilen. Belaunaldi berri bat sortu zen, egoera itogarri hartan libre bizitzeko ilusioa zuena. Euskaldun izatearen kontzientzia ere suspertzen ari zen. Hala, ikuspegi tradizionalaren eta berritzailearen arteko talkak eman ziren arlo gehienetan. Diogun bezala, euskal gizartean aldaketa sakonak gauzatzen ari ziren. Industriaren boom izugarria zetorren eta gazteak baserrietatik fabriketara pasatzen hasi ziren. Aldaketaren momentu klabeak ziren hauek. Beste herrietan bezala, Zizurkilgo baserritarrak ere industriarekin harremanetan hasi ziren. Handik gutxira, 70. hamarkadan etorriko zen kanpotarren uholdea gure herrira: besteak beste Ugare osoa eraikiko zen eta Zizurkilgo biztanleria bat batean bikoiztu. Garaiko gizartea eta, noski, zizurkildarra, hiru erakunderen menpean bizi zen: udala, eliza eta eskola. Hirurak frankistak eta urte luzez herritargoaren erabateko kontrola izan zutenak. Lan horretan lau apaiz zeuden herrian 60. hamarkadaren hasiera hartan: Don Vitoriano, Don Inazio, Don Daniel (Amasara joan zena gero) eta Don Bartolome (Elbarrenara jaitsi zena). Bitxikeria, lautik hiru ataundarrak ziren. Diogun bezala, bazen Zizurkilen gaztedia frankismoaren belaunaldian jaiotakoa baina arnas berria hartu nahi zuena. Gizartea aldatzea amesten zuten haiek, euskaldun sentitzen ziren nahiz eskolan ez zuten euskara lantzeko aukerarik izan eta gaztelaniaz ez zuten ezer ikasi. Gazte zizkurkildar haien egon eza eta gizartea aldatu nahia gauza txikitan islatu zen hasieran, festa egiteko eran, adibidez. Igande arratsaldero bikarioak Bi ikuspegi: jatorrizkoa eta gaur egungoa. 16. zkia -- Zizurkil, 2015eko azaroa Zentroaren jatorrizko planoak.

Upload: others

Post on 09-Jul-2020

5 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: ZENTROA: GAZTEDI BERRIAREN AMETSA · Zentroa eraiki ahal izateko Gotzaitegiko baimena eskuratu behar izan zuten lehenik. Segidan, udalarena. 1964ko urrian egin zuten Gizonezkoak Zentroaren

ZENTROA: GAZTEDI BERRIAREN AMETSA

60. hamarkada oso berezia izan zen Euskal

Herrian eta, nola ez, Zizurkilen. Frankismoa

gainbehera zetorren eta gizarte gaztea bidea

ireki nahian zebilen. Belaunaldi berri bat sortu

zen, egoera itogarri hartan libre bizitzeko

ilusioa zuena. Euskaldun izatearen

kontzientzia ere suspertzen ari zen. Hala,

ikuspegi tradizionalaren eta berritzailearen

arteko talkak eman ziren arlo gehienetan.

Diogun bezala, euskal gizartean aldaketa

sakonak gauzatzen ari ziren. Industriaren

boom izugarria zetorren eta gazteak

baserrietatik fabriketara pasatzen hasi ziren.

Aldaketaren momentu klabeak ziren hauek.

Beste herrietan bezala, Zizurkilgo baserritarrak

ere industriarekin harremanetan hasi ziren.

Handik gutxira, 70. hamarkadan etorriko zen

kanpotarren uholdea gure herrira: besteak

beste Ugare osoa eraikiko zen eta Zizurkilgo

biztanleria bat batean bikoiztu.

Garaiko gizartea eta, noski, zizurkildarra, hiru

erakunderen menpean bizi zen: udala, eliza

eta eskola. Hirurak frankistak eta urte luzez

herritargoaren erabateko kontrola izan

zutenak. Lan horretan lau apaiz zeuden

herrian 60. hamarkadaren hasiera hartan: Don

Vitoriano, Don Inazio, Don Daniel (Amasara

joan zena gero) eta Don Bartolome (Elbarrenara jaitsi zena). Bitxikeria, lautik hiru ataundarrak ziren.

Diogun bezala, bazen Zizurkilen gaztedia

frankismoaren belaunaldian jaiotakoa baina

arnas berria hartu nahi zuena. Gizartea

aldatzea amesten zuten haiek, euskaldun

sentitzen ziren nahiz eskolan ez zuten euskara

lantzeko aukerarik izan eta gaztelaniaz ez

zuten ezer ikasi. Gazte zizkurkildar haien egon

eza eta gizartea aldatu nahia gauza txikitan

islatu zen hasieran, festa egiteko eran,

adibidez. Igande arratsaldero bikarioak

Bi ikuspegi: jatorrizkoa eta gaur egungoa.

16. zkia -- Zizurkil, 2015eko azaroa

Zentroaren jatorrizko planoak.

Page 2: ZENTROA: GAZTEDI BERRIAREN AMETSA · Zentroa eraiki ahal izateko Gotzaitegiko baimena eskuratu behar izan zuten lehenik. Segidan, udalarena. 1964ko urrian egin zuten Gizonezkoak Zentroaren

gramola pizten zuen eskola zaharrean, trikitixa dantzatzeko.

Gazteak, ordea, musika jarten hasi ziren Iriarte azpiko garajean eta, han bai, balsean dantza egiteko aukera

jarri zuten. Esan beharrik ez dago gazte haiek epelak eta bi entzuten zituztela gero Don Inazioren mezako

sermoietan. Herriko festetan ere euskalduntasuna

nolabait indartu nahiean oilasko jokoan aurreskua

osoa dantzatzen hasi ziren, Antton Muxar dantzari

bikaina buru zutela. Urrats txikiak baina norabide

jakin eta sendoa adierazten zutenak.

Giro horretan, Don Jesus apaiz gaztea iritsi zen

Zizurkilera 1961ean. Lan egiteko gogoa ekarri zuen

berarekin eta herriko gazteria laster konturatu zen

apaiz horrek zerbait desberdina egin nahi zuela.

Bikario zaharrak jendea bereganatzeko bereak eta

bi egin bazituen ere, laster hasi zen Don Jesus apaiz

gaztea neska-mutilak bere inguruan biltzen eta

handik sortu zen Zentroa egiteko ideia. Sortze

horrek lan sakonagoa eskatzen badu ere, balio dezaten lerro gutxi

hauek garai hartan bizi zutenaren zertzelada xume gisara.

Gazteek eskola zaharra izandako hura erabiltzen zuten bilerak eta

abar egiteko, baina eraikina egoera penagarrian zegoen. Zorua

erabat txikitua zeukan eta arriskua suposatzen zuen han ibiltzeak.

Egoera horretan, Zentro berria egiteko asmoari helduz, Aretako

Perikok ezagutzen zuen Peñalva arkitektuarekin harremanetan jarri

zen Donostian. Honek egin zituen Zentroaren proiektua eta

planoak.

Udala, hau da, herria izan zen betidanik eskola zahar haien jabe.

Baina Gerra Zibilaren ondorengo udal frankistak, Antonio

Mendizabal alkate zelarik, elizari oparitu zion eraikina. Horregatik,

Zentroa eraiki ahal izateko Gotzaitegiko baimena eskuratu behar

izan zuten lehenik. Segidan, udalarena. 1964ko urrian egin zuten

Gizonezkoak Zentroaren aurrean, Don Jesusekin. Haren ezkerrean, Ramon Amenabar alkatea.

Zentroa eraikitzeko 1.000 pezetetako bonoak atera

ziren. Guztira 90 lagunek hartu zuten.

Page 3: ZENTROA: GAZTEDI BERRIAREN AMETSA · Zentroa eraiki ahal izateko Gotzaitegiko baimena eskuratu behar izan zuten lehenik. Segidan, udalarena. 1964ko urrian egin zuten Gizonezkoak Zentroaren

eskaera, “palpando la apremiante necesidad de unos locales de interés social, cultural y espiritual… que

consta de una sala de conferencias y otra sala de estar con su bar”. Materiala merkeago lortu zuten handik

eta hemendik (ze-

mentoa Rezolatik,

burdina Zumarragako

Orbegozotik)... Baina

herritarren partai-

detza ezinbesteko

izan zen: 1.000 pta-ko

bonoak atera zituzten

(90 zizurkildarrek

eskuratu zutena,

dirutza izan arren)

eta kredituak eskatu

behar izan ziren. Nola

edo hala, obraren

gastuak estaltzera

iritsi ziren: 553.161

pta., altzari gutxi

batzuek barne.

Arazoak, ordea, ez

ziren ekonomikoak

izan soilik. Eraikin

zaharra bota zuten,

berriaren eskeletoa

egin, teilatua eman…

eta eskola zenaren azpian zegoen aterpe-frontoi txikia ere okupatzea eta bertan gaur ezagutzen dugun

taberna jartzea erabaki zuten, nahiz eta Peñalva arkitektoa horren aurka egon: “Observé con gran sorpresa

que toda la planta baja que en el proyecto se conservaba

como porche junto a la Iglesia, había sido cerrada”, dio

arkitektoak. Eta jarraitzen du: “Dado que no se me ha

dado conocimiento alguno de cuanto ocurre y ante la

anormalidad de la situación me encuento en la obligación

de dar parte de ello al Colegio Oficial de Arquitectos así

como al Excmo. Ayuntamiento de Cizurquil”. Nerea

Aranburuk eta bestek Zizurkilgo Donemiliaga elizari buruz

egindako lan bikainean arkitektoaren dokumentazioa

agertzen da. Dena den, gaur taberna den beheko solairua

ixteko baimena eman zuen Udalak 19665eko urtarrilaren

20an.

Testuinguru horretan, Enrique Oltra Moltó Gipuzkoako

gobernadore zibila eta, nola ez, “Jefe Provincial del

Movimiento”, frankista porrokatua, Zizurkilera iritsi zen

bisitan 1965eko udaberriaren aurretik. Noski, Zentroa ez

zitzaion batere gustatu, are eta gutxiago haren

dinamizazioan zebiltzan gazte haiek eta 1965eko martxoan

obrak berehala geldiarazteko agindua eman zuen.

Emakume taldea Zentroko eskaileretan, Don Jesus erdian zutela.

Peñalva arkitektoak jarritako salaketa.

Page 4: ZENTROA: GAZTEDI BERRIAREN AMETSA · Zentroa eraiki ahal izateko Gotzaitegiko baimena eskuratu behar izan zuten lehenik. Segidan, udalarena. 1964ko urrian egin zuten Gizonezkoak Zentroaren

Hiru bat hilabete gogorrak izan ziren

segidakoak, baina azkenean lanekin jarraitzeko

baimena lortu zuten. Bitarte horretan alkate

aldaketa emana zen herrian: Victoriano

Ordozgoitiren ordez Ramon Amenabar jarri zen

eta horrek, ziur asko, Zentroarekiko udalaren

jarrera-aldaketa ere ekarriko zuen.

Oztopo eta traba hauek guztiek lanak atzeratu

arazi zituzten arren, aurrean zituen eta traba

egiten zuten hiru indigaztainondo bikainak

bota eta 1965eko abuztuko Amabirjinetako

gehiena egina zegoen. Udalak altzariak

erosteko diru-laguntza eman zuen eta

erremateak falta ziren arren (kristalak

jartzea…) Zentro berria behin behinekoz

festetako egunetan martxan jarri zuten.

Geroxeago, udazkenean etorriko zen behin

betiko inaugurazioa. Ramon Amenabar

alkateak berak moztu zuen inaugurazio-zinta.

Aztertu beharko genuke hurrengo urteetan

gertatu zena. Laster, 1970ean, Burgosko

epaiketa ospetsua suertatu zen eta

ordurarteko nolabaiteko euskal gizartearen

batasuna nahasten hasi zen eta mugimendu

berriak sortu ziren. Zentroaren kudeaketak giro

nahasi hura jasan zuen eta gainbehera prozesu

batean murgiltzen joan zen. Agian ez zuen

asmatu garai berrietara egokitzen. Baina hori

lan honetatik kanpo geratzen zaigu.

La década de los 60 fue realmente convulsiva en todo Euskal Herria y, cómo no, en Zizurkil. Crecía una nueva generación de jóvenes que se sentían euskaldunes y que habían comenzado a tomar contacto con el nuevo mundo industrial que se iba desarrollando a su alrededor, justo en los años anteriores al gran boom demográfico e industrial de Zizurkil, ocurrido en la siguiente década de los 70 y que duplicó el número de habitantes de nuestro pueblo. Esos jóvenes se sentían dominados por la sociedad franquista que controlaba el ayuntamiento, la iglesia y la escuela.

En ese contexto se produce en 1961 la presencia de un nuevo cura, Don Jesús, que rápidamente aglutinó en su derredor a la mayoria de la juventud de Zizurkil, a pensar de los esfuerzos en contra del viejo cura Don Inazio. Pronto comenzaron las propuestas para hacer algo con aquellas antiguas escuelas anexas a la iglesia y que a pesar de encontrarse en pésimas condiciones eran utilizadas para reuniones… Unas escuelas que desde siempre había sido de propiedad municipal pero que fueron regaladas a la Iglesia por el ayuntamiento franquista de la postguerra.

El arquitecto Peñalva fue el encargado de redactar el proyecto. Una vez conseguidos los correspondientes permisos, se realizaron colectas de dinero y venta de bonos de ayuda de 1.000 ptas. Todo esto y los créditos solicitados pudieron sufragar las 553.161 ptas. que costó la obra.

Pero hubo que sortear muchas situaciones enrevesadas, como la paralización de las obras por decisión del Gobernador Civil franquista Oltra Moltó. También surgieron problemas por la posterior ocupación de la planta baja, actual bar, que en un principio iba a continuar como porche.

Por fin pudieron inaugurarse las obras, aunque de forma provisional, durante las fiestas patronales de la Virgen de Agosto de 1965. Ya con más calma y tras finalizar definitivamente las actuaciones, el nuevo Centro sería inaugurado en aquel otoño, siendo el alcalde Ramón Amenabar, que acababa de ser nombrado para ello, quien cortara la cinta de ingreso.

Después los tiempos fueron evolucionando y en los años posteriores sucesos como el juicio de Burgos provocaron una serie de cambios que incidieron en la gestión y utilización del Centro. Pero esa es ya otra historia.

Ramon Amenabar alkateak moztu zuen

inaugurazio-zinta.