aiton- amonen jaioterria - euskalnet.net · • zergatik etorri zineten? ... baratzetik ateratzen...

10
AITON- AMONEN JAIOTERRIA

Upload: buixuyen

Post on 01-Oct-2018

225 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: AITON- AMONEN JAIOTERRIA - euskalnet.net · • Zergatik etorri zineten? ... baratzetik ateratzen zuten janaria jaten zuten, egun osoan kalean egoten ziren,hau da, oso ondo pasatzen

AITON-AMONEN

JAIOTERRIA

Page 2: AITON- AMONEN JAIOTERRIA - euskalnet.net · • Zergatik etorri zineten? ... baratzetik ateratzen zuten janaria jaten zuten, egun osoan kalean egoten ziren,hau da, oso ondo pasatzen

Jesusa Hebrero eta Cándido Gonzalez duela urte asko Intxaurrondora etorri 

ziren bizitzera. Jesusak 69 urte ditu eta Cándidok 71 urte. Jesusa Segobiako da 

eta Cándido berriz Valladolidekoa. Hauek bizitzan zehar jarraitutako ibilbidea 

ezagutu nahi dugu. Hauxe da Cándidok kontatu diguna.

• Non eta noiz jaio zineten?

Nik Naba Del Reyen, Valladoliden, 1943ko abuztuaren 31an jaio egin nintzen.

Amona berriz, Santiuste De Sanjoan Bautista, Segovian. 1955ko abuztuaren 8an

jaio zen.

• Nolako bizimodua zenuten?

Gure bizimodua ona zen, izan ere, nire familiak lurrak baitzituen.

Page 3: AITON- AMONEN JAIOTERRIA - euskalnet.net · • Zergatik etorri zineten? ... baratzetik ateratzen zuten janaria jaten zuten, egun osoan kalean egoten ziren,hau da, oso ondo pasatzen

• Ikastolara joan al zineten?

Biak ikastolara joan ginen, baina nik, ikasketak bukatzen ari nintzela,

azkeneko azterketa ezin izan nuen egin lanean hasi nintzelako. Biak 14

urterekin lanean hasi ginen.

• Ze lanbide izan zenuten?

Ni mekanikoa nintzen, eta amona berriz, etxe-garbitzailea zen.

• Zenbat urterekin etorri zineten Intxaurrondora?

Ni 6 urterekin San Sebastianera etorri nintzen, eta 1957an Intxaurrondora.

Amona 17 urterekin San Sebastianera etorri zen, eta 1964ean

Intxaurrondora.

• Zergatik etorri zineten?

Ni, nire aitaren lanarengatik etorri nintzen. Amona berriz, bere izeba etxeak

garbitzen laguntzera etorri zen.

• Asko aldatu al da Intxaurrondo etorri zinetenetik gaur egunera?

Dena aldatu egin da, lehen guztia mendia zen, lau errepide zeuden bakarrik,

lokatzez beterik.

Zarategi 57 kalea, hau lehen plaza

bat zegoen la errepideekin

Page 4: AITON- AMONEN JAIOTERRIA - euskalnet.net · • Zergatik etorri zineten? ... baratzetik ateratzen zuten janaria jaten zuten, egun osoan kalean egoten ziren,hau da, oso ondo pasatzen

Zarategi 57, hau lokatzez betetako Hau lehen baserri bat zen.

errepide bat zen.

Lokatzezko beste errepidea zen. Hau txatartegi bat zen.

• Ze iritzia duzue auzoari buruz?

Lehen, auzoa askoz politagoa zen, dena lasaiago zegoen, baina urteak pasa

ahala dena okertu egin da.

• Zerbait botatzen al duzue faltan?

Lehen parkeak hobeto zeuden, orain graffiti asko dago, eta lehen jendea

lasaiagoa zen.

• Zer moduz moldatu zineten euskararekin?

Ondo egokitu ginen, zeren Frankoarengatik euskara debekatu zuten.

Eider Gonzalez-Saioa Calvillo

Page 5: AITON- AMONEN JAIOTERRIA - euskalnet.net · • Zergatik etorri zineten? ... baratzetik ateratzen zuten janaria jaten zuten, egun osoan kalean egoten ziren,hau da, oso ondo pasatzen

Beiretik Intxaurrondora

Lehenik eta behin, Araceli Andion Leozen buruzko gauza batzuk kontatuko dizkizuegu. Beiren jaio zen duela 73 urte. Intxaurrondora etorri zen bizitzera 18 urterekin.

Araceli Andion Leoz, Beiren jaio zen 1945.urteko iraileko 1an, hau da, gerra zibilaren ondoren.1965. urteraino bizi zen beiren. Aipatu dugunez, 18 urterekin Beiretik joan zen Intxaurrondon bizitzeko.

Urte horiek beretzako oso onak izan ziren, baratzetik ateratzen zuten janaria jaten zuten, egun osoan kalean egoten ziren,hau da, oso ondo pasatzen zuten.

Araceli, txikitatik eskolara joan zen. Bera esaten duenez, orain kasinoa dagoen tokian, haur Hezkuntza zen lehenago, eta orain udaletxea dagoen tokian lehenengo hezkuntza zen, maila bakoitzarentzako liburu bat zuten.

Kontatu zigun bezala, ondo portatzen zen eskolan, baina beste neskak gaizki portatzen zirenez, zigorra guztientzako zen.

Araceli, intxaurrondora etorri zen, bere arrebak ile apaindegi bat jarri zuen, hori dela eta, intxaurrondora etorri zen. Oso goiz altxatzen zen fabrika batean lan egiteko. Gero, bukatzerakoan eta jaterakoan, bere arrebaren ile-apaindegira

Page 6: AITON- AMONEN JAIOTERRIA - euskalnet.net · • Zergatik etorri zineten? ... baratzetik ateratzen zuten janaria jaten zuten, egun osoan kalean egoten ziren,hau da, oso ondo pasatzen

laguntzera joaten zen. Aste buruan lagunekin zinemara joaten zen.

27 urterekin ezkondu zen, 1968.urteko abuztuaren 30ean ezkondu zen. Hiru seme alaba izan zituen baina ertaina 50 egunekin hil egin zitzaion bihotzeko arazoen gaitik.

Beirera bueltatu zen bere senarrarekin 10 urte, bere senarra hiltzerakoan Intxaurrondora bueltatu zen.

Esan digunez , oso gustura dago Intxaurrondon bizitzen.

Hau izan da gure erreportajea, denbora asko pasatu genuen erreportajea egiten, horregatik, espero dugu gustatzea eta Araceliren historia interesatzea.

Page 7: AITON- AMONEN JAIOTERRIA - euskalnet.net · • Zergatik etorri zineten? ... baratzetik ateratzen zuten janaria jaten zuten, egun osoan kalean egoten ziren,hau da, oso ondo pasatzen

Maria Flornarinda Pinillaren ibilbideaMaria Flornarinda Pinilla Marrutxipin bizi den auzokidea da. 80 urte ditu eta seguruena

gauza asko kontatzeko izango dituenez elkarrizketa hau egin diogu:

- Non eta noiz jaio zinen?

“Sorian dagoen Peroniel del Campo izeneko herri txiki batean. 1933-ko azaroaren 1-ean jaio nintzen.”

- Zer egiten zenuen txikia zinenean?

“Txikia nintzenean ez nuen etxean ezer egiten baino 8 urterekin ura hatzera, txerriei janaria ematera, artoa segatzera,... nindoan.”

- Zerekin jolasten zenuen?

“Panpin oso polita nuen, baina nire lagunekin “pavas” izeneko jolas batera jolasten nuen, handiagoa nintzenean kartetara jolasten nuen, korrika egitera, eta nire jolas gustukoena, “justicias y ladrones”.”

- Lehengo bizimodua gaur egunekoa bezala zen?

“Ez da ezertarako berdina. Pila bat aldatu da bizimodua. Lehen ez zegoen ez irratirik, ez telebistarik, ez bideorik,... Teknologia ez zen iritsi oraindik. Astokeri bat aldatu da”

- Gaur egun herri horretara zoaz noizbait?

“Bai, orain udan noa herriko festetarako. Asko gustatzen zait lehengo denborak gogoratzea... Baina orain asko aldatu da. Lehen ura hartzeko oso urruti joan behar ginen eta orain sukaldera joaten nahi duzun ura hartu dezakezu. Orain hobeto bizi daiteke.”

- Zergatik etorri zinen Euskal Herrira?

“Donostiako gizon batekin ezkondu nintzelako etorri nintzen.”

Page 8: AITON- AMONEN JAIOTERRIA - euskalnet.net · • Zergatik etorri zineten? ... baratzetik ateratzen zuten janaria jaten zuten, egun osoan kalean egoten ziren,hau da, oso ondo pasatzen

- Non eduki zenuen lehen etxea?

“Lehen etxea Egiako alokatutako pisu batean bizi zen. Baina han bakarrik 5 hilabete egon ginen benetako etxe bat nahi genuelako, eta gero Irurak kalera joan ginen.”

- Lana aurkitu al zenuen? Zer egiten zenuen?

“Bai, etxean jantziak, prakak, kamisetak,... Josten nituen. Hau da, jostuna nintzen”

- Zergatik joan zinen Irurak kalera bizitzera? “Egiako pisua alokatua zelako eta guk benetako etxe bat nahi genuelako.”

- Zenbat seme-alaba eduki zenituzten?

“Lau seme-alaba eduki nituen, 2 mutil eta 2 neska, eta 6 biloba ditut. 4 mutil eta 2 neska. Biloba txikiena bakarrik urte bat du, eta handienak 16.”

- Seme-alaba haiek Donostian bizi ahal dira?

“Bai, gaur egun denok lana aurkitu dute Donostian eta ez dute joateko beharrik.”

- Geroago Irurak kaletik joan zinen? Zergatik?

“Bai, Irurak kaletik Marrutxipira joan ginen, nire senarrak hanketako mina zuelako eta ezin zituelako eskailera asko igo. Marrutxipiko etxean lehenengo pisuan bizi naiz eta gainera igogailua dago.” - Zenbat urterekin etorri zinen Marrutxipira?

“Mmmm... Gutxi gorabehera 60 urterekin etorri nintzen.”

- Gustura al zaude Marrutxipin?

“Bai, oso ondo nago orain. Gozada bat da hemen egotea. Gainera nire seme-alaba eta hilobak oso gertu ditut eta haiek bisitatu ditzaket.”

- Zer sentitzen duzu zure seme-alaba eta hilobiak euskaraz hitz egiten dutenean?

“Asko gustatzen zait nire seme-alabek eta bilobek euskeraz hitz egitea. Baino amorrua ematen dit inoiz ez ikastea Euskara, oso polita iruditzen zaidalako hizkuntza hori.”

Bueno ba hau izan da dena, eskerrik asko nire galderak erantzuteagatik.

“Eskerrik asko zuri, oso ondo pasatu dut galdera hauek erantzuten.”

Page 9: AITON- AMONEN JAIOTERRIA - euskalnet.net · • Zergatik etorri zineten? ... baratzetik ateratzen zuten janaria jaten zuten, egun osoan kalean egoten ziren,hau da, oso ondo pasatzen

NIRE AMONAREN IBILBIDEANire amonaren bidaiari buruzko informazio emango dizuet, Salamancatik nola etorri zen Donostiara. Nire amona Manuela Remedios deitzen da eta 63 urte ditu.

-Non eta noiz jaio zinen?

1951ean jaio nintzen Salamancan.

-Nolako bizimodua zenuen?

Orain bezalakoa.

-Zer ikastolara joan zinen?

Santa Teresa ikastolara .

-Eskolan zertara jolasten zenuen?Soka saltoan,korrika egiten....

-Handi egin zinenean unibertsitatera joan zinen? Edo lanean hasi zinen?

Lanean hasi nintzen.

-Zenbat urterekin joan zinen etxetik?

16 urterekin joan nintzen etxetik.

- Zergatik etorri zinen Donostiara?

Lana aurkitu nuelako etorri nintzen Donostiara.

-Nola aurkitu zinen aitonarekin,bidaia batean,paseatzen....?Eta non?

Page 10: AITON- AMONEN JAIOTERRIA - euskalnet.net · • Zergatik etorri zineten? ... baratzetik ateratzen zuten janaria jaten zuten, egun osoan kalean egoten ziren,hau da, oso ondo pasatzen

Donostian aurkitu nintzen aitonarekin, perlan aurkitu nintzen aitonarekin.

-Zenbat seme-alaba dituzu?

2 seme-alaba ditut bat neska eta beste bat mutila Jose luis eta Cristina deitzen dira.

-Zertan lan egiten zenuen?

Etxe bat garbitzen lan egiten nuen.

-Non nahiago duzu egotea Donostian edo Salamancan?

Donostian gu gaudela bere ilobak.

-Zein da zuretzako Donostiako lekurik hoberena?

Donostia guztia. Ez dut leku gogokorik dena gustatzen zait