udala 152 buletina

6

Click here to load reader

Category:

Documents


1 download

DESCRIPTION

UDALA buletina 152. zenbakia

TRANSCRIPT

Page 1: UDALA 152 buletina

EUDELek Euskadiko udalenarteko sarea sortzekoapustua egin du. Urtehauetan guztietan,

lankidetzapeko proiektuak etengabeak izan dira elkartekoekintzen planean, eta, horrenondorioz, udalen partaidetza etainplikazio handia izan duten ekimenak sendotu dira:BerdinSarea (berdintasuna) etaBasqueskola (tokian tokiko euskalemakume hautetsiak), TokiBerrikuntzarako Agendak (berrikuntza) edo HerritarrenArretarako Zerbitzuen Udal Foroa (HAZ).

Sareko lan hori ez ezik, udal-gardentasuna ere landuko daorain. Horretarako, sare berria sortuko da, Euskadiko udalen artean lankidetza sustatu etajakintza trukatu ahal izateko.Estrategia bateratua izango da,toki-gobernuak gardenagoak izandaitezen eta herritarrentzat zabalikegon daitezen.

Hona hemen helburua: udalakeurak abiapuntutik bertatik gidatzea eta jarraitu beharrekourratsak erakustea, gardentasune-an hasteko edo aurrera egitekoeta udal-kudeaketa herritarrengana hurbiltzeko.

Talde pilotua

Lehenengo fasean, proiektua beraabian eta probapean jartzeko

asmoz, hiru lurraldeetako 24 udalez osatutako taldearekineratu da sarea. Talde horrek, hainzuzen ere, ekimenak, materialaketa tresna erabilgarriak sortukoditu, Euskadiko toki-entitateetakoadministrazio eta erakundeetangardentasuna garatu ahal izateko.

Emaitzak lortzen diren neurrian,sarea sendotu eta beste udal batzuk hasiko dira bertan partehartzen.

Berriak

1 UDALA 152 Zbk.

EUDELek sustatuaGardentasunaren aldeko Euskadiko Udalen SareaUrtarrilaren 30ean, Gardentasunaren aldeko Euskadiko Udalen Sarea jarri zen abian, eta 24 udaletako talde pilotuko teknikariek eta hautetsiek parte hartu zuten bertan.

Euskadiko Udalen Elkartearen Aldizkaria

152 Zbk. — 2013

Page 2: UDALA 152 buletina

Sarearen lehenengo bileran, honako lan-arlo hauek zehaztudira:

1. Udal-gardentasunean aurreraegiteko diagnostikoa eta estrategia.

2. Nola egin herritarrek ulertzekomoduko informazio ekonomikoeta finantzario gardena.

3. Euskadiko udalen jardueraegokiak eta Euskaditik kanpogaratutako beste esperientzia batzuk.

Udal kideen zerrenda

10.000 biztanle baino gutxiagodituzten udalak: Biasteri, Ugao-Miraballes, Derio, Elorrio, Güeñeseta Abanto Zierbena.

10.000 eta 50.000 biztanle arte-an: Amurrio, Arrigorriaga, Basauri,Elgoibar, Eibar, Ermua, Etxebarri,

Hondarribia, Mungia, Galdakao,Portugalete eta Santurtzi.

50.000 biztanle baino gehiago(Nazioarteko Gardentasunak eginahal die auditoria): *Barakaldo,*Bilbao, *Donostia, *Getxo, Iruneta Vitoria-Gasteiz.

*Lehenengo postuetan daude nazioar-

teko gardentasunaren sailkapenean.

INFORMAZIO GEHIAGO:

www.eudel.net (Berrikuntza /Gardentasun Saila)

http://www.transparencia.org.es(Nazioarteko Gardentasuna erakundea. 2013ko UdalenGardentasunaren Aurkibidea)

Berriak

2UDALA 152 Zbk.

Gardentasuna da Euskadiko udaletangehien garatu den irizpideetako bat.

Gehienez 5 puntuko kalifikazioa aintzathartuta, Gipuzkoak 2,83koa dauka,Bizkaiak 2,37ko eta Arabak 1,99koa.

Iturria: Euskadiko udaletako berrikuntzari buruzko diagnostikoa. EUDEL-TBA (2012).

Euskadiko udaletako gardentasunaren garapen maila, Lurralde Historikoen arabera

Page 3: UDALA 152 buletina

Gaur egungo krisi ekonomikoaren testuinguruan, aregarrantzitsuagoa da

baliabide publikoak eraginkortasu-nez eta iraunkortasunez kudeatzea. Hori dela eta,EUDELen ustez oso egokia izanda udaletako kontu-hartzaileen,diruzainen, idazkarien eta sail-zuzendarien prestakuntza ekonomiko eta finantzarioa indartzea. Era berean, profesionalparte-hartzaileen arteko sarekolanerako eta elkargunerako programa ere izango da.

Programa osatzen duten 8 saioetan, honako hauxe izangodute aztergai: Estatuko araudiberriak Euskadiko toki--gobernuetan nolako eragina duen(Aurrekontuen Egonkortasunariburuzko Legea), eta, aurrekontuaren, diruzaintzaren,kudeaketa finantzarioaren zeindiru-bilketaren plangintza egitekoorduan, udalak araudi horretaranola egokitu behar diren.

Elkarren segidako hiru edizio Bizkaian etaGipuzkoan

Eskaria nabarmen areagotudenez, aurtengo programak hiruedizio izango ditu: bi, Bizkaian; etabat, Gipuzkoan.

2013ko prestakuntza-eskaintza osoa

Zuzendaritzako langileentzako programa EUDELek 2013. urterako antolatu duenPrestakuntza Plan Orokorrarenbarruan dago kokatuta.

Berriak

3 UDALA 152 Zbk.

Udaletako zuzendaritzako langileentzako prestakuntza ekonomiko eta finantzarioa2013. urtean, EUDELek eta HAEEk udaletako zuzendaritzako langileentzako ibilbide berriaeskainiko dute otsailetik maiatzera emango diren ikastaroen bitartez. Aurten bakarrik, ia 100eskabide izan dira, eta, beraz, aurreko bost edizioetako guztizko partaidetza lortu da (2008-2012).

Page 4: UDALA 152 buletina

EUDEL-HAEE Zeharkako Planak80 ikastaro eskainiko ditu azaroraarte (zuzeneko 24 ikastaro eta 56on line ikastaro), eta HAEEkBilbon (Bizkaia) nahiz Donostian(Gipuzkoa) dituen egoitzetan egingo dira saioak.

Hiru lurraldeetako foru aldundiekparte hartuko dute programan.

2013ko edizioko BERRITASUNA

Berrikuntza sustatzeko eta proiektuak abian jartzeko tailerrak

1. tailerra (otsailak 12, 19 eta 26)Udaleko prozeduren eskuliburuaegitea

Herritarren artean eragina dutenizapideak berrikusi eta erraztuegingo dira, eta modu sistematikoan adieraziko dirabehar den moduko agirian edoeskuliburuan.

2. tailerra (apirilak 9, 16 eta 23)Kudeaketa-planak egitea

Urtebetean egin beharreko jarduerak, proiektuak eta helburuak dokumentatu eta esparru-planean adieraziko dira.

IZENA EMATEKO:

[email protected]

4UDALA 152 Zbk.

Berriak

Izena emateko epea zabalik dago

VII. Toki Zuzenbideko Euskal Mintegia2013ko martxotik azarora

Euskadiko toki-erakundeetako idazkaritza nagusiko, kontu-hartzailetza-ko eta aholkularitza juridikoko langile eta arduradun guztientzako prestakuntza da.

Mintegian bertan, zenbait arlotako jurisprudentziaren bilakaerari buruzko informazio eguneratua eskainiko da, gaur egungo araudiareninguruko hitzaldien, eztabaiden, bibliografiaren eta argitalpen gomendatuen bitartez (Toki Zuzenbidearen Behatokia).

EGITARAUA

Bost saio (20 ordu): Martxoak 15, maiatzak 3, ekainak 14,irailak 27 eta azaroak 29Ordutegia: 09:30-14:00Lekua: EUDELen egoitza, Bilbao(Zabalgune plaza 5)Matrikula: 200 euro* Martxoaren 1a baino lehen emanbehar da izena. Eskabide-orria hemen dago eskuragarri:www.eudel.net eta www.ivap.euskadi.netAntolatzaileak: EUDEL-HAEE

Page 5: UDALA 152 buletina

Herritarren ArretarakoZerbitzuen Udal Foroaoso sare erabilgarria daEuskadiko udalentzat,

herritarrei zuzendutako arretarenarloko esperientziak eta praktikaonak trukatzeko orduan. ProiektuaEUDELek eta Eusko Jaurlaritzakbultzatutako “Tokiko BerrikuntzaAgenda” ekimenaren barruandago.

Udal esperientzien adibideak

ARRIGORRIAGA: Udalbarria -Tele-errolda

Herritarrek zenbait agirirenizapideak egiteko daukaten premiari aurrea hartzea da helburua (errolda-ziurtagiriak,eskola publikoko matrikula edoerrenta-kanpaina), eta harremane-tarako sistema inklusiboen bitartezeskaintzen da zerbitzua. Esatebaterako, biztanleek errolda-ziurta-giria eskatu dezakete telefonoz,eta ohiko postaz bidaltzen dieteetxera.

ERMUA: Gizarte Zerbitzuak etaHerritarren Arretarako Leihatila- “Abiapuntu”

Gizarte Zerbitzuak HerritarrenArretarako Leihatilan eskaintzendira. Horrela, bada, erabiltzaileakgainerako herritarrak bezala jartzen dira harremanetanUdalarekin berarekin. Bestetik,horri esker, Gizarte Zerbitzuetakoteknikariek lan administratiborikegin beharko ez dutenez, gizarte-jarduketan lan egin ahalizango dute bete-betean.

Berriak

5 UDALA 152 Zbk.

Herritarrei arreta hobea eskaintzekoHerritarren Arretarako Zerbitzuen Udal Foroa 2012ko maiatzean sortu zen. Xedea da zerbitzuhoriek dituzten udalentzat eta horrelako zerbitzuak lehenengoz abian jarri nahi dituztenentzat erabilgarriak diren jarduera egokiak eta jakintzak trukatzea.

Page 6: UDALA 152 buletina

IRUN: HAZ Plus

Herritarren arreta hobetzea da helburu nagusia. Horretarako,HAZen emandako zerbitzuakzehazten dira berriro, eta besteberri batzuk hartzen dira kontuan.Hona hemen Arretarako Zerbitzuaindartzeko ezarritako zenbait jarduera:

• Esparru fisikoa berriro egokitzea, banakako atentzioasustatzeko.

• HAZen bertan, gazteen etakontsumoaren arloko informaziorako zerbitzuak kontuan hartzea.

• Sinadura-sistemak malgutzea,herritarren jarduketakidentifikatzeko eta kautotzeko.

• 2012ko urrian enpresentzatabian jarritako leihatila bultzatzea.

VITORIA-GASTEIZ:Herritarrentzako Postontzia

Postontzia herritarren elkarreragi-nerako eremu publikoa da, etagaika dago egituratuta(Mugikortasuna eta Garraioa, BidePublikoa, Ingurumena etaIraunkortasuna...). HerritarrakUdalarekin hitz egiten hasten dira,eta elkarrizketa hori publikoa edopribatua izango den erabakitzendute. Publikoa bada, edonork ikusieta elkarrizketan parte hartu ahalizango du.

Sarrera bakoitza kasuan kasukokudeaketa-sailera bideratzen da.Herritarren eta Udalaren artekoharremanetarako zein elkarrizketa-rako sistema eskaintzen da, kexakedo iradokizunak proposatzeko,Udalaren erantzuna kontsultatzeko,beste biztanle batzuen iruzkinakirakurtzeko...

6UDALA 152 Zbk.

Berriak

GARATUTAKO EKINTZAK:

1. ZER da HAZ, eta nola jarri abian. 2010eko Gida didaktikoa eta Prozedura gida eta eskuliburua. Hemeneskuragarri: www.eudel.net. Berrikuntza atala/Herritarren Arreta

2. NOLA funtzionatzen duen. Tailer praktikoa, HAZ baten bisita barne (2010eko Prestakuntza Plana)

3. Berrikuntzarako tailerrak 2011n. CEMSDI proiektu europarraren markoa

4. UDALEN HAZ FOROA. 3 saio: 2012ko maiatzaren 28an eta urriaren 18an, eta 2013ko otsailaren 15ean

ILDO ESTRATEGIKOA:

Herritarren arreta, gardentasunarekin eta berrikuntzarekin batera, EUDELek Euskadiko udalei eskaintzen dienmodernizaziorako laguntza-ildoetako bat da.

HARREMANETARAKO:

[email protected]