udal euskaltegien mozioa

3

Click here to load reader

Upload: bildu-mungia

Post on 16-Mar-2016

216 views

Category:

Documents


2 download

DESCRIPTION

2012ko Apirilean Mungiako Bilduk Udal euskaltegien harira aurkeztutako mozioa Mocion presentada por Bildu Mungia en Abril de 2012 en relacion a los euskaltegis municipales

TRANSCRIPT

Page 1: Udal euskaltegien mozioa

[email protected] Telefonoa 946551948

UDAL EUSKALTEGIEN AFERA

Udal Euskaltegiek azken garai hauetan bizi duten diru murrizketa dela eta, Mungiako Udalak ondorengo adierazpena onartu eta ondorioak Jaurlaritza eta HABEri helarazi nahi dizkio: Udal Euskaltegiak, azken urte hauetan, diru-laguntza gutxiago jasotzen ari dira. Murrizketak Udal batzuetan handiak izan dira eta Udalek, Euskaltegi hauen biziraupena ziurtatu nahi dutelako, diru murrizketen zama bere gain hartu behar izan dute. Ondorioz, Udal bakoitzak Udal Euskaltegien lana eta jarraipena ere egokitu behar izan du, eta erabaki propioak hartu. Epe motzean, murrizketek jarraitzen badute, Udal Euskaltegien jarraipena arriskuan egon liteke. Udal Euskaltegiak 80. hamarkadan sortu ziren. Helduen Euskalduntze eta Alfabetatzea zuten helburu. Harrezkero, lan handia egin dute gainontzeko euskaltegiekin batera: AEK, Hika…, euskararen normalizazioari laguntzeko eta erdaldunak euskarara biltzeko. HABEk lagundu ditu diruz eta orain arte izan ez den Euskaltegi publikoen sarea sortu dute. Udalek ere diruz laguntzen dituzte, irakasleen kontratazioan, gizarte asegurantzaren gastuetan, e.a ... Jaurlaritzaren (PSE) gobernu aldaketarekin batera, Udal Euskaltegiak diru-laguntzen murrizketak pairatzen hasi ziren. Jaurlaritzak Nazio Hizkuntza Euskararekin zer egiteko asmoa duen eta zein estrategia erabiliko duen argi erakusten du. Bere estrategia suntsitzailearekin Udal Euskaltegiak ito nahi ditu diru-laguntzak murriztuta. Argi dago, PSErentzat, egun, zama ekonomikoa direla eta finantziazioaren zama Udalen gain utzi nahi duela. Jaurlaritzak eta HABEk eskuak garbitu nahi dituzte. Euskaltegien geroa ziurtatzeko, Udalak beraiei ez dagozkien erantzukizunak hartzera behartu nahi dituzte, ito nahi dituzte. Udal Euskaltegiak izaera publikoarekin jaio ziren eta Euskal Herria euskalduntzen jarraitzeko duten erantzukizunagatik, publiko izaten jarraitu behar dute eta Jaurlaritzak bere osotasunean lagundu behar ditu diruz. Argi dago, auzi honetan, Euskara Nazio Hizkuntza dela erdigunean dagoena. Jaurlaritzaren eta PSEren estrategia politikoaren baitan kokatzen den hizkuntza politikari erantzuten dio HABEren diru murrizketak. Euskaltegi publikoen bideragarritasunean duen ardurari uko egin eta Udalen gain utzi nahi du. Eskaintza publikoa eta sektore publikoaren kaltetan, pribatizazioaren bidea bultzatzen du eta lanpostu publikoak desagerrarazten ditu. Ondorioz: Helduen Euskalduntze eta Alfabetatzean Jaurlaritzak eta HABEk duten ardura garbia da: Udal Euskaltegien finantziazioa bere gain hartu, publikotasuna ziurtatu eta doakotasunaren bidean urratsak eman behar dituzte.

Page 2: Udal euskaltegien mozioa

[email protected] Telefonoa 946551948

Udalen ardura politikoak, herrietako egoera soziolinguistikoa kontuan izanik, normalizazioa helburu duten egitasmo eta ekintzak sustatzea eta herritarrak laguntzea izan behar du, ez dakitenek euskara ikas dezaten bultzatzeko eta euskaldunak alfabetatzeko. Diru-laguntza politika ahalbideratzeko neurriak bultzatuko ditu, herrietako eskaintza aztertu eta egokitu ondoren. Tokian tokiko euskalgintza eta eragile politiko eta sozialak bat eginik, euskararen egoerari buruzko eztabaida soziala ireki eta kaleratu behar dugu. Guztion artean Euskararen beharra bultzatu eta Europan euskararen herria berrezarri behar dugu. Euskararen aldeko kontzientziazio eta sentsibilizazio lana berpiztu behar dugu, hizkuntzaren defentsan indarrak eta ahaleginak bilduz. Udal Euskaltegiek euskalduntze alfabetatzeari ekarpen handia egin diote eta etorkizunean ere, Euskal Herri Euskalduna lortu arte, gainontzeko mugimenduekin elkarlanean: AEK, IKA, …, aliantzak eta sinergiak bilatuz, erdaldun euskaltzaleak bildu, saretu eta euskalduntze prozesuan aritzeko bideak bultzatuko dituzte. Euskal Hezkuntza sistemaren barruan txertatu behar da Helduen Euskalduntze Alfabetatzea eta publikoa eta doakoa izan behar du. Ezin dugu diru murrizketarik onartu eta ezin dugu Udal Euskaltegi bakar bat ere ixten utzi. Euskaltegi bat ixtea herri bateko eskola bat ixtea bezalakoa da eta hori eskandaluzkoa eta larria da. Onartezina! Udal honek honako puntu hauetan oinarritutako adierazpena onartzen du: 1.- Udal Euskaltegien inguruan sortu den auzi honen erantzule eta arduradun politikoak Jaurlaritza eta HABE dira. Urteetan zehar Udal Euskaltegiek egindako lana kontuan izanik, hauen etorkizuna arriskuan jartzea ezin dugu onartu. 2.- Udal honetatik Jaurlaritzari eta HABEri behar diren baliabide ekonomiko eta politikoak jartzeko, dagozkien arduraz erantzuteko, eta zama ekonomikoa Udalen gain ez uzteko eskatu nahi diegu. 3.-Ezin dugu Euskarari eraso txikienik egiten utzi eta onartu. Euskal Herri osoari eta bereziki euskararen aldeko mugimenduari euskararen aurkako erasoei aurre egiteko deia egin nahi diegu. 4.- Mungiako Udalak Udal Euskaltegien auziari ardura politiko osoz eta herritarrekin batera erantzuteko konpromisoa hartzen du, eta behar diren neurriak hartuko ditu Helduen Euskalduntze Alfabetatzearen mugimenduak atzerapenik izan ez dezan. 5.- Erabaki honen berri Jaurlaritzari, HABEri, Euskalgintzari eta herri osoari emango zaio eta bakoitzari dagokion arduraz jokatzeko eskatzen zaio.

Mungian, 2012ko apirila

Page 3: Udal euskaltegien mozioa

[email protected] Telefonoa 946551948

MOCIÓN SOBRE LOS EUSKALTEGIS MUNICIPALES Los recortes económicos que están sufriendo los euskaltegis municipales pueden poner en peligro su continuidad. Surgieron en la década de los 80 y su meta es la de Euskaldunizar y Alfabetizar Adultos. Labor que han ido desarrollando con otros euskaltegis: AEK, HIKA… Subvencionados por HABE han conseguido llegar a ser una red. Los Ayuntamientos también toman parte en la financiación : contratación de profesorado, seguridad social… Con el cambio del Gobierno Vasco los euskaltegis han empezado a sufrir recortes. El Gobierno Vasco deja clara su postura ante nuestra lengua, el euskera, y su estrategia va dirigida a la desaparición de los euskaltegis. Intenta que los ayuntamientos asuman responsabilidades que no les conciernen. Los euskaltegis nacieron con identidad pública y así deben seguir. El Gobierno Vasco debe financiarlos en su totalidad. Por ello este Ayuntamiento expone: .- La responsabilidad política de los euskaltegis municipales la tienen el Gobierno Vasco y HABE. No podemos dejar que se ponga en peligro su futuro. .- Desde este Ayuntamiento se pide que el Gobierno Vasco y HABE pongan en marcha los recursos políticos y económicos necesarios, actúen con responsabilidad, y que no dejen sobre los ayuntamientos toda la carga económica. .- No podemos tolerar ningún ataque contra el euskera. .- El Ayuntamiento de Mungia acepta su responsabilidad política ante este conflicto y tomará las medidas necesarias para que la Euskaldunización y Alfabetización de Adultos no sufra ningún retroceso. .- Esta decisión se hará saber al Gobierno Vasco, a HABE, y al pueblo y se pide que cada cual acepte su responsabilidad.