tema 17 hiriak

17
17.- ERROMATARREN HISTORIA

Upload: pedro-martin

Post on 29-Jun-2015

162 views

Category:

Social Media


4 download

TRANSCRIPT

Page 1: Tema 17 hiriak

17.- ERROMATARREN HISTORIA

Page 2: Tema 17 hiriak

ERROMA:HIRITIK INPERIORA

• Erroma zibilizazioa Mediterraneo itsasoaren inguruan garatu zen.

• Erromatarrek MARE NOSTRUM (gure itsasoa) esaten zioten Mediterraneoari.

• Bere sorlekua Erroma hiria izan zen (gune estrategikoa)

• Erromatar Inperoaren eraketa oso luzea izan zen• Italiar penintsulako lurralde guztiak hartuz joan

zen , gero, Mediterraneoan zehar hedatzen hasi zen. I eta II mendeetan izan zuen inperioak hedadurarik handiena (Britaniar uharteetatik - Saharako basamorturaino, eta Mesopotamiatik – Hispaniaraino)

Page 3: Tema 17 hiriak
Page 4: Tema 17 hiriak

• Inperioa probintziatan banatu zuten, errazago gobernatzeko eta ustiatzeko. Probintzia bakoitza bere gobernadorea zeukan eta probintzia guztiak zergak ordaindu behar zizkion Erromari.

• Hizkuntza latina zen.

Page 5: Tema 17 hiriak

KONDAIRAK

• Italian herri asko bizi ziren. Garrantzitsuenak etruskoak eta latindarrak ziren . Latindarrek zenbait herrixka eraiki zituzten Zazpi muinoak izeneko gunean, eta muino horien batasunaren ondorioa Erroma sortu zen.

• Otseme batek hazitako bi anaia bikik, Romulo eta Remok sortu zuten Erroma hiria. Romulo izan zen Erromako lehen erregea.

Page 6: Tema 17 hiriak

Erromatar Historiaren Aldiak

• Monarkia K.a. 753 – 509• Errepublika K.a. 509 – 27• Inperioa K.a. 27 – K.o. 476

Page 7: Tema 17 hiriak

Monarkia K.a. 753 - 509

• Hiriko familia garrantzitsuenek (patrizioek) hautaturiko errege batek gobernatzen zuen Erroman.

• Erregeak Senatuaren laguntza zuen gobernatzeko.

• Etruskoek Erroma menderatu zuten K.a. 509. urte arte (azken erregea).

• Erromako biztanleek ez zuten inoiz etruskoen agintea onartu, eta aurre egin zieten irabazi arte.

Page 8: Tema 17 hiriak

Errepublika K.a. 509 - 27

• Etruskoak gobernatu eta gero, beste forma berri bat agertu zen gobernatzeko: ERREPUBLIKA

• Erregerik ez dagoen gobernu sistema bat da.• Hiru erakunde nagusi zituen:

1.- Senatua: erakunde nagusia zen. Hemen legeak erabakitzen zituen, kanpo-politika zuzentzen zuen eta jarraibideak ematen zizkien magistratuei.2.- Magistraturak: gobernuko karguak ziren, eta urtebeterako hautatzen zituzten. Magistratu nagusiak bi kontsulak ziren, gobernuaren eta armadaren buruak.3.- Komizioak batzarrak ziren (legeak bozkatzeko eta magistratuak aukeratzeko)

Page 9: Tema 17 hiriak

PATRIZIOAK ETA PLEBEIOAK

• Garai honetan, Erromako biztanle guztiek ez zituzten eskubide berak. Alde batetik, PATRIZIOAK zeuden (familia aberatsenak ziren eta boteretsuak). Beste alde batetik PLEBEIOAK (gainerako biztanleak)

• Lehenengoan, patrizioek zuten potere guztia, baina plebeioak borrokatu ziren bere egoera hobetzeko, horrela lortu zuten senatuan ordezkari bat edukitzeko “plebearen tribunoa”

Page 10: Tema 17 hiriak

GERRA PUNIKOAK

• Gerra Punikoak, Erroma eta Kartagoren artean izan ziren, Mediterraneo lurraldeak konkistatzeko.

• Hiru gerra izan ziren eta ehun urtetik gorako aldian gertatu ziren.

• Garrantzitsuena Bigarren Gerra izan zen.

• Azkenean, Erromak irabazi zuen eta Mediterraneoko bi itsasertzetan hedatuz joan zen.

Page 11: Tema 17 hiriak

ERREPUBLIKAREN KRISIA

• K.a. I mendean barne-borrokak eta herri-matxinadak gertatu ziren Espartakok zuzendua.

• Desordenari aurre egiteko TRIUNBIRATOAK sortu ziren (hiru pertsonen arteko botere banaketa)

• -Lehen triunbiratoa:(Julio Zesar, Krasok eta Ponpeiok) Ez ziren ondo konpondu eta gerra zibil bat egon zen (Julio Zesar irabazi zuen) Zesar betiko diktadore izendatu zuten

• - Bigarren triunbiratoa: Marko Antoniok, Lepidok eta Oktabiok osatu zuten. Azkenean Oktabiok kontrola eskuratu zuen.

Page 12: Tema 17 hiriak

Inperioa K.a. 27 – K.o. 476

• Garai honetan Oktavio Augusto enperadorea zen, eta forma berri bat gobernatzeko jarri zuen: INPERIOA

• Inperioan: Enperadoreak botere guztiak zituen, hau da, senatuaren, armadaren, erlijioaren eta kanpo politikaren burua zen eta gainera, legeak eta zergak kontrolatzen zituen. Kargua bizitza osorako zen.

• K.o. I eta II mendeetan lortu zuen erronatar zibilizazioak goren unea:Pax Romana.

Page 13: Tema 17 hiriak

III. MENDEKO KRISIA

• III. Mendean krisia IZAN ZEN Erromatar Inperioan. Gizarte-matxinadak gertatu ziren eta anarkia hedatu zen.Jendea joan zen hirietatik landara babesa aurkitzeko. Horren ondorioz, enperadoreak boterea galduz joan ziren eta ez ziren gai izan arazo horiek konpontzeko.

• Iparraldetik etorrita germaniarrak inperioaren ahultasunaz baliatu ziren mugak zeharkatzeko.

• Ekialdean persiarrek egiten zuten presioa.

Page 14: Tema 17 hiriak

• Erromarentzat, zer da barbaroa?• Horrela esaten zieten Inperioaren

mugetatik harago bizi ziren herriei.

Page 15: Tema 17 hiriak

IV. MENDEKO SUSPERRALDIA

• Dioklezianok hartu zuen boterea eta erreforma batzuk egin zituen krisialdia gainditzeko. Aldaketa hauei esker, ekonomia onbideratu eta mugak indartu ziren.

• Konstantino enperadoreak jarraitu zuen aldaketa egiten eta esaterako kristautasuna onartu zuen eta hiriburua Konstantinoplara aldatu zuen.

• 395ean Teodosio enperadorea hil zen eta inperioa bitan banatu zuten, errazago babesteko.- Alde batetik: Mendebaldeko Erromatar Inperioa (Erroma zen hiriburua)- Beste alde batetik: Ekialdeko Erromatar Inperio: (Konstantinopla zen hiriburua)

Page 16: Tema 17 hiriak

Erromatar Inperioaren amaiera

• Mendebaldeko Inperioan, enperadoreak oso ahulak ziren, horregatik ez ziren gai germaniarrak geldiarazteko. Ondorioz, germaniarrak haien erresumak sortuz joan ziren. Azkenean, boteretik kendu zuten azken enperadorea.

• Ekialdeko Inperioak beste mila urte iraun zuen. Garai horretatik aurrerako Ekialdeko Inperioari Bizantziar Inperioa esaten zaio.

Page 17: Tema 17 hiriak