soldata-asegurua

1
Soldata-asegurua Inposizio eta elkortze berri bat. Soldata-aseguruak ziurtatzen zuen estaldura “bermatzeko”, CCOO ta UGT negoziatzaileek aseguru- poliza berriak kontratatu nahi dituzte, eta 40 milioi erabili estaldura berri batean: hortz-estaldura. Beste inposaketa bat nahi digute ezarri (hautes-gehiengoa baliatuz, bozkak ez baitira langile kopuruaren erdira iristen), Telefónicaren aseguru-enpresa den Antaresek eginen baititu aseguru- polizak Orain arteko estaldurak bermatzeko gure soldatetako zati bat kapital-funtsa batean pilatu egiten baitzen, nolatan erabaki dute ekarpen horiek etetea? Zergatik dago beraien esku estaldura berriak kontratatzea? Zergatik enpresaren esku utzi diruaren kudeaketa? Zergatik ez dira handitzen egungo aseguruaren prestazioak?... Sobera denbora daramagu langileok gai honi buruz gardentasun gehiago eske; langileok ez dugu ezagutzen aseguru honen araudia, estalduren diru-kopurua, onuradunen kopurua…. Kudeatzen ari den dirua langile guztiona baldin bada, zertan erabakia ezkutuan hartu, langileon parte-hartzerik gabe? Hauteskundetan lortu zuten ordezkagarritasunaren gehiengoa izateak ez die eskubiderik ematen funtsa honi buruzko erabakiak hartzeko. Langile guztion ekarpenekin osatu denez funtsa hau, langile guztion eskuetan beharko luke funtsa honen etorkizuna. Negoziatzaileek, edonolako erabakia hartu aitzin, langile guztion iritzia aintzat hartu beharko luketela uste dugu, duintasun apur bat baldin badute, behintzat. Diru guzti honekin zer egin erabakitzeko, ERREFERENDUMa galdegiten dugu, langile guztion erabakia baita. Otsaila 2016 Telefonica

Upload: anonymous-pkp1jr

Post on 13-Apr-2016

104 views

Category:

Documents


0 download

DESCRIPTION

SOLDFATA-ASEGURUA OTSAILA 2016

TRANSCRIPT

Page 1: soldata-asegurua

Soldata-asegurua

Inposizio eta elkortze berri bat.

Soldata-aseguruak ziurtatzen zuen estaldura “bermatzeko”, CCOO ta UGT negoziatzaileek aseguru-

poliza berriak kontratatu nahi dituzte, eta 40 milioi erabili estaldura berri batean: hortz-estaldura.

Beste inposaketa bat nahi digute ezarri (hautes-gehiengoa baliatuz, bozkak ez baitira langile

kopuruaren erdira iristen), Telefónicaren aseguru-enpresa den Antaresek eginen baititu aseguru-

polizak

Orain arteko estaldurak bermatzeko gure soldatetako zati bat kapital-funtsa batean pilatu egiten

baitzen, nolatan erabaki dute ekarpen horiek etetea? Zergatik dago beraien esku estaldura berriak

kontratatzea? Zergatik enpresaren esku utzi diruaren kudeaketa? Zergatik ez dira handitzen egungo

aseguruaren prestazioak?...

Sobera denbora daramagu langileok gai honi buruz gardentasun gehiago eske; langileok ez dugu

ezagutzen aseguru honen araudia, estalduren diru-kopurua, onuradunen kopurua….

Kudeatzen ari den dirua langile guztiona baldin bada, zertan erabakia ezkutuan hartu, langileon

parte-hartzerik gabe? Hauteskundetan lortu zuten ordezkagarritasunaren gehiengoa izateak ez die

eskubiderik ematen funtsa honi buruzko erabakiak hartzeko. Langile guztion ekarpenekin osatu

denez funtsa hau, langile guztion eskuetan beharko luke funtsa honen etorkizuna. Negoziatzaileek,

edonolako erabakia hartu aitzin, langile guztion iritzia aintzat hartu beharko luketela uste dugu,

duintasun apur bat baldin badute, behintzat.

Diru guzti honekin zer egin erabakitzeko, ERREFERENDUMa galdegiten dugu, langile guztion

erabakia baita.

Otsaila 2016

Telefonica