santixabelak 2012

24

Upload: egunea

Post on 23-Mar-2016

230 views

Category:

Documents


6 download

DESCRIPTION

 

TRANSCRIPT

Page 1: Santixabelak 2012
Page 2: Santixabelak 2012

PU

BLI

ZITA

TEA

Page 3: Santixabelak 2012

pil-pileanNNOOAAUUAA!! AASSTTEEKKAARRIIAA.. GGEEHHIIGGAARRRRII BBEERREEZZIIAA

FESTA PAREKIDEEN ALDEKO AGIRIA

KALERATU DU SANTIXABELETAKO JAI BATZORDEAK

JAI PAREKIDEEN ALDE!

Aurtengo Santixabeletan, jaieredu parekide eta parte har-tzaileak eraikitzeko konprome-zuari eutsi nahi diogu jai batzor-detik. Herriko festek, eduki sinbo-liko haundia izaten dute, etajendarte ereduaren ispilu izanohi dira. Horrenbestean, festaguneetan botere harremanetanoinarritutako zapalkuntza maizazaleratzen da eta honenondorioz, desorekak ematendira emakumeen eta gizonenparte hartzean.

Kaleetan festa giroa nagusi-tzen den bitartean, makinaemakumeren eskuetan gera-tzen dira etxeko nahiz zaintzalanen ardurak; otorduak presta-tzea, kalimotxoz zikindutakoalkandora eta erropak garbi-tzea, mendekotasuna dutensenitartekoen zaintza lanak egi-tea...

Bestetik, hainbatetan, plaze-tan nahiz kaleetan antolatzendiren ekimenei eta ekintzei erre-paratzen badiegu, nabarmenada, protagonista nagusiak gizo-nezkoak izan ohi direla: aizkola-riak, zanpantzarrak, musikariak...

Aipatutako desoreka horiekekidite aldera eta jai ereduparekide eta parte hartzaileakeraikitzeko bidean,Santixabeletan hainbat irizpidekontutan hartzeko ahaleginberezia egiteko bermea hartudugu jai batzordetik, besteakbeste:

-Festen antolakuntzan, ema-kumeen parte hartzea sustatzeaeta lana modu parekide bateanbanatzea.

-Emakumeeen diskriminazio

egoerak bermatzen dituzten eki-menak baztertzea.

-Osagai sexista duten musika,iragarkiak nahiz ekintzak sahies-tea.

-Eraso sexistak eta jarrera les-bofobo eta homofobikorik ezonartzea.

Santixabeletaz gozatzea herri-tar guztion eskubidea da. Eraikiditzagun hortaz, jai herrikoi,parte hartzaile eta parekideak!

Jai Batzordea

Santixabelak antolatzeaz arduratzen diren Usurbilgo udal eta herriko eragileetakoordezkariez osaturiko Jai Batzordeak, festa parekideen aldeko agiria kaleratu du

aurten. Datozen festa hauetan, eraso sexistarik onartu ez edota emakumeen partehartzea sustatzen ahalegintzeko asmoa agertzen dute testu honen bidez.

Hona hemen, agiriaren edukia bere osotasunean.

Jai Batzordeak zehazten du urtero jai egitaraua.

Page 4: Santixabelak 2012

pil-pileanNNOOAAUUAA!! AASSTTEEKKAARRIIAA.. GGEEHHIIGGAARRRRII BBEERREEZZIIAA

UDA HONETARAKO PLANAK MARRAZTEKO AUKERA

DUTE GAZTETXOEK, X. PINTURA LEHIAKETAN

2-16 urte arteko haur etagazteek parte hartu ahalizango dute, goizeko

10:30etan frontoian hasiko dentxapelketan. Gai bat aukeratudu antolakuntzak eta honeninguruan marraztea proposatzendiete herriko haur eta gaztetxo-ei. “Zer gustatuko litzaizuke egi-tea uda honetan zure lagune-kin?” galderari irudi bat sortuzerantzutean oinarrituko da aur-tengo edizioa.

Aipatu moduan, 10:30etatikaurrera frontoira gerturatzendiren haur eta gaztetxoekmarrazteko beharrezko materia-la pilotalekuan bertan izangodute. Jai Batzordeak gogoraraziduenez, “hala ere, komeni daorriaren azpialdean jartzeko eus-karriren bat ekartzea (karpeta-ren bat edo liburua…). Nahi iza-nez gero, pintatzeko materialaetxetik ekar daiteke”.

11 sariHaur eta gaztetxoek sorturiko

artelanak ikusgai jarriko dituztefrontoian bertan. Eta eguerdiko13:00etan, lehiaketako sariketaospatuko da.

Epaimahaiak guztira hamaikasari banatuko ditu: 2-4 eta 14-16urte artekoen artean sari banaemango da, 5-13 urte artean,urte bakoitzeko sari bat. Halere,

Jai Batzordetik ohartarazi dute-nez, “epaimahaiak ikusten baduaurkeztutako lanek behar beste-ko kalitaterik ez dutela, sariak

eman gabe gera litezke”. Sarituekin batera gainerako

parte hartzaileak ere ez dira eskuhutsik joango.

Sormena landu, eginikoaren emaitza jendaurrean erakusgai jarri, eta trukean sari batjasotzeko aukera eskaintzen du urtero, Jai Batzordeak antolaturiko Pintura Lehiaketak.Hamargarren ediziora ailegatu den ekimena, ostiral goiz honetan ospatuko da frontoian.

Ekainaren 29an izango da pintura lehiaketa.

Usurbil etxeko txikienen esku-tik murgilduko da

Santixabeletan. Aurtengoan,ostegun honetan. Duela bi urteestreinatu zuten abestiaren errit-mora dantzan ekingo diote, goi-zeko 10:00etan eta frontoian,hitzorduz betea datorrenHaurren Egunari. Antolakuntzalanetan aritu den guraso talde-ak hain zuzen, LH-ko ikasleentzat

ginkana prestatu dute, eta haurjolasak goizerako. Nahi duenak,kalean bertan lagun arteanbazkaltzeko aukera izango du.Hori bai, otordua etxetik ekarribeharko da. Edaria eta postreaantolatzaileek banatuko dute.Arratsalderako, zurezko jolasak,txokolate jana edota Hipo etaTomax pailazoen emanaldiaprogramatu dute.

EKAINAREN 28AN, HAURRAK JAIETAKO ERREGE

Page 5: Santixabelak 2012

PU

BLIZITA

TEA

Page 6: Santixabelak 2012

pil-pileanNNOOAAUUAA!! AASSTTEEKKAARRIIAA.. GGEEHHIIGGAARRRRII BBEERREEZZIIAA

ZIRRIBORROKO IKASLEEN ERAKUSKETA SUTEGIN

Urtean zehar sortutakoeskulan eta margolanakerakusgai jartzeko ordua

ailegatu da, barruko lana herrita-rrek ezagutzeko aukera emate-koa alegia. Zirriborro Tailerrakikasleek udazkenetik hona egini-koa Sutegiko aretoan kokatudute. Uztailaren 3ra arte zabalikizango da erakusketa: goizez11:00-13:00 artean, eta arratsal-dez, 18:00-20:00 artean. Moduhonetan, Zirriborro Tailerrekoekamaiera emango diote azkenasteotan Sutegin ikusgai egonden erakusketa sortari. Uztailaren 3ra arte egongo da zabalik erakusketa.

Page 7: Santixabelak 2012

PU

BLIZITA

TEA

Page 8: Santixabelak 2012

elkarrizketaNNOOAAUUAA!! AASSTTEEKKAARRIIAA.. GGEEHHIIGGAARRRRII BBEERREEZZIIAA

ATZEGI ETA ADIMEN URRITASUNEKO HERRITARRAK, JAIEN HASIERA EKITALDIAN

Atzegi elkartearekin zubilana egiten duen taldekoUsurbilgo bi ordezkariak

dira. Lan isila, baina oso garran-tzitsua burutzen dute. Eskualdemailan biltzen dira beste hainbatseniderekin. Ateak irekita dituzte,taldera gerturatu nahi duten seni-de edota herritarrentzat.

NOAUA! Nola hartu duzue txu-pinazoan parte hartzeko propo-samena?

Izaskun Maiz. Udal teknikariakdeitu zigun esanez, nola aurten-goan Jai Batzordeak txupinazo-rako Atzegi aukeratu zuela.Adimen urritasuna duten usurbil-dar taldea oso pozik jarri da.Beraiek oholtzara igo eta hitzbatzuk egingo dituzte txupinazoekitaldian.

N. Protagonistak beraiek izan-go dira?

Maria Jesus Astigarraga.Alkateak eta Atzegiko ordezka-riak hitz batzuk egingo dituzte,

eta gero usurbildarren txandaizango da.

I. M. Herrian denek ezagutzendituzte, gehienek maite dituzte.Duten poz horrekin igoko diraoholtza gainera.

N. Integrazioaren adibide ereizango da hau, zuen taldetik bul-tzatu nahi duzuena?

I. M. Lehen ezkutuan egotenziren, orain ordea bizitza ahaliketa normalena eraman dezate-la bultzatu nahi da.

N. Lorpen baten adibidea erebada?

M. J. A. Bai, herri mailan gutxie-

nez. Gure kanpaina martxan jarriohi dugunean, Atzegiren karte-lak ikusiko zituzten herritarrek.Baina orain jaietan beraiek etataldean ikustea, herriarentzatpozgarria da.

I. M. Normaltasuna irudikatzendu. Bakoitza garen modukoakgarela. Guri ondo etorri zaigualbiste hau, “Pauso berriak” ize-neko egitasmoa martxan baita-go.

Honen bidez, laguntza jasotaadimen urritasuna duen pertso-na baten eguneroko bizitza, nor-maltasun batean burutzea bul-tzatu nahi da.

Ostegun arratsaldeko 20:00etan emango zaie hasiera ofiziala aurtengo Santixabelei.Jai Batzordeak hala erabakita, aurtengo txupinazo ekitaldiko protagonistak, Atzegielkartea, adimen urritasuna duten usurbildarrak eta euren senideak izango dira.

Adimen urritasuna duten herritarren senideetako bi,Izaskun Maiz eta Maria Jesus Astigarraga elkarrizketatu ditugu.

Maria Jesus AstigMaria Jesus Astigarrarragaga eta eta Izaskun Maiz.a Izaskun Maiz.

“Herrian denek ezagutzendituzte, gehienek maite

dituzte. Duten poz horrekinigoko dira oholtza gainera”

IZASKUN MAIZ

Page 9: Santixabelak 2012

elkarrizketaNNOOAAUUAA!! AASSTTEEKKAARRIIAA.. GGEEHHIIGGAARRRRII BBEERREEZZIIAA

N. Akaso ez da oso ezaguna,baina eskualde mailako bilguneaduzue?

I. M. Lekuz aldatzen joatengara, aurreko hilabeteanUsurbilen bildu ginen, orainHernanira goaz. Adimen urritasu-na duten senideok biltzen gara, biedo hiru zonalde bakoitzeko. Nikanaia dut eta Maria Jesusek ahiz-pa. Beraien inguruko gaiak lan-tzeko biltzen gara.

N. Eta esperientziak partekatze-ko?

M. J. A. Atzegik urteroko helburubatzuk finkatzen ditu, zonaldeko-ekin tratatzeko, zer dagoen, zeregin daitekeen…

N. Eta zuek usurbildarren etaAtzegiren arteko zubi lana egitenduzue?

I. M. Orain adibidez, iraileanAtzegiri buruzko kanpaina iraun-kor bat martxan jarri nahi da ikas-tolan. Lan hori egiteko, ikastolaeta Atzegi kontaktuan jartzeko

zubi lana egin dugu. Bestalde,orain arte adimen urritasuna zutengure senideak Gureak-era edoleku zehatz batzuetara joatenziren. Orain ordea, “Pausoberriak” izeneko egitasmo berribaten bidez, pertsona hauekherrian bertan beraiek garatudezaketen, euren perfilera egoki-tzen den jardueraren bat udale-rrian bertan burutzea bultzatunahi da. Egitasmo horren baitanUsurbilen bi saiakera egin dituzte.Neska bat aritu da Alkartasunakooperatiban, baita liburutegianere.

M. J. A. Udaletxearekin ere arituginen lan munduari loturiko kan-painarekin. Atzegi eta Udala elka-rrekin harremanetan jarri eta gerohaiek erabakitzen dute zer egin.

N. Zer gehiago eskaintzen duAtzegik?

I. M. Adimen urritasuna duenpertsona bat jaiotzen denetik biziden artean behar duen estalduraguztia eskaintzen du; laguntza,

orientazioa, bai beraientzat etasenitartekoentzat. Hezkuntzaneta aisialdian laguntzeko adibi-dez, monitore eta prestaturikojendea dago horretarako.Etxebizitzen gaia dago gero.Hemen kulturalki, gurasoak faltaizan direnean anai-arrebok parte-katzen dugu bizitza beraiekin.Baina gaur egun gurasoengandikindependizatzen den edozeingazte bezala, adimen urritasunadutenek ere horretarako eskubi-dea dutenez, etxebizitza batzukdituzte laguntza guztiekin. Etabertan jarrai dezakete euren bizi-modua.

N. Urteotan bizi kalitatea askohobetu da eurentzat eta senitar-tekoontzat?

I. M. Euskal Herrian hemendikkanpo baino askoz hobeto gau-dela diote. Hemendik kanpo,askotan adimen urritasunekosenidea etxean izan edo egoi-tza batean sartu beste aukerarikez dute izaten. Hemen berriz,beste filosofia dago, baina horigure aurrekoek landu dute.Laguntza biltzen ibili ziren. Orainindarra duen elkartea da Atzegi.50 urte bete badira, lehendik lanasko egin delako da.

N. Zer esango zeniokete zuen

egoera berean aurki daitekeensenideari?

M. J. A. Elkartera gerturatzeko.Zuzenean Atzegira joan etagero handik bidera dezaketegugana.

I. M. Bere egoera bakarrik bizinahi dutenak ere badira, etahori errespetatu beharra dago.

N. Zeintzuk dira gaur egun,bileratan aipatzen diren hutsuneedo beharrak?

M. J. A. Hutsuneak? Usurbilenez dakit askok ezagutzen oteduten zonalde mailan taldeadagoela eta bilerak egiten

direla. I. M. Ezagutza falta dago

horren inguruan. Usurbilgo kon-taktuak gu ginateke. Guri sor-tzen zaizkigun kezkak elkarteare-kin argitzen ditugu. Baina gaine-rakoek ere jakin dezatelababestuta daudela. Seme edoalaba horri loturiko arlo guztieta-ko kezkak argitzeko badagojende espezializatua.

Atzegi.orgHelbidea: Okendo 6, behea, Donostia.Tl. zenbakia: 943 423 942.

“ORAIN INDARRA DUEN ELKARTEA DA ATZEGI”

50 urte bete ditu Atzegik.

Page 10: Santixabelak 2012

pil-pileanNNOOAAUUAA!! AASSTTEEKKAARRIIAA.. GGEEHHIIGGAARRRRII BBEERREEZZIIAA

ZEA MAYS, ADABEGI ETA KUBAKO MORENA´S SON,

AURTENGO MUSIKA ESKAINTZAN

Aurretik, herriko musikatalde baten emanaldiairagarri da. Iheskide

(lehen Ihesbide) Elorrioko taldeaere Usurbilen izango da ostiralgauean. Bizkaitarrek aurtengomartxoan kaleratu dute lanberriena, “…irabazi arte!” izene-koa, Usurbilgo Hi-Gain estudioe-tan Haritz Harreguyren laguntzazgrabatu dutena. Punk rock esti-loko 11 kantu biltzen ditu 2004ansortu zen taldeko laugarren dis-koak.

Adabegi, musika eta dantza ikuskizuna Larunbat gauez erromeria giro-

ko talde mitiko bat izango dugugure artean, goizaldeko ordu txi-kiak arteko ibilbidea egitenlaguntzen; Laiotz. Santixabel bez-peran, igande afalosterako, zuze-neko emanaldi ikusgarri bat lotudu Jai Batzordeak; ZestoatikAdabegi taldekoak datoz.Txalaparta, perkusio, baxu, dj etabateriaren erritmora bi dantzariere izango dira frontoiko oholtzagainean. Flamenko eta afrikarkutsuko dantzekin datoz Usurbila.Eta jaietako azken gauerako,uztailaren 2rako beraz, 2010ekoesperientzia errepikatuz, Kubakomusika; Morena´s Son taldearenemanaldia.

Duela denbora batetik zeuden zurrumurruak egunotan Udalak banatu duen egita-rauak baieztatu ditu; Santixabeletan, jai asteburuari ekiteko ospatu ohi den kontzertu

gauerako Zea Mays taldea gonbidatu du Jai Batzordeak. Aiora Renteria eta taldekideak23:30etatik aurrera hasiko den emanaldian izango ditugu frontoiko oholtza gainean.

Zea Mays taldea ostiralean izango da Usurbilen.

Gogoratzen azkenekoznoiz ospatu zen

Santixabeletako soka-dantza?2002. urtean izan zen. Ordukohartan, Andatza MendizaleElkarteko kideek izan zutenSantixabel egunez, udalerrihonetan tradizio luzea zuen ohi-tura honi jarraipena ematekoohorea. Ordutik ez da antzekoirudirik errepikatu uztailaren

bigarren eguna ailegatu dene-an. Urte honetara arte. Duelahilabete batzuetatik, egun udal-batza osatzen duten zenbaitordezkari soka-dantza entsea-tzen aritu dira. Prestaketa saioenemaitza, uztailaren 2an, eguer-diko 12:00etatik aurrera ikusiahal izango dugu, udaletxeaurreko Joxe Martin Sagardiaplazan.

UDAL ORDEZKARIEN SOKA-DANTZA SANTIXABEL EGUNEAN

Page 11: Santixabelak 2012

PU

BLIZITA

TEA

Page 12: Santixabelak 2012

pil-pileanNNOOAAUUAA!! AASSTTEEKKAARRIIAA.. GGEEHHIIGGAARRRRII BBEERREEZZIIAA

AUTOGESTIOA ETA PARTE HARTZEA,

ITAYA-KO HITZORDUEN ZUTABE FESTETAN

Hitzordu gehienekAskatasuna plazan koka-tuko den txosna eremua

izango dute kokagune nagusia.Gunearen irekierarekin emangodiete festei hasiera, ostegunhonetan bertan. 17:00etatikaurrera euren txupinazoa jaurtieta iazkoaren ildotik gazteensakabanaketa edota lokalismoagaitzat dituen parodia burutuostean izango da.

Hortik aurrera, bost egunekoegitarau oparoa prestatu duteITAYA-ko kideek, jai parte hartzai-leak bultzatu asmoz. Horren adi-bide, aurten hilaren 29an ospatu-ko den herri afariaz gain, gazteasanbladakoen eskutik ospatukodiren beste bi otordu; batetik,paella jana ostegun honetan.

Hori bai, ITAYA-tik adierazi dute-nez, “afaldu nahi duenak, afariaprestatu beharko du”. Paellajanerako oinarrizko osagaiak etaazpiegitura gazte asanbladako-ek jarriko dute, gainerakoa pae-lla afaldu nahi dutenen eskugeratuko da. Zartagina eramate-ko deia luzatu dute antolakun-tzatik. Antzeko zerbait egin nahidute igande arratsaldeko19:30etatik aurrera Askatasuna

plazan ospatuko den patata tor-tilla txapelketarekin ere.Txapelketan parte hartzen dute-

nek, gero txosnetan prestatudituzten tortillak dastatzekoaukera izango dute.

Jai parte hartzaileak bultzatu asmoz, ekitaldi zerrenda luzea prestatu du ITAYA GazteAsanbladak Santixabeletarako. Autogestioaren aldeko apustua egin dute oraingoan,

hau da, Udalak jarritako baliabide edo azpiegiturak kenduta, ez dute laguntzarikeskatu euren ekimenak gauzatzeko. Jaien antolakuntza autogestionatuaren aldeko

apustu honekin bat egitera deitzen dituzte gainerako herri eragileak.

Urtean zehar ere, hainbat ekimen burutu dituzte. Tartean,

Elkartasun Egunean hartu zuten parte.

Page 13: Santixabelak 2012

pil-pileanNNOOAAUUAA!! AASSTTEEKKAARRIIAA.. GGEEHHIIGGAARRRRII BBEERREEZZIIAA

DESFILEAK, KORROXKAK EDOTA KARAOKEA...

Hitzordu honetarako,baten batzuk jada bigo-tea uzten ari omen direla

entzun dugu. Egin beharrekoaerraza da, bere bigote edoorrazkera jendaurrean erakutsinahi duenak Askatasuna plaza-ko oholtza gainera igo eta ber-tan bueltatxo bat eman besterikez du. Epaimahaian harrerahoberena duen orrazkera etabigoteak sari sorpresa jasokodu, gazte asanbladatik aurreratudutenez.

Beste proposamen bat; plata-no dantza tradizionalarekin bate-ra, ostiral gauean estreinakoz,korroxkada txapelketa antolatudute. Lagun arte bat bainogehiagotako abileziak orain,oholtza gainean erakustekoaukera egongo da.Epaimahaiak, “usaina ezik gaine-rako guztia baloratuko du”.

Oholtzatik jaitsita, larunbatgauerako maleta karrera antola-tu dute. Lasterketa bat bainogehiago egiteko aukera izangodute, errelebokako proba hone-tan. Antolakuntzatik joko honibegirako deialdia zabaldu nahidute. Inork utzi nahi duen arropazaharrik baldin badu, antolatzai-leek eskertuko lukete txosnetaraeramatea.

Joko honen aurretik eta ondo-ren, abesteko norberak duenabilezia erakutsi ahal izango du

txosnetan. Iaz izan zuen harreraikusita, bigarrenez karaokeaantolatu dute. Igandean “a untoke” txapelketa. Eta astelehengauez, azken trakari lotutaeskainiko duten dantza emanal-diaren ostean, txosna eremuko

konga eta ur jolasekin emangodiote amaiera ITAYA-koekSantixabel hauei.

Ekimen guztiotarako izen ema-teko, hitzordu bakoitza ospatuaurretik txosnetara gerturatu etaapuntatzea aski izango da.

Jaiek irauten duten artean, afalosteetarako ere ondo pasatzea helburu dutenekimen desberdinak antolatu ditu ITAYA-k. Ostegun gauean, saltsa giroan

murgiltzeko aukera eskainiko dute Tiktara taldekoekin eta ondoren berbenatalde bat ere iragarria dago. Gau berean, ekimen berri eta original bat

programatu dute: bigote eta moño pasarela.

Egitarau oparoa prestatu dute jaietarako.

Usadio zaharrek bizirikjarraitzen dute

Santixabeletan ere, tartean,oilasko biltzera irteteko ohitu-rak. Azken urteotan bezala,ostiralez ospatuko da OilaskoBiltzaileen Eguna. Goizeko6:00etan txokolate gozoagosaldu eta indarrak hartutaemango diote hasiera ospaki-zunei. Ez ahaztu alkandorazuria eta lepoko zapia jantzita

agertzea. Eguerdi parterakoitzuliko dira oilasko biltzera irten-dakoak. Askatasuna plazan bil-duko dira bazkaltzeko, eta ohibezala, arratsaldean jokoetanparte hartzeko aukera izangodute. Oilasko BiltzaileenEguneko antolakuntzatik hona-ko oharra helarazi nahi dute:ezustekoak saihesteko, suziriakjaurtitzeko ardura dutenakerrespetatzea eskatzen dute.

OILASKO BILTZERA, ASTEBURU LUZEARI EKITEKO

Page 14: Santixabelak 2012

pil-pileanNNOOAAUUAA!! AASSTTEEKKAARRIIAA.. GGEEHHIIGGAARRRRII BBEERREEZZIIAA

BERTSIO GAUA,

HERRIKO TALDE BATEN ITZULERAREKIN

Santixabel bezpera, egu-narekin lotuko duen txos-netako ekitaldia Bertsio

Gaua dugu aurtengoan. Musikaekoizpen lantegian bihurtu denHarane futbol zelai ondokolokaletan, uztailaren 1eko ema-naldia prestatzen dabiltza herri-ko musika taldeak.

ITAYA Gazte Asanbladatikaurreratu dutenez, bi zatitanbanatua egongo den bostorduko saioa eskaintzekoak diraigande gauean. Lehenbizi,musikari ezagunen abesti sortaentzuteko aukera izango da,herriko taldeen eskutik. Jarraian,beste hainbat kanta entzunahal izango dira, oraingoan,musika taldeetako kideak elka-

rren artean nahastuta. Adi, tar-tean, aspaldi ikusi gabeko herri-ko musika talde bat berriz ohol-

tzara igoko baita. Hitzordua,Askatasuna plazan, igande goi-zaldeko 1:30ean.

Herriko musika taldeak arituko dira bertsioak egiten.

Jaia eta aldarrikapenauztartuko dituzte

Santixabel hauetan, ITAYAGazte Asanbladako kideek.Jaietako azken egunean,uztailaren 2an gaztetxearenaldeko ekimena burutu asmodute. Hasteko, 19:00etan MikelLaboa plazatik abiatu denmanifestazioa deitu dute.Jarraian, Askatasuna plazanekitaldia burutuko dute, egi-tasmo honi loturiko lanketaerakutsiko duen bideo ema-

naldi edota hitzordu honeta-rako sortu den abesti aurkez-pen eta guzti.

Agerraldia iragarri dute gaz-tetxearen aldeko eragileeketa amaitzeko, bertaratukoguztiekin argazki bat ateraasmo dute.

Herritarrei, mobilizazio etaekitaldi honetan parte hartze-ko gonbita luzatzen dietegazte asanbladatik. Kamisetagorriak jantzita bertaratzeradeitzen dituzte.

GAZTETXEAREN ALDEKO EKITALDIA

Page 15: Santixabelak 2012

PU

BLIZITA

TEA

Page 16: Santixabelak 2012

pil-pileanNNOOAAUUAA!! AASSTTEEKKAARRIIAA.. GGEEHHIIGGAARRRRII BBEERREEZZIIAA

BATUKADA TALDEKOEN ITZULERA,SANTIXABELETARAKO BAKARRIK

Taldeko kideetako batek,Antton Aranburuk NOAUA!-ri adierazi dionez, “erreper-

torioari hautsa kentzea, ustebaino gutxiago kosta da.Lehenengo entsegu saioarenaurretik bai esaten genuela, ezginela gogoratuko abestietaz”.

Baina ez, lehenengo entsegusaiotik, erraz moldatu dituzteprestakuntza lanak. “Beregaraian ondo ikasitakoa gerobakarrik atera da”, dioAranburuk. Bere esanetan, “bitxiada lehenengo entsegu saioa hasieta denok duda txiki horrekinginen ia gero zer zetorren. Bainaunea iritsi eta atera egiten zitzai-gun”.

Hiru urtez kaleak girotzen2006an sortu eta hiru urtez kale

giroa berotzen aritu zen taldeakemanaldi berri bat eskaintzekoerronkari hileotan heldu badioere, lehendik taldearen inguruanitzultzeko saiakerak eta halakoproposamenak egon dira, bainaez dira aurrera atera izan. Hiruurteko etenaldia gaindituta,orain bai, bueltan dira.

Garai bateko oroitzapenakberritu, Batukada taldekoen itzu-lera bertatik bertara ikusi etagarai batean bezala, euren ingu-

ruan gerri buelta mugitu nahiduenak, larunbat goizaldeko1:00ean hasiko dute saioa.

Kaxkoan barrena ibiliko dira kale-jiran, eta txosnetan errematatukodute emanaldia.

Itzulera baten irudia utziko digute egunotan ospatuko diren Santixabelek. Hiru urteko etenaldiaren ostean, festa hauetan kale giroa animatzera

bueltan datoz batukada taldekoak. Apirilaz geroztik Zumarte Musika Eskolanentsegu saioetan murgilduak daude.

BTK taldeko kideak, duela 6 bat urteko argazki batean.

Aipatu moduan, entsea-tzen hasi direnetik jaieta-

koaz gain, emanaldi gehiagoeskaintzeko proposamenakjaso dituzte. Baina ez,Santixabeletan soilik ikusi etabizi ahal izango daBatukadakoen itzulera.

“Bueltatzeko baldintza horiizan da; etorri, soilik festetan joeta gozatzea”, adierazi dute.“Errepikatuko ez den” ekital-dia izango denez, herritarraktalde ingurura gerturatzeraanimatzen dituzte larunbatgauean.

“FESTETAN JO ETA GOZATZERA”

Page 17: Santixabelak 2012

PU

BLIZITA

TEA

Page 18: Santixabelak 2012

pil-pileanNNOOAAUUAA!! AASSTTEEKKAARRIIAA.. GGEEHHIIGGAARRRRII BBEERREEZZIIAA

PUNTA-PUNTAKO BERTSOLARIAK ETA BERTSOPAPER

LEHIAKETAKO SARIKETA LARUNBATEAN

Urteak joan urteak etorri,zaletasunak bizirik jarrai-tzen duen seinale, jaieta-

ko bertso saioa entzuteko fron-toia jendez betetzen da. Aurtenere ziur, ez da gutxiagorakoizango. Bota Punttubak punta-puntako bertsolariak bildu ditupilotalekuko emanaldirako.Amaieran, BertsopaperLehiaketako irabazlearen izenabizenak ezagutuko dira.

Astelehenean itxi zen BotaPunttubak antolatutako XXXVI.Santixabeletako BertsopaperLehiaketara lanak aurkeztekoepea. Orain, epaimahaiak duazken hitza. Larunbatean eza-gutuko da, aurtengo ediziokosaritua nor den. Gaueko22:00etatik aurrera frontoianospatuko den bertso saioarenostean izango da. Aurten erepunta-puntako bertsolariak gon-

bidatu dituzte Bota Punttubakokideek.

Hona hemen Usurbila datorrenseikotea: Andoni Egaña,Maialen Lujanbio, Alaia Martin,

Josu Oiartzabal, Arkaitz Estiballeseta Aitor Sarriegi.

Hartu tokia larunbat gaueanfrontoian, eta gozatu bertsosaioaz.

Alaia martin bertsolaria.

Festa giroa indartze aldera,Jai Batzordeak proposa-

men berri bat egin nahi dieteherritarrei; aurtengoan,Santixabeletan murgiltzekojantzi beharreko arropen arte-an ez ahaztu zapia ere. Bai,hainbat ospakizunetarakobaliatu izan ohi dugun koadro-dun zapi urdina.

Etxean dugun horrek balio

du, Usurbilgo Udala eta hain-bat herri eragile partaidedituen Jai Batzordeak horixebultzatu nahi baitu gainera;gordeta ditugun zapi horiek jaihauetan berrerabiltzea.Leporako apaingarria ez due-nak ordea ez kezkatu. Udalakzapiak salgai jarriko ditu 2 euro-ren truke, egunotan txosnagunean.

ZAPIA JANTZITA, PARRANDARA!

Oilasko biltzaileetan erabili

ohi den zapia baliogarria da.

Page 19: Santixabelak 2012

PU

BLIZITA

TEA

Page 20: Santixabelak 2012

egitaraua 2012NNOOAAUUAA!! AASSTTEEKKAARRIIAA.. GGEEHHIIGGAARRRRII BBEERREEZZIIAA

Ekainak 27, asteazkena16:00 Murala egitea eta maskota jartzea.18:00 Pala txapelketak: ezinduen erakustaldia, emakumezkoen finala eta gizonezkoen finala.22:00 Futbol txapelketa, finala.

Ekainak 28, ostegunaHaurren Eguna

10:00 Hasiera ekitaldia, jaietakokanta eta dantzarekin.10:30-13:00 LHkoentzat Ginkanaeta haurrentzako jolasak.13:00 Buruhandiak trikitilariekin.13:30 Bazkaria (norberak berea ekarrita, edaria eta

postrea banatuko da).15:00-17:00 Umeentzako zurezko jolasak frontoian.17:00 Txokolatada.17:00 Parodia eta txosnen irekiera. Ondoren: Jokoak.17:30 Hipo eta Tomax pailazoakfrontoian. Ondoren, buruhan-diak Zumartxan txarangarekin.19:00 Euskal dantzak txosnetan.20:00 Txupinazoa frontoi ingu-ruan. Ondoren, sabel-dantza. Elektrotxaranga.21:00 Txosnetan paella jateaeta bertsolariak (paellarakoosagaiak eraman eta norberakbertan egin).01:00 Txosnetan saltsa-dantzaeta berbena. Tartean: biboteeta moño pasarela.

Ekainak 29 ostiralaOilasko Biltzaileen

Eguna06:00 Txokolatada.06:00 Oilasko biltzaileen irteera.10:30 Haur eta gazteentzat X.Pintura Lehiaketa (materialabertan banatuko da).11:00 Toka txapelketaArtzabalen.13:00 Pintura Lehiaketako sari-banaketa.14:00 Oilasko biltzaileen bazkaria Askatasuna plazan(makarroiak eta xolomoa).Ondoren, oilasko biltzaileenjokoak.

Page 21: Santixabelak 2012

egitaraua 2012NNOOAAUUAA!! AASSTTEEKKAARRIIAA.. GGEEHHIIGGAARRRRII BBEERREEZZIIAA

16:00 Ur-bataioa OiardoKiroldegian.16:30 XXII. Igel Joko txapelketa Artzabalen.18:00 Buruhandiak txistulariekin.21:00 Herri afaria txosnetan.23:30 Kontzertua. frontoian:Herriko talde bat, Zea Mays etaIheskide.02:00 Platano dantza txosnetan. Gero, DJa txosnetan,tartean, Korroxkada lehiaketa.

Ekainak 30 larunbata06:00 Salda banaketa.09:00 Esnadeia trikitilariekin.09:30 VII. Kayak jaitsiera Alirin(Zubieta).

10:00-11:30 Santixabel BolaTxapelketa irekia.10:30 Umeentzako Ginkana,Puntapaxeko zubitik abiatuta.Bizikleta eta kaskoa ekarri.12:00 Kantujira. Kuxkuxtutxarangarekin, berenkantu-liburuxkarekin.14:30 Kantu-zikiro-jana txosnetan Kuxkuxturekin.17:30-19:00 Santixabel BolaTxapelketa irekia.18:00 Buruhandiak trikitilariekin.20:00 Euskal presoen eskubideen aldeko ekitaldia.22:00 Bertso-saioa frontoian.Andoni Egaña, MaialenLujanbio, Alaia Martin, JosuOiartzabal, Arkaitz Estiballes etaAitor Sarriegi. Jarraian, XXXVI.

Santixabel BertsopaperLehiaketako sari banaketa.01:00 Batukada.Dantzaldia frontoian: Laiotz.02:00 Karaokea txosnetan.Tartean, Maleta Karrera.Ondoren, karaokearen segida.

Uztailak 1 igandea09:00 Esnadeia dultzaineroekin.Egun osoan, dultzaineroak.11:30 Zanpantzarrak, Aoizkoerraldoiak eta dantzariak.11:30 Herri kirolak. Euskal Herrikotrontza eta aizkolari gazteentxapelketa(gizonezkoak).13:00 Herriko dantzarien emanaldia.14:00 Jubilatuen bazkaria

Page 22: Santixabelak 2012

egitaraua 2012NNOOAAUUAA!! AASSTTEEKKAARRIIAA.. GGEEHHIIGGAARRRRII BBEERREEZZIIAA

Atxega Jauregian.16:30 Auntoke txapelketa.18:00 Buruhandiak eta erraldoiak dultzaineroekin.18:30 Herri kirolak: Idi proba eta Usurbilgo Harria altxatzea (gizonezkoak).19:00-21:00 Helduen danborrada.19:30 Patata tortilla lehiaketatxosnetan.21:30 Afaria txosnetan (tortilla)Ondoren, Adabegi taldea frontoian.

24:00-01:00 Helduen danborrada.01:30 Bertsio gaua txosnetan,herritarren eskutik.

Uztailak 2 astelehenaSantixabel Eguna

06:00 Txokolatada.09:00 Esnadeia txistulariekin.11:00 Meza Nagusia.12:00 Soka-dantza Udaletxeaurrean.12:30 Lore eta salda banaketaDema plazan.15:30 XVI. Mus txapelketa txosnetan.17:00 XL. Pilota Txapelketakofinalak (gizonezkoak).18:00 Buruhandiak-erraldoiakZumartxan txarangarekin.19:00 Manifestazioa, MikelLaboa plazatik abiatuta.

19:30 Herriko trikitilarienerromeria Askatasuna plazan.23:00 Jaien bukaerako ekitaldiaeta azken traka. (Sorgin dantza)Ondoren, Kubako Morena´s Sonmusika taldea frontoian.Ondoren: Konga eta Ur jolasak.

OHARRAK:*Sutegiko Erakusketa Aretoa:Zirriborro tailerreko ikasleenpintura eta eskulanenerakusketa egongo da jaietan.

* Santixabeletan jantzi festagiroan, zatoz koadrodun zapiurdina lepoan jarrita.

(Aurreko orrialdetik dator)

Page 23: Santixabelak 2012

PU

BLIZITA

TEA

Page 24: Santixabelak 2012