sagardo eguna 2015 (615 alearekin)

20

Upload: egunea

Post on 22-Jul-2016

232 views

Category:

Documents


6 download

DESCRIPTION

 

TRANSCRIPT

Page 1: Sagardo Eguna 2015 (615 alearekin)
Page 2: Sagardo Eguna 2015 (615 alearekin)
Page 3: Sagardo Eguna 2015 (615 alearekin)

NOAUA! GEHIGARRI BEREZIAatarikoa

Ea iazko eguraldi berbera egiten duen aurtengoan.

Hauteskunde giro betean egonda, lerrootan maiatzaren 17an sagardoa herriko alkate izango dugula ira-gartzea ez da oso txukuna izango agian. Baina Sagardo Egunak urtero biltzen duen jendetza ikusita, edota herritarrek eguna zer nolako irrikaz bizi duten jakinik, ezin esan beste-rik; badatorrela usurbildarren festa kuttunena. Egunotan, jai egun han-dirako udalerria nola apaintzen duten ikusiko dugu. Girotzen hasiko gara. Eta igandean festara. Azken hilabe-te hauetan prestaketa lanetan aritu diren Sagardo Egunaren Lagunak taldekoen eskutik, urtero moduan, herritar edo herri eragile, talde, elkar-te batek izango du, maiatzaren 17ko jaialdia abiatzeko ohorea. Nor edo nortzuk diren ezagutu nahi badituzue, gerturatu igande goizeko 11:30ean frontoira. Eta une horretatik aurrera, denok dantza batean joango zaigun egunaz gozatzera:

Maiatzak 17, igandea: XXXIV. Sagardo Egunan 11:30 Irekiera ekitaldia frontoian.n Goizean zehar, baserriko, label-dun eta Gipuzkoako Sagardogileen

ATZERA KONTUA, MARTXAN

ETXEKOAK ETA HERRIALDEKOAK Herrikoak, eskualdekoak, Gi-puzkoakoak, baserrietako sagardoa, labelduna, Gipuzkoako Sagardogi-leen Elkarteko kideek ekoitzitakoa… Postu eskaintza zabala maiatzaren 17ko Sagardo Egunean ere. Esku-ratu zuen edalontzia frontoi sarreran eta egin osteratxoa, pilotalekuan, Dema eta Askatasuna plazetan kokatuko dituzten postuetatik barre-na. Herritarrak edari preziatua zer-bitzatzeko prest aurkituko dituzue. Zerbitzariez ari garela, antolatzaileek eskertuko dute sagardo botatzaileen laguntza. Ohi bezala, jaialdia hasi

baino lehen, goizeko 8:00ak aldera bildu ohi dira frontoian, dena presta–tzen hasteko.

BERTAKOAKBaserrietako sagardoa: Agerreaz–pi, Aizperro, Kupela-Anburu, Gorosti, Leitzarran, Petritza, Kupel-txiki.Herriko sagardotegiak: Aginaga, Aialde-Berri, Arratzain, Astiazaran, Saizar (labelduna eta normala), Ur-daira.

HERRIALDEKOAKAduna: Aburuza (labelduna).

Aia: Izeta (labelduna eta normala), Satxota (labelduna eta normala).Astigarraga: Artola, Astarbe (label-duna eta normala), Bereziartua (la-belduna eta normala), Lizeaga (la-belduna eta normala), Mendizabal, Petritegi (labelduna), Sarasola.Azpeitia: Añota (labelduna). Hernani: Alberro, Goiko Lastola, Iparragirre (labelduna), Otsua-enea, Rufino. Igeldo: Calonge (labelduna). Lasarte: Otegi. Urnieta: Elutxeta, Oianume. Zerain: Oiharte.

Elkarteko sagardoa dastatzeko aukera. Honez gain, pintxo aukera zabala.n Arratsaldean zehar, “Elektro Pa-txaranga” kaleetan zehar.

Page 4: Sagardo Eguna 2015 (615 alearekin)

NOAUA! GEHIGARRI BEREZIAtxiritik

Maialen Lujanbiok maiatzaren 23ko bertso saioan hartuko du parte.

Sagastiak Loretan jardunaldien ar-tean dago Sagardo Eguna. Baina aurretik, eta ondoren, hainbat ekitaldi izango dira sagarraren, sagastiaren eta sagardoaren inguruan.

Maiatzak 14, osteguna11:30 Usurbilgo sagardoaren ibilbide turistikoaren aurkezpen-prentsaurre-koa Potxoenean.

Maiatzak 15, ostiralaSan Ixidro Eguna10:30 Meza nagusia Salbatore Eli-zan. Ondoren, hamaiketakoa eta he-rri kirolak frontoian.14:00 Bertso bazkaria Artzaba-len.Txartelak salgai maiatzaren 12ra arte, 25 eurotan, Artzabalen eta Alkartasuna Kooperatiban.18:30 Kalejira erraldoi konpartsarekin.

Maiatzak 23, larunbata09:00 Sagastien zaintza ikastaroa Potxoenean: gaitzen eta izurriteen ja-rraipena. Aitor Etxeandiaren eskutik.19:00 Bertsokata egitasmoaren aur-kezpena. Bertso saio baten barruan sagar muztio eta sagardoa dastatzen ikastea, Guillermo Castaños enolo-goaren laguntzarekin. Maialen Lujan-bio eta Unai Agirre bertsolariekin.

Maiatzak 30, larunbata09:00 Sagastien zaintza ikasta-roa Potxoenean: Ongarriketa. Aitor Etxeandiaren eskutik.

Ekainak 13, larunbata10:15 Sagastien zaintza ikastaroa Potxoenean: Udako kimaketa. Aitor Etxeandiaren eskutik.

III. Sagastiak Loretan jardunaldien

III. SAGASTIAK LORETAN

SAGARDOAREN IBILBIDE TURISTIKOAREN AURKEZPEN EKITALDIASagastiak Loretan jardunaldien baitan, “Sagardoaren Ibilbide Tu-ristikoa” aurkeztuko da. Ez da beste ekitaldi bat gehiago izango. Epe erdi eta luzera, onura asko ekar ditzakeen egitasmoa baita. Ostegun honetan egingo da aur-kezpena, maiatzak 14, goizeko 11:30ean Potxoenean.

Duela bi asteko NOAUA!n, ho-netaz hitz egiteko aukera izan genuen Jakoba Errekondorekin.

Gida honen bitartez, “Usurbil gune turistiko bezala planteatzen da. Baina ez soilik sagardotegi edota txotx ikuspegitik. Sagastiak, tola-reak, baserriak, katak… Areago jo nahi da Ibilbide Turistikoarekin. Hori ez dago inon”. Errekondoren esanetan, “ikaragarrizko eskea dago, kanpotik batez ere. Alema-niatik, Amerikako Estatu Batueta-tik jendea etorriko da ibilbide turis-tikoa egitera, eta orduan jabetuko gara zerbait badugula”.

sustatzaileak: Usurbilgo Sagar-do Egunaren Lagunak, Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba, NOAUA! Kultur Elkartea, Usurbilgo

Sagastia E.M., Usurbilgo Gazte-txea, Sagardoaren Unibertsitatea, Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea, Bizi Sagardoa, Usurbilgo Udala.

Page 5: Sagardo Eguna 2015 (615 alearekin)
Page 6: Sagardo Eguna 2015 (615 alearekin)

NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA#kilometroak15

#Kilometroak15 ekimenaren aldeko elkartasun txoko bat izango du igan-deko XXXIV. Sagardo Egunak Mikel Laboa plazan, Aritzetako izkiñan; Ga-ttunk Tonbola. Opariz ederki hornitua, musikaz girotua eta ekimena umore ezin ederragoz blaituko duten Ana Urdangarin eta Larraitz Izagirre usur-bildarrek animatuko dute, urriaren 4ko jaialdiaren aldeko laguntza bildu nahi duen gunea.

Izagirre eta Urdangarin, Gattunk Ton-bola antolatzeko lanetan dabiltza urte hasieratik. “Berriak gara kontuotan, dena ondo ateratzea espero dugu. Ilu-sio handiz gaude. Sagardo Eguneko tonbola guretzat proba modukoa izan-go da, Santixabeletan hobetzeko”, La-rraitzek NOAUA!ri aipatu dionez. Gogorarazi digutenez, lehenengo tonbola izango da igandekoa, bai-na ez azkena, hurrengo hilabeteotan edizio gehiago antolatuko baitituzte.

SARI MORDOA, GATTUNK TONBOLAN

HELDUENTZAKO TXANDA BEREZIAGattunk Tonbola egun osoan egon-go da zabalik, 11:30etatik aurrera. Eta adi; azken orduan, 18:00etatik 19:00etara, helduentzako tonbola berezia antolatu dute eta. Opari bereziekin. Herritar oro gertura–tzera animatzen dute. “Guraso, haur, heldu, herriko, kanpotar... Denak ongi etorriak izango dira. Ia eguraldiak laguntzen digun eta jendea animatzen den”, Larraitzek NOAUA!ri adierazi dionez. Zuen zain izango dira.

Maiatzaren 17kora itzulita, tonbolara gerturatzen bazarete, euro bateko bo-letoak erosi eta zorte on apur batekin, opari mordoa irabazteko aukera izan-go duzue. “Opari sorta ederra izango dugu, opari potoloak ere bai tartean, musika eta giro polita”, antolatzaileen esanetan. Denetarik izango dute; bizikleta, errealeko baloi eta kamiseta sinatua, telebista, afariak, Pirritx, Porrotx eta Marimototxen opariak, koadroak, ne-kazal etxean asteburua... Otsailean hasi zuten Gattunk Tonbolarako mate-rial bilketa, ezin arrakastatsuagoa izan da. Anak pozarren adierazi digunez, “herria erabat inplikatu da. Edozein unetan gerturatzen zaizkigu herri-tarrak, tonbolarako eskulanak egin dituztela esanez”. Maiatzaren 17an ohartuko zareten moduan, opari es-kaintza anitza ikusi ahalko duzue Ga-ttunk Tonbolan. Herriko komertzioak, Eguneko Zentroa, Gaztelekua... inpli-

katu dira elkartasun ekimen honetan. “Herriak oso ondo erantzun du. Eske-rrak denei bihotz bihotzez”, antolatzai-leen izenean.

Page 7: Sagardo Eguna 2015 (615 alearekin)

Larraitz Izagirre eta Ana Urdangarin ari dira tonbola sustatzen, baina laguntza premian

Gattunk Tonbola prestatu eta bil–tzeko, eta opariak garraiatzeko boluntarioak beharko dituzte an-tolatzaileek igandean. Laguntzeko prest direnek deitu dezatela 633 155 879 (Ana) telefono zenbakira. Zenbaki bera baliatu baita, tonbo-larako opariak utzi nahi dituzuenok. Iganderako material bilketa kanpai-na amaitutzat eman dute antola–tzaileek.

“Sari asko falta dira oraindik”Baina gogoan izan, tonbola berriz antolatuko dute Santixabeletan eta urriaren 4an. Hitzorduotarako opari gehiago beharko dituzte. “Oraindik sari asko falta dira, gehiago behar-ko ditugu. Gauzak behin eta berriz eskatzen jarraituko dugu, beha-rrezkoa da”, aipatu digute Anak eta Larraitzek. Edozein opari ongi eto-rria izango dela aipatu digute.

LAGUNTZA BEHARREAN DIRA

NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA#kilometroak15

GATTUNK TONBOLA ONDOAN… POSTUA ETA DENDAUdaberriko kanpaina koloretsu betean den Gattunk Denda za-balik izango da XXXIV. Sagar-do Egunean. Goizeko 10:30etik arratsaldeko 14:00ak arte, #Kilo-metroak15 ekimeneko materiala ikusi eta erosteko aukera ezin ederragoa izango duzue beraz. Ez dendan bakarrik, baita Gat-tunk Tonbola ondoan, hau da, Ar-gilan saltoki parean jarriko duten postuan ere. Postura gerturatu eta gustuko arroparen bat ikusiz gero, ez kezkatu. Zabalik izango den dendako aldageletan proba-tu ahalko duzue eta. Goizeko 10:30etik 14:00ak arte, zabalik izango da Gattunk denda eta tonbola ondoko stand-a.

Tonbola Sagardo EguneanOrdutegia: 11:30-19:30. 18:00-19:00 artean, helduentzako tonbola berezia.Mikel Laboa plaza, Aritzetako izkiña.Parte hartzeko: euro batean salgai izango diren boletoak erosi.

Hurrengo tonbolak...Egunak: Santixabel jaietan eta urriaren 4ko #Kilometroak egu-nean.Materiala biltzeko epeak zaba-lik: bilketarako deitu 633 155 879 (Ana) telefono zenbakira.

Page 8: Sagardo Eguna 2015 (615 alearekin)

NOAUA! GEHIGARRI BEREZIAelkarrizketa

Sagardo Egunerako girotzen hasteko, hitzordu egokia dirudi “Hamen Bea” antzezlanak.

#Kilometroak15 ekimena aurkezteko iazko azaroan Oiardo Kiroldegian os-patu zen ikuskizunaz oroituko zarete ziur. Barre ugari eginarazi ziguten, tarte batean, Txaramuntoko esketx hartan, bertsotan eta abesten ere ikusi eta entzun genituen Maitere, Paulino, Pako, Iñaki eta konpainiak. Esketx hark soka-luzea ekarri du. Taldea bueltan dator, orduko pertso-naiak eta istorioaren ildoa berresku-ratuta, umorezko antzezlan osatua-rekin. Larunbatean estreinatuko dute 19:00etan Sutegin, sagardotegian girotua egongo den “Hamen Bea” komedia ederra. #Kilometroak15-en aldeko ekimen honetara gonbidatzen gaitu antzezle taldeak. Sagardo Egu-nerako girotzen hasteko hitzordu ezin hobea, bezperako ikuskizun hau.

Nondik atera da izenburua?Alberto Pikabea: “Hamen Bea” Txa-ramuntoko esketx hartan erabili nuen esaldi bat zen. Biltzen hasi ginenean, esaldia bera adierazteko moduagatik, taldeko esaldian bihurtu zen.

Kilometroak-en aurkezpen ikuski-zunean eskaini zenuten emanaldi-tik dator antzezlan hau. Jarraipena da honakoa?Pako Agudo: Ez da bigarren zati bat. Aktoreak ordea berdinak gara. Ema-naldi hartan sortu zen festa girotik, eroso sentitzen garenez, ildo horreta-tik jarraituko dugu.

Emanaldi haren bertsio luzatua izan daiteke?

BARRE-ALGARAK ZIURTATUAK, “HAMEN BEA” SAGARDOTEGI GIROKO ANTZEZLANAREKIN

Page 9: Sagardo Eguna 2015 (615 alearekin)

SARRERAK, LIZARDIN ETA TXIRRISTRANEstreinaldia, larunbat honetanOrdua: 19:00.Tokia: Sutegiko auditorioa.Antzezleak: Maitere Alkorta, Ker-man Errekondo, Mikel Alkorta, Alberto Pikabea, Pako Agudo, Mi-kel Elexpe, Paulino Ibargoien eta Iñaki Agirresarobe.Zehaztasunak: #Kilometroak15-eko aurkezpen ikuskizuneko Txa-muntoren eskenari jarraipena.Sarrera: 3 eurotan Lizardin eta Txirristran.Antolatzailea: #Kilometroak15.

Antzezlaneko partehartzaileak: Maitere Alkorta, Kerman Errekondo, Mikel Alkorta, Alberto Pikabea, Pako Agudo, Mikel Elexpe, Paulino Ibargoien eta Iñaki Agirresarobe.

P. A.: Aurrekoa emanaldi laburra izan zen. Gehiagorako gogoz geratu ginen eta orain emanaldi luzeagoa egingo dugu. A. P.: Jendeak ez dakit gu ikusteko gogoa izango ote duen, guk bai an–tzeztekoa. Iñaki Agirresarobe: Sagardotegi ba-tean giroturiko emanaldia izango da. Sagardo Egunaren bezpera dela eta, Kilometroak-en aurkezpena girotu zuten Txaramuntoko esketx hartako pertsonaiekin.

Zein izan zen aurkezpen ikuskizu-neko esketxaren sorburua?I. A.: Kilometroak15-etik etorri zi–tzaizkigun, 60 urtetik hona gertaturiko pasarte garrantzitsuenak antzezteko eskatuz. Txaramunto garaiko bizitza ez zuela inork ezagutu eta hori plaza-ratzea nahi zutela. Bertso munduko giroa islatu nahi zenez, gurekin ha-rremanetan jarri ziren. Gidoi bat pasa ziguten eta jendea behar zen. Gu ere inguruko jendeari deika hasi ginen. Eta hala osatu zen taldea. Denak ezagunak gara, herriko xelebreenak.

Testuinguru konkretu batean koka-tua dago emanaldia. Dokumentatu beharra izan al duzue?I. A.: Aurreko emanaldirako doku-mentatu beharra zegoen. Gidoia An-tton Aranburuk ekarri zigun eginda. Oraingoa, giro horretakoa da baita, baina fikziozko antzezlana. P.A.: Oraingoa, aurkezpen egun hartan egin genuen bazkaritik dator. Urduritasuna kentzeko hizketan hasi ginen, istorioak kontatzen eta ideiak botatzen. Horrekin guztiarekin Alberto Pikabeak gidoia idatzi eta hortik sortu zen antzezlan hau. Aurreko emanal-diaren antzekoa izan arren, oholtza gainean aurkezterakoan oso ezberdi-na izango da.

NOAUA! GEHIGARRI BEREZIAelkarrizketa

A. P.: Atenporala da. Aurreko emanal-dikoak, existitzen ziren pertsonaiak ziren, oinarri historikoa zuen. Orain-goan, garai bateko, duela gutxiko eta asmatutako istorioak tartekatu ditugu.

Ze sentsaziorekin geratu zineten publikoaren partetik aurreko ema-naldian?I. A.: Jendaurrean ondo pasatzen ari ginen eta batzuk aho betehortz ikusi-ta, konektatu genuela ikusi genuen. Gustura.P. A.: Pentsa, egun hartatik atera da hau dena.

Estreinaldirako zain izango duzuen publikoari zer esan?P. A.: Etortzeko eta ia Sutegi betetzen dugun. Etortzen denak, antzezlana gustukoa izan edo ez, zerbait ezber-dina ikusi duen sentsazioarekin ate-rako da. I. A.: Sutegiko auditorioak duen akustika ona da eta egokia, halako

antzerki motak bertatik bertara ikus-teko.

Page 10: Sagardo Eguna 2015 (615 alearekin)

NOAUA! GEHIGARRI BEREZIAherriko taldeak

20 laguneko koadrila arituko da Sagardo Egunean.

Kide bat baino gehiago bilgunea osa-tu zutenetik gaur arte jardunean izan direnez, Usurbilgo talde beteranoe-na edo ibilbide luzeenetarikoa jorratu duena desegitera doala esan dezake-gu. Aurreko astekarian berri eman ge-nizuen. Urtean zehar Usurbilen ospatu izan diren azoka edo jai egun nagusie-tan, festa erdian izan ditugu, ekime-notara gerturaturikoei, hamaiketako goxo askoa prestatzen. Mimo handiz eskuz eginiko zenbat talo jan ote dira udalerri honetan, lanerako prestuta-sun osoa erakutsi izan duen herritar talde bati esker.

Sagardo eta Erle Egunak, Artisautza eta Santo Tomas Azoketan sarritan gozatu izan digute eskuz eginiko jaki goxookin. Bi hamarkada inguruko ibilbidea osatu duten honetan, agur esatea erabaki dute. Pena handiz, taldetik aipatu digutenez. Baina ezin jardunari jarraipena eman, ez baitago nahikoa jende aurrera segitzeko. Igan-de honetako Sagardo Egunean topa-tuko dituzue, Mikel Laboa plazako ohi-ko tokian. Aldaketarik ez bada, azken aldiz ariko dira talogile lanetan.

Halere, ez lukete taloak prestatzen egon den ohitura desagertzerik nahi. Erreleboa hartzeko gonbita luzatzen diete herritarrei. “Animatu daitezela. Taldea osatuko balitz, martxan jarri arte ahal dugun neurrian laguntzeko prest egongo ginateke”, NOAUA!ri aipatu diotenez. Erabiltzen duten ma-teriala ere uzteko prest daude. Urtee-tan mantendu den ohiturari jarraipena emateko gonbita egina dago beraz.

ERRELEBORIK EZ BADA, TALOGILEEN TALDEA DESEGINGO DA

AUZOLANA ETA ELKARTASUNA, BAT EGINIKGogotik lan egin dute urteotan, beti auzolanean. Mimo handiz lanean eta gustura, hain ibilbi-de oparoa osatzea ahalbidetu dien familia giro ederrean. Eta laguntzen. Talogileena, elkarta-sun taldea ere izan baita. Euskal presoen senideei laguntzera bi-deratu izan dute salmentatik ja-sotako dirua.

Gehienetan lanerako batu izan omen dira, baina noiz edo noiz baita otorduen bueltan ere. Maiat-za hasieran bezala. 20 urteotako

ibilbidea, bazkari eder baten buel-tan borobildu nahi izan zuten. Zen-bait kideek ere merezitako ome-naldia jaso zuten, urteotan eginiko lanagatik. “Oso egun polita izan zen. Sorpresa ederra hartu zuten Garbiñek eta Jexux Marik, aurres-kua eta oparitxo batzuk jasota. Hori dena eta gehiago merezi dute”, tal-detik aipatu digutenez.Bazkarian bertan erabaki zuten igandeko Sagardo Egunean talo-gile lanetan aritzea. Diogun mo-duan, erreleborik ez bada, azken aldiz.

“Animatu jendeari segida ematera, lan polita da. Taldea desagertzea pena li–tzateke”, talogileen esanetan. Interes-dunek jakin dezaten; 20 bat laguneko taldea da talogileena. “8-10 bat taloak zabaltzen aritzen dira, beste bat parri-

llan, beste bi txistorrarekin, beste pare bat saltzen”, taldetik zehaztu digute-nez. Jendea bakarrik ez, herriko talde gisa, materialarentzat egun ez duten biltegi batean beharrean ere badirela diote.

Page 11: Sagardo Eguna 2015 (615 alearekin)
Page 12: Sagardo Eguna 2015 (615 alearekin)

NOAUA! GEHIGARRI BEREZIAtxiritik

Eguerdian txotx berezia egingo dute. Eta mariskadaren zozketa arratsaldean egingo da.

Euskal presoen eskubideen alde-ko elkartasun hitzorduak bere tar-tea izango du urtero moduan, Sa-gardo Egunean. Igande eguerdiko 13:00etarako Mikel Laboa plazara, talogileen postu ingurura gerturatze-ko gonbita luzatu dute Usurbilen Nahi Ditugu bilgunetik. Bertatik abiatuko da segidan, frontoi atzea Askatasuna plazako bolatoki gaineko terrazare-kin lotuko duen giza-katea. Terrazan, “txotx berezia egingo dugu Xomorro, Olatz eta Patxik ere gurekin izan nahi ditugula, baita Sagardo Egunean ere, aldarrikatzeko”.

GIZA-KATEA, HERRIAN FALTA DIRENEZ OROITZEKO

Page 13: Sagardo Eguna 2015 (615 alearekin)
Page 14: Sagardo Eguna 2015 (615 alearekin)

NOAUA! GEHIGARRI BEREZIAagenda

Meza eta gero, hamaiketakoa eta herri kirolak frontoian.

Maiatzak 15, ostirala

n 10:30 Meza nagusia Salbato-re Elizan.

n Ondoren, hamaiketakoa eta herri kirolak frontoian.

n 14:00 Bertso bazkaria Artza-balen.

n 18:30 Kalejira herriko erral-doi konpartsarekin.

OSTIRALEAN, SAN IXIDRO EGUNA

Page 15: Sagardo Eguna 2015 (615 alearekin)
Page 16: Sagardo Eguna 2015 (615 alearekin)

NOAUA! GEHIGARRI BEREZIAagenda

#Kilometroak15-eko jaialdian eskainitakoari segida emango diote larunbat honetan.

Maiatzak 16, larunbata

n 19:00etan, Sutegin.

n Antzezleak: Maitere Alkor-ta, Kerman Errekondo, Mi-kel Alkorta, Alberto Pikabea, Pako Agudo, Mikel Elex-pe, Paulino Ibargoien, Iñaki Agirresarobe.

n Sarrera: 3 eurotan Lizardin eta Txirristran.

LARUNBATEAN, ‘HAMEN BEA’ ANTZEZLANA

Page 17: Sagardo Eguna 2015 (615 alearekin)
Page 18: Sagardo Eguna 2015 (615 alearekin)

NOAUA! GEHIGARRI BEREZIAagenda

Arratsaldean, Elektro Patxaranga taldekoak arituko dira kalejiran. Argazkia: Mikeltxo.

Maiatzak 17, igandea

n 11:30 Irekiera ekitaldia fron-toian.

n Goizean zehar, baserriko, labeldun eta Gipuzkoako Sa-gardogileen Elkarteko sagar-doa dastatzeko aukera. Honez gain, pintxo aukera zabala.

n Arratsaldean zehar, “Elektro Patxaranga” kaleetan zehar.

ETA IGANDEAN, SAGARDO EGUNA!

Page 19: Sagardo Eguna 2015 (615 alearekin)
Page 20: Sagardo Eguna 2015 (615 alearekin)