puntuazioa

39
PUNTUAZIOA Donostiako iturriko uretan kokaina dago Titular bikaina e? Kontua da oso-oso-oso gutxi dagoela baina egon badago. Behintzat hori jakinarazi zuten CSICeko ikertzaileek kromatografiari buruzko kongresu batean Donostian eta Donostiako uraren kalitateaz arduratzen direnek ukatu egin zuten, haien esanean ezinezkoa da Donostia hornitzen duen urtegiaren bidean ez baitago populaziorik. Azkenean metodoaren errorea izan zitekeela onartu dute neurketa egin zutenek. Hala ere metodoa oso baliagarria da uretan oso kontzentrazio txikitan dauden substantziak detektatzeko, hala baieztatu dute Iruñean gehien kontsumitzen den droga kanabisa dela eta Tuteran berriz anfetaminak eta estasia horien arrastoak hauteman baitituzte erreketako uretan. Ana Galarraga, Irrika (2010/05/19)

Upload: sabin-arenaza

Post on 09-Mar-2016

237 views

Category:

Documents


5 download

DESCRIPTION

Andoni Duoandikoetxea

TRANSCRIPT

Page 1: Puntuazioa

PUNTUAZIOADonostiako iturriko uretan kokaina dago

Titular bikaina e? Kontua da oso-oso-oso gutxi dagoela baina egon badago. Behintzat hori jakinarazi zuten CSICeko ikertzaileek kromatografiari buruzko kongresu batean Donostian eta Donostiako uraren kalitateaz arduratzen direnek ukatu egin zuten, haien esanean ezinezkoa da Donostia hornitzen duen urtegiaren bidean ez baitago populaziorik. Azkenean metodoaren errorea izan zitekeela onartu dute neurketa egin zutenek.

Hala ere metodoa oso baliagarria da uretan oso kontzentrazio txikitan dauden substantziak detektatzeko, hala baieztatu dute Iruñean gehien kontsumitzen den droga kanabisa dela eta Tuteran berriz anfetaminak eta estasia horien arrastoak hauteman baitituzte erreketako uretan.

Ana Galarraga, Irrika (2010/05/19)

Page 2: Puntuazioa

PUNTUAZIOADonostiako iturriko uretan kokaina dago

Titular bikaina, e? Kontua da oso-oso-oso gutxi dagoela, baina egon, badago. Behintzat, hori jakinarazi zuten CSICeko ikertzaileek kromatografiari buruzko kongresu batean, Donostian. Eta Donostiako uraren kalitateaz arduratzen direnek ukatu egin zuten; haien esanean, ezinezkoa da, Donostia hornitzen duen urtegiaren bidean ez baitago populaziorik. Azkenean, metodoaren errorea izan zitekeela onartu dute neurketa egin zutenek.

Hala ere, metodoa oso baliagarria da uretan oso kontzentrazio txikitan dauden substantziak detektatzeko; hala, baieztatu dute Iruñean gehien kontsumitzen den droga kanabisa dela, eta Tuteran, berriz, anfetaminak eta estasia, horien arrastoak hauteman baitituzte erreketako uretan.

Ana Galarraga, Irrika (2010/05/19)

Page 3: Puntuazioa

PUNTUAZIOAREN BALIORIK BEHINENAK

1. Irakurketa erraztea

2. Testu idatziaren esanahia argitzea (anbiguotasunak apurtzea)Lehenengo batuketa egingo dugu. Lehenengo, batuketa egingo dugu.

Page 4: Puntuazioa

PUNTUAZIO IKURRAK (1)Hona zein diren, denok dakigun bezala,

puntuazio-ikur nagusiak:

PUNTUA (.) PUNTU ETA KOMA (;) BI PUNTUAK (:) KOMA (,)

Page 5: Puntuazioa

PUNTUAZIO IKURRAK (2)Horiez gain, beste hauek ere nola erabiltzen diren ikasi

behar dugu: ETEN PUNTUAK (…) GALDERA MARKA (?) eta HARRIDURA

MARKA (!) PARENTESIAK ((…)) MARRAK (–…–) GIDOIA EDO MARRATXOA (-) KAKOTXAK edo AIPU MARKAK

(“…” edo «…»)

Page 6: Puntuazioa

PUNTU ETA BEREIZEman dezagun gure testuak bost atal izatea nahi

dugula: GMI delakoa zer den Nola kalkulatzen den Nola sailkatu daitekeen jendea GMIren arabera Zer dakarren GMI altua izateak Zer egin pisu egokia lortzeko

(Bost puntu horiekin, beste horrenbeste paragrafo eraiki daitezke)

Paragrafoak bereizteko, PUNTU ETA BEREIZ (puntua) ikurra erabiltzen da.

Page 7: Puntuazioa

Hamarretik bederatzik ez du ezagutzen bere GMIa

Ekuazio matematiko sinple bat izan daiteke konponbidea gainpisua izan eta arazo horren berri ez dakiten pertsonentzat. Medikuek ezinbesteko parametrotzat jotzen dute Gorputz Masa Indizea (GMI). Biztanleen % 7 baino ez dira, ordea, indize horren berri dutenak.

GMI indizeak –pertsonaren pisua (kilotan), zati altuera (metrotan) ber bi– pertsona bakoitzaren gorputz-egoera adierazten du, nolabait esateko. 1,70 metro luze eta 82 kilo pisatzen dituen gizonezkoaren GMIa kalkulatzea oso erraza da: 82/(1,70)² = 28,37. Baita 1,63 m eta 60 kiloko emakumearena ere: 60/(1,63)² = 22,59.

Loditasuna ikertzeko elkartearen arabera, GMI indizearen barruan hainbat maila bereiz daitezke: 18,5etik behera dagoenean, pertsona horren pisua ez da aski; 18,5etik 24,9ra bitarteko GMIek pisu normala adierazten dute; 25etik 26,9ra bitartean, GMI indizeak lehen mailako gainpisua adierazten du; eta 27tik 29,9ra bitartean, berriz, bigarren mailako gainpisua; 30etik gorako indizeak loditasuna adierazten du. Horraino zifra hotzak. Eta balorazioari dagokionez, zer?

Page 8: Puntuazioa

Adituek diotenez, 25etik gorako GMI indizea duen edozein pertsonak medikuarengana jo beharko luke, argaltzeko laguntza eske. Eskura ditugun azken datuen arabera, 25-60 urte bitarteko hiritarren % 39k 25eko indizea gainditzen du –gainpisua du–, eta beste % 15ek loditasuna du. Horrek esan nahi du pertsona helduen erdiak, gutxienez, arazoak dituela pisuarekin. Gainera, jendeen GMIak gorantz egiten jarraitzen du, etengabe, azken urteotan; bereziki, umeetan eta adineko pertsonetan.

Arazoaren konponbidea ez dago komunikabideetan egunetik egunera agertzen diren metodo bitxietan –alkatxofaren dieta, adibidez, edo han-hemen iragartzen diren sasidieta zein baino zein kapritxosoagoak–, medikuen eskuetan jartzean baizik. Ariketa fisikoa, elikadura orekatua eta bizi-ohitura osasungarriak, horra hor pisu egokia lortzeko errezetarik onenak.

Jabier AgirreARGIA astekaria

2007ko irailaren 9a

Page 9: Puntuazioa

PARAGRAFO BARRUKOAEman dezagun orain gure eskemako laugarren puntua (Zer dakarren GMI altua izateak) garatu nahi dugula. Sei esaldi bururatu zaizkigu:

1. 25etik gorako GMI indizea duen edozein pertsonak medikuarengana jo beharko luke

2. 25-60 urte bitarteko hiritarren % 39k 25eko indizea gainditzen du

3. Beste % 15ek loditasuna du 4. Horrek esan nahi du gutxienez pertsona helduen erdiak

arazoak dituela pisuarekin5. Jendeen GMIak gorantz egiten jarraitu du etengabe

azken urteotan 6. Bereziki, umeetan eta adineko pertsonetan jarraitu du

gorantz GMIak.

Page 10: Puntuazioa

ESALDIAK

Esaldiak dira esanahi osoa daukaten unitateak, beste ezein perpausen laguntasunik gabe. Beraz, aurreko seiak esaldiak dira; beste hauek, ostera, ez:

1. Parkean paseoan ari nintzela2. Ez dela sekula gertatu atentatu bat nire herrian3. Datorren urtean etorriko zaizkigun bezeroak

Page 11: Puntuazioa

Nola lotzen dira esaldiak? (1) Alborakuntza

Esaldiak lotzeko, ez da nahikoa koma soila!!!

Bide nagusia da puntuen bidez lotzea:

Esaldia. Esaldia.Baina badira erabili daitezkeen beste bi ikur ere: puntu eta koma, eta bi puntuak:

Esaldia; Esaldia.

Esaldia: Esaldia.

Page 12: Puntuazioa

Nola lotzen dira esaldiak? (2) Justaposizioa

Gorago esan dugu koma ez dela nahikoa esaldiak lotzeko, bai eta soil adjektiboa erantsi ere. Zergatik? Badelako beste aukera bat, laugarrena:

Esaldia, juntagailua Esaldia.

Page 13: Puntuazioa

JUNTAGAILUAK

• Txakur handiak eta iletsuak gustatzen zaizkit.• Txakur oso handiak edo oso-oso txikiak gustatzen

zaizkit.• Txakur handiak baina maitakorrak gustatzen zaizkit.

Emendiozkoak eta, edoHautakariak edo, edota, ala, nahiz, zeinAurkaritzakoak baina, baizik, baino, ezpada

Page 14: Puntuazioa

25etik gorako GMI indizea duen edozein pertsonak medikuarengana jo beharko luke. 25-60 urte bitarteko hiritarren % 39k 25eko indizea gainditzen du. Beste % 15ek loditasuna du. Horrek esan nahi du gutxienez pertsona helduen erdiak arazoak dituela pisuarekin. Jendeen GMIak gorantz egiten jarraitu du etengabe azken urteotan. Bereziki, umeetan eta adineko pertsonetan jarraitu du gorantz GMIak.

Page 15: Puntuazioa

25etik gorako GMI indizea duen edozein pertsonak medikuarengana jo beharko luke. 25-60 urte bitarteko hiritarren % 39k 25eko indizea gainditzen du. Beste % 15ek loditasuna du. Horrek esan nahi du gutxienez pertsona helduen erdiak arazoak dituela pisuarekin. Jendeen GMIak gorantz egiten jarraitu du etengabe azken urteotan. Bereziki, umeetan eta adineko pertsonetan jarraitu du gorantz GMIak.

Page 16: Puntuazioa

25etik gorako GMI indizea duen edozein pertsonak medikuarengana jo beharko luke. 25-60 urte bitarteko hiritarren % 39k 25eko indizea gainditzen du; beste % 15ek loditasuna du. Horrek esan nahi du gutxienez pertsona helduen erdiak arazoak dituela pisuarekin. Jendeen GMIak gorantz egiten jarraitu du etengabe azken urteotan; bereziki, umeetan eta adineko pertsonetan (jarraitu du gorantz GMIak).

Page 17: Puntuazioa

25etik gorako GMI indizea duen edozein pertsonak medikuarengana jo beharko luke. 25-60 urte bitarteko hiritarren % 39k 25eko indizea gainditzen du, eta beste % 15ek loditasuna du. Horrek esan nahi du gutxienez pertsona helduen erdiak arazoak dituela pisuarekin. Jendeen GMIak gorantz egiten jarraitu du etengabe azken urteotan; bereziki, umeetan eta adineko pertsonetan.

Page 18: Puntuazioa

PUNTU ETA KOMANoiz erabiltzen da puntu eta koma?

Lotzen diren bi perpausak oso gertukoak direnean denborari dagokionez.

Sekulako zaratak esnatu ninduen; ohetik salto egin, eta leihotik begira egon nintzen luzaz.

Lotzen diren bi perpausak oso gertukoak direnean esanahiari dagokionez.

Ezin dut Almodovarren filmik ikusi; ezin dut jasan haren histrionismoa.

Ideia beraren bi alderdi desberdin adierazten dituzten bi esaldiren artean.

Ariketa hau ondo dago; bestea, berriz, erabat gaizki dago.

Page 19: Puntuazioa

PUNTU ETA KOMAEsaldi luze baten barruan dauden esaldiak bereizteko, baldin eta aurretik koma bat edo gehiago erabili badira.

Jendeen GMIak gorantz egiten jarraitu du etengabe azken urteotan; bereziki, umeetan eta adineko pertsonetan.

Gure organismoak ere baditu mugak jakiak kontsumitzeko, pertsonen bizitza arriskuan jarri dezaketen gaixotasunak gerta baitaitezke; adibidez, loditasuna, zirkulazio-arazoak eta bihotzekoak.

Pentsatu: batzuetan, adibidez edo parekoren bat esaldiaren erdian jarri nahi izaten dugu: berdina izango litzateke puntuazioa?

Page 20: Puntuazioa

PUNTU ETA KOMAOndoz ondoko bi esaldiren arteko erlazio batzuk esplizituki markatzen ditugu, tarteki labur berezi batzuen bitartez: BERAZ, BADA, BERRIZ, HALA ERE, ORDEA… Horiekin guztiekin, oso ohikoa da puntu eta koma erabiltzea:

Lurrean beste espezie asko eta asko bizi direnez, biokapazitatearen erdia gainerako espezieentzat utzi beharko dela planteatzen dute adituek; beraz, biztanle bakoitzak 0,9 Ha-ko biokapazitatea du.

Bazekien oso zaila izango zela lertxuna agertzea; hala ere,

bertan igaro zituen hogei ordu, gutxienez.

Page 21: Puntuazioa

BI PUNTUAKNoiz erabiltzen dira bi puntuak?

Bigarren esaldia lehenaren azalpena denean: Atzo, iluntzean, zinera joan nintzen: hori baino besterik ez nuen

egin egun santu osoan.

Bigarren esaldia lehenaren kausa denean: Ezin dut Almodovarren filmik ikusi: ezin dut jasan haren

histrionismoa.

Bigarren esaldia lehenaren ondorioa denean: Ezin dut Almodovarren histrionismoa jasan: ez naiz inoiz joaten

haren filmak ikustera.

Page 22: Puntuazioa

BI PUNTUAKGogoratu bi puntuek beste erabilera berezitu batzuk ere badituela:

Gutunetan, hasierako agurraren ondoren.Agur t’erdi:Zuzendari jauna / andrea:Etxebarria jaun-andreak:

Norbaiten edo nonbaiteko hitzak bere horretan testura ekartzen direnean.Eta dio berak liburuan: “Bi egun eta bi gauez ibili nintzen oihanean noraezean, zeharo galduta.” Honela dio Foruak: “Emakume batek, kontzejuan beste bat zaurituko balu, 15 soseko petxa ordain dezala.”

Adibideak edo zerrendak ematean.Bokalez hasten diren zenbakiak h letraz idazten dira euskaraz, ehun izan ezik: hiru, hamar, hamaika, hamabi, hogei…

Page 23: Puntuazioa

Adibide orokor batLoditasuna ikertzeko elkartearen arabera, GMI indizearen barruan hainbat maila bereiz daitezke: 18,5etik behera dagoenean, pertsona horren pisua ez da aski; 18,5etik 24,9ra bitarteko GMIek pisu normala adierazten dute; 25etik 26,9ra bitartean, GMI indizeak lehen mailako gainpisua adierazten du; eta 27tik 29,9ra bitartean, berriz, bigarren mailako gainpisua; 30etik gorako indizeak loditasuna adierazten du. Horraino zifra hotzak.

Page 24: Puntuazioa

Ideien hierarkiaBera beti da bero; ni(, ostera,) beti hotz.Ni beti naiz hotz; beraz, egunean bost orduz izaten dut berogailua piztuta.

Baina, nola lotu daitezke hiru ideiak?

Bera beti da bero; ni, ostera, beti hotz; beraz, egunean bost orduz izaten dut berogailua piztuta.

Page 25: Puntuazioa

Ideien hierarkia

Bera beti da bero. Ni, ostera, beti hotz; beraz, egunean bost orduz izaten dut berogailua piztuta.

Bera beti da bero; ni, ostera, beti hotz (beraz, egunean bost orduz izaten dut berogailua piztuta).

Page 26: Puntuazioa

Aditz laguntzailearen elipsiaEuskaraz, maiz ezabatzen da aditz laguntzaileetako bat bi esaldi lotzean juntaduraren bidez. Zelan puntuatzen dira elipsi horiek?

Lantokira heldu, eta ordenagailua piztu zuen. Patxik, gelara sartu, argia piztu, eta gorputz bat ikusi

zuen. Gaur, azken kapitulua idatziko dut, eta bibliografia

erantsiko. Monikak bost gol sartu zituen; Mikelek, sei. Monikak bost gol sartu zituen, eta Mikelek, sei.

Page 27: Puntuazioa

Nola puntuatzen da esaldi barrukoa?

Esaldi barruko puntuazio-marka bakarra koma (,) da (eta, zenbaitetan, parentesiak eta marrak).

Page 28: Puntuazioa

Mendeko perpausakPerpaus nagusiaren eta mendekoaren arteko muga ezartzeko, koma:

Nola puntuatu behar den ondo ikasteko, testu asko idatzi behar dira.

Gorago esan dugun bezala, IRALEk lau irakastegi ditu EAE osoan.

Anetoko glaziarrean gora nindoala, pitzadura bat zabaldu zen bat-batean.

Churchill-ek hala eskaturik, gizon gazteak armadara sartu ziren.

Piperrik ere ulertzen ez zuelarik, alde egin zuen zine aretotik.

Page 29: Puntuazioa

Mendeko perpausakBaina ez beti; ez da komarik jarri behar…:

1) Mendekoa galdegaia denean:

Anetoko glaziarrean gora nindoala zabaldu zen pitzadura bat bat-batean. [Noiz zabaldu zen pitzadura bat?]

Izarrak baino maiteagoa zaitudalako idatzi dizkizut poesia hauek. [Zergatik idatzi…?]

2) Perpaus osagarria denean:

Oraindik ez dakit nola irten nintzen onik kinka hartatik. Beti esaten du Lluis Llach dela kantaririk onena. Erregutu ere egin nion egun bat aurreratzeko egin behar

genuen bidaia.

Page 30: Puntuazioa

Mendeko perpausakMendeko perpausa atzean ematen denean, Testu asko idatzi behar dira ondo ikasteko nola puntuatu behar den.

Ondo ikasteko nola puntuatu behar den, testu asko idatzi behar dira.

Gaixorik jartzen naiz ahots desatsegin hori entzuten diodan bakoitzean.

Ahots desatsegin hori entzuten diodan bakoitzean, gaixorik jartzen naiz.

Askoz ere zerbitzu hobea eskainiko genuke utziko baligute geure erara dena antolatzen.

Utziko baligute geure erara dena antolatzen, askoz ere zerbitzu hobea eskainiko genuke.

Page 31: Puntuazioa

Mendeko perpausakBaina…

Zarataka hasi zitzaion, etxean ez zegoelako ogirik. (Zarataka da lehen galdegaia horretan)

Gogor egin behar zaie batzuetan umeei, ez dira-eta gauza bera askatasuna ematea eta edozein gauza egiten uztea.

Page 32: Puntuazioa

Mendeko perpausakMendeko perpaus batean beste mendeko perpaus bat badago, ezin dira komaz bereizi:

Autobus ateoa gidatzeari uko egin ondoren, Ingalaterrako fededun batek bere lana galdu du.

Autobus ateoa gidatzeari uko egin ondoren Ingalaterrako fededun batek bere lana galdu duela jakinda, galdera lotsagabe batzuk bururatzen zaizkit .

Nahi izanez gero, bila joango litzaioke.

Nahi izanez gero bila joango litzaiokeela proposatu zion Maitek Juliori

Page 33: Puntuazioa

Mintzagaiak

Loreari, Chillidaren obra bat oparitu nion. Atzo, hotz handia egin zuen Joarreko

tontorrean. Sarkozy presidentearen ustez, bi egunetan

konpondu daiteke «euskal arazoa». IRALEri dagokionez, aitortu behar dugu

zalantza handikoa duela etorkizuna.

Page 34: Puntuazioa

MintzagaiakErne!: mintzagaia subjektua bera denean, ez da komarik jartzen; edo, bestela esanda: subjektuaren eta aditzaren artean ezin da koma bat bakarrik joan.

Athletic-ek 2-0 galdu zuen atzoko partida. Athletic-ek, jakingo duzuenez, 2-0 galdu zuen atzoko

partida. Amaiak berehala iritsiko zela esateko hots egin zidan.

(Berehala iritsiko zela esateko hots egin zidan Amaiak.)

Amaiak, auto ilara batean ez atzera ez aurrera egin ezinean zegoelarik, berehala iritsiko zela esateko hots egin zidan.

Page 35: Puntuazioa

Lokailuak eta diskurtso antolatzaileak

Esaldiaren hasieran badaude, ondoren koma dutela jartzen dira; erdian badaude, koma artean; bukaeran, aurrean koma dutela.

Hori dela eta, bihar ez dugu eskolarik izango. Bihar, hori dela eta, ez dugu eskolarik izango. Bihar ez dugu eskolarik izango, hori dela eta. Metrorik ez dabil gaur; beraz, autoa hartu beharko dugu. Zer da, izan ere, hitzen bizia? Zinera joatea erabaki zuten. Guk, ordea, ez geunden konforme. Horrela, bada, dena konponduta. ( Horrela bada, dena

konponduta)

Page 36: Puntuazioa

Bigarren galdegaia 1988. urtean argitaratu zuen tesia

Koldo Zuazok, Euskaltzaindiaren Iker sailean.(Zer urtetan, eta non?)

Datorren ostiralean joango naiz oporretan, Varesera.(Noiz, eta nora?)

Page 37: Puntuazioa

Komaren beste erabilera batzuk

a/ Enumerazioak

Isabel, Miren, Ane eta Sara ikusi nituen bart. Ehun irudi ditu liburuak: itzulpenen azalak, liburu

batzuetako ilustrazioak, hainbat artistaren argazkiak... Azken urteotan, bertsolaritza ofizializatu egin da,

nolabait: bertso eskoletan udaletako euskara sailak sartu dira, irakasleak profesionalak dira, beste babes mota batzuk ere badaude...

???? Isabel, Miren, Ane ikusi nituen bart.

Page 38: Puntuazioa

Komaren beste erabilera batzukb/ Tartekiak eta aposizioak

Leo Messik, munduko futbolaririk onenak, hiru gol sartu zizkion Real Madrili.

Zuk diozun hori, oker ez banago, orain dela urtebete gertatu zen.

Etxepare, lehen euskal idazlea, baxenafarra zen. Arguia, bertako hiztun guztiek ahoskatzen duten

izena, Arrigorriagaren kontrakzioa baino ez da. Abuztuaren 19an, asteazkenarekin, hasiko dira herriko

jaiak.

Page 39: Puntuazioa

Komaren beste erabilera batzukc/ Deikia edo bokatiboa

Gazte, ekar ezazu botila bat ur! Aizu, Amaia, zatoz lehenbailehen! Erosi liburua, ama!