puntua | 053 | 2016-03-04 | egubakoitza · 2 puntua. azken lau mendeetan industriak aldaketa...

48
“BIKOTE MODUAN JUAN MARTINEZ DE IRUJO ETA BEñAT REZUSTA, ASPE-KO PILOTARIAK ORAINDIK BADUGU ZER HOBETU” PUNTUA | 053 | 2016-03-04 | EGUBAKOITZA | |

Upload: others

Post on 09-Oct-2020

1 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: puntua | 053 | 2016-03-04 | egubakoitza · 2 puntua. Azken lau mendeetan industriak aldaketa nabarmenak egin ditu. Nagusiak aipatzearren, hauek dira: bapore makina (XVIII), energia

“Bikote moduanjuan martinez de irujo eta Beñat rezusta, aspe-ko pilotariak

oraindik Badugu zer hoBetu”

puntua | 053 | 2016-03-04 | egubakoitza | |

Page 2: puntua | 053 | 2016-03-04 | egubakoitza · 2 puntua. Azken lau mendeetan industriak aldaketa nabarmenak egin ditu. Nagusiak aipatzearren, hauek dira: bapore makina (XVIII), energia

H ez k u n t z a , H i z k u n t z a Po l i t i ka e ta Ku l t u ra Sa i l a k ( H i z k u n t z a Po l i t i ka ra ko Sa i l b u r u o rd e t z a k) d i r u z l a g u n d u ta ko a l d i z ka r i a

|

Argitaratzailea Goiena Komunikazio Taldea Kooperatiba ElkarteaOtalora Lizentziaduna 31 20500 ARRASATELehendakaria Aitor IzagirreZuzendari nagusia Iban ArantzabalZuzendaria Eneko Azkarate

Erredaktore burua Monika BelastegiDiseinu arduraduna Iñaki IturbeEuskara arduraduna Sergio AzkaratePublizitate arduraduna Mireia LarrañagaKluba eta banaketa Marta Leturia

Maketazioa Iñaki Iturbe, Garbiñe Beitia.Publizitatea Mireia Larrañaga, Amaia Mundiñano, Ziortza Martin, Imanol ElortzaAdministrazioa Agurtzane Gaintzarain, Ane Berezibar, Iratxe Bengoa

EgoitZA nAguSiA Arrasate 20500 Otalora Lizentziaduna 31 132 posta-kutxa 943-25 05 05 | Faxa: 943-25 05 [email protected]

PubLiZitAtEA Arrasate 20500 Otalora Lizentziaduna 31 943-25 05 05 | Faxa: 943-25 05 [email protected]

HArPiDEtZA Arrasate 20500 Otalora Lizentziaduna 31Tel.: 943-25 05 05 [email protected] gordailua: SS-1509-2014iSSn: 2443-9738tirada: 4.100 ale

–3 nire txanda kreatibitatea –4 Bat-batean Xabi Hoo –6 irudiz Herria dantzan –8 mundutik ezagutu albania –10 erreportajea amamen lan ahaztua

gogoratzen –16 iritzia – kaixo, etorkizun! – kontsumoan bortizkeria

matxistak al daude?

– Joxe ta Piku – emakumeak intxortan –18 talaiatik koloniako eraso

matxistei buruzko hainbat gogoeta

–20 elkarrizketa beñat Rezusta eta Juan

Martinez de irujo, aspeko pilotariak

24 Bizi –24 osasuna Suizidioa prebeni daiteke –26 kirola ama-semeak elkarrekin

korrika

–28 adituen esanetan Laranja erdirik ez, osoak

hobeto –30 otorduan bertako eta sasoiko

jakiak dituzte Larrinetxe jatetxean

–32 moda Haurdun, eroso eta

apain: egin daiteke –34 motorra Seat 127 autoaren distira –36 gure artistak Javi gil –38 kultura batutaren boterea –

40 liburu artean Historias de Winny de

Puh –41 kantari –42 gure altxorrak oñatiko Foruen plaza –44 komunikazioa goiena app berria, zure

eskura –45 gadgetmania –46 handitzen, handitzen –46 eskulana Harriekin irudiak sortzen –47 jaioberriak

puntua | 053azaLeko aRgazkiaRen egiLea: XaBier urzelai

2 puntua

Page 3: puntua | 053 | 2016-03-04 | egubakoitza · 2 puntua. Azken lau mendeetan industriak aldaketa nabarmenak egin ditu. Nagusiak aipatzearren, hauek dira: bapore makina (XVIII), energia

Azken lau mendeetan industriak aldaketa nabarmenak egin ditu. Nagusiak aipatzearren, hauek dira: bapore makina (XVIII), energia elektrikoa (XIX), automatak eta informatika (XX) eta Internet (XXI).

Bapore makinak eta energia elektrikoak animalien eta gizakien indarra ordezkatu

zuten –tren, ehungailu…–. Automatak eta informatikak lan errepikakorrak modu automatikoan egitea ekarri zuten, prentsa batek lapikoak modu automatikoan ekoiztea ahalbidetuz.

Gaur egun, Internetez elkar komunikatuta dauden sistemek

erabaki propioak hartzeko gaitasuna eskaintzen dute. Adibidez, Amazon bezalako denda birtualetan erosketa bat luzatzen dugun momentuan, bitartekari gabe, produktua biltegitik modu automatikoan irteten da. Horretaz gain, fakturaren eta kobrantzaren kudeaketa automatikoki egiten da. Kudeatzaile eta administratzaile beharrak murriztuz.

Ondorioz, orain arte bezala, lan motek aldatzen jarraituko dutela espero da.

Aldiz, badira ordezkatzeko –automatizatzeko– zailagoak diren lanak: kreatibitate eta inteligentzia sozialarekin loturikoak, besteak beste. Horregatik, talde lanean aritu eta horri probetxu ateratzen dakiten pertsona gaituek aukera handiagoak izango dituzte. ·

orain arte bezala, lan motek aldatzen jarraituko dute

Nestor Arana

Nire txaNda

Kreatibitatea

Page 4: puntua | 053 | 2016-03-04 | egubakoitza · 2 puntua. Azken lau mendeetan industriak aldaketa nabarmenak egin ditu. Nagusiak aipatzearren, hauek dira: bapore makina (XVIII), energia

Xabi Hoobat-bateaN

testua: tXomin madina argazkia: maider sierra

nola doa dagoeneko bosgarrena duzuen bira? Oso ondo. Zazpi kontzertu eman ditugu eta erantzunarekin oso pozik gaude. Jendea etorri da eta gozatzen eta dantzatzen ikusi dugu, eta horrek, musikari legez, poztu egiten zaitu. zela azaldu agertoki gainean ehunka pertsona zeuri so egotearen sentsazioa? Zaila da azaltzea. Itzela da; nire ustez, ez dago antzerakorik, adrenalina goraino igotzen da; bizi beharreko zerbait da. Ni ez naiz oso estudio-zalea, eta, biratik birara, grabazioekin-eta geldi gaudenean, asko igartzen dut faltan kontzertuetako sentsazioa.zer da kontzertu baten azken abestia jo ostean egiten duzu lehen gauza? Arnasa hartzea. Gure kontzertuak ordubete edo ordu eta erdikoak izaten dira, oso frenetikoak, eta esfortzu fisiko handia eskatzen dutenak. Amaitzean, taldekideok elkar besarkatzen dugu, eta arnasa sakon hartu. zein izango litzateke zure ametseko agertokia? Lehen esatean nuen San Mames, baina dagoeneko birritan jo dugu bertan. Estadio handi bat esango nuke, gustatzen zait-eta entzuleak aurrean, atzean eta alboetan egotea. Eskatzen jarrita, Madison Square Garden esango nuke, adibidez.Bi ep, hiru disko... talde moduan zazpi urte bete ez dituzuen arren, beteranoak zaretela esan daiteke! Ez dakit nik... Oso gazte hasi ginen, eta gazte sentitzen gara oraindik. Esango nuke talde beteranoa dela ikasi beharrekoak ikasi dituena, eta, gauza asko egin ditugun arren, gu oraindik ikaste prozesuan gaude. Oso langileak gara, eguneko 24 orduak Enkoren pentsatzen ari gara. zuen gustuko musika euskaraz egiten ez zelako sortu omen zenuten taldea. Baina kontzertu gehiagoren edo kontratu diskografiko sendo baten truke beste hizkuntza baten abestea eskainiko balizuete? Ez dakit etorkizunean zer erantzungo dudan, baina, orain-oraingoz, ezetz esango nuke. Euskaraz sentitzen dugu, euskaraz pentsatzen dugu; eta niretzat, eta uste dut taldekide guztiontzat, gure hizkuntza da era zuzenena eta onena entzuleengana heltzeko, sentitzen duguna partekatzeko. hogei urte barru gaur egungo musika bera egiten ikusten duzue zuen burua? Ez. Zazpi urtetan asko aldatu da egiten duguna, eta ez dut uste inoiz finkatuko garenik. Musika gauza bizia da. Denetarik ikasten da eta guri ere gustatzen zaigu gauzak probatzea; musika bezala, gu ere bizirik gaude. irratian ere entzuten zaitugu, gaztean, ‘akabo bakea’ saioan. ikus-entzunezko komunikazioa ikasi izanaren ondorio? Aurretik ere ibilitakoa naiz beste hedabide batzuetan. Oso gustura nabil, betidanik gustatu zait komunikazio mundua, eta, %100ean ez banabil ere, amets bat betetzea bezala da. Irakasle lanetan ere ari naiz. Zortea daukat gustatzen zaidan hiru alorretan nabilelako: komunikazioan, hezkuntzan eta musikan.ez dizugu benetako aitortzerik eskatuko, baina hoo da benetan zure abizena? Ez, txikitan jarri zidaten goitizena da, 9-10 urte nituela zegoen iragarki bateko hitz-jokotik ateratakoa. Txikitakoa denez, izaera naturalean daukadan izen artistikoa da.zein izan da musikan lortutakorekin erosi duzun azken kapritxoa? Ez naiz oso kapritxo-zalea, baina gitarra akustiko bat izan da. Musikan irabazitakoa bidaietan edo musikarekin lotutako gauzetan erabiltzen dut; milaka gitarra eta piano izango nituzke! ·

Jatorriz bilboko errekalde auzokoa den enkore taldeko abeslaria eta gitarra-jotzailea ‘etour’ izena jarri dioten biran dago murgilduta

4 puntua

Page 5: puntua | 053 | 2016-03-04 | egubakoitza · 2 puntua. Azken lau mendeetan industriak aldaketa nabarmenak egin ditu. Nagusiak aipatzearren, hauek dira: bapore makina (XVIII), energia

puntua 5

Page 6: puntua | 053 | 2016-03-04 | egubakoitza · 2 puntua. Azken lau mendeetan industriak aldaketa nabarmenak egin ditu. Nagusiak aipatzearren, hauek dira: bapore makina (XVIII), energia

irudiz

argazkia: jagoBa domingotestua: eneko azkarate

Dantzarako bilgune bihurtu da Herrixa Dantzan. Elgetako udalaren laguntzarekin, patxi Monterok fin eta su gidatzen du. Hileko azken domeketan egiten dute. azkena, joan zen domekan. Espaloia Kafe antzokian. 60 bat lagun, dantzan edo begira, txertubi taldearen musikari jarraiki. toki askotako zaleak: Debagoiena, Debabarrena, Durangaldea, Bilbo... askotariko dantzak: mazurka, eskotixa, jota, porrusalda, jauziak, korroko dantzak, kontradantzak… Hurrengo hitzordua, martxokoa, 20an, aste Santua dela eta.

Herria dantzan

argazki gehiago ikusteko, eskaneatu Qr kode hau poltsikokoarekin.

6 puntua

Page 7: puntua | 053 | 2016-03-04 | egubakoitza · 2 puntua. Azken lau mendeetan industriak aldaketa nabarmenak egin ditu. Nagusiak aipatzearren, hauek dira: bapore makina (XVIII), energia

puntua 7

Page 8: puntua | 053 | 2016-03-04 | egubakoitza · 2 puntua. Azken lau mendeetan industriak aldaketa nabarmenak egin ditu. Nagusiak aipatzearren, hauek dira: bapore makina (XVIII), energia

Jesus MadinabeitiaAlbanian bizi den eskoriatzarra

Azkeneko urteetan Europako ibilbide turistikoetan azaltzen hasi da Albania. Europako turistak aintzat hartzen hasi dira Balkanetako herrialde honetako hegoaldeko hondartzak, eta iparraldeko mendi malkartsuetara ere zurrunbilotik eta eguneroko presatik aldendu nahi duten turista geroago eta gehiago hurbiltzen da. Izan ere, hiru milioi biztanleko herrialde txiki honek gustu guztietarako eskaintza dauka. Tirana hiriburuan egun batzuk eman nahi dituzten hiritarrendako ere bai. Abiadura oso azkarrean aldatzen ari den hiriburua da; hain azkar, batzuetan badirudi nora doan ez dakiela. Hiriburua era kaotiko eta desordenatuan garatu da eta horren emaitza izan da oso urbanismo bitxia: ez du bere edertasun

estetikoagatik txunditzen, baina enkantu eta izaera oso berezkoak ditu.

albaniak badu, bestalde, ezagutzea merezi duen historia. Herrialdea 40 urtez –1992ra arte– gobernatu zuen erregimen komunista, Europak ezagutu duen basatienetakoa da. Herrialdearen historian

muNdutiK

Ezagutu Albania

8 puntua

Page 9: puntua | 053 | 2016-03-04 | egubakoitza · 2 puntua. Azken lau mendeetan industriak aldaketa nabarmenak egin ditu. Nagusiak aipatzearren, hauek dira: bapore makina (XVIII), energia

erabateko aldaketa ekarri zuen eta munduko herrialde gutxitan izan den isolamendu benetan nabarmena.

Bidaiariari gonbita egiten diot Albaniaren azken urteetako historia ezagutzera. Oso interesgarria da eta bidaian barrena beste era batera ulertuko dira erregimena gainditzea lortu zuten altxor artistikoak,

herrialde osoan dauden bunkerrak –baita leku ezkutukoenetan ere– eta herri erabilerarako biltegi eta lantegitzar zaharrak.

albaniara etorri nahi duten askok segurtasunari buruz galdetzen dute. Albania, oro har, oso herrialde segurua da. Prentsak eta topikoek mesede gutxi egiten diote, eta nahiz

eta egia den arazo asko eta larriak dituela, herritarren segurtasuna ez dago horien artean.

Gainera, albaniarrak oso abegitsuak dira gonbidatuekin. Bidaiaria etxean hartzeko kultura oso errotuta dago oraindik ere. Badute Erdi Aroko kode bat –bereziki gaur egun iparraldeko mendialde urrunenean mantentzen dute,– Kanun izenekoa, eta abegitsua izatea da oinarrietako bat. Egia da, era berean, urteetako isolamenduaren ondorioz, bidaiaria gaur egun oraindik ere gauza exotikoa dela, eta herritarrak beti egoten dira laguntzeko prest.

gjrokater eta Berat hiriek; Gjpeko, Qeparoko, Vunoko, Jaleko eta Drhirmadeseko hondartzek; Valbona, Theth eta Tamara mendiek; eta Koman lakuak asko dute eskaintzeko. Hori bai, argi ibili; izan ere, Albania ez da publiko guztiarendako moduko lekua. Albanian ez da presarik izan behar, begiratzeko leku bat da, ulertzen saiatzekoa eta bakarra egiten duten detaileetan erreparatzeko geldialdiak egitekoa.

Albania ulertzeko, begiratzen jakin behar da. Ireki begiak eta entzun arimarekin. Bidaia on! ·

tirana hiriburuko Skanderbeg plaza.

Hondartza ederrek eta mendi altuek erakartzen dituzte bisitariak.

aRgazkiak:JeSuS Madinabeitia eta www.wikiPedia.oRg

puntua 9

Page 10: puntua | 053 | 2016-03-04 | egubakoitza · 2 puntua. Azken lau mendeetan industriak aldaketa nabarmenak egin ditu. Nagusiak aipatzearren, hauek dira: bapore makina (XVIII), energia

erreportajea

Amamen lan ahaztua gogoratzenalicia gartzia argazkilariak elgetako 18 amama euren ilobekin bildu ditu Martxoaren 8an ikusi ahal izango den argazki-erakusketan. emakume hauek egindako lan gogorra, sarritan gutxietsia, euren lanbideak irudikatuta erakutsi nahi izan du argazkilariak.testua: josu BilBao argazkiak: alicia gartzia

angileak dira eta izan dira emaku-meak, eta hori islatzen saiatu da Alicia Gartzia argazkilaria. Debagoienean hainbat eta hainbat ekintza egingo dira, Emakumeen Egunean, baina Elgetako herriko plazan oso erakusketa berezia ikusteko aukera izango dute herritarrek. Emaku-meen lana gutxietsia izan da, sarritan, nahiz eta etxetik kanpo eta etxean ere egin behar izan duten lan. Hori islatzen dute Elgetako 18 amama langi-leren jarduna erakusten duten 18 argazkiek. Iru-di hauetan, amamak eta euren ilobak batu nahi izan ditu argazkilariak: “Nesken kontua da. Lehen-go lanak eta gaur egungo lanak, eta prozesu hori nola doan erakutsi nahi nuen. Emakumeen artean nola doan ikusteko, eta ilobek ikus dezaten ama-mek ze lan egiten zuten. Gehienek ez dakite euren amamek egin duten lan hori guztiori”, azaldu du Gartziak.

“Orain dela hamar urte beste erakusketa bat egin nuen Emakumeen Egunerako ere. Emaku-meak euren lanetan azaltzen ziren, Elgetan. Gero, beste gauza bat egiteko buruari bueltak ematen hasi nintzen. Hasieran, nire ideia zen ilobek euren amamei lanean argazkiak ateratzea, euren antzi-nako lanetan. Baina gauzatzeko oso zaila zela konturatu nintzen, eta, azkenean, nik argazkia egitea eta eurak ilobekin azaltzea pentsatu nuen”, azaldu du argazkilariak.

askotariko lanak Nahiz eta emakume hauek ez dituzten lanbide zehatzak izan, egindako lana azpimarratzekoa dela azaldu du Alicia Gartziak. Umeak zaintzea, etxeko lanak egitea, baserria aurrera eramatea, tailerrendako lan egitea... Elge-tako emakume hauen istorioak harritzekoak direla azpimarratu du argazkilariak: “Niretako, sorpresa handia izan da argazkiak egiten nituen heinean zenbat eta zenbat gauza zuten kontatzeko amama hauek. Ez zioten euren lanari garrantzirik ematen, gainera, eta horrek pena eman zidan. Lan izugarria egin duten emakumeak dira, eta oso lan gogorrak. Ordu asko sartu behar izan dituzte, eta, gainera, etxean egin behar izaten zuten lan guztia ere... Eurendako normala zela eta ez dutela ezer kontatzeko uste dute. Baina kontatzeko asko eta asko dute”.

Erakusketan azalduko diren 18 amama langi-le horietako bosten istorioak bildu ditu PUNTUAk, euren lehengo lanbideak eta bizimoduak ezagu-tzeko asmoarekin.

saio Berezia goienan Martxoaren 8an, Alicia Gar-tziaren erakusketan oinarrituta, 30 minutuko dokumentala eskainiko du Goiena Telebistak. Erakusketako bost amama helduenek euren antzi-nako zereginen eta euren lehengo bizimoduaren berri emango dute. ·

l

10 puntua

Page 11: puntua | 053 | 2016-03-04 | egubakoitza · 2 puntua. Azken lau mendeetan industriak aldaketa nabarmenak egin ditu. Nagusiak aipatzearren, hauek dira: bapore makina (XVIII), energia

u rteetan sakristau ibili da Benedikta Bergaretxe Elgetako elizan: “abadeari

bere liburuak eta kaliza behar den moduan ipini, argiak piztu, eta horrelako lanak egiten. Elizan gauza asko egoten dira egiteko. paperak banatu, limosna batu, eta horrelakoak. Ordua denean kanpaiak jo, eta, norbait hiltzen denean ere, orain artean nik jo izan ditut kanpaiak. Ez dakit orain norbaitek hartuko duen ardura... ni orain dela urte pila bat hasi nintzen eliza garbitzen. Ez naiz gogoratzen ondo noiz hasi nintzen, baina gaztetik. premia zegoen, eta hasi nintzen”.

Benedikta Bergaretxek aurretik egon zen sakristauarengandik ikasi zuen elizan egin beharreko lana: “nola egiten zuen begiratzen nuen, eta horrela ikasi nuen”.

Baserrian ere lan mordoa egindako emakumea da, eta bizitzan ez duela soldatarik jaso azpimarratu du Bergaretxek: “Ez dut inoiz soldatarik jaso, ezkondu eta gero baserrian beharra zegoela ikusi nuen eta. Haurtzaroan eskolara batzuetan joateko aukera izan nuen; hala ere, baserrian lan egitea tokatu zitzaigun, aita gaixorik izan genuelako. Belarra eramaten eta basoan ere ibiltzen ginen. aitak ezin zuenez lanik egin, anai-arreba guztion artean egiten genuen dena. Gero, nebak alfan sartu ziren, Eibarren, eta ahizpa biak gelditu ginen baserriko lanak egiten”.

aldaketa gizartean“asko aldatu dira gauzak, baina gehiago aldatu beharko lirateke. Lehen, orokorrean, emakumeek egiten zituzten etxeko lan guztiak. Lehen, esaten zuten gizonek gauza batzuk eta emakumeek beste batzuk egin behar zituztela, eta ni ez nengoen horren alde. Zergatik ez dute gizonek emakumeen lana egin behar? Gurean denek ikasi zuten. Hiru mutil eta neska bat izan ditut, eta laurek eskerrak ematen dizkidate. Eskerrak berdintasun hori erakusteagatik”, dio Bergaretxek.

benedikta bergaretxe eta bere iloba, elgetako elizan.

benedikta bergaretxesAkristAuA

“Orain dela urte pila, gazte nintzelarik, hasi nintzen eliza garbitzen”

puntua 11

Page 12: puntua | 053 | 2016-03-04 | egubakoitza · 2 puntua. Azken lau mendeetan industriak aldaketa nabarmenak egin ditu. Nagusiak aipatzearren, hauek dira: bapore makina (XVIII), energia

erreportajea

a zula baserrian jaiotakoa da Mertxe Elortza. Zazpi anai-arrebatan gazteena,

anaia nagusiak hartu zuen baserria, eta besteak apurka ezkontzen joan ziren. “ni 21 urterekin ezkondu nintzen eta baserri batetik beste batera mugitu nintzen. Hemen ere baserriko lanak egiten nituen. Baina emakumeok etxetik kanpo, baratzean ere, eta etxe barruan egin behar izaten genuen lan. animaliak zaindu, baratzean ibili, bazkaria prestatu... Baserriko bizimodua generaman, baina herrira ere gerturatzen ginen. astoarekin esnea ekartzen genuen, adibidez”.

Baserrian moldatzea berez ikasten zutela azaldu du Elortzak: “arropak garbitzen, baratzean ibiltzen, behiak jezten, bazkaria prestatzen, aste osorako ogia egiten, basoan ere lan egiten... berez ikasten ziren baserrian, denetarik egin behar zen eta. Hala ere, gustura bizi ginen. Denon artean ateratzen genuen baserria aurrera. Baserrikoa beti izan da lan gogorra. Orain gutxiago, baina beti izan da gogorra. Egiten genuen lan guztiagatik goserik ez dugu pasatu, behintzat”.

azokaraEibarrera, azokara, astean behin joaten ziren, autobusez, baserriko

produktuak saltzera: “azokara denetarik eramaten genuen saltzeko. Gero, etxerako ere behar genituen gauzak ekartzen genituen bertatik bueltan. Baserriko gauzak bagenituen, baina beti falta izan dira beste gauza batzuk: gailetak, azukrea... normalean, emakumeak joaten ginen azokara. Gizonen bat ere ibiltzen zen, baina gehienak emakumeak ginen”.

Mertxe Elortzak azpimarratu du auzokoek elkarri gehiago laguntzen ziotela lehen: “Lehen, auzoetan elkarri gehiago laguntzen genion gaur egun baino. Lana zela-eta, garia jotzera, gaixoren bat bazegoen... Gaur egun, hori galdu egin da”.

mertxe elOrtzabAserritArrA

“azokara, normalean, emakumeak joaten ginen”

Lau belaunaldi. mertxe elortza, alaba, iloba eta birbilobekin.

12 puntua

Page 13: puntua | 053 | 2016-03-04 | egubakoitza · 2 puntua. Azken lau mendeetan industriak aldaketa nabarmenak egin ditu. Nagusiak aipatzearren, hauek dira: bapore makina (XVIII), energia

pilar ruiz de egino eta bere iloba, ardiak zaintzen elgetan.

hamar anai-arrebatatik bigarrena izan zen pilar Ruiz de Egino, eta

baserrian lana gogotik egitea egokitu zitzaion: “Lana gogorra izan da benetan baserrietan. Hamar anai-arreba, aita eta ama, aitona eta amona... lan asko zegoen etxean”.

adibidez, artzain ibili zen. “artzain ere ibiltzen nintzen, ardi asko genituen eta. artaldearekin belardietan ibili, gero etxera etorri, eta esnea eskuekin batu behar izaten genuen. Gaztak egiten genituen etxean. Gero, gaztak astoarekin Martintxonera eramaten genituen, bertan saltzeko. ardiekin, behiekin, oiloekin, ez

genuen goserik pasa, nahiz eta jende asko egon etxean. Denetik egiten genuen baserrian: soloan, basoan, abereekin...”, azaldu du pilar Ruiz de Eginok.

postari lanetan ere baipilarren aita postaria zen, angiozarren, eta sarritan zaldiarekin Bergarara joan behar izaten zuen banaketa egitera: “Egunero joaten nintzen Bergarara. Zapatu edo domeka izan, elurra izan, euria izan, berdin zuen. Esnea eramateaz gain, kartak ere eramaten nituen. Zaldiarekin Bergarara joaten nintzen, 16 urterekin, kartak eramatera, eta esnea eta etxeko

barazkiak banatzera. 08:30ean abiatzen nintzen angiozartik karroarekin. Marmitak eramaten genituen, eta gero, esnea etxez etxe banatzen genuen. Baserrian 6 edo 7 behi izaten genituen”.

Etxeko hamar anai-arrebetatik bigarrena izanda, umeak zaintzen ere lan egin behar izan du Ruiz de Eginok: “umeekin lan handia egin behar izan dut. Etxekoak hamar ginen, eta nireak ere beste lau izan ditut ondoren. Eta beste ume batzuk zaintzen ere egin nuen lan. tabernan ere lan egindakoa naiz, sukaldean egiten nuen. Izan ere, ezkondu nintzenean, baserritik kalera mugitu nintzen bizi izatera”.

pilar ruiz de eginOArtzAinA

“nahiz eta asko izan, etxean ez genuen goserik pasa”

puntua 13

Page 14: puntua | 053 | 2016-03-04 | egubakoitza · 2 puntua. Azken lau mendeetan industriak aldaketa nabarmenak egin ditu. Nagusiak aipatzearren, hauek dira: bapore makina (XVIII), energia

erreportajea

miren Lorea billar bordatzen, iloba orratzari begira dagoen bitartean.

txikitatik baserrian lan egin behar izan du Miren Lorea Billarrek. 6 urterekin eskola

eta baserriko lanak uztartzen zituen: “Eskolan neskak bakarrik egoten ginen, eta eskuko lanak ere egiten genituen. Mojekin hasieratik hasi ginen josten. niri gustatu egin zitzaidan eta 11 urterekin Eibarrera joan nintzen, barnetegira. Goizetan eskolara joaten nintzen eta arratsaldeetan, bordatzen ikastera. Etxe partikular baten ibiltzen nintzen josten. Bertako emakumea bordatzailea zen, eta berak erakusten zidan. asko ibili ginen horrela, baina baserrikoak bi bakarrik; besteak Eibarko aberatsen alabak ziren”.

Eskolak eta eskulanak uztartzen zituzten Eibarko barnetegian: “Goizean goiz jaikitzen ginen, eta gosaldu ostean eskolara joaten ginen. Goizean ez genuen errekreorik izaten, eta gero, bazkalostean, eskulanak egiten genituen. Etxera Gabonetan eta uztaileko oporretan bakarrik etortzen ginen. 15 urte bete arte horrela egon nintzen”.

lan eta lan“Baserriko lanetan emakumeek eta gizonek ez genituen lan berdinak egiten. Hala ere, guk gizonezkoen lanak ere egiten genituen; baratzean ibiltzen ginen, adibidez. Gizonek, ordea,

ez zituzten etxeko lanak egiten, emakumeok bakarrik, eta guk ez geneukan etxetik kanpo gure artean batzeko ia unerik. Lana eta lana zen gurea. Lagun batzuk erromeriaz erromeria ibiltzen ziren, eta nik ezin izan nuen hori egin. Gaztaroa ezin izan nuen hainbeste disfrutatu, lan egin behar izaten nuen eta. Izan ere, sukaldaritzan eta zerbitzatzen ere ibilitakoa naiz, Martintxon”, azaldu du Billarrek.

azken belaunaldiek euren amamek egindako lana ez dutela horrenbeste baloratzen ere adierazi du elgetarrak: “Oraingo gazteek ez dakite ze lan egin dugun. tontakeriak direla uste dute, baina ez dira”.

miren lOrea billarbordAtzAileA

“gaztaroa ezin izan nuen hainbeste disfrutatu, lanagatik”

14 puntua

Page 15: puntua | 053 | 2016-03-04 | egubakoitza · 2 puntua. Azken lau mendeetan industriak aldaketa nabarmenak egin ditu. Nagusiak aipatzearren, hauek dira: bapore makina (XVIII), energia

josefina Sarasua 16 urterekin hasi zen bere etxeko sukaldean

grabatzaile lanak egiten: “Marrazkiarekin hasi nintzen. Eskolan maisuek irakatsi ziguten lamina handietan marrazkiak egiten, eta ikasteko abilezia edo gustua zutenak irakasleek aukeratzen zituzten grabatzen irakasteko. Eibarren grabatzen ikasten nuen, eta gauean etortzen nintzen etxera. piezak grabatzen nituen. Lehenengo, zulatu egiten ziren, eta gero, puntzoiarekin marrazkiak egiten ziren. urre-haria erosi behar genuen horretarako, Eibarren. Ordu asko egiten nituen, ez gaur

egun bezala, 8 ordu bakarrik egiten direla. Beharra zegoenean, gauera arte ere ibiltzen nintzen grabatzen”.

Grabatzen ibiltzen zirenak asko izan ziren garai haietan. Sarasuak, adibidez, Eibarko hiru enpresarendako egiten zuen lan: “Beharraren arabera ordaintzen zuten. Eibarren etxe guztietan zegoen grabatzaileren bat. Gero, enpresek kanpora bidaltzen zituzten grabatuak. ni Elgetan ibiltzen nintzen grabatzen, eta, adibidez, toledo ipintzen nuen piezan”.

etxean ere langileamarekin eta anaiarekin bizi izan zen Josefina Sarasua, ezkondu

arte, eta hirurek tailerrendako egiten zuten lan: “amak tailer baten egiten zuen lan, eta egun guztia ematen zuen etxetik kanpo. Horregatik, sukaldeko lanak ere nik egiten nituen etxean. Derrigorrez ikasi behar izan nuen. Geroago, Eibartik Elgetara mugitu ginen, anaiak hemen egiten zuelako lan”.

Ezkondu ostean, grabatzeari uko egin behar izan zion Josefina Sarasuak, etxean zuen lan pilagatik: “Ezkondu ondoren urtebete gehiago egin nuen grabatzen, baina, gero, umeak zaindu behar izan nituen, eta, azkenean, laga egin nuen. Gero, etxean nahikoa lan nuen lau seme-alaba zaintzen”.

JOsefina sarasuaGrAbAtzAileA

“ezkondu ostean grabatzaile lana laga behar izan nuen”

josefina Sarasua bere bi ilobekin, grabatzeko materialarekin.

puntua 15

Page 16: puntua | 053 | 2016-03-04 | egubakoitza · 2 puntua. Azken lau mendeetan industriak aldaketa nabarmenak egin ditu. Nagusiak aipatzearren, hauek dira: bapore makina (XVIII), energia

duela egun batzuk, amak aitormen txiki bat egin zidan: “Aurtengo Mobile World Congress-ean, sakelakoak ordenagailua ordezkatuko omen duela esan dute, eta horrek pena ematen dit”. “Pena? Zergatik?”, galdetu nion.

“Ordenagailua erabiltzen dakit orain, eta ez dut nahi desagertzea”. Gizartearen aldaketen abiaduraren aurrean, pena, aizue. Ez da arin hartzeko sentimendua. Izan ere, beldurra izan zitekeen, edo gorrotoa, edo estutasuna. Baina ez: pena adierazi zuen amak, eta horrek kemena adierazten duela esango nuke. Bejondeizula, ama!

Gizartea azkar aldatu da azken urteetan. Guretzat ezinezkoak ziren gailuak, egoerak, komunikazioa eta lanpostuak sortu dira. Baumanek likido izenondoa jarri zion aldaketa bizien gizarteari:

muga lausoak ditu, etengabe mugitzen da eta egoeretara moldatzen da. Horrelakoak izan beharko ginateke, eta horrela hezi behar ditugu geure etorkizuneko belaunaldiak.

Etorkizunera begiratzen dugunean, beldurra, gorrotoa eta estutasuna aldera batera utzi

beharko genituzke –baita pena ere, amatxo–. Etorriko dena baliatu eta egunero ikasteko ditugun aukerak erabili behar ditugu. Long Life Learning-a ez da aukera bat, behar bat baizik.

Baina ez ahaztu badirela aldatzen ez diren gauza batzuk; irratia, esaterako. Disketea, CDa eta pendrive-a desagertzen doazen bitartean, irratiak geure artean dirau. Gainera, gizartearen aldaketen eta ezaugarrien gainetik, gu geu gaude; zu zeu zaude. Ez ahaztu etorkizun hitzan ZU zaudela. ·

Kaixo, etorkiZUn!

Beldurra, gorrotoa eta estutasuna alde Batera utzi Behar ditugu

HaiNbat aburu

Amaia Arroyo

eztabaida

Kontsumoan bortizkeria matxistak al daude?Setem gobernuz kanpoko erakundeak ondorioztatu du andreen %42k jasaten dutela itxura fisikoarekin lotutako indarkeria.

AmetsBeltran de Gebaraberdintasun tek.

Bai, eta zalantzarik gabe! Kapitalismo heteropatriarkalak emakumeoi, gure gorputza ez onartzearen eta edertasun eredu jakin bat inposatu eta ez lortzearen ondorioz kontsumiarazten diguna, zer da, ba, ez bada indarkeria? Eta gizartean, emakumeok arrakasta lortzea, besteak beste, gizonen gustuko izatearekin zuzenki lotua egotea zer da, ba, ez bada indarkeria matxista?

ArantzaSantestebankomunikazioan aditua

Kontsumo eredu kapitalistak bere horretan darama mota guztietako bortizkeria; berez, indarkerian oinarritutako harreman bat baino ez da. Hala, publizitatearen bidez lortzen da kontsumoa ohitura bihurtzea, eta, zentzu honetan, sistema heteropatriarkala hedatzeko ezinbesteko tresna dela esango nuke. Kontsumoa, bere horretan, matxista da, estrategia kapitalistaren parte banaezina delako.

16 puntua

iritzia

Page 17: puntua | 053 | 2016-03-04 | egubakoitza · 2 puntua. Azken lau mendeetan industriak aldaketa nabarmenak egin ditu. Nagusiak aipatzearren, hauek dira: bapore makina (XVIII), energia

joxe ta piKu

Iñaki San Miguel

errematea

Emakumeak IntxortanEmakume erresistente eta errepresaliatuek merezitako omenaldia jasoko dute Intxortako erresistentzia egunean. Maiz, isilean pasa da emakume haiek egindako lana, eta jasandako sufrimendua. Damu bat badut, izeba nuen Felipa Etxebarria aramaioarrari grabagailu bat aurrean ez jartzea. Hark ere bazuen zer kontatua.

1936an, telefonista lanetan zebilen Aramaion. Uztailaren 18an altxamenduaren berri ematen zuen deia jaso zuen Felipak, baina, nahita, behar baino beranduago jakinarazi zien mezua karlistei. Era horretan, nazionalista eta errepublikanoei denbora emanez.

Egindakoagatik, urtebete geroago, atxilotu eta espetxean sartu zuten Gasteizen. Noizean behin, Felipa eta gainontzeko emakume presoak Dato kalera ateratzen zituzten, ilea motz-motz eginda eta metxoi gorri bat zintzilik zutela. Iraina, umiliazioa, zigorra… horrelako makina bat adibide izango da Intxorta egunean. ·

Maria Agirre

MireiaLarrañagakomertzial zuz.

publizitatean, horri dagokionez, oraindik gauza asko daude aldatzeko. Iragarkietan ikus daiteke, esate baterako, etxeko lanak edo umeen zaintza, kasu askotan, emakumeenak direla oraindik ere. Horrenbestez, gaur egun aldarrikatzen ari garen rolen banaketa publizitatean oraindik ere da ez da betetzen, askotan. uste dut kontzientziazio lan handia dagoela egiteko.

AsierArrietaPublizitatean aditua

Gizartean, zoritxarrez, oraindik ere arlo guztietan daude ukitu matxistak. publizitatean uste dut sentsibilizazio handia dagoela eta profesionalen aldetik ere saiatzen dira errespetuz jokatzen; agentzia askok kontrol zorrotzak izaten dituzte. Hala ere, telebistan eta zinean ere gauza asko ikusten dira, eta arazoa ez dator publizitatetik bakarrik. telebista saio askotan ere bortizkeria egoten da.

Page 18: puntua | 053 | 2016-03-04 | egubakoitza · 2 puntua. Azken lau mendeetan industriak aldaketa nabarmenak egin ditu. Nagusiak aipatzearren, hauek dira: bapore makina (XVIII), energia

2015eko San Silvestre gauean, Kolonian, Alemanian, jai giroan urte amaiera ospatzen ari ziren bitartean, ehunka emakumeri modu desberdinetan eraso egin zieten, antolatuak ziruditen gizon-taldeek. Talde horiek arabiar eta afrikar itxurazko pertsonek osatzen zituzten. Hala ere, hilabete eta erdi pasa eta gero, ez poliziak ez fiskaltzak ez dute egun hartan gertatutakoari buruzko txosten oso bat argitaratu. Neurri baten, behintzat, laino artean jarraitzen dugu gertatutakoaren aurrean.

otsailaren 15ean, ulrich Bremen Koloniako fiskal buruak, Deutsche Presse Agentur-i adierazitakoaren arabera, 73 pertsona susmagarri daude egotziak: 30 marokoar, 27 aljeriar, 3 alemaniar, eta beste hamahiruak, Irak, Siria, Tunisia, Libia, Iran eta Montenegrokoak. 13, eraso sexualak egiteagatik izan dira. Gizonetako bat presoaldi prebentiboan dago.

Guztira, 1.075 salaketa egin dira, 467 eraso sexualengatik. Besteak, lapurretengatik.

emakumeen aurkako eraso sexista hauek egoera sozial eta politiko konkretu baten barruan gertatu dira, gobernu alemaniarraren errefuxiatuekiko politikaren inguruko eztabaida pil-pilean zegoenean. Aldi berean, erasotzaile gehienak atzerritarrak izateak ahalbidetu du eztabaidak eraso matxistetatik harago dauden gaietara zabaltzea; askotan, beste gai horiek lehentasuna hartu dute. Bestalde, eztabaidetan iritzi espektro oso zabalak parte hartu du, eskuin muturretik ezkerrera, eta, bereziki, talde feministek eta arrazakeriaren aurka eta etorkinen eskubideen alde borrokatzen direnek.

Koloniako eraso matxistei buruzko hainbat gogoeta

Agustin UntzurruntzagaGipuzkoako sos Arrazakeria

taLaiatiK

18 puntua

Page 19: puntua | 053 | 2016-03-04 | egubakoitza · 2 puntua. Azken lau mendeetan industriak aldaketa nabarmenak egin ditu. Nagusiak aipatzearren, hauek dira: bapore makina (XVIII), energia

Caroline Fourest frantziar kazetari feministak, Kolonian gertatutakoari buruzko kronika baten, amesgaizto baten aurrean gaudela esaten zuen. Lehenengo, erasoak pairatu dituztenentzat. Baita han egon barik eta ezer egin gabe ondorioak sufrituko dituzten atzerritarrentzat ere. Eta baita gaiari buruz modu serio eta zintzoan eztabaidatu behar dutenentzat ere. Nola berba egin gaiari buruz, aldi berean etorkinekiko eta errefuxiatuekiko jarrera ezkorrak indartu barik? Nola ekidin, alde batetik, Ekialdekeria eta xenofobia, eta bestetik, erlatibismo kulturala?

gertatutakoa –jai giroan zeuden emakumeen aurkako eraso sexistak eta lapurretak– indar osoz salatu behar dugu, edozein izan erantzuleak, bertakoak edo kanpokoak, leku batekoak edo bestekoak, matxista erasotzaileak direlako. Baina ezin dugu ondorioztatu erasotzaileen jatorri nazional bera duten pertsona guztiak erasotzaileak direnik.

Matxismoa globala da. Ez da gizonezko konkretu batzuen patrimonioa. Biolentzia misoginoa kultura eta erlijio guztien barruan gertatzen da, nahiz eta testuinguru diferenteetan forma propioak hartu. Baina funtsa, emakumeen menperatzea, berdina da,

modu batean edo bestean gauzatu. Matxismoaren aurkako borrokan, berezitasun horiek derrigorrez kontuan hartu beharko ditugu, baina oker ibiliko ginateke matxismoa besteen, diferenteen arazo bat dela soilik pentsatzen badugu, gu ukitzen ez gaituena.

mendebaldean matxismoaren aurkako borrokan aurrerapauso batzuk izan dira. Legeek berdintasuna aldarrikatzen dute; emakumeen aurkako irainak, erasoak eta biolentziak delituak dira. Emakumeekiko biolentziaren aurka legeak egin dira. Hori oso garrantzitsua da, eta, konparazioz, mendebaldearen berezitasun bat. Aurrerapauso horiek defendatu egin behar ditugu, eta mendebaldeko estatuetara etortzen den orok hori guztiori errespetatu beharra dauka. Giza eskubideen errespetuan eraikitako gizarte batek derrigorrez ekidin beharko du emakumeen menpekotasuna, nahiz legeetan edo ohituretan oinarritu. ·

gizarte batek derrigorrez ekidin behar du emakumeen menpekotasuna

matxismoa globala da, ez da gizonezko konkretu batzuen patrimonioa

puntua 19

Page 20: puntua | 053 | 2016-03-04 | egubakoitza · 2 puntua. Azken lau mendeetan industriak aldaketa nabarmenak egin ditu. Nagusiak aipatzearren, hauek dira: bapore makina (XVIII), energia

handiekin nabilela. Beste modu batean esateko, kaka eginda nagoela [Barre].bide batez... elkarrizketa hau euskaraz egin gurako nizuke. irujo: Niri baino amorru handiagoa ez dizu emango, seguru. Beñat rezusta: Kontuz zer esaten duzun euskaraz, dena ulertzen du eta.irujo: [Barre] Poliki berba eginez gero, bai. Gaztetan Iberon ez nuen euskaraz ikasteko aukerarik izan, ondoren saiatu nintzen nire kabuz ikasten, baina utzi egin nuen. Nire arazoa da lotsa handia pasatzen dudala euskaraz berba egiten. Eta lotsa hori ez dut gaindituko. beñat, zelan erreakzionatu zenuen eskuz binako txapelketan bikote izango zinetela jakindakoan? rezusta: Poztasun handiaz, baina, aldi berean, horrek zekarren ardurarekin. Juan bezalako pilotariak hor ibiltzen dira urtero, finalerdietan, finalean... Eta banuen zalantza, harekin jokatuta nik zer-nolako maila emango nuen. Baina orain artekoa oso ondo doa; ea horrela jarraitzen dugun.bikoteak antolatzeko orduan, pilotariok baduzue zeresanik? irujo: Batere ez. Enpresetako arduradunak batzen dira, eta bikoteak egiteko orduan txapelketa

oizeko hamarrak jota Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Martitzen buruzuri bat da, eta Juan Martinez de Irujok (Ibero, 1981) eta Beñat Rezustak (Bergara, 1993) pilota aukeraketa dute ordu eta erdi barru. Tartean, baina, entrenamendu saio bat egin gura dute, Jokin Etxanizek lagunduta. Kuriosoa da, oraindik ere, Irujo moduko pilotari bati kantxan zuzenketak egin behar izatea, baina Aspeko kirol zuzendariak ez du horretarako erreparorik. Irujok marmarka onartzen ditu zuzenketok; bistakoa da ondo konpontzen direla. Bitartean, Rezusta isilik dago, atzeko koadroetan, berotzen. Ze ezberdinak diren bi pilotari hauek, eta zelako txapelketa egiten dabiltzan. Datorren astean hutsetik hasiko dira, finalerdietako fasean.Juan, esan didate elkarrizketa hau partidu garrantzitsu baten atarian eginez gero, galderak ez zenituzkeela berdin erantzungo, isilago ibiltzen zarela. juan martinez de irujo: Ez dakit, ba... nork esan dizu hori? Egia da halako partiduen bezperan tentsioa igarri egiten dela, baina dagoeneko partidu asko jokatu ditut, eta egoera horretara ohitu egin naiz. Normalean, jendearekin giro onean ibiltzea gustatzen zait. Hori bai, oso isilik baldin banabil, seinale txarra, horrek esan gura du aurretik dudan partidura begira zalantza

Beñat Rezusta eta Juan Martinez de Irujo Aspeko pilotariak

“Fase berrian hutsetik hasiko gara, ez dugu ezer egin”aurreikusi baino errazago sailkatu dira finalerdietako faserako, eta horrek ematen duen lasaitasunaz erantzun dituzte ‘Puntua’-ko galderak. irujo beti da faborito, eta Rezusta txapelketako fasean atzelari sendoena izan da, askoren usteztestua eta argazkiak: XaBier urzelai

eLKarrizKeta

g

20 puntua

Page 21: puntua | 053 | 2016-03-04 | egubakoitza · 2 puntua. Azken lau mendeetan industriak aldaketa nabarmenak egin ditu. Nagusiak aipatzearren, hauek dira: bapore makina (XVIII), energia

Juan, zu ez zaitut pertsonalki ezagutzen. beñat apur bat gehiago bai, erabat ezberdinak dirudizue. irujo: Oso ezberdinak gara, bai [Barre]. Ni zabalagoa naiz, akaso sentimenduak Beñatek baino gehiagotan erakusten ditut, eta Beñat serioagoa da. serioa, eta atzelari ezkertiarra. Hori ez da batere ohikoa. Jokatzeko modua moldatu behar izan duzue? irujo: Elkarrekin jokatzen ikasten ari gara oraindik. Hasieran, gertatzen zitzaidan laugarren koadrora botatzen zuten pilotakada ireki bat Beñatendako uzten nuela, eta konturatzen nintzen Beñatek buelta osoa eman

orekatzen ahalegintzen dira. Nire kasuan, poztasuna hartu nuen. Hasiera baten, presioa kendu zidan Rezustakin jarri izanak, orain arte Abel Barriolarekin jokatu izan dudalako, eta Abelek duen mailarekin hasieratik faboritotzat joko gintuzketelako. Juan, aurreko txapelketako arantza ateratzeko asmoz hasi duzu eskuz binakoa ala hutsetik hasten duzue txapelketa bakoitza? irujo: Ez, denok hasten ditugu txapelketak hutsetik, eta hurrengo faserako sailkatuko garen zalantza handiekin, gainera. Azken batean, hiru hilabete eta erdiko maratoia da hau, gogorra eta luzea egiten da, eta hori ahalegindu naiz Beñati transmititzen. Partiduren batean hanka altxatzen jakiten ez duenak, akaso, txapelketa osoa pikutara botatzen du. nahiz eta pilotari onak izan, bion artean kimikarik ez badago nekeza da bikoteka ondo jardutea, ala? rezusta: Zaila da, bai. Egia da orain arte ez genuela elkar askorik ezagutzen, partidu gutxi jokatu ditugu batera, eta hori beste gauza guztiak bezala da, poliki-poliki egiten da harremana. Ondokoak akatsa egiten duen horretan laguntzen saiatzen gara, eta geroago eta hobeto gabiltza.

“tXapelketa hasieran Banituen zalantzak, ez nekien seguru ze maila emango nuen”Beñat rezusta

“partidu aurretik isilik BanaBil, seinale tXarra, kaka eginda nagoen seinale”juan martinez de irujo

puntua 21

Page 22: puntua | 053 | 2016-03-04 | egubakoitza · 2 puntua. Azken lau mendeetan industriak aldaketa nabarmenak egin ditu. Nagusiak aipatzearren, hauek dira: bapore makina (XVIII), energia

behar zuela horra iristeko. Horrenbestez, pilotalekuko zona batzuk beste modu batean babesten ditugu. Eta, normala den moduan, partiduak irabazten joateak prozesu honetan asko lagundu digu. Hala ere, uste dut oraindik badugula bikote moduan zer hobetu. beñat, Juanek kantxa barruan besteko karakterra du kantxatik kanpora? irujo: [Barre]rezusta.: Ez, lasaiagoa da. Egia da kantxan gaudenean gauzak burura datozkion moduan esaten dituela, askorik pentsatu barik, baina horren gainean lehenagotik ere berba egin izan dugu, eta esaten dituenak aintzat ez hartzeko esaten dit [Barre]; aldagelan komentatzen ditugu halakoak, eta ez dugu arazorik izaten. Egia esan, ondo moldatzen gara. eta Juan, ikusi duzu inoiz beñat haserre? irujo: Inoiz bai. Pilotalekuan eroso ez dabilenean edo halakoren baten. Baina ez nirekin jokatzen bakarrik, kanpotik ere ikusi izan dut inoiz aurpegi txarrarekin, eta pentsatu izan dut: “Hau ez dabil gozatzen”. Denoi gertatzen zaigu, eta, ez balitz horrela izango, seinale txarra. bietan beteranoena izanda, partiduetan bikotekideari adi egoten den horietakoa zara? irujo: Bai, baina ez Beñat baino beteranoagoa naizelako; gustatzen zait partiduan zehar bikotekidearekin berba egitea. Une konkretu batean biotako bakoitzak gauzak zelan ikusten dituen galdetzea, zuzenketaren bat egitea, bikotekideak dioena entzutea. Beñatekin egiten dut hori, baina baita iaz Abelekin ere. Uste dut hasiberri batekin jokatzen dudan seigarren txapelketa dela, horrek ere lagundu egiten du. atentzioa eman dit, gaurkoa moduko entrenamendu saio baten, Jokinek [etxaniz] horrenbeste zuzenketa egitea. bizkarrean dituzun kilometro guztiekin.irujo: Kanpotik errazagoa delako akatsak ikustea,

eta egunero ikasten delako zerbait. Zera gertatzen zait: pilota eskolan haurrei zuzenketa mordoa egiten dizkiet, eta gero, konturatzen naiz zuzendutako akats horiek nik egin ditudala partiduan. pilota eskolan, zer moduz gazteekin?irujo: Oso ondo. Elkar Pilota Eskola du izena, Eugiren, Eulateren, Fernando Goñiren eta lauron artean sortu dugun formazio zentro bat da, ikusten genuelako Nafarroan pilota lizentzia kopurua jaisten ari zela, eta gure ekarpena egiten saiatzen gara. beñat, espero zenuten lehenengo fase honetan bikoterik onena izatea?rezusta: Lehen esan dudan moduan, Juan moduko pilotariak aurrean ibiltzen dira beti, baina eman nezakeen mailarekin arduratuta nengoen. Bestalde, oso garrantzitsua izaten da txapelketa zelan hasten duzun, txarto hasiz gero buelta ematea asko kostatzen da eta. Gu ondo hasi ginen, eta horrek konfiantza eman zidan. 2014an promozio mailan buruz buruko eta bikotekako txapeldun izan zinen. 2016an txapelketa hau irabaztea zer izango litzateke?rezusta: Kristorena izango litzateke. Jokatze hutsa niretako oso aukera ona da; iaz lehenengo aukera izan nuen, eta aurten hemen gaude ostera ere. Orain arte egin dugunarekin gustura nago, baina oraindik asko geratzen da, eta, egia esan, txapelketa irabazteaz ez dut askorik pentsatzen; seguruenik, kaltegarria da halakoak buruan izatea. Oraingoz, lasai nago, partiduak datozen moduan jokatzen.iaz elkarren kontra jokatu zenuten buruz burukoan. beñat, zer zuzenduko zenuke partidu hartatik?rezusta: Uste dut denean izan zela ni baino hobea. Urduri egon nintzen eta ez nuen nire partidua jokatu. Eta badakit nire partidurik onena eginda ere oso zail izango nuela Irujo mendean hartzea. Egurra eman zidan.

eLKarrizKeta

22 puntua

Page 23: puntua | 053 | 2016-03-04 | egubakoitza · 2 puntua. Azken lau mendeetan industriak aldaketa nabarmenak egin ditu. Nagusiak aipatzearren, hauek dira: bapore makina (XVIII), energia

Juan, idolotzat izan zaitzakeen baten kontra jokatzerakoan, psikologikoki badago abantaila izaterik? irujo: Baita zera ere. Zalantza handiak nituen partidu aurretik. Bigarren mailako txapela oso erraz irabazi zuen, eta bolada onean zetorren, gainera. Ezkertiarra, kolpe handia zuena, eta ni txapelketako lehenengo partiduaren aurrean. Non defendatu behar nuen ere ez nekien. Zorionez, erraztasun handiak eman zizkidan [Barre].material aukeraketa baten egon berri zarete. zelan jartzen zarete halakoetan ados? irujo: Beñatek esaten duenari, amen [Barre]. rezusta: Normala da hasieran Juanek pisu handiagoa izatea, baina bion artean komentatzen dugu zer komeni zaigun, eta txapelketa aurrera doan neurrian ere ikusten ari gara zelakoa den gehien komeni zaigun materiala.Juan, aritz aduriz [athleticeko aurrelaria] badabil erakusten 35 urterekin posible dela inoizko sasoirik onenean egotea. irujo: Zelako mania duzuen kazetari guztiok, gaztea naiz oraindik! Azkenaldian, denak dabiltza belaunaldi berrien gainean berbetan, eta badirudi lehenagotik gaudenok erretiratu egin nahi gaituztela. Zorionez, hamahiru urte daramatzat profesional moduan, eta oraindik

soka luzea geratzen zait; horretarako zaintzen naiz horrenbeste. Baina bai, gainbeheran gaude, eta ahalik eta gehien eutsi behar diogu honi.beste kirolari profesional bati entzundakoa, 20 urteko gazte baten ilusioa izatean dago gakoa. irujo: Zalantza barik, baina kirol guztiak ez dira berdinak. Pilotan abiadura eta potentzia galtzen dituzun momentuan, salduta zaude.zer kostatzen zaizu gehien? irujo: Entrenamenduetako esfortzua asimilatzea. eskuz binakoan ez da horrenbeste igartzen, baina buruz burukoan edo lau t’erdikoan... hor lehertuta amaitzen dut. ·

“azkenaldian Belaunaldi Berrien gainean egiten da BerBa, Baina Besteok ez gara erretiratu”juan martinez de irujo

“kantXan Berotan esaten dituenak aintzat ez hartzeko esaten dit juanek”Beñat rezusta

puntua 23

Page 24: puntua | 053 | 2016-03-04 | egubakoitza · 2 puntua. Azken lau mendeetan industriak aldaketa nabarmenak egin ditu. Nagusiak aipatzearren, hauek dira: bapore makina (XVIII), energia

suizidioa prebenitzea osasun publikoak duen erronka nagusietako bat da eta Europako herrialde askotako osa-

sun politika eta plangintzetan lehentasunezko helburu bilaka-tu da. EAE ere bide horretan da, eta erkidegoko osasun poli-tikek 2020ra arte bete beharreko helburuen artean dago suizi-dioaren prebentzioa.

Gipuzkoako Buruko Osasun Sareak, jokabide suizidak pre-benitzeko proiektu pilotu bat jarri zuen abian 2013an, egoera hobetzeko asmoz. Andrea Gabi-londo psikiatra da Gipuzkoako Buruko Osasun Sareko jokabide suizidak prebenitzeko progra-maren arduraduna Gipuzkoan, eta berak azaldu du proiektuaren funtsa dela Europako beste herrialde batzuetan arrakastaz aplikatu den prebentzio eredu bera aplikatzea hemen ere: Depre-sioaren Kontrako Europako Aliantzaren EAAD modeloa.

Eredu horrek lau ekintza mota zehazten ditu: herritar guztiendako suizidioari buruzko informazio kanpainak, agente sozialei eta medikuntzako pro-fesionalei zuzendutakoak eta komunikabideei zuzendutako informazio eta sentsibilizazio saioak.

zenBait datu Eustatek kaleratu-tako azken suizidio datuak 2014koak dira. Horien arabera, 2014an 186 lagunek egin zuten euren buruaz beste EAEn: 123 gizonezkok eta 63 emakumezkok. Araban 22 eman ziren; Bizkaian, 109; eta Gipuzkoan, 55 kasu zen-batu ziren.

EAEko tasa Estatuko batez bestekoarekin alderatuz gero, “parekoa da edo apurtxo bat altuagoa. Eta Estatukoa Euro-pakoarekin alderatuta, baxu samarra, bereziki Iparraldeko eta Ekialdeko herrialdeekin alde-ratuz gero. Dena den, jakin bada-kigu suizidioarekin lotutako

estatistikek benetan direnak baino gutxiago jasotzen dituzte-la, estigmak/tabuak direla eta”.

nori eragiten dio? Gabilondok azaldu duenez, suizidioak “edo-zein pertsonari eragin diezaioke, gizon edo emakume, gazte edo nagusi, edozein egoera sozieko-nomikoduna, arazo asko ditue-na edo bat ere ez. Oso garran-tzitsua da hori kontuan izatea, prebentziorako lagungarri da-e-ta”.

Hori esanda, arriskua han-diagoa den profil bat badago, Gabilondoren ustez, eta arrisku faktore ohikoenak ere zehaztu ditu: “Batetik, osasun mentale-ko arazo bat izatea –ohikoena depresioa edo alkoholarekin arazoak izatea dira–. Bestetik,

Bizi

gizarteko esparru ezBerdinen arteko elkarlana da giltza

suizidioa prebeni daiteke

oSaSuNa

testua: monika Belastegi argazkiak: pmk

24 puntua

Page 25: puntua | 053 | 2016-03-04 | egubakoitza · 2 puntua. Azken lau mendeetan industriak aldaketa nabarmenak egin ditu. Nagusiak aipatzearren, hauek dira: bapore makina (XVIII), energia

aurretik buruaz beste egiteko beste saiakera batzuk egin izana. Horrez gain, familian suizidio aurrekariak izatea. Eta azkenik, pertsona edadetua, nerabea eta gizonezkoa izatea”.

Faktoreak faktore, Gabilon-do doktoreak gogora ekarri du “suizidioa oso fenomeno konple-xua” dela eta, “normalean, fak-tore konbinazioa” gertatzen dela: “Ez da bakarra izaten”.

Arreta pizteko alerta seina-leak ere egon badaude: “Seina-leetako batzuk normalak izan daitezke pertsona batzuengan zenbait sasoitan, baina arrisku faktoreak dituzten pertsonen kasuan arretaz jarraitu behar dira, eta ez minimizatu: euren buruari min egiteko gogoa adie-raztea; egitekoak guztiz buka-tzea; agurtzea; isolamendua; jarrera autosuntsitzaileak; deses-perantza...

preBeni daiteke? Baietz dio, zen-bait ikerketak hala adierazten

dutela: “Batzuetan, %25eko gutxi-tzea aipatzen da”. Eta gehitzen du: “Gizarteko esparru ezberdi-nen arteko elkarlana da giltza, ez bakarrik osasun arloa: ongi-zate zerbitzuak, ikastetxeak, komunikabideak... Ardatza da arrisku egoeran dauden pertso-nei lagundu ahal izatea, beha-rrezkoa izan dezaketen lagun-tza-modurako bidea erraztea. Gabilondok gehitzen du mito askok inguratzen duten gaia dela, aurrez pentsatutako ideia askok, beldurrek, eta, orokorrean, “nolabaiteko tabua” dagoela “ger-tatzen denari buruz lasai eta naturaltasunez berba egiteko”. Bestalde, edozeinek lagun deza-keela ere azpimarratzen du: “Pentsatzen badugu ingurukoren bat arrisku egoeran egon daite-keela, garrantzitsua da haren-gana hurbiltzea eta berba egitea gertatzen dena argitzen saiatze-ko, interesa eta babesa erakus-teko eta profesional batekin kontsultatzera animatzeko”. ·

Mitoak eta errealitateak

mitoa Suizidioaz galdetzea arriskutsua da; probokatu egin dezake.errealitatea Suizidioaz berba egiteak arriskua txikitzen du eta bizitza bat salba dezake.

mitoa Suizidatuko dela dioen pertsonak ez du egingo. benetan egingo duenak ez du abisatzen.errealitatea %90ek abisatu egiten dute lehenengo. aintzat hartu behar dira beti abisuak, eta horri buruz galdetu.

mitoa arazo larriak dituztenak bakarrik suizidatzen dira.errealitatea egoera oso ezberdinek eroan dezakete pertsona bat erabakia hartzera.

mitoa Saiakera batzuk atentzioa emateko bakarrik egiten dira.errealitatea Saiakerak arrisku faktore garrantzitsuenetakoak dira. Saiakera guztiak, txikiak eman arren.

mitoa Pertsona batek suizidatzeko asmo sendoa badu, ezerk ezingo du galarazi eta ez du laguntza bilatuko.errealitatea Suizida gehienek aurretik laguntza eskatu zuten. anbibalentzia ia araua da eta laguntza ez eskatzeak ez du esan nahi eskainiz gero ez denik onartuko.

mitoa kaltegarria da prestatuta egon barik arriskuan dagoen pertsona batengana hurbiltzea.errealitatea edozein pertsona kolaboratzaile baliotsua izan daiteke suizidioaren prebentzioan; ez da beharrezkoa osasun mentalean aditua izatea.

informazio gehiago: www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/osapa_salud_mental/es_suicidio/adjuntos/informacion_suicidio.pdf

puntua 25

Page 26: puntua | 053 | 2016-03-04 | egubakoitza · 2 puntua. Azken lau mendeetan industriak aldaketa nabarmenak egin ditu. Nagusiak aipatzearren, hauek dira: bapore makina (XVIII), energia

s evillako maratoia jokatu zuten otsailaren 21ean. Han izan ziren hainbat debagoiendar; tartean,

Mari Karmen Sagasta eta Arkaitz Arregi. Ez dute maratoia iraba-zi eta ez dute markarik apurtu, baina istorio polita dute konta-tzeko. Korrikalariak izateaz gain, ama-semeak dira. Elkarrekin egin zuten, domekan, maratoia.

lehenengo maratoia Amarendako lehenengo maratoia izan zen: “Seme-alaben maratoiak ikus-tera joaten nintzen, eta erabaki nuen barrutik ezagutu behar nuela. Etxean esan nuen mara-toi bat prestatzen hasi behar nuela, eta, musu arrarorik ez zidatenez ipini, aurrera egitea erabaki nuen”. Alabak –Nere Arregi– jarri zion data: “Alabak esan zidan: ‘Zure urtebetetze egunean Sevillan dago maratoia’. Eta semeak esan zidan, ‘Nahi baduzu, nik ipiniko dizut entre-namendua eta maratoian lagun-du egingo dizut”. Eta horrela egin dute.

Urtebetetze eguna ospatzeko modu berezia izan zen; 59 urte-rekin, 42,195 kilometroko laster-keta egin zuen Sagastak.

sevillakoa, maratoi laua Sevilla-koa Europako maratoi lauena dela esaten dute: “Hasteko ego-kia izan da; niretako, nahikoa”, dio Sagastak. Ibilbideak Sevilla-ko monumentu eta auzo esan-guratsuenak zeharkatzen ditu: Torre del Oro, La Giralda, Plaza de España, Triana auzoa eta

beste. “Nahiko lasai joan gine-nez, disfrutatu egin genuen; horregatik, horiek guztiak ikus-teko denbora izan genuen, kirol turismoa egin genuen”, dio semeak. Ibilbidean zehar ikus-leek giro polita jarri zutela dio-te. Eguraldi aldetik ere, tenpe-ratura ona izan zuten: 25 gradu.

entrenamenduak Urrian hasi zen Sagasta maratoia prestatzen. Ohi-ko korrikaldiak luzatu eta entre-namendu karga gehitu egin du ordutik. 28 eta 32 kilometroko saioak izan dira egin dituen luzee-nak. “28 kilometroko entrena-mendua Urkuluri bueltak ematen egin nuen. Fisikoki entrenatzeaz gain, burua ere entrenatu egin behar da”, dio Sagastak. “32 kilo-metroko saioa ondo egin zuela ikusi nuenean, banekien maratoia bukatuko zuela. Esan nion baka-rra izan zen lasai egoteko, eta azkeneko astean deskantsua har-tzeko”, dio Arregi semeak. Mara-toi egunean semea ondoan izatea oso garrantzitsua izan zen Sagas-tarendako; zer jan eta zer edan esaten zion uneoro semeak.

orain dela 30 urte Lehenengo maratoia aurten egin duen arren, orain dela 30 urte hasi zen korri-ka egiten Sagasta. Senarrak egiten zuenez, berak ere proba-tzea erabaki zuen. Urte hauetan guztietan hainbat lasterketa egin ditu, baita maratoi erdiak ere. Hurrengorik buruan ote duen galdetuta, dio ez duela ezetzik esaten. Alabarekin egin-go ote du? ·

ama-semeak elkarrekin korrika

KiroLa

testua: arantzazu ezkiBel argazkiak: juan angel arregi eta a. ezkiBel

26 puntua

Page 27: puntua | 053 | 2016-03-04 | egubakoitza · 2 puntua. Azken lau mendeetan industriak aldaketa nabarmenak egin ditu. Nagusiak aipatzearren, hauek dira: bapore makina (XVIII), energia

Bailarakoen denborak

Debagoiendarren artean bizkorrena Beñat arnaiz izan zen Sevillako maratoian. aretxabaletarrak 64. postuan amaitu zuen lasterketa. 2.32.33ko denbora egin zuen arnaizek.

angel Blazquez arrasatearrak 3.53.48ko denbora egin zuen, eta arrasate Runners taldearen izenean egin zuen korrika. asier agirre zertxobait atzerago sartu zen: 3.55.28ko denbora egin zuen agirrek.

Mari Karmen Sagastak eta arkaitz arregik 5.01.19ko denbora behar izan zuten maratoia bukatzeko.

“maratoia prestatu behar nuela esan, eta ez zidaten musu arrarorik ipini etxean”mari karmen sagasta

“32 kilometroko saioa ondo egin zuela ikusita, banekien bukatuko zuela”arkaitz arregi

ama eta semea mojategiko atletismo pistan luzaketa saioak egiten.

arregi eta Sagasta, Sevillako maratoia bukatu ostean, dominekin.

puntua 27

Page 28: puntua | 053 | 2016-03-04 | egubakoitza · 2 puntua. Azken lau mendeetan industriak aldaketa nabarmenak egin ditu. Nagusiak aipatzearren, hauek dira: bapore makina (XVIII), energia

guztiok bikote harreman baten ondorio gara, gure maila biologikoan eta baita gure pentsatu eta sentitzeko eran ere.

Gure lehen maitasun harrema-na gurasoekin dugu. Gure bizi-tzako lehen hiru urteetan gura-soekin dugun harreman motak gure etorkizunean besteekin izango ditugun harremanak bal-dintzatzen ditu. Lehen hiru urte horietan bizitza eta bizimodua nolakoak diren irudikatzen dugu, bizitza denaren lehen irudia, eta besteekin erlazionatzerakoan irudi horri helduko diogu. Adi-bide bat jartzearren: betaurreko baten estrukturak kristal des-berdinak eduki ditzake, ezta? Bada, guk bizitza irudikatzen dugunean, gure betaurrekoetan kristal mota bat jarriko bagenu bezala da; kristal horrekin iku-siko ditugu beste pertsonekiko harremanak.

Beraz, gurasoen arteko harre-manak bikote harremanak bizi-tzeko moduan eragina du, asko-tan konturatzen ez garen arren, gure eredu izan baitira. Ondorioz, euren harremanari so egiteak

gure maitasunezko bikote harre-manerako pista asko eman die-zaguke.

zer da maitasuna? Pertsona bakoi-tzarentzat era batera bizi duen beste batekiko emozioa, eta, bizi-tzako momentuaren arabera, norberaren barruan ere hamai-ka modutara bizitu daitekeena. Diziplina bakoitzak ere bere definizio propioa dauka. Psiko-logoek arreta handia jartzen diote kontzeptu honi. Asko sin-tetizatuz –gehiegi, agian–, esan daiteke maitasuna dela bestearen ezaugarriez gozatzeaz gain, zure jokabidearekin haren ongizatea ere bilatzea, eta, azken finean, bikotekidearen ongizatea lortzea helburu duen emozioa.

Baina maitasunaren atzean askotan gure gabeziak ezkutatzen dira, bikotekidearengan guri edukitzea gustatuko litzaigukee-na ikus baitezakegu. Horrela, gure ustetan besteak duen eta guk ez dugun ezaugarri horren jabe egiten gara, bere bikotekide izatearen bidez. Honek ematen duen osotasun sentsazioa mai-tasunarekin nahastu ohi da.

maitasuna ala Beharra? Denok behar dugu maitatuak sentitu, baina ez dugu bikotekidearen rolean amaren edo aitaren pape-ra proiektatzearekin nahastu behar. Nork bere gurasoak dauz-ka, eduki izan ditu edo eduki behar zituzkeen. Bikotekideak ezin du haien lekua bete. Biko-te harremana bi helduren arte-

ko harremana da. Naturala eta osasuntsua da bikotekidearen besarkadaren babesa sentitzea gaizki gaudenean, baina ez da onuragarria harremana babes horretan bakarrik oinarritzea.

Askotan, bestearenganako maitasuna eta bestearen beharra nahastu egiten dira. Maitasuna-ren oinarria ez da dependentzia. Ez dira pertsona bakarra osatzen duten bi pertsona erdi. Bi per-tsona oso dira eta bizitzan elka-rren bidaide izatea adostu dute.

laranja erdirik ez, osoak hobetotestua: unai serrano argazkiak: www.peXels.com

maitasunaren atzean, askotan, gure gaBeziak ezkutatzen dira

aditueN eSaNetaN

Unai SerranoPsikologoa

28 puntua

Page 29: puntua | 053 | 2016-03-04 | egubakoitza · 2 puntua. Azken lau mendeetan industriak aldaketa nabarmenak egin ditu. Nagusiak aipatzearren, hauek dira: bapore makina (XVIII), energia

Bakarrik ez egotearren, norbai-tekin egon beharra ez da maita-suna. Bestearenganako depen-dentziak sumisiora eraman gaitzake. Bikote osasuntsuan, bi pertsonek maila berean dau-dela sentitzen dute eta aldarri-katzen dute.

ondo moldatzeko... Edozein kasu-tan, bikotekideek %100ean elkar ulertzea zaila den arren, bakoi-tzak bere betaurrekoak baitauz-ka, elkarrekin moldatzea posible

da, baldin eta harremana elka-rrekiko errespetuan eta maita-sunean oinarritzen bada. Eta zer behar da horretarako?

Komunikazioa: askotan ez dugu kanporatzen gustatzen ez zaigun zerbait, edo molestatu digun hori… eta gure barruan gelditzen da, ontzen.

Haserre hori lehenago edo geroago atera egingo da, eta agian, gainera, zerikusirik ez duen txo-rakeria baten ondorioz, edota okerragoa dena, gaixotasun bihur-tuko da.

Tirabirak ikasteko erabili: bikotean sortutako gatazkek bi norabide izan ditzakete, emozio-nalki elkar aldentzea edo gertu-ratzea, gatazka nola gestionatzen den arabera.

Malgutasuna neurtu: pazien-tzia eta bestearengan sinistea ondo datorkigu, maila bateraino; betiere, hankak lurrean izanik. Sumisioak ez ditu arazoak kon-pontzen.

Barne irakurketa zintzoa egi-teko gai izan bazara eta zure bikotekidearekiko maitasun ola-tua sentitu baduzu, bejondeizu-la. Gozatu. Aldiz, barrenak mugi-tu bazaizkizu, eutsi goiari, betau-rrekoetako kristala aldatu daiteke eta. ·

Bestearenganako dependentziak sumisiora eraman gaitzake

gure adituendako galderak dituzula?Bidali zure zalantzak, eta argitzen ahaleginduko gara. [email protected]

puntua 29

Page 30: puntua | 053 | 2016-03-04 | egubakoitza · 2 puntua. Azken lau mendeetan industriak aldaketa nabarmenak egin ditu. Nagusiak aipatzearren, hauek dira: bapore makina (XVIII), energia

Udalatx azpian dagoen eta Anbotoko bista paregabeak dituen Arrasateko Udala auzoan dago Larrinetxe jatetxea. 1997an zabaldu zuen Iñaki Vicario arrasatearrak, eta, ingurune ezin hobean dagoenez, giro lasaiaz disfrutatzeko aukera ematen du.

sasoiko produktuak eskaintzen ditugu. Esaterako, garai honetan, bildotsaz gain, bertako

ardien esnearekin egindako gatzatua ere eskaintzen dugu. Baita buzkantzak eta odolosteak ere.

Beti bezala, sasoi honetan, salda beroa eta txorizoa ere ematen ditugu. Baita anoak –errazioak–, plater konbinatuak eta ogitartekoak ere.

eskaintza zabala daukagu, baita kartari dagokionez ere. Hainbat sarrerako dauzkagu hasteko, eta haragi eta arrainetan aukera handia daukagu. Postreak etxean egindakoak izaten dira. Bestetik, menu pertsonalizatuak ere eskaintzen ditugu, nahi diren platerak eta prezioak aurretik zehaztuta.

informazio gehiagorako, deitu 943 79 22 15era, inongo konpromiso barik. ·

otorduaN

Bertako eta sasoiko jakiak dituzte larrinetxe jatetxean

udalako bildotsaHauxe da aukeratu dudan platera: bildotsa. Orain hori jateko sasoian gaude eta beti eskaintzen dugu plater hori jatetxean garai honetan. udalan hazitako bildotsak izaten ditugu gainera, beraz, gertu-gertukoak izaten dira. asteburutan eskaintzen dugu bildotsa Larrinetxen. Bestela, etxean edozeinek prestatzeko ez dauka lan handirik, denbora aldetik bai behar direla pare bat ordu eta erdi inguru, baina bestela, prestatzeko erraz-erraza da.Garrantzitsua izaten da honetan ere genero ona izatea, eta primerako patera gera daiteke!

Edelina [email protected]

argazkiak: amaia tXintXurreta eta iñaki vicario

udalatx mendiaren magalean dago Larrinetxe eta terraza zabala dauka

inguruneaz gertutik gozatzeko.

30 puntua

Page 31: puntua | 053 | 2016-03-04 | egubakoitza · 2 puntua. Azken lau mendeetan industriak aldaketa nabarmenak egin ditu. Nagusiak aipatzearren, hauek dira: bapore makina (XVIII), energia

arrasateko Larrinetxe jatetxean prestatutako

bildotsa.

Osagaiak prestaketa

Denbora: 150 minutu. Zailtasuna:

1. Zatitu bildotsa, pasatu olioarekin eta bota gatz apur bat. Jarri

labeko erretilu batean.

2. Labea 220 gradura berotu eta sartu bildotsa, 2 ordu inguruz.

3. Zukua egiteko, txikitu berakatzak eta gehitu salda, limoi-zukua,

ardo zuria eta pattar-txorrotada. nahastu ondo guztia.

4. Bildotsak bi aldeetatik urre kolorea hartzen duenean,

prestatutako zukua bota gainetik.

5. atera platerera letxugarekin eta tipularekin apainduta.

Bildotsa, 650 g bakoitzarendakoOlioaGatza

ZuKuaSalda, 400 mlLimoia, 1ardo zuria, 100 mlpattar-txorrotadaBerakatza, 3 atal

Bildotsa

Hilarion jatetxeari esker irabazi bi lagunendako otordua. hartu parte:

943 25 05 05 [email protected] KLUBA Jatetxea [bazkidearen zenbakia] 688 69 00 07 zenbakira.

Aurreko zozketako irabazlea: Aitor Gutierrez Elkoro (Bergara).

Indarrean dagoen LOPD 15/1999 legearen arabera, jakinarazten dizugu zure datu pertsonalak Goiena Komunikazio Zerbitzuaren fitxategi automatizatu baten sartuko direla. Datu-bilketa honen helburu bakarra da indarrean dagoen sustapena gestionatzea. Eskubidea izango duzu datuotan sartzeko, haiek zuzentzeko edo ezeztatzeko, helbide honetara idatzita: [email protected] Euskara irabazle, denok irabazle!

puntua 31

Page 32: puntua | 053 | 2016-03-04 | egubakoitza · 2 puntua. Azken lau mendeetan industriak aldaketa nabarmenak egin ditu. Nagusiak aipatzearren, hauek dira: bapore makina (XVIII), energia

h aurdunaldian, batez ere hirugarren hiruhilekoan, ez da erraza izaten gus-tuko jantziak aurkitzea,

batez ere erosotasuna eta este-tika, biak zaindu nahi badira. Bestalde, urtaro bakoitzak bere abantailak eta zailtasunak plan-teatzen ditu. Debagoieneko haur-dun batzuek nola moldatzen diren kontatu dute.

sarri eraBiltzeko Ainara Iribar elgetarrak dio aukerak “asko mugatzen” direla: “Gehiago pen-tsatu behar duzu egunero zer jantzi”. Berak ez ditu haurdu-naldirako janzki asko erosi, bai-na gustura dituenak “etengabe”

erabiltzen ditu. Ideia batzuk ematen dizkigu: “Orain, haur-dunendako moda da arropa nasaiak erabiltzea, orain urte batzuk ez bezala. Hortaz, edozein dendatan eros daiteke gustuko arropa, ohikoa”. Eta hauxe gai-neratzen du: “Kamiseta eta jer-tse nasai samarrak erosi ditut; eta gustuko soineko bat aurkitu nuen eta modelo bera hiru kolo-retan erosi nuen. Haurdunen-dako bakero batzuk ere erabiltzen ditut”.

Arazo handiagoa ikusten du berokia aukeratzeko orduan: “Dagokidan baino neurri han-diagoko bat erabili behar dut, edo, bestela, nire neurrikoa bai-

na botoiak lotu gabe”. Haurdu-naldian daramatzan arropak gero baztertu egingo dituela “argi” dauka: “Hainbeste era-biltzen ditudanez, aspertu egiten naiz horiekin”.

ohiko armairutik Goiena Telebis-tako aurkezle Goiatz Arana ormaiztegiarra “harrituta” dago haurdunendako modan “zein aukera txikia” aurkitu duen. Aurreko haurdunaldirako propio erositako prakak dauzka; horre-taz aparte, armairura jo du, ohi-ko arropen artean eroso eta nasai dituen janzkiak aukeratzeko: “Janzki askok ez dute haurdu-naldiko azken aldirako balio; praka arruntak goraino lotu gabe erabil daitezke, baina neu-retako ez dira erosoak. Baina beste gauza askok balio dute: soinekoak, praka elastikoak edo estuak ez direnak eta, gorako ere, estutzen ez duten jertseak eta kamisetak, normalean ere erabiltzen ditudanak”. Erosi dituen arropak ez dira haurdu-nendako berez pentsatutakoak, eta umea eduki eta gero ere era-

moda

haurdun, eroso eta apain: egin daiteketestua eta argazkiak: leire kortaBarria

haurdunendako prakak

Gutxienez, pare bat ezinbestekoa izaten da.

erraz konbinatzeko kolore batekoa bada,

hobeto; adibidez, beltza –Leire izurrategik

daramana modukoa– edo bakeroa.

soinekoa eta jertseaainara iribarrek (argazkian) askotan ipintzen du soineko eroso bat eta jertse bat gainetik.

32 puntua

Page 33: puntua | 053 | 2016-03-04 | egubakoitza · 2 puntua. Azken lau mendeetan industriak aldaketa nabarmenak egin ditu. Nagusiak aipatzearren, hauek dira: bapore makina (XVIII), energia

KoLaborazioa

zentzuzko erosketak Askotan galdetu diot nire buruari ea zeintzuk izan beharko liratekeen beherapenetan erosketa onak egiteko pausoak, eta konklusio batera iritsi naiz. Basikoetan inbertitzea da egin dezakegun erosketa zentzuzkoena. Merke erosten ditudan kamiseta zuriak edo galtza bakeroak izugarri azkar apurtzen zaizkit edo ez didate espero nuen emaitzarik ematen. Azken urte hauetan gailendu den tendentzietako bat kantitateari kalitateari baino gehiago begiratzea da; kontsumismoak bultzatutako joera ote? Aurten, kontzienteki egindako erosketen emaitza dira Levi’s galtza bakeroak, American Vintage alkandora, egun rockeroenetako larruzko jaka eta puntu lodiko jertsea. Eta zuek, erori zarete beherapenetako zoramenean edo etxeko lanak eginda joan al zineten?

Ana Alberdiblogaria eta moda [email protected]

biltzeko asmoarekin erosi ditu. Honako hau dio: “Gauza askorik erosteko beharrik ez dut izan”.

erosotasunaren Bila Oñatin bizi den Leire Izurrategi aretxaba-letarrak oso agudo utzi zituen alde batera ohiko arropak, eta “erosotasunaren alde” egin du ordutik: “Nire estiloa bakeroak eta jaka dira, eta, haurdun nagoe-netik, estilo deportiboago bate-rantz egin dut: dagokidan baino handiagoak diren kamisetak, praka zabalak eta txandal esti-loa; barrurako, baita gizonezkoen arropa ere, nasai daukadala aprobetxatuz”.

Erosketei dagokienez, Leirek ez du janzki berri askorik: haur-dunendako praka pare bat. Bai-na arropa berri asko eskuratu du: ingurukoek asko utzi diote eta gustura erabiltzen ditu: “Batzuk orain urte batzuetako estilokoak dira, eta igartzen da, baina ez dit inporta; modari ez diot halako kasu handirik egi-ten”, esaten du. ·

“orain urte batzuk ez bezala, orain haurdunak arropa nasaiekin doaz”ainara iriBar

“gustuko soineko bat aurkitu, eta hiru koloretan erosi nuen”

gustuko jertse eta jakakjertse edo blusa nasaien aldekoa bazara, ziur ohiko arropen artean baduzula haurdunaldian erabiltzeko moduko janzki asko, Goiatz aranak bezala.

Page 34: puntua | 053 | 2016-03-04 | egubakoitza · 2 puntua. Azken lau mendeetan industriak aldaketa nabarmenak egin ditu. Nagusiak aipatzearren, hauek dira: bapore makina (XVIII), energia

duela bi urte eta erdi opa-ri berezia jaso zuen Ismael Ocon eskoriatzarrak (40 urte) bere urtebetetzean.

Aitak bigarren belaunaldiko Seat 127 Especial autoa oparitu zion: “Nahiko hondatuta ekarri zuen. Zuloak zituen atzeko atee-tan, eta zati batzuk ustelduta zituen. Dena desmuntatzen hasi zen instalazio elektrikoa egiteko, txapa aldetik ere margotu zuten, eta nire urtebetetze egunean oparitu zidan. Aitaren opari bat izan da, eta orain asko maite dut auto hau. Ia-ia nire adina du (38 urte ditu autoak), eta

horregatik ere maite dut hain-beste”.

Ismael Oconek betidanik izan ditu gustuko auto klasikoak, baina benetan gustukoa duena auto horiek gidatzea da: “Gara-je baten gordeta eduki dezakezu autoa, edo auto hori erabili deza-kezu. Niri, ibiltzea gustatzen zait, eta gauzak ondo zaintzea. Dirua eta orduak dira, baina merezi du. Horrelako autoekin zuk zeuk eskua sartzeko aukera izaten duzu eta apurka ikasten joaten zara. Gero, zerbait kon-pontzen duzunean, adibidez, harro sentitzen zara”.

Ibilgailuak potentzia txikia izan arren ondo erantzuten due-la azaldu du: “Autoa badabil. Hau, zehazki, Seat 127 (1.010)modeloa da, eta, nahiz eta 40 bat zaldiko potentzia izan, txinpar-ta duen autoa da”.

piezak ordezkatzen Seat 127 autoa-ren lehenengo belaunaldiko pie-zak bigarrenekoak baino erra-zago aurkitzen direla dio Oconek. Hori dela eta, zenbait ordezkapen egin behar izan ditu: “Hau 127aren bigarren belaunaldikoa da, eta ez dakit zergatik, baina lehen belaunaldiko Seat hauen pieza gehiago daude, bigarrena-rekin alderatuta. Motor aldetik ez dago arazorik piezak aurki-tzeko, baina detaileak, leihoko plastikoak edo barruko piezak, esaterako, zaila da aurkitzea. Jarri dizkiodan piezak ahalik eta garaikoenak izaten saiatu naiz. Nahiz eta beste ukitu bat eman, deportivo kutsua, garaikoa mantentzen saiatu naiz. Irratia ere garaikoa jartzen saiatu naiz.

motorra

seat 127 autoaren distiratestua eta argazkiak: josu BilBao

34 puntua

Page 35: puntua | 053 | 2016-03-04 | egubakoitza · 2 puntua. Azken lau mendeetan industriak aldaketa nabarmenak egin ditu. Nagusiak aipatzearren, hauek dira: bapore makina (XVIII), energia

KoLaborazioa

auto berriaJende askoren ahotan “10 urteko autoa dut eta zaharra gelditu da” esaldia sarritan entzuten dugu. Hamar urte eta zaharra? Niretako berriak dira, auto gazteak, hain zuzen ere. Nik eduki ditudan 16 autoetatik, berriena 2000. urtekoa izan da. Gaur egun, iraungitze-data dute artikulu guztiek, eta, autoetan dagoen elektronika guztiarekin, mekanika ere ahaztuko zaie batzuei. Puntu honetara iritsita, eztabaidak anitzak izan daitezke...

60, 70, 80 eta 90eko hamarkadetako autoek duten estetika, esentzia, bizitasuna eta itxura tentagarri hori ez da inoiz ahaztuko, gutxi batzuen zainetan jarraituko duen pasioa izango da eta. Auto klasikoen merkatuari begirada bat botaz gero, denetariko prezioak aurkituko ditugu, ongi zaindutakoak, konponketaren bat behar dutenak edota berriro bizitzara bueltatu behar direnak. ·

Aitor [email protected]

Jartzen diodan bigarrena edo hirugarrena da. Oraingoz, hone-kin ondo noa”.

hurrengo pausoak Autoari hobe-kuntzak egin nahian dabil Esko-riatzako motorzalea, eta egingo dituen urratsen berri eman du: “Ateak barrutik ondo jarri behar

ditut. Ni animatzen banaiz, tela erosi, egurrarekin txantiloi bat egin, eta aldatzen saiatuko naiz. Ezin dudala? Ba, tailer batera eramango dut. Gainera, ate bate-ko hautsontzi bat ere falta da. Tontakeria bat da, baina falta zaio, eta Internet bidez lortzen saiatuko naiz. Apurka, osatzen joan nahi dut”.

klasikoekin maiteminduta Seat 127 autoaz gain, Volkswagen T3 Westfalia bat eta Beetle zahar bat ere baditu eskoriatzarrak. “Beetle-a orain garaje batean daukat, ia desmuntatuta. Azken urteetan auto ugari izan ditut, klasikoak gehienak. Renault 5 Turbo bat, Renault 12 bat, Kadett kabriolet bat, 1988ko Mercedes 300 CE bat... Fiat Coupe Turbo bat ere izan nuen, auto oso bere-zia. Hori saldu nuenean negar ere egin nuen. [Barre] 200 zaldi zituen eta nik ez dut eskurik horrelako auto bat eramateko. Potentea zen, oso ona”, azaldu du Ismael Oconek. ·

argazki nagusian, Seat 127 autoa

aldameneko argazkian, autoa barrutik.

behean, ezkerrean, autoaren motorra. auto honek aurrealdean darama ordezko gurpila eta katua.

behean, eskuman, autoaren atzealdea.

“nahiz eta zaldi gutXi izan, tXinparta duen autoa da”ismael ocon MotoRzaLea

Page 36: puntua | 053 | 2016-03-04 | egubakoitza · 2 puntua. Azken lau mendeetan industriak aldaketa nabarmenak egin ditu. Nagusiak aipatzearren, hauek dira: bapore makina (XVIII), energia

Berak zaletasun gisa egiten duela esan arren, gitarra-jole aparta dugu Javi Gil. Bergarakoa den arren, Eskoriatzan

bizi da azken urteotan, eta, bere ibilbide musikalean hainbat estilo jotzeaz gain, flamenkoan dihardu bereziki urte askoan. Ez du ofizio, baina ahal duen denbora libre guztia gitarra eskuan duela entseatzen ematen du.Odolean daramazu flamenkoa? Gurasoak andaluzak dira, eta baietz esango nuke, beraiei ez zaie askorik gustatzen bereziki flamenkoa, baina etxean beti entzun dugu Andaluziako musika. Berez, La Polla Records bezalako taldeak ditut gustuko, baina behin, Arrasateko Al Andalus elkartera joan nintzen, eta, han ikusi nuen gitarra-jole batek liluratuta, nik haren moduan jo nahi nuela erabaki nuen, bai edo bai.ibilbide luzea daramazu gitarrarekin? Estilo ezberdineko talde ezberdinekin emanaldi ugari eskaini ditut hemezortzi urte nituenetik hainbat taberna eta plazatan. Hala, musika ezberdinak uztartuz asko ikasi dut. Batez ere, nire kontu konposatzen ditut abestiak,

eta ahal dudan guztia belarriz ateratzen dut. Bestalde, bi urtez musika eskolan ere egon nintzen. musika egin bai, baina irakasle ere ari zara? Duela urte batzuk hasi nintzen irakasten, eta gaur egun, bi ikasle ditut soilik, Iker eta Sara, eta asko gustatzen zait hauei irakastea. Nirekin batera ere etorri izan dira jotzera noizean behin. Musikari onak dira, eta berehala ikusten da nork balio duen eta nork ez. Musikarekin zerbait transmititzen dizuten pertsonek asko balio dute, eta berezko hori dutenei hazten lagundu behar zaie.gaur egun zertan ari zara? Matienako (Abadiño) laukote batekin ari naiz lanean, eta laukoteko dantzari nagusia

Alicia Gallardo da. Aliciaren flamenko eskolakoekin batera gustura ari naiz. Bestalde, duela ez asko Arrasateko El Bille musikariarekin disko bat grabatu nuen… Ahal dudan guztia musikari dedikatzen diot, baina lana dela, umea dela… askotan, ezinezkoa da nahi beste entseatzea. Dena den, zaletasun gisa dut, eta hemendik ezin da bizi; hortaz, ahal den heinean disfrutatzearekin konformatzen naiz.musika bai, baina dantza flamenkoa egiten al duzu? Zerbait egin izan dut, eta irakasleak haluzinatu egiten du, oso ondo egiten dudala esaten du. Arrasaten egin genuen Debla opera flamenkoan, dantza egin nuen, eta orain ari garen lanean ere zertxobait egingo dut. Hori bai, gitarrarekin seguruago nago dantzan baino.bailaran, eta euskal Herrian orokorrean, badago flamenkoarekiko zaletasunik? Oso ezberdinak dira Euskal Herriko emanaldiak eta Andaluzian egiten direnak. Hemen errespetu handia dago musika flamenkoarekiko, eta zale asko dituela esango nuke. Andaluzian festa

javi gilGure artiStaK

testua: imanol Beloki argazkiak: jagoBa domingo

“nire kontu konposatzen dut, eta abestiak belarriz ateratzen saiatzen naiz”

“musikarekin zerbait transmititzen dizuten pertsonei hazten lagundu behar zaie”

Page 37: puntua | 053 | 2016-03-04 | egubakoitza · 2 puntua. Azken lau mendeetan industriak aldaketa nabarmenak egin ditu. Nagusiak aipatzearren, hauek dira: bapore makina (XVIII), energia

moduan egiten dira flamenko emanaldiak, eta hemen espresuki saioa ikustera etortzen da jendea.

Antzokira etorri, jarri, entzun eta arreta handiagoa ipintzen dute euskal

herritarrek. nola konposatzen

dituzu abestiak? Gauza baterako edo beste

baterako ezberdin jokatzen dut. Beste musikari batzuek egindako konposaketak jotzen ditugu, nik egindakoak ere baditut, eta taldearekin ere hainbat konposatu eta prestatzen ditut. Emanaldi batean, dantzaria badago,

egin behar duena oinarri izanda abestia eraikitzen joaten gara dantzaria eta biok.

Hurrengo hitzordua bilboko Campos eliseos

antzokian duzue, ezta? Emanaldi hau berezia izango da; De cuna du izena, eta hiru artista handiren historia musikala irudikatuko dugu: Los Hernadez, Los Gil eta Los Muñoz familiena. Gure sustraiak azalerazi, erakutsi digutena eta jaso duguna taularatuko dugu. Gainera, askotan egin ohi dudan moduan, nire ikasleetakoren bat ere eramango dut gurekin parte hartzera. ·

gitarrarekin kontzentratuta. Gitarraren buruan arrosa zuria zuela irten zen taula gainera Debla operan.

Debla opera flamenkoan. javi Gil gitarra-jolea taula gainean dantzari eta musikariekin batera.

puntua 37

Page 38: puntua | 053 | 2016-03-04 | egubakoitza · 2 puntua. Azken lau mendeetan industriak aldaketa nabarmenak egin ditu. Nagusiak aipatzearren, hauek dira: bapore makina (XVIII), energia

orkestra, banda edo abes-batza baten kontzertura doan entzuleak gutxitan erreparatzen dio zuzen-

dariari. Publikoari bizkarra emanda, besoak alde batetik bestera mugitzen duen pertsona baino zerbait gehiago da zuzen-daria, Jose Miguel Laskurain (Eibar, 1967) Bergarako Musika eskolako orkestrako zuzenda-riaren esanetan. “Zuzendariaren egin-beharra da aurrean dituen musikariei gauza berriak sor-tzeko grina sortzea. Berdin da interpretatzen ari diren musika sortu berria edo orain dela men-de batzuk idatzitakoa den. Hers-tura, egonezina, bakea, asaldu-ra, alaitasuna... sentimenduak sorrarazi behar ditu zuzendariak taldeko kideengan. Laburbilduz, zuzendariak lortu behar duena da, instrumentista edo abeslaria, zerbait sortzen dagoen une horre-tan, biluztea”, azaldu du Lasku-rainek.

Zuzendariaren zeregina musi-kariek sortzen dituzten senti-menduak ikuslearengana hela-raztea da. “Kontzertuari bizia eman behar dio; emanaldia, entzuteko musika polita baino

gehiago izatea lortu behar du. Abeslari edo musikari txarrak publikoaren aurrean agerian geratzen dira, baina gauza bera gertatzen da zuzendari txarrekin ere. Beso mugitzaile bat , musi-karen terrorista bat da. Zuzen-dari txar batek lotu egiten du taldea; eta alderantzizkoa da, hain justu ere, zuzendariak egin behar duena, musikariak aska-tu egin behar ditu eta. Entzuleak horren ona ez den talde batekin topo egiten duenean gehienetan zuzendariaren errua da ”, gai-neratu du Bergarako Musika Eskolako irakasleak.

KuLtura

Batutaren botereatestua: aitziBer aranBuruzaBala argazkiak: Bergarako musika eskola eta mikel askasiBar

jose miguel Laskurain.

Bergarako Musika Eskolako txistu irakaslea eta eskola bereko Orkestrako zuzendaria denak gidatuko du ikastaroa. zeintzuk dira zuzendari on baten ezaugarriak? Lanerako ahalemen handia izan behar du, eta, era berean, etsipenean jausten ez den pertsona izan behar du. Eta, nola ez, ikaragarrizko bi belarri on izan behar ditu, inguruan gertatzen

Jose Miguel Laskurainorkestra eta banda zuzendaria

“lanerako ahalmen handia izan behar du zuzendari onak, eta, bereziki, ikaragarrizko belarri onak”

38 puntua

Page 39: puntua | 053 | 2016-03-04 | egubakoitza · 2 puntua. Azken lau mendeetan industriak aldaketa nabarmenak egin ditu. Nagusiak aipatzearren, hauek dira: bapore makina (XVIII), energia

apirilean zuzendari ikastaroa Iaz azaroan egin zuten estreinakoz taldeak zuzentzeko ikastaroa Bergarako Musika eta Dantza Eskolan. Debagoieneko eta kan-potik etorritako bederatzi lagu-nek jaso zituzten orduan Jose Miguel Laskurainen azalpenak. Harrezkero eskaera gehiago jaso dituzte, eta apirilean beste ikas-taro bat abiaraziko dute. “Musi-ka taldeak zuzentzen dituenen-dako eskaintza da, bereziki, ikastaroan jasoko duten zuzen-daritzarako teknika klasikoak eta modernoak geroago euren taldean praktikan jartzeko hel-

buruarekin. Ikastetxeetako ira-kasleendako aproposa izan dai-teke, edo, zergatik ez, interesa duten instrumentistendako ere bai”, dio zuzendariak.

Arlo teorikoa eta praktikoa izango ditu. “Batuta nola hartzen den ikasi, dauden batuta motak aztertu, konpasa jarraitzeko tek-nikak... Askotariko teoriak era-kusten saiatuko naiz, eta, ondoren,

jasotako teoria hori guztiori, par-titura ezagunekin praktikatuko dugu”, azaldu du.

izen-ematea apirilaren 4ra arte Lau zapatutan izango da; 09:00etan hasita, eguneko bi orduko irau-pena izango du. Ikastaro elebi-duna izango da.

Interesa dutenek apirilaren 4a bitartean eman dezakete ize-na, Espoloian dagoen musika eskolara hurbilduta, 943 76 57 80 telefonora deituta edo [email protected] hel-bidera idatzita. Matrikula 55 euro da. ·

den guztia momentuan antzemateko.nola eta noiz hasi zenuen zuzendari ibilbidea? Orain dela 20 urte txistulari eta musika bandak zuzentzen hasi nintzen, baina navarro Lara maisuarekin Kordoban ikasketak egin nituenean ezagutu nuen orkestra zuzendaritza arloa. Gaur egun, Londresko Royal School of Music-en egindako Orkestra

Sinfoniko eta Ganbera Orkestrako goi mailako ikasketak ditut; eta laster jasoko dut eskola bereko Banda Zuzendaritza titulua.Hainbat orkestra zuzentzen dituzu. Bergarako Musika Eskolako orkestraz gainera, sortu berri diren Debabarreneko Orkestra Sinfonikoko eta Orfeoiko zuzendari titularra ere banaiz.

apirilean azkoitiko Banda ere zuzenduko dut.liburuak ere idatzi dituzu. Bai; orkestra zuzendaritzako teknikari buruzko lau ditut. zein zuzendari miresten duzu? Bi aipatuko nituzke: Carlos Kleiber, plastizitatearen eta espresibitatearen maisua; eta Von Karajan, soinu idealaren erakusle aparta delako.

Banden, orkestren eta aBesBatzen zuzendaritza ikastaroaapirilaren 9an, 16an, 23an eta 30ean. 09:00etan.antolatzailea: bergarako Musika eta dantza eskola.irakaslea: Jose Migel Laskurain.Matrikula: 55 euro.

ikastaroa

ikastetXeetako irakasleendako ikastaro aproposa

puntua 39

Page 40: puntua | 053 | 2016-03-04 | egubakoitza · 2 puntua. Azken lau mendeetan industriak aldaketa nabarmenak egin ditu. Nagusiak aipatzearren, hauek dira: bapore makina (XVIII), energia

w inny the Puh-ren liburu hau izan daiteke, Printze Txikia-rekin

batera, haur literatura helduendako (ere) gozagarria izan daitekeen adibide garbi bat. Ez barruan daramagun haur txiki hori elikatzen dugulako, ez; haur literaturak bere baitan duen xalotasunetik, sakoneko gaiak, zalantzak eta egoerak ikusarazten dizkigulako baizik. Eta noizean behin, bizitza alde koloretsutik ikustea gozagarria izateaz gain, gauza ederra ere bada.

liburuak lehen esaldiarekin garbi uzten ditu gauzak: “Winny de Puh-ren aurkezpena helduendako –haurrek ez dute hitzaurrerik behar–”.

Liburuak kontatzen ditu Christopher Robinen –A. A. Milne egilearen benetako semearen– eta bere lagunen ibiliak –semearen trapuzko panpinak pertsonaia bihurtuak–: Winny the Puh hartz tripontzi, ameslari eta inuzentea; Porquete txerri geldikor eta beldurtia; Iíyoo asto kexatia; hontz (sasi)jakintsua; Tigle tigre

harroputz eta saltaria… denek dute beren baitan freskotasun eta indar hori, eta, zorionez, Disney faktoria iritsi eta guztiak txotxolotu aurreko edertasuna aurki liteke pertsonaietan. Laguntasunaren, fideltasunaren eta bizipozaren aldarri ederra da liburua, pertsonaren handitasun eta miseriak agerian uzten dituena. Poliki eta presarik gabe irakurtzekoa. Poesiaz –bai, Winny the Poh bertsolari aparta da!–, paisaia ederrez eta Ernest H. Sheparden ilustrazio bikainez gozatzekoa.

diotenez, egiazko Christopher Robinek ez omen zeraman oso ondo aitaren liburuetako pertsonaia izatea, baina, nahi gabe, belaunaldi askoren haur kuttuna bihurtu da.

Ez dakit irakurritakoarekin jakin-mina piztu ote zaizun; horregatik, nire baimena duzu orain arteko guztia hartu eta zakarretara botatzeko. Baina trukean, egiozu kasu azken gauza honi: utzi esku artean duzun guztia eta heldu iezaiozu derrepentean Winny the Puh-ren liburuari! Ez zaizu damutuko. ·

Dorleta Kortazar Alkozipuin kontalaria

laguntasunaren, fideltasunaren

eta bizipozaren aldarri ederra da

liburua

helduendako haur literatura

HIStoRIAS DE wINNy DE pUHEgilea: alan alexander Milne argitaratzailea: Valdemar Originala, 1926; edizio hau, 2009 / 348 orrialdeGeneroa: Haur literatura

Liburu arteaN

40 puntua

Page 41: puntua | 053 | 2016-03-04 | egubakoitza · 2 puntua. Azken lau mendeetan industriak aldaketa nabarmenak egin ditu. Nagusiak aipatzearren, hauek dira: bapore makina (XVIII), energia

Animatu eta igo Instagramera zure Kantariko argazkiak bi traol hauekin: #kantari eta #goienaTableta bat irabaz dezakezu!

#leirealonso_2 #iratileni

#ane_muxika

#ainhoasali

#elenealbisua

#aiioraa_3

#saioaa_37

BErGArAKo GrABAzIoETAKo ArGAzKIAK InsTAGrAmEn

KaNtari

5. AldIA

puntua 41

Page 42: puntua | 053 | 2016-03-04 | egubakoitza · 2 puntua. Azken lau mendeetan industriak aldaketa nabarmenak egin ditu. Nagusiak aipatzearren, hauek dira: bapore makina (XVIII), energia

oñatiko Foruen plaza

santa Marina plaza izan zen Oñatiko gunerik inportantee-na XVIII. mendera arte. Han elkartzen ziren merkatariak

euren negozioak egiteko. Orduan ez zegoen udaletxerik herrietan. “Merkatuan egiten ez ziren nego-zioak edo tratuak etxeetan egi-ten ziren. Normalean, aberatse-nen etxeetan. Batzuetan, elizan ere bai”, esan du Jose Antonio Azpiazuk.

gune nagusia Bada, XVIII. men-dekoa da Oñatiko udaletxea, eta baita haren ingu-ruan egindako etxe-bizitza nagusiak ere. Udaletxea erai-ki zenean, Foruen plazak hartu zuen indarra merkata-rien eta herritarren artean. “Botere zibi-la botere erlijiosotik aldentzen hasi zen garai hartan. Horren ondorioz, baliabide eko-nomiko handieneko hiribildu eta herrietan udaletxeak eraiki ziren, udalerriko premia berriei bertatik erantzuteko eta, bide batez, botere erlijiosotik libre geratzeko”, esan du Azpiazuk.

hiru aldekoa Udaletxea eta San Migel parrokia alde banatan eta aberatsenen etxeak inguruan. “Donostiako eta Bilboko plazak karratuak dira, baina Oñatikoak arkupeak dituen hiru alde ditu.

Laugarrenean lazarragatarren etxeko lurrak zeuden. Gaur egun lorategia eta pilotalekua dauden lekuan. Aloñaren ikuspegi zora-garria dago plaza erditik”, dio Azpiazuk.

Herriko gune nagusienaren inguruan herriko familia onenen etxebizitzak eta jauregiak zeu-den: Hernani etxea, Zumeltzegi dorrea, lazarragatarren etxea... “Familia horietako batzuk Ame-riketan egon ziren eta aberastu ostean herrira itzuli ziren”, gogo-ra ekarri du Azpiazuk.

Gainera, Foruen plazak egun duen itxura ez da XVI. mendean

zuenaren berbera. Orduan, parrokia-ren absidea bistan zegoen, eta ezkuta-tu egin zuten etxe-bizitzak egiteko. Segituan eman zion erantzuna botere erlijiosoak erabaki hari: kanpandorrea

egin zioten parrokiari. “Botere erlijiosoak erakutsi gura izan zuen indarra bazuela. Botere zibilari argi utzi zion nahi zituen erabakiak hartzeko ahalmena bazuela”, adierazi du historia-lariak.

Parrokia hareharriz egin zuten eta kanpandorrea, berriz, kareharriz.

aBsidea ezkutatuta Udaletxea eta parrokia ziren herriko gune nagusiena markatzen zutenak. Bien artean –egun oinezkoenda-

ko gunea den lekua– baratzeak zeuden eta erditik erreka pasa-tzen zen. “Errekaldetik zetorren errekak eta Arantzazu aldetik zetorrenak bat egiten zuten parro-kiako klaustroaren azpian. Erre-ka horiek lurperatu egin ziren”, azpimarratu du.

Parrokiako absidea ezkuta-tzen duten etxeak eraiki zituz-tenean, udaletxea geratu zen Foruen plazako erreferentzia nagusi moduan.

Gure aLtxorraK

XViii. mendeko egitura du: parrokia eta udaletxea alde banatan eta aberatsenen jauregiak inguruantestua eta argazkiak: mireia Bikuña

plazaren hiru aldeetan arkupeak daude eta laugarrenean lorategia

42 puntua

Page 43: puntua | 053 | 2016-03-04 | egubakoitza · 2 puntua. Azken lau mendeetan industriak aldaketa nabarmenak egin ditu. Nagusiak aipatzearren, hauek dira: bapore makina (XVIII), energia

eraikin zorrotzak Adituen ustez, garai hartako udale-txeak latzak eta zorrotzak ziren kanpotik. Berezkoak zituzten ezaugarriekin: oin-plano aglomeratua eta patio-rik gabekoa, beheko solairua arkuduna, lehenengoan batzar aretoa eta balkoi luzea, fatxa-da nagusiaren goiko partean armarria –oñatiarren kasuan ganboatarren eta oinaztarra-ren arteko lehiari erreferen-

tzia egiten diona– eta hegal zaba-leko teilatua. Oñatikoa Gipuz-k o a k o r o k o k o e s t i l o k o arkitektura zibilaren adibiderik garbiena da. “Barrokoaren joe-ra bat da rokokoa. Luis XV.aren garaian asko erabili zen Versa-llesko Jauregian. Landare-itxu-rako eta maskorren irudiak erreproduzitzen dituzten apain-garri asko ditu. Oñatikoaz gain, Arrasatekoa ere rokoko estilokoa da; eta, neurri apalagoan, Elgoi-barkoa eta Alegiakoa ere bai”, azaldu du. Martin Carrera arki-tektoa Donostiakoan inspiratu zen Oñatikoa egiteko.

erreketak Urte hauetan guztietan apenas izan du aldaketarik Oña-tiko udaletxeak, baina eraiki zen garaiko arrasto batzuk man-tentzen ditu. “Karlistaldi garaian borroka handiak eta gogorrak egon ziren. Leherketek eragin-dako erreketak eta zauriak ikus daitezke erdiko solairuko lurrean, eskailera ondoan, osoko bilkuren aretoaren sarreran”.

Bestalde, erdiko solairutik lehenengo solairura doan eskai-leran, fosilen bat edo beste ikus daiteke.

Konposizio ederra dauka Foruen plazak. XVIII. mendean botere zibilaren eta erlijiosoaren artean zegoen tirabiraren leku-ko dena. “Bi botereen adierazle diren eraikin nagusienak daude plazan. Herriaren erdian. Parro-kia eta udaletxea, hurrenez hurren”, azaldu du. ·

alboko argazkietan, ezkerretik hasita, pilotalekua eta 1808 urtean Foruen plazan zuen itxura.

argazki nagusian oñatiko plazak egun duen itxura, eta behekoan, udaletxearen fatxada nagusia.

puntua 43

Page 44: puntua | 053 | 2016-03-04 | egubakoitza · 2 puntua. Azken lau mendeetan industriak aldaketa nabarmenak egin ditu. Nagusiak aipatzearren, hauek dira: bapore makina (XVIII), energia

goiena app berria, zure eskura

mugikorrerako aplika-zio berria kaleratu du Goiena Komunikazio Taldeak, App Storen

eta Play Storen gaurtik eskura-garri. Doakoa da, eta, Goiena.eus webguneko albisteak jasotzeaz gain, erabiltzaileak bere lehen-tasunen arabera pertsonalizatu dezake aplikazioa, gida komer-tzial geolokalizatu berria dakar eta parte hartzeko kanal berriak ditu, besteak beste. Edukiak kargatzeko azkartasuna da era-biltzaileak lehenik sumatuko duen aldaketa. Horrekin batera, sinpletasuna, ezkerreko albo-me-nu bakar batekin egiten baita nabigazio osoa eta, baita ere, ezarpen pertsonalizatuen konfi-gurazioa. Dagokion aplikazio dendan Goiena bilaketa egin eta mugikorrera deskargatu; hori nahikoa da berritasun guztiak eskura izateko.

pertsonalizazioa Aplikazio berriaren abantaila nagusietako bat erabiltzaileari ematen dizkion pertsonalizazio aukerak dira. Hala, behin menuan nahi den herria (edo herriak) zehaztuta,

aplikazioak lehenetsi egingo ditu aukera horri dagozkion albisteak. Era berean, herri horretako notifikazio pertsonalizatuak ere aukeratu daitezke, eta, horrela, norberaren herrian albiste edo gertaera garrantzitsu bat izaterakoan, mezu-leiho baten bidez jakinarazten da.

parte-hartzea Komunikazio tresna ere izan nahi du aplikazio berriak, bi eratara. Galderak bidaliz, bat. Herriko elkarteei, taldeei, erakundeei eta Udalari berari galdera bat bidaltzeko aukera dago galderen atalean. Goienatik bideratu eta erantzuna publiko egiteaz gain, zuzen-zuzenean jakinaraziko zaio bidaltzaileari. Bigarrenik, informazioa bidaltzeko ere erabil daiteke tresna. Hala, albiste izan daitekeen gertaera baten berri eman eta galderak

edo proposamenak egiteko bidea ematen du aplikazioak.

gida komertziala Debagoieneko gida komertzial osatuena eta eguneratuenena da Goienarena. Orain, aplikazio berrian, geolokalizazioari esker, komertzioen kokapena, argazkiak, mapa, kontaktua... ere eskura daitezke klik bakarrean.

zerbitzuak Albisteez gain, aplikazioak arreta berezia ematen dio zerbitzu-informazioari. Horregatik, eskura-eskura daude agenda eguneratua, sailkatuen atala, eguraldia eta argazki eta bideo galeriak. Atal honetan ere ez dira falta horrenbesteko arrakasta duten zorion-agur, ezkontza eta jaioberriak. Eskelak ere atal horretan jasoko dira. ·

KomuNiKazioa

Jon [email protected]

eskuragarri dago ioS eta android sistema eragileetarako goiena aplikazioa berria: albisteak, pertsonalizatzeko aukerak, notifikazioak... guztia eskura, doan.

goiena

44 puntua

Page 45: puntua | 053 | 2016-03-04 | egubakoitza · 2 puntua. Azken lau mendeetan industriak aldaketa nabarmenak egin ditu. Nagusiak aipatzearren, hauek dira: bapore makina (XVIII), energia

My foxSegurtasun sistema | myFox | 299 euro

Etxerako segurtasun kita merkaturatu du MyFox etxeak. Erabat automatikoa da sistema eta erabiltzaile bakoitzak bere ezarpenekin giltza bat izan dezake (29,99 euro), era automatikoan dabilena. Oinarrizko sistemak 199 euroko kostua du (zentral bat, ateetarako sentsoreak eta giltzatako elektronikoa). Definizio handiko kamera bakoitzak 199 euroko kostua du. Elementuak beharren arabera erants daitezke.

wAtcH-U KIDSHaurrentzako erloju inteligentea | 95 euro

Haurrekin komunikatu eta, aldi berean, lokalizatuta izateko erloju areagotua da Watch-u Kids. Gurasoak bere eskuko telefonoarekin kontrolatzen du haurraren erlojua, deiak egin eta jaso ditzakeena. SOS funtzioa ere badu eta GpS bidez segurtasun eremuak finka daitezke; haurrak gaindituz gero, gurasoari jakinarazten zaio. Datu-tarifa ere kontratatu behar zaio.

GadGetmaNia

EERoWiFi errepikagailua | eero | 199 euro

Hari gabeko sareetan hain ohiko diren marruskadura arazoak daudenean, sareari eusten dion errepikagailua da Eero. Saturazioa ekidin eta gailu ezberdinei banda-zabalera esleitu ahal izateko sistema dauka, mugikorrerako aplikazio baten bidez, eta gailu bat baino gehiago erabilita, wifiaren hedadura areagotu daiteke, gehienez ere hiru errepikagailu elkarri konektatuta.

puntua 45

Page 46: puntua | 053 | 2016-03-04 | egubakoitza · 2 puntua. Azken lau mendeetan industriak aldaketa nabarmenak egin ditu. Nagusiak aipatzearren, hauek dira: bapore makina (XVIII), energia

Errekara joan eta hainbat harri batu.

Rotulkia ere erabili dugu begiak

eta detaile txikiak egiteko.

plastilinarekin lagunduta errazagoa izan daiteke.Harriekin irudiak sortu; erabili

irudimena!

Etxean, lasai, harriak garbitu eta politenak aukeratu.

Materiala1. Errekako harriak

2. plastilina

3. Rotulki bat

eskulan hau aitzakia bat da errekara joan eta haurrekin batera harriak batzeko. deba ibaiak bergarako Oxirondo parkean eskaintzen digun txoko batera jaitsi ginen gu. Ondoren, etxean, lasai, harriei bizitza eman genien irudiak sortuaz: arrainak, txakurrak… guk plastilina eta rotulki bat ere erabili genituen.

harriekin irudiak sortzen

1 2

43 5

nola egin

handitzen, handitzen

Egilea: txatxilipurdi www.txatxilipurdi.com Argazkiak: txatxilipurdi Argazkietan: Malen Aranburu, isolde beristain, Mali Juaristi

46 puntua

Page 47: puntua | 053 | 2016-03-04 | egubakoitza · 2 puntua. Azken lau mendeetan industriak aldaketa nabarmenak egin ditu. Nagusiak aipatzearren, hauek dira: bapore makina (XVIII), energia

ander garay zenitagoia Bergara. 4,100 kilo. Otsailaren 25ean. Gurasoak: Lorea eta Ion. argazkian, ander sehaskan lo.

jaio da!eman jaiotzen berri puntuan eta interneten. deitu 943 25 05 05 telefonora edo zatoz goienaren egoitzara.

asteleheneko 11:00ak arte jasotako jaiotzak bakarrik argitaratuko ditugu. Hortik aurrera jasotakoak hurrengo astean argitaratuko ditugu.

jaioberriaK

Arrasateko hipermerkatua

* Debagoieneko ospitalean jaiotzen Direnentzat

Musakola 11 arrasatetel.: 943 71 10 30

Eroskik zuen lehen beharretarako, OPARI-TXARTELA* egingo dizue Goiena Klubeko bazkide zaretenoi.

Guraso berriei EROSKI hipermerkatuaren partetik,

zorionak!

puntua 47

Page 48: puntua | 053 | 2016-03-04 | egubakoitza · 2 puntua. Azken lau mendeetan industriak aldaketa nabarmenak egin ditu. Nagusiak aipatzearren, hauek dira: bapore makina (XVIII), energia

Touran b

erria

Gip

uzkoa etorbid

ea, 36 • AR

RA

SATE

• 943 71 18 70