juan ignazio iztueta, bertsolari - wordpress.com · web viewlehenengo puntua argitzeko, zenbait...

102
Juan Ignazio Iztueta, bertsolari Hitzaurrea Meritu asko eta handiak onartu zaizkio Juan Ignazio Iztuetari: dantzarien maisu, dantzen liburuaren egilea, Gipuzkoako historia idatzi izana, izan zituen kargu inportanteak... Baina oraindik badaude bi debate amaitu gabeak haren beste hainbeste eremutan. Batetik, zer-nolako euskara erabili ote zuen, eta, bestetik, bertsolaria ote zen ala ez. Lehenengo puntua argitzeko, zenbait euskal idazle ospetsuri emango diegu hitza: Enrike Zabala, «Euskal literatura alfabetatzeko», Pax 1979. «Bere gisara ari denean, nahiko naturala eta jatorra da; baina beste autore edo dokumentu baten itzulpen edo moldaketa egin behar duenean trakets eta ulerkaitz gertatzen da, galdurik eta loturik aurkitzen da: joskera baldartzen du eta Larramendik asmaturiko hitzetan trabatua geratzen da. Gainerantzean, bere prosa nahiko jatorra, gozoa eta zalua du». Ibon Sarasola, «Euskal literaturaren historia». Lur, 1971. «Iztuetaren euskera oso desberdina da: bere gisa, jator;Larramendiren neologismoez baliatzean, ulergaitz». X. Mendiguren / K. Izagirre, «Euskal literaturaren antologia». Elkar, 1998. «Larramendiren jarraitzailea zen Iztueta hizkuntza-kontuetan, eta haren hiztegiko berba gehiegi ere hartzen zituen tarteka, testu jasoak egin nahi zituenean, batik bat; osterantzean, jatorra eta oparoa da bere euskara, eta kontalari ona ageri da istorioak kontatzen dizkigunean». Santi Onaindia, «Euskal literatura II». Etor, 1973. «A. Villasantek:Iztueta erriko seme jator bezela agertzen zaigu beti, jaio zan lurrari milla sustraiz erantsia, bere erriakin bat-egin eta barneraiño sartua». A. Zavalak, alere, euskera aldetik 1

Upload: others

Post on 20-Feb-2020

1 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Juan Ignazio Iztueta, bertsolari - WordPress.com · Web viewLehenengo puntua argitzeko, zenbait euskal idazle ospetsuri emango diegu hitza: Enrike Zabala, «Euskal literatura alfabetatzeko»,

Juan Ignazio Iztueta, bertsolari

Hitzaurrea

Meritu asko eta handiak onartu zaizkio Juan Ignazio Iztuetari: dantzarien maisu, dantzen liburuaren egilea, Gipuzkoako historia idatzi izana, izan zituen kargu inportanteak... Baina oraindik badaude bi debate amaitu gabeak haren beste hainbeste eremutan. Batetik, zer-nolako euskara erabili ote zuen, eta, bestetik, bertsolaria ote zen ala ez.

Lehenengo puntua argitzeko, zenbait euskal idazle ospetsuri emango diegu hitza:

Enrike Zabala, «Euskal literatura alfabetatzeko», Pax 1979. «Bere gisara ari denean, nahiko naturala eta jatorra da; baina beste autore edo dokumentu baten itzulpen edo moldaketa egin behar duenean trakets eta ulerkaitz gertatzen da, galdurik eta loturik aurkitzen da: joskera baldartzen du eta Larramendik asmaturiko hitzetan trabatua geratzen da. Gainerantzean, bere prosa nahiko jatorra, gozoa eta zalua du».

Ibon Sarasola, «Euskal literaturaren historia». Lur, 1971. «Iztuetaren euskera oso desberdina da: bere gisa, jator;Larramendiren neologismoez baliatzean, ulergaitz».

X. Mendiguren / K. Izagirre, «Euskal literaturaren antologia». Elkar, 1998. «Larramendiren jarraitzailea zen Iztueta hizkuntza-kontuetan, eta haren hiztegiko berba gehiegi ere hartzen zituen tarteka, testu jasoak egin nahi zituenean, batik bat; osterantzean, jatorra eta oparoa da bere euskara, eta kontalari ona ageri da istorioak kontatzen dizkigunean».

Santi Onaindia, «Euskal literatura II». Etor, 1973. «A. Villasantek:Iztueta erriko seme jator bezela agertzen zaigu beti, jaio zan lurrari milla sustraiz erantsia, bere erriakin bat-egin eta barneraiño sartua». A. Zavalak, alere, euskera aldetik bederen, ez du begi onakin ikusten aren dantza liburua. Ezta A. Uriartek ere. Bonaparte printzeak oni, ots A. Uriarteri, Biblia gipuzkeraz jarri zezala eskatu zionean, zalantzan ibilli ziran zein euskal idazle eredu arturik egingo ote zuen; Iztueta ere agiri zan izen batzuen artean. Baiña azkenez Lardizabal eta Agirrerantza makurtu ziran; Iztuetagandik, ordea, lupuagandik bezela gorde bear zituzten beren buruak. Bestaldetik Iztuetak sarri darabilzki mugaz andikoen itzak, baita Bizkaikoak ere, au da, «zahar usaikoak, gaur galduak edo galdu-antxean dagozanak, eta itz berriak», berak bere asmamenari eragiñik sortuak antza».

Orixe, «Euskal literaturaren atze edo edesti laburra». Euskal-Esnalea, 1927. «...euskera gogor-antza du batzu-batzutan; berak asmatu-itzak ere bai usu-samar; bai aspaldi-itzak ere, Axular eta beste euskaldunengandik artuak. Gipuzkoako Kondaira (1847), bere zartzaroan egina, idaztankeraz ixurberagoa da ta apain askia»

Karmelo Etxenagusia, «Euskal idazleen lorategia». Cinsa, 1969. «Iztuetaren euskera: Batzuetan, Aita Larramendiren Iztegiari jarraituz (batez be, itzulpenetan), alako euskera illun, naastu, gatzbakoa darabil (Bizkai ta Lapurdi aldeko itzak be sartzen ba daki; baita leenagoko berba zaarrak be...); baiña, iztegiak bazterturik, bere kontura idazten dauanean, orduan izkera

1

Page 2: Juan Ignazio Iztueta, bertsolari - WordPress.com · Web viewLehenengo puntua argitzeko, zenbait euskal idazle ospetsuri emango diegu hitza: Enrike Zabala, «Euskal literatura alfabetatzeko»,

jatorra, gozoa ta erri-usaiñezkoa da berak egiten dauana. “Idazle zahar geienak bezala, aditza ederki erabiltzen zun. Aditz bakuna edo sintetikoa, batez ere, oso aberats du... Tarteka-marteka, zan (etorri zan) erabilli bearrean, zatekean edo zakean erabilli oi du...” (Y. Etxaide)».

Bertsolaria ote zen jakin aurretik, bi aipamentxo bakarrik egingo ditugu. Hau dio Orixek: «Poeta gaia zen inolaz ere Iztueta, bere burua lantzeko bidea izan balu». Eta beste hau Manuel Lekuonak idatzia da: «Olerkari bezela, Iztueta etzan izan beste munduko gauza. Bañan, ori bai, gai ortan ere asko ageri izaten zitzaion bere beste alderdia, bertsolari-alderdia. Nolanai dala, itz-neurtua oso ondo ta «aire ta bote» esan oi dan bezela, erabiltzen zuan».

Beraz, Lekuona Zaharrarentzat bazen bertsolari, nik ondorioztatzen dudanez. Bada, Manuel Lekuonarentzat baldin bazen, ez da erraza izango horri kontra egitea. Pello Esnalek ere behin baino gehiagotan aitortu izan du: «Iztueta bertsolaria zuan». Oraingoz esango dugu bertsozale amorratua eta bertsolaritzaren defendatzaile sutsua zela. Bestalde, badakigu Villabonako desafio handi hartan (1802) epaimahaiko izatekoa zela, baina ez zuela parte hartu, kartzelan zegoelako. Euskal Herri osoak ezagutzen ditu Logroñoko kartzelan Kontxesiri paratutako bertso famatu haiek. Horien mailakorik, ordea, besterik bai?

Bada beste kontu bat ni asko harritzen nauena: bertsolaria izanda, nola ez da azaltzen Auspoan? A. Zavalak zer arrazoi izan zuen horretarako? Nire iritzi apalean bi arrazoi egon daitezke: A. Zavalak ez zuen batere atsegin Iztuetaren euskara; bestetik, Jose Garmendiak zeukan Iztueta erabat beretzat hartua, eta tolosarra ez zen ausartu, nonbait, monopolio hori hausten.

Azkenik, badago susmoa Iztuetak jarri zituen bertso batzuk ez ote diren herrikoiak eta hark, batere oharrik ipini gabe, bereen tartean sartuak. Ondorio hori ateratzen dut Jose Garmendiaren lan hau irakurrita: Iztuetaren olerkiak, Juan Ignazio Iztueta (Jose Garmendia Arruebarrenaren edizioa). Kardaberaz, 1978. Horrek ere ez ote zuen apur bat baino gehiago atzeratu Aita Zavala?

Guk bereizketa egin dugu: olerkiak eta bertsoak banandu egin ditugu, eta lan honetan bertsoak bakarrik emango ditugu. Bertsoak deitu diegu bertsolaritzan ohikoak diren doinu, erritmo eta errimaz osatuak daudenei. Esate baterako, ahunntzei paratutako bertsoak ez dago inolaz ere bertso-liburu batean sartzerik, nahiz eta Jose Garmendiak oso bertso onak direla esan. Ez dakit olerkiak diren, baina bertsoak ez behintzat. Azkeneko ahapaldia ipiniko dugu mostra gisa:

Ez det luzeagotu nahi nere esankizuna;ahuntz gaixoaieta baso goxoaiJainkoak diela betiko osasuna,Gipuzkoak izan dezan ugari ondasuna.

2

Page 3: Juan Ignazio Iztueta, bertsolari - WordPress.com · Web viewLehenengo puntua argitzeko, zenbait euskal idazle ospetsuri emango diegu hitza: Enrike Zabala, «Euskal literatura alfabetatzeko»,

Hemeroteka

Manuel Lekuona Lekuona Zaharra

Manuel Lekuonak idatzi zion hitzaurrea Jose Garmendiak moldatu zuen Iztuetaren Olerkiak liburuari. Handik aterako ditugu ideia batzuk hemen txertatzeko; ez gara hitzez hitz ariko, baizik eta edukia laburki azaltzen saiatuko gara. Manuel Lekuonaren ustez, Iztuetari bere idazlan guztietan nabari zaio olerki-kutsua. Garmendiaren liburua ondo datorrela esan ostean, berehala ohartarazten gaitu Olerkari bezala Iztueta ez zela bese munduko gauza, baina erruz nabarmentzen omen zitzaion bertsolari-alderdia. Eta beste guztiek bezalaxe Kontxesiri hartzen du eredutzat. Hortik kanpora zaila al da, bada, bertso-jartzaile handia zela esateko moduko lanik aurkitzea? Nire uste apalean, Nere maite polita izeneko sorta asko hurbiltzen zaio Kontxesiri edo... gainditu egiten du, nahiz eta hirugarren bertsoan errima aldatzen duen. Hona hemen, irakurleak berak juzka dezan:

Nere maite politazutzaz oroitzianodola pil-pil dabilnere bihotzian,kanpora irten nahirikahalegin guzian;min honek beharko dusendatu hiltzian. Amoriyoz bihotzadaukat nik zulatzen;zuregatikan zenbatdetan nik sufritzen!Zergatikan ez zerazu nitzaz kupitzen?Zuregatik ari naizhezur uts gelditzen. Maitasunak indarrahartzen dubenianerruak uzten ditubihotz barrenian.

3

Page 4: Juan Ignazio Iztueta, bertsolari - WordPress.com · Web viewLehenengo puntua argitzeko, zenbait euskal idazle ospetsuri emango diegu hitza: Enrike Zabala, «Euskal literatura alfabetatzeko»,

Zuretako jaio naizzuretako azi,zuregatikan nai detmundu hontan bizi.

Bilintxek berak ere sinatzeko modukoak. Ez dakit zergatik egiten duen errima aldaketa azkeneko bertsoan. Ona izaten jarraitzen du, baina bertso bat ez baino bi kopla dira. Lekuonaren esanetan, Iztuetak garrantzi berezi-berezia ematen dio errimari. Hori ote arrazoia? Badakit Manuel Lekuonak nik baino mila aldiz begi eta buru argiagoa zituela, baina nik neuk ez diot aurkitzen oiartzuar handiak dioen berezitasun hori. Iztuetari errina bortxatu gabe, berez bezala etortzen zaiola? Izan liteke.

Gero esaten duenarekin bai, oso ados nago; alegia, bertsolaritzan errimari garrantzi handia ematen zaiola. Bere hitzetan, erdaraz errima adjetiboa da eta euskaraz sustantiboa.

Errimotari buruz ere gauza interesgarriak esaten ditu Lekuonak, baina ez dugu luzatuko.

 Jose Garmendia Arruebarrena

Lehen esan dugun eran, Jose Garmendiak idatzi zuen Iztuetaren Olerkiak liburua. Hasieran badu atal bat Bertsolari deritzana. Ospe handia ematen dio bertsolari moduan. Egia da oraindik ez dela behar bezala aztertu Iztuetaren fazeta hori. Nik oraintxe esango dut, gehienez bertso-jartzailea genuen, ohitura zahar, bertsolaritza, dantza eta abarren defendatzaile sutsuarekin batera. Frogatua dago Juan Ignazio Iztueta gizon argia zela. Musikarako belarri onekoa izango zen; nik ez dut ukatzen. Bertsolari senekoa zela? Horri ere ez diot kontrarik egingo, baina orotara bertsolari handia ote zen? Karmelo Etxenagusiaren ustez ez. Esaten du euskal prosa nahi eran maneiatzen zuela Iztuetak, baina bertsoa beti bihurriegi suertatu zitzaiola, behin izan ezik; dudarik gabe, Kontxesiri saioaz ari da. Horri buruz lehenxeago eman dugu iritzia.

Kontsidera dezagun beste gauza bat ere. Egileak berak dio sarritan zalantzak daudela bertsoak Iztuetarenak ote diren ala ez. Eta adieratzen digu Justo Maria Morokoa eskolapioak lagundu ziola argi egiten. Eskerrik beroenak ematen dizkio, besteak beste bertsoak Iztuetarenak diren ala ez jakiteko Mokoroaren jankintza handia eta haren aholkuak izan zituelako. Beraz, badakigu nori bota errua bertso bati Iztuetaren aitakotza ukatzen edo zalantzan ipintzen denean.

4

Page 5: Juan Ignazio Iztueta, bertsolari - WordPress.com · Web viewLehenengo puntua argitzeko, zenbait euskal idazle ospetsuri emango diegu hitza: Enrike Zabala, «Euskal literatura alfabetatzeko»,

Iztuetaren datu biografikoak

Iztuetaren bizitza oso konplexua da hitz gutxitan laburtzeko, baina saiatuko gara ahal dugun neurrian argi pixka bat egiten. Zaldibiako Txamarretxe kalean, Iztuetaenea edo Kapaindegi etxean, 1767ko azaroaren 29an, jaio zen Juan Ignazio Iztueta Etxeberria: kapagin, dantzarien maisu, idazle, preso, alkaide, liberal, frantsestu, olerkari eta bertsolaria. Jaiotetxea oraindik zutik dago, baina, tamalez, ez dago ezer etxe horretan Iztuetaren omenezkorik.

Badakigu Txuri deitzen ziotela bere izaera maleziatsua zela medio. Bere garain fama ikaragarria lortu zuen, baina mito huts-hutsa bihurtzeko arriskuan egon zen, baldin eta Jose Garmendia Arruebarrenak haren benetako biografiari buruz direnak eta ez direnak astindu izan ez balitu.

Azpimarragarriak dira herriko bikarioarekin, Jose Ignazio Etxaberekin, izandako liskarrak. Susmo serioak daude, hain zuzen, bikarioak ipini zuela Iztueta kartzelarako bidean.

Hamabi seme-alabetatik bostgarrena zen Juan Ignazio. Badakigu 1789ko irailean zazpi bizi zirela (Ikus xehetasunak: Jose Garmendia agerian, 45. or.).

Hiru aldiz ezkondu zen, eta ezkontzaz kanpo ere izan zituen, gutxienez, bi sema-alaba. Baina goazen pausoka.

Maria Joakina Linzuain, Urnietako alaba, zuen lehenengo emaztea. Zaldibiako eliz agirien arabera, bost haur jaio ziren matrimonio horretatik. Dena dela, 1806an, Iztuetak Logroñoko kartzelan egindako deklarazioan ageri denez, bi alaba bakarrik bizi dira.

Maria Joakina Linzuan 1802ko martxoaren 26an hil zen, senarrak kasik lau hilabete kartzelan zeramatzala.

Juan Ignaziok berak kontatzen duenez, legez kanpoko harremanak izan zituen Ignazia Lopez de Llerenarekin eta haurdun utzi zuen. Balmasedara joan zen neska hori hur egitera eta, ondoren, Bilbon neskame jardun zuen.

Kontzepzion Bengoetxea, bertsoetako Kontxesi famatua izan zen Iztuetaren bigarren emaztea. Donostiarra zen, eta Azpeitiako kartzelan ezagutu zuten elkar. 1808ko otsailaren 9an ezkondu zen. Baina ezkondu aurretik alaba bat izan zuten. Alaba horrez gain, beste bi seme ere izan zituzten. Azpeititik Donostiara joan ziren bizitzera.

1815eko martxoaren 28an hil zen Kontxesi. 39 urterekin.

Maria Asezension Urruzolarekin ezkonduko da hirugarren aldiz. Zirzurkilgo alaba zen. Ezkondu zirenean, hogei urte zituen emazteak eta hiruroegi, senarrak. Seme-alabak izan zituzten.

5

Page 6: Juan Ignazio Iztueta, bertsolari - WordPress.com · Web viewLehenengo puntua argitzeko, zenbait euskal idazle ospetsuri emango diegu hitza: Enrike Zabala, «Euskal literatura alfabetatzeko»,

1837an, Iztueta Zaldibiara itzuli zen bere familiarekin; Aztiriaga etxean bizi zen. Gero, bere jaiotetxera, Iztuetaeneara, itzuli zen. Dakigun bezala, 1845eko abuztuaren 18an hil zen; beraz, azkeneko zortzi urteak jaioterrian egin zituen.

Iztueta hil ondoren, Maria Aszension, 37 urterekin, bigarren aldiz ezkondu zen, baina hori beste kupel bateko sagardoa da.

Laburbiltzeko, esan dezagun Iztuetak 11 seme-alaba izan zituela, eta horietatik bi ilegitimoak edo naturalak.

6

Page 7: Juan Ignazio Iztueta, bertsolari - WordPress.com · Web viewLehenengo puntua argitzeko, zenbait euskal idazle ospetsuri emango diegu hitza: Enrike Zabala, «Euskal literatura alfabetatzeko»,

Bertso hautatuak

Kontxesiri

Jose Garmendia agerian liburuan bada atal bat «Kontxesiri», amodiozko poesia (moldatua) izenburuarekin. Lehenik eta behin, hura oso-osorik zeharraldatuko dugu hemen:

Iztuetak konposatu zuen poema bikain bezain eder eta distiratsua herriaren ondare zen publikatu baino askoz lehenagotik ere, Dembowski-k, 1840az geroztik, parte bat bederen, ezagutzen baitzuen, eta gure herrian modan zegoen abesti sentimentalenetako bat bihurtu zen.

Kontxesiri poema, Manterolak dioenez, ez zen publikatu 1844ra arte. Guri iritsi zaigun bertsioak 10 ahapaldi ditu, bakoitza 8 lerrokoa; guztira, 80 lerro. Ez dakigu doinua nork sortua den, edo Iztuetak berak irakatsi eta pentagraman ipinarazi ote zuen.

Esan gabe doa poema eder hau, euskal poemagintzaren barnean, benetako harribitxia dela, intismista eta plastikoa aldi berean. Manterolak ere hala uste izango zuen, bada lehentasun osoa eman zion Kantzioneroan. Zenbait autorek esango digu Iztuetak gogoak ematen zion bezala erabiltzen zuela euskal prosa, baina ez bertsoa, beti bihurri eta moldakaitz harentzat, kasu batean izan ezik: Kontxesiri idaztean bihotzetik ateratzen zaio, negar dagi, zinez ari da. Aurkitu zuen, horratik, bere egoera animikoak eskatzen zion espresio-molde artistikoa.

Oroi gaitezen, arren oroitu ere, Iztuetaren mendeurreneko ospakizuneko agapean, otorduan, elkartu ziren guztien artean kantatu zirela bertso horiek, eta ez luke aurtengo programan ere faltatu behar, ez dakigula gerta betiko ahaztea: Bekatu barkaezina.

Poetak –“bertsolariak” baino hobeto esana dago– biziki maite du bere maitea, begi eder eta aurpegi alaidun kreatura adoragarria. Urruti dago maitearengandik, baina ezin du ahantzi. Maite du, eta ez da milagro. Haren maitea sal baledi, urrearen truke, ez merkeago, hala ere nork erosirik ez luke faltako (Nork erosi faltako ez luke).

Hogeita lau legoa dago aparte, eta milioi bat ate tartean, denak itxirik. Negar eta negar, nola ez?, bizi ote den, ote den bizi galdezka; Kontxesi, kuanto!

Baina zertan jarraitu? Jo dezagun zuzenean poema eder horretara, iturriko urak, eguzki galdatan, gure aho-sabaia baino ase eta freskatuko digu arima Iztuetaren lirismoak.

Guri zer axola digu zenbat denbora iraun zuen amodio horrek. Nola erantzun Aita Donostiaren galderari, ezta erantzun beharrik ere. Gutxi al da bertso horiek sortarazi izana?

7

Page 8: Juan Ignazio Iztueta, bertsolari - WordPress.com · Web viewLehenengo puntua argitzeko, zenbait euskal idazle ospetsuri emango diegu hitza: Enrike Zabala, «Euskal literatura alfabetatzeko»,

Kontxesiri

Maite bat maitatzen det maitagarria.Begi ederra du-ta guztiz argia.

Daukat urruti,bainan ezin kendu det buruti

haren itxura.Saldu ahal baliteke pisura

urreraren truke,nork erosi faltako ez luke.

Hogeita lau legoaz nago aparte,bitartean badauzkat miloi bat ate,

guztiak itxirik.Nahi arren ezin egon isilik,

beti negarreznere maite-maitearen galdez

ote dan bizibihotz-bihotz nereko Kontxesi.

Egunaz argi gutxi, gauean ilun,kontsuelorik ez da neretzat inun

maitea gabe;egin ote nadin haren jabe

oroitutzean,zenbat pena nere bihotzean

dedan igaro;maite det eta ez da milagro.

Ai, hau bakardadea eta tristura!Nere bihotz gaixoa ezin piztu da,

hain dago hila!Beti dabil kontsuelo bila

bere artean.Banengo maitearen aldean

ordutxo biko,pena guztiak lirake hilko.

Nere maitea, zutzaz ni oroitzen naiz

8

Page 9: Juan Ignazio Iztueta, bertsolari - WordPress.com · Web viewLehenengo puntua argitzeko, zenbait euskal idazle ospetsuri emango diegu hitza: Enrike Zabala, «Euskal literatura alfabetatzeko»,

egunaz ere, baita gauetan txit maiz,lotan ere bai:

zu ikusitzera nik joan nahi!Libre banengo

hor nintzake egun bigarrengo.Nahiz orduan hil,

ez nuke izango batere min.

Lehengo gau batean egin det amets,bainan pentsamensuak beti aldrebes

irtetzen dira;ustez nengoen zuri begira,

maite polita,Kofrearen gainean jarrita

kontu-kontari.Nahi nuen baina ez nintzan ari.

Maite nerea daukat beti gogoan...Ai, orain banengo ni haren alboan

inoiz bezala!Jaunak amets hau kunpli dezala!

Balitz komeni,kontsueloz hilko nintzake ni

nere ustean,maitetxoaren bihotza ikustean.

Nere maite polita, ez da zer etsi,bihar ez bada ere hor nauzu etzi,

lehengo lekuan.Ailegatutzen naizen orduan

ai hura pozanere maite-maitetxo bihotza!

Zuri begirapena guztiak ahaztuko dira.

Zure gauza polit bat hor det nerekinizkidaturik dago letra birekin;

C eta B dira,askotan nago hoiei begira,

hain dira finak!Maitetxo polita, zuk eginak

sedaz ederki,kolkoan gorderik dauzkat beti.

Esperantzetan bizi, maite gozoa,

9

Page 10: Juan Ignazio Iztueta, bertsolari - WordPress.com · Web viewLehenengo puntua argitzeko, zenbait euskal idazle ospetsuri emango diegu hitza: Enrike Zabala, «Euskal literatura alfabetatzeko»,

noizbait kunplituko da gure plazoa.Eta orduan,

gauza txarrik ez hartu buruanlehengoai utzi,

ez degu pasatzen pena gutxipreso sei urtez!

Onduko gaituzte nere ustez.

Oharra: Poema gehiagotan esaten den arren, bertsolari eta bertso hitza ere ageri dira. Niretzat, bertsoak dira; bertso poetikoak, nahi baduzue, baina bertsoak. Ez hori bakarrik, Iztuetak idatzi dituen bertsoarik onenak, batez ere kopura kontuan hartuta. Motiboa ere halakoxea zen! Dena dela, Nere maite polita sortatxoak ez du hauen inbidiarik: aitzaia bakarra, gutxi direla.

10

Page 11: Juan Ignazio Iztueta, bertsolari - WordPress.com · Web viewLehenengo puntua argitzeko, zenbait euskal idazle ospetsuri emango diegu hitza: Enrike Zabala, «Euskal literatura alfabetatzeko»,

Amodio beroak

Amodio beroakguztiz harrigarrinere bihotza daukaestu eta larri:adirazo nahieanargi eta garbi,nere sentimentuakdama eder bati. Bihotz-bihotz nerekotxantxantxo argia,esango dizut nerebarrungo barria:gaztetan izandu naizarras jostatia,bainan naitasunarenguztiz beldurtia. Amodiozko sugarportitzen igesi,oraindaino, maitea,izandu naiz bizi;bainan zure itxurakzain, odol ta guziarras beti-betikobihotza dit josi. Nere maite-maitea,ustez-ustekabe, (1)betiko egin zaizkit (2)bihotzaren jabe:iltze gogorraz ondoloturik halere! (3)Nere korde guztiakgeroztikan daude. 

(1) Zaldibian erabiltzen den/zen esamoldea da: ustez-ustekabe. Hau esan nahi: ohartu gabe, sorpresaz.

(2) Zatzaizkit.(3) …ondo loturik halere! Zaldibian erabiltzen den/zen esamoldea. Hau esan nahi du:

dudarik gabe, por supuesto.

11

Page 12: Juan Ignazio Iztueta, bertsolari - WordPress.com · Web viewLehenengo puntua argitzeko, zenbait euskal idazle ospetsuri emango diegu hitza: Enrike Zabala, «Euskal literatura alfabetatzeko»,

Ikusi ahal bazentza (1)jarririk begiranere bihotz gaixoandagoen erida;batean bazterrerabestean erdira,gorputz guztian dabiljira eta bira.

(1) Bazentza = bazeneza

Egunaz ere bai taGauaz, asko aldiz!, (1)nere odolak pill-pillirakiten dabiltz:isuriko nituzkehala behar balitz,maite zaitudalakobihotzetik anitz. 

(1) Zaldibian erabiltzen den/zen esamoldea: asko aldiz! Hau esan nahi: zebait garaitan, batzuetan.

Aingeru gazte edergoxo eta pina,zu maitatutzeko dabeti nere grina;sendatu ahal bazentzanik daukadan mina,nere bihotz gaixoaka zer atsegina! Maite maitagarriazugana begira,nere bihotz bigunaurtutzen ari da;egun hoetan guztizestu ta larri da,azal huts bihurturikneketan jarri da. Bihotz-bihotz nerekomaitati maitea,nere pena handiazurriki zaitea;zure eskuan dago

12

Page 13: Juan Ignazio Iztueta, bertsolari - WordPress.com · Web viewLehenengo puntua argitzeko, zenbait euskal idazle ospetsuri emango diegu hitza: Enrike Zabala, «Euskal literatura alfabetatzeko»,

nere izatea,indazu osasunata atsegin betea. Nere maite politainolaz ahal bada,ez nazazula arrenpenaturik laga;zu maitatzeagatikhala behar bada,bizia utziko detorain berehala. Galdu arren biziasekula betiko,amodioa ez ditinork erekiko; (1)zu maitatu bage nikez nuke etsiko,bihotzaren mamitikez zaitut utziko.

(1) erekiko/edekiko = kenduko Hezur ta mami osozain, odol ta guzi,maite zaitut, maiteaez halere gutxi!Nahitasun bero honiez aterik itxi,zure albo gozoannahi nuke nik bizi.

Oharrak: 1) Sail honen izenburu osoa hau da: Amodioak lotua daukan galai gazte lirain batek,

biotzaren erdi erdiko mamitik txit asko nai dion dama eder bati biraltzen diozkan itzneurtuak.

2) Santi Ondaindiak euskarak dauzkan maiteminezko ehun olerki onenetan sartu zuen.3) Nire ustez, bertso onak dira. Hori bai, diskurtso errepikatu samarra. Beraz, orain

arte ondo goaz.

13

Page 14: Juan Ignazio Iztueta, bertsolari - WordPress.com · Web viewLehenengo puntua argitzeko, zenbait euskal idazle ospetsuri emango diegu hitza: Enrike Zabala, «Euskal literatura alfabetatzeko»,

Amodioa zer dan

Amodioa zer danazaltzeko ongi,kanta berri eder batjartzera noa ni;munduak jakiteaguztiz da konbeninola bizitu dirantxatxantxo gozo bi. Badakigu dala txitgozo ta eztiaenamoratutakogazteen bizia;duda bage da hoenatsegin guztia,eraz eta sarriroalkar ikustia. Bihotz bi unituakmaitaro alkarri,laztandurik betikoohi dirade jarri:atsegin handietanguztiz harrigarri,hitz goixoak esanazbatak besteari. Aditutzean batak,bestearen hitza,bien bihotzak pozezpil-pil-pil dabiltza;eztitan ohi dabilleneuliaren gisa,zeinek gozatutzen duhonelako ditxa? Zoriontasun handigozo honen jabe,Gipuzkoa honetanbi gazte badaude,elizaz unituakgustora halere!, (1)inork prenda hartzeko (2)

14

Page 15: Juan Ignazio Iztueta, bertsolari - WordPress.com · Web viewLehenengo puntua argitzeko, zenbait euskal idazle ospetsuri emango diegu hitza: Enrike Zabala, «Euskal literatura alfabetatzeko»,

beldurrikan bage.

1) Gustura halere! = gustura, nola ez?, por supuesto…2) Prensa hartu = kargu hartu.

 Gogoratu zait nerigarbi esatea,amanteak nor diranbata ta bestea:zarauztar Don Juan JoseAlzuru gaztea,ta Doña Marianabere emaztea. Txatxantxo maitati hau (1) dalako alaia,beti-beti izan daguztiz askok nahia;batetik ederra dabestetik ernaia,ezta erraz billatzenhonelako gaia! 

(1) Nik ulertzen dudan eran txantxantxo = kuttun, laztantxo, maitetxo.

Aitortu behar bada,garbiro egia,dama polita da taguztiz egokia;goiz aski bota zionAlzuruk begia,hartu ere bai ongigoruntzen neurria. Hamasei urterekintxit gain gainekoa,Doña Mariana zanguri, sasoikoa;begia txir-txir etaalegre gogoa,nork maitatuko ez duzinez halakoa? Mila zortziehun hogeita bederatzian,txatxantxo goixo hoek

15

Page 16: Juan Ignazio Iztueta, bertsolari - WordPress.com · Web viewLehenengo puntua argitzeko, zenbait euskal idazle ospetsuri emango diegu hitza: Enrike Zabala, «Euskal literatura alfabetatzeko»,

laztandu zirean;pena asko pasarik bai zazpi urteanezkondurik daude gaurpozkida betean.  Amante hoek nolaizan diran biziikusi bage ezinlezake sinitsi;alkarganatu nahitainork ez nahi utziegun gozo hau nekezbaitute iritsi. Nahitasun gehiegiaizanik alkarri,ikusi dute zenbait estura ta larri,baita igaro erepena harrigarri,ezkondurik gustoradiran arte jarri. Ezkontzeko denporadanean iritsiez dute bada izanatsekabe gutxi:Azpeitian egon taapartean bizinahi arren ezin alkargustora ikusi. Berronkalkoan bataIbiron besteapoz handia zuten txitalkar ikustea;eguna alegre tagaua txit tristea,gogoratu zitzaienargiak piztea. Gauaz eta egunazalkarri begiraloaz oroitu bage

16

Page 17: Juan Ignazio Iztueta, bertsolari - WordPress.com · Web viewLehenengo puntua argitzeko, zenbait euskal idazle ospetsuri emango diegu hitza: Enrike Zabala, «Euskal literatura alfabetatzeko»,

ernai egon dira;hau izan da txatxantxogoxo hoen ira, (1)plazan ibilli arrenzezenen korrira.

(1) Ira. Uste dut ideia esan nahi duela. Gure herrian, oso gutxitan bada ere, entzun dut forma hori.Posible da errata izatea eta horren ordez jira erabili nahi izan, esan nahi honekin: egoera,

abelera.  

Abuztuko hilarenbigarren egunaamante hoentzakoez zan txit ilunaorduan izan duteguztizko fortuna…Jaungoikoak dielabeti osasuna.

Oharra: Bertso arrunt samarrak dira. Ez dira aurrekoen mailara iristen, ez dago haietan bezalako sentimentu eta lirismorik. Asko jaitsi da lehengo pertsonatik hirugarrenera pasatu denean.

17

Page 18: Juan Ignazio Iztueta, bertsolari - WordPress.com · Web viewLehenengo puntua argitzeko, zenbait euskal idazle ospetsuri emango diegu hitza: Enrike Zabala, «Euskal literatura alfabetatzeko»,

Dozena erdi bat berso

Dozena erdi bat bersobehar ditut jarrierregalatutzekodama-galai biri;guztizko nahitasunadiote alkarri,non ta nongoak diranesango det sarri. Andoainen dago bat,Tolosan bestea,gustatuzen zaie maizalkar ikustea;dama ederra da tagalaia gazteaez ta gaizki izangohonen emaztea. Gazte maitati hoektxit ditut urriki batak bestea bistannahi dute iduki;aspertu bagetanikgau ta egun beti…Andoaindik Tolosaez dago urruti. Galai hau nor dan inorknahi baluke jakin,apeilidua Imazizena du Joakin;hartutako sailarigogoz zaio ekin, (1) gusto hobeko lanikez dezake egin. 

1) Gogoz zaio ekin. Ikus ekin aditza nor-nori forman darabilela. Inoiz ikusi gabea nengoen.

Maria Mikaelade Elorriaga,dama maitati ederzurigorria da:Imazek beretzakonahi luke ahal bada,ez da nonahi bilatzen

18

Page 19: Juan Ignazio Iztueta, bertsolari - WordPress.com · Web viewLehenengo puntua argitzeko, zenbait euskal idazle ospetsuri emango diegu hitza: Enrike Zabala, «Euskal literatura alfabetatzeko»,

halako alaba. Tolosara joatenbilatzeko bera,Etxarriren bitartezizaten du era;inoiz ikusi ditutgustora daudela,Joakintxo Imaz etaMikela ederra.

Oharra: Bertso politak dira. Gustura jakingo nuke zer harreman ote zuen Iztuetak bikotearekin. Ez dira izango, bada, enkarguz egindakoak? Nor ote zen Etxarri hori? Agian, Tolosako tabernariren bat?

19

Page 20: Juan Ignazio Iztueta, bertsolari - WordPress.com · Web viewLehenengo puntua argitzeko, zenbait euskal idazle ospetsuri emango diegu hitza: Enrike Zabala, «Euskal literatura alfabetatzeko»,

Mundu guztian dauka

.................. a da (1)guztiz egokia,aspaldian zenbaitekgogoan eukia;kontentu da galaiaorobat nobia,A, zeinek leukakeangaur hoien tokia!

(1) Falta den lerro-zatia ez da zentsuraren lana, baizik eta originala ongi ez ulertzearen errua. Mundu guztian daukagizon prestu fama,Don Jose Franzisko daArrieta jauna:zuzen egiten baduhartu duen lana,zoriontsu da horrenjabe egin dana!

Ongi dakigu nor daneta nolakoa,Doña Mari AntoniBidaolakoa:berez alaia da, tasasoi onekoa,non arkitu beste bat (2)hau bezelakoa!

(2) Nik esku artean izan dudan testuak inon ipintzen du, baina zalantzarik ezagun du errata dela. Bai berriak eta esaldiaren zentzuak non eskatzen du.

 Gazte gaztetatik dadohainez jantzia,bere amak alboanguriro azia;Jaungoikoak emanikhalako grazia,goxo ta maitati daesan ahal guzia! Ezkontz hau ikusirikhoien gurasoak

20

Page 21: Juan Ignazio Iztueta, bertsolari - WordPress.com · Web viewLehenengo puntua argitzeko, zenbait euskal idazle ospetsuri emango diegu hitza: Enrike Zabala, «Euskal literatura alfabetatzeko»,

atseginetan daude,orobat auzoak;Jainkoari eginazerregu gozoak,izan ditezen betigarbi ta jasoak. Zeinek egingo ez dupozkidaz algara?Nere gogoa behintzatgaurkoan hala da!Jaunari eskaturikinolaz ahal bada,izan ditzaten askoseme ta alaba. Burnia egitekobeti da hautua,holako sutan harriongi berotua;ugari emango duhark bere frutua,lehenago sarritxotanez bada urtua.

Oharra: Nire gusturako, aurrekoak baino bertso hobeak dira. Baina hango galdera bera sortzen zait: zer harreman zuen Iztuetak maiteminduekin? Azkeneko bertsoa metafora ironiatsu bete-betea da. Hori da disimuluan gauza asko esatea!

21

Page 22: Juan Ignazio Iztueta, bertsolari - WordPress.com · Web viewLehenengo puntua argitzeko, zenbait euskal idazle ospetsuri emango diegu hitza: Enrike Zabala, «Euskal literatura alfabetatzeko»,

Iztuetaren eskutitza agustin pascual iturriagari

 

Nere adiskide txitprestu ta argia,hartu baitet bedorrenkarta pozgarria;hain zegoen gozoata ongi jarria!Ez da bedorrentzat haumirari haundia. (1)

(1) Puntuazio markak batzuetan hil ala bizikoak dira, bertso honetan gertatzen den bezala. lizentzia hartu dugu bertsoa espresiboago egite aldera eta puntuzio markak aldatu egin

ditugu Uste dugu horrela gehioago hurbiltzen garela egileak esan nahi zuenera.

Ezkontzak izan ohi duasko langai modu,batean irabazita bestean galdu;alaba utzitzeaez nuke hain damu,baldin senarrak ongimaitatutzen balu. (2)

(2) Maitatuko balu entzun du beti, baina maitatzen balu ere ondo sartzen zait belarrian. Hainbeste

alderdi eta kimu ditu hizkuntzak! Herri haundi hoetan askotatik gutxisenarrarekin ongiohi dirade bizi;batzuek zatika tabesteak igesiezkondu bezin laisterohi dituzte utzi.

 Egin ezkeroztanikhalakoen jabeeraman behar dituzenbait atsekabe.Neska zar egoteaz

22

Page 23: Juan Ignazio Iztueta, bertsolari - WordPress.com · Web viewLehenengo puntua argitzeko, zenbait euskal idazle ospetsuri emango diegu hitza: Enrike Zabala, «Euskal literatura alfabetatzeko»,

ere lanak daudeinork ez nahi gelditubat edo bat gabe. 

Ondoren, Jose Garmendiaren edizioan, ohar hau dakar: Nere adiskide mamia: txit etorri da bedorren karta egokia, ta denbora bear danezkoan, zeñaren zati guztiak azaldu diozkadan nere alabari, gure adiskide jakiñen aurrean, eta serbitzatu sermoirik onenak baño ere geiago. Ez det lekurik gaur. Bedorrena beti, Iztueta.

Oharra: Badirudi bertso hauek alabarentzako aholkuak edo horrelako zerbait zirela. Dirudienez, herri handietako ezkontzekin beldur zen Iztueta. Pixka bat nahastua nago.

23

Page 24: Juan Ignazio Iztueta, bertsolari - WordPress.com · Web viewLehenengo puntua argitzeko, zenbait euskal idazle ospetsuri emango diegu hitza: Enrike Zabala, «Euskal literatura alfabetatzeko»,

Gipuzkoako herri, Foru eta Kondairako bertsoak  Jose Garmendia Arruebarrenaren edizioan esaten denez, Iztuetak Gipuzkoako herri askori eskaini zizkien bertsoak: Ordizia (Villafranca) Tolosa, Hondarribia, Errenteria, Tolosa eta abarri. Gipuzkoako Kondairaren atal bakoitza lau bertsorekin bukatzen du. Hau da, Iztuetak atal bakoitza estrofa batean bildu nahi izan zuan. Bestalde, Gaztaroan egindako bertsoak denborarekin hobetzen jardun zuen bezelaxe, beste horrenbeste gertatu zitzaion bere «Guipuzcoaco Condaira»ko batzuetan ere.

Bikain borobildutako bertso mamitsu eta aberatsen bidez, Iztuetak ibili luzea egiten du Guipuzkoa zehar, gure herriaren izaera eta handitasunak bildu eta kantatzeko. Etengabeko kanta-sorta sutsua da esakaintzen diona. Irakurlea laster konturatuko da horrela dela.

Probintziako jendeleial ta argia,maite dezutelakozeuen sorterriaezkeinitzen dizutet euskaraz jarriaAma Gipuzkoarenbizitza garbia.

24

Page 25: Juan Ignazio Iztueta, bertsolari - WordPress.com · Web viewLehenengo puntua argitzeko, zenbait euskal idazle ospetsuri emango diegu hitza: Enrike Zabala, «Euskal literatura alfabetatzeko»,

Vilafranca

Villafrankako herriprestu ta leialabadakigu guztiokGipuzkoan dala;hango hiru galairiinolaz ahal badasei edo zazpi bertsobehar diztet para. Bata apez dago tabesteak ezkongai,gauza txarrik haientzatez nuke esan nahi;batetik zintzo dira,bestetik txit alai,alkargana batutzendira aste ta jai. Erdaraz tertuliaeuskaraz bilera, (1)hau izango da nerebertsoen sarrera;orain lau hilabetehasi zuten bera,hamar libra kandelaargitan erre da.

(1) Ballera ipintzen du originalean, baina, zalantzarik gabe billera da. Sarobe hirurkiaSel Triunbiratoeman zaion izenaez baitu girako;gaurkoa igaro taprest dago biharko,ongi anaiatuakbeti daudelako. Sei ta erdietatikzortzirak arteanegoten dira berakatsegin batean:irakurri, jolastu

25

Page 26: Juan Ignazio Iztueta, bertsolari - WordPress.com · Web viewLehenengo puntua argitzeko, zenbait euskal idazle ospetsuri emango diegu hitza: Enrike Zabala, «Euskal literatura alfabetatzeko»,

kantatzen pakeankandela ifiñirikbonbila batean. Jarriak dauzkate prestbeti hiru silagela hartan besterikez diteke bila:hoek dituztelakoberentzako dina,gehiago ez jartzekohartu zuten grina. Urte askoz dedilabilera hau bizi (2)gauza ona behin ereez da behar utzi;oraindaino izan dahorrelako gitxi,gizon prestu danariez aterik itxi. 

(2) Originalean ballera ipintzen du, baina, zalantzarik gabe, billera da.

Oharra: Bertso hauek ez dira batere esplizutuak. Garbi ez dakigu gaia zein den. Hiru galairi dedikatuak daude. Nortzuk dira? Bertso pobreak iruditzen zaizkit. Justo Mokotoak duda egiten du Iztuetarenak ote diren.

26

Page 27: Juan Ignazio Iztueta, bertsolari - WordPress.com · Web viewLehenengo puntua argitzeko, zenbait euskal idazle ospetsuri emango diegu hitza: Enrike Zabala, «Euskal literatura alfabetatzeko»,

Laginen hitz-neurtuak

Guraiza-txorrotxaileeta tonelginaerakustera datozberen lan egina;izan ezkeroztanikmerkea ta pina,salduko da Tolosannahi duten adina. Dendari abila taarotz jakintsuna,badakigu herriraetorri zaizkuna;modara apaintzeko huxen da fortuna,bientzako Tolosatxit da leku ona. Txapelaginarekinpelukagilea,badaki kizkurturikedertzen ilea;laster aberastekonolako idea,baldin balute betiirabazbidea. Ermentaria etaperra-ifinlea,bata gain-gainekoabestea hobea;ezagutuko duteagudo, ordea!burni ta mandoarenmatxura gordea. Zapataginarekinehunkolaria;gau ta egun ohi dagonekera jarria;langintza mehea dutebainan txit garbia,ustelak ez badira

27

Page 28: Juan Ignazio Iztueta, bertsolari - WordPress.com · Web viewLehenengo puntua argitzeko, zenbait euskal idazle ospetsuri emango diegu hitza: Enrike Zabala, «Euskal literatura alfabetatzeko»,

larru ta haria. Pertz arabatzaile tatxokolategina,guzienean badutehoek zer egina;bata nekatu arrenbestea adina,irabazia duteguztiz desberdina.

Oharra: Oso bertso politak eta gustagarriak. Informazio asko ematen dute, ofizio-hitz asko ere bai. Ondo eginak daude.

28

Page 29: Juan Ignazio Iztueta, bertsolari - WordPress.com · Web viewLehenengo puntua argitzeko, zenbait euskal idazle ospetsuri emango diegu hitza: Enrike Zabala, «Euskal literatura alfabetatzeko»,

Zortzikoa

Tolosako Erriaguztiz antzinati,jostaria dala txitmunduak badaki;dohai hau datorkiobere jatorriti,hargatik gordetzen duzintzokiro beti. Ai hau atsegina tapozkida betea!Lehenbailehen datorrelahurrengo urtea;baldin bizirik badaGonzalez maitea,uste det nik Tolosanpestan ibiltzea. Jendeak deitutzean:Biba! eta biba!txalkorra azkar dabiljira eta bira;irteten dan orduanplazaren erdira,zoraturik legokeberari begira. San Juanetan ereTolosan Herriak,egiten ditu pestagogoangarriak;hartarako daduzkaohituraz jarriakantzina-antziakoPordon-dantzariak

29

Page 30: Juan Ignazio Iztueta, bertsolari - WordPress.com · Web viewLehenengo puntua argitzeko, zenbait euskal idazle ospetsuri emango diegu hitza: Enrike Zabala, «Euskal literatura alfabetatzeko»,

Gipuzkoako Fueroen atsegin-leloak

Gipuzkoa txit leialeta maitatia,aspaldi zun edanaamaren titia;jaiotzatik zeralako (1)euskaldun garbia,nonahi ezaguna dazure jatorria. 

(1) (ia) itzatik ipintzen zuen nik erabili dudan originalean. Baina esaten zuen muttur bat falta zitzaiola paperari eta ez zela ongi ulertzen. Ni seguru nago jaiotzatik dela; testuinguruak hori eskatzen du.

         Lau mila ta gehiagourteren buruan,Gipuzkoak badakijaiotza non duan;hitz egiten debanikorduko moduan,beste naziorikanez dago munduan. Zorioneko gureama Euskalduna,seme bitore askohazi dituzuna;zedorri zeralakoprestua ta ona, mundu guztiak dakimaite zaituguna. Zure hitzkuntz gozo taohitura eztiak, gordetzen dizkitzuteseme jakintiak,galtzera utzi bagezeharo guztiak,hoen beharra badugure Probintziak. Gipuzkoaren seme

30

Page 31: Juan Ignazio Iztueta, bertsolari - WordPress.com · Web viewLehenengo puntua argitzeko, zenbait euskal idazle ospetsuri emango diegu hitza: Enrike Zabala, «Euskal literatura alfabetatzeko»,

gazte eta zaharrak,zernahi gauzatarakodirade azkarrak:badakite zapaltzenote eta laharrak,baita ere itzaltzensuak eta garrak.

Sei urteren buruantxit nekez bildua,begietan daukagu.honen ispilua,hserre bat izan daportizki mindua,bainan ekusten da gaurarras bigundua. Haserreak beti duberekin nekea,gose, egarriz etaizurriz betea,alde guztietatikdario kaltea,gure Ama maiteakegin du pakea. Egikizun honetandudarikan bage,zure seme prestuaknekatu dirade:atsegin handietanarkitzen gerade,egin zeradelakoFueroaren jabe. Ama Gipuzkoariondra ta bizia,Fueroak gordetzendiote guzia,hoen alde nor dirandago ekusia,nekazaria etabere nagusia. Etxejaun prestu hoek

31

Page 32: Juan Ignazio Iztueta, bertsolari - WordPress.com · Web viewLehenengo puntua argitzeko, zenbait euskal idazle ospetsuri emango diegu hitza: Enrike Zabala, «Euskal literatura alfabetatzeko»,

badakigu berdin,ahalegin handiakdituztela egin,Gipuzkoa betikoondo geldi dedin,antzinako ohiturabere-bereakin. Beren lanak utzirikapropos Madrila,etxejaun handizki biazkar joan dira,jatorriz dutelakohartarako grina,gure Fuero maitegozatsuen bila.  Etsai anitzen kontraegin dute lana,Gipuzkoatarrentzatnola nahi ta hala:bata Aldamarkoabestea Zabala;urte askoz Jainkoakbizitu ditzala. Gertatu izandu dalangai hau lehen ere,Felipe Bostgarrenazalarik Errege,gure Fuero onaknahi zituzten erre,Zabalaren Asabakez balitu gorde. Esaera bat ohi daguztiz antzinati,euskaldunen arteanez dakit zergati,«bedarra zaineti takondea kastati»,nere ustez ez dagojarria hain gaizki. Egiteko honetan

32

Page 33: Juan Ignazio Iztueta, bertsolari - WordPress.com · Web viewLehenengo puntua argitzeko, zenbait euskal idazle ospetsuri emango diegu hitza: Enrike Zabala, «Euskal literatura alfabetatzeko»,

izan da barrunen,Enparango Nagusion Jose Manuel:gordetzaile izan dabeti Fueroen,Ama on Gipuzkoakbadaki nor duen. Gipuzkoaren onanahi duten guziak,izan ta izango diraetxenagusiak,jatorriz diralakogarbi ta biziak,maite ditu txit askoAma Probintziak. Beren eginahal onakagirian daude,begien aurretikanezkutatu bage:atsegin handietanzoraturik gaude,egin geradelakoFueroen jabe. Honelako semeakohi dirade gitxi,hartutako lanariez diote utzi:esker on handi askodituzte merezi,Fuero bagetanikez gaitezke bizi. Iritsi zaizu egunzorionekoa;bizi bedi luzaroAma Gipuzkoa:bular gozoa du tazabala kolkoa,ugaz-umea ez dubere gogokoa.

33

Page 34: Juan Ignazio Iztueta, bertsolari - WordPress.com · Web viewLehenengo puntua argitzeko, zenbait euskal idazle ospetsuri emango diegu hitza: Enrike Zabala, «Euskal literatura alfabetatzeko»,

Oharra: Ideia errepikatu samarrak, baina bertso onak dira, kausa bati lotuak., Foruen defentsa eta aldarrikapen zorrotza. Gero Txirritak ere kantatu ohi zuen gai horri buruz.

34

Page 35: Juan Ignazio Iztueta, bertsolari - WordPress.com · Web viewLehenengo puntua argitzeko, zenbait euskal idazle ospetsuri emango diegu hitza: Enrike Zabala, «Euskal literatura alfabetatzeko»,

Euskerarekin euskaldunen atsegin-leloak

Bukaera nahi dioteman obra honi,bai eta onoreakkantuz euskarari:Ikusi ditu honek (1)zenbait egun-gorri,bainan garaitpenduriktxit dago gaur ongi

(1) Nik erabili dudan originalean onez ipintzen du, baina ez dago inolako dudarik errata dela onek behar duela.

         Gure euskara maitejakintsun eztia,aienatu nahi zutenarrotzak guztia,higuin badute erebera ikustia,urteak joan arren,txit dago gaztia. Erdaldun mingain-latzakorain zenbait urte,euskara gaztetzerikez baitzuten uste,ahalegin handiaktxit egin dituzte,galduko dutelako:bainan ezin dute. Bere seme prestuakongi apaindurik, (1)agertu da euskarahaitz-zuloetatik,sasoikoa dago tabiskorra oraindik,ez da hitzkuntza bat hauberdintzen debanik.

(1) Nik erabili dudan originalean apiñdurik ipintzen zuen. Ez dago zalantzariik apaiñdurik dela.

35

Page 36: Juan Ignazio Iztueta, bertsolari - WordPress.com · Web viewLehenengo puntua argitzeko, zenbait euskal idazle ospetsuri emango diegu hitza: Enrike Zabala, «Euskal literatura alfabetatzeko»,

 Gozoa dalarik daguzizko zintzoa;hizkera guzietanlehendabizikoa;beraren egile zangure Jaungoikoa,hargatik da euskarahain gain-gainekoa. Nagusi eta burudala egiazki,egin izan dioteixukarik aski;erabili ere baietsaiak txit gaizki:bainan orain guziakazpian daukazki. Euskararen etsaiakdirade argiro,Mayansekin Llorenteeta Osorio;asmatu arren zenbaitgezur ta sesio,haien esker gaiztoangainera da igo. Beste anitzek eretxarkeria askoesan izan dituzteeuskararentzako,batzuetan inki tabesteetan mako…Izuturik txokoan,egongo dalako! Maians eta Armestogorputz bat eginik,ari ziran euskarapuskatu ezinik.«Jo ezak» handik eta«Jo ezak» hemendik,moldatu baitzituenAita Larramendik.

36

Page 37: Juan Ignazio Iztueta, bertsolari - WordPress.com · Web viewLehenengo puntua argitzeko, zenbait euskal idazle ospetsuri emango diegu hitza: Enrike Zabala, «Euskal literatura alfabetatzeko»,

 Uste ez zuten gauzazitzaien gertatu,ez zekiten laneanziralako sartu,hasi baziran etabai haiei damutu,astinaldia txarrakez zituzten hartu! Maitaro nahiko zuteneuskara ikusi, baldin behar bezalabalute ikasi,ezagutzen ez danamendekatzen hasi,nola nahi zuten badabaza irabazi? Ondoren agertu zanDon Joakin Trajia,nahaspilatu nahieaneuskara garbia,ahotan hartzen zuelanaparren herria,ustez ez zuelakoizen berekia. Guztiz gauza handitzatTrajiak esanak,desekindu zituenAstarloa jaunak,hain ziraden traketsaketa txit baldanak,ezagutu ditzakeeroa ez danak. Astarloaren obrakdira agiriko:halakorikan inonez da nerekiko,mingain-latz harro zenbaitasto tzar lapiko,isilduko dituztesekula betiko.

37

Page 38: Juan Ignazio Iztueta, bertsolari - WordPress.com · Web viewLehenengo puntua argitzeko, zenbait euskal idazle ospetsuri emango diegu hitza: Enrike Zabala, «Euskal literatura alfabetatzeko»,

 Mundu guzi-guziajakinean bego,biziko da euskaraorain eta gero,beraren haundizkatzengogaltsu ta bero,itzkribatzen ari daAspaldian Erro (1)

(1) Juan Bautista Erro andoaindar jakintsuaren lenbiziko liburuaren izena da «Alfabeto de la lengua primitiva de España».

 Atera ditu honekbi obra berriak,esaten dituelaberetan egiak,haiek irakurteanetsaien erdiakhezur huts egin ditusabel-arrabiak. Txoriburu puztu bateginik txit haundi,etsai irten zitzaiongure euskarari,apez jantzian zuenizena estali,aditu baitzituenbereak eta bi. Luma lodi zatar batzorrozturik gaizki,hasi zan izkribatzenharroturik lazki,euskara isiltzekoasmoetan naski,erronkak botatzeaez da, ordea, aski! Kakoa hortik etahemendik makoa,esaten zuen zalaMontuengakoa. (1)Uste bazuen erezala goapoa,

38

Page 39: Juan Ignazio Iztueta, bertsolari - WordPress.com · Web viewLehenengo puntua argitzeko, zenbait euskal idazle ospetsuri emango diegu hitza: Enrike Zabala, «Euskal literatura alfabetatzeko»,

astin bat hartu zuen:a zer nolakoa!

(1) Montuengoko (Segovia) apaizaz ari da.  Nahiz joan batera tanahiz joan bestera,nonahi aurkitutzen daargiro euskera;eman behar dioguzor zaion eskerra,bestela gu berarensemeak ez gera. Euskara piztea daerdaldunen mina,ez dakit nondik dutenhorrelako grina;mundu guztian dagosustraiak egina,hitz egin ohi zalako bera txit antzina.

Oharra: Euskal apologetika orokorrean sartu beharreko bertsoak. Sail polita eta badaude perlak ere. Adibidea, esamoldeak: Hortik kakoa eta hemendi makoa. Eta metafora bikaina aldi berean. Esaldi sinpatikoak: uste baldin bazuen zala goapoa… Batez ere, badago bertso bat niri grazia aparta egin didana:

Luma lodi zatar batzorrozturik gaizki,hasi zan izkribatzenharroturik lazki,euskara isiltzekoasmoetan naski,erronkak botatzeaez da, ordea, aski!

39

Page 40: Juan Ignazio Iztueta, bertsolari - WordPress.com · Web viewLehenengo puntua argitzeko, zenbait euskal idazle ospetsuri emango diegu hitza: Enrike Zabala, «Euskal literatura alfabetatzeko»,

Gau pozgarriagorik        

  Sarrera Ai, hau Haur zoragarriguri ta mardulaguzion onerakojaio da mundura.Deseatzen gendueneguna heldu dabaita arras hil eregendukan beldurra. Gau pozgarriagoriknere iritzianezin izan ditekesekula guzian;Adanen bekatuapararik azpianJaunak ifini gaituberaren grazian.   Zortzikoa Hilak eta biziakkonsueloz daudeegin dalako Haurrazeru lurren jabe;bizi gaitezke ongita pozez halere!,Luzifer gaiztoarenbeldurrikan gabe. Eguberri bezperanBelengo herriragure salbatzaileagabaz etorri da;zoraturik nago niberari begira;Adanen bekatuakbetiko hil dira. Artzaiak hemen datozutzirik ardiak,

40

Page 41: Juan Ignazio Iztueta, bertsolari - WordPress.com · Web viewLehenengo puntua argitzeko, zenbait euskal idazle ospetsuri emango diegu hitza: Enrike Zabala, «Euskal literatura alfabetatzeko»,

animo har dezagunanima garbiak;...) ren mirariak...) larriak...) ren gaitu..................... Semea egin etadontzeila garbiahemen ikusten degu (1)Birjina Maria;hauxen da milagroagozo ta ............ beraren ditxa...... gaitean ......

(1) Originalean izusten dator, baina garbi dago errata dela, ikusten behar du.  

Euskaritxoa Zaharrak eta gazteakgoazen bertatikJesus adoratzerabihotz bihotzetik;guziok salbatzerajetxi da zerutik,nor dantzatuko ez da,Jesus, gaur zugatik!

Oharrak:1. Justo Mokoroaren ustez, ez dira Iztuetak idatziak, nahiz bere ikutturen bat eduki.

Estrofa edo ahapaldien zenbaketa jatorrizkoarena da.2. Falta diren hitz eta lerroak originalean ez dira ulertzen.3. Sarrera, zortzikoa eta euskaritxoa banaketak ez dakit zer esan nahi duen. 4. Gabonetako kanta herrikoaren itxura guztiak ditu.

41

Page 42: Juan Ignazio Iztueta, bertsolari - WordPress.com · Web viewLehenengo puntua argitzeko, zenbait euskal idazle ospetsuri emango diegu hitza: Enrike Zabala, «Euskal literatura alfabetatzeko»,

Jesusen jaiotzako gau pozgarritsuan          (Euskal herrietako gazteriak kantatzeko          Iztueta jaunak ipinitako hitz neurtuak) Agur, Jesus, Maria, Jose,Joakin eta Ana;badakigu Jesus maitiajaio zan gaua dana. Herriko zenbait galai gaztekantuz gera atera,atseginezko poz handi bat (1)zuei gaur ematera.

(1) andi/aundi zeinezkorik gabe erabili ohi ditu Iztuetak. Egiazko berria da tabehar degu sinitsi,Jaungoikoaren Semea gaurzerutik zaiku jetxi. Inork ezin berri bat emanhau dan baino hobea;Belenen jaio omen zaikugure Salbadorea. Urte askoan egon geraegun honen begira,Adanen bekatu guziaksekulako hil dira. (1) 

(1) Nik erabili dudan originalean sezulako ipintzen du, baina argi dago errata dela: sekulako behar du.

Atsegingarrizko berri haumunduak dezan jakin,adierazo du zeruakizar eder batekin. Izar honi nora dijoanjarraitu behar zaio,ekusi nahi duenak haur haunon ta nola dan jaio. Goazen bertatik Belena

42

Page 43: Juan Ignazio Iztueta, bertsolari - WordPress.com · Web viewLehenengo puntua argitzeko, zenbait euskal idazle ospetsuri emango diegu hitza: Enrike Zabala, «Euskal literatura alfabetatzeko»,

haur eder honen bila,sendatu digunean pozezbekatuaren mina. Belengo estalpean dagoJesus larrugorrian,oilarrarekin, astoa taidiaren erdian. Salbadore batentzat da hauhumildade haundia;asnasarekin berotutzenari zaio idia. Hur eder hau bera dalarikzeru ta lurren jabe,jaio nahi izan du munduraondasunikan gabe. Zerutikan jatxirik diguhaur honek erakutsi,nola behar degun guziokmundu honetan bizi.  Egiten baldin badituguhonen esanak ongi,berarekin egongo gerazeruan beti-beti.  Honelako berri ederradegunean ekarri,limosna on bat uste degugaur etxe honetati. Jakinean etorri geragazteria guzia,limosnagilea dala txithemengo nagusia.  Urrea biralduko digu,zeren daukan gordea;nagusia bezin prestuada etxeko andrea.  Herrian halako andre bat

43

Page 44: Juan Ignazio Iztueta, bertsolari - WordPress.com · Web viewLehenengo puntua argitzeko, zenbait euskal idazle ospetsuri emango diegu hitza: Enrike Zabala, «Euskal literatura alfabetatzeko»,

senti ez det besterik;bera dator solomo etalukainkaz beterik.  Gaztaina egosiak etasagarrakin ogia;igual da ekartzen baduurdai puska lodia.  Eskale guziak dituzteate hoek zabalak;gurasoen gain gainkoakdira seme-alabak. Barkatu hutsegiterikanbaldin egin badegu;beste urtean ere poziketorriko gera gu. Hobeto kantatuko deguaskoz ere gaur baino,Jaungoikoak gau on dieladatorren urteraino. 

Oharrak: 1. Justo Moroak hau dio: «Antonio Zabala jesuitak emon dizkidan gabon kantak. Errege-

seme Bonapartek euskal bertso ta errikoi olerkiaz egin zuan bildumatik artuak daude. Gaur, Chicagon dago», New Libraryan.

2. Iztuetarenak baldin badira ere, herri-tradizioan oinarriturik daude guztiz. 3. Ez dute aparteko mailarik.

 

44

Page 45: Juan Ignazio Iztueta, bertsolari - WordPress.com · Web viewLehenengo puntua argitzeko, zenbait euskal idazle ospetsuri emango diegu hitza: Enrike Zabala, «Euskal literatura alfabetatzeko»,

Aste santua dator Aste santua dator,O!, kristauak, sarri; (1)luzifer traidoreabiziro da larri;nork bere pekatuakgogora ekarri,batere utzi bagekonfesatu garbi,Zerurako bideannahi badegu jarri.

(1) Lorentxo Sukiaren konponketa hobetsi dugu; orginalean: nere kristaubak. 

Denbora gutxiko dagizonan bizie; (1)anima garbizeko ein diligentzie; (2)iruripen hutsa damundu hau guzie,erraz galtzen badegu (3)zail irabazie, (4)hasarre egingo duJaunak Justizie.

(1) Lorentxo Sukiaren konponketa hobetsi dugu; orginalean: gizonaren bide; “bide” segurenik errata da.

(2) Lorentxo Sukiaren tesiarekin koherenteak izan nahi genuen; originalean: egin.(3) Lorentxo Sukiaren konponketa hobetsi dugu; originalean: baitegu(4) Lorentxo Sukiaren konponketa hobetsi dugu; originalean: nekez

 

Aberatsa bezelaigual pobrea,aditzeko pronto dabeti konfesorea; (1)baldin badauka erelenago gordea,konfesatu ezkerobarkatzen da ordea,berekin badaramadamu ta dolorea. (2)

45

Page 46: Juan Ignazio Iztueta, bertsolari - WordPress.com · Web viewLehenengo puntua argitzeko, zenbait euskal idazle ospetsuri emango diegu hitza: Enrike Zabala, «Euskal literatura alfabetatzeko»,

(1) Lorentxo Sukiak betiren ordez bai proposatzen du; baztertu egin dugu proposamen hori, ideia aldetik beti hobeto baidator, nahiz eta “hanka-luzea” egin.

(2) Lerro hau ere “hanka-luzea” da.  Dirurik eman bagehauxen baita ditxa!Kosta zitzaion badaJesusi bizitza!Zerura nahi duanakgustoak uzi bitza;sinisten ez badeguJainkoaren hitza, (1)maite edukiko duporteroak giltza.

(1) Lorentxo Sukiaren konponketa hobetsi dugu; originalean: Jaungoikoaren Jaunaren arpegianahi duanak ikusigusto lizun guziakbehar ditu utzi;mundu triste honezazhobe degu etsi,hil behar degu badabihar edo etzi;hori dakigularikgera hemen bizi. Gusto guziak hemendituan korputza,geldituko da badaaizkenean lur hutsa;pekatu egiteabehar degu lotsa;gure ondoren dabilbeti heriotza;deskuidatzen bageraLuziferren poza! Nahigaberik ez emangure Jesus Jaunari;gorputz ustel hau deguarratoian janari; (1)hil da norako geranoroitzen danari,bihotza falso eta

46

Page 47: Juan Ignazio Iztueta, bertsolari - WordPress.com · Web viewLehenengo puntua argitzeko, zenbait euskal idazle ospetsuri emango diegu hitza: Enrike Zabala, «Euskal literatura alfabetatzeko»,

kontzientzia larribatere duda bagebeharko zaio jarri.  (1) Nik erabili dudan originalean: danari; inolako zalantzarik gabe errata da.

Anima arlotea,korputza jantzia: hiltzen geran orduanai zer ganantzia!Zatar puska batekinestalirik guzia,hura ere ojalaez balitz hausia!Zuloan geldituko dagauza itsusia. Kostunbre gaiztoarihobe da uztea,kondenatu ez dedinanima tristea;eskusatu behar damodara jaztea;korputza izanarreneder ta gaztea, (1)hil orduko dariousai ta pestea. (2)

(1) Nik erabili dudan originalean eder ipintzen zuen; beraz, ez dugu Lorentxo Sukiaren konponketa aplikatu beharrik izan.

(2)  Aurreko oharreko gauza bera: nik erabili dudan originalean usai dator.

Lehenago izan arreneder ta galanta, (1) izugarria baitakorputz hilan planta, (2)nahiz dela majoa taigualmente maja,hasitzen dan orduanapezaren kanta,zulora behar horiguziz lan on bat da. 

(1) Nik erabili dudan originalean eder ipintzen zuen; beraz, ez dugu Lorentxo Sukiaren konponketa aplikatu beharrik izan.

47

Page 48: Juan Ignazio Iztueta, bertsolari - WordPress.com · Web viewLehenengo puntua argitzeko, zenbait euskal idazle ospetsuri emango diegu hitza: Enrike Zabala, «Euskal literatura alfabetatzeko»,

(2) Lorentxo Sukiaren konponketa hobetsi dugu; originalean illaren.

Kanpeatuakatiklehenago kaleanez du inork egon nahihilaren aldean;larri izaten dirazulora artean;utziko baliotehan ere pakean!mudantza ona baitaistante batean. Oroitu hutsarekinharri litake kasi;penitentzi egitenbehar degu hasi;zulo zikin bateanarratoiakin nahasi,hura ere txikiaezin dezake hazi;horra zer estadutanbehar degun bizi. Gorpuza zulora taanima gaixoaurrukarria daez bada nork jasoa;disimuloarekinbotarik lazoa,haren ondoren dabilluzifer falsoa;kuidaduz hobe deguipini pausoa. Egin beharrak geramunduko aldia;esamina egitenneka memoria; (1)gozatu nahi duanakzeruko gloria,anima gaixoariegin guardia;gaiztoarentzat dagoegualdi gorria!

48

Page 49: Juan Ignazio Iztueta, bertsolari - WordPress.com · Web viewLehenengo puntua argitzeko, zenbait euskal idazle ospetsuri emango diegu hitza: Enrike Zabala, «Euskal literatura alfabetatzeko»,

(1) Lorentxo Sukiaren konponketa hobetsi dugu; originalean: nekatu.

 Infernua guziz daparaje iluna;ez egin Luziferrekagintzen diguna;ailegatuko zaigu (1)juizioko eguna,Jauna ofendituadamuko deguna;oraindik bizi gerahauxen da fortuna!

(1) Originalean zaizu. Nire ustez, errata da.  Gure Jesus maiteaesanaz ohi dagoez dezagula eginpekatu gehiago; (1)guregatikan zuanheriotza igaro,galanki azotaturikhil baino lehenago;hasarre egoteaez da ba milagro. (2)

(1) Lorentxo Sukiaren konponketa hobetsi dugu; originalean: pekaturik.(2) Nik erabili dudan originalean hau dator: ezta bada…Beraz, Lorentxo Sukiaren

proposamena baztertu eta neurea ipini dut.

Idukiagatikanpekatu larriaaisa para ditekeanima garbia;baldin konfesatzekoezpada nagia;bitarteko ona dabirgina maria;Jaunak izan dezalamiserikordia. Jakinduria nahi lukeburuan gordea

49

Page 50: Juan Ignazio Iztueta, bertsolari - WordPress.com · Web viewLehenengo puntua argitzeko, zenbait euskal idazle ospetsuri emango diegu hitza: Enrike Zabala, «Euskal literatura alfabetatzeko»,

ongi ateratzekoholako obrea; (1)ez naiz filosofoa,hain gutxi doktorea; (2) estudio bagekogizon bat pobrea;Kapagin txikia dakantore autorea. (3)

(1) Lorentxo Sukiaren konponketa hobetsi dugu; originalean: onelako.(2) Baztertu egin dugu Lorentxo Sukiaren konponketa; ideia nahiz forma aldetik aldaketa

handiegia iritzi diogu; gainera, “hanka-luze” bat kendu arren oraindik asko gelditzen dira. Dotorea ipintzen duen tokian doktorea ipini dugu, bi hitz horien esanahia ez baita berdina.

(3) Lorentxo Sukiaren proposamena ez da zuzena. Azken puntu hori, dagoen bezala dago ondo.

Oharrak:

1) Ondorengo hau da Jose Garmendia Arruebarrenak bere edizioan egiten duen ohar luzea: Paper aundi batean dago. Estrofa edo aapaldi laukoetan sartuta. Frantzisko Inazio Albisu Irivek aldatu zituan. Berdiñ amaitzeagatik, seguru asko, bost errenkako aapaldietan daude jarrita. Guk amarrekoetan jarri ditugu. 1817'ko lapur baten auzian arkitzen ditugu, folio batzueri josita. Neurketa kontuan ez dira ainbestekoak. «Nere kristau maitiak» baiño traketsagoak dira. Ona emen Lorentzo Sukiak egin ditun konponketak. Lenengo estrofaren bigarren errenkan, «nere kristauak sarri» ordez, «O! kristauak sarri» izan diteke. Bigarrengoak, bigarren errenkan «gizonaren bide», dio, «gizonan bizie» ordez. Zazpigarren errenkan berriz, «erraz galtzenbaiegu», dio. «Errez galtzen badegu» izan bear luke. Zortzigarren errenkan, «nekez» ordez, «zaill». Irugarren aapaldiaren laugarren errenkan, «beti» ordez, «bai». Laugarren estrofan, zortzigarren errenkan, «Jaungoikoaren» ordez, «Jainkoaren». Bederatzigarren aapaldian, zortzigarren errenkan, «ederra» ordez, «eder». Eta amargarren errenkan, «usaia» ordez, «usai». Amargarren aapaldian, bigarren errenkan, «ederra» ordez, «eder». Laugarrenean, «illaren» ordez, «illa», amaikagarren estrofaren laugarren errenkan bezelaxe. Amalaugarren estrofan, laugarren errenkan, «nekatu» ordez, «neka». Amaseigarrenean, laugarren errenkan, «pekaturik» ordez, «pekatu». Eta amargarren errenkan, «eztabaida» ordez, «ez baita». Emezortzigarren estrofan, laugarren errenkan, «onelako», «olako» ordez. Aapaldi onan bertan, seigarren errenkan, «ain gutxi» ordez, «da ez... dotorea». Azkenik, «Kapagin txikia da / kantore autorea» ordez «Kapakin txikia / da kantore autorea». Oartu gaitezen, laugarren estrofak, nolako antza daukan «Nere kristau maiteak»ekin. Ta bostgarrenak, zazpigarrenak eta amabostgarrenak, ogei ta irugarrenarekin. Euren gogaetak ere berdintsuak dira.

2) Lorentxo Sukia Zaldibiako semea zen, herriko kalearen erdian zegoen Albisu-berri baserrian jaioa. Etxea oraindik hor dago. Patxi Iraolak “Naizen apurra” liburuan aipatzen duen Primoren semea. Bertsozale amorratua eta entenditua. Azken urteak Logroñon igaro zituen. Laurogeita hiru urterekin hil zen. Nahiz eta Logroñon hil, Zaldibiako elizan izan zen hileta-elizkizuna eta herriko kanposantuan dago hobiratua.

3) Bertso hauek ez dira batere txukunak. Egilea ez da koherentea hiztegi aldetik: gorputza nahiz korputza erabiliko dizkizu. Esan dugun eran, hanka-luze asko dago. Ideiak oso errepikatuak. Kontrakzio onartezinak: bi hitz elkarturik eta horrela. Gu saiatu gara

50

Page 51: Juan Ignazio Iztueta, bertsolari - WordPress.com · Web viewLehenengo puntua argitzeko, zenbait euskal idazle ospetsuri emango diegu hitza: Enrike Zabala, «Euskal literatura alfabetatzeko»,

ortografia aldetik apur bat zuzentzen, testua ulergarriago gerta dadin, batez ere gaurko euskarara ohiturik daudenentzat.

4) Iztuetak hain gaizki idatzi ote zituen? Nire ustez, gerora manipulatu ditu.

51

Page 52: Juan Ignazio Iztueta, bertsolari - WordPress.com · Web viewLehenengo puntua argitzeko, zenbait euskal idazle ospetsuri emango diegu hitza: Enrike Zabala, «Euskal literatura alfabetatzeko»,

Bertso-sortaren hasieran, Jose Garmendiaren edizioan ohar hau dator:

«Aste santua dator» baiño luzegoa da, ta aapaldi geyago dauzka. Tolosan, 1895 urtean, izan zuan bigarren argitaraldia. Bere dantza liburuan, 191-194 orrietan, Iztuetak agintariai eskeintzen die. Gorago esan degun bezela, «Nere kristau maitiak», «Aste Santua dator» baiño dotoreagoa. Geroago egiña bait dago. Bertso eskolatuagoak dauzka. Aita Eusebio Nierenberg'en liburu «Diferencia entre lo temporal y eterno»tik ere aipamen bat egiten du. Bere azkenaian eta liburuen zatian, «Kantiko espiritualak»en liburu bat aitatzen du. Bere gaztetasunean geyago ere egin zituan ustean gaude. Adibidez, Dekalogoaren aginduak. Esan degun lez, Logroñon izan zuan auzi-paperetan itz egiten da beroietzaz.

 

Nere kristau maiteak         

Nere kristau maiteak,jakinean gaudeJesukristo degulagure Jaun ta Jabe;bizi gaitezen betifedearen alde;gelditu diradenakhau sinistu gabe,infernuan sarturikerretzen ohi daude. Herioak jotzean,estu eta larrianima egongo daguztiz harrigarri;lehendanaz bekatuakgogora ekarri,bat ere utzi gabekonfesatu garbi,Luziperren mendeanez gaitezen jarri. Jesukristo izanikhain Jainko nobleaosakaia dadukaguretzat gordea,anima sendatzekoezin da hobea:hartzen badu damuaeta dolorea (1)sartuko da zeruannahiz izan pobrea.

(1) Nik erabili dudan originalean: dotorea. Dudarik gabe, errata da; dolorea izan behar du.

52

Page 53: Juan Ignazio Iztueta, bertsolari - WordPress.com · Web viewLehenengo puntua argitzeko, zenbait euskal idazle ospetsuri emango diegu hitza: Enrike Zabala, «Euskal literatura alfabetatzeko»,

 Dirurik eman-gabehuxen baita ditxa!bainan kosta zitzaionJesusi bizitza;geroztikan etsaiak,arrantzan dabiltza;hornitu nahi duenak,bautismoko hitza,gusto lizun guziak,arras utzi bitza. Jaunaren arpegianahi bada ikusi,ibili behar degugustoen igesi;alderatzen bazaizku,begi biak itxi,mundu triste honezazhobe degu etsi,infernuko leizeraez gaitezen jetsi. Munduan atseginakdituen gorputza,geldituko da badazuloan lur hutsa;anima infernuraLuziperren poza!Arren! urtu dezagunnegarrez biotza! …Gure ondoren dabilbeti heriotza. Nahigaberik ez emanJaungoiko jaunari;gorputz ustel hau deguzapoen janari;hilda norako geranoroitzen danari,bihotza triste etaanima txit larri,batere duda gabebehar zaizka jarri. 

53

Page 54: Juan Ignazio Iztueta, bertsolari - WordPress.com · Web viewLehenengo puntua argitzeko, zenbait euskal idazle ospetsuri emango diegu hitza: Enrike Zabala, «Euskal literatura alfabetatzeko»,

Adiskide maiteakizan arren mila,hildakoan, ez hasibakar baten bila;apenas izango duura ere pina,sentitzen dutelakousaia egina;guziak haren igesibiliko dira. Hil bezin laister ditumaitati berriak:usai zikinarekinliztor ta euliak,sartzen zaiozkalarikahotik erdiak,beste gainerakoakjan behar begiak;aita Eusebiok dizkuesaten egiak.

Hiltzen danaren ahaideguzien antsia,etxetik botatzekobalego jantzia;ojala hura ereez balu hautsia!Hiru edo lau atsoknolanahi josia;zuloratuko dutegauza itxusia. 

Maitatu arren askoklehenago kaleangutxik egon nahi ohi duhilaren aldean;ezkutatuko dutezulo tzar batean,bainan ez lagatukohan ere pakean,zapo ta arratoiakdana jan artean. 

54

Page 55: Juan Ignazio Iztueta, bertsolari - WordPress.com · Web viewLehenengo puntua argitzeko, zenbait euskal idazle ospetsuri emango diegu hitza: Enrike Zabala, «Euskal literatura alfabetatzeko»,

Zabalera hiru oin,luzetara zazpi,bizileku txatarraizango du lazki;sagu ta arratoiakzapoakin nahasi,ardura asko gabe,ongi edo gaizkihan sartu beharko du,nahiz hezurrak hautsi. Hil arterainokoaesan det nola dan,gero ere badagoeskuak bete lan;larri egon behar duanimak orduan,sartuko dan zeruraedo infernuan:gaiztoa izan badaerre behar du han. Juzgatzeko pixuadaukate jarria;anima gaixoarenharako larria!txit izango du langaiikaragarria,betiko pena edobetiko gloria;diferentzia horiguziz da lodia. Gizon jakintsu anitzibilitu diradiferentzia lodihandi horren bila;ongi ezaguturikanimaren minaizkribatu ere baiegi asko mila;horien birtutez guonduko bagina! Kondenatuen penak

55

Page 56: Juan Ignazio Iztueta, bertsolari - WordPress.com · Web viewLehenengo puntua argitzeko, zenbait euskal idazle ospetsuri emango diegu hitza: Enrike Zabala, «Euskal literatura alfabetatzeko»,

hain dira handiak,ezin ager litzakenere memoriak,batez ere guziak,hain gutxi erdiak;bainan ez da faltakonork esan egiaksendatu nahi badiraanima eriak. Gure animak dauzkaigaro beharrakzubi altu luzeaketa txit melarrak;erorten baldin bada,sasiakin laharrak;kiskaldu behar, berriz,suak eta garrak:ez du asko balioorduko negarrak. Erretzea hutsa da,ez balitz gehiago;bainan beste pena batgaiztoa han dago:nahiz ditzala urteakmiloika igaroeta gertatu bestehainbeste milagro,behin ere irteteko,usterik ez dago. (1)

(1) Ikusten duzuen bezala, bertso honetan potoa dago. Baina Iztuetarentzat poto ziren han dago eta ez dago?

 Guzia iristen du,ai hura labea!tormentu izugarrikaburik gabea;artipizio askozdaukate parea, (1)Luzifer dutelarikmaisu ta jabea.Nori egingo zaioharako zalea? (2)

56

Page 57: Juan Ignazio Iztueta, bertsolari - WordPress.com · Web viewLehenengo puntua argitzeko, zenbait euskal idazle ospetsuri emango diegu hitza: Enrike Zabala, «Euskal literatura alfabetatzeko»,

1) Bertso honetan badira gauza arraro eta ulergaitz antzak. Zer da artipizio askoz daukate

parea? 2) Errimatze hutsagatik ipinita dago, nire ustez, zalea; berez, zaletasuna beharko luke. Ez dakit

konparagarria den besteokin.: itsasoaren zabala, gizonaren handia eta abar.

Hemengo atseginak,ez du han balio;animak izango dubere kontrario,zein aldetatik zuenmunduan bizio,serpientiak handikitxatsiko dio:hala esplikatzen daaita Eusebio. (1)

(1) Zeharo harrituta nauka esamodu honek: hala esplikatzen da aita Eusebio. Hori ez da euskara zuzena.

 Tiraka sartuko du,kueba bateratormentu jenerorikasko ematera;iges egin nahi arrenleku apartera,han irtengo zaiozkadragoiak jatera;ez diteke sekulankanpora atera. Luziferrek berekinleizera ezkero,kanpora irteterikez du zer espero;hartu beharko dituhotzak eta bero,nahi ez duela, zenbaittormentu jenero;orain ontzen ez danakdamuko du gero. Infernua da guziztoki bat iluna;ez egin, Luziferrek

57

Page 58: Juan Ignazio Iztueta, bertsolari - WordPress.com · Web viewLehenengo puntua argitzeko, zenbait euskal idazle ospetsuri emango diegu hitza: Enrike Zabala, «Euskal literatura alfabetatzeko»,

esaten diguna;etorri behar zaikuoraindik eguna,Jauna ofendituadamuko deguna;animari lehenbaileheneman osasuna. Konfesioa dagohartako jarria;urtu bedi bihotza,ez bada harria;hil behar deguna dafedeko egia,beragatik animaipini garbia,gozatu nahi duenakbetiko gloria. Arretaz behar deguegin esamina;orobat konfesatubekatu egina;infernuko sugarrazoroitzen bagina, (1)nahiko genduke ongisendatu anima;izan ez dezakegun (2)sekulako mina.

(1) Guk oroituko bagina esango genuke, baina, again, horrela esaten zen. Errezeloa dut oraindik ere non edo han esaten dela horrela.

(2) Neurriagatik ipintzen du izan ez dezakegun; hobeto legoke: izandu ez dezagun Har gaiztoa da guzizanimako kezka;bekatuan behin erebizi behar ez da;aixa hil dezakegumaiz konfesatuta,orain degu denbora,baita ere beta.Kanta hoen egile,ni naiz: Iztueta 

58

Page 59: Juan Ignazio Iztueta, bertsolari - WordPress.com · Web viewLehenengo puntua argitzeko, zenbait euskal idazle ospetsuri emango diegu hitza: Enrike Zabala, «Euskal literatura alfabetatzeko»,

Eiztarianak 

Berso sailaren hasieran oharra dator: «(...) Bere dantza liburuan, Iztuetak askotan aipatzen du Idiazabal. Idiazabal dantza zalea zan, izan ere, ta eiza zalea. Zerbaitegatik, Goierrian, «axariak» izengoitia daukate».

 Maiatzaren hilekoelurte handiakestali ditu aurtensasi ta mendiak;beretatik jatxirikbasoko pistiakharrapatu dituzteaixa ehiztariak. Idiazabaltarrakjira eta biraazeriaren gisaehiztariak dira:nahiz dala oilo, eper,orobat erbia,seguru dute, itxiezkero begia. Hartakoak diralajakinean nago,bikario, barberota don Jose Galo:ehizerako giroaikusi ezkeroberetakorik inorez da egongo lo. Maiatz hilaren hogeita bederatzianasteazken egunaznere iritzian:hirurak erbitarairten omen ziran, (1)ugari bilatzekopozkida bizian. 

(1) Harritzen nau ziranen ordez zian ez ipintzeak, hori ohikoa baita bertsolaritzan, batez erebertsolaritza zaharrean. Jakina, errima hobe lortzearren. Dena den, errima zabalekoa zen Iztueta.

59

Page 60: Juan Ignazio Iztueta, bertsolari - WordPress.com · Web viewLehenengo puntua argitzeko, zenbait euskal idazle ospetsuri emango diegu hitza: Enrike Zabala, «Euskal literatura alfabetatzeko»,

Bainan ezin arkituz,zutelako etsietxerantzko bideraomen ziran jetsi (1)Mendizabalek zebanfortunaz ikusibasoaker handi batsasitik igesi.

(1) Lehen ere esan dugunez, lexiko aldetik koherentzia falta zaio: jatxi, jetsi, jeitxi, jaitxi… edozer darabil.

 Arras ikaraturikesan zeban garbi:«zer deabruzko erbiote degu hori?,nondik nolatan zaikuhonara etorri?»Bikarioak zion:«tiratu berari». (1) 

(1) tiratu berari hori bortxatu xamarra gertatzen da. Besterik ba al zegoen, bada, tirabidera?

Jaun prestu hau izanikhain tirari onaehizari kendu zionbertan osasunaperdigoi bakar batez;hura zan fortuna!Ea non bilatzen danhalako gizona.

Oro har, trakets samarra da bertso hori. Bigarren eta laugarren puntuak (ideiak) ez dira egokiak. Ehizari osasuna kendu metafora egokia al da? Azkeneko arrazoi hori ere da testuinguru horretarako egokia.

 Beraren lagun biakjarririk goieanikaraturik zeudenalde egin nahiean…Astean ere bai tagehiago jaieanguztizko ehiztariakdirade mahaiean.

60

Page 61: Juan Ignazio Iztueta, bertsolari - WordPress.com · Web viewLehenengo puntua argitzeko, zenbait euskal idazle ospetsuri emango diegu hitza: Enrike Zabala, «Euskal literatura alfabetatzeko»,

Azken konklusio hori ez da ondorioztatzen aurreneko bi puntuetatik. Bukaera polita, baina betelan hutsa dago aurretik.

 Barbero jaunarekindon Jose Galoribasakerra zitzaienoietan erori;ikusi zuteneanburutik elbarridespitan omen ziran (1)alkarrekin jarri. 

(1) despitan hori, nire ustez, disputan da.

Bata zegoalakoondo ikasiaeri jarten diranaikendutzen bizia;juezetara bagebehingoan guzia,laster erabaki zanjaun hoen auzia. Bikarioak zienmuinotik hots egingeldi zegoen ehizaez zezatela hil;polikitxo loturikhartu ez zezan min,gorde behar zutelabizi ote zedin. Mendizabalek erebere iritziamanifestatu zebangarbiro guzia:opa behar zaiolaehizari biziaikusi ezkeroztikumil ta etsia. Barberoa bildur zanguztiz harrigarriadarra sar legionakerrak tripati: (1)

61

Page 62: Juan Ignazio Iztueta, bertsolari - WordPress.com · Web viewLehenengo puntua argitzeko, zenbait euskal idazle ospetsuri emango diegu hitza: Enrike Zabala, «Euskal literatura alfabetatzeko»,

eriak menderatzenberak ondo daki,tiro bat eman zionburu muietati. (1)  

(1) Kasik erabat erabiltzen du –tik-en ordez –ti. Errimatu behar hutsarengatik ote?

Don Jose Galo etabarberoa noski,akerra hil ta ere (1)beldur ziran lazki: (1) erabilli baitzutenaztalkarik askiadar luze zorrotzazote zitzan josi.

(1) Behin eta berriz esaten ari garena: lexikoa dantzan eta zalantzan: bildur/beldur, il da/il ta, ez

da/ezta, ikusi/ekusi… Izan liteke ondorengoen transkripzioen kontua ere.  Sokaz ondo lotu tasarturik makila,kontuz eraman zutenbasoaker hila:iritsi ziranekoharekin herriraberrehun atso bederikbaziran begira. Kentzeko pisti gaiztomenditarren kezka,hurrungo igandeanegin zuten pesta:

baturik asko gizon (1)mutil eta neskabasakerrik gehiagoazalduko ez da. 

(1) asko gizon = zenbait gizon

Funtzio hain gozo hauIdiazabalenelur handien bidezizandu da aurten;

62

Page 63: Juan Ignazio Iztueta, bertsolari - WordPress.com · Web viewLehenengo puntua argitzeko, zenbait euskal idazle ospetsuri emango diegu hitza: Enrike Zabala, «Euskal literatura alfabetatzeko»,

konbidatuak baizikez da mahaiean jarten,hamabi lagun ziranbasakerra jaten. Bazkaldu zutenekobazuten bisitaherriko gazteriaharturik musika;barberoa pozturikhaek ikusita,inork ezin ixilduojuz garraxika. Don Jose Galo erehonekin bateanhasi zan deadarkaondotxo jartean;guziak hitz egitenalkarren artean,garbiro entzuten zanguztiz apartean.

Ulertzen da amaiera horrek zer esan nahi duen, baina ez egoki esana dagoelako.  Ormaiztegi menditikjaun hoen jolasakentzun omen zituenAseginolazak;mingainaz igortzirikhagin eta hortzak,ezagutu ere baiez zeudela hotzak.

Bertso bikaina, esateko modua oso jatorra. Ederki uztartzen ditu entzumena eta irudimena.  Basakerraren pestaorain da bukatu,egia dan edo ezez da zer dudatu;behar ez dan gauzatanbaldin banaiz sartu,nere esanik ez dazer puntura hartu.

63

Page 64: Juan Ignazio Iztueta, bertsolari - WordPress.com · Web viewLehenengo puntua argitzeko, zenbait euskal idazle ospetsuri emango diegu hitza: Enrike Zabala, «Euskal literatura alfabetatzeko»,

Bukaera ere aparta du du: nere esanik ez da zer puntura hartu. Alegia, ez gaudela behartuta sinestera.

64

Page 65: Juan Ignazio Iztueta, bertsolari - WordPress.com · Web viewLehenengo puntua argitzeko, zenbait euskal idazle ospetsuri emango diegu hitza: Enrike Zabala, «Euskal literatura alfabetatzeko»,

Erbia jan ondoan Erbia jan ondoanai zer atsegina!Harrapatzeko egingogoz ahalegiña.Salsa badu koipeanondotxo egina,guztiz gozoa baitaharen gitzurdina.

Horman egoki erantsi gabeko lau adreilu puska iruditzen zaizkit bertso horren lau puntuak. Gainera, amaiera ahula, errimatze hutsagatik sartua.

 Zaldibian ehiztariazkarrak badira,zuzenki behar zaioerbiari tira:dala buru alderaedo ipurdira,bestela joango dabizirik mendira.

Hau bai, hau bertso osoa, bikaina, ondo egina.  Ikusi izan ditutnik bertso berriakehiztari ustekoaktabernan jarriak;ez ditu sendatukogaixo ta eriakeskopetaz jaun hoekhildako erbiak.

Erbi zaharrak hiltzekoaste ta jaieanjarri izan diradeaskotan gaiean;nolanah tira arrenlurrera ta airean (1)arras ehiztari onakdirade mahaiean.

(1) Nik erabili dudan originalean aizean ipintzen du. Dudarik gabe, errata da, eta airean behar du izan.

65

Page 66: Juan Ignazio Iztueta, bertsolari - WordPress.com · Web viewLehenengo puntua argitzeko, zenbait euskal idazle ospetsuri emango diegu hitza: Enrike Zabala, «Euskal literatura alfabetatzeko»,

Ehizera joan arrenigaz eta aurten,tirabide oneanez dirade jarten,erbi-apari askoez dute ematen;bestek harrapatutikbadakite jaten.  Gertatu izan dalahartu det barria,ez dakit dan gezurraedo dan egia:lotan zegoalarikapian erbia,tira eta huts egina zer ehiztaria! Bakulua harturikapropos hiltzerajoan izandu zaladet nik aditzera;tiroa aurrera taerbia aitzera, (1)bete betean jartenbiziro gaitze da.

(1) Zalantzak ditut aitzera hori ez ote den izango atzera. Edo berdin izan daiteke haitzera (harkaitzera). Zerorrek erabaki, irakurle.

 Eskopeta jarririkbakulu gainean,tiratu omen zionsosegu onean;polboraren usaiaentzun ondorean,erbiak arantzarikez zuen oinean.

Zeinen forma polita gauzak dotore esateko: erbiak arantzarik ez zuen oinean. Hobeto ez dago esaterik erraz korri egiten zuela.

Erbia igesi ta,hura nahigabea!,

66

Page 67: Juan Ignazio Iztueta, bertsolari - WordPress.com · Web viewLehenengo puntua argitzeko, zenbait euskal idazle ospetsuri emango diegu hitza: Enrike Zabala, «Euskal literatura alfabetatzeko»,

ez omen zan kontentubakulu jabea;ikusi izan balumahaiean parea,ondo gisatuarenguztiz da zalea. Edozeinek badakidala txit gaiztoa,gertakari txar-txar batberez halakoa;nahiz dala gizena taorobat flakoa,gozoagoa dalauste det gaurkoa. Erbia baldin badamenditik jetsia,guria izango daberaren txitxia:are gozoagoazopatan bustia,tiratzaile onarizor zaio guztia. Ehiztariak dakitemahai ona ipintzeneta adiskideakbertarako biltzen;goiz batean bakarrikhiru erbi gizen,bakulu bagetanikzeinek ditu hiltzen?  Anton eta Manuelgoien eta beheanjarri ezkeroztaniktiratzeko eran,ehizak pensatuko (...seguru (...ikusi (...

67

Page 68: Juan Ignazio Iztueta, bertsolari - WordPress.com · Web viewLehenengo puntua argitzeko, zenbait euskal idazle ospetsuri emango diegu hitza: Enrike Zabala, «Euskal literatura alfabetatzeko»,

Nere lagun maite Nere lagun maite taadiskide Enbil,zure mandatua nikzuzenki det egin,testiguak harturikkolpatuarekin,asuntoaz juezaenteratu dedin. Ikusi dueneanasunto larria,juezak formatu dubertan sumaria;Eloy hasi zaneanklaratzen egiailun ifinten zionCamarak begia. Zuen bien arteanzer zuen ikusiEloy esplikatutzenargiro zan hasi:Camarak nahi zuelamakilka ikasi,jo zenduela bainanhezurrik ez hautsi. Juezak galdeturik—esazu, hala da?,defensaren egitenhasi zan Camara:bengatu nahi duelainolaz al bada,egin geniolakofarra ta algara.

Camarari juezakdio kargu egin,ea zekien nor zanDon Frantzisko Enbil?Eman arren buruanmakilarekin min,pozik dagokeala

68

Page 69: Juan Ignazio Iztueta, bertsolari - WordPress.com · Web viewLehenengo puntua argitzeko, zenbait euskal idazle ospetsuri emango diegu hitza: Enrike Zabala, «Euskal literatura alfabetatzeko»,

ez zuenean hil! Haserre jarri zan txitCamara orduanesanaz min zuelaoraindik buruan;gizona tratatzeahalako moduankondenatzen zutelalegeak munduan. Legeak zuzenkiroezarriak daudebainan indarra ohi dabeti haien jabe;nik gezurra badiotedozeini galde,makilka ezin ikasiminik hartu gabe! Nahi badezu, Camara,makilka ikasi,hurrena etorzeanEnbillekin hasi;gorgoiloak hartzerabehar dezu hezi,ordainak ematekobihar edo etzi. Ez nuen gorgoilorikkolpea egotziz,bainan min hartzen nuenkalaberan guziz,jarri zitzaidalakobertan ekimosiszeina kuratu nuenardo on egosiz. Kolpeak meningeanez dirade txit on,hantxen sortu zitzaidanniri congestión;es menester ifiniEnbil en prisiónbesteri halakorik

69

Page 70: Juan Ignazio Iztueta, bertsolari - WordPress.com · Web viewLehenengo puntua argitzeko, zenbait euskal idazle ospetsuri emango diegu hitza: Enrike Zabala, «Euskal literatura alfabetatzeko»,

egin ez degion. Juezak esan dioCamara jaunari:—Ezin diet terminohoriei igarri;bainan ikusitzen detargiro ta garbikolpeak hartu arrenez zaudena eri. Ematera noa ninere sententziaikusirikan ongiprozeso guzia:gozoa txit gutxitan,askotan gazia,badakizute bada:ohi dana auzia. Auzitan hasitzeaguzientzat gaizto,igarotzen da zenbaithonelako txasco.Enbillek behar ditueman sei oilaskobaduela uste detkastigurik asko! Camarak ere bustibehar du beatzapagatzen dituelaardo ta legatza,arrasalde bat onadezakegun pasa; medikuen langintzatxit da aberatsa

70

Page 71: Juan Ignazio Iztueta, bertsolari - WordPress.com · Web viewLehenengo puntua argitzeko, zenbait euskal idazle ospetsuri emango diegu hitza: Enrike Zabala, «Euskal literatura alfabetatzeko»,

Txurrut zaleari adiskide batek (1)(1) Aurrena bertso horiek beste neurri batean ipiniak daude. Horregatik, gero, azpiko

izenburu hori. (2) Nahiz eta zortziko txikian moltaduak egon, guk koplak bezala jarri ditu, bina

errimatuta daudelako.

Hoiek berak zortzikoetan Kantari hasitzen naiz,aditu nazazu,nik dakizkidan gauzakjakingo dituzu.

Egoten bazeradeaditzen isillik,gauza pollit askoakesango ditut nik. Txurrut, txurrut ari daurlia edaten,zer gertatuko zaionez du hark pensatzen.

Laster gelditzen zaiomingaintxoa lodi,ahoko hitzak orduannork adierazi? Buru keaz beteaai zorabilaka!,uste du dabilelalur hori giraka.

Begi makar-jarioondikoz zakarra:iritzi, bi diralaargi bat bakarra.           Ibiltzen hasitzeanzangoak gurutze,buru makar okerra,lepo hori luze:

Ibiltzeko moduan

71

Page 72: Juan Ignazio Iztueta, bertsolari - WordPress.com · Web viewLehenengo puntua argitzeko, zenbait euskal idazle ospetsuri emango diegu hitza: Enrike Zabala, «Euskal literatura alfabetatzeko»,

siaska egina,biderik zabalenaez duk haren dina. Ederra duk planta horigizon dan batentzat!ez nuke hala nahikonik neretzat behintzat.

Ezagu zak okerrabehin, tonto lapiko,ohitura zirtzil horiez al duk utziko? Hoa etxera etalaster oian sartu,inork ez ekustekohi horren zoratu.

Gizon, herriarentzat,hain lotsagarria,iturriz itzali zakgoizeko egarria. Ez baduk hik utzitzenkostunbre hain txarra,higatik egingo dikmundu horrek farra.

Ez, ordea, pensatudala gauza handia,ongi irrigarri dukgizon bat hordia. Horra konsejutxoak,zeuk ongi kunplitu:asko egia ederdituzu aditu.

Betetzen badituzulasaikeri gabe,guretzat on izain data zurezat hobe. Ez badezu izan nahi

72

Page 73: Juan Ignazio Iztueta, bertsolari - WordPress.com · Web viewLehenengo puntua argitzeko, zenbait euskal idazle ospetsuri emango diegu hitza: Enrike Zabala, «Euskal literatura alfabetatzeko»,

edanean arin,esanak esan dirata eginak egin.

Zabiltza zere gisata hortikan ibilikasorik ez egingonik asto tzar horri.

73

Page 74: Juan Ignazio Iztueta, bertsolari - WordPress.com · Web viewLehenengo puntua argitzeko, zenbait euskal idazle ospetsuri emango diegu hitza: Enrike Zabala, «Euskal literatura alfabetatzeko»,

Bize-presidente Bize-presidente daOiarbide jauna,mundu guztiak dakihartakoa dana;emeki egingo duhartzen duen lana;bedeinka bedi beraegin zeban ama. Kapilau dutelarikdon Joakin Campos,abila da bera txitburuz eta zankoz;prestua ta zuzena,alegrea gogoz,jantzia arkitzen dadohain eder askoz. Bokal don Jose GaloMendizabalkoa,gizontasunean datxit gain gainekoa;jostaldiarako prestbeti du gogoa;ez da erraz bilatzennonahi halakoa. Don Jose AntonioAseginolaza,honen aldetik ez dagalduko jolasa;lagun ondraduakinegongo da lasa,sekretariotzaraomen zaizu pasa. Lau gizon maitagarriprestu hoen grina,ezin altza nezakebehar dan adina;alde askotara daarras atsegina,ojala alakoak

74

Page 75: Juan Ignazio Iztueta, bertsolari - WordPress.com · Web viewLehenengo puntua argitzeko, zenbait euskal idazle ospetsuri emango diegu hitza: Enrike Zabala, «Euskal literatura alfabetatzeko»,

guziok bagina!

75

Page 76: Juan Ignazio Iztueta, bertsolari - WordPress.com · Web viewLehenengo puntua argitzeko, zenbait euskal idazle ospetsuri emango diegu hitza: Enrike Zabala, «Euskal literatura alfabetatzeko»,

Ai, hau konsueloa!

Ai, hau konsueloadadukat nerekinarkitzen naizalakolagun prestuakin;maitatzen ditudanabadakite berdin,honara etorriaez det batere min. Magdalena izanikhain santa haundia,toki onean zuenhautatu aulkia;beraren zorionazgaitean balia,ondratzen degularikgaur Errenteria. Egia esan gabeez nezake utzi;gende prestua da txitRenterian bizi;alkatea koplatunahi det lendabizigoi-gora altzatzeaberak du merezi. Gipuzkoa ohi dabilbeti honen bilaezaguturik dalatxit gizon abila;beraren serbitzarion izan dedila,aspaldi igaro zanberri hau Madrila. Badakigu txit gizonmaitatia dala;igaz Diputadu zanaurten ere hala;jakintsuna da etatxit kolko-zabala,Jaunak urte askoan

76

Page 77: Juan Ignazio Iztueta, bertsolari - WordPress.com · Web viewLehenengo puntua argitzeko, zenbait euskal idazle ospetsuri emango diegu hitza: Enrike Zabala, «Euskal literatura alfabetatzeko»,

konserba dezala. Egokia dalakohauturik daukateErrenterian beraJuez ta Alkate;gainera Terzioan (1)dago komandante;luzaro bizitzeaez du inork kalte.

(1) Nik erabili dudan originalean terzioen ipintzen du, baina hori errata izango da.  Egiteko guziaialde bat utzitagustora behar degugaur entzun musika:dama eder batekindantzan hasi etaikusi nai nuke nikhemen Sasi (eta) [¿Arrieta?] (1)

(1) Dirudienez, Garmendiak bere edizioa osatzeko erabili zuen originalean ez da ondo ulertzen.

77

Page 78: Juan Ignazio Iztueta, bertsolari - WordPress.com · Web viewLehenengo puntua argitzeko, zenbait euskal idazle ospetsuri emango diegu hitza: Enrike Zabala, «Euskal literatura alfabetatzeko»,

Nere adiske on1) Bertsoen aurretik ohar luzexko bat dakar Jose Garmendiaren edizioak: Idazkera ta

izkuntza, Iztuetarenak. Bizkaiko itz eta aditzera batzuk kendu ezkero. Idazki onen jabea, Etxeberria agertzen da. Iztuetaren bigarren abizena bait da. 1827-1830 urteen artean, Abandoko perratzaille Paulo Ulibarri Galindez'ekin idazten zala badakigu. Arremanak ikusi, Balentin Berriochoa anaiak dakarzkianak, Boletin de los Amigos del País'en, XVII urtean. Irugarren kuadernoan, 3-11 orrietan. Donostia, 1961. Jakitekoa, irugarren estrofan datorren «Buru-ontar» Fernando itza. «Bourbon=Buru-on» itz-sustraiarekin. Ta «tar» atzizkiarekin. Jakingarri auetan gure denborai aurreratzen zala.

2) Honako ohar hau sail batean baino gehiagotan dator: Idazkera, iizkuntza eta erak Iztuetarenak. Hori besterik ez dioen oharra guk kendu egin dugu, bertsoak Iztuetarenak direla kontsideratuta.

Neure adiske onirmo ta mamia, (1) hartu det izkida, zeukeuskaraz jarria;hain dago goxoa taederki neurria, irakurten emon deustatsegin handia.

(1) Nik erabili dudan originalean irme ipintzen du. Uste dut errata dela.  Berbatik ezagun dagizonaren grina,agerri da zeralaeuskaldun tint pina;esker onak emonazzeuri asko mila,gura neuke erantzun,baino ez naiz dina! Españia guztikojaun, eta jabea,buru-ontar Fernandogeure Erregea:bihotzetan daukaguondotxo gordea,ezin gentzake izanbeste bat hobea. Bere alaba, anai,emazte ta guziurte askoz dezala

78

Page 79: Juan Ignazio Iztueta, bertsolari - WordPress.com · Web viewLehenengo puntua argitzeko, zenbait euskal idazle ospetsuri emango diegu hitza: Enrike Zabala, «Euskal literatura alfabetatzeko»,

Jaungoikoak bizi;bihotzeko mamitioez gentzake itxi,euskalduna maite du,ez halere gitxi! Kantauritarrekaz dahitzkuntza eurena,mundu guzti-guztianizan zan lehenena;oraindinokoetan (1) danik ederrena.Nork ez daki gu haentokian gaudena?

(1) Nik erabili dudan originalean oraingiinoko ipintzen du. Uste dut errata dela.  Geuren asaba onakeuskara garbiagordairu zuten ondo zeren dan argia;haek bezin maite gukbagendu Herria,ikasola bertatik (1)legoke jarria.

(1) Paulo Uribarriren ametsa zen ikastola. Txori-buru puztuenlumatzar arinak,jalki izan dituzteberba latz saminak:galtzeko euskararenerro mardul pinak,baino alperrik diraeuren ahaleginak! Gure euskara ez daburutik jauzia,sasoian arkitzen daoraino guzia:irabazirik, bidez,besteai auzia, agertuko da noizbaitederki jantzia.

79

Page 80: Juan Ignazio Iztueta, bertsolari - WordPress.com · Web viewLehenengo puntua argitzeko, zenbait euskal idazle ospetsuri emango diegu hitza: Enrike Zabala, «Euskal literatura alfabetatzeko»,

 Paulo Uribarrikogogoangarria,badakit zeradelaeuskaldun garbia:Jainkoak deutsatzulazorion ankaia,zeure gurarirakonaz Etxebarria

80

Page 81: Juan Ignazio Iztueta, bertsolari - WordPress.com · Web viewLehenengo puntua argitzeko, zenbait euskal idazle ospetsuri emango diegu hitza: Enrike Zabala, «Euskal literatura alfabetatzeko»,

Au da farragarria(1) Garmendiaren edizioan, bertsoen aurretik, ohar hau dator: Idazkera, izkuntza eta bertso

auetan agiri dan izakera, Iztuetarenak. Aurreneko aapaldiak ezkerreko ertza ondatuta dauka, ta erabat osatzerik ez dago, zoritxarrez. Laugarren estrofan lenengo bertsoa erren dago, ta «ta» bat jarri zaio. Seigarrenak «tildea» bat dauka, ta zer izan leiken ez dakigu.

(2) Nahiz eta ertza falta, nik uste lehenengo bertso hori osatu duenak aski ongi osatu duela. (3) Laugarren ahapaldiko lehenengo lerroa nik ondo ikusten; beraz, horri buruz egiten den

oharra ez da zuzena. Hor ez dago inolako taren beharrik. (4) Garbi asko dago tildea ipintzen duen tokian taldea dela. (5) Aurreneko bertsoa, parentesiekin eta gabe, ipini dugu.

Hau da farragarria(ene!) válgame Dios.(Agur)e zahar-zahar bati(bertso) berriok...(Orain) norbaiti ereekin behar diot,(non)dik ote ditudan(esp)antu handiok.(Hitz)a eman diot(m)ila amorioznagola serios;isilduko ditudalaerronka handiok (1) Hau da farragarriaene!, válgame Dios.Agure zahar-zahar batibertso berriok...Orain norbaiti ereekin behar diot,nondik ote ditudanespantu handiok.Hitza eman diotmila amorioznagola serios;isilduko ditudala (1)erronka handiok (2), (3)

(1) Puntu hanka-luzea.(2) Poto dago bertso horretan; bi aldiz handiok. Eta berdin diot. Beraz, bi poto.(3) Errima bai bitxia: –iós eta –iók. Hala ere, belarrian ez da hain gaizki sartzen.(4) Bederatzi puntukoaren doinua da, baina zortzi puntu bakarrik dauzka.

81

Page 82: Juan Ignazio Iztueta, bertsolari - WordPress.com · Web viewLehenengo puntua argitzeko, zenbait euskal idazle ospetsuri emango diegu hitza: Enrike Zabala, «Euskal literatura alfabetatzeko»,

Bertsolaria zein danezta deklaratzen;sasitik hasi zaizkitharri tiratzen;ukitu ez baninduisilik negoen; (2)ez dakit neregandikzer nahi ote duen;ez naiz ni arren men, (1) ez orain ta ez lehen,zenbat uste duen,frututik ezagun daarbola zer den.

(1) arren hori, nire ustez, aren/haren da.(2) Aurreko bertsoan baino errima okerragoa.

 Uztegiko Harginabertsolari pina,badaukak fantasiakonbeni adina;hogei ta launa urtezigual bagina…Hiri koplak ematenzer tripako miña!Eniok aitzina;nahi dukan adina (1)egik ahalegina;partidarekin mintza- (2)tzen haiz, hargina 

(1) Berriz ere bi zaldiz poto. Bietan adina = beste; eta bietan argiña.(2) Bertsolaritza kasik inoiz gertatzen ez den gauza: hitza modu horretan ebakitzea.

Ideiak, bai, jarraitzen du hurrengo lerroan, baina forma hautsiak ez.

Uztegiko hargiña,morterogilea,herorrek paratu dek (1)jardunbidea;zaharrak ateratzekohauxen dek taldea! (2)Jaunak eman graziaez al duk hirea?;argintxo noblea,

82

Page 83: Juan Ignazio Iztueta, bertsolari - WordPress.com · Web viewLehenengo puntua argitzeko, zenbait euskal idazle ospetsuri emango diegu hitza: Enrike Zabala, «Euskal literatura alfabetatzeko»,

nahi huke nonbreanik baino hobea;graduren bat falta dukhik hor ordea!

(1) Nik erabili dudan originalean errodek ipintzen du. Dudarik gabe, errata da.(2) Nik erabili dudan originalean tildea ipintzen du. Dudarik gabe, errata da, hasieran esan

dudan bezala.

Anuiztar ballekokoplari berria:goi-goieneko mallanhago jarria,lurreratu nahieanagure elbarria;nere urte joanaznahi badek balia;para juzkaria,nahiz predikaria;errain dik egia,zeinengan gelditzen danjakinduria.

83

Page 84: Juan Ignazio Iztueta, bertsolari - WordPress.com · Web viewLehenengo puntua argitzeko, zenbait euskal idazle ospetsuri emango diegu hitza: Enrike Zabala, «Euskal literatura alfabetatzeko»,

Azken iruzkina

Juan Ignazio Iztueta Etxeberria, osterantzeko guztiaz gain, bertsolaria ere ba ote zen galdeza hasi gara, eta etorri zaigu itaunari ihardesteko momentua. Propio nahastu ditut itauna eta ihardetsi, Iztuetak ere sarritan egiten baitzuen hori. Hiztegiari ez zion beldurrik, nonahiko hitzak erabiltzen zituen: batez ere Gipuzkoakoak, jakina; baina baita Nafarroa, Lapurdi eta Bizkaikoak ere erruz.

Haritik pixka bat irten egin gara. Bertsolaria bazen ala ez zen? Hori zen galdera. Nik esan behar banu, bertso-jartzailea zela esango nuke. Eta orain galdetuko didazue: Ona ala txarra? Bertso onak asko ipini zituen, eta eskasagoak ere bai. Bakarren bat oso eskasa ere bai; sorta hauxe batik bat: Aste Santua badator. Beste guztiak salbatzeko modukoak dira, eta horietatik asko goi mailakoak. Badakigu Kontxesiri jarraldiari esker hartu dela aintzat Iztueta bertso-eremuan, baina amodiozko bertsoetan badira gehiago ere oso onak: Nere maite polita, Amodio beroak… Hain zuzen, nik uste amodio-gaian ipini zituela bertsorik onenak. Eta horien artean, lehenengo pertsonan idatzitakoak, hau da, bere barrenetik ari denean jarritakoak hobeak beste bikote batzuei paratutakoak baino. Azkeneko horiek ematen dute enkarguz eginak bezala daudela.

Lehenago ere egin dira Iztuetaren bertsoen argitalpenak. Batez ere, Jose Garmendia Arruebarrenak egin zuena. Ordea, dena nahasian, hau da, bertsoak eta olerkiak. Guk banandu egin ditugu, eta bertsoak bakarrik ipini hemen. Batetik, olergiaz gehiegi ez dakigulako, bi genero ezberdin direlako eta, bestetik, adituen ustez Iztueta ez delako olerkari ona.

Harrigarria da paratu dituen bertso guztiak neurri motzekoak izatea: zortziko txikian, hamarreko txikian, edo doinu berezietan, baina sekula ez zortziko edo hamarreko handian. Zergatik? Ez dakigu. Seguruenik, orduan moda hori zelako, edo horretan espezializatu zelako…

Jarraldi luzeak egiten zituen gehienetan. Asko dauzka hogei bertsotik gorako sortak edo sailak. Hori ere, segur aski, orduko moda zelako. Ordea, baditu ondorio batzuk: batez ere, ideien errepikatzea. Esan liteke errekorika ere dezente egon beharko lukeela, hau da, era honetako haseirak: Amodioa zer dan azaltzeko ongi ,kanta berri eder bat jartzera noa ni... Baina ez dago hainbeste ere, nahiko kolpean ekiten dio lanari. Bertsolaritzaren historian ohikoa den baino erretorika gutxiago dagoela esango nuke, bertsoa hastekoan behintzat.

Badira antzeko bertsoak sorta diferenteetan; esate baterako, Aste Santua badator eta Nere kristau maiteaken. Hain zuzen, Aste Santua dator saioa hanka-luzez josia dago, nahiz eta Lorentxo Sukia, Albisu-berriko Lorentxo, saiatu zen konponketak egiten. Gainontzeko guztietan neurria ongi dagoela esan genezake.

Errima kontuan oso irekia eta zabala da. Ez darabil guk bertsolaritzan ezagutu dugun errima klase hori, baizik askoz ere zabalagoa. Baina ez hain pobrea ere, salbuespenak

84

Page 85: Juan Ignazio Iztueta, bertsolari - WordPress.com · Web viewLehenengo puntua argitzeko, zenbait euskal idazle ospetsuri emango diegu hitza: Enrike Zabala, «Euskal literatura alfabetatzeko»,

salbuespen. Ez dauka zerikusirik Uztapide, Lasarte edo Agirre batek erabi ohi duten errimarekin; batzuetan horiena baino aberatsagoa da, nahiz zenbait eskandalizatu egingo den Iztuetaren errimarekin –edo nire esanarekin–. Ez dago propio bila ibili beharrik; hartu edozein sorta eta berehala harrituko zarete; adibidez, erabiliko ditu bertso berean: argia, barria, jostatia eta beldurtia. Edo bera, era, daudela, eta ederra.

Potoak ere badauzka, bain harrigarria da denak saio berean edukitzea, Au farragarria sortan.

Badago beste kontu bat ere –tik forma ez du ia-aia inoiz erabiltzen, baizik eta gehienetan, guztietan ez bada ere, –ti erabiltzen sistematikoki. Hasieran, pentsatu nuen erremitzeagatik egiten zuela hori, baina ez dakit hori bakarrik ote den motiboa. Pentsatzen nago –ti izango zela haientzat normala eta naturala.

Esamodu apartak ere baditu. Gogora ditzagun batzuk: erbiak korrika erraz egiten duela esateko, erbiak arantzarik ez zuen oinean amaituko du bertsoa. Amodiozko bertso bat honela: Zuregatik ari naiz hezur uts gelditzen. Beste batean, jan-edanez ondo beteta zeudela esateko: mingainaz igortzirik hagin eta hortzak, ezagutu ere bai ez zeudela hotzak. Edo zeruan ez dela erraz sartuko esateko ba al dago ironia politagorik?: sinisten ez badegu Jainkoaren hitza, maite edukiko du

porteroak giltza. Seguruenik liburu osoko bertsorik onena hau da: Nere maite polita zutzaz oroitzian/ odola pil-pil dabil nere bihotzian,/kanpora irten nahirik ahalegin guzian;/min honek beharko du sendatu hiltzian. Bukaera hori ikaragarria da; askotan ez dira entzuten horrelakoak. Hau ere polita da: Luma lodi zatar bat zorrozturik gaizki. Beste hau ere zeinen polita den ehiza kontuan esateko: nahiz dala oilo, eper, orobat erbia, seguru dute, itxi ezkero begia.

Gauzak adierazteko oso forma plastikoa da Iztuetarena. Beti irudiak sortzen bezala ari da: kofrearen gainean jarrita. Edo: bikarioak zien muinotik hots egin. Hau ere antzera dabil: lotan zegoalarik apian erbia.

Gorputz-espresioa maite du. Batzuetan metafora eta hizkera denotatiboa ederki konbinatzen ditu: nere bihotz biguna urtutzen ari da; azal huts bihurturik neketan jarri da. Dena ere har liteke metafora bezala, baina bigarren puntua geahiago ikusten dut adierazpen fisiko konkretu moduan.

Harrigarria da ikustea zer-nolako presentzia duten, adibidez, erlijio-bertsoetan: Luziferrek, infernuak, bekatuak, konfesioak, damuak... Bi indarren arteko borroa ageri da beti.

Bukatzera noa. Hemen aipatu ez ditudan beste batzuekin batera, konklusio horiek atera ditut; zuek beste batzuk atera badituzue, elkar aberasten ari gara.

Horixe da irakurlearen lana.

Ohar garrantzisua edo galdera sakona, bertsolaritzaren historiari dagokionez: Zein izan zan zen lehenego bertsolaria, Fernando Amezketarra ala Iztueta? Biak garai berekoak

85

Page 86: Juan Ignazio Iztueta, bertsolari - WordPress.com · Web viewLehenengo puntua argitzeko, zenbait euskal idazle ospetsuri emango diegu hitza: Enrike Zabala, «Euskal literatura alfabetatzeko»,

ziren. Fernado hiru urte lehenago jaio zen (1764), eta hogeita bi urte lehenago hil (1823). Eman dezagun epaia: Fernando bat-bateko bertsolaria zen, eta Iztueta jartzaielea. Fernandoren bertsoak oso gutxie ezagutzne ditugu, et Iztuetarenak, gutuxienez, berrehun et laurogei inguru. Datu soiletan geratuko gara iritzirik eman gabe.

Azkenik, biek izan dute arriskua bertsolari bezala baztertuak izateko; Iztuetak, beste arlo batzuetan garrantzi gehiago ematen zitzaiolako, eta Fernandok, bertsolari ordez, arlote, txistoxo eta ipuinlaritzat hartua izan zelako.

86