progamación - microsoftpearsonespana.blob.core.windows.net/books/hiritar gazteak... · web...

68
Curriculum Proiektua Euskadi – Hiritar Gazteak 1

Upload: others

Post on 03-Feb-2021

2 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Progamación

Hiritar Gazteak

Curriculum Proiektua eta Programazioa

________________________

Hiritartasunaren eta Giza

Eskubideen Aldeko Hezkuntza

DBH 2. maila

Hiritartasunaren aldeko hezkuntza

Nazioarteko beste erakundeen ildoari jarraituz, herritar demokratikoak sortzea da etapa honetako curriculumean sartuko den Hiritartasunaren aldeko hezkuntza ikasgaiaren helburuetako bat, hezkuntzaren inguruko beste hainbat helburu eta jardueraren artean. Ikasleen artean balio eta parte-hartze demokratikoak sustatzea ere bilatzen du Europar Batasunak hezkuntza sistemaren helburuen artean, ikasle horiek herritar aktiboak izan daitezen. Bestalde, Espainiako Konstituzioko 1.1 artikuluak gizarte-elkarbizitzaren oinarri izan behar duten balioak aipatzen ditu: askatasuna, justizia, berdintasuna eta pluralismo politikoa; 14. artikuluan dio, berriz, legearen aurrean denok berdinak garela, eta ez du onartzen inor jaiotze, arraza, sexu, erlijio, iritzia edo bestelako baldintza eta arrazoi pertsonal edo sozialagatik diskriminatzea.

Herritarrak gizarte kohesioa ekarriko duten balio eta dohainetan hezteko Estatuaren obligazioari dagokionez, 27.2 artikuluak dioenez, “giza nortasuna bizikidetzarako printzipio demokratikoak eta oinarrizko eskubide eta askatasunak errespetatuz garatzea izango da hezkuntzaren xedea”, eta Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalak eta Espainiak berretsitako gai horiei buruzko nazioarteko itun eta akordioek xedatutakoaren arabera interpretatu behar da artikulu hori.

Nazioarteko itun horiek eta Konstituzioa dira gai honen inguruko curriculumaren ardatza. Bai askatasuna, eta bai eskubide eta betebehar banakako zein kolektiboak pixkanaka, modu kritikoan eta gogoeta eginez onartzeko aukera eman behar die hezkuntzak gazteei, besteak eta bestelako jarrera moral, politiko eta erlijiosoak dituztenak errespetatuta. Gainera, herritarren betebeharrak ezagutzeak eta ikastetxean nahiz gizartean gizalegez jokatzeko ohitura edukitzeak gizarte kohesionatu, libre, aurreratu, zuzen eta bidezkoak lortzen lagunduko dute.

Hiritartasunaren aldeko hezkuntzaren helburua da pertsona libre eta zuzenak sortzea, norberaren estimua, duintasuna eta erantzukizuna sendotuta, hau da, irizpide propioa izango duten herritarrak: begirunetsuak, parte-hartzaileak eta solidarioak; zer eskubide dituzten jakin, beren betebeharrak onartu eta gizalegez jokatuko dutenak, hiritar eraginkor eta arduratsuak. Gazteek gizarte plural eta globalizatu batean bizitzen ikastea da ikasgai honen xedea; orain arteko eskubide zibil, politiko eta sozialez gain, giza eskubideen unibertsaltasuna ere erreferente izango dutenak eta, desberdintasunak onartuta, gizartea kohesionatzen saiatuko direnak.

Helburu horiek lortzeko, etika pertsonal eta sozialaren printzipioak landuko dituzte eta, besteak beste, honako eduki hauek izango dituzte: giza harremanak eta hezkuntza afektibo-emozionala; erregimen demokratikoek bermatzen dituzten eskubide, betebehar eta askatasunak; etikaren inguruko teoriak eta eskubideak giza jokabideen erreferentzia unibertsal gisa; gatazkak gainditzearen ingurukoak; gizon-emakumeen arteko berdintasuna; gaur egungo gizarteen ezaugarriak; tolerantzia eta gutxiengo zein bestelako kulturak onartzea.

Eduki horiek ez dira itxiak eta behin betikoak, ordea; izan ere, hausnarketa da hezkuntzaren elementu garrantzitsu bat, eta ikasleen autonomia sendotzea du helburu, beren buruan sinetsita aztertu, baloratu eta erabaki dezaten, eta pentsaera eta bizitza proiektu propioa eduki.

Alde horretatik, sentsibilizatzen eta jarrera eta jokabide gizalegezkoak edukitzen lagunduko duten prozesu eta estrategiak garatu behar dira, ezagutzekin eta balio demokratikoen inguruko gogoetekin batera. Hori lortzeko, beharrezkoa da Bigarren Hezkuntzako ikastetxe eta gelak bizikidetza eredu izatea: arauak betetzea, erabakiak hartzeko orduan ikasle guztien parte-hartzea sustatzea, eskubideak erabiltzeko aukera ematea eta norberaren erantzukizun eta betebeharrak onartzea. Azken batean, parte-hartzea bultzatzea, pluraltasuna onartzea eta desberdintasunak baloratzea, eta horrek ikasleei gizarte demokratiko, plural, konplexu eta aldakorrekin bat datozen kontzientzia moral eta zibikoa garatzen laguntzeko aukera ematea.

Hiritartasunaren aldeko hezkuntzak bi gai landuko ditu etapa honetan: Hiritartasunaren eta giza eskubideen aldeko hezkuntza, DBHko bigarren mailan emango dena, eta Hezkuntza etiko-zibikoa, laugarren mailakoa. Bi gai horiek hainbat bloketan egituratuta daude: alderik pertsonal eta hurbilenetik hasi eta globala eta orokorra denera; hainbat eduki komun ere badaude bi blokeetan, bizikidetza lantzeko eta herritar demokratikoak bihurtzeko prozedura, trebetasun sozial eta oinarrizko jarrerak lortzen laguntzen dutenak.

Hala, pertsonaren eta pertsonen arteko harremanei buruzko gogoeta dute bi gaiek abiapuntu. Giza eskubideen ezagutzak eta horien inguruko hausnarketak ere batzen ditu bi gai horiek, horien izaera historikoaren ikuspegitik, eta Aldarrikapen huts batek eskubide horiek ez dituela berez bermatzen ikusiko dute ikasleek, hau da, eskubide horiek zabaldu edo murriztu egin daitezkeela, testuinguruaren arabera. Azkenik, XXI. mendeko gizarte eta mundu globalaren ezaugarri eta arazo oinarrizkoak aztertzen dituzte bi gaiek. Hiritartasunaren aldeko hezkuntza eta giza eskubideak ikasgaiaren helburua da errealitatea ezagutaraztea, gizarte gaiak aztertuta. Hezkuntza etiko-zibikoak, berriz, gogoeta etikoa du ardatz, harreman afektiboekin hasi eta arazo moralen bidez kontzientzia moral zibikoa eratzeko.

DBHko bigarren mailako Hiritartasunaren aldeko hezkuntza eta giza eskubideak ikasgaiak giza harremanen inguruko gaiak lantzen ditu: pertsonen artekoak, senide artekoak eta sozialak; horien oinarri diren printzipioetan sakondu, eta printzipio horiek urratzen dituzten egoerak aztertzen ditu, ikasleek printzipio horiek babes ditzaten.

Gizarte demokratikoak ezagutzeak Estatuaren funtzionamendua ulertzen laguntzen dio ikasleari, eta, bereziki, Espainiako eredu politikoa, bai eta horrek herritarrekiko eta herritarrek Estatuarekiko dituzten betebehar eta konpromisoak ere.

Azkenik, mundu global batean kokatzen ditu herritarrak, gaur egungo gizartearen arazo eta egoerak aztertzen baititu: elkarrekiko mendekotasuna, desberdintasunak edo gatazkak; horrekin batera, konponbideak bilatzeko hainbat modu eskaintzen ditu.

Edukiak hiru bloketan antolatuta daude, eta kontzeptu, prozedura eta jarrerak ikuspegi orokor batetik lantzen dira. 1.Blokean eduki komunak daude eta, bertan, helburuetan adierazitako eta derrigorrezko hezkuntzako gaitasunak lortzeko estrategiak eta trebetasunak agertzen dira.

2. Blokeak –Bizikidetza‑ pertsona arteko eta gizarte mailako bizikidetza planteatzen du, eta ezinbestekotzat jotzen du gatazka giza harremanetan. Azpimarratzekoa da subjektibotasunaren hezkuntzari eta horren pribatutasunari buruzko erreferentzia, bai eta bizikidetza positiboa lortzen lagun dezaketen trebetasun sozialei buruzkoa ere.

3. Blokeak –Parte-hartzea‑, ezinbestekoa demokrazian hezteko. Parte-hartzerik gabe, plebiszitu hutsa bihurtzen da demokrazia; gaur egungo hainbat demokraziatan ikus daiteke joera hori. Parte-hartzea eta bizikidetza ere erlazionatzen ditu, errealitate beraren bi mutur diren heinean, eta, noski, testuinguru bakoitzean kokatzen du parte-hartzea.

4. Blokeak –Mundu askotarikoa‑ dibertsitatea du ardatz, gaur egungo gizartearen ezaugarria baita. Gi kontzeptualak jorratzen ditu, esanahiak besteak beste, bai eta ikasleak egunero bizi dituen hainbat egoera ere.

5. Blokeak –Generoa eta gizarte rolak‑ generoaren inguruko arazoa planteatzen du. Gizartearen gaur egungo egoera da kausa; izan ere, genero indarkeriaren arazoa hain larria izanik, badirudi ezinezkoa dela behin betiko konpontzea. Genero indarkeria elementu bakan bat ez, baizik eta gazte-gaztetatik hasten den kultur kate baten azken begia dela eta itxuraz kaltegarria ez dela abiapuntu hartuta, eduki analitiko eta praktikoak planteatzen dira, norbera bere sinesmenen aurka jartzeko.

Azkenik, 6. Blokeak –Demokraziaranzko aurrerapausoak ‑ demokraziaren alde oinarrizkoak ditu gai, globalizazioarekin eta horrek dakartzan ondorio txarrekin batera. Gainera, demokrazia eta giza eskubideak lotzen ditu, ohikoa baita, egun, eskubide horiek urratzea.

Arreta berezia merezi du gizon-emakumeen artean hain beharrezkoa den berdintasunak; emakumeen aurkako diskriminazioaren kausak eta faktoreak aztertzen dira, pertsonaren duintasunaren inguruko printzipioak eta berdintasuna aintzat hartuta, besteak beste, eta, horrekin batera, emakumeen aurkako diskriminazioaren eta indarkeriaren kontra borrokatzeko dauden aukerak ere eskaintzen ditu.

Aurreko ikasturteetan bezala, gai guztiek batzen dituen edukiak ere badaude, hainbat prozedura lortzeari begira, arrazoitzen eta argudiatzen, norberaren sentimenduak ezagutzen edo hedabideek eskaintzen duten informazioa kritikoki aztertzen ikastera, adibidez. Era berean, bizikidetzarako oinarrizko jarrerak garatzeko edukiak ere badaude, tolerantzia, elkarrizketa eta negoziazioa, bakearen aldeko jarrera edo elkartasuna, esate baterako.

1. Oinarrizko gaitasunak lortzen laguntzen du ikasgai honek

Hiritartasunaren aldeko hezkuntzak batez ere gizarte eta hiritartasun gaitasunak lortzen laguntzen du. Bizikidetza positiboa izan dadin, nortasun pertsonalari eta gainerako nortasunekiko harremanari egiten dien erreferentziak, autoestimuak, bidezko genero harremanen eta parte-hartzearen aldeko apustuak, dibertsitatea balio gisa ulertzeak, eskubide eta betebeharrak azpimarratzeak eta giza eskubideekiko errespetuak erakusten dute gaitasun horrekiko konpromisoa. Hori hala izanik ere, egia da, halaber, elkarlanak banakakoen arteko harremanak hobetzen dituela, eta gizarte loturak sortzen laguntzen, gaitasun hori sendotzearekin batera.

Era berean, gogoeta egiteak, dilemek, kasuak ikertu eta aztertzeak, rol jokoek eta argudiatzearen arauen mendeko aukerek ikasten ikasteko gaitasuna garatzen laguntzen dute; izan ere, pentsatzera behartzen dituzte ikasleak sistematikoki, beren eguneroko beste jarduera batzuetan kokatuta, dakitenaz eta, ondorioz, beren gaitasun pertsonalaz jabetu daitezen. Horretan trebatzeak, gainera, norberak bere ikaskuntza antolatzeko gaitasuna sendotzen du, eztabaidetako aurrez aurreko elkarrizketetan eta elkarlanean sortutako irizpideak erabiltzeko modua ematen baitu. Oso ekarpen esanguratsu eta garrantzitsua da hori curriculumaren edozein esparrutarako; beraz, ezagutzaren aldetik ere, funtzio garrantzitsua du ikasgai honek.

Azpimarratzekoa da, halaber, autonomia eta ekimen gaitasuna lortzeko laguntza, ekimen pertsonala hobetzen baitu, erabakitzeari eta erantzukizunak hartzeari dagokionez batez ere. Dilemak, kasuak eta bestelakoak planteatzea lagungarria da iritzi moral pertsonal egokia osatzeko; autoestimua eta ekimen pertsonala hobetzen laguntzen duela esatea bezala da hori. Bizikidetzarako eta elkarlanerako trebetasun sozial baliagarriak dira horiek, pertsona autonomo eta aktiboen arteko berdintasuna sustatzen baitu. Jarrera bat hartzera eta hori justifikatzera behartzeak interpretazio eta gogoeta pertsonaletan oinarritutako iritzi propioa sortzera eramaten du epe ertain eta luzera.

Bestalde, arrazoia erabiliz eztabaidatu nahiz argudiatzea eta elkarlana onak dira komunikatzeko gaitasuna hobetzeko, besteari entzutera, iritzia azaltzera eta argudiatzera behartzen baitu. Ezinbestekoa da sentimenduak, ideiak eta iritziak azaltzea ikasgai honetako helburuak betetzeko, eta ahozko nahiz idatzizko hizkuntza, hainbat iturritako mezu inplizitu eta esplizituen balorazioa eta batez ere publizitateko eta hedabideetakoa erabiltzeak lagundu egiten dute gaitasun hori lortzen. Azkenik, gizarte gaiak aztertzeko terminoak ezagutu eta erabiltzeak lexikoa aberasten laguntzen du. .

Metodologiari dagokionez Interneteko tresna digitalak erabiltzeak asko lagunduko du informazioaren erabilera eta gaitasun digitala garatzen.

Ezagutzaren gizartearen eskakizunak kontuan hartuta, ezinbestekoa da beste arlotan ere aritzea. Gaitasun hau lortzeko; eta are gehiago gaitasun formal hutsa ez izanda, hau da, erabileran trebatzea bilatzen duena; aitzitik, tresna digitalek interakzioa bilatzen dute egun, parte-hartze zabala, ezagutza partekatzea. Elkarlana da ahalik eta etekin handiena ateratzeko osagarria, eta sare digital horizontalak eta eztabaidek informazioa modu eraginkor eta selektiboan erabiltzen lagunduko dute, eredu digitalak aintzat hartuta.

Esan beharrik ez dago zientziaren, teknologiaren eta osasunaren inguruko gaitasuna ziurtatuta dagoela, gizarte eta natur arloko garapen iraunkorra helburuen eta ebaluazio-irizpideen zati den heinean. Aurrez pentsatutako inguru batera hurbiltzea da garapen iraunkorra; inguru horrek bertan modu autonomoan eta errespetuz jarduteko gaitzen du ikaslea, eta herritarrentzako ezinbestekoak diren hainbat arlo hartzen ditu: osasuna, kontsumoa, ekoizpena, zientzia, teknologia, balio sozialak, eta abar. Hiritartasunaren aldeko hezkuntzak nolabaiteko tentsio bat sortzen du gogoetaren eta natur ingurunearekin harremanetan jartzeko ekintzaren artean; izan ere, harreman hori behin eta berriz interpretatzen laguntzen du, gizalegezko balioetan oinarrituta jarduteko esparru egoki batean kokatzeko. Era berean, argudioa eta iritzien elementuak argitzeko horiek sistematikoki aztertzeak, eta horiek logikaren arabera osatzeak eguneroko egoera zailei aurre egiten erakutsiko dio ikasleari, eta, oro har, arazoak nola konpondu.

Gaitasun humanistiko eta artistikoa ere ez da alde batera geratzen. Gizarte ikuspegitik ere ulertu behar da garapen iraunkorra; beraz, kultur eta arte lanak gogoeta-ekintza elementu bihurtzen dira, ondare baliotsuak baitira. Horrekin batera, balioen eta elkarren artean komunikatzeko trebetasunen hezkuntzak jarduera esparru ezin hobea ditu kultura eta artea, batez ere beste herrialdeetako kultura eta adierazpenekiko jarrerari dagokionez.

2. Helburuak

Hiritartasunaren aldeko hezkuntza eta giza eskubideak ikasgaiaren helburua honako gaitasun hauek lortzea izango da etapa honetan:

1. Giza izaera horren dimentsio indibidual eta sozialean ezagutzea, norberaren eta besteen izaera eta alde pribatua onartuta, desberdintasun indibidualak eta pribatutasuna errespetatzeko eta autoestimua garatzeko.

2. Esparru multikultural batean izatea bat euskaldun, euskal hizkuntza eta kultura eta gainerakoak positiboki baloratuta, nortasun askotarikoak abiapuntu hartuta bakoitzak bere nortasun propioa eratu dezan eta desberdintasunak errespetatuta bizikidetza harmonikoa ahalbidetuko duen erreferentziazko esparru komun bat sortzeko.

3. Sentimenduak eta emozioak adieraztea eta, gatazkak konpontzeko elkarrizketa eta bitartekaritza erabilita, kulturen arteko trebetasun komunikatiboak eta sozialak garatzea, talde-jardueretan elkartasunez parte hartzen laguntzeko.

4. Talde proiektuak antolatuta, jardueretan berdintasunez parte hartzea, errespetuan, elkarlanean eta indarkeriarik ezan oinarrituta bizikidetza eta parte-hartzea sustatzeko.

5. Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren eta Haurren Eskubideei buruzko Itunaren ondorio diren eskubide eta betebeharrak ezagutzea, eta horiek Estatuko legeetan (konstituzioa, Autonomia Estatutua) nola islatzen diren jakitea, horien ezaugarri diren interdependentzia, zatiezintasuna eta unibertsaltasuna onartu eta gizarteko egoera eta gertakariei nahiz jarrera pertsonal eta kolektiboei buruzko iritziak emateko irizpide gisa hartuta.

6. Gaur egungo gizarteen pluraltasunaren eta herrialdeen eskubideen berri izatea, eta horiek gauzatzeko libre direla jakitea; eta, horrekin batera, horien ezaugarriak bereiztea, desberdintasuna bizikidetzaren aberasgarri dela ikusteko.

7. Pertsona guztien eskubide eta aukera berdintasunaren alde egitea, bidezkoak ez diren egoerak eta generoagatiko, jatorriagatiko, etniagatiko, sinesmenengatiko, desberdintasun sozial eta pertsonalengatiko, joera afektibo-sexualagatiko diskriminazioa baztertuta, giza eskubideetan oinarritutako bizikidetza bidezko eta berdintasunezkoa lortzeko.

8. Emakumeen eskubideak aitortzea, sexu desberdintasuna baloratzea, gizon-emakumeen arteko eskubide berdintasunaren alde egitea, eta diskriminatzaileak diren estereotipo eta aurreiritziak baztertzea, berdintasunezko jarrera sustatuta garapen pertsonal osoa eta genero desberdintasunik eta emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko bizikidetza bermatzeko.

9. Sistema demokratikoen eta hainbat mailatako erakunde politikoen egitura ezagutzea, Europakoena barne, eta inguruko erakundeetan, eskolan eta herrian besteak beste, parte-hartze arduratsua sustatzeko moduak eta bideak proposatzea.

10. Bizimodu demokratikoaren oinarriak errespetatzea eta bertan parte hartzea, herritarrek ondasun komunak zaintzeko eta hobetzeko dituzten betebeharrak beteta eta animaliak errespetatuta, ikastetxeko eta inguruko gizarte eta natur garapen iraunkorra lortzeko.

11. Bizitza politiko-sozialean eta bestelako antolatze moduetan parte hartzeak duen garrantzia baloratzea, elkarlanak, asoziazionismoak eta boluntariotzak dutena, adibidez, gizartean erantzukizunez jokatzeko prozesuan parte hartzera bultzatzeko duten eragin positiboa onartuta.

12. Giza eskubideak urratzearen, pobreziaren eta desberdintasunen kausak, eta horiek gerrekin duten lotura ezagutzea, eta bakea, askatasuna eta justizia lortzeko ekintzak balioestea, mundu bidezko eta solidarioagoa lortzeko parte hartzera bultzatzeko.

13. Komunitate global bateko kide garela onartzea, eta besteen ohitura eta bizimoduak errespetatzea eta haiekin kritiko izatea, tokian-tokian eta, oro har, haiekin elkartasunez jokatzeko.

14. Pentsaera kritikoa lortzea eta beste pertsonek eta informazio iturriek emandako arrazoiak balioestea, batez ere digitalek; eta, horrekin batera, irizpide propioa eta arrazoiz eztabaidatzeko trebetasunak garatzea, norberaren iritziak babesteko eta gainerakoena geureganatzeko.

15. Etikaren inguruko teoria nagusiak ezagutu eta aztertzea, gaur egungo gatazka sozial eta moral nagusiak aitortu eta pentsaera kritikoa garatzeko, hedabideek eta bestelako erakunde sozialek transmititzen dituzten ereduei aurre egiteko.

Bigarren maila

HIRITARTASUNAREN ETA GIZA ESKUBIDEEN ALDEKO HEZKUNTZA

Edukiak

1. Blokea. Eduki komunak

· Diskurtso baten ideia nagusiak bereiztea.

· Informazioa irizpide batzuen arabera sailkatzea.

· Hainbat informazio iturri erabiltzea: idatzizkoa, ahozkoa, ikus-entzunezkoa, digitala.

· Informazioa aukeratzeko irizpideak erabiltzea, batez ere Internetetik jasotakoa.

· Argudioa eta iritzia bereiztea.

· Diskurtso pertsonal arrazoituak egitea (informatu, interpretatu, arrazoitu).

· Diskurtsoak egiterakoan besteen ikuspegia sartzea, bai haien aurka eginda, bai eta erabat edo hein batean diskurtsoan sartuta.

· Simulazioa, komunikatzeko teknikak (inkesta, elkarrizketa eta abar), bitartekaritza eta bestelakoak erabiltzea, gatazkei aurre egiteko.

· Norberaren eta besteen sentimenduak ezagutzeko eta komunikazio afektiboa sortzeko modua emango duten trebetasunak erabiltzea.

· Talde-lan proiektuak diseinatzen, antolatzen eta garatzen laguntzea.

· Ikaskuntza norberak antolatzea, autoebaluazio tekniken bidez.

2. Blokea. Bizikidetza

· Nortasun pertsonala, askatasuna eta erantzukizuna.

· Inteligentzia, sentimenduak eta emozioak.

· Harreman pertsonalak, komunikazio elektronikoaren garaian. Bizitza pribatua eta datu pertsonalen babesa.

· Bizikidetzarako trebetasun eta jarrera sozialak. Gatazkak indarkeriarik gabe konpontzea. Aurreiritzi eta estereotipoen arbuiatzea. Bestelako iritziak entzuteko gaitasuna.

· Gatazka eta bitartekaritza.

3. Blokea. Parte-hartzea

· Bizikidetza eta parte-hartze demokratikoa. Ikastetxean eta inguruan parte-hartzea: Eskola batzordeak, gela eta ikastetxe batzordea, agenda 21eko batzordeak, eskolarteko foroak eta abar.

· Demokrazia eta parte-hartze politiko-soziala. Eskubide eta betebeharrak. Erakunde demokratikoak. Nazioarteko estrategia eta akordioak: Kiotoko Protokoloa, Agenda 21, Gizarte Foroa. Asoziazionismoa, kooperazioa GKEak.

· Ondasun komunak ezagutu, baloratu eta zaintzea, kultur ondarea eta zerbitzu publikoak. Gizakion eta animalien arteko harremanak.

4. Blokea. Mundu askotarikoa

· Dibertsitatea, diferentzia eta desberdintasuna.

· Gaur egungo desberdintasun sozial eta kulturalak.

· Eskubide berdintasuna eta dibertsitatea. Herritarren aukera pertsonalekiko errespetua eta horien balorazio kritikoa.

· Dibertsitatea: asimilazioa, koexistentzia eta interkulturalitatea. Gutxiengo etnikoak.

· Diskriminazioa: faktoreak eta kausak. Aurreiritzi sozial, arrazista, xenofobo, sexista eta homofoboak.

· Jarrera etnozentrikoak, androzentrikoak, misoginoak, homofobikoak eta abar arbuiatzea.

5. Blokea. Generoa eta gizarte rolak

· Genero indarkeria: tratu txar psikologikoak, fisikoak, kontrol-jarduerak.

· Etxeko lanak. Lanaren banaketa soziala eta sexuala.

· Rolak eta balioak transmititzeko estrategia sozialak: familia, eskola, publizitatea, hedabideak eta abar.

· Sexua-generoa sistemak sortutako indarkeriazko jarrerak arbuiatzea.

· Lana dela-eta gizon-emakumeek duten erantzukizunari dagokionez, jarrera positibo eta aktiboa garatzea.

6. Blokea. Demokraziaranzko aurrerapausoak

· Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala, Haurren Eskubideen Konbentzioa, nazioarteko akordio eta itunak. Giza eskubideen urratzearen salatzea eta ohiko nahiz nazioarteko auzitegien jarduera. Giza eskubideak, amaitu gabeko lorpena. Erakunde demokratikoak eta herritarren eskubideak: Euskal Herriko erakundeak. Konstituzioa. Europaren eraikuntza.

· Herritar globala: politikoa, zibila eta soziala.

· Globalizazioa eta herritarrak. Ezkutuko herritarrak eta pobrezia: emakumeak, paperik gabeak, langabeak eta abar.

· Herritarren eskubide eta betebeharrak.

· Garapen iraunkorra: demokraziaren esparru berria. Garapen Iraunkorrerako Euskal Estrategia 2002- 2020 eta Agenda 21

· Herritar globala. Giza garapen iraunkorra. Kooperazioa. Giza eskubideen aldeko konpromisoa duten mugimenduak.

· Berdintasuna benetako demokrazia, garapena eta bakea lortzeko nahitaezko baldintza gisa hartzea.

· Giza eskubideen urratzea justifikatzeko ahalegin guztien arbuiatzea.

Ebaluazio-irizpideak

1. Banakakoen desberdintasunak eta pribatutasuna gizakion ezaugarritzat eta gauza positibotzat hartzea eta horietan oinarritutako diskriminazioak arbuiatzea.

1.1. Gizakion ezaugarri sozio-kulturalak aipatu, eta pertsona bakoitzaren prestakuntzarekin eta horren ezaugarrien bilakaerarekin erlazionatzen ditu.

1.2. Positiboki baloratzen ditu norberaren eta besteen nortasuna eta pribatutasuna.

1.3. Gizabanakoen desberdintasunetan oinarritutako diskriminazioa arbuiatzen du.

1.4. Komunikazio elektronikoak dituen arriskuak azaldu ditu, besteen esparru pribatuan sartu eta horien datu pertsonalak erabiltzea edo gogokoak ez diren balorazioak egitea, besteak beste.

1.5. Norberari eta besteei buruzko informazioa erabiltzeko orduan, errespetatu egiten ditu datu pertsonalak, eta kontu handiz ibiltzen da Internetek eta elektronika bidez komunikatzeak dituen arriskuei dagokienez.

2. Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsaleko eta Haurren Eskubideen Konbentzioko oinarrizko printzipio eta balioak bereiztea, Konstituzioan eta Autonomia Estatutuan duten isla adieraztea, eta pertsonen, taldeen eta erakundeen jokabideak baloratzeko aplikatzea eta, horrekin batera, horietan agertzen diren eskubideen urratzearen kausak jakitea eta hori ekiditeko konponbideak ematea.

2.1. Giza eskubideen eta haurren eskubideen inguruko nazioarteko aldarrikapenen oinarrizko printzipioak eta balioak adierazten ditu.

2.2. Eskubide urratzearen kausak adierazten ditu.

2.3. Kausaren eta urratzearen arteko lotura azaltzen du.

2.4. Printzipio eta balioak errespetatzen ez dituzten gizabanakoen, taldeen eta erakundeen jokaera epaitzen du.

2.5. Eskubide-urratzea ekiditeko ekintzak proposatzen ditu.

3. Beste pertsonei eta kulturei buruzko sentimendu eta iritziak errespetuz adierazten ditu, gatazkarik bada elkarrizketa eta bitartekaritza baliatuta; horrekin batera, lan-talde heterogeneoetan aritzen da, eta komunikazio trebetasun eta estrategiak erabiltzen ditu horietan.

3.1. Talde-lanetan parte hartzen du, eta iradokizunak proposatzen eta onartzen ditu.

3.2. Sentimendu eta iritziak errespetuz adierazten ditu.

3.3. Elkarrizketa eta bitartekaritza erabiltzen ditu eskolako, familiako eta inguruko harremanetan.

4. Gaur egungo gizarteen dibertsitatearen ezaugarriak bereiztea eta dibertsitateak pertsona garatzeko aukera handiagoa ematen duela onartzea; hiritartasun globalaren inguruko proposamena onartzea, nazioarteko pertsonak elkarrekin bizi daitezen dauden trabak gainditu eta desberdintasun eta bidegabekeriak amaitzeko bideak ezarriko dituena.

4.1. Hainbat esparrutako dibertsitatearen isla diren datuak (etniak, kulturak, bizimoduak, erlijioak, hizkuntzak eta abar) aipatu.

4.2. Datu horiek dibertsitateak bizitza aberasteko eskaintzen dituen aukerekin lotu.

4.3. Globalizazioak mundu askotariko honetan dituen ezaugarri oinarrizkoak deskribatu.

4.4. Dibertsitatea eta hiritartasun globala erlazionatu.

4.5. Hiritartasun globala positiboki baloratu, mundu bidezkoagoa lortzeko tresna gisa.

5. Benetako edo irudizko gertaerak oinarri hartuta, edozein motibogatiko diskriminazioak bereizi eta arbuiatzea, eta berdintasunezko harremanak sortzea.

5.1. Eguneroko gertaeren artean, gertaera eta egoera diskriminatzaileak bereizten ditu.

5.2. Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsaleko eskubideak erabiltzen ditu gertakari eta egoerak epaitzeko.

5.3. Diskriminazioaren eta horren hainbat kausaren (jatorria, etnia, afektibo-sexuala eta abar) arteko lotura adierazten du.

5.4. Egoera horiek esplizituki arbuiatzen ditu.

5.5. Ikaskideekin berdintasunez jokatzen du.

6. Ikastetxeko, udalerriko, Autonomia Erkidegoko eta Estatuko gobernu batzordeetako organoen antolaketaren, funtzioen eta hautatze-moduaren ildo nagusiak adieraztea.

6.1. Ikastetxearen, udalerriaren eta bestelako esparruen antolaketa, funtzionamendua eta hautatze eta parte-hartze modua deskribatzen ditu.

6.2. Aurreko gai horien inguruko proposamen desberdinak egiten ditu.

7. Demokraziak dituen parte-hartze moduak (instituzionala, asoziazionismoa, boluntariotza eta abar) positiboki onartzea; bere mailan, eskubide eta betebeharrekin parte hartzea, eta ingurua hobetzen laguntzea.

7.1. Demokrazia gelaren eta ikastetxearen antolamendu eta funtzionamenduarekin lotzen du.

7.2. Parte hartzen duenean, kritikoa izaten da bere eskubide eta betebeharrekin.

7.3. Positiboki baloratzen ditu parte-hartze modu demokratikoak.

7.4. Inguruko bizitza demokratikoa hobetzen laguntzen duten jardueretan parte hartzen du:talde-jardueretan, eskola eta ikasgela batzordeetan eta abar.

8. Eguneroko bizimoduan (etxean, lanean, kulturalki eta abar) emakumeen eskubideak babestea eta gizonezkoenekin parekatzea, emakumeak gutxiesten dituzten egoerak baztertzea, eta genero indarkeriaren kontrako jarrera aktiboa edukitzea.

8.1. Gizon-emakumeen arteko eskubide berdintasunaren aldeko jarrera garbia du.

8.2. Gizon-emakumeen arteko diskriminazioa suposatzen duten estereotipoak, aurreiritziak eta rolak gaitzesten ditu.

8.3. Emakumeen aurkako indarkeria esplizituki arbuiatzen du.

8.4. Kultur elementuan (estereotipoak, rolak eta abar) eta emakumeen aurkako diskriminazioaren arteko lotura azaltzen du.

9. Bizitza demokratikoa sustatzen duten balioak ezagutu eta balioestea, eta horrekin bateragarria den gizarte eta natur garapena lortzen laguntzea.

9.1.Balio demokratikoak aipatzen ditu.

9.2.Garapen iraunkorra zertan datzan azaltzen du.

9.3. Positiboki baloratzen du animaliak errespetuz tratatzeko beharra.

9.4. Demokrazia eta garapen iraunkorra erlazionatzen ditu.

9.5. Arduraz kontsumitzeko eta ingurua zaintzeko talde-jardueretan parte hartzen du.

10. Informazio iturriak erabiltzea eta bere planteamenduak babesteko erabiltzea, eta tokiko gaiei edo gai orokorri buruz egiten dituzten eztabaidetan ikaskideen iritzi eta jarrerak aintzat hartzea.

10.1. Hainbat iturritatik ateratzen du informazioa, Internetetik barne.

10.2. Lortutako informazioa irakasleak emandako irizpideen arabera bereizten du.

10.3. Informazio hori eta bestelako iritzi eta argudioak erabiltzen ditu bere gogoetetarako eta bere ikuspegia emateko.

10.4. Argudio nahiko zorrotzak erabiltzen ditu eztabaidetan.

Oinarri etikoak: hiritartasunaren etika

Hiritartasun izenarekin, Weberren politeismo axiologikoa oinarri duten gaur egungo gizarte demokratikoetan beharrezkoa den gutxieneko morala adierazi nahi dugu. Honako hauek ditu horrek barne: pertsonen duintasuna besterenezina dela dioen printzipio axiologikoa; printzipio horren ondorio diren balio moralak, hau da, askatasuna, berdintasuna eta elkartasuna; balio horien emaitza diren “giza” eskubide eta betebeharrak; eskubide horiek exijitzen eta zilegitzen dituzten gizarte erakundeak; Justiziaren ideala; eta jokaera zibiko edo gizalegezkoaren ideala. Ikus dezagun.

Pertsonen duintasunaren besterezintasunaren inguruko printzipio axiologikoa

Gizateriaren konkista historiko berantiarra den printzipio honetan egiten dute bat horren oinarri diren tradizio eta esperientzia historikoek:

· Tradizio erlijiosoak –kristautasuna, judaismoa, islama, budismoa, hinduismoa…–, gizakion arteko errukia gure bizikidetza zuzendu behar duen printzipio morala bihurtzen duten heinean.

· Tradizio politikoak: Greziako tradizioa, gauza publikoan parte hartzea gizaki librearen duintasunik handiena bihurtzen duena; Erromako tradizioa, erromatarren hiritartasuna legearen aurreko berdintasunaren printzipioaren arabera hartzen duena; tradizio demokratiko-liberala, politikan parte hartzeko eta legearen aurreko berdintasunaren printzipioak unibertsalizatzen dituena; tradizio soziala, herritarren askatasuna eta berdintasuna gizarte harremanen ondorio direla deskubritu zuena, hor garatzen baita giza bizitza.

· Tradizio juridikoak: pertsonen zuzenbidea (Espainiako eskolastika); tradizio liberala eta lehen belaunaldiko eskubideak; tradizio soziala eta 2. belaunaldiko eskubideak; esklabotzaren aurkako borroka, humanismo penala, 3. belaunaldiko eskubideak eta abar.

· Tradizio filosofikoak: estoikoak eta kosmoseko logos-aren isla den moral natural unibertsalaren babesa; eta, bereziki, Kanten lanetako Ilustrazioa, harentzat balio absolutua baita giza duintasuna, salneurririk gabea; beraz, ezin da ezertarako bide izan, helburu besterik ez.

· Eta, noski, gizakiak Historian izan duen esperientzia; badirudi giza duintasuna urratzea hondamendirako atea dela erakutsi nahi duela historiak –eta gizakiak behin eta berriz igaro du ate hori–, eta duintasunaren eta justiziaren aldeko borroka betebehar morala dela, bizitzari horrek eskatzen duen duintasuna eman nahi dionarentzat. Giza eskubideen lehen aldarrikapena Bigarren Mundu Gerraren ondorio dela, mundu osoa gerra esparru bihurtu zuenarena; gerrak iraun zuen bitartean, sistematikoki suntsitu ziren herrialde oso bat eta haren memoria; eta hondamendi nuklearrarekin eta antzina jainkoena baino ez zen ahalmen bat konkistatu izanaren ustearekin amaitu zen: munduko bizia desagerraraztekoa.

Horren iturri askotarikoak aitortuta, zer esan nahi du giza duintasunak? Kantek ezin hobeto dioen bezala, pertsona bera balio absolutua dela berez, eta haren ongizatea lortzeko baino ezin dela. Hori abiapuntu hartuta, hauxe da pertsona: balio moralen iturri; eskubide iturri –bai eta betebeharrena ere–; zilegitasun edo zilegitze moralerako printzipio: giza duintasuna onartzen eta sustatzen duten heinean izango dira zilegiak jokabideak eta erakundeak, horretan baitute oinarri ondorengo zilegitze guztiek; aginte moraleko printzipio: betebeharra dugu duintasuna, eta nahitaez aitorrarazi behar dugu; agindu nagusia da, eta hori dute oinarri gainerako agindu guztiek. Giza duintasun hori zehaztu baino ez dugu egingo jarraian.

2. Giza duintasunaren ondorio diren balio moralak: askatasuna, berdintasuna eta elkartasuna

Aukera errealak dira balio moralak, horiek gauzatuta (edo ez, giza askatasunaren zati baita hori), gizakiari asebetetzeko, humanizatzeko, hobetzeko eta zoriontsu izateko aukera ematen diotenak; hala, oso baliotsuak dira gizakiarentzat eta, hortaz, aginduzkoak, moralari dagokionez. Horrela hartuta, askatasuna, berdintasuna eta elkartasuna giza duintasuna aitortzearen ondorio direla esango dugu. Ikus dezagun nola:

· Duintasunak esan nahi du pertsona askea dela –askatasuna–, hau da, bera dela bere bizitzako protagonista eta, beraz, hari bakarrik dagokiola bere bizi-proiektua egitea, bere askatasuna erabilita. Bere aukeretakoren bat gauzatzeko ahalmena da askatasuna.

· Duintasunak esan nahi du pertsona guztiak berdinak direla duintasunari dagokionez –berdintasuna–, hau da, duintasun bera dute, berez edo gizartean duten zoria zeinahi dela ere. Eta berdinak direnez, askatasun bera eduki behar dute, eta, hortaz, ezin dira diskriminatu: askatasun desberdina edukitzea da diskriminatzea, berez edota gizartean duten zori horren ondorioz aukerak ukatzea.

· Duintasunak esan nahi du pertsonek elkartasunez jokatzen dutela. Elkartasunak hiru iturri ditu, balio moral gisa: erantzukidetasuna aitortzearena, egite edo ez-egiteagatik, nire askatasunaren ondorio dena eta neure buruarekin, gainerakoekin eta inguruarekin dudana; bere duintasunaren ondorioz, hurkoaren askatasuna eta berdintasuna niretzat exijentzia moral direla onartzearena –agindu dira‑; eta askatasunak eta berdintasunak elkar elikatzearena. Ikus dezagun hau guztia.

· Nire askatasuna erabiltzeari dagokionez, neu naiz nire buruaren, besteen eta inguruaren erantzule, egite eta ez-egiteengatik. Esan dugun bezala, egoera jakin batek ematen dizkidan aukeretako bat gauzatzeko gaitasuna da askatasuna, beste aukera guztiak baztertuta. Zein dira askatasunez egindako nire ekintzen ondorioak, egite edo ez-egiteenak?

· Niretzako ondorioak: nire erabaki bakoitzak “egiten nau”, pixkanaka-pixkanaka. Honelaxe azaltzen du Aristotelesek izaerari buruzko bere teorian: ekintzak errepikatzeak ohiturak sortzen dizkit –adibidez, ikasiz bihurtzen naiz ikasi zale, eta alfer, berriz, ez ikasita–. Pertsona baten ohiturek osatzen dute Aristotelesek “izaera” deitzen duena. Pixkanaka-pixkanaka hartzen ditugun ohituren ondorio da izaera, eta modu jakin batean jokatzera eramaten gaitu –hala, ausarta denak ausardiaz jokatuko du–. Horregatik, neure burua jartzen dut jokoan nire ekintza bakoitzean, neure burua aukeratzen baitut. Beste modu batera esanda: nire ekintza guztiak garrantzitsuak dira niretzat, lepoa jokatzen baitut horietako bakoitzean.

· Besteentzako ondorioak: nire erabakiek besteei ere eragiten diete, baina. Ekintza guztiak sozialak dira, arrazoi sinple bategatik: esan dugu aukeren araberakoa dela askatasuna; beraz, nik nire aukerekin egiten dudanaren araberakoak dira besteen aukerak, hortik besteen askatasuna nirearen mendekoa izatea, eta nirea, berriz, besteen mendekoa.

· Inguruarentzako ondorioak: organismoak garenez, gure ekintza guztiek guk ere osatzen dugun inguruan dute eragina. Beraz, erabaki guztiek –egite eta ez-egiteek– islatzen dute inguruarekin zer-nolako harremana eduki nahi dudan. Horregatik, erabaki ekologikoa da giza erabaki oro: bizitzea ingurua aldatzea da; ezin da, hortaz, aldatu nahi ez izan. Eta nire egite eta ez-egite guztiek nire buruan, besteengan eta inguruan eragina dutenez, erantzule naiz, hau da, neure buruarekin, besteekin eta bere baitan hartzen nauen ekosistemarekin. Hala naiz, nik nahi edo ez nahi.

· Pertsonaren askatasuna eta berdintasuna agindu dira niretzat–guztiontzat–. Nire egite edo ez-egiteengatik neure buruaren, besteen eta inguruaren erantzule banaiz, eta duintasuna pertsonen askatasunean eta berdintasunean islatzen dena, unibertsalki aitortu behar bada, nire askatasunak pertsonen duintasunaren aitortza unibertsala sustatu behar du –egiteei dagokienez, horren aldeko gauzak eginez, eta ez-egiteei dagokienez, berriz, hori arriskuan jartzen duen oro ekidinez.

· Pertsonaren askatasunak eta berdintasunak elkar elikatzen dute. Kantengandik dakigunez, arrazionaltasuna ‑baita praktikoa ere‑ elkarrizketaren bidez bihurtzen da arrazionaltasun publiko, beren logo-ak askatasunez eta berdintasunean erabiltzen dituztenen, hau da, askatasunez pentsatsen eta mintzatzen direnen, elkarrizketen bidez. Elkarrizketa hori askatasunez eta berdintasunez ez egiteak guztion askatasunari eta berdintasunari egiten dio kalte. Zergatik?

· Gogora dezagun, berriz ere, aukerak gauzatzean datzala askatasuna. Nik urliari pentsatzea eta adieraztea debekatzen badiot, eta sandiari asimetria koaktiboa inposatzen badiot, berdintasunean eta askatasunean egindako elkarrizketa batek nire/gure esku jarriko lituzkeen aukerak mugatuko ditut eta, beraz, guztion askatasunari egingo diot kalte.

· Bestalde, begi-bistakoa da batzuei ezer debekatzeak edo hertsatzeak guztion askatasuna mugatzen duela, berdintasuna trantsitiboa baita: diskriminazioak kalte egiten die diskriminazioa jasaten duenari –gutxiago– eta diskriminatzaileari –gehiago–.

3. Balio moralen emaitza diren “giza” eskubide eta betebeharrak

Askatasuna, berdintasuna eta elkartasuna balio moralak, pertsonen duintasun besterenezinaren ondorio direnak, gizaki izate hutsagatik ditugun eskubide eta betebeharretan gauzatzen dira, hau da, giza eskubide eta beharrak izenekoetan.

Izan ere, gizakiak libre izan behar badu bere bizitza egiteko, eskubidea izan beharko du bere askatasuna erabiltzeko eta askatasun hori bideragarri egiten duten gizarte egoeretan parte hartzeko: bere bokazioari jarraitzeko aukera emango dioten baliabide pertsonalak edukitzeko eskubidea –jabetza eskubidea, ekimen ekonomikorako eskubidea, merkataritza askerako eskubidea…–; pentsatzeko, espresatzeko, harremanak edukitzeko eta batetik bestera libre ibiltzeko askatasuna; bere bizitzako baldintza juridiko-politikoak zehaztuko dituzten erabakietan parte hartzeko eskubidea –demokrazia–; subiranotasun esparru bat, botere publikoen esku-sartzerik gabea, edukitzeko eskubidea –intimitate eskubidea, adibidez; eta abar. Lotura klasikoa duten eskubideak –antzinakoen parte-hartze eskubidea eta gaur egungoen esku ez sartzeko askatasuna uztartzen dituena– tradizio liberaleko eskubideak, politikari eta ekonomiari dagokienez, edo lehen belaunaldikoak.

Pertsonen duintasunak askatasun hori guztiontzat berdina izatea eskatzen badu, berezko edo gizarteko zoria alde batera utzita, garbi dago pertsonak eskubidea duela gizarte taldeen desberdintasuna babesten duten mekanismo diskriminatzaile guztiak eraisteko. Hala, eskubidea dugu guztiok gure eskubide zibilak gauzatzeko –unibertsaltasuna, hezkuntza eskubidea, osasunerako eskubidea, lana eta gizarte babesa edukitzeko eskubidea – osasuna, segurtasuna, langabezia subsidioa, pentsio sistema eta abar–. Eskubide sozialak edo bigarren belaunaldikoak dira horiek.

Pertsonen berdintasuna eta askatasuna giza erantzukidetasunaren sare solidarioan sortzen badira, elkartasuna mundu mailan zehazten duten eskubideak ere aitortu behar ditugu: gaur egungoak –pobreziaren eta indarkeriazko gatazken aurkako borroka; iraganekoak –biktimen eskubideak (W. Benjamin)–; eta etorkizunekoak –garapen iraunkorra–. Hirugarren belaunaldikoak izenekoak.

Balio moralak aginduzkoak badira, baina, halaxe izango dira horien ondorio diren eskubideak ere. Eta, horregatik, guztion eskubideak betebehar dira guztiontzat: guztiok dugu guztioi duintasuna emango digun oro sustatzeko eskubidea/betebeharra.

4. Eskubide eta betebeharrek behar dituzten eta zilegitzen dituzten gizarte erakundeak

Eskubide eta betebeharrak ez dira ezer horiek posible egiten dituzten gizarte erakundeak gabe –politikoak, ekonomikoak, juridikoak, kulturalak. Horiek horrela, ezinezkoa da nik gobernua demokratikoki kontrolatzeko eskubidea edukitzea sufragio unibertsalik, pluraltasun politikorik, isilpeko botorik eta abarrik ez bada. Zer lotura dago eskubideen eta erakundeen artean?

· Agindu moralak, pertsonak eta erakundeak zilegitzeko printzipio gisa–. Esan bezala, guztion eskubideak betebehar dira guztiontzat. Beraz, guztiok dugu giza eskubideak sustatzeko obligazioa. Baina eskubide horiek ezin direnez posible egiten dituzten erakundeak gabe eduki, erakunde horiek agindu behar dituzte eskubide horiek. Adibidez: hezkuntza eskubidea eskubide unibertsal izan dadin sustatzeko dugun eskubidea betebehar bihurtzen da, ditugun baliabideekin hezkuntza erakundeak hobetzeko dugun betebeharra, alegia. Giza eskubide eta betebeharren inguruko moralak pertsonen eta erakundeen jokabideak moralari dagokionez zilegitzeko printzipio bat ezartzen du; hala, eskubide horiek posible egiten dituzten erakundeetan giza eskubideak sustatzen dituzten heinean izango dira pertsona eta erakunde horiek zilegi.

· Legezko aginduak, pertsona eta erakundeen legalitate printzipio gisa–. Giza eskubide eta betebeharrak legeetan ezarri edo positibatu egin behar dira lehenik eta behin. Positibatze hori zilegia izango da, giza eskubideek eskatzen duten prozesu demokratikoaren bidez egiten bada. Eskubidezkotasun printzipioa eransten dio zilegitze printzipioari: agindu moralei legearen agindua gehitzen zaio. Pertsonok eta erakundeek legea bete behar dugu: legearen agindua da, sistema demokratikoen oinarria. Beraz, zilegi izango dira moralari dagokionez, eta legezkoak gainera, ordenamendu juridikoko giza eskubideen aitortza sustatzen duten pertsona eta erakundeak. Legezkotasunak eskubideak moralaren indarrarekin ez ezik, indar “hutsarekin” babestea ere suposatzen duela ulertuta, noski. Horregatik, indarraren erabilera zilegiarekin lotzen da legezkotasuna estatuan eta nazioartean.

· Eskubideak benetan edukitzea. Giza eskubideak eta betebeharrak edukitzeko erakunde juridikoak, politikoak, ekonomikoak, sozialak eta abar behar dira; hau da, eskubide horiek nahi dituen giza taldearen elkartasuna. Gaur egungo demokraziei dagokienez, dirua esan nahi du horrek batez ere, diru asko. Ez dago eskubiderik dirurik gabe eta, horregatik, zerga politikan eta inbertsio publiko eta pribatuetarako irizpideetan –estatu mailan eta estatu artekoan‑ daude jokoan gure eskubideak; baliabide sozio-ekonomikoen mende daude, alegia. Bi ondorio funtsezko ditu horrek: ez dago desberdintasunik, ez teorian eta ez praktikan, ekonomiaren eta politikaren artean; izan ere, erabaki guztiak ekonomikoak eta politikoak dira aldi berean; eta “publikoa” dena, estatuko erakundeen babesa duten gure eskubideak bezala ulertuta, ez da sekula “doan”. Bi zentzutan ez da doan, gainera: guztion gizarte-inbertsio baten emaitza delako, eta herritarren estatuarengandik –hau da, euren buruengandik‑ zeharka eta zerbitzuetan jasotzen duten “soldata” delako.

5. Justiziaren ideala

Orain arte adierazitako balio moralek, giza eskubide eta betebeharrek, eta horiek aitortzen –zilegitasuna– eta babesten –zilegitasuna eta legezkotasuna– dituzten erakundeek, horiek edukitzeko aukera emanda, Justiziaren ideala osatzen dute, gizartea antolatzeko printzipioa, eta, baliabideak kontuan hartuta, Justiziaren idealetik zenbat eta hurbilago egon, orduan eta zilegigoa izango da, eta zenbat eta urrunago egon, orduan eta gaitzesgarriagoa.

Justiziaren idealaren dimentsio kritiko horrek gizarte arazoak aztertzeko eta baloratzeko esparru epistemiko ezin hobea bihurtzen du; izan ere, aztertu beharreko arloak erakusten dizkigu eskubide sorta horrek batetik, eta bestetik, berriz, konponbideak ekarri behar dituzten ekimen publiko eta pribatuen ildoak. Adibide batekin ikusiko dugu: pobreziaren errealitate gordinarekin. Errealitate hori ulertzeko, ez da nahikoa pertsona baten diru-sarrerak oso txikiak direla onartzea (munduko populazioaren erdiak 1,7 eurotik behera ditu egunean). Pobreei zer eskubide urratzen zaizkien ere aztertu behar da: eskubide ekonomikoak, mugatu egiten baitzaizkio enpresa, merkataritza eta kontsumo ekimenerako aukerak; eskubide zibilak, populazio pobreak ez baitira aintzat hartzen bitartekari politiko gisa; lan eskubideak, pobreziak laneko esplotazioa baitakar; hezkuntza eskubidea, pobreziak haurrak eskolatzea galarazten baitu, batez ere neskak; osasun laguntzarako eskubidea, begi-bistako arrazoiengatik; bizitzeko eskubidea, pobreziak gosearen edo horrekin lotutako gaixotasunen ondorioz hiltzea baitakar; intimitate eskubidea, pobreziak askotan behartuta edo oso gazte ezkontzera behartzen baitu. Gainera, pobreziak are gehiago diskriminatzen ditu emakume eta elbarriak. Argi dagoenez, pobreziak urratzen dituen eskubideak bermatuko dituzten jokabide pertsonal eta instituzionalak sustatu behar dira pobrezia amaitzeko.

6. Jokabide gizalegezko edo zibikoaren ideala

Duintasuna pertsonei dagokie. Baita askatasuna, berdintasuna eta elkartasuna ere. Eskubideak pertsonek aitortzen, sustatzen eta edukitzen dituzte, eta horiek dira, era berean, betebeharrak betetzen edo betetzen ez dituztenak. Eta pertsonek betetzen edo urratzen dituzte legeak ere, beren jokabide pertsonal edo instituzionalen bidez. Hala, adierazitako printzipio axiologiko, juridiko eta politikoak pertsonei dagozkie, eta hiritar ideala proposatzen die, balio moralak –duintasuna, askatasuna, berdintasuna, elkartasuna–, eskubide eta betebeharrak, horiek posible egiten dituzten erakundeak eta erakundeen aldetik balio eta eskubideen aitortza –guztion eskubideak betebehar dira guztiontzat‑ dituena. Zera ondoriozta daiteke horretatik: batetik, guztiok parte hartu behar dugula giza eskubideak guztioi aitortu, sustatu eta eman diezazkiguten; giza duintasunaz arduratzen diren erakundeak garatzeko, eta duintasun hori urratzen duten diskriminazio mota guztien aurka borrokatzea suposatzen du horrek, aldi berean; bestetik, berriz, kontzientzia global edo kosmopolita: guztiok baditugu eskubide eta betebeharrak, pertsona guztiak hartu behar ditugu aintzat giza duintasunarekin zerikusia duten erabakiak hartzeko orduan.

Ezinezkoa da, ordea, kontzientzia global horretatik pertsonen duintasunaren aldeko borrokan parte hartzea, balio moralek, eskubideek eta betebeharrek eskatzen dituzten hainbat bertute zibiko gabe. Aristotelesek dioen bezala, bidezko gizakien bertuteak izan daitezela horiek, norberaren eta besteen duintasunaren aldeko erronka onartzeagatik eta duintasun hori beharrezko leku guztietan aitortu eta sustatzeagatik baitira bidezko. Eta zein dira haien bertute edo dohainak? Errespetua azpimarratuko dugu batik bat, berez baliotsua dena aitortzea, eta, horrenbestez, ez da manipulatzen –halakoa da giza duintasun besterenezina–; duintasunak adierazten eta “higiarazten” duen guztiarekiko errespetua – eskubideak, legeak, erakundeak… baita parkeko eserlekurik sinpleena ere–; baliotsua denari entzuten dio errespetuak, eta erantzuten, ziztu bizian gauzak eta pertsonak zaintzera jota; kortesiazko arauak ere barne daude, noski, herri guztietan errespetuaren sinbolo diren horiek, eskalea printzea balitz bezala tratatzera behartzen gaituztenak –kategori amorala da heziketa ona–; baliotsua zer den entzunda, desberdintasuna ez da sekula arazo izaten errespetuarentzat, elkar aberasteko aukera, baizik.

Hori da Hiritar gazteak proiektu sorrarazi duen hiritartasunaren aldeko eduki etikoa, ikasgai honetako curriculuma zehazten duena (DBHko 2. maila, horri dagokio curriculum proiektu hau), eta honako material osagarri hauek ditu: Ikaslearen liburua, Herritarren buletina, Jarduera koadernoa, Irakaslearen liburua, DVDa eta fitxa fotokopiagarriak, DVDa didaktikoki erabiltzeko.

Proiektuaren osagarriak

Ikaslearen liburua

Azalpen argiei eta proposatutako jarduera atseginei esker, honako egitura hau du Hiritartasunaren eta giza eskubideen aldeko hezkuntzak:

· 1. unitatea: Nitik gura

Gure ikasleen egoera erreala azaltzen du: hainbat bizikidetza esparru (afektibo-sexuala, familia eta eskola) dituzte, eta arazo etiko, juridiko eta politikoak sortzen dira horietan. Bide batez, ikasle izatearen inguruko gogoeta egiten da, ikasteko eskubide ikaslearentzat berarentzat eta gizartearentzat baita onuragarri.

· 2-4 unitateak: Giza eskubideak – XXI. mendeko gizarte demokratikoak – Espainia demokratikoa

Gure bizikidetza arautzen duen esparru juridiko-politikoa aurkezten dute: giza eskubideak eta 1978ko Espainiako Konstituzioko eduki oinarrizkoak, besteak beste.

· 5. unitatea: Hiritarren parte-hartzea

Eskubideek eta erakunde demokratikoek hiritar parte-hartzaileak behar dituzte, erakundeetan eta erakundetatik kanpo parte hartuko dutenak; unitate honetan jorratzen dira horien ildo nagusiak.

· 6-9 unitateak: Diskriminazioaren aurkako borroka – Garapen iraunkorra eta kontsumo erantzulea - Globalizazioa - Pobrezia

Herritarrek XXI. mendean dituzten erronka nagusiak azaltzen dira. Sakabanaketa eta sinplifikazioa baztertzearen aldeko apustua egin da; ikasleen maila kontuan hartuta, sakon aztertu dira diskriminazioaren aurkako borroka (6. unitatea), garapen iraunkorra eta kontsumo erantzulea (7. unitatea), globalizazioa (8. unitatea) eta pobrezia (9. unitatea).

Eduki horiek jorratzen dituzten unitate didaktikoek honako egitura hau dute:

· Aurkezpena. Hasierako orria, sarrera eta lehen hurbilketa bat egiteko galdetegia, ikasleek unitate bakoitzeko gaiari buruz zer dakiten jakiteko.

· Garapena. Edukiak garatzen dituzten hamaika orri eta “Irakurketarako gakoak”; horien helburua da ikasleei epigrafe bakoitzeko ideia oinarrizkoak aztertzeko irizpideak ematea. Gogoetarako eta gaia sakontzeko jarduera ugari ere badaude, bai eta taldean eztabaidatzeko eta Interneten bilatzeko ariketak ere. Proposatutako jardueren helburua da ikasleak gai izatea emandako informazioa noraino ulertu duten jakiteko. Testuekin batera dauden irudiek indar handia dute, eta, horrez gain, gogoeta egitera bultzatzen dute.

· Eta zuk… zer egiten duzu? Bere errealitatetik ahalik eta hurbilen duen eredu bat aurkezten zaio ikasleari atal honetan, herritarra izan daitekeenaren edo herritarrak izan behar duenarena, ezagutza etikoa bizitako moral batean gauzatzen baita beti.

· Ebaluazioa. Galdera sorta bat da, eta ikasleak zer ikasi duen jakiteko aukera ematen du.

Ariketa koadernoa

Ikasleek Ikaslearen liburuan jasotako informazioa hedatzen, sakontzen eta gogoetaren bidez finkarazten duten hainbat jarduera aurkituko ditugu bertan. Zenbait atal finko ditu:

· Unitateko kontzeptu oinarrizkoen ulermena.

· Agiriak ulertzeko irakurketaren sustapena.

· Etikaz eztabaidarazteko akuilua, Pabloren eta Marta nerabeen elkarrizketen bidez; izan ere, bi nerabe horiek ikasleen kezken eta bi pertsonaien pluraltasun ideologikoaren (Espainiako pluraltasunaren isla izan nahi du, nolabait) inguruko hausnarketa egitea da helburua..

· Ikaste eta auto-ebaluatze kontzientzia.

Bestalde, irakasleari Hiritartasunaren eta giza eskubideen aldeko hezkuntza programatzen laguntzeko ere erabil daiteke Ariketa koadernoa..

Hiritarren buletina

Gazteentzako aldizkari bateni txura du, ikasleentzat erakargarria izan dadin. Eta jorratutako gaien inguruko informazio egokia duten agiri eta grafikoak ditu.

DVDa eta DVDrako fitxa fotokopiagarriak

Ikus-entzunezkoen kultura batean bizi dira gure ikasleak. Horregatik, eta formatu horretan eskaintzen dieten eta kontsumitzen duten informazioa kontuan hartuta, ezinbestekoa da jarrera kritikoa eta gogoeta sustatzea. Horretarako, prestakuntza-eduki bihurtu behar dira ikus-entzunezko edukiak, eta ikus-entzunezko produktuak kontsumituta ere, ikas daitekeela erakutsi behar zaie. Hori da gure DVDaren helburua, eta Hiritartasunaren eta giza eskubideen aldeko hezkuntzarekin loturiko ikus-entzunezko materiala dute. Karpeta bat ere badu proiektu honek eta, bertan, ikus-entzunezko materiala ikasgelan erabiltzeko iradokizunak dituzten fitxa didaktikoak daude.

Irakaslearen liburua

Hiritar gazteak proiektuaren aurkezpen honetaz gain, honako atal hauek ditu unitate bakoitzak:

· Unitatearen garapena: ikuspegi teorikoaren eta azalpenaren justifikazio labur bat, eta unitatean sartutako (eta kanpo utzitako) eduki eta gaien zergatiak.

· Curriculumari berari dagozkion gaiak: helburuak, edukiak, ebaluazio-irizpideak eta oinarrizko gaitasunak.

· Ikasleentzako eta irakasleentzako oinarrizko bibliografia, landutako gaiarekin lotura duen ikus-entzunezko materiala (filmak batez ere) eta Interneteko hainbat web orri eta gune, irakasle eta ikasleek unitateekin zerikusia duen informazioa bila dezaten.

· Unitatearen laburpen gisa, unitateko kontzeptuen zerrenda bat ere badu irakasleak, landutako ideia oinarrizkoak lotzeko.

· Proposatutako jardueren eta osagarri guztien erantzunak.

· Unitateari buruzko testak edo proba objektiboak ere oso interesgarriak dira, ebaluazio-tresna ezinbestekoak baitira; izan ere, oso ordu gutxiko ikasgaia izanik, ohi baino ikasle gehiago izango baitituzte irakasleek.

DBHko 2. maila: edukiak

Unitateak

Unitatearen garapena

1

Nitik gura

1. Nor naiz ni?

2. Pertsona zara

3. Neskak eta mutilak

4. Familia

5. Ikastetxea

2

Giza eskubideak

1. Zer da giza duintasuna?

2. Nolakoak dira giza eskubideak?

3. Giza eskubideetarako bide luzea

4. Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala

5. Hirugarren belaunaldiko eskubideak

6. Giza eskubideen defentsa

3

XXI. mendeko gizarte demokratikoak

1. Zer da autoritatea?

2. Lehen demokrazia

3. Gaur egungo demokrazia

4. Estatuaren botereak

5. Zuzenbidezko estatu sozial eta demokratikoa

6. Demokrazioaren prezioa

7. Demokraziarik ez dagoenean: totalitarismoak

4

Espainia demokratikoa

1. Konstituzio baten historia

2. 1978ko Konstituzioa

3. Berme konstituzionalak

4. Erkidego Autonomoak

5. Europar Batasuna

5

Hiritarren parte-hartzea

1. Hiritartasunaren ifrentzua: betebeharrak eta konpromezua

2. Eskubideek “kostua” dute: zergak

3. Babes zibila

4. Bide erantzukizuna

5. Hiritarren parte-hartze instituzionala

6. Hiritarren parte-hartze ez instituzionala

6

Diskriminazioaren aurkako borroka

1. Zer da diskriminazioa?

2. Emakumeen aurkako diskriminazioa

3. Arrazakeria: etniarengatiko diskriminazioa

4. Sexu-aukerarengatiko diskriminazioa

5. Erlijio-aukerarengatiko diskriminazioa

6. Klasearengatiko diskriminazioa

7

Garapen iraunkorra eta kontsumo erantzulea

1. Giza eskubideak eta ingurugiroa

2. Ingurugiro arazo nagusiak

3. Garapen iraunkorra

4. Kontsumo eta merkataritza erantzuleak

8

Globalizazioa

1. Zer da globalizazioa?

2. Globalizazioaren arriskuak

3. Migrazioak

4. Migrazioak gaur egungo munduan

5. Inmigrazioa gure ingurunean

6. Immigrazioa eta giza eskubideak

9

Pobrezia

1. Zer da pobrezia?

2. Zein zailtasun du pobreziaren aurkako borrokak?

3. Pobreziaren ondorioak

4. Pobrezia Espainian

5. Pobrezia munduan

6. Munduko pobreziaren aurkako neurriak

1. unitatea: Nitik gura

Helburuak, edukiak eta ebaluazio-irizpideak

Helburuak

· Nortasun pertsonalaren ezaugarriak identifikatzea, genero identitatearen, interes pertsonalen, eta norberaren zein besteen ongizatearen ingurukoak barne.

· Duintasuna jotzea pertsonaren morala zehazten duen ezaugarri nagusitzat.

· Berdintasunean oinarrituta, adierazpen afektibo eta sexual askotarikoak errespetatzea.

· Familia erakunde bat dela, elkar babestu eta errespetatu egin behar dela, eta eguneroko lanetan berdintasunetik lagundu behar dela onartzea.

· Elkarrekiko harremanetan, sentimendu eta afektuak garatu eta adieraztea, eta talde-jardueretan elkartasunez eta tolerantziaz parte hartzea.

· Gizarte arauak onartzea eta erabiltzea. Errespetuan eta elkarlanean oinarritutako bizikidetza, antolamendu eta parte-hartze moduak onartzea.

· Diskriminazio mota oro arbuiatzea, batez ere ikaslearen inguruan: familian, ikastetxean eta lagun artean.

· Informazioa pentsaera kritikoa garatzeko erabiltzea.

Edukiak

· Pertsona bakoitza bakarra eta berezia da, eta besteekiko harremanean garatu behar du bere bizi proiektua.

· Pertsonek pentsatu, sentitu eta jardun egiten dute, eta berezkoa dute duintasuna, ezin zaio horri uko egin.

· Nortasun afektibo-sexuala eratzeko orduan eragiten duten faktoreak –sexu biologikoa, genero-identitatea, sexu-joera– eta prozesu horretan sor daitezkeen arazoak.

· Familiaren ezaugarri nagusiak eta elkarrekiko betebeharrak.

· Ikastetxean, bat egiten dute gizarte proiektuen ondoriozko behar pertsonalek eta gizartea ugaltzeko ezinbestekoak diren mekanismoen ondoriozko behar sozialek.

· Ikasteko arrazoiak.

· Irakasle-ikasleen arteko bizikidetza printzipio nagusiak.

Ebaluazio-irizpideak

· Gizakiaren ezaugarri banakako eta kolektiboak ezagutzea.

· Inguruko bizikidetzan gizarte demokratikoetako gizalegezko balioak identifikatzea, ikastetxean eta inguruan parte hartzea, errespetuzko giza trebeziak garatzea, eta arazoak konpontzeko elkarrizketa eta bitartekaritza erabiltzea.

· Genero, jatorri, sinesmen, ideologia edota joera afektibo-sexualagatiko diskriminazio-faktoreak identifikatu eta arbuiatzea, eta norberarenak ez bezalako ohiturak, balioak, sentimenduak eta bizimoduak errespetatu eta onartzea.

· Demokraziaren printzipioak onartzea eta hainbat egoeratan aplikatzea, bai ikastetxean eta bai ikastetxetik kanpo.

· Administrazioek bermatu beharreko zerbitzu publiko nagusiak identifikatzea.

· Herritarrek zerbitzu horiek mantentzeko ematen duten laguntza onartzea eta eguneroko egoeretan gizalegez jokatzea.

Oinarrizko gaitasunak

· Gizartea osatzen duten giza-talde eta kultura desberdinen kohesioa ahalbidetzen duten kultur arteko gaitasunak garatzea.

· Proiektu pertsonal eta kolektiboak garatu eta gauzatuta, arazoak ikusteko, konponbideak aurkitzeko eta gizartean eragile izateko gaitasuna garatzea.

· Ikaslearen inguruko esparruetan –familian, eskolan eta gizartean‑ planifikazioa, negoziazioa, akordioa, erabakiak, parte-hartzea eta erantzukizuna sustatzeko ekimenak bultzatzea, pertsona eta kolektibo gisa.

· Elkarrizketaren bidez argudio moralak sustatzea, iritzi desberdinak errespetatuta eta iritziek argudio arrazionalak eduki behar dituztela onartuta.

1. unitatea: Nitik gura

Bibliografia eta Interneteko hainbat orri interesgarri

· Irakaslearentzat:

ARRANZ, E. (2004): Familia y desarrollo psicológico. Pearson Alhambra, Madril.

BLANCO, A., BECERRA, A. eta CABALLERO, A. (2003): Psicología de los grupos. Pearson Alhambra, Madril.

MAYER, R. E. (2004): Psicología de la educación: Enseñar para un aprendizaje significativo. Pearson Alhambra, Madril.

ORMROD, J. E. (2005): Aprendizaje humano. Pearson Alhambra, Madril.

PINTRICH, P. eta SCHUNK, D. (2006): Motivación en contextos educativos. Teoría, investigación y aplicaciones. Pearson Alhambra, Madril.

RICE, F. P. (2000): Adolescencia. Desarrollo, relaciones y cultura. Pearson Alhambra, Madril.

VV AA (2003): Psicología social, cultura y educación. Pearson Alhambra, Madril.

VV AA (2004): Psicología y género. Pearson Alhambra, Madril.

· Ikaslearentzat:

ANDERSEN, H. C. (2005): El patito feo, en Cuentos completos. Cátedra, Madril.

DELIBES, M. (1990): El príncipe destronado. Destino, Bartzelona.

FORSTER, E. M. (1970): Maurice. Alianza, Madril.

GALINDO GALINDO, A. (2003): Inteligencia emocional para jóvenes. Pearson Alhambra, Madril.

GOLDING, W. (1998): El señor de las moscas. Alianza, Madril.

KIPLING, R. (2002): Capitanes intrépidos. Alianza, Madril.

(2001): El libro de las tierras vírgenes. Alianza, Madril.

LIMB, S. (2005): Chica de casi 16. Una auténtica tortura. Anaya, Madril.

McCOMBIE, K. (2003): El mundo de Ally. Espasa-Calpe, Madril.

MISHIMA, Y. (2002): Confesiones de una máscara. Espasa-Calpe, Madril.

VIVES, L. (1987): Diálogos sobre la educación. Alianza Editorial, Madril.

· Ikus-entzunezko materiala

Al este del Edén, Elia Kazan (Ameriketako Estatu Batuak, 1995)

Barrio, Fernando Leon de Aranoa (Espainia, 1998)

Beautiful Thing, Hettie MacDonald (Erresuma Batua, 1996)

El señor de las moscas, Harry Hook (Ameriketako Estatu Batuak, 1990)

La costa de los mosquitos, Peter Weir (Ameriketako Estatu Batuak, 1986)

La extraña pareja, Gene Sacks (Ameriketako Estatu Batuak, 1968)

La gran familia, Fernando Palacios (Espainia, 1962)

Máscara, Peter Bodganovich (Ameriketako Estatu Batuak, 1984)

Maurice, James Ivory (Erresuma Batua, 1987)

Mentes peligrosas, John N. Smith (Ameriketako Estatu Batuak, 1995)

Rebelión en las aulas 2, Peter Bodganovich (Ameriketako Estatu Batuak, 1996)

Rebelión en las aulas, James Clavell (Erresuma Batua, 1967)

· Interneteko orriak:

Unitate honetako gaiei buruzko web orri ugari dago. Guk horietako batzuk hautatu ditugu, gai horien inguruko pluraltasunari erantzuten diotelakoan:

http://www.familiayeducacion.org

http://www.iesf.es/cast/home.asp

http://www.islaternura.com

www.acosoescolar.com

www.educacionenvalores.org

www.educaweb.com

www.forofamilia.org/

www.joseantoniomarina.net

www.naciongay.com

2. unitatea: Giza eskubideak

Helburuak, edukiak eta ebaluazio-irizpideak

Helburuak

· Pertsona izate hutsagatik pertsona guztiek duintasuna dutela aitortzea.

· Duintasuna giza eskubideen oinarria dela onartzea.

· Giza eskubideak gizarte bizitzako arlo guztien izandako prozesu historiko luze baten emaitza direla onartzea: erlijioan, filosofian eta, noski, baita politikan eta gizartean ere.

· Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala ezagutzea.

· Giza eskubideak zehazteko mugarri izan diren lege eta arauak ezagutzea.

· Teorian eta praktikan, giza eskubideak errealitate amaigabea direla ulertzea.

· Elkarren arteko harremanetan, sentimenduak eta afektuak garatu eta adieraztea, eta talde-jardueretan elkartasunez eta tolerantziaz parte hartzea.

· Gizarte arauak onartzea eta erabiltzea. Errespetuan eta elkarlanean oinarritutako bizikidetza, antolamendu eta parte-hartze moduak onartzea.

· Informazioa pentsaera kritikoa garatzeko erabiltzea.

Edukiak

· Pertsonen duintasuna.

· Giza eskubideen oinarria, duintasuna, eta ezaugarriak: eskubide unibertsalak dira, preskribaezinak, besterenezinak, galdagarriak, eta Justiziaren ideala zilegitzeko eta gauzatzeko printzipioak.

· Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala elikatzen duten prozesu erlijioso, filosofiko, politiko eta sozialak.

· Eskubideen hiru belaunaldiak: liberalak, sozialak eta hirugarren belaunaldikoak.

· Giza eskubideen historian mugarri izan diren arauak; Giza Eskubideen 1948ko Aldarrikapen Unibertsala, bereziki.

· Giza eskubideen muga teoriko eta praktikoak.

Ebaluazio-irizpideak

· Pertsonen duintasuna berezkoa dela, eta berezko dituzten giza eskubideetan dutela isla onartzea.

· Giza eskubideen ezaugarri oinarrizkoak identifikatzea.

· Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala ezagutzea eta horiek nazioarteko kode batean gauzatzearen garrantzia onartzea.

Oinarrizko gaitasunak

· Giza eskubideak erreferentzia etiko direla onartzea, eta jokabideak eta arauak epaitzeko erabili behar direla, bai pribatuak eta bai publikoak.

· Justizia, askatasun eta berdintasun balioak onartzea, giza eskubideek gauzatzen dituztenak.

· Elkarrizketaren bidez argudio moralak sustatzea, iritzi desberdinak errespetatuta eta iritziek argudio arrazionalak eduki behar dituztela onartuta.

2. unitatea: Giza eskubideak

Bibliografia eta Interneteko hainbat orri interesgarri

· Irakaslearentzat:

BAIGORRI, J. A., CIFUENTES, L. M., ORTEGA, P., PICHEL, J. eta TRAPIELLO, V. (2001): Los derechos humanos. Un proyecto inacabado. Laberinto, Madril.

BELTRÁN, J. (1995): Guía de los derechos humanos. Pearson Alhambra, Madril.

CAMPS, V. (1998): Evolución y características de los derechos humanos. Los fundamentos de los derechos humanos desde la filosofía y el derecho. EDAI, Madril.

FERNÁNDEZ, E. (1984): Teoría de la justicia y derechos humanos. Debate, Madril.

GARCÍA MORRIÓN, F. (1988): Los derechos humanos a lo claro. Popular, Madril.

GIL, F., JOVER, G. eta REYERO, D. (2001): La enseñanza de los derechos humanos. Paidós, Bartzelona.

IGNATIEFF, M. (2003): Los derechos humanos como política e idolatría. Paidos, Bartzelona.

MARINA, J. A. (2000): Crónicas de la ultramodernidad. Anagrama, Bartzelona.

MARINA, J. A. eta de la VÁLGOMA, M. (2000): La lucha por la dignidad. Anagrama, Bartzelona.

PECES-BARBA, G. (1988): Escritos sobre derechos fundamentales. Eudema, Madril.

VALENCIA VILLA, H. (1998): Los derechos humanos. Acento Editorial, Madril.

VV AA (1985): Los fundamentos filosóficos de los derechos humanos. Serbal-UNESCO, Bartzelona.

· Ikaslearentzat:

Barreiro Barreiro, C. (1981): Derechos humanos, declaraciones solemnes, continuas violaciones. Salvat, Bartzelona.

DÍAZ, E. (1982): La sociedad entre el derecho y la justicia. Salvat, Bartzelona.

ENDE, M. (1973): Momo. Alfaguara, Madril.

HERSCH, J. (1968): El derecho de ser hombre. Tecnos-UNESCO, Madril.

KERR, J. (2002): Cuando Hitler robó el conejo

rosa. Alfaguara. Madril.

SERRA I FABRA, J. (2005): Donde el viento da la vuelta. Edebé, Bartzelona.

TUCKERMANN, A. (1996): Muscha. Bruño, Madril.

· Ikus-entzunezko materiala :

Arde Mississipp,Alan Parker (Ameriketako Estatu Batuak, 1998)

El Bola, Achero Mañas (Espainia, 2000)

La conversación, Francis Ford Coppola (Ameriketako Estatu Batuak, 1974)

La lengua de las mariposas, Jose Luis Cuerda (Espainia, 1999)

Promesas, Carlos Bolado eta B. Z. Goldberg (Ameriketako Estatu Batuak, 2001)

Tras el silencio, Angela Pope (Alemania-Espainia-Ingalaterra, 1996)

Novecento, Bernardo Bertolucci (Italia, 1976)

· Interneteko orriak:

Honako hauek aholkatzen ditugu:

NBE:

http://www.un.org/spanish/

UNESCO:

http://portal.unesco.org/es/ev.php-URL_ID=29011&URL_DO=DO_TOPIC&URL_SECTION=201.html

UNICEF: http://www.unicef.es/

ACNUR:

http://www.eacnur.org/index.cfm

ACNUDH:

http://www.unhchr.ch/spanish/html/hchr_sp.htm

Amnesty International:

http://www.es.amnesty.org/

Human Rights Watch:

http://www.hrw.org/spanish/

Bestelako zenbait helbide interesgarritarako loturak:

http://www.derechos.net/links/esp/

3. unitatea: XXI. mendeko gizarte demokratikoak

Helburuak, edukiak eta ebaluazio-irizpideak

Helburuak

· Zuzenbideko sistema sozial eta demokratikoaren ezaugarri oinarrizkoak ezagutzea.

· Sistema totalitarioen ezaugarri oinarrizkoak ezagutzea.

· Giza eskubideak edukitzeko erakundeak beharrezkoak direla ulertzea.

· Ikasleei demokraziaren eta horren konplexutasun eta arazoen berri ematea.

· Elkarren arteko harremanetan, sentimenduak eta afektuak garatu eta adieraztea, eta talde-jardueretan elkartasunez eta tolerantziaz parte hartzea.

· Informazioa pentsaera kritikoa garatzeko erabiltzea.

Edukiak

· Aginte politiko motak.

· Demokrazia, herri-subiranotasuna eta sufragio unibertsala.

· Sufragio unibertsal zilegia egiteko baldintzak.

· Botere banaketa.

· Gaur egungo sistema demokratikoen aurrekariak.

· Eskubideak eta horiek edukitzeko modua ematen duten erakundeak.

· Erakunde publikoak eta zergak.

· Totalitarismo motak.

Ebaluazio-irizpideak

· Pertsonen duintasuna berezkoa dela, eta berezko dituzten giza eskubideetan dutela isla onartzea.

· Printzipio demokratikoak eta horiek aldarrikatzen dituzten erakunde oinarrizkoak aitortzea.

· Herri administrazioek bermatu beharreko zerbitzu publiko nagusiak ezagutzea.

· Zergen bidez eta horiek behar bezala erabilita, herritarrek zerbitzu publikoak mantentzen eta hobetzen laguntzen dutela onartzea.

Oinarrizko gaitasunak

· Giza eskubideak erreferentzia etiko direla onartzea, eta jokabideak eta arauak epaitzeko erabili behar direla, bai pribatuak eta bai publikoak.

· Herritarron giza eskubideak eta betebeharrak ezagutzea.

· Estatuak eta horien erakunde demokratikoak antolatzeko moduak ezagutzea.

· Elkarrizketaren bidez argudio moralak sustatzea, iritzi desberdinak errespetatuta eta iritziek argudio arrazionalak eduki behar dituztela onartuta.

3. unitatea: XXI. mendeko gizarte demokratikoak

Bibliografia eta Interneteko hainbat orri interesgarri

· Irakaslearentzat:

BOBBIO, N. (1985): El futuro de la democracia. Plaza & Janés, Bartzelona.

DAHL, R. A. (1992): La democracia y sus críticos. Paidós, Bartzelona.

del ÁGUILA, R., VALLESPÍN, F. eta beste (1998): La democracia en sus textos. Alianza, Madril.

DUNN, J. (ed.) (1995): Democracia. El viaje inacabado (508 a.C.-1993 d.C.). Tusquets, Madril.

HELD, D. (2001): Modelos de democracia. Alianza, Madril.

LIJPHART, A. (1977): Democracia en las sociedades plurales. Prisma, Mexiko.

LINZ, J. J. (1987): La quiebra de las democracias. Alianza, Madril.

MacPHERSON, C. B. (1987): La democracia liberal y su época. Alianza, Madril.

NINO, C. S. (1977): La constitución de la democracia deliberativa. Gedisa, Bartzelona.

PRZEWORSKI, A. (1995): Democracia y mercado. Cambridge University Press, Londres.

SARTORI, G. (1998): Teoría de la democracia. Alianza, Madril.

TOURAINE, A. (1994): ¿Qué es la democracia? Temas de Hoy, Madril.

· Ikaslearentzat:

CRESPO, J. A. (2004): La democracia real explicada a niños y jóvenes. FCE, Mexiko.

DÍAZ, E. (1982): La sociedad entre el derecho y la justicia. Salvat, Madril.

PANIAGUA SOTO, J. L. (1984): Regímenes políticos. Salvat, Madril.

RIVAS, M. (1998): El lápiz del carpintero. Alfaguara, Madril.

SAVATER, F. (1992): Política para Amador. Ariel, Bartzelona.

SWIFT, R. (2003): Democracia y participación. Fundación Intermón Oxfam, Bartzelona.

· Ikus-entzunezko materiala :

Bichos, John Lasseter (Ameriketako Estatu Batuak, 1998)

El buen pastor, Robert de Niro (Ameriketako Estatu Batuak, 2006)

El viento que agita la cebada, Ken Loach (Erresuma Batua, 2006)

Hormigas, Eric Darnell (Ameriketako Estatu Batuak, 1998)

La caja de música, Constantin Costa-Gabras (Ameriketako Estatu Batuak, 1989)

La vida de los otros, Florian Henckel-Donnersmarck (Alemania, 2006)

Queimada, Gillo Pontecorbo (Italia, 1969)

Tierra y Libertad, Ken Loach (Erresuma Batua, 1995)

· Interneteko orriak:

Bistakoa denez, nazioarteko hainbat erakundek –NBE, UNICEF, UNESCO, EB, OEA, Amnesty International– demokraziari eta giza eskubideei buruzko edukiak eskaintzen dituzte. Alderdi politikoen web orriak ere bisita daitezke. Eta, horiez gain:

Wikipedia (demokrazia hitza):

http://es.wikipedia.org/wiki/Democracia

Justizia Ministerioaren atari ofiziala:

http://www.justicia.es

Demokraziaren aldeko gazteen munduko mugimendua:

http://www.ymd.youthlink.org/ymd/es/resources.html

Demokrazia partehartzailearen inguruko Espainiako sarea:

http://www.ucm.es/info/femp/red.htm

4. unitatea: Espainia demokratikoa

Helburuak, edukiak eta ebaluazio-irizpideak

Helburuak

· Espainiako Konstituzioaren ondorio diren eskubide eta betebeharrak ezagutzea, onartzea eta positiboki baloratzea, horren oinarri diren balioak bereizi eta jokabide banakako eta kolektiboak zein errealitate sozialak etikoki baloratzeko irizpide direla onartuta.

· Sistema demokratikoen oinarri diren printzipioak, Espainiako Estatua eta Europar Batasuna ezagutzea eta mirestea, eta bertako ondare komunaz eta dibertsitate sozial eta kulturalaz jabetzea.

· Ikasleak demokraziaren esanahi historikoaren, eta horren zailtasun eta arazoen jakinaren gainean jartzea.

· Herritarrek ondasun komunak zaintzeari dagokionez dituzten betebeharrak onartzea, bai eta Estatuak zerbitzu publikoen bermatzaile gisa duen funtzioa ere.

· Gizarte arauak onartzea eta erabiltzea. Errespetuan eta elkarlanean oinarritutako bizikidetza, antolamendu eta parte-hartze moduak onartzea.

· Informazioa pentsaera kritikoa garatzeko erabiltzea.

Edukiak

· 1978ko Konstituzioaren aurrekari historikoak.

· Espainia, monarkia parlamentarioa.

· 1978ko Konstituzioko botere banaketa.

· 1978ko Konstituzioko eskubide eta askatasunak.

· 1978ko Konstituzioko sistema ekonomiko eta soziala.

· 1978ko Konstituzioko zerga sistema.

· Gure lurralde sistema: autonomia erkidegoak.

· Espainia eta Europar Batasuna.

Ebaluazio-irizpideak

· Espainiako Konstituzioak eta autonomia estatutuek xedatutako printzipio demokratiko eta erakunde oinarrizkoak aitortzea.

· Herri administrazioek bermatu beharreko zerbitzu publiko nagusiak ezagutzea.

· Herritarrek zerbitzu publiko horiek mantentzen laguntzen dutela onartzea eta eguneroko bizitzan gizalegez jokatzea.

· Erkidegoen Estatuak antolatutako kultur pluraltasuna ezagutzea.

Oinarrizko gaitasunak

· Estatua eta horren erakunde demokratikoak antolatzeko moduak ezagutzea.

· Gaur egungo gizartea osatzen duten talde eta kulturen arteko kohesio handiagoa ekarriko duten kultur arteko gaitasunak garatzea.

4. unitatea: Espainia demokratikoa

Bibliografia eta Interneteko hainbat orri interesgarri

· Irakaslearentzat:

ACOSTA SÁNCHEZ, J. (1998): Formación de la Constitución y jurisdicción constitucional. Tecnos, Madril.

BLANCO VALDÉS, R. (2003): La Constitución de 1978. Alianza, Madril.

CARRILLO, S. (2003): La memoria en retazos: recuerdos de nuestra historia más reciente. Plaza & Janes, Bartzelona.

COLOMER VIADEL, A. (2002): Constitución Española. Civitas, Madril.

DÍEZ RONCAL, Á. (1995): Mil cuarenta preguntas sobre la Constitución. Tecnos, Madril.

FERNÁNDEZ FERNÁNDEZ, G. (1999): Religión y poder: transición en la Iglesia española. Edilesa, Madril.

PÉREZ LUÑO, A. E. (2003): Derechos Humanos, Estado Derecho y Constitución. Tecnos, Madril.

· Ikaslearentzat:

TAMAMES, R. (1998): Introducción a la Constitución Española. Alianza, Madril.

SANTAMARÍA LÓPEZ, A. (1989): Introducción al estudio de la Constitución Española. Larrauri, Bilbo.

VV AA (1981): Espainia, 1978: una Constitución para el pueblo. Salvat, Bartzelona.

CHIRBES, R. (2006): La caída de Madril. Anagrama, Madril.

CERCAS, J. (2001): Soldados de Salamina. Tusquets, Madril.

MENDOZA, E. (1975): La verdad sobre el caso Savolta. Seix-Barral, Bartzelona.

· Ikus-entzunezko materiala :

Días contados, Imanol Uribe (Espainia, 1994)

Dragón Rapide, Jaime Camino (Espainia, 1986)

La escopeta nacional, Luis Garcia Belanga (Espainia, 1977)

La vaquilla, Luis Garcia Berlanga (Espainia, 1985)

Las bicicletas son para el verano, Jaime Chavarri (Espainia, 1984)

Las verdes praderas, Jose Luis Garci (Espainia, 1979)

Operación Ogro, Gillo Pontecorvo (Espainia, 1979)

Raza, Jose Luis Saenz de Heredia (Espainia, 1941)

Soldados de Salamina, David Trueba (Espainia, 2002)

· Interneteko orriak:

Presidentziako Ministerioa. Ikasketa Politiko eta Konstituzionalen Zentroa. Espainiako konstituzioak:

http://www.cepc.es/Constit_española.asp

Espainiako Konstituzioari buruzkoa baino ez den web orri instituzionala: http://www.constitucion.es/

Presidentziako Ministerioa. Ikasketa Politiko eta Konstituzionalen Zentroa. Espainiako konstituzioak:

Konstituzioa dosierra. Zuzenbide Konstituzionalari buruzko Datu-Base elkarreragilea:

http://www.cepc.es/Bibliografias.asp

Rueditaren abenturak, Espainiako Konstituzioa haurrentzat:

http://www.lasaventurasderuedita.es/indice.html

Diputatuen Kongresua:

http://www.congreso.es/

Herri Administrazioen Ministerioa:

http://www.igsap.map.es/cia/dispo/lbe.htm

5. unitatea: Hiritarren parte-hartzea

Helburuak, edukiak eta ebaluazio-irizpideak

Helburuak

· Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren eta Espainiako Konstituzioaren ondorio diren eskubide eta betebeharrak ezagutzea, onartzea eta potitiboki baloratzea, horren oinarri diren balioak bereizi eta jokabide banakako eta kolektiboak zein errealitate sozialak etikoki baloratzeko irizpide direla onartuta

· Hiritarren parte-hartzearen bi aldeak ezagutzea: betebehar gisa eta publikoa denarekin borondatezko konpromiso gisa.

· Ondasun komunak zaintzeari dagokionez, herritarrek dituzten betebeharrak onartzea: zerga ordaintzea eta horien erabilera egokia.

· Gure zerga sistemaren oinarri diren printzipioak ezagutzea.

· Estatuak zerbitzu publikoen bermatzaile duen funtzioa baloratzea.

· Bideko segurtasunari dagokionez, herritarrek duten betebeharra baloratzea.

· Herritarrek politikan eta bestelakoetan parte hartzearen garrantzia baloratzea, asoziazionismoa eta boluntariotza, besteak beste.

· Elkartasuna, errespetua, tolerantzia eta konpromisoa sustatzea.

· Dibertsitate pertsonal eta kulturala errespetatzea.

· Elkarrizketa eta eztabaida aditu eta arrazoituan aritzera ohitzea.

· Informazioaren bilaketa kritikoa eta teknologia berrien erabilera sustatzea.

Edukiak

· Hiritarren parte-hartzearen bi aldeak: betebeharra eta konpromisoa.

· Eskubideak ez dira doan: gastu publikoa zergen bidez ordaindu beharra (motak eta ez ordaintzearen ondoriozko iruzurra).

· Babes zibileko zerbitzu publikoaren bi aldeak: herritarren betebehar gisa eta boluntarioen jarduera gisa.

· Bideko erantzukizunaren betebeharra.

· Herritarrek erakunde eta zerbitzu publikoetan duten parte hartzea: politikako eta sindikatuetako parte-hartzea.

· Herritarren erakundez kanpoko parte-hartzea: asoziazionismoa eta boluntariotza.

Ebaluazio-irizpideak

· Eskubideekin batera, herritarrek betebeharrak ere badituztela jakitea.

· Gastu publikoa finantzatzeko betebeharraren ezaugarri nagusiak eta gure zerga sistemaren oinarri diren printzipioak ezagutzea.

· Zerga iruzurra ezagutzea eta arbuiatzea.

· Babes zibilaren ezaugarri nagusiak ezagutzea, betebehar eta borondatezko jarduera gisa.

· Bideko erantzukizunaren eredu den jokabide baten ezaugarriak ezagutzea, eta herritarren betebeharra dela ulertzea.

· Hiritarren parte-hartze mota nagusiak ezagutzea, publikoa denarekiko konpromisoa den neurrian; bai erakundeetan parte-hartzea –jarduera politikoa, sindikalismoa– eta bai erakundez kanpokoa – boluntariotza–.

· Gertakari erreal edo irudizkoetan oinarrituta, herritarren betebeharrak betetzen ez direneko edo ondasun publikoak behar bezala erabiltzen ez direneko egoerak identifikatu eta baztertzea.

· Elkarrizketa eta eztabaida arrazoitua erabiltzea.

· Informazio iturriak kritikoki erabiltzea.

· Ikasgelako jardueretan elkarlanean aritzea.

Oinarrizko gaitasunak

· Gaitasun orokorrak garatzea, esparru pertsonalean zein publikoan, gizartean bizitzeko eta herritar demokratikoak izateko trebetasunei dagokienez.

· Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsaleko eta Espainiako Konstituzioko eskubide eta betebeharrak ezagutzea.

· Hainbat balio garatu eta barneratzea, betebehar demokratikoekiko errespetua, elkarlana, elkartasuna, justizia eta konpromisoa, besteak beste.

· Taldean lan egiteko, arrazoitzeko eta linguistikoki komunikatzeko gaitasuna garatzea.

· Publizitatea kritikoki aztertzea eta informazio iturriak kritikoki erabiltzea.

5. unitatea: Hiritarren parte-hartzea

Bibliografia eta Interneteko hainbat orri interesgarri

· Irakaslearentzat:

BOBBIO, N. (2000): El futuro de la democracia. FCE, Mexiko.

DAHL, R. A. (1999): La democracia: una guía para los ciudadanos. Taurus, Madril.

HABERMAS, J. (1999): La inclusión del otro. Estudios de teoría política. Paidos, Bartzelona.

IBARRA, P. eta TEJERINA, B. (eds.) (1998): Movimientos sociales. Trotta, Madril.

MONTAGUT, P., ZUBERO, I., PETRUS, A., ORDUNA, G., GARCÍA, A. eta GARCÍA ROCA, X. (2003): Voluntariado: La lógica de la ciudadanía. Ariel, Bartzelona.

RUBIO-CARRACEDO, J., ROSALES, J. M. eta TOSCANO MÉNDEZ, M. (eds.) (2000): Retos pendientes en ética y política. Trotta, Madril.

SARTORI, G. (1998): Homo videns. La sociedad teledirigida. Taurus, Madril.

(1999): Partidos y sistema de partidos. Alianza, Madril.

SEQUEIROS, L. (1997): Educar para la Solidaridad. Octaedro, Bartzelona.

WEBER, MAX (1996): El político y el científico. Alianza, Madril.

· Ikaslearentzat:

SAVATER, F. (1994): Política para Amador. Ariel, Bartzelona.

HUXLEY, A. (2003): Un mundo feliz. Plaza & Janes, Bartzelona.

ORWELL, G. (2005): 1984. Destino, Bartzelona.

(2003): Rebelión en la granja. Destino, Bartzelona.

· Ikus-entzunezko materiala :

Fahrenheit 9/11, Michael Moore (Ameriketako Estatu Batuak, 2004)

Germinal, Claude Berri (Belgika-Frantzia-Italia, 1993)

JFK, Oliver Stone (Ameriketako Estatu Batuak, 1991)

La ciudad de la alegría, Roland Joffe (Erresuma Batua-Frantzia, 1992)

Papá está en viaje de negocios, Emir Kusturica (Jugoslavia, 1985)

Sacco y Vanzetti, Giuliano Montaldo (Italia-Frantzia, 1971)

Sostiene Pereira, Roberto Faenza (Portugal, 1996)

· Interneteko orriak:

Gazteen eta gidatzearen inguruko gaia lantzeko, honako orri hauek kontsultatu:

ATIENZA, M., BLASCO, R. eta FERNÁNDEZ, V.: Seguridad vial. Los jóvenes y la velocidad. Caja Españaren Gizarte Ekintzaren gazteen inguruko ikerketa. Honako orri honetan ikusi:

http://www.cajaespana.es/Images/06_tcm25-27983.pdf

Alderdi politikoen blogak:

http://www.alianzo.com/top-blogs/spain/politica

Espainiako alderdi politiko eta sindikatuen web orriak:

http://www.famma.org/enlaces/partidos_sind.htm

6. unitatea: Diskriminazioaren aurkako borroka

Helburuak, edukiak eta ebaluazio-irizpideak

Helburuak

· Giza duintasuna eta giza eskubideak urratzen dituzten egoerak identifikatzea.

· Desberdintasunak kritikoki baloratzea, eta emakumeen aurkako diskriminazioa arbuiatzea; baita etnia, sexu-joera, sinesmen edo gizarte mailagatikoa ere.

· Denok eskubide eta aukera berak edukitzea baloratzea.

· Emakumeen beren eskubideak lortu izana, eta gaur egun duten egoera baloratzea.

· Elkartasuna, errespetua, bakea tolerantzia eta konpromisoa sustatzea.

· Diskriminazio mota arruntenen kausa nagusiez jabetzea.

· Diskriminazioaren ondoriozko bizikidetza eza eta indarkeria motak ezagutzea.

· Dibertsitate pertsonal eta kulturala errespetatzea.

· Elkarrizketa eta eztabaida aditu eta arrazoituan aritzera ohitzea.

· Informazioaren bilaketa kritikoa eta teknologia berrien erabilera sustatzea.

Edukiak

· Diskriminazioa, pertsonen duintasunaren aurkako eraso gisa.

· Emakumeen aurkako diskriminazioa: kausak –matxismoa eta sexismoa nozioak‑, ondorioak –emakumeen aurkako indarkeria motak eta mailak–, horren aurkako neurriak.

· Emakumeen eskubideen konkista: amaitu gabeko lana. Feminismoa nozioa.

· Etniagatiko diskriminazioa: kausak –Arrazakeria nozioa eta horren sasi-arrazoi zientifikoa–, ondorioak –etniagatiko indarkeria motak eta mailak–, horien aurkako neurriak.

· Sexu-joeragatiko diskriminazioa: kausa nagusiak eta ondorioak.

· Erlijioagatiko diskriminazioa: kausa nagusiak eta ondorioak. Hori konponbideak –tolerantzia nozioa– eta sinesmen eskubidearen muga.

· Gizarte mailagatiko diskriminazioa: kausak, ondorioak eta konponbideak.

Ebaluazio-irizpideak

· Gertakari erreal edo irudizkoetan oinarrituta, jatorri, genero, sinesmen, joera afektibo-sexual, eta gizarte maila desberdineko pertsonen aurkako diskriminazioa identifikatzea.

· Diskriminazioak urratzen dituen giza eskubideak identifikatzea.

· Emakumeen aurkako diskriminazioaren kausak, ondorioak eta konponbideak ezagutu, bai eta etnia, sexu-joera, sinesmen edota gizarte mailagatiko diskriminazioarenak ere.

· Elkarrizketa eta eztabaida arrazoitua erabiltzea.

· Informazio iturriak kritikoki erabiltzea.

· Gelako jardueretan aktiboki parte hartzea.

Oinarrizko gaitasunak

· Gaitasun orokorrak garatzea, esparru pertsonal zein publikoan, gizartean bizitzeko eta herritar demokratikoak izateko trebetasunei dagokienez.

· Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsaleko eta Espainiako Konstituzioko eskubide eta betebeharrak ezagutzea, bai eta horiek urratzen dituzten egoerak ere.

· Hainbat balio garatu eta barneratzea, betebehar demokratikoekiko errespetua, elkarlana, elkartasuna, justizia, konpromisoa eta bakea, besteak beste.

· Taldean lan egiteko, arrazoitzeko eta linguistikoki komunikatzeko gaitasuna garatzea.

· Publizitatea kritikoki aztertzea eta informazio iturriak kritikoki erabiltzea.

6. unitatea: Diskriminazioaren aurkako borroka

Bibliografia eta Interneteko hainbat orri interesgarri

· Irakaslearentzat:

CAMPS, V. (1998): El siglo de las mujeres. Catedra, Madril.

DAVIS, A. Y. (1981): Mujeres, raza y clase. Akal, Madril.

IBAN, Y. eta FERRARI, S. (1998): Derecho y religión en Europa occidental. McGraw-Hill, Madril.

SEGALEN, M. (2000): Antropología histórica de la familia. Taurus, Madril.

TEZANOS, J. F. (2001): La sociedad dividida. Biblioteca Nueva, Madril.

VALCÁRCEL, A. (2004): La política de las mujeres. Catedra, Madril.

VIGARELLO, G. (1999): Historia de la violación. Siglos xvi-xx. Catedra, Madril.

VOLTAIRE (2002): Tratado sobre la Tolerancia. Espasa-Calpe, Madril.

WALLERSTEIN, I. (1979): El moderno sistema mundial. Siglo xxi, Madril.

WRIGHT, E. O. (1994): Clases. Siglo xxi, Madril.

· Ikaslearentzat:

BEN JELLOUN, T. eta SAVATER, F. (1998): Papá, ¿qué es el racismo? Alfaguara, Madril.

CALVO BUEZAS, T. (1990): ¿Espainia racista? Voces payas sobre los gitanos. Anthropos, Bartzelona.

KEISER, H. (1987): La llamada del muecín. SM, Madril.

LESSING, G. E. (1985): Natán el sabio. Espasa-Calpe, Madril.

SHARON, G. (1984): La discriminación de la mujer. Molino, Bartzelona.

VIOLI, P. (1991): El infinito singular. Catedra, Madril.

· Ikus-entzunezko materiala :

Agua, Deepa Mehta (Kanada, 2005)

Antes que anochezca, Julian Schnabel (Ameriketako Estatu Batuak, 2000)

Con el viento solano, Mario Camus (Espainia, 1966)

Crash, Paul Huggis (Ameriketako Estatu Batuak, 2004)

El color púrpura, de Steven Spielberg (Ameriketako Estatu Batuak, 1985)

Los lunes al sol, Fernando Leon (Espainia, 2002)

Man to Man, Regis Wargnier (Frantzia-Hegoafrika-Erresuma Batua, 2006)

No sin mi hija, Brian Gilbert (Ameriketako Estatu Batuak, 1991)

Osama, Siddiq Barman (Afganistan-Japon-Irlanda, 2003)

· Interneteko orriak:

Unitate honetarako, komenigarria da ondorengo web orri hau bisitatzea; izan ere, “Cuadernos de analisis” delakoan diskriminazio moduekin zerikusia duten hainbat gai lantzen ditu:

www.movimientocontralaintolerancia.com

Bikotekide arteko tratu txarren alde psikologikoen aurkezpen xumea aurki daiteke honako orri honetan:

http://www.sec.es/publicaciones/congresos/3CongresoSAC/ponencias/Aspectos%20psicologicos%20de%20la%20pareja%