pd bilduma iii - cristobalbalenciagamuseoa.com · pieza, moda-sortzaile handiak balenciaga etxean...

9

Upload: others

Post on 02-Sep-2019

5 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: PD BILDUMA III - cristobalbalenciagamuseoa.com · pieza, moda-sortzaile handiak Balenciaga etxean egindako lana islatzen duten pelikula hautatu batzuk, eta zenbait pieza gogoangarriren
Page 2: PD BILDUMA III - cristobalbalenciagamuseoa.com · pieza, moda-sortzaile handiak Balenciaga etxean egindako lana islatzen duten pelikula hautatu batzuk, eta zenbait pieza gogoangarriren

Prentsa-oharra

«Cristóbal Balenciaga. Legatu denboragabea. III. BILDUMA» erakusketa berria Cristóbal

Balenciaga Museoan

Erakusketan, Cristóbal Balenciaga Fundazioaren funtsen sorta berri bat egongo da ikusgai

62 (hirurogeita bi) piezak eta pelikula nahiz infografia hautatu

batzuek osatzen dute bildumaren emari berria

Bihar inauguratuko den erakusketak Balenciaga etxearen laguntza jaso du

Getarian, 2013ko apirilaren 25ean. Bildumaren erakusketa berrian, Cristóbal Balenciagaren obraren ezaugarri nagusiak, haren sormenaren garapena eta joskintza-teknikari egindako ekarpen itzelak bistaratuko dira. Miren Arzalluz izango da Balenciaga etxearen laguntza jaso duen erakusketa honen komisarioa; hots, Cristóbal Balenciaga Museoko kontserbatzailea eta bildumen arduraduna. Fundazioaren esku dauden piezek baldintza zorrotzak bete behar dituztenez prebentzioaren eta kontserbazioaren aldetik, aldian behin ordeztu egin behar dira, kontu handiarekin. Ikusgai dauden modeloak tarteka aldatzeak dinamismoa ematen dio bildumari, eta, hala, urrundu egiten da ohiko erakusketa iraunkorren izaera estatikotik. 2014ko udaberrira arte ikusgai egongo den erakusketan, ondoko hauek egongo dira jendaurrean: 62 (hirurogeita bi) pieza, moda-sortzaile handiak Balenciaga etxean egindako lana islatzen duten pelikula hautatu batzuk, eta zenbait pieza gogoangarriren sortze-prozesua erakusten duten 9 (bederatzi) infografia. Horiek guztiak, Cristóbal Balenciagaren maisutasun teknikoaren erakusgarri. Erakusketaren ardatz berria «Cristóbal Balenciaga. Legatu denboragabea. III. BILDUMA» erakusketak Cristóbal Balenciagaren obraren ezaugarri nagusiak agerrarazi nahi ditu, baita modaren eta diseinuaren historiari egindako ekarpen erabakigarria ere.

Page 3: PD BILDUMA III - cristobalbalenciagamuseoa.com · pieza, moda-sortzaile handiak Balenciaga etxean egindako lana islatzen duten pelikula hautatu batzuk, eta zenbait pieza gogoangarriren

Kronologikoki antolatutako hiru aretotan barna, Getariako moda-sortzailearen ibilbidea azaltzen zaigu, Donostian hasi zenetik Parisen nagusitasuna erdietsi artekoa. Bada haren legatu tekniko paregabeari eskainitako tarte bat ere, gaur egungo sortzaile ospetsuenen lanean duen eraginaren lekuko. Aurreko erakusketaren aldean, beste ardatz bat du oraingo honek; bisitariak jasotzen duen ikuspegi didaktikoari dagokionez, hobea. Cristóbal Balenciagaren obraren funtsezko ezaugarrietan ez ezik, haren lanaren muinean dauden eragin artistiko eta estetikoetan eta modaren historiari eginiko ekarpen tekniko eta artistikoan ere sakontzen du planteamendu berriak. Erakusketa honek ikuspegi koherenteagoa eta osoagoa eskaintzen du Cristóbal Balenciagaren obraren bilakaeraren gainean; esan daiteke, beraz, bilduma paregabea dela honako hau. Pieza enblematikoak Bilduman, hainbat pieza enblematiko daude ikusgai, dela euren koherentzia kronologikoagatik, dela euren jatorriagatik. Horien artean, aipagarriak dira 1925eko soineko bat –garai hartako oso erreferentzia gutxi kontserbatu dira, eta guztiak museoaren funtsen esku daude– eta Balenciaga etxearen artxiboak lagatako zortzi soineko, moda-sortzaileak Parisen emandako lehen urteetakoak (1937-1941). 1950eko hamarkadako proposamen berritzaileek ere badute tokirik erakusketan. Tunika-trajea, zaku-lerroa eta baby doll soinekoa, esaterako, Mendebaldeko modaren zedarri bihurtu ziren, eta Balenciagaren nagusitasun eztabaidaezinaren lekuko dira. Erakusketaren amaieran, Balenciagaren azken urteetako joskintzaren minimalismoa islatzen duten sorkariak daude ikusgai; 1967ko eta 1968ko bildumetakoak, nagusiki. Bildumaren balio eskergaren adierazle da, halaber, bertako piezen jatorria. Erakusketan diren modeloetako batzuk XX. mendeko pertsonaia ospetsuek eraman zituzten soinean: Rachel L. Mellon, Patricia López Wilshaw, Madeline Dittenhofer, Elisabeth Horcher, Meye Allende, Margarita Mendívil, Sonsoles Diez de Rivera… Dohaintza batzuk, bestalde, pertsonaia esanguratsuek eginak dira; hala nola Fundazioko presidentea den Hubert de Givenchyk. Lankidetza estrategikoak Balenciaga etxea Parisko Balenciaga etxearen artxiboekin abian jarritako lankidetzaren xedea diseinatzaile bikainak eta haren obrak sorkuntza artistikoan, oro har, eta modaren eta goi-mailako joskintzan, bereziki, izandako garrantzia, munta eta itzala sustatzeko, bultzatzeko eta hedarazteko ahaleginak bateratzea da. Balenciaga etxeak bere artxiboetako zortzi pieza lagata hartzen du parte erakusketa honetan. Horietako lau orain erakutsiko dira, eta beste lauak

Page 4: PD BILDUMA III - cristobalbalenciagamuseoa.com · pieza, moda-sortzaile handiak Balenciaga etxean egindako lana islatzen duten pelikula hautatu batzuk, eta zenbait pieza gogoangarriren

aurrerago; izan ere, kontserbazio-kontuak direla medio, Museoko Kontserbazio eta Zaharberritze Saila horietako bat leheneratzen ari baita. Nardin beka Zumaiako Nardin enpresaren lankidetzari esker, Museoak, inauguratu zenetik, kontserbazio-beka bat eskaintzen du urtero. Nardin bekaren bidez, Cristóbal Balenciaga Fundazioaren bildumako pieza garrantzitsu bat zaharberritzen da. Oraingoan, 1958ko gaueko soineko bat leheneratu da, Madeline Dittenhoferren jabetzakoa. Aretoak eta haietako edukia 1. «Hastapenetik sendotasunera» Balenciagak 1917an ireki zuen goi-mailako joskintzako aurreneko lantegia, 22 urte baino ez zituenean. Jarduera bizi baten hasiera izan zen hura. Gerora, hainbat etxe zabaldu zituen Donostian, Madrilen eta Bartzelonan. 1936an, Parisen finkatzea erabaki zuen. Frantziako hiriburuan, 1937ko abuztuan aurkeztu zuen lehen bilduma, bai eta berehala sekulako arrakasta lortu ere. Donostian lanean hogei urtez arituta, nahikoa sendotasun zuen lanbidean, eta prest zegoen nazioarteko goi-mailako joskintzan gailentzeko. Balenciagaren sorkariak soiltasunagatik eta ebakera bikainagatik nabarmendu ziren hasiera-hasieratik, bai eta koloreen konbinazio ausartagatik eta modeloen herri-inspirazioagatik ere. Halako soinekoak harrigarriak eta exotikoak ziren Parisko ikusle adituen begietara. 1930eko hamarkadaren amaieran eta hurrengoan, Balenciagak ibilbide osoan bereizgarri izango zituen hainbat elementu, eragin eta ezaugarri aurkeztu zituen bere bildumetan. Aldi horretako sorkarietan ikusgai ziren jada brodatu apartak edo historizismoaren eragina. Aldi honetako pieza gogoangarriak: 1.1 Arratsaldeko soineko beltza, gazaz eta zetazko satinez egina. Cristóbal Balenciaga, Donostia. Ca.: 1925 (1) Argazkia Aurrealdean, esmokin-itxurako lepo alderantzikatua eta V-formako eskote nabarmena gailentzen dira, baita zetazko hari beltzez egindako brodatua ere, Ekialdeko inspirazioko lore-motiboak marrazten dituena. Soinekoa lore-motiboz brodatuta dago, eta 1920ko hamarkadan moda-modan egon ziren zetazko xalak gogorarazten dituzten lits luzeekin apainduta. Bizkarraldeko bolumen kurbatuak Japoniako kimono tradizionalaren erorkera ekartzen du gogora, Paul Poiretek eta XX. mendearen hasierako modaren beste berritzaile batzuek interpretatu zuten moduan. Hala zetazko xalak, nola Japoniako kimonoak eragin handia izan zuten Balenciagaren sorkarietan, harik eta 1968an erretiroa hartu zuen arte.

Page 5: PD BILDUMA III - cristobalbalenciagamuseoa.com · pieza, moda-sortzaile handiak Balenciaga etxean egindako lana islatzen duten pelikula hautatu batzuk, eta zenbait pieza gogoangarriren

1.2 Gaueko berokia, belus beltzez egina, kolore bereko tafetazko forrua duena. EISA Mdril, 1953. (2) argazkia Berokia kapa motz bat balitz bezala luzatzen da goiko zatian, eta kanezuak pieza osoa jasaten du. Balenciagak beti izan zuen kapekiko eta kapa motzekiko zaletasuna, eta modaren historian gaueko jantziak sortzeko inspirazio-iturri ugari aurkitu zituen. Getariako Ostalarien Elkarteak (GETABAT) dohaintzan emana. 1.3 Zetazko belusez egindako jaka motz beltza, azabatxezko litsez eta aletxoz apaindua. Balenciaga Paris, 1946. (3) Argazkia Espainiako janzkera tradizionalaren eraginaren interpretazio dotorea dugu pieza hau. Janzkera horretako zenbait elementu jakinetan, gerora nazioarteko ikusleak liluratu zituzten indarra eta exotismoa aurkitu zituen Balenciagak. Zehazki, XVIII. mendeko majoen janzkera izan zuen inspirazio-iturri, ondo ezagutzen baitzuen, Goyaren margolan kostunbristei esker. Toreatzaile-estiloko jaka motzak ez ezik, oihal-apaingarriak, parpailak eta mantelinaren interpretazio bitxiak erabili zituen Balenciagak; 1940ko hamarraldian, batez ere. 2. «Balenciagaren erreinaldia» Cristóbal Balenciagaren ibilbidearen urrezko garaia 1950eko eta 1960ko hamarkadak izan ziren. 1940ko hamarkadan lortutako arrakasta zabalaren argitan, ohiz kanpoko esperimentazio formal eta estetikoari ekiteko adina itzal eta ospe bazituela ikusi zuen, eta, kemen horrek bultzatuta, Mendebaldeko modaren historian giltzarri bihurtu diren sorkariak egin zituen. Areto honetan ikusgai dauden soinekoak Balenciagaren urte haietako proposamenen ezaugarrien erakusle dira. Hainbat inspiraziotako brodatu bikainek adierazten duten bezala, getariar maisuak oso gogoko zuen apaindura; betiere, xumetasun formal handiko siluetek orekatuta. Balenciaga 1940ko hamarkadaren amaieran hasi zen siluetari arreta berezia eskaintzen, eta ardura horren fruitu dira 1950eko hamarkadako ekarpen berritzaileak: tunika-trajea, zaku-lerroa eta baby doll soinekoa. Horietan guztietan, gorputza estutu gabe laztantzen duten lerro zabalen alde egin zuen Balenciagak, emakumeari erosotasuna eta mugimendu-askatasuna bermatuz. Balenciagaren esperimentazio formala 1960ko hamarkadan heldu zen gorenera: lausotu egin zuen emakumearen gorputza, loreen eta irudi geometrikoen estanpatu handiek edo bolumen mardulek bilduta. Halako forma ikusgarriak lortzeko, ezinbestekoak izan zituen materialen ezagutza sakona eta Gustav Zumsteg ehungile suitzarrarekin izandako lankidetza; hala, ezaugarri eskultorikoko oihal berriak sortu zituzten elkarrekin (gazarra, adibidez). Ibilbide honetako gai azpimarragarriak:

Page 6: PD BILDUMA III - cristobalbalenciagamuseoa.com · pieza, moda-sortzaile handiak Balenciaga etxean egindako lana islatzen duten pelikula hautatu batzuk, eta zenbait pieza gogoangarriren

2.1 Brodatua Cristóbal Balenciagak Parisko artisau onenek egindako brodatu finekin estaltzen zituen bere sorkari ikusgarrienetako asko. Brodatugintzako hainbat maisu historiko (Lesage, Mesrine, Rébé…) Balenciaga etxearen ohiko hornitzaileak ziren. Gaueko soinekoa, lila-koloreko zetazko satinez egina, lore lila, hori eta beltzez brodatua. Balenciaga Paris, 1960. (4) Argazkia 2.2 Tunika Balenciagak oso begikoa zuen tunikaren silueta klasikoa, denboraz kanpoko edertasun betierekoaren adierazlea zelako. Moda-sortzaileak aldaera ugaritan interpretatu zuen tunika, eta kolorearekin eta apaindurarekin egiten zuen jolas, janzkiaren xumetasun formala nolabait orekatzeko. Tunika-soinekoa, zetazko satin beltzez egina, ezkata distiratsuekin eta beira-pastazko alezko apaingarriekin brodatutako tul mekanikoa duena. EISA Madril, 1964. (5) Argazkia 2.3 Zaku-silueta Balenciagak 1957ko neguko bilduman aurkeztu zuen zaku-silueta. Aurrez, 1951n, gorputzera erdiegokitutako diseinuak egin zituen, gerri estuaren aldeko New Look ildotik urrunduz; hala, edertasun naturalagoa eman nahi izan zion emakumeari, eta mugitzeko askatasun handiagoa. Zaku-soinekoaren ezaugarri nagusia lerroen arintasuna da: kurbatua da bizkarraldean, eta laztandu egiten du gorputza, estutu gabe. Koktel-soinekoa, zeta zuriz egina, fuksia-koloreko estanpazio abstraktua duena. Balenciaga Paris, 1965. (6) Argazkia 2.4 Estanpatua Balenciagak sarritan erabiltzen zituen oihal estanpatuak; eguneko modeloetan eta koktel-soinekoetan, batez ere. Ehun-diseinatzaile onenek sortutako eta Europako fabrikatzaile ospetsuenek ekoitzitako estanpatuak erabiltzen zituen horretarako. Motibo grafiko handiak eta lore-diseinu erdiabstraktuak zituen gogokoen. EISA Donostia, 1959. Koktel-konjuntoa, kolore zuriko eta beltzeko damasko-erako soinekoa eta jaka dituena. (7) Argazkia 2.5 Parpaila

Page 7: PD BILDUMA III - cristobalbalenciagamuseoa.com · pieza, moda-sortzaile handiak Balenciaga etxean egindako lana islatzen duten pelikula hautatu batzuk, eta zenbait pieza gogoangarriren

Balenciagaren ehun gustukoenetakoa zen parpaila. Moda historikoarekiko grinak bultzatuta, garai joanetako estilo ikusgarriak birsortzeko erabiltzen zuen. Berrikuntza formaletan, emakumearen gorputza iradokitzeko baliatzen zen parpailaz, hura nabarmen erakutsi gabe. Gaueko soinekoa, magenta-koloreko zetazko satinez eta tul mekaniko brodatuz egina. Balenciaga Paris, 1958. (8) Argazkia 2.6 Bolumena Balenciagaren legatua osatzen duten elementuen artean, 50eko eta 60ko hamarraldietako hainbat diseinutako bolumen apartak ditugu. Janzkiek nolabaiteko autonomia lortzen dute estaltzen duten gorputzarekiko, eta eskultura batetik edo eraikin arkitektoniko batetik hurbilago dirudite, soineko batetik baino. Joskintzaren ikuspegi berezi hori zela-eta, «goi-mailako joskintzako arkitekto» titulua eman zioten Balenciagari. Gaueko soinekoa, kolore beltzeko zetazko satinez eta parpailaz egina, tafetazko bolante arrosak dituena. Balenciaga Paris, 1958. (9) Argazkia Nardin kontserbazio-bekari esker zaharberritutako soinekoa. 3. «Balenciaga teknika: legatua» Cristóbal Balenciagak mirespena eta begirunea erdietsi zituen, eta moda-sortzailerik gailenetakoa bihurtu zen. Teknikaren arloan zeukan maisutasunari, koherentziari eta ikuspegiari esker, kide zorrotzenen aintzatespena jaso zuen, eta haren legatuaren gaurkotasuna zirrara- eta inspirazio-iturri da XXI. mendeko sortzaileentzat ere. Cristóbal Balenciagak, prestakuntza-urteetatik azken bildumetara arte, irmotasunez eta tinko egin zuen lan teknika perfektuaren ildoan; oraingoz, inork ez du hura hobetzerik lortu. 1920ko eta 1930eko hamarkadetan joskintzaren esparruan gertatutako berrikuntza iraultzaileen eraginez, pixkanaka minimalismorantz bideratu zen, eta nagusiki 1967ko eta 1968ko azken bildumetan islatu ziren halako ezaugarriak. Maisutasun teknikoari etenik gabeko esperimentazioa erantsi zion Balenciagak; estetikaren arloan, berriz, oreka eta harmonia zituen xede. Dotorezia zuen beti gidari, soiltasuna eta ausardia uztartzen zituena. Kontu handiz aztertu eta aukeratzen zituen ehunak, askotariko inspirazio historiko eta kulturalez baliatuta janzki landuak sortzeko. Coco Chanelen esanetan, Balenciaga zen egiazko couturier bakarra; hain zuzen ere, garaikideak ez bezala, jantzi bat diseinatu, ebaki eta hasieratik bukaerara josteko gauza zelako. Christian Dior diseinatzaileak «gu guztion maisu» izendatzen zuen, eta Hubert de Givenchy jostunak «goi-mailako joskintzaren arkitekto» deitzen du oraindik. Balenciagaren legatua aurrean dugula, zalantza-izpirik gabe baiezta dezakegu hitz horiek lehen aldiz esan zirenean bezainbesteko indarra dutela egun ere.

Page 8: PD BILDUMA III - cristobalbalenciagamuseoa.com · pieza, moda-sortzaile handiak Balenciaga etxean egindako lana islatzen duten pelikula hautatu batzuk, eta zenbait pieza gogoangarriren

Aldi honetako pieza gogoangarriak: Zeta basatiz egindako koktel-soinekoa, hondo zuriaren gainean tonu berdeetako lore-estanpatua duena. EISA Madril, 1961. (10) Argazkia Soinekoaren aurrealdean, gerriko ebakidura gailentzen da, zuzena aurrealdean eta makurra bi aldeetan. Atzealdean, bolumen handiko drapeatu bat du, soinekoaren protagonismoa hartzen duena. Balenciagak moda historikotik hartutako hainbat elementutara jotzen zuen bizkarraldean horrelako efektuak lortzeko. Kasu honetan, bizkarraldeko drapeatuak robe à la française edo txabusinaren tolesak ekartzen dizkigu gogora; XVIII. mendean Europako modan nagusitu zen soinekoarenak, alegia. Eguneko beroki zuzena, rayonezko zirrikitun laranjaz egina, eskote biribildua eta lepo itsatsia dituena. EISA Madril, 1964. (11) Argazkia Botoi-ilara bikoitzeko aurrealdeko itxitura eta bularreko ebakidura garbia dira berokiaren bereizgarri nagusiak. Bertikalki erortzen diren aurrealdeko josturek ezkutatu egiten dituzte poltsikoak, Balenciagaren berokietan ohikoa zen bezala. Bi botoiz lotutako gerriko-erdi bat du atzean, bizkarraldea biltzen duena, eta beste ebakera bat, beheko aldean. Mahuka, moda-sortzailearen benetako obsesioa, itsatsia da eta doitasun zorrotzez ebakia dago, erabiltzaileak mugimendu-askatasun osoa izan dezan. Mahuka itsatsia eta kimono-mahuka ziren ohikoenak Balenciagak diseinatutako berokietan. Kimono-mahukak besoaren formara egokitzearren, triangelu-formako pieza bat txertatzen zuen besapearen altueran. Artilezko kapa horia, zerrenda-lepoa eta aurrealdea nahiz bizkarraldea zeharkatzen dituen kanezua dituena. BALENCIAGA Paris, 1967. (12) Argazkia Modelo hau Balenciagak 1967ko abuztuan Parisen aurkeztutako azken bildumakoa da, eta ezin hobeto islatzen du moda-sortzailearen diseinuek zer-nolako kalitate arkitektonikoa erdietsi zuten haren ibilbide profesionalaren azken urteetan. Kapa itxia da, irekidurarik gabea: besoak zuzen eraman behar dira jantziaren barruan. Lepoaren parean eta kanezuaren ebakiduran jarritako bi botoiren bidez ixten da. Hasiera batean, koadro eskoziarretako emakume-janzki batekin eramateko sortu zen. Balenciagak oso gogoko zituen kapak eta kapa motzak, eta diseinuen fisionomia eraldatzeko baliatzen zituen.

Page 9: PD BILDUMA III - cristobalbalenciagamuseoa.com · pieza, moda-sortzaile handiak Balenciaga etxean egindako lana islatzen duten pelikula hautatu batzuk, eta zenbait pieza gogoangarriren

Erakusketa hau apirilaren 26an irekiko da, eta 2014ko udaberrian berrituko da Fundazioaren funtsekin. Museoa eta bilduma Museo hau Cristóbal Balenciaga Fundazioaren ekimenez sortua da, eta hauxe du helburu: Getariako moda-sortzaile bikainak eta haren obrak izandako garrantzia ikusaraztea, hedatzea eta sustatzea. Izan ere, Balenciaga nazioarteko erreferentea izan zen XX. mendearen bigarren erdian; sorkuntza artistikoan oro har, eta modan eta goi-mailako joskintzan, bereziki. 2011ko ekainaren 7an inauguratu zen Museoa. Cristóbal Balenciaga Fundazioaren esku dagoen bilduma paregabea da. Oso zabala izateaz gainera –1.300 pieza baino gehiago ditu, eta kopurua handituz doa egunetik egunera–, aniztasun formal eta kronologiko handiko sorkariak ditu; moda-sortzaile gipuzkoarraren aurrenekoetako eta azkenetako modeloak, besteak beste. Horiek horrela, maila goreneko bilduma da Fundazioarena, oparoa eta koherentea. Informazio gehiagorako: Zuriñe Abasolo [email protected] Tel. 664512483 / 943 004 777

FUNDACIÓN CRISTÓBAL BALENCIAGA FUNDAZIOA

Erakunde babesleak

Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia Getariako Udala