prentsa!txostena!,!dossier!de!prensa! langile!borroka!gara!! · maiatzak!29osteguna(...

4
Prentsa Txostena Dossier de Prensa Langile borroka gara! Langile borrokari buruzko II. Jardunaldiak Ezkerraldean Maiatzaren 17tik 31ra bitartean Txirbilenea Kulturgunea (Txabarri 6, Sestao) Langile borrokak eraiki du Ezkerraldea. Egun ezagutzen eta bizitzen dugun esparru geografiko, sozial, kultural, ekonomiko... honek urteetan zehar langileok burutu izan ditugun jarduera eta borrokak ditu oinarrian. Eta langileak ere izango gara etorkizuneko Ezkerraldearen motore ere. Iazko jardunaldietan eginiko lehengo hausnarketa kolektiboari zabaldutako bideari heldu nahi diogu beste behin ere, geure oroimen historikoan sakonduz etorkizun bidezkoago bat marraztu asmoz. Lehengo jardunaldietan Labe Garaietako langileek eginiko Burdin Martxa ardatz hartuta murgildu ginen ariketa kolektibo honetan argazki erakusketa baten bidez eta langileen borrokari jarraiki makina bat ikuspegi aztertu genuen: Labe Garaietako emakumeen borroka, AURRERA, La WALCOX eta La NAVAL enpresetako borroka luzeak eta munduan zeharreko langile borrokei ere erreparatu genien, Venezuela eta Argentinako langileen kontrolpeko industriak ezagutuz. (Spot I. Jardunaldiak 2013) EGITARAUA 2014 Maiatzak 17 Larunbata 18:00etan Erakusketaren inaugurazioa: EXPO “Paisaia Industriala” Adrian Cortadi Erakusketa honetan pintura errepresentazioaren bitartez industria osteko paisaia dokumentatu eta arakatu nahi duen egitasmo piktorikoa aurkezten digu margolariak. Pintura garaikidearen eremu tematiko berri modura, Cortadik Sestaoko industria osteko paisaia margozten du, margolari esploratzailearen jarrerari helduta. Arte lan hauen bitartez, artistak paisaia honekin lotutako arketipoei zuzendutako begirada berriak bilatu eta topatu, desagertu aurretik gure iragan industrialaren aztarnak harrapatu, historiak, hiri kondairak, bertako jendearekin lotutako oroimen eta emozioak entzun, bizi, bildu eta topatu nahi ditu. Egitasmo honek bere ingurunearekiko, Sestaorekiko konpromisoa bilatu nahi du. Bortizki eraldatzen ari den ingurunea margoztu eta margoztutakoaz hausnarketa sustatu.

Upload: others

Post on 20-Feb-2020

0 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Prentsa!Txostena!,!Dossier!de!Prensa! Langile!borroka!gara!! · Maiatzak!29osteguna( 19:00(etanHitzaldiak:“El!circuito!detrabajo!desde!la!perspectiva!de!la!economía!feminista”

 

Prentsa  Txostena  -­‐  Dossier  de  Prensa  

Langile  borroka  gara!  Langile  borrokari  buruzko  II.  Jardunaldiak  Ezkerraldean  

Maiatzaren  17tik  31ra  bitartean  -­‐  Txirbilenea  Kulturgunea  (Txabarri  6,  Sestao)  

Langile   borrokak   eraiki   du   Ezkerraldea.   Egun   ezagutzen   eta   bizitzen   dugun   esparru   geografiko,   sozial,  kultural,   ekonomiko...   honek   urteetan   zehar   langileok   burutu   izan   ditugun   jarduera   eta   borrokak   ditu  oinarrian.   Eta   langileak   ere   izango   gara   etorkizuneko   Ezkerraldearen   motore   ere.   Iazko   jardunaldietan  eginiko   lehengo   hausnarketa   kolektiboari   zabaldutako   bideari   heldu   nahi   diogu   beste   behin   ere,   geure  oroimen  historikoan  sakonduz  etorkizun  bidezkoago  bat  marraztu  asmoz.    

Lehengo   jardunaldietan   Labe  Garaietako   langileek   eginiko  Burdin  Martxa   ardatz   hartuta  murgildu   ginen  ariketa   kolektibo   honetan   argazki   erakusketa   baten   bidez   eta   langileen   borrokari   jarraiki   makina   bat  ikuspegi   aztertu   genuen:   Labe   Garaietako   emakumeen   borroka,   AURRERA,   La   WALCOX   eta   La   NAVAL  enpresetako  borroka  luzeak  eta  munduan  zeharreko  langile  borrokei  ere  erreparatu  genien,  Venezuela  eta  Argentinako  langileen  kontrolpeko  industriak  ezagutuz.    (Spot  I.  Jardunaldiak  2013)  

EGITARAUA  -­‐  2014  

Maiatzak  17  Larunbata  18:00etan  -­‐  Erakusketaren  inaugurazioa:  EXPO  “Paisaia  Industriala”  -­‐  Adrian  Cortadi    

Erakusketa   honetan   pintura   errepresentazioaren  bitartez   industria   osteko   paisaia   dokumentatu   eta  arakatu   nahi   duen   egitasmo   piktorikoa   aurkezten  digu   margolariak.   Pintura   garaikidearen   eremu  tematiko  berri  modura,  Cortadik  Sestaoko  industria  osteko   paisaia   margozten   du,   margolari  esploratzailearen  jarrerari  helduta.    

Arte   lan   hauen   bitartez,   artistak   paisaia   honekin  lotutako   arketipoei   zuzendutako   begirada   berriak  bilatu   eta   topatu,   desagertu   aurretik   gure   iragan  industrialaren   aztarnak   harrapatu,   historiak,   hiri  kondairak,   bertako   jendearekin   lotutako   oroimen  eta  emozioak  entzun,  bizi,  bildu  eta  topatu  nahi  ditu.  

Egitasmo   honek   bere   ingurunearekiko,  Sestaorekiko   konpromisoa   bilatu   nahi   du.   Bortizki  

eraldatzen  ari  den  ingurunea  margoztu  eta  margoztutakoaz  hausnarketa  sustatu.      

 

Page 2: Prentsa!Txostena!,!Dossier!de!Prensa! Langile!borroka!gara!! · Maiatzak!29osteguna( 19:00(etanHitzaldiak:“El!circuito!detrabajo!desde!la!perspectiva!de!la!economía!feminista”

Adrian  Cortadi  2011an  EHUn  Arte  Ederretan   lizentziatu  zen.   “Pintores  pensionados  del  Palacio  Quintanar”   (Segovia)  eta   Fundación   Mondariz-­‐Balnearioeko   bekak   jaso   ditu.Ikas-­‐Art   08   en   parte   hartzen   du(I   Unibertsitate   Arteko  Nazioarteko  Erakusketa),  baita  Getxoarte  09  (Salón  de  las  Artes  Emergentes)  eta  Metropólis  VII,  Plastika  Industriala  eta  Urbanoa   eta   Guggenheim   Bilbaoko   "Zure   museo   propioa"   garatu   Inmaculada   Jiménezen   proposamenarentzako  “Bedscapes”   egitasmoa   .   Karrerako   azken   urtea   Accademia   di   Belli   Arti   di   Palermon   (Italia)   burutu   zuen   Erasmus  bekaren   baitan..   2011an   bere   lehendabiziko   erakusketa   indibiduala   burutu   zuen   "Sestao:   puro   y   duro".   Ikasketetan  sakontzen   jarraitu  du  Cortadik  eta  gaur  egun  Sestaon  garatzen  duen  jarduera  piktorikoa,  gauzatzen  ari  den   industria  osteko  paisaietan  oinarritutako  Doktoretza  Tesi  lanekin  osagarritzen  du.    

 

19:00etan  -­‐  “Euskal  Herriko  meatzaritzaren  historia”  -­‐  Alfonso  Calvo  (Museo  de  la  Minería)+  Periko  Solabarria  (langileen  eskubideen  aldeko  aktibista)  Gure  eskualdean  garatu  zen  langile  mugimendua  oso  lotua  egon   izan   da   meategietan   hasitako   langile  antolakuntzarekin,   izan   ere   bertan   sortu   baitziren  zonaldeko   lehengo   langile   borrokak.  Meategietan   errotuta  zegoen   esplotazioak,   greba,   protesta   eta   bestelako  langileen   erantzunak   sortarazi   zituen   eta   berauei  erreparatuz   ,   gure   egungo   borroken   oinarri   izan   ziren  milaka   langileen   borrokaldi   lats   eta   luzeak   omendu   nahi  ditugu.    

20:30etan  –  “Periko  Festa”  (pintxoak  +  musika  +  sorpresak)  

 

Maiatzak  22  osteguna  19:00  etan.-­‐  “Europari  Ez”  hizlaria:  -­‐Iñaki  Gil  de  San  Vicente.  

Europako   Parlamentuko   haustekundeetan   murgilduta   gaudela,   langilegoak  bozka   deialdi   honetan   jokoan   daukaguna   aztertuko   du   Gilek   eta  makina   bat  zalantza   argitzen   ahaleginduko   gara:   Herri   eta   klase   mailan   zerbait  erabakitzeko  daukagu  deialdi  honetan?  Abstentzioa  aukera  egokia  al  da?    

Iñaki   Gil   de   San   Vicente   (Ulia,   Donostia,   1952ko   irailaren   18a   )   euskal   irakasle   eta  pentsalari  marxista  da,  ezker  abertzalean  egindako  aktibismoagatik  ezaguna.  

 

Maiatzak  23  Ostirala  19:00  -­‐etan  aurkezpena:  “La  doctrina  del  shock:  el  caso  de  Grecia”  Anelindane  +  “Brigadistak,  14”  Komite  Internazionalistak  Komite  Internazionalistak  udan  burutuko  dituen  brigaden  (Kurdistan,  sahara,  Palestina,  Alemania,  Venezuela)  berri  ematera  datoz  gurera  eta  Aste   Santuan   zehar   Kurdistanen,   Palestinan   eta   Grezian   eginiko  brigaden   gaineko   informazioa   eskaintzera   ere.   Jorratzen   dituzten  brigada  ereduak  aurkeztuko  dituzte.  KI   herrien,   elkarte   eta   pertsonen   artean   elkartasun   harremanak   taxutuz  elkartasun  politikoa  sustatzen  duen  antolakundea  dugu.  Bere  oinarrian  sistema  neoliberalaren   kontrako   borroka   kokatzen   du,   ikuspegi   antikapitalista   eta  antiinperialista  batetik.    

 

 

Page 3: Prentsa!Txostena!,!Dossier!de!Prensa! Langile!borroka!gara!! · Maiatzak!29osteguna( 19:00(etanHitzaldiak:“El!circuito!detrabajo!desde!la!perspectiva!de!la!economía!feminista”

Maiatzak  29  osteguna  19:00  etan  Hitzaldiak:  “El  circuito  de  trabajo  desde  la  perspectiva  de  la  economía  feminista”  -­‐  Zaloa  Perez,  REAS  Euskadi  Sistema   ekonomiko   kapitalistak   merkatua   eta   irabaziak,   pertsonen   bizitza,  haien   ongizate   eta   bere   beharrizanen   asetzearen   gainetik   kokatzen   du.  Horrexegatik   merkatuaren   baitan   kokatzen   diren   jarduerei   balore   sozial  handiagoa  aitortzen  die.  Gainera  bizitzaren  iraunkortasuna  baimentzen  duten  prozesuekiko  guztiz  independente  aurkezten  zaigu.  Hitzaldi   honetan   era   laburrean   ekonomia   feministaren   ikuspegitik  ekoizpenaren  eta  lan  zirkuituaren  azterketa  jorratu  nahi  dugu.  Baita  ekonomia  feminista   eta   solidariak   mahai   gainean   jartzen   dituzten   alternatibak   ere,  zeintzuk  ekonomiaren  erdialdean  pertsonak,   giza  harremanak  eta  oinarrizko  beharrak  asetzea  kokatzen  dituzten.  

Zaloa   Pérez   REAS   (Red   de   economía   alternativa   y   Solidaria)   Euskadiko   Ikerketa   eta   Sentsibilizazio   arloetan   dihardu  teknikari  gisa.  Bertan  Euskadiko  60  entitate  eta  enpresa  garatzen  dute  beren  jarduera  ekonomikoa.  Egun  REAS  Euskadik  EHU  rekin  batera  egitasmo  batean  parte  hartzen  du  bizitzaren  iraunkortasunaren  gaineko  paradigmaren  gainean  eta  ekonomia  feminista  eta  solidarioaren  arteko  loturak  aztertzen  dituen  -­‐eKoSolFem-­‐  taldearen  bitartez.  

“Europar  kapitalismoaren  garapena”  –  Iker  Arostegi,  Elkartzen  

Sistemari   berezkoak   zaizkion   krisialdiak   metatuz   doaz  kapitalismoaren   baitan   eta   sistemak   bereak   egoera   berrietara  egokitzeko   moduak   topatu   behar   ditu,   krisialdiak   historikoak  direnean   ordenamendu   berrietara   urratsa   emanez,   soilik   neurri  sozioekonomiko,   politiko   eta   militar   gogorren   bitartez   ebatzi  daitezkeenean.   "Europako   eraikuntza"   ospetsua,   Europako  kapitalen   kontzentrazio   eta   zentralizazio   dinamikak   sustatzen   ari  den   esplotazio   prozesu   baten   batuketa   baino   ez   da.   Orainaren  azterketa   osatua   egiteak   iraganeko   esperientzien   baitan   eraikia  egoteak   eskatzen   duenez,   Europan   kapitalismoak   gaur   egun   arte  izan   duen   garapenaren   gaineko   zertzelada   batzuk   aurkeztuko  ditugu.  Eskubide  sozialen  aldeko  mugimendu  soziala  da  Elkartzen  eta  2000.  urtean  sortu  zen  Euskal  Herrian.  Hutsetik  ez  zen  sortu.   Aurretik,   1996ko  abenduan,  Gutun   Sozial   bat   lortzea  helburua   zuen  Herri   Ekimen  Legegilea  martxan   jarri   zen.  Ekimen   honen   inguruan   ibilitako   hainbat   pertsona   eta   plataforma   erabaki   genuen   borroka   honekin   jarraitzea   eta  honela   Elkartzen   Plataforma   sortu   zen.   Bertan   parte   hartzen   dute   herriko   plataforma   ezberdinak   (eskubide   sozialen  aldekoak,   etxebizitzaren   aldekoak,   prekaritatearen   aurkakoak,   etabar)   baita   pertsona   indibidualak   ere   (langabetuak,  sindikatu  ezberdinetako  kideak,  etabar).  

 

Maiatzak  30  ostirala  19:00etan  -­‐Hitzaldia:  “3  de  marzo:  lucha,  represión,  impunidad”  Andoni  Txasko,  Martxoak  3  Elkartea  

Botereak  betidanik  izan  du  langilegoaren  antolakuntza  eta  borrokaren  kontrako   joera.   Langileen   interesen   aldeko   borroka   guztiak   bortizki  zapalduak   izan   dira   historikoki   eta   Gasteizen   lekukotasun   ezaguna  dugu.    1976ko martxoaren 3an Euskal Herriko hiriburuetariko batean, Gasteizen, langileriak inoiz jasan duen erasorik latzena jasan zuen. Greban zeuden langile batzuk eliza batean bildu ziren, orduan, espainiar polizia armatuak eliza gaseztatu zuen jendea irtenarazteko asmoz eta orduan, tiroka hasi ziren. Ondorioz, bost langile hil zituzten eta ehundik gora zauritu egon ziren.

Page 4: Prentsa!Txostena!,!Dossier!de!Prensa! Langile!borroka!gara!! · Maiatzak!29osteguna( 19:00(etanHitzaldiak:“El!circuito!detrabajo!desde!la!perspectiva!de!la!economía!feminista”

Maiatzak  31  Larunbata    17:30  etan–  Liburu  azoka:  Langile  borrokei  buruzko  liburuen  aurkezpenak:  

− Liburuak - Elkartzen

− “Vivir o morir baja las chimeneas” - Meatzalde Bizirik Ekologista Taldea

− “En nombre de tus sueños” (Argentina) - Danilo Albin

− Otros

 

19:00  etan–  “Langile  migrazioak  atzo  eta  gaur”  SOS  Racismo  Industrializazio   garaian   espainiar   estatuko   toki   ugaritatik   bertako  fabriketara   etorritako   herritarrekin   batera   eraiki   dugu   azken  hamarkadetan   gure   ingurune   anitza.   Beraiek   gabe,   ezer   ez   litzateke  berdina   izango.   Industrietako   nagusien   ikuspegitik   lan   indarra   merkea  baino   ez   ziren   pertsona   horiek.   kamiseta   eta   prakak   baino   askozaz   ere  gauza   gehiago   ekatzen   zuten   haien   maletetan   gordeak:   mundua  aztertzeko   ikuskera   desberdinak,   hizkuntzak,   historiak,   paisaiak,  oroimenak...   Orduko   migrazio   mugimenduek   eta   gaur   egungoak  alderatzeko  proposamena  luzatuko  digute  SOS  Arrazakeriako  lagunek.    SOS  Arrazakeria   eskubide   berdintasunaren   aldeko   giza  mugimendu   bat   da,   egitura  asanblarioa   daukana,   independientea   eta   etnia-­‐anitza.   Arrazakeria   eta   xenofobiaren   aurka   era   aktibo   batean   egin   nahi  duen  edozein  pertsonak  parte  har  dezake.  

 21:00  etan-­‐  Txupe-­‐triki-­‐poteo  (Txabarri)  

   

ANTOLAKUNTZA:  txirbilenea  kulturgunea                  www.txirbilenea.org  

 

LAGUNTZAILEAK:  Herri  Kolore  +  Komite  Internazionalistak  +  REAS  Euskadi  +  Museo  Minero  del  País  Vasco  +    Martzoak  3  Elkartea  +  Elkartzen  +  SOS  Racismo  +  Meatzaldea  bizirik  

 

KONTAKTUA  –  ELKARRIZKETAK*  

E-­‐mail:  [email protected]  

Euskera:  687.43.20.65  (Idoia)  

Castellano:  660.93.54.19  (Isabel)  

*Eskatzekotan,  jardunaldietan  parte  hartuko  duten  eragile  eta  pertsonekin  ere  elkarrizketak  lotzeko  aukera  izango  genuke.