pello zabalarekin fenologia saioa arantzazun
DESCRIPTION
Pello Zabalaren eskutik emango da datorren hilak 18, larunbata, fenologia saio berezia. Naturaren behaketa eta interpretazioa izango dira jardunaldi honen ardatz nagusia, udaberri honetako aldaketa fenologikoetan oinarrituta. Goizeko 10:30tan emango zaio hasiera Arantzazu Parketxean eta Arantzazuko inguruetan emango dira azalpen guztiak. Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko zuhaitz eta landareen gaineko ezagutza sakontzeko aukera paregabea da, naturalista eta meteorologo frantziskotarrak ezagutza-maitasuna-zaintza kontzeptuaz gain, zientzia honen sekretu guztiak azalduko baitizkigu. Erreserbak: [email protected] eta 943782894TRANSCRIPT
Aizkorri-Aratz Natur Parkea
ARANTZAZU PARKETXEA
Ekintzaren deskribapena:
Klimak eta urtaroen urtetik urterako gorabeherek izaki bizidunetan duten eragina da fenologia. Bere bidez naturaren ezagutza bultzatu nahi da. Arantzazuko ibilbidean zehar Pello Zabalak, ezagutza-maitasuna-zaintza oinarritzat hartuz urte askoan garatu duen zientzia honen sekretuak azalduko dizkigu. Era berean egunerokotasunean natura ezagutzaren “erabilgarritasuna” azpimarratuko du.
Ordutegia: 10:30 – 13:00
Hizkuntza: Euskara-Gaztelania
Prezioa: Helduek 5€ / haurrek 3€ (5-12 urte tartekoak)
ERRESERBAK
Tlf: 943782894 [email protected]
www.parketxesarea.org www.gipuzkoamendizmendi.net