pello lizarralde
DESCRIPTION
SargoriTRANSCRIPT
SARGORI
PELLO LIZARRALDE
Literatur Solasaldiak
Errenteria, 2014 / 11 / 12
http://liburutegiak.blog.euskadi.net/errenterialiburutegia/
Pello Lizarralde
Zumarragan jaio nintzen 1956an. Herritar gehienek utzi berriak zituzten sega eta aitzurrak. Gure aitak kamioi baten bolantea hartu zuen. Ordu asko eman ditut errepidean eta trenbideetan. Izan
ditut ameskeria batzuk, baina sekula ez idazle profesionala izatekoa.Zeruko Argian eta Argia euskal aldizkarietan eman zidaten idazteko etaikasteko proportzioa eta Ustelan argitaratzekoa. Sei liburu kaleratu ditut(Sargori (1994), Un Ange passe –Isilaldietan– (1998) ipuin-liburuak, barne), eta ez dakit zer esan idatzi dudanaz. Okerrago biziko nintzateke idazteari utzi behar banio, baina oso zaila litzaidake irakurri gabe aurrera egitea.Euskal idazle eta literaturzaleen artean oso jende adeitsua topatu dut, baina konplize gutxi daukat.Idazle naizela entzuten dudanean garai batean baino gutxiago lotsatzen naiz. Idazten jarraitu nahi dut, eta ez daukat presarik".Lizarralde, Pello, "Biografia", in Olaziregi, M.J. (bil.), An Anthology of Basque Short Stories, Center for Basque Studies, University of Nevada, Reno, 2004.
©Estibalitz Ezkerra
Hilargiaren hotzikarak (Ustela, 1978) poema bildumarekin eman zen
ezagutzera Pello Lizarralde. Aipatu lana dugu gipuzkoarraren saio
bakarra poesian, haren ostean narratiba landu baitu batik bat. Bere
narratibaren gainean zera esana du: «Nire liburu guztien atzean irudi
obsesiboak daude. Pare bat liburu bakoitzeko, ez gehiago. Benetan
asaldatzen nauen irudi batek hartzen nauenean, pazientzia handia
izaten dut eta urtetan edukitzen dut» (in Volgako batelariak, 2005eko
apirilaren 6a).
Irakurle gisa, gehienbat XX. mendeko literatura interesatzen zaiola
adierazi du Lizarraldek. «Aspaldiko klasikoenak ere irakurri ditut, baina,
seguru aski, ez behar bezala. Europa Zentraleko, Italiako, Frantziako
eta Estatu Batuetako idazle asko oso gogoko ditut. Hego Amerikatik
iristen dena normalean ez zait interesatzen (berriez ari naiz). Literatura
errealista irakurtzeko joera izan dut beti (errealista zer den argitzea da
kontua). Idazle batzuen izenak kateatuta etortzen zaizkit. Lehenengo
katea: Gogol, Txekhov, Martin Walser, Kafka, Hans Lebert, Thomas
Bernhard, Peter Handke. Bigarrena: Sherwood Anderson, Faulkner,
Nathanael West, Scott Fitzgerald, Hemingway, Jim Thompson, Patricia
Highsmith, Raymond Carver, Bobbie Ann Mason, Cormac McCarthy.
Katea bati lotu gabeak: Proust, Rilke, Char, Ponge, Camus, Joan
Ferrater, Cortázar, Pavese, Natalia Ginzburg, Sciascia, Vittorini, Celati,
Ignacio Aldecoa, Juan Benet, Luis Mateo Díez, Emmanuel Bove,
Modiano, Ernaux, Krystof... Bizirik daudenen artean, puskaz gainera,
gehien gustatzen eta interesatzen zaidan idazlea Cormac McCarthy
da. Dena den, batzuetan zaila zait soilik literaturaz mintzatzea,
arrakaletatik filmeak eta kantak ateratzen baitzaizkit».
1984an agerturiko E pericoloso sporgersi. Zuri beltzean (Lur) nobelak
eman zion hasiera Lizarraldek prosalari gisa landutako ibilbideari.
Kooperatiba batean lanean diharduen teknikari bat dugu obra
horretako protagonista. Itxura batean gizon arras grisa dela ematen
badu ere, kontakizunak aurrera joan ahala ohartuko gara hiltzaile bat
daramala bere barruan. E pericoloso sporgersi. Zuri beltzean lanaren
ondotik beste bi nobela argitaratu zituen Lizarraldek: Hatza mapa
gainean (Pamiela, 1988) eta Larrepetit (Erein, 2002). Azken horrekin
Euskadi Literatura saria jaso zuen, 2003an.
Amaiera bako ihes baten berri ematen digu Hatza mapa gainean-ek
Istorioko protagonistak, Max eta Beatriz, Beltza izeneko pertsonaia bat
dute haiei segika, eta ahalegin oro egingo dute hura gainetik kentzeko.
Ihesa bat dago Larrepetit nobelaren oinarrian ere. Harkaitz Canok
ondokoa idatzi du obra horren inguruan: «Gesualdo Bufalinok bi
eratako idazleak bereizten zituen: esku ahurra ireki eta bertan erortzen
den guztia pilatuz idazten dutenak batetik, eta esku ahurrari buelta
eman eta eskura erortzen zaion guztiari irrist egiten utzi ondoren, esku
gainean geratzen den apur hori beste guztia biltzeko gaitasun
atzemangaitza duten maluta gutxi batzuk baino ez erabiliz idazten
dutenak. Sedimentazioa da lehen idazle motaren lanerako moldea,
orori irrist egiten utzi eta esentzia harrapatzen saiatzea, bigarrenarena.
Raymond Carver edo Natalia Ginzburg bezala, Pello Lizarralde ere,
bigarren multzoko idazlea delakoan nago. Denbora ematen dio liburu
bakoitzari. Baita esaldi bakoitzari ere.
»Ez dira mardulak bere obrak, mardula izatea balore den garaiotan. Ez
dago akzio handirik bere narrazioetan, akzioa bertute den garaiotan.
Larrepetit da bere azken eleberria, eta hitz bat bera ere soberan ez
duen liburu arraro horietakoa da. Ihes bat kontatzen du, informazio
asko ezkutatuz, gutxirekin asko sujerituz. Irakurtzeko baino areago,
irakurlearen begiak lerroetan barna irrista daitezen prestatuta dago
esaldi bakoitza. Bitartekoen ekonomia aipatu ohi da sarri literaturan:
hitz gutxirekin asko esatea. Kontua da, benetan zaila dena, aukeraketa
horretan maluta esentzialak hautatu eta beste guztia baztertzea dela.
Sarritan, bere liburuak irakurterrazak direla-eta harrotzen den idazle
askok ez du hautaketa horretan asmatzen, maluta esentzialak baztertu
eta axalkeriak soilik kontatzen dizkigu. Ez da hori Pello Lizarralderen
kasua. Une bakoitzeko egoeraz jabetu gaitezen beharrezkoak diren
mugimendu, begiraden norabide, usain eta argi tonuak emanak
zaizkigu. Protagonisten arnasa sentitzen dugu: aire korronteak,
egurrezko zoruaren zarata, ateen azpietako argi-lerroa, belarraren
usaina. Guztia dago gure zentzu lokartuak atezuan mantentzen dituen
estridentziarik gabeko mihise eder baten zerbitzura» (Cano, Harkaitz.
"Larrepetit", El Correo, 2002-06-26).
Bestetik, bi narrazio bilduma argitaratuak ditu Lizarraldek: Sargori
(Pamiela, 1994) eta Un ange passe –Isilaldietan– (Erein, 1998). Sargori
lanean «giro sargoria sapa da irakurleak liburuan sumatuko duen
ezaugarririk behinena, eta giro horren pean desarroilatzen dira
kontakizunak. Irudi batetik sortuak dira: izan daiteke karretera ondoko
taberna batean eserita zegoenean ikusitakotik. Izan ere, karreterak eta
tabernak, liburuan sarri agertzen diren tokiak baitira. Irudi horien
deskribapenak dira, gehienetan, kontakizunak. Salbuespen bi aipatuko
nituzke. Badira bi kontakizun, desarroiloz eta izatez beste neurriak
dituztenak, eta ipuintzat har daitezkeenak. Bata, "bazterretik" izenburua
daramana, mendian agertu den urkatuarena kontatzen duena. Eta
bestea, "azpian" izenburua daramana, haur batzuek elkar maite eta
mendian aparteko tokian dagoen bikoetekiko krueldadea kontatzen
duena, samurtasun handiz kontatu ere. Eta samurtasuna da kontakizun
guztiei dariena, izerdia balitz bezala.
»Besteak, esan bezala, irudi zenbaitzuen deskribapenak dira. Pello
Lizarraldek pertsonaiak ikusten edo imajinatzen ditu, haiengandiko
zerbait egiten zaio deigarri. Izan daiteke ibiltzeko manera. Izan daiteke
ikusten duelako haiengan zerbait gozoa, barnekoa, ahula, emea.
Pertsonaiak ez baitira ohikoak; haurrak, emakumeak, gizonezko
markatuak. Marjinatuak, alegia. Haiei segitzen die kamara batekin
balihoa bezala. Mugimendua dute kontakizunek, haiek irakurriz aditzen
ditugu pertsonaien ahotsak, usaintzen haiek usaintzen dituzten
usainak, ikusten haiek begira ari direna. Zehatza da Pello Lizarralde.
Horixe da haren meritorik handiena» (Juaristi, Felipe. "Samurtasuna",
El Diario Vasco, 1994-09-03).
Un ange passe –Isilaldietan– bildumari dagokionez, «lau narrazio bildu
ditu, eta lauek ezaugarri bera erakusten dute: ikusi egiten dena, entzun
egiten dena, hau da zentzumenez jasotzen dena kontatzen da,
interpretaziorik egin gabe; gertaerak azaltzen dira, baina gertaeren
atzean dagoena jakinarazi gabe. Gauzak horrela, kontakizunek
batzutan hotzak dirudite. Giro honetan, isilaldian gordetzen dena, esan
edo ikusten ez dena misterio handia suertatzen zaio irakurleari eta,
horrenbestean, edozein ekintzaren atzean (denik eta ekintzarik
arruntena ere) zerbait bitxia dagoelako inpresioa uzten dio, zerbait bitxi
eta misteriotsu hori zehazki zer den jakitera inoiz heltzen ez den arren.
Pertsonaiak, bakardade neurrigabe batean galduta bezala, beti
orainaldiaren kateez lotuta daude, ez baitute iraganik ez geroaldirik.
Hauek isilaldien lainopean izkutaturik agertzen dira. Gero eta
nabarmenagoa iruditzen zait Pello Lizarralde gure artean dagoen
idazlerik onenetako bat dela, liburu hau lekuko» (Rojo, Javier.
"Isiltasunen atzean", El Correo, 1998-11-18).
Iragaitzaz (Erein, 2008) izenburua du Lizarralderen azken nobelak.
2006ko urtarrilean egunkarietan azalduriko gertaera bat du ardatz
lanak: kamioi gidari bat hilik aurkitu zuten restop batean, bere
kamioiaren azpian. Bi egun zeramatzan gorpuak han, inor ez zelarik
horretaz ohartu. «Lizarraldek berea duen estiloari helduz, Sargori ipuin
bilduma zein Larrepetit nobela goraipatuetan bezala, ez dago hari
narratibo edo trama literario korapilatsurik. Guztia doa iragaitzaz
aurrera, "nora ezak gidatua dirudien norabidea harturik", eta Martinen
ibilbidea unean uneko ezusteko itxura batera garrantzigabeek
markatuko dute: beste kamioilariekin eginiko bidaia zatiek, autobus-
gidari bilakaturiko lankide ohiarekin izaniko enkontruak, elurra dela-eta
La Nava herritik ezin aterata gelditzeak, hildako kamioilariaren semeari
hildako aitaren kamioiko gauzak itzultzen dizkionekoak, amarekin
telefonoz izaten dituen elkarrizketa behartuek... eta, nola ez, etengabe
esperoan dagoen telefono dei horrek» (Ayerbe, Mikel. "Joan-etorrian",
Berria, 2008-06-08).
Bestetik, itzulpengintzan ere aritua da Lizarralde. Bereak dira Natalia
Ginzburgen Hirira doan bidea (Igela) eta Arratseko ahotsak (Igela),
zein Gianni Celatiren Denak hasperenka (Igela) nobelen euskarapena.
http://www.basqueliterature.com/Katalogoak/egileak/lizarralde
Lanak
POESIA
Hilargiaren hotzikarak - 1978, Ustela
NARRAZIOA
Sargori - 1994, PamielaUn ange passe -isilaldietan - 1998, Erein
NOBELA
E pericoloso sporgersi. Zuri beltzean - 1984, LurHatza mapa gainean - 1988, PamielaLarrepetit - 2002, EreinIragaitzaz -ilunbistan- - 2008, EreinOrbanak - 2012, Erein
http://zubitegia.armiarma.com/?i=93
Sargori
Sargoriaren pisua present dago hamar ipuin
hauetan. Uda garaiko bazkalosteko giro
itogarrian murgilduta daude pertsonaiak,
beraien aisian edo lan orduetan patuak
irekiko dituen zirrikituei erreparatu gabe.
Batzuetan, gertakizunek zauri nimiño bat
eginen dute gogoan; beste batzuetan, aldiz, henotzaren tamaineko
amildegia zabalduko dute, lagun minak baitira sargoria eta tragedia.
Denetan, sapa dagoenean gorputzak jasaten dituen sentsazioak ikusi,
dastatu, usaindu eta ukituko dituzu, irakurle, pertsonaiekin batera;
baina haiengan izkutatzen diren nahi ilunak igarri egin beharko dituzu.
Orduan ezagutuko duzu zure bizitza ere elipsiek betetzen dutela.
Kritikak
Sargori
Asier Sarasua / Eibartik, 2012-04-22
Idazle berezia da Pello Lizarralde (Zumarraga, 1956). Gutxitxo
argitaratzen du. Berezi idazten du. Euskal letretan ahots bakarrez.
Orain gutxi Larrepetit irakurri nion eta orduan ere idatzi nituen hiru
lerro.
Bere idazkera gustatuko zaizu ala ez, baina ezingo duzu esan beste
edozein idazleren tankerakoa denik. Eta niri izugarri gustatzen zait.
Atmosferak sortzeko duen erraztasuna, xehetasunik txikiena ere
adierazteko duen gaitasuna, voyeur ukituarekin…
Sargori ere bide berean sortutako ipuin-bilduma da. Udako giro sapa
horretan gertatzen diren kontakizun xumeak ekarriko dizkigu idazleak.
Hamar ipuin txiki zoragarri, uda garaiko bazkalosteko giro itogarrian
murgilduta daude pertsonaien eskutik. Askotan balirudike ezer
gertatzen ez dela, baina Lizarralde maixu da elipsien bidez istorio
zoragarriak kontatzen; edo kontatu gabe, irakurlearen eskuetan
ezinegon sentsazioa uzten. Izen iradokitzaileak dituzte 10 ipuinok, eta
horien artean benetako perlak aurkituko ditugu, “Barnetik”,
“Bazterretik” edo “Azpian”, adibidez.
Izugarria da Lizarraldek irudiak, egoerak, ezenak… deskribatzeko duen
gaitasuna. Irakurri ahala “ikusi” egiten dituzu gertakizunak. Eta ikusi ez
ezik, usaindu, entzun eta sentitu egiten dituzu Lizarraldek kontatzen
dituenak. Argazkilaria dirudi (edo zinemalaria, beharbada), idazlea
baino gehiago, egoerak azaltzeko duen erraztasun eta gaitasun sutil
eta handi horregatik.
Pello Lizarraldek ez du gehiegi idazten, baina hala ere ulergaitza
egiten zait irakurle askorentzat ezezaguna izatea. Askoz
ezagunagoak diren hainbatek baino leku handiagoa merezi du
zumarragarrak, zalantzarik gabe.
http://kritikak.armiarma.com/?p=5831
Pello Lizarralde ELSN-n
Celati, Gianni (1937-)
Denak hasperenka : haurtzaroko nobela / Gianni Celati ; itzulpena, Pello Lizarralde
(2005)
Desde aquí : (antología del cuento vasco actual) / [selección] Jose Luis Otamendi ; traducción Bego Montorio
(1996)
Ginzburg, Natalia (1916-1991)
Hirira doan bidea / Natalia Ginzburg ; itzulpena, Pello Lizarralde
(2001)
Ginzburg, Natalia (1916-1991)
Arratseko ahotsak / Natalia Ginzburg ; itzulpena, Pello Lizarralde
(2003)
Lizarralde, Pello (1956-)
Un ange passe : isilaldietan : (lau urtaroetatik) / Pello Lizarralde
(1998)
Lizarralde, Pello (1956-)
Larrepetit : hiru izen / Pello Lizarralde (2002)
Lizarralde, Pello (1956-)
Larrepetit : hiru izen / Pello Lizarralde (2003)
Lizarralde, Pello (1956-)
Hilargiaren hotzikarak / Pello Lizarralde (1978)
Lizarralde, Pello (1956-)
E pericoloso sporgersi : zuri-beltzean / Pello Lizarralde
(1984)
Lizarralde, Pello (1956-)
Sargori / Pello Lizarralde (1994)
Lizarralde, Pello (1956-)
Hazta mapa gainean / Pello Lizarralde (1988)
Lizarralde, Pello (1956-)
Un ange passe / Pello Lizarralde ; traducción Mia Rissanen y Joseba Ossa (finés), Edurne Alegría (francés), Pernille Hansen y Juan Mari Mendizabal (danés) ; presentación, Jon Kortazar
(2004)
Lizarralde, Pello (1956-)
Iragaitzaz : ilunbistan / Pello Lizarralde (2008)
Lizarralde, Pello (1956-)
Orbanak / Pello Lizarralde (2012)
Lizarralde, Pello (1956-)
E pericoloso sporgersi zuri-beltzean / Pello Lizarralde
(1984)
Lizarralde, Pello (1956-)
Hatza mapa gainean / Pello Lizarralde ; azala, José Ramón Marcos
(1988)
Lizarralde, Pello (1956-)
Sargori / Pello Lizarralde (2001)
Modiano, Patrick (1945-)
Udaberri alua / Patrick Modiano ; itzulpena, Pello Lizarralde
(2008)
Loturak
http://goierri.hitza.info/2012/05/16/pellolizarralde%C2%ABezdutgustukoletralarrizidatzitakoliteratura%C2%BB/
http://www.argia.com/argiaastekaria/1225/pellolizarraldeaskokezkatzennaunarrazioarenerritmoarenproblemak/inprimatu
http://www.uberan.org/?gatzetangordeak/elkarrizketak/item/pellolizarralderielkarrizketa
http://bsarasola.wordpress.com/
http://www.berria.eus/paperekoa/1483/038/001/20120619/nik_ez_dakit_basoa_azkar_zeharkatzen.htm
http://basquepoetry.net/?i=poemak&b=1069
http://zubitegia.armiarma.com/
http://www.basqueliterature.com/Katalogoak/egileak/lizarralde