patata operazioa irurtzunen san martinfestek

16
SAKANAKO ASTEKARIA • 2015eko azaroak 6, ostirala • 2. aroa • 529. zenbakia Gastronomia, lakuntzarrak elkar ezagutzeko aitzakia >>9 Alex Mariñelarenak motoziklismoari agur >>11 Koldo Arnanz Condestable jauregian >>14 Irurtzunen San Martin festek asteburua eta asteazkena hartuko dute. Gaur eta bihar, musika nagusi izanen da; etzi, artisautza Patata Operazioa igandean, Urdiain eta Satrustegi artean Sakanerria >> 6 Sakanerria >> 6 SPE aurrera eramateko gobernuari inplikazioa eskatu diote alkateek Baldintzen eta ekono- mia baliabideen ingu- ruan adosteko bildu nahi dute >>3 Euskaldunen errolda eginen du Altsasuko Udalak Hala nahi dutenek udalarekin harrema- nak euskaraz izateko aukera izanen dute >>9 Txakurren pozoitzeengatik gizon bat atxilotu dute Huellas de Altsasuk lasaitasunerako deia egin du >>8 >>6-7 Arkeologoen arrastoa >>5 Prestakuntza Handiko Trenaren tramitazioa abian

Upload: others

Post on 30-Jun-2022

0 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Patata Operazioa Irurtzunen San Martinfestek

SAKANAKO ASTEKARIA • 2015eko azaroak 6, ostirala • 2. aroa • 529. zenbakia

Gastronomia,lakuntzarrak elkarezagutzeko aitzakia >>9

Alex Mariñelarenakmotoziklismoari agur >>11

Koldo ArnanzCondestablejauregian >>14

Irurtzunen San Martin festekasteburua eta asteazkena hartukodute. Gaur eta bihar, musika nagusiizanen da; etzi, artisautza

Patata Operazioaigandean, Urdiaineta Satrustegiartean Sakanerria >> 6Sakanerria >> 6

SPE aurreraeramatekogobernuariinplikazioaeskatu diotealkateekBaldintzen eta ekono-mia baliabideen ingu-ruan adosteko bildunahi dute >>3

Euskaldunenerrolda eginendu AltsasukoUdalakHala nahi dutenekudalarekin harrema-nak euskaraz izatekoaukera izanen dute

>>9

Txakurrenpozoitzeengatikgizon batatxilotu duteHuellas de Altsasuklasaitasunerako deiaegin du >>8>>6-7

Arkeologoen arrastoa

>>5

Prestakuntza HandikoTrenaren tramitazioa abian

Page 2: Patata Operazioa Irurtzunen San Martinfestek

MusikaAlerta Gorria, Pornox eta DJ Bull.Azaroaren 6an, ostiralean, 23:00etanIrurtzungo Larrazpi gazte elkartean.

Transistores 50. Azaroaren 6an,ostiralean, 23:00etan AltsasukoArkangoa tabernan.

Melech Mechaya. Azaroaren 7an,larunbatean, 20:00etan Irurtzungokultur etxean.

V. Larrazpitek. Azaroaren 7an,larunbatean, 22:30ean IrurtzungoLarrazpi gazte elkartean.

AntzerkiaNómadas. Azaroaren 7an, larunbatean,19:00etan Etxarri Aranazko kulturetxean. La llave maestra.

Bancarrota. Azaroaren 7an, larunbatean,20:00etan Altsasuko Iortia kulturgunean. Acrónima producciones.

Verne txikia. Azaroaren 8an,domekan, 17:00etan Altsasuko Iortiakultur gunean. Irú teatro.

Nómadas. Azaroaren 8an, domekan,17:00etan Olatzagutiko kultur etxean.La llave maestra.

ZinemaPride. Azaroaren 6an, ostiralean,21:45ean eta azaroaren 8an, domekan,20:00etan Altsasuko Iortia kulturgunean.

Un día perfecto. Azaroaren 6an,ostiralean, 22:00etan eta azaroaren8an, domekan, 20:10ean AltsasukoIortia kultur gunean.

Film laburrak II. Gozamenez lehiaketako lanak.Azaroaren 11n, asteazkenean,19:00etan Altsasuko Iortia kulturgunean. Gozamenez.

Zinegoak jaialdiko lanak. Azaroaren12n, ostegunean, 19:00etan AltsasukoIortia kultur gunean. Gozamenez.

Mendi irteerakIrati-Okabe. Azaroaren 8an, domekan,goizez. Altsasuko Mendigoizaleak.

Bizikleta irteerak El Barranco, Logroñon. Azaroaren8an, domekan, 7:30ean AltsasukoBarranka txirrindulari taldeko mendi

bizikleta taldearen bajeratik.

ErakusketakIV. Arte Azoka. Azaroaren 8ra arte,astegunetan, 18:30etik 21:00etara etadomeketan 19:00etatik 21:00etaraAltsasuko Iortia kultur gunean.ARTebide.

Betiko zein gaurko joste lanak II.Azaroaren 9tik abenduaren 6ra arte,18:30etik 21:00etara eta domeketan19:00etatik 21:00etara Altsasuko Iortiakultur gunean. Maribel Mazkiaran.

XXX. Altsasuko ferietako rallykoargazkiak. Altsasuko DendarienElkarteko denden erakusleihoetan.

Hitzaldiak Adinduen sindromeak. Azaroaren10ean, asteartean, 18:00etanAltsasuko jubilatu elkartean. Hizlaria,Paola Roa-Granthon, mediku geriatra.Josefina Arregi klinika.

ArgazkilaritzaXXX. Altsasuko ferietako rallykolanen proiekzioa. Azaroaren 7an,larunbatean, 19:30ean Altsasuko Iortiakultur gunean.

Tailerrak10 ordu sexuaz. Azaroaren 9an,astelehenean, 17:30ean AltsasukoIntxostiapunta gazte gunean.Gozamenez.

Bestelakoak Haurren jolas eguna. Azaroaren 7an,larunbatean, 16:00etatik aurreraEtxarrengo frontoian.

Patata operazioa. Azaroaren 8an,igandean, 9:15etatik aurrera UrdiaindikSatrustegira. Alegria de Iruña peña.

Lakuntzako II. GastronomiaTopaketa. Maroko. Azaroaren 8an,igandean, 18:30ean Lakuntzako Pertzaelkartean. Txingurriye. Ikus 9. orria.

Deialdiak Koldo Martinez, Unai Hualde etaJavier Ollo. Azaroaren 6an, ostiralean,19:30ean Altsasuko Gure Etxeaeraikinean. Geroa Bai.

Euskal Presoak Euskal Herrira!Azaroaren 6an, ostiralean, 20:00etanLakuntzako, Arbizuko eta EtxarriAranazko plazetan, elkarretaratzeak.

Indarkeria matxisten kontra.Azaroaren 7an, larunbatean, 12:00etanAltsasuko Iortia kultur gune parean.Altsasuko Udala.

Euskal Presoak Euskal Herrira!Azaroaren 8an, domekan, 20:00etanAltsasuko plazan, elkarretaratzea.

Guaixe • 2015eko azaroaren 6a2

Argazkiak emateko lekuak: • Altsasu: Foru Plaza 23-1 • [email protected] • Ordainketa, Guaixeren bulegoan edo ondoko kontu zenbakian egin daiteke:

3035 0018 47 0181012564 ZORION agurrakEta orain... 4 euro argazkia eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen opari-papera doan! Bazkideek 3,50 euro!ARGAZKIAK ASTEBETE LEHENAGO EKARRI, TOKIRIK GABE GELDITUKO ZARA BESTELA!

Iraia VinagreMuñoa Zeinen handia!! 2 urte!! ZORIONAKpotxola!! Me-rienda goxoa prestatuko di-zugu. Muxu asko izeba Ma-rian eta zure lehengusuJose eta Zairaren partez.

HaizeaZORIONAKpolitta. 4 urte!! Horren handia!!Muxu asko eta ondopasa. Olazti eta Etxarri-ko familiaren partetik.

IbaiIbai, zirilo hori!! ZORIONAK

eta ea prestatzen diguzunbazkari bat, e? Jijijiji. Orainbezain gidari ona jarraituizaten eta muxu asko ize-baren partez.

Haizea Nor da sorgintxo hau?ZORIONAKpotxola!!Zure ahizpak, ama etaaitaren partez, milamuxu.

June eta MaddiZORIONAKJune eta ZO-

RIONAKMaddi !! Ongi pasazuen zortzigarren urtebe-tetzean. Belarriko haundikobana eta muxu asko bikote!

Iraia VinagreMuñoaZORIONAKpolitta!!Handitzen handitzen...2 urte!! Mila muxuamona Maria eta osabaEusebioren partez.

azaroak 6-12Sakanan antolatzen diren ekitaldien berri emateko: [email protected]

Joxe BergeraZorionakgure po-teatzaile beteranoari!Haritza eta Gautxorirenpartez.

Bakarra:

Bazkideak:

Bazkideek deskontua

Oskorriren zein kantu gustatzen zaizu?

www.guaixe.eus web orriaren bidez galdera hori egin dugu eta erantzuten dutenen arte-an Oskorriren Mauleren kontzerturako sarrera bikoitza eta poster sinatua zozketatuko da.Horretarako, osteguneko 10:00ak baino lehen eman behar da erantzuna. Guaixe.eus-endagoen albistean sartu eta behean erantzuteko aukera dago.

Page 3: Patata Operazioa Irurtzunen San Martinfestek

Guaixe • 2015eko azaroaren 6a 3

ezkaatza >>

Sakanan adostutako ekintzakaurrera eramateko beharrezkodiren baldintza eta baliabideekonomikoen inguruko gaiakadosteko ibarreko ordezkariekinbildu dadila eskatu diote

Sakanako 2020 Plan Estrategikoa(SPE) ibarreko eragileen babeszabal eta oniritziarekin onartu zen2014ko maiatzean. Plan estrategi-koak lau arlotan aurrera eramanbeharreko ekintzak zehaztu zituen.Haiek aurrera eramateko Nafa-rroako Gobernuaren, Sakanakoeta herrialdeko eragileen artekoelkarlana ezinbestekoa jo zen. Hala,aurtengo ilbeltzaren 13an Nafarro-ako Parlamentuak Sakanan egin-dako lana eta ahalegina aitortuzuen. Eta, aldi berean, NafarroakoGobernuari eskatu zion adostasu-naren bidetik SPE diruz eta gizabaliabideez hornitzeko.

Aurreko legegintzaldian Saka-nako ordezkariak Lourdes Goiko-etxea lehendakari-ordearekin elkar-tu ziren. SPE aurrera eramateko seiurteetan 6 milioi euro jartzeko eska-

tu zioten. Goikoetxeak berak ontzateta beharrezkotzat jo zuen SPE etahura garatzeko Nafarroako Gober-nuaren eta Sakanako Mankomuni-tatearen arteko hitzarmena sina-tzeko prest azaldu zen.

Gobernu aldaketaIbarreko alkate guztiak eta Saka-nako Mankomunitateko presiden-teak Nafarroako agintari berrieiidatzia bidali diete. Han plan estra-tegikoa gauzatzeko baliabidez hor-nitzea eskatu diote. Ekintzak aurre-ra eramateko beharrezko direnbaldintza eta baliabide ekonomiko-en inguruko gaiak adosteko Nafa-rroako Gobernuari Sakanak horre-tarako izendatu dituen ordezkarie-kin bildu dadila eskatu diote ere.Ordezkaritza hori osatzen dute:Aitor Karasatorrek (Mank-eko pre-sidentea), Javier Ollok (Altsasukoalkatea), Jose Julian Garziandiak(enpresen ordezkaria), Joseba Gar-mendiak (Sakantzen Sarea) etateknikari batek.

Sakanako ordezkariek ziurta-tu dutenez, “Plan Estrategiko haugauzatzea, garapen bide eraginko-rra denez, aukera da bai sakanda-rrendako eta enpresendako, baiNafarroa osoarendako ere”. Gogo-ratu dutenez, “Sakanan bizi dugunegoeraren larriak eta gure herrieta eskualdearekiko konpromiso-ak, legez ez dagozkigun eskume-

nak, horien artean Garapen eko-nomikoaren sustapena, gure gainhartu eta lantzera ekarri gaitu”.Baina berretsi dute ezinbestekoajotzen dutela Nafarroako Gober-nuaren partehartze aktiboa.

Alkateek eta Mank-eko presi-denteak azpimarratu dutenez,“Nafarroako Gobernuaren esku-mena da Garapen Ekonomikora-

ko politikak aurrera eramatekobaliabide eta baldintzak erraztea.Nafarroako Gobernua elkarlandinamika horretan sartzea ezin-bestekoa da SPE bere osotasune-an garatu ahal izateko, Sakanakez baitu baliabide nahikorik berekabuz ibilbide osoa egiteko”. Saka-nak bere etxeko lanak eginak ditue-la nabarmendu dute.

Alkateek Nafarroako Gobernuari SPEaurrera eramateko inplikazioa eskatu diote

Aurreko legegintzaldiko Sakanako Plan Estrategikoaren negoziatzaile taldea, Nafarroako Parlamentuan. artxiboa

SAKANA

Page 4: Patata Operazioa Irurtzunen San Martinfestek

Aste hauetan barrena Oskorri tal-dea bere azken emanaldiakeskaintzen ari da Pirinioko bialdeetan. Oskorri izena aditzeannori ez datorkio gogora disko,abesti edo kontzerturen bat. Izanere, talde bilbotarrak ibilbideluzean bi belaunalditako herri-tarren belarriak eta arimarenzokondoak goxatu ditu galanki.

Europako folk talde handiene-

tako batez ari gara, Gwendall,Milladoiro, Kajto edo Hennin-garnaren parekoa. Geure onda-re ezmaterialean zaintzeko etamirestekorik baditugu hainbataltxor, eta horietako bat, zalantza-rik gabe, Oskorriren emaria da.

Profesionaltasun ikaragarriz etatalentu mugagabeaz horniturikherri musikaren zoragarria gore-neko koxketera ekarri zuten han-

go eta hemengo, aspaldiko eta osa-gai modernoak gehituz. Sonorita-te bikainenaz gain, hitzen auke-raketan ere asegaitz jardun diraetengabean. Batez ere Aresti dau-kagu Oskorrirenean, baina baitaere Bernat Etxepare, Amuritza,Itxaro, Sarri edo Jon Sarasuarenpoema zinez ederrak.

Arimaren aldarte ezberdinakukitzen ditu haren kantu-sorta

zabalak: sentimenduen hunkidu-ra, abesti jostari eta dantzaga-rriak, doluzkoak, irrigarriak, amo-diozkoak, salaketazkoak... Sokameheko ibilbide gorabeheratsuanez dira beti denen gustuko suer-tatu eta tarteka kutsu kritiko etaozpina nabarmendu dute.

Nik neronek In Fraganti, Badokhamairu eta Landalan diskoakaipatuko nituzke kuttunentzat eta

Lizarran Oinez batean eta Burun-da pilotalekuan eskani kontzertubana ez ditut ahaztekoak.

Oskorri badoa baina talde han-diak bezalaxe ez erabat, harenabestiak gure baitan, gurekinbatera batetik bestera eramanenditugu denboraren joanean.

Oskorri berrien zain, bejondeie-la, bejondeigula.Raf Atxuri

Guaixe • 2015eko azaroaren 6a4 iritzia

astekoa

Raf Atxuri

LAGUNTZAILEAK:

GuaixeERREDAKZIO BURUA: Alfredo Alvaro Igoa • [email protected]: Maider Betelu Ganboa • [email protected]: Ainhoa Etxeberria PikabeaPUBLIZITATEA: Maria Saez de Albeniz • [email protected] eta Eneida Carreño Mundiñano • [email protected] ERREDAKZIO LAGUNTZAILEAK: Maialen Huarte Arano,

Eñaut Agirrebengoa Apaolaza, Larraitz Amadoz Lazkano etaErkuden Ruiz BarrosoZUZENTZAILEA: Patxi FloresARGITARATZAILEA: Bierrik Fundazioa. Foru plaza 23-1. 31800Altsasu • 948 564 275 • 948 562 107 • 618 882 675 KOORDINATZAILEA: Goizeder Anton Iturralde • [email protected] ZERBITZUA: Guaixe komunikazioa • Amaia AmilibiaSalgado • [email protected]: Gixane Andueza Goikoetxea • [email protected] GORDAILUA: NA-633/1995TIRADA: 3.200

BAZKIDEAK

Oskorrik adio

Urriaren 1ean Nazioarteko Zaha-rren, adinekoen, Eguna ospatuzen. Ospatu al genuen guk? Saka-na aldean egun horretan eginziren ekintza, aldarrikapen, edofestaren berririk ez dut izan. Ezja-kitea? Gogo falta? Aldarrikatze-korik ez?

Hedabideetan, aurretik, ez zenegun horri buruz kanpainarikagertua, iragarkirik ere ez, etabadakigu, medio horietan ager-

tzen ez dena ez dela existitzen.Jakin-nahiak eraginda, egunhorretako Nafarroako egunkariguztiak begiratu eta batean baka-rrik atera zen artikulu bat, zaha-rrei egokitu behar zaien elikadu-rari buruz. Interesgarria, bainaadinekoei dagozkien inkesta, ara-zo, bizi baldintza, eskubide etagabeziei buruz ez nuen ezer aur-kitu. Gogoeta eta hausnarketasakonik ere ez.

Zergatik oihartzun eta interes fal-ta hau? Baztertuak, ahaztuak gau-delako? Gutxi garelako? Errenta-garriak ez garelako? Gure behareta eskubide guztiak lortuak dau-delako? Gizarte honetan gure par-te-hartzea eskasa delako? Ziuroihartzun falta horren zergatia ezdela bakarra. Gure jarrerak ere baiote du zer ikusirik?

Bada egun honi inor ohartugabe pasatzen utzi ez diona.

SASOIAk eta Nafarroako zaha-rren Koordinadora osatzen dutenelkarteek, salaketak eta aldarri-kapenak uztartu zituzten egunhorretarako antolatu zuten ekin-tzan. Jende mordoa elkartu ginen,Gaztelu Enparantza zeharkatueta Diputazioaren aurrean kon-tzentratzeko. Bukaeran, GizarteSozialeko kontseilariari eskaerahauek helarazi genizkion: pentsioduinak eta pentsio sistema publi-

koa; osasungintza publikoa etazerbitzu onak; dependentzia lege-ari murrizketarik ez; eta guztioiordezkatuko gaituen kontseilua.

Biharamunean Nafarroakohedabide guztiek ematen zutengure ekintzaren berri. Atera ondo-rioak. Izango da zer lortu dugungaldetuko duenik. Erdarazko esa-era zaharra gogoaraziko diot: “Elque no llora no mama”.SASOIA

Aste honetan gure proiektua aur-kezteko elkarrizketa bat egindigute. Bertan gure lanaz, gureproiektuaz hitz egiteko aukeraizan genuen. Gure lana sexuenhezkuntza, berdintasuna eta tra-tu onak sustatzeko proiektuakgaratzea da. Horrela, udaletxee-tatik edo ikastetxeetatik bultza-turik, sexuen arteko harremanonak eraikitzeko euskarriak lan-tzen ditugu.

Elkarrizketan gustora arituginen, baina sexologo bezala elka-rrizketatzen gaituztenean betikogalderak daude airean.

Sexologia askotan morboare-kin lotuta etortzen da eta asko-

tan sexuen errealitatea eta hauenelkarbizitzan suertatzen direnegoeraren aurrean gure iritziaeskatzen digute, are gehiago gaihoriek ingurune sozialeko balo-reekin puskatzen badute.

Lehengoan polimaitasunariburuz gure iritzia eskatu ziguten,gai honek gaurkotasun handiahartu duelako. Gure bat-batekoerantzuna zera izan zen: gauza batda gure autua bizitzan, pertsonakbezala, eta beste asuntu bat dasexologiaren ikuspuntutik emandaiteken erantzuna.

Askotan aipatu dut sexologiazientzia bat dela eta zientzia beza-la bere ikasgaia sexuak direla,

hau da gizon eta emakume iza-tea eta elkarren artean sortzendiren harremanak.

Polimaitasunari buruz galdetze-rakoan, gehienetan ez dira egoe-rak aztertu nahi. Gure iritziahonen alde edo kontra dagoenjakin nahi da. Gaineratu beharda erantzunaren arabera etiketa-tuko zaituztela, aurrerakoia edoez zaren azpimarratuz.

Baina sexologo bezala, eta sexo-logiak eman dizkidan ezagutzakkontutan hartuta, ezinezkoa daalde edo kontra nagoen esatea.Sexologiak egoerak aztertzenlaguntzen du eta sexuen artekoelkar ulertzea bultzatzeko balio

du. Sexuen arteko elkarulertze-ko bide honetan zer berri dakarpolimaitasunak?

Polimaitasunaz hitz egiterako-an amatoriaz ari gara, harrema-netaz. Beraz, harremanetan, elka-rrekin egoteko eta maitatzekobeste aukera bat eskaintzen digu.

Aukera betidanik egon delaesango nuke, baina nahiko izku-tatuta egon da. Horrela, gaia age-rian agertzeak bideak zabaltzendituela dirudi.

Gure arteko harremanetaz arigarenean ezin dugu ahaztu desio-etaz ari garela, eta ezinbestean,komunikazioaz. Sexuen artekoharremanetan, norberak bilatu

behar du bere formula, norbereburuari ezertara behartu gabe.Nahi ditugun harremanak sor-tu ditzazkegu, beti ere gure desioeta beharrei entzunez. Horrela,bakoitzak aukeratu dezala dau-kagun karta zabalean zein denhoberen egokitzen zaiona, ahaz-tu gabe askatasuna norbere auke-ran dagoela, norberak behar due-na eta sentitzen duena aukera-tz en, norbere bur ua etabesteenak errespetatuz, nolakoharremana nahi dugun argi etaarduraz azalduz.

Olatz Berastegi

hara zer dien

Polimaitasunari buruz galdetu digute

barrutik kanpora

Urriak bat

Page 5: Patata Operazioa Irurtzunen San Martinfestek

sakanerria >>Guaixe • 2015eko azaroaren 6a 5

SAKANA

Nafarroako eta EAEko trenazkarreko lineak lotzeko proiektuenIngurumen Inpaktuko Azterketarenzehaztasun maila zein izan beharduen erabakitzeko ekarpenakeskatu ditu Ingurumen EstatuIdazkaritzak. Hego Euskal Herrianukitutako administrazioek etaingurumenaren defentsaren aldekoerakundeek abenduaren 2ra artekoepea dute

Sustapen Ministerioko Tren Pla-nifikazio Idazkariordetza NagusiaKantauriko eta Mediterraneokotren azkarreko korridoreak lotze-ko proiektua esku artean du. Iru-ñea eta Euskal Autonomia Erki-degoa (EAE) lotzeko dagoenekoaski ezagunak diren lau loturaalternatiba proposamen darabil

esku artean eta denek Sakana uki-tzen dute. Lanak egin aurretik lauaukera zabal horien IngurumenInpaktu Azterketa (IIA) egin beha-rra dago.

Azterketa hori egiteko, ordea,proiektuek ukitutako adminis-trazioek eta eragileek zehazta-sun maila finkatu behar dute.Horregatik, Ingurumen Ebalua-zioko Zuzendariorde FranciscoMuñoz Garciak jakinarazi dieIIA zehazteko kontsulta epeaabenduaren 2ra arte zabalik dago-ela eta bitarte horretan nahi dituz-ten ekarpenak egin ditzaketela.Sustatzaileari kontuan har ditza-keen ibilbide aukera berriak,

informazioak edo araudiak jaki-narazi diezaiokete.

EzaugarriakTren azpiegituraren ibilbide posi-bleak eta ingurumenean izanditzakeen ingurumen inpaktunagusiak biltzen dituen txostenajaso dute administrazioek etaeragileek. Txostengileek argiazaldu dute ez direla behin beti-ko alternatibak, baina lineaberriak liratekeela dio.

Hala ere, proiektuak izan beha-rreko ezaugarriak zerrendatu ditu:“hasiera batean” trafiko mistora-ko diseinatuko da; Europako estan-darrak betetzeko baldintza jakin

batzuk izanen ditu eta linea berria-ren “azken irudia” elektrifikatu-tako trenbide bikoitza izanen da,gehienez 250 km/o (trenbide bikoi-tzen ardatz artekoa 4,7 metrokoada eta plataformaren zabalera 14m-koa).

Hala ere, txostengileak jakina-razi du gaur egun dauden trenbi-deak bikoiztea eta zenbait tartee-tan trenbidean 3. erraila jartzeaaurreikusten dela, “tarteko etapaedo behin-behinean”. Trenbidea-ren elektrifikazioari dagokionez,jakinarazi du 25.000 kV-eko bi sareliratekeela.

Txostengileen iritziz korrido-re proposamenak ingurumen alde-

tik bideragarriak dira, “bainahaien barruko trenbide ibilbide-ak inpaktu handiak eragoztekodoitu eginen dira”. Lanak egitendiren bitartean ingurumen inpak-tu nabarmenenak gertatuko lira-tekeela aipatu dute txostengileek.Behin trenbidea eginda eta erabil-tzean zeharka babestutako ere-muei eraginen liekeela paisaia etasoinu kostuengatik. Eta zuzenean,gertuen daudenek soinua entzu-nen lukete, paisaia balioei eragi-nen lieke eta haiekin lotura dutenjarduerei ere. Animaliak batetikbestera pasatzeko pasabideakeskatzen dituzte. +www.guaixe.eus

Sustrai Erakuntza fundaziotikAHT egiteko korridore proposa-menak “gehiegizko gastu ekono-miko eta ingurumen eraginenga-tik zentzugabekeriak dira”. Porlanaren espekulazio ekonomi-

koaren garaira bueltatzea deladio, “tren plataforma berria erai-kitzea proposatzen baitu, egun-goa ez ikusia eginez edo ahaztuz”.

F, E eta H korridoreek lan han-diak eskatzen dituztela eta V korri-

dorea, berriz, egun dagoen tren-bidearen paralelo doan platafor-ma berria eraikitzea proposatzenduela diote Sustrai Erakuntzatik.Sakana zeharkatzen duen trenbi-dea hasieratik bikoizteko plante-

atuta dagoela gaztigatu dute. “Fun-tsean egungo korridorea ez dute-la hobetzen salatu dute fundazio-tik. Eta txostenean bi aukera ahaz-tu egiten dituzte: zero alternatiba,ezer ez egitea, edo egungo trenbi-

dea berritzea”. Diru publikoaxahutu beharrean “egungoa berri-tzeko aukera errealak eta ekono-mikoak kontuan ez izatea” salatudu fundazioak.

PHTren ingurumen inpaktu txostenaegiteko kontsulta epea zabalik

Sustrai Erakuntza egungo trenbidea berritzearen alde eta tren plataforma berriaren kontra

Lau alternatibaAldaba herriaren hegoaldean abiatzen dira proposatutako lau korridoreak. Guztiekere EAEko AHT linearekin toki ezberdinetan dute lotuko lirateke. Korridore propo-

samen batek bestea baztertzen du, nahiz eta denek hasieran ibilbide bera izan.

V korridoreaTrenbideak Sakana mutur batetik bestera zehar-katuko luke, Oskitik Ziordira, Gasteizen buka-tzeko. Korridore honetan ibilbidearen %6 bes-terik ez lirateke tunelak.

Ingurumen eraginakAurrekoei gehitzen zaie Etxarri eta Bakaiku artean animaliekAralardik Urbasara pasatzeko luketen arazoa eta Arabako muganAltzaniatik Urbasara pasatzeko luketena. Goiko edo behekopasak egitea proposatzen dute. Baita Sakanako Autobiakokudeatzailearekin harremanetan jartzea animaliek hurazeharkatzen duten edo harrapatzen dituzten jakiteko. Ara-kilgo Babes Bereziko Eremua kaltetu lezake, baita bisoi euro-parraren intereseko gunea. Txostengilearen oharrak: Burun-dan trenbidea ibarraren sakonetik eramatea aholkatu du etaburundarrek basoarekin duten harreman estuaz ere gaztiga-tu du.

H korridoreaKorridorearen sarrera F eta Ekorridoreetako bera litzateke.Trenbidea Etxarriraino iritsikolitzateke eta Ipar mendebalde-rantz joko luke, ibaitik bazter-tuz. Altsasu eta Olaberria tunelbidez lotuko lituzke Lazkaonbukatzeko. EAEko hiru hiribu-ruekin lotzeko adarrak sortubeharko lirateke Goierrin. Korri-dorearen ibilbidearen %57 gutxigorabehera tunel bidez eginenlitzateke.

Ingurumen eraginakE korridoreko berak.

F korridoreaOskiatik tunel bidez Sakanan sar-tu eta Irurtzun parean mendebal-derantz biratuko litzateke trenbi-dea. Ihabar parean trenbideak Ara-larrerantz joko luke eta tunel batenbidez Betelurekin lotuko litzatekeTolosan bukatzeko. Korridore horre-tan gutxi gora behera ibilbidearen%54 tunela litzateke.

Ingurumen eraginakArakil ibaian, Babes Bereziko Ibai-Gune izen-dapena du. Horregatik, zubi luzeak egitea pro-posatzen da, ibai ertza ez ukitzeko. Ibai ingu-ruan egin beharreko lanek bere berreskura-pena luzatuko lukeela aitortzen du ere.Trenbideak fauna alde batetik bestera pasa-tzea eragotziko luke.

E korridoreaArakilen F korridorea bezalasartuko litzateke eta Etxarri Ara-natzeraino joko luke, Lizarrus-tirantz. Tunel baten bidez Atau-nekin bat eginen luke Zaldibianbukatzeko. Korridore honen ibil-bidearen %46 tunela litzateke.

Ingurumen eraginakArakil ibaian, Babes Bereziko Ibai-Guneizendapena du. Fauna alde batetik bes-tera mugitzeko trabak lituzke. Uharte etaLakuntza bitartean animaliendako Ara-lar eta Urbasa artean lotura bermatubeharko litzateke.

Page 6: Patata Operazioa Irurtzunen San Martinfestek

Guaixe • 2015eko azaroaren 6a6 sakanerria

Irurtzun»

Etxarren / Arakil»

SAKANA

Aldameneko soroan agertutakoharlanduzko eraikin hura suntsi-tu zuten eta haren gainean berre-raiki zuten. Zoru horretan, behe-ko paretaren angelu batean, luremate bat agertu zen. Erromata-rren garaiko haur baten hilobiada. 38 eta 40 arte zituela hil zen ume-aren hezurdura da opatu dutena.“Behar baino lehenago jaioko zen.Edo hilda. Ez dakigu”. 280 eta 330urteen artean hil zela zehaztu dutearkeologoek.

“Ez dakigu neskatoa edo muti-koa den, baina han industen ari-

tu zen azken pertsonaren izenaeman diogu, Ane”.

Pasa den astean egindako aur-kikuntza horren garrantzi handianabarmendu du Valle de Taraza-gak: “opatu ditugun 300 bat bana-koetatik erromatar garaiko hezur-dura bakarra umearena da. Gai-nontzekoak X-XIV mende artekoakdirela ziur gaude”.

Eraikin baten barruan hilobibat opatzea normala da? Berta-koen artean, Burdin Aroan etaerromatarrak iristeraino, ume-ak etxe azpian lurperatzeko ohi-

tura zegoen. Baina erromatarrekere ohitura hori zuten, baldineta umeak 40 egun baino gutxia-go bazituzten. Erromatarrekgauez lur ematen zieten erritualjakin batekin. Oraindik ez daki-te pertsona hori zer zen. Bainamota guztietako probak eta ana-lisiak egin nahi dizkiote hezur-durari, “gure ikerketarako nahi-koa garrantzitsua delako”. Hezur-dura “oso kaltetuta” dago,“umeen hezurrak oso hausko-rrak direlako eta ia 2000 urtepasa direlako”.

Aurkitutako objektuak tokianbertan erakusteko asmoa dago.Museo txiki bat zabalduko da.Sakanako aurreneko museoa iza-nen dena Zamartzeko espiritual-tasun etxeko zenbait gelatan ego-kituko litzateke. Dagoeneko era-kusketa txiki bat prest dago, aldibaterako dena. Opatutako guztiaikertu eta beharrezko ondorioakatera ondoren eginen dute behinbetiko museoa.

Museo txiki bat egin nahi dute.Indusketan opatutakoa bertan era-kustea nahi baitute. Txanponenbidez Zamartzeren bilakaerarenkronologia egin nahiko lukete.

Museoan erromatar garaianzer nolako tokia zen Zamartzeazaldu nahi dute. Mansio baten iru-diak jarriko dituzte, “etortzendena irudikatu dezala tokiarenbalioa zein zen”. Galtzadan barnabidaia egiten zutenendako egun-go autopisten bazterrean daudenzerbitzuguneen parekoa litzatekeerromatar mansioa. Bidaiariek,inperioaren misio ofizialetan zeau-denak batez ere, masioetan dohai-nik hartu zezaketen atsedena edozaldiz aldatu eta bidaian segitu

zezaketen. Uharteko Aracaelimansioaren modukoek erroma-tar estatuaren administrazio gunegisa bezala erabil zitekeen. Lurral-dea kudeatzeko ezinbesteko tokiak

ziren. Opatutakoaren berri emateko

argitalpenak eginen ditu Aditukolantaldeak. Eta horren inguruaneztabaida eragin nahi dute.

IndusketaguneaBi edo hiru hektareako eremuahartzen du Zamartzeko induske-ta guneak. Valle de Tarazagarenustez, “Aracaeli mansioa izatekonahikoa handia zen. Vicus bate-an bilakatuko zen ziurrenik, per-tsonen pilatze bat. Ez litzateke hiribat izanen. Erromatar hiri baten

hirigintza estandarrak ez ditu”. Ezindute guztia induskatu. Sei urtehauetan arkeologoek bereziki eli-zaren mendebaldean eta baratze-ko eremu batean egin dituzteindusketa kanpaina handienak.Baina laginak ere egin dituzte ingu-ruko beste eremu batzuetan, esa-terako, mendebaldera dagoensoro batean, ibai ertzean edo txi-pudian.

Arkeologia-aztarnategiek, berez,babestuta daude. Baina Zamar-tzeren garrantzia eta aberastasu-na kontuan izanik, Adituko arke-ologoek, Iruñeko elizbarrutiareneta Uharte Arakilgo Udalaren

laguntzarekin, aztarnategia Kul-tur Intereseko Ondare izenda deza-la eskatu diote Nafarroako Gober-nuari. “Izendapen horrek babesmaila handiena emanen liokeaztarnategiari”.

BustiZamartzen agerian uzten ari direnaSakanaren arkeologia-ondarea eta his-toria da. Aztarnategiarekin parte har-tu nahi duenak modu askotara egindezake: ikerketa eta indusketa lane-tan lagunduz; indusketa bisitatuz edohitzalditara joanez interesa piztutamantenduz edo ikerketarako balia-bide ekonomikoak edo materialakemanez, ez baitute inolako laguntzaekonomikorik.

San Martinen omenezko ospaki-zunak asteburuarekin batera iri-tsiko dira Irurtzunera. Musikanagusi izanen den asteburua

igandeko artisau azokarekinborobilduko da. Ospakizunak,hala ere, asteazkenean izanen dusegida.

Egitaraua >> Azaroak 6, ostirala 20:00etan La Nueva Compañiaren Queviene mi marido antzezlana, jubilatuelkartean. 23:00etan Kontzertuak Larrazpin: AlertaGorria, Pornox eta DJ Bull.

>> Azaroak 7, larunbata20:00etan Kontzertua kultur etxean:Melech Mechata. 22:30ean V. Larrazpitek.

>> Azaroak 8, igandea10:30etik 14:30era artisau azoka. 17:00etan Herri kirolak. SakanakoHarrijasotze Eskola, plazan. (Euria

egitekotan, frontoian). 18:00etan Gozogintza txapelketa etadastatzea Erga Larreak elkartean. Ordu erdilehenagora arte aurkeztu daitezke postreak.

>> Azaroak 11, asteazkena 10:00etan Dianak. 11:30ean Erraldoi eta buruhandienkonpartsa. 12:00etan Meza. 14:00etan Jubilatuen bazkaria. Bitxerrikumeren zozketa. 16:30ean Mus txapelketa Iratxoelkartean. Ordu erdi lehenagora arte izenematea zabalik. 17:00etatik 20:00etara Dantzaldia RubiBerriak taldearekin. 18:00etan Haurrendako txokolate-jatea. 20:00etan Zezensuzkoa, Foru plazan.

Arakilgo udazkeneko agendan hau-rren jolas eguna da biharkoa.16:00eatik aurrera Etxarrengo Aran-buru frontoian haurrendako puz-garriak txokolate-jatea, zirko taile-rra, ginkana eta beste izanen dira.

Bestalde, Udazkenak Arakilengaia duen argazki lehiaketa anto-

latu du udaleko kultura zerbi-tzuak. Lanak aurkezteko epea aza-roaren 15ean despedituko da. Bisari izanen dira: epaileena (150euro) eta herritarren bozka bidezaukeratutakoa (50 euro). Oina-rriak www.arakil.net web orriankontsultatu daitezke.

Igandean, 9:15etik aurrera, Urdiaineta Satrustegi artean eginen daIruñeko Hermanitas de los Pobres-en aldeko bilketa

Patata Operazioa berriro martxanjarriko dute Alegria de Iruñakopeñako kideak. Igandean izanenda. 9:15 aldera Urdiainen abiatu-ko dute patata bilketa eta Satrus-tegi bitartean ariko dira horretan.Herriz herriko ibilbidean iritsidirela jakinarazteko megafonobidez Patata Operazioa behin etaberriz errepikatuko dute. Bozinajoz ere arituko dira euren buruanabarmendu eta sakandarrekpatatak eman diezaiegun. Patate-kin batera, aurten ere ziurrenikalubiak, kalabazak, tipulak edodirua ere jasoko dutela. Guztia Iru-ñeko Hermanitas de los Pobres-en

egoitzarendako izanen da. Emai-leek kongregazioaren egutegi batjasoko dute haien esker onez.

Iruindarrak ekimenarekin hasizirenean aldi berean bi ibilbide egi-ten zituzten: Sakanakoa eta Artzi-bar eta Erroibarkoa. Azken bidehori egiteari aspaldi utzi zioten.Aurtengoa 53. aldia da Patata Ope-razioa egiten dena.

Arkeologia indusketa Zamartzen

»

» »

Ane, duela 1700 urteko uhartearra

Museoa

Asteburuan etaasteazkenean, festak

Patatak biltzekooperazioa

Haurrak jolas parkeazgozatzera

Eremua babestu

Page 7: Patata Operazioa Irurtzunen San Martinfestek

Zamartzeko santutegian sei urtetanegindako indusketek I. eta IV. urteenarteko mansio erromatarra,Bordele-Astorga galtzada izanlitekeena eta Erdi Aroko hilerriaagerian utzi dute.

Adituko arkeologoek ez dute helduden urtean Zamartzen segituko.Baina Sakanan lanean segitukodute: Aracaelik izan duen presentziaulertu; eragin zuen kontrola;bertakoekin izan zuen erlazioa eta,adibidez, San Migel modukoelementuak kristautasunarenaurretik sakratutzat jotzen zirenenjarraipena ote diren aztertuko dute

Udaberrian etorri eta udazkene-an joan. Halaxe ibili dira 2010azgeroztik arkeologoak Zamartzen.Uda partean inurri lana egiten,neguan laborategian ikertzekonahikoa material, “artefaktu”, iza-teko. Fran Valle de Tarazaga Mon-terok (indusketa eta ikerketa ardu-raduna) eta Emma Bonthornek(osteoarkeologoa, hezurdurenarduraduna) gidatu dute lana etalehenak “arrakastatsua” izan delaazaldu digu.

Ondorioak Valle de Tarazagak esan digunez,“erromatar garaiaren historia-segi-da oso garbi azaltzen da. Gainera,gertuen dauden aztarnategienantzekoa da (Araba, Pirinioak etaMendigorria)”. Aldi berean, “oina-rri indigena opatu dugu. Erroma-tarren luxuzko, administraziokoedo kultura handikoen artikulue-kin batera egunerokoan erabiltzenedo ohikoak ziren zeramikak, erro-tarriak eta beste opatu ditugu. Haie-tako batzuk populazio baskoiarekinlukete zerikusia”.

Erdi Aroari dagokionez, “iker-ketak aro horren hasiera pixka batargitu du. Erromatartasunarekinerabat hautsi zen eta Pirinioezbestaldeko errealitateekin penin-tsulakoekin baino lotura estuagoaezarri zen. Erdi Aroaren bukae-rara arte Nafarroak izan zuen his-toriarekin bat datorrela dirudi”.

Absidearen ondoan 10 hilobiberreraikita ikus daitezke. Ere-mu horretan 80 m2-tan lan egindute arkeologoek eta lurreko hain-bat mailetatik 300 hezurdura jasodituzte. Haietako asko sakabana-tuak zeuden hilobiak berrerabil-tzeko hustu zirelako. Halakoak 100ziren. “horrek erakusten duZamartzeko hilerriak erabileraexajeratua eta intentsua zuela.Herritarrendako zuen garrantziaeta santutegiarena berarena adie-razten du”. Haien ikerketak ema-ten dituen ondorioak Nafarroa-ko populazioarekin alderatukodituzte.

Ikerketa Adituko arkeologoek hezurduraklaborategian ikertuko dituzte. Lan-gintza horretan beste herrialdebatzuetako unibertsitate eta labo-rategietako adituen laguntza iza-nen dute, bereziki Erresuma Batu-koak, langintza horretarako tres-neria garestia baita. Hezurdurabakoitzari azterketa antropometri-ko zorrotza eginen diote. Hortikdatu orokorrak aterako dituzte:altuera, hil zenean zuen adina,

emakumea edo gizona den… Horretaz aparte, populazioan

patologiek zuten eragina aztertu-ko da, esaterako, artritisa, anemia,izurriteak eta besteek eragin zie-ten ikertuko dute. Dagoeneko bada-kite, uhartearrek Ingalaterrako-ek baino artritis gutxiago zutela.Laborategian begiratuko dituztenbeste gauzetako batzuk dira: hezur

hautsiak dauden, medikuntza tra-tamendurik jaso ote zuten, edopopulazioaren jardueren, ogibi-deen eta bizi-baldintzen ingurukoarrastoak bilatuko dituzte.

Aldi berean, azterketa kimiko-ak eginen dituzte. Bereziki isoto-po egonkorrekin, eta horrela per-tsona zein eskualdeetakoa zen etabere dietaren oinarria haragia,

begetalak, arraina edo beste zirenjakinen dute. Kasu batzuetan kro-nologia zehazteko karbono 14arenproba eginen diete hezurdurabatzuei. Eta kasuren batean DNAikerketa eginen dute, hezurdurajakin batzuen inguruan gehiagojakiteko. Laborategian ikertzenzenbat denbora ematen dutenzehazterik ez dago. +www.guaixe.eus

Guaixe • 2015eko azaroaren 6a sakanerria 7

Historia zertzeladakI. mendea Erromatarrek eurenerako gizarte bat sortzen saia-tuko dira. Horretarako, bide sis-tema, hiriak sortu, baliabideakizateko landa eremua egitura-tzen dute. Litekeena da legioe-tako beteranoak kokatzea. 20urteko zerbitzu militarreko kon-promisoa bete eta lizentziatuondoren lur eremua ematen zie-ten. Aracaeliren kasua hori iza-tea posible da.

280 urte aldera Aracaelin sun-tsiketa baten arrastoak opatudituzte. Suntsiketa horrek zeri-kusia izan dezake Inperio Gali-koarekin, erromatar inperiotikbanatu zen zati bat. “Litekeenada Sakana bi inperioen artekomuga izatea. Suntsiketarengaraian ez dugu kanpoko ele-menturik opatu, denak erroma-tarrak dira, gatazka zibil bat iza-nen litzateke”.

332 urte aldera Asentamenduaberreraiki egin zen eta datahorren inguruan bigarren sun-tsiketa bat izan zen.

IV-V mendeak Ez dakite asen-tamendua erabat husten den.Erabat erromatar izateari utzizion .

VI-VII mendeak Merobingioenarrastoak agertu dira.

988-997 Siseguto apezpikua-ren garaian Zamartzeko eliza-ren aipamena jasoa dago.

1007-1033 Antxo III.arengaraian litekeena da eliza berre-raikia izatea. Arkeologoekaurreko elizaren egitura opa-tu dute. Eliza gotzainari buel-tatu zion erregeak 1027-103urteen artean.

1040 Eliza berria eraiki zen,egungoa. Santutegiaren loral-dia XII. eta XIII. mendeak izanziren. Baina gerora Aralarkosantutegiak hartu zuen garran-tzia.

XIII-XIV Zamartzek eusten dio.Inguruko lau herrik zergakordaintzen zizkioten: Muztilla-no, Mutiloa, Amurgin eta Uhar-te Arakil. Lau herriek Zamartzenhildakoak lurperatzeko eskubi-dea zuten. Lehen hiru herriakdesagertzean eta Uharte basti-da bihurtzean litekeena daZamartzen lur emateko ohitu-ra galtzea. Izurrite edo koleragaraitan erabiliko litzateke soi-lik gerora. Aralarko santutegiahornitzeko egitura batean bihur-tuko da Zamartze.

2002 Eliza eta aldameneko etxeaerabat zaharberritzen da.

+www.guaixe.eus

Zer opatu dute

Zoru mota asko eta pareta gutxi.“Nahikoa interesgarria da. Ezer bai-no hobe. Baina, aldi berean, norkbere onetik ateratzen du. Parete-kin espazioei zentzua ematen die-gu, zertarako erabiltzen ziren, kan-poan edo barruan gauden dakigu”.Bi suntsiketa handirekin, eraldake-ta handiekin eta erromatarren ondo-ren Zamartze segitu zuenez harriakberrerabiltzea normala da. Txanpon ugari opatu dituzte arke-ologoek sei urtetan eta horrekinharrituta daude, “indusketa ere-mu nahiko txikia izan baita”. 100-150 txanpon berreskuratu dituz-te, kalitate onekoak. Haietako askolur maila oso jakinetan, esatera-ko, aipatutako suntsiketei lotuta-

koak. III. mendeko suntsiketa garai-ko txanpon erreak aurkitu dituz-te. Galieno (253-268) eta ClaudioGotico (268-270) enperadoree-nak dira. Biek ere Inperio Galiko-ko gatazkarekin zerikusia izanzuten. Biek ere txanpon ugari jaur-ti zuten eta haienak opatzea erra-za da, gehiegi baitaude. IV. mendekoa izan daiteke alda-meneko soroan opatu duten bidea,Bordele eta Astorga lotzen zituengaltzada izan litekeena. Bainainguruan gehiago lan egin beha-rra dute. 2013an eta 2014an eginzituzten indusketak soroan eta kali-tate oneko harlanduz egindakoerromatar eraikin baten arrasto-ak opatu zituzten. Erromatar garaiguztietako beira, txanponak etabestelakoak azaleratu dituzte.

Erromatarren garaiaren ondoren“erromartasuna” galdu egiten da.Eraikuntza ongi eginik ez dago. Silobatzuk opatu dituzte eta pilatze-en modukoak diren hormak ere. Baratzean, erromatarren arrasto-ak opatu dituzten tokian, Erdi Aro-an jarduera egon izanaren arrasto-ak opatu dituzte. Elizari laguntzaematen zioten eraikinak lirateke, eli-za bera baino handiagoak haieta-ko batzuk, nahiz eta arrasto handi-rik ez utzi. “Esaterako, Zamartzeriordaindu beharreko zergetako batbehi bat zen. Hura non gorde izanbeharko zuten”. Jakina da, esate-rako, 1546an Zamartzeko txantreMartin Cruzaten morroiek aziendaburuak eta ahuntzak bereganatuzituztela, uhartearrak Santa Luziabezperan zeudela baliatuz.

Arkeologia indusketa Zamartzen

Arkeologia arrakastaZamartzen

Sei urtetan urtero etorri dira arkeologoak Zamartzera. Goian Erdi Aroko hilerrian lanean. Utzitakoa

Page 8: Patata Operazioa Irurtzunen San Martinfestek

Guaixe • 2015eko azaroaren 6a8 sakanerria

Altsasu»

Arruazu»

Nafarroako Gobernuak jakinara-zi duenez, 44 urteko sakandar batatxilotu zuen irailaren 17an. Pozoiazuten haragi bolak jateagatik 4 txa-kur eta beste 3 larri toxikatu zirenirailaren 12 eta 14 artean. Gertae-rengatik Foruzaingoak bost sala-keta jaso zituen. Atxilotutako gizo-nari kalteak eta animaliekiko tra-tu txar delituak leporatu dizkioForuzaingoak. Eginbideak Iruñe-ko Instrukzioko 2. Epaitegiari etaIngurumen Fiskaltzari pasa ziz-kion lastailaren 23an.

Lasaitasun eskaeraIraileko bigarren asteburuko txa-kurren pozoitzeen ondoren ger-tatutakoa salatzeko sortu zen

Huellas de Altsasu taldea. Atxi-loketaren ondoren jendea zein

izan daitekeen espekulatzen has-tea ekarri duela aipatu dute tal-

detik. Horregatik, “talde etasakandar gisa lasaitasunerakodeia egiten dugu. Utz dezagun jus-tiziak pertsona hori zigortu deza-la edo ez. Ez gara ez epaileak eztaborreroak”.

Taldearen lehen helburua irai-leko gertakariak argitzea da.“Oraindik gutxi dakigu eta, horre-gatik, lasaitasuna eskatzen dugu”.Altsasuko Udalari auzian akusa-zio partikular gisa aurkeztekoeskatu diote. Huellas de Altsasukgaur egun 23 bat pertsonek osa-tzen dute. Baina nahi duen guztiakateak zabalik du. Maskota guz-tien defentsan ariko den elkartebat sortzeko urratsak ematen hasidira.

Askapenaren kontrako auziaastelehenean despeditu zen etaAmaia Izko abokatuak bost auzi-petuendako absoluzioa eskatuzuen. Abokatuak argudiatu zuenez dela frogatu ETAk inoiz Aska-pena zuzendu duenik, ezta bostauzipetuek harekin inolakoharremanik dutenik ere. Haienartean da Aritz Ganboa De Migelarbazuarra. Fiskaltzak 6 urtekoespetxe zigorrei eta Askapenalegez kanporatzeko eskaerarieutsi zion. Akusazioek, AVTk etaDignidad y Justiciak, zazpina etahamarna urteko eskaerak eginzituzten.

Bestalde, atxilotutakoei elkar-

tasuna adierazteko eta EuskalHerriaren kontrako epaiketa poli-tiko gehiago ez izateko manifesta-zioa egin zen Madrilen. Sakanda-rrez betetako autobusa Madrile-ra joan zen.

Adinduen sindromeezAsteartean, 18:00etan jubilatuelkartean

Josefina Arregi klinikak jasoa duenjakintza sakandarren artean zabal-tzeko zikloak aurrera segitzen du.Heldu den asteartean Paola Roa-Granthon mediku geriatrak adinduensindromeei buruzko hitzaldia ema-nen du. Besteak beste, erorikoen etaloaren sindromeak izanen ditu azter-gai. Eta haiei buruzko informazioaeta prebentziorako jokabideak ema-nen ditu.

Maskoten pozoitzea salatzeko egindako manifestazio buruko pankarta.

»

Txakurren pozoitzea gizon sakandar bati leporatu diote

Askapenako auzipetuendakoabsoluzioa eskatu dute

Sakanatik Madrila joan ziren.

Adinduek ariketakegiteko gailuak Idertzagain eta Erkuden kaleen arte-ko bidegurutzean dagoen berdegu-nean adinduek ariketak egiteko lautresna jarriko dira: parean pedalakdituzten bi aulki, besoak mugitze-ko zutikako bizikleta bat eta eseri-ta sorbaldak lantzeko tresna. Altsa-suko Udalak beharrezko aurrekon-tu aldaketa onartu zuen pasa denasteazkenean. Berdegunean baldo-sazko zorua egokitzea eta gero tres-nak jartzea 7.000 euroko aurrekon-tua du. Udalak eta Caixabank-engizarte ekintzaren bidez ordaindu-ko dira lanak. Bilkura berean Altsasuko Udalak Coy-ser enpresari erreklamazioa egiteaerabaki zuen. Enpresa horrek Lezal-deko urbanizazioa egin behar zuenbaina lanak gelditu ziren. Epaileakudalak enpresari 114.629,66 euroordaintzera zigortu du. Udalak ordain-keta egitea erabaki du. Baina ez dagoados kopuru horrekin uste baitu apli-katutako araudia beste bat dela eta83.040,90 euro ordaindu beharko liz-kiokeela. Pasa den asteko udal bilku-ran udalak Nafarroako Itun Ekono-mikoaren defentsan eta estatukoemakumeen martxaren aldeko moziobana onartu zituen.

Altsasuarrak dendatxikien aldekoiragarkianAltsasuko sei denda eta euren den-dariak iragarki bateko protagonis-ta izanen dira. Nafarroako Gober-nuak denda txikietan erosketak bul-katzeko kanpaina baten zati daTafallan eta Altsasun grabatutakoiragarkia. Nafarroako telebistetaneta zinemetan emanen dute. Egu-berriko kanpainaren aurretik iragar-kia ikusgai izanen da. Altsasun aste-lehenean Asensio arropa dendan,Juan Antonio Galartzaren harate-gian, Julene lurrin-dendan, Arkatzliburu-dendan, Sakana optikan etaLa Cigueña dendan grabatu zuten.

»

»

Sindikatutik azaldu dutenez,zuzendaritza berriarenbideragarritasun plana martxanjarri eta bi urtera antolakuntza faltaeta langileei ordaintzeko arazoaksegitzen dute

Sunsundeguiko LAB sindika-tuak jakinarazi duenez, enpre-san egiturazko arazoak bertansegitzen dute: “horren adibidegarbia da enpresak duen antola-kuntza falta eta langileei ordain-tzeko dituzten arazoak”. Sindi-katutik adierazi dutenez, “ara-zo horiek gainditzen ez badiraenpresaren bideragarritasunabera da arriskuan dagoena”.LABekoen helburua “guztien-dako lan baldintza duinak” lor-tzea da.

Zuzendaritza berriak bideraga-rritasun plana 2013an jarri zueneta horrekin batera 40 langile kale-ratu eta 178 gelditu zirela gogora-razi dute LABetik. Salatu dutenez,“prekaritatean eta ordu estretan

oinarritutako ekoizpen eredua damartxan dagoena diru publikoa-

rekin erreskatatutako enpresahonetan”. LABen ondorioztatudutenez, “duela bi urte egondakokaleratzeen helburua prekariza-zioa zen”.

Azken bi urteetan kontrata-zioekin batera (300 langile gauregun) prekarietateak gora eginduela salatu dute LABetik: “behinbehinekotasuna %20tik gorakoada. Kontratu berrien lan baldin-tzak aitzintasun handiagoa dutenlangileena baino kaxkarragoakdira”. Langileek nominak kobra-tzeko dituzten zailtasunak erejakinarazi dituzte: “askotan epe-tik kanpo kobratzen ari diraordainketa ezberdinetan frakzio-natuta”. LABek jakinarazi due-nez, aurtengo garilean eta agorri-lean aparteko 6.000 ordu sartu diraenpresan. Ilbeltzeko apartekoorduen kopurua ikuskaritzansalatu zuen sindikatuak eta enpre-sak zigorra jaso du.

»

Sunsundeguiko egiturazko arazoakberdin segitzen dutela salatu du LABek

Sunsundeguiren autobus bat.

Biak lotu zituzten larunbateanaurtengo Gaztain Mozte egunean.Bakaikuarrekin batera Milakolo-re elkartekoak beheko basora joa-tera animatu ziren, 50 pertsona-tik gorako taldea osatuz. Behin gaz-tainadian zeudela Agustin Lopezde Zubiriak gaztainondoen ingu-ruko informazio argigarriak emanzizkien bildutakoei.

Madubitan bertan izan zutenauzatea. Nicolas Arbizuk erroma-tar garaiko eta Bernoako galtza-den inguruko informazioa emanzien eta Bakaikuko galtzada auzo-lanean azalerazteko gonbitea luza-tu zuen Arbizuk. Herrian gaztai-nak lorontzietan jarri zituzten.Heldu den urtean basoan aldatu-ko dituzte. +www.guaixe.eus

Bakaiku»

Gaztainak eta galtzada

Onddo goxoakdastatzeko garaiaGure lurra, gure onddoak leloa-rekin Onddo Astea antolatu duAltsasuko Alde Zaharreko taber-narien Xurrut elkarteak. Dozenaerdi tabernetan zizekin egindakogastronomia-gutiziak eskaintzendituzte, atzotik domekara arte.Pintxo eskaintza berezia dastatze-ra animatzen diren guztiak lehia-keta batean sartuko dira: SantSadurniko (Bartzelona) Freixenetupategira bi pertsonarendako bisi-ta, hotela barne edo elkartekotaberna bakoitzean bi pertsona-rendako afaria.

Tabernen eskaintzaArkangoa: erregosia, onddo apar etaairearekin. Gautxori: ahatez eta ond-doz betetako pasta. Koxka: masaia-la, foie eta sagar karamelizatua. Lezea:onddoak, foie, purea eta PedroXimenez. Urtzi: onddoak, bakailaobrandada eta patatak. Xume: ond-doz betetako alberjinia eta bakai-laoa.

»

Page 9: Patata Operazioa Irurtzunen San Martinfestek

Guaixe • 2015eko azaroaren 6a sakanerria 9

Altsasu»

Altsasu»

Horiek ezagutzeko alkateakAltsasuko enpresetara bisitaerronda hasi du

Javier Ollo Martinezek Altsasukoenpresek dituzten eskakizunaketa beharrak zuzenean ezagutze-ko lantegiak bisitatzeko errondahasi du aste honetan. Alkateakgogora ekarri du finantza krisia-gatik Altsasuk egoera ekonomikolarria pairatu duela eta horrekgogor jo duela industria arloa.Horren adierazle gisa Altsasuk

Sakanaren langabeziaren %49,1izatea jarri du Ollok.

Horregatik, guztiagatik enpre-sekin zuzeneko harremana izateagarrantzitsua jo du alkateak: “izanere, enpresak dira aberastasunasortzen duten agenteak eta zer esa-nik ez Altsasu bezalako herri bate-an, zeina iraganean gune industria-la izan den, gaur egun oraindik badaeta etorkizunean horrela jarraitubehar du, bestelako sektore ekono-mikoak baztertu gabe”.

Enpresen beharrakbertatik bertara

Iortia kultur gune pareankontzentrazioa eginen da,12:00etan, Altsasuko Udalak deituta

Altsasuko Udalak bat egin duindarkeria matxisten kontrakoestatu martxarekin eta biharMadrilera joan ezin dutenenda-ko Altsasun kontzentrazioa dei-

tu du. Hala erabaki zuen lastai-leko bilkuran. Ordu berean,Madrilen, bat eginen dute ema-kume eta talde feministek deitu-tako pertsonek, eta guztiek indar-keria matxistak salatuko dituz-te. Aldi berean, indarkeriasexistaren kontrako borroka

lehentasunezkoa izatea eskatudute. Gizarte zibilari martxanparte hartzeko gonbitea luzatunahi diete, “indarkeria matxistaeta emakumeen aurkako indar-keria guztiak desagerrarazteagizarte osoari baitagokio”.+www.guaixe.eus

Larunbatean, indarkeria matxisten kontra

»

Maroko, Euskal Herria, HegoAmerika eta Senegalgo errezetakprestatzen ikasteko aukera izanenda lau igande arratsaldeetan

Txingurriyek antolatuta hemendira Lakuntzako II. GastronomiaTopaketak. Duela bi urteko espe-rientzia on eta arrakastatsuarenondoren sukaldaritzaren ingu-ruan lakuntzarrak elkartzea era-baki du elkarteak. Orduko forma-tu bera izanen dute topaketek.Hala, sukaldaritza aitzakia hartu-ta, normalean biltzen ez diren per-tsonak bildu eta elkarrengandikjatekoak nola prestatuko ikasikodute.

II. Gastronomia Topaketak lauigandez luzatuko dira. Lakuntza-ko Pertza elkartean jarri dutehitzordua, 18:30ean. Egun bakoi-tzean herrialde bateko gastrono-mia ezagutzeko aukera izanendute lakuntzarrek. Sukaldari ira-kasleak gainera euren erkideakdira. Dagoeneko 20 batek emandute izena. Gastronomia Topaketan parte hartu nahi dute-

nek http://goo.gl/t8yE0J helbide-an eman behar dute izena. Dohai-nik da.

Egitaraua

Azaroak 8Marokoko harira (haragi, toma-te eta lekalez egindako zopa),pastila (usoaz edo oilaskoz, tipu-laz, almendraz betetako hosto-pil gozo eta gazia) eta flana.

Azaroak 22Euskal Herriko pintxoa, kokotxaketa intxaur saltsa.

Azaroak 29Hego Amerikako sankotxoa(haragi, tuberkulu, barazki etaosagaiekin egindako zopak) etaarto kakinaoa.

Abenduak 13Senegalgo oilaskoa fideoekineta mazedonia.

Munduko sukaldarilakuntzarren garaia

Lakuntzarrak sukaldari irakasle eta ikasle izanen dira aldi berean. Artxiboa

Lakuntza»

Euskal Herrian Euskaraz-eko kideakpozik azaldu dira Udalak eta biokeuskaraz dinamikak fruitua emanduelako

Altsasuko Udalak herriko euskal-dunen errolda egiteko beharrez-ko aurrekontu aldaketa onartuzuen herenegun. Urtea despedituaurretik egina egonen da. Euska-ra Batzordearen buru duen EH Bil-duk bultzatuta egin zen ezohikoplenoa eta aurrekontu aldaketarenalde eta errolda aurten egitearenalde EH Bildu eta Goazen Altsasuagertu ziren. Geroa Bai abstenituegin zen eta PSNk eta UPNk aur-ka bozkatu zuten.

Urte bat bete da Altsasuko Uda-lak Euskararen erabilera eta sus-tapena arautzen duen ordenantzaonartu zuela. Bertan, besteak bes-te, altsasuarrek udalarekin euska-razko harremanak izatea berma-tzen da eta, horretarako, udalakeuskaldunen errolda osatuko due-la erabaki zen. Beraz, onartutako

araudia garatuko du herenegun-go erabakiak.

Datozen asteetan, beraz, bi urte-tik gorako altsasuar guztiei galde-tegi bat iritsiko zaie etxera. Ber-tan, euskararen ezagutza maila,etxean gehien erabiltzen den hiz-kuntza eta euskara ikasitako tokiazein den zehaztu beharko dute.Horrela, hala eskatzen duten herri-tar euskaldunei euskara hutsez-ko komunikazioak bidaliko dizkieudalak. Bestalde, udalerriarenegoera soziolinguistikoari buruz-ko informazioa eskuratuko da etaeuskara sustatzeko programa,kanpaina, ikastaro eta jarduereiburuzko informazioa bidaliko dapertsona bakoitzak duen euskara-ren ezagutza-mailaren arabera.

Dinamikaren fruituaUdala eta biok euskaraz dinamikamartxan jarri zuen pasa den urte-an Sakanako Euskal Herrian Eus-

karaz (EHE) eragileak eta udalakhartu berri duen erabakia kanpai-naren bidez eman zen altsasuarrenaktibazioaren fruitu dela adierazidute EHEtik. Udala herritarrengan-dik hurbilen dagoen administrazioaizanik hizkuntza politika egitekoeskumenak dituela gogorarazi duteEHEkoek. “Hori kontuan izanda,udalari euskaraz bizitzeko dugunnahia errespetatu, eta honekikoharremanak euskaraz izatekodugun eskubidea bermatzeko eska-ria bideratu genion”.

50 altsasuar baino gehiagokudalari euskarazko harremananahi duela adieraziz, idatzi sina-tuak aurkeztu zizkioten. Batetik,etxean eta kalean zein udaleanaltsasuarrek jasoko dituzten paper,ohar, bando, inprimaki, publizita-te euskarri, lanpostu deialdi etabestelako guztiak euskaraz izateaeskatu zuten, baita 012 telefonokoinformazioa euskaraz izatea ere.

Udalak urtea despeditu aurretikeuskaldunen errolda egitea erabaki du

Jendea asteazkenero egiten den azokan. Artxiboa

Page 10: Patata Operazioa Irurtzunen San Martinfestek

AsunArnanz Zufiaurre

Une hauetangure ondoan egon zareten guztioi,

eskerrik asko, bihotz-bihotzez.

Etxekoak

Asun Arnanz Zufiaurre

Altsasuko Udal Musika eta Dantza eskola

Guaixe • 2015eko azaroaren 6a10 oharrak

Juan FranciscoOyarbide Araña

"Patxi"I.urteurrena

Une oro gure oroimenean hago,asko botatzen haugu faltan.

Etxarriko kuadrille

Asun Arnanz ZufiaurreUdazken koloretan,

landen lurrinak zeharkatuz,hitaz oroit eta higan nauk,hain soil hire heriotzean,

hain xume, adiorik gabekopartitzean.

Osaba Candi, Juancar eta Otalur etxekoak2015-10-30

Daniel Ciordia

Zure ondoanbeti errege eta erregin

sentitu garelako.Beti gure bihotzetan,

Daniel.

Carreño-Mundiñano familia

Asun Arnanz Zufiaurre

Asun, azkarregi joan zara,zaratarik atera gabe, isiltasunez.

Lagun bikaina izan zaitugu.Ikusi arte.

Altsasuko koadrila

Jaione Anso EgurenEdan ur garbia

bizitzaren iturritik.Dastatu eguzkiaren argia

zauden lekutik.Azaroaren 8an, eguerdiko 12:00etan, bere

aldeko meza ospatuko dugu Bakaikuko elizan.

Zure familia

Jaiotzak

• Anthuan Troy Quiñonez Tarira,urriaren 22an Altsasun.• Anouar El Houndali Dahine,azaroaren 1ean Olaztin.

Ezkontzak

• Kepa Cardenal Ezenarro etaNerea Lizarraga Berastegi,urriaren 10ean Arbizun.

Heriotzak

• Jose Antonio Santamaria Herreros,azaroaren 1ean Altsasun.• Manuel Mata Leon, azaroaren3an Irurtzunen.

Informazio hau epaitegietan etaudaletan jasotzen da. Agertu nahi ez

duenak, han jakinarazi dezala.

HigiezinakETXEBIZITZAK

SALGAI

Etxebizitza lursailarekin salgai EtxarriAranatzen. 4 gela, 2 komun, sukalde-egongela,garajea eta 130 metro karratuko lursaila.Interesatuek deitu 676 92 71 65 telefonora.

ERRENTAN EMAN

80m2 duen etxebizitza alokatzen duguEtxarri Aranatzen. 3 logela, sukaldea, komunaeta egongela. Altzariz horniturik. Garajea eta30m2-ko lorategia barne. Tel 609 84 55 99.

LOKALAK

ERRENTAN EMAN

Lakuntzako Kale Txiki taberna alokagai. Tel:630 62 47 71.

Opatutakoak / galdutakoakOPATUTAKOAK

Betaurrekoak opatu dira Arbizuko Utzubarindustriagunean. Graduatuak dira, Voguemarka eta moreak. Galdu dituenak, mesedez,hots egin dezala 948 56 42 75 telefonora.

Altsasuko Udaltzaingoak Altsasun galdu-tako gauza hauek ditu: diru-zorroak, poltsaketa nezeserrak: 31. Audifonoa: 1. Betaurrekoak etabetaurreko-zorroak: 42. Euritakoak eta makilak: 19.Belarritakoak, kateak, eskumuturrekoak, eraztunak,erlojuak eta imitaziozko bitxiak: 31. Arropak etaoinetakoak: 48. Bizikletak eta patinak: 10. Besteobjetu batzuk: 8. Etxeko giltzak eta ibilgailuak.

NORBANAKOEN IRAGARKIAKGuaixe astekarian: Astebete: 3€ / 3 Astez: 8€ (BEZbarne). Argazki bakoitzeko 3€. Lan eskaerak/eskain-tzak eta pribatuak ez diren ikastaroak: doan.Webgunean: guaixe.iragarkilaburrak.com-en.

HARREMANETARAKOTelefonoa: 948-56 42 75Posta elektronikoa: [email protected]

Mikel Arregi MarinXXXVI. urteurrena

Zure irrifarrazure alaitasuna,

gure artean bizirik.Zure familia

Lakuntzan, 2015ko azaroaren 11n.

Page 11: Patata Operazioa Irurtzunen San Martinfestek

Guaixe • 2015eko azaroaren 6a 11

»

MotoziklismoaPilota

kirola >>

Mank-ek eta Barranka TxirrindulariTaldeak Besayako Bide Berdeanantolatutako BTT ibilaldiaarrakastatsua izan zen oso

Sakanako Mankomunitateak,Barranka Txirrindulari Taldearenlaguntzarekin, urriaren 25ean BTTibilaldia antolatu zuen Suance-sen. Zehazki, Suancesetik abiatu-ta Besayako Bide Berdea osatzeazen erronka (42,5 km), zailtasunertain-errazeko ibilbidea. Mank-eko kirol teknikari Amaia Gerri-kagoitiak azaldu digunez, “aspal-diko jendetsuena izan zen ibilal-

dia, eta oso polita”. Ibilbidea osa-tu ondoren, txirrindulariek ber-tan bazkaldu zuten eta arratsalde-an itzuli ziren Sakanara.

Suancesekoa Barranka Txirrin-dulari Taldearekin Mank-ek elkar-lanean antolatzen duten urtekolehen irteera izan da. “Lehen bi iza-ten ziren, baina aurten maiatzeanjarduera berria egin genuen Altsa-sun, BTT ibilbidea, jolasak eta jos-tailuen trukea, eta honela jarraitze-ko asmoa dugu datorren urtean ere”gaineratu du Gerrikagoitiak.

Suancesen bikainMendi Txirrindularitza - BTT

Alex Mariñelarenak (05-10-1992,Irurtzun) medikuen gomendioeijarraituko die eta motoetatik jaitsikoda. Lehiari utziko dio baina ez dituerabat motoak utziko, lagunarteaneta dibertsioaz gozatzen segitzekoasmoa du.Maialen Huarte Arano

Paul Ricard zirkuitua ez du errazahantziko pilotu irurtzundarrak.2014an ezbehar larria izan zuen,Tech 3 talde frantziarrarekin Moto-ziklismo Mundialerako Moto 2mailan aritzeko entrenatzen arizela. Astebete eman zuen istri-puaren ondorioz koma induzi-tuan. Errekuperazio luzea izandu, baina medikuek gomendatu-ta motoan lehiatzeari utzi behar-ko dio Mariñelarenak. Lehian ari-tzeko ezgaitasuna duela esan dio-te. Erabakia hartzea ez da errazaizan, baina, akats txikiena izandaere, kalte larriak eragin diezazkio-ke eta horren aurrean besterik egi-terik ez duela izan uste du.

10 urterekin hartu zuen lehenen-goz moto bat Mariñelarenak. Fami-liatik datorkio afizioa. Etxeko baje-ran beti ikusi ditu motoak. Harenaitonak eta osabak gidatu izan dutemotoa eta deigarriak egiten zitzaiz-kion txikitatik. Gogoan du lehenaldia moto gainean. Herrian har-tu zuen lehenengoz osaba Carlosenlaguntzarekin. Garai hartan sokabatzuez lagunduta aritu zen, ezbaitzen hankekin lurra ukitzerairisten. Berak gidatzeko paperahartu zuen osaba atzean zuela nolamaneiatu erakusten: "Plazaolaraigo ginen, pistetatik lehen aldizmotoan ibiltzera", ekarri du gogo-ra. 2005ean lehiatu zen lehenengozzirkuitu batean. Iruñeko ParkePolon izan zen. Lehenengo trofeoaere han eskuratu zuen eta herrianegindako lasterketetan iritsi zirenhurrengoak. Lehen urte haieklehiatzeaz baino gozatzeaz ardura-tzen zela iritzi du.

Ibilbidea"Ez da erraza izan goi mailara

iristea", dio. Bide gogorra eginbehar izan du MariñelarenakEspainiako eta Munduko mailagorenetan parte hartu ahal izate-ko. Baina bideaz ere gozatzen jakinduela esan du. "Maila gero etahandiagoan egon, orduan eta lanhandiagoa egin behar da", nabar-mendu du. Fisikoki prestatzeazgainera oso garrantzitsu jo dualboan jendea izatea babes ema-

ten eta baliabide nahikoak izateaaurrera egin ahal izateko. "Lehenurteetan ekonomikoki gurasoeketa oro har familiak lagundu dit,ondoren, zortea izan nuen enpre-sa pribatu batek laguntza eskainizidalako eta aurrera egiteko auke-ra eman zidalako", esan du. Ola-berria, Villacaryo (Burgos) etaZuera (Zaragoza) izan ditu entre-namenduetarako zirkuitu. Los

Arcosekoa ere erabili du, bainagutxiago. Espainiako lehian hasizelarik oraindik eraikitzen ariziren eta hortaz azken urteotanegin ahal izan ditu han entrena-menduak: "Los Arcoseko zirkui-tua oso baliagarria da ni bezalamotoetan aritzen garenontzat".

Bidaiatzeko aukera emandiote motoekHerrialde ugari bisitatu ditu Mari-ñelarenak motoaren gainean.Espainiako erkidego askotan har-tu du parte, Espainiako AbiaduraTxapelketan eta Mundialean.Mundialean, Italia, Alemania,Frantzia eta bereziki Australia,Malasia eta Japonia ditu gogoan:"Beste errealitate asko ezagutze-ko parada izan dut. Herrialde asko-tan kalean ikusitakoa ahaztea ezda erraza izanen". Malasian esa-terako, aberats eta pobreen arte-ko aldea handia izanagatik ere,kalean elkarbizitza ohikoa da etabaliabide ekonomiko gutxi izana-gatik ere irribarrea ahotik ez zaie-la ezabatzen dio. Iritsi gabekolurraldeak ere baditu: EstatuBatuak eta Argentinara iritsi gabeamaitu da bere etapa. Motoekinlehian ez da han ariko.

Albisterik garratzenaLehiarik ez egiteko gomendioajaso zuen duela hilabete gutxi Mari-ñelarenak. 2014an izandako istri-puaren ondorioz, lehian aritu etabeste istripu bat izateak ondoriolarriak eragiten ahal dizkiola jaki-tean hartu du erabakia. Bere eskuzegoen guztia egin du errekupera-tu ahal izateko, baina askotannahia ez da nahikoa izaten. Goxo-kia eman eta gero, gabe gelditudenaren sentsazioa du. Gazi gozoa.Baina gaztetasunak aurrera egi-teko indarra ez dio kendu. Lan bilaari da. Bere adineko beste gazteasko bezala. Bere bizitza berregi-te bidean da jada. Etapa bat itxi,beste bat zabaltzeko.

Halabeharrez motoetatik aldenduta

Sakandarrek BTT ibilaldi bikaina egin zuten Suancesen. Utzitakoa

Bere bizitzaren etapa berri bat hastera doa Alex Mariñelarena.

Iñigo Aritzatxapelketa aurreraAurrera doa Iñigo Aritza Pilota Txa-pelketa. Aurreko astean 2. jardunal-dia jokatu eta gero, etzi, igandean,berraukerako partidak eta lagunar-teko partidak jokatuko dira,17:30ean, ikastolako frontoian.

2. jardunaldiko emaitzak

LH3: Aimar Igoa 18 – Oier Carabias 7LH4:Oier Mitxelena 18 – Asier Astiz 2LH5:Aimar Gracia 18 – Oier Gartzia 4Aimar Bengoetxea 16 – Eneko Andueza 18LH6:Ekiñe Fernandez – Olatz Galarza (Ez zenjokatu, Ekiñe pasako da)Oihan Guinea – Araitz San Roman (Ez zenjokatu, Araitz pasako da)Amets Borreguero 18 – Amaiur Zubiria 5Jon Navarro 18 – Arkaitz Agirretxe 8DBH1:Angel Vergara 18 – Unai Irigoien 13DBH2:Izadi Reparaz 18 – Ioritz Agirretxe 8

Nafarroako GazteenLau t´erdia: NazabalaurreraRamirez, Galartza eta Arbizutxapelketatik kanpo geratu dira

Aurreko astean hasi zen Nafarroa-ko Gazteen Lau t´erdia – 18. Gui-llermo Mazo Memoriala. Aste hone-tan bigarren jardunaldia jokatu da,asteartean Etxarrenen eta asteaz-kenean Lekunberrin. Sakanako klu-betako pilotariak ez dira oso fin ibi-li. Ramirez, Galartza eta Arbizu txa-pelketatik kanpo geratu dira, eurenpartidak galdu eta gero. Aldiz, Naza-balek aurrera egin du.

Nafarroako Gazteen Lau t´erdia.Sakandarren emaitzak

Ruiz (San Sebastian) 18 – Ramirez(Pilotajauku) 5Cordon (Oberena) 18 – Galartza (Aldabide) 3Canabal (Oberena) 18 – Arbizu (Pilotajauku) 4Nazabal (Aldabide) 18 – Seminario(Oberena) 14

Igandekoa

Lagunarteko partidakLH3: Enaitz Gonzalez – Oier CarabiasAinhitze Armentia – Haizea SanRomanBerraukerako partidakLH4:Kepa Amillano – Peru UrteagaLH5:Oier Gartzia – Aimar BengoetxeaLH6:Aritz Sevilla – Arkaitz AgirretxeAne Ojer – Amaiur ZubiriaAsier Solis – Ander GoikoetxeaDBH1:Aritz Ulaiar – Unai IrigoienDBH2:Patxi Arakama – Ioritz Agirretxe

Page 12: Patata Operazioa Irurtzunen San Martinfestek

Guaixe • 2015eko azaroaren 6a12 kirola

Futbola

AtletismoaMendi lasterketak

Areto futbola

Mikel Rubio hirugarrena sailkatu zenpromesen mailan

Igandean jokatu zen, Alzorrizen,I. Izaga Trail mendi lasterketa aldiberean Nafarroako Kluben Arte-ko Txapelketa izan zena. Korrika-lariek bi distantzia izan zituztenaukeran: 26,3 km-koa eta 11,2 km-koa. Kasualitatez, bi probatankorrikalari kopuru berbera klasi-fikatu zen: 149.

Proba luzean Julen Martinezde Estibariz gasteiztarra (2:33:09)eta Maider Fraile (3:09:45) gailen-du ziren. Sakandarrak ongi ari-tu ziren. Lehen 10 postuetan hirusakandar sailkatu ziren. JoseLuis Beraza uhartearra bosga-r re n a i z a n z e n h e l m u g a n(2:39:14), probako lehen betera-noa. Evaristo Noveleta irurtzun-darra zazpigarren sailkatu zen(2:45:52) eta Beñat Katarainlakuntzarra bederatzigarren(2:49:23). Mikel Rubio 21. pos-

tuan sailkatu zen, promesen mai-lan hirugarrena.

Bestalde, proba laburreanAlberto Azparren (52:44) eta Igo-ne Campos (1:06:57) izan ziren txa-peldunak. Francisco Codon izanzen lehen sakandarra, 5. postuansailkatu eta gero.

Kimuen Futbol 8TopaketakIgandean 3. jardunaldia jokatuko daAltsasun eta Urdiainen

Sakanako Man-komunitateakantolatutakoKimuen Futbol 8Topeketen 3. jar-dunaldia jokatuko da igande goize-an Altsasuko Dantzalekun etaUrdiaingo Aitziberren. Aurten Saka-nako 9 talde ari dira lehian. Topa-keta txapelketa moduan jokatukoda baina ez da sailkapenik egingo,helburua txikienengan kirola eta fut-bola sustatzea baita. Guztiek ongipasatzea eta txikienek futbolarekingozatzea da asmoa.

3.618 korrikalari aritu ziren larunbatgauean Iruñeko Gotorlekuanjokatutako Iruñeko Harresien hirulasterketetan, tartean 49 sakandar

Arrakastatsua izan zen larunbatiluntzean jokatutako IruñekoHarresien Lasterketa. Hiru probajokatu ziren: Harresien Lasterke-ta (20 km), Gotorlekuko Lasterke-ta (10 km) eta Forteko Lasterketa(6 km). Guztira 3.618 korrikalarilehiatu ziren, tartean 49 sakandar.

Antonio Etxeberriak irabazita-ko Harresien Lasterketan MikelPerez de Eulate izan zen lehensakandarra, 36.a. Aldiz, JavierNagore gailendutako Gotorleku-ko Lasterketan Gorka Perianezizan zen lehen sakandarra, 282.a.Bukatzeko, Forteko LasterketaAtarratze Rotak irabazi zuen etalehen sakandarra Raul Audikanaizan zen, laugarren postuan. Izas-kun Beunza olaztiarra hirugarrenemakume onena izan zen.

Magna Gurpeak 2 eta 4 hartu zuenmenpean Murtziako talde ahaltsuaeta laugarren postura igo da

Lehen mailako ligako oilar batenkontra gailendu zen Magna Gur-pea Xota ostiralean. Imanol Arre-giren mutilek 2 eta 4 irabazi zio-ten Murtziako El Pozori. MagnaGurpeak partida irabazteko ilusioeta gogoak izan zituen uneoro etatalde ahaltsuari lezio ederra emanzion. El Pozo hotz aritu zen, ideia-rik eta ilusiorik gabe.

Victorrek aurreratu zuen taldeberdea, 7. minutuan. Berdintzealortu zuen El Pozok, Yoshikawak atepropioan sartutako zorigaiztokojokaldi batean. Imanol Arregirenmutilek ez zuten behera egin eta Ese-verrik 1 eta 2koa sartu zuen. Penal-ti zalantzagarri bati esker bina ber-dindu zuen El Pozok. Saldisek hiru-

garrena sartu zuen eta nahiz eta ElPozo berdintzen saiatu, ezin izanzuten, Magnako Raul atezain bikainaritu baitzen. Hain zuzen ere Rau-lek sartu zuen Magna Gurpearenlaugarren eta azken gola.

“Oso ongi planteatu dugu par-tida. Pista oso konplikatuan ira-bazi dugu, El Pozo baino gehiagoizan gara eta oso kontentu goazetxera” adierazi zuen Imanolek.

Jumillaren kontraInter Movistar da lehen mailakoliderra (25 puntu). Jarraian laugaraipen lortu eta gero, laugarre-na da Magna Nafarroa (16 puntu).Bihar, larunbatean, Magna Gurpe-ak sailkapenean azkena den Jumi-lla hartuko du Anaitasuna pabi-lioian, 18:30ean. Ea garaipenek segi-da duten.

Sakandarrak Harresien Lasterketan (20 km):

1. Antonio Etxeberria 1:06:2936. Mikel Perez de Eulate 1:22:2757. Fernando Ganuza 1:25:5972. Adolfo Lopez 1:28:20131. Asier Palacios 1:33:18227. Esteban Tejedor 1:40:29251. Migel Ubeda 1:42:38336. Nicolas Fernandez 1:50:30

Sakandarrak Gotorlekuko Lasterketan (10 km):

1. Javier Nagore 33:22282. Gorka Perianez 46:20483. Mario Pazos 49:17538. Carlos Manero 50:17545. Alberto del Rio 50:21733. Mikel Tainta 52:10807. Iñigo Hernandez 53:00854. Unai Gorospe 53:37908. Victor Isturiz 54:03977. Beatriz Arguelles 54:56

1035. Eva Duran 55:161064. Xabier Ramirez de Alda 55:281074. Erik Gonzalez 55:311452. Leire Mujika 59:081489. Tiscar Curan 59:301544. Erkuden Aiala 1:00:181553. Alejandro Aiala 1:00:261578. Maite Duran 1:00:481590. Javier Rivero 1:01:001894. Claudia Cardas 1:06:441906. Norma Legarra 1:07:13

Sakandarrak Forteko Lasterketan (6 km):

1. Atarratze Rota 19:444. Raul Audikana 20:00

14. Alatz Agirre 21:3434. Isidro Asurabarrena 23:1039. Julen Paniagua 23:3643. Izaskun Beunza 23:4249. Alfredo Amillano 24:0064. Joseba Juango 25:06

172. Iñigo Urteaga 29:34173. Erkuden Urteaga 29:34259. Irati Lopez de Goikoetxea 31:21261. Oihana Gartziandia 31:22381. Iñigo Etxaniz 33:51419. Migel Angel Asurabarrena 34:20438. Eider Carrion 34:31500. Marijo Arza 35:37501. Jon Ander Borrega 35:37570. Ekaitz Gartziandia 36:16571. Eva Reyes 36:16572. Rakel Fernandez 36:16733. Jose Angel Murugarren 37:50735. Nuria Sarasa 37:50952. Leire Solano 40:59

Sakandarrak I. Izaga Trailean

26,3 km (1855 m D+)1. Julen Martinez de Estibariz

(Gasteiz) 2:33:095. Jose Luis Beraza (Uhar.) 2:39:147. Evaristo Noveleta (Irur.) 2:45:529. Beñat Katarain (Lak.) 2:49:23

21. Mikel Rubio (Irur.) 3:05:4034. Joxeja Maiza (Etx.) 3:09:5253. Nourdine Jdi (Lak.) 3:22:1062. Ander Unzurrunzaga (Etx.)3:27:0283. Gorka Arratibel (Etx.) 3:39:42

133. Josetxo Albizu (Irur.) 4:12:58

11,2 km (790 m D+)1. Alberto Azparren (Aibar.) 52:445. Francisco Codon (Irur.) 55:59

13. David Mutiloa (Irur.) 1:00:1895. Fco. Jose Juango (Irur.) 1:15:10

100. Miren Zubieta (Irur.) 1:16:24

Kimuen Futbol 8Topaketen 3. jardunaldiaIgandean, Altsasun11:00etan: Sutegi – Dantzaleku11:00etan: Lagun Artea – Kaixo12:00etan Etxarri Aranatz – TipiTapaIgandean, Urdiainen12:00etan: Urdiain – Mediola-num

Beunza hirugarrena etaAudikana laugarrena Forteko lasterketan

El Pozoren kontrakogaraipen historikoa

I.Izaga Trail

Beraza bosgarrena, Noveleta zazpigarrena etaKatarain bederatzigarrena

I. Izaga Trail lasterketako irteera.

33.948 korrikalari daude izenaemanda

Donostiako Fortuna Kirol Klubakigandeko 51. Behobia-Donostiara-ko (20 km) dena prest dauka. 33.948korrikalari daude izena emanda,aurreko urtean baino 4.000 gehia-go, eta emakumeen parte hartzea-ren igoera nabarmendu dute.%22,69 dira emakumeak.

2014an 96 sakandarEuskaldunak dira gehienak, bainakatalanak (5.400) eta madrildarrak(3.130) asko dira, eta baita espainiareta frantziar estatuetako besteherrietatik etorritako korrikala-riak ere. Jakina, tartean daudesakandarrak. Aurreko urtean 96sakandarrek osatu zuten proba.

Iganderako beroa iragarri dute,19 eta 24 gradu arteko tenperatu-rak, eta “behar beste hidratatze-

ko eta zentzuz korrika egiteko”deia egin dute antolatzaileek.

»

51. Behobia-Donostiarakodena prest

Ordutegia

Larunbatean15:00etan: Behobia Txikia (Esta-dioan). Igandean9:30ean: Gazte lasterketa (Herre-ratik, 4,4 km, 220 gazte)9:30ean: Behobia, handbikeaketa gurpildun aulkiak (48)9:35ean: Behobia, irristalariak(233 irristalari)10:00etan: Behobia-Donostia (19irteera mailakatu, azkena11:35ean)*Ostiralean (12:00etatik 21:00eta-ra) eta larunbatean (10:00etatik20:00etara) Korrikalarien FeriaAnoeta Belodromoan.

PREFERENTE MAILA. 1. multzoa8. jardunaldia

Etxarri Aranatz 3 - Berriozar 0

Lagun Artea 1 – Arrotxapea 3

Etxarri liderrak goitik behera dominatuzuen Berriozarren kontrako partida.Mikelek eta Xabatek sartu zituztenEtxarriren lehen bi golak. Etxarri jokalaribat gutxiagorekin geratu zen, bainaaukerak sortzen jarraitu zuten jokalarietxarriarrek eta Xabatel hirugarren golasartu zuen. Lakuntzan, aldiz 1 eta 3 irabazi zionArrotxapeak Lagun Arteari. Baja askozituen Lagunek, eta nabaritu zen. Bi golsartu zituen Arrotxapeak eta nahiz etaBerastegik Lagun 1 eta 2 hurbildu,Arrotxapeak hirugarren gola sartu zueneta horrela despeditu zen partida.

Sailkapena >>1. Etxarri Aranatz . . . . . . . . . . . . . . .18 p9. Lagun Artea . . . . . . . . . . . . . . . . . .10 p

Asteburuko jardunaldiaBeriain – Etxarri Aranatz

(Igandean, 16:00etan, Beriainen)Lagun Artea – Aurrera

(Igandean, 15:30ean, Zelai Berrin)

ERREGIONAL MAILA. 3. multzoaAltsasu 0 – Lezkairu 1

Dominatzen saiatu zen Altsasu, bainaLezkairu izan zen gola sartu zuena. Altsasusaiatu zen, baina baloiak ez zuenLezkairuren atean sartu nahi eta hirupuntuek Dantzelekutik egin zuten ihes.

Sailkapena >>1. Doneztebe . . . . . . . . . . . . . . . . . . .24 p9. Altsasu . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .8 p

Asteburuko jardunaldiaMutilbera – Altsasu

(Igandean, 20:00etan, Mutiloan)

ELOMENDIKO TXAPELKETAB multzoa. 1. fasea. 7. jardunaldia

Egiarreta 3 – Ororbia 1

Zaldua 0 – Beriain 4

Sailkapena >>1. Beriain . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .19 p2. Egiarreta . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .12 p5. Zaldua . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .6 p

Asteburuko jardunaldiaEgiarreta – Bidezarra

Eneriz – Zaldua (Atzeratuta)

Futbola

Page 13: Patata Operazioa Irurtzunen San Martinfestek

Agiñako igoerako podiuma, Flores eta Goñi tartean.

Guaixe • 2015eko azaroaren 6a kirola 13

Onddoaren astea

Arkangoa: Mendia eta haizea

Osagaiak: Erregosia, onddo apar eta airearekin.

Urtzi: Hongo Mole

Osagaiak: Onddoak, bakailao brandada eta patatak.

Gautxori: Onddo dorrea

Osagaiak: Ahatez eta onddoz betetako pasta.

Xume: Goi-onddo

Osagaiak: Onddoz betetako alberjinia eta bakailaoa.

Lezea: Onddo ravioliak

Osagaiak: Onddoak, foie, purea eta Pedro Ximenez.

Koxka: Udazkeneko koloreak

Osagaiak: Masaila, foie eta sagar karamelizatua.

Arkaitz Ordoki txapeldunarengatiksegundo eskas batera sailkatu zenlakuntzarra. Garikoitz Goñi lehenaizan zen bere mailan

Larunbatean VI. Agiña Igoerajokatu zen Lesakan. 53 ibilgailukhartu zuten irteera, baina horie-tatik lauk proba utzi behar izanzuten. Pilotuek lehia estua izanzuten eta azkenean Arkaitz Ordo-ki (Silver Car) izan zen azkarre-na Agiñako maldetan gora(2:41.232). Segundo eskas bat ate-ra zion Garikoitz Flores lakuntza-

rrari (BRC, 2:42.556). Podiumeanhirugarrena Fernando Egozkueizan zen (Silver Car, 2:46.397).

Gainontzeko pilotu sakanda-rrak ere ongi ibili ziren. Azkenal-dian izandako arazo mekanikoakgainditu zituen Garikoitz Goñietxeberriarrak eta 18.a sailkatu zen(Megane, 3:09.351), bere mailanlehenengoa. Andoni Lopez deSabando 34.a sailkatu zen (BMW320i, 3:20.908) eta Mikel Mendi-nueta 37.a (205 GTi, 3:22.613).

Azaroaren 21ean izanen da, Olaztin,14:00etatik aurrera

Urriaren 3an jokatutako Urbasa-ko Igoeraren motor hotsak orain-dik ere gertu daudela, SakanaMotorsport taldea Olaztikohurrengo motor festa izango denaprestatzen dabil. Izan ere, azaroa-ren 21ean jokatuko da III. Rallys-print Olazti-Urbasa, Olaztiko kale-etan barna. Proba antolatzekoNafarroako Automobilismo Fede-razioaren, Olaztiko Udalaren, Mai-

suenea gaztetxearen, Bierrik fun-dazioaren eta hainbat laguntzai-leren babesa izanen du SakanaMotorsportek. Olaztiko Rallys-printak hurrengo lasterketetara-ko puntuatzen du: NafarroakoPilotu eta Kopilotuen Rallye Txa-pelketarako eta Nafarroako Pilo-tu eta Kopilotu juniorren RallyeTxapelketarako.

Ibilbidea aurreko urteetakoaizanen da. Olaztiko kale, txoko etaerrepideetatik barna 5,5 km-ko

zirkuitua prestatu du antolakun-tzak, eta lau itzuli egin beharkodituzte autoek.

Izena ematea azaroaren 13raarteParte-hartzea sustatzeko antola-tzaileek inskripzioa merketu dute.Ibilgailu bakoitzak 100 euroko ins-kripzioa ordaindu beharko du.Izena ematea zabalik dago azaro-aren 13ra arte, www.fotomotor.esweb gunean.

Automobilismoa »

III. Rallysprint Olazti-Urbasaprestatzen buru-belarri dabilSakana Motorsport

Garikoitz Floresbigarrena VI. Agiña Igoeran

Page 14: Patata Operazioa Irurtzunen San Martinfestek

Guaixe • 2015eko azaroaren 6a14

kultura >>

Atzotik abenduaren 7ra arte ikusgaidago, astelehenetik larunbatera11:00etatk 14:00etara eta 17:00etatik21:00etara

Koldo Arnanz Zufiaurremargolariaren Keinu batiragan industrialariera-kusketa ikusgai dago Iru-

ñeko Kondestable jauregiko era-kusketa gelan. Margolari altsa-suarrak zintzilikatutako obretanlantegi zaharren egiturak, aurriak,ikusgai daude. Arnanzek azaldudigunez, “haiekiko interesa txiki-tatik dut”. Aita lanean “laguntze-ra” joaten zenean fabriketan sartueta zoko-moko guztiak begiratzeagogoko zuela azaldu digu. Txikita-tik hiri egiturekin, testura zaha-rrekin gustura sentitu dela azaldudigu, baita enpresetako tximinie-kin “flipatzen” zuela.

Deskonektatzeko beste gauzabatzuk egiten baditu ere, Arnan-zek proiektuak lantzen ditu. Lehe-nik Ibai ertzak izan ziren. “Aldebatetik, errespetua ematen duteeta, bestetik, argia islatzen dute etaerakargarriak dira”. Ondoren Cas-tillo Suarezen Mugarri Estaliak

l i b u r u a noinarrituta-ko proiektualandu zuen. Eta hura despeditze-an heldu zion proiektu honi.

ErakusketazIruñean altsasuarraren tamainahandiko dozena bat koadro etaertaineko 17 daude ikusgai. Han-diak teknika mistoarekin eginakdaude. Gehienetan olioa sartu du

eta harekinjolastu du. Collageak ere badira.Koadro ertainak berriz paper gai-

nean grafitoz sortuak dira. Guztienabiapuntua argazkiak izan dira.

Arnanzen erakusketa hilaren14an Iruñean eginen den I. Indus-tria-ondareari buruzko sinposiu-maren osagarria da. 2016rakoaurreikusia zegoen baina aurre-ratzea proposatu zioten eta egokijo zuen sortzaileak.

Igandera arte 34 sortzaileren lanakAltsasuko Iortia kultur gunean ikusgaidaude

ARTebide elkarteak antolatu-tako IV. Arte Azoka ateak ixte-

ar da. Gaur eta igandean izanen diraerakusketa ikusteko azken egu-nak. Iortia kultur gunetik pasatzendirenek 26 sakandarren eta 8 artis-ta gonbidaturen lanak ikustekoaukera izanen dute. Pintura, eskul-tura, argazkia, zeramika, instala-zioak, irudi digitala, collagea, bide-oa eta abar daude ikusgai.

Rockabilly doinuakAltsasun Gaur, 23:00etan, Altsasuko Arkangoatabernan

Transistores 50 talde donostia-rra, edo bestela esanda, Jimmy

Yarza (gitarra eta ahotsa) eta Juan-jo Erentxun (kontrabaxua eta koro-ak) bikoa Arkangoa tabernan ari-ko da gaur. Pop melodikoko uki-tua duen rockabillya egiten duTransistores 50k. Zuzeneko biziadute. Taldearen izen bera duen dis-koa dute kalean.

Gaur, 23:00etan, kontzertua eta bihar,22:30ean, V. Larrazpitek

Arbizuko Alerta Gorriarenpunk oi!-a entzuteko auke-ra izanen da gaur Irurtzungo

gazte elkartean, 23:00etatik aurre-ra. Haien ondoren Lekeitioko Por-nox taldearen metalcorearen txan-da izanen da. Apirilean Irurtzunenizan zen gazte martxako kontzer-tuan jo zuten herrian ere Pornox-koek. Gaua despeditzeko Jon Gotzon

Ugalde Gurrutxaga edo Dj Bull iza-nen da dantzarako doinuak jarri-ko dituena.

Larrazpitek musika elektro-nikoaren jaialdi irurtzundarrakbost urte beteko ditu aurten.Nazioartean aritua den David Mei-ser disko-jartzaile aragoarra dakartel burua. Berarekin bateraLarrazpiko eszenatokitik pasakodira: The Outlier, Aseptik Noiz,Editer & Gordon, Sokra eta Xabithe butcher..

Feria bat, 46 ikuspegiXXX. Altsasuko ferietako rallyko lanenproiekzioa larunbatean, 19:30ean,Altsasuko Iortia kultur gunean

Altsasuko ferietan argazkikamera magalean zuten 46

argazkilari batera eta bestera ari-tu ziren. Altsasuko Mendigoizale-ak taldeak emandako gaiei buruz-ko argazkiak atera zituzten. Bihar-ko sari banaketan argazki rallykolan guztiak ikusteko aukera izanenda. Astelehenetik aurrera Altsa-suko Dendarien Elkarteko era-kusleihoetan ikusgai izanen dira.

Melech Mechaya eta AnneEtxegoien Irurtzungo folkametsetan zikloarenbarruan ariko dira

Bi emanaldik osa-tuko dute aur-tengo Folk

Ametsetan zikloa,bihar eta hurrengolarunbatean Irur-tzungo kultur etxe-an gozatzeko auke-ra izanen dena.Melech Mechayataldeak klezmermusika (Europaerdialdeko musikajudu tradizionala) eka-r riko du bihar,20:00etan. Musika esti-lo horretan Portu-galgo talde onena daIrurtzuna helduden boskotea.

2006tik lau disko karri-karatuak dituzte. Azkena,Gente estranha, aurkeztera

etorriko dira Irurtzunera.Euren ibilbidean sorte-rrian eta atzerrian oihar-tzuna lortu du taldeak.Haienak emanaldidibertigarriak omendira.

Zikloa osatzeko, hel-du den larunbatean, AnneEtxegoien donapaleuta-rra izanen da Irurtzu-

nen. Lau disko ateraditu: bi bakarlari gisaeta beste bi Aizkoa

gizonezko abesba-tzarekin. Done-

jakue bideareninguruko lanbat presta-tzen hasiada.

Industria-ondarea Arnanzen pintzeletik

Arte Azoka bukatzear

Musika hitzordu bikoitzaLarrazpin

Judutar eta euskal folk ametsak

AMAMA FILMA ALTSASUN: Hilaren 13an,22:00etan, eta 15ean, 20:10ean, Amamafilma ikusteko aukera izanen da AltsasukoIortia kultur gunean. Asier Altunak zuzen-

dutako euskarazko filma Tutera eta Mont-pelierren saritua izan da. Sarrerak dagoe-neko salgai daude.

Page 15: Patata Operazioa Irurtzunen San Martinfestek

bazterretik

Iosu Lizarraga

Aplikazioen munduannabigatzen II

Cámara FV-5Kamara Reflex baten kontrol manualtipikoak mugikorraren kamaranzure esku izango dituzu aplikaziohonekin. (Doan/2,99€).CarouselDropbox, hodeian artxiboak gorde-tzeko zerbitzua sortu zuen enpresakeginiko galeria aplikazioa. Formaazkar, polit eta ezberdinean zure tele-fono eta dropboxeko argazki edotabideoak ikusteko aplikazioa. Flash-back-ak erakusten dizkizu argazki etabideoen urtebetetzeetan. (Doan).PixlrArgazki editore indartsu, azkar etaerraza. 2 milioi baino konbinaziogehiago lortu dezakezu argazkibakoitzerako. (Doan).Amber weatherEguraldiko widget oso ikusgarria,

diseinu asko erabiltzeko aukeraematen dizu, Material Design* bar-ne. Aplikazioaren parte asko alda-tzeko aukera du. (Doan).Minima WallpaperPantailako atzealdeko irudi mugi-korrak. Diseinu asko erabiltzekoaukera ematen dizu, Material Design*barne. Pantaila zapaltzean, eran-tzun moduan, irudia mugitzen da.(Doan).MonthEgutegiko widget oso ikusgarri etaerabilgarria, diseinu asko erabiltzekoaukera ematen dizu, Material Design*barne. (Doan).KentIkono pack berezi eta ikusgarria.Hexagonoz eginiko Material Design*ikonoak. Mugikorreko itxura guz-tiz aldatzeko. (Doan/1,15€)AlpifyKirola egiten dutenendako aplika-zio oso gomendagarria. Aplikazioapiztean zure lokalizazio gps-a gor-

detzen doa, egiten ari zaren ibilbi-dearekin. Larrialdi bat baldin badu-zu, aplikazioan botoi bat zapatze-an edota 112ra deitzean, automa-tikoki zure ibilbidea 112ra bidaltzenda alerta batekin eta komunikaziobat hasten du. Gainera, aplikazio-an bi kontaktu zenbaki sartzekoaukera duzu, familiarrak gomen-dagarri. (Doan)Heart RateRuntastic, kirola aplikazioak egitendituen enpresa handienetarikoaksortutako aplikazioa. Zure mugi-korrak kamara eta flasha badu, apli-kazio honekin eta zure hatzarekin,pultsoa neurtu eta memorizatudezakezu. Dohainik dena, egune-ro hiru neurketa egiteko aukeraematen dizu. (Doan/1,99€).7minuteZazpi minututan edozein lekutankirola egiteko aplikazioa. Intentsi-tate altuko zirkuituetan oinarritu-ta. 30 segundotako 12 ariketetan

banatuta, tartean 10 segundoko des-kantsuak dituzten zirkuituak.(Doan).IVONA Text-to-Scpeech HQMugikorreko TTS ahotsa (Text-to-Scpeech, ordenagailu antza duen aho-tsa) naturalago batera aldatzen duenaplikazioa, 7minute aplikazioa era-biltzeko gomengarria. (Doan).MusixmatchAbestien letren munduko katalo-gorik handiena, mugikorrean abes-ti bat entzutean, aplikazioa auto-matikoki ireki eta letra automati-koki sinkronizatzen da, pantailanirakur ahal dezazun. (Doan).PasswalletPapera erabiltzeari agur esan! Zurepassbook kupoiak aplikazio hone-tan gordeta eta ordenatuta izan,hegazkin edota trenerako txartelak,kontzertuetarako sarrerak... (Doan).*Android 5.0 Lollipop bertsioan,Material Design sartu zuten, disei-nu moderno, kolore lauekin eta tran-sanzio berriekin.

Guaixe • 2015eko azaroaren 6a kultura 15

VIZU ILEAPAINDEGIAI T U R M E N D I

30€ko gastuarekin, %10ekodeskontua.

ALDASORO HARATEGIAA L T S A S U

30€ko erosketa batengatiketxeko produktua opari.

ALFA INMOBILIARIAA L T S A S U

Etxe edo pisu baten eroske-tagatik 100 €ko txekea opa-ri.

KIXKUR ESTETIKAZENTROA

Z I O R D I30 €ko gastuarekin %20ekodeskontua produktuetan.

IORTIA HORTZ KLINIKAA L T S A S U

%10 aho garbiketetan etahortz ateratzeetan. Azterketadoan.

JULENE KORTSETEGIETA LENTZERIA

A L T S A S U%5eko deskontua 50 €tikgorako erosketetan.

JON CORDON TAXIAI R U R T Z U N

%10eko deskontua.

JAVIER AIZPUNHARATEGIA

U H A R T E A R A K I L50 €ko erosketetan, etxekoproduktua doan.

UHARTE GAZTAU H A R T E A R A K I L

40 €ko gastuarekin, etxekoproduktua doan.

BERGARA CENTRO OPTICO

A G U R A I NGraduatutako eta eguzkita-ko betaurrekoetan % 10ekodeskontua.

www.guaixe.eus-enzerrenda osoa ikusgai

Nonerabili

Nafar roako BertsozaleElkarteak Iruñeko Udala-rekin batera antolatzen

duen zikloa da Bertsoaroa. Las-tailaren 22an hasi eta heldu denosteguna bitarte bertsoarekinlotura duten zazpi emanaldi iza-nen dira. Esaterako, asteartean

bertsolari gazte nafarren saioaizan zen Kondestable jauregian.Joseba Andoni Beltza izan zen gaijartzailea.

Heldu den ostegunean aurten-go zikloa despeditzeko bertso saioaizanen da. Aimar Karrika, AnderFuentes “Itturri”, Amets Arza-

llus, Uxue Alberdi, Jon Maia etaEneko Lazkoz bertsolariak arikodira Alaitz Rekondok jarritakogaien gainean. Iruñeko Gurutze-ko Plazako institutuko areto nagu-sian izanen da saioa, 20:00etan, etadohainik. Gonbidapenak ordu batlehenago banatuko dira.

Larunbatean, 20:00etan, AltsasukoIortia kultur gunean

Nobleziaren pare agertu nahiduen eta ekonomikoki itota

dagoen burgesia zigortzen duenkomedia da Acronimaren Banca-rrota. Ramon Pantaleon larru-sal-tzaile zaharrak, jokoak eta beste-lakoetan arituz, negozioa hondoratudu. Zordunei pagatu gabe utzi ondo-ren negozioa berrabiarazteko finan-tza plana martxan jarriko du Ber-nardo Capdevilla notarioarenlaguntzaz. Azkar batean, atzera ere,

hondoa joko du Pantaleonek, mai-talearen iruzurragatik eta inguru-koek lapurtzen diotelako. Makina-zio gehiago izanen dira. Gaur egu-neko istorio bat dirudien arren,Carlo Goldoni italiarrak orain delaia 300 urte idatzi zuen obra.

Iruñeko Gaiarre Antzokiak etaNafarroako Gobernuak antolatuduten 2015eko proiektu eszenikoenGaiarre Saria irabazi du Acronimaproducionesen antzezlanak.

Larunbatean, 19:00etan, EtxarriAranazko kultur etxean eta domekan,17:00etan, Olatzagutiko kultur etxean

Keinu antzerkia, mugimendua,objektu eta popin antzerkia,

maskara eta arte plastikoak. Esze-na-hizkuntza nahasketa bat azkenfinean da La llave maestra kon-painiak Nómadas ikuskizunare-kin eskaintzen duena. Horretara-ko lehengaiak biltzeko materialaketa eguneroko objektuak dira: poe-tikoetan maletak, kartoizko kaxak,kutxak eta plastikozko biribilkiak.

Edurne Rankinek, Patxi Larre-ak eta Aintzane Baleztenak gor-

puztutako pertsonaiek lehengaihoriek maskaretan, mugitzen direnetxeetan edota animalia fantasti-koetan bihurtuko dira. Guztia zen-tzumenei, irudimenari eta norbe-raren baitan bidaiatzeko dagoendesirari zuzendutako ikuskizunbatean. +www.guaixe.eus

Izaki Gardenak taldeak Aurrigara diskoa aurkeztu zuenastelehenean, hirugarrena. 9kantuz osatutako lana da eta

Hibernazioa kantua aukeratudute single modura. Haren bide-oklipa Xabier Unanuak zuzendueta muntatu du. Boskotea Arbi-zuko eko-kanpinera ekarri zuen

duela bi aste eta han eta ingu-ruetan grabatu zuen bideoa. Iza-ki Gardenak taldearen eta Una-nuaren arteko erlazioa aurretikheldu da. Boskotearen bigarrendiskorako, Amaieratik hasi,Berandu bideoklipa egin zuensortzaile irurtzundarrak.+www.guaixe.eus

Ekonomiakomedia

Objektuak bizi, eta bizia bidaia

Unanuak bideoklip berria zuzendu du

Lazkoz Iruñeko Bertsoaroan

Page 16: Patata Operazioa Irurtzunen San Martinfestek

SAKANAKO ASTEKARIA • 2015eko azaroak 6, ostirala • 2. aroa • 529. zenbakia

G : tenperatura>>Max. °C Min. °C euria l/m2

Irurtzun 23 . . . . . . . . . 9.5 . . . . . .14.5Etxarri A. 21.6 . . . . . . . 8 . . . . . . . .12.1Altsasu 20.5 . . . . . . . 8.5 . . . . . .11.9Aralar 13.5 . . . . . . . 4.5 . . . . . .13.3Urbasa - . . . . . . . . . . - . . . . . . . . .-

: eguraldiaasteko >>

Min: 12 Max: 21 Min: 13 Max: 20 Min: 12 Max: 18 Min: 9 Max: 17 Min: 7 Max: 18 Min: 7 Max: 17 Min: 8 Max: 15

ostirala larunbata igandea astelehena asteartea asteazkena osteguna

euria: 10% euria: 5% euria: 5% euria: 15% euria: 10% euria: 10% euria: 18%

1.Ursula Unanua Lizarraga.Ergoendarra goitik behera!Bai, Dorraoko Agotzarnekuenjaioa eta Lizarragara Patxiko Aris-torenarekin Beheko Albeittene-kua etxera ezkonduta. Ergoienagurea zela esaten zigun idazka-riak. Ursula izena ere ez da osoentzuna. Gaztetan Donostian zer-bitzatzen nengoela Los Abastose-ra joan nintzen kartilla berritze-ra eta esan zidaten gazteleraz:“Ursula? Igeldoko tximinoarenizena da eta. Horrela ko neska jato-rra izen horrekin...” Hitzik gabegeratu nintzen.

2.Gazte joan zinen zerbitzatzera?Aita hil zen nik hiruzpalau urtenituela. Haur txiki bat nintzelaIturmendira joan nintzen, haurtxiki bati kasu egitera. Haurranegar eta ni negar, biak gosez, etaetxera itzuli nintzen. Txikitan ereDorraun etxeetara joaten nintzensoroetan lan egitera. Berandua-go Donostiara zerbitzatzera joannintzen. Baina 1936ko San Pedrobezperan abisatu zuten ama hilzela eta etxera joateko.

3.Zein gogorra, ez?Bai. Nik 17 urte izango nituen. Etaberehala gerra hasi zen.

4.Gerra Zibila tokatu zitzaizuen…Bai, ama hil, gerra hasi eta nire bianaiak gerrara deitu zituzten. Nieta nire ahizpa geratu ginen etxe-an, bakarrik. Azienda guztiakgobernatzen genituen biak: ardiak,idiak, behiak, txerriak… denetatikgenuen, eta gero soroak. Basora joa-ten ginen, txerrietara… Urte gogo-

rrak izan ziren, bakarrik geunden,lan askorekin. Baina ez genuengosea pasatu, labore asko biltzengenituelako. Ogi eske ez ginen arra-zionamendura joaten, etxean bage-nuelako.

5.Eta gerra bukatzean, zer?Anaiak etxera etorri ziren. Anaizaharrena San Pedro bezperan, etagazteena ondoren. Beranduagozerbitzatzera joan nintzen, Bilbo-ra eta beste toki batzuetara.

6.Eta ondoren ezkondu zinen.Bai, eta Lizarragara joan nintzen.Aitaginarreba, amaginarreba etasenarraren anaiak ere bizi zirenetxean. Senarra kisuskiltzan ibil-tzen zen eta Etxarritik deitu zietenParkelitas fabrika egiteko. Obrabukatutakoan esan zieten ea fabri-kan lan egin nahi zuten, eta hanegin zuen lan senarrak jubilatu arte.

7.Eta zu etxean lanean.Bai. Ni lan eta lan, aziendarekinibiltzen nintzen, mendian, soro-an eta denetan. Esaten zidaten ezzegoela gizonik nik bezala bi behiparerekin horren ilera zuzenaegiten zuenik. Gero, jaietan asteguztiko arropak garbitzen nituen.Behin aldamenekoak labadoraerakutsi zidan. Aitaginarrebarikontatu eta hark Etxarriko Katto-likori esan zion guri labadoraekartzeko. Ze aurrerapena! Nire-tzat aurrerapen onenak labadoraeta traktorea izan dira. Traktoreaekarri genuenean gutxiagotanjoaten nintzen sorora.

8.100 urte hauetan zer izan da

gogorrena? Eta onena?Gogorrena gerra garaia. Eta poli-ttena? Senarrarekin motoan joa-ten ginenean. Lizarrara joatenginen, ahizpa bisitatzera…

9. Noiz bete zenituen 100 urteak?Urriaren 21ean. Goizean Lizarra-gako andreek Aurora kantatuzidaten. Karrika guztiarendakotxokolatea egin genuen arratsal-dean. Larunbatean udaletxeko-ak etorri ziren. Herriko haurrekegindako marrazkiak, lore sortaeta plaka bat ekarri zidaten. Etaigandean Bordara joan ginen baz-kaltzera, familiakoak. Jantokiguztiak Zorionak zuri kantatuninduen.Jendeak esaten zuen:“honek ez ditu 100 urte”.

10. Horren ongi zaude, Ursula!Lan asko egina naiz, baina osa-sun ona eman dit Jainkoak. Onginago, baina egunen batean ateazabalduko da eta akabo. Askotan,guatzera joaterakoan pentsatzendut: “biharko hilda egongo naizigual”. Baina itzarri eta andriaongi! Hiato hernia daukat, bainabestela ezer. Behin bakarrik era-man ninduten ospitalera, kanpo-santuan zerbaitek pikatu edo, etahanka guztia hazi egin zitzaida-nean.

11. Lehengo bizimodua edoegungoa, zein gogorrago?Orain ez dut lanik egiten eta jana-ria ematen didate. Gaurkoa hobe!Nik pasatu ditudan kalbarioe-kin… Gurea lan egitea izan da. Bai-na estres gutxiago zegoen. +www.guaixe.eus

>>11galdera

UrsulaUnanua Lizarraga

100 urte bete ditu

Testua: Maider Betelu Ganboa

Bazkide sarituak1.- Maitane

Ayestaran(Etxarri Aranatz)

2.- Joaquin MªAnso (Etxarri Aranatz)

3.- ArbizukoEkokanpina(Arbizu)

4.- PatxiUrrestarazu(Etxarri Aranatz)

: ilargiaren aldia>>ilberri ilgora ilbete ilbehera

11 19 25 3

Lau seme-alaba eta 7 biloba ditu eta bigarren birbilobaren zain dago Ursula.