pan elek

Download Pan Elek

If you can't read please download the document

Upload: nereaguitarra

Post on 04-Dec-2015

223 views

Category:

Documents


3 download

DESCRIPTION

Pan Elek

TRANSCRIPT

EGUZKI ENERGIA

http://www.ekilor.com/images/portada.jpgPanelek, eguzkiaren erradiazioak hartzen dituzte, guk gure etxeetan beroa eta elektrizitatea edukitzeko. Beroa, kolektore termikoen bidez lortzen da etaelektrizitatea, modulu fotovoltaikoei ezker. Argiaren fotoiek material erdi eroale batzuetan jotzen dutenean, korronte-jarioa sortzen da. Zelula fotovoltaikoei energia hori aprobetxatzen dute. Energia honekin egiten den erabileraren arabera, biltzeko eta xurgatzeko era ezberdinak erabiltzen dira eta aprobetxamendu egokia jasotzen den eguzki-erradiazioaren menpe dago, urtaroaren eta eguneko orduaren arabera desberdina delarik.Eguzki-energiak hainbat erabilera ahalbidetzen du, esate baterako, elektrizitatearen sorkuntza, aprobetxamendu termikoa eta aprobetxamendu pasiboa edo fotovoltaikoa.Historia: Efektu fotovoltaikoa Alexander Edmond Bequrelek aurkitu zuen 1838. urtean. Pila elektrolitiko batekin eta platino elektrodoekin esperimentuak egiten ari zen aztertu zuenean korrontea eguzkiak ematen zion elektrodo batzuetatik pasatzen zela.http://ses.elementfx.com/wp-content/uploads/2013/05/Photo-Credit-Corbis-300x210.jpgHurrengoko pausua 1873.urtean eman zen Willoghby Smith ingeniari elektrikoak efektu fotovoltaikoa solidotan aurkitzen duenean, selenioan.Urten batzuk geroago, 1877.urtean, Willim Grylls Adams irakasleak bere ikasle batekin, Richards Evans Day, lehen zelula fotovoltaikoa sortu zuten, selenio zelula.Lehen aplikazio praktikoa askoz beranduago iritsi zen, 1953.urtean Gerald Pearson, Bell laborategietakoa, silizioaren aplikazio elektronikoaren inguruan esperimentuak egiten ari zenean, ia nahigabe, zelula fotovoltaiko bat sortu zuen, zelula hau selenioz egindako zelulak baino askoz eraginkorragoa zen. Deskubrimendu honen ostean beste bi zientzialarik asmakizun hau hobetzen joan ziren eta siliziozko zelulak nahiko energia jasotzeko gai izan zen, bertatik aplikazio praktikoak atera daitezen. Lehengaia aztertu: Eguzkiaren azalean 5780K daude, honek irradiazioa sortzen du eta lurrera bidaltzen du. Hauek beroa eta argi izpiak dira lurrazalean eta eguzki plakaz hartzen badira energia sortzen dute.Eguzkia esne bideko 135000 milioi izarretariko bat da. 150 milioi kilometrora dago lurretik, baina geure energia iturri natural nagusia da. Beraren argiak nahiz berotasunak lurrekobizi-zikloak bultzatu eta modulatzen dituzte.14 000 000 kilometroko diametroa du (lurraren baino 109 bider handiagoa) eta hidrogenoaren fusio nuklearraren ondoriozko erradiazio elektromagnetikoa bidaltzen du unibertsora.Erradiazio horren zati txiki bat(nahikoa bizi ari eutsi ahal izateko) gure planetara iristen da: 1367w/m2ko potentzia, gutxi gorabehera, atmosferaren goiko geruzetan. Balio horri eguzki konstante deitzen zaio.Eguzkiak bidalitako erradiazio ultramorearen zatirik handiena ozono geruzak xurgatzen du atmosferaren kanpoaldean. Hodeiek, atmosferako hautsak eta gasek iragazi egiten dituzte eguzkiaren erradiazioak. Erradiazio horren ondorioz, 900w/m2-ko energia sortzen da, gutxi gorabehera, lurraern azalean (latitudearen, atmosferaren, unearen edo urtaroeren arebera).Eguzkiaren erradiazioak beira zeharkatu behar duenean ere energia kantitate jakin bat galtzen da. Galtze horiek guztiak egon arren, energia kantitate handia lortzen da: metro koadro batean, 100 watteko 7 bonbillak erretzen dutenbeste energia jasotzen da.Eguzki eenrgiaren etorkizuna: Eguzki energiak etorkizun on bat dauka energia berriztagarri batr delako, ez delakoinoiz agortuko.

Eguzki energiaren alde onak eta txarrak:http://energia-iturriak.blogspot.com.es/2011/03/eguzki-energia.html

Bibliografia:http://www.eve.es/La-energia/Infografias/La-energia-solar.aspx?lang=eu-ES, liburua, :http://www.ekidom.com/historia-de-la-energia-solar-fotovoltaica/:http://energia-iturriak.blogspot.com.es/2011/03/eguzki-energia.html/