oreka mendian - oreka mendian - iratiko basoa...dira lepahoria, igaraba, pirinioetako desmana eta...

2
IRATIKO BASOA Deskribapena eta kokapena Basabürüa (Larraine), Nafarroa Beherea (Mendibe eta Lekunberri) Euskal Herriaren iparraldean eta Nafarroa ditu mugakide, eta goialdean Okabe (1.466 m) eta Bizkarze (1.657 m) mendiek inguratzen dute. Azalera 2.500 ha Babes-estatusa KBE - NATURA 2000 (FR7200753) Beste babes batzuk, eskualde-mailakoak edo nazionalak Interes Ekologikoko Naturagunea, Garrantzizko Eremua Hegaztien Kontserbaziorako. Erabilera nagusiak Basoa da eremu honen erabilera nagusia, basogintzari, egurgintzari eta ehizari lotuta. Gainera, belardiez estalitako goialdeetan bazkatu ohi duten ardien babesleku da. Titulartasuna Publikoa nagusiki. LIFEren helburu diren habitatak (4020) Erica ciliaris eta Erica tetralixen txilar heze atlantikoak, (4030) txilar lehor europarrak, (7110) zohikaztegi altxatu aktiboak, (7120) oraindik berez birsor daitezkeen zohikaztegi altxatu andeatuak, (7140) trantsizio-zohikaztegiak, (7150) sakonuneak Rhynchosporion zohikazdun substratuen gainean, (7230) lintzura alkalinoak.

Upload: others

Post on 17-Aug-2020

6 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Oreka mendian - Oreka mendian - IRATIKO BASOA...dira lepahoria, igaraba, Pirinioetako desmana eta ur-satitsu hankazuria, baita Europar Batasunaren interesekotzat jo diren saguzar batzuk

IRATIKO BASOA Deskribapena eta kokapena Basabürüa (Larraine), Nafarroa Beherea

(Mendibe eta Lekunberri) Euskal Herriaren iparraldean eta Nafarroa ditu mugakide, eta goialdean Okabe (1.466 m) eta Bizkarze (1.657 m) mendiek inguratzen dute.

Azalera 2.500 ha Babes-estatusa KBE - NATURA 2000 (FR7200753) Beste babes batzuk, eskualde-mailakoak edo nazionalak

Interes Ekologikoko Naturagunea, Garrantzizko Eremua Hegaztien Kontserbaziorako.

Erabilera nagusiak Basoa da eremu honen erabilera nagusia, basogintzari, egurgintzari eta ehizari lotuta. Gainera, belardiez estalitako goialdeetan bazkatu ohi duten ardien babesleku da.

Titulartasuna Publikoa nagusiki. LIFEren helburu diren habitatak (4020) Erica ciliaris eta Erica tetralixen

txilar heze atlantikoak, (4030) txilar lehor europarrak, (7110) zohikaztegi altxatu aktiboak, (7120) oraindik berez birsor daitezkeen zohikaztegi altxatu andeatuak, (7140) trantsizio-zohikaztegiak, (7150) sakonuneak Rhynchosporion zohikazdun substratuen gainean, (7230) lintzura alkalinoak.

Page 2: Oreka mendian - Oreka mendian - IRATIKO BASOA...dira lepahoria, igaraba, Pirinioetako desmana eta ur-satitsu hankazuria, baita Europar Batasunaren interesekotzat jo diren saguzar batzuk

Frantziako eta Espainiako estatuen artean kokatua, Europako bigarren pagadi zabalena eta ondoen kontserbatuena hartzen du bere baitan Iratik, Alemaniako Oihan Beltzaren ondoren. Flysh izeneko arroka sedimentarioen behe-mendigune baten gainean zabaltzen da, eta bertan, 900 metro eta 1.300 metro bitartean, zuhaitz hostoerorkorren basoa nagusitzen da; goialdeetan, berriz, paramoak eta larreak. Irati populazio urriko eremu batean dago eta, beraz, beti mantendu izan du halako itxura basati eta misteriotsua, euskal kondaira zahar ugarik elikatua. Oraingo oihanean, zuhaizti urtetsuen adibide bikain bat dira pagoak, zuhaitzen %90 osatuz. Iratiko Oihana balio ekologiko handiko altxor natural bat da. Pagadi trinkoek, larreek, izeiek eta ur freskoak itxuratzen dute urtaro bakoitzean eraldatzen den kolore biziko paisaia. Bertara iristea zaila gertatzen denez eta ondorioz ustiatu izan ez denez, nabarmena da faunaren eta floraren presentzia. Iratiko basoan bizi diren ugaztun handien artean orkatzak, basurdeak eta oreinak nabarmentzen dira. Ehun urteak beteak dituzten zuhaitzetako zuloetan muxar grisa bizi da. Bertan ohikoak diren beste espezie batzuk dira lepahoria, igaraba, Pirinioetako desmana eta ur-satitsu hankazuria, baita Europar Batasunaren interesekotzat jo diren saguzar batzuk ere. Hegaztiei dagokienez, nabarmentzekoak dira okil gibelnabarra eta okil beltza. Harraparien artean, ugatza, belatz handia edo arrano beltza nabarmentzen dira. LIFE proiektuaren inguruko jarduerak - Bazka-ekoizpenaren jarraipena habitatean (4030), maneiu-egoera desberdinetan (erreketak, belar-sastraken garbitzea, edo azienda-karga). - Landarediaren eboluzioaren jarraipena Europar Batasunaren intereseko habitatak kudeatzeko modu desberdinen arabera.