oihan ederra 2011:maquetación 1arbizu.eus/wp-content/uploads/2016/05/oihan-ederra-2011.pdf ·...

16
Arbizu 2011 Oihan Ederra

Upload: others

Post on 12-Jul-2020

1 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: oihan ederra 2011:Maquetación 1arbizu.eus/wp-content/uploads/2016/05/Oihan-Ederra-2011.pdf · 2016-08-12 · tze ko 5-10 urte bitarteko haurrak eta 30-50 urte bitarteko helduak direla

Arbizu 2011

Oihan Ederra

Page 2: oihan ederra 2011:Maquetación 1arbizu.eus/wp-content/uploads/2016/05/Oihan-Ederra-2011.pdf · 2016-08-12 · tze ko 5-10 urte bitarteko haurrak eta 30-50 urte bitarteko helduak direla

2 Oihan Ederra 2011

Lan handia ematen dizu liburu-tegiak? Nolakoa?Hilabete gutxi daramatza Arbizu-ko Udal Liburutegiak martxan etaoraindik lan asko dago egiteko,oraindik material asko daukagukatalogatzeko, irakurle txartelakegin, aktibitate berriak antolatu,etab. Honetaz aparte, egunerokoliburutegiko martxa dago: orde-nagailuetarako txanda eman,mailegu eta itzulketak egin, era-biltzaileei argibideak eman…

Zer jende mota joaten da?Erabiltzaile desberdinak dauzka-gu liburutegian:-Egunero etxeko lanak egiteraedo ikastera etortzen direnak.-Liburuak, DVDak, CDak edo aldiz-kariak maileguan hartzera etor- tzen direnak.-Ordenagailuak erabiltzera etor - tzen direnak.

-Haurrendako gelan liburuak ira-kurtzera etortzen diren gurasoeta umeak.

Nola portatzen dira liburutegi-ko bezeroak?Nahiko ondo, ez daukat kexarik,orokorrean isiltasuna manten -tzen da eta liburutegiko giroaaproposa da irakurtzeko, etxekolanak egiteko, ordenagailuak era-biltzeko edota ikasteko ere bai.

Jendeak liburu asko eramatenditu etxera? DVDak?Pixkanaka jende gehiago anima -tzen ari da liburuak, DVDak edoaldizkariak maileguan hartzera.

Itzuli ere bai? Bestela, zigorrenbat dago?Orokorrean jendeak agindutakodata baino lehenago bueltatzendu maileguan hartutako materia-la baina badaude liburuak beran-du bueltatzen dituzten erabiltzai-leak ere. Liburutegiaren araute-giaren arabera, honako zigorraaplikatzen da atzerapenengatik:egun bat irakurle txartela erabiligabe atzeratutako egun etadokumentu bakoitzeko.

Zein da irakurle eredua Arbi-zun? (sexua, adina…)Arbizun ez dago irakurle eredufinko bat, era askotako irakurleakdauzkagu, baina nolabait muga -tze ko 5-10 urte bitarteko haurraketa 30-50 urte bitarteko helduakdirela liburuak maileguan hartzendituztenak esan genezake. Sexua-ren arabera ez dago esaterik,denetarik dago.

Euskaraz ala erdaraz irakurtzenda gehiago?Denetarik dago, haurrek eta gaz-teek euskaraz irakurtzen dutegehien bat baina helduen kasuangehienek gaztelaniaz idatzitakoliburuak hartzen dituzte maile-guan.

Ondo hornituta ikusten duzuliburutegia?Pixkanaka ari gara liburutegiaosatzen, genero askotako libu-ruak ditugu Arbizuko Udal Libu-rutegian: eleberriak, haurrendakoliburuak, poesia, antzerkia, psiko-logia, filosofia, erlijioa, zoologia,osasuna, sukaldaritza, artea, histo-ria, euskal gramatika, toponi-mia… baita DVDak, CDak, etaaldizkariak ere. Eta oraindik herri-tarrek ekarritako zenbait liburueta Nafarroako Gobernuak eskai-nitako liburu dohaintza bat kata-logatzeko dauzkagu. Datorrenurtetik aurrera, pixkanaka mate-rial berria erosten joango gara.

Badaukagu baliabiderik gauzagehiago ekartzeko?2012 urteko Udal aurrekontuetanliburutegiak partida bat izangodu material berria erosi ahal izate-ko.

Wi-fia liburutegian noizko?Udalean lanean ari dira herrita-rrendako internet zerbitzua lehenbai-lehen jartzeko, zerbitzu hone-kin batera Udal liburutegiak Wi-Fizerbitzua eskainiko du erabiltzai-leentzat. Urtarrilerako martxanegongo da zerbitzu hau.

Paki Urbitarte (bibliotekaria)

Page 3: oihan ederra 2011:Maquetación 1arbizu.eus/wp-content/uploads/2016/05/Oihan-Ederra-2011.pdf · 2016-08-12 · tze ko 5-10 urte bitarteko haurrak eta 30-50 urte bitarteko helduak direla

3KULTURA: liburutegia

Esan digute herriko irakurleonenetarikoa zarela. Hala diote? Dakidana da poz han-dia ematen didala herrian liburu-tegia izateak. Lehenago besteherri batzutara joan behar izatennuen liburuak hartzera.

Lana, bi ume… nondik aterat-zen duzu denbora horrenbesteirakurtzeko? Ahal dela. Gauaz aritzen naiz, egu-nez ez baitago betarik. Haurrakguatzeratu ondoren gustora har tzen dut liburua ta loganetuarte irakurri.

Zer liburu mota gustatzen zaizugehien? Misterio kontuak, historian oina-rriturako eleberriak, komedia....Etxean kontsulta liburuak izateagustatzen zait, lasai begiratu ahalizateko, sendabelarrei buruzkoak,zizak, nekazaritza ekologikoa...

Zein da zure libururik gogokoe-na? Ez nuke jakingo bakarra aukera -tzen, asko dira gustatu zaizkida-nak: Mujeres de ojos grandes,Obabakoak, Tuareg, Oroituz, Hau -tsi da katea, El origen perdido...

Idazlerik gogokoena? Berdin, ez daukat kuttunik. Ange-les Mastretta, Bernardo Atxaga,Alberto Vázquez-Figueroa, JonArretxe, Matilde Asensi, Toti Marti-nez de Lezea, Itxaro Borda... nonaukeratua badago.

Ondo hornituta ikusten duzugure liburutegia? Duela gutxi irekia izateko ongidago. Badago liburu mordoxka,

euskarazkoak urriagoak dira bai-na tira, hasi besterik ez du egin.

Zer obra gehiago ekartzea nahizenuke, ahal balitz? Zenbait eleberri frantsesez, inge-lesez...ikasten ari den jendeak ira-kurtzeko materiala izan dezan;musika liburuak (partitura libu-ruak) ere ongi leudeke. Munduanzeharreko musika mota ezberdi-nak...

-Ezer irakurri duzu formatuelektronikoan? -Ezer gutxi. Interneten gauza askodago ordenagailuan irakurri ahalizateko baina egia esateko ez naizoso zalea, nekatu egiten nau den-bora luzean aritzeak.

Horrela imajinatzen duzu etor-kizuna, paperezko liburua des-agertuta? Baliteke. Ekologikoagoa dela diru-di ezta? Baina paperezko liburuairakurtzeak badauka beste xarmabat.

Zer liburu daukazu esku arte-an? Bernardo Atxagaren “Zazpi etxeFrantzian” .

Maider Jaka (irakurlea)

Page 4: oihan ederra 2011:Maquetación 1arbizu.eus/wp-content/uploads/2016/05/Oihan-Ederra-2011.pdf · 2016-08-12 · tze ko 5-10 urte bitarteko haurrak eta 30-50 urte bitarteko helduak direla

4 Oihan Ederra 2011

Arbizu modan dago azken aldian, edodenon ahotan bai behintzat. Le coqd’or saria Arbizu txistorrarentzat,Eskoziako Super gold domina Juana-neko gaztarentzat, Joseba Ezkurdiapilotariak profesionaletan debutatu-

ko du sarri, eta Imanol Rayo gazteak bere lehen filmluzea zuzendu eta berriki estreinatu du, bai eta bikainestreinatu ere, Donostiako Zinemaldian ZerbitzuZinemira saria jaso baitzuen. Oraingoan gurera ekarridugu, Bi Anai filmaz aritzeko.

Nondik datorkizu zinemarako grina hau?Adimena dudanetik, nik uste. Edozein kasutan, zinemagrina edo zinefilia eta zinemagintza kontzeptu ezberdi-nak dira. Nire kasuan ez dute aho berberetik jaten. Zine-magintzan, sormen lanean, begirada garbi eta garde-netik lan egiten saiatzen naiz, eta ez dut zinemarenberaren edota zinema zaletasunaren eraginik izaten.

Bi Anai filmatu aurretik beste lanik eginik zenuen?Laburmetraiaren bat edo beste. Baina ez ditut lan serio -tzat hartzen. Ia praktika lan batzuk dira. Proposamenteoriko, estetiko eta abar guztiak Bi anain suertatu diralehen aldiz. Bi anai da nire lehen filma, lehen lana, zen tzu guztietan.

Lehenengo film luzea, adaptazio bat, BernardoAtxagaren Bi Anai, zergatik?Nobela oso literarioa da eta, era berean, zienematogra-fikoki ia ezinezkoa moldatzea. Hor erronka haundi batdago. Atxagaren irakurleak pozik egongo dira filmare-kin, bere izpiritua hor baitago. Baina kontuz, ezin ditza-kegu bi lengoaia ezberdin modu berberean landu, horida filmaren euskarrietako bat. Modu honetan, filmakformalki oso zentzu berezia dauka. Azken finean ni re -tzat narratiba literarioak eta zinematografikoak elka-rren zerikusi gutxi izan behar dute forma aldetik.

Bi Anai literarioa eta Bi Anai filma, bi istorio ezber-din.Lehen esan bezala, niretzat literarioa eta zinematografi-koa bi forma oso ezberdin dira, ia elkarren antzik ezdutena. Eta nobelan erabat literarioa dena filman irudieta soinu dira. Elementu garbiak, kutsadura literariorikgabekoak. Beraz, eraldaketa horretan beti sortuko diranobelan ez daudenak elementu berriak. Bi munduezberdin dira, argi dago.

Kandido Uranga kenduta, filmeko aktore gehienakezezagunak dira, nola egin zenuen aukeraketa? Tar-

Imanol Rayok zinera garamatza

Page 5: oihan ederra 2011:Maquetación 1arbizu.eus/wp-content/uploads/2016/05/Oihan-Ederra-2011.pdf · 2016-08-12 · tze ko 5-10 urte bitarteko haurrak eta 30-50 urte bitarteko helduak direla

5ARTEA: zinea

tean badugu arbizuarren bat eta lakuntzarrenbat ere, ezta? Gehienak ezezagunak dira, baina filmaren mesede-rako beti. Filmaketa ez da ohikoa izan. Era lasaiago-an egin da. Eta guzti hori, argi dago, filman islatzenda. Zerbait zehatza egin nahi baduzu dinamikahorretan murgildu behar zara eta horrek konzen-trazio haundia eskatzen du. Filmatu dugun moduada nik uste aproposena hori lortzeko. Giro hori sor tzea . Bi aukera daude, aktoreek zure lan egitekoera oso ongi ezagutzea, edo bestela zinematikurrun dauden pertsonak izatea, zinema mundua-ren gorabeherek kutsatu gabekoak.

Bestalde, egia da, sakandar pare bat agertzen diramusikagile gisa jaietan: Edor Zubeldia, Mikel Goñi,Pello Reparaz, etab.

Filmean animaliek garrantzi handia dute. Horere zeozer familiarra, gertukoa, zaigu.Hor ere era berdinean egin da lan. Denbora dagakoa. Arazorik handiena da erritmo azkarrean bizigarela eta ohitura batzuk galdu ditugula. Animalie-kin ere pazientzia izan da euskarrietako bat. Atso-titz bat bada: bizitza eskuzabala izaten da itxoitendakienarekin. Kasu honetan horrela izan da.

Eta arlo honetan ere sakandarrek parte hartu dute,bai. Kattagorria, zehatzak izatekotan bi zirela esanbeharko genuke, Pello Lazkozenak ziren.

Eta filmatutako tokiak? Pelikula eliptikoa da, zatiak ditu. Ez nuen nahi herribaten ‘estanpa’ bat izatea. Zatiz zati sortua dago fil-ma. Tartean gertatzen direnak ikusleak osatu behar

ditu. Zentzu horretan, Nafarroako iparraldeak auke-ra hori eman dit eta baita Urbasa aldeak ere.

Lehenengo film luzea eta lehenengo saria,espero al zenuen?Sekulan. Halere, hobe da gauza hauetan gehiegi ez‘errekreatzea’. Sariak beti onerako dira, dudarikgabe, eta pozik gainera, baina gauzak distantziazikusi behar dira, euforiarik gabe. Bere neurrian.

Oso kritika onak jaso ditu filmak, eta zuk, zuzen-dari gisa. Adibidez: “Imanol gure Robert Bres-son gaztea da, horrelako zinegile bakan batzukbaizik ez dira sortzen belaunalditik belaunaldi-ra” idatzi zuen Mikel Insaustik Garan; edo “Ima-nol Rayok, 27 urterekin doi, 70 urteko egilebaten sendotasunarekin zuzentzen du” zioenJuan Zapaterrek Diario de Noticiasen; eta MikelGurpegik El Diario Vascon, berriz: “baserri giro-ko euskal arimari buruzko pelikula on batzuenzikloa antolatu nahi izanez gero, nahitaez beharlukete bertan film hauek: Tasio, Vacas, Ander,beharbada. Eta Bi anai, haietatik durduzaga-rriena eta zailena izan litekeena”. Honek ateakirekitzen dizkizue?Bai, noski. Kritikoen harrera ezin hobea izan da.Halere, kritikei begira, influentziei buruz erreferen-te bakar bat aitortzea gauzak orokortzea dela ustedut. Gauza asko ikusi eta ikasi ohi izaten ditugubizitzan zehar, baina ez dut influentzietan sinisten.Lehen esan bezala, lana modu gardenean egitensaiatu nahiz.

Eta zer esan kritikorik zorrotzenari? Ikusleari?Donostiako karteleran bosgarren astean sartzeardoa filma hau erantzuten ari naizen momentuan.Ikusleak erantzuten ari dira, eta filmaren formula ezda ikusleak erakartzen dituen horietakoa. Edozeinmodutan ere, azken hitza ez du ikusleak, denborakbaizik. Pelikula bat denborarekin ikusten da ongizahartzen den ala ez. Horrek esango du nolako den.

Beste proiekturen bat buruan? Ikusten duzuArbizu zure etorkizuneko filmen batean?Beti dago zerbait egiteko nahia. Eta Arbizun balitzhobe, argi dago. Mugarri asko daude beti, ordea.Zinemagileek film bat atera gabe lau urte igarotzenbadituzte ez da nahi ez dutelako, ezin dutelako bai-zik. Denbora asko ematen du film bat eraikitzeak.Konstantzia da perspektiba garbia duen edozeinegileren ametsa.

Page 6: oihan ederra 2011:Maquetación 1arbizu.eus/wp-content/uploads/2016/05/Oihan-Ederra-2011.pdf · 2016-08-12 · tze ko 5-10 urte bitarteko haurrak eta 30-50 urte bitarteko helduak direla

6

Bere artista ibilbidean zehar Miren Usta-rrozek burututako lan ugarien ostean,arte funerarioaren inguruko ikuspuntu

berri bat zabaldu du gizarte Nafarrean, berelan esklusibo eta errepika-ezinak direla bide

Arte ederretan lizentziatua, Miren Ustarrozsakandarrak gutxika-gutxika bere lekua egin dueskulturaren munduan. Bere 26 urtetan zehargisa ezberdineko lanak burutu ditu, besteakbeste logotipoak eta lehiaketetako sariak, horie-tako asko hainbat erakusketetan ezagutaraziditu, eskualde zein tokian tokiko mailan. Era-biltzen dituen materialen artean bronzea, egu-rra, zeramika, harria eta burdina gailentzendira gehien bat. Berea burua nekaezin, langile,temati eta arduratsutzat du sakandarrak.

Arte funerarioan egindako lan ugariengatik ere ezaguna daUharte Arakilgo gaztea, izan ere, bere artista ibilbidean 30 lanfunerariotan izan da lanean, haien artean, kutxak, hilarriak,hezurtegiak sortu ditu material zein estilo ezberdinaz baliatuz.Guztiak beti ere bata bestearengandik ezberdinak eta guztizesklusiboak. Arlo honetan landutako proiektu oro sinbolismopoetikoan eta oroitzapen onetan oinarritzen dira. GuztiakNafarroako hilerritan daude ikusgai.

Mundu funerarioan kasualitatez hasi zela aitortzen du Mire-nek. Leioan kokatzen den Euskal Herriko Unibertsitatean Arteederren lizentziatura hasi aurretik, eskulturei aplikatutakomodulu bat egin zuen Zaragoza eta Iruña artean. Eskulturagilebatek etorkizunean lan munduan aritzeko izango zituen zailta-sunak zirela bide, Mirenen klase-kideek ikuspegi ezkorra era-kusten zuten aldiro, horren aurrean Mirenek txanta artean,mundu funerarioa aipatzen zuen irtenbide moduan. Bromaartean, modulu amaierako proiektua gauzatzeko momentuaheldu zen eta irakasleak proposamen bat egin zion Ustarrozi;horrenbestez aipatu zuen eskultura funerario bat sortzea.Honek eman zion hasiera Mirenen karrera artistikoari. Errau tsak gordetzeko kaxa bat egin zuen, Oteizaren estilo edopen tsa eran oinarritzen zelarik. Bere inguruko jendeak hilobienmunduan, mundu ilun bat bezala ikusten bazuen ere, Mirenekargi izan zuen behar sozial bat bezala ikusi behar zela, norbai-tek bete beharrekoa.

HARRIAK, bizirik dirauen heriotzaren sinbolo

HARBIZI tailerreko arduraduna: Miren Ustarroz

Page 7: oihan ederra 2011:Maquetación 1arbizu.eus/wp-content/uploads/2016/05/Oihan-Ederra-2011.pdf · 2016-08-12 · tze ko 5-10 urte bitarteko haurrak eta 30-50 urte bitarteko helduak direla

7ARTE FUNERARIOA

Mirenek naturaltasuna ikusten du heriotzean, justi-zia egiten duen zerbait dela uste du, nahitaez gerta -tzen dena eta legezkoa dena. Heriotzaren osteandatorrenaren inguruko ezjakintasuna dela eta, pen tsa mendu edo galdera horren inguruan ez direlabueltak eman behar du iritzi Uhartearrak. Herio tzakuzten duen beste zatiarekin geratzen da Miren, halanola, doluak uzten dituen sentimenduekin, maita-sunarekin eta oroitzapen goxoekin.

“Heriotzaren zati biziarekin geratzen naiz;oroitzapenak, sentimenduak, maitasuna…”MIREN USTARROZ

Miren Industriak eskaintzen duen produktu eta tra-tutik urruntzen da, tratu zuzena, lan pertsonalizatuaeta esklusiboa eskaintzen die beregana jotzen dutenguztiei. Bere lanak, hildako edo omendutako pert-sona horretaz senitarteko zein lagunek kontatzendizkioten detaileekin bideratzen ditu, modu hone-tan, diseinuari ukitu errepika-ezina ematen dio. Languztiak gertutasunez burutzen ditu eta haietan, hil-dakoaren izaera, lana eta zaletasuna islatzen saiat-zen da modu sinboliko zein poetikoan. Industriaksarritan klixe batzuk ezartzen ditu eta bezeroekhorien artean aukeratzea baino ez dute.

“Pertsonak bakarrak eta errepika-ezinakgarenetik, irudikatzen gaituenak ere horre-la behar du izan” MIREN USTARROZ

Pertsonak bakarrak eta errepikaezinak garenetik,irudikatzen gaituenak ere bakarra eta errepikaezinaizan behar duela uste du Mirenek. Esklusibotasuneta berezitasun horrek lan handia ekartzen duelako-az ziur badago ere, azken emaitzak pena mereziduela baieztatzen du.

Heriotzan errausketa aukeratzen dutenen kopuruakazken aldian nabarmenki egin du gora. Azken urte-etan mendian hildakoaren omenez ezarritako eskul-tura edo monumentuak ugariagoak egin dira, etabeti ere asmo hoberenarekin egindako ekintza batbada ere, espazioak garbi eta txukun mantendubehar direla uste du gazteak. Errausketen ingurukoerritoak eta kulturak aldatzen ari dira, hori horrelaizanik, udalek aldaketa horretan parte hartu behar-ko luketela uste du, alegia, ideia tradizionala birzi-klatzen lagundu.

“Orokorrean ez zaigu gustatzen mendianinterferentziak ikustea, horrek ohiko ideia-ren birziklapena eskatzen du” MIREN USTARROZ

Ideiaren birziklapen prozesu horretan, Mirenekbere ekarpen pertsonala egin du, “Maitarriak” ize-neko dolu harriak sortuaz. Arbizun kokatzen den“Harbizi” tailerrean garatu zuen ideia berritzailehau, gainontzeko lanekin egin ohi duen moduan.Heriotzagatiko dolua, gure gizartean guztiz barne-ratuta dagoen errituala da, nahiz eta gauza txikiaizan beti egoten da gure sentimenduak erakutsi etaminaren zati bat nonbait edo zerbait horretan uzte-ko beharra. Maitarriak balore sinbolikoz bustirikoeskultura xume baina detaile handikoak dira. Ezdute orain arteko monumentuek duten finkotasuna,eta mugikortasun hori da aldi berean, udaletxeakbere baimena emateko aukerak handitzen dituenezaugarria.

Etorkizunean bere krezioen inguruko publizitateahobetzea eta zabaltzea gustatuko litzaioke. Bestalde,bere Arbizuko tailerrean pilatuta dituen lanak era-kusketa txukun batean azaltzea da bere ideia.

Izpiritu sortzailea eta harrienganako maitasun horizabaltzeko asmoz, zenbait klase ematen hasiko da“Harbizi” tailerrean. Parte hartzaileek “Harriaklantzeko hastapenak” barneratuko dituzte.

Aurrerapauso hau emateko, egungo teknologietaraegokitzea beharrezkoa deritzo Uhartearrak, horidela eta, web orriaren bitartez ezagutaraziko daabendutik aurrera. Harriak, eskolan erakutsi izanden moduan bizigabeak badira ere, norbanakoakematen dion esanahiarekin berpizten da, sentimen-duak eta oroitzapenak adierazteko euskarri sendoe-na bilakatzen delarik.

Page 8: oihan ederra 2011:Maquetación 1arbizu.eus/wp-content/uploads/2016/05/Oihan-Ederra-2011.pdf · 2016-08-12 · tze ko 5-10 urte bitarteko haurrak eta 30-50 urte bitarteko helduak direla

8 Oihan Ederra 2011

Herriaren inguruko paisaietan eta Ar -bizun bertan ere ikusten dugun guz-tiak zerikusi zuzena du geologiarekin.Aralar, Sakana, Urbasa-Andia, etxee-tako harriak eta baratzetako lurrakgeologiaren forma ezberdinak dira,

baina azken batean geologia. Thomas Kuechlergeologoak Sakanan finkaturiko ikerketaren zer tze lada garrantzitsuenak kontatu dizkigu.

Geologiaren bitartez, lurraren barreneko osake-ta eta haren egitura nolakoa den ikertzen da, izanere, harriek denbora geologikoan zehar izanduten bilakaeraren berri ematen duen zientziabaita. Thomas Kuechler alemaniarrak paleonto-logia, estratigrafia eta geologia ikasi zuen Berli-nen. Tesia burutzeko asmoz, Sakanara etorri zenKuechler, eta dagoeneko 32 urte daramatzaSakanako eta Lizarraldeko Goi Kretazikoaikertzen. Ikerlariak egindako lanak eta ateratakoondorioak herriarentzat guztiz aberasgarriakizan daitezke.

Gure ingurua osatzen duten paisaiak sakonkiezagutzeko eta haren historia gertutik bizitzeko,haien osaera ezagutzea baliagarria izan daiteke.Inguratzen gaituen paisaian harri multzo handibatzuk ditugu, koloretako mantelak balira beza-la tolestuta, antiklinal eta sinklinalak sortuz, hauda, goranzko eta beheranzko tolesdurak sortuz.Hauek, ehunka kilometroko luzera dute eta kilo-metro gutxi batzuetako sakonera. Aipaturikotolesdura horiek failek eteten dituzte; bertanmurgildu ziren harri bloke izugarriak.

Aralar eta Urbasako mendietan zehar, iparretikhegoaldera ebaki geologiko bat egin ezkero,aipaturiko irudia azaleratuko litzateke. Goialdeaerosionaturik duten bi antiklinalek, goranzkotolesdurek, osatzen dute Aralar. Sakanarenkasua aldiz gutiz bestelakoa da, tolestutako harrimeharren multzo bat da, lubaki bat bezala hon-doratua bi mendien artean. Azkenik Urbasa-Andiaren kasua da aipagarri, egitura sinklinalbat da, beheranzko tolesdura bat alegia, beste

egiturena baino estratu edo geruza gazteagoakdituena. Etxarri Aranaztik Lizarragara doanbidetik argi ikus daiteke egitura hori Beriainmendian.

Gure paisaiaren osaketaz gain, alemaniarrak arehistoria bitxi eta interesgarriagoak kontatzenditu. Duela ehunka milioi urte Sakana aldeanizan ziren itsas geruzen sorreraren kasua da,besteak beste. Garai hartan, gure eskualdeaEkuadorretik gertuago zegoen, eta 20° C ingu-ruan zegoen itsasoko urak estaltzen zuen, Kari-be inguruan gertatzen den bezala.

Duela 130-110 milioi urte bizi izandako itsastropikalen garai haietako lekuko dira, adibidez,Aralarko kareharriak, bertan agertzen direnkoral multzoak edo kukurutxoen antzeko mas-kor handiak. Koral eta maskor batzuek arrezife

Geologia Arbizu inguruanThomas Kuechler alemaniar arbizuarraren eskutik

Page 9: oihan ederra 2011:Maquetación 1arbizu.eus/wp-content/uploads/2016/05/Oihan-Ederra-2011.pdf · 2016-08-12 · tze ko 5-10 urte bitarteko haurrak eta 30-50 urte bitarteko helduak direla

9GEOLOGIA

eta atoloiak sortu zituzten, kostaldearen aurreanirla kate baten itxurarekin. Arrezife horien etakostaldearen artean, buztinak eta harearriak bil-du ziren, gaur egun adreiluak egiteko erretzenditugunak, edo garai batean etxeak eraikitzekoerabili izan zirenak. Delta izugarriak zituztenibai handiek garraiatu zituzten batetik bestera.

Sakanako sedimentuak ere itsas bero batek utzi-takoak dira. Kareharriak eta tufarriak 20 gradu-tik gorako tenperaturarekin baizik ez dira sor tzen . Orain dela 100-70 milioi urte, sakoneratxikiko itsaso bat zegoen hemen, 100-200metroko plataforma moduko bat. Aralar koka -tzen den tokian zegoen itsaso horren muga, pla-taforma horren eta ia 4.000 metroko sakonera-ko itsas-arroaren arteko muga, hain zuzen.

Plataforma horretan ammoniteak bizi ziren,desagertutako molusku mota bat; haien heda-penari esker, gaur egun harriak denboran etaespazioan kokatzeko erraztasuna ematen dute.Molusku horiek barraskiloen antzeko masko-rrak zituzten, baina olagarroen eta txibien urru-tiko ahaideak dira. Itsas hondoan, aldiz, itsas tri-kuak bizi ziren, gaur egun, ugari dira haien fosi-lak eta sarritan bihotz itxurakoak eta biribilakizaten dira. Zenbait maskorrek metro batekoneurria har dezakete, eta sakonera txikiko tokie-tan gaur egun muskuiluek eratzen dituztenmultzo eta azalera zabalak hartzen zituzten.

Gure inguruetan begiak zabalik ibili ezkero, an tzi na izandako mundu horien lekukoak aur-kitzeko gai izango zara. Behin bertako harriaknoizbait itsasoaren azalean egon zirela ulertuta,ez zara harrituko gure mendi eta basoetan itsasanimalien aztarnak topatzen badituzu.

Page 10: oihan ederra 2011:Maquetación 1arbizu.eus/wp-content/uploads/2016/05/Oihan-Ederra-2011.pdf · 2016-08-12 · tze ko 5-10 urte bitarteko haurrak eta 30-50 urte bitarteko helduak direla

10 Oihan Ederra 2011EKOLOGIA

Euskara eta ingurumenaren aldeko proiektu berritzai-leak indarra hartu du Arbizun eta etorkizunerako egi-tasmoz beteta dator “Oinez Basoa”, landa-turismoasustatuz

Dagoeneko 3 urte pasa dira “Oinez Basoa” proiektuasortu zenetik. Jaso ikastolak ideia praktikara eramanzuen, baina denbora faltak eta oinarri sendorik ezakeragina izan zuen egitasmoan. 2009an izan zen, Arbi-zun hain zuzen ere, proiektu berritzaile honek formahartu eta egitasmo serio bat bilakatu zenean.

Nafarroako ikastolen elkartetik sortutako egitasmohonen helburua Nafarroa Oinez-en isuritako CO2akonpentsatzea zen bere sorreran. Ospakizuneangarraioen eta bestelakoen kutsadura konpentsatzekoasmoz, Oinez Basoak ingurugiroari arnasa itzulikoziola uste zen. Proiektu honek arrakasta handia izanzuen, baina honen atzetik ahalegin eta lan handiakegin behar izan ziren ideiak benetako itsura har zezan.Arbizuko udaletxeak emandako lur komunalari esker,posible bilakatu zen urte osoan zehar antolaturiko eki-mena.

Proiektua martxan jartzearekin batera, Oinez Basoa-ren web orrialdearen bisitek gorakada izugarria biziizan zuten denbora gutxian. Jendeak euskararekiko etaingurugiroarekiko elkartasuna bultzatzeko modu

berritzaile honetan parte hartzea nahi izan zuen. Arbi-zun landatutako basoa garatzeko asmoz, sortzaileekideia dinamiko moduan ezagutaraztea nahi dute, horidela eta, landaketa hutsean utzi beharrean proiektuagara dadin ideia ugari sortu dira etorkizunerako. Bes-teak beste, basoaren ondoan bi urmael naturalei pro-betxua ateratzea. Modu honetan, basoak beste ukitubat hartuko luke, faunak osatuko luke gutxika-gutxikaindarra hartzen ari den biosfera. Turismoa sustatukolukeen eskaintza hori biribiltzeko, urmael horiek era-karriko luketen fauna behatzeko behatoki batek eman-go lioke azkeneko ukitua egitasmoari.

Herriari begira, guztiz eragin positiboa izango lukeetorkizuneko ekimen honek. Alde batetik, proiektuaezagunagoa bilakatuko litzateke Arbizu mailan eta,bestetik, kanpotik datorren jendearen arreta deitukoluke. Bide batez, Oinez Basoa ezagutzearekin batera,Arbizuk eskaintzeko dituen gauza ugari horiei, bestebat gehiago gehituko litzaieke, Oinez Basoa. Bestelaesanda, landa turismoa bultzatuko lukeen motortxoaizan liteke.

Aurten, 2011an, Tafallako Garcés de Los Fayos ikas-tolaren txanda iritsi da. Haiek ilusio eta seriotasunhandiz hartu dute Arbizun Andra Mari ikastolakmartxan jarri zuen egitasmoa. Izaera zientifikoagoaemateko asmoz, Tafallako ikastolak Nafarroako Uni-bertsitate Publikoarekin zenbait gestio proposatu ditu.Hitzarmen hauen bitartez, Oinez Basoak ingurugiro-an duen eragin zehatza kalkulatzea da asmoa. Aldebatetik, lurraren funtzionamendua eta basoak lurreanduen eragina ikertzea da eta ,bestetik, eragin hori aire-tik nolakoa den aztertzea. Oraindik sinatuta ezer ezbadago ere, itxaropen handiz diraute lanean Tafalla-rrak.

Oinez Basoaren proiektu dinamiko hau, ikastoletatikharatago doa, dinamikoa izateaz gain, izaera irekiaedukitzea da oraingoan asmoa. Unitate didaktiko gisaplanteatzearen aukerak indarra hartu du. NIEk,NUPek, Nafarroako Unibertsitateak, CRANAk etaArbizuko Udalak euren adreilua jarriko dute oinarrisendoa eraikitzeko itxaropena duen egitasmo be rri -tzai le honetan.

Oinez Basoakarnasa Arbizuri

Page 11: oihan ederra 2011:Maquetación 1arbizu.eus/wp-content/uploads/2016/05/Oihan-Ederra-2011.pdf · 2016-08-12 · tze ko 5-10 urte bitarteko haurrak eta 30-50 urte bitarteko helduak direla

11GAZTERIA

Azaroaren 26a izan zen 2011ko gazte egu-na ospatzeko aukeraturiko data. Fruituhandia ekarri du edizio berri honetarakoaurreko asteetan gazteek eginiko lan guz-tiak, ez baita edonolako egitaraua izanaurtengoa.

Goizean goiz ekin zioten gazteek lanari, hasieraordurako dena prest egon zedin. Gosari sendoazeman zioten hasiera egunari, honen indarrei eskergoizeko 11:00etan burrunbada ospatu zelarik.Zarata zela medio, bistan geratu zen hasia zela geroeta zaratatsuagoa bilakatuko zen jardunaldia.

Zartagin eta kazoletatik, trikitixa eta panderoetara.Hauen laguntzaz batzen ziren indarrak tabernatiktabernara jotzeko, gero eta hedatuagoa suertatzenari den triki-poteo kultura sustatuz. Ez baita hone-lako ohituretarako osagairik falta geurean.

Gazteriaren zati bat hemendik hara zebilela etabeste zati bat arratsaldeko jarduerak prestatzen arizirela, oharkabean heldu zen bazkalordua. Itxaro-teari tarterik utzi gabe, sekulako Gazte Bazkariazgozatu ahal izan zuten herriko gazteek. Otordugaraian patxadaz haritu ziren arren, kafearekin batheldu zen Gazte Jokoak ospatzeko unea. Parte-hartze exkaxaren beldurrik bazen ere, honen gai-netik pasa ziren gazteak joko arrakastatsuak aurre-ra eramanez.

Ikaragarri indartu da azken urteotan herriko gazte-en eta ez hain gazteen musikarekiko zaletasuna.Kulturaren arlo garrantzitsu honen berpizteazbaliatuz, Arbizuko Gazte Asanbladak jasota utzinahi izan zuen gazteen zaletasun berri hau, Remol-ke Krew izeneko proiektua aurrera eramanez.Musika estilo oso ezberdinak jorratzen dituztenmusikariak batu eta nahastuz, bertsio-kontzertuitzela ospatu zen herrian zehar. Kamioneta eskena-tokitzat hartuta, tabernaz taberna jo zuen oraingo-an ere gazte egunaren parte izaten ari zen pertsonaorok.

23:30etan eman zuen hasiera Argi Bidea elkarteanospatu zen kontzertuak, Strikers talde gipuzkoa-rraren eskutik. Debatik Arbizurako autobusa betezuten bertako Gazte Asanbladako kideek, egunarielkartasun kutsu garrantzitsu bat emanez. Goizeko1:00etan heldu zen Sakana eta Iruñeako hainbatgaztek gehien espero zuten momentua. La Pulque-ría talde balentziarra igo zen taula gainera, elkarteaeta bertan zegoen guztia buruz behera ipiniz. Seku-lako amaiera eman zion zazpikoteak herriko gazte-ek proposaturiko egitarauari, hortik aurrera jaigiroak eta festak luze iraun zuelarik.

Tamaina handikoGAZTE EGUNA

Page 12: oihan ederra 2011:Maquetación 1arbizu.eus/wp-content/uploads/2016/05/Oihan-Ederra-2011.pdf · 2016-08-12 · tze ko 5-10 urte bitarteko haurrak eta 30-50 urte bitarteko helduak direla

12 Oihan Ederra 2011

Azken aldi honetan ugariakdira interneten aurki di t-za ke gun Arbizuren histo-ria eta kulturari buruzkoerreferentziak. Dena digi-talizatzen eta sarean jar -

tzen den garai hauetan, egunetikegunera aberasten dugu gure herria-ren historiaren inguruan dakiguna.Garai batean artxibo, egunkari etabestelako tokitan sakabanatutazegoena, batzen doa ordenagailua-ren klik bateko gertutasunean.

Hau burutzeko historialari, artxibo-zain eta bestelako pertsona ugarirenlana dago atzetik. Hauetako kasu batda Rafael Karasatorre etxarriarra-ren kasua. Bizitza osoa darama gurebailara eta Nafarroako historiaraemana. Udazken honetan blog batsortu du eta bertan publikatu dutebere dokumentuetako asko.http://documentanavarra.blogspot.com helbi-dean ikus dezakegu. Bertan, Arbizukbadu bere tokia. Nafarroako artxi-boko dokumentu transkribatuak etabildutako istorio eta kontakizunekosatzen dute.

Bitxikeria hauen artean aurkitudezakegu Arbizun 1561. urtean ger-tatutako sute baten aipua. Abendua-ren 25ean suertatu zen zorigaitzhonek Erdi Aroko Arbizu zaharrasuntsitu zuen goitik behera. Ez daki-gu Gabonetako ospakizunek zeriku-sirik izan ote zuten sutean, bainagarai latza izan zen neguaren ateetanetxerik gabe geratu baitziren arbi-zuarrak. Libratutako etxe ia bakarra,Arbizuko jaunaren dorretxea izanzen. Gaur egungo eliza ere eraikigabe zegoen oraindik eta garai har-tako alkate zen Johanes Handiak

Arbizuko jaunarekin hitz egin etaherriaren planteamentua aldatzekogaraia zela konturatu zen.

Herriko etxeak elkarrekin oso hurbilomen zeuden, dorrearen inguruanantolatuta, hiru jauregi bazirela diogarai hartako testuak. Iñigorena,Martin Ximenezena eta Luis deArbizu jaun merinoarena. Jauregihauetako bakarra dugu gaur egungurean, Iruñerriko merinoa zen Luisde Arbizu jaunarena. Jaun hau Gaz-telak konkistatutako erreinu zaha-rrean goiko postuetan aurkitzen zenpertsona zen. Gustuko zituen ehizaeta borroka. Aztoreak erabiliz ehi-zatzen zuela badakigu, baita nahikooldarkorra zela gaztetan. Izan ere,bada beste pasarte bat Karasatorre-ren blogean, bertan esaten denez,Arbizuko apaizak aztoreak zaintzenzizkion. Erreinuko komisario batekapaizari aztoreak kendu zizkionean,haserre bizian, begiak aterako ziz-kiola zin egin zuen behinola.

Suteari dagokionez, 1562ko otsaile-an, kordelak eta estakak hartu etamojoiak ezarri ziren karrika zabalbat eta plaza laukizuzen bat eraiki -tzeko. Honela, jende askok baratzakgaldu zituen. Hauei kalte-ordainakordaindu zitzaizkien, bai eta ongiazaldu ere hartzen ziren neurriak etahauen ondorioak.

Dokumentuak argi dio, euskarazazaldu zitzaiela biztanleei papereangazteleraz zegoena. Honela, etxeberriak negu hartan eraikitzen hasizirenean gaur egungo itxura hartuzuen Arbizuk. Ondoren ere izanenziren sute ugari, baina karrika zabalaeta plaza mantenduko dira.

450 urte Arbizuko lehenengo plan urbanistikotik

Page 13: oihan ederra 2011:Maquetación 1arbizu.eus/wp-content/uploads/2016/05/Oihan-Ederra-2011.pdf · 2016-08-12 · tze ko 5-10 urte bitarteko haurrak eta 30-50 urte bitarteko helduak direla

13HISTORIA

En el lugar de Arbiçu a diez días del mes de hebrero de mil quinientos sesenta y dos años,en la Plaça pública del dicho lugar y acostumbrado de se juntar en concejo losjurados,vezinos y concejo del dicho lugar de Arbiçu por presencia de mi el escribano y testigosinfrascritos, constituydos personalmente las alcalde, jurados, vezinos y concejo del dicholugar de Arbiçu, en donde se hallaron presentes, son a saber: Joanes Andia de Arbiçu, alcal-de ordinario, del dicho lugar, Miguel de Liçarça, Joanes de Belderrin, jurados así bien deldicho lugar, Perusqui Liçarça, Joanes de Martin Jorge, Miguel de Hurreta, Joanes de Lascoz,Hernando de Arano, Joan de Arano, mayor de días, Joan López de Aguerre, Martín de Una-noa, Joanes Aguado, Martico Tolosa, Joanto Alcatea, Joanes de Liçarraga, Martín Bengoa,Garcia Andia, Pedro Liçarça, Petri de Huarte, Miguel Çorrobiaga, Andrés hijo de Catalina deLopeartech, Joanes de Peruçurguin, Miguel Gil, Martín de Lacunça, Miguel Aroz, Joanes deLacunça, Martín de Echarri alias Beraça, Joanes Armendariz, Joan de Huarte, mayor de días,Pedro Liçarraga, Joanto Sargento, Martín de Egoaguirre, todos vezinos y habitantes deldicho lugar y de las dos partes de los vezinos del dicho lugar, las dos y más, concejo habien-tes y celebrantes y sin discrepancia alguna y todos los susodichos unánimes y de confor-midad dixeron:

Por quanto en los días últimos pasados de cierto incendio de fuego que hubo en el dicholugar se quemó la mayor y más principal parte del dicho lugar, donde se quemaron más dequarenta casas y estaba el dicho lugar despoblado y sin rehedificar casas algunas en él delas que así quemaron y para rehedificar y hacer de nuevo las dichas casas, las personas quepara ello tenían o podían tener facultad, podrían haber y tener diferencias y debates sobrelos solares donde primero estaban edificadas las dichas casas y por quanto convenía ponerremedio para ello y también atendido y visto ocularmente que una calle solo que había enél, que es la principal, començando desde el palacio de Luis de Arbiçu, merino, de parte debaxo hasta la casa de Joan de Liçarraga, vezino del dicho lugar, que está en lo más alto delpueblo. Estaba y hera estrecha y muy pequeña, convenía aquella ensanchar y hacer Plaçapública para la defensa del dicho lugar y descanso y sosiego de los vezinos deste y tambiénpara dar el precio justo y honesto a cada codo de solar que cada vezino hobiere de comprary vender y poner mojones claros y conocidos, de manera que todos los vezinos del dicholugar estén contentos y nayde ni pueda tener enojo ni questión alguna. (…)“Ítem por quanto los sobredichos árbitros y diputados allaron que desde la dicha casa deDomeca Lorenz hasta llegar en la hera que está enfrente del palacio de Luys de Arbiçu, meri-no, se quemó y abrasó todo sin quedar cosa alguna, hordenaron, declararon y mandaronque por quanto convenía a la hutilidad y provecho del dicho lugar se ensanchase la calla yPlaça del dicho lugar al nivel y conforme a la dicha Calle de Calegoyena por estar de primerola dicha calle estrecha y en mucho peligro del fuego, por tanto amojonaron la dicha callehechado el cordel que aya de ser y sea desta manera, es a saber, tomando por el primermojón la cantonada de la casa de la dicha Domeca Lorenz, donde pusieron un mojón depiedra conocido y dende la dicha cantonada, pusieron otro mojón de drecho en drecho enla huerta de Martín Bengoa, tomando parte de la dicha huerta y dende la dicha huerta, yen-do de drecho en drecho por los solares de las casas de Torrano, Belderrin, Martín Urquia,pusieron otro mojón claro y conocido en la cantonada de la casa y palacio llamado de Yñigoy dende la dicha casa y palacio, hecharon el dicho cordel y pusieron por mojón la delanterade la casa y palacio de Martín Ximéniz y dende va a dar al palacio principal de Luys de Arbi-çu, merino, que son estos dichos mojones en la delantera de la parte de oriente y comen-çando en la otra ladera de hazia la parte de poniente, pusieron por límite y mojón la casa deldicho Joanes de Arbiçu, alcalde, que es la más baxera casa del dicho lugar y dende la casa dePerusqui Liçarça y dende a la casa de María de Arbiçu, viuda, mujer por tiempo de MartínLopiz de Berastegui y dende a la casa de Joanes de Arbiçu, tanborino, condenándoles, comoles condenaron a los vezinos del dicho lugar de Arbiçu en general y particular ayan de guar-dar y guarden los dichos límites y mojones de suso nombrados y no ecedan en ello en partedello so la pena del dicho poder aplicadera como dicho es.”

Ondorengo transkribaketa dokumentuaren zati bat da :

Page 14: oihan ederra 2011:Maquetación 1arbizu.eus/wp-content/uploads/2016/05/Oihan-Ederra-2011.pdf · 2016-08-12 · tze ko 5-10 urte bitarteko haurrak eta 30-50 urte bitarteko helduak direla

14 Oihan Ederra 2011

Aurten ere, iaz bezala, gure ekarpena egin nahi izandiogu Txistorraren Egunari, eta txerriaren inguru-ko ohitura zaharrak berritzeko asmoa osatu dugu,garai batean etxe guztietan nahitaez betetzen zen –emakumeek betetzen zuten- lan gogor bat ikusgaijarriz: arroparen garbiketa. Izan ere, ez da gehie-gizkoa esatea txerriaren zati guztiak aprobetxatze-koak direla, bai garai batean behintzat, eta jateko ezzena etxerako edo jolaserako izaten zen (maskuria,azkazkalak, manteka...). Produktu horietako bat,gantza, manteka edo gizena, txerriarena nahizbehiarena, xaboia egiteko erabiltzen zen.

Aitzakia horrekin, geroz,Txistorraren Eguneanerakutsi nahi izan genuen xaboia nola egiten zen,eta nolakoak izan diren, urte askoan, arropak gar-bitzeko lanak gure etxeetan, garbigailuak ailegatubaino lehen, lixibarenak alegia.

Lixiba egiteko etxe guztietan egoten zen txorrua dei tzen den ontzia, garai batean harrizkoa –Txisto-rraren Egunean halakoxea erabili genuen-, metalez-koa, zinkezkoa zehazki, gero. Etxe batzuetan ganbelaedo labadoria ere izaten zen, baratzean edo estarbe-an. Lixiba hilean behin-edo egiten zen, batez eremihisezko maindireak garbitzeko. Bertara sartzenziren, goraino bete arte, eta gero oihal bat paratzenzen gainetik, hauts-oihala, eta bertan sukautsa, pagoegurrarena, ahal zela. Ondoren, ura bero-beroabotatzen zen gainetik, arropa estali arte. Han eduki -tzen zen, zenbait orduz. Txorroak zulo bat edukitzenzuen beheko aldean, ura bertatik ateratzeko. Lixibaondoko ur hura ere erabiltzen zen, pozal batean bilduondoren, pantalonak eta oso zikina zegoen arropagarbitzeko. Diotenez, sukautsak arropa zuritzen du,baita desinfektatu ere. Txorrotik atera, eta aklaratubehar izaten zen arropa hura, sikatzen jarri bainolehen, eguzkitan, ahal baldin bazen, gauza jakina bai-ta eguzkiak ere zuritu egiten duela, eta koloreko arro-pari kolorea jan ere bai.

Labadoria edo garbitokia ere aipagarria da proze-su honetan, nahiz eta, zoritxarrez, Arbizun ez dengorde halakorik. Herrikoaz gain, etxe batzuek ereizaten zuten. Bertan jotzen zen arropa, eta gerosikatzen jarri baratzean. Iturmendin edo Bakaikunikus daiteke nolakoak ziren. Betiere erreka ondoanegoten ziren, eta elkartzeko aukera ezin hobeaematen zuten.

Txistor Eguna: LIXIBA eta XABOIA

Page 15: oihan ederra 2011:Maquetación 1arbizu.eus/wp-content/uploads/2016/05/Oihan-Ederra-2011.pdf · 2016-08-12 · tze ko 5-10 urte bitarteko haurrak eta 30-50 urte bitarteko helduak direla

15FOLKLOREA

Xaboia nola egin ere erakutsi genuen Txistorra-ren Egunean. Esandako txerri edo behi gantzarisosa kaustikoa nahasiz egin izan da xaboia, edo,ikustera hurbildutako batek baino gehiagokesan zuen bezala, sukautsa erabiliz, lixibarakoez eze xaboia egiteko ere. Gantza urtu, eta berodagoela gehitu behar zaio beste osagaia etausain goxoa emateko erabiltzen zena, delalimoia, dela belarren bat, eta gaur egun koloreaemateko zerbait, baina etxean egindakoak kolo-re marroia zuen, baita erositakoak ere, trozokoxaboia izenarekin ezagutu dugun horrek...Ondoren, denbora luzean eragin behar zaio,geldi-geldi, orea loditzen hasten den arte.Orduan, molde batera bota, eta ontzen utzibehar da, bi astez gutxienez, erabiltzen hasiaurretik. Xaboi klase hau bereziki ona da zikinakentzeko jantzietatik, eta gaur egun etxe askotanerabiltzen da, edo erabiltzen hasi da berriz,naturalagoa eta askotan hobea delako, adibidez,garbigailuan arropa sartu aurretik eskuz gar-bialdi bat emateko.

Amaitzeko, arroparen garbiketarekin lotuta,beste bi lanbide ere ikusgai izan ziren gure txo-koan: bata, lisatzea, garai bateko lisaburdin edoburnizko plantxekin. Suan zuzenean berotzenziren, edo brasa beroak barruan sartuta (gauregun lan neketsu eta aspergarria izaten segitzendu, baina garai batean gogorra izaten zen bene-tan!). Bestea, berriz, arropa tintatzea, eskurazeuden gauzekin, kasu honetan intxaur azale-kin. Orain joera handia dago material eta tekni-ka naturaletara itzultzeko, batez ere, produktuaskok naturan edo osasunean kalte handiak ekarditzaketela ikusirik, eta interesgarria da ikusteaduela gutxira arte halakoak izan direla nagusi,besterik ez zegoelako. Nolanahi ere, emakumeguztiak, aipatutako lanez haiek arduratzen bai tzi ren, bat heldu ziren esatean lan gogorhoriek betiko amaitu direla, zorionez!

Eta hori izan zen dena. Gure ustez, ikustera hur-bildu zirenak gustura gelditu ziren, batez ereadin batekoak, askok gogoan zituztelako lixibaeta ingurukoak. Espero dezagun hurrengo urte-an berriz egiteko modua izatea, hobekiago, etagauza gehiago ere ikusgai jartzea, ideiak sobranditugulako.

Page 16: oihan ederra 2011:Maquetación 1arbizu.eus/wp-content/uploads/2016/05/Oihan-Ederra-2011.pdf · 2016-08-12 · tze ko 5-10 urte bitarteko haurrak eta 30-50 urte bitarteko helduak direla

Arbizu 2011

Testu eta argazkien egileak: Juan Carlos Reparaz, Jon Arretxe, Katrin Ginea,Nerea Reparaz, Patxi Lakuntza, Pello Reparaz, Xabi Reparaz, Monika Etxebe-rria, Enara Insausti, Longi. Maketazioa: Guaixe Komunikazioa.

Beltxarga Arbizuko Utzubarren.