ezagutzeko aukera ederra - euskaltzaindia · aukera ederra lruñerri lnguruk lbilbideao ed,o gr 220...

7
• ostirala • 1998ko urriaren 2a Gehigarri honetan Bera .Arte garaikideko bortz artista gazteren erakusketa izaneri da kultur etxean bihartik. Nora Eneterreaga # «Bidasoako Jaialdiek harrera ona izan dute». lruñerria ezagutzeko aukera ederra lruñerri lnguruko lbilbidea, edo GR 220 mendi-bidea, inauguratu berri dute. 117 kilometrotan hain hurbila eta horren ezezaguna den eskualdea ezagutzeko parada ematen du ibilbideak. lruñerrikoa Nafarroan dauden ibili luzeko mendi-bideen artean bederatzigarrena da. lVlendi Federaziokoek, eta mendizaleek orohar, espero dute besteen bidea ez jarraitzea, nahiko abandonaturik baitaude.

Upload: others

Post on 01-Aug-2020

5 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: ezagutzeko aukera ederra - Euskaltzaindia · aukera ederra lruñerri lnguruk lbilbideao ed,o GR 220 mendi-bidea inaugurat, berru dutei 11. kilometrota7 hain n hurbila et horrea ezezagunn

• ostirala • 1998ko urriaren 2a

Gehigarr i honetan

Bera .Arte garaikideko bortz artista gazteren erakusketa izaneri da kultur etxean bihartik.

Nora Eneterreaga #«Bidasoako Jaialdiek harrera ona izan dute».

lruñerria ezagutzeko aukera ederra

lruñerri lnguruko lbilbidea, edo GR 220 mendi-bidea, inauguratu berri dute. 117 kilometrotan hain

hurbila eta horren ezezaguna den eskualdea ezagutzeko parada ematen du ibilbideak. lruñerrikoa

Nafarroan dauden ibili luzeko mendi-bideen artean bederatzigarrena da. lVlendi Federaziokoek, eta

mendizaleek orohar, espero dute besteen bidea ez jarraitzea, nahiko abandonatur ik bai taude.

Page 2: ezagutzeko aukera ederra - Euskaltzaindia · aukera ederra lruñerri lnguruk lbilbideao ed,o GR 220 mendi-bidea inaugurat, berru dutei 11. kilometrota7 hain n hurbila et horrea ezezagunn

Bera

Artista gazteen eskutik Bortz artista gaztereri lanak ikusgai daude bihartik Berako kultur etxeari

Bihar hasi eta

hurrengo asteko

igandea bitarte

artearen ikuspegi

ugari ikusi ahal

izanen dira Berako

Kultur Etxean

zabalduko den

erakusketan. Pintura,

argazkigintza,

collagea,

zaborrarekin

egindako artelanak

eta eskulturak

paratuko dituzte bost

gaztek. Berako kultur etxean herriko margolariek eginiko lanen erakusketa ikusgai izan da berriki, eta bihar beste bat zabalduko dute. • J A G O B A M A ' N T K R O L A

T ) ERAN, ETA ORO HAR HERRI TTI-

C l k ie tan , j e n d e a r e n t z a t ez ohikoa den erakusketa izanen da bihartik hurrengo hilaren 11 bi-tarte Berako kul tur etxean ikusi ahal izanen dena. Astelehenetik ortziralera 18:30etatik 20:00eta-ra ikusi ahal izanen da erakuske-ta, eta asteburuetan 19:00etatik 21:00etara. .

Lamixine Bat antzerki taldeak herrian erakusketen arloan dago-en h u t s a betetzeko asmoarekin antolatu du erakusketa. «Norma-lean pinturak izan ohi dira ikus-gai, baina betiko pintura. Hori on-gi dago, baina horrezaz gain ere bertzelako arte espresioak ere ba-daudela erakutsi beharra dago», azaldu du Beatriz Lazkanotegik, Lamixine taldeko lehendakariak.

Okasiorako bortz gazte bildu di-tuzte, hiru beratarrak, etabertze

biak gipuzkoarrak, baina Berako herr iarekin lo turaren bat dute-nak. Maria Irazoki eta Maite Elgo-rriaga beratarrek euren margoak paratuko dituzte zintzilik kultur etxeko erakustaretoan. Arte ede-rrak ikasten ari da 21 urteko Ma-ria Irazoki, eta Maite Elgorriaga, berriz, ikasketa horiek amaituta ditu, eta plastika irakasten du La-biaga Ikastolan. Bertzalde, Alaitz Matxiarenak argazkiak erakutsi-ko ditu, ikuspegi garaikide batetik ateratako argazkiak. Juanan Ur-kola tolosarrak collagea eta zabo-r r a rek in egindako h a i n b a t lan erakuts iko ditu. Udan Bertizko Turismo Partzuergoak Beran an-tolatutako Zabor-Art erakusketan bere lanak erakutsi zituen Urko-lak, eta orain ere bere lanak eka-rriko ditu Berara. Azkoitiko Txabi izanen da borzgarren kidea. Hau

ere Arte Ederretako ikaslea da, eta bere berezitasuna parafinarekin egindako eskulturak dira.

«Jendea erakusketak ikustera hurbiltzeko deia egiten diogu, eta bide batez bertako gazteei aukera bat eskaini nahi diegu. Hastape-netan dauden artistek aukera gu-tti izaten dute egiten dituzten la-nak erakusgai paratzeko, eta guk hu t s hori bete nahi dugu», erran du Lazkanotegik. «Antzerki talde b a t i zanaga t ik , he r r iko k u l t u r egoerak kezkatzen gai tu. Ez da berez gure zeregina, baina kultur b a t z o r d e a n gaia p l a z a r a t u ge-nuen. Beharrezkoa ikusten dugu erakusketa gehiago egitea, artista gazteei aukerak ematea, bide be-rriak zabaltzea... diru guttirekin egin daitekeen kontua da».

Aurrera begira bertzelako egi-tasmorik badute, baina oraindik

ez dute zehaztu. Artista gazteek eskertu egiten dituzte horrelako egitasmoak. «Aukera gutti dugu gure lana erakusteko. Prest ote gauden ere ez dakigu, baina ilu-sioa egiten du zure lanak jendeak ikusi ahal izatea», diosku artiste-tako batek.

Halaber, antolatzaileek anizta-suna bilatu nahi izan dute lane-tan. Ezbairik gabe estilo ezberdi-nak lantzen dituzte. Egun egiten diren lanak paratu nahi izan dira e rakusga i , ba ina estilo aldet ik ezezik, baita teknika zein material aldetik. «Erakusketa berean ar-gazkiak, p in tu r ak , p las t ikoak, birziklatutako materialak... ikusi ahal izatea aberasgarr ia izanen da», erran dio Nafarkariari antola-tzaileak.

— ^ Jon Abril

Igantzi

Asteburuan akituko dira

herriko bestak

S A N MIGELEN OHORETAN OSPA-

tzen d i ren bes te i a k a b e r a emanen zaie bihar. Astelehe-netik has i ta , giro ederrean bizi dituzte igantziarrek he-rr iko b e s t a k , e ta g a u r e ta b ihar inguruko herr ie tako gazteak ere hurbilduko dira bestagunera.

, Gaur haurrak izanen dira protagonistak: egun osoan zehar eurentzako jokoak iza-nen dituzte. eta 17:00etan berendua izanen dute. Arra-tsaldeko 18:00etatik aitzine-ra betizuak izanen dira he-rriko plazan, Larrakaitz txa-rangarekin . 2 0 : 3 0 e t a n b u -r u h a n d i a k eta kanka i luak karr iketan ba rna ibiliko di-ra, eta gauerdit ik aitzinera Izotz taldea ariko da plazan, ordu ttikiak bitarte.

Bihar izanen dute azken b e s t a eguna igan tz ia r rek . Arratsaldez, 5etatik aitzine-ra herri kirolen erakustaldia ikusi, ahal izanen da. Proba konb ina r tuan Igan tz i e t a Arraiozko taldeak ariko dira nor baino nor. Igantziarrek ez dute ohiturarik txapelke-t e t a n e ta e r a k u s t a l d i e t a n .aritzeko, ba ina okasiorako p r e s t a t u egin d i ra . P roba konbinatuaren ondotik lasto jasotze erakustaldia izanen da. Gauerditik aitzinera, be-rriz, Laiotz taldea ariko da, bestei akabera emateko.

Sanmigel egunez, astear-tean, Irungo Atsegina akor-deoi orkestraren emanaldia izan zen. Egun berean, Jon Maia, Xab ie r L e g a r r e t a , Oihane Enbeita eta Estitxu Arozena ber tso tan ari tu zi-ren. Ortzegunean, berriz, he-rri bazkaria izan zen Lizaso eta Egaña rek in . Aur tengo bestetan, hala ere, igantziar guztiek oroimenean izan du-te uzta i lean hil zen J u a n j o Txoperena alkatea.

—6» Jon Abril

xoko ttikia

ESTITXU FERNANDEZ

Zetazko maindireak _ aria du izena. Bere senargaia

| \ / I kanpoan da asteburu I \ / I honetan, lan-bidaia; eta bera,

gaur larunbata izaki, lagunekin atera da zerbait hartzera. Arratsa nahigabe luzatu da; hasieran kubata bat zena, dozena erdira ailegatu da dagoeneko. Betiko diskotekan akabatu dute eta han, mutil bat, Alberto, Mariarengana hurbildu da eta bla, bla, bla... Ez naiz gehiago luzatuko. Gauza da, Albertoren Audian daudela: Mariaren gurasoen pisu huts horietako batera doazi. Ohartzeko zetazko maindire

artean bukatu dute biek, Albertok bere pikozko jertsea eta pintzazko galtza garestiak ongi tolestuta utzi ondotikan. Mariaren arropa lurrean botata gelditu da, dena markakoa den arren (kubata gehitxo jantziak txukuntzen hasteko).

Hurrengo egunean , dena ahaztea erabaki dute, Maria erabat damutua dago, nahiz eta ez duen deus ere gogoratzen. Bere gurasoak, igande goiza izaki, mezan daude, igandero bezala, eta etxera bueltatzean, gaba Martaren etxean pasatu duela erran die.

Aste batzuk beranduago, are

damutuagoa dago Maria: haurdun dagoela ohartu da.

Ez dakit nola, baina Mariak amari bere zorigaitza kontatu dio. 18 urteko alaba haurdun! Alaba ezkongabea! Senargaiak zerikusirik ez, gainera!! Aitari erran diote. Hurrengo egunerako, arazoa konponduta du aitak, alabak" abortatu du.

Mariak egindako guztia anekdota hutsa da, niregatik nahi duena egin dezala Mariak! Baina Mariak ederki daki errosarioa errezatzen, eta bere gurasoek are hobekiago.

Egunkaria ostirala, 1998ko urriaren 23a ostirala, 1998ko urriaren 23a Egunkaria

Page 3: ezagutzeko aukera ederra - Euskaltzaindia · aukera ederra lruñerri lnguruk lbilbideao ed,o GR 220 mendi-bidea inaugurat, berru dutei 11. kilometrota7 hain n hurbila et horrea ezezagunn

Etxarri Aranatz •

Gaur hasiko dira Etxarriko

feriak

AURTENGOAN EGUN BAT LEHE-

nago abiatuko dira Etxarri-ko feriak herriko taberna-rien, uda la ren eta gazte asanbladaren elkarlanaren ondorioz. Arratsaldeko 20:00etan auza tea eta poteoa izanen dira. Ordu berean, Kiñu musika talde-ak herria girotuko du. Jen-deak afaltzeko a tsedena har tzen duen b i ta r tean , ku l tu r e txean, Mikelats dantza taldeak, Virginia Alviraren zuzendaritzape-an, Amaia edo euskaldunak VIII. mendean antzezlan espektakulua eskeiniko du gaueko lOetan.

Bihar arlo desberdineta-ko erakusketak, auzatea eta Drindots musika taldea ardura tuko dira herrita-r rak animatzeaz. Azken txanpara iritsiz, igandean, goizeko 10:30etan abiatuko da 13. Mendi Igoera. Las-terkako froga honek herri-tar ugari biltzen ditu herri-ko plazan. Haur ren tza t ikuskizunen bat izanen da arratsaldez eta iluntzez, eta Mundiñano Anaiak trikiti-lariek giroa alaituko dute. Bestalde, egun osoan zehar, zizen erakusketa iza-nen da Herriko plazan.

Egun hauek, Sakanako Senideak taldeak euskal presoak Euska l Herrira ekar ditzaten exijitzeko era-biliko ditu bai ta . Bihar arratsaldean, sei ordutako enkarteladan partehartze-ko deialdia luzatu diete herritarrei. Beraz, asteburu honetan ere, jai giroak eta presoen aldeko aldarrika-penek bat eginen dute.

Amaia Mundiñano

• ^ y j r y g

eta zinema uztartuz Txalo Produccionesek azkeri lana taularatuko du gaur

Udazkenean goxo-

goxo eta teilapean

antzerki eta zine

emanaldiak izanen

dira Llzarra. Izan

ere, gaur antzerki

jardunaldiak hasten

dira eta bihar, berriz,

zinema programazio

berria.

Cinefilos Anonimos taldeko kideek Juiian Romano musika eskolako aretoan filmak pantailaratuko dituzte.

• C.A. M I I dagoena eldu da erkien orr ie tara . Udagoen

usaiña, arratsalde barne. Orri igartuak beera, geldiro eta bare. Zerua ta odeiak, urd in more, gorri. Erroiak artotzetan, baltz eta kraz-lari». Horrelaxe dio Bito-riano Gandiagak Elorri liburuan. Gure bazterretara ere udazkena ailegatu da. Euria astiro-astiro hasi da zelaiak blaitzen eta etxe-an bero-bero egoteko nahia piztu egiten da gure barnean egunotan. Dena den, karrikara irten eta tei-lapean, atseginez, ekitaldi ezber-dinez gozatzeko aukera ere ez zai-gu falta; izan ere, gaur jarriko da martxan Lizarran udazkeneko pFogramazio kulturala.

Gaur, i luntzeko zortzietan, Txalo Producciones antzerki tal-deak bere azken obra taularatuko du Julian Romano Musika Esko-lan. La Ratonera izenburupean, Donostiako ta ldeak Agatha Christie idazlearen eleberria era-manen du t ranpaldo gainera. Antzezlan hau 1952. urtean tau-

laratu zen estreinekoz Londresen eta geroztik, zortzi milioi pertsona inguruk ikusi dute. Orain, Txalo Producciones taldeak formula berri bat erabiliz -bidaia baten zozketa egiten da obraren amaie-ran-, herriz herri burutzen ari da obra. Bertan, hilketa bat izanen da, neguko gau hotz batean, eta publikoak hiltzailea zein izan den asmatzen saiatuko dira. Asma-tzaileen artean Londresen aste-beterako bidaia zozketatuko da.

Antzerki jardunaldiek hilaren bedera tz ian j a r r a i t uko dute . Egun horretan Jose Mari Asin aktore nafa r rak Misterio Bufo antzezlana taularatuko du, Igna-cio Aranazen zuzendaritzapean. Misterio Bufo Dario fo antzerkigi-leak duela 30 urte idatzitako lana da. Bertan, Erdi aroko testuez baliatuz, garai hartako koblaka-rien lanak biltzen dira. Egun hone tan ber tan , a r ra t seko

5.30etan, umeentzako anzterkia egonen da Foruen enparantzan. Ten Pinpilinpauxa taldeak Sekula guztietarako bideak» lana antzez-tuko du euskaraz.

Antzerkiaren azkeneko zita, hilaren 15ean izanen da. Yerba-buena ta ldeak Emergencia antzeztuko du. Bertan, Inmacu-lada Gurrea , Pablo Sanchez, Patxi Larrea eta Montse Zabalza arituko dira, Alex Ruizen zuzen-daritzapean.

Bertzetik, zinema programazio berria hasten da Lizarran, Cinefi-los Anonimos taldearen eskutik. Asteburuan El coleccionista de amantes pelikula ikusi ahal iza-nen da, larunbatean 20:00etan eta 20:30etan , eta igandean 20:00etan. Laster Ei hombre de la mascara de hierro eta Amistad fil-meak pantailaratuko dira.

—6» Kristina Berasain

urdai a r e n mintzoa

Patxi Larraburu

Hongkonitaren ; Bitxua Ordu erdiro esnatzen zen Bitxu :

bat zegoen nire ordenagailuan. •

Hong-Kong-etik heldutako ame- :

ba hau esnatu eta, nik jakin ga- :

be, ea lurralde informatiko berri- •

rik ote zegoen begiratzen zuen, :

beste diska gogor bat edo dis- !

kete bat, eta aurkituz gero bere j

burua kopiatu eta hara bidaltzen :

zuen bere kopia zehatza; horre- •

la, gutxi gutxinaka, bitxua mun- •

: dutik ibili da informatikaren :

: itxaso mugatuan. Bitxu lasaia, i

: kaltegabekoa eta ikustezina •

: zen. Aidizkari batengatik jakin :

; nuen hortik bazebilela, eta ema- •

: ten zituzten azalpenei esker aur- ;

• kitu eta ezabatu dut, badaezpa- :

i da ere, eta tamalez, Bitxu gaxua. •

: Dagoeneko beheruntza egin du •

• munduan bere presentziak. In- :

• formatikaren egongela zabalean •

: argiak piztu dituzte eta Bitxua :

: han, izkinabatean.gorderikze- :

j goela seinalatu dute; orain, se- •

: gurasko, galtzeko bidean egon- :

• goda. Atzera egingo du koloni- i

i zatutako lurralde zabaletan de- i

i sargertu arte. Gaxua. Ilunpean •

i bizizen, ezzuen kalteegiteko i

i inongo asmorik, bere ardura ba- i

i karra, bakteriaren burugogorta- ;

i sunaz, ugaltzea zen... eta nik... i

i nik... hil egin dut. Orain damu- i

i tzen naiz. Errua nirea da noski. •

; Edozein txotxolok bere jakindu- ;

i ria goraipatzeko idatzitako txos- i

i tentxua irakurri eta itsu itsuan ;

; kasu egin eta makiltxoa sartu ;

i dut zulotxoan, piztitxoa xaxa- i

i tuz, eta, argira erakarri orduko, ;

; zas, hil egin dut. Besterik gabe. i

; Bizirikzegoelako. Barkanazazu i

i hongkonita. Orain ohartzen naiz ;

; kuriositate sano batekin sortu i

i zenuela Bitxua. Kristoren birus i

i gaiztoa sortzeko ahalmena izan-;

; da ere bakteria pakezalea sortu i

; zenuen. Barkamena eskatzen ;

i dizut, zure sormenari bidea ;

; moztu baitiot. Ilargian errebotea i

; lortu zuenaren oroimena ekarri ;

i didazu gogora. Hark, zuk beza- ;

: la, gauza guztiz inproduktibo

; batean lan egin zuen. Bere etxe- i

i anzuenemisoretxikiarekinilar- :

; gira uhin Hertziano batzuk bi-

i daltzen zituen, errebote baten

i bila. Mila aldiz. Azkenean. gau

; batean, aurretik bidalitako ho-

i tsa aparatuan entzun ahal izan

i zuen. Seinale ilargian errebotea

i lortua zuela: bere ahotsak ilar-

; gian jo eta, espazioan desager-

; tu ordez, bueltako bidea egina

; zuela. Jakintza jakintzagatik

i edo horrelako zer edo zer omen

T da hori. Nik, aldiz, ilargia aparta-

i tu dizut hongkonita, eta barka-

i mena eskatzen dizut.

herri aldizkariak Edurne Elizondo

Saio berriak Ttipi-ttapa Telebistari Ttipi-ttapaTelebistaren denboraldi berria ai-patzen du izen bereko aldizkariak bere azken zenbakian, irailaren 14azgeroztik, abianbai-tira Ttipi-ttapa Telebistasko saio berriak: «Aurpegi berriak ikusten ahal dira dagoene-koz Ttipi-ttapa Telebistako programazioan, eta etorkizunean are gehiago ikusiko ditugu, ez egin dudarik horretaz. Nerea Alzuri, Aitor Arozena, Felipe Saragueta eta Jon Abrilek le-hendabiziko aldiz zanpatu dute telebistako plato bat, nahiz eta azken honek kamaren ai-tzinean esperientzia pixar bat bazuen lehena-gotik. Estitxu Fernandez informatiboetako

aurkezlearekin batera, horietxek izanen dira gauero-gauero gure telebistan topatuko ditu-zuen aurpegiak».

Ttipi-ttapa-k telebistaren mundua ezagu-tzeko aukera eman nahi die eskualdeko biz-tanleei: «Hastapenetik, gure herri telebistaren asmoetako bat izandu da eskualdeko jendeari telebistaren mundua ezagutzeko aukera ema-tea. Momentu honetan gaude, inoiz baino gehiago, laguntza horren beharrean. Lagun-tza ekonomikoa, batetik, telebistaren proiek-tua egonkortu eta aitzinera atera-dadin, bai-na baita jendearen partehartze zuzena ere.

Gisa honetan, zenbait bolondres telebistan praktikak egitera animatu dira dagoenekoz».

Ttipi-ttapa-ko artikuluak, bestalde, Euska-razko Herri Telebisten Federazioa aipatzen du, elkarte horretako kide baita Ttipi-ttapa Telebista: «Gipuzkoako Oarso Telebistak eta Ttipi-Ttapa Telebistak martxan jarri dute be-rriki Euskarazko Herri Telebisten Federazioa. Abiatu den bidetik elkarlana gauzatzen hasia da momentuz bi telebista hauen artean, eta etorkizunari begira, gonbitea luzatuko zaie beste hainbat herri telebistari, eta sortze pro-zesuan dauden proiektu berriei».

ostirala, 1998ko urriaren 23a Egunkaria|

Page 4: ezagutzeko aukera ederra - Euskaltzaindia · aukera ederra lruñerri lnguruk lbilbideao ed,o GR 220 mendi-bidea inaugurat, berru dutei 11. kilometrota7 hain n hurbila et horrea ezezagunn

Mafarkaria 4

lrufierriko inguruak ezaguteko parada lruñerria inguratzen duten mendiak zeharkatzen dituen 117

kilometroko GR 220 mendi-bidea inauguratu berri dute.

Joan den larunbatean ireki zuten, Ezkaba mendian, Iruñerriko mendiak

herritarrengana hurbildu nahi dituen ibilbide bat. Nafarroan dauden ibili luzeko

mendi-bideen artean bederatzigarrena da. Mendi Federaziokoek, eta mendizaleek

oro har, espero dute besteen bidea ez jarraitzea, nahiko abandonaturik baitaude.

—fi» Asier Azpilikueta

GR220 MENDI-BIDEAREN INAUGURAZIOA

Federaeion Vasco-Navarra de Alpinismoren 75. urteurrena ospatzeko ekitaldie-tako bat da. Inaugurazio ekitaldian, Ezkaba men-di tontorrean ibilbide honek dituen hamabi gutu-n o n t z i e t a k o b a t p a r a t u z u t e n . H u r r e n g o asteburuetan, azaroa bukatu arte, beste hamabi g u t u n o n t z i a k j a r r i k o d i tuz te b a n a n - b a n a n . Bihar, Erreniega gainekoa es ta lgabe tuko du Zizurko Udalak.

Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakun-dea (horixe ba i tu izen osoa) I ruñet ik ikus ten diren mendien gozairuena eta ezaguera hiritarrei errazago egiten sa ia tu da. «Hiritarra mendira hurbildu nahi izan dugu», erran du mendi federa-zioko lehendakari J u a n Mari Feliuk. Kirol arina eginez eta familiarekin naturaz gozatu nahi duten guziendako aproposa da GR 220 ibilbidea. Gaine-ra, paisaien eta ezaugarri geoklimatikoen anizta-sunak na turaren benetako ikasgela bilakatzen du ibilbidea haurrendako. Iruñerriko mendietan bar renako bidaia hone tan elkartu egiten dira har iz t i -pagadi a t lan t ikoak eta Medi ter raneo kutsuko arladiak, baita gari eta garagar alorrak ere. Iruñerria osatzen duten hiri eta herriak ere bisitatzen ahalko dira, beren ondare arkitektoni-ko, historiko eta artistikoa barne.

Iruñerria, hurbila izanagatik, ezezaguna dute bertan bizi direnek. «Gauza bitxia da urte askota-

«Urte askotako

mendizaleok

harritu egiten

gaituzte hurbileko

gure mendiek,

kotxea hartu eta

bisitatzen dugun

lekurik hurbilena

50 kilometrora

dagoelako»

ko mendizaleei gertatu izan zaiguna», adierazi du Feliuk. «Izan ere, gure mendiek, gure paisaiek harritu egin gaituzte. Urte anitz dira mendi haue-tara joateari utzi geniola, bisitatzen dugun lekurik hurbilena autoa hartu eta 50 kilometrora dagoela-ko».

Federazioaren eta Oberena, Aitonak, Gaztaroa eta Lagunak mendi taldeen lana izan da ibilbidea. Nafa r roako Aurrezki Kutxak eta Nafa r roako Gobernuak (Ingurugiro eta Kirol departamentuen bidez) dirua jarr i dute. Gainera, gutunontz iak b a b e s t u d i t u z t e n u d a l e k e re b e r e n p rez ioa ordaindu dute (35.000 pezeta, 1.400 libera). Sei-nalizazio horizontala paratu dute jadanik eta hel-du den ur tean bertikala jarriko dute. Ondoren, a i s ia ld i rako g u n e a k era ik iko d i tuz te b idean zehar.

Ibilbideak ez du kirol aldetiko gaitasun berezi-rik eskatzen. 117 kilometroko ibilbide hau biribi-la da eta bost e t a p a t a n b a n a t u dute : Egillor-Berriogoiti (29 km), Berriogoiti-Uharte (14 km), Uharte-Beriain (30 km), Beriain-Belaskoain (20 km) eta Belaskoain-Egillor (19 km). Etapa bakoi-tza hiri garraioa erraz erabiltzeko lekuren batera heltzen da.

Iruñerriko ibilbidea ibili luzekoa da, 50 kilome-tro baino gehiago dituelako. Nafarroan badaude ibili motzekoak eta lokalak ere. Feliuren ustez, arras abandonaturik daude gehienak, eta zeozer

egin beharko litzateke bideak lehengoratzeko. Ingurugiro Departamentuko kontseilari Yolanda Barcinak NAFARKARiAri erran zionez, ez dago Nafa-rroako bideak oso-osorik hartzeñ dituen planik eta ez dute egitea pentsatu ere. «Jabe anitz dute mendiek, pribatuak izan zein publikoak izan, eta elkarlanean ari behar dugu. Izan ere, departa-mentuak ez du inposizioa gustuko, kolaborazioa baizik».

Badago laugarren bide mota bat ere: hiri-bidea. Iruñean horrelako bat ezarriko dute heldu den urtean. Bideak Iruñeko Erdi Aroko zazpi zubiak ba tuko ditu Bur la tako in txaust i t ik Miluzeko zubiraino. Ibai bazterretik abiatuko da eta gero goi-lautadako ertzetik itzuliko da Iruñeko berde-guneak zeharkatuz. Aranzadin ere sartuko da, non Nafarroako lehen rokodromoa eraiki nahi duten, betiere 75. urteurrena gogoan.

GR 220 ibilbidearen abiapuntutz

at Iruñea ondoko Ezkaba mendia

hartu dute mendizaleen

dako toki enblematiko

a delako. •

O S K A R

M O N T E R O

IMI Iftfllsft̂ ! r 11 ••tijj N a f a r r o a k o M e n d i F e d e r a z i o k o l e h e n d a k a r i a

«Mendizaleen % 7 edo 8 kontrolatzen ditugu, eta horrek kezkatzen gaitu»

TV / 1 ENDIZALETASUNA GORA ARI DA

I V I etengabe, geroz eta jende gehiagok gozatzen du mendiaz. Federatu txartelen kopurua ez da igo, ordea. Ahalik eta mendizale gehien kontrolatzea dute helburu mendi federaziokoek. • Nola daude Nafarroako men-

dibideak? Oso gaizki. Arras atsekabetu-

rik gaude . Nahiz eta hemengo mendibideei buruzko topogidak agortu egin diren, duela hama-bos t egun Nafa r roako mendi -bideez arduratzen .den argitale-txeak jakinarazi zigun ez zuela gida gehiago karrikaratuko bide-

ak lehengoratzen ez diren artean. Izan ere, i rakurleen kexa anitz jaso dituzte. Sekulako ast indua da guretako. • Zer dute, bada?

Ez dira za intzen. Ongi dago horrelako oroigarrizko ekitaldiak egitea mendia jendeari hurbiltze-ko. Argazki asko, domina asko, baina gero dator guretako arras g a r r a n t z i t s u a den k o n t u b a t , bidearen zaintzea. Onartezina da kanpoko jendea guregana etor-tzea erranez dena abandonaturik dagoela edota, okerrago dena, galdu egin dela. Dirulaguntza tti-pi baten truke mendi federazioak

eta mendi talde guziek konpro-mezua h a r t u k o genuke u r t e a n behin ibilbidea egiteko behar den guzia konponduz. • Nor da mendibideen erantzu-

le? Nafarroako Gobernua ardura-

tzen da h a i e n f i n a n t z a k e t a z . Ingurugiro eta Kirol departamen-d u e n bidez egi ten du . Arazoa konpondurik legoke dirulagun-tza ttipi bat emanen balitz udabe-rri has ieran mendizale batzuek bideak pasa ditzaten. Baina hori ez da egiten, eta orain dela bost edo hamar urteko bideak ez dira berriro ukitu. Hortaz, oso aban-

donaturik daude. Hutsetik hasi beharko dugu beraiekin, hasiera-ko aur rekontua bikoizten duen diru kopuruarekin gainera. • Zer-nolakoa da Nafarroako

Mendi Federazioaren osasu-na? Egoera geldian gaude. Urteak

dira 50 mendi ta lde mugi tzen direla Nafarroan eta 3.000 men-dizale federaturik daudela. Oso kezkaturik gaude mendizaleta-s u n a gora ari delako etengabe eta geroz eta gehiago direlako istripuak, galerak, kontrolik eza. Mendia erabiltzen dutenen % 7 edo 8 k o n t r o l a t z e n d i t u g u l a

ikusten dugu, eta horrek k e z k a t z e n ga i t u . Gida asko daude, ekipo onak, eta sarbideak geroz eta errazagoak dira. Horre-gatik jendea, nahi gabe eta ohar tu gabe, izuga-rrizko arazoetan sartzen da. Eguerdiko ordu bate-an hel daiteke pertsona ba t San Martin gainera (1.700 metro) eta Auña-mendi hurb i l dagoenez hara joan daiteke. Hiru ordu geroago han izanen da , j a k i n gabe o r d u h o r i e t a n ekaitz itzelak sortzen direla, eta galtzeko arrisku handia dagoela. Jende mota horrengana ailegatu nahi dugu, eta urteurreneko eki-taldiez baliatuko gara horretara-ko.

• Zer dela eta ez dira federa-tzen?

Ezfct. Jendeak paso egiten _ j. EMakite federatu txartela izatefcbantailak dituela. Noiz ohartn dira? Mendi a t e r p e bateHdaudenean eta tu r i s t a bezaMaindu behar dutenean (halaMii eta gehiago). Istripu asegi&ere eskaintzen du txar-tel h*.

• Oso garestia da txar-tela? Espainiako Estatuan eta P i r in ioe t an b a r r e n a mugitzeko fi txa 7 .900 pezetan dago gaur egun (316 libera). Ez da asko, ba ina , ha la e ta guztiz ere, prez ioak j a i s t eko ahalegine tan ari gara . Izan ere, jendea kexu da prezioak direla eta. Zen-bait hitzarmen interes-garri egin ditugu prezio-ak ja i s t eko . Oinarrizko

fitxa bat eginik gehigarriak soi-lik ordaintzeko aukera emanen dugu mendizaleak nahi duena-ren arabera (eskia, barrankis-moa , mend iko b iz ik le ta . . . ) . Denon g u s t u k o izan l i tekeen menu zabal bat eskaintzen saia-tzen ari gara, ba ina ez da oso erraza.

Egunkaria ostirala, 1998ko.urriaren 30a

NAFARROAKO IBILI LUZEKO MENDIBIDEAK

GR 1. Mendibide historikoa. • Anpuriastik (Girona) Finisterreraino (Pontevedra) • 149 kilometro Nafarroan • Mendi oinetatik igarotzen da eta izaera turistiko-kulturala du.

GR 9. Probintzietako Errege-abelbidea edo Zezenen abelbidea. • Iruñerritik Gipuzkoara • 56 kilometro Nafarroan • Xulapain, Imotz, Basaburua eta Larraungo bailaretatik abiatzen da

GR 11. Pirinioetako mendi-bidea. • Mediterraneo eta Kantauri itsasoak batzen ditu Pirinioak zeharkatuz • 181 kilometro Nafarroan

GR 12. Euskal Herriko mendi-bidea. • Isurialdeen banalerrotik Hiru Errege Mahaia mendia arte • 192 kilometro Nafarroan • Lehenbizikoa eta abandonatuena, lehengoratzeko asmoa dute

GR 13. Erronkariko abelbidea. • Erronkaritik Bardeetaraino • 141 kilometro • Leireko monasteriotik eta Xabierko gaztelutik igarotzen da

GR 20. Aralarko bira. • Lekunberrin hasi eta bukatu • 84 kilometro Nafarroan eta 45 Gipuzkoan

APEZTEGIA

GR 65 edo GR E-3 Donejakue bidea. • Europa mailako bidea • Nafarroan 170 kilometro • Egoera onean mantentzen da _

GR 2 2 0 . Iruñerri Inguruko Ibilbidea. • Iruñea inguruko mendietan zehar • 117 kilometro • Inauguratu duten azkena da

Federacion Vasco-Navarraren 75. urtemuga Euskal mendizaletasuna aurreko mendeko azken urteetan sortu zen. XX. mendearen hasieran bultzada handia eman zion mendigoizale mugimenduak, EAJren ingurukoak. Taldeak sortzen joan ziren, batzuk EAJri lotuak -Nafarroako Euzkotarra k a s u - , eta beste batzuk inongo harremanik ez zutenak. 1924ko maiatzaren 18an hegoaldeko milaka mendizale bildu ziren Elgetako mendizaleen plazan FederaciOn Vasco-Navarra de Alpinismo sortzeko. II. Errepublikaren garaian izena aldatu zioten eta Alpinismoko Euskal Federazioa jarri, betiere Nafarroa barnean zegoela. Horrela jarraitu zuen diktadura garaian ere. 1986an, ordea, zatiketa etorri zen, Nafarroak kirolaren inguruko eskumenak erdietsi zituelako. J u a n Mari Feliuk dioenez, zatiketa traumatikoa izan zen. «Lehendakaritzan egoteko zoritxarra egokitu zitzaidan. Trauma bat izan zen, urte anitz baitzen elkarrekin geundela. Zurrumurruak ekarri zituen eta oraindik gainditu ez den egoera bat. Legeak hala dioelako

eta egun nafarren erabakia dena delakoa delako, administrazio ezberdinetan gaude banandurik, baina hainbat ekimen egiten ditugu elkarrekin».

Duela 74 urte sorturiko federazioaren 75. urteurrena ospatzen hasi dira jadanik. Urte honetan zehar eginen dituzten ekimen ttipiez landara, badago ekitaldi nagusi bat, Elgetan ospatuko dena heldu den urteko maiatzaren 23an. Han euskal mendizale guziak biltzea espero dute. Egitaraua finkaturik ez dagoen arren, badago ekitaldia berotzen hasteko ekimen bat, Nafarroako federazioak bultzatua hain zuzen ere. Eguberri bezperan, Mendigoizaleen Eguna ospatuko da, urtero legez, Aralarko San Migelen. Hantxe bost makila banatuko dira (Nafarroa, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Iparraldea), eta urtarrilaren erdialdera-edo' mendirik mendi mugituko dituzte bost makila horiek Euskal Herriko mendi taldeek, harik eta maiatzean Elgetan denak elkartu arte.

ostirala, 1998ko urriaren 30a Egunkaria|

Page 5: ezagutzeko aukera ederra - Euskaltzaindia · aukera ederra lruñerri lnguruk lbilbideao ed,o GR 220 mendi-bidea inaugurat, berru dutei 11. kilometrota7 hain n hurbila et horrea ezezagunn

Njafarkaria

K l a s i k o b i t x i • a r r o n t k l a s i k o

Joxemiel Bidador

Andima lbiñagabeitiaz asimasiak 1: bizitz ezpalak

36.eko gerrateak Portugalen harrapatu izatea eta Francoren agintaldian ihes egin ahal izatea ez zen makala guretzat, horri esker batik-bat Elantxobeko Andima Ibiñagabeitia

euskal letretarako aisa geureganatu ahal izan genuelako.

BIZKAITAR PETO-PETOA

genuen Andima-Sabin xaloa; aita, Galo Ibiñagabeitia Beobide, elantxobetarra zuen, eta ama ere, Eufemia Idoiaga Aldamiz-Etxebarria, Ibarran-gelukoa. Horrela beraz, Andi-ma Elantxoben jaio zen 1906.eko urtarrilaren 26an, eta izenak berauk aski argi salatzen digunez, Galoren pentsamoldea lagun hurkoa zuen Arana-Goirirengandik arras gertu zegoen; Elantxo-beko maisua izanik, gartzela ezagutu beharra izan zuen Iberoko Ebangelistaren Ami Vasco banatzeagatik.

Andimari harzara atxeki-tuz, oraino haurra zela, eta lehen ikasketak, ausaz aita-ren akuilatzepean, sorterrian eginik, Tuterako josulagunen etxera joan zen batxilergoa egitera, non bulta laburrez (1918-1919) Orixe bera maisu egokitu baitzitzaion. Handik, Josulaguna izan nahi zuela, Loiolara jo zuen 1921.ean, josulagunen ikas-bidaztian zegozkion historia eta giza ikasketak burutzera. Hantxe zin eginen zituen boto txikiak 1923.ean, eta hantxe ere gri-natuko zitzaion osoki euskal gauzekiko gogoa beste hain-bat josulagungai euskaldune-kin batera, oroz gain Zaitegi-rekin, urte batzuk lehentxeago aita urtebetez gartzelara eraman zuen Ami Vasco liburua bera irakurtze-ko aukera Apalategi aitak eskeini zienetik batik-bat. Loiolan ere, euskarari aitzi lantzean behin arnas zitekeen giroa izanagatik, ez ziren gutxi jaso abirazai eragingarriak.

Estefania aitak literaturaren berri eman zien zabal eta opa-ro: «Estefania-Zabalaitar Joseba Mirena aba zan gure elerti irakaslea. Ez genezake-an ukan irakasle pin, zintzo, zorrotz eta iakitunagorik sail ortan (...) Ez zun iñungo lite-raturarik baztertzen, eta berak erakutsi zizkigun kata-landar literaturaren ondasu-nak, baita euskal-literaturare-nak ere». Loiolakoan ere, euskal akademia sortu zen, eta horri aurkezturikoa da Andimaren ezagutzen dugun lehenbiziko lana, 1923.eko Lore ederrenak olerkia alegia.

Loiolatik jalgirik kurritu beharreko bideak Oñara ero-an zuen, metafisika, filosofia eta matematika ikasle, eta handik ere, teologia nahiz zuzenbide kanoniko ikasketak burutzeko xedez, Belgikako Marneffera hurbildu zen, tar-tean Colombiako Bucaraman-gan denbora bat emanda. Ala-baina, 1935/36eko ikasturte bukaera aldean utzi zuen lagundia, seguroenik ere, obe-dientzia botoa betetzeko zituen zailtasunengatik, eta bereziki euskara kontuak zirenez bezanbatean.

Belgikatik Euskalerriratze-an Galdakaoko lehergai entre-presa batean sartu zen bule-gari, Chalbaudtarren Union de Explosivos entrepresan alegia. 36.eko gerratea baino apur bat lehentxeago baina, nagusiek Portugalgo Trafarian ireki berri zituzten bi lante-gien kudeaketaz ardura zedin borroka-tokitik aldendu zuten zuhur zazpi bat urtez, harik eta zeregin berberaz Madrila

inguratu arte, nondik guztiz \ sordesian nazkatuta, Bilbora ! itzuli zitzaigun, ez oroz-bakoz j ordea, egoera politikoa zela eta, Parisa joan baitzen 1947.ean.

Parisen zazpi urte eman zituen, Mirande eta Peillenen lagun-giroan, ugari eta eman-kor; ordukoak dira, bada, Andimaren lehenbiziko argita-rapenak, aurretiagojosulagu-nen Jesusen Biotzaren Deya-n eginikoez gain: Alderdi, Bole-tin del Instituto Americano de Estudios Vascos, Egan, Euzko Deya, Euzko Gaztedi, Euzko Gogoa, Gernika, Irrintzi, Olerti, etabarretan, betiere euskara hutsez. Parisko egonaldia, aitzitik, eten behar, eta Zaitegi ikaskide ohi zaharrak Euzko-Gogoa aldizkarian lan egin zezan luzatu dei salbatzaileari muzin egin gabe, Guatemala-ra joko zigun Andimak 1954.eko hasieran. Parisen, damuz, ezer gutxi egin zezake-en, Miranderi aitortu zion gisara: «Gure atzerrialdeko egokera geroago eta okertze-nago ari da. Ez da iñundik argi-xintarik ageri gure etorki-zuna argitzeko. Utzi bear dut Paris puta-tzar min ematen baditere». 1956.eanZaitegik Euskal Herrira egin zuenean, Andimak Caracasen bilatu zuen abegia, sendikoen arte-an, hantxe ere euskara tarte-an, eta bertako euskal etxean euskara-irakasle arituta, ber-tan zendu zitzaigun 1967.eko azaroaren 2an. Hiru urte beranduago Caracasko Eus-kera Lagunen Elkartekoek Andima Ibiñagabeitia Saria sortu zuten bere omenez.

P a t z i k u P e r u r e n a n n i

-0T, -KOT, -POT atzizki sorginak ADIRUDI, GASKOINE-

J j ; tik zaba lduak izan direla, batik

^ ^ ^ ^ bat, baina nabari dute halako kutsu

bat, filologia alderdi hutsetik azaltzen samurra ez dena. Nere gogoan behintzat, bukaerako -OT hori aditzeak hutsak, halako sorgin aire bat pizten du. Balite-ke neure irudipen hutsa izatea, baina, beren testuinguruan be-giratu eta, kutsu berbera suma-tzen diet. Haratx xirta batzuk, nere usteari eusteko:

Andres Iñigok Iturenen jaso-tako etxeizena: Xakillotena, za-kilot (zakil + ot) goitizenetik sor-tua, «puesto que ya en 1571 apa-rece como tal en Joannes de apezteguy alias chakillot de aur-titZ'. Aspaldiko gaitzizen honek, Zakilixutfamatua ekarri dit go-gora, edo zakilipot eta antzeko esakerak. Ez dabilkio urruti, Lei-tzan, Miel Joxepe deabruari bu-ruz, Urbitako Mikela Labayenek esandakoa: «Errosarioa erreza-tzekoan, letanitara allatzen zie-nen, orapronobis esan bearren, akillipot, akillipot esaten emen tzurv.

J. M. Satrustegik jasoak ditu antzekoak, Barrankan eta Lu-zaiden esanera kabalistiko gi-san: Lumen rebelazionem ken-tzionem Pot, Erregelan Pot, Erre-bisionian Pot. Sorgin auzietan ere, maiz ageri da, aker beltzari ipurdian (uzkianj pot emate kon-tua, kristau xuriekiko ofentsazi-kin moduan. Jakitekoa litzake hitz onomatopeiko honen segizio historikoa: pot, pot egin, poto, po-totoa...

Horri lotua, ihautetako Ziñpot ezaguna genuke, ageri denez, Zipotero, Zipotegato eta gisakoen guraso izana. Aspaldi haundiko Ziripot zarpail honek, orohar deabru, sorgin, koko, bufoi, juglare, edo momo irrigarri/izu-garri/errukarria gorpuzten bai-tu.

Honekin uztartzen du, Urdiainen jasotako pertsonaia, J.M. Satrustegik: «tipo destarta-lado, que cayendo y retorciendo-se como un guiñapo animaba los intermedios. Nadie aclara su

procedencia, si bien se relaciona de algun modo con el tema reli-jioso. Hay quien cree se trataba de angeles retirados de alguna iglesia. E1 mas conocido se lla-maba Alikote. (...) Lo curioso es que al mismo tiempo ere el neo-fito de muchos carnavales». Eta Alikot(e) honek, Anikot(e) izene-ko euskal joko sorgina dakar gogora.

Txomiñ Peillenek zubererako txipigarriez ari delarik hala dio: «Maulen gaskoinak dira nagusi, eta -ET eta -OT txipigarriak har-tzen dituzte: Gassiot, Guille-mot... Mikel Belaskok badaki luza litekela zerrenda: Gartxot, Amigot, Pierrot, (Santxot, Joan-got, agot deitura eufonikoak) guziak Johanot de Jaso hura bezala, naturalem patrie de bas-cos o ultra portum de roncesvali-bus. Baztango sorginek ere, Joa-nikot deitzen omen zioten Kristori maxika.

Jimenezen elaberriko Baleen Berbaro gozotik, honatx beste argiprintza: «Askok, batera esa-ten dituzte higanot eta amaiera bereko agot, isekaz eta destei-naz. Frantzia aldean eta Nafa-rroan sortuak diren Calvinoza-leei irizten zaie horrela. Oraindio gogoan dut frantsesezko leloa: je nem puan se nom ki sonfini en os, Gots, Cagots, Austrigots, Bisigots e Higanots». Horratx nere OT sorginen aztarnak.

Euskal gogoan, inon sartu beharko banitu, Marginalia ilun batean sartuko nituzke atzizki horiek; batez ere, garai bateko erlijiokeria guzien iturri izan zen «patrie de bascos» hartatik Bida-soaz honuntz nabarmendutako-en estigmatzat.

Edo alderantziz, esaterako, Txomin Peillenentzat: «E1 caste-Uano es en tal grado la expresion de la violencia que, los suletinos tienen un verbo para enfurecer-se, españultzen , y para el ira-cundo el calificativo de españu-lot que yo lleve muchos años». Eta Garazi aldean munterot (munttiot) deitu izan zaio dea-bruari , larremugen zaindari

. (montero espainol) gaizto haiek utzitako oroitza, agian.

! Motxorrosolo <

Prebentzioa " E RAKARGARRIA DA o s o . P R E B E N T Z I O HITZAK B E R E B I D E A EGIN DU

I—I milaurtekoaren akaberan. Hitza diot; izan ere edukinaz, egiazko prenbentzioak dakarren onuraz ezer gutxi dakigu. Politikan ere dena aurreikusten da, emaitzak bestelakoak direnean horien eragin mediatikoa da sahiesten dena. Komikigai bihurtu den kon-tseilariak kanpaina bat egiteko asmoa dauka: sei milioi, besterik ez. Prebentzio lanetan aurreztu zuena. Natura esker txarrekoa da gero.

Egunkaria ostirala, 1998ko urriaren 9a

Page 6: ezagutzeko aukera ederra - Euskaltzaindia · aukera ederra lruñerri lnguruk lbilbideao ed,o GR 220 mendi-bidea inaugurat, berru dutei 11. kilometrota7 hain n hurbila et horrea ezezagunn

ybfarkaria 7

f j J * ' * i j " J ><y Ber t i zko Par tzuergoko kudeatzai lea

«Jaialdiek harrera ona izan dute»

Aurten, Nafarroako Jaialdiak iparraldera

ailegatzen ez zirela ikusirik, lehenbiziko

aldiz Bidasoako Jaialdlak antolatzea otu

zitzaien Bertizko Turismo Partzuergokoei.

Halaxe egin dute, eta uda osoan kultur

egitarau zabala eskaini diete bertakoei nahiz

kanpotik etorririkoei.

LE H E N ALDIA Z E N E Z , A U R R E I -

kuspenak ez dira erabat bete. Ekitaldi bakoitzeko mila lagun biltzea espero zuten, eta gehienez ere 700 joaten ziren. Hala ere, ekimenarekin aitzina jarraituko dute. • Noiz sortu zen Bidasoako

Jaialdiak egiteko asmoa? Ideia administrazio kontsei-

luan zebilen aspalditik, baina ez zen gauzatzen beti zain geunde-lako Nafarroako Jaialdiekin zer gertatzen zen ikusteko. Aurten, ideia aurrera eraman behar zela ikusi dugu, berriro ere Nafarroa-ko Ja ia ld iak ez zirelako hona t etortzen. Uste (i dugu eskualde hone tan ku l tu r arloa lantzea beharrezkoa dela. Normalean jendea etortzen da pai-saia eta n a t u r a dela-eta, erakar-garria ba i ta . Baina hori ere gastatu egiten da, behin ikusiz gero nahikoa gerta dai-teke. Beste zeozer behar du jendeak.

• Zein helburure-kin sortu ziren? Inguru hau pixka bat dinami-

zatzea, kul turan zeozer egitea zen gure nah ia . Pentsa tzen dugulakoz gutti egiten dela arlo horretan. Beste aldetik, ikusten genuen gauza on eta polit sama-rra eginez gero lortzen ahal genuela hemendik urte batzueta-ra jendeak gure eskualdea eza-gutzea, ez bakarrik natura alde-tik duen erakargarritasunagatik, baizik eta kultura aldetik hau ere edukitzeagatik.

• Bete dira helburu horiek? Baietz uste dugu. Lehenbiziko

aldiz egin dugu horrelako zer-bait, eta egia erran aurrekontuak egiten dituzunean gastuena zaila da egiten, baina zailago oraindik

«Jaialdiekin lortzen

ahal dugu jendeak

inguru hau ezagutzea,

ez bakarrik naturaren

aldetik duen

erakarpenagatik,

baizik eta kultur

eskaintzagatik ere

bai»

»

diru sarrerena. Alde horretatik, behatzak har.tu di tugu. Uste genuen oso erraza zela mila lagun biltzea edozein kontzertu-tan, eta ez da horren erraza. Balantzea ona da, dena dela. Jendea etorri da, bai kanpota-rrak bai zonaldekoak, eta denak oso kontent atera dira ekitaldie-tatik. Ekitaldi guziak ongi atera dira eta jendeak animatu gaitu horrelakoetan jarraitzeko. • Laguntzarik izan duzue hau

dena antolatzeko? ' Normalean izan ohi dugun

laguntza bera izan dugu. Par-tzuergoa eta Gara-lur garapen agen-tziaren a r t ean an to la tu dugu dena. Dirulagun-tzak ere edozein u r t e t an jaso tzen d i tugunak izañ dira, gehiago ez, Nafarroako Gober-nukoak eta Garalu-rrek ematen ditue-nak . Baina ez batek eta ez beste-ak ez digute berezi-ki lagundu jaialdi

hauetarako. • Def iz i t ik izan da?

Bai, ba ina zenbatekoa ez dugu oraindik kalkulatu. Gas-tuetan ez gara sobera pasatu, aurrekontuan geneukana baino pixka bat guttixeago agian. Diru sarrerena bestelakoa izan da, espero genuen jendea etorri ez delako. Jaialdiek harrera ona izan dute, baina pasatu diren artie ez gara konturatu zein zen gure zenbakia. Daukagun biz-tanleriarekin eta kanpotik etor-tzen den jendearekin badakigu ezin garela 700 edo 800 lagune-tik pasatu ekitaldi bakoitzeko. Hori au r t en definitzea lortu dugu eta hortxe mugitu behar dugu. Bestetik, erran behar da gure nahia ez zela dirua lortzea, baizik eta ahalik eta gut t ien

Zugarramurdi, Urdazubi, Malerreka, Baztan eta Bortzirietako eskualdeen

dinamizazio eta promozioaz arduratzen da Bertizko Partzuergoa. Nora

Eneterreaga Etxepare 24 urteko lesakar bat da. Ekonomia ikasketak egin

zituen Iruñean eta urtarrilaz geroztik praktiketan ari da

Partzuergoko kudeatzaile bezala. #

Material birziklatuz eginiko arlanen Zabor-Art erakusketa. Luar Na Lubre, Xose

Manuel Budiño, Los Petersellers, Carlos Nuñez, El Mecanico del Swing eta

Kepa Junkeraren kontzertuak. Bertizko I. Aizkolari Txapelketa. Herri urrunetako.

artisten Bertze Kulturak izeneko asteburu koloretsua. Bidasoako Film Laburren

I. Zinemaldia. Nafarroako Onddo Kofradiaren Aste Mikologikoa. Ekitaldi horiek

guziek osatu dute Bidasoako Jaialdien lehen aldia. •

Ekitaldi guzietatik, zinemaldia da aitzina jarraitzeko aukera gehien duena.

Hogeita hamar film jaso dituzte aurten, eta heldu den urterako ehunen bat

espero dituzte. «Kalitate aldetik nahiko maila altua zuten gehienek», adierazi

du Eneterreagak. Proiektu honekin itsu-itsuan segitzeko prest daude, jaialdien

umerik kuttunena baita.

inbertituz horrelako eskaintza kultural bat egitea. Publizitatea egiteko beste modu bat da hau. Hortaz, a r rakas ta lortu dugu jaialdiek oihartzun handia izan dutelako, egunkar i eta i r rat i guzietan eta telebista askotan agertu baikara. Hori pagatzen hasten bazara, defizitaren erdia joaten zaizu. • Zein izanen da jaialdien etor-

kizuna? Oraindik ez dakigu, baina nik

uste dut jarraituko dutela, hel-bu ru nagusiak bete direlako,

eragina izan duelako, hedabidee-tan agertu direlako eta jendeak pixka bat ezagutzen dituelako jaialdiak. Alde horretatik, arra-kastatsuak izan dira eta jarraipe-na izanen dute. Egia da gauzak aldatuko direla. Akatsak ikusi di tugu —ordu, egun edo toki desegokiren bat—, eta konpon-duko ditugu. • Ez duzu uste lehenbiz iko

aldia izateko gauza aunitz programatu dituzuela? Beharbada pasatu egin gara.

Jendea ezin da denetara joan.

Guretzat ere lan handia da. Egon gara egun aunitz goizeko 9etatik gaueko 3ak aldera eta hurrengo egunean berr iro. J a r r a i t u k o dugu aurtengo kalitate mailari eusten, baina hamar gauza egin beharrean, lau, bost edo sei egi-nen dira. • Jaialdiak uztailaren hasieran

abiatu ziren Zabort-Art era-kusketarekin, eta igandean bukatuko dira aste mikologi-koaren amaierarekin. Ez da denbora gehiegi? Gauza aunitz zeudelakoz ger-

tatu da hori. Abuztua da horre-lako gauzak egiteko hilik onena, baina arazo handiak ditugu egu-nak jartzeko. Hogei udal daude, hogei herri baino gehiago, eta has ten zara bestak honat eta bestak harat eta ez dago modu-rik egun libreak hartzeko. Agian era homogeneoago batean egin beharko genuke eta egun baka-rra har tu , ostiralak adibidez, kontzertuak egiteko. Gero, beste arazo bat .dugu. Zona hau oso zabala da eta batzuetan lehia sortzen da batzuen eta besteen artean. Partzuergo bezala saiatu behar dugu denei ematen, denek eskatzen baitute. Badakigu gau-zak antolatzeko eta dirua gasta-tzeko orduan okerragoa dela, ba ina horre laxe egin behar dugu.

—» Asier Azpilikueta

ostirala, 1998ko urriaren 23a Egunkaria|

Page 7: ezagutzeko aukera ederra - Euskaltzaindia · aukera ederra lruñerri lnguruk lbilbideao ed,o GR 220 mendi-bidea inaugurat, berru dutei 11. kilometrota7 hain n hurbila et horrea ezezagunn

Egunkaria

• ostirala • 1998ko urriren 2a

Pello Goñi

Periodikoa leitzen / / f j ILOTZA GARRAIATZEN DUTEN

* a r i m a k b e s t e r i k ez gara», p e n t s a t u du jubi la tu zaha-r rak , txapela b u r u a n eta astele-h e n e k o Diaño-a e s k u e n a r t e an , G a z t e l u P l a z a k o a u l k i b a t e a n j a r r i t a d a g o e l a , g o i z e k o a r g i -e r r a i n u e k h a r e n aurpeg i z imur-t u a b e r o t z e n d u t e n b i t a r t e a n . Beg iak l e t rez b e t e r i k o o r r i e t a n f inkatur ik ditu, ba ina ez da ar re-" ta h a n d i z i r a k u r t z e n ari, b a r r e -neko b a k a r r i z k e t a b a t e a n m u r -g i l d u r i k d a g o - e t a . A l b i s t e a k mordoka pilatzen zaizkio b u r u a n i r u d i b i l a k a t u r i k : E s p a i n i a k o I t zu l i a , s u - e t e n a r e n i n g u r u k o hi tz-sor ta , O s a s u n a r e n gara ipe-na , Alemaniako h a u t e s k u n d e a k , S a n z e k zezene tan bizi i zandako e s t u a l d i a , M u n d u k o ekonomia -r e n l a b e r i n t o a . . . « H a n d i t a s u n hu t sa l eko desfilea, antzezpenak, a r t a l d e a k , t x a k u r r e i b o t a t a k o hezurrak , sagutxo ikara tuen las-t e rke tak , z ama a s t u n a d a r a m a -ten inaurr ien lanak, hariez mugi-tu tako txotxongiloak».

J u b i l a t u z a h a r r a k begiak j a so d i t u , i r a k u r t z e a r i u t z i r i k . «Mundu honetako jende gehiegik i r a b a z l e n a h i d u i z a n , j e n d e gehiegi ospearen morroi b i h u r t u da, o h a r t u gabe hilotza gar ra ia -t zen d u t e n a r i m a k b e s t e r i k ez g a r e l a , o h a r t u g a b e gu hil e t a gero gogoan edukiko gai tuztenak e re l a i s t e r h i l k o d i r e l a , e u r e n ondorengoak bezalaxe», pen t sa tu d u . J u b i l a t u a k ez dak i inondik ere j ak i tun zaharrek gogoeta ber-berak egin zituztela orain dela bi mila ur te inguru. Ez da harritze-koa. Izan ere, orainaldikoa ikusi d u e n a d e n a ikus i du : lehenald i z e h a z t u g a b e a n i zandu zena e ta e t o r k i z u n a m a i e z i n e a n i z a n e n dena , orok ja tor r i be rbe ra , orok i t x u r a b e r b e r a b a i t u ( M a r c o Aurelio Antoninoren gogoetak).

> Mendillorri: De 2 en Blues Band eta Sindrome del Norte taldeek kontzertua eskainiko dute bihar, 23:00etan.

> Ibiriku: Ska lar iak ta ldeak k o n t z e r t u a e s k a i n i k o du bihar, 23:00etan, plazan.

ZINEMA

I Tafalla: Datorren asteartean eta ostegunean La cortina de humo izeburuko pelikula es-kainiko da Cinema Españo-len 20:00etan eta 10:30etan.

ANTZERKIA

> Atarrabia Tirri Tarra talde-ak Tirri Tarra sou> ikuskizuna eskainiko du gaur, Udal pla-zan, 20:00etan.

> Tafalla Tutik ere clowns tal-deak Pan hasteko etapan bu-katzeko lana taularatuko du d a t o r r e n a s t e a z k e n e a n , 18:00etan, Kultur Etxean.

IKASTAROAK

> Iruñea: Nafarroako Antzerki Eskolak he lduentzako zein haurrentzako ikastaroak an-tolatu ditu 1988-99 ikastur-tean. Haurrek joko dramati-koa e ta an t ze rk i t e k n i k e n hastapenak ikasteko aukera i zanen du te . Mat r iku laz io epea urriaren 15ean bukatu-ko da. Informazio gehiago nahi duenak 22-92-39 telefo-nora deitu behar du edo esko-Iak dituen bulegoetara jo de-zake: San Agustin kalea, 5.

I Iruñea: Andreak, emakume-aren har rerarako zentroak, honako ikastaroak antolatu ditu datorren ikasturterako: au toes t imua , giza ga i tasu-nak, norberaren handitzea, ingelesa, yoga, kiromasajea, makilaje kreatzailea eta etxe-ko lanak. Informazio gehiago 948-133310 telefonoan.

iMurillo el Fruto: ErdiAroko merkatu ibiltarietatik azkena eginen da bihar herrian. Mer-ka tua l l : 0 0 e t a n zabalduko da. Ondoko-orduetanhainbat ekitaldi izanen dira. Besteak b e s t e , eg inen d i r a : h i r u behien zerga eta ardi zaku-rren erakusketa.

> Agoitz: Bilaketa kul tur tal-deak Agoitz herria nazioarte-

ko esku l tu ra lehiaketarako oinarr iak ezagutarazi di tu. Lanak ez ditu neurriok gain-ditu beharko: 50x50x100 eta 20 kiloko pisua. Obrak urria-ren 8a arte eraman daitezke ondoko helbidera: Francisco I n d u r a i n ka lea , 12, Agoitz (Nafarroa). Informazio gehia-go nahi.izanez gero: 948-33-65-98 telefonora deitu.

> Mendillorri: IKAko Mendi-ttipi euskaltegirako matriku-

la epea urriaren 6a arte dago zabalik. Informaziorako, dei-tu 948 162439 telefonora.

iBarañain: J u a n a Azkarate psikologoak 50 urtez goitiko aisialdia betzetzea hitzaldia e s k a i n i k o du a s t e a r t e a n , 19:30etan, Kultur Etxean.

Ilruñea: Nafarroako Kirol El-k a r t e a k Goñi , Be r i a in e ta U n a n u mendien a r teko ze-harkaldia antolatu du etzira

ko.

Mundu honetan ez dauden munduko amama guztiei

Urdirzo-Lacost ini .