nork ez du maite askatasuna | 2013-09-18

3
Ez naiz honelako gauzen inguruan hitz egin edo idaztearen zalea, eta ziur aski ez dut gaiak merezi duen idazkera poetikoa. Baina ondoren idatziko dudanak zerbait badu, hori sentimendua da, barruak eskatu baitit gaurkoan Sortzen atalera idazteko. Izan ere, medioetako antzerki ofizialean gure herriak aspaldidanik bizi duen gatazka amaitu dela dirudien honetan, urteak aurrera joan ahala barruko sentimenduak ere hozten ari zaizkigula iruditu zait . Aspaldidanik da berezia niretzat Irailaren 27a, eta beharbada nire sentimendu eta ideologia politikoak markatu dituzten milaka bizipenen artean pisu handienetakoa izan duena da egun honek gogoratzen duena: milaka euskal herritarrek erakutsi duten konpromiso eta maitasuna . Nolabait esateko, zeren alde borrokatzen zuten ongi ulertzen hasi aurretik hasi nintzen zerbaiten alde borrokatzen bizitza ere uzten zutenak miresten. Ezinezkoa da bizitza eman duten eta ematen ari diren euskal militante guztiak zerrendatzea, eta are zailagoa da euren atzean dagoen historia pertsonala jakitea. Adibideak ugari dira, eta zoritxarrez ez gara oso urrun joan behar sufrimendua bizi izan duten militanteak aurkitzeko. Dena dela, idatzi honetan nire bizitzan pisu handia izan duen gertaera konkretu bat hartuko dut hari mutur gisa konpromisoaren matazara heltzeko. 2001.ean gaude, eta Anartz eta Olaia gazte-gaztetatik euren herriak bizi duen borrokan engaiamendua erakutsi dute. Ikastetxetik hasi eta norbere auzoraino, badakite zer den lana egin eta trukea kolpeak jasotzea. Baina kolpeen aurrean altxatu eta aurrera jarraitzea erabakia dute jada aspalditik. Ez dira lehenak, hori ere badakite, aspaldi hasi zen konpromiso kate baten kate-begi berria dira. Eta harro daude. Anartzek 22 urte ditu, Olaiak 21. Euren militantzia zikloak eta euren erabaki pertsonalak ETA erakunde armatuan

Upload: galerna-sarean

Post on 23-Mar-2016

216 views

Category:

Documents


2 download

DESCRIPTION

Irailaren 27an ospatzen den Gudari Egunaren harira idatzitako artikulua. Sentimenduz eta borrokaz.

TRANSCRIPT

Page 1: Nork ez du maite askatasuna | 2013-09-18

Ez naiz honelako gauzen inguruan hitz egin edo idaztearen zalea, eta ziur aski ez dut gaiak merezi duen idazkera

poetikoa. Baina ondoren idatziko dudanak zerbait badu, hori sentimendua da, barruak eskatu baitit gaurkoan

Sortzen atalera idazteko. Izan ere, medioetako antzerki ofizialean gure herriak aspaldidanik bizi duen gatazka amaitu

dela dirudien honetan, urteak aurrera joan ahala barruko sentimenduak ere hozten ari zaizkigula iruditu zait .

Aspaldidanik da berezia niretzat Irailaren 27a, eta beharbada nire sentimendu eta ideologia politikoak markatu

dituzten milaka bizipenen artean pisu handienetakoa izan duena da egun honek gogoratzen duena: milaka euskal

herritarrek erakutsi duten konpromiso eta maitasuna. Nolabait esateko, zeren alde borrokatzen zuten ongi ulertzen

hasi aurretik hasi nintzen zerbaiten alde borrokatzen bizitza ere uzten zutenak miresten.

Ezinezkoa da bizitza eman duten eta ematen ari diren euskal militante guztiak zerrendatzea, eta are zailagoa da

euren atzean dagoen historia pertsonala jakitea. Adibideak ugari dira, eta zoritxarrez ez gara oso urrun joan behar

sufrimendua bizi izan duten militanteak aurkitzeko. Dena dela, idatzi honetan nire bizitzan pisu handia izan duen

gertaera konkretu bat hartuko dut hari mutur gisa konpromisoaren matazara heltzeko.

2001.ean gaude, eta Anartz eta Olaia gazte-gaztetatik euren herriak bizi duen borrokan engaiamendua erakutsi

dute. Ikastetxetik hasi eta norbere auzoraino, badakite zer den lana egin eta trukea kolpeak jasotzea. Baina

kolpeen aurrean altxatu eta aurrera jarraitzea erabakia dute jada aspalditik. Ez dira lehenak, hori ere badakite,

aspaldi hasi zen konpromiso kate baten kate-begi berria dira. Eta harro daude.

Anartzek 22 urte ditu, Olaiak 21. Euren militantzia zikloak eta euren erabaki pertsonalak ETA erakunde armatuan

Page 2: Nork ez du maite askatasuna | 2013-09-18

kokatzen ditu. Oso gazteak izanagatik euren bizitza erabat baldintzatuko duela badakiten erabaki bat hartzeko

adina heldutasun izan dute. Euren herria maitatzeaz gain elkar maite dute, eta batera eman zuten pausoa.

Uda da, eta Anartz eta Olaia Santa Polara joan dira, Olaiaren gurasoek bertan duten etxera. Hauek jakin ez arren,

bidaiaren arrazoia zoritxarrez ez da oporraldi eder eta eroso bat igarotzea, inguruan dituzten arazo guztiei

entzungor egin eta eguzkipean tripaz gora orduak pasatzeko. Euren militantziak eraman ditu leku turistiko

honetara.

Denok abestu dugun Hertzainaken esaldia bete da zoritxarrez: Nork ez du maite askatasuna nahiz eta leher dadin

esku artean?! . Olaiari esku artean lehertu zaio prestatzen ari zen lehergailua. 21 urteko gazteak aurretik zuen

bizitza galdu du, eman du, kendu diote. Herri normalizatu batean bizi ezin izateak, bere konpromisoak,

maitasunak, abenturak edo dena delakoak.

Sekulako zirrara eragin zidan berria jakiteak. 21 urteko neska gazte batek borrokan bizitza emateak aurretik

aipatu dudan kate guztiaren kate-begi soila izanagatik gure herriak bizi duen gatazkaren krudeltasuna islatzen zuen

niretzat, eta gatazka hori azaleratzen zuen borrokaren inguruko konpromiso humano erabateko eta harrigarriak

nolabaiteko sentimendu indartsu bat sortu zidan barnean. Sentimendu guzti horiek are gehiago hazi ziren

hurrengo egunean, Gara egunkaria eskuetan hartu eta eskeletan Olaiari eskainitakoak irakurtzen ari nintzela,

honako honekin topo egin nuenean:

Leherketa gertatu zen Santa Polako etxea gehien maite zuenaren zerraldoa bertan zuela ihes egin zuen Anartzek

bidalitakoa zen, ordu gutxitara. Izugarria da pentsatzea, horrelako bat gertatu eta bertatik alde egin behar izateak

zer suposatu behar duen, zer borrokatzeko gogo behar duzun egoera hori aurrean izan eta halere militantziarekin

jarraitzea erabakitzeko. Urte batzuetara atxilotu zuten Anartz, eta espetxean dago ordudanik.

Page 3: Nork ez du maite askatasuna | 2013-09-18

Anartz eta Olaiarena milaka gudariren historia izan liteke, adibide bat besterik ez da. Gaztetasuna, bizitza bera eman

duten gudariak. 778an Orreagan, 1522an Amaiurren, 1936an Intxortan, 1969an Bentaundin, 1975ean Burgos eta

Bartzelonan, 1993an Indautxuko polizia etxean, 2001ean Santa Polan, 2011n Tolousera zihoan tren batean edota

2013an, sasian ihesean edo espetxean. Bizitza eman dutenak, ematen ari direnak. Gure herriak bizi duen gatazka

politikoaren ondorioak guztiak, gatazka politikoa azaleratzen duten sufrimendu lekukotasunak.

Fase politiko berri bat irekitzen ari da Euskal Herrian, eta ez, gatazka ez da amaitu. Zoritxarrez ezta gatazkaren

azaleratze guztiak ere. Aurten ere irailak 27an etxetik urrun izango dira hainbat eta hainbat euskal herritar, batzuk

giltzapean daudelako, besteak erbestean bizitzera behartuta daudelako eta batzuek oraindik borrokak

klandestinitatera behartzen dituelako. Bakoitzak bere bizitza, bere konpromisoa, bere maitasuna.

Ez dezagun utzi gure sentimenduak hoztu eta eurek egindako lan guztia alferrik galtzen. Ez diezagutela historia

makilatu eta egia lapurtu. Guk badakigu nortzuk ziren, nortzuk diren. Zer galdu duten, zer galtzen ari diren egunez

egun sinesten dutenaren alde. Baita zer duten irabazteko ere, zer dugun irabazteko. Bidea erakutsiko diguten su argiak

dira, erreferenteak eta maite ditugunak. GURE GUDARIAK.