nabarmentzekoak - getxo · crazy wheels band izenekoak ere. sortzen den soinu eta bideo mate-rial...

2
Doako alea 279 Zb. www.getxo.net [email protected] >> 2014ko Apirila Nabarmen tzekoak > 204 gazte getxotar “Kerik gabeko gelak” lehiaketan > StereoSessions sortzen ari diren bandetarako > Aurreinskripzioa 2014ko udako Auzolandegietan

Upload: others

Post on 21-Jun-2020

0 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Nabarmentzekoak - Getxo · Crazy Wheels Band izenekoak ere. Sortzen den soinu eta bideo mate-rial guztia StereoZona dagoen pla-taformetan hedatuko da, hau da, telebistan (EITB), internet

Doako alea

279 [email protected]

>> 2014ko Apirila

Nabarmentzekoak

> 204 gazte getxotar “Kerik gabeko gelak” lehiaketan> StereoSessions sortzen ari diren bandetarako

> Aurreinskripzioa 2014ko udako Auzolandegietan

Page 2: Nabarmentzekoak - Getxo · Crazy Wheels Band izenekoak ere. Sortzen den soinu eta bideo mate-rial guztia StereoZona dagoen pla-taformetan hedatuko da, hau da, telebistan (EITB), internet

Norberaren iragarkiak direnez gero, aldizkari hau ez da horien edukiaren egiazkotasunaren erantzule izango.

Bilatzen dut

TrukeakMarrazketa eta Margolaritzako irakasleak erretratu eta irudi apunte azkarrak hartze-ko paratzen duten pertsonak behar ditu. Doako klaseekin edota erretratu edo koa-droak erregalatzen ordaintzen dut. Antonio. 609174637

LanaNeska euskalduna naiz eta umeak zaintzen zein etxeko lanak egiten lan egingo nuke. Amets. 657166259. [email protected]

Eskeintzen dutEskolakErrefortzu klaseak emango nituzke Lehen eta Biga-rren Hezkuntzan. Lizentziatura bikoitza daukat, inge-les maila altua eta EGA. Eskarmentu handia umeekin. Andrea. 630587266. [email protected].

Ingeles klaseak emango nituzke. Banaka edo tal-deka. Cambrige-en graduatua. Esperientziaduna. Ainhoa. 652759632. [email protected]

Salerosketak72 litroko arrainontzia saltzen da mahaiarekin, hondoekin, … Garazi. 946027270. [email protected]

Ludotekaren programazioaApirila

Apirilak 14, 15, 16 eta Apirilak 22 ,23, 24 eta 25: Aste Santu-ko zerbitzua. 10:30etik-13:30era irekita egongo da Areetako Eskoletako plazan dagoen Kukupraka Ludoteka. 5-11 urteko umeentzat. Tailerrak, eskulanak, kanpo-jolasak, mahai jolasak etab. Ez da izenik eman behar, umeak heldu ahala onartuko dira kopurua bete arte. Bazkide zein bazkide ez direntzat.

kukuprakaludoteka

Aurreinskripzioa 2014ko udako Auzolandegietan

Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol Zuzendaritzak 2014ko uda-ko Auzolandegietan parte hartze-ko aurreinskripzioa egiteko epea apirilaren 7tik 11ra edukiko du zabalik. Ekimenak jatorri eta tal-de sozial askotako gazteen arte-ko bizikidetza eta elkar ezagutza boluntariotzako esperientzia ba-ten bidez sustatu nahi du, euren borondatez eta ordainetan ezer jaso gabe, aldi batez elkarrekin bizi eta gizarte osoarekin zeriku-sia duen proiektu batean parte hartzeko asmotan, gizartearen onurako, ingurune, elkartasun, lankidetza eta abarreko alorretan. Auzolandegietan egin beharreko lanek zerikusia dute ondare arki-tektonikoa berreskuratzearekin, arkeologiarekin, naturarekin eta esku hartze komunitarioarekin.

Auzolandegietako plazak Euska-din, beste Autonomi Erkidego ba-tzuetan eta atzerrian izango dira eta, aldi berean, beste Autonomi Erkidego batzuetako eta atzerriko gazteak ere hemengoetara etorri ahal izango dira.

Baldintzak eta prezioak Parte hartzeko Euskal Autonomi Erkidegoko udalerri batean egon beharko da erroldatuta, 18 eta 30 urte bitartean eduki behar dira (auzolandegi bakoitza adin tarte zehatz baterako da eta Euskadi-koak 18 eta 26 urte bitartekoen-tzat dira) eta nazioartekoetarako (munduko edozein herrialdetako gazteen partaidetzarekin) beha-rrezkoa da ingelesez ondo hitz egitea, batzuetan mintzatzeko hizkuntza beste bat izan badai-

teke ere, esate baterako frantsesa edo alemana. Kuota 90 eurokoa izango da. Prezio horren barne ostatu eta mantentze gastuak dira. Atzerriko auzolande-gietan baldintzak ez dira Autonomi Erkidegokoetako berberak, batzue-tan etxeetan edo bestelako instala-kuntzetan egoten direlako. Gazteek bidaia eta gastuak ordaindu behar dituzte. Aurreinskripzioa Interneten bidez-ko formularioa betez egin beharko dute gazteek. Egin ondoren datue-tan akatsen bat egongo balitz 945 01 95 36 telefono zenbakira deitu beharko dute zuzentzea eskatzeko. Izena eman dutenen zerrendei bu-ruzko datak, zozketaren emaitza eta abar, http://www.gazteaukera.eus-kadi.net/r58-34120/eu/ helbidean ikus daiteke.

Gaztelekuaren programazioa ApirilaApirilan zehar: OSASUNAREN EGUNA OSPATZENApirilak 5, larunbata: GINKANAApirilak 9, asteazkena: FUTBOLINEN JOKALARIAK MARGOTU.Apirilak 11 eta 29, ostirala eta asteartea: ARTILEZKO LEPOKOAKApirilak 12, larunbata: IRTEERA GAZTEIZKO IZOTZ PISTARAApirilak 16 asteazkena: GOMAZKO ESKUMUTURRAKApirilak 25, ostirala: SUKALDARITZAApirilak 26, larunbata: MASTERCHEFApirilak 27, igandea: ZINEKLUBA

GauEgungaztelekua

Hasten ari diren euskal musika artistak laguntzeko, StereoZo-na musika webguneak StereoSessions ekimenaren bigarren edi-zioa antolatu du, besteak beste, Eusko Jaurlaritzarekin elkarla-nean. Soinu eta bideoren grabaketa profesionalak egiteko saioak egitean datza ekimena, hasten ari diren Euskadiko musikariek kalitatezko materiala eduki dezaten. Izen-ematea datorren api-rilaren 15era arte egongo da zabalik www.stereozona.com/ste-reosessions helbidean. Izena ematen duten taldeen artean sei banda aukeratuko dira hurrengo fasera igarotzeko. Hori GoteoEuskadi delakoarekin el-karlanean, crowdfunding (finanziazio kolektiboa) izenekoa egitea izango da. Sistema hori mota honetako deialdietan martxan jar-tzea berritzailea da, finantziazio mota horren bidez taldeen ja-rraitzaileek beraiek laguntza emango dietelako taldeei helburua lortzeko, hau da StereoSessions saioetan parte hartu ahal izateko. 2013an 70 talde baino gehiagok eman zuten izena eta crowdfun-diga osatzea Gringo rock talde getxotarrak lortu zuen eta The Crazy Wheels Band izenekoak ere.

Sortzen den soinu eta bideo mate-rial guztia StereoZona dagoen pla-taformetan hedatuko da, hau da, telebistan (EITB), internet (StereoZo-na.com, Youtube, DailyMotion) eta smartTB-etan (LG eta Samsung).

StereoSessions saioak sortzen ari diren bandetarako

Ander Agiriano eta Sue Gonzalez getxotarrek, orain dela gutxi Bartzelonan egindako First Lego Leage zientzia eta teknologia lehiaketaren estatu mailako finalean Estrategia eta Berrikuntza Saria lortu dute. Lauro Ikastolako DBH 3. mailako ikasleak dira Ander eta Sue, eta beraikein saria lortu dutenak, honako hauek: Asier Rementeria, Jon del Hoyo, Unai Esandi, Jokin Astarloa eta Jon Andoni Bretón ikaskideak, eta Amaia Pérez getxotarra eta Oihane Uriarte irakasleak. Horrela, “LauroBang” deitutako taldeak txartela lortu du Europa mailako finalerako (Open European Championship), maiatzean Iruñean egingo dela.Bizkaitarrek aurkeztutako proiektua “dron bat da (aireko ibilgailu ez tripulatua), basoan sutea sortzen denean sua detektatu eta alarma jotzeko gai dena, beharrezko protokoloa aktibatu dadin”.

204 getxotar “Kerik gabeko gelak” lehiaketan

Divino Pastor eta Santísima Trinidad ikastetxeeta-ko eta Aixerrota institutuko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo eta bigarren mailetako 204 ikasle parte hartzen ari dira aurtengo ikasturtean Eusko Jaurlaritzak antolatutako Kerik gabeko gelak le-lopeko proiektuan. Aipatutako ikasleak 9 ikasgelata-koak dira eta, beren tutoreekin batera, ez erretzeko konpromisoa hartu dute eta baita hainbat heziketa-jarduera aurrera eramateko ere, tabakora hurbiltzea ahalik eta gehien atzeratzeko. Ikasgela bakoitzak erretzea prebenitzeari buruz-ko kamiseta baten diseinua egin behar izango du, marrazki bat, hizki bat edo lelo batekin. Prebentzio ideiak eta mezu positiboak kontuan hartuko dira. Udalerriko ideia irabazleak tokiko saria eskuratuko du eta eskualdekoak beste sari bat. Parte hartzaileek beren lanak aurkezteko epea apiri-laren 11n amaituko da eta sarien banaketa maiatza-ren 30ean izango da Fadurako Kiroldegian. Euskal Autonomi Erkidegoan guztira 51 heziketa zentrota-ko 4.161 ikasle hartzen ari dira parte Kerik gabeko ge-lak ekimenean. Zentroek ikasgeletan aurrera eraman beharreko jardueretarako material didaktikoa jaso dute eta baita irakasleentzako formakuntza ere.

* London School of Economics and Political Science eskolan espezializa-zio-bekak, Foru Aldundiaren eta aipatu erakundearen arteko lankidetzaren emaitza dienak. Programak zortzi beka aurreikusten ditu, eta lizentziadun eta eskarmentu profesional eta ingeles maila bikaina duten graduatuentzat dago zuzenduta. Eskaerak aurkezteko epea: Foru Dekretua BAOn argitara-tzen denetik 30 egunera. Ohiko erregistroen, posta edo on-line modu bitar-tez (www.bizkaia.net) igorri ahal dira.

* 48 La Caixa Bekak, Ipar Amerikan graduatu-ondoko ikasketak burutzeko, Lizentzia edo Graduatuentzat. Estatu Batuetarako ingelesa eskatzen dute (C1 maila) eta Kanadarentzat ingelesa (C1 maila) edo frantsesa (B2 maila). Bekan barne daude joan-etorriko txartelak + matrikula + hilean 2.150$ + bisa gastuak + istripu asegurua. Eskaera-epea: apirilaren 28ra arte.Informazioa: tel.: 934046735, [email protected] eta http://obra-social.lacaixa.es/ambitos/becas/americadelnorte_es.html (Informazioa) .